ODOLAREN ETA ODOL TRANSFUSIOAREN HISTORIA · 2019. 11. 4. · ODOLAREN ETA ODOL TRANSFUSIOAREN...

14
ODOLAREN ETA ODOL TRANSFUSIOAREN HISTORIA ODOLA. Magia eta misteriozko elementua Odolari buruzko ezagutzaren bilakaerak osatutako historia ziragarria, behar bada, gizakia gizaki den une berean hasiko zen. Gizakiaren antzinako asaba zahar haientzat zer esanahi izango ote zuen likido gorri distiratsu horrek, hain zuzen ere zauritutakoan, animaliak akabatzerakoan edo oso larriki zauritutako pertsonen heriotza orduan isurtzen ikusten zuten likido gorri distiratsu horrek?. Ezer ez zekiten odolaren osaketa eta ezaugarri biologikoez baina, ziurrenik, ohartuta egongo ziren bizitzari eusteko zuen garrantziaz, zeren, odol gehiegi galduz gero, jendea oso zurbil eta guztiz ahuldurik edota hilik gertatzen baitzen. Odolak, beraz, elementu magikoaren ezaugarriak hartzen zituen, guztiz ahaltsua, bizitzaren taupadari banaezineko eran loturik. Kolore gorriko isurkin misteriotsua zen eta, gorputzetik ateratzen zenean modu harrigarrian eraldatzen zen, itxura erdi-solidoa eta likitsa hartzen zuen -koagulatu egiten zen-, indarra eta jarioa sortzen zuen "izpiritu magikoak" une horretan bertan alde egingo balio bezala... Kobazuloetan bizi ziren gure antzinako asaba horiek ehiztariak ziren (animaliak ehizatu eta hil egiten zituzten, beren erasoetatik babesteko, larruak jantzi gisa erabiltzeko eta okela jateko), eta animalia horiek irekitzerakoan bihotza topatzen zuten, batzutan oraindik taupadaka. Organo hau, beraz, odola bezalaxe, bizitzaren taupadari loturik agertzen zen. Intuizioz, garrantzi handia ematen zioten eta, gaur egun, horren froga kobetako hormetan egindako animalien irudi zehatzetan ikus dezakegu, bihotza ñabardura handiz margoturik. Nolanahi ere ez zekiten inolaz ere organo hori nolabaiteko ponpa bat zela eta uzkurtzerakoan odolaren mugimendua, hau da, gorputz osoan zeharreko zirkulazioa ahalbideratzen zuela. Historiaren hastapenak Odola aipatzen duten lehendabiziko erregistro mediku ezagunak duela 5.500 urte ingurukoak dira, eta sumertarrek eginak dira. Sumertarrek zibilizazio garrantzitsua garatu zuten Ekialdean, Tigris eta Eufrates ibaien arteko Asiako lurralde emankorretan. Sumertarren herrian, antzinako fisikoek ere (horrela deitzen zitzaien egungo medikuen aurretikoei) bizi-iturritzat hartzen zuten odola. Gorpuetan egindako azterketetan oinarriturik bazekiten gibela odolez kargatuta zegoela, eta beraz, pentsatzen zuten gibela zela, eta ez bihotza, odolaren produkzioa eta mugimendua kontrolatzen zuena. Zibilizazio honen ondorengo fase batetakoak dira erregistro idatzi batzuek non fisiko sazerdote hauek odolaren bi ezaugarri azaltzen zituzten: egunekoa eta gauekoa.

Transcript of ODOLAREN ETA ODOL TRANSFUSIOAREN HISTORIA · 2019. 11. 4. · ODOLAREN ETA ODOL TRANSFUSIOAREN...

  • ODOLAREN ETA ODOL TRANSFUSIOAREN HISTORIA

    ODOLA. Magia eta misteriozko elementua

    Odolari buruzko ezagutzaren bilakaerak osatutako historia ziragarria, behar bada, gizakia gizaki den une berean hasiko zen. Gizakiaren antzinako asaba zahar haientzat zer esanahi

    izango ote zuen likido gorri distiratsu horrek, hain zuzen ere zauritutakoan, animaliak akabatzerakoan edo oso larriki zauritutako pertsonen heriotza orduan isurtzen ikusten zuten likido gorri distiratsu horrek?.

    Ezer ez zekiten odolaren osaketa eta ezaugarri biologikoez baina, ziurrenik, ohartuta egongo ziren bizitzari eusteko zuen garrantziaz, zeren, odol gehiegi galduz gero, jendea

    oso zurbil eta guztiz ahuldurik edota hilik gertatzen baitzen. Odolak, beraz, elementu magikoaren ezaugarriak hartzen zituen, guztiz ahaltsua, bizitzaren taupadari banaezineko eran loturik. Kolore gorriko isurkin misteriotsua zen eta, gorputzetik ateratzen zenean

    modu harrigarrian eraldatzen zen, itxura erdi-solidoa eta likitsa hartzen zuen -koagulatu egiten zen-, indarra eta jarioa sortzen zuen "izpiritu magikoak" une horretan bertan alde

    egingo balio bezala...

    Kobazuloetan bizi ziren gure antzinako asaba horiek ehiztariak ziren (animaliak ehizatu eta hil egiten zituzten, beren erasoetatik babesteko, larruak jantzi gisa erabiltzeko eta okela

    jateko), eta animalia horiek irekitzerakoan bihotza topatzen zuten, batzutan oraindik taupadaka. Organo hau, beraz, odola bezalaxe, bizitzaren taupadari loturik agertzen zen.

    Intuizioz, garrantzi handia ematen zioten eta, gaur egun, horren froga kobetako hormetan egindako animalien irudi zehatzetan ikus dezakegu, bihotza ñabardura handiz margoturik. Nolanahi ere ez zekiten inolaz ere organo hori nolabaiteko ponpa bat zela eta

    uzkurtzerakoan odolaren mugimendua, hau da, gorputz osoan zeharreko zirkulazioa ahalbideratzen zuela.

    Historiaren hastapenak

    Odola aipatzen duten lehendabiziko erregistro mediku ezagunak duela 5.500 urte ingurukoak dira, eta sumertarrek eginak dira. Sumertarrek zibilizazio garrantzitsua garatu

    zuten Ekialdean, Tigris eta Eufrates ibaien arteko Asiako lurralde emankorretan.

    Sumertarren herrian, antzinako fisikoek ere (horrela deitzen zitzaien egungo medikuen

    aurretikoei) bizi-iturritzat hartzen zuten odola.

    Gorpuetan egindako azterketetan oinarriturik bazekiten gibela odolez kargatuta zegoela, eta beraz, pentsatzen zuten gibela zela, eta ez bihotza, odolaren produkzioa eta

    mugimendua kontrolatzen zuena.

    Zibilizazio honen ondorengo fase batetakoak dira erregistro idatzi batzuek non fisiko

    sazerdote hauek odolaren bi ezaugarri azaltzen zituzten: egunekoa eta gauekoa.

  • Itxura guztien arabera lehendabizikoa kolore gorri biziko odol

    oxigenodunari zegokion (gaur egun arteria-odola deitzen dugunari), eta gaueko odola, ilunagoa, anhidrido karbonikoz

    kargatutakoa izango zen, gaur egun bena-odola deitzen duguna.

    Duela bost mila bat urte, antzinako Egipton, ezagupen zabalagoak

    zituzten odolaren zirkulazioaz: garai hartako agiri batean bihotza eta zirkulazio sistema azaltzen da, oraindik nahiko modu eskematiko eta fantasiazkoan bada ere. Agiri horretan aipatzen dira lehen aldiz

    taupadak (hau da, arterietan nabaritzen diren bihotz-uzkurtzeen bulkadak): "fisiko batek atzamarra sudurrean, buruan, eskuetan,

    besoetan, oinetan edo gorputzean jartzen badu, bihotza aurkituko du bertan; gorputzaren alde guztietara iristen da eta odol-hodien bidez komunikatzen da guztiekin".

    Eta duela 4.500 bat urte, munduko beste eskualde batean azalpen zehatz harrigarria

    utzi zigun Hwang-Ti enperadore txinatarrak: odolaren zirkulazioa deskribatzen zuen, eta baita elikagaiak gorputz osora garraiatzerakoan odolak zuen eginkizuna ere!...

    Antzinako jakintsu hauetako asko ez ziren egungo mediku eta ikertzaileak bezalakoak. Izan

    ere, mediku hutsak baino zerbait gehiago ziren, eta erritual magiko eta erlijiosoekin nahasten zuten medikuntza. Horrela gertatzen zen, esate baterako, Amerikako indiarren

    zibilizazioetan.

    Gainera, pentsatzekoa da horrela jokatu izan ez balute, inork ez ziela entzun ere egingo. Ezagupen eskasak zirela medio, magia eta erlijioaren baitan bilatzen zituzten inguruko

    misterio ulertezinetarako azalpenak.

    GREZIAKO ZIBILIZAZIOA - Filosofoak eta medikuntza

    Greziako zibilizazioaren urrezko aroan, duela 2.500 bat urte, arreta handiz entzuten zituen jendeak munduaz eta inguruko bizitzaz hitz egiten zuten filosofoak. Horrela bada, herri jakinduriak erraz barneratzen zituen ideia medikoak, eta hark ere bere eragina zuen ideia

    hauetan. Kontzeptu haietako batzuk batere oinarri objektibo edo zientifikorik gabekoak ziren, baina eztabaidatzeko eta errealitatea ulertzen saiatzeko bideak ziren, ikerkuntzak

    aurrera egin zezan bultzatuz.

    Modu horretan K.a II. mendean, duela 2.300 bat urte, Erasistrato izeneko fisiko batek, berak egindako obserbazioetan oinarriturik, bihotza odola bulkatzen zuen ponpa zela onartu

    zuen. Odolak gorputz osoa zeharkatzen zuela baieztatu zuen eta, beraz, pultsazioak pertsonen bizitasunaren adierazle zirela ondorioztatu zuen. Erasistrato bezalako lehen

    ikertzaileek ez zuten inolako tresna mediko edo ekipamendu zientifikorik. Ez zuten esperimenturik egiten animaliekin, eta ez zekiten ondo zein ziren animalia eta gizakien arteko berdintasun edo desberdintasunak. Horrexek azaltzen digu zergatik ez zuten odol-

    hodien egitura eta motei buruzko ideia zehatz eta egokirik. Esaterako, gorpuetan zer gertatzen zen ikusterakoan, oso ondorio bitxia atera zuten: odol-hodien erdiak soilik zuten

    barruan odola, eta beste erdia hutsik zeuden. Gaur egun badakigu arteriak ikusten zituztela eta, uzkurtzerakoan, askotan hutsik agertzen dira hil ondoren...

    Duela bi mila bat urte, Mediterraneo aldean greziarren agintearen ordez Erromako inperioaren boterea ezarri zenean, jakintsu greziarren esku segitu zuen ikerketa medikoak. Erromatarrak praktikoagoak zirelako gertatu zen hori, eta berehalako ondorioei ideien

    garapen teoriko eta filosofikoari baino garrantzi handiagoa ematen zietelako. Lurraldeen

    https://images.pexels.com/photos/33571/tutankhamun-death-mask-pharaonic-egypt.jpg?cs=srgb&dl=antiguo-dorado-egipto-33571.jpg&fm=jpg

  • 3

    hedapenaz eta garaipen militarrez gehiago kezkatzen ziren kulturaz edo izpirituaren balioez

    baino.

    Beraz, garai horretako ikasketa mediko gehienak eskola grekoetako medikuntzako

    jakintsuek utzi zizkiguten. Guzti horien artean, zalantzarik gabe, Galeno izan zen entzute handienekoa eta bere ospea, ia mitologikoa, mendeetan zehar zabaldu zen mundu

    medikoaren gainetik, izar itzalezin baten antzera.

    GALENOREN JAKITURIA (131- 201)

    Nicon, gero Galeno izena (baretasuna adierazten duen galenos hitz grekotik) hartuko

    zuena, Kristo ondorengo 131. urtean jaio zen Pergamo herrian. Aita arkitektoa zuen eta medikuntzara bideratu zuen semea. Adimen argitasun handiko gizona zen eta oso

    gaztetatik bidaia asko egin zituen eta ospetsu egin zen bere jakinduriagatik: filosofoa (gizakiaren eta bizitzaren oinarrizko kontzeptuetaz gogoetak egiten zuen pentsalaria),

    zientifikoa eta sona handiko fisikoa izan zen, eta gaixo asko eta asko sendatu zituen.

    Galenok idatzizko lan eskerga utzi zuen eta badira laurehun bat liburu erregistraturik.

    Horietatik ehun bat baino ez dira guganaino iritsi, baina, nolanahi ere, nahikoa dira bere jakituria adierazteko: gehien bat azterketa anatomikoak dira, gihar, organo, odol-hodi eta horrelakoen deskripzioekin. Galenok odolari buruz idatzitakoak garrantzi handikoak izan

    ziren ezagutza medikoaren garapenerako. Ez zekien oso ondo nola burutzen zen zirkulazioa eta bi odol-sistema zeudela aldarrikatu zuen, bata odol gorri biziarekin eta bestea odol

    ilunez kargatua. Herri sumertarreko jakintsu zaharrek ere antzerako ideia landu zuten eta, bai horiek bai Galenok arterien sistema eta benen sistema zeudela adierazten zuten, nahiz oso modu nahasian oraindik. Odola gibelak produzitzen zuela uste zuen Galenok ere, han

    elikagaiak xurgatu eta odolak gero garraiatu egiten zituen bihotzaren eskuinaldera. Odol honetatik parte bat ezkerraldera pasatzen zen eta han airearekin nahastu eta segidan

    biriketarantz ponpatzen zen... Jakintsu greziarraren ustez odol-hodien bulkadak sortzen zuen odolaren mugimendua, eta nahikoa zen hori odola bihotzetik xurrupatzeko eta burmuinera bidaltzeko, honek gero sistema nerbiosoaren bitartez gorputzaren alde

    guztietara helarazten zuelarik... Zirkulazioan zebilen odola azkenerako organismoak "irentsi" egingo zuen eta gibelak sortutako odol berriak ordezkatuko zuen...

    Egun ezagutzen ditugun datu zientifikoetatik oso urrun egon arren, odolaren eta zirkulazioaren misterioen gaineko gogoeta eta interpretazio saio garrantzitsuak izan ziren Galenoren ideiak; nahitaezko urratsak nahasmen ulergaitza argitzeko, hain zuzen oraindik

    ere erabat argitu gabe dagoena, ikerketek etengabe egiten baitute aurrera, eta gaur guretzako egia dena, agian, bihar ez da horrela izango edo okertzat joko da...

    Idazlanaren zabaltasunagatik eta bere aparteko erudizioagatik izan ez balitz -bere garaiko ezagupen guztiak agertu eta horiei behin betikotasuna eman zien- ahaztua edo garrantzirik gabeko pertsonaia litzateke Galeno Medikuntzaren Historian. Baina bere ideiek hedapen eta

    eragin handia izan zuten XVII. mendea arte. Egia esan, eztabaidaezinak izan ziren Berpizkundea iritsi arte, eta 1.400 urtetan zehar susmagarria zen, are arriskutsua ere,

    Galenok idatzitakoa zalantzan jartze hutsa. Denen oroimenean oraindik bizi-bizirik zegoen Pietro d'Abanoren kondena -jakintsu greziarra hil eta mila urte igaro ondoren-, fisiko eta irakasle italiar ospetsuak maisuaren irakaspenak zalantzan jartzeko ausardia izan zuelako.

    Ondorengo fisikarien hainbat belaunaldik dogma gisa hartu zuten Galenok irakatsitakoa, eta medikuntzako zientziak inolako eztabaidarik gabe onartu zituen bere teoriak 1616 arte.

    Jarrera horrek geldiarazi egin zuen Medikuntza, eta zentzu horretan eragin kaltegarria izan zuen.

  • Baina Galenoren garaietan zeuden ezagupen zientifiko eta mediko urri eta nahasiak

    kontutan harturik, Medikuntzako figurarik gorenekotzat hartu behar dugu.

    Andrea Vasalio anatomista ospetsua Bruselan (Belgika) jaio zen (1514-1564). 23 urte

    zituela anatomiako irakasle egin zen Paduan (Italia).

    Unibertsitateko irakaskuntzari utzi egin behar izan zion, gorpuekin egindako azterketa

    anatomikoetan oinarriturik Galenoren teorien aurka aritzeko ausardia izan zuelako. Padua utzi eta Carlos V.aren gortean aritu zen sendagile gisa, hamabost urtez. Felipe II.aren agintaldian Inkisizioak giza gorpuen ebakuntzan aritu izanaz salatu zuen (Elizak txartzat

    ematen zuen bide hori) eta heriotza zigorra ezarri zion. Zigorra konmutatu egin zitzaion Jerusalenera egin beharreko erromesaldi batekin ordezkatuz. Lurralde Santuetatik

    itzultzerakoan, itsasontzia hondoratu eta hil egin zen.

    Miguel Servet (1511-1553), inolako zalantzarik gabe, gizon aparta izan zen bere garairako; grina handiz oldartu zen garai hartako jakinduria tradizionalaren aurka (teologian, filosofian

    eta zientzian). Bere ezadostasuna, batez ere arlo teologikoan nabarmendu zena, Christianismi Restitutio lana idatzi eta ezkutuan inprimatuz ezagutarazi zuen (1546).

    Lyongo Inkisizioaren epaitegiak kondenatu egin zuen, baina ihes egitea lortu zuen; hala ere Ginebrara ihesi zihoala atxilotu egin zuten, eta Kalvinek berak heretikotzat salatu zuen. Auziperatu eta erreta hiltzeko zigorra ezarri zioten.

    Sendagile gisa, guztiz eztabaidatu ezinezkotzat jotzen ziren Galenoren hainbat ideien aurka agertu zen: odolak biriketan duen zirkulazioaz eta arnasketak bena-odola arteria-odol

    bihurtzeko duen zereginaz ohartu zen.

    HARVEY (1578-1657). Bihotzaren eta Medikuntzaren aro berri baten taupada

    William Harvey izeneko fisiko ingelesak, 1616.eko apirilaren 17an, bukaera eman zion

    medikuntzak Galenoren teoriekiko zuen mendekotasun itsuari. Mediku txunditu eta mesfidati talde baten aurrean aurkeztutako hitzaldi ospetsu batean, odolaren zirkulazioaren

    inguruan egindako ikerketen ondorioak azaldu zituen Harveyk. Giza gorputzaren odol-zirkulazioa ondo azaltzen zuen lehen deskribapena izan zen, gure organismoan benetan gertatzen zenaz egindako behaketetan oinarritua.

    Txiki txikitatik, mediku izan nahi zuen Harveyk. Ikusten zituen animalia guztien bizitzaren arazoez galdetzen zuen. Mutikoa zela bere etxe inguruko hondartzetan ibiltzen zen eta

    arrainak, itsasoko animaliak eta intsektuak behatzen zituen, bakoitzaren jokamoldeak aztertuz. Aurrerago, bere ikertzaile izpirituak gidaturiko behaketetan konturatu zen aztertzen zituen animalia guztiek bihotza zutela eta bertatik odola zeramaten odolbideak

    ateratzen zirela. Gazte garaiko esperientzia hauen ondoren, William Harveyk urte luzeak eman zituen ikasten; lehendabizi, Ingalaterran eta, gero, Paduan -Italia-, non bere garaiko

    jakintsurik ospetsuenetakoa zen Fabricio d'Acquapendente irakaslearekin ikasi zuen. Pasa zituen Medikuntza Eskola guztietan, odol zirkulazioaren teoria zaharrak entzuten zituen

    Harveyk. Entzuten zuen guztia Galenoren teoria baino ez zen, modu desberdinetan azaldua. Inor ez zen ausartzen maisu greziar zaharra zalantzan jartzen.

  • Mediku heziketa horretan gaixoen tratamenduan betidanik

    erabiltzen ziren metodoak ikasi zituen. Horietako batzuk, Harveyren ustez, batere zentzurik ez zuten. Eta horien

    arteko bat odol-hustea zen. Garai hartan, eta urte luzez oraindik, (ia 1700 arte) gaixoak sistematikoki odol-hustu

    egiten zituzten: besoan zain bat ebakitzen zieten eta ebaketatik odola ateratzen uzten zuten. Harveyk ezin zuen ulertu nola senda zitezkeen gaixoak odol-hustuz. Ikasle zen

    bitartean arazo gehiegirik ez sortzen saiatu zen. Lehen esan dugun bezala, garai hartan susmagarria, are arriskutsua ere,

    gertatzen baitzen ideia haiek zalantzan jartzea. Nolanahi ere, bere barrenean dena jarri zuen zalantzan -Galenoren teorietatik gaixotasunak tratatzeko modueta-raino-.

    Geroago, 1602an, Ingalaterrara itzuli zen Harvey. Aparteko gaitasuna onartzen diote, eta gero eta gaixo gehiagok jotzen du beregana. Bitartean giza gorputzaren inguruko azterketa

    eta gogoetekin segitzen du. Aspalditik konturatua zen ezinezkoa zela gaixoak tratatzea gorputzaren barruan zer gertatzen zen jakin gabe... Ikerketa-saio luze baten ondoren zirkulazio sistema bakarra zegoela eta bihotzaren taupadek odola arterietatik benetara

    bultzatzen zutela frogatu zuen, gero horien bitartez berriro bihotzera itzultzeko.

    Harveyk atera zuen ondorioaren arabera beti odol bera da gorputzean zehar etengabean

    dabilena, eta ondorio horrekin zalantzan jartzen zuen Galenoren beste teoria bat, zeren haren arabera odola, egunero, gibelean produzitzen baitzen elikagaiez baliaturik, eta gero organismoan desagertzen baitzen.

    Bere ondorioak egiazkoak zirela frogatu arte ez zuen bere ikasketen emaitzen berri eman. Oposizio gogorregiaren beldur zen. Nolanahi ere, 1616an adore handia izan behar zen

    Harveyk odolaren zirkulazioari buruz esan zuena esateko. Larrutik ordaindu behar izan zuen ausardia hori: gaixo askok baztertu egin zuten, berarenganako konfiantza galduta, eta Londoneko kaleetatik zihoala jendeak irain eta iseka egiten zion. Askok berriketari

    hutsa zela pentsatu zuten, beste askok, burutik eginda zegoela. Baina zenbaitzuk kasu egin zieten bere ideia eta iritziei, eta gero eta mediku gehiagok segitu zuen arretaz berak

    irakatsitakoa. Pixkanaka-pixkanaka ospea berreskuratuz joan zen eta,1625ean, gorteko mediku izendatu zuten, Ingalaterrako Erregea zaintzeko ardurarekin. Azkenik, bere ideiak nagusitu egin ziren, eta, 1628an, ospe tinko eta itzal handi baten jabe eginik, odolaren

    zirkulazioari buruzko bere kontzepzioa azaldu eta deskribatzen zuen liburua eman zuen argitara. Bitarte horretan, Galeno oker zegoela baieztatzeko ausardiak, Europako zientzia

    munduaren susmoa eta isiltasuna ekarri zion Harveyri urte luzez...

    Malpighi (1628-1694). "Ikusezin" miragarriaren aurkikuntza

    Jakintsu guztiek ez zituzten Harveyren irakaskuntzak erdeinatu eta, pixkanaka, hainbat eta

    hainbaten aurkako jarrera gaindituz, gero eta jarraitzaile gehiago agertu ziren. Zenbait anatomi adituk eta medikuk, ezkutuan, Harveyren ideiak irakasten zizkieten hezi behar

    zituzten ikasle gazteei. Horietako irakasle bat Bolognako -Italia- Bartolomeu Massari izan zen. Horren ikasletako bat Marcello Malpighi izan zen, 1628an jaioa, hau da, Harveyk

    odolaren zirkulaziori buruzko bere lan historikoa argitaratu zuen urte berean.

    Gaztetan, gurasoekin bizi zeneko etxaldean egiten zuen lan Marcellok, baina ikastea zen bere benetako amets handia. Desio hori zela eta, behin eta berriro adierazia, eliza ondoan

    zegoen herriko eskolara bidaltzea erabaki zuen bere aitak. Bertan latin eta matematikak ikasi zituen. Hamasei urte zituela, herriko eskolak ezer gehiagorik irakasteko ez zuenean,

    etxaldera itzuli zen, eta urte oso batez aritu zen bertan lanean aitaren ondoan. Ikasten segitzeko gogoak indarrean zirauen, eta aitari etengabe esaten zion Bolognako

  • Unibertsitatera bidaltzeko. Aita ez zegoen ados, Marcello ikusten baitzuen etxaldeko

    etorkizunaren zutabe. "Zertarako balio dute filosofoek?"-aurpegiratzen zion, mesfidati. Baina denboraren joanean amore eman zuen, eta nolabaiteko harrotasuna ere sentitu

    zuen, hain zuzen ere bera zelako semea Unibertsitatean zuen eskualdeko nekazari bakarra.

    Bolognako Unibertsitateak liluratu egin zuen Marcello. Arreta eta gogo handiz ikasten

    zituen azaltzen zizkioten ideia eta ezagupenak, eta ikasle eredugarria bilakatu zen. Baina gertaera triste batek oztopatu zuen amets horren jarraipena. Garai hartan Italia kolpatzen zuen pneumonia-izurritearen ondorioz hil ziren bere gurasoak, eta berri triste hori

    Bolognara heldu zitzaionean Marcellok etxaldera itzuli behar izan zuen, administrazioaz eta bere neba-arreba gazteen heziketaz eta zaintzaz arduratzeko.

    Egun badakigu pneumonia biriketako gaixotasuna dela, birus batek sortua, eta behar bezala trataturik normalean sendatu egiten dela. Baina 1640an ez zekiten oraindik pneumonia nola tratatu. Etxaldean lan egiten zuen bitartean gaixotasun beldurgarri harek

    eramandako biktima ugariak zetozkion gogora, eta, halaber, orduko medikuek izurriteari aurre egiteko zuten ezintasuna. Atsekabez pentsatzen zuen horixe zela bere gurasoen

    heriotza lazgarriaren arrazoia. Sentimendu horrek mediku izateko grina areagotu eta bere ahalegin eta adimen guztia gaixotasun hori eta beste batzuek menderatzera bideratzeko erabakia indartu zuen bere baitan.

    Egoeraren arabera ahal izan zuen bezain laster, Bolognara itzuli zen Marcello, ikasketekin segitzeko. Orduantxe jo zuen Massari Doktorearengana, ikasle gisa onar zezan eskatuz.

    Hiru urtez Massari doktorearen beraren etxean instalaturik Medikuntza ikasi zuen ezkutuan. Beste ikasle batzuekin batera William Harveyren aurkikuntzak aztertu zituen arreta handiz, eta berehala konturatu zen ordura arte Medikuntzak sakratutzat eta eztabaidaezintzat

    jotako kontzeptu guztiak iraultzen zituztela. Hura bai liluragarria!.

    Mediku diploma hartu zuenean, Marcello Malpighi irrikaz zegoen ikasitakoa beste batzuekin

    konpartitzeko. Erabat Harveyren ideiek eraginda, zirkulazio-sistema interesatzen zitzaion bereziki.

    Beraz, ez zuen batere zalantzarik izan Italian bertan Pisako Unibertsitateko Irakasle postua

    onartzeko.

    Hango ikasgeletan argi eta garbi hitz egin zuen Harveyren aurkikuntza eta ondorioez, eta

    nahikoa izan zen hori ikasle gehienek uxatzeko. Medikuntza galenikoaren ideia tradizionalek eraginik, Harveyren izena aipatze hutsa sakrilegioa zen haientzat. Malpighik hala ere, ez zuen atzera egin ikasleen jarrera honekin, espero ere espero baitzuen.

    Egiazkotzat eta aurrerakoitzat zituen ideiak zabaltzen segitu zuen eta, pixkanaka-pixkanaka, gero eta ikasle eta pentsalari gehiago hasi ziren hurbiltzen bere ikasgeletara.

    Bere ikasle horietako batek Borelli zuen izena, eta, horren bitartez, Holandan asmatutako tresna zientifiko berri bat zegoela jakin zuen. Mikroskopioa zen. Malpighi berehala

    konturatu zen aparailu horrek garrantzia izugarria izan zezakeela arteria-zirkulazioa eta bena-zirkulazioa nola lotzen ziren azaltzen saiatzeko, hau da, ehunetan zehar odola arterietatik jaso eta benetara eramaten duten odol-hodien sare fin-fina agerian jartzeko.

    Sare hori begi hutsez ikusi ezin daitekeenez, ordura arte inork ezin izan zuen frogatu horrelakorik zegoenik. Harveyk ere lotura-maila horretaz mintzatu zuen baina, berarentzat,

    aieru hutsa zen ezin izan baitzuen inoiz ikusi eta, are gutxiago, horrelakorik zegoenik frogatu, mikroskopiorik ez baitzuen. Malpighik tresna horietako bat eskuratu zuen, eta obsesionatzen zuen egiaren bila abiatu zen. Mikroskopioari esker, aipatu odol-hodi meheak

    ikusi ahal izan zituen liluraturik. Odolbide horietan arterietako odola, oxigenoa emanez eta anhidrido karbonikoa eskuratuz, bena-odola bilakatzen da eta azkenean benek jaso egiten

    dute. Mikroskopioan bakarrik ikus daitezkeen odol-hodi hauei "kapilar" izena eman zien

  • Malpighik, "ilea" esan nahi duen "capilaris" hitz latinoan oinarrituz; eta horixe da gaur egun

    ere erabiltzen den izendapena. Aurkikuntza hau 1661ean egin zuen Malpighik, Harvey hil eta lau urtetara, hain zuzen ere. Aurkikuntza honen eraginez zirkulazio-sistematik odolera

    pasa zen arreta, eta, horri guztiari esker, odolak ehunen intimitatean dituen zereginak hobeto ulertu eta interpretatu ahal izan ziren, eta, beraz, hobeto aztertu, ikertu eta

    ezagutu.

    Malpighik bere aurkikuntza egin zuen garai inguru hartan -1958 inguruan- Jan Swammerdam (1637-1680) izeneko naturalista holandar batek, honek ere mikroskopio

    bidez, globulu gorriak ikusi zituen lehen aldiz, eta odola isurki gorri bat baino zerbait gehiago zela erakutsi zuen, zerbait konplexuagoa zela. Nolanahi ere, oraindik urte asko

    igaro behar izan zuten odolaren osagaiek zuten zeregina ulertzerako.

    KIMIKARIEN EKARPENA ODOLAREN EZAGUERAN

    1777an, Antoine Lavoisier (1743-1794) kimikari frantziarrak oxigenoa deskubritu zuen, eta

    halaber airea gas horren eta nitrogenoaren nahasketa bat zela. Oxigenoak erreketetan duen funtsezko garrantzia nabarmendu zuen. Arnasketa erretze prozesu geldo bat zela

    adierazi zuen, eta arnasketaren fenomeno kimikoak argitzeko lan aipagarriak argitaratu zituen.

    Lavoisieren garaian uste zenez, arnasketa biriketan soilik gauzatzen zen; hau da,

    elikagaiak kimikoki erretzeko airetik hartzen zen oxigenoa biriketan soilik aritzen zela. 20 bat urte geroago Lazzaro Spallanzani (1729-1799) italiar zientzialariak erakutsi zuen

    odolak biriketan oxigenoa xurgatu eta gorputzeko ehun guztietara eramaten zuela. Oxigenoaren laguntzarekin, gorputzeko zelulek elikagaiak berotasun eta energia bihurtzen zituztela, eta aldi berean karbono dioxidoa sortzen zutela. Spallanzaniren ideiak bat

    zetozen odolaren zirkulazioari buruz zeuden ideiekin eta odolak oxigenoa eta karbono dioxidoa zuelako aurkikuntzarekin.

    LAÊNNEC (1781-1826). Garrantzizko asmakuntza

    XIX. mendearen lehen urteetan, garrantzizko asmakuntza bati esker, medikuntzaren aro berri bat hasi zen. Orduko medikuek egiten zuten bezala belarria gaixoaren bularrean jarri

    ordez, 1816.ean, tresna xume eta irudimentsu bat erabiliz bihotzaren soinua argiago entzun zitekeela deskubritu zuen René Théophile Laênnec mediku frantsesak. Horretarako paper orri

    bat tolestatu zuen tutu itxuraz, eta tutu horretako mutur bat gaixoaren bularrean jarri zuen eta beste muturra bere belarrian. Tresna erraz honekin bihotzaren taupadak askoz hobeto entzun zitzakeela egiaztatu zuen. Hortxe asmatu zen lehendabiziko estetoskopioa, eta,

    pixkanaka-pixkanaka hobetuz, oraindik ere medikuek gaixoak auskultatzeko erabiltzen duten tresna horren itxura hartu zuen.

    Laênnecen asmakizunari esker medikuek geroz eta informazio aberatsagoa bildu zezaketen gaixoen bihotzaz. Erreza gertatu zitzaien egiaztatzea bihotz osasuntsuek eta bihotz gaixoek

    soinu ezberdinak zituztela. Bihotzak sortutako soinuen azterketa hutsak, maiz, bihotzaren funtzionamendu txarraren kausa ezagutzeko aukera ematen dio medikuari. Geroago hots horiek sailkatu, deskribatu eta sistematizatu egin zituzten, zegozkien bihotzeko

    gaixotasunekin lotuz. Ordutik aurrera munduko mediku guztiek ulertu ahal izan zuten gaixoa auskultatzen zutenean entzuten zituzten bihotzaren soinu horiek zer esan nahi

    zuten. Bihotzaren -odolaren motore eragilearen- funtzionamenduaren ezagutza hobeak odolari buruzko ikerketak pizteko balio izan zuen, eta ikerketa horiek etengabe aurrera egiten zuten nonahi...

  • Richard Lower

    ODOL TRANSFUSIOETARAKO LEHEN AHALEGINAK

    Odolaren inguruko ezaguera handitzen zen neurrian, galdutako odola ordezkatzearen posibilitatea bururatzen hasi zitzaien medikuei -esaterako edozein zauri larriren ondorioz-

    eta, geroago, odol berririk ez zuten gaixoei odol berria emateko aukera.

    Gainera, aspalditik lotzen zuten zurbiltasuna odol-galerarekin edo, odolaren galera

    nabarmena ez zen kasuetan, odolaren ahuleziarekin. Hainbat gaixo begiratzerakoan tratamendu-hipotesi hori etortzen zitzaien burura medikuei.

    Ezagutzen diren lehenengo transfusio arrakastatsuak 1665ean Ingalaterran eginak izan

    ziren. Bertan Richard Lower mediku londrestarrak (1631-1691) txakur batengandik beste batengana transfusio bat egitea lortu zuen.

    Esperientzia honek arrakasta izan zuenez, ahari baten odola sartu zioten neskatxa bati.

    Ondorioa ez zen pozgarria izan eta, transfusioaren kontrako erreakzioa agertu ondoren, neskatxaren egoera ez zen hobetu. Antzerako zerbait gertatu zen horrelako ebakuntzaren

    bat egin zen toki guztietan, eta nahiko maiz heriotza istripuak gertatzen ziren.

    Horrela bada, onura nabarmenik lortzen ez zutenez eta eragiten zituzten kalte eta arriskuen ondorioz desprestigiaturik, transfusioak debekatu egin zituzten hainbat herritako agintariek. Horrela, esate

    baterako, 1678an, Frantziako parlamen-tuak galarazi egin zuen Frantzian transfusioak egitea. Urte horretan bertan, Londresen,

    Royal Societyk debeku berbera ezarri zuen. Neurri horiek transfusioaren arloko aurrerapenak geraraztea eta

    atzeratzea eragin zuten, gutxienez ondorengo 150

    urteetan.

    Ahalegin horri berriro ekin zitzaionean, giza odola sartuz egin zen: besotik besorako zuzeneko

    transfusio bidez. Ondorioak ez ziren animalia-odola pasatzen zenean bezain txarrak izan, baina hala ere

    porrot eta heriotza ugari izan ziren.

    James Blundell (1790-1878) ingelesa izan zen 1818an giza odolaren lehenengo transfusio arrakastatsua egin

    zuena. Blundell sendagile obstetra zen eta erditzean emakumeek izaten zituzten odoljarioekin kezkatuta

    irtenbideak aurkitzea erabaki zuen.

    Blundellek transfusioak egiten jarraitu zuen hil ala biziko kasuetan, eta gainera, transfusioen teknika errazteko zenbait tresna ere asmatu zituen. Bere ekimenak hainbat

    zailtasun izan zituen, eta 1838an, lan egiten zuen ospitaleko irakasleen kidegotik kanpo utzi zuten,

    obstetrizia irakaslea ere bai baitzen. kidegotik kanpo utzi

    zuten, obstetrizia irakaslea ere bai baitzen

  • 1875 inguruan, bataz beste 350 transfusio egin ziren Mendebaldeko Europan: ekintza mediko heroikoa zen transfusioa, eta erabat etsitako kasuetan bakarrik erabiltzen zen,

    gaixoa sendatu edo salbatzeko beste biderik ikusten ez zenean. Beste hitz batzutan esateko, arrisku handia argi eta garbi onartuz egiten zen.

    Giza odola hartzen zuten gaixoen erreakzio bortitz eta hilgarrien arrazoiak ez zituzten ulertzen, odola azken finean, berdina baitzen itxuraz... Baina, egia esan, itxura hutsa baino ez zen.

    Garai erabakigarria. Odolaren banakotasunaren aurkikuntza

    Medikuek 1875 arte ez zuten ulertzen animalia baten odola

    giza odolarekin nahasten zenean zer gertatzen zen. Urte hartan, Leonardo Landois (1837-1902) jakintsu alemaniarrak giza odola eta abere odolak nahastu eta mikrokospioan

    begiratu zituen. Batzutan globulu gorrien bolumena handitu eta azkenik lehertu eta desagertu egiten zirela egiaztatu

    zuen; beste batzutan, agregatuak osatzen zituzten, batzuk besteekin sendoki bilduz. Landoisen ustez globulu-agregatu hauek ziren kapilarrak oztopatzen zituztenak, batez ere

    giltzurrunen aldean, honek zekartzan ondorio guztiekin (egia esan, transfusioak egin ondorengo ezagutzen zen erreakzio

    kaltegarrietako bat giltzurrunen gaitzagatik gernu-produkzioa gelditzea zen), eta, praktikan, horrela

    gertatzen zen transfusio horietan erabiltzen zen animalien odola ez onartzearen ondoriozko erreakzio larri edota

    hilgarrietan, ordurako adierazita zegoen bezala.

    Antzerako erreakzioak ikusten ziren, eta batzutan intentsitate handiagorekin, giza odola

    beste giza odol batekin nahasten zenean.

    Hogeita bost urte pasa behar izan zuten, 1900 arte, hainbeste heriotza eragin zituzten erreakzio horiek argitu ziren arte. Urte horretan Karl Landsteiner (1868-1943) biologo austriarrak

    globulu gorrien azalean sustantzia kimiko bereziak zeudela iragarri zuen. Sustantzia horiek berdinak ziren gizaki baten

    globulu gorri guztietan, baina ezberdinak ziren gizaki batzuengan eta beste batzuengan. Beraz, posible gertatzen zen ezaugarri bereko globuluak zituzten pertsonak biltzea, eta ezaugarri

    ezberdinak zituztenetatik bereiztea.

    Horrela sortu ziren odol-talde deitutakoak. Hasiera batean

    Landsteinerrek A, B eta 0 (zero) taldekotzat izendatu zituen berak aurkitu zituen hiru globulu motak. Horrekin adierazi nahi zuen A

    Karl Landsteiner

    1875 inguruan, bataz beste 350 transfusio egin ziren Mendebaldeko Europan: ekintza mediko heroikoa zen transfusioa, eta erabat etsitako kasuetan bakarrik erabiltzen zen, gaixoa sendatu edo

    salbatzeko beste biderik ikusten ez zenean. Beste hitz batzutan esateko, arrisku handia argi eta garbi onartuz egiten zen.

    Giza odola hartzen zuten gaixoen erreakzio bortitz eta hilgarrien arrazoiak ez zituzten ulertzen, odola azken finean, berdina baitzen itxuraz... Baina, egia esan, itxura hutsa baino ez zen.

    James Blundell

    Leonardo Landois

  • hizkiaz izendatutako sustantzia zuten globuloak A taldekoak zirela. Irizpide berbera

    erabiltzen zuen B taldearekin, eta ez A eta ez B sustantzia ez zuten globuluak 0 (zero) taldekotzat izendatu zituen. Geroago laugarren odol-talde bat aurkitu zen, AB taldea. Talde

    honetan bildutako globuluek A eta B sustantziak zituzten azalean.

    Gaur egun oraindik ere, baliagarria da sailkapen hau, eta edozein pertsonaren globulu

    gorriak nahitaez talde hauetako batekoak direla onartzen da: A, B, AB edo 0.

    Landsteinerrek, gainera, frogatu zuen A taldeko pertsonek talde berekoei edo AB taldekoei bakarrik eman ziezaieketela odola; B taldekoek B edo AB taldekoei eman ahal zietela; AB

    taldeak talde bereko pertsonei emateko bakarrik balio zuela eta, ostera, gainerako talde guztiena jaso zezakeela; azkenik, 0 taldeko pertsonek talde bereko odola bakarrik har

    dezakete, baina gainerako odol-talde guztietako pertsonei eman diezaiekete transfusiorako odola. Itxura batera funtsik gabekoak diruditen arau hauen arrazoia odol talde desberdinetan dauden izaera desberdineko "antigorputz" izeneko elementuetan dago.

    Aipatutako odol taldeak ez dira kasualitatez agertzen. Herentzia faktoreek baldintzatzen dituzte. Beraz, pertsona bat A taldekoa baldin bada, bere gurasoetako batek behintzat A

    edo AB taldekoa izan behar du, Mendelen herentzia-legeen arabera. AB0 sistema deskubritu eta 40 bat urtetara globulu gorrien azalean zegoen beste herentzia faktore bat aurkitu zen. Aurkikuntza hau ere Landsteiner ikertzailearen adimen zorrotzari zor diogu

    neurri handi batetan, berak frogatu baitzuen sustantzia berbera zegoela Rhesus tximinoaren globulu gorrietan. Pertsona kopuru handi baten globulu gorrietan agertzen den

    sustantzia honi Rh faktorea izena eman zioten (Rh, Rhesus hitzaren lehen bi hizkiak). Landsteinerrek pertsonen %85 gutxi gora behera Rh positiboak direla egiaztatu zuen (Rh faktorea dute beren globuluetan), eta gainerako %15a, berriz, negatiboak direla, hau da,

    ez dutela faktore hori.

    Aipatu AB0 eta Rh odol-talde sistemak ezagutzeak odol transfusio seguruak egin ahal

    izatea ahalbidetu zuen. Eta esan dezakegu Landsteinerrek egindako aurkikuntzari esker, medikuek arma berri baten jabe direla gaixotasunaren eta heriotzaren aurkako borrokan: odol transfusioak egiteko ahalmena.

    metchnikoff (1845-1916). Itsas izarraren misterioa

    Mila eta zortziehungarren urte ingururako ikertzaile

    batzuek deskribaturik zituzten infekzio jakin batzuen eragile ziren hainbat bakteria mota. Garai horretan, bakteriologiak –bakteriak eta beroriek sortutako

    gaixotasunak aztertzen dituen zientziak- garapen eta egituratze aro garrantzitsua ezagutu zuen, eta, batez ere,

    mikrobioaren edo infekzio-sortzailearen eta kutsatutako organismoak zuen erreakzioaren arteko loturak ezagutu

    nahi zituzten. Funtsezko galdera azaldu zuten orduan ikertzaileek: zein paper jokatzen du odolak organismoa erasotzen duten bakterien aurrean? Erantzuna edo,

    gutxienik, erantzunaren hastapena Odessan jaiotako Elie Metchnikoff jakintsu errusiar ospetsuaren eskutik etorri

    zitzaigun. Jakin-min eta asmo handiko izpirituaren jabe, Europako herri ugaritan jardun zuen ikertze lanetan, eta

    azkenik Sicilian finkatu zen, Mesinatik gertu, eta bertan jarri zuen etxea eta laborategi apal bat. Pasteur eta Kochen lanen ondorio argigarriek bultzaturik, berak ere Bakteriologian

    jardutea erabaki zuen, bere barruko jakin-min zientifikoa asetzeko alor egokia iruditu baitzitzaion.

    Elie Metchnikoff

  • Udako arratsalde eder batean, 1883. urtean, laborategira joan zen Metchnikoff emaztea eta

    seme-alabak zirkora zihoazen bitartean. "Itsas izarraren" digestio-prozesuari buruzko lanari berrekin zion -bazkaltzera joateko utzia- eta ustekabeko aurkikuntza bat egin zuen: karmin

    izeneko koloratzaile baten partikula txikiak injektatu zituen bere "gaixo" bitxi horrengan, eta odolak garraiatutako zelula kopuru handi bat karmina injektatu zuen tokira nola biltzen

    ziren ikusi ahal izan zuen Metchnikoffek. Mugimendu ameboideak (ameben antzerakoak) zituzten zelula hauek itxuraldatu egiten ziren, eta kopuru oso handi batek odol-hodietako paretak zeharkatzen zituen eta karmin partikulak inguratu eta bildu egiten zituzten, hau

    da, irentsi egiten zituzten.

    Aurkikuntza hau egiaztatzeko asmoz, esperientzia berregitea erabaki zuen Metchnikoffek,

    eta oraingo honetan ur-arkakusoa aukeratu zuen "gaixo" gisa, erabat gardena izanik erraz ikus baitaiteke barruan zer gertatzen den. Metchikoffek arrosaren arantza txiki bat sartu zuen arkakusoaren gorputzean. Ordu batzuk igaro ondoren, bitartean arkakusoa

    etengabean mikroskopioan begiratzen zuela, arantza sartu zen tokira zelula kopuru handia hurbildu zela ikusi zuen, gorputz arrotza erabat inguratuz. Aurkikuntza hori giza

    gorputzean egiaztatzeko, Metchnikoffek larruazalaren azpian arrosaren arantza txiki bat sartzen uzteko eskatu zion lorezainari. Harrigarriki, ordu batzuk igaro ondoren, arantza sartu zueneko tokia gorriturik eta pixka bat handiturik agertzen zen, eta, mikroskopioan

    begiratuz, arantzaren ondora zelula kopuru handi bat bildu zela ikus zitekeen. Inguruko odol-hodien dilatazioa lagungarri gertatzen zen horretarako, odol gehiago eta, horrekin

    batera, bertan garraiatutako zelula gehiago hurbilarazten baitzituen. Aurkikuntza hauek azterturik oso teoria interesgarria bururatu zitzaion Metchnikoffi: gorputz atal guztietatik datozen eta odolak garraiatzen dituen zelula ibiltari horiek organismoan sartzen zen

    edozein sustantzia arrotz eraso eta suntsitzeko zeregina dute. Azkenik, karminarekin eta arrosaren arantzarekin gertatutakoa mikrobioekin ere berdin gertatuko zela azaldu zuen

    ondorio gisa.

    Metchnikoffek ikusi zituen zelulak globulu zuriak ziren, eta, geroago, erabat egiaztatu zen organismoa erasotzen duten bakterien aurkako borrokan globulu horiek zuten garrantziari

    buruzko hipotesia. Zelula horiek, izan ere, beti lanerako prest dagoen armada antzeko zerbait osatzen dute, organismora sartzen diren mikrobioak bertan ugaldu eta organoen

    heriotza sortu arte erasotzea ekidinez. Hain zuzen ere, ordura arte ezezaguna bazen ere, horixe zen arrazoia organismoa, nahiz eta milioika mikrobioekiko etengabeko harremanetan egon, ia beti gaixotasunetatik aparte mantentzeko, hau da, infekzio gehienen aurrean

    inmune edo kutsagaitz gertatzeko. Horra beste aurrerapauso garrantzitsu bat odolaren ezagutzan.

    Metchikoff izan zen leukozito edo globulu zuriek infekzioen kontrako borrokan duten zereginaren garrantzia nabarmendu zuen lehen ikertzailea eta, odolaren betekizun hori

    gaur egun ere garrantzi handikotzat hartzen da.

    ODOLAREN KOAGULATZEA ETA KONTSERBATZEAREN ARAZOA

    XX. mendearen lehen urteetan transfusioak zuzenean egiten ziren besotik besora.

    Emailearen odola zuzenean sartzen zen gaixoaren zain batean, edo, bestela, xiringa batez hartu eta berehala sartzen zitzaion gaixoari. Baina arazo handi bat sortzen zen: odola oso

    azkar koagulatzen zen gaixoaren zainean, eta horrek ondorio larriak eragin zitzakeen.

    1907an, zirujau frantziar batek, Alexis Carrel-ek (1873-1944), odola koagulatzearen arazoa gainditzeko modu bat asmatu zuen: hartzailearen zaina zuzenean emailearen zainarekin

    batzea; modu honi zuzeneko metodoa deitzen zaio.

    "Zainetik zainera" metodoa mediku askok erabili zuten, baina ez zen baliagarria gertatzen

    odol premia handiak edo presakoak sortzen zirenean, esaterako hondamendi bat edo gerra

  • bat edo antzeko zerbait baldin bazegoen. Ez zen aski odolaren koagulatzea eragoztea.

    Ateratako odola goizegi zahartzen zen eta moduren bat bilatu beharra zegoen odol hori kontserbatzeko, biltegiratzeko eta erreserban gordetzeko.

    1914an, Albert Hustin-ek, Belgikan, eta Luis Agotek, Argentinan, sodio zitratoak odolari koagulatzen ez uzteko gaitasuna zuela ikusi zuten, eta ez zituela haren ezaugarriak

    kaltetzen. Ondorengo urteetan metodoa geroz eta gehiago hobetu zen.

    1915ean, Richard Lewisohn-ek, New Yorkeko Mt. Sinaí Hospitalen era arrakastatsuan erabili zuen sodio zitratoa, eta 1916an Francis Rous eta J.R. Turner-ek glukosa zitrato bat

    erabili zuten eta emaitza onak lortu zituzten.

    Ez koagulatzeko osagai hauen erabilerak zeharkako transfusiorako bideak zabaldu zituen:

    odola ontzi batzuetan bildu eta pilatu zitekeen, eta atera zen eguna baino egun batzuk geroago erabil zitekeen transfusioak egiteko.

    Halaber 1916an, britainiarrek -Oswald Robertson-en

    ekimenez, eta 1. mundu-gerran guztiz murgildurik- lehenengo odol-biltegiak eratu zituzten.

    Gerra-garaiak sufrimendu askoko garaiak dira. Lehen Mundu Gerra (1914-1918) hala izan zen, Bigarren Mundu Gerra (1939-1945) ere hala izan zen, eta bi gerra horien artean eta

    gugandik hurbilago, 1936 eta 1939. urte arteko Espainiako Gerra ere hala izan zen.

    Zaurituei odol-transfusioak egiteko odol-premiak ikaragarri handitzen dira. Horren ondorioz, Espainiako Gerra bitartean

    odol-emaileak lortzeko zenbait programa prestatu zituzten, eta gatazkak iraun zuen

    bitartean, 50.000 odol-transfusio baino gehiago egin zizkieten 20.000 zaurituri baino gehiagori. Elosegi eta Duran medikuen transfusio-taldeek burututako esperientzia

    aitzindaritza-lan bat bihurtu zen hemoterapia modernoaren eremuan.

    1937an, Bernard Fantus-ek odolaren kontserbaziorako lehen unitatea sortu zuen Chicago Cook Country Hospitalen. Hasiera batean Odolaren Kontserbaziorako Laborategia deitu

    zitzaion, baina oso denbora laburrean "odol bankua" deitu zitzaion, eta handik aurrera izen hori erabiltzen da mundu osoan.

    Urte horietantxe, odola ez koagulatzeko eta ondo kontserbatzeko teknika berri eta hobeen bila ikertzen jarraitzen duten bitartean, eta odol-bankuak mundu guztian zehar zabaltzen ari zirela, Serge Yurin mediku errusiarrak egindako aurkikuntzak milioika pertsonaren bizia

    salbatzeko bidea zabaldu zuen.

    Serge Yurin Moskun ari zen lanean, larrialdietarako medikuntza eta kirurgiarako ospitale-

    gune izugarri handi batean. 1930eko martxoaren 23an, ia itxaropenik gabeko "hil ala biziko" kasu batean, aspaldidanik buruan zebilkien proiektu bati ekitea erabaki zuen: hildako baten odola erabiltzea. Zuela sei ordu hildako baten odola erabili zuen Yurinek, eta

    bere gaixoa aurrera ateratzea lortu zuen. Bere emaitzak argitaratu aurretik, behin eta berriz errepikatu zuen bere saioa, eta beti emaitza onak lortu zituen.

    Hainbat errezelorekin bada ere, Yurinen metodoa herrialde guztian erabili zen, eta, aurrerantzean, hildakoen odola erabiltzen jarraitu zuten Errusian bigarren mundu-gerra amaitu eta dezentez geroago arte.

  • HEMOTERAPIA MODERNOA. Aurrerapen garrantzitsuenak

    Aurrerapen handiak egiten ari diren arlo bat, hain zuzen ere, odolaren kontserbazioarena dugu. 1943. urtean, Patrick L. Mollison-ek odolaren kontserbazio-epea luzatzea lortu zuen

    substantzia kontserbatzaile berri bat erabiliz: ACD -dextrosa zitrato azidoa-, eta horri esker, odol-ateratzea egin ondorengo 21. egunera arte kontserba daiteke odola osorik.

    Zazpi urte geroago, 1950. urtean, Carl Walter eta W.P. Murphy plastikozko poltsa batzuk erabiltzen hasiko ziren, kristalezko ontzien partez, odola bildu, garraiatu eta biltegiratzeko. Horrek ekarriko dituen abantaila ugariek ondorio garrantzitsuak sorrarazi zituen odol-

    bankuen garapenean: plastikozko poltsek airez erabat husteko aukera ematen dute, eta horrenbestez, asko Hobetzen da globulu gorrien kontserbazioa, arinak dira, ez dira hausten…

    Urte horretan bertan, Audrey Smith-ek globulu gorriak arrakasta handiarekin izoztea lortu zuen. Hematiak glizerina-disoluzio batean barneratu zituen, eta zero azpitik 80 eta 120º bitartean izoztea lortu zuen. Ekonomikoki oso garestia da prozedura hau, eta ondorioz,

    salbuespenetan bakarrik erabiltzen da (haur goiztiarretan, oxigeno-premia handia duten adineko pertsonekin, giltzurrun-transplanteetan...). Nolanahi ere, aurrerapen handi bat da

    hemati izoztu horiek bi urte arte kontserbatu baitaitezke.

    1960. urtean, A. Salomon-ek eta J.L. Fahwey-k odola plasman eta globulu gorrietan zatikatzen duen lehen prozedura terapeutikoa aurkeztu zuten. Zatikapen horri esker

    odolaren osagai desberdinak bereizteko eta gaixo bakoitzari behar duen osagaia edo behar dituen osagaiak bakarrik eskaintzeko aukera izango dugu. Gaur egunean, ematen den odol

    gehiena zatikatu egiten da.

    Urtebete geroago, 1961. urtean, zatikapen bidez plaketak bereiztea lortuko dute, eta plaketen transfusioaren eragin antihemorragikoa frogatuko dute.

    Aurrerapen garrantzitsuak egiten ari diren beste alorretako bat, hain zuzen ere, emandako odolaren kalitatearen kontrolari buruzkoa da. Lehenago ere aurrerapen handiak egin diren

    arren, transfusioak ez zeuden arriskutik libre oraindik: bigarren mailako ondorioak gerta zitezkeen, zenbait gaixotasun kutsa zitezkeen... Horrek beharturik, emandako odolaren analisirako metodoak hobetu egin behar izan zituzten, eta odol-emaileen odolari buruzko

    kontrol zorrotz bat eraman behar izan zuten. Horrela, 1971. urtean analisiak egiten hasiko dira B hepatitisaren birusa atzemateko.

    1972. urtean odolaren osagai bakar bat emateko programa batzuk jarri ziren abian -adib. plaketak-. Horrek esan nahi du odol-emaile bati odol osoa atera eta odolaren osagai desberdinak bereizten dituen makina batek jasotzen duela odol hori. Makina horrek behar

    duena gordetzen du -adib. plaketak- eta gainerako odola berriro odol-emaileari itzultzen zaio. Prozedura horri Aferesi esaten zaio.

    1979. urtean, antikoagulatzaile berri bat aurkitu izanak -CPDA-1 izenekoa, zitrato fosfatoglukosa adeninaduna- aukera emango du emandako odol horren bizitza 21 egunetik

    35 egunetara luzatzeko. Eta 1983. urtean, antikoagulatzaile honetan egindako aldaketa txiki batzuek 42 egunera arte luzatuko dute emandako odolaren kontserbazio-aldia.

    1981. urtean HIES (AIDS) lehenengo kasuaren berri emango dute. 1984. urtean GIB birusa

    identifikatuko dute gaixotasun horren eragile gisa. 1985. urtean birus hori atzemateko proba lortuko dute. Odol-bankuak, transfusioen bidez transmititu daitezkeen gaixotasunen

    diagnostiko azkarrerako tekniken bilakaeraz interesaturik, berehala hasiko dira proba hori erabiltzen GIB birusak eraginda egon daitezkeen odol-emaileak atzemateko.

  • GIB agertu izanak eta beste herrialde eta beste kontinente batzuetara egindako bidaiak

    ugaritu izanak eraginda, transfusio bidez transmititu daitezkeen gaixotasunen azterketak bereganatuko zuen odol taldeen azterketaren garrantzia => Hepatitisa, HIESa, Sifilisa,

    Paludismoa, Chagak...

    1990. urtean C hepatitisaren birusa atzematen duen proba aurkitu zuten.

    1998 eta 1999. urte bitartean, izurrite batek Europako behi-aziendei eragingo die. Creutzfelt Jakob gaixotasunaren aldaera bat izango da ("behi eroen" gaitza izenez ezagunagoa). Ez dakite ziurtasunez gaixotasun hori gizakiei transmititzen ote zaien, eta

    zehazkiago, odol-transfusioen bidez transmititu ote daitekeen. Baina prebentzio-neurri gisa, gaur egun zenbait aldaketa gauzatu dira emandako odol hori prozesatzeko moduetan.

    Epilogoa

    Odolaren gaineko ikerketa ez da geratzen. Aurkikuntza berri bakoitzak, konpontzen den arazo bakoitzak edo argitzen den misterio bakoitzak arazo eta misterio berriak eragiten

    ditu, geroz eta korapilotsuagoak!...

    Teknologiak eta hainbeste zientzik aldi berean izan dituzten aurrerapenek mende honen

    hasieran pentsaezinezkoak ziren baliabideak eskaini dizkiete hematologiako adituei ikerketarako. Horrek guztiak ondorio nabarmen bat du: orain arte sendaezinak gertatzen ziren hainbat gaixotasun gaur egun tratatu eta sendatu egin daitezke. Beste batzuetarako

    irtenbide terapeutikorik ez dago oraindik, baina egiten ari diren eta etorkizunean egingo diren ikerketek eskainitako ezagutza eta perspektiba berrien laguntza izango dute.

    Medikuntzak egingo dituen aurrerapenen artetik, espero da etorkizunean ingeniaritza genetikoaren bidez odolaren eginkizun bera betetzen duten substantziak sintetizatzeko aukera eskaintzea. Lorpen hori oraindik oso urrun dagoela dirudi. Irtenbide horiek iristen

    diren bitartean, medikuntzak eta beren odola eskuzabaltasunez ematen duten milioika eta milioika herritarrak, elkar hartuta doaz biziak salbatzeko eta pertsonen sufrimendua

    arintzeko helburu bakar horren bila.

    Zirkulazioaren eta odolaren inguruko ezaguera zientifikoen bilakaerako puntu garrantzitsuenak gogoratuz egin berri dugun bidaia zoragarri honek garbi erakusten du

    giza izpirituak ez duela atsedenik hartzen: dagoeneko odolari ez diogu antzinako sumertarrek ematen zioten magiazko indarrik aitortzen, baina ez da horregatik txikiagoa

    zientziak argitzen dituen eta argitzen jarraituko duen misterioen aurrean sentitzen dugun lilura. Medikuntzaren aurrerapen horretarako giltza etengabeko jardunean ari diren ikertzaileek aurkituko dute, orain milaka urte sumertarrek ekindako bideari jarraipena

    emanez.

    ESKERTZA

    Sabin Urcelay Doktoreari, Transfusio eta Giza-Ehunen Euskal Zentroko partaide

    eta Gipuzkoako Odol Emaileen Elkarteko Presidenteari, aurreko proiektu baten parte den material hau uzteagatik.