«Autobiografikotik badu, noski; baina Lur ez da ni, inondik ere»go du Udalak, eta espaloi ba -...

8
2011eko apirilaren 24, igandea::: 3.620 zk. ::: www.kronika.net BILDU ALDERDIA Bilduk aurkezpena egingo du Hernanin, asteazkenean Bildu alderdiak, Udal Hauteskundeetako aurkezpen publikoa egingo du datorren asteazkenean, 19:30etan, Biteri kultur etxean. ❙❙ LIZEAGA AUZOA Lizeaga auzoko proiektu definitiboa ikusteko aukera Hernaniko Udalak Lizeaga auzoa berritzeko proiektua egin du, eta erakusketan jarri du, auzotarren proposamenak kontuan hartuta. Larramendi 11ko lokaletan dago jarria proiektu definitiboa. /2 Prentsa Oharra: Hamaikabat /2 KIROLAK: Bola, Zikuñako Ama zikloturistak... /3 Tontorrez Tontor: Mendiriz Mendiko hurrengo irteera /6 Saharako janari bilketa /7 Eskelak /7 GAUR KRONIKAN AMAIA IRAZUSTABARRENA - PALETARIA: Hernaniar bat Uruguayen, Euskadiko Selekzioarekin /3 Gurutz-bide jendetsua, ostiralean Hernanin ASTE Santuetako ekitaldi jendetsuenetakoa izango da Gurutz-bidea, Hernanin. Aurten ere, goizean goiz abiatuta hernaniar mordoxkak egin zuen Santa Barbarako bidea oinez, ohiturazko 14 geldialdiak eginez, eta gurutzea aurre- an hartuta. Horrez gain, gaur Meza Nagusia izango da Hernaniko lau parrokiatan. /2 BEKA irabazi, eta urtebeteko epea zuen Uxue Apaolazak liburua idazteko. Joan den astean aurkeztu zuen, 30 urteko hernaniarrak, bere lehendabiziko nobela. Erruduntasun sentsazioa barruraino sartua du Lurrek, nobelako pro- tagonistak. Madrilen bizi da Lur, eta beka bat irabazi duelako nobela bat idaz- ten ari da; gaztetako oroitzapenak, heriotza... Uxue Apaolazak dioenez, auto- biografikotik asko du pertsonaiak, baina ez da inondik inora Uxue... /4-5 «Autobiografikotik badu, noski; baina Lur ez da ni, inondik ere» Igartza Beka irabazita, Uxue Apaolaza hernaniarrak liburua idatzi du, ‘Mea Culpa’. Apirilaren 14an aurkeztu zuen, eta salgai dago dendetan. UXUE APAOLAZAK LIBURUA KALERATU DU: ‘MEA CULPA’

Transcript of «Autobiografikotik badu, noski; baina Lur ez da ni, inondik ere»go du Udalak, eta espaloi ba -...

  • 2011eko apirilaren 24, igandea::: 3.620 zk. ::: www.kronika.net

    � B I L D U A L D E R D I A

    Bilduk aurkezpenaegingo du Hernanin,asteazkenean

    Bildu alderdiak, UdalHauteskundeetako aurkezpenpublikoa egingo du datorrenasteazkenean, 19:30etan,Biteri kultur etxean. ��

    � L I Z E A G A A U Z O A

    Lizeaga auzokoproiektu definitiboaikusteko aukera

    Hernaniko Udalak Lizeagaauzoa berritzeko proiektuaegin du, eta erakusketan jarridu, auzotarren proposamenakkontuan hartuta. Larramendi11ko lokaletan dago jarriaproiektu definitiboa. /2

    Prentsa Oharra:Hamaikabat /2

    KIROLAK: Bola, ZikuñakoAma zikloturistak... /3

    Tontorrez Tontor: MendirizMendiko hurrengo irteera /6

    Saharako janari bilketa /7

    Eskelak /7

    GGAAUURR KKRROONNIIKKAANN

    AMAIA IRAZUSTABARRENA - PALETARIA:

    Hernaniar bat Uruguayen,Euskadiko Selekzioarekin /3

    Gurutz-bide jendetsua,ostiralean Hernanin

    ASTE Santuetako ekitaldi jendetsuenetakoa izango daGurutz-bidea, Hernanin. Aurten ere, goizean goiz abiatutahernaniar mordoxkak egin zuen Santa Barbarako bideaoinez, ohiturazko 14 geldialdiak eginez, eta gurutzea aurre-an hartuta. Horrez gain, gaur Meza Nagusia izango daHernaniko lau parrokiatan. /2

    BEKA irabazi, eta urtebeteko epea zuen Uxue Apaolazak liburua idazteko.Joan den astean aurkeztu zuen, 30 urteko hernaniarrak, bere lehendabizikonobela. Erruduntasun sentsazioa barruraino sartua du Lurrek, nobelako pro-tagonistak. Madrilen bizi da Lur, eta beka bat irabazi duelako nobela bat idaz-ten ari da; gaztetako oroitzapenak, heriotza... Uxue Apaolazak dioenez, auto-biografikotik asko du pertsonaiak, baina ez da inondik inora Uxue... /4-5

    «Autobiografikotik badu, noski;baina Lur ez da ni, inondik ere»

    Igartza Beka irabazita, Uxue Apaolazahernaniarrak liburua idatzi du, ‘MeaCulpa’. Apirilaren 14an aurkeztu zuen,eta salgai dago dendetan.

    � U X U E A P A O L A Z A K L I B U R U A K A L E R A T U D U : ‘ M E A C U L P A ’

  • 22011-IV-24 igandea

    GUZTIRA 289 aparkalekuizan go ditu Lizeaga auzoak,be rritzen dutenean; aurrekoproiektuan jartzen zuenabaino 14 gutxiago. Eta parkegehiago izango ditu.

    Udalak proiek tua egin du,Lizeaga auzoa erabat be -rritzeko: sa neamendua, argi-indar sa rea, parkinak, oinez -koentzat bi deak, hau rren tzatpar keak... Hasiera ko proiek -tua ri al da keta ba tzuk egindiz kio orain, Li zea gako auzo -

    ta rrek ha la es katuta, etaproiek tu defi ni tiboa berrizjarri du ikusteko moduan.Maia tza ren 6ra arte ikusi dai -teke, La rramendi 11ko Udallo ka le tan (AEK eta Kronikadau den ho rre tan, lehengoEPA zegoen lokaletan).

    Aparkaleku gutxixeagoLizeaga auzoan aparkalekubeharra haundia izaten da,eta Udalak, lehenengoproiek tuan aparkaleku dez -

    en te gehiago egitea au rreikusizuen. Auzotarrek eskatu du -te, aparkaleku ho rietako ba -tzuk kentzeko. Be raz, guztira289 apar ka leku izango dituLizeagak; hasie rako proiek -

    tuan baino 14 gutxiago. Adibidez, Magdalena eta

    Lizeaga 32 arteko egotekoleku berdea mantendu egin -go du Udalak, eta espaloi ba -tzuk ez ditu txikituko apar -kalekuak irabazteko. Hau -rrentzako parke bat gehiagoere izango du.

    Azkenik, trafikoko no ra -bideak aldatzea ere aurrei -kus ten du Udalak, baina ja ki -narazi du, aldaketak ez direlaoraindik egingo. ��

    Auzotarren proposamenak sartuditu Udalak, Lizeagako proiektuanProiektu berria ikusi liteke, maiatzaren 6a arte, Larramendi 11n (AEK eta Kronika dauden horretan).

    .

    Udalak jakinarazi du, Lizeaganproposatutako trafiko

    aldaketak ez direla egingo,proiektua bukatu arte.

    ASTE SANTUA

    «Konturatubehar dugu,batzuk ezergabe bizidirela»

    Txandan eraman zuten gurutzea.

    JENDETZA zen ostiraleanGurutz-bidean; aspaldikogehiena. Ohitura kristauarisegita, hamalau geldialditan,go goan izan zituzten, Jesusekgurutzera bidean bizitakoaketa esandakoak; eta gauregunean ere badutela berenbalioa adierazi zuten. Behar -tsuak gogoratu zituz ten; etxe -rik ez, eta poli go no etan bizidiren etorkinak; jateko etajazteko ez dau katenak...«Xgarren geldialdian, Jesusierropak kendu zizkioten; ezergabe utzi zuten. Hark adierazizien herritarrei, zer jan eta zerjantzi ez dela garrantzitsua;pentsatzeko gutxiago dau ka -tenengan, ezer ez dauka te -nengan...».

    Meza Nagusia gaur, etakonfesioak biharGaur, Pazko igandea, MezaNa gusia izango da Herna ni -ko lau parrokiatan: Agusti ne -tan, 09:00etan; San Antonion,10:00etan; San Jose Langi -lean, 11:00etan (bataioak ereizango dira); San Joan Ba taia -tzailean, 12:00etan.

    Konfesioak, bihar, 18:00 e -ta tik 19:00etara, San Joan Ba -taiatzailea parrokian. ��

    Etxerik gabe daudenetorkinak, jateko edojazteko ez daukatenak...izan zituzten gogoan,besteak beste, ostiralekoGuruz-bidean. Gaurmeza nagusia, Hernanikolau parrokiatan.

    Aparkalekua haundituko dute, baina ez dute egoteko lekua kenduko, Lizeaga eta Magdalena artean. Proiektua Larramendi 11n dago, ikusgai.

    LIZEAGA AUZOA BERRITZEKO PROIEKTUA

    HAMAIKABAT - Prentsa oharra:

    «Zergatik ari dira Ave Mariako bankuak, pasarelakotablak... kentzen? Alkateak azaltzea exijitzen dugu»

    AVE Maria parkea inau -guratu zutenean, Hamaika -bat alder diak salatu zueninaugurazioa, obrak bukatuaurretik egin zutela. Orain,lau aste geroago, obrarenzati bat hankaz gora jarridutela jakinarazi dute, Her -naniko Kronikara bidalitakoprentsa oharrean.

    «Pasarelako tabloi batzuketa parkeko banku batzukkendu dituzte»Iñaki Arratibelek dio, AveMaria Parkea eta Txillidapasealekua batzen dituenpasarelan tabloi gutxibatzuk zeudela jarrita, etahoriek eta parkeko bestehainbat banku direla kendu

    dituztenak: «badirudi, Al -kateak, parkea dekoratugisa erabili duela. Eta behinargazkiak aterata deko -taratuak ez duela balio».

    Hamaikabateko hau -tagaia ren iritziz, AlkateakAve Mariara itzu li beharkoluke, kaze ta rie kin berriz ere,eman beha rreko azalpenak

    ematera: «ina uguraziopon -poxora gon bidatu ez izanakez digu inporta. Alkateariexijitzen dioguna da parkeahankaz gora jarri izanarenazalpenak emateaherritarrei. Eta ez legokegaizki, inaugurazioa egitekoizan zuten presagatik ere,barkamena eskatzea». ��

    Arratibelek azaldu du, inaugurazioa egin eta berehala salatu zutela obrak amaitu gabezeudela; eta Alkateari esan dio, barkamena eskatu beharko lukeela orduko presagatik.

  • 2011-IV-24 igandea

    3 K I R O L A K

    � B O L A

    Migel Burugainekbrila batera duGipuzkoako Kopakolidertza

    Hernaniko bolariak GipuzkoakoKopa ari dira jokatzen, eta joanden asteburuko tiraldia ezin hobeaizan zen horietako baten tzat: MigelBurugainentzat. Hirugarren tiraldiajokatu zuten Olaberrian, eta tiraldiajokatu ostean, egungo liderraren-gandik puntu batera jartzea lortuzuen Burugainek. Hernaniarrak137 brila bota ditu guztira, eta lide-rra den Antonio Agirrek 138 dituboteak. Sailkapeneko bigarrenhernaniarra Ibon Miner da, 134brila botata; hirugarrena MigelArrozpide 132 botata; laugarrenaJose Ugalde, 129 botata; eta bos-garrena Antonio Miner, 127 botata.

    Kopako laugarren tiraldiahamabost egun barru jokatukodute, maiatzaren 8an, Urnietan. ��

    � J O C C Z I K U Ñ A K O A M ABiriatura 60 kilometroegingo dituzte gaur,Zinkoeneatik abiatuta

    Aste Santuan atsedenik hartugabe, Hernaniko zikloturista taldeakiganderoko hitzorduari ekingo diogaurkoan ere. Biriatura egingo duteirteera, 60,2 kilometroko ibilbidea.Horretarako, ohi bezala, gaur, goi-zeko 08:30etan egin dute hitzor-dua, Zinkoenean. ��

    AMAIA Irazustabarrenakgazte-gaztetatik hartu duizena paletaren mun duan.Zortzi urte daramazki jo -katzen, eta jantzi dituentxapelen kontua ahaztua du. Aurten dagoeneko, lortuadu aurrenekoa. Joan den as -teburuan jantzi zuen, Ugal -de rekin batera, Gipuz koakokluben arteko trin kete txa -pelketa irabazita. Mar txoanberriz, Euskal Herriko txa -pelketako fina lerako sail ka -tu zen, eta Ariane Arrietapa letariarekin ba tera, azpi -txa peldun geratu ziren.

    Bi txapelketa horietanlortu ditu 2011n, oraingoz,markarik onenak; eta atzerabegiratuz gero, EmakumeaPelotariren gisako txa pel -ketak ere irabaziak ditu.

    «Astean, gutxienez, hirutan entrenatzen dut»Txapelketa guztietara jokopuntu onarekin iristea ez daerraza edozein kiro lari -rentzat, ezta Irazustabarrena -rentzat ere; Kronikari azaldudionez, klabea, entrenamen -

    tuak dira: «teknikak, jokupuntuak, bikoteak... guztiakdu eragina txapelketa onaedo txarra egiterako orduan.Baina guztiaren oinarria,niretzat, entrenamentuakdira. Nik astean, gutxienez,hirutan entrenatzen dut, etaasteburuan partidua jokatzendugu. Horrek laguntzen ditjoku maila ona mantentzen».

    Saria, Euskal Selekzioaren deiaUrte guzti hauetan egiten ariden lanagatik sari bereziajaso berri du Ira zusta ba -rrenak, espero ez zuena, bai -na poz haundia eman diona:«goi pos tuetan gen biltzanpaleta riei as teazken bateandeitu, eta Euskal Selekzioa -rekin en trenatzera joateko

    esan zi guten. En trena men -tua egin, eta hu rrengo egu -nean deitu nin duten, Uru -guayera joa teko aukeratunindutela esa teko. Ilusiohaundia egin zi dan, ez nuenhalakorik e spero. Eus kalSelekzioa re kin jokatzea sarigisa hartu dut; espe rientziaazkarra izan da, polita, ezdut inoiz ahaztuko».

    «Teknika izugarria dute, eta finlerdietan kanporatugintuzten» Uruguyen, selekzioen artekoTrinkete Torneoan, Uruguay,Argentina eta Chileko pale -tarien kontra jokatu zutenIrazustabarrena eta Zuazuirundarrak, eta Latinoa me -rikako pelotarien teknika da,hasieratik, gehien in presionatu

    zietena: «ni nor maleanjubeniletan aritzen naiz, etaUrugayen seniorren kontrajokatu genuen; 20 urtetik gorazuten guztiek. Hala ere, ez zenhori gehien inpresionatuginduena: Latinoa merikakopaletariek teknika izugarriadute trinketean, eta hori izanzen gainditu be harrekotrabarik haundiena».

    Bikote euskaldunak joka -tutako lau partiduetatik ba -karra irabazi zuen. Final laur -denetan, Urugayen kon tra 30-13 galdu zuten; Ar gentinarenkontra 21-30 ira bazi; etaChileren kontra 30-17 galdu.Hala, pasea lortu, eta hu -rrengo egunean jokatu zutenfinalerdia, Chileren kontrabaita ere. Kasu honetan, 30-18galdu zuten. ��

    AMAIA IRAZUSTABARRENA - Uruguayen izan da Euskadiko Selekzioarekin:

    «Latinoamerikako taldeen teknikakinpresionatu gintuen gehiena»

    GOI mailako paletariaizateko ezinbestekoakdiren baldintzakbatzen ditu AmaiaIrazustabarrenahernaniarrak. 16 urterekin asko dira irabazi dituentxapelketak, eta oraingutxi, EuskalSelekzioarekin erearitu da. Etorkizuneanere, txapelakeskuratzen jarraitzeada duen helburua.

    Amaia Irazustabarrena, Uruguaytik bueltan, Tilosetako pelotalekuan.

    «Gauza askok daukategarrantzia: bikoteak, teknikak,

    joku-puntuak... baina txapelketetan ondo

    aritzeko klabea, askoentrenatzea da»

  • 2011-IV-24 igandea

    4

    Urtebete izan duzu nobela idazte-ko. Nobela nondik norakoa izan-go zen aldez aurretik esanazenuen... presiorik izan duzuidazteko orduan?Bai, fetxa bat izatea presioa dadudarik gabe, gehiago argita-ratu beharra, izan ere bekarikgabe, emaitza beti gera baitai-teke kajoian (normalean egi-ten duen eran; bueno ordena-gailuan). Kontua da fetxa jar -tzea ona den edo ez, etaoraintxe ez dakit zer esan,egia baita data gabe ez daki-dala noizbait utziko niokeennobela errepasatzeari; ondopentsatuta ez litzake asko gal-duko hala geratuko banintzere, bizitza osoan nobela erre-pasatzen.

    Hasierako ideiari eustea, nobelanahi bezala garatzea errazaizan da?Ez; ni gainera ipuinetik nator,eta behin baino gehiagotanibili naiz galduta.

    Nola izan da prozesua?Nik aurten baino lehen aur-

    keztu nuen Igartza bekaraproiektu bat, zeina ez zutenaukeratu; pertsonaiak nirekinjarraitzen zuen hala ere, etabaita pertsonaiaren ezinego-nari bueltaka segitzeko gogo-ak, edo tendentziak, maniak,ere. Beraz banituen pasarteezberdinak idatzirik, Lan -detan kokatuak, ipuin izateradeituak, azkenean nire buruakonbentzitu nuen arte pasar-teek batak bestea azaltzenzutela, ez zirela unitate inde-pendienteak eta nobela eginbehar nuela. Pasarteotatikabiatuta pentsatu nuen hilke-tak egokiak zirela kulparenaurrean protagonistak zuenamorru erreakzioa egituratze-ko; behin egitura itxita, bete -tzea, eta hustea izan da.

    Esan liteke Beka batek prestigioaematen diola nobela bati. Zer usteduzu? Irakurria izateko eraginaizango al du?Ez dakit prestigioa den hitza(gainera prestigioa ezberdinada segun non), difusioa bai,eta noski lagun dezake libu-

    rua saltzen, ahoz ahokoakhondatu edo indartu dezake-en zerbait, baina asko saltzeaez dakit sintoma ona denhalabeharrez.

    Orain arte ipuinak landu izandituzu, ipuin liburua ere baduzuUmeek gezurra esaten dutenetikizenekoa. Genero aldaketak, hauda, nobela idazteak zailtasunikeragin al dizu? Orri artean ezgaltzea zela gakoa, hau da,

    kontatu nahi zenuena ondo hesit-zea zela kontua aitortu zenionKronikari elkarrizketa batean,lortu al duzu? Gustora emaitzarekin?Horixe izan da izatez generoaldetik zailtasun handiena;agian idaztetik bizi denaren -tzat ez dakit, baina beste lanbat egin behar duenarentzatgenero konplikatua iruditzenzait nobelarena, ipuina azkenbatean buruan osorik ondo

    kabitzen den formatua da,nobela idazteari astebetezuzten badiozu, lan handiago-ak ematen ditu memoria fres-katzeko irakurketak egiteakidazteak berak baino.

    Argitaratu aurretik, bukatua zego-ela erabaki aurretik, zenbat aldizirakurri duzu? Eta ondoren?Puf, aurretik askotan, zati ba -tzuk gehiago, eta fetxarenkontuak zerbaitetan kezkatu

    ‘Mea Culpa’, Uxue Apaolazaren nobelaberria, kalean da, joan den apirilaren 14tik. CAF-Igartza Saria beka irabazi zuenApaolazak 2009an, eta urtebete pasa dunobela idazten. 30 urteko hernaniarrak, ipui-liburu bat argitaratua du lehendik(Umeek gezurra esaten dutenetik); hau du,lehendabiziko nobela. Errudun sentitzeariburuzko nobela da, kritika guztiek thrillergisa deskribatu dutena. Apaolazaren ustez ezda thrillerra, baina berak esatea alferrik omenda: «orain ni naiz liburuaz hitz egiteko autoritate gutxien duena».

    UXUE APAOLAZA - `MEA CULPA´ LIBURUAREN EGILEA

    «Nobelako pertsonaiak urteakzeramazkien nirekin»

    Uxue Apaolaza Hernanin izan da egunotan, liburu aurkezpena dela medio.

  • 2011-IV-24 igandea

    5

    banau parte batzuk nahi besteberrirakurri ezin izan dituda-lako izan da. Gero behin, eginnuena iruditzen zitzaidan be -zain terriblea ez zela ikustekoitxaropenez; ez dut esangozein ondoriotara iritxi nin -tzen.

    Igartza sarirarako, liburua izangozenaren zati bat, hau da, laginaaurkeztu zenuen. Izenburuaorduan, Hiltzailea zen. Zergatik aldatu diozu?Izenburuarekin, baita zutabe-enekin ere, komeria handiakizaten ditut, kosta egiten zaitaukeratzea eta Hiltzailea zer-bait probisionala zen, proiek-tua aurkezteko, baina izenbu-ru bezala…

    Baina oinarria mantendu duzu:thrillerra da, hiltzaile bat erebadago...Oinarria hori baino gehiagoLur da, bera da nobela osoarieusten diona; liburuaren aur-kezpenean nik esan nuennobela ez zela inondik inorathriller bat, eta Angel Errok,zeinak liburua aurkeztu zuennire ondoren, Thriller pasibobat zela baieztatu zuen, etanire izebak Thriller psikologi-koa... nik uste dut ez dela thri-ller bat, baina orain ni naizliburuaz hitz egiteko autorita-te gutxien duena.

    Protagonistak (Lurrek) zureezaugarri batzuk baditu, EuskalHerrian jaioa da eta Madrilen bizida, nobela bat idazten ari daBeka bat medio... lehenengo pertsonan idatzi duzu gainera.Autobiografikotik ba al duzerbait?Bai, noski, baina Lur erdiaroko printzesa bat izanik ereautobiografikoa litzateke, etaaldi berean esan liteke, nireantzeko ezaugarriekin ere,Lur ez dela ni inondik inora,beraz ez dela autobiografikoa,baina pertsonaia guztiek dutenigandik, edo nik naizela ustedudanetik... dena fikzioa delaesanda egia litzateke, eta kon-trakoak ere zentzua izandezake.

    Lurrek bere institutukide ohiakbanan-banan hiltzeko asmoadu… Institutuan zurekin ibilitakokideek kezkatuta egoteko arrazoirik ba al dute?Nire institutukideak ez dira

    nobelan agertzen. Hala erekoldarregi nintzateke, (ziu-rrenik bizitza asko salbatuduen ezaugarria, eta esangonuke gehienetan ausardiakbaino kalte samurragoak sor -tzen dituena).

    Droga, sexua, politika, ideologiakontuak... dira nagusi nobelan.Horien inguruko zalantzak etagogoetak azaltzen dira eta gizarteko hainbat gai delikatuukitzen dituzu. Irakurleari zesentsazio eragitea da asmoaliburu honekin?Suposatzen dut Lurrek berekulpa sentsazioa kutsatu nahiduen eran, nik ere berdinaegin nahi dudala nire zalan -tzekin.

    Istorioa hasten da Lurrek Mikelenargazki bat ikusten duenean, atxilotuta. Amorrua sentitzen duMikelek bi pertsona hil dituelapentsatuta eta nerabezarotikdatorkion kulpa sentsazioak hartzen du. Eta horrekin amaitzeko, insitutuko kideak hilnahi ditu... Kontraesankorra,ezta? Hiltzaile eta hiltzaile arteanzein alde dago Lurrentzat?Bai, kontraesankorra da, eta

    horregatik da gainera prota-gonista, kontraesana damugitzeko arrazoi bakarraagian, sorkuntzaren atzeangabezia bat dago. Gainerauste dut denok onartzen ditu-gula hilketa batzuk nahikolasai (nik ez dut jendea gasoli-na hartu bitartean negarrezikusten), lehenengo munduanbehintzat.

    Lur da protagonista nagusia,baina Elisak ere badu bere lekua.Esan daiteke Elisak, Lurrek nahilituzkeen ezaugarriak dituela?Bai, esan daiteke, baina bereifrentzua ere bada zenbaite-tan aldi berean.

    Nobelan erreferentzia kulturalekgarrantzia handia dute, besteakbeste, zineak eta musikak.Irakurleak erreferentzia horiekezagutzen ez baditu, nobela bereosotasunean ulertzeko aukerarikba duela uste duzu? Esan litekeedonork irakurtzekoa ez dela?Edozeinentzat liburu bat delaesaten dutenean, inoiz ez dutsinesten, para toda la familiaulertzen dut (horrek esannahi izaten duenarekin, Me -di co de familiaren antzekozerbait), baina kontua ez diraaipuak, ez dago liburuan da -goeneko kultura popularra-ren parte ez denik, eta gehie-nak beti izan dira ConchaVelasco edo Trenet bezala(zei naren kanta bat iragarkipare baterako behintzat erabi-li den gainera), bi aipa tzea -rren, kontua gehiago da ba -koitzak literaturari ematendion esanahi edo funtzioarenarabera, baten bat balu.

    Amarekin oso kritikoa da Lur,baina azkenean, berak irakatsita-koa barneratua du. Bukaeran,hurkoagatik ere zerbait egiten duamak hainbestetan esan bezala.Egia esan, Lurrengandik ez nuenhain jokabide “polita” espero.Hala, beregatik egiten du?Bai, beregatik egiten du;bukaera, ez dut zein denesango, Lurrentzat soluziobat da.

    Amaitzeko, hartuko al dugu bloody mary bat?Hori bai dela autobiografikoa,nahi duzunean; udanTilosetako terraza batean paji-ta ta guzti jarriko baligute, ezlegoke paradisu hoberik... ��

    U X U E A P A O L A Z A :

    «Suposatzen dut, Lurrek(pertsonaia nagusia) bere

    kulpa sentsazioa kutsatu nahiduen eran, nik ere berdina

    egin nahi dudala, nirezalantzekin»

    ..

    «Uste dut, denok onartzenditugula hilketa batzuk nahiko

    lasai (nik ez dut jendeagasolina hartu bitartean

    negarrez ikusten)»..

    «Beka bat izanik, urtebetenuen nobela idazteko. Oraintxeez dakit fetxa jartzea ona denedo ez den. Presioa da, baina

    fetxa gabe, ez dakit inoizutziko niokeen nobela

    errepasatzeari»

    Arrazoiz pentsatzen jartzen naizenean, eta ez da boron-date kontu bat arrazoiz pentsatzen duzunetan lortzen denondorioa, ulertzen dut absurdoa dela ikuspegi global bate-tik ETAren hilketek kezkatzea, adibidez, Mikel esposatubaten argazkiak egunkariaren azalean, alegia, kopuruanoso gutxi dira, eta hemen ez da inor libratzen lehenengomundutar izatetik, horrek esan nahi duen guztiarekin.Baina nik ondorio horien arabera nire neurosi den horre-kin jarraitzen dut, nire nerabezaroak mendeku bat merezibalu bezala beste ezein injustiziak baino gehiago, monu-mentu bat zor didazue eskatuko banu bezala neure sufri-mendutxoentzat. Hortxe jarraitzen du Sudanek, goseakhiltzen, baina suposatzen dut gurea bezalako burmuinhumanista eta onbera ez dela kontraesan handienei aurreegiteko gai, kontraesan askagarriagoek obsesionatzen gai-tuzte, hain leku txarrean uzten ez gaituztenak, eta gehienkolpatu nauen hipokrisi ekintzarekin itsuturik nago ni erebeharbada, neurekoikeriaz, eta ez ETAk ezer egin didala-ko, ez baitit egin, niri ia inork ez dit ezer egin, gutxiago arigaren eskalan, dena kulpa sentimendua da, intraszenden-tea, hutsala, handiustea. Baina hala izanik ere, banaizondorio, eta bada baita ere norabide guztietara hedatzenzaidan amorru hau.

    Istorio hau gaur goizean hasten da beraz, Madrilen, etahemen jarraituko du, Landetan, amaitzen den arte, pre-sentea berreskuratzen dudanean, posible balitz.

    Autopistako abiadurak baizik baretuko ez ninduenziurtasunez, hiritik ahalik eta azkarren eta ahalik eta gut-xien pentsatuz irteten saiatu naiz; edozein bihurgunekartegatu nau, oharkabean pasa zaidan zerbaitek ihesaldia-ri gainditu ezinezko oztopoa jarriko zion susmo indartsuabainuen, sineskeria baten eran, halaxe gerta zedin desirat-zen zuelako nire organo boikotegileak, beti maindirepeannahi nauenak, nik alegia neu-rri batean, suposatzen dut.Iraganak berriro harrapat-zen zaituenean, eta etxekodekoratua aldatzeko diru-rik ez baduzu, ezta deko-raturik ere egia esan,lekualdatzeko garaia iza-ten da, estimulu berrienbila, distraituko zaituz-tenak, beste etorkizunbaten miraz edo, kiloka.Ez dut ordea etorkizungogorik.

    ‘Mea Culpa’...

  • 2011-IV-24 igandea

    6

    T o n t o r r e z t o n t o r6 Mendiriz Mendiko kideek hilabetean egingo duten irteera baten inguruko xehetasunez osatutako atala.

    VALDEGOVIAKO haranaArabako mendebaldeko mutu-rrean dago; eta taket bat sortuz,Burgos-eko probintziako ipa-rraldean guztiz barneratuta

    dago. Valdegovian, egoera geografikomultzo zehatz batzuk, ezaugarri bereziaduen paisai mugatu dute. Interes haundi-ko lekuak Valderejoko Parke Naturala(1992an izendatua) eta bere inguruak.Bertan, natura da garaile. Edozein urtaro-an bere kolore argiek eta tonalitate des-berdinek liluratu egingo gaituzte.

    Valderejok Lahoz-Sobrón antiklinala-ren mendebaldeko itxiera osatzen du.Higadurak, urteen poderioz, antiklinala-ren gunea agerian utzi du. Gaur egun,kareharriz osatutako hormez inguratuta-ko bailara zabal bat osatzen du. Gailurgaraienak dira: Recuenco (1.240 metro),Vallegrull (1.226 metro), Arrayuelas(1.128 metro) eta Santa Ana (1.042 metro).

    Hemengo klima, Atlantiar etaMediterranear klimaren artekoa da.Udak beroak eta lehorrak dira, etaneguan elur asko egiten du. Klimak etagiza agerrera eskasak biodibertsitate han-dia ahalbidetzen dute. Beraz, fauna etaflora aberastasuna haundia da.

    Floran: pinudiak eta pagadiak nagusi; faunan: biodibertsitate haundiaGuneko flora osatzen duten elemen-tuen artean, pinudiak eta pagadiaknabarmentzen dira. Hala ere, bestelandare formazio batzuk ere badira,harkaitzetako landaretza edo errekaertzetako landare tza berezia adibidez.Zelai eta soroak, haranaren barrukolautada aldean dira nagusi.

    Parkean fauna ugaria da, biodibertsi-tate handikoa gainera. Hegaztien arteanarruntena saia da. Hegazti saprofito hauoso ugaria da hemen, eta erraz ikus deza-kegu. Eper gorria eta galeperrak ere uga-riak dira, baita tamaina txikiko hegaztiak,txonta eta txantxangorria bezalakoak.Ugaztunei dagokienez, arruntenak orka -tza, basurdea, azeria eta erbia dira.Narrastien artean aldiz, sugandilak, mus-kerrak eta sugegorriak.

    Valderejon, giza ezartzearen aurrene-ko arrastoak historiaurrekoak dira, neoli-tiko garaikoak. Horren lekuko bailarandauden hainbat tumulu eta, Recuenco

    gailurretik gertu dagoen, El Gustal izene-ko menhirra dira. Erromatarrak hemenizan ziren lurraldeko hegoaldetik igaro -tzen den galtzadak adierazten duen beza-la; baina garai garrantzitsuena eta aztarnagehien utzi izan duena, Erdi Aroa da.

    Arabiar inbasioaren ondoren, Valdere -jo hutsik geratu zen bertako biztanleek,musulmanen beldur, iparraldeko men-dietan babesa bilatu zutelako. Erdi Aroan,arabiarrak kanporatu ondoren, abade etamonjek haranaren birpopulaketa bultzatuzuten. Monasterioa eraiki zuten, etahonen inguruan herriak sortu ziren.Historian zehar, lurralde hau erreinu des-berdinen esku egon da, hala nola: Astur-eko erresuma, Nafarroako erresuma,Bizkaiko Jaurerria eta Gaztelako Koroa.

    Araudi zorrotza duen ParkeaParke Naturala izanik inguru hauetakoaraudia zorrotza da. Ezin da sua piztu,mo torrezko ibilgailuekin ibili, hondaki-nak jaso gabe utzi edota lurperatu,inguru giroko elementuak kendu edo eral-datu, kanpin dendak ipini, ehizatu(Parkeko Organo Gestoreak mugatzendituen epe eta espazioetan izan ezik),harri, zuhaitz edo beste lekuetan inskrip-zioak edo ma rrazkiak egin, erreketan gau-zak garbitu edo bainatu, eta mendiko bizi-kletarekin ibili.

    Gaurko ibilbidean parkearen goialde-ko zati haundi bat ,eta inguru hauetako bigailur esanguratsuenak egingo ditugu:Recuenco eta Vallegrull. Hala ere, ibilbi-dea egiteko garaian kontuan izan behardugu saien ugalketa garaian, habianarrautzak jartzen dituztenetik txiten gara-pena amaitzen den arte (urtarrilaren 1etikabuztuaren 15a arte), Recuencotik eskui-nera, Arrayuelas aldera, debekatutadagoela ibiltzea.

    «La Horka mendatetik igoko dugu»La Horca mendatetik, Recuencorako igo-era zabala. Beheko partean hesi batezinguratutako landa bat dago, bertan, hor-maren beste aldera pasa eta zelaia guru -tzatu behar da. Aurrerago jaiotzen da ton-torrera iri tsi arte jarraituko dugun pista.

    Hasiera leuna da, baina gero gogortuegiten da eta aldapa oso gogor batzukditu.Pistaren malda leuntzen hastendenean, eta hego-ekialderantz bideratzen

    denean, Recuenco eta Lerón tontorrenartean egongo gara. Pistatik (eskuinetara)jarraituko dugu. Recuenco gure ezkerre-tara geratzen da, eta bidezidor batetik,arazorik gabe, gailurrera iritsiko gara.

    Recuencoko tontorrean, bertan dago-en postontzi txiki batetik aurrera eginda,amildegira hurbildu eta paisai zoragarribat izango dugu aurrean. Behean bailara,Lahoz eta Lalastra herritxoekin, gureezkerrean Arrayuelas bere horma bertikalizugarriekin, eskuinean Vallegrull etahondoan Arzena-ko mendizerra.

    Ondoren, 300 metro eskasera dagoenLerón (1.236 m) gailurrera joango gara.Handik, Valdegovia ederki ikusten da.Recuencora bide beretik bueltatu eta bai-larari buelta ematen hasiko gara.

    Segidan, Coronas-eko lepora iristsikoara, eta handik San Lorenzo baselizarajoan behar da. Hemendik egingo dugueguneko azkeneko igoera: Vallegrullera.Vallegrull igotzeko Lalastrara jaisten denbidea utzi eta hegoaldera doan beste bathartu behar da. 700 metro inguru eginostean, eskuinera hartu behar da; eta 10minutura ikusiko du gailurrera eraman-go gaituen seinalea. Azkenik, SanLorenzoko bidezidorretik Villamardonesaldera jaitsiko gara. Seinaleei kasu eginezberehala gara ibilbidearen amaieran. ��

    Recuenco eta Vallegrull, Valderejo bailarari bira erdia

    Valderejoko bai lara .

    � Distantzia: 15 Km.� Denbora: 4-5 ordu.� Desnibela: 350 m gorantz eta behe-

    rantz.� Gailurrik altuena:

    Recuenco (1.240m) eta Vallegrull (1.226).

    � Zailtasuna: Zailtasun berezirikgabekoa.

    � Beharrezko materiala: mendikomaterial arrunta.

    � Mendiriz Mendik maiatzaren 8an.

    Datu interesgarriak

    Recuencotikbistak.

  • 72011-IV-24 igandea

    ESKERTZAKandido Lizeaga Aranburu

    Orain egun gutxi hil zen- Goian Bego -

    Kandidon emazteak, seme-alabek, bilobek eta gainerakoahaideek eskerrak eman nahi dizkizuegu modu bateraedo bestera gure ondoan izan zareten guztiei eta baitaelizkizunetara etorri zineten guztiei ere.ESKERRIK ASKO GUZTIAGATIK

    Hernanin 2011ko apirilaren 24an

    EskelakEskelak ilunabarreko 20:30ak arte jasoko dira. Izen abizenak, eskela jartzen duenak eskatu bezalaerrespetatuko dira eta funeraria bidez jasotzen den kasuetan, jaso bezala.

    Karabana Solidarioa eta Oporrak Bakean:

    Sahararako janari bilketa, eta umeaketxean hartzeko programak, martxan dira

    SAHARAKO errefuxiatukanpamentuetan bizi dire-nei laguntzeko, Udalak bikanpaina nagusi jartzenditu martxan urtero: Ka -rabana Solidarioa eta Opo -rrak Bakean. Janari bilketanjakiak ematen edo jasotzenlagundu nahi duenak, maia -tzzaren 8tik aurrera du auke-ra. Aldiz, etxean udaran Saha -rako ume bat hartuz lagundunahi duenak, Udalean duizena emateko aukera.

    Saharako egoera medio, karabana atzeratu egin da aurten Azken urteetan, abenduan etaurtarrilean antolatu da Sa ha -raren aldeko euskal karabana;baina aurten, Saharako egoeramedio, atzeratu egin da. Azke -nean, jarri dute fe txa: maiatza-ren 9tik ekainaren 18ra egingoda janari bilketa Her nanin. Hi -labete osoan zehar leku ezberdi-netan jasoko dituzte jakiak, halanola, ikas toletan, kultur etxean,su permerka tue tan... Jakiakematerako or duan, herritarreion dorengoak izatea eskatu die -te: arroza, lekaleak, pasta, hega-luzea oliotan, sardinak oliotan,azukrea, konpresak, olioa etahelduentzako parde lak.

    Ikastoletan maiatzaren 9tik20ra bitartean jasoko dira pro-dukutuak. Kultur etxean erejarriko dituzte kajak. EtaHernaniko supermerkatu b a -tzuetan lau egun jakinetan jarri-ko dituzte kajak: maiatzaren 20eta 21ean, eta ekainaren 3 eta4an. Plaza Berrin jartzen dutenHaima ere ez da faltako aurten:ekainaren 4an jarriko dute.Horrez gain, elkarte eta komer -tzio batzuetan eltzeak jarriko

    dituzte dirua jastozeko. Diruhorrekin kanpainaren bukaerangutxien jaso dituzten jakiak ero-siko dituzte.

    Janaria eman ordez, apor-tazioa diruarekin egin nahidutenentzat, kontu korrontezenbaki bat ere jarri dute:3035 0080 94 0800054177.

    «Haurrak zonalde gatazkatsuetatik ateratzeada helburuetako bat»Oporrak Bakean programa uda-rari begira antolatzen duUdalak, eta helburua da,Saharako errefuxiatu kanpa-mentuetaik hurruntzea han bizidiren 7-12 urte bitarteko neska-mutilak: «era guztietako beha-rrak dituzte, oinarrizkoenakbarne (janaria, osasuna eta hez-kuntza). Horrez gain, udan 50ºiristen diren tenperaturak jasa-

    ten dituzte. Ume horiek etorki-zunerako eta bakerako itxarope-na dira, eta beste toki eta balore-en ezagutza ahalbidetzea ezin-bestekoa da».

    Udalak aukera ematendiete hernaniarrei ume hauekuztailean eta abuztuan etxeanhartzera. Familiak umeei osta-tua, mantenua eta babesa ema-teaz arduratuko dira. Udalakberriz, bidai-txartelen gastuakubrituko du, eta aisialdikoeskaintzak antolatu eta osasunazterketak koordinatuko ditu.Horrez gain, familiei laguntzaere eskainiko diete.

    Saharako ume bat etxeanhar tu nahi duten familiak hila-ren 16ra arte dute izena ematekoaukera, 943337017 edo 943 -336802 telefonoetara deituta, [email protected] edo [email protected] idatzita. ��

    Joan den urtean Hernanin egondako Saharako neska-mutilak.

    Su ta gar haundiaKontrakantxan, larunbatean

    KONTRAKANTXAN bi kon -tzertu izango dira aste ho -netan: Su ta gar eta FerminValenciak eskainitakoak.

    Kantautorearena izango dalehendabizi, ostiralean. Fer minValenciak Kontrakantxan afal -du, eta ondoren eskainiko duemanaldia. Sarrerak 12 euroandaude salgai, afaria barne, Oin -di, Garin, Aralar eta Eko sen.

    Larunbaterako berriz,kontzertu haundia antolatudute: Su ta gar talde mitikoakjoko du Kontrakantxan.Sarrerak salgai daude, 8 euroan,Goiz Argi, Garin eta Ekosen. ��

    � Sarrerak salgai daude, 8 euroan. � Ostiralean Fermin Valencia kantautoreak joko du,eta sarrerak, afaria barne, salgai daude, 12 euroan.

    Su ta gar taldeak 23:00etatikaurrera eskainiko du kontzertua.

    � Karabana maiatzaren 8an hasiko da Hernanin, eta jakiak ikastoletan,kultur etxean, supermerkatuetan eta Plaza berrin jasoko dituzte.

    � Etxean Saharako umeren bat hartu nahi dutenak, garaiz daudeoraindik. Izenea maiatzaren 16ra arte eman daiteke udaletxean.

    � MIGUEL MARI ALTUNA GOÑIAtzo hil zen, 62 urte zituela, Elizakoak

    eta Aita Santuaren Bedeinkazioa hartuta

    - Goian Bego -

    Emaztea: Lurdes Arregi; seme-alabak: Idoia eta Andoni Mujika,Mikel eta Amaia Puig; bilobak: Beñat, Unax; gurasoak: Julian (�)eta Carmen (�); ezkon gurasoak: Clemente eta Josefa (�); anai-arrebak: Joakina eta Antonio, Joxe Miguel eta Mari Santos,Juan Martin; ezkon anaia-arrebak, osaba-izebak, ilobak, lehengusuak eta gainerako ahaideak.

    Haren animaren alde otoitz bat eskatzen dizuete eta arren etor zaiteztela BIHAR,ASTELEHENA, arratsaldeko SEIETAN, LOINAZTAR MARTIN Parroki Elizan egingo den hileta-elizkizunera. Eskerrik asko guztioi aldez aurretik.

    BEASAINEN, 2011ko apirilaren 24anHelbidea: Elorrabi baserria (Hernani)OHARRAK: Gorputza Beasaingo GOIERRI BEILATOKIAN egongo da GAUR IGANDEA17:30ak arte.

    Kontrakantxa Gaztetxea - Kontzertuak

  • MARTXO erdialdean hasiziren lehendabiziko zizak.Hasieran gutxi izaten da, etahalako prezioa egiten duazokan: kiloa 120-180 euroansaldu dute hasieran. Uga ri tzenari da orain, eta mer ka tzen arida prezioa. Lehengo asteankiloa 30-40 euroan erosi ahalizan zen; eta osteguneko ferianaukera polita izango dutehernania rrek, askoren ustezperretxikoen erregea denaerosteko.

    Onttoak ere martxo er dial -dean hasi ziren. Hasieran 35euroan saldu zuten kiloa, etaorain jaisten ari da, ugarituahala: 28-30 euro egin zuenjoan den astean onttorik one-nak; txikia 15 euroan ere salduzuten.

    Ziza eta onttoa, kapritxo ederbat, udaberrianZenbait mokofin, garai hone -txen zain izaten da, lehendabi-ziko Udaberriko Zizak proba -tzeko. Udaberriko Zizak betiizan du aparteko estimazioa,sukaldarien artean, eta abar.Ziza-zuria ere deitzen zaio, etaOrdizian eta Gas teizen askosaltzen da, Mikel Lasa saltzai-leak dioenez. «Gasteiz da,batez ere, Uda be rriko Zizagehien saltzen du gun plaza.Ordizia ere plaza ona da. Bi

    azoka horietan, jendeak berakerosten du ziza. Hernanikoazokan, be rriz, onttoak estima-zioa haun dia goa du. Zizaekartzen du gu, baina onttoaktiradizo haun diagoa du».Mikel Lasa hernaniarra izangoda, seguru asko, EuskalHerrian pe rre txiko gehientsue-na saltzen duena. Onttoa ereurteko hilabete askotan saltzen

    du Lasak. «Ontto freskoa iaurte guztian saldu liteke gauregun. Guk 8-9 hilabetez sal tzendugu. Martxoan hasi da aur-ten, eta abendura bitarte izan-go da, nahikoa aukera».

    «Ziza-leku ona zen lehenHernani»Lasak dioenez, UdaberrikoZiza bertakoa eta kanpokoasaltzen dute. Hernaniko bela-zeetan ere biltzen omen duteziza, baina leku asko galdutaomen daude. «Nekazaritzamo duagatik-eta, ziza-leku as kogaldu egin dira Herna nin».Belazeetan pixa botatzeak, adi-bidez, erre egin ditu ziza-lekuasko. Dena dela, ba omen dira,oraindik, Herna nin zizak bil -tzen dituztenak; non, akasoesango dizute... ��

    Argitaratzailea: Dobera Euskara Elkartea. Erredakzioa, argazkiak eta publizitatea: E. Zeberio, K. Garmendia, A. Arbelaitz, E. Agirre, A. Oiartzabal eta H. Zaldua. Egoitza: Larramendi 11. � 943-330899. Faxa: 943-336306. Eposta: [email protected] eta [email protected] Lege gordailua: SS-679/2000. ISSN 1576-8422.Inprimatzailea: Zeroa Multimedia.

    2011eko apirilaren 24a, igandea::: 3.620 zk. ::: www.kronika.net

    .

    Udaberriko Ziza datxanpinoiaren neurriko

    perretxikoa, eta adituen arteanestimatuena. Ziza-zuri ere

    esaten zaio; erderaz, Seta deSan Jorge; izen zientifikoa,

    Calocybe gambosa...

    GAUR

    EGUR

    ALDI

    A BIHAR Lainoak nagusi bihar goietan,eta euri arriskua izango duguegun guztian. Ipar-mendeba-lak joko du, eta tenperaturakfrexko-antza segiko du.Min.13º / Max.17º

    (eu

    ska

    lme

    t)Eguzki izpiren bat azalduko

    du goietan, baina lainoa nagu-

    situko da gaur. Ipar-mendeba-

    lak euri zaparradaren bat ere

    utziko du. Min.14º / Max.17º

    � IRAGARKI MERKEAK �

    Udaberriko Ziza, perretxikoenerregea, hasi da merketzen ferian

    Joan den asteandezente merkatu zenUdaberriko Ziza, etakiloa 30-45 euroan

    saldu zuten Gasteizen.

    � TELEFONOAK � Taxiak: 943 550093 � Udaltzaingoa: 943 248900 � DYA: 943 464622 � Autobusak: Garayar: 943 556658, Areizaga: 943 452708, Korreoa Goizueta-Hernani: 948 514037 � Anbulatorioa: 943 006666 � Jokalari anonimoak: 943 331103 � Alkoholiko anonimoak: 943 331103 FARMAZIAK � Egunez: Gomez Kale Nagusia 14 - 943 554892 � Gauez: Aizpuru Latsunbeberri 11 - 943 336077

    Terrenoa salgai Santa Barbaran, zuhaitzduna eta itxia. 7000m2. 50.000€. Deitu: 636 786 010Etxean erreformak egin nahi dituzu eta ez dakizu nola? Deitu: 660 765 152.Enara Goikoetxea. Sendabide energetikoa, Kristaloterapia, Obsidiana masajea, Flores de Bach,

    Masaje metamorfikoa, Reikia, Tarot terapeutikoa. Tel.:649-700-762. (Agustindarren plaza 4)ETXEKO KONPONKETAK egiten dira; iturgintza, elektrizitatea, pintura, berogailuak, antenak

    ere bai... Seriotasuna. Deitu: 616 886 660.YOLANDAESTETIKAZENTRUA.Fotodepilazioberria,preziobereziaketapertsonalizatuak.Fotoreju

    venecimiento”, Dieta pertsonalizatuak, zure pisua kontrolatzen dugu. Plataforma bibra tzailea. Atzieta 2, behea. Tel. 943 55 32 78.

    Alicia C.C.: Modu pertsonalean eta profesionalean garapena lortzeko: Coaching, PNL, erlajazioak,Flores de Bach, hipnosia… Deitu: 943 33 28 94 / 653 267 146. (Agustindarren plaza, 4)

    Iñigo Royo Masajista. Masajea, naturopatia, akupuntura, ajuste neurologiko eta bertebrala, reflexologia, auriculoterapia,...: 943 33 28 94 - 626 80 76 33 (Agustindarren plaza, 4)

    Udaberriko Ziza asko biltzen zen garai batean Hernanin. Gaur egun, leku asko galduak omen dira.

    MIKEL LASA - SALTZAILEA:

    «Osteguneko ferianUdaberriko Zizakemango ditugu,

    probatzeko, KarlosEzeizak prestatuta»MIKEL Lasa hernaniarrak Uda -be rriko Zizak emango ditu da -torren ostegunean, Herna ni koferian. «Karlos Ezeizak prestatu-ko ditu, eta 11:30etan emangoditugu, jendeak probatu ditzan;mokadurik ederrenetako bat daziza! Udaberriko Ziza oso es -timatua da Ordizian edo Gas teiz -ko azokan, baina Her na nin ez duhalako estimaziorik. Ea jendeariharra pizten diogun!». ��