Herriak nazkatuta: «EZ»

8
Herriak nazkatuta: «EZ» Tolosako Udalak, emakume taldeak eta inauterietako eragileek egindako deialdiak erantzun zabala jaso du, igande goizaldeko bortxaketa gaitzesteko; isiltasun ozen batek hartu zuen, atzo iluntzean, Plaza Zaharra // 3 Jendetzak salatu zuen atzo Tolosan Kaldererotan izandako sexu erasoa. ITZEA URKIZU Mozorro festa aurreratua hirigunetik kanpo Urtero legez, Lizartzak eta Berastegik astebetez aurreratu dituzte inauteriak herriko festei uko ez egiteko // 5 Jai giroa nagusi pala txapelketa azkarrean Manzisidor eta Carreterok txapela jantzi dute Behar Zanako Emakumeen I. Pala Txapelketa Azkarrean // 6 Lizartzako inauterietara hegan ere iritsi ziren. I.GARCIA LANDA ASTEARTEA 2017/01/21 5. urtea, 635. zenbakia 107.6 fm www.ataria.eus URTEKO HARPIDETZA KUOTA: 80 €

Transcript of Herriak nazkatuta: «EZ»

Page 1: Herriak nazkatuta: «EZ»

Herriak nazkatuta: «EZ»Tolosako Udalak, emakume taldeak eta inauterietako eragileek egindako deialdiakerantzun zabala jaso du, igande goizaldeko bortxaketa gaitzesteko; isiltasun ozen batekhartu zuen, atzo iluntzean, Plaza Zaharra //3

Jendetzak salatu zuen atzo Tolosan Kaldererotan izandako sexu erasoa. ITZEA URKIZU

Mozorro festaaurreratuahirigunetik kanpo Urtero legez, Lizartzak eta Berastegikastebetez aurreratu dituzte inauteriakherriko festei uko ez egiteko //5

Jai giroa nagusipala txapelketaazkarrean Manzisidor eta Carreterok txapelajantzi dute Behar Zanako EmakumeenI. Pala Txapelketa Azkarrean //6Lizartzako inauterietara hegan ere iritsi ziren. I.GARCIA LANDA

ASTEARTEA2017/01/21

5. urtea, 635. zenbakia107.6 fm

www.ataria.eusURTEKO HARPIDETZA KUOTA: 80 €

Page 2: Herriak nazkatuta: «EZ»

Asteasuko herribideak, bilduta 2016an zehar, Asteasuko herri bideak eta ondarekulturala jaso eta dokumentatu du Patxi Arzamendiherritarrak udalak agindutako lanean

Jon Miranda Asteasu

Garai bateko herri bideak etakultur ondarea dokumentatuditu Asteasuko Udalak. Galtzenari diren bideak dira horietakoasko eta adinekoekin batera beti-ko desagertu ez daitezen egindute ariketa. Horretarako, tarte-ka udalek berritu behar izan du-ten herriko ondasunen inbenta-rioa erabili dute aitzakiatzat, PiliLegarra alkateak esan duenez:«Bideena izaten da inbentarioa-ren atal bat eta gehienetan, bideprintzipalak, asfaltatutakoakbaino ez dira jasotzen bertan.Guk badakigu, ordea, beste bideasko dagoela Asteasun jendea-ren memorian gordeta». Azterketa sakon bat egin beha-

rra zegoela erabaki zuen udalaketa lan hori egiteko mandatuaeman zion Patxi Arzamendi he-rritarrari. Historiagilea da eta es-kualdeko beste hainbat herritanaritua antzeko lanetan. 2016anzehar burutu du azterketa etabilketa osoa egiteko liburuak etamapak arakatu ditu. «Tolosakojabegoaren erregistroan eta As-teasuko artxibo historikoan aritunaiz ikertzen», esan du Arza-mendik. Hala ere, herritarrekinizan dituen solasaldietan jaso duinformazio mamitsuena. 112 as-teasuar elkarrizketatu ditu urte-bete pasatxoan. Auzobideen katalogo irekia

egin du Arzamendik eta fitxetaneta argazkiz lagunduta emanditu: «Bide bakoitza nondik noradoan, zein izen eta ezaugarri di-tuen, egoera onean ote dagoen,zenbateko luzera eta zabaleraduen, nolako zorua duen... horiguztia jaso dut fitxetan». Auzo bide hauek zein garaiko-

ak diren ere zehaztu du ikertzai-leak eta bi multzotan banatuditu, kanporako bideak eta bar-nekoak. «Auzo bakoitzera eta on-doko herrietara doazen bideakdaude alde batetik, baina beste-tik herri barruan ere asko dira.Elizara edo hilerrira doazen gor-putz bide sakratuek garrantzi

handia zuten bere garaian etabaita baserrien artekoek ere».

TOPONIMIA BERRIA Añorga etxea, Urtzoko txokoa,Badaia lursaila, Sagain mendia,Upazan auzoa, Malenbaso ba-soa, Langatxeta borda... Asteasu-ko leku izenak dira guztiak etaazterketa egiten aritu den bitar-tean toponimo berriak ere aurki-tu ditu Arzamendik. «Herrikotxoko asko zeharkatu ditut oinezeta sorpresa atsegin asko jaso di-tut. Garai batean Goiballaratikherrira jaisten ziren gurdiek zo-ruan utzitako markak edo pago-tzar ikaragarriak topatu ditut».

Patxi Arzamendi eskuetan egindako lana duela. JON MIRANDAAzterketa lan honetan jasotako herri bideetako baten irudia. P. ARZAMENDI

02 VILLABONA-AIZTONDO GIZARTEA 107.6 fm • www.ataria.eus ASTEARTEA, 2017ko otsailaren 21a

Unai Lizarzarena daMartxoaren 8airagartzeko kartelaAMASA-VILLABONA // 20 urtekogazte billabonatarrak irabazi duMartxoaren 8a, EmakumeenNazioarteko Eguna 2017ko kar-tel lehiaketa. Amasa-Villabonanmartxoaren 8aren inguruan an-tolatuko diren ekitaldi guztiakiragartzeko erabiliko dute UnaiLizarza gazteak egin duen iru-dia.AMASA-VILLABONAKO UDALA

Izan ere, herri bideen katalogoaegitearekin batera, kultur onda-rea gaika sailkatu du Asteasukohistoriagileak: mugarriak, neka-zaritzarako tresneria, karobiak,erlijio eraikinak eta natur balia-bideak, esaterako.«Aberastasun handia dago As-

teasun eta garrantzitsua da horiguztia jasota egotea», Legarrarenustetan. Udaletxeko artxiboangordeta geratuko da Arzamendi-ren lana etorkizuneko belaunal-diek kontsultatu ahal izan deza-ten. Bigarren fase baterako bideazabaltzen duela ere aitortu du al-kateak: «Herri bideak dokumen-tatuta geratu dira eta aurreran-

tzean ikusi beharko da bide ho-rietako bakoitza zein egoeran da-goen eta zein jarduera egin daite-keen bertan». Arzamendik egin duen landa

lanean topatu ditu bideetako ba-tzuk, ganaduak ihes egin ez de-zan itxitura jarrita, edo besterikgabe, utzita eta sasiak janda.«Herri bideak dira eta pasabide-rako libre geratu beharko luke-te», dio alkateak. Aurrerantzeanherri bide horiek egokitu eta ibil-bide batzuk prestatzeko aukeraburuan darabilte AsteasukoUdalean. Lehen pausoa emanadute, behintzat, azterketa hone-tan bide horiek guztiak jasoz.

Page 3: Herriak nazkatuta: «EZ»

GIZARTEA TOLOSALDEA 03www.ataria.eus •107.6 fm ASTEARTEA, 2017ko otsailaren 21a

Badator Kixmi, berriz ere

A taungo kondaira zaharbatek kontatzen duenmoduan, izar eder batekiragarri zuen jentilen

behin betiko galera. Leizadikokoba batean bizi ziren jentilekhodeien artean agertu zen izareder bat ikusi zuten egun batean,eta zer gertatuko zen jakin ezin-da, erabat beldurturik, adinekojentil jakintsu batengana jo zu-ten. Jentil zaharrak, izarra ikusiorduko deiadar egin zuen: «Ai,ne umek! Kixmi jaio dek! Gurekein dik! Bota nazazue mailon be-hera!». Berak esan bezala, Leiza-diko gainetik mailoan beheraamildu zuten eta hala hil zen jen-til zaharra. Kixmik kristautasu-na sinbolizatzen zuen, jentilenoparotasuna eten zuen historia-ko gertakaria.Gaur egun, Leizadin kristauta-

sunari biziraundako jentil baka-nen bat geratzen bada, beldurrakjota egongo da, milaka urtetanberen bizileku sakratu izandakolurrak hondeamakinen orroenazpian zartatzen hasiak direlaikusita. «Lehen zerutik aiau zanmehatxuri zutik eutsi genionak,oain lurre pitzauez akau ote nahigaittue... Ez zeru, ez lur… Oain-gon bai, gauzak hola seittuezkeo gurek betiko eingo dik!».Aralar, balio ikaragarrizko na-

tur-ondarea duen eremu bat iza-teaz gain, euskaldunok gure sus-traiei hainbeste lotzen gaituenbalio immaterialaren gotorlekuere bada. Jende askorentzat eguneroko

eromenetik ihes egin eta ametsegiteko lurrak dira. Gure biho-tzetan bizirik dirauten jentil,sorgin eta beste hainbat izakimagikoren babesleku. Ez deza-gun magia hori bizirik manten-tzen duen lurra suntsitu dezatenutzi.

Garazi Auzmendi Arkarazo

GUTUNAK

Aiztondoko DenboraBankuarenaurkezpena, gaurAIZTONDO// Aiztondoko Denbo-ra Bankua aurkeztuko dute gaur,17:00etan, Alkizako Juanenaetxean. Denbora Bankuak es-kaintzen duten zerbitzuak uga-riak dira eta gaurko aurkezpene-an emango dute horien berri. Zaintza zerbitzuak, heziketarilotutakoak, aholkularitza, etxe-ko lanak, aisia eta bestelako zer-bitzuak eskaintzen dituzte, halanola, propaganda banatzea edofurgoneta uztea, besteak beste.

Maileguetako zoru-klausuleninguruko bilera, gaurTOLOSA// Tolosaldeko Kontsu-mitzaileen Informazio Bulegoakbilera egingo du gaur, mailegukontratuetako zoru-klausuleninguruan. 19:00etan hasiko dabilera Tolosako kultur etxean.Bulegoko arduradunak esanduenez, azkenaldian klausulahauen inguruko informazio es-karia handitu egin da eta horre-gatik erabaki dute bilera egitea.Kaltetuek zein prozedura jarrai-tu behar duten azalduko dute.

Kamioi gidari bat hilda N-1 errepidean,Ikaztegieta pareanIKAZTEGIETA// Kamioi bat guru-tzaturik geratu zen atzo goizal-dean N-1 errepidean, Ikaztegietaparean, eta istripuaren ondorioz58 urteko gidaria hil egin zen,unean bertan. Istripuaren ondo-rioz auto ilarak sortu ziren bi no-ranzkoetan eta baita errepidezaharrean ere. Kamioia errepidetik kendu ahal izatekoMadrilgo noranzkoan bi errailakitxi zituzten, eta Irunerako no-ranzkoan berriz, bat.

Berrobiko antzerkitaldeko ArantzazuRodas, finaleraBERROBI// Arantzazu Rodas An-tzez Motz III. Antzerki LaburLehiaketako finalean ariko damartxoaren 10ean. Pasa den as-teburuan Urretxun jokatutakokanporaketan lortu zuen txarte-la. Tetris izenarekin hartu zuenparte eta Aingerutxoakantzezla-na eskaini zuen. Rodas Berrobi-ko antzerki taldeko kidea da etataldetik herritarrak animatu di-tuzte martxoaren 10ean Urre-txura joatera, finala ikusteko.

Lau orduko lanuzteak hasi dituzteInsaluseko langileekLIZARTZA// Insaluseko langileeklau orduko lanuzteak hasi zituz-ten atzo. 10:00etatik 14:00etaraegingo dituzte paroak aste hone-tan zehar. Hitzarmenik gabedaude 2015etik eta zuzendari-tzarekin ari dira biltzen akordiobat lortzeko. Jose Soroa langile-en ordezkariak esan duenez,langileen eta zuzendaritzarenarteko negoziazioa bide onetikdoa, baina oraindik ez da nahi-koa lanuzteak uzteko.

Herrritarrek ozen salatu dute asteburuko bortxaketa Elkarretaratze jendetsua egin zuten atzo, Tolosan, eraso matxista salatzeko; Ertzaintzak 20 urteko gizonezkoa atxilotu du, gertaerarekin zerikusia duelakoan

Rebeka Calvo Tolosa

Herritarren haserrea piztu duemakume adingabe batek jasan-dako bortxaketak. Inauterienatarikoak diren Kaldereroak izanziren larunbatean, Tolosan, etaemakumeak salatu duenez, la-runbat gauean bortxatu zuten.Igande goizaldean joan zen Er-tzain etxera eta salaketa jarrizuen. Ertzaintzak igande gaueanatxilotu zuen 20 urteko gizonez-ko bat Tolosan, erasoarekin zeri-kusia duelakoan eta Ertzaintza-renean daukate. Bortxaketa dela eta, atzo ilun-

tzean elkarretaratzea egin zutenPlaza Zaharrean eta jende askobildu zen bertan. Tolosako Uda-lak egin zuen deialdia emakumeelkarte, karroza, konpartsa etatxosnekin batera, eta norbanakozein elkarte askotako ordezka-riak bildu ziren bertan, gertaerairmoki salatzeko. Udalak ohar bidez elkartasuna

eta babesa azaldu dio emakume-ari eta «indarkeria mota honi au-rre egiteko dituen zerbitzuak etatresnak eskuragarri» dituela go-gorarazi dio.

EMAKUME TALDEEN SALAKETAEskualdeko emakume taldeekere irmoki salatu dute bortxake-ta. «Alkohola eta jaia ez dira aitza-kia. Kontrola galdu izana argudiatzeak ez du erasoa justifi-katzen», esan du Olaia Uzkudu-nek taldeen izenean.«Nazkatuta» daudela esan du

Uzkudunek. «Nazkatuta gaudeemakume izateagatik erasoak ja-san behar izateaz. Nazkatutaohetik jaiki eta bortxaketa berribaten albistea jasotzeaz. Nazka-tuta gaude beldurra izateaz. Naz-katuta etxera joaterakoan beldu-rra izateaz», nabarmendu du.Erasorik onartuko ez dutelaesanda, hauei autodefentsa bi-dez erantzungo dietela esan du.«Erantzun guztiak dira legitimo»,gaineratu du.Erasoei erantzun kolektiboa

eman behar zaiela esan duteemakume taldeek eta aldarrikatudute emakumeak nahi duten be-zala joan daitezkeela: «Askatasu-na dugu nahi dugun bezala jan-tzita joateko edo nahi dugunaesateko». «Berdin du noiz edonola ematen diren erasoak, ber-din du inauteriak diren edo zerdiren, ez dute lekurik. Borrokanjarraituko dugu etengabe», gai-

neratu du Uzkudunek. Eraso ma-txistak ez dituztela onartzenozen esateko manifestazioa egin-go dute ostegunean, Ostegun Gi-zenean, 19:30ean, Trianguloatikabiatuta.

TELEFONO ZENBAKI BATTolosako Txozna Batzordeak«heteropatriarkatuak bultzatzendituen indarkeria honen aurreanneurri gogorrak hartu behardira», esan du. «Babes osoa» adie-razi diote erasotu duten neskari,haren familiari eta lagunei. Eraberean, inauterietan eraso sexis-tak salatzeko 632 44 53 33 telefo-no zenbakia martxan jarriko du-tela esan dute, «edonork zerbaitikusi edo jasan badu deitu etaneurri zorrotzak hartzeko».PSE-EE alderdiak inauterietan

segurtasun neurriak areagotzekoeskatu du. Cristian FernandezTolosako zinegotziak garrantzi-

tsutzat jo du «genero indarkeria-ren, indarkeria matxistaren edoemakumeen kontrako bestelakoindarkeria guztien aurkako pro-tokoloak martxan jartzea». «Ezda posible inauteriak erabiltzeaemakumeen eskubideak urratze-ko», gaineratu du. EH Bilduk ere erasoa gaitzetsi

du. «Emakumeak bere bizitzeneta gorputzen jabe ez direla pen-tsatzen duen gizonezko batekeraso bortitza egin dio emakumebati», nabarmendu du. Hori delaeta «gogo-berdintasunean oina-rritutako jendarte eredua susta-tzearen aldeko lanean sakondubeharra dagoela» esan du eta ho-rretan inplikatzeko deia egin diejendartea ordezkatzen duteneremu guztiei.Izaskun Landaida Emakunde-

ko zuzendaria, bere aldetik, elka-rretaratzean egon zen atzo, era-soa «irmoki gaitzesteko». Erres-peturako deia ere egin zuen,bereziki inauterietara begira:«Festak ez du justifikatzen ema-kumeen erabakia eta eskubideakez errespetatzea».EGK Euskadiko Gazteriaren

Kontseiluak ere gogor salatu duerasoa, eta emakumezkoen etagizonezkoen arteko berdintasu-na «oinarrizkoa eta transbersala»izango den gizarte bat eratzekolanean jarraitzeko konpromisoaazaldu du. «Onartezintzat» joditu erasoak, eta «justizia» eskatudu. Erasoak ikusten dituzteneanjarrera pasiboak alboratu etaesku hartzera dei egin du.

Elkarretaratzea egin zuten atzo iluntzean bortxaketa salatzeko. I. URKIZU

Page 4: Herriak nazkatuta: «EZ»

Mozorro festarako ez dago mugarikBerastegin eta Lizartzanastebete aurreratzendituzte inauteriak; ondopasatzeko gogoa erakutsidute beste behin

ErredakzioaBerastegi/Lizartza

Berastegin eta Lizartzan ospatudituzte inauteriak. Astebete le-henago egiten dute mozorro fes-ta, gero Tolosara joan nahi due-nak horretarako aukera izateko,baina, hori bai, herrikoari ukoegin gabe.Bi herrietan erakutsi dute mo-

zorro festak ez duela mugarik etaondo pasatzeko gogo eta umoreaduenak, badakiela beste pertso-naia baten bihurtzen eta ikuski-zuna ematen, egun batez lotsarikasurik ez egitea erabakiz. Berastegin eta Lizartzan hain-

bat herritar mozorrotu ziren etakolorez bete zituzten herriko ka-leak eta plazak. Lizartzan herri-ko Isk&Bila txaranga aritu zenfesta girotzen.

Berastegin herritar ugari mozorrotu ziren larunbatean egindako festan. ANE URKOLA

HAURREN GOZAMENERAKOInauteri giroa iritsi da bete-betean Tolosara. Aiz-Orratz elkarteak antolatzenduen haur jaialdia ospatu zen larunbatean, eta Leidor aretorako kalejiran,erraldoi eta buruhandien konpartsak lagundu zien. I. GARCIA LANDA

04 TOLOSA POLITIKA 107.6 fm • 105.0 fm • www.ataria.info ASTEARTEA, 2017ko otsailaren 21a GIZARTEA TOLOSALDEA 05www.ataria.info • 105.0 fm •107.6 fm

ASTEARTEA, 2017ko otsailaren 21a

Lau pertsonarentzako otordu bat Bidegoxo Jatetxean

ataria.eus-eko erabiltzaileen saria

ARGAZKI LEHIAKETA 2017 inauteriak

Zure argazkia ataria.eus-era igo

‘Opari Bonu Orlegia’ Bi pertsonarentzako bi gaueko egonaldia:

ren eskutik

Epaimahaiaren saria

Lurlan Bistrot-ek emandako bertako produktuz osatutako bi sorten zozketa parte hartzen duten atarikideen artean

Atarikideen saria

Hainbat pertsonaezagunek Azkaraterenaskatasuna eskatu dute Manu Azkarate tolosarraren askatasuna exijitzeko manifestua babestudute eskualdeko hainbat norbanakok kultur etxean

Ane Urkola

Manu Azkarate larriki gaixo da-goen preso tolosarraren askata-suna eskatzeko manifestua aur-keztu zuten Tolosako KulturEtxean. Eskualdeko hainbat nor-banakok babestu dute manifes-tua: Javi Hernando famili medi-kua, Iñaki Arratibel kirol medi-kua, Alhoa Karrera familimedikua, Alberto Izagirre kar-diologoa, Iñaki Artola pilotaria,Martxelo Otamendi kazetaria,Aiora Zulaika Pirritx pailazoa,Kike Amonarriz aurkezlea etaAxun Lasa Joxean Lasaren arre-ba, besteak beste.Idoia Bengoetxea Tolosako Sa-

reko kideak azaldu zuenez, gibe-laren inguruan dagoen porta zai-nean duen kabernoma da ManuAzkarate presoak duen gaixota-suna: «Odolak zailtasunak izatenditu bihotzera bidean, kaberno-mak oztopo garrantzitsua baitirazeregin horretan». Arazo horiek«areagotu» egiten direla sabele-tik behera dauden zainetan esanzuten: «Odolak presio izugarria

du eta hipertentsioa sortzen da».«Oztopo» horien ondorioak azal-du zituen Bengoetxeak: «Odolakbeste zain batzuk zeharkatzenditu oztopo horiek saihestu etabihotzera iristeko. Barizeak sor-tzen dira horren eraginez, eta he-morragiak izateko arriskua dago.Arazorik larriena biriketan en-bolia izateko arriskua da; bat-ba-teko heriotza eragin dezake».Tolosako Sareko kideak azpi-

marratu zuenez, osasunerako es-kubidea eta osasun asistentziaduina izateko eskubidea pertso-na guztien «oinarrizko» eskubi-dea da. Gaixo dauden presoenegoera azpimarratu zuen age-rraldian eta beren askatasuna es-katu: «Larriki gaixorik daudenpresoen kasuan, Manuren kasuatartean, beren bizia arriskuandago, oso larri daude eta pre-miazkoa da beren askatasuna».Nabarmendu zuen giza esku-

bideen adierazpen unibertsale-an jasotako bizitza eskubideaurratzen duela Espainiako etaFrantziako kartzela-politikak:«Giza eskubideak ideologia oro-

ren gainetik daude, pertsonaorori dagozkigu, baita kartzelandaudenei ere». Manu Azkarate presoaren me-

dikuak hitz egin zuen ondoren,eta bere egoera larria azpimarra-tu du: «Azkarateren gaixotasunaoso larria eta kronikoa da, etaezin da sendatu. Gaitz horrenondorioz, odol jario handiak izanditu, eta hiltzeko zorian egonda». Bi aste daramatza ingresa-tuta, eta medikuak azpimarratudu infekzio handia duela bi han-ketan. «Bere baldintzak ez dirakartzelan egoteko modukoak;gaixotasun larri horren ondoriozkaleratu zuten eta bere gaitzare-kin kalean egon beharko luke»,amaitu zuten.Azkarateren sendikoek salatu

zutenez, hamalau egun darama-tza bakartuta, eta ez diote uztenez deirik jasotzen, ezta prentsa-rik irakurtzen, telebistarik ikus-ten edo irratirik entzuten.Bestalde, Ostegun Gizenean,

Manu Azkarateren aldeko topaegingo dute 12:00etan, txosna-gunean.

Tolosako kultur etxean egindako agerraldiaren une bat. A. URKOLA

«Ametsakerrotzenjarraituko dugu»Tolosako Gazte Asanbaldak agerraldia egin etaesku artean hainbat proiektu dituela azaldu du

A. Urkola

Urtebete igaro da Tolosako GazteAsanbladako kideek Limousinetxea okupatu eta ertzainek hus-tu zutenetik, eta lanean jarrai-tzen dutela azaltzeko prentsau-rrekoa egin dute. Ertzaintzarenpresentzia «handia» salatu dute,eta asanbladako kide bat identi-fikatu dute.«Urtebete igaro da etxebizitza

honen parean gertatu zen sarras-kitik», azpimarratu dute. Tolosa-ko Gazte Asanbladako kideek go-gora ekarri dutenez, «egun har-tan Ertzaintzak 50 gazte kolpatuzituen bortizkeria erabiliz eta24.000 eurorainoko isunak eza-rri dizkie». Azpimarratu dute or-duko zauriek «sendatu gabe» ja-rraitzen dutela, eta oraindik ere«min» egiten dutela.Gazte Asanbladako kideek

adierazi dutenez, hainbatproiektu dituzte eskuartean:

gazte eguna, bertso eguna, ber-tso eskola, herri diskoetxe batenideia edota kaleak artez betetze-ko kanpaina, besteak beste:«Proiektu bakoitzari dagozkionlan taldeak martxan daude etabakoitza bere eginkizunetan arida buru belarri».Zentzu horretan, lanean ja-

rraituko dutela nabarmendudute: «Ez dugu jasandako bortiz-keria ahaztuko, baina, hala ere,gure beharren eta nahien aldeborrokan jarraituko dugu».

KIDE BAT IDENTIFIKATU DUTEPrentsaurrekoa hasi baino mi-nutu batzuk lehenagotik, ertzai-nak zeuden Limousin etxearenondoan: ertzainen bi kotxe etafurgoneta bat gerturatu ziren.Tolosako Gazte Asanbladako ki-deek salatu dute grabatu egin zi-tuztela, eta prentsaurrekoarenamaieran asanbladako kide batidentifikatu zutela.

Limousin etxearen aurrean egin dute elkarretaratzea. A. URKOLA

Lizartzan asteburuan ospatu dituzte inauteriak; ezkerrean mozorro festaren une bat larunbatean, eta eskuinean igandeko txekor jatea . I. GARCIA LANDA/JOSU ARTUTXA

INAUTERI GOSEZBeste behin Tolosako kaleak jendez bete dira Kaldereroz jantzita, inauteriaklaster hasiko direla gogora ekarriz. Kaldereroek inauterietarako eguraldi onaegingo duela iragarri dute, eta festak ederki pasatzeko opa dute. I. GARCIA LANDA

Page 5: Herriak nazkatuta: «EZ»

Mozorro festarako ez dago mugarikBerastegin eta Lizartzanastebete aurreratzendituzte inauteriak; ondopasatzeko gogoa erakutsidute beste behin

ErredakzioaBerastegi/Lizartza

Berastegin eta Lizartzan ospatudituzte inauteriak. Astebete le-henago egiten dute mozorro fes-ta, gero Tolosara joan nahi due-nak horretarako aukera izateko,baina, hori bai, herrikoari ukoegin gabe.Bi herrietan erakutsi dute mo-

zorro festak ez duela mugarik etaondo pasatzeko gogo eta umoreaduenak, badakiela beste pertso-naia baten bihurtzen eta ikuski-zuna ematen, egun batez lotsarikasurik ez egitea erabakiz. Berastegin eta Lizartzan hain-

bat herritar mozorrotu ziren etakolorez bete zituzten herriko ka-leak eta plazak. Lizartzan herri-ko Isk&Bila txaranga aritu zenfesta girotzen.

Berastegin herritar ugari mozorrotu ziren larunbatean egindako festan. ANE URKOLA

HAURREN GOZAMENERAKOInauteri giroa iritsi da bete-betean Tolosara. Aiz-Orratz elkarteak antolatzenduen haur jaialdia ospatu zen larunbatean, eta Leidor aretorako kalejiran,erraldoi eta buruhandien konpartsak lagundu zien. I. GARCIA LANDA

04 TOLOSA POLITIKA 107.6 fm • 105.0 fm • www.ataria.info ASTEARTEA, 2017ko otsailaren 21a GIZARTEA TOLOSALDEA 05www.ataria.info • 105.0 fm •107.6 fm

ASTEARTEA, 2017ko otsailaren 21a

Lau pertsonarentzako otordu bat Bidegoxo Jatetxean

ataria.eus-eko erabiltzaileen saria

ARGAZKI LEHIAKETA 2017 inauteriak

Zure argazkia ataria.eus-era igo

‘Opari Bonu Orlegia’ Bi pertsonarentzako bi gaueko egonaldia:

ren eskutik

Epaimahaiaren saria

Lurlan Bistrot-ek emandako bertako produktuz osatutako bi sorten zozketa parte hartzen duten atarikideen artean

Atarikideen saria

Hainbat pertsonaezagunek Azkaraterenaskatasuna eskatu dute Manu Azkarate tolosarraren askatasuna exijitzeko manifestua babestudute eskualdeko hainbat norbanakok kultur etxean

Ane Urkola

Manu Azkarate larriki gaixo da-goen preso tolosarraren askata-suna eskatzeko manifestua aur-keztu zuten Tolosako KulturEtxean. Eskualdeko hainbat nor-banakok babestu dute manifes-tua: Javi Hernando famili medi-kua, Iñaki Arratibel kirol medi-kua, Alhoa Karrera familimedikua, Alberto Izagirre kar-diologoa, Iñaki Artola pilotaria,Martxelo Otamendi kazetaria,Aiora Zulaika Pirritx pailazoa,Kike Amonarriz aurkezlea etaAxun Lasa Joxean Lasaren arre-ba, besteak beste.Idoia Bengoetxea Tolosako Sa-

reko kideak azaldu zuenez, gibe-laren inguruan dagoen porta zai-nean duen kabernoma da ManuAzkarate presoak duen gaixota-suna: «Odolak zailtasunak izatenditu bihotzera bidean, kaberno-mak oztopo garrantzitsua baitirazeregin horretan». Arazo horiek«areagotu» egiten direla sabele-tik behera dauden zainetan esanzuten: «Odolak presio izugarria

du eta hipertentsioa sortzen da».«Oztopo» horien ondorioak azal-du zituen Bengoetxeak: «Odolakbeste zain batzuk zeharkatzenditu oztopo horiek saihestu etabihotzera iristeko. Barizeak sor-tzen dira horren eraginez, eta he-morragiak izateko arriskua dago.Arazorik larriena biriketan en-bolia izateko arriskua da; bat-ba-teko heriotza eragin dezake».Tolosako Sareko kideak azpi-

marratu zuenez, osasunerako es-kubidea eta osasun asistentziaduina izateko eskubidea pertso-na guztien «oinarrizko» eskubi-dea da. Gaixo dauden presoenegoera azpimarratu zuen age-rraldian eta beren askatasuna es-katu: «Larriki gaixorik daudenpresoen kasuan, Manuren kasuatartean, beren bizia arriskuandago, oso larri daude eta pre-miazkoa da beren askatasuna».Nabarmendu zuen giza esku-

bideen adierazpen unibertsale-an jasotako bizitza eskubideaurratzen duela Espainiako etaFrantziako kartzela-politikak:«Giza eskubideak ideologia oro-

ren gainetik daude, pertsonaorori dagozkigu, baita kartzelandaudenei ere». Manu Azkarate presoaren me-

dikuak hitz egin zuen ondoren,eta bere egoera larria azpimarra-tu du: «Azkarateren gaixotasunaoso larria eta kronikoa da, etaezin da sendatu. Gaitz horrenondorioz, odol jario handiak izanditu, eta hiltzeko zorian egonda». Bi aste daramatza ingresa-tuta, eta medikuak azpimarratudu infekzio handia duela bi han-ketan. «Bere baldintzak ez dirakartzelan egoteko modukoak;gaixotasun larri horren ondoriozkaleratu zuten eta bere gaitzare-kin kalean egon beharko luke»,amaitu zuten.Azkarateren sendikoek salatu

zutenez, hamalau egun darama-tza bakartuta, eta ez diote uztenez deirik jasotzen, ezta prentsa-rik irakurtzen, telebistarik ikus-ten edo irratirik entzuten.Bestalde, Ostegun Gizenean,

Manu Azkarateren aldeko topaegingo dute 12:00etan, txosna-gunean.

Tolosako kultur etxean egindako agerraldiaren une bat. A. URKOLA

«Ametsakerrotzenjarraituko dugu»Tolosako Gazte Asanbaldak agerraldia egin etaesku artean hainbat proiektu dituela azaldu du

A. Urkola

Urtebete igaro da Tolosako GazteAsanbladako kideek Limousinetxea okupatu eta ertzainek hus-tu zutenetik, eta lanean jarrai-tzen dutela azaltzeko prentsau-rrekoa egin dute. Ertzaintzarenpresentzia «handia» salatu dute,eta asanbladako kide bat identi-fikatu dute.«Urtebete igaro da etxebizitza

honen parean gertatu zen sarras-kitik», azpimarratu dute. Tolosa-ko Gazte Asanbladako kideek go-gora ekarri dutenez, «egun har-tan Ertzaintzak 50 gazte kolpatuzituen bortizkeria erabiliz eta24.000 eurorainoko isunak eza-rri dizkie». Azpimarratu dute or-duko zauriek «sendatu gabe» ja-rraitzen dutela, eta oraindik ere«min» egiten dutela.Gazte Asanbladako kideek

adierazi dutenez, hainbatproiektu dituzte eskuartean:

gazte eguna, bertso eguna, ber-tso eskola, herri diskoetxe batenideia edota kaleak artez betetze-ko kanpaina, besteak beste:«Proiektu bakoitzari dagozkionlan taldeak martxan daude etabakoitza bere eginkizunetan arida buru belarri».Zentzu horretan, lanean ja-

rraituko dutela nabarmendudute: «Ez dugu jasandako bortiz-keria ahaztuko, baina, hala ere,gure beharren eta nahien aldeborrokan jarraituko dugu».

KIDE BAT IDENTIFIKATU DUTEPrentsaurrekoa hasi baino mi-nutu batzuk lehenagotik, ertzai-nak zeuden Limousin etxearenondoan: ertzainen bi kotxe etafurgoneta bat gerturatu ziren.Tolosako Gazte Asanbladako ki-deek salatu dute grabatu egin zi-tuztela, eta prentsaurrekoarenamaieran asanbladako kide batidentifikatu zutela.

Limousin etxearen aurrean egin dute elkarretaratzea. A. URKOLA

Lizartzan asteburuan ospatu dituzte inauteriak; ezkerrean mozorro festaren une bat larunbatean, eta eskuinean igandeko txekor jatea . I. GARCIA LANDA/JOSU ARTUTXA

INAUTERI GOSEZBeste behin Tolosako kaleak jendez bete dira Kaldereroz jantzita, inauteriaklaster hasiko direla gogora ekarriz. Kaldereroek inauterietarako eguraldi onaegingo duela iragarri dute, eta festak ederki pasatzeko opa dute. I. GARCIA LANDA

Page 6: Herriak nazkatuta: «EZ»

KIROL EMAITZAKAreto futbolaBIGARREN B MAILA20. jardunaldiaGuadalajara-Lauburu 4-0

Sailkapena1. Colo Colo 46p2. Pinseque 43p3. Zierbena 40p10. Tafatrans 25p11. Señora del Portal 23p12. Lauburu Ibarra 21p13. Santurtzi 20p14. Gracuris 19p15. Aurrera de Vitoria 18p16. Intxaurrondo 8p

Hurrengo jardunaldiaLauburu (12.)-Juventud (9.)

HIRUGARREN MAILA19. jardunaldiaLauburu-Presion Break 8-3

Sailkapena1. Bilbo 42p2. Elorrioko 37p3. Laskorain Ikastola 34p14. Lagun Onak 10p

Hurrengo jardunaldiaMuskiz (10.)-Laskorain (3.)

EskubaloiaZILARREZKO OHOREZKO MAILA21. jardunaldiaTolosa CF Esk.-BMC 24-25

Sailkapena1. Teucro 37p2. Barcelona B 32p3. Palma del Rio 32p13. Viveros Herol 15p14. Amenabar Zarautz 14p15. Juanfersa 5p16. Tolosa CF 3p

Hurrengo jardunaldiaTolosa CF (16.)-Zamora (4.)

FutbolaHIRUGARREN MAILA26. jardunaldiaTolosa CF-Getxo 0-0

Sailkapena1. Alaves B 53p2. Vitoria 52p3. Durango 48p16. Aurrera Ondarroa 28p17. Tolosa CF 28p18. Santutxu 26p19. Pasaia 17p20. Zalla 17p

Hurrengo jardunaldiaAlaves B (1.)-Tolosa CF (17.)

EUSKAL LIGA21. jardunaldiaTolosa CF-Beasain 1-2

Sailkapena1. Zarautz 50p2. Oiartzun 49p3. Bizkerre 48p4. Leioako Emakumeak 35p5. Elorrio 34p6. Barakaldo 28p7. Beasain 27p8. Tolosa CF 27p9. Añorga 27p10. Hernani 24p16. Ugao 14p

Hurrengo jardunaldiaErandioko (12.)-Tolosa CF (8.)

ERREGIONAL PREFERENTEA, BIGARREN MULTZOA21. jardunaldiaIntxurre-Aretxabaleta 0-0Tolosa CF-Ikasberri 2-3

Sailkapena1. Bergara 51p9. Tolosa CF 28p16. Intxurre 11p

Hurrengo jardunaldiaTolosa CF (9.)-Eibar Urko(4.)Zumaiako (8.)-Intxurre (16.)

LEHEN ERREGIONALA, IGOERA FASEA, 2. MULTZOA7. jardunaldiaZarautz-Billabona 1-2

Sailkapena1. Antzuola 18p2. Billabona 16p3. Mutriku 13p4. Vasconia 10p10. Eibartarrak 1p

Hurrengo jardunaldiaBillabona (2.)-Touring (6.)

SaskibaloiaEBA Liga17. jardunaldiaTAKE-Santiago 61-53

Sailkapena1. Cantabria 16-12. Loquillo 13-43. Ardoi 12-510. Mondragon Uniberts. 7-1011. Universidad Burgos 5-1212. Ulacia Grupo 5-1213. TAKE REDLINE 3-1414. Venta de Baños 2-14

Hurrengo jardunaldiaPas Pielagos (9.)-TAKE (13.)

06 KIROLAK 107.6 fm • www.ataria.eus ASTEARTEA, 2017ko otsailaren 21a@TOLOSALDEAKIROL

Manzisidor etaCarretero, txapeldunBehar Zanako Emakumeen I. Pala Txapelketa Azkarralarunbatean jokatu zen, jai giroan eta hamar bikoterekin

Asier Imaz

Olaederrako pilotaleku txikianeta Bearzana frontoian, pala txa-pelketa azkarra jokatu zen larun-batean, Behar Zanako hamar bi-koteren artean. Ligaxka goizeanizan zen, eta guztien arteko baz-kariaren ondoren, arratsaldean,finalerdiak eta finala jokatu zi-ren. Azken partidara Ainara Man-

zisidor-Laura Carretero etaAmaia Agirre-Amagoia Eskude-ro iritsi ziren. Partida lehiatuaizan zen, eta azkenean, lezoarraketa billabonatarrak irabazi zu-ten: 18-15. Ane Maiza elkartekoirakaslea eta txapelketaren sus-tatzailea gustura zegoen jaialdia-rekin: «Ez genuen espero ho-rrenbeste bikote bilduko zirenik.Gustura gaude parte hartzeare-kin».

BINAKAKO TXAPELKETAEsku pilota profesionalak mar-txan dituen bi txapelketak faseerabakigarrian sartu dira. LehenMailako Binakako Txapelketa-ren 12. jardunaldia atzo amaituzen Tolosako Beotibar pilotale-kuan. Finalerdietako ligaxka jo-katzeko, beraz, bi jardunaldi bes-terik ez dira geratzen. Irribarria-Rezusta bertan egongo dira.Altuna III-Barriola eta Urrutiko-etxea-Imaz, ez, aukerarik gabebaitira. Hiru posturen lehian,bost bikote daude, beraz. Denakparean.

Azken bi jardunaldi horietanerabakiko da Artola-Albisurekinzer gertatzen den, eta baita ale-giarra txapelketara itzuliko denedo ez. Promozio mailako txapelke-

tan gauzak ez daude argiago. Seijardunaldi jokatu dira, eta fina-lerdietako ligaxkarako bakarragelditzen da. Hurrengo astebu-ruan jokatuko da, beraz, lehenfaseko azken jardunaldia. Laso-Iturriagak aurrera egiteko txarte-la poltsikoan daukate. ArteagaII-Erasunek aukera handiak di-tuzte finalerdietan egoteko.Peña II-Salaverrik, aldiz, oso zai-la izango dute. Hala eta guztizere, azken partida horietan ger-tatzen denak zehaztuko dudena, eta tantoei begira egon be-harra izango dela aurreikus dai-teke. Arteaga II-Erasunek Dario-

Jaunarenaren aurka jokatukodute otsailaren 26an, igandean.Eibarko Astelenan izango dapartida hori, 17:00etatik aurrera.Irabaziz gero, finalerdietanegongo dira. Galduz gero, aurka-riekin zer gertatzen den ikusi be-harko da. Eskualdeko beste ordezkariak,

Peña II.a tolosarrak, etxean joka-tuko du otsailaren 27an. Aurka-riak partidarik galdu gabe dau-den Laso-Iturriaga izango dira.Aurrelari tolosarrak eta Salave-rrik irabazteaz gain, beste aurka-rien emaitzei begira egon behar-ko dute.

Emakumeen I. Pala Txapelketa Azkarra parte hartze handiarekin jokatu zen larunbatean. PEDRO MIGUEL ALONSO GARCIA

PILOTA

Binakako txapelketa, lehen maila12. jardunaldiaIrribarria-Rezusta 22Altuna III-Merino I 12

Sailkapena1. Irribarria-Rezusta 10-22. Elezkano II-Zabaleta 6-63. Ezkurdia-Merino II 6-64. Bengoetxea VI-Larunbe 6-65. Artola-Albisu 6-66. Olaizola II-Untoria 5-67. Urrutikoetxea-Imaz 4-78. Altuna III-Barriola 4-8

Hurrengo jardunaldiaBengoetxea VI-LarunbeAltuna III-Barriola

Promozio txapelketa6. jardunaldiaArteaga II-Erasun 22Peña II-Apraiz 5

Sailkapena1. Laso-Iturriaga 6-02. Arteaga II-Erasun 4-23. Errandonea-Martija 3-34. Dario-Jaunarena 3-35. Elordi-Erostarbe 3-36. Peña II-Salaverri 2-47. Bakaikoa-Galarza 1-48. Ugalde-Martinez 1-4

Hurrengo jardunaldiaDario-JaunarenaArteaga II-ErasunLaso-IturriagaPeña II-Salaverri

Page 7: Herriak nazkatuta: «EZ»

Irazu ez da egongoOtaegirekin finalean Iker Vicentek eta Ruben Saralegik irabazi duteUrrezko Aizkolarien Binakako azken finalerdia

Asier Imaz Zizurkil

Martxoaren 5ean jokatuko daUrrezko Aizkolarien BinanakoTxapelketaren finala, Azpeitian,Izarraitz pilotalekuan. Hiru bi-koteren arteko lehia izango da,eta eskualdeko aizkolari bat ber-tan egongo da: Zizurkilgo JosebaOtaegi, Arria V.arekin bikoteaosatuz. Hauek aurreko astebu-ruan lortu zuten finalerako txar-tela. Beste bi postuak Oñatin eraba-

ki ziren igandean. Beste zizurkil-

Jubenilak etainfantilak,garaile eta lider Tolosaldeko arraunlariek hiru lehenpostu lortu dituzte 6. jardunaldian

A. Imaz

Gipuzkoako Batel Ligaren seiga-rren jardunaldia jokatu zen la-runbatean, Pasai Donibanekouretan. Tolosaldeko Arraun Klu-beko ordezkariak bertan izan zi-ren, 13 batelekin. Infantil muti-lek eta jubenil neskek orain arteerakutsitakoa berrestu zuten,hau da, punta-puntako arraun-lariak direla. Estropada irabazte-az gain, bi ontzi horiek sailkapennagusian lehen postuan doaz.Jubenilen kasuan, orain arte jo-katutako estropada guztiak ira-baziz, gainera. Hori datu nahikoizango ez balitz, denborei begira-tuz gero, nagusitasun hori orain-dik eta argiago geratzen da. La-runbatean, bigarren amaitu

zuen San Juani, 21 segundoko al-dea atera zieten eskualdekoarraunlariek. Bi batel horiekin, Pasai Doni-

baneko uretan eta haurren mai-lan, Tolosaldea A nagusi izanzen. B batelak, seigarren amaituzuen. Promesetan hiru ontzirekin

joan ziren TAK-ekoak: laugarre-na, seigarrena eta hamaikagarre-na izan ziren euren postuak. Infantilet mutiletan Tolosal-

dea B-k zortzigarren egin zuen.Kadeteetan, berriz, hamargarre-na izan zen Tolosaldea B. A-renamaierako zenbakia 13a izan zeneta C-rena 18a.Absolutu mailan, Tolosaldea

bosgarren gelditu zen. Jubenilmutiletan bezala.

KIROLAK 07www.ataria.eus •107.6 fm ASTEARTEA, 2017ko otsailaren 21a @TOLOSALDEAKIROL

dar bat zegoen bertan, Jon Irazu,Patxi Mindegiarekin bikotea osa-tuz. Aurkariak ziren faboritoak,eta ez zutenez hutsik egin, IkerVicente eta Ruben Saralegi egon-go dira Azpeitian. Lehen ariketa-tik hartu zuten aurrea lehengu-suek. Azken lan luzera bi minu-tuko aldearekin iritsi zirengazteak, eta hor ere nagusi izanziren. Amaieran, irabazleek 22minutu eta 30 segundoko den-bora markatu zuten. Irazuk etaMindegiak, aldiz, 25.31n geratuzuten erlojua.

Hirugarren bikote finalista ereOñatitik atera zen. Irazuren fina-lerdikoaren aurretik, beste lauaizkolari aritu baitziren lehian.Hemen ere ez zen ezustekorikegon, eta txapela irabazteko fa-borito izan daitezkeen Atutxaketa Mugertzak finalera pasatzealortu zuten, Otaño eta Lopez Az-pilikueta kanpoan utzita. Iazkogaraileek lanak amaitzeko 21 mi-nutu eta 28 segundo behar izanzituzten. Maila politean ibili zi-ren aurkariak 22.33 markatu zu-ten.

ISIDORO AMIANO MENDIZABAL

( Zinegotzi ohia )

Urak dakarrena urak daroa,zuk emandakoa gurekin gelditzen da

Altzoko herriaren esker onez

ALTZON, 2017ko otsailaren 21ean

Euskal Herriko elkarteenarteko finalarenondorengo gogoetak

D enbora pixka bat tarteanuzteak ematen duenperspektibatik, Pilotabi-zik zenbait gogoeta egin

ditu otsailaren 5ean, final egune-an, gertaturiko ekintza larri etanegargarrien ondoren. Hauekdira publiko egiten ditugun go-goetak:1. Pilotabizin jaso dugun babe-

sa eta elkartasuna eskertu nahidugu, bai pilota maite duten per-tsona askoren partetik, baina ba-tez ere espresuki 23 pilota klube-tatik, beraietatik 14, Torneo Na-zionalean parte hartu dutenak.Baita bost nazio arteko mailakofederazioetatik jasotakoa ere.

2. Egun hauetan gure pilotaaktibitatea diruz babesten dutenagenteekin ditugun zubiak etaerlazioak sendotzen aritu gara.Oso gustura gaude beraiengan-dik sentitu dugun gertutasunaeta konfiantzarekin, beronekematen digulako indarra aurrerajarraitzeko gure aktibitatea gara-tzen, hau da, EHko kluben arte-ko torneoa. Hala ere, bertan be-hera utzi ditugu 2017rako sinatu-ta geneuzkan 20.000 eurokokonbenioak Tour-Zirkuitoa etaChallenge-Retoagaratzeko.3. Babesleen agindua betez, Pi-

lotabizik elkarteen arteko torne-oaren araudia aldatu egingo du,beraiekin adostutako zenbait iri-tzi garbi jasoz bertan.4. Gure aktibitatearekin aurre-

ra jarraitzen dugu eta zenbait

ekintza aurrera ateratzeko lane-an gabiltza, hala nola:A. Pilotaren historia azaltzen

duen erakusketa didaktikoa egi-tea. Horretarako, zenbait mate-rial interesgarri bildu dugu, per-tsona askoren laguntza baliaga-rriaz kontatuz, bestela ez baitzenposible izango horren emaitzaona lortzea.B. Amezketa inguruan pilota-

ren historia eta garapenaren be-rri emateko turismo proiektu batmartxan jartzea. Horretarakopunta-puntako enpresa teknolo-giko baten laguntza izangodugu.C. Pilota jokoa zabaltzeko

proiektu bat lantzea nazioartemailako komunikabide talde ba-tekin.

Pilotabizi Elkartea Amezketa

GUTUNA

ArruabarrenaDubain, kaleraTenis jokalari tolosarra Saisai Zhengtxinatarrak kanporatu du

Erredakzioa Tolosa

Lara Arruabarrena Dubain aur-kitzen zen bertako tenis torneoajokatzen. Lehen kanporaketan,ordea, txapelketatik kanpo gera-tu da, 2 ordu eta 20 minutuko

partidaren ondoren. SaisaiZheng txinatarrak kaleratu dutolosarra, 6-4, 3-6 eta 6-3koemaitzarekin. Zheng aurre kan-poraketatik zetorren tenis joka-laria zen, eta munduko 95. pos-tuan dago.

JUANITA ZUBIMENDI IBARGUREN(Joxe Ayerberen alarguna)

Otsailaren 19an hil zen, 91 urte zituela, Elizakoak eta Aita Santuaren Bedeinkapena hartu ondoren.

- Goian Bego -

Seme-alabak: Mª Karmen eta Amadeo, Poli eta Mª Carmen, Felipe eta Irune; bilobak: Aitor eta Alaitz, Ainhoa eta Iñaki,Marta eta Pepo, Mirian, Borja, Garikoitz eta Jordana, Maitane; birlobak: Eñaut, Oihan, Pablo, Jacobo, Libe; anai-arrebak,

ezkon anai-arrebak, ilobak, lehengusuak eta gainerako ahaideak.

Haren animaren alde, otoitz bat eskatzen dizuete eta arren etor zaiteztela, GAUR ASTEARTEA arratsaldeko ZAZPIE-TAN, Tolosako SANTA MARIA parroki elizan egingo den hiletara. Aldez aurretik, mila esker.

TOLOSAN, 2017ko otsailaren 21ean

Helbidea: Korreo 29Oharra: Gorputz beila Tolosako FUNERARIA ORIA TANATORIOAN egongo da, GAUR ASTEARTEA goizeko 11:00ak arte.

Page 8: Herriak nazkatuta: «EZ»

ASTEARTEA 21AGENDA

Deialdiak

Tolosa. Ipuin tailerra egingo dute, li-burutegian, 17:30ean.Tolosa.Zoru klausulak zer dira? Nolaberreskuratu dirua?hitzaldia izangoda, 19:00etan, kultur etxean, kon-tsumo bulegoak antolatuta.Tolosaldea.Errefuxiatuentzat bil-dutako neguko arroparen zati batIrurako pabiloi batean dago. Arropasailkatzeko laguntza eskatu dute.Hiru txandatan egingo da, 10:00eta-tik 13:00etara, 15:00etatik18:00etara eta 18:00etatik21:00etara. Etxeondo eta La gula delNorte artean dagoena da. 669 022215 edo 630 505 174 zenbakietaninformazio gehiago.Zizurkil.La teoría del shock, hitzaldiaKepa Fernandez de Larrinoakemango du, balioaniztun gelan,19:30ean.

FARMAZIAK

Gaur

TOLOSA.Egunekoa.Olarreaga, I.Korreo kalea, 2. Telefonoa: 943 67 01 28.Gauekoa.Morant, R. Zabalarreta lorategiak, 1. Telefonoa: 943 67 38 49.

ATARIA IRRATIA09:00-11:00. Pasahitza.Eskualdeko berriak, artearen txokoa, errezeta eta lehiaketa, deitu10:45etik 10:55era. Oihana IguaranKale Kantoitik.

11:00-12:00. Hamaiketakoa.Alegialdeko albisteak.12:00-13:00. Entzuteko jaioak.Musika saioa.16:00-18:00. Zebrabidea.18:00-20:00. Goizeko saioak utzitako onena. 20:00-20:30. Kokondo.Oskar Tenaren musika saioa.

28 KANALA12:30. Ur eta lur.13:30. Gaurkoan Tolosaldetik.17:30. Gaurkoan Tolosaldetik.21:30. Gaurkoan Tolosaldetik.22:15. Tolosatik Belgrad-era erre-portajea.23:30. Gaurkoan Tolosaldetik.

EGURALDIA

IKER IBARLUZEA

Gaur.Giro motelarekin ja-rraituko dugu, oraindik ipar-ekialdeko haizea izango da,

itsasotik hezetasuna sartuko da.Boladaka euria utziko du, gutxi bo-toako du, euri txikitan botako du.Nahiz eta tenperatura epela izangoden, 14-15 gradu, orokorrean giromotela izango dugu.ieguna 00

Bihar.Antizikloia barruragosartuko zaigu eta horrekbatetik ostarte zabalagoak

irekiko ditu, zerua aurreko egunetanbaino garbiago agertuko zaigu, aterimantenduko da. Tenperatura balioaltuenak 15-16 gradutan.

TOLOSALDEKOATARIA-k ez du bere gainhartzen egunkarian adierazitakoesanen eta iritzien erantzukizunik.

www.ataria.eusASTEARTEA, 2017KO OTSAILAK 21Argitaratzailea: Tolosaldeko Komunikazio Taldea SMLege Gordailua: SS-1323-2013Koordinatzailea: Naiara Roldan de AranguizKudeatzailea: Jexux MuruaEgoitza: San Esteban, 20, Tolosa.Telefonoa:943 65 56 95. E-posta:[email protected]: 661 678 818. [email protected]

Tolosa: 687 410 082. [email protected] Villabona-Aiztondo:687 410 022. [email protected]:687 410 [email protected]:687 410 118. [email protected] Alegialdea: 687 410 [email protected] Kirolak:673 06 11 32. [email protected] arreta zerbitzua: 902 82 02 01

Tolosaldeko Ataria diruz laguntzen duten erakundeak:Udalak: Abaltzisketa, Aduna, Albiztur, Alegia, Alkiza, Altzo, Amezketa, Anoeta, Asteasu, Baliarrain,

Belauntza, Berastegi, Berrobi, Bidania-Goiatz, Elduain, Gaztelu, Hernialde, Ibarra, Ikaztegieta, Irura, Larraul, Leaburu-Txarama, Lizartza, Orendain, Orexa, Tolosa, Amasa-Villabona eta Zizurkil

Tolosaldeko Komunikazio Taldea SMko kideak:

Tolosaldekogizarte

eragileak

ATARIA IRRATIA107.6FM

JENDEAK EZ DU HUTSIK EGINUrteroko inauteri kontzertuan jende ugari bildu zen. Bertan, Udal Txistulari Bandak eta Tolo-sako Musika Bandak inauterietako hainbat kantu jo zituzten. Baina, unerik hunkigarriena,kontzertuaren hasieran heldu zen. Iñaki Letamendia zuzendariak adierazi bezala, Pako Gere-ñu omendu nahi izan zuten, eta Segurako alborada kantua jo zuten hasteko. JOSU ARTUTXA

ZORION AGURRAK

Urte askoan

Jose Manuel (Lizartza).Larunbateko partez, zorionak attona gu denon partetik.