AUKERA BALIATZEKO PREST - md.uztcdn.com · rraul-Ernio-Larraul laster-ketan parte hartu eta...

40
❘❘❘ Azpeitiko herri aldizkaria ❘❘❘ 2016ko uztaila ❘❘❘ 185. zenbakia ❘❘❘❘❘❘❘❘ AUKERA BALIATZEKO PREST Bost proiektuk jaso dute Udalaren eta Kultur Mahaiaren Sorkuntza Beka berriaren laguntza. Hasi dira lanean 20

Transcript of AUKERA BALIATZEKO PREST - md.uztcdn.com · rraul-Ernio-Larraul laster-ketan parte hartu eta...

� � �Azpeitiko herri aldizkaria � � �2016ko uztaila � � �185. zenbakia � � � � � � � �

AUKERA BALIATZEKO PRESTBost proiektuk jaso dute Udalaren etaKultur Mahaiaren Sorkuntza Bekaberriaren laguntza. Hasi dira lanean 20

� � �� � �

� � � � � � � � � sarrera 03

Argitaratzailea. Uztarria

Komunikazio Taldea. Azpeitia

Egoitza. Perez Arregi plaza 1, behea,

(Azpeitia, 20730)

Telefonoa eta faxa. 943 15 03 58

Posta [email protected]

Posta kutxa. 227, Azpeitia

Lege gordailua. SS-860/2000

Zenbakia. 185.a (2016ko uztaila)

Urtea. XVII.a (1999ko azaroan sortua)

Maiztasuna. Hilabetekaria

Diseinua. Eregi Komunikazio eta

Euskara Zerbitzuak

Publizitatea. 688883491 /

[email protected]

Bazkidetza. 943 15 03 58

Tirada. 2.500 ale hilero

Inprimategia. Leitzaran Grafikak

Azaleko argazkia. Mailo Oiarzabal

Webgunea.www.uztarria.eus

Uztarria herri aldizkariarenlaguntzaileak (erakunde

publikoak)

Uztarriak Bai Euskarari

iritziaInkesta. Iruñeakoentzierroa ikusiko alduzu? 13

mamiaMaite Etxezarreta.Korrikalariarekin etamendizalearekinsolasean. 04Klik! Sakona etxaldekobarazkiak, baratzetikotarreetara. 16Kultursahar Saharakohistoria jasotzeko etaberreskuratzekoegitasmoa.24

jakitekoAtzera begira. 1960eta 2014 arteanAzpeitian izandakogiza eskubideenurraketak, jasota. 34

� � �2016KO UZTAILEKO UZTARRIA ALDIZKARIAN ZER?� � � � � � � � � � � � � � � � � � � �

16

Ba al dakizu Ingurumena Herritik

egunean aztertutako edukiontzi grisean

%13,8 bakarrik zela birziklaezina? � Uztarria

24

04

Izan uztarriaren bazkide1.060bazkidegara Uztarria Komunikazio

Taldean; eskerrik asko denei.

Herri aldizkariaz gain, Uztarriaren produktuakere eskuratuko dituzu. Uztarria Komunikazio Taldeak

orain arte 13 liburu, CD 1, DVD 1 eta biografiatxikiak atera ditu. Bazkideak baino ez ditu jasotzen.

� 943 15 03 58

30eurodira urtean.

Liburuxka biografikoak, oraingoz. Julian Bereziartua, Leo Etxeberria, Valentina Agirre, Santi Lazkano, Amaia Garmendia,

Enkarna Arregi, Iñaki Bergara, Bernardo Aizpitarte ‘Kabra’, Enrike Zurutuza, Maria Jesus Arregi, Patxi Azkargorta

Oharra. Uztarriak ez du bere gain hartzen

aldizkarian esandako iritzien erantzukizunik

Eusko JaurlaritzakoHezkuntza, Hizkuntza

Politika eta Kultura Sailak(Hizkuntza PolitikarakoSailburuordetzak) diruz

lagundua

mamia � � � � � � � � � kirola04

MAITE ETXEZARRETAKorrikalaria

Modan jarri diramendi lasterketak”Kirolak garrantzia berezia izan du Etxezarretarenbizitzan. Eskalatzeari utzi eta mendi lasterketetanparte hartzeari ekin zion, iaz. �� Nora Alberdi

Aurreko urtekoudazkenean hartu zuen parte le-henengo aldiz mendi lasterketabatean; Izarraitzen egiten den Zu-zenien igoera bertikalean, hainzuzen. Ordutik, hainbat lasterke-tatan parte hartu du Maite Etxeza-rretak, eta “disfrutatzen jarrai-tzea” da bere asmoa.Noiztik duzu lasterketetanparte hartzeko afizioa?Beti izan dut mendira joateko afi-zioa, betidanik gustatu izan zait.Gazteagoa nintzela, eskalatzenibiltzen nintzen, eta eskaladariutzi nionean, astean hiru edo laualdiz mendira joaten hasi nintzen.Mendi lasterketek eta bertikalekinbidia ematen zidaten, eta horiekprestatzen hasi nintzen buru-be-larri.

“Zer dela eta eman zenuen es-kalada alde batera utzi etakorrikan hasteko jauzia? Eskalatzeari utzi eta bospaseiurtez, Xoxotera, Kakutera, Erloraedo Erniora joan izan nintzen.Mendiari lotutako kirolen bat eginnahi nuela eta, iazko udazkeneanekin nien mendi lasterketei. Gauregun, modan jarri den kirola da,eta ia asteburuero izaten da las-terketaren bat. Gogo handiarekinparte hartzen dut, eta horrez gain,leku eta jende berria ezagutzekoaukera ematen didate.Non sentitzen zara erosoa-go, mendi lasterketetan edokrosetan?Mendian askoz hobeto sentitzennaiz. Krosetan, eremu lauan zoa-zenez, erritmo konstantea man-

� � �DATUAK� � � � � � � � � � � � � � � � � � � �

� � �Jaio. 1991ko ekainak 1.� � �Herria. Azpeitia. � � �Bizitokia. Azpeitia. � � �Lanbidea.Irakaslea.

tendu behar duzu. Mendian, be-rriz, lehenik eta behin, aldapa batigotzen duzu, gero pixka bat la-saitu egiten zara, eta, ondoren,beheraka zoaz; erritmo aldaketakdaude. Bestalde, jende gutxia-gok hartzen du parte, eta zeureerara joateko aukera izaten duzu.Antz gehiago daukate astebuka-era batean egiten ditudan mendibueltekin lasterketekin baino.Aurtengo udaberrian, La-rraul-Ernio-Larraul laster-ketan parte hartu eta iraba-zi egin duzu. Zer moduzkoaizan da esperientzia? Ederra. Ez nuen espero. Kobazkoba lasterketan bigarren eginnuen, baina Larraulgo lasterke-tan, Nerea Amilibia nuen lehiaki-de. Biok goraka hasi, eta pixkana-

Etxezarreta izan zen emakumezko-

etan azkarrena Hartu Trena Egune-

ko krosean, maiatzaren 21ean.

kirola � � � � � � � � � mamia 05

ka ikusi nuen aurrea hartzen arinintzaiola. Puntara heldu, eta be-heraka, hortzak estutuz, helmu-gara lehenen iristea lortu nuen.Niretzat ikaragarrizko lorpenaizan zen Amilibiari irabaztea. Kon-tutan hartu beharra dago besteurteetan baino lasaiago dabilela,baina hala eta guztiz ere, oso poli-ta izan zen lehenengo lasterketairabaztea.Zein da zure hurrengo erron-ka? Lehenengo erronka orain gutxiegindako bihurritua osatzea da.Hori ondo sendatzen zaidanean,uztailaren 3an, Zumaian izangoden Flysch Trail maratoi erdianparte hartuko dut. Itsasoa etamendia lotzen dituen lasterketadenez, esperientzia polita izangodela iruditzen zait.Prestakuntza handia eska-tzen al du horrelako laster-ketak egiteak? Egin nahi duzun lasterketarenaraberakoa da. Ni bertikaletanhasi nintzen irteten motzagoak di-relako, baina maratoiak egiteko,prestakuntza handiagoa beharda. Esate baterako, aurreko urte-ko bertikalerako modu jakin bate-an prestatu nintzen, baina gero,20 kilometroko luzera duen etamalda handiak dituen Izarraizkomendi lasterketarako gehiagoprestatu nintzen, bi edo hiru ordu-ko ibilbidea baita.Prestatzaile fisikorik ba alduzu? Nire anaia aritzen da lan horretan.Bi edo hiru liburu irakurtzeaz gain,adituen elkarrizketak eta errepor-

tajeak irakurri ditu. Beraz, berakesaten dit gutxi gorabehera zeregin. Sentsazioen arabera ere jo-katzen dugu. Hilabete bateanzenbait ariketa fisiko egin eta ne-katuegi banago, beste ariketa ba-tzuekin probatzen dugu.Zein izan da sekula eginduzun probarik gogorrena?Eta zein gogoangarriena?Eta zein etorkizunean egin-go zenukeena? Oraindik ez naiz lasterketa asko-tan irten, baina gogorrena eginzaidana Izarraizko mendi laster-keta izan da, desnibel handiaduelako eta orain arte egin dudanluzeena delako. Hala eta guztizere, oso polita izan zen bertan ir-tetea aurretik antolatzen jardunbainintzen. Gehien gustatu zai-dana, berriz, Izarraizko bertikalaizan da, nire helburuetako bat ze-lako proba hori egitea. Azkenik,etorkizunean ez dakit zein probaegingo nukeen. Askok esatendute Zegama-Aizkorri probatubeharra dagoela, baina oraindikez naiz jarri pentsatzen.Korrika egitea momentukoafizio bezala ikusten duzuedo pixkanaka-pixkanakalasterketen munduan aurre-ra egitea da zure helburua? Afizio moduan ikusten dut. Askogustatzen zait mendira joatea. Ni-gatik balitz, egunero joango nin-tzateke, baina gorputzak ez dituzten. Oso zaila ikusten dut etor-kizunean ere lasterketekin jarrai-tzea, maila handia baitago. Baina,beno, nik momentuz disfrutatzenjarraituko dut.Emakumeen artean eremendi lasterketetarako afi-zioa sortzen ari dela irudi-tzen al zaizu? Baietz uste dut, baina oraindikmutilekin alderatuta, oso neskagutxi ikusten dira parte hartzen.Baina, adibidez, lasterketa des-berdinetan hasi dira parte har-tzen duten emakumeei omenal-diak-eta egiten, eta, horrek bul-tzatuta, animatu izan dira neskak.Neska guztiak animatuko nituzkeprobatzera.�

Krosetan baino

erosoago

sentitzen naiz

mendian”“

Izarraizko

mendi lasterketa

izan da orain

arteko zailena”“

iritzia � � � � � � � � �06

H asieran esfortzu batsuposatzen zuen, jada ohitu naiz, balkoianantolatu dut neure zabortegi partikularra. Laupote ditut burdinezko armairutxo batean,dena txukun bisitaririk ez etortzeko, arratoiakkasu. Tarteka zalantzaren bat izaten dut, potehau nora, beste kaxa hark papera eta plasti-koa ditu, opiltxoen papera organikora ote...Herritik aparte bizi naizelarik, autoan poltsakhartu eta kalerako bidean botatzen ditut, ba-koitza bere potera.

Igande gau aldera, afalostean, beste egite-ko askorik gabe eta eguraldi ederrarekin,hankak martxan jartze aldera, hiru zabor pol-tsa ongi beterik eskuetan nituela, oinez bos-tehun metro inguru joaten, eta beste hain-beste itzultzen egin nituen zaborra botatze-ko. Iritsi eta pote grisaren gaineko tapa txikia,txartelarekin irekitzen dena, apurtua zegoen.Tapa handia altxatu eta nire poltsa botatzera-koan, hainbat organiko poltsa ikusi nituenbertan. Graziarik egin ez zidan arren, beno,ez da hainbesterako, erraz pipertzen naiz.Ondoren, pote marroira hurbildu nintzen,tapa txikiak, errefusarenak, zuen arazo berazuen. Beraz kasu horretan ere, tapa handiazabaldu behar izan nuen. Hogeita hamar pol-tsa inguru zeuden bertan, gutxi gorabehera.Horietatik hamar izango ziren organikoare-nak, besteak inguruko supermerkatuetakoplastikozko poltsak ziren. Horrez gain, plasti-kozko zaku handi bat zegoen, baratzan bota-tzen diren belar-pozoin edo antzekoren bate-na zirudien, berdea eta zuria. Zaku horretan,ziurrenik, hildako animaliaren bat egongozen, odolez zikindua zegoen dena eta untxientripak ziruditenak ikus zitezkeen alde batean.

Haserreturik, norbait erraustegira botatze-ko gogoz, sumindurik eta ernegaturik, aho-pean maldizioka egin nuen etxerainokobidea. Argi dago, zaborra sailkatzen eginnuen esfortzu guztia alferrikakoa izan zela,eta hori egunero horrela bada, argi dago nor-bait ari dela nire esfortzua izorratzen. Bosga-

Plastiko hutsa

� � �Sumindurik etaernegatuta, ahopeanmaldizioka egin nuenetxerainoko bidea

� � � � � � � � � � � � � � � �egoitz arruti� � �

rren edukiontziak horixe du emaitza, nire be-giek ikusi dutena, behinik behin. Baina zueklasai, ez duzue kezkatzeko arrazoirik. Mo-mentu honetan ez naiz Azpeitian bizi, etadenok dakigu horrelakorik ez dela pasatzenAzpeitian.

ArtifizialagoakItxuraz, ziurtatua dugu bizirauten dugun arte-an munduak jarraituko duela irauten, aldatu-ko da, baina tira, bizitzen jarraitu ahalko dugunatura zanpatzearen eta birrintzearen truke-an. Beraz, zertarako hartu alferrikako lanik:Carpe diem.

Aukera bikaina izan dugu mundua ezagu-tzeko, bere edertasuna suntsitzeko plazerrahartu dugu, orain ez gara ba sentimental jarri-ko, ezta? Geu bere zati izanik ere, mundu pa-ralelo bat eraiki dugu, naturaren legeak etaerritmoak menperatu nahi izan ditugu, azka-rrago mugitzen gara, urrutiago heltzen gara,gero eta gauza gehiago ditugu, ormigoia

gero eta gorago doa. Baina azken finean,pauso bakoitzean ginenetik urrunago

goaz, artifizialagoak gara, plasti-ko hutsa.�

� � � � � � � � � publierreportajea 07

� � � Intza Etxeberriak (Azpeitia,1986) fisioterapia ikasketakegin zituen Zaragozan (Espai-nia), eta sei urteko prestakun-tza masterra du osteopatian.Bederatzi urteko lan esperien-tzia du, eta gaur egun Azkoiti-ko Jandonianiz kaleko 5. zen-bakian dagoen Izadia osasunzentroan du bere kontsulta.Zertan oinarritzen da os-teopatia eta fisioterapiatratamendua? Gizakion oreka lortzeko erabil-tzen den gorputz osoko trata-mendua da. Besteak beste,barne egituren arteko loturak –hezurrak, giharrak, organo-ak...– zein harreman afektibo-etakoak –lana, kirola, elikadu-ra, loa.. . – elkar ulertu etalantzen dira, gorputz atalenmugimendua berreskuratuz,

gizakien bizi kalitatea hobe-tzeko. Izan ere, eguneroko bi-zimoduak oreka hori okertzendu zenbaitetan, eta mina, on-doeza eta gaixotasunak azale-ratzen ditu gure gorputzean.Zeintzuk dira zure beze-roak? Zer motatako arazo-ak izaten dituzte?Adin guztietako bezeroekinlan egiten dut, eta etengabeari naiz trebatzen. Besteakbeste, honako arazo hauetanesku hartzen dut: lokomozioaparatukoak –bizkarreko,aldakako... lesioak, lunbagoa,ziat ika eta bihurdurak–;garezurrekoak –buruko mina,bertigoa, belarriko zarata,begietako arazoak–; nerbiosistemakoak –antsietatea, ur-duritasuna, lo egiteko arazo-ak–; ATMkoak –masailezurra,

hortzak–; digestio aparatuko-ak –idorreria, bihotzerrea,haizeak, kolikoak–; arnas apa-ratukoak –bronkitisa, asma–eta sistema hormonalekoak–hi leko minak, hi lekoirregularrak–; genitouretalaparatukoak eta ugalketa apa-ratukoak; eta alergiak.Erditze aurreko eta ondo-

rengo ikastaroak ere es-kaintzen dituzu. Bai, hala da. Gurasoei beharduten informazioa eta baliabi-de guztiak ematen dizkiet: ma-saje perineala, arnasketak etadilatazio prozesuko ariketak,esaterako. Helburua da gura-soek erditze garaia ilusioz,konfiantzaz eta lasai igarotzea.

INTZA ETXEBERRIA AGIRREZABALA Fisioterapeuta-osteopata

Bizi kalitatea hobetzen laguntzendute fisioterapiak eta osteopatiak”“

I rakurtzen ari zaren hau da Uzta-rrian, oraingoz behintzat, idatziko dudanazken artikulua. Oraingoz diot, ez baitago ja-kiterik etorkizunak zer ekarriko digun. Beraz,nire agur honetan ez zait ezer hoberik otu, ho-naino ekarri gaituen bideari erreparatu etazuekin elkarbanatzea baino.

Nire kolaborazioak 2014. urtean hasi ziren.Orduz geroztik, artikulu hau kontuan hartuta,hamaika idatzi ditut aldizkari honen orrialdee-tarako. Bi hilabetero argitaratu dira, bai web-gunean eta bai paperezko bertsioan. Lehenkolaborazio hartan adierazi nuen nire izenpe-an agertzen ziren hizki pilo haiek zientziagaien berri ematea zutela helburu. Eta nikuste, hori behintzat, bete dudala.

Atal honetan zientzia gai eta berri asko jo-rratu ditugu. Azpeitia inguruan topatu zutenpaleolito garaiko haztarnategia eta EuropakoEspazio Agentziaren Rosetta misioa ekarrigenituen batera, gure etxe alboko txokoaketa milioika kilometrotara dauden kometak,hain urrun ez daudela erakutsiz.

Artea ere uztartu genuen zientziarekin, ho-rretarako zinea erabiliz. Zientzialari askorenbizitzak zinera eramatea zeinen ideia ona zenerakutsi nahi izan genuen. Horrek gogorarazidit, orain dela gutxi Ramanujan matematikariindiar handiari buruzko film bat estreinatu du-tela. Ezin dizuet aholkatu, neuk ere ez baitutoraindik ikusi, baina itxura ederra du.

Gizartean oihartzun handia izaten ari direnhainbat gairi ere eutsi diegu: fracking-a, alda-keta klimatikoa eta txertoen inguruko polemi-ka faltsuak. Gai horiek erakusten dute zeinengarrantzitsua den gizartean kultura zientifi-koa hedatzea. Nola eztabaida daiteke frac-king-aren inguruan gutxieneko oinarri zientifi-koak izan gabe? Nola ez gaituzte bada engai-natuko txertoak ez jartzearen kontuarekin, ezbaditugu datuak behar bezala ezagutzen etaulertzen?

Mundu mailan jazotako hainbat berri zienti-fiko ere ekarri ditugu orrialde hauetara. Uhin

Garagardo fresko bat

� � �Nire izenpean agertutakohizki pilo haiek zientzia gaienberri ematea zuten helburu,eta nik uste, bete dudala

� � � � � � � � � � � � � � � �gorka azkune� � �

grabitazionalak lehendabizikoz hauteman zi-renean LIGO proiektuan, uhin horiek zerziren eta zergatik zen aurkikuntza hura haingarrantzitsua azaltzen saiatu ginen. Adimenartifizial batek Go mahai-joko konplikatuanmunduko jokalari onenari irabazi zionean ere,hemen hitz egin genuen. New Horizons mi-sioa ere hizpide izan genuen, zientzian diruagastatzearen garrantzia azpimarratu nahian.

Ezagutza zientifikoaren garrantziaZientziak gure bizitzak gizatiarragoak eginditu. Hori entzun nion behin Juan IgnacioPerez Euskal Herriko Unibertsitateko KulturaZientifikoko Katedraren zuzendariari. Oraindela ehundaka urte, jendea urte gutxiago bizizen, eta urte horien kalitatea askoz eskasa-goa zen. Aurrera egin dugu, eta hein handibatean, ezagutza zientifikoari esker izan da.Pedro Miguel Etxenikek zioen bezala, CarlosV.ak, bere botere eta aintza guztiarekin ere,ezin zuen garagardo fresko bat edan nahizuenean. Guk bai, ordea.�

iritzia � � � � � � � � �08

� � �ESANA DAGO� � � � � � � � � �

� � �“Urola Erdiakerabatekomenpekotasuna du energiarekin;Azpeitiak ere bai”

� � �“Kontsumitzeneta ekoizten dugunenergia berdeaizatea lortu behardugu”ENOK SUDUPEPiztu lantaldeko kidea

� � �“Egunero orduerdiedo ordubeteeskaintzen diotargazkigintzari”

� � �“Ingurukoari etaatentzioa deitzendidanari ateratzekodizkiot argazkiak”IRENE LARRAÑAGAX/366 proiektuarenegilea

Enok Sudupe.

jakiteko � � � � � � � � �10

� � �HIZKUNTZ ESKUBIDEAK� � � � � � � � � � � � � � � � � � � �

Euskaraz funtzionatu arteErabilera Plana indartzeko neurriak jarri ditu mahai gaineanAzpeitiko Udalak. UEMAko teknikari bat arduratuko da planarenjarraipena egiteaz. � Uztarria

Euskara lehenesten duen udala izatetik, sal-buespenak salbuespen, euskaraz funtzionatzenduen udala izatera” iritsi nahi du Azpeitiko Udalaketa, bide horretan, udal barruko Euskararen Erabi-lera Plana “indartzeko” konpromisoa eta neurriakaurkeztu berri ditu.

Udalerri Euskaldunen Mankomunitateko kide daAzpeitia eta UEMAko teknikari bat izango da erabi-lera planaren jarraipenaz arduratuko dena. UEMAKlau azpitaldetan banatzen ditu udalerriak: Abiandaudenak (erdaraz aritzen direnak), Magalean dau-

denak (elebidunak), Gorabidean daudenak (nagu-siki euskaraz egiten den herriak) eta Tontorreandaudenak (euskara hutsez aritzen direnak). Azpei-tia Gorabidean dago egun eta helburua Tontorreanegotea da. Horretarako, epe motz, ertain zein luze-rako neurriak eta pausoak proposatu dituzte.

“Hizkuntzari dagokionez Azpeitia Euskal Herrianeredu dela ikusita, uste dugu Azpeitiko Udalak ereeredu izan behar duela. Horregatik, salto berri bateman nahi dugu”, esan du Josu Labaka Euskara ba-tzordeburuak .�

Josu Labaka Udaleko Euskara batzordeburua eta Miren Etxenike UEMAko teknikaria.

� � � � � � � � � iritzia 11

Euskaltzaindia lanean jarri behar dut.Beti egin dena eta beti egingo dena: tartu.Zer? Bai, tartu. Definizioa litzateke, guri ko-meni zaigunean, arrakasta lortu duen norbaitgutar egitea. GuTARTU egiten dugu. Bilbo-tarrek diote bilbotar bat nahi duen lekuanjaiotzen dela. Ba, tartzea, teoria horren 3.0bertsioa litzateke.

Porrotak aitarik eta amarik ez duen bezala,jakina da garaipenak familia latza osatzenduela. Tartzearen trantzea, gainera, oso ku-riosoa eta polita izaten da gurea bezalako he-rrietan. Azkeneko adibidea Aramako mutil

(t)artu� � � � � � � � � � � � � � � �txetxu urbieta� � �

� � �IKUSTEKOA!� � � � � � � � � � � � � � � � � � � �

�UZTARRIAREN ERREPORTAJEA ERAKUSLEIHOAN.Mende laurdena bete du aurten Kimetz ile-apaindegiak. Urtemuga borobila aitzakia hartuta, erreportajea egin zuen Uztarriakapirileko aldizkarirako, eta aldizkari haren aleetako bat Kimetzeko erakusleihoan jarrita izan dute. Museo bateko erlikia batenpare, atril eta guzti jarri dute, handik igarotzen direnek erreportajea begien parean izan zezaten. �� Maialen Etxaniz�

gaztearena da. Orain urtebete Txikuri pilota-lekura etorri zenean, xapoen herrian, laukatuk ezaguzen zuten mutikoa. Urtebete pa-satu denean, benetan diotsuet, tarteka,neure odolekoa dela ere serio demonio pen-tsatu dudala. Ezagun eta famatu egitearekinbat, aramarra etxeko egin dugu. Baietz ba, ai-tona Beizamakoa, gure familiaren oso lagu-na; aitaren anaia, bai, pilotariaren osaba, az-peitiar batekin ezkonduta, alegia, txapeldu-nak izeba xapo-xapoa duela; txikitan saskiba-loian jokatzera gurera etortzen zela, denakoroitzen gara Xubi-rekin nola entrenatzen

zuen, bai noski! Eta iazko saninaziyuetanbota zuen juerga –agian ez zen etorri ereegingo, baina berdin dio–, gure semearen la-gunekin bota zuela...

Berriro diot, kontatu dizkidatenak entzu-nez, une batzuetan neure anaia gaztea izanzitekeela ere pentsatu dut. Baina ez, nireanaia bakarra gure herriko taldeak mailaz igo-tzen dituen txoferra da, munduko txoferrikonena. Eta horrek gutartu beharrik ez du. Etahorrelako asko idatzita, Txetxu, gutartzearenkontrakoa hiri egingo ditek. Ez horixe... Aker-xapo, jaio, bizi eta hil.�

iritzia � � � � � � � � �12

EKAINAK 5. Egun handia izan zen azpeitiarrontzat, eta izango da gure memoriakolektiboan. Herri xeheak antolatutako ekimen bat zein handia izan daitekeen ikus-tea ederra da gero. ‘Politiko ofizialen’ esku ezin da utzi dena. Gure lana ezin da izanlau urtez behin botoa kutxan sartu eta hurrengo bozketara arte itxoitea. Denok gara‘politikoak’ eta denok saiatu behar dugu gauzak aldatzen. Azpeitiarrok demostraziobikaina egin dugu. Hori eginda gero, zer ez ote dugu egingo aurrerantzean!

Azpeitiak Hitza hartu zuenekoa

� � �EKAINEKO ARGAZKIEN OINAK. HIL HONETAN...� � � � � � � � � � � � � � � � � � � �

IBAIA. Ura baino eraman behar ez luketen ibaiak zabor-tegi bihurtzen dira batzuentzat. Zabor ontziak edonon,baina kontzientzia auzoan. Bolondresak aritu behar, za-barkeriak dakartzan ondorio tamalgarriak plazaratzen.Oraingoan ikasleak aritu dira ibaiak garbitzen. Bejondeizuela.

Ura soilik ez

JAIA. Erlijio katolikoaren eraginpean jaio garenok San Juan gaua be-zala ezagutzen duguna aurrekoentzat emankortasunaren jaia zen. Lurrabere oparotasunean agertzen zen, elurrak urtu ondoren; jana ugari etaargia, egun luzeak ekarriko zuena. Sua egun horretatik aurrera ahultzen

San Juan gauajoango den eguzkiari indarra emateko, eta jendea elkartzeko akelarree-tan bezala. Edo ura. Uretan sartzen denak osasuna izango omen duurte osoan. Edo zuhaitza. Urrestillan festa zuhaitza altxatzearekin hasi-ko dute eta amaitu kentzearekin. Ondo pasatu sanjuanak!�

���� � � � � � � � � � � � �maite garmendia� � �

Ofiziala da: Azpeitiko biztanleok Euskal Estatuindependente bateko kide nahi dugu izan. Horrelaondorioztatzen du herri galdeketaren emaitzak, he-rriak berme osoz babestu baitzuen horren aldekoapustua, botoen % 95 lorturik.

Parte hartze kopuruari dagokionez, lortutakoapozgarria den arren, prozesu parte-hartzaile guztie-tan bezala, azken emaitzak baino bidean landutako-ak garrantzi handiagoa izaten du, eta horretan Hi-tzartuk egindakoa txalotzekoa izan da. Makina batekimenez girotu zuten prozesua, herriko eragiledesberdinak inplikatuz eta harreman-sareak sendo-tuz. Zorionak guztioi!

Ekainaren 5ean, Euskal Herriko hainbat herritaneginikoa haztegi moduan ulertu behar dugu, etordaitekeen kontsulta orokorrari bide eta bermeaemango diona.

Baina, bitartean zer? Zergatik ez Azpeitia inde-pendente bat? Ideia zoro hori buruan bueltaka

Azpeitia, Christiania berria? � � � � � � � � � � � � � � � �chusemi vicente� � �

nuela, adibide bitxi batekin egin nuen topo: Chris-tiania.

Christianiako hiri askea, Kopenhage-ko bihotze-an kokatzen den auzo autogobernatua da, eta sire-natxoarekin batera, hiriko lekurik erakusgarrienabihurtu da. Urtero, milaka turistak bisitatzen dute,kasu askotan droga bigunekiko duen permisibitate-ak erakarrita, baina Fristaden Christiania porrerokomunitate bat baino askoz gehiago da.

Erabaki guztiak batzar irekietan hartzen dituzte,demokrazia zuzenaren sistema erabiliz; etxebizitzakkomunitatearenak dira, zerga sistema propio batdute, eta hazkunde kulturala zein ingurune-jasanga-rritasuna dira “estatu” txiki honen ardatzak.

Legaltasunari begira, amets libertario hau gureanmartxan jartzea zaila den arren, aprobetxa dezagunekainaren 5eko aitzakiaz sortutako sinergia Azpeitialeku anitzagoa, jasangarriagoa eta justuagoa izandadin. Gure esku ere badago.�

Duela gutxi, klasean munduko erlijioez ari nin-tzela, esan nuen: “Erlijio guztien egiazko muina es-piritualtasuna da”. Ikasle batek eskua altxa eta gal-detu zidan: “Eta zer da zuretzat espiritualtasuna?”.“Espiritualtasuna arnasa da”, erantzun nion.

Zertxobait harriturik begiratu zidan, eta berak be-zala 60 ikasleetako beste hainbatek. “Nola? Arna-sa?”. Ba bai, arnasa. Biziaren arnasa hartu eta ema-tea: horixe da espiritualtasuna.

Arazoa ez da erlijioa bai ala ez, baizik arnasa baiala ez. Erlijioek arnasa zabaldu izan dio jende asko-ri, zalantzarik gabe, baina ito ere bai beste askori,hainbat arau eta sineskizun estugarri direla medio.

Badirudi gure gizartean erlijio tradizionalek inorgutxiri ematen diotela arnasa, edo haien hizkuntzazaharra ulertzen ez delako jada edo ez delako jadaulergarri, latina eta grekoarekin gertatzen den beza-la. Nolanahi ere, arnasa emateko edo hartzen lagun-tzeko gauza ez diren erlijioak alferrik dira, latina eta

Arnasa� � � � � � � � � � � � � � � �joxe arregi� � �

grekoa bezala, ulergarri ez zaizkigun heinean.Erlijioak ez dira ezinbesteko, baina arnasa bai.

Eta gaur bereziki, ausartuko nintzateke esatera. Norbaino nor, elkarrekin eta geure buruarekin lehia es-tuan, arnasestuka, abiadura eroan, herioan bizi ga-renean, eta marko erlijioso eta kultural zahar tinkoakerori diren honetan, hainbat ziurtasun galdu dugu-nean, nabariagoa da arnasaren premia. Edo espiri-tualtasunaren premia, erlijioaz harago.

Bizi-arnasa: barruko bakea, ontasun zoriontsua,sentsibilitatea, injustiziarekiko intsumisioa, izakiguztien gupida, hurkotasuna eta zaintza, geure ego-aren tiraniatik libre izatea... Horri deitzen diot espiri-tualtasuna.

Tenpluan edo mendian, bakardadean edo lagu-nartean, bazter isilean edo herri-ekintzan, edo baibatean eta bai bestean... non eta nola zeuk ikusi,baina har ezazu arnasa. Biziaren Arnasa. Eta dei ie-zaiozu nahi duzun bezala.�

Galdetzen hasita, Artzubiko biribilgune

ondoko parkeak edo plazak ez al du izen

ofizialik merezi? � Uztarria

Iruñeako

entzierroa

ikusiko al duzu?� Ainitze Agirrezabala

INAZIO AMILIBIA78 urte

“Neuk ez dutafizio handirik.Andreak eguneroikusten du; hots

egin beharrik ez du izatenjaikitzeko. Ikusten dudaneannorbait harrapatzea gustatzenzait, estuasun pixka bat izatea”.

PAKO OLAIZOLA88 urte

“Etxeko denakjaikitzen dituttelebistanikustera. Iruñean

egin nuen soldaduska, ia hiruurtez, eta entzierroan sekulaatera ez arren, askotan ikusi dutzuzenean. Han ibili dadilasasoiko jendea, badaezpada”.�

���INKESTA� � � � � � � � � � � � � � � � � � � �

� � � � � � � � � iritzia 13

iritzia � � � � � � � � �14

� � �HAU HOLAXEENK� � � � � � � � � � � � � � � � � � � �

� � � � � � � � � � � � � � � �enok sudupe� � �

Hurritz, ederra izan zen Karibeko hon-dartzan ekainaren 5eko ilunabarrean egingenuen festa. Lortu genuen! Alferrik esangodute hura gezurretakoa izan zela. Milaka he-rritarrek erabakitze eskubidea nola gauza-tzen zuten ikusi genuen.

Oraindik ronaren hondarrak aho sabaianantzematen ditudala, kezka bat ari zait haztenordea. Esan nizun, garaipen txikietatik porrothandietara doaz gure itsasontziak. Mastarenpuntara igo eta gugana abiada bizian dato-zen lainoak ikusiko dituzu. Ez dute kolorerik,gaua bera baino beltzagoak dira.

Laino beltzak istriborretik� � � � � � � � � � � � � � � � � �xabi borda� � �

Badakizu nola sortzen den laino bat, Hu-rritz? Eguzki izpiekin itsasoko ura lurrunduegiten da. Zerura igo eta han goian konden-tsatu egiten da gero, eta lurraren gainetik pa-satzean euri bihurtuko da. Ondoren, ura be-rriro erreketan bildu eta itsasora itzuliko da.

Baina ekialdetik datozen hauek bestelako-ak dira: lurrean landatutako tximinia batekjaulkitzen ditu. Ez dakarte ur garbia ibaietara;zaborra dakarte lurrunduta. Gainera jausikozaizkigu milaka basura poltsa euria egitean.

Egin zen zikinkeria hau geratzeko saioa:zaborra biltzeko sistema aldatu zen, ahal zen

guztia birziklatzera jarri ginen. Zero zabor.Erraustegia egiteko plana bera ere geratzealortu zen. Baina lehia politikoak ez daki osa-sunaz, eta azkenean diru eta botere goseakberriro berea lortuko duela dirudi: tximinia al-txatuko dute Zubietan.

Hurritz, erraustegiaren kontrako mezu hauikusi nuen duela gutxi horma batean pintatu-ta: burua ondo daukanak ez du bere etxe on-doan nahi, bihotza ona daukanak besteenetxe ondoan ere ez du nahi. Lehen irakaspenbezala ez duzu batere txarra. Bizitza baitahemen handiena! Gurea eta besteenaa.�

���� � � � � � iritzia 15

Ogibidez kale garbitzailea,sexu kontuak hizpide hartu etaErotikan Plax! Sexu eta bikoteaholkularitza zerbitzukoen galde-rak erantzun ditu Alex Uzkizak. Azpeitian gero eta garbiago-ak edo zikinagoak gara?Garbiagoak behintzat ez nukeesango.Eta sexu kontuan?Gauza batzutan garbiagoak bagi-na eta beste batzutan zikinagoakhobe, bietatik behar du. Kar, kar,kar.Sexualitatean zerbait bota-ko zenuke zaborretara?Zeloak, lotsa, egoismoa, nahi etaezina... Funtsean, beldurra. Eta zer birziklatuko zenuke?Denok dugu zer hobetu. Esatera-ko, hainbat komentario ‘matxito’etortzen zaizkit burura.Asteburu edo jai egun ondo-renean zer aztarna aurki dai-tezke Azpeitian?Komuneko papera, kondoiak,arropak, konpresak, bideoak, kon-tsoladoreren bat... Denetarik. Sexualitatea kalean presen-te dago. Zein dira zehazki jo-

Erotikan Plax!� � �haizea egiguren-edurne mendizabal (Arremanitz-eko kideak)� � �

bai, baina daukagun zaratarekin ezdago entzuterik, neska! Anekdotaren bat?Behin, Loiolara bidean, banku ba-tean, tanga bat eta gorbata bataurkitu nituen. Ez al da kuriosoa? Gustuko usain bat?Asko ditut. Bainila usaina oso gus-

tuko dut. Baita lanean nabileneanlaranja zitriko usaina usaintzeaere.Jaki bat...Garaian garaikoa bada edozer. Abesti bat...Mikel Urdangariren ‘Zurekin’.Abesti berezia da niretzat.�

���ALEX UZKIZA QUINTANA� � �

� � �Erotikan Plax! Sexu eta bikote aholkularitza:Sindikatu Zaharra, 2. solairuawww.azpeitikoudala.eus/sexu 688897920Hitzorduak, uztailean: hilaren 2an (10:99-13:00).

laserako txokoak?Zelai luze, frontoi txiki ingurua,Santutxo, Loiola... Egia esan, jaie-tan, urrutira joan gabe denetikaurki dezakegu edozein tokitan. Piropoak bota edo jaso?Ez naiz piropoak bota zalea, etajaso, akaso, festetan bakarren bat

Adina. 30 urte.Herria. Azpeitia.Bizitokia. Azpeitia.Lanbidea. Ikaslea eta kalegarbitzailea.

Ortutik otarreraUrtebete da Ioritz Igarataundi eta Aiora Etxeberriaotarreak osatzen eta hasi zirenetik. Prestaketa lanakez dira ordu gutxiko kontua. �� Maialen Etxaniz

mamia � � � � � � � � � klik!16

�BILKETA.Igarataundi eta Etxeberria,astero, astelehen goizetanhasten dira ondorenotarreetan jasotzen dituztenbarazkiak biltzen. Berdinizaten die zer eguraldi egitenduen, “zer erremedio”. Izanere, hurrengo egunerako,astearte arratsalderako,otarre guztiak prest izanbehar izaten dituzte.Pazientzia eskatzen duenlana bada ere, gehiengustatzen zaien egitekoa dabarazkiak biltzea.

� GARAIAN GARAIKOAZ HARAGO.Barazki batzuk beti jasotzen dituzte: tipula, tipulina, patata...Beste batzuk, aldiz, sasoiaren

araberakoak izaten dira. Lore edo barazki bereziren bat ere jasotzen dute astero, aromatikoa

edo Euskal Herritik kanpokoa.

klik! � � � � � � � � � mamia 17

OTARREAKBETETZERA.Hiru lagunen artean muntatzeneta osatzen dituzte 48 otarreak.Horretarako ere laguntza beharizaten dute, eta “inguruanharrapatutako denek” bota izanohi diete esku bat.

�GARBIKETA LANAK.Behin asteko otarreetan banatuko

dituzten barazkiak ortutik jasota, horiek

garbitzeko txanda izaten da ondoren.

Garbiketa lanetan Komuntzo baserriko

fsenideek laguntzen diete Igarataundiri

eta Etxeberriari. “Zenbat eta esku

gehiago, hobe”, diote.

mamia � � � � � � � � � klik!18

�BARAZKIAK, ETA GEHIAGO.Barazkien inguruko informazioa eta horiekin egin daitezken errezetak

jasotzen dituzte otarreetan. Kontserbak, gazta edo etxean egindako

produktuak ere banatzen dituzte.

klik! � � � � � � � � � mamia 19

BANAKETA BERTATIK BERTARA.Astelehenetan banatzen dituzte lehen otarreak, etagainerakoak astearteetan. Sakona etxalde ekologikoan egunosoan zehar bertan banatzen dituzte. Aldiz, SoreasukoElkargunean eta Despentsa Naturalean, ordutegi jakinean.Getariara eta Zarautzera ere joaten dira, eta astean ordu erdizherri horietako plazetan izaten dira banaketa lanetan.

��

mamia � � � � � � � � � kultura20

SorkuntzaribultzadaUdalak eta Kultur Mahaiak lehen aldiz banatu dituztenbekei esker kultur arloko bost proiektu garatukodituzte herriko hainbat gaztek. �� Mailo Oiarzabal

Aukera” eta “bultzada” diraUdalak eta Kultur Mahaiak aurten lehen aldizeman dituzten sorkuntza beken hartzaileekgehien errepikatzen dituzten hitzak. Ia guz-tiak bat datoz, halaber, bekarik gabe segu-ruenik ez lieketela, momentu honetan, orainabian jarri dituzten proiektuei eutsiko; eta ezgogo faltagatik. Gazte sortzaileentzako akui-lu izateko jaio diren laguntzak –sei mila euro,guztira– jasotzeko hamar proiektu aurkeztuzituzten, eta bost dira beka jaso dutenak. Ho-nako hauek, hain zuzen, egileek beraiek azal-duta.

FESTA EREDUEN DOKU-MENTALA� � �Erik Aznal (1993), Maialen Etxaniz(1994), Anartz Izagirre (1994) etaGarazi Lazkano (1994).

“Egundoko aukera da”

“Herri baten identitatea indartzeko baliabi-dea dira festak. Ikusten genuen Azpeitikofesta ereduan eman direla aldaketa batzuk.

festa eredu berdina partekatzen dugun arre-an, hori ulertzeko ñabardurak genituela ikus-ten genuen.

Festek kulturan toki inportantea betetzendutela iruditzen zitzaigun, eta zer esanik ez

Azpeitian, oro har, komunitatea bera aldatuegin da, baina nahi genuen hausnarketa bategin, horrek benetan eragin al duen festaereduan aldaketa bat, edo aldaketak erritmoberdinean eman diren. Geure artean ere,

Ezkerretik eskubira, Maialen Etxaniz, Erik Aznal, Garazi Lazkano eta Anartz Izagirre.

kultura � � � � � � � � � mamia 21

Ezkerretik eskubira, Iraia Bereziartua, Eider Bereziartua eta Egoitz Arruti.

Azpeitian. Herritar orok dauka bere festa ere-dua eta festak bizitzeko era. Orduan, festaknola bizi ditugun azaldu nahi genuen, festekdenboran zehar zer bilakaera izan duten. Etaaldaketa eman denean, zer eremutan emanden: zeintzuk ziren lehengo helburuak, zein-tzuk oraingoak; nola egiten zen eta nola egi-ten den espazio publikoaren erabilera...

Herriko festetan parte hartzen duten eragi-le guztiei ahotsa ematea nahiko genuke.Gure helburua ez da praktika zehatzak epai-tzea. Hausnarketa bat zabaltzea da nahi du-guna. Eragile hauek denek hartzen duteparte festetan eta egitarauan: nola eragitendu horrek Azpeitian festak bizitzeko dugunmoduan? Eragile horiek herrigintzaz ari badi-ra festak antolatzen, hori nola islatzen da etazer ekarpen egiten dio festa ereduari?

Festa egunak dira egin nahi dugun haus-narketa hori islatzen duten ispiluak eta beha-rrezkoa izango da horietan fokua jartzea.Baina gainbegiratu eta hausnarketa orokorraegitea da helburu nagusia. Badakigu, baita,ez dela Azpeitian festa ereduaren gaineanegingo den lehen hausnarketa; egin den ibil-bidea eta gaur arte egin izan diren hausnar-ketak ere jaso nahi ditugu.

Uste dugu denoi tokatuko zaigula denetikpixka bat egitea. Nahiz eta laurok komunika-zio arloan ikasketak egindakoak garen eta el-karrekin gauza txikietan-eta lan egin izandugun, lehenengo aldia da horrelako proiek-tu bat hutsetik sortu eta eraikiko duguna. Es-perientzia oso polita eta aberasgarria izangoda guretzat.

Gure arloan oso zaila da proiektu bat gara-tzea, baliabide eta aurrekontu aldetik, eta ho-rrelako beka bat egundoko aukera da. Beka-rik gabe garatu beharko bagenu, seguruenikune honetan ez genuke planteatu ere egin-go. Bekak hasteko behar genuen bultzadahori eman digu, bestela gehiago kostatuko li-tzaiguke. Orain ja ezin dugu egin gabe utzi!

Oraintxe bertan, gazteoi iristen zaizkigunmezu guztiak dira ‘ekin’, ‘sortu’, baina geureburua prekarizatuz, inongo baldintzarik etabaliabiderik ez zaigu eskaintzen. Beka haubada oinarri zehatz batzuetan sortzeko eta

ekiteko; eta helburu jakin batekin, herriari zer-bait eskaintzea. Gazteen artean badago gau-zak egiteko gogoa, eta aukera eman zaigune-an ikusi da hori, aurkeztu diren proiektu guz-tiekin. Gogo hori aprobetxatzen jakin dutebekarekin. Azkenean, bost proiektu bermatudituzte Azpeitiarentzat eta, gainera, sormensarea sortu dute”.

‘INHARRAK’� � �Egoitz Arruti (1980), EiderBereziartua (1991) eta IraiaBereziartua (1988).

“Zeozer egitea nahi genuen”

“Izena aldatu diogu bideo poesia musikatuenproiektuari: Keriak-en ordez, Inharrak jarridiogu; argi izpi esan nahi duen ‘inar’ hitzarenmoldaketa bat da. Eta gure barruko zera ilu-nak argitara ateratzeaz ari garenez, egokiairuditu zitzaigun.

Garbi geneukan zeozer egitea nahi genue-la, baina agian ez oso garbi zer. Musika, iru-diak eta hitzak hirurok partekatzen ditugunzaletasunak dira. Zerbait sortzerakoan, ho-riek dira gure eremuak: Iraia musikan dabil,beste biok denetik egiten dugu eta ezer ez...

Orain gertatzen zaiguna da, ideia pila bat di-tugula, eta horiek zehaztu egin behar ditugu,bideratu. Gai bat hartzen dugu eta haren gai-nean hasten gara lanean, baina bakoitzakoso modu diferentean ikusten ditu gauzak...Lanak banatzea eta denbora bat hartzeabehar dugu.

Urte bukaerarako lau ikus-entzunezko eginbehar ditugu. Uztail bukaerarako edo abuztuerdirako lehenengoa bukatuta edukitzea dageure buruari jarri diogun erronka. Zailenahasierako hori izango dela iruditzen zaigu,proiektua bera hastea. Irudiak, musika etatestuak, denak guk sortutakoak izango dira,originalak. Testu batzuk badauzkagu, irudibatzuk ere bai... eta musika Iraiaren buruandago momentuz! Seguruenez sokazko ins-trumentuentzako musika izango da; perkusiopixkat ere bai, agian. Ikusi egin behar gero,grabatzerakoan, zenbaterainoko mugak dau-den. Grabaketak Zubizarren egitea da gureasmoa.

Webgune bat sortu nahi dugu eta, eginahala, bideoak han jarriko ditugu, nahi due-nak ikus ditzan. Sare sozialetan ere zabaldu-ko ditugu. Berez, ideia aurkezpen bat edo zu-zeneko emanaldi bat egitea zen; ikusi eginbehar nola, baina asmoa hori da, polita izan- �

go litzateke. DVD batean grabatzea ere bai,agian.

Bekarik gabe, ia seguru ez ginela animatu-ko. Guretzako oinarrizkoa izan da. Oso ondodagoela iruditzen zaigu, nahiz eta egia den,hainbeste proiektu aurkeztuta, ekonomikokimotz gelditu dela azkenean. Baina guk eskerona besterik ez daukagu eta, horregatik ere,nahi dugu lan polit bat egitea, Udalak ikusdezan pena merezi izan duela”.

EUSKAL MITOLOGIAKOTXOTXONGILOAK� � �Iban Bergara (1986).

“Aurrera begira, auskalo”

“Betitik gustatu izan zait euskal kulturarenmundua. Txikitatik, kirola baino gehiago gus-tatu izan zait bertsoen, txotxongiloen edo an-tzerkiaren mundua, eta hortik datorkit zaleta-suna.

Gehiago edo gutxiago guztiok ezagutzenditugun hamar pertsonaia mitologikoak egin-go ditut: Mari, Lamia, Tartalo edo Aideko,esaterako, eta horien deskribapena edota is-torioa eramango dute alboan.

Orain dela urte batzuk, Durangoko Azoka-rekin batera egiten den artisautza azokantxotxongiloen postu batekin egin nuen topoeta izugarrizko atentzioa eman zidaten. Txo-txongilo bat erosi nuen, eta horren bueltanhasi nintzen neureak egiten, denbora pasagisa. Lagunei oparitzeko-eta egin izan ditutbakanen batzuk, baina ez nuen halakoproiektu bat martxan jartzeko asmorik. Uzta-rrian irakurri nuen Sorkuntza Beka jarri zutelaabian, eta hori izan zen proiektuarekin haste-ra bultzatu ninduena. Beka jasota, uste dut-beste konpromiso batekin egingo dudalalana; bestela, halako kontuak errazago uztendira, lanagatik edo denbora faltagatik.

Dagoeneko hasi naiz lanean. Aurpegi guz-tiak egingo ditut aurrena, denak margotukoditut ondoren, eta horrela egingo dut pausoguztiekin; lanerako errazagoa baita, txotxon-gilo bat egin eta gero beste batekin hasteabaino. Jostunak diren lagunak ere baditut etahoriei ere esango diet laguntzeko, txotxongi-loak janzterako unean.

Sorkuntza Bekaren balorazio ona egitendut. Pena da aurkeztu diren proiektu guztieklaguntza jaso ez izana. Hurrengo urterakoondo legoke diru partida pixkat handitzea,proiekturik zintzilik geratu ez dadin.

Aurrera begira, berriz, auskalo. Egindakolanak Azoka Herritik bezalako egitasmoetan

Iban Bergara, txotxongilo baten burua izango dena lantzen.

saltzea gustatuko litzaidake, baina ezin jakin.Agian proiektu hau amaitu eta hemen buka-tuko dut ibilbidea, edo agian ez”.

‘ERRAIAK’ DISKOA� � � � �Felipe Murillo (1987).

“Zoragarri etorri zait”

“Intimoa eta indartsua da Erraiak. Barrutikateratako proiektua da, eta horregatik auke-ratu nuen izen hori. Gainera, Danele Sarriu-garteren Erraiak liburua irakurtzen ari nin-

tzen, eta horrek ere eragin du izena aukera-tzerakoan.

Azken boladan markatutako terrenoetanaritu naiz lanean, eta gogoa nuen neuk hutse-tik zerbait sortzeko. Piano aurrean jartzea otuzitzaidan orduan, barrenak hustutzeko etagogoetarako bideak zabaltzeko. Gehiene-tan, kanpokoari begiratzen diogu eta barruanduguna bere horretan uzten dugu, ahaztuegiten zaigu. Horregatik, pertsonek izan ohiditugun sentimenduen gaineko ibilbide hori,etapa ezberdinetan, irudikatuko zuen zerbaitegin nahi nuen. Zuloan dagoen pertsona

Felipe Murillo.

mamia � � � � � � � � � kultura22

baten ibilbidea da oinarria, konturatzen denainguruan duen zerk eragiten dion eta zerk ez.Etapa ezberdinak igarota, hausnarketa batenostean ondorio batera iristen den pertsona-ren ibilbidea, bere miseria eta bertute guztie-kin.

Proiektuaren formatua aukeratzerakoan,musika bestelako diziplinekin uztartzea pen-tsatu nuen. Musikarekin, poesiarekin eta iru-diarekin jolastea otu zitzaidan, eta horretanlagunduko didate hainbat lagunek. XabiArrietak, Itziar Beitiak, Jon Larrañagak, MikelZalduak eta Unai Martinezek lagunduko di-date musikarekin, eta ITU bandarekin ere ha-rremanetan nago. Ilustrazioei dagokienez,oraindik ezer lotu gabe dut. Asmoa da per-tsonaren etapa bakoitza marrazki bidez adie-raztea. Uztailean hasiko gara grabatzen, etaproiektua bukatutakoan zuzenekoak emate-ko asmoa dut. Erraiak-ek formatu ezberdine-tan plazaratzeko aukera ematen du, eta horinola egin pentsatu beharko dut.

Sorkuntza Bekaren berri izan nuenean ha-sita nengoen ideia lantzen eta, ondorioz, zo-ragarri etorri zait. Oso ideia ona iruditzen zaithalako laguntzak ematea, baina pena bat dahamar aurkeztu eta bosti soilik ematea”.

ERRIME TALDEA� � �Jon Gurrutxaga (1996), UnaiMartinez (1996), Felipe Murillo(1987), Asier Aizpuru (1995), PaulBeitia (1997) eta Patxi Gabilondo(1997).

“Kultura inbertsioa da”

“Lau azpeitiar eta bi zarauztar gara taldean.Pixka bat aspertuta geunden besteren kan-

Unai Martinez eta Jon Gurrutxaga, Errime taldeko kideak.

tuak jotzeaz, eta iruditu zitzaigun hasi beharginela geureak egiten. Buruari bueltak ema-ten eta letrak idazten hasi ginen; Itziar Ugarteeta Beñat Sarasola poeta gazteen letrak erebadira tartean. Azken urteko kontua izan dahelburu bat jarrita kantuak sortzen hastea,grabatzeko.

Bost kantuko maketa izango da gurea.Grabaketa bukatu dugu, nahasketak etamasterizazioa falta zaizkigu, baina horrek ezdu esan nahi prozesu guztia bukatuta dagoe-nik. Ateratzeko presarik ere ez dugu, ez dugueperik zehaztu.

Taldekide batek [Felipe Murillo] besteproiektu bat zuen bere aldetik. Bagenekienhark bekara aurkezteko asmoa zuela eta guriere probatzeko esan zigun. Eta oso ondo

etorri zaigu beka, bestela igoal ezingo genu-ke maketa atera. Jabetu gara ez dugula bitar-tekorik gure produktu bat ateratzeko, musi-karien egoera nahikoa prekarioa dela. Guregaraian dena da prekarioa eta sortzaileek erezenbat zailtasun dituzten, plazara ateratzeko.Oso ohituta gaude ekitaldietan-eta musu-truk kantatzera, baina horrek ere badu esplo-taziotik, batzutan. Gure letretan ere pixka bathori jorratzen dugu, guri tokatu zaigun mun-dua prisma kritikotik begiratu nahian.

Sorkuntza Bekak jendea piztu du, sortzekogogoa bazegoela ikusi da. Egitasmo bezalaoso positiboa da. Kultura beti gastu bezalaikusten da, baina inbertsioa da, eta benetanuste dugu merezi duela kulturan inbertitze-ak”.�

kultura � � � � � � � � � mamia 23

K ultursahar proiektua2004 urtean jarri zuten martxan, Mendebal-deko Sahararen historia kulturala berresku-ratzeko helburuarekin. Andoni Saenz de Bu-ruaga EHUko historia irakaslearen etaproiektuaren zuzendariaren ekimenez abiatuzuten egitasmoa. Kultursahar proiektuan la-nean aritu dira hainbat urtez Jabier Alberdi(Azpeitia, 1960) eta Juan Mari Arruabarrena(Azkoitia, 1958) arkeologoak. Antzinako zan-tzuetatik eta ikerketa zientifikoetatik abiatuta,Sahararen historia kulturala berreskuratzeada egitasmoaren xedea.

Atzera begiratuz, aurrera“Bakoitzak bere alea jar dezake Saharari la-guntzeko. Guk arkeologia eta kultura aldetikekarpena egin ahal genuela pentsatu ge-nuen; nondik zetozen jakin dezaten, gero au-rrera egiteko. Saharako antzinako bizitza no-lakoa zen ezagutzeko ere balioko die gurelanak”, azaldu du Juan Mari Arruabarrenak.Kultursahar proiektuko kideek arkeologiako,antropologiako eta paleoklimako ikerketakegiten dituzte, baina Arruabarrena eta Alber-di arkeologia eta paleoklimaz arduratzendira; antropologia lanak, aldiz, Andoni Saenzde Buruagak egiten ditu. Proiektuaren zuzen-daria urtean bitan joaten da Saharara, otsai-lean eta irailean, eta hilabete horiek aprobe-txatzen ditu hango beduinoak elkarrizketa-tzeko. Gainerako taldea, hamar lagun ingu- Kultusahar proiektuko kideak- Behean, ezkerretik aurrena da Alberdi eta hirugarrena da Arruabarrena. � � �Maia

mamia � � � � � � � � � gizartea24

Historia argitaraSaharako historia berreskuratzea da Kultursaharproiektuaren xedea. Horretan lanean ari dira JabierAlberdi eta Juan Mari Arruabarrena. �� Maialen Etxaniz

alen Etxaniz.

ruk osatutakoa, urtean behin joaten da; otsai-lean, hain zuzen.

“Orduan joaten gara, lanerako garai onenahori dela uste dugulako. Hilabete pasatzendugu bertan, eta hainbat material eta aztarnajasotzen ditugu, gero horiek ikertzeko”, azal-du du Alberdik. “Gure lana da bilatzen ditu-gun aztarnategi guzti horietan bildutako in-formazioarekin fitxak egitea eta urtean zeharegiten dugun lanarekin txostena eta inbenta-rioa Saharako autoritateei erakusteko etaematea. Haiek ez dute baliabiderik, horrega-tik laguntzen diegu guk”, dio Arruabarrenak.

Ondo mantendutako lurraLurraldea handia izanik, ikerketa aurrera era-mateko marko geografikoa zehaztu beharizan zuten proiektuaren hastapenetan. Tirise-ko lurraldeak ezarri zituzten ikerketa gune na-gusi bezala. Tindoufeko errefuxiatuen kanpa-menduetatik 1.000 kilometrora dago Tiris,Saharako lurralde liberatuen hegoaldean.“Kanpamenduak zibilizazio berriaz kutsatutadaude eta gu antzinako historiaren bila goaz.

jakin eta azaldu ahalko diegu bertako herrita-rrei”, adierazi dute.

Aztergai duten lurra basamortua bada ere,sorpresa batzuk izan dituzte klimari dagokio-nez: “Iazko urrian izugarrizko euri jasak izanziren eta belarra atera zen basamortuan. On-dorioz, hainbat elikagai ere hazi ziren, etaMauritaniatik jendea hurbildu zen, desertukotrufen bila-eta”, azaldu dute.

Irakatsi bai, ikasi ere bai“Hasiera batean, proiektuan parte hartzekodeia jasotakoan, gauza asko pasatu zitzaizki-dan burutik. Saharara alde egin eta familiahemen uzteak, hara joan eta edozer gertatuahal zaizula pentsatzeak… zer pentsatuaematen du”, dio Arruabarrenak. Alberdik ere,hasieran “beldurra” sentitu zuela gogoratzendu, baina behin hara joandakoan, “beldurhori galdu” egiten dela diote. Gainera, fami-liaren babesa badutela eta hori “ezinbeste-koa” dela azpimarratu dute.

Laguntzera eta irakastera joaten badiraere, asko ikasi dutela diote bi arkeologoek;izan ere, hura “beste mundu bat” dela ikusidute. Hala ere, Tindoufeko kanpamendueta-ko bizitza eta basamortukoa “oso ezberdi-nak” direla uste dute Arruabarrenak eta Al-berdik: “Kanpamenduetan herritarrak beraie-na ez den lurraldean bizi dira, Argelian. Urteasko errefuxiatu moduan igaro dituzte eta on-dorioz ohitura asko galdu dituzte. Basamor-tuan bizi direnek, aldiz, antzinako ohiturakmantentzen dituzte”.

Gatazka politikoan murgilduta dago Saha-ra, eta hori bizitzea ere egokitu zaie bi arkeo-logoei. “Helduek badute Sahara libre batennahia, asko prest daude borrokarako, bainaMarokok mundu mailan estrategikoki aliatuasko ditu, eta horren aurrean saharar gazte-ek beste bide batzuk aukeratu dituzte bizitze-ko”, diote. Sahararrek “laguntza gutxi” dutelauste dute biek eta Euskal Herria bezala herritxikia izanik, euren identitatea gal ez dezaten,beren alea jarrita historiaren eta kulturarentransmisioan lagundu nahi diete sahararrei.

Diru-laguntzak zalantzanEusko Jaurlaritzak eta EHUk sustengatzendute ekonomikoki Kultursahar proiektua, etadiru-laguntzen araberakoa izango da egitas-moaren etorkizuna. “Ez jasotzekotan, ezingodugu proiektua aurrera eraman oraingo bal-dintzetan”. Hori bai, proiektuaren zuzenda-riak argi du egitasmoarekin jarraituko dueladiru-laguntzak jaso ez edo ez, horretan sines-ten duelako”, azaldu dute.�

Alberdi eta Saenz de Buruaga. � � �Maialen Etxaniz

gizartea � � � � � � � � � mamia 25

Horregatik joaten gara desertuaren hegoal-dera”, azaldu dute. Leku “misteriotsua” deladiote, “gutxi kutsatuta” dagoelako.

Saharako lurrak Euskal Herrikoen aldean“oso ezberdinak” direla diote Alberdik etaArruabarrenak. “Hemen jalkinek antzinakoaztarnak tapatzen dituzt; han, baina, aztarnaia guztiak azalean daude. Azken 3.000 urtee-tako desertizazioaren ondorioz, materialaazalean gelditzen joan da, eta egoera osoonean aurkitzen dira. Labar artea ez, ordea”,azaldu dute.

“Iaz , behe paleolitoko aztarnategi bat bila-tu genuen eta material mordoa aurkitu ge-nuen bertan. Horrelako aztarnategiek era-kusten dute nolako teknikak erabiltzen zituz-ten harria lantzeko. Ahalik eta material gehienjasotzen dugu, ahalik eta informazio gehienbiltzeko”, esan du Arruabarrenak.

Paleoklima ere aztergaiPaleoklimak historiaurreko klima aztertzendu, eta horretan ere aritzen dira Alberdi etaArruabarrena. “Paleoklima aztertuta jakin de-zakegu zergatik zegoen garai haietan horren-besteko populazioa. Garai onak ziren, oparo-ak. Horregatik, lehen lakuak eta ibaiak zirenlekuetan aritzen gara lanean, lurraren laginaketa uretako moskolak hartzen, gero datazioaegiteko. Leku horietan ura noiz arte izan zenjakiten dugu horrela”, azaldu dute. Urteak au-rrera, geroz eta datu gehiago bildu dituzteeta hori “positiboa” dela diote. “Horrela, his-toriaurrean Saharako bizimodua nolakoa zen

iritzia � � � � � � � � �26

H ala esaten dit adiskide batek, haineraman ditugula gizartea eta mundua bestemuturreraino, bueltan-bueltan, hasita ez ba-daude jada, hasi beharrean daudela bereonera etortzen, bere oreka puntura. Zuhurrabezain argia dudanez, lagunari sinesten aha-legintzen natzaio eta bistan da hala dela. Adi-bidez, edozein multinazionalek argi jartzendizu bere txokolatea janez sentituko duzunplazerra arduratsua dela elikadura egokiare-kin, lurralde garapenarekin eta inguruneare-kin. Esne ontziei begiratu besterik ez dagozein baino zein direla bertakoago, garbiagoeta arduratsuago jakiteko. Detergenteak be-raiek ere hain daude ingurunearekiko eta gi-zakiaren osasunarekiko ardura duten osaga-rriz beteak, non pentsa liteke ur horien hon-dakinak edan eta guzti egin beharko genituz-keela bizitza osasuntsu bat izateko. Neuk ere,fu eta ke, zigarro bat bestearen ondoan erre-tzen nuenean, zerriek ere jaten ez zuten lan-

Bere horretan

darearen orriak, tabakoa alegia, erretzennuela eta naturaren oreka egokirako ezinbes-tekoa nintzela esaten nuen.

Ehiztariak ere, ekologisten diskurtsoarekininguratu, kaltetu eta gaitzetsiak sentitzenomen dira. Beren izen ona berreskuratzekoerabakia hartu dute, eta horretarako ikerketabat zabaldu dute. Ikerketak dio zenbat lan-postu sortzen dituzten, zenbat diru uztenduten Euskadin eta Euskaditik kanpo, nolagure ehiztariek batanaz besteko urteko4.700 euroko gastua egiten duten eta nolabiodibertsitatearen bermatzaile apartekoakizan diren, eta diren, armek eragiten dutendesberdintasunari aipurik egin gabe eta di-ruari ezetz esateko modurik ez balego bezala.

Eta zenzenketazaleak! Donostian, Donos-tia orain eta oraindik ere!, egin behar omenden herri galdeketaren harira atera dutehauek ere beren muturtxoa. Alegia, kulpaguztia eskolan animaliak maitatzen erakusten

hasi direlako omen dela diote, Walt Disneykanimaliak hizketan jarri zituelako eta Bambi-ren ama erail zuelako. Sentiberakeria horrek,eta maskoten janari ekoizle multinazionalekeragindakoa omen zezenketen kontrako ja-rrera, ez berezkoa, arrazoinamendu baten on-doriozkoa. Ez zaie buruan sartzen gure kultura-ko hainbat pasarte ederren oinarria den ikuski-zunaren kontra egotea; hiltzeko hazi, hezi etagizendua izan den piztia hil gabe uztea.

Errefinatua, kolorista, musikala, literarioaeta dena delakoa izanik ere zezenketa guz-tien oinarrian indarkeria, indarkeria odoltsua,dago, askotan ikuskizuneko elementurik gi-zakoiena zezena bera izateraino (HenryJames). Hor datozkigu Saninazioak, zezenke-tak berriro, haur eta mutikoentzat unitate di-daktiko eta guzti. Eguzkiak beroa bezalaudak Azpeitiaren ikurtzat zezenzaletasunahartzeko tentaldia jartzen digu muturren au-rrean, gauza bere onera etortzen hasi arte.

Ja, ja, Ramon: hori ere bai? Testuingurutikerabat aparte nagoelako izango da, buruaeta gorputza beste kontuetan ditudalako; eznuen espero hortik joko zenuenik. Gertatzenda, askotan, aurkariaren maila narratiboa ho-rren dela baxua ezen ezin erantzunda geldi-tzen dela bat. Pasatu izan zaigu absurdoarenabsurdoa unean bertan ezin eztabaidatu iza-naren arrenguraz etxera bueltatu eta sekula-ko erantzunak otutzea bakardadean, jada be-rantegi denean, Dostoievski soziopata eza-gunak egingo zukeen modura. Pentsatu nahidut, ordea, pentsatuta idatzi duzula idatzi duzu-na, baina ezin uka gehiago espero nuenik.

Probokatzailearen figura berretsi eta Az-peitiko puritano maximoak xaxatzetik harata-go argumentu bat ekartzen duzu mahai gai-nera zezenketen aurka: indarkeria, per se. In-darkeria indarkeria delako gaitzestetik hurrunzaude zu, bada. Estatuaren ordezkaritza ma-terial hutsalena ere biolentoa da. Mugak bio-

Ba bai

lentoak dira, kartzelak ere bai, eta horiexekdefendatzeko prestatuta dauden pistoleroakere bai. Biolentoa biolentoa delako ezaba-tzea, beraz, baliorik ez duen argumentua da,hasteko. Ikusi beharko genuke indakeria ho-rren jatorria, funts arrazionala eta alternatibarikba ote dagoen behatu. Izan ere, Henry Jamesdakarkizu eta maxima moral bat berresten in-plizituki: biolentzia gaitzetsi egiten duela giza-kiak, eta berau erabiltzekotan ondo justifikatu-ta egon beharko lukeela. Egia esan, baditutdudak horren inguruan. Ez dakit zenbaterainoez ote garen biolentzia-zaleak. Zer eta nolakontsumitzen dugun ikusi besterik ez dago.

Ah, zezenketa! Atzerrian halako faszinazioia unisono bat eragiten duen ikuskizuna da.George Orwell-ek modu dibertigarrian adie-razten zuen nola 1937an Katalunia eta Ara-goin zenean –Espainiako Guda ZibileanP.O.U.M (Partido Obrero de Unificacion Mar-xista) miliziarekin borrokan– zezenketa zale

galanta izan arren bere burua erreprimitubehar izaten zuen toreatzaile guztiak faxistakzirelako. Euskal Herrian ere argudio anti-es-painolista erabili izan da zezenketen aurka.Zezenzaleek argudioari buelta eman eta ze-zenak Euskal Herrian asmatu zirela erantzun-go zuketeen bueltan; nazionalismo ustelaz.

Berandu samar etorri dira posmodernismopolitikoaren erreferentziak: anti-espezismoa,ekologismo integrala eta abarrak, duela urte-bete naiftasunez aldarrikatuko nituenak ze-zenketen aurka. Animaliei ematen zaien sta-tus-a (beti arbitrarioa, munduan zehar alda-tzen baitoa) ere hor dago. Hots: txakurra gi-zakia babesteko dago, astoa zama garraia-tzeko eta txahala parrilarako. Luze mintzogintezke zezenketen aurkako argudio posi-bleez, baina ez dut alde egoteko bat bera iden-tifikatzen. Eta tristea da, bai: Udalaren lagun-tza handiz, esango nuke, zezenketen aldekogrina ugaritzen doala esango nuke Azpeitian.�

���BURUZ BURU� � � � � � � � � � � � � � � � � � � �

� � � � � � � � � � � � � � � �jurgi arruti� � �

� � � � � � � � � � � � � � � �ramon etxezarreta� � �

jakiteko � � � � � � � � � uztailari begiratua28

Baserritarren festa egunaSantio Eguna borobiltzeko ekitaldi ugari antolatu dute. Sagardoaedan, eta txekorra eta hegaluzea parrilan erreta dastatu ahalko dira,eta Astotegian ganadu erakusketa izango da. � Ainitze Agirrezabala

Egun osoko festa izango daplazan eta inguruetan, santioegunez egingo den baserritarrenegunean. Txistularien eta UdalMusika Bandaren goiz eresiare-kin esnatuko da eguna. FrontoiTxikian Ilunpe pilota elkartekoentxapelketako finalak jokatukodira. Astotegian, berr iz ,11:00etatik aurrera, eskualdemailako ganadu erakusketa izan-go da, eta, plazan, XVI I I. ArdiGazta Lehiaketa.

Jan-edana ere ez da faltako.Usadioari jarraituz, txekor eta he-galuze errearen pintxoak jatekoaukera izango da eguerditik au-rrera, herriko plazan. Baita 44.sagardo txapelketan parte hartu-ko duten sagardogileen sagar-doa edateko aukera ere. Bien bi-tartean, plazan kantuan ariko dirahainbat bertsolari.

� � �DATUAK� � � � � � � � � � � � � � � � � � � �

� � �Zer. Baserritarren eguna.� � �Eguna. Uztailak 25(astelehena). � � �Ordua.Egun osoko festa � � �Tokia.Plazan eta inguruetan.� � �Antolatzailea. AzpeitikoUdala, herriko hainbattalderekin elkarlanean.

Azken urteetan ohi bezala, bilehiaketa jokatuko dira sagardoa-ren bueltan, bata herriko elkarte-etako ordezkariek epaimahai jar-dungo dutena, eta, bestea, sa-gardozaleen epaimahaiarena.

Arratsaldean ere ez da ekitaldi-rik faltako: haur parkea izango daOlazko Andra Mariaren plazan,eta, zezen-plazan, berriz, errekor-tar iak izango dira ikusgai,18:30ean hasita.�

���XLIV� � � � � � � � � � � � � � � � � � � �

� � � � � � � � � � � � � � � � � �

3.000botila. Hogei sagardogile ingurukhartuko dute parte, eta guztien artean 3.000 botila irekiko dituzte.

2euro. Sagardoa dastatu nahi duenak plazan salduko direnedalontzia erosi behar du, bi euroren truke.�

1BadatorAzpeitia DantzanItsasi dantza taldearen ‘Bagare’eta Sahatsaren ‘Sahatsak 40urte’ ikuskizunak, eta Jose MariOrbegozoren aretoko dantzakizango dira, besteak beste.� � �Eguna. Uztailak 2, 3, 10, 16.� � �Ordua. 19:30ean eta20:00etan � � �Tokia. Plazan,plaza txikian eta Soreasun.

2Ehun milak...AzpeititikEuskal Herriko ultratrail probaBeasainen hasiko da, etaGipuzkoako hainbat eskualdezeharkatu ostean, Azpeitiatikpasatuko dira lasterkariak.� � �Eguna. Uztailak 8 eta 9.� � �Ordua. 23:00-08:00.�

���BESTERIK� � � � � � � � � � � � � � � � � � � �

� � �Azpeitiko ekimenez informaziogehiago: uztarria.eus/agenda

Goikabi soziedadeko ordezkari bat sagardoa ateratzen. � � �Uztarria

� � �HITZ GEZIDUNAK� � � � � � � � � � � � � � � � � � � �

�Egilea:Luma

� � �SUDOKUA� � � � � � � � � � � � � � � � � � � �

jakiteko � � � � � � � � � denbora-pasa30

*Izena

Ermitak

Ez damerkea

Morroi edoneskame

Gehiegi

Titanioa

*Deitura

Zereginak

Ehuna

Lehen biak

1 eta 50

Udalarenegoitza

Segituan

Tripa

Modura

Orgamota

Ahalmenak

Uztarenerdian

Algaraka,karkailaka

Erraz

Bete

Bokalmehea

Euskalsindikatua

500

Musikanota

Edo

Aurrizkia

Kazakhstan-go hiriburua

Talioa

(Infin.)Gurtu

... gabeatertu gabe

Norkatzizkia

Nitrogenoa

Bokalik ga-beko ataria

Letoniakohiriburua

* Futbol jokalari azpeitiarra

Ohoin,lapur Perukoa

lehiaketa � � � � � � � � � jakiteko 31

� � �LEHIAKETAREN ERANTZUNAK� � � � � � � � � � � � � � � � � � � �

� � �UZTARRIAREN LEHIAKETA: JEROGLIFIKOAK� � � � � � � � � � � � � � � � � � � �

� � �JEROGLIFIKOEN SOLUZIOAK BIDALTZEKO EPEA. Testua (testua) � � �NORA BIDALI ZURE ERANTZUNA. Perez Arregi plaza 1, behea (Azpeitia) edo

[email protected] e-postara � � � IRABAZLEARI SARIA. Odriozola Ardoak-ek emandako ardo sorta � � �PARTE HARTZEKO BALDINTZA. Uztarria

Komunikazio Taldean bazkide izan behar da eta jeroglifikoen irudien azpiko galderei erantzun behar zaie.

2NON AGERTU DA? ZER IREKI DUTE?

� � � BAZKIDEAREN IZEN-ABIZENAK � � � HARREMANETARAKO TELEFONO ZENBAKIA

SUDOKUA

� � �UZTARRIAREN EKAINEKO LEHIAKETA� � � � � � � �

IRABAZLEA

2

Leire Urbieta

Uztarria Komunikazio

Taldearen bazkidea da

aldizkariko 184.

lehiaketaren irabazlea.

Odriozola upategiak

emandako ardo sorta

irabazi du sari gisa.

Argazkian lehiaketaren

irabazlea, bi ardo

botilako sorta

eskuetan duela.

� � �SOLUZIOAK� � � � � � � �

HITZ GEZIDUNAK

1

1

1 2

AURREKO HILEKO JEROGLIFIKOAK

Balearrak Katxiporreta

�J�B�G�G�

BASELIZAK

�GARESTIA

�B�SOBERA�TR

BETEBEHARRAK

�OIHALA�AISA

AB�I�ALA�GUR

�IL�D�ASTANA

UDALETXEA�AK

�EBASLE�INKA

jakiteko � � � � � � � � �32

� � �EFEMERIDEAK� � � � � � � � � � �

1610Uztailaren 31, San InazioEguna, jaieguna. Herriakegindako eskaerari erantzunez,Iruñeako apezpikuak jaiegunaizendatu zuen.

1865Karmelo Etxegarai jaio zen.Uztailaren 3an munduratu zen,eta idazlea izan zen, besteakbeste.

1917Debekua. Zekorketak bertanbehera uztea erabaki zuenAzpeitiko Udalak, Errepublikarenaurkako altxamendua hasibaitzen.

1986Urola Trena. Uztailaren 13anmoztu zuen bidaiarien zerbitzua.

� Iturria: Azpeitiko efemerideak.

Herria historian zehar liburua.� � �Egilea: Imanol Elias Odriozola.� � �Argitaratzailea: Uztarria KulturKoordinakundea.�

���ELKARRIZKETA� � � � � � � � � � � � � � � � � � � � Erika Olaizola (aktorea)

Frankismoaren auzi sinbolikoa da 'Francorenbilobari gutuna' obra”

� � �Urriaren 31n estreinatuko daFrancoren bilobari gutuna lana.Obra horretan lanean ari da ErikaOlaizola (Azpeitia, 1989), EuskalHerriko Artedrama (Bizkaia), LePetit Theatre de Pain (Lapurdi)eta Dejabu Panpin Laborategia(Gipuzkoa) antzerki konpainiekinelkarlanean. Horrez gain, Z U L Olaburmetraiari "zukua ateratzekoprest" dago, Amancay Gaztaña-garekin batera. Nola jaso zenuen Francorenbilobari gutuna antzezlane-an parte hartzeko deia? Oso pozik, izugarria izan zen nire-tzat. Hiru konpainiak elkarlaneanaritzen diren hirugarren aldia dahau. Aurrez Errautsak eta Hamletantzezlanak egin zituzten, eta ho-rietan parte hartu zuten aktoreasko ezagutzen nituen lehendik.Aulestiko antzerki topaketetanizan naiz lau urtez, eta han elkartuizan gara, batzuk irakasle lanetaneta besteak ikasle lanetan ariginen bitartean. Egun batean, an-tzezlanaren zuzendariaren deiajaso nuen, eta ezin halako eskain-tza bati uko egin.

Zein da obraren ideia nagusia?Ospitale batean kokatzen da is-torioa. Pertsonaia guztiek iraga-neko mamuak ezkutatzen dituzte,guztiek dute iraganeko motxila-ren pisua gainean. Pertsonaiengainean dagoen laino beltza dafrankismoa, hori da ospitalean ar-nasten dena. Nazismoak, frankis-moak ez bezala, historian zeharizan du auzi bat gizarte mailan.Obra hau, frankismoari egitenzaion auzi sinbolikoa da.Estreinaldiaren ondorengoagendaren berririk ba al duzu?

“Luhuson estreinatuko da lehenaldiz obra, eta udazkenetik maia-tzera 40-50 emanaldi inguru es-kainiko ditugu. Azpeitira ere eginbeharko dugu bueltaren bat...Z U L O ere elkarlanean erai-ki duzun proiektua da.Amancay Gaztañaga eta biokDonostiako Aste Nagustian kafebat hartzen ari ginela otu zitzai-gun ideia. Erraldoien eta bu-ruhandien erdian topatu ginenbat-batean, eta hori izan zen gureinspirazio iturria. Lagun artekoideia zoro batetik abiatutakoproiektua izan da, maitasun asko-rekin egin duguna.Zein da obraren ideia nagusia?Motzean esanda, buruhandibaten eta gizaki baten arteko mai-tasun istorio bat da.Ikus-entzunezkoa amaituta,zer asmo dituzue orain?Helburua da ZULO mundu mai-lan ahalik eta gehien zabaltzea,maitasun askorekin egin dugula-ko. Horretarako, informatu eginbehar gara, ikus-entzunezkoenjaialdietara nola iritsi jakiteko.Orain ateak jotzea tokatzen zaigu.�

SUSANA BILDOSOLA dermatologoa

1. Azala eguzkitikbabesteko aholkua...Eguzkia hartuz gozatzea,baina beti babestuta.2. Jendea kontziente da?Bai, baina paseatzerakoan,esaterako, oraindik jendeakez du krema ematen.3. Solarium kabinak...

Azalak memoria du; eguzkiorduak metatuz doaz.4. Eguzkia hartu eta,gero, zer tratamendu? Dutxatu eta gorputzeankrema hidratatzailea eman.5. Erredurengatiktratatu duzun kasularriena?

Uretan sartuta uste zuenez ziola eguzkiak emango;anpoila galantak zituen.6. Olioa, kremak...Protekzio altuko kremakerosten ditu jendeak, bainabi orduz behin eta kantitategehiago eman behar da.�

� Ainitze Agirrezabala

uztarria.com � � � � � � � � � jakiteko 33

E ntsaladak sukaldeko erreginak bihurtzenzaizkigu udaberrian eta udan. Barazkiak gordinik ja-tearen abantailetako bat da bitaminak eta mineralakaskoz hobeto mantentzen direla. Sukaldatu gabedaudenez, barazki horien elikagaiak ez dira suntsi-tzen, eta ia ehuneko ehunean mantentzen dira kon-tsumitzeko garaian.

Bigarren plater baten –haragia, arraina...– lagun-garri izan daitezke, edo plater bakar bezala jan geni-tzazke. Horretarako, osagai ezberdinen konbinazioaproposa eta orekatua beharrezkoa dugu, nutriti-boki egokiak izateko. Zenbat aldiz entzun izan otedut entsalada bat letxugarekin, tomatearekin etabeste zerbaitekin soilik osaturik dagoela.

Mila era ditugu erraz, azkar eta osasuntsu presta-tzeko. Horretarako, plateraren metodoa erabili de-zakegu, platera lau zati berdinetan banatuz. Platera-ren erdia barazkiekin –letxuga, tomatea, txanpi-ñoiak, alkatxofa, azenarioa, esparragoa...– bete.Plateraren zati batean janari proteikoak –haragia,arraina, arraultza, egoskariak...– jarri, eta beste zatibatean karbohidratoak –pasta, arroza, patata,ogia...– . Horiek integralak badira askoz ere hobe.Gogoratu pasta edo patata baino ba-razki gehiago izan behar duela.

On egin dagizula!�

���� � � � � � � � � � �aitziber aizpuru� � �

Entsalada

jakiteko � � � � � � � � � atzera begira: 1960-2014 urraketen txostena34

“Datuak oso sentsibleak dira. Ez dira GerraZibilekoak edo frankismoaren lehen garaie-takoak bezala. Testigantza eman dutenak, fa-miliak... denak edo gehienak bizirik daudeoraindik. Gertaera jazo berriak dira, duela gu-txikoak. Datuak kontsultatu ditzakete ikerla-riek-eta udaletxean bertan, baina jarraitu be-harreko prozedura oso zehatza da eta Udale-ko Idazkariaren bitartekaritzarekin egin behardute”.

150 kasu, 14 testigantza2015eko otsailean aurkeztu zuten Udalaketa Aranzadik 1960 eta 2014 urteen bitarte-an Azpeitian izandako giza eskubideen urra-keten txostena, eta urtebete pasatxo ondo-ren jarri dute dokumentazio osoa udaletxekoartxiboan, kontsultarako prest. Urtebete ho-rretan datu berriren bat gehitu diote txoste-nari, baina “ez asko”, Javi Bucesen esanetan.“Agertu da jende berria bere historiarekin,baina aldaketa txikiak dira. Denbora honetan,gure lana zuzenketak egitea, datu basea osa-tzea eta grabazio guztiak editatzea izan da,batez ere. Eta, horiekin batera, kontsultarakoprozedura zehaztea”.

Horrela, guztira urraketaren bat jasanduten 150 pertsona identifikatu eta 14 testi-gantza jaso dituzte. Urraketa motak eta ho-riek jasandakoak, berriz, zazpi multzotan ba-natu dituzte: bizitza eskubidearen aurkakourraketak (13, guztira); ikerketzen ari diren

hilketak (2, Dionisio Aizpururena eta PedroMari Isartena); osotasun fisiko, psikiko edomoralaren aurkako urraketak (83); herrita-rren aurka egindako mehatxu larriak (19); he-rritarren aurka egindako estortsio ekonomi-koa (5); beste sufrimendu batzuk (3); etagaur egungo urraketak, dispertsatutako pre-soak (3).

Biktima eta testigantza kopuruen arteamdagoen aldea nabarmena den arren, Buce-sek uste du era honetako ikerketa bat izateko14 elkarrizketa “portzentaje ona” dela: “Osozaila da jendea bere esperientzia kontatzekokamera aurrean jartzea. Nik uste dut 14 elka-rrizketa horietan giza eskubideen urraketadesberdinak daudela eta, orduan, panorami-ka edo erradiografia ona osatzen dute”.

Ikerketa, zabalikTxostena osatu eta kontsultatzeko prontojarri dute, baina ikerketa ez dagoela itxita na-barmendu nahi izan dute bai Udalak eta baiAranzadik. “Irekita dago, ez dagoelako jendeguztia sartuta –dio Javi Bucesek–. Duela gu-txiko kontuak dira, oso gai delikatua da, etaseguru asko badago jende gehiago, txoste-nean agertzen direnez gain”. Kasu edotadatu berriak agertuz gero, Aranzadik horiekdokumentatu eta sortuta dagoen datu base-ra gehituko ditu.

Dokumentatu dituzten urraketen arteanoraindik gertatzen ari direnak ere badaude,

A zpeitian 1960 eta 2014bitartean izandako giza eskubideen urrake-tak jasotzen dituen txostena Udal Artxibate-gian dago joan den maiatzetik. AranzadiZientzia Elkarteak egin du lana, Udalarekinduen hitzarmenaren baitan. Aurrez, Gerra Zi-bilaren eta gerraondoko lehen urteen memo-ria berreskuratzeko lana egin zuen Aranza-dik. Eusko Jaurlaritzak XX. mendean Araban,Bizkaian eta Gipuzkoan gatazka politikoarenondorioak pairatu dituztenen memoria herrizherri jasotzeko ezarrita dituen irizpideen ara-bera, beraz, Azpeitian 1945 eta 1960 arteangertatutakoak jasotzea falta da. Epe horrengaineko ikerketari datorren urtean eustekoasmoa dute Aranzadik eta Udalak. “Hori faltada, erradiografia osoa jakiteko”, dio JaviBuces (Sevilla, Espainia, 1982) zientzia el-karteko ikertzaileak.

1936 eta 1945 arteko memoriaren ikerke-ta bi liburutan gorde eta zabaldu du Udalak,baina halakorik ez dute egingo 1960tik2014ra doan epean izandako eskubide urra-ketekin. Oraingo honetan, jasotako doku-mentazio guztia digitalizatu eta Udalarenesku utzi du Aranzadik, Udal Artxibategiangorde dezan. Kontsultagai dago informazioa,baina txostena kontsultatu ahal izateko pro-zedura “zorrotza” ezarri dutela nabarmendudu Bucesek, “konfidentzialtasuna gordetze-ko”. Bera izan da bi ikerketak egiteaz ardura-tu dena eta honela azaltzen ditu arrazoiak:

Ahaztu baino lehenMemoria historikoa berreskuratzeko lanean jarraitzendute Azpeitiko Udalak eta Aranzadik, denboranurrunekoa zein oso gertukoa. � Mailo Oiarzabal

atzera begira: 1960-2014 urraketen txostena � � � � � � � � � jakiteko 35

sakabanatutako presoenak eta haien familie-nak, esaterako. “Hor jarraipena egiten segitubehar” dutela dio Aranzadiko ikerlariak.

Gerra Zibilekoak eta gerraondokoak jaso-tzerakoan arazo handienetakoa urteen joanazen bezala, urraketen gertutasuna da oztoponagusiena 1960-2014 epearen ikertzaileen-tzat. 1936-1945 tartekoa ez bezala, oraintestigantza eman dezakeen jendea hor dago,baina asko dira “oraindik hitz egitea nahi ez”dutenak, “emozionalki” horretarako prest ez

daudenak. Bucesen arabera, “ez da beldurradutelako, beldurrik ez dago ia, baina oso be-rria da eta jendea bizi da, biktimak eta borre-roak. Oso konplexua da eta hirugarren per-tsonak ere tartean daude”. Baina denboraaurrea doan heinean, iragan urrunagoan ger-tatutakoak jasotzerakoan topatu dituztenzailtasunak errepikatzeko arriskua ikusten duikertzaileak. “Garai bakoitzak bere zailtasu-nak ditu. Elkarrizketak egiten dituzunean, jen-dea negarrez eta sufritzen ikusten duzu.

Baina denbora pasatzen uzten baduzu, gero,agian, berandu izan daiteke, Gerra Zibilare-kin gertatu den bezala. Eta gure lana denaerregistratzea da, egia jakiteko eta informa-zio osoa jasota edukitzeko, etorkizunean nahiduenak eskura izan dezan”, azaldu du JaviBucesek.

Horretan ahalegindu dira eta ahalegintzenari dira, beraz, Udala eta Aranzadi. Gertatuta-koa jasotzen, gordetzen, ahaztu bainolehen.�

Javi Buces, Eneko Etxeberria eta Paco Etxeberria, txostena Udal Artxibategian utziko zutela iragartzeko

eman zuten prentsaurrekoan. � � �Maialen Etxaniz

Azpeitia, eredu� � �1960 eta 2014 urteen arteko memorialandu duten udalen artean aitzindariaizan da Azpeitikoa. Javi Bucesentzat,“Azpeitiko Udala oso konprometitutadago memoria historikoaberreskuratzeko lanean, eta eredu batda Euskal Herrian, dudarik gabe”.

Historialariak dio asko direla GerraZibileko aroaren eta frankismoarenlehen urteen memoria jasotzen aridiren udalerriak, “baina bigarrenfrankismoa eta azken urteetakogatazka ez da mugitzen. Hori ez zaiointeresatzen inori. Gaia oso konplexuada eta normalean udalek ez dute nahiizaten”. Horregatik nabarmentzen duAzpeitiko Udalak erakutsi duen“ausardia”. Tolosa da gatazkaren azkenepe hori ikertu duen beste udala;aurten bukatuko dituzte hango lanakAranzadikoek. Ondoren, ez daukateaurreikusita epe horren gaineko besteikerketarik egitea.�

jakiteko � � � � � � � � � zerbitzua36

� � �TELEFONO ZENBAKIAK� � � � � � � � � � � � � � � � � � � �

UDALETXEA � � �Asteguna: 08:30-14:00 � � �Larunbata: 09:00-12:30 UDALTZAINGOA � � �Egun osoz

irekita egoten da ANBULATORIOA � � �Egun osoz irekita egoten da IGERILEKUA � � �Astelehena:

14:00-21:00 � � �Beste astegunak:07:00-21:00 � � �Larunbata: 10:00-13:00 eta 16:00-20:00 � � �Igandea eta

jai egunak: 09:00-13:00 � � �Kanpoko igerilekua: 11:00-20:00 KIROLDEGIA � � �Astegunak:

10:00-13:00, 15:00-21:00 � � �Larunbata: 10:00-13:00, 16:00-20:00 UDAL LIBURUTEGIA � � �Astegunak:

09:00-13:00, 15:30-20:00� � �Larunbata: 09:00-13:00 � � �Udan, Gabonetan: 08:30-14:00 GAZTELEKUA

� � �Asteartea-ostirala: 17:00-20:30 � � �Larunbata: 16:00-20:30.

� � �FARMAZIAK (uztaila)� � � � � � � � � � � � � � � � � � � �

LARRIALDIAK

112

�SAREKO LIBURUAK.Udal Liburutegiko erabiltzaileek oraineuskarri digitaletarako edo ‘streaming’bidez irakurtzeko liburuak ere harditzakete maileguan, eLiburutegiaizeneko zerbitzua baliatuz.

ODOL-EMAILEAK

Uztailaren 27an izango

dute hitzordua, 17:00etatik

21:00etara, anbulatorioan.

� � �GARRAIOA� � � � � � � � � � � � � � � � � � � �

ALDALUR 943 85 2587

EUSKO TREN 902 54 32 10

GUIPUZCOANA 943 85 11 59

PESA 943 21 26 99

PIPER ELKARTEA 943 85 25 87

TAXIAK 943 81 13 07

� � �autobusen ordutegi osoa:

www.uztarria.com/azpeitia/

autobusak

� � �ORDUTEGIAK� � � � � � � � � � � � � � � � � � � �

� � �ERABILGARRI� � � � � � � � � � � � � � � � � � � �

TOKI PUBLIKOAK

Udaletxea 15 72 00

Udaltzaingoa 15 13 13

Suhiltzaileak 112

Azpeitia Lantzen 15 71 83

Iraurgi Berritzen 026069

Nekazal Bulegoa 81 24 85

Iturritxiki Ludoteka 15 11 79

Txiki-Txoko Ludoteka 15 05 16

Gaztelekua / GIB 15 71 61

Lanbide 15 04 02

Kiroldegia 81 30 69

KIUB 15 72 01

Igerilekua 81 41 21

Emakumeen Txokoa 15 70 55

Ertzaintza-Azkoitia 0837 80

Baigera I 81 51 71

Baigera II 81 23 89

Epaitegia 02 51 91

Ingurugiro Etxea 81 24 48

OSASUNA

Anbulatorioa 0254 00

Anbulator. larrialdiak 02 54 01

Eguneko zentroa 15 74 96

Asepeyo 8144 00

Gurutze Gorria 85 32 97

DYA-Donostia 46 46 22

KOMUNIKABIDEAK

Uztarria 15 03 58

Hitza (Azpeitia) 81 38 41

Hitza (Zarautz) 8900 17

Azpeitian Zer? 080688

Erlo Telebista (Azpeitia) 81 53 35

Berria 943 30 40 30

Gara 943 31 69 99

Noticias (berriemailea) 627 23 54 48

DV (berriemailea) 610 81 29 12

Argia 943 37 15 45

Arrate Irratia 943 12 01 73

Euskadi Irratia 943 01 23 00

ETB 943 01 17 05

ALDERDI POLITIKOAK

Bildu 15 72 00

EAJ 81 55 70

Sortu 15 72 00

EA 81 00 11

Aralar 647 42 59 95

SINDIKATUAK

ELA 81 34 46

LAB 15 13 56

EHNE 81 39 28

KULTURA-EUSKARA

Sanagustin 10 52 20

Kultur Mahaia 674 16 56 84

Euskara Patronatua 81 45 18

Natul euskara taldea661 10 44 46

Udal Euskaltegia 81 19 47

Udal Liburutegia 15 71 95

Loiolako Liburutegia 8165 08

Kontseilua 943 59 12 00

Bai Euskarari 902 43 00 26

IKASTETXEAK

Iraurgi (Betharram) 81 16 68

Iraurgi (Milagrosa) 8163 80

Iraurgi (Jesuitinak) 81 22 49

Ikasberri 15 12 46

Karmelo Etxegarai 81 26 97

Urola BHI 15 02 28

Uztaro 81 31 90

BESTERIK

Xoxoteko aterpea 58 10 07

Eregi 943 08 06 88

1-7-12-19-27-29Alberdi (Azpeitia).943815974

2-3-8-13-15-18-23-24-25Beristain (Azpeitia).943811949

4Jacome (Azpeitia).943080258

EGUNEZ

5-11-16-17-20-22Aranburu (Azpeitia).943 811350

6-9-10-14-21-26-28-30-31Eizagirre (Azpeitia).943811274

Jacome (Azpeitia).943 080258

GAUEZ, URTE OSOAN

ALEX SARASUAChangzhou, Jiangsu (Txina)

klase artekoezberdintasunakharritu nau gehien”

Lan eskaintza medio, bi urte daramatzaTxinan. Txinera ikasita, beste pare bat urtezhan geratzeko asmoa du. � Maialen Etxaniz

Eta bat-batean Txinara. Nolaz?Lan egiten dudan enpresak Txinan filiala dineta lan eskaintza batengatik etorri nindunan.Urtea pasatu dun hona iritsi nintzenetik.Hango zerk harritu hau gehien? Klase ezberdintasunak. Kalean maila gore-neko autoak ikus daitezke, Lamborghiniakkasu. Metro batzuetara, aldiz, txinatar bat pe-dalezko gurdia eramaten, gainean izugarriz-ko pixuarekin. Shanghain, esaterako, sekula-ko eraikinak eta marka esanguratsuak ikusidaitezke, eta hamar metro urrunduz gero, ar-girik ere ez duten etxeak eta txabolak.Zer ekarriko huke Txinatik Azpeitira?Eta alderantziz? Zerbitzuen arloan duten prestutasuna. Inter-net bidez egiten diren erosketak askoz bizko-rragoak izan ei dun. Garraio publikoa ere osomerkea dun, behin ordubeteko bidaia bat 10zentimo kobratu zidatenan. Bestalde, arki-tektura arloan maila handia diten. Aldiz, Az-peititik ekarriko nizkinake, besteak beste, la-gunak eta familia, mendiak, hizkuntza, jana-ria, jendeak lanerako duen gogoa, pintxo po-teoa eta juergak.

Zer moduz hizkuntzarekin?Hasieran zaila egin zitzaidanan. Ni bizi nau-nen lekuan ia inork ez din ingelesa hitz egi-ten. Egunerokotasuneko bizitzan harreman-tzeko ezinbestekoa dun txinera jakitea, keinubidez komunikatzea nahi ez badun, behin-tzat. Denborarekin txinatarrez ikasi dinat, etaelkarrizketa arrunt bat mantentzeko gai naun.Zein lekuetara bidaiatu duk?Leku asko bisitatu dizkinat. Gehien gustatuzaizkidan lekuak Huzhou hiri txikia etaShanghai ditun. Azken hori festarako lekuaproposena dun. Pekinen, Suzhou Nanjin-gen, Hangzhoun, eta Xiamen ere izan naun.Ezagutzen al ditek txinatarrek Eus-kal Herria?Nik ezagutu ditudan txinatarren gehiengoakez din Euskal Herria ezagutzen, eta ezagu-tzen diten gutxi horiek beste kanpotarrekEuskal Herriaz hitz egin dietelako dun. Penadun, baina halaxe dun.Bueltatzeko asmorik ba al duk?Beste pare bat urtez gelditzeko asmoa dinat,baina ez dinat askoz gehiago luzatuko. Az-peitia asko botatzen dinat faltan.�

1. Txinako harresian. 2. Tenplu bateraegindako bisitan. 3. Changzhou herriko etxeorratz batean ateratako argazkia.

9.818kilometrora dago Changzhou.

1

2

3

hantxe bertan � � � � � � � � � jakiteko 37

U da baino lehen etorrizaizkigu notiziak, alabak ekarriak. Beraren ko-adrilako Andreak negar egin duela ikasturte-ko azkeneko egunean, ikasturtea errepikatubeharko ote duen. Lau ikasgai ditu errekupe-ratzeko zain. Ekainean bertan zituen egiteko-ak ezohiko azterketak, eta gaindituko zituenbat edo bi edo hiru edo lau. Afaltzen ari gine-la esan digu Andrearena gure matrakak, etagustu txarra utzi dit aditu diodan orduko.Errepikatu, eta zertarako, neska argiak zertanerrepikatu behar du. Zertan ez dute bakeanuzten, eta bere bidea egiten laguntzen. Berebidea egin behar duelako Andreak, errepika-tze eta gainditu gabeko zera guztiak gorabe-hera. Errepikatzeak ez diolako onik egingo,aurten, institutuko lehenengo urtean, egin di-tuen lagun onak galdu besterik ez. Horixemesedea. Gure matrakaren beste ikaskidebatek egin duen bideak ez du esperantzahandirik ematen. Paulok bi kurtso ditu errepi-katuak. Nonbait, ikastolan zela, instituturabaino lehen, bosgarren edo seigarren mailaerrepikarazi zioten. Institutura hasi, eta lehe-nengoa errepikatzen ari da. Ari dira, datorrenurtean “espezifikoa” egingo ote duen. Gukez dakigu zer den delako espezifikoa. Edoden bazter talde batean baztertu gehiagore-kin batera baztertzea, edo berarentzat propiodiseinatutako curriculuma betetzeko bideanjarriko duten. Kanpotik, ezin jakin guk familiakbat egingo ote duen semearentzat presta-tzen ari diren espezifikotasunean. Ezin jakin,espezifiko gabe ere, Paulok girorik duenetxean. Izan ere, jakin, guk ez dakigu ezer,gure alabarentzat eta gure alabaren lagunen-tzat onena nahi dugula besterik. Eta espe-rientziak esaten digula kurtsoa errepikatzeakez duela mesederik ekartzen, ikasleak berebidea egin behar duela, eta bide horretan es-kolak egokitu behar duela dena delako ikas-learen premietara. Horretara jo behar duelaeskolak. Alferrik ari direla Espainiako gober-nutik Gasteizekora irakasleei lanordu gehia-

Porrot

� � �(...) eskolarena izango daporrota, gurea, sistemaaldrebes honi laguntzendiogun guztiona

� � � � � � � � � � � � � � � �miel a. elustondo� � �

go agintzen, ez baita ordu gorabehera, ikus-pegi kontua baizik. Baina atzerako pauso horiere etorri zen Espainiako gobernutik joanden ekainean, gure umeak liburuak etxera ze-kartzaten garaian, irakasleak agur-bazkariakegiten ari ziren sasoian, politikariak botoeske zebiltzanean jo eta ke. Politikari gizajo-ak. Hezkuntza sailburuak lau urte eman dituEspainiako gobernuaren hezkuntza legeaburukomin hartuta, eta irakasteko sistema-ren inguruan doministikurik ere egin gabe.Eta horrela, Andrea negarrez, zoritxarreko,kurtsoa errepikatu beharko ote duen kezka-tan, beldurrez. Pertsona zoriontsuak nahiomen ditugu. Paulo, eskola porrotera konde-natua. Beraien bidean laguntzen ez dien bi-tartean, eskolarena izango da porrota, gurea,sistema aldrebes honi laguntzen diogun guz-tiona. Aspaldi esan zuten, porrotetik porrote-ra, azkeneko porrot handira arte.�

iritzia � � � � � � � � �38