JOKORAKO TOPALEKUA - md.uztcdn.com · ka edo azterketa egitea gehiago gustatzen zitzaidan, eta...

40
❘❘❘ Azpeitiko herri aldizkaria ❘❘❘ 2013ko maiatza ❘❘❘ 150. zenbakia ❘❘❘❘❘❘❘❘❘ JOKORAKO TOPALEKUA Kartetarako zaletasuna izan dutenen taberna izan da Arrona, urte luzez. Iazko abenduan itxi zituen ateak, teilatua erorita. 34

Transcript of JOKORAKO TOPALEKUA - md.uztcdn.com · ka edo azterketa egitea gehiago gustatzen zitzaidan, eta...

Page 1: JOKORAKO TOPALEKUA - md.uztcdn.com · ka edo azterketa egitea gehiago gustatzen zitzaidan, eta horri eutsi nion. Orduan, ez duzu sortzaile-tzat hartzen zure burua. Kritikariok ere

� � �Azpeitiko herri aldizkaria � � �2013ko maiatza � � �150. zenbakia � � � � � � � � �

JOKORAKO TOPALEKUAKartetarako zaletasuna izan dutenen tabernaizan da Arrona, urte luzez. Iazko abenduanitxi zituen ateak, teilatua erorita. 34

� � �� � �

Page 2: JOKORAKO TOPALEKUA - md.uztcdn.com · ka edo azterketa egitea gehiago gustatzen zitzaidan, eta horri eutsi nion. Orduan, ez duzu sortzaile-tzat hartzen zure burua. Kritikariok ere
Page 3: JOKORAKO TOPALEKUA - md.uztcdn.com · ka edo azterketa egitea gehiago gustatzen zitzaidan, eta horri eutsi nion. Orduan, ez duzu sortzaile-tzat hartzen zure burua. Kritikariok ere

� � � � � � � � � sarrera 03

Argitaratzailea. Uztarria

Komunikazio Taldea. Azpeitia

Egoitza. Perez Arregi plaza 1, behea,

(Azpeitia, 20730)

Telefonoa eta faxa. 943 15 03 58

Posta [email protected]

Posta kutxa. 227, Azpeitia

Lege gordailua. SS-860/2000

Zenbakia. 150.a (2013ko maiatza)

Urtea. XIV.a (1999ko azaroan sortua)

Maiztasuna. Hilabetekaria

Diseinua. Eregi Komunikazio eta

Euskara Zerbitzuak

Publizitatea. 685 730792 /

[email protected]

Bazkidetza. 943 15 03 58

Tirada. 2.500 ale hilero

Inprimategia. Leitzaran Grafikak

Azaleko argazkia. A. Agirrezabala

Webgunea.www.uztarria.com

Uztarria herri aldizkariarenlaguntzaileak (erakunde

publikoak)

Uztarriak Bai Euskarari

Oharra. Uztarria

Komunikazio

Taldeak ez du

bere gain hartzen

herri aldizkarian

adierazitako

esanen eta

iritzien

erantzukizunik

iritziaInkesta. Udaberrianalerjiarik izaten alduzu? 13

mamiaMikel Ayerbe. ‘OurWars’ liburu antologiaz,luze eta zabal 04Klik! Herriko hainbateskulturen argazkibilduma ikusgai 16Hezkuntza erreforma.Herriko ikastetxeakkezkatuta, Wertenerreformarekin 20Auzokonposta. Urtehasieratik ari diraUrrestillan 24

jakitekoArronanekoa. Seihamarkada eta gero,ateak itxi ditu 34

� � �2013KO MAIATZEKO UZTARRIA ALDIZKARIAN ZER?� � � � � � � � � � � � � � � � � � � �

16

Ba al dakizu Elkartasun Eguneko

herri-kiroletako taldeak, aurrenekoz,

parekideak izango direla ?� Uztarria

34

04

egin zaitez bazkide Uztarrian

1.060bazkidegara Uztarria Komunikazio

Taldean; eskerrik asko denei.

Herri aldizkariaz gain, Uztarriaren produktuakere eskuratuko dituzu. Uztarria Komunikazio Taldeak

orain arte 13 liburu, CD 1 eta biografiak txikiak atera

ditu. Bazkideak baino ez ditu jasotzen, urteko kuota barruan.

� 943 15 03 58

30euro diraurtean. 110.000 euroko

aurrekontua dugu 2013an.

Liburuxka biografikoak. Julian Bereziartua, Leo Etxeberria, Valentina Agirre, Santi Lazkano, Amaia Garmendia, Enkarna Arregi, Iñaki Bergara, Bernardo Aizpitarte ‘Kabra’, Enrike Zurutuza

Page 4: JOKORAKO TOPALEKUA - md.uztcdn.com · ka edo azterketa egitea gehiago gustatzen zitzaidan, eta horri eutsi nion. Orduan, ez duzu sortzaile-tzat hartzen zure burua. Kritikariok ere

mamia � � � � � � � � � literatura04

MIKEL AYERBE‘Our Wars’ liburuaren egilea

Aitortzen dut: ezinnaiz irakurri gabe bizi”Bere lehen liburua, ‘Our Wars: Short Fiction on BasqueConflicts’, Mexikoko Guadalajarako NazioartekoLiburu Azokan aurkeztu du Ayerbek. �� Eneritz Albizu

Mexiko-tik Gasteizera, eta Gasteiztik Az-peitira bueltatu da Ayerbe, Uzta-rriari bere liburuaz eta ibilbideprofesionalaz hitz egiteko asmo-tan. Azken urteetan, atzerriko ira-kurleei gure kontuak helaraztekolanean aritu da; eta orain, herrita-rroi bere esperientzia kontatzeasuertatu zaio azpeitiarrari.Bizitzan egin dituzun auke-ra guztiek literatur jardune-ra bideratu zaituzte: nondikdatorkizu literaturarenga-nako maitasuna? Gaztetatik garbi izan dut literatu-raren mundua gustatzen zaidala.Irakurtzea pasioa zen niretzat, etaoraindik ere halaxe da. Unibertsi-tate ikasketak aukeratzeko uneairitsi zenean, literatura ikasten ja-

“rraitu nuen: Euskal Filologia Gas-teizen, Literatur Teoria eta Litera-tur Konparatua Bartzelonan etaLiteratur Zientziak doktoretzaEHUn. Sorkuntza ez zela nireaargi ikusi nuen; literaturaren kriti-ka edo azterketa egitea gehiagogustatzen zitzaidan, eta horrieutsi nion.Orduan, ez duzu sortzaile-tzat hartzen zure burua. Kritikariok ere sortzaileak gara,nahiz eta hala ikusten ez den. Ezdugu gure lana ezerezetik sortzenedo fikzioa egiten, besteen obre-tan oinarritzen gara, baina horiere sorkuntza da. Egia esan, ezdut fikzioa idazteko beharrik, askizait besteek egiten dutena irakur-tzearekin, lantzearekin eta horre-kin gozatzearekin.

� � �DATUAK� � � � � � � � � � � � � � � � � � � �

� � �Jaio. 1980ko uztailak 31.� � �Herria. Azpeitia. � � �Bizitokia. Gasteiz � � �Lanbidea.Irakaslea eta literatura kritikaria.

Antologia honen atzean lan askodago: aukeraketa egin, egileeibaimena eskatu, itzultzaileekinharremanetan jarri, ipuinen etaitzulpenen alderaketak egin, hi-tzaurrea idatzi... hor prozesua lu-zatu egiten da.Beraz, asko irakurri duzu li-buru hau egiteko.Bai, hori da, besteak beste, pro-posamena niri egitearen arrazoia.Irakurle porrokatua naiz, aitortzendut: ezin naiz irakurri gabe bizi. Li-buru bat edo gehiago behar ditutinguruan, horiekin bizitza gehiagodisfrutatzen dudalako: ez da den-bora pasa bakarrik, bizibide erebada. Ez dut esango dena irakur-tzen dudanik, gaur egun ia ezi-nezkoa baita. Gainera, guztia ira-kurtzea ez da ona, jakin egin

Our Wars liburua al da zurelehen obra? Bai, liburu bezala bai. RenokoNevadako Unibertsitatetik jaso-tako proposamena izan zen: lehe-nago Mari Jose Olaziregik antolo-gia bat atera zuen bilduma bere-an, eta editoreari beste bat egite-ko garaia zela iruditu zitzaion. Nikgaia proposatu nien: egungoipuin antologia bat, Gerra Zibila-ren eta “euskal gatazka”-ren in-guruko ipuinetan oinarrituta.Antologia osatzeko beste au-toreen lanak erabili dituzu:zein da editorearen egite-koa?

Page 5: JOKORAKO TOPALEKUA - md.uztcdn.com · ka edo azterketa egitea gehiago gustatzen zitzaidan, eta horri eutsi nion. Orduan, ez duzu sortzaile-tzat hartzen zure burua. Kritikariok ere

literatura � � � � � � � � � mamia 05

luze samarra egitea erabaki ge-nuen, Euskal Herriaren ibilbidehistorikoa kokatu eta ipuinak,hein batean, euren testuinguruanuler daitezen.Testuak ingelesera itzultze-an, nola mantendu da esa-nahi bera hain testuingurudesberdinak dituzten bi hiz-kuntzetan? Ni ez naiz itzultzailea, baina egiada liburu hau dela-eta itzulpen-gintzaren atzealdea, orain arteikusi ez ditudan gauzak, ezagutuditudala. Jatorrizko obratik itzul-penera beti sortzen dira aldaerak:

itzulpen guztiak dira bertsioak.Itzulpengintza jardun oso serioada, ariketa oso zaila, ipuinekindenbora asko pasatu dugu itzul-pen ahalik eta zehatzenaren bilaeta beti egon gara harremanetanitzultzaileekin. Hala ere, zailtasu-nak, gehienbat, hemengo izenkonkretuekin eta izan ditzaketenkonnotazioak ulertaraztearekinizan dira.Pentsatu al duzue antologiaeuskaraz edo gaztelaniaz ar-gitaratzea? Ondo bidean, gaztelaniaz atera-ko da bilduma. Euskaraz, momen-tuz, argitaletxerik ez da interesa-tu: berez ipuinak euskaraz badau-denez, l iburuak ez du, agian,aparteko ekarpenik egiten. Gai-nera, euskal gatazka jorratzenduten ipuinen bestelako antolo-giarik ere bada euskaraz: Hagi-netako mina bilduma, hain zuzen.Badakigu tesiarekin laneanzabiltzala, beste proiektu-rik buruan? Momentuz ez, tesiarekin borro-kan nabil. Hala ere, ateak ez ditutixten: ez naiz geldirik egotekoa.�

Hori da

literaturaren

dohainetako bat,

galderak

eginarazten ditu,

ez ditu erantzunak

ematen:

horretarako

bizitza dago”

behar da liburu batzuk alde bate-ra uzten: liburu gehiegi daude etabizitza laburregia da.Antologia honetan hamahi-ru euskal idazleren ipuinakbiltzen dituzu, nola eginduzu aukeraketa? Hautaketarako garaian, “kalitateliterario”-aren aldeko apustuaegin dugu, eta hori neurtzeko, ba-koitzak bere irizpideak izan ditza-keen arren, nik parametro jakinbatzuk lehenesten ditut. Adibi-dez, ipuin batek zenbat eta irakur-keta aberatsagoak izan, xeheta-sun eta ñabardura gehiago eskai-ni, hobea izango da. Elementu na-rratiboen lanketa egon dadila ereeskatzen diot ipuin on bati: planonarratiboen uztarketa, denborajauziak, pertsonaia sendoak erai-kitzea.. . Bestalde, irakurleakparte-hartzaile aktiboa izan behardu: hark ere izan dezala interpre-taziorako eta jardun sortzailerakobidea. Deserosotasuna ere sen-tiarazi behar dute, barne-gatazkabat, hortik dator izenburua: GureGerrak, gerra handiak zein egu-neroko gerra txikiak.Liburuaren zein ipuin duzugustukoen? Egunaren arabera erantzun des-berdina eman dezaket, bainabusti egingo naiz: Ramon Saizar-bitoriaren Gudari zaharrarengerra galdua bikaina ez, bikaina-ren hurrengoa iruditzen zait. Bes-talde, maila pertsonalean, konta-kizun horrek nire inguruan izan di-tudan Gerra Zibileko istorioakulertzera ere eraman nau: familia-ko kontuak, aitonaren atxiloketaagir iak. . . ordu arte garrantzigehiegirik eman ez nizkien kon-tuak. Literaturak horren inguruanhausnartzeko ere balio izan dit,irudipena baitut gazteoi ez digu-tela historiako zati hori behar be-zala transmititu. Bat esan dut, etabeste bat hautatzerakoan zalan-tzan hasten naiz: denak iruditzenzaizkit onak.Liburuko hitzaurrean gureherriaren historia islatzenduzu, iragana eta oraina:memoria historikoa, histo-

riaren kontakizuna. Hau ar-dura handiko lana da, ezta? Hitzaurrea egiteko memoria his-torikoan murgildu baino, memoriakolektibora jotzea hautatu nuen;hau da, hogeita hamar urteko his-toria luzean denon memoria mar-katu duten gertakarien ibilbidebat egitea. Liburuaren helburue-tako bat irakurleari galderak egi-naraztea da. Hori da literaturarendohainetako bat, galderak egina-razten ditu, ez ditu erantzunakematen: horretarako bizitza dago.Ez dut uste euskal literaturak his-toriaren “errelato” bakar sortzenlagundu behar duenik: prismadesberdinak erakutsi behar ditu,alderdi guztiak landu, eta hauekzenbat eta anitzagoak eta askota-rikoagoak izan, orduan eta hobe.Ingelesez irakurriko dutezure liburua: nola azaldu he-mengo gatazka bertatik biziizan ez dutenei? Hori izan da zailena, estatubatuarbati, adibidez, gure kontu hauekazaltzea. Atzerritar batek ez duhemengo errealitatearen aurreezagutza. Hori dela eta, hitzaurre

Page 6: JOKORAKO TOPALEKUA - md.uztcdn.com · ka edo azterketa egitea gehiago gustatzen zitzaidan, eta horri eutsi nion. Orduan, ez duzu sortzaile-tzat hartzen zure burua. Kritikariok ere

Gipuzkoan hondakinen kude-aketa sistemari buruzko eztabaida oso moduirregularrean ari da garatzen. Bada, ordea,orokorrean kontsumo eredu linealarekinapurtu eta jasangarritasunean oinarriturikoherri ohiturak bultzatzeko pausua eman duenudalerririk. Gurea, tamalez, ez dago tartean.

Eztabaidagai guztietan bezala, oinarri-oi-narrira jo beharra dago arazorik benetan baal dagoen edo ez ikusteko, eta balego, bene-tan gakoa non dagoen ikusteko, eta solaski-dea arrazoiaren bidez desarmatzeko. Kasuhonetan, ringaren alde batean, egungo jen-darte ereduaren muina, “interesen defentsa”dago, erraustegia, bosgarren kontenedorea,pasibotasuna, kontsumo mugagabea, nor-berekoikeria; beste aldean, jendarte bezalagure biziraupena bermatzeko ditugun “bete-beharrak”, eta horren alde hartzeko prestgauden konpromezuak ditugu, hau da, hon-dakinak gaika sailkatzeko sistemak, ekono-mia zirkularra, berrerabiltzea...

‘Oroimen laburra dugu’, zioen Hertzainak-ek, bai motel! Ahaztu egiten ote gara ba amalurraren errekurtsoak mugatuak direla? Guhiltzean gure seme-alabek hemen jarraitukodutela? Eta zer da utziko dioguna? Errauste-giak? Lur hilak? Zabortegiak?

Eta zer dela eta? Guk eguneroko ohiturakaldatzeko gogorik ez dugulako? Zikina dela-ko? Itsusia delako? Tristea da; ezer jakin ezeta kalean entzundakoaren arabera jardutea,herriaren etorkizuna jokoan den bitartean.

Bestalde, gai honen inguruan azken aldianPNV-k hartu duen postura demokratari ezdiot sinesgarritasunik topatzen, ziur bainagoherri galdeketa eta sinadura bilketek, herrita-rrei euren herrietako proiektuen ingurukoerabaki garrantzitsuenetan parte hartzekohitza ematea baino, atez ateko sistema boi-koteatzea duela helburu. Tartean dirurik ezbalego, hau ere ez nuke ulertuko. Eta zuek?

Baina, dirudienez denok nahi dugu birzi-klatzea, beraz, badugu bi aldeek konsentsualortzeko puntu bat. Adostu dezagun, beraz,

Interesak Vs Betebeharrak

� � �Tristea da; ezer jakin ez etakalean entzundakoarenarabera jardutea, herriarenetorkizuna jokoan denean

� � � � � � � � � � � � � � � �hodei mendinueta� � �

zein den erabiliko den sistema, adibide mor-doa daukagu eta Gipuzkoan bertan.

Udalak, hau jakinik, erantzun bat emanbehar du lehenbailehen. Nik badut proposa-mena: Erdi kalean atez ate jasotzen da zabo-rra orain ere, beraz programa piloto bat jardaiteke; atez atekoa hilabetez Erdi kalean(niri berdin zait nik ere egitea, norbaiti moles-tatzen badio). Eta beste auzo batean, bosga-rren ontzia. Kontrol programa egoki batekinbermatu, eta hil bukaeran birziklapen tasahandieneko sistema jarri herri osoan. Denokbaikaude birziklatzearen alde, edo ez?

Etorkizun hobe baten alde egiteko gogoabadugu, zenbakiek, arrazoiak, hitz egin deza-tela. Horretarako betebeharrak guztionakdira, erantzun beharra dugu. Horrela ikustenez duenak, bere burua beste guztiaren gaine-tik jartzen du. Hori ez da inposaketa?

Krisi garaian omen gaude; entzuna dut kri-siak aldaketa esan nahi duela, eta hemendugu elkartasunean, errespetuz eta ardura-tsu jokatzeko aukera paregabea, gure herrimaitea jasotzen ari den jipoiaren aurreanherri gisa, duintasunez eta denon artean zer-bait berria eraikitzeko aukera. Egunerokogauza txikiak aldatuz mundu hobe bat posi-ble dela uste dutenentzat, eta uste ez dute-nentzat, froga bikaina da atez atekoarena.�

iritzia � � � � � � � � �06

Page 7: JOKORAKO TOPALEKUA - md.uztcdn.com · ka edo azterketa egitea gehiago gustatzen zitzaidan, eta horri eutsi nion. Orduan, ez duzu sortzaile-tzat hartzen zure burua. Kritikariok ere
Page 8: JOKORAKO TOPALEKUA - md.uztcdn.com · ka edo azterketa egitea gehiago gustatzen zitzaidan, eta horri eutsi nion. Orduan, ez duzu sortzaile-tzat hartzen zure burua. Kritikariok ere

A rroxa, betidanik gehiengustatu izan zaidan kolorea izan da, hunkiga-rria eta samurtasuna adierazten didana.Mundu ‘arroxa’, pertsona ‘arroxek’ osatzendute. Era batera edo bestera, bizitzaren aldegogorra ezagutu duten pertsonak dira,sentsibilitate handikoak. Beraien esaldiakoparitzean, bizitzak, momentu zailenetan ira-katsitako guztiak, zentzua hartzen dueladirudi.

Zortez, nire bizitzan, pertsona ‘arroxa’ugarirekin egin dut topo, beraien arteanaingerutxo txiki bat. Oso gaztea izanik,bizitzaren alde ilunak ezagutu ditu eta, halaere, beti ikasten ari dela dio: “Nago, hemen-dik ere zerbait ikasiko dugu, bizitza ikasketabat da”.

Hurrengoarekin ezkontza batean eginnuen topo: 28 asteko umea galdu berrianuen. Aspaldi ikusi gabe nengoen lagunbatekin hitz egin nuen eta halakoetan ohikoaden galdera egin zidan: “Zer moduz zaude?”.“Gaizki, dena niri gertatu behar! –erantzunnion–”. “Zer pentsatzen duzu zuri bakarrikgertatzen zaizkizula gauza txar guztiak? Be-giratu nir i ! Aurrera egin behar duzu!”.Uffa! Txikitan gurasorik gabe geratu zenlagun hari zer kontatu behar nion ba nik?Lotsatu egin nintzen! Biktimismoan sartutanengoen, eta berarekin hitz egin ondoren,beste jarrera bat hartzea lortu nuen. Indarrezbetetako jarrera! Aurrera egiteko gogoa sen-titu nuen!

Xanjuandegiko festetan ezagutu nuenbikote ‘arroxa’ bat. Zoragarriak biak, goxoak.Oraindik gogoratzen naiz karpan, nirelagun zoro batekin nengoela bikote ‘arroxa’honek oparitu zidan esaldiaz: “Poz ematendigu, bizitzaz gozatu ahal duzula ikusteaz”.Haiek oparitutako esaldiari buelta askoeman nizkion. Banaketa prozesu bateanmurgilduta nengoen garai hartan, soil-soilikbizitzea nuen helburu. Horrelako esaldiaentzuteak, alaitasunez bizitzeko indarra

Mundu arroxa

� � �Bizitzaren alde gogorraezagutu duten pertsonakdira, sentsibilitatehandikoak

� � � � � � � � � � � � � � � �nagore illarramendi� � �

eman zidan, nire aurpegian irribarre bat jarrizuten. Momentu hartan pentsatu nuenabaino eragin handiagoa izan zuen esaldihark! Irribarreak oraindik nire aurpegiandirau! Bereak pasatuko zituzten ziurrenik, etaoparitu zidaten esaldiari esker bizirik sentitunintzen.

Besarkada arroxaAzkenekoa, ikasle ohi bat da. Hark ez zidan hitzezko esaldirik oparitu ez, baina baieskatu gabe inoiz inork oparitu didan isiltasu-nezko besarkadarik goxoena, juxtu gehienbehar nuenean. Bakarrik ez nengoela sentitunuen!

Eskerr ik asko nire pertsona ‘arroxa’guztiei, zuek ikasitako guztia besteekinelkarbanatzeagatik. Zuei esker pertsonaaskok irri egin dezakegu. Zuei guztioi esker‘arroxa’k nire kolore gustukoena izaten jarrai-tuko du. Zuei esker nire mundu ‘arroxa’ zora-garria da! Zuek osatzen duzue nire mundu‘arroxa’.�

iritzia � � � � � � � � �08

Page 9: JOKORAKO TOPALEKUA - md.uztcdn.com · ka edo azterketa egitea gehiago gustatzen zitzaidan, eta horri eutsi nion. Orduan, ez duzu sortzaile-tzat hartzen zure burua. Kritikariok ere

Zergatik aukeratu zenuen Teleko-munikazioko Sistemen Ingeniari-tza gradua? Eta zergatik MUn?Betidanik teknologia mundua gustatuizan zait. Egunero erabiltzen ditugunmugikor, telebista, irrati eta informazio-aren alorreko gailu eta zerbitzuek nolafuntzionatzen duten jakinminak bultza-tuta edo, batxilergoa egin ondorennahiko garbi nuen nire aukera.

Bestalde, unibertsitate bat aukera-tzerako orduan, egia esan ez nintzenate irekietara inora ere joan, baina le-

Arazo berrien aurrean ikasteko

motibazio bezala ikusten dut

enpresako proiektua”Jon Olaizola (Azkoitia, 20 urte) Telekomunikazioko Sistemen Ingeniaritzagraduko 3. maila ikasten ari da MONDRAGON UNIBERTSITATEAn. Elkarrizketahonetan kontatu digu nola ikusten dituen unibertsitatea eta ikasketak.

“ta eta gauzapenera bideratzen da, etahonek aurretik ikastorduetan ikasita-koa hobeto barneratzen eta kontzeptuasko ulertzeko aukera ematen du.

Bestalde, ebaluaketan zeharreko lankarga handia da eta honek eskola or-duez kanpoko denbora dezente eska-tzen du.Etorkizunari buruz zeintzuk dirazure asmoak?Datorren ikasturtean, 4. mailan, atzerri-ra ikastera joateko aukera izan arren,enpresa batentzako proiektu bateanmurgilduta egongo naiz MUn bertan.Lan mundura sartu aurretik, enpresabatek benetan dituen arazoei irtenbi-dea emateko aukera izateak eta enpre-sa horrek ikasleongan jartzen duenkonfiantzak proiektuan buru-belarrikonprometitzera garamatza, beraz,arazo berrien aurrean ikasteko motiba-zio bezala ikusten dut esperientzia hau.

Etorkizunera begira, master bat egi-teko asmoa dut, eta aukera suertatzenbazait, agian atzerrian egitea erabakikodut. Izan ere, gazteok egun dugun lanegoera penagarria dela eta, norberakbere jakintzak zenbat eta gehiago za-baldu askoz hobe.

hengusu eta inguruko jendeari entzun-dako esperientziak kontuan hartuta,MUra etortzea erabaki nuen. Orain ba-dakit aukera egokia hartu nuela, izanere, Goi Eskola Politeknikoko metodo-logia nabarmentzekoa iruditzen zait.Beste unibertsitate batzuekin aldera-tuz, azterketak ebaluaketa osoan zeharbanatzen dira, ebaluaketa bukaerakoestuasunak arinduz.

� � �“Nabarmentzekoairuditzen zait Goi EskolaPoliteknikoko metodologia.Alde praktikoari garrantziahandia ematen zaioMondragonUnibertsitatean”

Nola definituko zenuke Goi EskolaPoliteknikoan jasotzen duzunikasteko metodologia?Alde praktikoari garrantzia handiaematen zaio. Seihileko bakoitzaren zatigarrantzitsu bat proiektu baten ikerke-

www.mondragon.edu/prest

Page 10: JOKORAKO TOPALEKUA - md.uztcdn.com · ka edo azterketa egitea gehiago gustatzen zitzaidan, eta horri eutsi nion. Orduan, ez duzu sortzaile-tzat hartzen zure burua. Kritikariok ere

� � �ESANA DAGO� � � � � � � � � �

� � �“Haurbakoitzarengaitasunaidentifikatu etasustatzea duguxede”AMAIA AMEZUAGAGAR Adimen GaitasunHandia proiektukokidea

� � �“Nire ametsaargazkilaritzatikbizitzen jarraitzeada”AINARA GARCIAargazkilaria

� � �“Denboraldiapixka batirregularra izan da,baina positiboaizan dela esango nuke”IMANOL ZUBIZARRETAAzpeitia-AzkoitiaISBko jokalaria

Amaia Zumeaga.

� � �HIZKUNTZ ESKUBIDEAK� � � � � � � � � � � � � � � � � � � �

GORA. Kaleko karteletan euskara nagusi.Erretiroagaitik ez, baina erretiroagatik litzateke zuzen eta egoki. Nolanahi ere,kartela euskara hutsean jartzeagatik, hamar puxtarri saltzailearentzat! � Uztarria

BEHERA. Kartel ziztrina; gainera, gaztelania hutsean.Nuarbeko Ibai-Eder urtegian lanak ari dira egiten, eta bidea itxita dagoela adieraztenduen oharra ezin euskaraz txukun jarri. Hau marka! � Uztarria�

��

iritzia � � � � � � � � �10

Page 11: JOKORAKO TOPALEKUA - md.uztcdn.com · ka edo azterketa egitea gehiago gustatzen zitzaidan, eta horri eutsi nion. Orduan, ez duzu sortzaile-tzat hartzen zure burua. Kritikariok ere

� � � � � � � � � iritzia 11

Fama txarra duen negu busti eta gordinaatzean utzi eta poeten inspirazioa goreneraeramaten duen udaberria indarrean dugu.Natura biziberritu da, berde-berde koloretsu,lirain eta eder. Gu ere aldatu gara, bista alaituzaigu eta bizipoza da nagusi. Nahiz eta, natu-ra indartzen duen udaberri iraultzaileak guregorputzak ahuldu. Alergia dela, astenia dela,polena dela, hain polita den urtaroa torturabihurtzen da.

Naturak bere betiko bilakaerari zintzojarraitzen dion bitartean, gure bizitzakeboluziotik gutxi eta inboluziotik asko. Okerra

Burua eta bihotza� � � � � � � � � � � � � � � �txetxu urbieta� � �

� � �IKUSTEKOA!� � � � � � � � � � � � � � � � � � � �

�ISTRIPUZ ALA NAHITA?Azken aldian, herriko trafiko-seinaleak erdi etzanda ari dira azaltzen, lurrean ez daudenean. Bietakoren bat: edo autoa gidatzeaahaztu zaigu azpeitiarroi, edo larunbat gauetako indarrek dute eragina. Guztiz eraisterako kendu zuten, behintzat, Perez Arregiplazako seinalea. �� Uztarria�

okertzen artista bihurtu gara. Zoriona ustelazen eta ustelkeriak gain hartu digu. Urreazena kaka da. Gizaki izate hutsa izateagaitikserietetik zetorren hezkuntza eta osasuna,pack berezietan saltzen den extra bilakatuda. Poltsikoa bahitu eta nazioanalizatu digu-te.

Burua eta bihotza, ordea, oraindik gureakdira. Luze egiten ari zaigun negu beltzaamaitu eta udaberri argitsurako bidean gure“bueno y barato” burua eta bihotza dira. Luzejoko duen zeharkaldirako heldulekuak erebeharko ditugunez, gure Paris Reala izan lite-

ke. Eta Realaren parabolak egoeraulertzeko balio lezake. Aberatsek bezala bizinahirik kiebra jotzeraino iritsi, desagertzekozorian izan, xentimorik gabe gelditutakoanbetiko oinarri eta sustraira jo; eta ondoeginiko lanarekin eta pazientziarekin kimuberriak sortu dira eta berriro ere, apaltasunezeta etxeko jenero xumearekin, edonoribegietara begiratzeko beldurr ik ezdugu. Noski ahal dela, baina ez digute eman-go, eta ematen badigute zerbait gaizki egin-go dugu, behar duguna geuk irabazi beharkodugu.�

Page 12: JOKORAKO TOPALEKUA - md.uztcdn.com · ka edo azterketa egitea gehiago gustatzen zitzaidan, eta horri eutsi nion. Orduan, ez duzu sortzaile-tzat hartzen zure burua. Kritikariok ere

iritzia � � � � � � � � �12

� � � � � � � � � � � � � � � �alex silva� � �

� � �APIRILEKO ARGAZKIEN OINAK. HIL HONETAN...� � � � � � � � � � � � � � � � � � � �

ENOK. Batzuk sortzaile sena barruan dute. Hori froga-tzeko aukera eman digu Uztarriako komunitateak. Aldizka-riko apirileko alean ikusi genuen ‘Museoko berriketak’obra eta ondoren sarean gozatzeko aukera izan dugu ko-laboratzaile sortzailearen eskutik. Bi baten prezioan.

Aukera desberdinak

BETHARRAMGO ARETOA. Azpeitiak izan ditu hu-tsuneak kulturari dagokionez. Azkenaldian eman dira pau-soak eta pixkanaka loratzen doa. Izan ere, haziak betiegon dira, lorontziak falta ziren. Gune horietako bat daBetharramgo erakusketa aretoa. Bazen garaia gurean ga-norazko bat izateko.�

Gozamenerako gunea

CORRUGADOS. 60 urte pasatu dira Azpeitiko bihotzean motorra piztu zutela.Kea etengabe atera izan da bertatik, beltza. Sumendiak, lurrikarak, mendiak... dene-tarik eragin eta sortu omen ditu motor horrek; baina, badirudi, orain itzaltzen aridela. Boteprontoan, albiste ona dirudi kutsadura gelditze aldera, baina itxierareneraginak ez dakit egokiagoak izango ote diren.

Herriko tximiniaren azken keak

AITOR ZUBIZARRETA. Azkenaldian askotan entzun izan ditugu kanpora do-azen gazteen istorioak. Gehienetan etorkizun hobeago baten bila, baina ezer lotutaizan gabe, ilusio asko zapuztuak izaten dira, ordea. Zubizarretaren kasua ez da ho-rrelakoa. Nahiko etorkizun oparoa eta distiratsua izango duela dirudi, Portlandenzain. Zorte on eta gogoan izan Azpeitia!

Herrikoak nazioartera

Page 13: JOKORAKO TOPALEKUA - md.uztcdn.com · ka edo azterketa egitea gehiago gustatzen zitzaidan, eta horri eutsi nion. Orduan, ez duzu sortzaile-tzat hartzen zure burua. Kritikariok ere

Oraingo honetan, nire nahia da gurasoei azal-tzea gure seme-alabek arazo bat dutenean, gureeginbeharra ez dela arazo hori konpontzea eta eran-tzuna bat batean ematea. Gauza bera, gure seme-alaba ez direnekin ere. Adibidez, kalean norbaitekintopo egiten dugunean, eta arazo bat kontatzen di-gunean, gure lehenengo inpultsoa erantzuna ema-tea izaten da. Gehienetan, bestearen nahia, entzu-tea eta ulertua sentitzea izaten da, ordea.

Gure seme-alabekin, entzute enpatikoa burutze-az gain, hau da, bestearen lekuan jarri eta honeksentitzen duena, sentitzen ahalegintzeaz gain,arazo horren aurrean, aukera edo soluzio ezberdi-nak aurkitzen lagundu behar zaie, eta horiek balora-tzen, dituzten ondorioen arabera. Aukeren azterke-ta egin eta gero, aukera dezala berak berarentzategokiena dena. Agian, gurasoarentzat ez da ego-kiena izango, baina berak jasan behar ditu bere on-dorioak. Askotan gurasooi gure seme-alabek ondo-

Seme-alaben arazoak� � � � � � � � � � � � � � � �amagoia aizpuru� � �

rioak jasatea zaila egiten bazaigu ere, oso garrantzi-tsua da, haurrek edo nerabeek ondorioen bidez bi-zitzako ikasketa burutzea.

‘Alternatiben explorazioa’ izena duen baliabidehorren bidez, seme-alabei arazoei modu egokianaurre egiten erakusteaz gain, arduratsu izaten etabizitzarako ezinbestekoak diren baliabideak ahalbi-detzen dizkiegu. Haurren adinera egokituz, oso txi-kitatik hasi daiteke estrategia hau erabiltzen. Adibi-dez: Jonek bost urte ditu eta globoa puskatu diote-lako negarrez joaten da amarengana. Amak: “zergertatzen zaizu?”. Jonek: “Mikelek globoa puskatudidala”. Amak: “Zer egin dezakegu?”. Jonek: “Berariere puskatu”. Amak: “Eta horrez gain?”. Jonek:“Esan zergatik egin duen hori!”. Aukerak aztertu on-doren, ondorioen azterketara bideratzen du amak:“Zer gertatuko da, lehenengoa egiten baduzu?”.Umeak, berak erabakitzen du, ondorioen arabera,eta bera da, hartu duen erabakien arduradun!�

Ikusi gaituzu. Edozein bidetan edo autobusetan.Begirada galduak. Batzuetan, eskuak mugitzen etaezpainetan otoitz bat. Orduan kezkatu zara herri ho-netako andre guztiek kalean zehar bakarrik hitz egi-ten dutelako. Finean pentsatu duzu: Ezin da portae-ra normala espero, emakumeak dira. Gehienetaneroa femeninoa baita, eta heroiak maskulinoak.

Baina ez dugu bakarrik hitz egiten, gure arteanegiten dugu. Elkarrekin egon ezin garenean, batekgaldera bat egiten du, beste baten erantzunarenzain. Eta bestearen intuizio magikoari esker, errepli-ka ematen dio. Ez gara sorginak, ez gaude sorgin-duak, emakumeen antzerki tailerrekoak gara. Duelahamar urte Alaitz Olaizola tailerra antolatzen hasizen eta hil honen 31n, 29 andrek Sanagustingo es-zenatokitik oparituko dizuegu gure azken lana.

Emakumeok, ohikoa denez, seriotasun handizhartzen dugu lan hau. Berdin da porru-patatak pres-tatzea, pixoihalak aldatzea edo, orain bezala, antzer-

Bakarrik hitz egiten� � � � � � � � � � � � � � � �miren alcedo� � �

ki testua buruz ikastea, beti zintzotasunez hartzendugu ardura. Beraz, guretzako astia lortzea kosta-tzen zaigunez, trenean edo paseatzen, hizketak bir-pasatzen ditugu.

Emakumeoi ez zaigu bakarrik hitz egitea gusta-tzen. Ezta erosketak egitea, ezta munduari buruzpentsatzea ere. Hori guztia bakarrik egiteko kapa-zak bagara ere, gure asmoak eta kezkak konparti-tzea gustatzen zaigu. Eta ez soilik antzerkizaleei.Jakin-mina eta konpartitzeko nahia daukaten ema-kume asko daude Azpeitian eta orain badaukagunon: Emakumeen Txokoan, plaza ondoan, estalita-ko parkearen alboan.

Han elkartzen gara antzerkia egiteko, euskaraikasteko, dantzatzeko, osasunaz mintzatzeko, ha-rreman berriak egiteko edo... Han gure aisia bete-tzen dugu eta, are gehiago, gure burua geuk eta ezbesteek kontrolatzen ikasten ari gara.

Inoiz baino sanoagoa daukagu burua.�

Galdetzen hasita, herriko zenbat etxe

hutsi aplikatu zaie Higiezinen Gaineko

Zerga gehigarria? � Uztarria

Udaberrian

alergiarik izaten

al duzu?� Ainitze Agirrezabala

ALBERTO URANGAerretiratua

“Bai, alerjiakizaten ditut.Hautsarekin ezezik, hego-haizearekin ere

bai, asko sufritzen dut. Urtean bisasoi izaten ditut horrela fuertexamarrak, udaberria etaudazkena. Egundokodoministikuak egiten ditut”.

PATXI LIZARRALDEerretiratua

“Hautsari,polenari etahezetasunari diotalerjia.Baserritarra naiz

izatez, baina belarretan etabaserrian ez dut ibiltzerik izan.Lagundu bai, baina gutxi,atxiska, doministikuka hastennintzen, lehertzeraino.Begietatik negar batean,beldurtzeko moduan.Belarrondoaren hautsa daguztietan txarrena. Baserrianbaratzan aritze naiz, bainalanbidez mekanikoa izan naiz”.

RAMON ETXEBERRIAerretiratua

“Sekula ez. Etaburukomina,katarroa... horiekdenak zer direnere ez dakit

oraindik. Geroago, denak bateraigoal izango ditut baina...Tailerreko hautsari bai, haribanion alerjia. Gineako egurrezbetetako kamioiak eskuzhusten genituen eta eztarrikomina eragiten zigun hautsak”.�

���INKESTA� � � � � � � � � � � � � � � � � � � �

� � � � � � � � � iritzia 13

Page 14: JOKORAKO TOPALEKUA - md.uztcdn.com · ka edo azterketa egitea gehiago gustatzen zitzaidan, eta horri eutsi nion. Orduan, ez duzu sortzaile-tzat hartzen zure burua. Kritikariok ere

iritzia � � � � � � � � �14

� � �ZER DIO?� � � � � � � � � � � � � � � � � � � �

A ddictus’ latineko hi-tzak esaten duen bezala, adiktoaeta esklaboa gauza bera da. Hauda, pertsona bat norbaiten edozerbaiten mendekotasuneanegotea. Munduko OsasunarenErakundeak, kalkulatzen duenez,munduko biztanleria, gero etagehiagotan murgiltzen ari daadikzio desberdinen agindupean.Beraz, esan dezakegu, gure gi-zartearen izurritea dela. Oro har,leku eta maila sozial guztietarairisten dena.

Lehenik eta behin, aipatubehar da betidanik ezagutu ditu-gula era bateko edo besteko de-pendentzia sozialak. Esaterako,kirol eta joko apustuak hain eza-gunak ditugunok Euskal Herrian,drogen edo sustantzia kimikoenmendetasuna, telebista aurreanlotuta ordu mordoa egotea eta la-nerako edo kiroleko orduak pila-tzea, besteak beste.

Egun, informazio asko eskuandugunez, badakigu adikzio motaberriak sortu direla azken urtehauetan, eta gainera, indar han-diaz sartu ere. Adibide gisa, orain

� � � � � � � � � � �luis gurrutxaga� � �

(herritar bat)

Gizarte adikzioak

ez zaigu harritzen, betidanik eza-gunak ditugun filmetako artistafamatu askoren sexuarekikoasetu ezinak. Ildo beretik, kontsu-mismoak bultzaturik, erosketakegiteak sortzen digun zirrara be-rezi horren loturak ere kontuanhartzekoa da (erositakoaren %70 konpultsiboki egiten omenda). Baina adituek diotenez,egungo azpikotasunen erregea,Internet eta Teknologi Berriengehiegizko erabilerak dakarkigu-na dela. Bai, lau pertsonatatik batteknologi berriekin kateatutadago. Datu hau, lautik bat, izuga-rria eta kezkagarria da aldi bere-an.

Arazo hau, nerabeen munduanematen da batik bat. Onartubeharra dago, duela gutxi, Tekno-logi Berr ien aurrerapausoaerraldoiak baliabide ezin hobeakeskaintzen dizkietela gazteei. Baiasialdirako edota solasaldirako,bai sorkuntzarako. Hain zuzenere, ikasketa lanak egiteko,lagunekin harremanetan jartzeko,musika entzuteko, filmakikusteko, sentimenduak adieraz-

teko, argazkiak egin ala parteka-tzeko besteekin. Funtsean milakagauza burutzeko erabiltzen duteordenagailua, sakeleko telefo-noa, tablet-a, kontsolak eta ko-munikazioa Internet bidez erraz-ten duten hainbat gailu. Jokabidehauek ez dira, berez kaltegarriak,baina, behin eta berriz errepika-tzen badira, orduz ordu, konpul-tsiboki; beraien esklabu bihur-tzen gara.

Halaber, gizarteko mendetasu-nen ondorioei dagokienez zeraesan dezakegu; alde batetik,psikikoak daudela, hots,pertsonaren burua hondatzendutenak eta beste aldetik, fisiko-ak, gorputza gutxituta edo erdigaixo uzten dutenak. Esaterako,ezaguna da alkoholak gibelajaten duela, baina, droga kimiko-ek garunean sarraskia egitendute. Era berean, Teknologi Be-rrien menpekotasunak bere az-tarna uzten du. Zorionez, egungogizarteak badu ondorio haueiaurre egiteko baliabiderik: taile-rrak, zentru bereziak eta halako-ak, bertan banakako jokabide-te-

rapiak , psikoterapiak eta halako-ak lantzen dituztenak...

Era berean, adikziodunpertsonaren ingurukoek sufritzendute hauen dependentzia.Berdin da zer motatakoa denjatorr ia: lanarekikoa bada, sexu harremanekotan bada,edota jokoarekin itxututa badago(ludopata)… Argi dago, bai fami-likoek, bai lagunek eta albokoek,adiktoaren hutsuneak, egon-ezina, eta gabeziak pairatzen di-tuztela.

Amaitzeko esan nahi nuke,norbanakook garela adikzioarenbaten aurrean arduradunak.Ikasi dezagun, neurri batean,gauza guztiak egokiak direla etagehiegikeriak, beti izan diren be-zala, kaltea eragiten digutela. La-burki esanda, amildegira bultza-tzen gaituztela. Eta gure mundua-rentzat aurrepausoa dena –Inter-net, TBak– ez dezagun atzera-pauso edo mendekotasunbihurtu.�

���Lau pertsonatatikbat teknologiaberriekin kateatutadago. Datukezkagarria da

� � �Munduarentzataurrerapausoa denaez dezagun bihurtuatzerapauso edomendekotasun

Page 15: JOKORAKO TOPALEKUA - md.uztcdn.com · ka edo azterketa egitea gehiago gustatzen zitzaidan, eta horri eutsi nion. Orduan, ez duzu sortzaile-tzat hartzen zure burua. Kritikariok ere

� � � � � � � � � iritzia 15

Hemen nauzue berriro libu-ru bat aurkezten. Azkena irakurriditudan liburuetatik hauxe go-mendatuko nuke La conjura delos necios. Liburua euskararaitzulita ote dagoen aritu naiz bila,baina tamalez oraindik ez duteeuskaratu. Amerikako Estatu Ba-tuetako idazle batena da, berazjatorriz ingelesez idatzitakoa.

Idazlea John Kennedy Toole da.Bere bizi motxean bi liburu idatzizituen: bata 16 urte bakarrik zi-tuela La biblia de Neón eta bes-tea 31rekin La conjura de los ne-cios. Azken horrengatik, besteenartean, Pulitzer sari famatua lortuzuen, nahiz eta berak jaso ez. Li-burua idatzi zuenean batzuenga-na zein besteengana joan zen pu-blikatuko zuen bakarren bat aur-kitu nahian. Aurkitzen ez zuenez,era bat lur jota bilakatu eta bere

‘La conjura de los necios’

burua hil zuen 32 urte zituela.Bere amaren saiakeragatik argi-taratu zen azkenean liburua, etasari bat baino gehiagoren jabeizan da harrezkero.

Liburua 1980an kokatua dago.Nahiz eta esan litekeen liburu ko-mikoa dela, oso kritikoa da mun-duarekin eta nola muntatua da-goenarekin. Pertsonai nagusia Ig-natius Reilly da. Benetan ondolortutako pertsonaia da eta nobe-la guztiari lotura bikaina ematendiona. Bere bidez nobela honekirakurlea pasarazten du barre egi-tetik nahigabera. Pertsonai nagu-sia New Orleansen bere amarenetxean bizi den gazte pintoreskobat da. Maite ez duen herri horre-tan lan bila dabil bere amak edu-kitako istripu batek sortutakogastu handiak ordaindu ahal iza-teko. Bide horretan era guztieta-

ko pertsonai arraro eta interesga-rriekin harremanak edukitzenditu. Hainabt istorio sortzen zaiz-kio Ignatiuseri eta bizitzea tokatuzaion garaiaren gaineko kritikazorrotza egiten du. Ez du inor be-hatza begian sartu gabe bakeanuzten. Nobela aurrera doan hei-nean, kristoren kaka nahasteasortzen joaten da, bukaeran denalehertuaz.

Nobelak lehen erdia hobea dubigarrena baino, eta bukaeran ja-rraipena edo bigarren zati bat be-harko lukeen sentsazioa geratuzait.

Gomendagarria da liburu hau,nahiz eta badakidan batere gus-tatuko ez zaien irakurleak egongodirela. Hori bai, irakurtzea eraba-kitzen duzuenoi esango nizuekehasieran pazientzia pixka bat iza-tea, traman sartu arte.

� � �KRITIKA� � � � � � � � � � � � � � � � � � � �‘La conjura de los necios’ nobela

Autorea. John Keenedy Toole.Argitaletxea. Anagrama,1992.Orrialde kopurua. 392.Salneuria. 10 €.

� � � � � � � � � � � � � � � �luix juaristi� � �

Ostirala zen, edo osteguna, eta ez zego-en futbolik aste hartan. Elkartean geundenafari-pasara egiten, eta ez dakit nola hasiginen, baina bat-batean liburuez ari ginen hiz-ketan, literaturaz, eta noski, liburuen bitartezmunduaz, politikaz, ekonomiaz, sexuaz jar-dun ginen. Bizitzaz, alegia.

Ez dakit nor hasi zen, baina Batek JosephConrad aitatu zuen, ‘Ilunbeen bihotzean’ no-belak Afrikari buruz egiten digun erretratuanolakoa den. Eta ondokoak Ford Coppolakzinemara eraman zuela esan zuen: ‘Apoca-lipsy now’ filma beste garai batean kokatua

Loreak (II)� � � � � � � � � � � � � � � �eñaut frantzesena� � �

egonagatik nobela horretan oinarrituta dago-ela.

Atzetik etorri zen beste liburu batzuen aita-mena ere: Harkaitz Canoren ‘Twist’ puskakaeta denbora luzez irakurri zuen Urliak, eta be-rriro irakurtzeko asmoa agertu zuen. Guztieigomendatu zien. Sandiak Sarrionandiaren‘Moroak gara behelaino artean’ aitatu zuen.Gutxi irakurtzen omen du azken aldian, bainaliburu horrekin ari da borrokan. BerendiakRamon Saizarbitoriaren ‘Martutene’ daukazain, hasiera batean liburukote horrek ema-ten duen pereza gainditu eta laster batean

hasiko dela esan zuen. Beste hainbat liburu ere aitatu genituen:

Lucio Urtubiaren liburua irakurri behar dugu-la esan zuen G-k. Kunta Kinte-ren ‘Sustraiak’ari omen da irakurtzen bera. Alaa Al Aswani-ren ‘Jakobian eraikina’ zuen esku artean J-k.Mahaiaren beste puntan, Nuria Roca-ren li-buru bati buruz ari ziren batzuk, mundialadela, irakurri beharko genukeela.

Eta momentu batez, mundua konpondugenuen beste behin. Batzuetan, futbolariekzapaltzen ez dituztenean, loreak ateratzendira zelaietan.�

Page 16: JOKORAKO TOPALEKUA - md.uztcdn.com · ka edo azterketa egitea gehiago gustatzen zitzaidan, eta horri eutsi nion. Orduan, ez duzu sortzaile-tzat hartzen zure burua. Kritikariok ere

Oroimen-irudiakHerriko hainbat txoko, kale, mendi eta biribilgunetandauden eskulturen argazkiekin bilduma osatu duUztarriak. �� Ainitze Agirrezabala

mamia � � � � � � � � � klik!16

LOIOLAKO SAN INAZIO.Marcial Agirre eskultoreak Erromanzizelkatu zuen irudia eta 1882an.elizaren eskalinataren behealdean jarrizuten. Geroago, eskaileren erdikomesetara lekualdatu zuten. 1943an,Loiola eta Azpeitia lotzen zituenetorbidea eraiki zutenean, eskulturaaurrera ekarri zuten.

Page 17: JOKORAKO TOPALEKUA - md.uztcdn.com · ka edo azterketa egitea gehiago gustatzen zitzaidan, eta horri eutsi nion. Orduan, ez duzu sortzaile-tzat hartzen zure burua. Kritikariok ere

�DIEGO GARCIA, AZKOITIAR KORRIKALARI HANDIA.Diego Garcia lasterkalari azkoitiarra hil zen Loiolan, Azkoitia-Azpeitia maratoi erdirakoentrenatzen ari zela, bihotzekoak jota, 2001eko martxoaren 31n. Xebas Larrañaga eskultoreakegin zuen korrikalariaren omenezko irudia. Azkoitiar korrikalari handia hil zeneko lehenengourteurrenean jarri zuten eskultura, heriotzak harrapatu zuen lekuan. Azpeitian bizi zen Garcia.

klik! � � � � � � � � � mamia 17

AMATASUNA.‘Amatasuna’-ren irudia jarrizuten LoiolabidekoAuzarazako biribilgunean,2005eko urtearen hasieran.Egilea, Xebas Larrañagaeskultore azkoitiarra, DiegoGarciarena egin zuen bera.

Page 18: JOKORAKO TOPALEKUA - md.uztcdn.com · ka edo azterketa egitea gehiago gustatzen zitzaidan, eta horri eutsi nion. Orduan, ez duzu sortzaile-tzat hartzen zure burua. Kritikariok ere

JOSE ARTETXE IDAZLEAREN BUSTOA.Bere izena daraman kalean, anbulatorio aurrean, dago JoseArtetxe (1906-1971) idazlearen harrizko bustoa. Aurretik, ZelaiLuzen egon zen idazlearen monolitoa, baina 1996koekainaren 24 goizean Urola ibaian agertu zen.

�MENDEURRENEKO ESKULTURA.Zezen-plazaren ehun urteak ospatzeko, besteak beste,Antonio Oteizak egindako eskultura inauguratu zuten,2003ko ekainaren 8an.

mamia � � � � � � � � � klik!18

�1.200 KILOKO ALTZAIRUA.Loiolako San Inazioren oroimenez, Eduardo Txillidakegindako ‘Enparantza II’ eskultura inauguratu zuten, 2000koapirilaren 10ean. Basilikaren ondoan dago.

�OLAZKO AMAREN IRUDIA.Loiola eta Azpeitia lotzen zituen etorbidea inauguratzean,1943an, jarri zituzten Olazko birjinaren irudia eta oroitarria.

Page 19: JOKORAKO TOPALEKUA - md.uztcdn.com · ka edo azterketa egitea gehiago gustatzen zitzaidan, eta horri eutsi nion. Orduan, ez duzu sortzaile-tzat hartzen zure burua. Kritikariok ere

�‘TAKOLO’ MENDIZALEA.Takolo baserriaren ondoan Joxe Urbieta 'Takolo' mendizalearen irudia duen eskultura jarri etalizarra landatu zuten, 2001eko maiatzaren 26an, Diego Cruz azkoitiar artistak eginda. 2000.urteko abuztuan hil zen etxean, bihotzekoak emanda.

klik! � � � � � � � � � mamia 19

�SOKAMUTURRA.Jabier Iraetak sokamuturrarenomenez egindako eskultura2002an inauguratu zuten,pilotalekuan, jai karnabalean.

LANGILEEN OMENEZ.Industria eta langileak omendu nahidituen Antonio Oteizaren ‘Forjando’eskultura inauguratu zuten Landetakobiribilgunean, 2002ko abenduan.Eskultura Oteizak Azpeitian duenbigarrena da, bestea, ‘San InazioArantzazun’ Loiolako Santutegiarenatzekaldean dago. Aipatutako irudiezgain, badira beste hainbat, hala nola:Iturritxikikoa, alberkakoa, Olazkoamabirjinaren irudia...

Page 20: JOKORAKO TOPALEKUA - md.uztcdn.com · ka edo azterketa egitea gehiago gustatzen zitzaidan, eta horri eutsi nion. Orduan, ez duzu sortzaile-tzat hartzen zure burua. Kritikariok ere

Hautsak harrotutaHerriko ikastetxeak kezkatuta eta asaldatuta dituWert erreformak, eta hezkuntzan urak nahastutadabiltza, azken boladan. �� Ainitze Agirrezabala

Wert Hezkuntza ministroak aurkeztutako LOMCE erreforma proiektuak “eduki homogeneo eta z

mamia � � � � � � � � � hezkuntza20

Enegarrenez, beste estutubat eman nahi dio Espainiako Gobernuakhezkuntza arautzen duen legediari. Botererairitsi ahala, irakaskuntza eredua nahieran al-datzea ohikoa da aldiko gobernuarentzat.Agintean daudenen kolorearen arabera hez-kuntza sistema aldatzeak ikastetxeen lanabaldintzatzen du.

Azpeitiko ikastetxeetako arduradunei en-tzunda, Jose Ignacio Wert Hezkuntza minis-troak aurkeztutako erreforma aurreproiektua,LOMCE deritzona, deskalabru pedagokikoadela esatea ez litzateke urrunegi joatea.2011ko abenduan eman zuen jakitera PPrengobernuak aldaketa sakonak egingo zituelahezkuntzan, eta iragarritako asmoek hautsakharrotu eta zalaparta eragin zuten. Hasierakozirriborroan zeuden puntu batzuetan amoreeman du Wertek; besteak beste, LanbideHeziketara bideratutako ikasleak DBHko ti-tulazio gabe utzi nahi zituzten edota Espai-

� � �DATUA� � � � � � � � � � � � � � � � � � � �

7. hezkuntza erreforma. Jose Ignacio WertHezkuntza ministroak aurkeztutako erreformaproposamena frankismoaz geroztik Espainianegindako zazpigarrena da. Aurrekoa, 2006an eginzuen PSOE alderdiaren gobernuak.

Page 21: JOKORAKO TOPALEKUA - md.uztcdn.com · ka edo azterketa egitea gehiago gustatzen zitzaidan, eta horri eutsi nion. Orduan, ez duzu sortzaile-tzat hartzen zure burua. Kritikariok ere

entralistetan oinarritutako curiculum espainiarra” ezarri nahi du.

niako Konstituzioa goratzea helburu zuenikasgaia eman nahi zuten. Negoziazioak ne-goziazio, ministroak iragarri du aurreproiek-tuak ez duela aldaketa gehiago jasango etaDiputatuen Kongresura bere horretan era-mango dutela. Madrilgo Gobernuak ez duargi utzi hurrengo ikasturterako ala 2014-2015erako martxan nahi duen eredu berria.

Erreformaren helburua, “ikasleak espai-niartzea” dela adierazi du ministroak. Edukihomogeneo eta zentralistetan oinarritutakocurriculum espainiarra ezarri nahi du errefor-mak; euskara “espezialitateko” ikasgaitzathartu eta gaztelania indartu; ikasle ‘onak’ eta‘txarrak’ bereiztu eta ‘talenturik gabeak’ albo-ratu. Kritikoek, aurreproiektuaren kontra dau-denek –eta ez dira gutxi izan aurkako iri-tziak–, ezagutza memoristiko eta akademi-

koa hobetsi eta gaitasunak alboratzen ditueneredu ekonomizista izatea egotzi diote. Mu-rrizketez hornitutako neurria.

PPren gehiengo absolutuak ahalbidetuta,Espainiako Estatuan ezarri nahi duten hez-kuntza sistemak kezkatuta eta asaldatutaditu Euskal Herrian arloko eragile gehienaketa Azpeitiko ikastetxeak ere bai. LOMCE le-gearen aurrean dituzten kezkak jakin eta zer-nola eragingo dien jakite aldera, AzpeitikoIkastola Ikasberri Kooperatibako Aitor Una-nuerekin, Azpeitiko Ikastola Karmelo Etxega-raiko Begoña Sarasuarekin, Iraurgi Ikastetxe-ko Maje Agirrerekin eta Urola Ikastola BHIkoAlberto Izagirrerekin hitz egin du Uztarriak.

“Administrazio publikoaren aldetik dato-rren eta atzetik bultzada ideologikoa eta poli-tikoa dakarren beste doktrinamendu saiake-

hezkuntza � � � � � � � � � mamia 21

IKASGAI ARDATZAK INDARTU.Gaztelania sustatu. Egungo hezkuntzanoinarrizko gaitasunak ezinbestekotzat jotzendira, baina legeak dioenez, horiek alboratueta eduki kontzeptualen ezagutza izango danagusi. Finean, hezkuntza merkantilizatu eta“baliagarri” diren ikasgai ardatzak–gaztelania, ingelesa, matematika, biologia,fisika, historia– indartuko ditu. Oinarrizkoikasgaien curriculuma bere gain hartuko duWertek, eta horien edukia zehaztuko du.Euskara “espezialitateko” ikasgai jo, etagaztelania indartu nahi du PPk, euskararekin“orekan” egon behar duela adieraziz.

BEREIZKETA IKASLEEN ARTEAN.Baztertzailea. Ikasleek 14 urterekinaukeratu beharko dute zein bide hartu.Guztiek talentu bera ez dutela eta,errendimendu akademiko baxua dutenakLanbide Heziketara zuzendu nahi ditu, etagainerakoak unibertsitatera. Unibertsitateanikasle gehiegi dagoela eta bahea zorroztunahi dute; tartean, bahe ekonomikoa. Eskolaporrotari aurre egitea omen da neurriarenhelburua, baina eskola-uzte goiztiarra%14,7koa baino ez da Hego Euskal Herrian.Ikasle ‘on’ eta ‘txarren’ arteko bereizketaareagotzeko balioko du neurriak.

KONTROLERAKO 4 AZTERKETA.Ebaluazio goiztiarrak. Legeak aditzeraematen duenagatik, administrazioakezarritako froga estandar bana egin beharkodute ikasleek 9, 12, 15 eta 18 urterekin.Batxilergoan selektibitatearekin gertatzendena aintzat hartuta, ikastetxeen ibilbideaebaluazio goiztiar horiek gainditzera egongoda zuzenduta. Urte horietan landu beharrekogaitasun orokorrak jasotzen dituencurriculumak apenas izango du lekurik.Areago, emaitzekin ikastetxeen rankingaplazaratzeko asmoa du Gobernuak.

ZUZENDARIA, MADRILDIK.Autonomia kamustu. Ikastetxeariautonomia emango zaiola dio LOMCEk,baina autonomia hori zuzendariaren meneraegongo da. Madrildik hautatuko dutezuzendaria, eta eskola-komunitatearenparte-hartzea hutsaren hurrengoa izango da,kontsulta-mailara zokoratuz. Izaerakooperatiboa edo pribatua dutenen kasuan,administrazio publikoaren ondoanautonomiaz jokatzeko hainbat aukera dute.�

���LOMCE ERREFORMA� � � � � � � � � � � � � �

Page 22: JOKORAKO TOPALEKUA - md.uztcdn.com · ka edo azterketa egitea gehiago gustatzen zitzaidan, eta horri eutsi nion. Orduan, ez duzu sortzaile-tzat hartzen zure burua. Kritikariok ere

ra bat bezala” ulertzen du Unanuek Wertenaurreproiektua. Guztiak bat datoz esatean,aurreproiektua ez dela egokitzen gure errea-litatera. Curriculum arloan “hezkuntza zentra-lista eta homogeneoa”, nazioarteko erakun-de guztiek bultzatzen duten “hezkuntza politi-ken aurkakoa” dela gaineratu du Unanue le-hendakariak. Izagirreren eta Sarasuaren esa-netan, “lortu nahi dituen helburuak, EuroparBatasunaren xedeak, dagoeneko gure arte-an betetzen ari dira. Aurreproiektua inbadi-tzailea da eta soberan dago; are gehiagoEuskal Herriko testuinguruan”. Horren aurre-an, Unanuek dio “benetako hobekuntza bul-tzatzen duen legedia” behar dela. “Hezkun-tza sistema eta lege propioak behar ditugu,gure errealitatera egokitzen den eredua”.

Nolako izaera, halako eraginaIkastetxe bakoitzaren izaeraren arabera, hez-kuntza erreformak desberdin eragingo die

batzuei eta besteei. Azpeitiko Ikastola Kar-melo Etxegarai eta Urola Ikastola Euskal Es-kola Publikoko sarean kokatzen dira eta,beraz, antolamendu eta jarduneko kudeake-ta guztietan eragiten die. Urola Ikastolako zu-zendari Izagirreren esanetan, “aurreproiek-tua onartu eta indarrean jarriko balitz, guztizaldatzen dira etapen egiturak, ebaluazionahiz promozio irizpideak, aniztasunaren tra-taerak, etapen arteko trazagarritasuna etaabar luze bat. Legean oinarrizko helburu batnabari da: estatu espainolean hezkuntza zen-tralista eta homogeneoa garatzea, inongoaniztasun sozial, kultural edo historikoak kon-tuan hartu gabe. Euskal Herriari dagokionez,euskararen koofizialtasuna soilik hartzen dukontuan curriculuma gauzatzerakoan, bainahori ere ikasle-gurasoon esku izanik, ez mur-gilketa prozesu baten ondorio. Azken 40 ur-teetan, zazpi hezkuntza lege izan ditugu, etaorain zortzigarrenaren mehatxua dugu gaine-an. Orain arte, ezin izan dugu euskal curricu-lum propioa gauzatu, baina EAEn arauen au-tonomia nahiz zirrikitu guztiak baliatuz, goimailako hezkuntza gaitasunak garatu dituguarlo guztietan. Halere, kezkatzekoa da, go-bernu aldaketa bakoitzarekin, hezkuntza sis-temaren ildoak aldatu nahi izatea, horrekikasleengan suposatzen duenarekin. Orainarte, gizartearen laguntzaz, halako ‘blindaje’bat egin izan da aldaketa bortitz eta zentzu-gabedunek eragin murritzena izan dezatenahalbidetzeko”.

LOMCE erreformak ekarriko lukeenaz, Az-peitiko Ikastola Karmelo Etxegaraiko Sara-suak dio, Eusko Jaurlaritzak curriculumeandituen eskumenak murriztuko direla eta Ma-drilek enborrezko irakasgaien edukiak eta or-dutegiak zehaztuko dituela. “Hezkuntza sis-tema uniformea eta kontrolatua bultzatzen duLOMCEk. Era berean, eskola elkarteko kide-ek osatzen duten Ordezkaritza Organo Go-renaren eginkizunak mugatuko lituzke etakontsulta organo baino ez litzateke izango,eta hezkuntza komunitatearen parte hartzekoaukerak murriztuko lirateke. Hizkuntzarennormalkuntzan atzera egingo genuke etaegungo gizartean dugun aniztasunari eran-

tzuteko oztopoak izango genituzke. Izan ere,D eredua eta Hizkuntza Errefortzurako ira-kaslearen figura eta arlo horretako progra-mak arriskuan egongo lirateke. Euskara gureama hizkuntza da eta hizkuntza gutxitua iza-nik, lehentasuna izan behar luke irakaste jar-dueretan; gure ardatza izan behar luke.Baina LOMCEk bigarren mailako hizkuntzabihurtzen du. Gure helburua euskaldun elea-nitzak heztea da eta lege honek arriskuan jar-tzen ditu helburu hori eta euskararen norma-lizazioa. Hezkuntza Sailak Euskal Eskola Pu-blikoaren erreferentziatzat Euskal Herriko cu-rriculuma hartu beharko luke kontutan”.

Euskal Herriko Ikastolak Europar Koop. El-kartean dago Azpeitiko Ikastola Ikasberri; ja-betzaz guraso eta irakasle-langileek osatzenduten kooperatibarena da ikastola. Unanue-ren esanetan, horrek autonomiaz jokatzekohainbat aukera ematen dizkie administrazio

mamia � � � � � � � � � hezkuntza22

� � �“Kooperatiba izaera dugu,eta autonomiaz jokatzekoaukera dugu administraziopublikoaren aurrean”

� � �“Gure errealitateraegokitzen den hezkuntzasistema propioa behar dugu”

AITOR UNANUE

Azpeitiko Ikastola Ikasberri Koop.

� � �“EuskalEskolaPublikoarenerreferentziatzat EuskalHerriko curriculuma hartubeharko luke Hezkuntzak”

� � �“Hezkuntza sistemauniformea eta kontrolatuabultzatzen du LOMCEk”

BEGOÑA SARASUA

Azpeitiko Ikastola Karmelo Etxegarai

Page 23: JOKORAKO TOPALEKUA - md.uztcdn.com · ka edo azterketa egitea gehiago gustatzen zitzaidan, eta horri eutsi nion. Orduan, ez duzu sortzaile-tzat hartzen zure burua. Kritikariok ere

hezkuntza � � � � � � � � � mamia 23

� � �“Hezkuntza proiektupropioak osatzeko izandugun autonomia moztea daLOMCEren helburua”

� � �“Hezkuntza sistemakoinarrizko akordio politikoeta sozial bat beharko luke”

MAJE AGIRRE

Iraurgi Ikastetxea � � �“Kezkatzekoa da, gobernualdaketa bakoitzarekin,hezkuntza sistemarenildoak aldatu nahi izatea”

� � �“Curriculumak euskararenkoofizialtasuna soilikhartzen du kontutan”

ALBERTO IZAGIRRE

Urola Ikastola Azkoitia-Azpeitia BHI

publikoaren aurrean. Besteak beste, koope-ratibaren kontseiluak izendatzen du ikastola-ko zuzendaria. “Euskal Herriko ehundik goraikastolok, Sehaskakoak eta Nafarrokoakbarne, europear kooperatiba bat osatzendugu. Bertan hezkuntza eredu propio bat–materiala eta hezkuntza proiektuak– lan-tzen dugu eta euskal curriculumaren arda-tzean ari gara lanean. Hein batean, ikastolakadministrazioak inposatzen zituen hezkuntzaereduen aurrean herriak sortutako aukeraizan baikara. Eta hori berme handia da gureseme-alabentzat. Garbi dugu gure seme-ala-

ben hezkuntza garrantzitsuegia dela kolorea-ren arabera mugitzen den gobernuaren eskuuzteko. Historikoki ikastoletan esperientziahandia dugu antzeko legeen inguruan gurehezkuntza proiektuarekin lan egiten”. Era be-rean, lege aurreproiektu honetan egiten densailkapenaren ondorioz, hizkuntza koofizialak–euskara, kasu–, 3. mailakoak direla adierazidu. “Ez dira enbor atalekoak, eta hizkuntz ko-ofizialak ez dira ebaluatzen DBH eta Batxiler-goko azken frogetan. Euskara lehentasunez-ko hizkuntza dugu ikastolok, sorreratik gureizanaren arrazoi funtsezkoenetako bat da”.

Kristau Eskolak sarearen baitan dagoIraurgi Ikastetxea, eta hango zuzendari Agi-rrek dioenez, “oso kezkatuta” daude aurre-proiektuarekin. “LOMCEren helburu nagu-sienetako bat da orain arte erkidegoek etaikastetxeek hezkuntza proiektu propioak osa-tzeko izan dugun autonomia moztea”. Plante-atzen den lege-erreformak, “Euskal Curricu-luma ez du aintzat hartzen; Madrilgo gober-nuak zehaztutako edukiei emango die ga-rrantzi nagusia eta ikaslearen garapen oroko-rrean oso garrantzitsuak diren alderdi askoalde batera utzi nahi ditu”. Bestalde, “neurrierabat okerra” iruditzen zaie ikastetxeen ibil-bidean, kontrolerako lau azterketa izatea,gisa horretan, “ebaluazioa gobernuaren kon-petentzia esklusiboa” izango delako. “Azkenurteotan, Howard Gardenerren adimen ani-tzen teoria lantzeko apustua egin dugu etaprograma hori bertan behera geratzeko arris-kuan legoke”. Euskarari dagokionean ere,LOMCEk hizkuntza eskubidea urratzenduela dio. “Badirudi, hizkuntza koofizialakikaskuntzarako oinarrizko hizkuntza bezalaerabiltzea galarazi eta ez direla enborrekoikasgaitzat joko. LOMCEk euskara hiruga-rren mailara pasatu nahi du, argi eta garbi”.

Agirreren esanetan, “hezkuntza eragileekinadostuta, hezkuntza sistemak oinarrizkoakordio politiko eta sozial bat beharko luke,eta horiek ez lirateke aldatu behar gobernuaaldatzen den bakoitzean”.

Horren aurrean, zer?Werten hezkuntza politika gaitzetsi, eta herri-ko ikastetxeek garbi dute zer nahi duten:“Euskal Herriko errealitatera egokitzen denhezkuntza sistema izatea”. Ea ba, luze bainolehen, urek bide hori hartzen duten.�

Page 24: JOKORAKO TOPALEKUA - md.uztcdn.com · ka edo azterketa egitea gehiago gustatzen zitzaidan, eta horri eutsi nion. Orduan, ez duzu sortzaile-tzat hartzen zure burua. Kritikariok ere

Merke eta naturalAuzokonpostaren bidez hasi dira hainbat familiaUrrestillan orain arte bereizita bota ezin zituztenhondakin organikoei irtenbidea ematen. �� M. Oiarzabal

E txean sortzen diren hon-dakin organikoak –janari hondarrak, gordi-nak ala sukaldatuak– horretarako ontzianbildu, ontzia hartu eta konpostagailura era-man. Han, bota, hondakinak zabaldu, lehen-dik daudenekin nahastu eta lehorkinarekinestali. Horrela dabiltza Urrestillako hainbatetxetan urte hasieratik, auzokonposta abianjarri zutenetik.

Hasieran 27 familia batu zitzaizkion ekime-nari. Hiru gunetan banatuta –Errota, Zerral-de eta Kalebarrena kaleetan–, lau konposta-gailu jarri zituen Urola Erdiko Mankomunita-teak; auzokonposta, izan ere, mankomunita-tetik bailarako herri guztietan bultzatzen aridiren ekimena da. Hiru hilabeteren ondoren,apirilean beste sei familia gehitu zaizkio auzo-konpostari Urrestillan eta bi konpostagailugehiago jarri dituzte: bi daude Errotako gu-nean, bat Zerraldekoan eta hiru Kalebarrene-an Guztira 33 familia ari dira konposta egi-ten; 97 lagunek sortutako organikoa ari dirahorretara bideratzen.

Ondo eta erosoKarmen Arozena, Miren Garin eta Adela Her-nandez auzokonpostean ari direnetako hiruherritar dira eta, momentuz, gustura daudeesperientziarekin. “Sistema oso erosoa” iru-ditzen zaio Arozenari. “Ontzia betetzen duzu-nean, nahi duzun egunean, nahi duzun or-duan, joan zaitezke”. Ezkerretik eskubira, Miren Garin, Karmen Arozena eta Adela Hernandez, auzokonpostean parte hartzen ari di

mamia � � � � � � � � � gizartea24

Page 25: JOKORAKO TOPALEKUA - md.uztcdn.com · ka edo azterketa egitea gehiago gustatzen zitzaidan, eta horri eutsi nion. Orduan, ez duzu sortzaile-tzat hartzen zure burua. Kritikariok ere

iren hiru herritar.

Urrestillan zaborra bereiztuta botatzekoedukiontzi guztiak dituzte, hondakin organi-koena izan ezik. 2008an jarri zuten bosga-rren edukiontzia, marroia, Azpeitian, bainaherrigunean bakarrik. Arozenak eta Hernan-dezek bere garaian Urrestillan ere jartzekoeskatu zutela ekarri dute gogora. “Oso ga-restia zela eta, zegoen eskariaren arabera, ezzela posible”, izan zen jasotako erantzuna.“Nahi banuen ikastaroa egin eta giltza eman-go zidatela esan zidaten –dio Hernande-zek–, baina hondakinak Azpeitira eramateko-tan”. Miren Garin, berriz, Azpeitian bizi zene-an organikoa bereizten ohituta zegoen “etahona etorri nintzenean, egia esan, faltan bo-tatzen nuen”.

Orain, auzokonpostarekin badute honda-kin organikoak ere birziklatzeko aukera. Eta,aukerarekin, Garinek dioen moduan “askopentsatu gabe” eman zuten izena hirurek.“Hainbeste zabor sortzen dugunez, birzikla-tzeko ideia ona iruditu zitzaidan, zaborrarenkudeaketa beste era batera egiteko”, aipatudu Hernandezek. Gainerako zaborra gaika

� � �DATUAK� � � � � � � � � � � � � � � � � � � �

%40organikoa. Etxeetan sortu etazabor bilketan jasotzen diren hondakinen artean tonagehien organikoak osatzen ditu.

2herrigunetan bakarrik dago bosgarrenedukiontzia Urola Erdian: Azpeitian eta Azkoitian.Azpeitian 1.220 familiak dute giltza.

ko”, dio Garinek. Arozena ere bat dator eta,harago joanda, “askotan kontzeptu okerrak”ditugula iritzi dio. “Lan bat gehiago, eta zerusain, zer txerrikeri etxean... Jendeak ustehori izan dezake batzuetan, ez dutelako pro-batu, ez dakitelako”.

Azpeitian, lasterErabiltzaileak ez daude bakarrik auzokon-postaren prozesuan. Urola Erdiko Mankomu-nitateak teknikari bat dauka, konpostagai-luak gainbegiratu eta prozesuaren jarraipenaegiteko. Ander Lasa azpeitiarra da lan horre-tan ari dena. Urrestillako esperientzia “orohar positiboa” izaten ari dela deritzo. “Jendeakontzientziatuta dagoela ikusten da. Kontuanhartu behar baita, hau boluntarioa dela. Ha-sieran egiten diren akatsak eta gertatzendiren gorabeherak umorearekin hartzen ditujendeak. Motibatuta ikusten ditut”. Aurrenekokonposta “udazken alderako” ateratzen has-teko moduan izango direla uste du. Ongarrihori erabiltzeko “lehentasuna egin dutenek”izango dute. Erabiltzaileek behar ez badute,berriz, inguruko jendeari eskainiko zaio.“Urrestillan, adibidez, dagoeneko lehenengointeresatuak azaldu zaizkit”.

Aizarnazabalen hasi ziren aurrena auzo-konpostarekin, iazko udan, “eta han ikusidugu datuak oso onak izan direla. Auzokon-postarekin, abuztu-irailean hasita, iazko birzi-klatze-tasa %50era igo dute. Zestoan,Urrestillan, Azkoitian... ere ari dira dagoene-ko, eta ea lehenbailehen zabaltzen joatengaren”, dio Leire Etxanizek, Udaleko zinego-tzi eta Mankomunitatearen lehendakariak.Nuarben, esaterako, apiril bukaeran eginzuten aurreneko bilera. Azpeitiko herrigune-an atzeratzen ari da ekimena, baina ehundikgora familiak izena emana dute eta lasterhasteko moduan izatea espero du Etxanizek.“Azpiegiturak martxan jartzeko behar dugunmateriala Diputaziotik banatzen digute, etaasko ari dira atzeratzen”, aitortzen du.

Edukiontzi marroia eta auzokonposta nolaezkontzen diren galdetuta, “faktore ekonomi-koa” eta “hondakinak modu naturalagoantratatzeko aukera” aipatu ditu Etxanizek. Etadatu bat eman du: “Azpeitian giltza 1.220 fa-miliak badaukate, jaso dugun hondakin ko-puruak dio horietatik erdiak bakarrik erabil-tzen duela edukiontzia”. Auzkonpostarenalde egiteko beste arrazoi bat ikusten dutehor arduradun politkoek. Hori frogatzeko,orain arte edukiontzi marroian izena emandazeudenek zerga-ordainketan zuten hobaria,konposta egiten dutenei jarri diete..�

bereizten ohituta daudela nabarmendu dutehirurek. “Birziklatzeko ontziak jarri ahala era-bili izan ditugu. Urtetan ari gara birziklatzen.Orduan, organikoarekin ere aukera badauka-gu, dudarikan ez ba”, laburbildu du Arozenak.

Nobedade ororen aurreko zalantzak etakezkak gaindituta, uste zutena baino erraza-go moldatzen ari direla aitortzen dute auzo-konposteko kideek. “Egia esan, ez zait bate-re zaila egin, ezta nekosoa ere”, azaldu duHernandezek. “Lehen bilerara etorri eta azal-penak eman zizkigutenean, ‘ene, asmatukoote dugu egiten?’, pentsatu nuen. Bainagero, konturatzen zara ez dela hainbestera-

gizartea � � � � � � � � � mamia 25

� � �“Azpeititik hona etorrinintzenean, egia esan,faltan botatzen nuenorganikoa bereiztea”

MIREN GARIN

� � �“Hainbeste zaborsortzen dugunez,birziklatzekoideia ona iruditu zitzaidan”

ADELA HERNANDEZ

� � �“Ontzia betetzenduzunean, nahi duzunegunean, nahi duzunorduan joan zaitezke”

KARMEN AROZENA

Page 26: JOKORAKO TOPALEKUA - md.uztcdn.com · ka edo azterketa egitea gehiago gustatzen zitzaidan, eta horri eutsi nion. Orduan, ez duzu sortzaile-tzat hartzen zure burua. Kritikariok ere

Aiora. Neskak, aurten bai!Ihintza. Aurten bai zer?Amets. Gazte asteko parodian irten hunala?Aiora. mm... ez!Ihintza. Futbiton apuntatu haizela?Aiora. Ez dun hori ere...Amets. ‘Two second’ kanpina desmonta-tzen ikasi dunala aste santutan?Aiora. Ez dinat kanpina montatzeko aukera-rik izan, beraz desmontatzeko ere ez.Ihintza. Jakin ezan zer den! Ni aste santu-tan Santiago Bidea egitera joan nindunan.Amets. Ez dun egia izango!Aiora. Hori dun sasoia neska!Ihintza. Beno aber, Debatik Zumairainokotarte hori egin dinagu, baina badun zerbait!Amets. Bai zerbait badun...Aiora. Asko ez izan arren!Ihintza. Hondartzara joateko eguraldirik ezdin egiten eta zer nahi duzue!Amets. Arrazoia dun, baina azken aldianeguraldi ederra egiten din, eskertzekoa dun.Aiora. Lehendabiziko pertsona erreak ereagertu ditun kaleetatik! Jendeak ez zaukankremaren existentziaren arrastorik ere.Ihintza. Ez neska! Halere maiatza potentezetorren; hondartzara joateko aukera gutxi.Amets. Izango dinagu zer egin orain ere.Aiora. Emakumeen antzerki tailerrekoenemanaldia, xanjuandegiko festak, elkartasuneguna...Ihintza. Gainera aurten 10 urte betetzendizkin emakumeen antzerki tailerrak.Amets. Oraingoan eszenatokia txiki geratu-ko dun hainbeste emakume antzerkilarirekin.Aiora. Gozategiren abestiak ere hasi behar-ko gaitun errepasatzen festetarako!Ihintza. Ni prest arin-arin batzuk egiteko.

Aurten bai!

Amets. Aizan Aiora, aurten bai, aurten baihasi haiz baina ez dun amaitu!Aiora. Elkartasun krosean irten behar dinat!Amets. Eta hirurok irteten bagaitun?Aiora. Bai, animatu zaitezte!Ihintza. Ni Erdi kalean egongo naun ur boti-larekin zain, badaezpada.Amets. Delako ‘Camino de Santiago’ egite-ko gai baldin bahaiz 6 km egiteko ere edukikodun sasoia!Aiora. Honek aurreko urteko flash mob-are-kin nahikoa izan zinan!Ihintza. Ederra izan hunan hura!Amets. Aurten ere adieraziko zienagu elkar-tasuna euskal presoei.Aiora. Aurten bai! Lortuko dinagu!�

���AMETS. “Aizan Aiora,aurten bai, aurten bai hasihaiz baina ez dun amaitu!”

� � �AIORA. “Elkartasuneguneko krossean irtenbehar dinat!”

� � � � � � � �aiora olaizola� � �

� � �IHINTZA. “Ni Erdi kaleanegongo naun ur botilarekinzain, badaezpada”

� � � � � � � �amets cañizares� � �� � � � � � � �ihintza elustondo� � �

iritzia � � � � � � � � �26

Page 27: JOKORAKO TOPALEKUA - md.uztcdn.com · ka edo azterketa egitea gehiago gustatzen zitzaidan, eta horri eutsi nion. Orduan, ez duzu sortzaile-tzat hartzen zure burua. Kritikariok ere
Page 28: JOKORAKO TOPALEKUA - md.uztcdn.com · ka edo azterketa egitea gehiago gustatzen zitzaidan, eta horri eutsi nion. Orduan, ez duzu sortzaile-tzat hartzen zure burua. Kritikariok ere

jakiteko � � � � � � � � � maiatzari begiratua28

Orioko bardoa, Sanagustinen‘Aho bizarrik gabe’ solasaldien baitan Benito Lertxundi kantariaelkarrizketatuko dute, zuzenean. Sanagustinek, Uztarriak, ‘Hitza’-keta ‘Erlo’-k elkarlanean egiten duten hirugarren alea da. � A. Agirrezabala

S anagustin Kulturguneak,Uztarria Komunikazio Taldeak,Urola Kostako Hitza-k eta Erlo-kelkarlanean antolatzen dituztensolasaldi z ik loen hirugarrenalean, Benito Lertxundi kantariaelkarrizketatuko dute, zuzenean.Pako Aristi idazle urrestildarrakelkarrizketatuko du oriotarra.

Ondo ezagutzen dute elkarPakok eta Benitok. Izan ere, TeneMujika beka jaso ostean, ‘Benito,plazer bat izan duk’ liburua argita-ratu zuten Pako Aristik eta MikelMarkezek. Aristik eta MarkezekLertxundirekin afal eta bazkalos-teko solasaldi ugari egin dituzteurte askoan, eta une haietanesandakoak bildu dituzte.

Aho bizarrik gabe zuzenekosolasaldien irekiera saioan, joanden otsailean, Berria egunkarikoMartxelo Otamendi izan zen gon-

� � �DATUAK� � � � � � � � � � � � � � � � � � � �

� � �Zer. Aho bizarrik gabe:Benito Lertxundi. � � �Eguna.Maiatzak 21 (asteartea).� � �Ordua. 19:00. � � �Tokia.Sanagustin kulturgunea.� � �Antolatzailea.Sanagustin kulturgunea,Uztarria, ‘Erlo’ eta ‘Hitza’.

bidatua. Iragan martxoaren 12an,berriz, Eusko Jaurlaritzako lehen-dakari ohi Juan Jose Ibarretxe.

Otsailean hasita antolatzen aridiren solasaldien helburua daEuskal Herriko pertsona ezagu-nekin kalitateko eta prestigiokosaioak antolatzea, euskaraz.

Maiztasunari dagokionean, orohar, bi hilean behin izango dira so-lasaldiak, eta ordubete pasatxo-ko iraupena izango dute.�

���‘AHO BIZARRIK GABE’� � � � � � � � � � � � � � � � � � � �

� � � � � � � � � � � � � � � � � �

19urterekin. Erloju denda batean lanean hasi eta jabeak laut batutzi zion. Bere kasa jotzen ikasi eta musikarako zaletasuna piztu zitzaion.

17disko. Ez dok Amairu (1965) taldearen sortzaileetakoa, urtehaietan lehen disko txikiak argitaratuz hasi, eta diskografia oparoa du.�

1SanisidroakAratz-ErrekanBertso afaria izango daostiralean, Josu OiartzabalXenpelar eta Ander UrbietaLazkao Txiki-rekin. Zapaturako,Izazpi-Paotxeta-Samiño mendibuelta antolatu dute, etaarratsaldean San Isidrotakoferia izango da: ‘Ikiarriya’zezenketa monumentala.Ondoren, afaria, kontzertuak etausadio bihurtu den lehiaketaxelebrea: hiru arrautza egosizeinek azkarrago jan. � � �Eguna. Maiatzak 10, 11 eta15. � � �Tokia. Aratz-Erreka.

2Babesa, presopolitikoeiPresoen, iheslarien etadeportatuen aldeko ElkartasunEgunean krosa, herri kirolak,bazkaria, manifestazioa,kontzertuak, umeen gunea...izango dira, besteak beste. � � �Eguna. Maiatzak 18 (zapatua).� � �Antolatzailea. AmnistiarenAldeko Mugimendua.

3Mendi Astean,proiekzioakHiru proiekzio ikusteko paradaizango da, besteak beste:‘Beaufort gazta, mendia etaeskiaren esentzia PierraMentan’, ‘Desafio Glaciar’ eta‘Kanadako zirko eskalaezinak,Lotus Flower Tower’. � � �Eguna. Maiatzak 21etik 26ra.� � �Tokia. Lagun Onak M.B.-arenaretoa. � � �Ordua. 21:00.� � �Antolatzailea. Lagun OnakMendi Bazkuna.�

���BESTERIK� � � � � � � � � � � � � � � � � � � �

� � �Azpeitiko ekimenez informaziogehiago: uztarria.com/agenda ‘Aho bizarrik gabe’ solasaldi zikloen hirugarren saioan Benito Lertxundi kantaria elkarrizketatuko dute.

Page 29: JOKORAKO TOPALEKUA - md.uztcdn.com · ka edo azterketa egitea gehiago gustatzen zitzaidan, eta horri eutsi nion. Orduan, ez duzu sortzaile-tzat hartzen zure burua. Kritikariok ere

� � �HAU HOLAXEENK� � � � � � � � � � � � � � � � � � � �

� � � � � � � � � � � � � � � �enok sudupe� � �

� � � � � � � � � iritzia 29

Page 30: JOKORAKO TOPALEKUA - md.uztcdn.com · ka edo azterketa egitea gehiago gustatzen zitzaidan, eta horri eutsi nion. Orduan, ez duzu sortzaile-tzat hartzen zure burua. Kritikariok ere

� � �HITZ GEZIDUNAK� � � � � � � � � � � � � � � � � � � �

�Egilea:Luma

� � �HIZKI ZOPA� � � � � � � � � � � � � � � � � � � �

jakiteko � � � � � � � � � denbora-pasa30

Jakina!

Goragale,botagura

*Deitura

Gauza

Ekarpen

Emakumeizena

Oñatiko

*Izena

Ipar EH-n,era

Partitureneuskarria

Kasik

Uretakokirola

Kroaziakohiriburua

Egoskinmota

Apostuegin

Lurrarengainazal

Berdeak

Hizkigrekoa

Trebeak,abilak

Kontso-nantea

Bokalmehea

Lapurtua,ostua

Hegaztikalakari

Herri baxe-nabartar

Bizkaikoudalerria

Zeu

Musikanota

Atzizkia

Fosforoa

Oxigenoa

Norenatzizkia

Nor,pluralean

Errep.,barrea

Gorotza,alegia

(Zah.)Zakur

Omen

Ines, boka-lik gabe

* Idazle azpeitiarra

Nevadakohiria

(AEB)Handia

Musikanota

Aurki itzazu hizki zopa honetan irudietako loreak, udaberrian loratzen direnak.

A D L I T O M O J E S AL O M X K J A K O I T ZH A I J O A R E M A R ET M I N P S U O I P G OE N H I A Z I N T O A LL A L E P R I T X O L AO U E A I R E S O M I KT A U N K O I G L I H AK E M I R J A S E N I EN O A M A I X P T L A DZ A O S I Z T R A N Z IN E D A U S T D U R O KA L I J T U E R H I A RG O M I N T Z I T X U O

Page 31: JOKORAKO TOPALEKUA - md.uztcdn.com · ka edo azterketa egitea gehiago gustatzen zitzaidan, eta horri eutsi nion. Orduan, ez duzu sortzaile-tzat hartzen zure burua. Kritikariok ere

� � �SOLUZIOAK� � � � � � � � � � � � � � � � � � � �

HITZ GEZIDUNAK

HIZKI ZOPA

� � �ARGAZKI LEHIAKETAN

ERANTZUTEKO EPEA.

Maiatzak 24 (ostirala)

� � �NORA BIDALI ZURE

ERANTZUNA. Perez Arregi

plaza 1, behea. Azpeitia � � �

IRABAZLEARI SARIA.

Aisia Hotelean bi

lagunentzat talasoterapia

zirkuitua eta afaria

� � �PARTE HARTZEKO

BALDINTZA. Uztarria

Komunikazio Taldean

bazkide izan behar da

� � �ZEIN DEN ADIERAZI.

� � �ZURE IZEN-ABIZENAK

� � �TELEFONO ZENBAKIA

� � �ZEIN DA?� � � � � � � � � � � � � � � � � � � �

� � �UZTARRIAREN APIRILEKO ARGAZKI LEHIAKETA� � � � � � � � � � � � � � � � � � � �

ZEIN DA? JOSEBA IRIONDO, KAZETARIA IRABAZLEA

Izar Arregi Uztarriako bazkidea

izan da lehiaketako 149. irabazlea.

Aisia hotel-aren eskutik bi

lagunentzako irabazi du sari gisa.

Argazkian, Izar Arregi bere bi

alabekin.

lehiaketa � � � � � � � � � jakiteko 31

�N�Z�P�O�

BOTALARRI

�SEGUROLA

�O�EKARRI�EI

IÑAKI�ERANGO

�ARA�EBATSIA

ATRILA�ZU�AK

�IA�O�SA�KK�

WATERPOLOA�F

�RENO�LARRIA

ADLITOMOJESA

LOMXKJAKOITZ

HAIJOAREMARE

TMINPSUOIPGO

ENHIAZINTOAL

LALEPRITXOLA

OUEAIRESOMIK

TAUNKOIGLIHA

KEMIRJASENIE

NOAMAIXPTLAD

ZAOSIZTRANZI

NEDAUSTDUROK

ALIJTUERHIAR

GOMINTZITXUO

Page 32: JOKORAKO TOPALEKUA - md.uztcdn.com · ka edo azterketa egitea gehiago gustatzen zitzaidan, eta horri eutsi nion. Orduan, ez duzu sortzaile-tzat hartzen zure burua. Kritikariok ere

jakiteko � � � � � � � � � uztarria.com32

www.uztarria.comazpeitiko ataiye

� � �eguneko albisteak � � �irakurleen erantzunak � � �eguneko argazkia � � �bideoak � � �blogak � � �inkesta � � �agenda � � �bitxikeriak � � �‘azpeitia’ atala: zerbitzu publikoen ordutegia, autobusen ordutegia, telefono zenbakiak, euskara atala, farmaziak, festak,

hauteskunde denetako emaitzak, geografia, panoramikak, herriko taldeak, liburuak osorik... � � �uztarria herri aldizkari denak; PDF formatoan ere bai � � �eguneko efemerideak � � �gida komertziala...

� � �sartu, eta hartu parte � � �egunero 2.000bisita pasa (6.000 orri)

� � �EFEMERIDEAK� � � � � � � � � � �

1584Kontuak gaizki eginda. Herribarruan eta kanpoan bizi zirenasko udaletxean bildu ziren,bakea lortu nahia. Kanpokoekzioten, bi mila dukat zor zituelaherriak, kontuak gaizki eginzituelako. Batzordea izendatzeaerabaki zen, kontuak ikusteko.

1685Nahastu gabeko sagardoa.Bernardino Azpillagak eta JuanEtxeberriak nahastu gabekosagardoa kanpotik ekartzekobaimena eskatu zuten, gero,herrikoak amaitzean, saltzeko.Herriak ezezkoa ematea erabakizuen, eta bide batez, kanpokosagardoa ekarri eta saltzenzuenari 50 dukateko isunaezarriko ziotela jakinarazi zuten.

� Iturria: Azpeitiko efemerideak.

Herria historian zehar liburua.� � �Egilea: Imanol Elias Odriozola.� � �Argitaratzailea: Uztarria KulturKoordinakundea.�

���ELKARRIZKETA DIGITALA� � � � � � � � � � � � � � � � � � � � mireia epelde (txirrindularia)

Aldaketak ondo etortzen dira, ez urtero,baina noizean behin bai”� � � Joan den urrian urtebeterakokontratua sinatu zuen Michela Fa-nini italiar taldearekin. Dagoene-ko hasi dute denboraldia, etaorain lana tarteko Azpeitia etaBilbo artean badabil ere, ekaine-an Italiara joango da bizitzera. Zer aurreikuspen dituzuaurtengo denboraldirako?Eta, zein proba da gehiengustatzen zaizuna? Nik uste dut denboraldi ona izan-go dela; taldea ona da, giro onadugu eta mailako txirrindulariak.Guztia juntatuz gero, koktel onbat aterako da, seguru. Beti esanizan dut nire karrera maiteena Ita-liako Giroa dela, urtero hara joa-teko desiatzen egoten naiz, baduzeozer berezia karrera horrek.Baina, egia da, Holandan ere osogustura ibiltzen naizela.Nolako taldea da Michela Fa-nini? Zer helburu dituzu? Talde oso profesionala eta serioada. Ez zaigu ezer falta, baina tru-

kean esfortzu bera eskatzen di-gute. Oso talde ona dugu tekni-koki ere: masajistak, mekanikoak,zuzendaria eta, nola ez, presiden-tea. Karrera guztietara etortzenda gurekin. Asko ari naiz ikasteneta gozatzen. Azken hori, emai-tzek lortzeko, oso garrantzitsuada. Helburua da beste aurrera-pauso bat ematea da; nire karrerakuttunetan maila erakustea eta

“etaparen batean eskapadan sar-tuz gero, beti ere irabazteko au-kera gehiago izaten da.Gaztetxoen artean apenasikusten da neskarik probe-tan parte hartzen. Zure ga-raian ere hala al zen?Ni hasi nintzenean neska bakarranitzen. Maila txikietan ez diraneska asko ikusten, edo nikbehintzat ez ditut asko ikusi.Baina egia da gero Euskal He-rrian edota Espainia mailan azkenbi urteetan lehen baino kadetegehiago ikusten dela, eta horipozgarria da.Entrenatzerakoan nola ibil-tzen zara gustorago, baka-rrik ala taldean? Entrenamentuen arabera, batzu-tan bakarrik joatea tokatzen zait,serieak edo lan espezifikoa eginbehar dugunean. Baina konpai-nian joatea beti da atseginagoa.Ahal dudan guztietan norbaitekinelkartzen naiz.�

Page 33: JOKORAKO TOPALEKUA - md.uztcdn.com · ka edo azterketa egitea gehiago gustatzen zitzaidan, eta horri eutsi nion. Orduan, ez duzu sortzaile-tzat hartzen zure burua. Kritikariok ere

OLATZ BIZKARGUENAGA udaletxeko harrerakoa

1. Jendea zertara dator?Errolda-agiria eskatzera,urte osoan. Orain, terrazanmahaiak jartzeko baimeneske datoz tabernariak.2. Zer hizkuntzatanjotzen du jendeak?Euskaraz, erabat. 3. Eskatu dizutengauzarik bitxiena?

Etxean banketea zutela etaaulki eske etorri zen bat.4. Egunean zenbatbisita?Boladak izaten dira, bainagutxi gorabehera 30 inguru. 5. Eta zenbat dei?Auskalo! Etxean gertatu zaittelefonoa hartu eta ‘AzpeitikoUdala egun on’, esatea.

Odoleko gaitza da; herentziaren jatorria du etaodolaren osagarri garrantzitsuenei eragiten die:globulu gorriei. Horiek oxigenoa gorputz osora era-maten dute, eta horiek gabe ezingo ginateke bizi.

Kantauri aldean baino Ekialdean gehiago izatenda gaixotasun hau. Detektatzen ez diren kasuak ereizan ohi dira. Hain da sinplea gaitzaren koadroa, ezda sintomarik agertzen eta horrela bizitza osoa era-maten dute gaitzarekin, tratamendurik gabe.

Garaiz egindako diagnostikoak hematologoengain utziko dituzte, kontrola eta tratamendua buru-tzeko. Ziurrenik, odol transfusioa egingo diete edohezurretako muin transplantea; horiek gaur egunohiko teknikak bezala jotzen ditugu nahiz eta ososerioak izan, baina kasu askotan sendatu egitendute eta horrek animatzen gaitu, gaixoari horrelakokontuzko ebakuntza kirurgikoa egitera.

Sendagileok gero eta garrantzia gehiago ematendiegu herentziaren faktoreei, eta zientziaren ahol-kua da gaixoak azterketa egitea, talasemia mota la-rriren bat ondorengo belaunaldiei ez pasatzeko.

Desagertzean den gaixotasunaren aurrean aurki-tzen gara, sendakuntzak gauzak behar bezala egi-ten baditu. Ez ahaztu giza bizitza osa-suntsua planetako aberastasunikhandiena dela.�

���� � � � � � � � � � �julian bereziartua� � �

Talasemia

6. Zer edukazio dugu?Ona. Jubilatuak iaioak diraberaiek nahi dutena lortzen.7. Jendearen prontotxarra zuk jasan beharizaten al duzu?Bai. Enbargoen kasuan,jendea haserre dator, etabeno, hori da nire lana.�� Ainitze Agirrezabala

� � � � � � � � � jakiteko 33

Page 34: JOKORAKO TOPALEKUA - md.uztcdn.com · ka edo azterketa egitea gehiago gustatzen zitzaidan, eta horri eutsi nion. Orduan, ez duzu sortzaile-tzat hartzen zure burua. Kritikariok ere

jakiteko � � � � � � � � � atzera begira: arrona taberna34

Ardiak,sartuta?Jokorako grina izan duten gizonen topaleku izan daArrona taberna, sei hamarkada luzez. Iazko abenduanitxi zituen ateak, teilatua erorita. �� Ainitze Agirrezabala

G auza bat jakin nahi diat.Ardiak barruan sartuta al dituk?’. Buruz buru,karta-jokoan hasterako, egiten zion galderakontrarioari. Partida baten ostean doblea jo-katzea gustatzen zitzaiona zen bata; galtzai-lea, bestea. Gauzak aldrebestu eta galtzenhastean, jokoa bere hartan lagatzeko asmoz,ardiak kanpoan zituela eta sartzera joan be-harra zuela esanda, mahaitik altxatu eta aldeegiten zuen. Horregatik, jokoan ona zenak,

eskarmentatuta, ezertan hasterako botatzenzion ardien gaineko galdera. Broma gutxi iza-ten zen Arronanean, behin kartetan hastean.

Taberna leporaino beteta izaten zen, etahan zeuden gizonak ketan lehortuta. Etiketazuriko 103 pattar kopa eta puru handiak jo-koan bidelagun izaten zituzten. Mahai haie-tan ikusitako eta entzundako hamaika apustueta istorioren lekuko izan dira Arronaneko pa-retak, sei hamarkada luzez.

Susana Korta etxekoandrea Soberano botilarekin, eta tabernan lana egiten zuen neska bat kafeak ateratzen. � � �Begoña Arakistain

Bustinzuriko Errebaleko laugarren zenba-kidun eraikineko etxabean zabaldu zituenateak Arrona tabernak 1948an, iazko aben-duaren 19an eraikinari teilatua erori zitzaionarte. Susana Korta etxekoandrea, izatez Zu-marragakoa, lehenago Pastorkua zaharreanaritu zen lanean. Arroako gizon batekin, Jose-mari Urbieta Arrona-rekin, ezkondu zen. Se-narrak kotxeak konpontzeko tailerra zabalduzuen, baina negozioa ondo joan ez, eta haren

Page 35: JOKORAKO TOPALEKUA - md.uztcdn.com · ka edo azterketa egitea gehiago gustatzen zitzaidan, eta horri eutsi nion. Orduan, ez duzu sortzaile-tzat hartzen zure burua. Kritikariok ere

atzera begira: arrona taberna � � � � � � � � � jakiteko 35

lekuan taberna irekitzea erabaki zuen Kortak.Gazte alargundu zen emakumea, eta biga-rren aldiz ezkondu, Zestoako Migel Arakis-tain Murgil pilotari entzutetsuarekin. Urteluzez, astegun eta asteburu, lana franko eginzuten. Urteetan Arronaneko bezero izanda-koen esanetan, “Susana asko balio zuenetxekoandrea zen; sukaldari ona, bihotza etadena ematen zuen emakumea. Murgilek, be-rriz, jendea bereganatzeko dohaina zuen,jendearekin traturako balio zuen”.

Etxeko espezialitatea, tripaki-zopaArronaren urrezko garaian, jai egunean ezezik, astegunean ere erruz biltzen zen jendeatabernara. Hala diote Arronaneko alaba Be-goña eta Marijo Arakistainek. “Tabernako ofi-zioa umetan ikasi genuen. Lan asko izatenzen, eta neska koskorretan hasita egunerolagundu behar izaten genuen. Taberna gai-nean bizi ginen, bigarren pisuan, eta sukal-dea han genuen. Taberna beteta, zientokaotordu ematen genituen, eta amak janariaprestatu eta gu eskaileretan gora eta beheraibiltzen ginen, jana zerbitzatzen. Umetan, hu-rrengo egunean eskolara joateko, garaizoheratzen ginen, baina gaueko hamaiketanesnatzen gintuzten, Martxielenean arratsal-deko txanda eginda lanetik irten ziren langile-ei afaria ematera. Labean lanean arituta,bero-bero eginda etortzen ziren eta txanpainfreskoa ateratzen genien”.

Etxeko berezitasuna tripaki-zopa zen.Baita gisatua, oilaskoa eta legatza frijitutaere. “Tabernan jaten emateaz gain, plater ho-

EPI LARRAÑAGA 73 urte

“Jubilatuen hirugarrenetxea izan da Arrona”“Arrona ixtea baino nahiago nuennik Loiolako komentua ixtea. Bai-gera I eta II bezala, Arrona jubila-tuen hirugarren etxea izan da.Oroitzapen onak ditut. Azpeitian,saninazioetan, barrileko zerbezaArronak bakarrik ekartzen zuen.Mutil koskorretan, Joxemari Arro-nak barran harrapatzen gintuene-an ostikoz jo eta bidaltzen gin-tuen. Susanak esaten zion: ‘Joxe-mai, ezeitzezu bialdu, hauek izen-goie geroko gure klientiek eta!’.Bai izan ere! Handik irten ere ezginen egiten. Kasinoa zen hura”.

MANUEL AGIRREZABALAGA

79 urte

“Kristoren diruakjokatzen ziren han”“Neure etxea bezala izan da, fami-liako tratua genuen. Etxekoandreoso ona zen Susana, jendearekintratuan asko balio zuen. Inoiz afal-tzera joan eta tabernan lekurik ezbazen etxeko sukaldean ematenzigun jaten. Bihotza eta denaematen zuen. Herrian ez da izanArronanekoa bezalako bestejoko-lekurik. Batzuk zioten karta-jokoan milioi bat pezeta eta denajokatzen zela. Kristoren diruak jo-katzen ziren. Azkoitian bizi naizurte askoan, baina erori den arte,arratsaldero etortzen nintzen”.

INAZIO ESNAOLA 76 urte

“Gaupasa egin izangenuen karta-jokoan”“Arronanera ez joateko gaixoegon behar nuen. Kafea hartuz jo-koan egitea gustatzen zitzaigun.Normalean, tutean aritzen ginen;txintxonean ere bai saio galantak.Gaupasa, askotan. Txoko bat ba-zuen atzekaldean, lau-bost mahaizeuden, eta 62 lagun kontatutagaude han. Ikaragarrizko tabakousaina ekartzen genuen. Nagu-sia, Murgil, jokuan ari zela asko-tan egoten nintzen barran kafeaketa kopak ateratzen. Murgilekesan ohi zuen Arrona erori bainolehenago hilko ginela gu”.

ALBERTO BEREZIARTUA 89 urte

“‘Tripaki zikinak’ziren espezialitatea”“50 bat urtean, arratsaldero, ibilinaiz han, erori den arte. Jatekolekua baino gehiago izan da joko-rako taberna. Parez pare Aitzaki-nekoa zuen eta han egundokojendetza izaten zen afaltzen osti-ral eta zapatu gauetan. Kanpotikere, Zumarragatik, Eibartik, Zes-toatik... jende asko etortzen zen,eta ohitura zen han afaldu etakafea hartuz jokoan egitera Arro-nara joatea. Hango purua errebeharra, ketan egoten ginen.Etxeko espezialitatea ziren ‘tripa-ki zikinak’, gisatua eta legatza”.

izan eta Arronanetik pasatu gaberik ez daegongo”. Hala diote urte askoan tabernakobezero izandakoek: “Jokoan hastean denaahazten zitzaigun, jatea, etxean zain genuenemaztea... Tabernak atzekaldean bazuenerreserbatu moduko bat, eta leku txikiagoanhainbeste lagun sartzen ginenik! Orduak pa-satzen genituen kartetan, diru asko jokatueta kontsumo handia egiten genuen”.

Arakistain ahizpen esanetan, “egun ez be-zala, garai batean bizitza sozialak pisu han-diagoa zuen. Jendeak ez zeukan kotxerik, ezzen oporretara joaten, ondo janzteak ez zuenegun duen garrantzia... Lanetik atera eta ta-bernan, lagunartean, egon zalea zen jendea”.

Atzera begira jarrita, makina bat istoriodute bata bestearen atzetik kontatzeko. “Ba-tzuk egunero etortzen ziren eta etxekoak be-zala ziren. Bagenekien zer atera behar zi-tzaien, galdetu beharrik izan gabe. Atean sar-tzen ikusi orduko genekien jenio txarrean zeinzetorren. Behin baino gehiagotan ere bai,emazteak tabernara deitu gizonaren galdez-ka eta han ez zegoela esan. Udako oporre-tan, gizonezko bat baino gehiago geratzenzen etxean bakarrik, de Rodriguez, emazteaeta seme-alabak bakazioetara bidalita. Gure-an egiten zituzten otordu guztiak, bazkaldu,afaldu... lotara baino ez ziren sartzen etxera”.

Azken hamarkadetan, gaueko giroari erelotu zitzaion Arrona, parrandarako tabernaere bilkakatuz. Jokoaren esentziari eutsi dio-ten bezero zintzoak izan ditu, azkenera arte.Orain, Arronaneko ‘umezurtz’ koadrilak joko-rako topaleku berria du, Mendizaletan. �

riek nahiz kaxuelitak erabat zerbitzatzen geni-tuen herriko soziedadeetara eta Arronarenaurrean zegoen sagardotegi estiloko Aitzaki-nera ere. Gure amari askotan ekartzen ziotenehizakia ere –basurdea, usoak...– prestatueta ondoren soziedadean jateko. Aitzakinerakanpotik –Zumarragatik, Elgoibartik, Zestoa-tik...– jende asko etortzen zen afaltzera, etaafalondoan ohitura zen kafea hartuz jokoanegitera gurera etortzea”.

Udako oporrak, ArronaneanJateko lekua baino gehiago jokorako tabernaizan da Arrona. Kartetarako bizioa zutenentopalekua, hain zuzen. “Azpeitian jokalaria

Arronaneko koadrila, Mendizaletan jokoan.

Page 36: JOKORAKO TOPALEKUA - md.uztcdn.com · ka edo azterketa egitea gehiago gustatzen zitzaidan, eta horri eutsi nion. Orduan, ez duzu sortzaile-tzat hartzen zure burua. Kritikariok ere

� � �TELEFONO ZENBAKIAK� � � � � � � � � � � � � � � � � � � �

UDALETXEA � � �Asteguna: 08:30-14:00 � � �Larunbata: 09:00-12:30 UDALTZAINGOA � � �Egun osoz

irekita egoten da ANBULATEGIA� � �Egun osoz irekita egoten da IGERILEKUA� � �Astelehena:

14:00-21:00 � � �Beste astegunak:07:00-21:00 � � �Larunbata: 10:00-13:00 eta 16:00-20:00 � � �Igandea eta

jai egunak: 09:00-13:00 � � �Kanpoko igerilekua: ekaina arte itxita KIROLDEGIA � � �Astegunak:

10:00-13:00, 15:00-21:00 � � �Larunbata: 10:00-13:00, 16:00-20:00 UDAL LIBURUTEGIA � � �Astegunak:

09:30-13:00, 16:00-20:00� � �Larunbata: 09:30-13:00 � � �Udan, Gabonetan: 08:30-14:00 ZAPO TXOKO

� � �Asteartea-ostirala: 17:00-20:30 � � �Larunbata: 16:00-20:30

1-13-18-19-31

Jaen (Azkoitia).

943 850660

2-14-15-27

Azpiazu (Azkoitia).

943 852989

3-16-28-29

Gisasola (Azkoitia).

943 851235

4-5-17-30

Ruiz (Azkoitia).

943 851966

6-7-8-9-10-11-12

Beristain (Azpeitia).

943 811949

20-21-22-23-24-25-26

Aranburu (Azpeitia).

943 811350

GAUEZ

1-4-5-7-10-16-30

Jacome (Azpeitia).

943 080258

2-14-20-21-22-23-24-25-2631

Aranburu (Azpeitia).

943 811350

3-8-27

Beristain (Azpeitia).

943 811949

6-11-12-15-17-29

Eizagirre (Azpeitia).

943 811274

9-13-18-19-28

Alberdi (Azpeitia).

943 815974

EGUNEZ

� � �FARMAZIAK (maiatza)� � � � � � � � � � � � � � � � � � � �

LARRIALDIAK

112

�SEXU AHOLKULARITZA.Zerbitzu honen helburua da herritarrakharremanen inguruko kontsultak egin etaarreta jasotzea. Kontsultak Internetez([email protected]) nahiz aurrezaurre egin daitezke, emakume-txokoan.

ODOL-EMAILEAK

Maiatzaren 13an eta 29an

dute hitzordua, 17:00etatik

21:00etara, anbulatorioan.

� � �GARRAIOA� � � � � � � � � � � � � � � � � � � �

ALDALUR 943 85 27 18

EUSKO TREN 902 54 32 10

GUIPUZCOANA 943 85 11 59

PESA 943 21 26 99

PIPER ELKARTEA 943 85 25 87

TAXIAK 943 81 13 07

� � �autobusen ordutegi osoa:

www.uztarria.com/azpeitia/

autobusak

� � �ORDUTEGIAK� � � � � � � � � � � � � � � � � � � �

� � �ERABILGARRI� � � � � � � � � � � � � � � � � � � �

jakiteko � � � � � � � � � zerbitzua36

TOKI PUBLIKOAK

Udaletxea 15 72 00

Udaltzaingoa 15 13 13

Suhiltzaileak 112

Azpeitia Lantzen 15 71 83

Iraurgi Lantzen 85 11 00

Nekazal Bulegoa 81 24 85

Iturritxiki Ludoteka 15 11 79

Zapo Txoko / GIB 15 71 61

Lanbide 15 04 02

Kiroldegia 81 30 69

Igerilekua 81 41 21

Ertzaintza-Azkoitia 0837 80

Baigera I 81 51 71

Baigera II 81 23 89

Epaitegia 02 51 91

Ingurumen Etxea 81 24 48

OSASUNA

Anbulatorioa 0254 00

Anbulator. larrialdiak 02 54 01

Eguneko zentroa 15 74 96

Asepeyo 8144 00

Gurutze Gorria 85 32 97

DYA-Donostia 46 46 22

KOMUNIKABIDEAK

Uztarria 15 03 58

Hitza (Azpeitia) 81 38 41

Hitza (Zarautz) 8900 17

Azpeitian Zer? 080688

Erlo Telebista (Azpeitia) 81 53 35

Berria 943 30 40 30

Gara 943 31 69 99

Noticias (berriemailea) 687 60 50 06

DV (berriemailea) 610 81 29 12

Argia 943 37 15 45

Arrate Irratia 943 12 01 73

Euskadi Irratia 943 01 23 00

ETB 943 01 17 05

ALDERDI POLITIKOAK

Bildu 15 72 00

EAJ 81 55 70

Sortu 15 72 00

EA 81 00 11

Aralar 647 42 59 95

Hamaikabat 15 72 00

SINDIKATUAK

ELA 81 34 46

LAB 15 13 56

EHNE 81 39 28

KULTURA-EUSKARA

Sanagustin 10 52 20

Kultur Mahaia 674 16 56 84

Euskara Patronatoa 81 45 18

Udal Euskaltegia 81 19 47

AEK 15 10 89

EHE 15 10 89

Udal Liburutegia 15 71 95

Loiolako Liburutegia 8165 08

Kontseilua 943 59 12 00

Bai Euskarari 902 43 00 26

IKASTETXEAK

Iraurgi 81 02 10

Iraurgi (Betharram) 81 16 68

Iraurgi (Milagrosa) 8163 80

Iraurgi (Jesuitinak) 81 22 49

Ikasberri 15 12 46

Karmelo Etxegarai 81 26 97

Urola BHI 15 02 28

BESTERIK

Xoxoteko aterpea 58 10 07

Eregi Euskara-Komunikazio Zerbitzuak

943 08 06 88

Page 37: JOKORAKO TOPALEKUA - md.uztcdn.com · ka edo azterketa egitea gehiago gustatzen zitzaidan, eta horri eutsi nion. Orduan, ez duzu sortzaile-tzat hartzen zure burua. Kritikariok ere

ANE ODRIAAmsterdam

Kultur eskaintzaoso zabala etaaberatsa zagon”

Enpresa-ikasketak ari da ikasten, etakarrerako azken urtean Herbeheretarajoana da.� Ainitze Agirrezabala

Noiz joan hintzen Amsterda-mera?Urte hasieran, urtarrilean, etorri nindunan,ikasturtea otsailean hasten geninan, bainaegun batzuk lehenago etorri gindunan pixkabat hiria ezagutzera.Zer dela eta?Enpresa-ikasketak egiten ari naun, eta ekai-nean amaitzen dinat karrera. Amaiera emate-ko modu polita dela uste dinat; kultura etajende berria ezagutzeko aukerak asko era-kartzen nindunan.Nolakoa dun horko jendea?Holandar jendea beti laguntzeko prestzagon, jatorra dun baina aldi berean, gertukohartu-eman estua edukitzea oso zaila dun,oso hotzak baitira.Azpeitiak ez duen zer din horrek? Hiri handia izanik, kultur eskaintza oso zabalaeta aberatsa duela esango ninake. Beti dagozerbait ikusi edo egiteko!Amsterdameko zer gustatu zaingehiena eta zer gutxiena?Kale gorri inguruak, Dam plaza, etxe oker-tuak... asko gustatzen zaizkidan. Gutxien

eguraldia; azken 25 urteetako negurik hotze-na ari da izaten. Eguzkia ikusteko zain gau-den! Gustatzen ez zaidan beste gauza dunjendeak ingurugiroarekiko duen kontzientziaeskasa. Harrituta geratu gindunan zaborrabereizten ez dutela ikustean, kristala bakarrikbereizten diten, beste zabor guztia bateradoa. Eta hiria bera zikina dun oso.Azpeititik zer botatzen dun faltangehiena? Dudarik gabe nire jendea, amak prestatuta-ko janaria eta kuadrilako poteoa!Euskal Herriaz ba al zekin ezer horkojendeak?Orokorrean jende gehientsuenak ez zekinEuskal Herria non dagoen ere; beste ba-tzuek, berriz, bertako egoeraren berri bazeki-tene eta interesa azaltzen diten, baina ez dunohikoa.Euskaldunik ba al zagon hor?Euskaldun oso gutxi ezagutu eta ikusi dina-gu Amsterdamen. Arabako bi mutil ezagutudizkinagu, eta nohizbehinka elkarrekin geldi-tzen gaitun afaltzeko edo parrandatxoren bategiteko.�

1. 3. Ane Amsterdamen. 2. Jaione eta Analagunekin, Amsterdameko taberna batean.

1.362kilometrora dago AzpeitiaAmsterdametik.

1

2

3

hantxe bertan � � � � � � � � � jakiteko 37

Page 38: JOKORAKO TOPALEKUA - md.uztcdn.com · ka edo azterketa egitea gehiago gustatzen zitzaidan, eta horri eutsi nion. Orduan, ez duzu sortzaile-tzat hartzen zure burua. Kritikariok ere

E z dakit noiz, baina gazteizateari utzi genion. “gaztetasuna, izpiritua-ren egoera dek, norberaren barruan zegok”.baita zera ere. halako batean, batere uste ezduzula, hezurrak kraskatzen hasten zaizkizu,edo begia galtzen duzu, gerria gogortzen,esprint koxkor bat egin eta arnasa estutzen,maniak areagotzen, azala giharretatik libra-tzen... hasi zara xahartzen. eta zer uste ze-nuen, ba, betiko zinela? ez ginen betiko, ezgara betiko, egunen batean kito. bitartean,bizi, “hil arte bizi”, eta ez dago txarki esana. hilarte bizi horretan, bizi nahi izaten dugu, ondobizi ere, libertitu, ondo pasatu. azpeitian gine-nean, gazte sasoia zen orduan, lan pixka bategin eta libertitu nahi izaten genuen. batean,soreasu eta zelaitxon izango ginen pelikulakikusten. inguruan herri gutxik zituen bi zine-ma-areto. suerte horixe guk. gutxi izango diraurteen joanean azpeitiarrek hainbeste filmikusitakoak. zinemarekin batera ziren taber-na-zuloko egonaldiak, erdi kalean gora, kale-an behera egiten genituen maratoiak, futbolsaioak, berbenak, xoxoteko igoerak etaneska-laguntzak. horrela joan zitzaigun gaztegarai haren zati bat.

sasoi batean ez zitzaigun burura etortzenorain egiten dugun jolasik. orain, azkena, au-zoari kristalak hausten ibili gara. ez da auzoona ere, eta behar genuen bengantza klase-ren bat ere, barruko korapiloa askatu bage-nuen. kontatzea nahi? auzoa gure lagunarenandrea endredatzen hasi zen halako batean.lehenengo, uste izan genuen borondaterikonenean ari zela gure auzo hori, gure adiski-de handiaren andreak burukomin handiakizan eta laguntza behar zuelako. laguntza psi-kologikoa, esaten da orain. laguntzen hasi zi-tzaion, eta gero eta laguntza handiagoa, etagero eta dependentzia handiagoa gure lagu-naren andreak, gero eta goxoagoa auzoakematen zion laguntzarekin, gero eta goxoa-goa... harik eta andreak bere gizonezkoariesan zion arte zer laguntza ematen ari zi-

libertitu, behintzat

� � �Amorrazioan, hartu dituguharriak, joan gara auzoarenetxe atarira eta kristalguztiak txikitu dizkiogu

� � � � � � � � � � � � � � � �miel a. elustondo� � �

tzaion. orduan, trumoia andre-gizonen arte-an, senar-emazteen artean esan nahi dut. hitzegin dute eta konpondu dira, edo konponbi-dean ikusten dut haien arteko harremana.auzoa ez, haien harremanetik kanpo ikustendut, ez da ur garbia, eta ur garbia ez dena zi-kina da. kasu honetan bezala. eta, amorrazio-an, hartu ditugu harriak nire lagunak eta biok,joan gara auzoaren etxe atarira, eta kinki! etakanka!, eskura genituen kristal guztiak txikitudizkiogu inor ondoko leihoetara irten bainolehen, udaltzain ertzain eta polizia kolore guz-tiak etorri baino lehen. txandal-kapusaia jan-tzi eta ezkutatu gara handik, kamera ezkutua-ren beldurrez, bihotza lub-bup!, lub-bup! az-karrean. tabernara sartu eta ogitartekoak etagaragardoa eskatu dugu, gaztetan bezala.

horrela libertitu gara azkena hiri honetan,garai hartan herrian bezala...�

iritzia � � � � � � � � �38

Page 39: JOKORAKO TOPALEKUA - md.uztcdn.com · ka edo azterketa egitea gehiago gustatzen zitzaidan, eta horri eutsi nion. Orduan, ez duzu sortzaile-tzat hartzen zure burua. Kritikariok ere
Page 40: JOKORAKO TOPALEKUA - md.uztcdn.com · ka edo azterketa egitea gehiago gustatzen zitzaidan, eta horri eutsi nion. Orduan, ez duzu sortzaile-tzat hartzen zure burua. Kritikariok ere