JUAN INAZIO HARTSUAGA «Euskaltzaleok, erresistentzian maisu … · 2014. 11. 20. · 14 2014KO...

5
Euskaldun zaharra zara? Inguru honetan oso normala izan da 5 urte- rekin erdaraz ez jakitea eta 14rekin euskaraz ez jakitea. Ni hainbesteraino ez, baina kasik. Oso barnean geratu zitzaidan egun batean, nik 14 bat urte nituela, aurreneko aldiz erdaraz hasi behar izan genuela etxean, ez ginelako gauza hitz egiteko gai sakontxo baten inguruan. Ezin gurasoak eta ezin gu. Eta zer gaizki sentitu ginen denok. Gurea oso hizkuntza mugatua zen, ez benetako euskaldun zaharrena bezain aberatsa. Etxe- rako balio zuen, baina gehiagorako ez. Ni euskaldun berritu nintzen 18-20 urterekin. Sermoilari ezin hobeak genituen hemen Tolosan: Joseba Intxausti, Joan Mari Torrealdai… eta jende asko joaten zen mezara euskaraz zer ondo egiten zuten entzutera. Enpresa ikasketak egin zenituen Deustuko Uni- bertsitatean, Donostian. Zer eta euskarari lotu- tako tesia? “Euskara zabaltzeko marketin plangintza” zeritzan tesia egin nuen. Ez zen inoiz argita- ratu, marketin planak ez direlako argitaratzen. Eraginkor izateko praktikara eramaten dira. Nik martxan jarri nahi nuen eta, beste hain- batetan gertatu zaidan bezala, erdian gelditu nintzen. Inori ez zitzaion gustatu nire plana, ez agintean zeudenei ezta oposiziokoei ere eta hortxe geratu zen. Sari bat eman zidaten Diputazioan eta agur. Zergatik ez zitzaion inori gustatu? Planak egiteko irizpideak ziren han bilduta- koak. Gakoa zen fokua ezagueran jartzetik erabileran jartzera aldatu behar zela. 35 urte pasa dira eta berdin jarraitzen dugu. EAJ konflikto linguistikoaren beldurrez bizi izan da betidanik. Bestalde, oposizioan zegoen ezker abertzaleak garai hartan ikuspuntu burokratikoagoa zuen eta, adibidez, euskara teknikarien sarea herri guztietara zabaltzean jarria zuen indarra. Egiturak sortzearen alde- ko estrategia zuten. Gaur egun EAJk jarrai- tzen du etxe barruko transmisioan jartzen begirada (eta oharkabean kanpotik datozen etorkinei euskararen galeraren errua botaz). Haien dogma nagusia da euskara etxeko transmisiotik salbatu behar dela. Kalean ezin duzu ezer planteatu erdaldunak ez direlako molestatu behar. Horrela ezin dute argitu, adibidez, zergatik Ataunen aita eta ama eus- kaldunak dauden etxeetan euskara gero eta gutxiago egiten den. 10 2014KO AZAROAREN 23A Juan Inazio Hartsuaga Uranga, 1957ko urriaren 27an Tolosako Berdura plazan jaioa. Enpresa Zientziak ikasi zituen Deustuko Unibertsitatean Donostian, Euskal Filologiaren lehen bi urteak eta Linguistika eta Antropologia Parisko Ecole des Hautes Etudes zentroan, Joxemiel Barandiaranen aholkua jarraituz. Euskararen orainaz eta geroaz kezkatuta, bere gradu tesina egin zuen: “Euskara zabaltzeko marketin plangintza”, enpresaren ikuspuntutik. Mitologiaren inguruan hamaika liburu eta dozenaka artikulu idatzi ditu, haien artean Euskal Mitologia Konparatua: Jentilen akabera (Gaiak, 2004). Alor honetan doktoretza tesia egin zuen mitologiaren ahozko transmisioa aztertuz. NORTASUN AGIRIA PERTSONAIA «Euskaltzaleok, erresistentzian maisu eta nagusitzen kale» Euskaraz konplexurik gabe eta harrotasunez hitz egitea eta mito zaharrek barnean gordetzen duten ideologia eguneratzea proposatzen digun antropologo euskaltzale kritikoa da Hartsuaga. | REYES ILINTXETA | Argazkiak: Dani Blanco JUAN INAZIO HARTSUAGA

Transcript of JUAN INAZIO HARTSUAGA «Euskaltzaleok, erresistentzian maisu … · 2014. 11. 20. · 14 2014KO...

  • Euskaldun zaharra zara?Inguru honetan oso normala izan da 5 urte-rekin erdaraz ez jakitea eta 14rekin euskarazez jakitea. Ni hainbesteraino ez, baina kasik.Oso barnean geratu zitzaidan egun batean,nik 14 bat urte nituela, aurreneko aldizerdaraz hasi behar izan genuela etxean, ezginelako gauza hitz egiteko gai sakontxobaten inguruan. Ezin gurasoak eta ezin gu.Eta zer gaizki sentitu ginen denok. Gureaoso hizkuntza mugatua zen, ez benetakoeuskaldun zaharrena bezain aberatsa. Etxe-rako balio zuen, baina gehiagorako ez. Nieuskaldun berritu nintzen 18-20 urterekin.Sermoilari ezin hobeak genituen hemenTolosan: Joseba Intxausti , Joan MariTorrealdai… eta jende asko joaten zenmezara euskaraz zer ondo egiten zutenentzutera.

    Enpresa ikasketak egin zenituen Deustuko Uni-bertsitatean, Donostian. Zer eta euskarari lotu-tako tesia?“Euskara zabaltzeko marketin plangintza”zeritzan tesia egin nuen. Ez zen inoiz argita-ratu, marketin planak ez direlako argitaratzen.Eraginkor izateko praktikara eramaten dira.Nik martxan jarri nahi nuen eta, beste hain-batetan gertatu zaidan bezala, erdian gelditunintzen. Inori ez zitzaion gustatu nire plana,ez agintean zeudenei ezta oposiziokoei ereeta hortxe geratu zen. Sari bat eman zidatenDiputazioan eta agur.

    Zergatik ez zitzaion inori gustatu?Planak egiteko irizpideak ziren han bilduta-koak. Gakoa zen fokua ezagueran jartzetik

    erabileran jartzera aldatu behar zela. 35 urtepasa dira eta berdin jarraitzen dugu. EAJkonflikto linguistikoaren beldurrez bizi izanda betidanik. Bestalde, oposizioan zegoenezker abertzaleak garai hartan ikuspuntuburokratikoagoa zuen eta, adibidez, euskarateknikarien sarea herri guztietara zabaltzeanjarria zuen indarra. Egiturak sortzearen alde-ko estrategia zuten. Gaur egun EAJk jarrai-tzen du etxe barruko transmisioan jartzenbegirada (eta oharkabean kanpotik datozenetorkinei euskararen galeraren errua botaz).Haien dogma nagusia da euskara etxekotransmisiotik salbatu behar dela. Kalean ezinduzu ezer planteatu erdaldunak ez direlakomolestatu behar. Horrela ezin dute argitu,adibidez, zergatik Ataunen aita eta ama eus-kaldunak dauden etxeetan euskara gero etagutxiago egiten den.

    �10 2014KO AZAROAREN 23A

    Juan Inazio Hartsuaga Uranga, 1957ko urriaren27an Tolosako Berdura plazan jaioa. Enpresa Zientziakikasi zituen Deustuko Unibertsitatean Donostian, EuskalFilologiaren lehen bi urteak eta Linguistika etaAntropologia Parisko Ecole des Hautes Etudes zentroan,Joxemiel Barandiaranen aholkua jarraituz. Euskararenorainaz eta geroaz kezkatuta, bere gradu tesina egin zuen:“Euskara zabaltzeko marketin plangintza”, enpresarenikuspuntutik. Mitologiaren inguruan hamaika liburu etadozenaka artikulu idatzi ditu, haien artean Euskal MitologiaKonparatua: Jentilen akabera (Gaiak, 2004). Alor honetandoktoretza tesia egin zuen mitologiaren ahozkotransmisioa aztertuz.

    NORTASUN AGIRIA

    PERTSONAIA

    «Euskaltzaleok,erresistentzian maisueta nagusitzen kale»

    Euskaraz konplexurik gabe eta harrotasunez hitz egitea eta mito zaharrek barnean gordetzenduten ideologia eguneratzea proposatzen digun antropologo euskaltzale kritikoa da Hartsuaga.

    | REYES ILINTXETA |

    Argazkiak: Dani Blanco

    JUAN INAZIO HARTSUAGA

  • 2014KO AZAROAREN 23A 11�

    Ezker abertzalea berriz, fantasiazkomundu batean bizitzen jarri da. Bere mitoa daeuskaldunak oso euskaltzaleak garela. Horida duela 40 urteko Txillardegiren modelomatematikotik ondorioztatzen dena, bainainork ez du ulertzen, inork ez du ezagutzen,baina defendatzen dute erlikia sakratua balitzbezala. Gora gu ta gutarrak. Guk asko sufritudugu, dena kontra dugu eta nahikoa egitendugu egiten dugunarekin. Baina gero ikustenduzu Berriaren irakurle kopurua ez dela haziurteetan edo ikusten dituzu ETBren audien-tzia datuak edo zenbat erdara entzuten denherriko tabernetan eta oso etsigarria da.

    Zergatik doa behera erabilera, zure ustez?Euskaltzalerik ez dagoelako herri honetan.Adar berria eman duen ihartzen ari den saga-rrondoan batzuek adar berri eder hori bainoez dute ikusi nahi, eta ez zuhaitz osoa.

    Zer egin dezakegu?Orain arte izan dugu ondo baloratu ez dugunelementu bat: ezinbesteko euskaldunak.Horiek baserritarrak ziren, euskaldun eleba-karrak. Horiek legamia funtzioa egiten zuten.Erdipurdiko euskaldunen artean sartu etadenak euskaraz jartzen zituzten. Euskaldunelebakarrak desagertu direnean, legamiarikgabe gelditu gara eta legamia berria bilatubehar dugu. Hori euskaltzalea bakarrik izandaiteke orain. Euskara eta beste hizkuntzakdakizkiena, baina bere bizitzan euskararenaldeko hautua egin duena.

    Zer egin behar du legamia horrek?Zoazen lekura euskaraz hitz egiten baduzueta erdaraz egiten dizuten euskaldunei euska-raz erantzuten badiezu, jendeak badaki zure-kin euskaraz egin behar duela. Hizkuntzarenkalitate maila ere izugarri jaitsi da. Honek

    Elkartasuna sakratu“Elkartasuna XVII. mendeko Herbehereetako agiribatean sakratutzat jotzen da, eta, hortaz,derrigorrezkoa da. Hemen ez da garbi esaten sakratuadenik, baina sinesten da, adibidez, pertsona bat gaixodagoenean eta meza diruak biltzen direnean, askorenartean emandako diruak sendatzeko indar handiagoaduela bakar batek dena ematen badu baino.Elkartasunak senda indarra du, alegia”.

  • �12 2014KO AZAROAREN 23A

    JUAN INAZIO HARTSUAGA

    aspaldiko konplexuetan ditu erroak. Batezere Bizkaiko soziologian euskara beti osogauza pobretzat hartu izan da.

    Zer da Eskailerean euskaraz Facebookeko tal-dea? Gune bat euskara espazio publikoan nagusi-tzen hasteko pixkanaka-pixkanaka. Etxetikateratzean lehen espazio publikoa eskailerada. Tolosan hamar auzolagunetik zazpi diraeuskaldunak eta, hala ere, inor ez da ausar-tzen euskaraz egitera eskailerako bileretan.Nire proposamena da euskaraz aritu nahiduenari laguntzeko eta gero garaipen txikihorien berri emateko foro bat sortzea. Face-booken jarri dut Tolosan ez dudalako lortuhemengo euskaltzaleak inplikatzea. Erresis-tentzian maisu eta nagusitzen kale. Horrekerretratatzen gaitu. Ni erradikala naiz, ezfanatikoa, eta oso praktikoa. Oso barneratutadugu beti galtzaileak izan garela eta nolabai-teko nagusitasun zibila eta harrotasuna behardugu kapazak izateko erdaldunei esateko:“Hau gure lurraldea da eta ulertzen ez badu-zu zuen arazoa da”. Baina horretarakobeharko genuke hipnosia egin edo euskaltelebista euskaltzale bat izan.

    “Euskaraz bizi nahi dut” filosofiarekin bat egi-ten duzu?Bai, noski. Eta gainera hori dena legez babes-tua dago. Hemen EAEko Euskararen Legeakdio zuk nahi duzun tokian euskaraz egin deza-kezula. Baina hori ez da nahikoa. Gero kanpai-nak, programak, bitartekoak… jarri behar dirahori dena errealitatera eramateko. Eta hori daEAJren tranpa: lege izugarri onak egin ditu,Europatik eta toki guztietatik miresten dituz-tenak, baina paperean gelditzen direnak.

    Hizkuntza Eskubideen Behatokiko zuzendariaizan zinen urtebetez. Zergatik horren gutxi?Bai, 2004an, bota ninduten arte. Iritsi bezainlaster hasi nintzen begiratzen marko legala

    zein zen. Aurkitu nituen gauza batzuk aluzi-nanteak, Kontseiluan inork ez zekizkienak,adibidez Gipuzkoako Foru Aldundiko fun-tzionarioek galarazita zutela euskaraz mintza-tzen zetorren bati erdaraz egiteko eskatzea.Hori EAJk egin zuen inori esan gabe. Buleti-nean atera eta kito. Orduan EHEri planteatunion kanpaina bat egitea lege hori bazegoelazabaltzeko Foru Aldundiko atarian, euskaldu-nek gero eta gehiago erabil zezaten bere esku-bidea beldurrik gabe eta erantzuna ezetza izanzen, erotu ote nintzen. Noski hori legeak ongiegiten ari zirelako aitortza bezala ikus zezake-ten batzuek. Giro txarra sortzen nuela izanzen bota nindutenean eman zidaten arrazoia.

    Linguistika eta antropologia ikasi zenuen Pari-sen. Zer da mitologia?Aldez aurreko erantzuna. Galderarik ez sor-tzeko ematen den azalpena. Galderarik sor ezdakizun dena esplikatzen dizun giro bat.Mitoak erakusten dizu mundua nolakoa den.Zientziaren kontrako jarrera. Dei diezaiokezumitoa, doktrina, erlijioa… Gauza bera da. Niez naiz mitozalea, ni mito aztertzailea naiz.

    Mitoen zaharberritzaile moduko bat?Bai. Burdina herdoiltzen den bezala, ahozkokontakizunetan ere ikusi behar da nolakoak

    Euskal Telebista, euskararen minbizia“Kalte ikaragarria egin du. Soziologia mailan telebistanormaltasun fabrikatzailea da. Sozialki galtzaile diren

    edo onartuta ez dauden portaerak normaltzeko telebistabeharrezkoa da: emakumeen aurkako bortizkeria,

    homosexualitatearen inguruan… Euskaltzaletasunasustatzeko eta euskaldunen beldurrak, lotsak eta

    konplexuak gainditzeko telebistak egin dezake lan hori,baina kontrakoa egiten ari da. Larriena ETB2 da. Orain

    euskaldun jator ikur guztiak ETB2ra pasa dira etazabaltzen ari diren mezua da ‘izan zaitezke euskaldun

    jatorrena erdaraz jo ta ke arituz’”.

  • 2014KO AZAROAREN 23A 13�

    JUAN INAZIO HARTSUAGA

    ziren sorreran eta bidean zer erantsi edo alda-tu zaien. Paleolitikotik ia ezer ez zaigu geldi-tzen. Neolitikotik datorkigu gure mitologia-ren oinarria, eta hor bi ziklo nagusi agerizaizkigu: eguraldiarena, Marirena, eta herio-tza eta bizitzarena, jentilena. Marirena neka-zaritza asmatu eta honaino ekarri zutenen-gandik datorkigu. Oso zabalduta egon daTurkiatik hasi eta Europa osoan eta Asia Txi-kian. Guk oso ongi gorde izan dugu oraintsuarte, oso kontserbadoreak izan garelako,baina oso mito zabaldua da. Marik ez dueusko labelik. Eguraldiarekin eta, beraz, eko-nomiarekin lotua dago. Oso jarrera ateoa da.Neolitikoan gizakiak nekazaritza eta abel-

    tzaintza asmatzen dituenean, naturaren gai-netik ikusten du bere burua. Nagusitasunasentitzen du eta eguraldia ere kontrolatzensaiatzen da. Mari eguraldiaren pertsonifika-zioa da eta herriak ahaleginak egiten ditu berakontrolatzeko.

    Ez da jainkosa, beraz? Ez. Ez delako izaki goren bat gizakiak bainoindartsuagoa eta gizakientzat helburu batduena. Gerora jainko izaeraren hainbat ukituhartu ditu, baina hori kontu berriagoa da.Hasieran berarekiko harremana ez zen jain-koekikoa bezalakoa. Ez zitzaion ezer eska-tzen ezta barkamenik erregutzen ere. Beha-

  • �14 2014KO AZAROAREN 23A

    JUAN INAZIO HARTSUAGA

    ketan oinarritutako esperientzia bat zen.Mari halako mendi puntan zegoenean, egu-raldi ona, aldiz mendi horretan bazegoen,txarra. Horren aurrean bi ekimen mota egi-ten dituzte gizakiek: Mari egotea komeni dentokian erromeria egiten da, festa giroarekinhura poztu eta bertan gera dadin eta, aldiberean, apaiza bidali kobazuloko atea ixtera.Mari ez da konjuratzen. Bere kontra ez doakonjurua. Apaizak konjuratzen duena koba-zuloko ataria da, Mari ez sartzeko edo han-dik ateratzeko.

    Bigarren zikloa nekazaritza iritsi eta 1.000bat urtera sortzen da bertan. Kultura propiobat, kanpotik ez datorrena eta gainera osoazkar zabaltzen dena Ipar Europa osoan: tri-kuharrien kultura. Eta hori da jentilen kultu-ra. Hori da bizitza eta heriotzari ereduakematen dizkion zikloa. Hildakoak bizitza erli-jiosoaren erdian hasten dira jartzen eta lanakontzeptu gisa asmatzen dute. Hemen gaudelanerako. Kultura hori gero beste toki batzue-tara esportatu zen: Greziara, Egiptora… IparEuropan erraldoien kulturaren aztarnak osobizirik daude oraindik eta Hego Europan,nahiz eta aztarna batzuk egon, ikusten dagauza inportatua zela eta ez dela inoiz horrensustraitua egon. Gure ideologiaren zati nagu-sia da jentilen mitologiak erakusten diguna.

    Zein da zehazki ideologia hori?Esate baterako, jentilak langileak dira, zintzo-ak, indartsuak, baina ez bortitzak. Ez dagoeraso eredurik. Indarra baliatzen dute lanera-ko eta egun batean asko haserretzen badiranorbaitekin, egiten dioten erasorik handienada bere soroa harriz betetzea. Elkartasunza-leak dira eta zorroztasuna maite dute. Asko-tan esaten zen kristauak baino kristau hobeakzirela. Era berean, Norvegian edo Danimar-

    kako Feroe irletan “jentilak bezain zintzoa”esaten da. Itsasoaren kontra gorde da hobe-kien erraldoien mitologia hau: EuskalHerrian, Irlandan, Herbehereetan, Alema-nian eta Eskandinavian. Gure ahaide kultura-lak Ipar Europakoak dira. Erromatarrengaraitik haiengandik aparte samarrean bizigara eta inguruko auzolagunetatik beste balo-re batzuk hartuz joan gara, pixkanaka zergaren ahaztuz. Oso interesgarria iruditzenzait identifikatzea zer elementu diren gureaketa zeintzuk ez, eta nortzuk diren gure lehen-gusu ideologikoak. Holandako zaharren zain-tza eredua, adibidez, auzolanean oinarritzenda. Gurea baserritik kalera eta euskaratikerdarara pasaera azkarra izan da eta bideangauza asko galdu dugu. Ideologia kontuhauek liburu elektroniko batean argitaratunituen iaz. Ideia eta balioen bestelako historia labu-rra du izena eta dohainik dago interneten.Irakurterraza izan nahi duen arren, badaitekezenbaitentzat espezializatuegi izatea oraindik.Horregatik beste bat prestatzen dihardutorain, laburragoa eta sinpleagoa izango dena(40 edo 50 orrialde) eta gehiago sakondu nahiduenarentzat han eta hemen estekak izangodituena. Gure nortasuna izango du izena.

    Jende asko oso gustura sentitzen da espai-nolen ezaugarriak bere egin eta euskal ezau-garriak direla uste izanda. Eta hor ikusten dutnik erreferentzia garbiak jartzeko premialarria. Pasodoblea zabaltzeko oharkabekoahaleginik handiena Kaxianok egin zuen.Holaxe sartzen dira gauzak, oharkabean. Haudena garrantzitsua da etorkizunari begira jar-tzeko, pentsatzeko zer nolakobidea hartu nahi dugun. Euskal-dunak izan gaitezke nahi duguna,erabakitzen duguna. Nik ez duteuskaldun neolitikoa izan nahi. n

    “Jendeak ez daki non sortu zen,zertarako zen, zer den zaharragoa, zerberriagoa. Modu bat behar da bilatuhori dena zabaltzeko. Nik proiektu bategin nuen katedra bat zabaltzeko etaAtaunen parke tematiko moduko bategiteko, baina ez Euro Disney bat. Agianinuzenteegia naiz, baina instituzioguztiak elkartuta egin nahi nuen.Ideologien jarraikortasuna erakutsikozuen esperientzia eskaini nahi nionjendeari. Ez zen modurik izan politikakontuengatik eta nik ilusioa galdu eginnuen”.

    Mitologian analfabeto

    AZKEN HITZA

    Interneteksalbatuko dueuskara“Gotorlekurikonena hori da:irizpide antzekoakdituguneuskaltzaleak horbil gaitezkeelkarrekin egotekoeta ekimenakaurreraeramateko.Internetengatik ezbalitz osopesimistanintzateke”.