Atala kultur taldia 1. alia zokomian aberasgarri honi. Herriko kontuez jardungo dugu, bertako...

2
Errezilko aldizkari zokomian Zokomian edo zulomian, Errezilen. Ikusmiran, kuxkuxean, zerbaiten bila, zer suma ibiltzea… esan nahi du Gipuzkoako hitz zahar honek. Izen horixe jarri diogu hilabetero geure herrian argitaratuko den “periodikoa”ri. Izenak izana omen, eta bizi luzea opa diogu herriko hilabetekariari. Ongi etorri, Zokomian! Atala Kultur Taldeak aspaldian zuen ametsa egia bihurtu da. Aurretiko lan handia egin da, San Martin festen inguruan sortu da Zokomian hilabetekaria. Hemendik aurrera, herritarrok hilero (bigarren ostiralean) eta debalde jasoko dugu etxe bakoitzean Errezilko kontuen berri emango duen aldizkaria. Izaeraz, parte- hartzailea izango da herritarrak izango baitira notizien berri eta iri- tziak emango dituztenak. Alde horretatik, eskerrik asko proiektuan sinistu eta laguntzen ari zareten herritar guztioi!!!! Kultura, hizkuntza eta gizartea bat eginda Errezilko kultura, izaera eta hizkuntza bat eginez ekin diogu proiek- tu aberasgarri honi. Herriko kontuez jardungo dugu, bertako pen- tsamolde eta bizi-moldeetatik abiatuta eta geure ohiturak kontuan hartuz. Hileko berriak bertan egin eta bertakoentzat idazteak zere- san haundia du geuretzat, eta horretan ahaleginduko gara hemen- dik aurrera. Euskara bultzatzea ere bada helburu handi bat, eta herriko hizkera zaintzea horrekin batera. Abiapuntu honetan, hizkuntza bera jarriko da esperimentuan, eta euskara irizpideak zehaztu ez baditugu ere, hilabetekariko albiste, elkarrizketa eta abarretan Errezilko hizketa txertatzen ahaleginduko gara. 1 Jaio da Zokomian 1. alia 4 Festak azaroa SAN MARTINAK 2008 Azaroak 11, asteartea San Martin eguna 10:30 Txupinazoa 11:00 Meza eta ondoren hamaiketakoa 21:00 Domusako langileen 1. Pala Txapelketako Finala frontoian. Azaroak 14, ostirala 15:30 Ume jolasak 21:00 Herri afaria frontoian Afalostean, gaztetxoen dantza emanaldia Ondoren, erromeria kupela taldearekin Atsedenaldian, txinga-lehiaketa Goizaldera, txorixo pintxoak Borondegin Azaroak 15, larunbata 16:00 Mus Txapelketa Borondegin 18:00 Bertso-triki-poteoa 22:30 Patxi Saiz-en emanaldia 00:00 Erromeria saioa, Lutxurdixo eta Aitziberrekin Azaroak 16, igandea 10:30 Sagar Eguneko Azoka: - Salmahaiak - Postre eta gazta lehiaketa - Herriko soinujole gaztetxoak 17:00 Bigarren mailako aizkolarien txa- pelketa Azaroak 23, igandea Jubilatuen eguna 11:00 Meza Ondoren, herriko dantzari txikien saioa Jarraian, bazkaria Borondegin [email protected] Gure baserriak Bailara: Ezama bailara Distantzia: Herriko udaletik 1.1 km-ra Altuera: 275 m Ezaugarriak: ormigoizko errepidea du atarirai- no, eta herri bidea ere ondotik pasatzen zaio. Gaur egun ez da inor bizi, hutsik dago. Bertako familiak ondoan egin zuen etxe berria. Lizarreta baserria Hamarkadako sagar urterik aberatsena R. Iturralde Elkarrizketa Argitaratzailea: Atala Kultur Taldea Egoitza: Errezilgo udaletxea, 4. solairua Telefonoa: 686 86 73 16 Posta elektronikoa: [email protected] Ale kopurua: 350 Diruz lagundu du: Babeslea: 1 2 3 4 5 6 7 8 9 10 11 12 13 14 15 16 17 18 19 20 21 22 23 24 25 26 27 28 29 30 Zokomian errezilen Erredakzioa zokomian Atala kultur taldia 2008ko azaroa Udazkenero bezala, sagarra biltzeko garaia iritsi zaigu. Guk kontuak jakin nahian, sagar- zale batengana jo dugu. Jose Antonio da, Muarritta baserrikoa. Hasteko eta behin, aurtengo sagar mordoaren zergatia galdetu diogu. Bere ustez, urtea “oso oparoa” izan da, azken hamar urteetan izan den sagarrik gehiena jaso baita. Arrazoi nagusia, egu- raldiaren laguntza izan dela dio. Saltzeko moduaz ere galdetu diogu, aditua baita horretan. Bera, Ordiziara eta Tolosara joaten da. Orain hasi eta San Joseak arte joango dela dio, eta dituen sagar denak saltzeko asmoa baduela. Jose Antoniok urte asko baitaramatza zeregin horretan eta dagoeneko bezero ugari ditu, eta horrek asko laguntzen duela dio salmentetan. Saltzeko moduari dagokionez, bitxikeria bat ere aipatu digu: oraindik Ibarbi sagarra dozenaka saltzen duela. Ordizian bera bakarrik omen dago modu honetara egiten duena, nahiz eta Tolosan gehiago badiren. Sagar egunaren aldaketaz ere egin dizkiogu bizpahiru galdera, eta berari egokia irudi- tzen zaiola adierazi digu “propaganda ona eginez gero jende mordoa etorriko da herrira”, eta honela,“sagarra saltzeko auke- ra bikaina izango dute herritarrek”. Amaitzeko Ibarbi sagarrari buruz bertso eder bat kantatu zigun, hona hemen: Errezil sagar maitagarria Hain ona zera, benetan, Eros liteke edozein denda Feri eta azoketan, Jaten da, berriz, berdin gordinik Erreta eta konpotan Hemengo etxe gehienetara Iristen da gabonetan. Errezilgo Udala

Transcript of Atala kultur taldia 1. alia zokomian aberasgarri honi. Herriko kontuez jardungo dugu, bertako...

Page 1: Atala kultur taldia 1. alia zokomian aberasgarri honi. Herriko kontuez jardungo dugu, bertako pen-tsamolde eta bizi-moldeetatik abiatuta eta geure ohiturak kontuan hartuz.Hileko berriak

Errezilko aldizkari

zokomian

Zokomian edo zulomian, Errezilen. Ikusmiran, kuxkuxean, zerbaitenbila, zer suma ibiltzea… esan nahi du Gipuzkoako hitz zahar honek.Izen horixe jarri diogu hilabetero geure herrian argitaratuko den“periodikoa”ri. Izenak izana omen, eta bizi luzea opa diogu herrikohilabetekariari. Ongi etorri, Zokomian!

Atala Kultur Taldeak aspaldian zuen ametsa egia bihurtu da.Aurretiko lan handia egin da, San Martin festen inguruan sortu daZokomian hilabetekaria. Hemendik aurrera, herritarrok hilero(bigarren ostiralean) eta debalde jasoko dugu etxe bakoitzeanErrezilko kontuen berri emango duen aldizkaria. Izaeraz, parte-hartzailea izango da herritarrak izango baitira notizien berri eta iri-tziak emango dituztenak. Alde horretatik, eskerrik asko proiektuansinistu eta laguntzen ari zareten herritar guztioi!!!!

Kultura, hizkuntza eta gizartea bat eginda

Errezilko kultura, izaera eta hizkuntza bat eginez ekin diogu proiek-tu aberasgarri honi. Herriko kontuez jardungo dugu, bertako pen-tsamolde eta bizi-moldeetatik abiatuta eta geure ohiturak kontuanhartuz. Hileko berriak bertan egin eta bertakoentzat idazteak zere-san haundia du geuretzat, eta horretan ahaleginduko gara hemen-dik aurrera.

Euskara bultzatzea ere bada helburu handi bat, eta herriko hizkerazaintzea horrekin batera.Abiapuntu honetan, hizkuntza bera jarrikoda esperimentuan, eta euskara irizpideak zehaztu ez baditugu ere,hilabetekariko albiste, elkarrizketa eta abarretan Errezilko hizketatxertatzen ahaleginduko gara.

1

Jaio da Zokomian

1. alia

4

Festak

azaroa

SAN MARTINAK 2008

Azaroak 11, astearteaSan Martin eguna10:30 Txupinazoa11:00 Meza eta ondoren hamaiketakoa21:00 Domusako langileen 1. PalaTxapelketako Finala frontoian.

Azaroak 14, ostirala15:30 Ume jolasak21:00 Herri afaria frontoianAfalostean, gaztetxoen dantza emanaldiaOndoren, erromeria kupela taldearekinAtsedenaldian, txinga-lehiaketaGoizaldera, txorixo pintxoak Borondegin

Azaroak 15, larunbata16:00 Mus Txapelketa Borondegin18:00 Bertso-triki-poteoa22:30 Patxi Saiz-en emanaldia00:00 Erromeria saioa, Lutxurdixo etaAitziberrekin

Azaroak 16, igandea10:30 Sagar Eguneko Azoka:- Salmahaiak- Postre eta gazta lehiaketa- Herriko soinujole gaztetxoak17:00 Bigarren mailako aizkolarien txa-pelketa

Azaroak 23, igandeaJubilatuen eguna11:00 MezaOndoren, herriko dantzari txikien saioaJarraian, bazkaria Borondegin

[email protected]

Gure baserriak

Bailara: Ezama bailara

Distantzia: Herriko udaletik 1.1 km-ra

Altuera: 275 m

Ezaugarriak: ormigoizko errepidea du atarirai-no, eta herri bidea ere ondotik pasatzen zaio.Gaur egun ez da inor bizi, hutsik dago. Bertakofamiliak ondoan egin zuen etxe berria.

Lizarreta baserria

Hamarkadako sagar urterikaberatsena

R. Iturralde

Elkarrizketa

Argitaratzailea: Atala Kultur Taldea • Egoitza: Errezilgo udaletxea, 4. solairuaTelefonoa: 686 86 73 16 • Posta elektronikoa: [email protected] • Ale kopurua: 350

Diruz lagundu du: Babeslea:

1 2

3 4 5 6 7 8 9

10 11 12 13 14 15 16

17 18 19 20 21 22 23

24 25 26 27 28 29 30

Zokomian errezilen Erredakzioa

zokomian Atala kultur taldia

2008ko azaroa

Udazkenero bezala, sagarra biltzeko garaiairitsi zaigu. Guk kontuak jakin nahian, sagar-zale batengana jo dugu. Jose Antonio da,Muarritta baserrikoa.

Hasteko eta behin, aurtengo sagar mordoarenzergatia galdetu diogu. Bere ustez, urtea “osooparoa” izan da, azken hamar urteetan izan densagarrik gehiena jaso baita.Arrazoi nagusia, egu-raldiaren laguntza izan dela dio.

Saltzeko moduaz ere galdetu diogu, aditua baitahorretan. Bera,Ordiziara eta Tolosara joaten da.Orain hasi eta San Joseak arte joango dela dio,eta dituen sagar denak saltzeko asmoa baduela.Jose Antoniok urte asko baitaramatza zereginhorretan eta dagoeneko bezero ugari ditu, etahorrek asko laguntzen duela dio salmentetan.

Saltzeko moduari dagokionez, bitxikeria batere aipatu digu: oraindik Ibarbi sagarradozenaka saltzen duela. Ordizian berabakarrik omen dago modu honetara egitenduena, nahiz eta Tolosan gehiago badiren.

Sagar egunaren aldaketaz ere egin dizkiogubizpahiru galdera, eta berari egokia irudi-tzen zaiola adierazi digu “propaganda onaeginez gero jende mordoa etorriko daherrira”, eta honela,“sagarra saltzeko auke-ra bikaina izango dute herritarrek”.

Amaitzeko Ibarbi sagarrari buruz bertso ederbat kantatu zigun, hona hemen:

Errezil sagar maitagarriaHain ona zera, benetan,

Eros liteke edozein dendaFeri eta azoketan,

Jaten da, berriz, berdin gordinikErreta eta konpotan

Hemengo etxe gehienetaraIristen da gabonetan.

Errezilgo Udala

Page 2: Atala kultur taldia 1. alia zokomian aberasgarri honi. Herriko kontuez jardungo dugu, bertako pen-tsamolde eta bizi-moldeetatik abiatuta eta geure ohiturak kontuan hartuz.Hileko berriak

Festa batzordea San Martin festak antolatzen

Kontu zarrak lan berrirakoArta zuiketan

Zeñek pentsau bertzuan garai batian Errezilen hillabetekari batizengo gendunik, oain denboa asko eztala esango gendun bezelabertako periodiko bat, ba uste ala ez uste, emen deu ba gue letu-ra gosia aseko duan hillabetekari. Jaio inda, ta oni bizik eustia, ber-tan zeoze jartzeko kompromixua artu deunan ta gañentzeko herri-tarran esku dauala esango nuke. Ni nee lan eo kompromixo haubetetzeko, nee buru barrun dittutan kontutan hasi naiz zokomian.Garaiare parekua danez gue ume garaiko San Martin pestatakokontu batzuk nola zian aiazten saiauko naiz.

San Martinak aillatzeko ilusio geanta eukitze gendun, naizta geo ezgendun eze asko ingo, baiña bakizue, batzutan eztu eze asko berizeten gustoa ibiltzeko.

Orduko pestan bizkarrezurra proak izete ziala esan leike, eztakitpestan programan sartze zian, baiña, Errezilko pesta eunak askobete- tzen zittun beintzat. Gu re jutegiñan kalea aittakin, haundikbezela, krixtona itte gendulakuan. Baiña proak hasittakuan izete ziankontuk, gue attak aurreneko illeran irin zai eon baiña naio izete zuanbondein baxo-erdin bat artu ta launakin tertuli pixkat iñaz lasai ibi-lli. Proak hasittakuan jende pillia juntatze zan plaza jiran ta gu antxejende artian ez iri, ez harri ta ez krixto ikuste ez gendula, jendehaundiñ ipurdik ta praketak bakarrik, paretsu ortaiño aillatze giñala-ko juxtu-juxtu. Ondo pasatzea jun da nazka-nazka inda etxea eto-rri giñan bein baiño geiotan, alare urrungo eunian berriz jutekopronto izete giñan beti.

Pestan barrun urtero izete zian soiñu jotzaillek ta bertsolarike.

Soiñu jotzen askotan Kaxiano izete zan, Lizartzako itxu, beste bilaunekin ta ni ta nee tamaiñako umek antxe eote giñan iñor dan-tzan ai bazan aei beira, baiña geiena arritze giñuna zan, Kaxianokitxu izenda nola zapaltze zittun soiñun botoiak deskuiraube.

Jai atsaldian bertsolarike bean saiua itte zen, ta ez jende gutxiñaurrian gaiñea, oaingo aldian jende hasko juntatze zan ordun pestausaira eunez. Akordatze naiz saio hauetako batian nola, oso deskui-rauta ez banao, Lazkanoi gaia jarri zien:“Zure ustez nolakua izan berluke sermoiak?” ta bertso osua enaiz akordatzen baiña azkeneko bipuntuk gutxi gora-bera ola zian:

“Sermoiak eta neskatxen gonakbehar dute alde gutxi

aldan motxenak izan behar duteta aldan gehien erakutsi”

Aek parrek ta txalok jendiak, baiña batematek bertzuan ba ordunegustoa etzana. Garai artan bazan Errezilen apaiz petral bat su tainpernu besteik ikuste etzittuna, ala komeni zitzaionian bein-tzat. Ba uaxe bakarrik zan bertso hau gustau etzitzaiona. Ordunenuan entenittu baiño nee ustez, gaiai eantzun obeik billatzen eztaerreza, gona motxak asko eakusteko baia, sermoiake ala izen berluke, baiña iñor nazkau ta louretu azi be.

Esango zue hauek artazuitzeko kontuk diala, baiña oike danak eztiagezurrak izeten.ONDO PASA SAN MARTIN PESTAK TA HILLABETE ON!!!

J.J. Eizmendi, Loidisaletxe

2 3

Festa Batzordea jaiak antolatzen.

Jaio berriak gaztetasuna nahi, eta Oihana Ibarbia errezildar gazteaizango da herritarrekin harremanetan jarriko dena. Horrez gain,edozein herritarrek aldizkariarekin harremanetan jarri nahi izanezgero, telefono bat eta e-maila jarri ditugu eskuragarri. Hauxe dagure telefono zenbakia: 686 867 316. E-posta, berriz, honako hauxe:[email protected]. Ametsa egia bihurtu da eta ilusioz beterikgaude aldizkari hau herritar guztiontzat pozgarri izan dadin.Horregatik, herritar guztion iritzi eta ekarpenak gustura jasoko ditu-gu, beraz, egin lasai zuen proposamenak!!! Ezertan hasi aurretik,zorionak Zokomian!!!!

Aurten ere, urtero bezela, iritsi zaizkigu SanMartinak, aspaldiko ohituren arabera, txe-rria hiltzeko garaiak. Jaien egitaraua egiteaere ardura handia izaten da, eta ardura horinolakoa den garbi jakiteko zer hobetoFesta Batzordekoei galdetzea baino.

Jaiak antolatzeari herriko gazteak ekin dioteaurtengoan ere, eta ostegunero iluntzekobederatzietan txintxo-txintxo herrikohogei bat gazte han elkartzen diraBorondegin. Festa Batzordeko kideek jaki-narazi digutenez, beraien helburu nagusiada “festa txukunak egitea, eta herritarraknahiz kanpotik etorritako jendeak ondopasatzea”.

Aurtengo egitaraua, beste urteei begiraeginda dagoela diote, ekintzak antzekoakizango direla (herri afaria, ume-jolasak,erromeria...). Beraien esanetan, beste urte-etan arrakasta gutxi izandako ekintzak ezjartzea erabaki dute, eta aldiz, arrakastahandia dutenak egitarauan uztea.

Oraingoan, halere, badira aldaketa batzukurterokoarekin alderatuta: lehenengoa izanda abenduan izan ohi den Sagar Eguna fes-

tetako igandera pasatzea. Bertan, Sagaregunaz aparte, gazta lehiaketa eta postrelehiaketa ere izango dira. Eta bigarren alda-keta, berriz, larunbat iluntzean izango da:erromeriaren aurretik, musikari bakarlaribaten emanaldia izango da.

Jaiak antolatzen igaro duten denboraribegira, oso gustura daudela adierazi duteFesta Batzordekoek. Izan ere, beste urtetanbaino bilera gutxiagoren buruan prestatubaitute aurtengo egitaraua. Antolatzekobehar izan den diruari begira ere, besteurtetakoen diru kopuru berdinarekin kon-pondu direla diote, eta ez dutela arazoekonomikorik izan ekintzak antolatzerakoorduan.

Hala ere, beraien kezka nagusia hauxe da:bileretan gazteak bakarrik elkartzen direlaeta horrek ondorioak ekar ditzakeela, hauda, festak gazteei gainerako adinetakoeibaino gehiago zuzenduta egotea. Beraienustetan, urtetik urtera gero eta jende gu-txiago elkartzen dira. Horrek elkartzendirenen artean ardurak gehitzea dakar, etanoski, beraiek ere parranda ederra bota-tzeko gogo biziz daude. Gazte hauen iritziz,

“adin ezberdinetako herritarrak bileretaragehiago hurbilduko balira, festetan ekintzagehiago eta adin guztietarako ekitaldi des-berdinak egongo lirateke”.

Beraz, badakizue herritarrok azaldu bilere-tara eta eman bakoitzak bere iritzia, horre-la urtetik urtera festa ederragoak eta eki-taldiz beteagoak izango ditugu eta.

ONDO PASA SAN MARTINAK!!!

Zehaztu nahi dugu, gainera, informazio orri honek ez duela kutsupolitiko eta baztertzailerik izaterik nahi. Aitzitik, helburu nagusia daherriko dinamika kulturalaren berri ematea, hura sustatzea, herrita-rren iritzi eta bizimolde anitzen ispilua izatea, eta azken batean,herritar guztientzako orri informatzaile eta eraikitzailea izatea.

Zokomian, auzolanaren fruitu

Azken hilabeteotan, hainbat herritarrekin jarri gara harremanetan:Udala, herriko elkarteak, San Martin eskola txikia, gazteria teknika-ria, kolaboratzaileak… Haien parte-hartzeari esker eta hemendikaurrera gurekin harremanetan jarri nahi duen guztiekin batera erai-kiko da hilabetekaria: eskolako umeek, esate baterako, euren hilabe-teko notiziak emango dituzte; elkarteek, hilean zehar gertatu dena-ren berri emango digute; kolaboratzaileek hilero idatziko duteherriko kontuen gaineko zer edo zer… Auzolanaren fruitua izangoda Zokomian hilabetekaria. Alde horretatik, mila esker den-denei!!!!

Horrez gainera, Gipuzkoako Foru Aldundiak emandako diru-lagun-tza ezinbestekoa izan da proiektu honen lehen txinparta sortzeko.Errezilko Udalak, berriz, lokala eman dio Atala Kultur Taldeari, etahan jarri dira hilabetekaria egiteko lan-tresnak. Etxez etxeko orribanaketaren ardura ere Udalak hartu du.

Eskola-kirola eta aisialdia UdalaIrati, Ane, Larraitz,Alaitz eta Aiora

Eskerrak eman nahi dizkiegu aldizkari honenantolatzaileei idazteko txoko bat uzteagatik.

Ale honetan San Martinetako Play Back-ariburuz idatziko dugu. Hiru talde eta bakarla-ri batek prestatuko dugu. Azaroaren 14andantzatuko dugu herri afariaren ondorenfrontoian.

Dantza honela asmatzen dugu: Lehenik,kantu bat aukeratzen dugu, eta gero, kantuaentzunez edozein pauso eginez dantzanasten gara. Ondoren, guztion artean eraba-kitzen dugu horietako ze pauso egin. Etahorrela dantza osoa asmatu arte.

• Errezilgo webgunea berritu da. Itxuraberria eman eta informazio berria jarri daudalaren web orrian: www.errezil.net.Guztiok gonbidatuta zaudete erabiltzera.

• Azaroaren 28an odol-ematea Boronde-gin, 18:30etatik aurrera.

• Berriz ekin zaio herri-guneko gasifikazioproiektuari. Maiatzean hasi zen proiektua,udan gelditu zen eta urrian berriz hasi diralanean; aurreikuspenen arabera, urtarrile-rako bukatuko dira lanak.

• EREIN PROGRAMA 2.007-2.013. Baserriakberritzeko diru-laguntzen epea zabalik dagoazaroaren 21a arte.Landa eremuaren garapeneta sustapenerako laguntzen deialdiari dagokiolaguntza mota hau. (Informazio gehiagoUrkomen edo EHAA. Urriaren 7ko, 171/2008DEKRETUa).

Geuk ondo pasatuz besteei umorea jartzensaiatzen gara. Nahiz eta pixka bat lotsatu, dan-tza ahalik eta ondoen egiten saiatzen gara, ba-tzuetan txistu hotsak eta oihuak entzun arren.

zokomian Atala kultur taldia

Play Back