Aste txuriaren kronika

3
ASTE TXURIA 2011 Otsailaren 6ean, igandean, Iruñetik,Aduana aparkalekutik autobus bat atera zen Goizuetako eta Alde Zaharreko neska-mutilekin. Ni ez nintzen beraiekin joan zeren eta Uztarrozekoa da nire ama eta han pasa nuen asteburua, Izabako gasolindegian itxaron nien eta seiak aldera bertara heldu ziren. Han denok agurtu nituen eta eskiak hartzera abiatu ginen; zaila izan zen aukeratzeko baina azkenean, nire tamainakoak aurkitu nituen. Elorri ikastolako jendea ikusi genuen eta Uztarrozeko Gaizka, mutikoa ikusi nuen. Nahiko denbora egon ginen baina eskiak hartu eta berriz autobusera igo ginen Asolaze kanpinera joateko. Han kanpinean Aurora langileak, harrera egin zigun eta arau batzuk azaldu zizkigun, ondoren maletak utzi eta afaltzera joan ginen, gu geunden aterpeak beheko aldean jangela bat zeukan, eta goian pisu bat zegoen; ezkerrean mutilentzako komunak, eskuinean neskentzako komunak; neskentzako komunen ondoan mutilen dutxak eta nesken dutxak zeuden; komunen ondoan egoteko gela bat zegoen, bi sofa eta mahai batzuk kartetan edomahai jokuetan aritzeko; ezkerrean berriz, pasabide luze bat zegoen eta alboetan logelak zeuden. Pasabidearen eskuin aldekoak dupleak ziren eta ezkerrekoak normalak; nik ezkerrekoetan lo egiten nuen, Hasier, Mikel eta Unairekin. Afaldu eta gero, hurrengo egunerako motxila prestatu

description

Aste txurian igarotako egunen kronika

Transcript of Aste txuriaren kronika

ASTE TXURIA 2011Otsailaren 6ean, igandean, Iruñetik,Aduana

aparkalekutik autobus bat atera zen Goizuetako eta Alde Zaharreko neska-mutilekin. Ni ez nintzen beraiekin joan zeren eta Uztarrozekoa da nire ama eta han pasa nuen asteburua, Izabako gasolindegian itxaron nien eta seiak aldera bertara heldu ziren. Han denok agurtu nituen eta eskiak hartzera abiatu ginen; zaila izan zen aukeratzeko baina azkenean, nire tamainakoak aurkitu nituen. Elorri ikastolako jendea ikusi genuen eta Uztarrozeko Gaizka, mutikoa ikusi nuen. Nahiko denbora egon ginen baina eskiak hartu eta berriz autobusera igo ginen Asolaze kanpinera joateko.

Han kanpinean Aurora langileak, harrera egin zigun eta arau batzuk azaldu zizkigun, ondoren maletak utzi eta afaltzera joan ginen, gu geunden aterpeak beheko aldean jangela bat zeukan, eta goian pisu bat zegoen; ezkerrean

mutilentzako komunak, eskuinean neskentzako komunak; neskentzako komunen ondoan mutilen dutxak eta nesken dutxak zeuden; komunen ondoan egoteko gela bat zegoen, bi sofa eta mahai batzuk kartetan edomahai jokuetan aritzeko; ezkerrean berriz, pasabide luze bat

zegoen eta alboetan logelak zeuden. Pasabidearen eskuin aldekoak dupleak ziren eta ezkerrekoak normalak; nik ezkerrekoetan lo egiten nuen, Hasier, Mikel eta Unairekin.

Afaldu eta gero, hurrengo egunerako motxila prestatu

egin nuen eta ohera joan nintzen; asko kostatu zitzaidan lo egitea, Unai, Mikel eta Hasierrekin hitz egiten egon nintzelako, baina haiek lokartutakoan, ni berehalaxe, begiak itxi nituen.

Biharamunean esnatu eta gosaltzera joan ginen; ondoren autobusean sartu eta La Contiendara abiatu ginen, beherago elurra ez zegoelako, baina han ondo eskiatzeko aukera izan genuen. Tokatu zitzaidan irakasleak Patricia zuen izena baina guk “Patri” deitzen genion, taldean, Mikel, Anneya, Saioa, Unai Dufur, Oier Zabaleta, Ibai, Oier Lana, Irene eta Nerearekin izan nintzen eta ondo pasa nuen.

Goiz guztiak antzekoak izan ziren baina arratsaldeak ez; egun batean Izabara joan ginen igerilekura eta bi taldetan bereizi gintuzten Goizuetakoekin batera, talde erdia bainatzen zen bitartean beste erdiak “Shakira Loka” kantaren koreografia egin genuen, eta gero, alderantziz.

Bigarren egunean Erronkarira joan ginen interpretazio zentrora eta gero ginkana bat egin genuen; hori dena, Goizuetakoekin batera.

Asteazkenean Herri Kirolak egin genituen Izaban eta nire taldea, bigarren gelditu zen, eta hori ere, Goizuetako neska mutilekin.

Laugarren egunean, osteguna, Erronkariko polikiroldegira eraman gintuen autobusak, baina... ez jolasteko, baizik eta jaialdi bat egiteko azken arratsaldea zelako hura, eta kantak jarri zituzten, oduan, pantaila handi bat jarri zuten proiektore batekin eta aste hartako argazkiak ateratzen hasi ziren, denak nahiko politak.

Azken egunean, ostiralean, arratsaldean egin genuena, Iruñera bueltatzeko bidaia izan zen; nere aurrean Saioa eta Oihana zeuden eserita; ni Mikelen ondoan eta atzean Pedro eta Fernando, gaztelerako bi mutiko. Ondo pasa nuen bidaian, baina autobusa gelditu zenean, bueltatzeko gogoak nituen, denok bezala, suposatzen dut.