ARRIETA • FRUIZ • GAMIZ-FIKA • MEÑAKA EUSKARA...

11
ARRIETA • FRUIZ • GAMIZ-FIKA • MEÑAKA EUSKARA ZERBITZUA 24. zk. 2006ko uztaila

Transcript of ARRIETA • FRUIZ • GAMIZ-FIKA • MEÑAKA EUSKARA...

Page 1: ARRIETA • FRUIZ • GAMIZ-FIKA • MEÑAKA EUSKARA ZERBITZUAñaka.eus/es-ES/Recursos/Publicaciones/Documents/10_2006_erdu... · -irailean neguko ordutegiagaz hasiko dira, hau da,

ARRIETA • FRUIZ • GAMIZ-FIKA • MEÑAKA

E U S K A R A Z E R B I T Z U A24. zk. 2006ko uztaila

Page 2: ARRIETA • FRUIZ • GAMIZ-FIKA • MEÑAKA EUSKARA ZERBITZUAñaka.eus/es-ES/Recursos/Publicaciones/Documents/10_2006_erdu... · -irailean neguko ordutegiagaz hasiko dira, hau da,

2 ARRIETA • FRUIZ • GAMIZ-FIKA • MEÑAKA EUSKARA ZERBITZUA ERDU PRESS

URREZKO LUMAUrrezko Luma izaten da Bilboko Liburu Azokako sari nagu-sia; aurtengo honetan LUIS BARAIZARRA idazle eta iker-lari meñakarrak jaso dau sari preziatua; izan be, Luis bene-benetako euskaltzalea dogu, betidanik euskereagaz loturiko beharretan buru-belarri jardundakoa (Ikus. Erdu Press, 19. eta 23. zk.); heldu jakun azken lana apirilean argitaratutako “Nire umetako Meñaka” liburu zoragarria dogu.

EUSKEREA GOZAGARRI Euskerearen erabilerea bertokoen artean sustatu eta indartzeko asmoagaz,

Arrieta, Fruiz eta Gamiz-Fikako Udalek EBPN onartu ebenetik hainbat kanpaina egin dabez; 2004an, esaterako, tabernetarako serbilletak atera ebe-

zan “Alkarregaz beti euskeraz” esaldiagaz; igaz, “2006 arrazoi euskeraz egiteko” konpromiso kanpainagaz batera, egutegiak banatu ziran etxe guztietara; eta aurtengo honetan, azukre zorrotxoak banatu dira taberna eta txokoetara, alkarreagaz gagozanean, euskeraz eginez gozatu daigun. Probatu eizue eta baietz gustatu! Hain da gozoa gure euskerea!

ZENBAT GURA LIBURU MEÑAKAKO LIBURUTEGIANIrakurtzea gustuko dauanak aukera paregabea dauko udal liburutegietan; izan be, herritarrek daneta-rik topau ahal izaten dabe: elaberriak, gazteentzako liburuak, haurrentzako komiki eta liburuak... Meñakako liburutegian, orain arteko eskaintza zabaldu gurean, 243 liburu barri ekarri dabez; ezin esan, ba, zer irakurririk ez dagoala! Horrenbeste libururen artean ziur gagoz gustukoren bat baino gehiago topatuko dabezala bertakoek. Onena bertara joan eta zer dagoen ikustea. Honakoa dozue Meñakako udal liburutegiaren udako ordutegia: -uztailean, goizeko 10:00etatik 13:00etara.-abuztuan, itxita egongo da.-irailean neguko ordutegiagaz hasiko dira, hau da, 17:00etatik 20:00retara, martitzenetatik barikue-tara.

GAZTE MUSIKARIEN KONTZERTUA ARRIETANEkainaren 25ean Gazte Musikarien Kontzertuaren IV. edi-zinoagaz gozatuteko aukerea izan eben Arrietako frontoira hurretatu ziranek. Kontzertuak goizeko 11:30etan hasi ziran eta parte hartu eben 47 lagunek musikarako daben dohai-naren erakustaldi eder-ederra egin eben. Herriko tabernan bazkaldu ondoren, arratsaldean sari banaketagaz emon jakon amaierea aurtengo edizinoari.

FRUIZTAR BIK HIRU HANDIEN MARTXA EGIN DABEAizkorri-Anboto-Gorbea martxa ezaguna urte birik behin egiten da; aurtengoa 15. edizinoa izan da, eta ekainaren 10ean egin zan. Hiru Handien Martxa hau dogu inguruan daukogun mendi-mar-txa garrantzitsu eta gogorrenetariko bat, parte hartzaileek denbora jakin baten barruan 100 kilometroko ibilbidea egin behar izaten dabe-eta. Aurtengo edizinoan 639 lagunek lortu dabe martxa oso-osorik egitea, eta horreen artean doguz Kirkiñitu menditaldeko Iñaki Orbe eta Juan Pedro Garai kideak. Zorionak bioi!BA

RR

I LA

BU

RR

AK

Page 3: ARRIETA • FRUIZ • GAMIZ-FIKA • MEÑAKA EUSKARA ZERBITZUAñaka.eus/es-ES/Recursos/Publicaciones/Documents/10_2006_erdu... · -irailean neguko ordutegiagaz hasiko dira, hau da,

3ARRIETA • FRUIZ • GAMIZ-FIKA • MEÑAKA EUSKARA ZERBITZUAERDU PRESS

GAMIZ - FIKA

Page 4: ARRIETA • FRUIZ • GAMIZ-FIKA • MEÑAKA EUSKARA ZERBITZUAñaka.eus/es-ES/Recursos/Publicaciones/Documents/10_2006_erdu... · -irailean neguko ordutegiagaz hasiko dira, hau da,

4 ARRIETA • FRUIZ • GAMIZ-FIKA • MEÑAKA EUSKARA ZERBITZUA ERDU PRESS

ZORIONAK ETA URTE ASKOTARAKO!!!Argazkikoa Arrietako Jainko auzoko TEODORA OLEAGORDIA ELORRIAGA andrea dozue, eta aurtengo apirilaren 1a sano egun berezia izan da beretzat eta bere senitartekoentzat; izan be, eta hain sasoiko ikusita guzurra emoten badau be, egun horretan Teodorak 100 urte bete ebazan, eta maite dauan jenteagaz inguraturik egon zan. Arrietako Udalak bere aldetik, martiaren 31n, herriaren izenean zoriondu eta omenalditxoa egin eutson, egun guztietan ez dira-eta 100 urte betetzen, ez horixe!!!

TEKNOLOGIA BARRIAK ETA LANDA GUNEAKMaiatzaren 4an “A-Bard Konekta Zaitez@ Banda Zabala” programari buruzko jardunaldia egin zan Arrietako udaletxean.A-Bard izeneko proiektu hori Europa barruan dabiz garatzen, eta herrialde guztietako ordezkariz dago osatuta, helburuen artean dagoz, esaterako, teknologia barriak landa eremuan zelan sartzen diran aztertzea, baserri guneetan banda zabala hedatzeko zelango arazoak dagozan ikustea... Jardunaldian hainbat herritako esperientzien barri emon zan, Arrietan, adibidez Wimax sistema ezarri da oraintsu, eta, daborduko, herritarren %30ak jarri dabe; ziur gagoz gero eta gehiagok jarriko dabela. Aitatu zan beste esperientzia bat Irlandako 300 biztanleko herri txiki batekoa izan zan; antza danez, hango herritarrei banda zabalaren ezarpena lagungarria izan jakie sano eta behar egi-teko beste aukera batzuk zabaldu deutsiez, eta teknologia barriei esker, orain herritar askok euren beharrak etxetik bertatik egin ahal izaten dabez. Gutariko askori teknologia barrien eta banda zabalaren kontu hori oindiño be nahiko ezeza-gun egiten jaku baina baserri eta landa guneetan bizi garenontzat erraztasunak eta hobekun-tzak ekarteko lagungarri izango bada, argi dago ahalik etekin handiena ateratzen ikasi behar dogula.

ARRIETA

Page 5: ARRIETA • FRUIZ • GAMIZ-FIKA • MEÑAKA EUSKARA ZERBITZUAñaka.eus/es-ES/Recursos/Publicaciones/Documents/10_2006_erdu... · -irailean neguko ordutegiagaz hasiko dira, hau da,

5ARRIETA • FRUIZ • GAMIZ-FIKA • MEÑAKA EUSKARA ZERBITZUAERDU PRESS

FRUIZASTEBURU KULTURALA FRUIZEN

FRUIZKO IBILALDIABagilaren 25ean egin zan Fruizko II. Ibilaldia. Bi ibilbide jarri ziran aukeran: 1.-Fruiz-Arrieta-Ikasta-Meñakabarrena-Fruiz-Montañalde-Botila-Kirkiñitu-Fruiz = 20 km.2.-Fruiz-Montañalde-Botiola-Kirikiñitu-Fruiz = 8 km.Antolatzaileek balorazino positiboa egiten dabe, pozik agertu dira ibilaldiak euki dauan parte hartzea-gaz; halanda be, bigarren urtea baino ez dauriala aitortu dabe, oraindiño “ikasten” dabizala, eta orain arteko ibilaldiak hurrengoak sendotzeko eta hobetzen joateko sano lagungarri eta kontuan hartzekoak izango jakiezala.

Aurtengo honetan, esate baterako, 138 lagun inguruk parte hartu dabe, ez da gitxi, batez be, kontutan hartzen badogu, egun berean Mundakan beste ibilaldi bat egon zala eta Urdaibike be domeka horretan izan zala.

Kirkiñitu taldeko lehendakaria dan Juan Pedro Garaik dinoskunez, bertoko jentea be harrituta geratu da Fruizen bertan zein albo herrietan daukoguzan txoko eta paraje ederrakaz; izan be, holango ibilaldiek aukera ezin hobea emoten daurie ezagutzen ez doguzan eta geure-geureak diran lekuen barri eukiteko. Eta Kirikiñitu taldearen helburuetariko bat hori be bada: herrian eta herri bueltan daukoguzan paraje zoragarrien barri emon, ziur dagoz-eta jenteak zelango leku ederrak daukoguzan baleki, gehiago ibiliko leitekeala menditik eta gehiago estimatuko eta jagongo leukezala bazterrak.

Nahiz eta kanpotik ikusita egun bateko kontua baino ez izan, holango ekimenak aurrera eroan ahal izateko lagun askoren beharra eta inplikazinoa behar izaten da; Kirkikiñitukoek alde horretatik ez daukie kexarik, Fruizko mendizale taldearen lehendakariak dinoenez behar izan dabenerako beti euki daurie laguntasuna, eta eskerrak emon gura deutsiez ibilaldia aurrera eroaten lagundu daben erakunde, enpresa, komertzio eta partikular guzti-guztiei, eta zelan ez, Kirkiñituko taldekideei be bai, ikaragarria izan da-eta egin daben lana.

UZTAILAK 21, barikua: 20:00retan, lehengo eskoletan, UMORE SAIOA helduentzat: BAKARRIZKETAK, Jon Urraza aktorearen eskutik.UZTAILAK 22, zapatua: 19:00retan, futbol-zelai ondoan, UMEENTZAKO JOLASAK, KULKI taldeagaz.UZTAILAK 23, domeka: 19:30etan, futbol-zelai ondoan, ANTZERKIA: “ZIRKUS MIRKUS” .

Page 6: ARRIETA • FRUIZ • GAMIZ-FIKA • MEÑAKA EUSKARA ZERBITZUAñaka.eus/es-ES/Recursos/Publicaciones/Documents/10_2006_erdu... · -irailean neguko ordutegiagaz hasiko dira, hau da,

6 ARRIETA • FRUIZ • GAMIZ-FIKA • MEÑAKA EUSKARA ZERBITZUA ERDU PRESS 7ARRIETA • FRUIZ • GAMIZ-FIKA • MEÑAKA EUSKARA ZERBITZUAERDU PRESS

Angeles Baraiazarra edade bateko andrea da, aldi berean umila eta harrigarria dana. Umila, bere bizitza baserriko beste hainbat andrerena modukoa izan dalako, denporearen zirrikituetatik bajoakun munduaren erakusgarria; harrigarria, daukan bizitza eta pentsamentu filosofiagaitik, hain heldu eta pertsonala.Angeles Baraiazarra, pasa dan mendeko berrogeta hamargarren urtean Soietxen ospatzen ziran San Migele-tan, bere lehengusuak eukan tabernara etorri zan laguntzen. Hogei urteko neska galanta zan, Errigoitikoa, eta pozik etorten zan zeregin honetara. Honetan egoala beste baten-batean ikusitako mutil bat hurbildu jakon esanez: “Zuk Metxikatik honantza etorri behar dozu”, berez eukan alaitasunagaz Angelesek erantzun eutsan: “Inork gura banau hemendik, etorriko naz”, “Neu hemen nago” mutilak... “Ea ba, konpontzen garan”, eran-tzun eutsan Angelesek.MAITEMINDUAMutil hori Patxo Madariaga Endemaño, Meñakako Endemaño baserriko semea zan. Angelesek baeukazan beste “pretendiente” batzuk baina “ez eustien begixe betetan, hau, ostera, lehenengoz ikusi ta bihotza taupa-daka hasi jasten, bata bestientzako giñela sentitu neban... aurrerantzean hor nenbilen... nun ikusiko begire”.Gero, denporearen porasuz, konfiantzea hartuz, “bere begietarako politxagorik ez dagoala; asko maite naua-la” ta holangoak esaten eustazan. Ezkongaietan maitasuna agertzerik ez egoan... “eskutik edo lepotik oratzerik ez, halangorik ez!”, “Bigarren deiaratan mosu bat emon eustan... “zuk neuri eta neuretzako” esanez. Angele-sek aitortu deust oso maiteminduta ezkondu zala. Gogoratzen dau, poza eta zoriontasuna sentitzen ebazala... “Hain gizon arteza ikusite”.EZKONTZEAPatxo berba gitxiko pertsonea zan, gitxi eta beharrezkoa, horregaitik laster azaldu eutsan bere etxeko egoerak (bera eta ama bakarrik egozan) laguna behar ebala. Patxok egindako agindu bategaitik Urkiolan ezkondu ziran eta Meñakara joan ziran biziten. Angeles oso ondo manejetan zan baserrian, ondo ezagutzen ebazan hango behar guztiak. Ordurako baekian zama handiena andreen lepoan egoala... “Gizona bai, beharrean, baina etxeko gorabeherak andrak: etxien, umeakaz, soloan, josten, puntua, galtzerdiak... danien... nik danetarikoa egin dot...”.GAZTAROAHamalau urte eukazan bere maletatxua prestau ebanean Bilbora kriada joateko; ordurako urte bitan ume batzuk jagoten egonda egoan. Sekulan pisu baten egon bako neskatxoa, hara joan zan etxeko behar guztiak egiteko. Eskertzen dauan gauza bakarra, ugazabak euskaldunak zirala eta ondo ulertzen ebela alkar. Handik, urtean bitan bakarrik etxera (herriko jaietan eta gabonetan), bestela han, hileak familia ikusi barik. Bilbon oso gitxi urtetan zala dino “galduko zalako bildurraz”.

ALKARRIZKETAGaldetu neutsanean ea Bilbon zer ikasi eban, “Ezer be ez!” erantzun eustan, zalantza barik, “etxeko biharra ta biharra, besterik ezer”.Urte bigarrenean ezagun batek esan eutsan Gorlizko monjetan beharrean hobeto egongo zala, eta hara joatea erabagi eban zoriontsu. Han behar asko egin beharko eban: egunero 27 monja eta kapellanarentzako bazkari guztiak beste monjatxu bategaz batera egitea izango zan bere betebeharra. “Behar asko eta errezu asko, baina tristezia barik” gogoratzen dau. Han ikaragarri gustetan jakon beste gauza bat egiten eban: eleizan kantau... “Nire gurasoak eukiko baeben modue niri ikasketak emoteko, nik urtengo neban kantorie”Esaten dan moduan, “Nun behar, andrie hara”. Holan ba, Angelesek bere borondatearen kontra, Gorliz itxi eban. Gurasoak gaixotu ziran eta berantzako aita eta ama, ”lehenengo eurak ziran”.LANDEETXATXUHogeta hamarreko hamarkadan Metxikako Landeetxatxu baserrian jaio zan Angeles, zazpi seme-alaba arteko bosgarrena. Fruizko Bernanda Bilbao Ateka eta Errigoitiko Nemesio Baraiazarra Zorrozua gurasoek garai hartan gorriak pasau ebezan zazpi seme-alabak aurrera aterateko. Pobrezia horren barruan umeak “sano-sano kuttunak, maitatuak” sentitu ziran. Orduko oroitzapenak “alkartasunaren sentimentua” dakartzo.Alkartasun sentimentu hori, bakardadearena bihurtzen da gerran hegazkin batek botatako bonba baten me-trallak hankako mamin guztia kendu eutsanean. Sei urte besterik ez eukazan, baina ez dau inoiz be ahaztuko Basurtoko Ospitalean bakardadean pasau ebazan hil bi hareek.Han ezagutu eban lehenengoz zer zan “ezer ez ulertzea”, umetxua, gaixorik, guraso barik eta erderarik bat be ez.Beste bost urte pasau ziran Angelesek barriro be “ezer ez ulertze hori” gordintasun guztiagaz sufridu ebanera arte.ESKOLA GARAIAMetxikako eskoletan bizi eban sentimentu hori Angelesek. “Maisu eta maistrek euskerarik egin ez, guk erderaz jakin ez, haren azalpenak guk ulertu ez. Zigorrak itzelak erderaz ez egitearren, atzamarrak ipini eta garrotie!. eguerdietan zigortute, bertan, jaten joan barik”. Ezer ikasi barik bederatzi hilabetegarrenean eskola itxi eta be-harrera. Angelesek Gorlizko denporatan bere behar eta errezu guztien artean atarako eban leiduten eta idazten ikasteko denporea. Urte batzuk geroago, bere bost seme-alabakaz makina bat gauza ikasi ebazan...BERE FAMILIABost seme-alabakaz, Angelesek euki dau aukerea hainbat gauza ikusteko eta ikasteko... “Abadeak argi esaten eban umeak ekarri behar zirala eta nire gizona izan dalez hain sineskorra abadeentzat, umeak ekarri ta eka-rri...”.LEHENALDIA ETA ORAINALDIAAngelesen ezkondutako garaia, baserri munduan, denporaldi biren erdian kokatzen da. Bost seme-alabak aurrera aterateko, gizonaren soldateagaz nahikorik ez eta bera be kanpoan urte askotan behar egindakoa da, bere esanetan, dana beharrezkoa zalako.Orain dala hamaika urte Angeles, Patxo barik bizi da. Bakardadea eta tristezia aurrera segiduteko animoakaz gainditu ebazan. Bere eretxiz, lehen lasaitasun handiagoa egoan, herrian auzokoakaz hartu-emon sendoak, alkartasuna, la-guntzea..., baina estutasuna be. Orainaldiak, bere ustez, askatasuna ekarri dau: andreentzako, gazteentzako.. orokorrean danontzako: oraingoa, bere ustez, beste mundu bat da, askoz be hobeagoa. Baina badaukaz bere kezkak, nagusietariko bat baserriko euskerea galtzen doala. Abertzale moduan, gatx ikusten dau espainolakaz akordiorik lortzea... “eurak eurenara doaz eta beti gure kontra...”. Ostera bakea lortuko dalakoan itxaropentsu agertzen da. Amaitzeko, bere ametsetako bat autortu deust: hiru alderdi abertzaleak bat eginda ikustea.Angeles ezagutzen dogunok maitasun berezia deutsagu. Andre argi eta alaia, beti kantetako prest. Bere erre-pertorioa, abesti lizunak be badaukazana, amaiezin eta barregarria da. Baina Angelesen gauzarik onena bere nortasun borobila da, mundu hobeagoaren aldeko apustua egiten dauala, badoan garai bateko zuztarretatik.

Maite Torrealdai

Angeles: emakume baserritar baten istoriotxua

Page 7: ARRIETA • FRUIZ • GAMIZ-FIKA • MEÑAKA EUSKARA ZERBITZUAñaka.eus/es-ES/Recursos/Publicaciones/Documents/10_2006_erdu... · -irailean neguko ordutegiagaz hasiko dira, hau da,

8 ARRIETA • FRUIZ • GAMIZ-FIKA • MEÑAKA EUSKARA ZERBITZUA ERDU PRESS

MEÑAKAKO OTUNA JAUREGIA,MONUMENTU IZENTAU DABE

Meñakako Udalaren Kultura Zinegotzigoak eskatuta, eta azterlan egokia egin ostean, Eusko Jaurlaritzak Monumentu izentau eban Meñakako Otuna jauregia (Meñakabarrena auzunean) 2006ko urtearen hasie-ran, eta gehieneko kategoria emon eutsan: Kultur Ondasun Kalifikatua.Eraikin aristokratiko ederra da, Bizkaiko lehen arkitektura klasizistako ordezkaririk oinarrizkoenetakoa izan zan Martin Ibañez Zalbidearen lana. XVII. mendean eregi zan (1626), galdutako Meñaka Dorretik 300 metrora, eta bat dator baserri inguruagaz. Seguru asko Meñaka sendiaren adar batentzat egingo zan.Ondoren birritan barriztatu da jauregia. Lehen barrikuntza beharretan sarrerako ataria hobetu zan. Eta beste barrikuntza baten –familia jaubea urigunera joan zanean eta jauregia errentan itxi ebanean- baserri itxurea emon eutsien. Ondorioz, egitura eta altuerea aldatu ziran eta teilatua lau isurialdekoa barik isu-rialde bikoa da harrezkero. Bizkaiko landa jauregirik onenetarikoa da, gaur egun nahiko egoera txarrean badago be; nekazaritzan jarduteko gune txikia be bada.Bolumen kubikoa dauka gaur egun, baita isurialde biko teilatu sendo bat be (115 cm-ko lodierakoa beheko solairuan); ganera, harlanduzko erdiko fatxada nagusia dauka (hegoaldea), bere pilastra, molde eta erlijino itxurako frontoi triangeluarragaz. Apaingarrien artean, frisoa nabarmentzen da, harriz lan-dutako sei motibo daukazanak: eguzkilora bat, aretx hosto bat, beste lora mueta bat, lauki bat, kurutze bat eta beste lora bat.Ataria kalidade handikoa da monumentu izakeraren aldetik, eta solairuko zati handi bat eta altuera bi hartzen dauz. Ganera, eraikin osoa antolatzen dau. Harlanduz eginda dago, buruan eskilara bikotxa daukala; eskilara horren azkenean arku eder bategaz eusten dauan eskilara-burua dago. Ataritik barru-rantz doazen eskilarak itxiko leukezan balaustrada falta da. Aurreko aldean moldurak daukiezan ate handi bi dagoz.Zurezko egitureak aldaketa handiak euki dauz, eta horreen artean solairuarteko soliberiaren ordez hor-migoizko forjadua jarri izana azpimarratu behar da. Monumentu izentau ostean, Ondarearen Legean horren ganean ezarritakora egokitu behar dau Me-ñakako Udalak urigintzako udal arautegia. Erabagi barik dago Meñakako bitxi horrentzako helmuga, baita beretzat egokia dan erabilerarako barriztatu eta berreskuratzeko beharrak be.

Ezkaratzaren bolumetrikoa.Urdinez, jauregiko 1. faseari dagokion atala, eta laranjaz, 2. fasea; fase horretan harrizko fabrika berriak jarri ziren zurezko egitura zaharraren ordez.

Otuna jauregiaren jatorrizko bolumenaren berreraikuntza, 3. fasea

goiko solairua kendu aurretik

Meñakako Otuna jauregiaren 3D eredua - gaur egun dagoen

bezala- argazkigintza arteztuaren bidez egina. Zehatzago esateko,

hego-ekialdetik begiratuta eginiko ikuspegia da.

Page 8: ARRIETA • FRUIZ • GAMIZ-FIKA • MEÑAKA EUSKARA ZERBITZUAñaka.eus/es-ES/Recursos/Publicaciones/Documents/10_2006_erdu... · -irailean neguko ordutegiagaz hasiko dira, hau da,

9ARRIETA • FRUIZ • GAMIZ-FIKA • MEÑAKA EUSKARA ZERBITZUAERDU PRESS

36ko GERREA GOGOANOrain dala 70 urte, 1936ko garagarrilaren 18an, hasi zan Espainiako Gerra Zibila. Batzuentzat, aspaldiko kontua izango da, etxean nagusiei noiz edo noiz entzundakoa edota eskolan landu-takoa; beste batzuentzat, ostera, aspaldiko kon-tua izango da bai, baina atzo berton gertatu izan balitz bezala gogoratuko dabe, orduko bizipen latz hareek buru-bihotzetan josita eukiko dabez eta askori gogoratzeak berak be negar gurea eta samina eragingo deutsie; izan be, Francoren altxamendu militarrak itzelezko eragina izan eban Hego Euskal Herrian. Gerrak, edozein gerrak, sufrimendua dakar, 36koak be heriotza, erbesteratzea eta kartzela ekarri eban euskaldun asko eta askorentzat.

Danok, gazte eta helduk, aintzat eta gogoan hartu beharreko gertakaria dogu ba, geure memoria historikoaren zati garrantzitsu eta ahaztu ezina da eta.

Gerra hark gure eskualdea be bete-betean hartu eban:“Gerra frontea luzaro egon zen geldirik neguan, baina 1937ko udaberrian gauzak aldatu ziren. Maiatzetik ekainaren hasiera bitartean Sollube, Bizkargi eta Lemoatxa faxisten esku geratu ziren. Hurrengo jomuga Burdinazko Hesia izan zen. Ekainaren lehenengo egunetan gerra-frontea Fikan eta Gamizen zegoen” . (www.aikor.com).

“Haietan egunetan Uribe aldeko jendea frente biren artean atrapata ikusi zan. Gerrak sortu euzen gabeziez aparte (gerra ostea izango zanaren aurrerapena), bildur psikologiko bat dago fazisten okupazinoa izango danaren aurrean. Italiarrak sartu baino lehen, asko ta askok alde egitea era-bakitzen dau. Idi-gurdien ganean etxeko jenero guztiak imini eta famelikaz eskapateko intentzi-noa egoan. Baina nora? Ordurako nazionalek Bilbo hartuta euken eta bide erdian buelta emon beharren ikusi ziren” (www.geocities.com).

Gerretan danak dira kaltetu, ez ei dago irabazle-rik. Bihoa gure omenaldirik beroena gerra hare-tan kaltetutako guzti-guztiei.

Biktoriano Gondra Muruaga (Aita Patxi) (1910-1975) arrietarra 1936ko abenduan Deustuko komentutik guda zelaira bialdu eben. Rebelion de la Sal batalioko kapilaua izan zan, “gudaldiko bake-gizona”. Burgosen egon zan preso, eta bere bizia eskaini ei eban beste preso batenaren ordean.

Elias Agirre (1896-1940) meñakarra kartzela frankisteetako biktima izan zan, Elias Agirre 1937. urtean atxilotu eta kondenatu eben. Lehenengo heriotza zigorra, eta gero betirako kartzela ezarri eutsen. Kartzelako bizi-baldintza txarren ondorioz, gaixotu eta 1940an hil egin zan San Kristobal Gotorlekuan, bihotza geldi-tuta.Meñakako Udalak aurtengo apirilaren 23an omenaldia egin deutso, eta udaletxe aurreko pla-zatxoari “Elias Agirre plaza” izena jarri deutsie.

Page 9: ARRIETA • FRUIZ • GAMIZ-FIKA • MEÑAKA EUSKARA ZERBITZUAñaka.eus/es-ES/Recursos/Publicaciones/Documents/10_2006_erdu... · -irailean neguko ordutegiagaz hasiko dira, hau da,

10 ARRIETA • FRUIZ • GAMIZ-FIKA • MEÑAKA EUSKARA ZERBITZUA ERDU PRESS

ALKARREGAZ EUSKERAZ?Beheko datuak 1999 eta 2001eko urteetakoak doguz, eta euskerearen gaitasunari eta etxeko erabilereari jagokez. Datuok apurtxu bat aztertzen badoguz, zera ikusi daikegu:• herritar gehien-gehienok elebidunak gara, hau da, euskeraz zein erderaz egiteko kapazak gara. Orain

dala bost urte, arrietarren %81, fruiztarren %84, gamiz-fikarren % 76 eta meñakarren %88 ginan elebidun.

Kontutan hartzen badogu ume ia danak eredu euskaldunetan daukoguzala ikasten, euskerea ikasten dabizan heldu batzuk be badaukaguzala gure herrietan... 2006ko datuak be antzeratsuak izan beharko leitekez.

• Etxeko erabilerari erreparatzen badeutsagu, datuak ez dira, ez, hain onak, euskerearen erabilerea behe-rantza-beherantza doaku, 1999tik 2001era, bost urteren buruan, hainbat bajatu da, 2006ean zelan ete gagoz?

Eta etxekoakaz gero eta euskera gitxiago egiten badogu, zenbat euskera egingo ote dogu lagunakaz? Eta lankideakaz...? Zer ete da? Ez ete da gure euskerea praktikoa? Ez ete deusku geure gauzen gainean berba egiteko balio?

“Dabilen harriari goroldiorik ez” dino esaerak zaharrak, hizkuntza erabili egin behar da, ezpabere amos-tu egiten da, zenbat eta gehiago erabili erosoago sentiduko gara, geureagoa eta ederragoa egingo jaku.Ez daukogu aitxakiarik, gure herrietan badaukagu-ta horretarako behar-beharrezkoena: euskerea!

Gogoratu behin baino gehiagotan entzun edota ikusitako J.A. Artzeren esaldi gogoangarria:

“Hizkuntza bat ez da galtzen ez dakitenek ikasten ez dutelako,dakitenek erabiltzen ez dutelako baizik.”

Iturria: Hizkuntza Politikarako Sailburuordetza (www.euskara.euskadi.net)

Page 10: ARRIETA • FRUIZ • GAMIZ-FIKA • MEÑAKA EUSKARA ZERBITZUAñaka.eus/es-ES/Recursos/Publicaciones/Documents/10_2006_erdu... · -irailean neguko ordutegiagaz hasiko dira, hau da,

11ARRIETA • FRUIZ • GAMIZ-FIKA • MEÑAKA EUSKARA ZERBITZUAERDU PRESS

GOTZON OTAZUA ORDOÑEZ (ARRIETA)Aurtengo ikasturtea ona izan da niretzat, 5. maila egin dot eta datorren ikasturtean 6. maila egingo dot. Gustura ibili naz. Irakasgai batzuk, matematika adibidez, gehiago kostatu jataz, kalkulo piloa egin behar diralako. Lengua izan da gehien gustatu jatan ikasgaia, irakurtzea asko gustatzen jatalako. Nire andereñoa aurten Jaione izan da eta oso jatorra izan da gugaz, etxerako lan gitxi ipini deuskuzalako.

ANE AROSTEGI (MEÑAKA)Aurtengo ikasturtea polita izan da. Oso gustura ibili naz. Gehien gustatu jatana plastika izan da, marraztea asko gustatzen jatalako, matematika izan da gitxien gustatu jatana.

KOLDO MARFAGON (FRUIZ)Ona. Pozik ibili naz. Gehien gustatu jatana heziketa fisikoa izan da ondo pasau dot eta; gitxien-gitxien Lengua gatxa izan dalako.

JOSEBA ZUGAZAGA (GAMIZ-FIKA)Gustura eta pozik ibili naz, lagun onak eta majoak euki dodazalako.Gehien gustau jatana...? Onik ez dekot, txarrik bai: etsamina asko eta Legarda ixtea, zazpi urte izan diralako.

UMEEN TXOKOAEskolari buruzko galdera:- Zelangoa izan da aurtengo ikasturtea? Pozik, gustura, ibili zara? - Aurtengo ikasturtetik ze izan da gehien gustatu jatzuna? Eta gitxien?

Zergaitik?

DENPORA-PASAKLotu esangura berekoak.

Zein gelditu jatzu lagun barik?

1.-BARIKUA a.-OSTEGUNA

2.-DOMEKA b.-LARUNBATA

3.-MARTITZENA c.-ASTEAZKENA

4.-ZAPATUA d.-IGANDEA

5.-ASTELEHENA e.-OSTIRALA

6.-EGUAZTENA f.-ASTEARTEA

7.-EGUENA

Zeri esaten jakoTXIRRINDOLEA?

Galdetu etxean, auzoan... Hona laguntzatxo bat,

nondik tiratu jakin daizun.

Page 11: ARRIETA • FRUIZ • GAMIZ-FIKA • MEÑAKA EUSKARA ZERBITZUAñaka.eus/es-ES/Recursos/Publicaciones/Documents/10_2006_erdu... · -irailean neguko ordutegiagaz hasiko dira, hau da,

12 ARRIETA • FRUIZ • GAMIZ-FIKA • MEÑAKA EUSKARA ZERBITZUA ERDU PRESSARRIETA • FRUIZ • GAMIZ-FIKA • MEÑAKA EUSKARA ZERBITZUA ERDU PRESS

GERRATEKOAK (...) Gero ostera be, hemetik urten egin behar izan genduan. Behiak buztartu eta behiak be kendu egi-ten ebezan eta matrimoniñoari bat ixten eutsien eta guk bi euki genduzan eta... Bat aitentzako eta bestea neutzako, matrimoniño bi izan ginalez. Lotiñeko Estebanen etxera joan ginan. Hantxe egon ginan gu. Esteban Lotiñekoren etxetik... (Han ez dakit ba... egun bi, hiru edo egin genduazan). Soldaduak beste aldean, eta kuadrilla itzela. Andekokoak gu... kuadrilla itzela, Andekoko danak joan ginan gu hara ia. Eta gero sol-daduak han kamarea be libre. Eta Kandiñ alderdian egon ziran soldaduak eta Sebastianaren alderdian gu. Eta zer egin euskuen? Behiak be eratsi goizean ohetik altxaute, gu altxau orduko. Eta... gurean umeak eta kuadrila itzela, Andeko guztikoak danak egon ginan bertan eta. Esan neban e...: - Gure behia ez dabe eratsiko.Toskana bat euki genduan eta. - Haxe eukiko dogu armozetako esnea –esan neban ba-. Da halantxe Jon. Ha ez eben eratsi!

Andoni Uriarte, Fruiztarrak berbetan,(bizkaiera batura moldatuta).

ESAERA ZAHARRAK

- Hazi txarretik uzta onik ez.- Sargori, hotz, euri edo ateri, baserritarra beti da

urduri.- Senarra hil nahi badozu, uzta-abuztutan aza

emaiozu.

(Atsotitzak, Gotzon Garate)

TXISTEAK

ESKUSAUKO PAPERA EROSTEN

Gizon bat denda batera sartu, eta hango denda-riari zera dinotso:- Egun on, badaukozu eskusauko papelik?- Ez dot eukiko ba! Ze koloretakoa gura dozu?

Zuria, gorria ala morea?- Emoioztazu zuria, kolorea neuk ipiniko deutsot!

UNIBERTSITATEKO KONTUAK

- Zertarako eroaten dabez ikasle batzuk betaurre-koak unibertsitatera?

- Zertarako izango da ba! Graduatzeko, gradua-tzeko!

(www.euskaraz.net), moldatuta

EUSKARA ZERBITZUAZURE ESKU

ARRIETA • FRUIZGAMIZ-FIKA • MEÑAKA

HIZKUNTZ POLITIKARAKO SAILORDETZA

ZENBAKI HONETAN PARTE HARTU DABE:

ALFREDO GONZALEZ

ZURIÑE GOTI

MAITE TORREALDAI

ELIXABETE URIARTE