Bakoitzak Bere zoroa Bizi du - Fruiz · Gabonetako Umeen Parkea Gamiz-Fikan 31 Gorbea (Kirkiñitu)...

12
ARRIETA • FRUIZ • GAMIZ-FIKA • MEÑAKA EUSKARA ZERBITZUA 58. zk. 2017ko azaroa BAKOITZAK BERE ZOROA BIZI DU

Transcript of Bakoitzak Bere zoroa Bizi du - Fruiz · Gabonetako Umeen Parkea Gamiz-Fikan 31 Gorbea (Kirkiñitu)...

Page 1: Bakoitzak Bere zoroa Bizi du - Fruiz · Gabonetako Umeen Parkea Gamiz-Fikan 31 Gorbea (Kirkiñitu) ERDU PRESS ARRIETA • FRUIZ • GAMIZ-FIKA • MEÑAKA EUSKARA ZERBITZUA 3 ...

ARRIETA • FRUIZ • GAMIZ-FIKA • MEÑAKA

E U S K A R A Z E R B I T Z U A58. zk. 2017ko azaroa

Bakoitzak Bere zoroa Bizi du

Page 2: Bakoitzak Bere zoroa Bizi du - Fruiz · Gabonetako Umeen Parkea Gamiz-Fikan 31 Gorbea (Kirkiñitu) ERDU PRESS ARRIETA • FRUIZ • GAMIZ-FIKA • MEÑAKA EUSKARA ZERBITZUA 3 ...

2 ARRIETA • FRUIZ • GAMIZ-FIKA • MEÑAKA EUSKARA ZERBITZUA ERDU PRESS

BARRI LABURRAKMARTxAn dAGo xx. IpUIn lEhIAKETA.Adi! ipuinak aurkezteko azken eguna azaroaren 30a izango da eta.

II. ARGAZKI lEhIAKETA ETA 2018Ko EGUTEGIAArrieta, Fruiz eta Gamiz-Fika artean egiten dan egutegirako argazkiak lehiaketa bidez aukeratzen dira. Hona aurtengo irabazleak: Gamiz-Fikako Manu Chicon Narvaez, Fruizko Txema Goikoetxea eta Arrietako Leire Maruri Bilbao.Zorionak! Zuentzako Elkar liburu dendarako kultur bonu bana!

TRIKI-BAZKARIA MEÑAKAnUrriaren 28an “triki bazkaria” egongo da Meñakako Bekoabadene txokoan. Laja bigarrena eta Narbaiza etorriko dira jotzen.

pERRETxIKoTAn Urriaren 21ean Meñakako Sollubepek, Meñakatxugaz alkarlanean, perretxiko bilketea antolatu eban.

AREToKo dAnTZAK Astelehenero Meñakan Aretoko Dantzak ikasteko saioak antolatuko dira, goizez. Astea dantzan hasteko aukera ona.

MEndI MARTxAEkainean mendi martxa egin zan Meñakan, Sollubepek antolatuta. Umeen ibilbidea eta nagusiena egon zan. Azkenean koputxue jan eta indarrak berreskuratu genduzan.

GAMIZ-FIKAKo MEndIKo IBIlAldIAXVIII. Gamiz-Fikako Mendiko Ibilaldia izan zan urriaren 1ean. Lan itzela egiten dau urtero Aldatz Gora alkarteak bideak txukuntzeko, babesleak lotzeko, hamaiketakoa antolatzeko… Aurten be lan eta giro bikaina, zorionak!

DATOZENAK

AZAROA

3-12 Arrietako San Martin Jaiak (Jai Batzordea)5 Azoka Arrietan (Lekuko Hartu)

11 San Martin eguna Gamiz-Fikan (Udala)19 Fruiz-Bermeo ibilaldia (Kirkiñitu)25 Emakumearenganako indarkeriaren kontrako nazioarteko eguna30 Ipuin lehiaketa: epe amaiera (Alkarregaz Beti Euskeraz)

ABENDUA

3 Euskara Eguna3 Kanta Bazkaria Arrietan (Pantxitxurri elkartea)3 Azoka Arrietan (LekukoHartu)

15 Ipuin Lehiaketa: Sari banaketa Gamiz-Fikan17 Fruiz-Sollube (Kirkiñitu)24 Badator Olentzero

Gabonetako Umeen Parkea Gamiz-Fikan31 Gorbea (Kirkiñitu)

Page 3: Bakoitzak Bere zoroa Bizi du - Fruiz · Gabonetako Umeen Parkea Gamiz-Fikan 31 Gorbea (Kirkiñitu) ERDU PRESS ARRIETA • FRUIZ • GAMIZ-FIKA • MEÑAKA EUSKARA ZERBITZUA 3 ...

3ARRIETA • FRUIZ • GAMIZ-FIKA • MEÑAKA EUSKARA ZERBITZUAERDU PRESS

ARRIETA

Arrietako Jai Batzordeak, Pantxitxurri alkarteagaz alkarlanean, lehenengo “Udako jai txikia” antolatu eban garagarrilean. San Martin jaietan herri giroa sustatzeaz gain uda sasoian be herria dantzan jartzeko asmoz antolatu eben, baita lortu be. Antolatzaileek eta parte hartzaileek asko disfrutau eben olgetan, jaten, mojitoak edaten zein Kubako erritmoakaz dantza egiten… Idea ona euki dabe eta herritarrai be asko gustau jake, hurrengoa antolatzeko gogotsu dagoz beraz.

Udako gauetan kale zinemaz gozatzeko aukera izan dabe arrietarrek. Guztira 5 film ikusi ebezan, batzuk jai batzordeak proposatuta eta beste batzuk ikuslegoak aukeratuta. Ekimenak oso harrera ona euki eban eta antolatzaileek be balorazino oso positiboa egin eben.

Goizetik altzau ginan Meren bedar adituagaz batera gure inguruko landara, lorak eta bestelakoen ondasunak ezagutzeko asmoz. 10:00etan plazan euria presente, baita herriko animatuen taldetxu bat be. Ibilalditxoan asko ikasi eta ikusi gendun, gure inguruetan sendabelarrak oparoak dira, zer esanik ez dago. Ostean txokoan ukenduak-eta ibili ginan egiten, sukaldari lanetan murgilduta. Ikastaroa amaitu eta jatekoa prest egoan frontoian, sagardo kupela eta guzti!

Arrietako jaiak badatoz! azaroaren 3tik 12ra bitar-tean programa oparo eta anitza prestatu dabe jai batzor dekoek. Erdu Arrietara San Martin jaiak ospatzera!!!

UDAKO jAI TxIKIA ETA KAlEKO ZINEmA

AsTEbURU KUlTURAlA

sAN mARTIN jAIAK

UDAKO ARGAZKIAKJaiNkoko Jaiak

udako ziNema

d´caprichoudako Jai txikiaN

udaLekuak

Azaroak 3 18:00 Umeentzako jolasak - Altxorraren bila18.30 Briska ta mus txapelketa

Azaroak 4MOZORRO

EGUNA

14.30 Paellada17.00 Playback erakusketa19.00 Dantza plaza herrikoia21.00 Parrillada21.30 EinGo-gaz Kantan eta Dantzan

Azaroak 5 Goizean Azoka18:00 Anje Duhalde

Azaroak 10

19.00 Umeantzako diskofesta20.00 Txupinazoa22:00 Delirio kale antzerkia

Ondoren Parrillada, Jonnhy Txintxeseta DJ rumaniak12:00 Umeentzako tailerrak + puzgarriak12.00 Aizkolarien erakustaldi ta desafioa

Goizean Trikipoteoa15.00 Herri bazkaria / ostean bingo musikatua18:30 Ardoa Barrure fanfarria21.00 Pizzak22.30 La mala pekora / Joxpa erromeria

Azaroak 12Goizean Azoka

13.00 Euskal dantzak15.00 Karretilan zozketa

Page 4: Bakoitzak Bere zoroa Bizi du - Fruiz · Gabonetako Umeen Parkea Gamiz-Fikan 31 Gorbea (Kirkiñitu) ERDU PRESS ARRIETA • FRUIZ • GAMIZ-FIKA • MEÑAKA EUSKARA ZERBITZUA 3 ...

4 ARRIETA • FRUIZ • GAMIZ-FIKA • MEÑAKA EUSKARA ZERBITZUA ERDU PRESS

GAmIZ-FIKA

Fikako patroia dan San Martin eguna ospatzeko aurten be Txarri paten txapelketa izango da protagonista. Bigarrenez ospatuko da txapelketea, eta pasa dan urteko arrakasta ikusita urte askotarako ospakizuna izango dalakoan dagoz antolatzaileak. Txarripaten txapelketaz gain, goizean, herri kirolak egongo dira eta Bizkaiko final bi eukiko doguz herrian bertan; batetik Trontza final mistoa eta bestetik Bizkaiko harrijasotzaileen finala. Alkarregaz bazkaltzeko aukera egongo da, horretarako frontoian mahaiak eta aulkiak jarriko dira danon esku. Eguna borobiltzeko arrastian puzgarriak egongo dira.

sAN mARTIN EGUNA

UDAKO ARGAZKIAKGure umeak sukaLdari LaNetaN udaLekuetaN

BizikLeta eGuNa Gamiz-FikaNeuskadi FuNdazioareN eskutik

saN aNtoLiNetako txupiNazoa

herri Bazkaria FroNtoiaN

Emausek Tailer Okupazionala dauka gurean eta uda hasieran arduradunak uri-hornigarriak errestauretako proposamenagaz hurbildu ziran udaletxera. Proposamena aho batez onartu zan eta hasteko parkeko txinboak eta herriko bankuak apaindu ebezan. Emaitza ezin hobea izan da eta partaide guztiak pozik dabilz, hamendik aurrera be alkarlanean jarraituko da.

EmAUs GIZARTE FUNDAZIOA ETA UDAlA AlKARlANEAN

Page 5: Bakoitzak Bere zoroa Bizi du - Fruiz · Gabonetako Umeen Parkea Gamiz-Fikan 31 Gorbea (Kirkiñitu) ERDU PRESS ARRIETA • FRUIZ • GAMIZ-FIKA • MEÑAKA EUSKARA ZERBITZUA 3 ...

5ARRIETA • FRUIZ • GAMIZ-FIKA • MEÑAKA EUSKARA ZERBITZUAERDU PRESS

mEÑAKAIrailean, Meñakatxu alkarteak antolatuta, Errioxako “Barranco perdidora” urtenaldia egon zan. Hainbat lagunek hartu eben parte. Eguraldi petrala medio, ekintza batzuk egiteari bertan behera itxi behar izan geuntson. Pistina, museoa, paleontologi zirkuitoa, multiabentura zirkuitoa… hainbat aukera egon zan. Iluntzean Logroñora joan ginan aterpetxera, bertan afaldu eta lotara.

Irailaren 16an eta 17an Meñakako Herri Alai taldeak Lodosara txangoa egin eban. Bertako piperren lantegia ikusi, erosketak egin eta “toro ensogado” ikusi eben.

Bidarte Institutuaren eskutik Meñakako udalak berbaldi batzuk antolatu dauz. Yolanda Atxa Elordui izan da hizlaria eta honako gai honeek landu dauz: baloreak eta hezkuntza, errespetuaren balioa, mo-tibazinoa, dislexia… Hurrengoa motibazi-noa lantzeko estrategiei buruzkoa izango da.

bARRANCO PERDIDO

HERRI AlAI lODOsAN

UDAKO ARGAZKIAK

meÑakaBarreNako JaiakmeÑakako Jaiak

udaLekuak

Page 6: Bakoitzak Bere zoroa Bizi du - Fruiz · Gabonetako Umeen Parkea Gamiz-Fikan 31 Gorbea (Kirkiñitu) ERDU PRESS ARRIETA • FRUIZ • GAMIZ-FIKA • MEÑAKA EUSKARA ZERBITZUA 3 ...

6 ARRIETA • FRUIZ • GAMIZ-FIKA • MEÑAKA EUSKARA ZERBITZUA ERDU PRESS

FRUIZ

Botiolako auzotarrak gogotsu dabilz ur tero euren jaien zain. Giro herrikoia da arrakastaren giltza eta jai batzordeak horretan mimo handia jartzen dau. Mozorro lehiaketa, patata dantza, sokatira… lagun arteko lehiaz disfrutetako eta familian ondo pasetako aukera ezin hobea. Asteburu osoan auzoa martxan ipini dabe oraingoan be, umeek zein nagusiek ederto baten pasau dabe.

Bizkaiko Foru Aldundiak Europako Ondarearen Jaurdunaldien informazinoa zabaldu eban egunean bertan hasi ziran deiak jasotzen udaletxean. Tximeleten osasiak jakingura piztu eban jente askorengan eta urriaren 14an lagun asko bildu ziran Fruizen. Davidek ondo baino hobeto azaldu eban tximeleten oasien funtzinoa zein dan eta danak adi ibili ziran. Eguna borobiltzeko Rosa Marik eta Lolik etxeko produktuakaz hamaiketakoa prestau eben: txakolina, urrak, gazta… bisitariak pozarren bueltau ziran euren etxeetara. Egun bikaina pasau eben, errepiketako modukoa.

Abuztuan Lamiñe abesbatzaren kontzertua izan zan eta Fruna alkarteak Itxaso Zarandona medikuari omenaldia egiteko aprobetxau eban. Eskeinitako arreta pertsonalizatua eta bere lanean gorputz ta arimaz aritzea eskertu gura izan deutsien hainbat herritarrek, eta Itxaso oso emozionauta egon zan. Herriak maitatzen dauela jakinarazo gura izan deutson Frunak Itxasori eta medikua hunkitzea lortu eben.

bOTIOlAKO jAIAK EUROPAKO ONDAREAREN jARDUNAlDIAK:

FRUIZEN bE “PAIsAIA bIZIA”

ITxAsO mEDIKUARI OmENAlDIA

UDAKO ARGAZKIEN AlbUmAudaLekuak eta Butroi Bizirik aLkarLaNeaN

traNpaNtoJoakaz poz-pozik Fruizko JaiakFruizko Jaiak

Page 7: Bakoitzak Bere zoroa Bizi du - Fruiz · Gabonetako Umeen Parkea Gamiz-Fikan 31 Gorbea (Kirkiñitu) ERDU PRESS ARRIETA • FRUIZ • GAMIZ-FIKA • MEÑAKA EUSKARA ZERBITZUA 3 ...

7ARRIETA • FRUIZ • GAMIZ-FIKA • MEÑAKA EUSKARA ZERBITZUAERDU PRESS

EUsKERAZ bIZI GURA DOGUSoziolinguistika Klusterrak Euskeraren 2016ko kale neurketen datuak atara dauz.Neurketa horien arabera 1989tik 2006ra erabilera hazi egin zan, ordutik, barriz, neurketen arabera gero eta gutxiago erabilten dala agerian lotu da.

Eustaten azken datuen arabera, Euskal Autonomia Erkidegoan herritarren %37 euskalduna da (ia euskaldunak % 25 eta erdaldunak %37). Datuok eguneratuta ez badagoz be, agerikoa da azken 30 urteetan euskera mailak gora egin dauela. Halanda ze, argi dago euskeraren erabileran era-gin beharra dagoala.

Hori dala eta Euskaltzaleen Topagunea eta Eusko Jaurlaritza alkarlanean dabilz gurean historikoa izango dan aktibazino prozesua antolatzen.Hitzordua 2018an izango da; “Euskarak 365 egun” dinamikaren baitan lan ildo barria egituratzen ari da, eta horren bidez, euskeraren erabilera handitzeko neurri sozialak hartzera gonbidatuko da Euskal Herritar oro. Aitzindari lez, azken urteetan hainbat herritan aurrera eroandako ekimen arrakastatsuak dagoz, besteak beste, Agurain 75 ordu, Aiaraldea euskaldun, 200 ordu euskaraz Astigarragan... Hau ez da euskara sustatzeko kanpaina soila izango, baizik eta epe luzerako estrategia… aurtengo abenduaren 3an aurkezpena egin eta alkarlanean hasiko gara.

Erronka ausarta bezain erakargarria, gaozen ba!!!

IKUSI, IKASI eta ERABILIGURE BERBAK GURE OHITURAK: esaerak bizkaieraz

“ni fu ni fa” “hacer borrón y cuenta nueva” “no dar un palo al agua”

Ez gatz(ik), ez berakatz(ik)Ez gatz(ik), ez odol(ik)

Beste barik

-Zer eretxi deutsazu liburuari? -Beste barik

Orain artekoak ahaztuta barriren barri hasi

Alkarri orain artekoak parkatu Lehengoak atzenduta barriro

hutsetik hasi

Orain artekoak ahaztuta, barriren barri has gaitezan!

Kolperik egin ezKolperik jo ez

Kolpe zorririk jo ez

Hori kolperik egin barik bizi da.

Page 8: Bakoitzak Bere zoroa Bizi du - Fruiz · Gabonetako Umeen Parkea Gamiz-Fikan 31 Gorbea (Kirkiñitu) ERDU PRESS ARRIETA • FRUIZ • GAMIZ-FIKA • MEÑAKA EUSKARA ZERBITZUA 3 ...

8 ARRIETA • FRUIZ • GAMIZ-FIKA • MEÑAKA EUSKARA ZERBITZUA ERDU PRESS

ALKARRIZKETEABUTROI BIZIRIK TALDEA: Fruizko Tximeleten Oasia

Butroi Bizirik trantsizino talde bat da, hau da, aldaketa pertsonalerako eta jendarte aldaketarako lan egiten dauan taldea. Bertan guztion onura, elikadura, energia, teknologia zein ekonomiaren burujabetza bultzatzen da, beti be naturagaz armonian. horixe da talde honen eginbeharraren aldarrikapena, baina gehiago jakin gura badozue euren Web orrialdean sartu aurrera eroaten dabezan ekimenak ikusteko: www.butroientransicion.org

1.- Zergaitik Tximeleten oasia?Ekimen honen sortzaileak Zerynthia tximeleta alkartea eta ekosistemak babesten dabezan SIECE taldeak dira. Butroi Bizirik Trantsizinoko kideok be ekimen hau ondo ikusi gendun eta erabagi gendun honen barri emotea eskualdeko hainbat udaletan. Helburu nagusia polinizazinoan garrantzitsuak diran tximeletak laguntzea da, baina badauka ikuspegi pedagogikoa be. Norbanakoak bioaniztasun arloan laguntzeko zer egin leiken erakutsi gura dogu, baita bertako tximeleta eta basalorai buruz zerbait ikastea be. Herritarren zientzia deritzona, hain zuzen be.

2.- Zer dala eta proposatu egin dozue Fruizen egitea?Lehen esan dogun lez, zenbait udalakaz harremanetan jarri ginan, eta Fruizko udalak erronka onartu eban. Ondarearen Europako Jardunaldiak proiektua ezagutarazoteko eskaparate perfektoa izango zala pentsau gendun.Hasteko, lorategi sinple bat sortu dogu, tximeletentzat ongarriak izan daitezken bertako lorakaz; horretarako alkarlanean ibili gara herritar batzukaz eta udalekuko umeakaz. Horrez gain, Fruizko pisu barrien aurrean dagoan aldapa oihalagaz ez estaltzeko eta belarra ez mozteko proposatu deutsegu udalari, holan ikusiko dogu zer lora espeziek urteten daben. Udan atxikori lora atara zan eta oso polita egoan. Bestalde, udaletxetik gertu eta errekaren ondoan dagoan belargune batean belarra mozteko eta bidexkak sortzea proposatu deutsogu udalari.

Page 9: Bakoitzak Bere zoroa Bizi du - Fruiz · Gabonetako Umeen Parkea Gamiz-Fikan 31 Gorbea (Kirkiñitu) ERDU PRESS ARRIETA • FRUIZ • GAMIZ-FIKA • MEÑAKA EUSKARA ZERBITZUA 3 ...

9ARRIETA • FRUIZ • GAMIZ-FIKA • MEÑAKA EUSKARA ZERBITZUAERDU PRESS

3.- Zelan egin leike gure etxeetako larretan tximeleta oasia? eta balkoietan?Hasteko gune bat itxi behar da belarra moztu barik, ahal dala eguzkitan, baina gauzarik inportanteena pestizidarik ez erabiltea da. Hainbat herrialdetan pestizidak debekatuta dagoz, Frantzian esaterako hurrengo urtean debekatuko dabez. Ganera badira polinizatzailentzat egokiak diran landareak eta lorak, besteak beste, oreganoa eta antzeko belarrak. Balkoiatan be gune naturala sortu leike, ohiko loraz gain txorientzako jantokia ipini leike ura eta guzti; irudimen apur bategaz dana da posible!

4.- Zein izaten da jentearen erantzuna, jarrera…?Hasiera baino ez da eta oraindino ez dogu uste jenteak baratzezaintza ohituretan aldaketa egin dauenik. Gainera, esan beharra dago, espazio batzuk basati itxi ezkero zure baratza zaintzen ez dozula emoten dauela. Baratza batek itxura txukuna euki leike baina naturari jagokonez basamortua izan. Horregaitik, udala eredu izatea oso inportantea dala uste dogu.

5.- Posible al da bioaniztasuna eta egungo hirigintzaren artean oreka lortzea? Zelan?Bai, derrigorrezkoa da, eta ganera ekonomikoki errentagarriagoa izan leike. Garestia da etengabe belarra moztea, hiri gehienetan, esaterako, lora gitxi landatzen dira garestia dalako. Baina bertako basalorak merkeak dira, eta hauek dira, paradoxikoki, baliotsuenak. Gure ustez, udalari jagoko herritarrei erakustea, ahal den neurrian, bertako ondare naturala zelan babestu; holan biztanleek ulertuko dabe bioaniztasuna zelan eta zergaitik babestu behar dan. Gu laguntzeko prest gagoz.

6.- Bestelako egitasmorik daukazue martxan, ala?Printzipioz Fruizen egiten doguna beste udalerrietara eroateko prest gagoz. Ondarearen Europako Jardunaldietan barruan Bakion be ibilbide bat egingo dogu, eta han paisaiei buruzko mahai-inguru bat antolatu dogu. Aurten bereziki Fruizen lan egin gura dogu tailerrak antolatzen eta bertako flora eta fauna ezagutarazoten. Gure ustez jenteak ezagutzen badau, hobeto balorauko dau eta ondorioz gehiago egingo dau babesteko.

Page 10: Bakoitzak Bere zoroa Bizi du - Fruiz · Gabonetako Umeen Parkea Gamiz-Fikan 31 Gorbea (Kirkiñitu) ERDU PRESS ARRIETA • FRUIZ • GAMIZ-FIKA • MEÑAKA EUSKARA ZERBITZUA 3 ...

10 ARRIETA • FRUIZ • GAMIZ-FIKA • MEÑAKA EUSKARA ZERBITZUA ERDU PRESS

lEHIAKETEA

UbK TxARTElADatorren urtean 10 urte beteko dira Arrieta, Fruiz, Gamiz-Fika, Gatika, Laukiz, Maruri-Jatabe eta Meñaka artean lankidetza hitzarmena sinatu zala UBK Txartela martxan jartzeko. UBKren bidez, udalerrien kirol ekipamenduak erabili, kultur jardueretan parte hartu eta ikastaroetan izena emon daikezu udalerri bakotxean indarrean dagozan tasa eta prezioakaz.

Txartela eskuratzeko zure udalean jagokon inprimakia betzeaz gain, NAN fotokopia eta argazkia aurkeztu behar dozuz.

Aurten gainera Uribe Butroeko mankomunidadeak Bakioko kiroldegia be erabiltzeko hitzarmena sinatu dau.

Egizu txartela eta abantaila guztiaz gozatzen hasi!

20 urte daroaguz ipuin lehiaketea antolatzen Arrieta, Fruiz, Gamiz-Fika eta Meñaka artean. Ume, gazte eta helduentzako lehiaketa herrikoi hau idazteko zaletasuna eta irakurzaletasuna sustatu gurean sortu zan, eta bere helburua lortu egin dau.

Urtero-urtero 4 herrietako ipuinzale askok parte hartzen dabe; umeak, gazteak, helduak… ez dago adin mugarik, ipuingintza ez da zertan umezaroan bakarrik gozatu.

Aurten, barrikuntza lez, kategoria bakotxean irudi bat proposatu da eta idazleek horren gainean sortu beharko dabez euren istorioak… erronka barria da, baina seguru gagoz orain artekoak motibatzeaz gain, gaia aukeratzeko noraezean dabilzan askorentzako lagungarria izango dala.

Page 11: Bakoitzak Bere zoroa Bizi du - Fruiz · Gabonetako Umeen Parkea Gamiz-Fikan 31 Gorbea (Kirkiñitu) ERDU PRESS ARRIETA • FRUIZ • GAMIZ-FIKA • MEÑAKA EUSKARA ZERBITZUA 3 ...

DENBORA PASAK:Eskulanak eta birziklapena. Aurikularrak apurtu jatzuz, ala? Ba hona kriston idea zuk zeuk eskumutur dotorea egiteko:

11ARRIETA • FRUIZ • GAMIZ-FIKA • MEÑAKA EUSKARA ZERBITZUAERDU PRESS

Gure herria1-Zein da herrian gehien gustetan jatzun lekua/txokoa? Zergatik?2-Zer gustauko litxazuke herrian eukitea gaur egun ez dagoana?3-Badakizuz herriko auzo guztien izenak, ala? Zerrendatu dakizkizunak.

UMEEN TXOKOA

EnAITZ llonA olEA. 10 URTE. GAMIZ-FIKA1-Gamizko frontoia, jolasteko gauza asko dituelako.2-Plaza handi bat eta eskola bat.3-Ergoien eta Olagorta.

TEGEnE TEllERIA RUIZ. 10 URTE. MEÑAKA1-Frontoia. Palan eta arrapaketan jokatzeko lekua dalako.2-Futbol zelaia, gaztetxoko eta txutxedenda gustauko jaten eukitea.3-Meñakabarrena, Emerando eta Mesterika.

AIERT ETA IoRITZ GEREKIZ. 6 URTE. FRUIZ1.- Pistinak, futbol zelaia eta ludoteka. Jolasak eta norekin jolastu egoten delako.2.- Gure adinerako kolunpioak. Eskalatzeko, tirolinak…3.- Andeko, Botiola eta Batiz

IZAnE ARnAIZ MInoBA. 8 URTE. ARRIETA1-Plaza. Oso polita eta lasaia delako.2-Umeak bakarrik egoteko txoko bat. Nagusi gabe.3-Batzuk. Gereka, Jainko, Goiri, Agarre....

Page 12: Bakoitzak Bere zoroa Bizi du - Fruiz · Gabonetako Umeen Parkea Gamiz-Fikan 31 Gorbea (Kirkiñitu) ERDU PRESS ARRIETA • FRUIZ • GAMIZ-FIKA • MEÑAKA EUSKARA ZERBITZUA 3 ...

12 ARRIETA • FRUIZ • GAMIZ-FIKA • MEÑAKA EUSKARA ZERBITZUA ERDU PRESSARRIETA • FRUIZ • GAMIZ-FIKA • MEÑAKA EUSKARA ZERBITZUA ERDU PRESS

EUSKARA ZERBITZUAZURE ESKU

ARRIETA • FRUIZGAMIZ-FIKA • MEÑAKA

Parte hartzaileak: Arrieta, Fruiz eta Gamiz-Fikako Euskera Zerbitzua, Meñakako Udala eta Asier Legarreta.

“ EUSKARAREN MISTERIOA EZ DA JATORRIA, IRAUPENA BAIZIK”

(Koldo Mitxelena)

TxISTEA EGIOZU EUSKARAZEzezagun bat baldin baduzumintzakide buruz buruegin esaiozu euskaraz eta…beharbada jakingo du!Atzerritar bat tokatuz gero,hurbildu euskaraz behintzatzeren bestela ulertuko dueuskara ez dela beretzat!Euskaraz mantso ari den norbaitaurrez aurre badaukazuhitz egiozu euskaraz mantso opari bat egiozu!

Norbaitek esan badizuEuskaraz ez dakit egiten nikOhartu zaitez, ez dizu esanentenditzen ez duenik!Nahiz asko maite, nahiz oso geuresentitzen dugun euskara,inork agindu gabe erdarazsarritan geu hasten gara!Ez zazu egin hainbeste dudazurea euskaraz esan,EDUKAZIO GEHIEGIZKOAK EUSKARA GALDU EZ DEZAN.

Pirritx, Porrotx eta MariMotots

LIBURUAK FILMEAK

5-9 urte bitartekoen-tzako Pamielak argita-ratutako “Ez da erraza, katagorri” liburuak age-ri gura dauen moduan, umeek oso modu na-turalean bizi dabe he-riotzaren esperientzia. Elisa Ramónen istorioan doluaren osagai guztiak ageri dira: hasierako haserrea eta sumina, besarkadaren eragin sendagarria, oinazearen negar-intziriak, bakar-dadea, eta, zelan ez, oreka emozionala.

10-16 urte bitartekoentzako filma. Parisko kanpalde-ko sei gazte problematiko, Frantziako landazabal ezku-tuenera heltzen dira bere hezitzaileen zaintzapean. Epaileak bigarren aukera bat emotea erabagi dau, baina beharrezkoa izango dabe interes orokorreko la-nak egitea borondate ona erakusteko. Batek ez deutso mugikorretik berba egiteari usten, bestearen Pitt Bull-a, mutil musulman baten otoitzak... gazte hauek herri txikiaren bizitza lasaiarekin erabat bukatuko dabe.

ZE mUsIKA TAlDE OsATZEN DAbE ERRETRATUKO PERTsONAIEK?

lEHIAKETEA

AURREKO ERANTZUNA:Aiora ErrenteriaIRABAZLEA: MIkel Goitisolo Uriarte, zuretzako Gamiz-Fikako Alaia Tabernarako (Txinbo) menu 2.

ZoRIonAK!!!

SARIA: Erantzun egokien artean Meñakako

Eleiz-ondo jatetxean, bi lagunentzako

bazkaria zozketatuko da (astelehenetik-barikura).