Ariketa 2.1 lankidetza proiektu telematiko ipuinen truke 6 taldea

4
ARIKETA 2.1 LANKIDETZA PROIEKTU TELEMATIKO “IPUINEN TRUKE” SARRERA Proiektu hau Lehen Hezkuntzako 2. mailako ikasleei zuzenduko diegu, posta elektronikoaren bitez komunikazioa bultzatzearren. Ipuin baten trukaketa dela medio, teknologia berriak era funtzional eta esanguratsuan erabiltzen dira, eskolen arteko komunikazioa zabalduz. Egun, Web 2.0 tresnak txertatu nahi ditugu proiektu honetan, eta horietatik BLOG aplikazioa erabiliko dugu. Izan ere, ekarpen guztiak denok partekatzea dugu xede, ikasleek zein nagusiek familiak barne, benetazko 2.0 jarrerak bultzatzeko asmoz. KONPETENTZIEN TRATAERA Ondorengo konpetentziak landuko dira proiektu honetan: - Informazioaren tratamendua eta gaitasun digitala. - Hizkuntza-komunikaziorako gaitasuna. - Gaitasun soziala eta hiritarra. - Ikasten ikasteko gaitasuna. - Autonomia eta ekimen pertsonala. - Gaitasun artistikoa. HELBURUAK - Ikastetxe ezberdinetako ikasleen arteko harremanak sustatu. - Hizkuntza idatzia eta irakurmena modu esanguratsu batean garatu, testu multimedien bitartez. - Eskola 2.0 herramientak ikasgaien edukiak ikasteko erabili. - Lankidetza jarrerak bultzatu. - Arte hezkuntzako edukiak beste ikasgaietan ere garatu. EDUKIAK - Hizkuntazko edukinak programazioaren arabera: narrazioa,

Transcript of Ariketa 2.1 lankidetza proiektu telematiko ipuinen truke 6 taldea

Page 1: Ariketa 2.1 lankidetza proiektu telematiko ipuinen truke 6 taldea

ARIKETA 2.1LANKIDETZA PROIEKTU TELEMATIKO

“IPUINEN TRUKE”

SARRERAProiektu hau Lehen Hezkuntzako 2. mailako ikasleei zuzenduko diegu, posta elektronikoaren bitez komunikazioa bultzatzearren. Ipuin baten trukaketa dela medio, teknologia berriak era funtzional eta esanguratsuan erabiltzen dira, eskolen arteko komunikazioa zabalduz. Egun, Web 2.0 tresnak txertatu nahi ditugu proiektu honetan, eta horietatik BLOG aplikazioa erabiliko dugu. Izan ere, ekarpen guztiak denok partekatzea dugu xede, ikasleek zein nagusiek familiak barne, benetazko 2.0 jarrerak bultzatzeko asmoz.

KONPETENTZIEN TRATAERAOndorengo konpetentziak landuko dira proiektu honetan:- Informazioaren tratamendua eta gaitasun digitala.- Hizkuntza-komunikaziorako gaitasuna.- Gaitasun soziala eta hiritarra.- Ikasten ikasteko gaitasuna.- Autonomia eta ekimen pertsonala.- Gaitasun artistikoa.

HELBURUAK- Ikastetxe ezberdinetako ikasleen arteko harremanak sustatu.- Hizkuntza idatzia eta irakurmena modu esanguratsu batean garatu, testu multimedien bitartez.- Eskola 2.0 herramientak ikasgaien edukiak ikasteko erabili.- Lankidetza jarrerak bultzatu.- Arte hezkuntzako edukiak beste ikasgaietan ere garatu.

EDUKIAK- Hizkuntazko edukinak programazioaren arabera: narrazioa, pertsonaiak, argudioa, idazmena, irakurmena, ortografia, hiztegia, gramatika…- Blogaren erabilpena eta kudeaketa.- Programa informatikoak: testu prozesadorea, marrazki trataera...- Multimedia aplikazioak: argazki digitalak, soinu-bideo txertaketa…- Bideotxata edo bideokonferentzia.- Antzerkia, marrazketa.

PROIEKTUAREN GARAPENA

Page 2: Ariketa 2.1 lankidetza proiektu telematiko ipuinen truke 6 taldea

ZER EGIN BEHAR DUTE IKASLEEK ETA NOLA?Klase bakoitzean taldeak eratuko dira (3-4 ikaslekoak).Ikastetxe bakoitzak BLOG bana sortu beharko du eta honetan taldearen aurkezpena egingo da. Ondoren taldeek ipuin bat asmatu behar dute. Ipuinak prest egongo direnean digitalizatuko dira eta ikastetxeen artean trukatuko dira POSTA ELEKTROKIKOAren bidez, bi ikastetxeen arteko komunikazioa zein elkarlana zabalduz. Handik aurrera talde bakoitzak beste ikastetxeko ipuinerako marrazkiak egingo ditu.Galderaren bat izatekotan TXAT ala BIDEOKONFERENTZIAren bitartez egingo dira.Ipuinen marrazkiak prest egongo direnean DIGITALIZATU eta talde guztien lanak BLOGean argitaratuko dira.Ondoren ipuinen antzezpena proposatuko da. Ikasgela bakoitzak beste ikastetxeko ipuin bat aukeratuko du eta taldeak antzeztuko du (ikasle batzuk protagonistak izango dira, beste batzuk dekoratua prestatua, besteak arropa… beharren eta habilitateen arabera).Hirugarren hiruhilean topaketa burutuko da horretan antzerkiak egingo dira. BIDEOZ GRABATU egin eta geroago BLOGean eskegiko dira.

DENBORALIZAZIOA1. hiruhilabetean- Irakasleen artean harremanetarako e-mail zein telefonoak trukatu. - Bloga abian jarri taldearen aurkezpenak eginez.- Ipuinak asmatu eta digitalizatu.2. hiruhilabetean - Ipuinak beste ikastetxera bidali posta elektronikoaren bidez eta haienak jaso.- Ipuinen marrazkiak egin eta digitalizatu.- Blogean ipuinak jarri.- Ipuinaren antzezpena prestatu.- Irakasleentzako foroan parte hartu: zalantzak, proposamenak bideratzearren.3. hiruhilabetean:- Ipuinen antzezpena egin- Topaketa prestatu: txangoa edota bideokonferentziaz hitz egin- Topaketa gauzatu eta grabatu- Blogean grabaketak jarri- Proiektuaren balorazioa  egin: alderdi onak, zailtasunak eta proposamenak. proposatuko da.

BALIABIDEAK- Ipuinak eta marrazkiak.- Digitalizatzeko programak-tresnak.- Interneteko konexioa.- Bloga.

Page 3: Ariketa 2.1 lankidetza proiektu telematiko ipuinen truke 6 taldea

- Txat, bideokonferentzia.

EBALUAKETA

HASIERAKO EBALUAKETAHasiera batean proiektua zentroko zein gelatan ezartzea baloratuko da.Horretarako edukin informatiko minimo batzuk beharrezkoak izan beharko dira: blog, txat, bideo, soinua eta irudiaren trataera…Irakaslegoa motibatuta, baina informatikari buruzko maila baxua ikusiz gero, IKT dinamizatzaileak intentsibo bat eginez, saiatuko da egoera hau aurrera eramaten, oso saio gutxi sartuta, baina oso erraz eta praktikoak izanda.

PROZESUAREN EBALUAKETAProzesuaren erdian ezinbestekoa izango da sortuko diren zailtasunak ala arazoak konpontzea.Horregatik programatutako ekintzak flexibleak izango dira proiektua aurrera ondo eramateko.

AMAIERAKO EBALUAKETAProiektuaren balorazioa hiruhileko honetan egingo da, eta ikusiko da ea helburuak zein neurri arte bete diren.Horretarako on-line galdetegi bat egingo dute parte hartzaileek.Horretan alderdi baikorrak, prozesuan izandako zailtasunak eta etorkizunerako proposamenak jasoko dira.