IKT eta Lankidetza Hezkuntzan

Click here to load reader

  • date post

    05-Aug-2015
  • Category

    Education

  • view

    348
  • download

    4

Embed Size (px)

Transcript of IKT eta Lankidetza Hezkuntzan

HEZKUNTZAREN PSIKOLOGIA

IKTak LEHEN HEZKUNTZAN 2. Jarduera

Daniel Losada

IKTak

LEHEN HEZKUNTZAN

2. JARDUERA

Lankidetza ikaskuntza eta tresna teknologikoak

IKTak LEHEN HEZKUNTZAN

2. Jarduera Daniel Losada

LH - Eskaintza Partziala (46. Taldea)

----------------------------------------------

Aitor Errazkin Vicente

Egoi Agirre Arruabarrena

Iker Dorronsoro Illarramendi

Ane Barrenetxea Aizpitarte

AURKIBIDEA31.LANKIDETZA IKASKUNTZA

31.1.Definizioa

31.2.Hezkuntzan izan dezakeen garrantzia

42.ZER DA WEB 2.0?

42.1.Definizioa eta harremana hezkuntzarekin

52.2.WEB 2.0 Zerbitzuen definizioa

83.WIKI AREN DESKRIBAPENA

83.1.Definizioa

83.2.Wikispace

123.3.Nola erabili wikia hezkuntza testuinguruan?

133.4.Wikien arrisku eta desabantailak

134.ONDORIOAK

15.BIBLIOGRAFIA

4

LANKIDETZA IKASKUNTZA / TRESNA TEKNOLOGIKOAK

Tresna teknologikoek lagundu gaitzakete lankidetzan?

1. LANKIDETZA IKASKUNTZAGizartea aldatzen doan heinean, irakaskuntza/ikaskuntza prozesuak ere neurrirako aldaketak ematea eskatzen du. Hori horrela izan dadin, tresna nahiz metodologia berriak eguneroko ardatz dira prozesuan bertan, horietako bat, oinarria talde lanean duen lankidetza ikaskuntza delarik.

1.1. Definizioa

Lankidetza ikaskuntza, talde lanean taldeko partaide guztien banakako ahaleginak batu, aztertu, adostu eta hausnartu aurretik, bitartean eta ostean ematen den ikaskuntza mota da. Bertan, taldekide bakoitza bere ikaskuntzaz arduratzeaz gain, beste kideek ikasitakoaz ere kezkatzen da.

Ikaskuntzan lankidetzak lortu nahi duen helburu nagusia ikasleek ezagutzen jabetza uneoroko ekinaren eginez bereganatzea da. Hala ere, ikaskuntza mota hau eraginkorra izan dadin, ondorengo baldintzak bete beharko dira:

Gizabanakoaren ahalegin egokia

Parte hartzen dutenen arteko elkar laguntza efizientea

Parte hartuko duten pertsonek trebetasun sozialen erabilpen egokia

Taldeko hausnarketetatik ideia komunak ateratzea

1.2. Hezkuntzan izan dezakeen garrantzia

Vigotsky, Piaget eta bestelako pentsalariek, lankidetzak hezkuntzan duen garrantzia behin baino gehiagotan goraipatu izan dute. Arrazoi ezberdinak aurki ditzakegu lankidetzak hezkuntzan duen garrantzia defendatzeko.

Horietako bat kontzeptu berriak ikasi eta lantzerakoan norbanakoaren zein talde osoaren ezagutzen garapenean egongo litzateke, wikiak eztabaidarako ematen duen aukera dela eta. Ikaskuntza prozesuan lankidetzan oinarrituta lan egiteko beste arrazoi batzuk, lankidetzak didaktikoki taldeko partaide bakoitza bere ikasketaren arduradun nagusi bilakatu edo besteekiko elkartasun eta laguntza baloreen garapenean eskaintzen duen laguntza izango lirateke.

2. ZER DA WEB 2.0?

2.1. Definizioa eta harremana hezkuntzarekin

Web 2.0, etengabe garatzen ari den kontzeptu berria da, horren adibide garbia denbora gutxian web estatiko batetik (web 1.0) web dinamiko batetara (web 2.0) eman den urratsa izanik. Aplikazio estatikoetatik azken erabiltzaileari begira funtzionatzen duten dinamikoetara egon den bilakaerak, aukera anitzak eman ditu hezkuntza arloan, aukera horiek garatu eta berriagoak atzematen direlarik denborak aurrera egin ahala.

Guzti honekin, azken urteetan, weba hazten joan da eta gaur egun milioika erabiltzaile dituen informazio espazio bihurtu da. Web 2.0ren protagonistak erabiltzaileak dira, izan ere, datuen web-a pertsonen web-a bihurtu dutenak beraiek izan baitira. Sare sozial hauek aurrera eraman eta osatzen dituzten tresnak, RSS edo Atom-ak, Folcosomia, bezalako zerbitzu eta aplikazioak dira.

Aipatu berri diren berrikuntza guzti hauek hezkuntzan ere eragina izan dute eta Web 2.0 eta hezkuntzak komunean duten oinarrietako bat komunikazioa izanik, tresna oso interesagarria da parte hartzea eta lankidetza bezalako ezaugarriak bultzatuko dituen irakaskuntza-ikaskuntza prozesu bat lortu bidean.

Gaur egungo hezkuntzaren erronka nagusienetako bat informazioa bilatu, jaso eta informazio hori ezagutzan eraldatzean datza. Web 2.0 tresna erabiltzaileen parte hartzean eta elkarrekiko informazio trukaketan oinarritzen dela kontuan hartuta, tresna baliagarria izan daiteke informazio ahalik eta aberatsena lortu eta elkarrekintzan oinarrituta informazio hori ezagutzan eraldatzeko. Web 2.0 zerbitzuek ondorengo zereginak egitea ahalbidetuko digu: dokumentuak partekatzea, RSS-ak, bideoen eta argazkien partekatzea, blogak sortzea, mapen aplikazioak erabiltzea, podcastingaren erabilera, Tresna hauek lankidetza ikaskuntza lortzea erraztuko digute eta beraz, ikasle-irakasle eta familien arteko komunikazioa bermatuko da, euren arteko elkarrekintza eta errespetua sustatuaz.

2.2. WEB 2.0 Zerbitzuen definizioak

Espezializatutako 2.0 bilatzaileak: Bilaketak web orrietara murriztu, hauek gai konkretu batera mugatu, eta gai horren inguruan topatutako iturri ezberdinak bilduko dituen tresna bat da. Bere abantaila nagusia informazioa aurkitzeko bizkortasuna, aurkitu ahal den informazioaren aniztasuna, guztientzat irekia den software librea eta erabiltzeko erraztasunean datza. (Trabber, Shoomo, pricenoia,)

2.0 bilatzaileak: Worl Wide Web-era metodo semantiko eta ontologikoak gehitzearen ideian oinarritzen da. Eragile argien eta prozesamenduko makinen bidez sistema informatikoen arteko inter-operabilitatea areagotuaz, internet hobetzea da helburua,. Bakoitzak interneten aurkitu nahi duen gaiaren inguruko informazioa automatikoki topatzea ahalbidetuko dute. (Technorati, Kratia, Podzinger, agregax, ...)

Komunitate sarbidedunak eta mugikorrak: Operadore eta iragartzaileak euren bezeroengana eduki eta sustapen konkretuekin heltzeko aukera ematen duten aplikazio mugikor bakarrak dira. Azken finean, komunitate mugikorretan interkonektatuta dauden eta errotulu pribatu bidez eta modu pertsonalizatuan sarean lan egiten duen komunitate sozial bat da. (Fon, Festuc, Dodgeball,)

Bideoak partekatzea: Erabiltzaileei bideo artxibategiak internetera igotzeko aukera ematen dieten programak dira. Hau kosturik gabe eta programazioaren ezagutza gehiegi gabe egiteko aukera ematen dute. (Youtube, Google video, Dalealplay, )

Argazkiak partekatzea: Argazkiak antolatu, argitaratu eta partekatzeko aukera ematen duten eta sarean dauden aplikazioak dira. Argazkien eskubideak modu ireki batean ala ez hain irekian partekatzeko aukera eskaintzen dute. (Flickr, Picasa, )

Markagailu sozialak eta tagginga: Internet edo intranet batean modu erraz eta hedatu batean loturak partekatzeko aukera ematen du. Zerrenda hauek web orri konkretu batzuetako erabiltzaileentzat izan daitezke erabilgarri eta interes berdintsuak dituzten beste erabiltzaileek lotura markak edo tagak miatu ditzakete kategoria, etiketa edo topiko jakin batzuen arabera edo ausaz. Tresna ezagun bat Tagging-a litzateke, non XML teknologia erabiltzen den erabiltzaileek edukiei deskripziorako etiketak edo hitz klabeak gehitu diezazkioten. (Del.icio, Gennio, Webgenio,)

Sare sozial pertsonalak / profesionalak: Sare sozialak interneten eratzen diren estruktura sozial batzuk dira, non grafo bat ala batzuen bitartez ordezkatu eta gizabanakoak elkarrenganako interakzioen bidez elkarren artean erlazionatzen diren, gai ezberdinak partekatu eta jorratuaz.

Sare sozial pertsonalak: Komunitateak eratuko dira gizabanako bakoitzak bere pertsonarekin modu bateko ala besteko zerikusia duten gaiak jorratzeko. (Orkut, Friendster, Linkara, Bepin, )

Sare sozial profesionalak (Networking): Bertan, elkar trukean eta interakzio bidez landuko diren gaiak eta informazioak, profesional mailakoak izango dira, eta sozial nahiz pertsonalek baino kontrol gehiago izango dute. (Econozco, Neurona, Dejaboo,)

Mapen aplikazioak: Web 2.0-rekin erlazionatu ohi diren oinarrizko kontzeptuak ikusteko moduan biltzen ditu azalpen labur batekin lagunduaz. (Google Maps, Panoramio, Tagzania, )

Hasierako orri pertsonalizatuak: Orri ezberdinetan dauden datu interesgarrienak orri bakar batean ikusteko aukera ematen digute. Funtzionalitate txikiak denbora lasterrean leku bakar batean topatzeko egokiak dira, funtzionalitate bakoitza modulu batek hornitua izango delarik, une bakoitzean hala nahi izanez gero, gehitu, kendu ala pantailan mugitzeko aukera emanaz. (Netvibes, Windows Live, Google IG, )

Sarean dauden aplikazioak: Interneten aurki ditzakegun ofimatika aplikazio ezberdinak dira, zeintzuk erabiltzeko ez dugun ordenagailuan deskargatu beharrik eta beraiek erabiltzeko, izena eman bidezko erregistroa nahikoa izango den. Azken urte hauetan asko ugaritu dira mota honetako aplikazioak. (Gmail, Eyeoshispano, Moneytrackin, Tractis, )

Bideoblogak: Bideo multzo bat izango da, non sortzaileak hirugarren erabiltzaile batzuk baimendu ahalko dituen bere lanak posteatzera eta jatorrizko lanen informazio maila osatzera beste lan edo bideo batzuk gehituaz, guztia irakurleari informazio ahalik eta osoena emateko asmoarekin. (Mobuzztv, Vpod, Vilaweb, )

Podcasting: Entzunezko artxiboen banaketa sistema moduko aplikazio bat da, non erabiltzaileek, bere izena eman ondoren, nahi duenean bertako edukiak deskargatu ahalko dituen baimenduko zaion programa bat erabiliaz, doako harpidetza moduko baten bitartez. (Podcast-es, Podsonoro, Comunicandopodcast, Folcast, )

Komunitateak, Direktorioak: (Bitacoras, Blogalaxia, )

Weblogen eta herraminten rankinga: Blog bat egiteko dauden tresna ezberdin eta erabilienen zerrendaketa bat emango digu. (Alianzo, Top.blogs, Compareblogs, )

Sortzeko eta ostatatzeko sistemak: Web 2.0 aplikazio ezberdinak sortzeko eta ostatatzeko dauden tresna multzoa da, non tresna bakoitzak bere bereizgarriak izango dituen, kostu