Aratzeko gailurra eta askoz gehiago · 2012. 6. 27. · nagusira (1.444 m). Ikuspegia zora-tzeko...

4
34 2012KO UZTAILAREN 1A erdiko kaiera kultura eta aisia Ihesi Euskal Herria ezagutuz: Aratz-Umandia (Araba) Aratzeko tontorra ez da gertuan duen Aizkorriko gailurra bezain bisitatua, ezta gutxiago ere, baina horrexegatik ziur aski badauka zerbait berezia, zerbait erakargarria. Gailur ezagunago baten itzalean dagoen gailur are interesgarriago horietakoen adibide garbia da Aratz. Proposatzen den ibilaldi zirkularra osatuz gero, Aratzera igotzeaz gain Asparrenako hainbat leku ezagutuko ditugu, beste zenbait gailur barne. Aratzeko gailurra eta askoz gehiago Testua eta argazkiak: Gorka Azkarate

Transcript of Aratzeko gailurra eta askoz gehiago · 2012. 6. 27. · nagusira (1.444 m). Ikuspegia zora-tzeko...

  • 34 � 2012KO UZTAILAREN 1A

    erdi

    ko

    kai

    era

    kultura eta aisia

    Ihesi

    Euskal Herria ezagutuz:

    Aratz-Umandia (Araba)

    Aratzeko tontorra ez da gertuan duen Aizkorriko gailurra bezain bisitatua, ezta gutxiago ere,baina horrexegatik ziur aski badauka zerbait berezia, zerbait erakargarria. Gailur ezagunago

    baten itzalean dagoen gailur are interesgarriago horietakoen adibide garbia da Aratz.Proposatzen den ibilaldi zirkularra osatuz gero, Aratzera igotzeaz gain Asparrenako hainbat

    leku ezagutuko ditugu, beste zenbait gailur barne.

    Aratzeko gailurra etaaskoz gehiago

    Testua eta argazkiak:

    G o r k a A z k a r a t e

  • 2012KO UZTAILAREN 1A 35�

    kultura eta aisiaerdiko k

    aieraIhesi: Aratz-Umandia (Araba)

    ARABA, NAFARROA ETA GIPUZKOAherrialdeen muga den Arbarrainedo Hirumuga tontorra, Olanokohaitz handia, eskalatzaileen paradi-su diren Eginoko hormak, Lezekokobazulo misteriotsua... Hamaikatxoko gordetzen ditu Altzaniamendilerroak inguru honetan.

    Hamar herrigunek osatzen duteAsparrenako (Araba) udalerria, etagure txangoa biztanletsueneanhasiko dugu, Araian. Errepidenagusitik gatozela, hegoaldetik ipa-rralderako norabidean zeharkatukodugu herria, auzune garaienera iri-tsi arte: Intuxi. Bide guztiek Ajuriaeta Urigoitia burdinola zahar aban-donatura garamatzatela iruditukozaigu, baina ez ditugu, hasierabatean behintzat, gure pausoakbertara zuzenduko.

    San Pedro zentral hidroelektri-koa –energia berriztagarrienmuseoa– dagoen inguruan ekingodiogu bideari. Zirauntza errekareniturburura doan xenda utzi etaekialderantz joko dugu, baso pistazabal eta eroso batetik, poliki-poli-ki, garaiera irabazten dugun neu-rrian, Arabako Lautadaren zeingure bizkarretara daukagun Entziamendilerroaren gaineko ikuspegiaederragotzen joango delarik. Marti-nen txabolara iristea da gure lehe-nengo helburua, eta bidea nabar-mena da lehenengo zati honetanbehintzat, baso pistari jarraitubaino ez baitugu egin beharko–bidegurutzeren bat dagoen guz-tietan, gorantz egiten duen bideahautatu–. Benetan da ederra Marti-nen txabola kokaturik dagoenmendi muinoa: Albeizko tontorraekialdean, lautada hegoaldean... eta

    Umandiako hegoaldeko aurpegipikoa parez pare. Gauden lekutikbegiratuta, benetan den baino zaila-goa dirudi parean daukagun maldagaindituz Umandiako tontorreraheltzeak, baina behin mendiarimetroak lapurtzen joan ahala, ezzaigu horrenbesterainokoa iruditu-ko. Hori bai, izerdia erruz isuribeharko dugu.

    Igoera “mendizaleena”Martinen txabolatik Umandiarakoigoera zuzena ez da, ziurrenik,txangozaleek sarrien hautatzendutena gailur lerdenera igotzeko,

    baina igoera “mendizaleena”,beharbada, berau dugu. Atsedenikgabe, metroz metro, xenda arrasto-ari jarraituz batzuetan eta kairnzenbaiti segika besteetan, Uman-diako gailurrera helduko gara(1.225 m). Ikuspegia zoragarria da,Arabako Lautadara eta Entzia men-dilerroari begira batez ere. Iparral-derako ikuspegia mugatuagoa da,basoaren eraginez. Edozein kasu-tan, jende gutxik bisitatu ohi dutengailur honetan bakardadeaz goza-tzeko aukera izango dugu, ibilaldia-ri segida eman aurretik. Mendile-rroko gailurrik garaienak zain

  • 36 � 2012KO UZTAILAREN 1A

    erdi

    ko

    kai

    era

    kultura eta aisia Ihesi: Aratz-Umandia (Araba)

    dauzkagu, eta aurrera jarraitzekoordua da.

    Atabarrateko baso isilaUmandiako tontorretik Atabarrate-ko pasabide ezagunera jaitsiko gara,basoan barrena. Bide definituegirikez dago eremu horretan, bainametro gutxi dira, mendi lepoa ber-tan hauteman daiteke eta senakdioskunari kasu eginaz, erraz iritsi-ko gara. Ederra da, zinez, Ataba-rrate inguruan basoa, eta bertatikbehin eta berriz igaro arren, betidauka mendizaleak zer edo zerberria deskubritzearen sentipena;basoaren isiltasunak, izan ere, zen-tzumenak adi jarrarazten dizkiobertaratzen den edonori.

    Atabarraten, bidegurutzegarrantzitsua dela kontuan hartuz,margo ikurrak ugaritu egingo dira–Zegama-Aizkorri mendi maratoisonatua ere inguru honetatik pasaohi da–, baina guk zuzeneangorantz jarraituko dugu, Allartekotontorraren bila. Zegama-Aizkorrimendi maratoiak Allarte eta Allaitzgailurrak eskuinaldetik inguratuzjarraitzen duen xenda ederragoa ezdenik ez dugu esango, bainaUmandiatik Aratzerarteko gailu-rrak igotzea bada gure xede, Allar-teko maldei ekitea beste aukerarikez zaigu geratuko. Igoera ez da osogogorra, eta bide arrasto ez osonabarmenari segika, minutugutxian helduko gara Allarteko(1.236 m) tontorrera. Aratz gerozeta gertuago daukagu.

    Aratzera bitarteko azken maldakAllaitzeko gailur koxkorra gaindi-tzea baino ez zaigu geratzen Aratzmendiaren bukaerako maldei aurreekiteko. Xenda batek hegoaldetikinguratzen du Allaitz, zuzeneanAzkosaroiko soilunera eramangogaituelarik nahi izanez gero –margoikurrez hornitua dago xenda hori–,baina guk, Allaitz inguratzen hasieta erdibidean edo, gorantz jokodugu zuzenean, Allaitz edo Imele-kuko gailurreraino (1.319 m). Jai-tsiera labur bezain azkarra, etaAratz igotzea besterik ez zaigugeratzen gorabeherei amaiera ema-teko. Malda gogor xamarra da,baina ez Umandiako zuzeneko igo-era bezainbeste. Zegamako mara-

    Allarteko tontorretik ikusita, Allaitz eta atzean Aratz.

    Aratz, Elurzuloak izeneko tontorretik ikusita.

    Ur-jauzia Zirauntza errekaren iturburutik gertu.

  • 2012KO UZTAILAREN 1A 37�

    kultura eta aisiaerdiko k

    aieraIhesi: Aratz-Umandia (Araba)

    toiko margo ikurrei jarraitzea duguaukerarik erosoena. Garai batean,xenda ez zen hain nabarmena Ara-tzeko isurialde honetan. Egun,maratoia igarotzen den bidea iza-nik, arrastoa nabarmena da oso, las-terketa egunean ez ezik urte osoanzehar igarotzen diren mendizale etakorrikalarien eraginez... Minutugutxian, txangoko gailurrik garaie-nera iritsiko gara, Aratzeko tontornagusira (1.444 m). Ikuspegia zora-tzeko modukoa da norabide guztie-tan: Aizkorri, Urbia, Gipuzkoakomendi nagusi guztiak, Anboto,Gorbeia, Arabako mendiak... gailu-rrak identifikatzen hasi eta sekulaez du batek amaitzen, egun gardenhorietako bat harrapatuz gero.

    Azkosaroiko soiluneaOrdu luzetan bertan egotera gon-bidatzen du Aratzek, baina ibilal-diari segida eman beharrean gara,eta Araiara bueltatzea dagokigu,beste bide batetik, baina. Aratzetikabiatu eta Elurzuloak gailurretikigaroko gara –Aratzetik gertudagoen gailurra–, San Adrian alde-ra doan bidearekin bat egin arte.Han, ordea, San Adrianera doanbidea utzi eta hegoalderantz jokodugu, baso eder batean barrena–berriro ere!–, harik eta, sorpresaatsegin bat bailitzan, Azkosaroikosoilunearekin topo egin arte, Ara-tzen hegoaldeko paretaren oinean.Asko dira Euskal Herrian txokoederrak; batzuk, ederrak bainogehiago dira: oso ederrak. Azkosa-roiko soilunea horietakoa da. Azko-saroiko txabolaren aldamenetikigaro eta soilunea zeharkatzen duenxendan barrena aurrera egin ahala,

    mendizale batek erabatekozoriontasuna erdiesteko zei-nen gutxi behar duen pen-tsatu daiteke.

    Aurrerantzean ugari izan-go ditugun egurrezko seina-leekin topo egiten hasikogara berehala, bidegurutzeakugaltzen joan ahala. Araiarajaistea da gure xedea, etabideari erratzeko arriskurikgabe jarraituko diogu, baso-an barrena, poliki-polikilehenago irabazitako metro-ak galduz. Morutegiko antzi-nako gotorlekua bisitatu nahiizanez gero, Araiara doanbidea utzi eta eskuinera hartubeharko dugu bailarara helduaurretik, baina guk Zirauntzaerrekaren iturburua bisita-tzea proposatzen dugu, etahorretarako, Araiako Ajurialantegira heldu aurretik,bidegurutze nabarmenbatean –egurrezko seinalea–,ezkerrerantz jo beharkodugu, harik eta, ura kanaliza-tzeko hobi baten arrastoarisegika, iturburura heldu arte.Txoko zoragarria da, magi-koa, udaberrian eta udazke-nean batez ere, errekastoaurez karga-karga egindadatorrenean, hain juxtu.Behin iturburura iritsita,Araiatik datorren ibilbidetematikoarekin topo egingodugu, eta, patxadaz, herrigu-nerainoko bideaegingo dugu,erreka bazterrekotxoko bakoitzadastatuz. n

    Araiako zentral hidroelektriko eraberritua.