(4. or.) (2. orr.) Nazioarteko Jazz Jaialdiaren 43. …...grama, Europa erdialdeko eta ekialdeko ia...

12
#GetxoBiziEzazu Doako alea Nº 1553 www.getxo.eus Utzailak 4 >> Utzailak 14 2019 / Nabarmentzekoak > “Gaurik laburrena”, film laburrarekin hitzordu berria (3. or.) > Castroviejo berriro ere Espainiako txapelduna, txirrindularitzako erlojupekoan (4. or.) > Getxoko XXIX. Nazioarteko Tenis Txapelketa (4. or.) J.M.Ballester: “Kostaldeko elementu enblematiko bat berreskuratzea, indusketa arkeologikoen hasiera eta herritarren integrazioa dira Punta Begoñako gakoak” (2. orr.) GETXO MAGIK. Hilaren 11tik 14ra, Getxoko Magia Jaialdia, udalerriko zenbait antzeztokitan. Bertso saio mundiala. Hilak 12, ostirala, Muxikebarriko Ereaga aretoan, 21:00etan, sei bertsolarirekin. Sarrera: Algortako eta Romoko Kultur Etxeetan jaso beharreko gonbidapenez. Jazza da egun hauetako protagonista Getxon. Jaialdia martxan da eta da- torren igandera, uztailaren 7ra arte, kontzertu nagusiak izango dira Muxi- kebarri, Arte, Kultura eta Kongresuen Zentroan (21:00etan hasita); Hiruga- rren Milurteko atala Algortako Gel- tokia Plazan (19:00etan) eta jam ses- sions izenekoak Piper´s Irish Pubean (24:00etan), goizeko bi saiorekin batera (ikusi agenda). Emozioa pil-pilean izango da, datorren igandean, uztailak 7, jakin arte zein tal- de izango den Taldeen Lehiaketaren ira- bazlea. Horrek 14 Grammy sari irabazi dituen Paquito D´Rivera musikari os- petsuaren aurretik joko du. Bere disko kopuru handiak erakusten ditu jazza, bebop eta musika latindarrarekin dituen ardura, berotasuna eta gogo handia, ahaztu gabe musika klasikoarekiko ekarpena. Aurten D´Riverak bere publi- koarentzat opari berezi bat prestatzea erabaki du, diskoa eta dokumentala izango den kontzertua eskainiko baitu, Cariberian Tour izenekoa. Formatu berri horretarako Falla, Albéniz, Rodrigo eta Tárregaren pieza batzuk eta baita Por- tugaleko fado hoberenak ere hartuko ditu latin jazz estilora eramateko. Aben- tura horrekin arrakasta lortzeko mu- sikari nabarmen batzuen partaidetza izango du lagun agertokian. Egitarau osoa: www.getxo.eus EAJ, PP eta PSE-EE alderdien alde- ko botoekin eta Guk eta EH Bilduren kontrako botoekin, udal-korporazio berriaren lehenengo osoko bilkurak, aurreko ostiralean, ekainak 28, ba- bestu egin zituen Udaleko 2019-2023 legegintzaldirako alderdi politikoe- tako administrarien, aholkularien eta udalkideen ordainsariak, baita giza baliabideen proposamena ere. Ildo horretatik, alkatearen ordainsa- ria urtean 83.033,41 eurokoa izango da. Gainerakoek honako ordainsari hauek izango dituzte: 70.175,89 €/ urte, Gobernu Batzarreko zinego- tziek eta alderdi politikoetako boze- ramaileek; 55.171,37 €, bestelako zi- negotziek; eta 35.087,95 €, dedikazio erdiko zinegotziek. Alkatetzak lau aholkulari izango ditu, eta horietako bat arduraldi erdian arituko da. Tal- de politikoek lansaio osoan arituko den aholkulari bat izango dute edo, bestela, lansaio erdian arituko diren bi aholkulari, hiru udalkide baino gehiago dituen talde politiko bakoi- tzerako. Guztira zazpi eta erdi ahol- kulari izango dira, aurreko legegal- dian baino erdi bat gehiago, PSE-EEri dagokiona. Horrez gain, Alkatetzak administrari bat izango du; eta beste bost administrari Udalbatzan bi kide edo gehiago dituzten udal talde poli- tikoei atxikita egongo dira. Udalkideen ordainsariak, alkateare- Nazioarteko Jazz Jaialdiaren 43. ekitaldian murgilduta Zinegotzien ordainsariak mantendu egingo dira 2019-2023 Legegintzaldian Udal Arlo eta Zerbitzuek badituzte jada arduradunak eta izendatu dira erakunde autonomoetako lehendakaritzak Madeleine Peyroux Paquito D’Rivera nak nahiz zinegotzienak (arduraldi esklusibokoak zein arduraldi partzia- lekoak), bere horretan mantenduko dira eta aurreko legegintzaldia amai- tu zenean indarrean zeuden zenbate- koak mantenduko dira; hau da, ez da inolako igoerarik egongo udalkideen ordainsarietan, ez alkatearenean ezta gainerako zinegotzienean ere. Era berean, liberatuta ez dauden udal- kideek bertaratzeengatik jasotzeko eskubidea duten dieten zenbatekoak ere bere horretan geratuko dira; hala ere, lehen existitzen ez zen gehiene- ko muga bat ezarri da: urtean 12.000 eurokoa. Gauza bera gertatuko da udaleko talde politikoentzako eslei- penekin eta behin-behineko langi- leen soldatarekin. Gabonetan otzara bat jasotzeko antzinako eskubidea ez du proposamen berriak aurreikusten udalkideentzako. EH Bilduk eta Elkarrekin Podemosek uste dute aipatutako soldatak zentzu- gabekeria eta eskandalu bat direla. Osoko bilkurak ostegunetan izango dira, 09:30ean Alderdi politiko guztien aldeko botoe- kin eta EH Bilduren aurkakoekin, Udal- batzak erabaki zuen ohiko osoko bilku- rak egiteko eguna aldatzea. Hemendik aurrera hilaren azken ostegunean egin- go dira, 09:30ean; orain arte, ordea, as- teazkenetan egiten ziren, 09:00etan. ARLOETAKO ETA HORIEN MENPEKO ZERBITZUETAKO ARDURADUNAK Idazkaritza Nagusiaren Arloa eta Herritarren Segurtasun Arloa Keltse Eiguren Alberdi (EAJ/PNV) Kontu-hartzailetza Orokorraren Arloa; Diruzaintza Arloa eta Langileria eta Antolaketa Arloa Ignacio Uriarte Gorostiaga (EAJ/PNV) Ekonomia Sustapenaren Arloa eta Hirigintza-plangintza, Kudeaketa eta Disziplina Arloa. Udal eraikinak Iñigo Urkitza Yañez (EAJ/PNV) Azpiegituren, Obren eta Zerbitzuen Arloa-Ingurumena eta Gobernu Irekirako eta Modernizaziorako Arloa Janire Ocio Celada (EAJ/PNV) Ingurumeneko Hiri Zerbitzu eta Ingurumen Kalitate Zerbitzua (Azpiegituren, Obren eta Zerbitzuen Arloa-Ingurumenera atxikia) Joseba Arregi Martínez (EAJ/PNV) Informazio eta Sustapen Turistiko Zerbitzua (Ekonomia Sustapenaren Arloari atxikia) eta Euskara Zerbitzua (Gobernu Irekirako eta Modernizaziorako Arloari atxikia) Irantzu Uriarte Gómez (EAJ/PNV) Komunikazio, Gardentasuna eta Partaidetza Zerbitzua (Gobernu Irekirako eta Modernizaziorako Arloari atxikia) Ainhoa Galduroz Álvarez (EAJ/PNV) Kontratazio, Ondare eta Etxebizitza Arloa Álvaro González Pérez (EAJ/PNV) Gizarte Kohesiorako Arloa Carmen Díaz Pérez (PSE-EE) Hezkuntza Zerbitzua (Gizarte Kohesiorako Arloa) Asunción Olaeta Pérez de Mendiola (PSE-EE) Zahartze Aktibo Zerbitzua (Gizarte Kohesiorako Arloari atxikia) Arantza Rica Álvarez (EAJ/PNV) Gazteria Zerbitzua (Gizarte Kohesiorako Arloari atxikia) Gonzalo Ayo Jiménez (PSE-EE) ERAKUNDE AUTONOMOETAKO LEHENDAKARITZAK Getxo Kirolak Álvaro González Pérez Kultur Etxea Irantzu Uriarte Gómez Andrés Isasi Musika Eskola Irantzu Uriarte Gómez Jesusen Bihotzaren udal Egoitza Keltse Eiguren Alberdi

Transcript of (4. or.) (2. orr.) Nazioarteko Jazz Jaialdiaren 43. …...grama, Europa erdialdeko eta ekialdeko ia...

#GetxoBiziEzazu

Doako alea

Nº 1553 www.getxo.eus

Utzailak 4 >> Utzailak 14

2019

/ Nabarmentzekoak> “Gaurik laburrena”, film laburrarekin hitzordu

berria (3. or.)

> Castroviejo berriro ere Espainiako txapelduna, txirrindularitzako erlojupekoan (4. or.)

> Getxoko XXIX. Nazioarteko Tenis Txapelketa (4. or.)

J.M.Ballester: “Kostaldeko elementu enblematiko bat berreskuratzea, indusketa arkeologikoen hasiera eta herritarren integrazioa dira Punta Begoñako gakoak” (2. orr.)

GETXO MAGIK. Hilaren 11tik 14ra, Getxoko Magia Jaialdia, udalerriko zenbait antzeztokitan.

Bertso saio mundiala. Hilak 12, ostirala, Muxikebarriko Ereaga aretoan, 21:00etan, sei bertsolarirekin. Sarrera: Algortako eta Romoko Kultur Etxeetan jaso beharreko gonbidapenez.

Jazza da egun hauetako protagonista Getxon. Jaialdia martxan da eta da-torren igandera, uztailaren 7ra arte, kontzertu nagusiak izango dira Muxi-kebarri, Arte, Kultura eta Kongresuen Zentroan (21:00etan hasita); Hiruga-rren Milurteko atala Algortako Gel-tokia Plazan (19:00etan) eta jam ses-sions izenekoak Piper´s Irish Pubean (24:00etan), goizeko bi saiorekin batera (ikusi agenda). Emozioa pil-pilean izango da, datorren igandean, uztailak 7, jakin arte zein tal-de izango den Taldeen Lehiaketaren ira-bazlea. Horrek 14 Grammy sari irabazi dituen Paquito D´Rivera musikari os-petsuaren aurretik joko du. Bere disko

kopuru handiak erakusten ditu jazza, bebop eta musika latindarrarekin dituen ardura, berotasuna eta gogo handia, ahaztu gabe musika klasikoarekiko ekarpena. Aurten D´Riverak bere publi-koarentzat opari berezi bat prestatzea erabaki du, diskoa eta dokumentala izango den kontzertua eskainiko baitu, Cariberian Tour izenekoa. Formatu berri horretarako Falla, Albéniz, Rodrigo eta Tárregaren pieza batzuk eta baita Por-tugaleko fado hoberenak ere hartuko ditu latin jazz estilora eramateko. Aben-tura horrekin arrakasta lortzeko mu-sikari nabarmen batzuen partaidetza izango du lagun agertokian. Egitarau osoa: www.getxo.eus

EAJ, PP eta PSE-EE alderdien alde-ko botoekin eta Guk eta EH Bilduren kontrako botoekin, udal-korporazio berriaren lehenengo osoko bilkurak, aurreko ostiralean, ekainak 28, ba-bestu egin zituen Udaleko 2019-2023 legegintzaldirako alderdi politikoe-tako administrarien, aholkularien eta udalkideen ordainsariak, baita giza baliabideen proposamena ere. Ildo horretatik, alkatearen ordainsa-ria urtean 83.033,41 eurokoa izango da. Gainerakoek honako ordainsari hauek izango dituzte: 70.175,89 €/urte, Gobernu Batzarreko zinego-tziek eta alderdi politikoetako boze-ramaileek; 55.171,37 €, bestelako zi-negotziek; eta 35.087,95 €, dedikazio erdiko zinegotziek. Alkatetzak lau aholkulari izango ditu, eta horietako bat arduraldi erdian arituko da. Tal-de politikoek lansaio osoan arituko den aholkulari bat izango dute edo, bestela, lansaio erdian arituko diren bi aholkulari, hiru udalkide baino gehiago dituen talde politiko bakoi-tzerako. Guztira zazpi eta erdi ahol-kulari izango dira, aurreko legegal-dian baino erdi bat gehiago, PSE-EEri dagokiona. Horrez gain, Alkatetzak administrari bat izango du; eta beste bost administrari Udalbatzan bi kide edo gehiago dituzten udal talde poli-tikoei atxikita egongo dira.Udalkideen ordainsariak, alkateare-

Nazioarteko Jazz Jaialdiaren 43. ekitaldian murgilduta

Zinegotzien ordainsariak mantendu egingo dira 2019-2023 Legegintzaldian

Udal Arlo eta Zerbitzuek badituzte jada arduradunak eta izendatu dira erakunde autonomoetako lehendakaritzak

Madeleine Peyroux Paquito D’Rivera

nak nahiz zinegotzienak (arduraldi esklusibokoak zein arduraldi partzia-lekoak), bere horretan mantenduko dira eta aurreko legegintzaldia amai-tu zenean indarrean zeuden zenbate-koak mantenduko dira; hau da, ez da inolako igoerarik egongo udalkideen ordainsarietan, ez alkatearenean ezta gainerako zinegotzienean ere. Era berean, liberatuta ez dauden udal-kideek bertaratzeengatik jasotzeko eskubidea duten dieten zenbatekoak ere bere horretan geratuko dira; hala ere, lehen existitzen ez zen gehiene-ko muga bat ezarri da: urtean 12.000 eurokoa. Gauza bera gertatuko da udaleko talde politikoentzako eslei-penekin eta behin-behineko langi-leen soldatarekin. Gabonetan otzara bat jasotzeko antzinako eskubidea ez du proposamen berriak aurreikusten udalkideentzako.EH Bilduk eta Elkarrekin Podemosek uste dute aipatutako soldatak zentzu-gabekeria eta eskandalu bat direla.

Osoko bilkurak ostegunetan izango dira, 09:30eanAlderdi politiko guztien aldeko botoe-kin eta EH Bilduren aurkakoekin, Udal-batzak erabaki zuen ohiko osoko bilku-rak egiteko eguna aldatzea. Hemendik aurrera hilaren azken ostegunean egin-go dira, 09:30ean; orain arte, ordea, as-teazkenetan egiten ziren, 09:00etan.

ARLOETAKO ETA HORIEN MENPEKO ZERBITZUETAKO ARDURADUNAK

Idazkaritza Nagusiaren Arloa eta Herritarren Segurtasun Arloa Keltse Eiguren Alberdi (EAJ/PNV)

Kontu-hartzailetza Orokorraren Arloa; Diruzaintza Arloa eta Langileria eta Antolaketa Arloa

Ignacio Uriarte Gorostiaga (EAJ/PNV)

Ekonomia Sustapenaren Arloa eta Hirigintza-plangintza, Kudeaketa eta Disziplina Arloa. Udal eraikinak

Iñigo Urkitza Yañez (EAJ/PNV)

Azpiegituren, Obren eta Zerbitzuen Arloa-Ingurumena eta Gobernu Irekirako eta Modernizaziorako Arloa

Janire Ocio Celada (EAJ/PNV)

Ingurumeneko Hiri Zerbitzu eta Ingurumen Kalitate Zerbitzua (Azpiegituren, Obren eta Zerbitzuen Arloa-Ingurumenera atxikia)

Joseba Arregi Martínez (EAJ/PNV)

Informazio eta Sustapen Turistiko Zerbitzua (Ekonomia Sustapenaren Arloari atxikia) eta Euskara Zerbitzua (Gobernu Irekirako eta Modernizaziorako Arloari atxikia)

Irantzu Uriarte Gómez (EAJ/PNV)

Komunikazio, Gardentasuna eta Partaidetza Zerbitzua (Gobernu Irekirako eta Modernizaziorako Arloari atxikia)

Ainhoa Galduroz Álvarez (EAJ/PNV)

Kontratazio, Ondare eta Etxebizitza Arloa Álvaro González Pérez (EAJ/PNV)

Gizarte Kohesiorako Arloa Carmen Díaz Pérez (PSE-EE)

Hezkuntza Zerbitzua (Gizarte Kohesiorako Arloa) Asunción Olaeta Pérez de Mendiola (PSE-EE)

Zahartze Aktibo Zerbitzua (Gizarte Kohesiorako Arloari atxikia) Arantza Rica Álvarez (EAJ/PNV)

Gazteria Zerbitzua (Gizarte Kohesiorako Arloari atxikia) Gonzalo Ayo Jiménez (PSE-EE)

ERAKUNDE AUTONOMOETAKO LEHENDAKARITZAK

Getxo Kirolak Álvaro González Pérez

Kultur Etxea Irantzu Uriarte Gómez

Andrés Isasi Musika Eskola Irantzu Uriarte Gómez

Jesusen Bihotzaren udal Egoitza Keltse Eiguren Alberdi

STAF

F > Getxoberri eGetxoko Udaleko Komu-

nikazio Sailak kaleratutako argitalpenada eta horretan udalari eta tokiko bizi -tzari lotutako albisteak eta informazio-ak agertzen dira astero.Komunikazio zinegotzia: Amaia Agirre Zuzendaria: Javier García.Erredaktoreburua: Itziar Aguayo.Erredakzioa: Nekane Ardanza. Monika Rodrigo, Iñigo Olondo.

Urgull Kalea z.g., 4º. Tel. 94 466 03 20. 48991 Getxo.E-posta: [email protected] arduradunak: Bostnan Bilbao S.L.Inprimaketa: Bilbao Editorial Producciones S.L.U.Banaketa: Lantegi BatuakGordailu legala: BI-388-87

LANPOLTSA SALEROSKETA GALDUTAKOAK

Tratu txarren biktimak artatzeko Eusko Jaularitzaren telefono zerbitzua: 900 840 111

Norberaren iragarkiak direnez gero, aldizkari hau ez da horien edukiaren egiazko-tasunaren erantzule izango.

- Neska erizaintzako teknikari la-guntzailea, adinekoak, umeak eta abar zaintzeko prest (barneko,

orduka…). Tel.: 632 89 84 93.

- Salgai takiloi zuria, etxeko edo-zein gunerako balio duena. Mer-kea. 40€. Tel.: 94 430 05 37 eta 696 13 80 69.

- Salgai lanpara-modelo askotari-koak. Merkeak. 20 eta 50€ arte-koak. Tel.: 94 430 05 37 eta 696 13 80 69.

Europan ondare kulturalari lotutako ibilbiderik miresga-rrienetarikoa duzu. Zein izan da, sozialki, zure proiekturik errentagarriena? Zein proiek-tuz zaude bereziki harro?Esperientzia apur bat badaukat arlo horretan; izan ere, mende erdi baino gehiagoz aritu naiz kultur ondarearen bueltan la-nean.Sozialki errentagarriena iruditu zaidana? Bi aipatuko nituzke: batetik, Europako Kontseiluan bultzatu genuen Kooperazioko eta Laguntza Teknikoko Pro-grama, Europa erdialdeko eta ekialdeko ia herrialde guztie-tan aplikatu zena Berlingo ha-rresia erori ostean. Herrialde horietako askorentzat, kultur ondareari lotutako politika be-rrien abiapuntua izan zen. Eta bestetik, Botín Fundazioaren Ondarea eta Lurraldea Progra-ma; landa-eremuko garapena sustatzen eta despopulazioaren aurka borrokatzen lehenengoa izan zen, betiere lurraldearen beraren ondare-kontzeptutik eta bertako bizilagunen ezagu-tzatik abiatuta.Bereziki pozik nago, gainera, Paisaiaren Europako Hitzarme-na (paisaia kudeatzeko lehenen-go nazioarteko ituna izan zena) ni Europako Kontseiluko Kultu-ra eta Kultur eta Natura Onda-rearen zuzendaria nintzenean landu, onetsi eta sinatu izanaz, eta Donejakueko bideak Euro-pako lehenengo ibilbide kultu-ral gisa sustatzeaz ere bai. Gaur egungo programak jada 36 ibil-bide kultural ditu, eta Europako Carlos V. Saria jaso berri du. Fe-lipe VI. erregeak eman zuen sari hori Yusten, duela hilabete. 2018a Kultur Ondarearen Euro-pako urtea izan da. Erabilgarria izan da? Zeintzuk dira datozen

urteetarako ildoak?Beti dira mesedegarri politika-riak eta herritarrak Kultur On-darearen alde sentsibilizatzeko kanpainak; are gehiago, Euro-par Batasunak sustatutakoak badira. Kanpaina horietan adie-razpen ugari eta jarduera inte-resgarriak egiten dira. Nik hala-ko lau ezagutu ditut Europako Kontseiluan. Baina garrantzi-tsuena da kanpaina horiek benetan balio izatea, 1975eko Ondare Arkitektonikoaren Eu-ropako Urteak balio izan zuen bezala, Kultur Ondarea Euro-pako eraikuntzaren estrategia eta planetan integra dadin. Be-reziki, gaur egun bezala, gizarte aldaketa sakonak gertatzen ari diren uneetan; hain zuzen, gi-zarte eredu berri bat osatzen ari delako. Azken urteetan frogatu da Kultur Ondarea (bere fun-tzio sozialagatik) gako izan dai-tekeela eta paper garrantzitsua joka dezakeela eta jokatu behar duela gizarte proiektu berrian. Horren ostean, baliabide gisa erabilera jasangarria egiteko au-kera egongo da. Dena den, fun-tzio sozialak lehentasuna izan behar du beti.Itxaropentsu egoteko arrazoia da ekainaren 20an, berriki izan-dako goi-bilera europarrean, berariaz txertatu izana kultur ondarea EBren 2019–2024 bos-turtekorako orientazio estrate-gikoetan. Europako Kontseiluko zu-zendari zinela, martxan jarri zenuen Donejakue bidearen eta europar ibilbideen susper-tzea... Halako garrantzia izan-go zutela uste zenuen?Esperientziarik onenetarikoa izan zen, eta gaur egun Done-jakueren fenomenoa deritzon horri lotuta jarraitzen dut. Garai hartan Europako Kontseiluko

idazkari nagusia zen Marcelino Orejaren babesari eta lidergoari esker izan zen posible. Berres-kuratu egin nahi izan genuen, Europa mailan duen garrantzia-rekin, erromesen bide hori, zibi-lizaziorako bide ere izan zena, alderdi espiritualaz gain, noski. Hala, orain eraiki nahian gabil-tzan Europaren hainbat alderdi irudikatu ziren. Emaitzak gure aurreikuspenak gainditu zi-tuen. Hala ere, Donejakueko bi-deei munduan garrantzia eman zien beste gertakari bat ere egon zen: Juan Pablo II. Aita Santuak Compostelara egin zuen bisita eta horren eragin mediatikoa.Iparraldeko bidea nahiz histori-koki Compostelarekin lotutako beste bide batzuk (“Frantziar bidea” deritzona, esate batera-ko) Donejakueko dinamika ho-rretan txertatzea eta UNESCOk bide horiek aitortzea justiziazko ekintza izan zen. Punta Begoñaren balioa na-barmendu eta berreskuratzeko proiektuaren zein alderdi na-barmenduko zenituzke?Funtsezkoak iruditzen zaizki-dan hiru alderdi nagusi aipa-tuko nituzke: batetik, galeriak berreskuratzea, Getxoko itsas-fatxadaren elementu enblema-tikoetako bat osatzen dutelako eta hiri hau “errematatzea” ahalbidetuko duelako, herri-auzoak, arrantzaleenak, bizi-tegi-auzoak eta paisaia indus-triala “josiz” eta integratuz; bestetik, jada hasitako indus-keta arkeologikoak, itsasorantz doan mutur horren historia eta inteligentzia itzuliko digute-nak; eta, azkenik, herri-inte-grazioaren eta parte-hartzearen espiritua, berreskuratzeko obra honek nahiz etorkizunean izan-go duen erabilerak planteatuta-koa.

Europako Ondare Kulturalean aditua den Jose María Ballesterrek Punta Begoñako galeriak bisi-tatu ditu duela gutxi, Unesco Katedrak gonbida-tuta eta gaur egungo aztarnategi arkeologikorik interesgarrienetakoa ezagutzeko nahia tarteko. 2005. urtera arte, Europako Kontseiluko Kultur eta Natura Ondarearen zuzendari izan zen Ba-

llester jauna. Donejakue bidea lehenengo Euro-pako kultur ibilbide izendatzearen arduradun ere izan zen. Horrez gain, Altamirako kobazu-loko Kontserbazio Prebentiboko Planaren jarrai-pena egiteko komisioaren koordinatzailea da, Botín Fundazioko Ondare arduraduna eta Arte Ederretako urrezko domina.

UZTAILAK 4 OSTEGUNA XLIII. Nazioarteko Jazzaldia. Al-gortako Geltokia plazan, 19:00etan, “Hirugarren Milurtekoa” atalean, Euskadiko Ikasleen Jon Urrutia Trio. Sarrera dohainik. Muxikebarriko Ereaga aretoan, 21:00etan, Talde Lehiaketan, Szymon Klekowicki Sextet. Jarraian, Julian Lage Trio. Sarrera: 12€. Algortako The Piper’s Irish Puben, 24:00etan, jam saioak Detectives Descalzos taldearen es-kutik.

UZTAILAK 5 OSTIRALA XLIII. Nazioarteko Jazzal-dia. Algortako Geltokia plazan, 19:00etan, “Hirugarren Milurte-koa” atalean Girls in Band. Sarrera dohainik. Muxikebarriko Ereaga aretoan, 21:00etan, Ángel Lorente 5et. Jarraian, Kenny Barron Trio. Sarrera: 15€. Algortako The Pi-per’s Irish Puben, 24:00etan, jam saioak Detectives Descalzos tal-dearen eskutik.

Tailerra “Descubrimos nuevas maneras de mejorar y prolongar la vida de las personas”, etxeko eta zaintzako langileentzat, 18:30ean. Cosmopolis GKEak emango du bere egoitzan (Alangoeta 8, Algorta).

UZTAILAK 6 LARUNBATA XLIII. Nazioarteko Jazzal-dia. Algortako Geltokia plazan, Lindy Hop. 12:00etan, eskola-irekia; 13:00etan, kontzertua eta dantzaldia; eta 19:00etan, “Hirugarren Milurtekoa” ata-lean, Aishinka. Sarrera dohainik. Muxikebarriko Ereaga aretoan, 21:00etan, Talde Lehiaketan, Marc Martín Trio. Jarraian, Ma-deleine Peyroux. Sarrera: 25€. Algortako The Piper’s Irish Puben, 24:00etan, jam saioak Detectives Descalzos taldearen eskutik.

UZTAILAK 7 IGANDEA XLIII. Nazioarteko Jazzaldia. Al-gortako Andrés Isasi Musika Esko-lan, 12:00etan, Kristalezko Kioskoa atala (familia osoarentzako saioak), Crazy Jazzers taldearen eskutik; eta 19:00etan, “Hirugarren Milurtekoa” atalean, Juanma Urriza Quartet. Sarrera dohainik. Muxikebarriko Ereaga aretoan, 21:00etan, Talde Lehiaketako irabazlea. Jarraian, Pa-quito D´Rivera Septet. Sarrera: 20€.

UZTAILAK 8 ASTELEHENA Gaurik laburrena. Muxikebarriko Arrigunaga aretoan, 21:00etan, film laburren erakustaldia. Gaztelaniaz. 16 urtetik gora. Sarrera: gonbida-penez (Algortako eta Romoko Kultur Etxeetan).

UZTAILAK 9 ASTEARTEA Gaurik laburrena. Muxikebarriko Arrigunaga aretoan, 21:00etan, film laburren erakustaldia. Eus-karaz. 16 urtetik gora. Sarrera: gonbidapenez.

UZTAILAK 11 OSTEGUNA GETXO MAGIK – Getxoko Magia Jaialdia. Magipoteoa (euskaraz/gaztelaniaz): Tor + Txoborro + Imanol Ituiño magoak, 18:00etan, Algortako ostalaritza guneetan, eta 20:00ean, Areetako eta Romo-koetan.

Zikloa: Punta Begoñako xeheta-sunak. 17:30ean, Punta Begoña-ko Galerietan, “Galeriak janzten: zeramika apaingarria”. Hizlaria: Javier García (arkeologia dokto-rea eta Ondare Eraikiari buruzko Ikerketa Taldeko ikertzailea (UPV-EHU). Aurretiko izen-ematea: 94 491 08 00.

UZTAILAK 12 OSTIRALA GETXO MAGIK – Getxoko Ma-gia Jaialdia. Haurrentzako tailerrak (gaztelaniaz): Taylor Magoa, 17:30ean, Romoko Kul-tur Etxean. 6 urtetik gora (na-gusi batek lagunduta). Magia txokoak: Imanol Ituiño + Tor + Altrius magoak, 19:00etan, 19:30ean eta 20:00etan, Aree-tako Geltokia, Santa Eugenia eta Gobelondo plazetan. Sarrera dohainik.

Kale Antzerkia. “Kale antzerkia bultzatuz” jaialdia. Neguriko Gernika parkean, 18:30ean, “Ipui-nak dantzan”, Apika antzerki-tal-dearen eskutik. Sarrera dohainik.

Bertso saio mundiala. Mu-xikebarriko Ereaga aretoan, 21:00etan, sei bertsolarirekin. Sarrera: Algortako eta Romoko Kultur Etxeetan jaso beharreko gonbidapenez.

UZTAILAK 13 LARUNBATA GETXO MAGIK – Getxoko Ma-gia Jaialdia. Haurrentzako tai-lerrak (euskaraz): Txoborro ma-goa, 11:00etan, Algortako Kultur Etxean. 6 urtetik gora (nagusi ba-tek lagunduta). “El gran Braulio”: Adrián Conde magoa, 18:00etan, Algortako San Nikolas plazan. Sarrera dohainik. “Eszenako gala handia” (euskaraz/gaztelaniaz): Imanol Ituiño + Tor + Txoborro + D´Albeniz + David Blanco + Altrius magoak, 20:00etan, Muxikebarri-ko Ereaga aretoan. Sarrera: 3€ (dagoeneko salgai).

UZTAILAK 14 IGANDEA GETXO MAGIK – Getxoko Magia Jaialdia. Magipoteoa (euskaraz/gaztelaniaz): Txoborro + Taylor magoak, 12:30ean, Borobia pla-zan, Tamarindo kalean (Andra Mari). Haurrentzako tailerrak (gaz-telaniaz): Altrius magoa, 17:30ean, Andra Mariko frontoian 6 urtetik gora (nagusi batek lagunduta). “Aztikeriak” (euskaraz): Txoborro + Tor magoak, 19:00etan, Andra Mariko frontoian. Sarrera dohai-nik.

“Kostaldeko elementu enblematiko bat berreskuratzea, indusketa arkeologikoen hasiera eta herritarren integrazioa dira Punta Begoñako gakoak”

J.M.Ballester, mende erdi baino gehiago kultur ondareari eskainita. Galerietara bisita:

Aurten ere Getxon amaituko da uztailaren 31n

Dorian, Miss Caffeina, Depedro eta Coti taldeak izango dira protagonistetako batzuk

Zortzi getxotar parte hartzen ari dira 2019ko EuskarAbentura ekimenean

“Gaurik laburrena”, film laburrarekin hitzordu berria

Getxo Sound Fest irailaren 19tik 29ra ospatuko da

Zortzi getxotar (lau gazte, begirale/xerpa bat eta logistika-taldeko hiru kide) parte hartzen ari dira 2019ko EuskarAbenturan. Mauletik uztai-laren 1ean atera eta datorren 31n Getxon amaituko da 16 eta 17 urte bitarteko 121 gaztek (%65 neskak)

osatutako espedizioa, hilabete osoan Euskal Herritik 798 kilometro egin ondoren. Horietatik, 400 baino gehia-go oinez izango dira, Done Jakue bi-deko hiru adarretatik. Hiriburuak eta UNESCOk Gizateriaren Ondare izendatutako guneak ere bisitatuko

dituzte eta 50 jarduera baino gehiago izango dituzte, hainbat esparrutako profesionalak (musikariak, soziolin-guistak, aktoreak, bertsolariak, kaze-tariak, dantzariak, idazleak, kirola-riak…) batuko direlako gazteekin. EuskarAbentura elkarteak antolatu-tako ekimenaren bigarren ekitaldiak hainbat entitateren laguntza du, ho-rien artean Udalarena. Helburuak dira, euskararen erabilera sustatzea, gazte euskaldunen sare bat sortzea eta Eus-kal Herriko ondasunaren transmisioa bermatzea, hainbat balore (parekideta-suna, bizikidetza, ardura, autonomia, bizi-ohitura osasuntsuak, ingurume-narekiko begirunea eta turismo eredu jasangarria) lantzearekin batera. Aurtengo berritasunen artean, smartphonetan deskargatzeko aplika-zioa sortu da. Bertan etapa bakoitza-ren xehetasun teknikoak, partaideen aurkezpen labur bana eta abenturaren argazkiak eta bideoak ikus daitezke, besteak beste.

Aurten ere, Gaurik Laburrena ekime-nak film laburren emanaldiak ekarriko ditu uztailaren 8an eta 9an, Muxike-barriko Arrigunaga aretora. Aurten 20 film labur proiektatuko dira, horieta-ko erdia, euskaraz. Ohi bezala, saioak 21:00etan hasiko dira eta horietara etortzeko gonbidapenak dagoeneko jaso daitezke Kultur Etxeetan.Hilaren 8an, astelehena, filmak hona-ko hauek izango dira: Calle San Juan n.º 5 (Edurne Ainaga), Expira (Alba Loza-no), Bojar Pérez’s Masterclass (Rubén Ontiveros), La Noche (Martín Romero), Ancora Lucciole (María Elorza), Cerdita (Carlota Pereda), Jesus is B(l)ack (Nitya

López Saitua), Onirounauta (Pilar de Andrés Montero), Amargo era el postre (Diego H. Katarniuk Di Costanzo), La tercera parte (Alicia Albares eta Paco Cavero).Hilaren 9an, asteartea, berriz, hona-ko lan hauek osatzen dute eguneko eskaintza: Biharkoa atzo (Asier Rive-ra), Buñuelen belarra (Sonia Flores), Shell Phone (Miren Mujika), Basoan (Aitzol Saratxaga), Hotzean garbitu (Maddi Barrenetxea eta Marta Teijei-ra), Espedizio handia (Iban del Campo), Zain (Pello Gutiérrez), Astelehena (Jon Urraza) eta Nork Nori Nork (Estíbaliz Urresola).

Indie pop-rock musikaren aldeko apus-tua egiten duen Getxo Sound Fest-aren bigarren ekitaldia irailaren 19tik 29ra izango da Areetako Geltokia plazan. Aur-tengo programan, gainera, musika ziklo bat, kaleko doako kontzertuak, haurren-tzako jarduerak, esperientzia turistikoak eta aurkezpen jai handi bat izango dira. Dagoeneko bonoak eros daitezke jaial-

diaren webgunean https://www.stereo-sonik.com/getxosound/helbidean, edo Wegow sarreren salmentarako atarian 40€-tik gora.

EgitarauaBi asteburutan, lehenengo aldiz, jaialdiak estatu mailako ospea duten artistak izan-go ditu, esate baterako, Dorian, Miss Caf-

feina, Depedro, Coti, La Habitación Roja edo Las Coronas, tokiko banda batzue-kin batera, hau da, Debajo del Paraguas, Mabü edo Fakeband. Jaialdian, estreinakoz, hainbat proiek-zio izango dira DJsekin, musika, arte eta Elektrarten eskutik teknologia ba-tuz. Aldi berean, musika ziklo bat, ka-leko doako kontzertuak, haurrentzako jarduerak, turismo-esperientziak, eta aurkezpen jai handi bat ere izango dira oraingoan. Horien batera, Getxo Music Pro, Euskadiko eta estatuko musika alo-rreko profesionalen topaketa ere egingo da, musika industrian sinergiak batze aldera. Jaialdiaren aurreko astean (Pre-week) banden ziklo bat ere izango da hi-tzordu handia berotzen joateko, Getxoko Piper´s Irish Pub, Txinuk, El Comercio, Gato Pardo, Fangaloka Style eta Silvers´s Tavern establezimenduetan hurrengo sei talderen partaidetzarekin: SuperAl-fa!, Monos, Trampas, La West Bluegrass band, The Beatpunkers, Wicked Wizzard eta Swingtronics.

Kristalezko Kioskoan ere

jazza Algortako Andrés Isasi Musika Eskola-ko Kristalezko Kioskoan ere jazz musika izango da, Getxoko Nazioarteko Jazzal-diaren barruan, uztailaren 7an, igandea, Crazy Jazzer taldearen kontzertua eskai-niz. Talde horrek 13:30ean joko du, eta New Orleanseko estilo garbienean dan-tzaraziko digu. Hogeiko hamarkada-ko jazz tradizionaletik edaten du; hain zuzen ere aipatutako Luisiana hirian bizi izandako musika herrikoi eta ka-letarrean inspirazioa hartzen du eta 20. mendeko hasieran EEBBetako hegoal-dean sortutako banden berezko showa barne hartzen du. Bere jarraitzaile askok eskatu ondoren, 2019an lehen diskoa aurkeztu dute; jazz tradizionaleko sei gai klasikok osatzen dutena, Crazy Jaz-zer estiloarekin interpretaturikoak. Bes-teak beste, Luis Armstrong, Jabbo Smith eta Clerence Williamsek konposatutako gaiekin gozatzeko era bikaina da zalan-tzarik gabe, nagusi zein txikiak dantzan jarriko dituen ikuskizunarekin batera.

Erakusketa, Bateratze baten

egunsentiaz

Portuko jaietarako kartelak

Bizkaia Zubiak eta Axa Seguros enpre-sak Eratze baten egunsentia izenburuko erakusketa antolatu dute. Areeta aldeko Bizkaia Zubiko terrazan eta Portugalete-ko Salazar Dorrean ikus daiteke hilaren 21era arte. Erakusketak, Seguros Aurora (1900an sortua) eta La Polar (1901) kon-painien oroimena berreskuratzen du. Itsas negozioari lotutako enpresariek sortu zituzten konpainiak, Itsasada-rraren inguruan siderurgiak eta ontzi-gintzak izan zuten zabalpen handiaren eraginez. Oroimena, gogorapenak, bizi-penak eta testigantzak bildu dira argaz-ki, agiri eta objektuen bidez.

Portu Zaharreko Jai Batzordeak kartel lehiaketa deitu du, 50X70cm-ko (ala 70x50cm-ko) neurrikoa eta Portu Zaha-rreko Jaiak 2019-Abuztua 10-14 goibu-rua duena. Kartela uztailaren 8ra arte aurkeztu ahal dira, Villamonteko Kul-tur Aretoan. Sariak: 350€ (1.), 150€ (2.). Herri-bozketa hilaren 10ean egingo da, 12:00etatik 20:00etara, Portu Zaharreko Etxetxun. Partaidetzarako sariak ere izango dira. Datu gehiago: [email protected].

Jonathan Castroviejo txirrindulari getxota-rrak (Ineos) Espainiako erlojupeko txapela lortu du berriro ere. Aurreko asteburuan jokatu zen txapelketa Yeclan (Murtzia), 39.4 km-ko lasterketa.Algortakoa azken tokian irten zen, 17:05ean, uneoro markarik onenak egin zituen eta nagusitasun osoz agindu zuen. Lasterketaren erdirako, 26garren kilo-

metroan, denborarik onena egina zuen, 32:05 minutu; Peio Bilbaok 32:39 marka-tu zuen eta Gorka Izagirrek 33:11. Hel-mugan, Castroviejok 46:01ean gelditu zuen kronoa, Peio Bilbaok (Astana) baino 49 segundo gutxiago eta Gorka Izagirrek (Astana) baino minutu bat eta 28 segun-do gutxiago. Yeclako podiuma, hartara, euskaldunekin bete zen.

Jarraian lortzen duen hirugarren domi-na da proba honetan Castroviejorentzat, Espainiako Txapelketaren barruan, iaz, 2017an, 2015ean eta 2013an irabazitakoen ondotik. Halaber, txapelketa horietan be-deratzigarren domina du, hiru zilar (2011, 2012 eta 2016an) eta brontzea ere (2014an) lortu baititu; hots, bederatzi urtez jarraian igo da estatuko txapelketako podiumera.

Datorren astelehenean, uztailak 8, Jolase-tan hasiko da Getxoko XXIX. Nazioarte-ko Tenis Txapelketa, R.C. Jolaseta elkar-teak antolatuta Udalaren laguntzarekin, besteak beste. Berriro ere, kirol honetako etorkizuneko izarrentzat erakustoki bi-kain bat izango da txapelketa.Behin betiko zerrenda ixtear dela, fabo-ritoak dira: Jessika Ponchet (munduko 188garrena), 2016ko txapelduna eta zen-bait Grans Slam-etako final-koadroetan eskarmentua duena; Cagla Buyukack-cay turkiarra (245.); Nuria Parrizas-Díaz (250.); Olga Sáez, 2018ko finalista; eta Na-dia Podoroska argentinarra (260.).Gizonezkoetan, faborito direnak: Ben-jamin Boonzi frantziarra (290garrena) nabarmentzen da, Tolosan Hugp Gaston herrikideari –hori ere Getxoko pistetan izango da- irabazi eta gero. Carlos Bo-luda-Purkiss alacantarra (380.), iazko fi-nalista; eta Ricardo Ojeda (433.), 2016ko txapelduna.Finalerdiak eta bi-biko finala larunba-tean, hilak 13, jokatuko dira eta banaka-ko finalak igandean, hilak 14, goizean.

Sarrera dohainik da.Txapelketa honetatik pasa dira, besteak beste, Garbiñe Muguruza, Carla Suárez, Vivi Ruano eta Anabel Medina edo, gizo-netan, Lucas Puille (munduko 28garrena), Jaume Muniar (88.) eta Davidovich mala-garra (133.) -20 urte baino ez zituela-.

Aurkezpenean Igor del Busto Euskadiko Tenis Federazioko presidentea eta Jolase-tako kidea, eta klubeko beste ordezkari batzuk izan ziren: Alfonso Gómez presi-dentea, Eduardo Hurtado (Txapelketako zuzendaria) eta Jorge Barrie (Bizkaiko Te-nis Federazioko presidentea).

Castroviejo berriro ere Espainiako txapelduna, txirrindularitzako erlojupekoan

Getxoko XXIX. Nazioarteko Tenis Txapelketa

Euskadiko Sokatira

Txapelketa

Txirrindulari batek proba hau bost aldiz irabazten duen lehenengo aldia da, eta bere bederatzigarren domina da

Larunbat honetan, uztailak 6, Faduran egingo da 600 kg-ko Euskadiko Soka-tira Txapelketa. Finalak atletismo pis-tako berdegunean jokatuko dira, eta 17:00etan hasiko dira. Txapela eskura-tzeko lehian izango da Getxo Herri Ki-rol Sokatira Taldea eta, berarekin batera, Goiherri, Akelarre, Mutriku eta Gazte-diko A, B eta C taldeak ere arituko dira. Finalak ikusteko sarrera dohainik da.

Areetako hondartzan eta kaian Getxo-ko 3. Akuatloia izango da larunbatean, uztailak 6. Getxoko TKrono Triatloi Tal-deak antolatuta Getxo Kirolaken babe-sarekin, 09:30ean hasiko da. Lehenago herri-proba egingo da: 1,25km korrika, 500m igerian eta, amaitzeko, beste 1,25km korrika. Ordubete beranduago, 10:30ean, proba federatua izango da, eta modalitate horretako Euskadiko Txapelketa ere. Kasu horretan, 2,5 km-ko lasterketa egin beharko da, 1.000 metro igerian eta beste 2,5 km korrika. Txapelketa 11:30ak aldera amaituko da. Hori ikustera gerturatzeko asmoa duten pertsonei garraio publikoa erabili edo oinez etortzeko gomendioa egiten zaie. Informazioa: www.triatloi.org.

Aurreneko udaldietan egin den bezala, uztaileko astearte eta ostegun guztie-tan, aquagymeko eskola antolatuko du Getxo Kirolak udal erakundeak; antolatu ere dohainik antolatu, nahi duten abonatu guztientzat. Ordube-teko eskola izango da, 11:00etatik 12:00etara arte, eta Fadurako igerile-ku ertain eta irekian emango da. Egu-raldiak laguntzen ez duen egunetan aurreikusita dago eskola igerileku es-talian edo gimnasia egiteko areto ba-tean egitea. Eskola antolatuta dagoen egunetako goizean zehar interesatuta dauden pertsonek zerrenda bat izan-go dute eskuragarri sorosle postuan. Aquagyma gimnasia eta ura batera-tzen dituen kirola da. Mota guztietako pertsonentzat modalitate oso gomen-dagarria da, batez ere adinekoentzat edo zenbait muskuluetako, giltzadure-tako edo hezurretako minen bat jasan dutenentzat.

Getxoko 3. Akuatloia

Aquagyma Fadurako igerilekuetan

JARDUERA PROGRAMAUztailaren 13tik 20ra, Getxok J80ko Munduko Bela Txapelketa hartuko du, Real Club Marítimo del Abra-Real Sporting Clubak antolatuta.Proba horretan ehun ontzi inguruk parte hartuko dute, eta bostehun bat estropadalarik, honako herrialde hauetatik etorritakoak, besteak beste: Ingalaterra, Frantzia, Irlanda, Alemania, Belgika, Kanada, Errusia eta Ameriketako Estatu Batuak. J80 kategoriako nazioarteko estropadalaririk onenak izango dira, eta bertakoen ordezkaritza zabala ere egongo da.Getxon egingo den J80ko Munduko Txapelketaren bueltan, herritarrentzako hainbat jarduera paralelo antolatu dira, familia osoari zuzendutakoak. Bela nabigazioaren hastapenekin lotutako proposamenak egongo dira, bai eta ingurumena zaintzearekin zerikusia dutenak eta ur-kirolak praktikatzeak lurraldeari ekarri ahal dizkion onurei buruz kontzientziatzera bideratutakoak ere.Real Club Marítimo del Abra-Real Sporting Clubak, Getxoko Udalak eta Bizkaiko Foru Aldundiak indarrak batu dituzte, J80ko Munduko Txapelketa dela eta, jarduera paraleloen egitaraua osatzeko. Horren bidez, gure itsasoko ondarea zaintzeko eta bertatik etor daitezkeen etorkizuneko aukerekiko konpromisoa erakutsi nahi izan dute.

LEHIAKETA

ROCK & SAIL ESTROPADA HERRIKOIA

Uztailaren 15etik, astelehena, 19ra, ostirala (biak barne), 13:00etatik aurrera

Abra ibaiko uretan · Bilboko Portuaren kanpoaldean

Zer aurkituko duzu?J80 kategoriako Munduko Bela Txapelketa. Ontzien irteeraz gozatu ahal izango duzu Areetako kaiko fanzone-an, Real Club Marítimo del Abra-Real Sporting Clubaren ontziralekuan. Edo estropadaz urrunagotik gozatu, Galeatik.

Uztailaren 13an, larunbata; 10:00-15:00

Getxoko Kirol Portuko irteera (Arriluze kaia, z/g, Getxo)

Zer aurkituko duzu?Rock & Sail estropada herrikoia da, eta profesionalek zein amateurrek har dezakete parte. Zure itsasontziarekin eman dezakezu izena, baina ontzirik ez badaukazu ere izena eman dezakezu (patroiren bat zurekin harremanetan jarriko da bere tripulazioarekin bat egin dezazun). Ez da esperientziarik behar, soilik egun on bat igaro eta ingurune atsegin batean lehiatzearen adrenalina sentitzeko gogoa. Estropadaren ondoren parte hartzaile guztientzako hamaiketakoa eskainiko da Kirol Portuko Skipper’sen, tripulazioek iritziak eta esperientziak trukatzeko tartea izan dezaten itsas giroan eta rock and roll erritmoarekin.

Sariak:1. saria: 2 abonamendu Bay of

Biscay Festival jaialdirako (uztailaren 26a, 27a eta 28a, Bermeo)

2. saria: 2 abonamendu Getxo Blues Nazioarteko Jaialdirako (uztailaren 18a, 19a, 20a, Getxo)

3. saria: 2 abonamendu Getxo Sound Fest jaialdirako (irailaren 19tik 29ra, Getxo)

Izen ematea: Idatzi: [email protected] Doako sarbidea.

* ORZA, Getxoko Kirol Portuko Ontzi Jabeen Elkartearekin batera antolatutako jarduera.

info +: www.getxo.eusKomunikabide laguntzailea:

JARDUERAK GETXOBizkaia

SAIL A FUTURE (BELAK MARGOTZEN) Uztailaren 13tik 17ra (biak barne), 12:00-14:00 eta 17:00-21:00

Areetako kaian, Real Sporting Club Abrako Itsas Errege Klubeko eremuan (uztailaren 13an, 14an, 15ean eta 16an). Getxoko Kirol Portua (Arriluze kaia, z/g) (uztailaren 17an)

Haurrak

Doan. Ez da aurretik erreserbatu behar

Zer aurkituko duzu?Paint a Future Gobernuz Kanpoko Erakundearen (GKE) sortzaile Hetty van der Linden margolari holandar ospetsuak gidatutako jarduera da hau, eta helburua haurrak kontzientziatzea da, hain zuzen ere oro har ingurumena eta, zehazki, itsasoa zaindu beharraz kontzientziatzea. Egitasmo honetan egun horretarako birziklatutako belen gainean margotuko dute, mundu hobea lortzeko nahiak eta ametsak irudikatuz. Dagoeneko mundu osoko 1.000 haurrek baino gehiagok hartu dute parte ekimen honetan. * Jarduera hau North Sails eta Royal Talentsek finantzatu dute.

BELA BIDEZKO NABIGAZIOAREN HASTAPENAIgandea, uztailaren 14a, 09:45-14:00 / 15:15-19:30

Getxoko Kirol Portuan ontziratzea eta lehorreratzea, Kapitaintza eraikinaren alboan

Haurrak. Itsasontzian sartzeko gutxieneko adina: 10 urte (adingabeak heldu batekin batera)

5€ pertsonako / Ordubeteko irteera belaontzian (bildutako dirua Paint A Future GKEri emango zaio)Egin erreserba hemen: www.seabizkaia.com/producto/bautismodemar

Zer aurkituko duzu?Ezagut ezazu itsasoa eta bela kirol, kultura eta bizitzeko modu gisa. Beti pentsatu izan duzu nabigatzea garestia dela? Luxua? Esperientzia daukaten pertsonen esku baino ez dagoen zerbait, esklusiboa? Hori ez da horrela, ez horixe. Ordubetez gure patroiek Getxoko txoko ezkutuak erakutsiko dizkizuete, nabigazio sekretuak, itsasontziak barrutik ikusiko dituzu... Eta nabigatzea zein erraza den ere ikusiko duzu. Hartu ordua eta ziur errepikatu egingo duzula.

Ohar garrantzitsuak:- Karpa bat egongo da, antolakuntzako langileekin. Erreserbako ontziratze ordua baino 30 minutu lehenago bertaratu behar da,

beharrezko jarraibideak jasotzeko.- Arropa beroa eraman behar da (polarra, haizetik babesteko arropa...)- Oinetako nautikoak edo goma zurizko zola daukaten oinetakoak janztea, kubierta ez zikintzeko edo laban ez egiteko.- Eguzkirako krema eta betaurrekoak eraman behar dira.- Txalekoa erabiltzea ez da nahitaezkoa, baina norbaitek eskatuz gero, eman egingo zaio.

MODELISMOKO ITSASONTZIEKIN NABIGATZEN IKASTEA

Larunbata, uztailaren 13a, eta igandea, uztailaren 14a, 11:30-14:30 eta 16:30-19:30

Getxoko Kirol Portua (zerbitzu lagungarrien barne pantalanean, Arriluzeko kaia, z/g, Getxo)

Haurrak / familiak

Doan. Ez da aurretik erreserbatu behar

Zer aurkituko duzu?BelaKlubaren eskutik, familia parte hartzaileek nabigatzen ikasiko dute eskalan egindako modelismo itsasontziekin jolastuz. Marinel baten oinarrizko printzipioak barneratuko dituzte eta nabigatzean aurkituko ditugun natura elementuak ezagutuko dituzte. Nagusi eta txikientzako itsasontzi aproposak egongo dira.

Ohar garrantzitsua:Haurrek arropa zaharra eraman behar dute, pintura ez delako arropatik kentzen.Parte hartzaileei argazkiak aterako zaizkie Paint A Future GKEren webgunerako eta J80 Munduko Txapelketaren euskarrietarako.

Komunikabide laguntzailea: info +: www.getxo.eus

BELA TAILERRAK Uztailaren 15etik, astelehena, 19ra, ostirala (biak barne), 17:00-19:30

Pakea Getxo Bela Eskola (Getxoko Kirol Portua, Arriluze kaia, z/g, bela pabilioia)

Haurrak. 8-15 urte artekoak

Doakoa. Aldez aurreko erreserba hemen: [email protected]

Zer aurkituko duzu?8 eta 15 urte arteko haurrei zuzendutako jarduera izango da, eta eguneko 14 pertsonako plaza mugatuak egongo dira; utz iezaiezu zure seme-alabei marinel bihurtzeko lehen pausuak ematen. Esperientzia paregabea da, inolako arriskurik gabe, Unai Basurkok gidatutako Pakea Getxo Bela Eskolako profesionalen eskutik.

Jardueraren deskribapena:‘ Pakea Antártida’ dokumental hezitzailea ikustea (30 min)Korapiloen tailerra (20 min)Nabigazioaren oinarrizko kontzeptuak (20 min)Nabigatzera ateratzea (1 h 20 min)* Eguraldiaren ondorioz nabigatzea ezinezkoa bada, horren ordez beste

zerbait egingo da:Bela simulagailuaren probaPraktikak gurpildun Optimistekin eskolako zabalgunean.- Bisita gurutzaontzi motako belaontzi batean

Doako sarbidea

Komunikabide laguntzailea: info +: www.getxo.eus

MUSIKA ZUZENEANURGATZUztailaren 13an, larunbata; 21:00-22:30Getxoko Kirol Portua (Silver’s Tavern eta Matxitxako tabernetako terraza)

Zer entzun ahalko duzu?Urgatz Bermeoko laukote bat da, eta hirugarren lana aurkeztuko du, Hori izenekoa. James Morgan britainiarrak ekoitzi duen lan honek 70eko hamarkadako post punk eta new wave doinuak dakartza, eta giro geruza ugaridun kantuetan sakondu du

D´CAPRICHOAsteazkena, uztailaren 17a; 21:00-22:30 Getxoko Kirol Portua (Silver’s Tavern eta Matxitxako tabernetako terraza)

Zer entzun ahalko duzu?Daniellis eta Danieuris Moya Ávila ahizpa kubatarrek osatutako bikotea da. Son, runba, habanera edo bolero tradizionala, danzoia edo txa-txa-txa bezalako estiloak erabiltzen dituzte poeta kubatar zein euskaldunei musika jartzeko; hala, 2013tik birak egiten dituzte Euskal Herrian

BLUE BIRDLarunbata, uztailaren 20a: 13:00Getxoko Kirol Portua (ostalaritza-gunea)

SULTANS OF SWING (Dire Straits taldearen tributu banda)Osteguna, uztailaren 18a; 20:00-22:00Areetako kaian, Real Sporting Club Abrako Itsas Errege Klubeko eremuan

Zer entzun ahalko duzu?1999an sortutako Sultans Of Swing taldea Dire Straits (1977-1995) banda legendarioaren tributu talde onenetako bat da. Aukera bakarra izango da talde britainiarraren Sultans Of Swing, Walk Of Life, Money For Nothing, Brothers In Arms edo Romeo And Juliet bezalako kantu arrakastatsuak entzuteko.

LORELEI GREENIgandea, uztailaren 14a; 21:00-22:30Getxoko Kirol Portua (Silver’s Tavern eta Matxitxako tabernetako terraza)

Zer entzun ahalko duzu?Leire Aparicio konpositore bilbotarraren musika proiektu berria da Lorelei Green. 2017an Aviones de papel lana argitaratu zuen, folk ukitua zuen pop-rock lana; gaztelaniaz idatzitako letrek izugarrizko pertsonalitatea zeukaten.

2018. urteko amaieran sortu zuten Blue Bird blues banda Bilbon taldeezagunetan (Zodiacs, Atom Rhumba, Travelling Brothers) ibilitako hirumusikarik: Gonzalo Portugal (gitarra eta ahotsa), Lázaro Anasagasti(bateria) eta Ander Unzaga (teklatuak)

Bilboko rock & soul talde honek publikoa erakartzeko osagai guztiak bildu ditu: musika beltzaren genero eta estilo anitz (blues, rhythm &blues, soul, gospel, rock, funk…) hartzen dituen errepertorioa, Inés Eleuteriaren ahots bikaina eta baterako indarra agertokian. Beren zuzeneko saioak soul moldakorrenarekiko derrigorrezko hitzorduak ditugu eta horietan publikoa dantzan eta kantetan jarri eta emozionatzeko gai direla erakutsi dute

MISSISSIPPI QUEEN& THE WET DOGSUztailak 21, igandea: 13:00Getxoko Kirol Portua (ostalaritza-gunea)

ZEHAZTU BEHARREKO TALDEAOstirala, uztailaren 19a, 21:00-22:30Getxoko Kirol Portua (Silver’s Tavern eta Matxitxako tabernetako terraza)

Getxoko 31. Nazioarteko Blues Jaialdia

Getxoko 31. Nazioarteko Blues Jaialdia

ITSAS MERKATUA Uztailaren 15etik 27ra: 11:00-23:00

Getxoko Kirol Portua (oinezkoen paseoa, pantalanen alboan)

Doako sarbidea

BELAKO J80 MUNDUKO TXAPELKETAKO FLOTARI BISITA

Astelehena, uztailak 15, asteartea hilak 16, asteazkena, hilak 17, osteguna, hilak 18 17:30-20:00

Areetako kaian, Real Sporting Club Abrako Itsas Errege Klubeko eremuan

Doan. Aldez aurretik izena eman behar da hemen: www.getxo.eus/J80bisitak

Zer aurkituko duzu?Itsasoari lotutako kalitatezko produktuak, baita nabigazioaren munduko enpresak ere. Euskal gastronomia, itsas kontserbak, oihalak, artisautza, etab.

Zer aurkituko duzu?Bisita gidatua J80 Munduko Txapelketako probetan parte hartuko duten ontzietan

BELARI BURUZKO TERTULIAK Doako sarbidea

Astelehena, uztailaren 15a, 20:00Silver’s Tavern eta Matxitxako tabernetako terrazak (Getxoko Kirol Portua, taberna ingurua)

Moderatzailea: Helena de la Gándara (estropadalaria eta kirol hitzorduetako komunikazio profesionala)Gonbidatuak: Lourdes Bilbao (Siemens-Gamesa emakumeen bela taldeko patroia eta Belako Espainiako Federazioko Zuzendaritza Batzordeko kidea), Helena Noguera (estropadalaria, Euskadiko txapelduna hiru aldiz).

Bela, lehiaketan eta bizitzeko estilo modura

Asteartea, uztailak 16, 19:30Real Sporting Club Abrako Itsas Errege Klubeko eremuan.J80 Munduko Txapelketari buruzko tertulia

Gonbidatuak: José Azqueta (Real Sporting Club Abrako Itsas Errege Klubeko figurarik nabarmenena, Biobizzeko gidaria, J80an Espainiako 2019ko Kopako sailkapen orokorrean hirugarrena), Rayco Tabares (J80 Munduko Txapelketako irabazlea bost aldiz), Ignacio Camino (J80 Munduko Txapelketako irabazlea)

J80 Munduko Txapelketari buruzko solasaldia

Ostirala, uztailak 19Real Sporting Club Abrako Itsas Errege Klubeko eremuan

Finala zuzenean eskainiko da sailkapenaren trackingarekin eta aire libreko tertuliarekin, Onda Vascaren eskutik eta Eduardo Araujok gidatuta

Komunikabide laguntzailea: info +: www.getxo.eus

MARINEL-KORAPILOEN TAILERRA Uztailaren 15etik 19ra, astelehenetik ostiralera, biak barne, 19:00-20:00

Getxoko Kirol Portuan, SEA BIZKAIAko belauntzi batean

Sarrera: Doakoa. Aldez aurreko erreserba hemen: [email protected]

Zer aurkituko duzu? SEA BIZKAIAko patroi baten laguntzaz marinel-korapiloak egiten ikasi eta beren erabilgarritasuna deskubrituko duzu

Zer aurkituko duzu?Itsasoaren beste ikuspegi bat eskainiko dizu, eta harritu egingo zaitu ikusiko duzun kolore eta edertasunak. Irteerak itsasontzian, Tarpoonen eskutik, Getxoko kostaldearen inguruetan murgilaldi berezi eta atseginak egiteko edo urpean igeri egiteko

BESTELAKO JARDUERAK

URPEKARITZA IRTEERAK Larunbata, uztailak 13, igandea, hilak14, eta larunbata, hilak 20, 08:30-10:30 eta 11:30-13:30

Getxoko Kirol Portua, A7 lokala (Arriluze kaia, z/g)

27 eurotik hasita, pertsonako (materiala ez barne)50 euro pertsonako (material guztia barne)

Erreserba on line egiteko: https://www.getxo.eus/es/turismo/que-hacer/fondo-marino

ILUNABARRA BELAONTZIAN

Ostirala, uztailak 12, larunbata, hilak 13, ostirala, hilak 19, eta larunbata, hilak 20, 20:00-22.30

Getxoko Kirol Portuan ontziratzea eta lehorreratzea, Kapitaintza eraikinaren alboan (Arriluze kaia, z/g)

Prezioa: 49 € pertsonako

Erreserba on line egiteko: https://www.getxo.eus/es/turismo/que-hacer/puesta-sol

Zer aurkituko duzu?Goza ezazu ilunabar bikain batekin belaontzitik, Getxoko Abratik nabigatzen eta bertako salda paregaberen bat probatzen. Portu Zaharreko ikuspegiarekin gozatuko duzu; txoko tradizionala da eta bertako gastronomiaren gozamenak dastatu ahalko dituzu bertan; Galeako labarretatik nabigatuko duzu, harkaitzetan balio kalkulaezina daukaten sekretuak gordetzen dituen eremuan

LABARRAK BELAONTZIZ INGURATUKO DITUGU

Larunbatetan, uztailaren 13an, eta larunbatean, uztailaren 20an; 10:00-14:00.

Getxoko Kirol Portuan ontziratzea eta lehorreratzea, Kapitaintza eraikinaren alboan (Arriluze kaia, z/g)

Prezioa: 60 € pertsonako

Erreserba on line egiteko: https://www.getxo.eus/es/turismo/que-hacer/bordear-acantilados

Zer aurkituko duzu?Zatoz Galeako itsaslabarretatik lau orduz nabigatuz gozatzera. Aukera ona izan daiteke jende berria ezagutzeko, edo zure senideekin gozatu eta lasaitzeko, Getxoko kostaldea itsasotik begiratzen duzun bitartean. Belaontzi batean izandako esperientzia honi esker, nabigatzeko oinarrizko teknikak ikasteaz gain, freskagarri bat hartu, eta eguraldi ona egiten badu, itsas zabalean bainatzeko aukera ere izango duzu

Zer aurkituko duzu?Getxo ezagutu nahi baduzu, beste ikuspuntu batetik egin behar duzu: itsasotik, hain zuzen ere, Getxoko erakargarritasun handienetako batetik. Horrez gain, belaontzi batean bidaiatzeak dakarren esperientzia paregabeaz gozatuko duzu; haizeak eramango zaitu eta itsas brisa eta olatuak sentituko dituzu.

IBILALDIA BELAONTZIAN ABRAN ZEHAR

Larunbatean, uztailak 13, eta larunbatean, uztailak 20; 17:00-19:30Igandea, uztailaren 14a, 11:30-14:00 eta 17:00-19:30

Getxoko Kirol Portuan ontziratzea eta lehorreratzea, Kapitaintza eraikinaren alboan (Arriluze kaia, z/g)

Prezioa: 45 € pertsonako

Erreserba on line egiteko: https://www.getxo.eus/es/turismo/que-hacer/velero-abra

Komunikabide laguntzailea: info +: www.getxo.eus

ITSAS BIDAIA ABRAN ZEHAR MOTORDUN ONTZI BATEAN

Osteguna, uztailaren 18a, eta ostirala, hilak 19; 16:00-17:00

Getxoko Kirol Portuan ontziratzea eta lehorreratzea, Kapitaintza eraikinaren alboan (Arriluze kaia, z/g)

Prezioa: 49 € pertsonako

Erreserba on line egiteko: https://www.getxo.eus/es/turismo/que-hacer/barco-motor

Zer aurkituko duzu?Motordun itsasontzira igo eta Abrako badian zehar nabigatuko dugu, baita Punta Galeatik ibili ere. Ondoren, itsasadarrean gora egingo dugu Getxoko ondarea eta Bizkaia Zubia ikusteko

HONDAKIN BILKETA ARRIGUNAGANUztailaren 13an, larunbata; 11:00-13:00.

Arrigunaga hondartzan

Doako sarbidea

Zer aurkituko duzu?Belako J80 Munduko Txapelketaren testuinguruan herritar guztiei zabaldutako hondakin plastikoen bilketa antolatu da; hala, nahi duenak txapelketako antolatzaileekin batera boluntario modura parte hartu ahalko du. #Zeroplastiko by Biobizz

PINTXO POTEA FANZONEAN Uztailaren 13tik, larunbata, uztailaren 18ra, osteguna (biak barne), 12:00-14:00 eta 17:00-21:00.

Areetako kaian, Real Sporting Club Abrako Itsas Errege Klubeko eremuan

PINTXOAK TOURS ONTZIAN

Ostiralean, uztailaren 12an, eta ostiralean, uztailaren 19an; 18:30-20:30

Getxoko Kirol Portuan ontziratzea eta lehorreratzea, eremu lagungarrian (Arriluze kaia, z/g)

Prezioa: 15 € pertsonako

Informazio gehiago: https://www.getxo.eus/es/turismo/que-hacer/bote-pintxos

Zer aurkituko duzu?Plan bikaina da lagun edo senideekin egiteko. Eman ezazu paseo bat Bizkaiko txokorik ederrenetatik eta goza ezazu paisaiaz. Gure tripulazioari esker ez zaizu ezertxo ere faltako. Edaria eta pintxoak nahitaezkoak dira Abrako badia eta Bilboko itsasadarra zeharkatzeko edozein ibilalditan

Komunikabide laguntzailea: info +: www.getxo.eus

Doako alea

337 zb. www.getxo.eus

>> 2019ko Utzaila

Nabarmentzekoak

> “Gure”, “Line Guard”, “Corion” eta “Haszten TV”, Wanted 2019 programako proiektu irabazleak

> Europako gazte-trukea Getxo-Napoles 2019> “Gazte-trukerako Programa” REAJ sarearekin

Hilak 5, ostirala: ASANBLADA Hilak 10, asteazkena: TAILERRA: URETAKO JOLASAK Hilak 12, ostirala: TXAPELKETA: FUTBOLINAHilak 13, larunbata: IRTEERA: MENDIRAHilak 16, asteartea: TAILERRA: IRUDIAK Hilak 18, osteguna: IRTEERA: GURPILAKHilak 21, igandea: IRTEERA: PIKNIKHilak 23, asteartea: IRTEERA: HONDARTZARAHilak 27, larunbata: SUKALDARITZA: OILASKO FRIJITUA

Romoko gaztelekuaren programazioa

Algortako gaztelekuaren programazioaUtzaila

Utzaila

Hilak 5, ostirala: ASANBLADA: IRAILEKO PROGRAMAZIOAHilak 6, larunbata; 17, asteazkena, eta 30, asteartea: SARE SOZIALAK Hilak 9, asteartea: TXISTE KONTALARIAHilak 12, ostirala: MASTER CHEF: MILKSHAKEHilak 13, larunbata: HIZKETALDIA: LGTBIHilak 19, ostirala: HIZKETALDIA: GAIXOTASUN ARRAROAKHilak 20, larunbata: IRTEERA: BARBAKOAHilak 24, asteazkena: TXAPELKETA: PING-PONGHilak 26, ostirala: MASTER CHEF: ERREZETA NIKARAGUARRAHilak 27, larunbata: IRTEERA: KAYAK

* Global Training 2019 Bekak. Hile honen erdian emango da ezagutzera beka hauen deialdia, 30 urtetik beherako gazteentzat. LHko goi mailako gra-du bat, lizentziatura edo diplomatura bat eta ingelesko B2 edo B1 eduki behar da. Kasuen arabera, nazioartean dagoeneko itundutako enpresatan 6 eta 9 hilabete artean jarduteko aukera izango dute.www.globaltraining.eus/eu / / http://www.noviasalcedo.es/eu

* 11. Bizkaidatz literatur Saria, Foru Aldundiak deituta. Bi istorioei jarraipe-na ematean datza bi hasieratatik abiatuta (euskaraz eta gaztelaniaz). Literatura sari honetan parte hartzeko eskaerak aurkezteko epea: irailaren 19tik aurrera. https://bit.ly/2xogPMp

Hamaikagarren Wanted pro-gramak, Gazteria Zerbitzuak eta Ekonomia Sustapenerako Arloak bultzatzen dutena, jada hautatu ditu proiektuak. Honako hauek dira: Gure, Ane

27 urte baldin badituzu, edo fa-miliarekin bidaiatu nahi badu-zu, Interrail txartelak behera-pen batzuk eskaintzen dizkizu, aurtengo oporretan mundua ezagutzeko. Gero eta gehiago dira udan txartel hori erabiltzen duten gazteak, hainbat auke-ra eta magultasuna eskaintzen dituelako herrialde bat edo bat baino gehiago ezagutzeko, nor-bere interesen arabera. https://www.interrail.eu/es webgu-nean begiratu daiteke dagoen eskaintza, salneurriak eta abar.

“Gure”, “Line Guard”, “Corion” eta “Haszten TV”, Wanted 2019 programako proiektu irabazleak

Zenbait aukera eta malgutasuna Interrailekin

bidaiatzeko

Bernaola eta Borja Sarriarena; Line Guard, Iker Melendez eta Iñigo Lorenzorena; Corion, Iñi-go García, Ignacio Infante eta Alexander Michajlowskirena; eta Haszten TV, Nerea García,

Inazio Nieva eta Peru Ortuza-rrena.Gure egitasmoa, funtzio ani-tzetarako botila bat da. Hiru ezaugarri nagusi ditu: tolesga-rria da, erabiltzeko erraza da eta jasangarria da. Line Guard medikuntzara bideratutako gailu bat da, zain edo arteria batean sartutako bidea uste-kabean ez ateratzeko gailua. Corion munduan zehar dau-den streetwear arropa estilo desberdinak transmititzea hel-buru duen streetwear arropa marka bat da. Eta Haszten TV aniztasun funtzionala kirola-ren bidez ikustaraztea helbu-ru duen telebistako programa bat da; bere helburu nagusia gizarte bidezkoago eta inklu-siboagoa lortzea da.Lau proiektuek hurrengo diru-sariak jasoko dituz-te: 5.208€, 6.292€, 3.500€ eta 6.000€, hurrenez hurren. Hasz-ten TV-ri dagokionez, pilotaje-kontratazio batera zuzenduko da saria.

OPORRETARAKO TXARTEL ERABILGARRIAKTXARTEL

MOTAADINAK BALDINTZAK BALIOTA-

SUNAPREZIOAK ABANTAILAK

NAZIOARTEKO ATERPEKIDE TXARTELA

Gaztea: 14-29 urteHeldua: 30 baino nagusiagoFamiliarra: Unitatea + <14 seme-alabakTaldea: <18 begiralea (gutx. 10 perts.)

* NAN edo Pasaportea* Famili Liburua* Diruaren ordainagiria

Urte natural 1 luzapenaren egunetik

Over 30: 10€

Under 30: 5€

Gaztea-Gazte Txartela: 2,5€

Familiarra: 18€

Taldea: 16€ http://reaj.com

Nazioarteko Aterpetxe Federazioko edozein nazioarte mailako Aterpetxeetan ostatu hartzeko

EUROPAR GAZTE TXARTELA

14 eta 29 urte bitartean

* NAN edo Pasaportea* Diruaren ordainagiria

30 urte bete arte

6€

http://www.gazteaukera.euskadi.eus -en eska daiteke eta etxera bidaltzen dute 8-10 egunetan

Hainbat deskontu eta zerbitzu berezi:- Bidai asegurua eta garraioa- Dendak- Ekintzak- Zozketak- Doako Larrialdi zerbitzua bidaietan eta informazioa 24 orduz

NAZIOARTEKO TXARTELA31 URTE BAINO GUTXIAGO(IYTC)

14 eta 31 urte bitartean

* NAN edo Pasaportea* Txartel tamainako argazki 1* Diruaren ordainagiria

Urte natural 1 luzapenaren egunetik

11€

Erabat digitalawww.isic.es

Hainbat deskontu eta zerbitzu berezi:- Garraioa- Ostatua- Museoak, antzerkiak, zinema,...- Mundu osoko leku historikoak- Doako Larrialdi zerbitzua bidaietan eta informazioa 24 orduz (ISIConnect)

NAZIOARTEKO IKASLE TXARTELA(ISIC)

Edozein ikasle,edozein adina, formazio edo jatorrikoa

* NAN edo Pasaportea* Ikasle izatearen agiriren bat

(normalean, nahikoa izaten da kasuan kasuko ikasturtean ofizialki onartutako zentro batean egindako matrikula aurkeztea)

* Txartel tamainako argazki 1* Diruaren ordainagiria

Urte natural 1 luzapenaren egunetik

11€

Erabat digitalawww.isic.es

Hainbat deskontu eta zerbitzu berezi:- Garraioa- Ostatua- Museoak, antzerkiak, zinema,...- Mundu osoko leku historikoak- Doako Larrialdi zerbitzua bidaietan eta informazioa 24 orduz (ISIConnect)

NAZIOARTEKO IRAKASLE TXARTELA(ITIC)

Ikastetxe ofizial batean irakasle gisa kontratatuta dagoen edonor

* NAN edo Pasaportea* Ofizialki onartutako ikastetxe

batean irakasle izatea egiaztatzen duen agiria

* Txartel tamainako argazki 1* Diruaren ordainagiria

Urte natural 1 luzapenaren egunetik

11€

Erabat digitalawww.isic.es

Hainbat deskontu eta zerbitzu berezi:- Garraioa- Ostatua- Museoak, antzerkiak, zinema,...- Mundu osoko leku historikoak- Doako Larrialdi zerbitzua bidaietan eta informazioa 24 orduz (ITIConnect)

Azken hiru kasuetan, karneta fisikoki izateko 6€ ordaindu behar da. Baldintzak: ISIC, ITIC edo IYTC baliozko karnetak eta argazki bat.

Txartel hauek egiteko informazio guztia www.gazteaukera.euskadi.net web orrian eta Gazte Bulegoan ([email protected] edota 944.660.353) dago.

“Gazte-trukerako Programa” REAJ sarearekin

Espainiako Gazte-Aterpetxe Sarea (REAJ) eta Galiziako Xunta Gazte-trukerako Programa gauzatzen ari dira. Egitasmoaren hel-burua da 18 eta 30 urte bitarteko gazteei trebakuntza ematea nazioarteko aterpetxeetan egiten diren hainbat jarduera pro-fesionaletan. Horretarako, aterpekide txartela indarrean eduki behar da, baita ingelesko B1 maila edo Selektibitate/Batxilergo-ko egiaztagiria eta ingelesaren eskutitz eragingarria ere.Ostatua dohainik eskainiko da aterpetxetan eta, gutxienez, mantenu-erdian (gosaria eta bazkaria edo afaria). Bidaiaren, in situ garraioaren eta bidaia-aseguruaren gastuak norberaren kontura izango dira. Eskaera urteko edozein momentuan aur-keztu daiteke. Izenemate-orria: https://bit.ly/2IMolqM.Argibide gehiago: [email protected] eta tel.: 91 308 46 75 eta 91 319 70 67.

Ekimen honek helburua du gazteen artean sentsibilizazio-, formazio- eta ekintza-prozesu bat sustatzea, kulturartekotasunaren baloreak, herrita-rren integrazioa eta diskriminazioaren kontrako borroka landuz. Aisibi-zia (Getxo) eta APICE (Napoli) entitateek Europako gazte-trukea antolatu dute. Hala, uztailaren 10era arte Getxon izango dira Napoliko 12 gazte eta udalerriko beste horrenbeste Italiako hiri horretara joango dira uztailaren 18tik 26ra bitartean. Topagunean eztabaidatzeko tailer egituratuak anto-latuko dira, baita ekintza parte-hartzaile eta kulturalak.

Europako gazte-trukea Getxo-Napoles 2019