argibidea · Egitasmoa hau Haur Hezkuntzako 2. mailako ikasle guztie-kin burutzen da prebentzio...

20
1

Transcript of argibidea · Egitasmoa hau Haur Hezkuntzako 2. mailako ikasle guztie-kin burutzen da prebentzio...

Page 1: argibidea · Egitasmoa hau Haur Hezkuntzako 2. mailako ikasle guztie-kin burutzen da prebentzio neurri orokor bat bezala eta baita ere, banan banakako kasuetan, beharrezkoa den ikas-leekin

1

Page 2: argibidea · Egitasmoa hau Haur Hezkuntzako 2. mailako ikasle guztie-kin burutzen da prebentzio neurri orokor bat bezala eta baita ere, banan banakako kasuetan, beharrezkoa den ikas-leekin

2

3 Ikastolako Xedea eta Baloreak

6 Oinarrizko ezaugarri nagusiak

9 Eleaniztasuna

11 Aniztasunaren trataera

12 Hezkuntza etapak

17 Komunikazioa

17 Partaidetza

18 Guraso eskola

18 Zerbitzuak ikastolan

20 Instalazioak

argibidea

Page 3: argibidea · Egitasmoa hau Haur Hezkuntzako 2. mailako ikasle guztie-kin burutzen da prebentzio neurri orokor bat bezala eta baita ere, banan banakako kasuetan, beharrezkoa den ikas-leekin

3

Zuen seme-alabarentzat ikastetxe egokiena bilatzen arituko zareten momentu honetan, gure Ikastola-ren proiektua aurkeztu nahi dizuegu.

xedeaNortzuk gara?

Gure ikastola familien hezkuntza kooperatiba euskalduna gara, Atarrabian errotua eta Iruñerrira zabalik dagoena. Aldi berean Ikastolen Elkarteko kideak gara, gizarte ekimenez sortutako eta ira-bazi asmorik gabekoa erakundea gara. Euskara eta euskal kulturaren bultzatzaileak gara, euskara ardatz duen proiektu eleanitza sustatuz. Etengabeko izaera berritzailean murgilduta gaude eta aniztasuna aberasten gaituen balorea dela sinisten dugu.Gure xede nagusia pertsonak osotasunean bizitzarako heztea da, ikasleak baino pertsonak ikuspegi integral batean hezten di-tugu, haren hiru esparru nagusietan: gizabanako gisa, gizarteko kide gisa eta izadiaren partaide den aldetik, etorkizunean au-tonomoak, sortzaileak, eleanitzak, konpetenteak, lagunkideak, ingurumenarekiko errespetodunak eta gizartearekin konpro-metituak izan daitezen.Helburu hau lortzeko, adituen talde trebe bat dugu, egonkorra eta etengabeko prestakuntzan diharduena; baita azken aurrerakuntza teknologiko eta pedagogikoetara egokitutako instalazio eta baliabide multzoa ere. Halaber, kudeaketa eraginkor eta garden baten bitartez pertsonetan ardaztutako erakundea gara, partaidetza sustatzen duena eta komunikazio kanal eraginkorrak gauzatzen dituena.

Page 4: argibidea · Egitasmoa hau Haur Hezkuntzako 2. mailako ikasle guztie-kin burutzen da prebentzio neurri orokor bat bezala eta baita ere, banan banakako kasuetan, beharrezkoa den ikas-leekin

4

Ikasleengan honako konpetentziak garatzen

dituen ikastola izateko lanean dihardugu:

SORTZAILEAK

EKINTZAILEAK

KRITIKOAK

KONPETENTEAK

TEKNOLOGIA BERRIETAN TREBATUAK

AUTONOMOAK ETA INGURU ALDAKORREI EGOKITZEKO TRESNA

PERTSONALAK ETA SOZIALAK DITUZTENAK

Page 5: argibidea · Egitasmoa hau Haur Hezkuntzako 2. mailako ikasle guztie-kin burutzen da prebentzio neurri orokor bat bezala eta baita ere, banan banakako kasuetan, beharrezkoa den ikas-leekin

5

Ikastolako balore instituzionalakEuskara eta euskal kulturaEuskara eta euskal kulturaren erabilera eta ezagutzarekin konprometituak gaude, proiektu eleanitz baten baitan.

Partaidetza-autonomiaKooperatiba izaera dugu: elkartasuna, erantzukizuna, demokrazia eta berdintasuna.Ikasle, guraso eta langileen partehartze aktiboarekin gure proiektu propioa dugu, Ikastolen Elkartearen baitan.

Izaera berritzaileaIzaera dinamikoa eta berritzailea dugu pedagogia mailan sortzen diren metodologia aurre-rakoien aitzindari izanda, eta teknologia berrien erabilera sustatuta.

Kudeaketa aurreratuaHezkuntza kalitatearekin konprometituak gaude, etengabeko hobekuntzara zuzenduta dagoen kudeaketa aurreratuaren eredua garatuz.

IntegratzaileaIkastola irekia eta anitza gara, eredu inklusibo baten baitan.

Gizartearekin konprometituakGizartea hobetzeko eta aktiboki partehartzeko beharrezkoak diren baloreak bultzatzen ditugu.

Eredu sostenigarriaInguruarekiko arduratsuak gara eta naturaren zaintza sustatzen duten politiken garapenaren bitartez, ikastola komunitatea osotzen dugun guztiengan jokabide sostenigarriak bultzatzen ditugu.

Hezkuntza proiektuko baloreakIkasleengan bizitzarako beharrezkoak diren balioak eta formakuntza bermatuko duen Hezkun-tza Proiektua osotzen dugu.

Page 6: argibidea · Egitasmoa hau Haur Hezkuntzako 2. mailako ikasle guztie-kin burutzen da prebentzio neurri orokor bat bezala eta baita ere, banan banakako kasuetan, beharrezkoa den ikas-leekin

6

Ikastolaren ezaugarri nagusiak honako hauek dira:

Herri ekimenez eta irabazi asmorik gabeko guraso kooperatiba gara, partaidetzan oinarriturik dagoena. Gure kooperatibak, Pedro de Axular, estatuto propioak ditu, ikas-tolako web gunean eskurragarri dituzuenak.

Nafarroako Ikastolen Elkarteko kideak gara (NIE) eta Eus-kal Herriko Ikastolen Europar Kooperatiba Elkarteko kideak (EHI). Denetara 106 ikastola. http://www.ikastola.eus/

Pedagogia aurrerakoia eta gaurkotua. Ikasle autono-moak hezi nahi ditugu eta horretarako bizitzan moldatzeko tresnak eta baliabideak eskeintzen dizkiegu. Ikasle bakoitza-ri behar duena eskeintzea da gure bikaintasunaren ikuspegi nagusia.

2/3 -18 urte bitarteko hezkuntza eskeintza. Ikastolan sartu eta unibertsitatera iritsi arteko ikastola da gurea.

Pertsonak bizitzarako heztea gure xede nagusia da. Ikasleak baino pertsonak ikuspegi integral batean hezten ditugu, bere hiru esparru nagusietan: gizabanako gisa, gi-zarteko kide bezala eta izadiaren partaide den aldetik.

Hiru esparru hauetan ikasleak honako konpetentziak gara-tzea du helburu:

1. Komunikatzen ikasi2. Pentsatzen eta ikasten ikasi3. Egiten eta ekiten ikasi4. Elkarrekin bizitzen ikasi5. Norbera izaten ikasi

Hezkuntza eleanitza. Euskara ardatz duen proiektu eleanitza gara (ikus aurrerago informazio zehaztagoa)

Metodologia eta material propioakIkastolen Elkarteak metodologia eta material pedagogikoak

oinarrizko ezaugarri nagusiak

Page 7: argibidea · Egitasmoa hau Haur Hezkuntzako 2. mailako ikasle guztie-kin burutzen da prebentzio neurri orokor bat bezala eta baita ere, banan banakako kasuetan, beharrezkoa den ikas-leekin

7

ekoizten ditu (Urtxintxa-Txanela-EKI). Ikuspegi eraikitzaile batetik ikaslearen ikaskuntza aktiboa sustatzen dute.

Etengabeko berrikuntza pedagogikoa:• Haur Hezkuntzan Estimulazio Goiztiarra• Gaitasun-Trebetasunetan oinarritutako irakaskuntza:

OPTIMIS PROGRAMA• Sormenaren garapenerako eta problemen ebazpene-

rako CREA proiektua • Konfi dantzaren pedagogia Haur Hezkuntzan• Lan kooperatiboa

Metodologia bateratuaMetodologia hezkuntza eginkizunaren bizkarhezurra da. Irakasleria lan talde bat da, norabide bateratu bat jarraitzen duena, eta gure irakasleek ikastolaren ikuspegi hezitzailea-rekin bat egiten dute.

Ikaslearen banan banako jarraipena • Irakasle eta familien arteko hartu-eman hurbila.• Orientazio taldea ikasleen beharrei erantzuteko

Teknologia berrien ezarpena:Teknologia berrien ezarpena ikastolaren lehentasun nagusi bat da eta horretarako irakasleen formakuntza funtsezkoa dela ulertzen dugu.

• Ikasys eta IKT-Txanela proiektuak Lehen Hezkuntzan• EKI material digitalak DBHn.• Ikasle-irakasleen arteko lan espazio birtualak (google

tresnak nagusiki).• DBHko ikasle bakoitzak bere ordenadore propioa. • Zuntz optikoa ikastola osoan• Arbel digitalak geletan.

Etengabeko hobekuntzarekin konpromizuaE.F.Q.M.ren eredua jarraituz, Ikastolak, Kudeaketa Aurreratua

izeneko egitarau batean parte hartzen du. Ikastola komu-nitatea osatzen dugun guztion beharrak eta itxaropideak ongi eta eraginkortasunez bete daitezen, antolakuntzak hartzen duen kudeaketa-estrategia bat besterik ez da ere-du hau.

Kalitatea, gure ustez, etengabeko hobekuntza da, aldake-ta eskatzen duten atalei buruz hausnartuz egin beharre-koa, gizartean ematen ari diren aldaketei egokituz doan Hezkuntza Proiektua izan dadin, beharrezko berrikuntzak txertatuko dituena.

Page 8: argibidea · Egitasmoa hau Haur Hezkuntzako 2. mailako ikasle guztie-kin burutzen da prebentzio neurri orokor bat bezala eta baita ere, banan banakako kasuetan, beharrezkoa den ikas-leekin

8

Beraz, Ikastola familiei eskatzen dutena eskeiniko dien erakunde bat izan dadin, guztiok konpromisoa hartu eta elkarlanean aritu behar dugu, beti ere ikasle guztiei onena eskeini behar diegula ahaztu gabe.

Psikologia positiboa

Psikologia positiboaren xedea ikastetxeetan norbanakoen eta taldearen ongizatea lortzea da. Horretarako osasun psikologikoa eta haurren garapen osoa sustatzen du. “Az-terlan kontrolatuek agertzen duten funtsezko egitate bat da, hain zuzen, ikasleei irakats dakizkiekela erresilientzia, emozio positiboa, konpromisoa (engagement) eta zentzua areagotzen duten gaitasunak”.

Psikologia positiboak esparru teoriko eta zientifi ko baten bidez ikasgelan eta ikastetxean ongizatea, konpromi-soa eta giro positiboa era eraginko-rrean sustatzen duten esku-hartzeak eta jarduerak bateratzen laguntzen du.

Ikastolak ikuspegi hori bere egiten du eta etapa guztietan emozioen arloa jorratzen duten proiektu eta jarduerak ga-ratzen ditu, besteak beste ikasleei baikorrak izaten, duten hori baloratzen, lasaitzen, istiluak konpontzen eta haien buruan sinisten irakasten die.

Hazi eta Hezi, balioetan heztea

Paz de Ziganda ikastola ikastetxe bat den aldetik etengabe aldatzen ari den errealitate plural, ezberdindu eta anitz ba-ten aurrean dago. Ikasleek, gurasoek, irakasleek eta, oro har, langileek sorta zabala osatzen dute munduaren, bizitzaren, politikaren, sinesmen erlijiosoei eta gizartearen aniztasuna-ren isla diren aukera, balio eta irudikapenei dagokienez.

Hori dela eta, hezkuntza ziklo guztietan ikasleekin zuzen-dutako tutoretza-programa espezifi koak egiteaz gain, ikas-tolako sektore guztiekin batera proiektu bat lantzen dugu, zenbait jokabide aldatu edo/eta aldatzea xede duena, ba-lioak jokabideetan erabakitzen baitira.

Zeharkako proiektuak:

• Bide Hezkuntza, Lehen Hezkuntzako 1. Zikloan • Teknologia berrien erabilera egokian hezteko taile-

rrak (Lehen Hezkuntzako 5 eta 6. mailan, eta Bigarren hezkuntzan)

• Hezkidetza tailerrak (Lehen Hezkuntzako 5. mailan eta DBH3n)

• Elikadura osasuntsuaren tailerra (DBH2) • Drogomenpekotasunen prebentzioarako tailerra

(DBH3n) • Sexu heziketa (DBH4)• Kotxe istripu eta organoen donazio hitzaldiak (batxiler-

goan) • Lagunkide proiektuen garapena (Paris365 eta beste-

lakoak) • Sostenigarritasun tailerrak, bereziki Mankomunitate-

koak ( birziklaia, aurrezpen energetikoa, energia berrizta-garriak…)

• Xakea, dantzak eta bertsolaritza kurrikulumaren ba-rruan (Lehen Hezkuntzan)

• Irakurketa plana

Page 9: argibidea · Egitasmoa hau Haur Hezkuntzako 2. mailako ikasle guztie-kin burutzen da prebentzio neurri orokor bat bezala eta baita ere, banan banakako kasuetan, beharrezkoa den ikas-leekin

9

eleaniztasuna Murgiltze linguistikoa euskaraz Ikastolak euskaldun eleanitzak hezi nahi ditu. Ikasleek Nafarroako bi hizkuntza ofi zialak menperatu behar dituzte (euskara eta gaztela-nia) eta ingelesaren ezagupen aurreratua lortu behar dute ere. Halaber, guretzat hain hurbila den frantsesa ikasi behar dute eta batzuentzat alemana aukera ona ere izango da.

Eleanitza den kurrikuluma. Gaur egun bost hizkun-tza lantzen dira ikastolan: euskara, gaztelania, ingelesa, frantsesa eta alemana.

Ingelesaren irakaskuntza goiztiarra (4 urtekin hasten dira ikasleak). Ikasleen adin tarte honetan duten errezta-sunaz baliatzeko helburuarekin ikasleak ingelesa ikasten 4 urtekin hasten dira, betiere ikuspegi komunikatibo ba-

tetik. Era honetan ingelesari eskeintzen zaion ordutegi konputoa handitzen da, planifi kazio integral baten bai-tan, 4-18 urte bitartean.

Eleanitz proiektua 1990 urtean hasi zen eta derrigo-rrezko hezkuntza osoan eramaten da aurrera, bi oinarrie-kin: irakasleriaren formakuntza eta material berritzaileak erabiltzen dituen metodologia komunikatiboa (President Awards 2006). Ikasketa prozesua ikaslearentzat esangu-ratsuak diren proiektuen bitartez garatzen da.

DBH3-4n Gizarte Zientzietan Geografi a eremua inge-lesez burutzen dute ikasle guztiek.

- English workshop. Batxilergoan eskeintzen den hautaz-ko irakasgaia da. Helburua ingeleseko maila indartzea da agiri ezberdinak lortzeko helburuarekin.

- Ingelesa indartzeko lan saioak. Orduz kanpoko saioak dira eta LHko 3. Zikloan eta DBH1-2n ematen dira zailta-sunak dituzten ikasleen maila hobetzeko.

Page 10: argibidea · Egitasmoa hau Haur Hezkuntzako 2. mailako ikasle guztie-kin burutzen da prebentzio neurri orokor bat bezala eta baita ere, banan banakako kasuetan, beharrezkoa den ikas-leekin

10

- Orduz kanpoko ingleseko saio bereziak burutzen di-tugu DBH4tik aurrera hizkuntza agiri ezberdinak eskura-tzeko.

- EOIDNArekin (Urrutiko Hizkuntz Eskola) akordio bat daukagu azterketen ahozko froga ikastolan bertan egite-ko eta baita ere azterketen formato eta edukien inguruko informazioa jasotzeko.

- Ingeleseko antzerkiak, hitzaldiak, natiboak diren irakas-leen partaidetza…

- Hizkuntzen Feria. Gabonen ostean burutzen da. Familiei inglesa hobetzeko egon daitezkeen aukera ezberdinen informazioa jasotzea du helburu: udalekuak, egonaldiak atzerrian…

Gaur egun nazioarteko bi elkartrukaketa ekimen burutzen ditugu. Bata Bretañako eskola batekin, eta bes-tea Washington D. C.-ko High School batekin.

Frantsesa. DBH1etik aurrera ikasleak frantsesa ikasten hasten dira eleanitz proiektu metodologikoaren baitan, ingelesarekin egin den modura.

Alemana, gaur egun, aukerazko irakasgaia da batxiler-goan. Ikasleriarentzat hastapeneko hurbilketa bat da eta etorkizunean oso praktikoa izan daitekeen aukera bat za-baltzen du.

Hizkuntza proiektua

2000. urtean Ikastolak Hizkuntza Proiektua abian jarri zuen. Honen bitartez helburu hauek dituen marko orokor bat ga-ratu da:• Ikastolako hizkuntza guztien trataera integratua egin (TIL):

hizkuntza irakaskuntzan erabiltzen diren ikuspuntu me-todologiko guztiak eta curriculumean hauen erabilpena-ren efektibitatearen hobekuntza bateratzeko asmoz.

• Ikastolako eremu pedagogiko zein instituzionalean ema-ten diren hizkuntza ekimenak aztertu.

• Irizpide amankomunetan oinarrituz, hezkuntza komuni-tatearen talde lana ahalik eta hoberen bete ahal izateko detektatutako hizkuntza beharrak modu sistematiko eta integratuan zuzendu.

• Ikasleen arteko eta irakasle-ikasleen arteko interakzioa indartu, ikasgela benetako eremu komunikatiboa bihurtu dadin.

Euskaraz Bizi

Euskararen erabilpena bultzatzeko eta ikasgelatik at heda-tzeko asmoarekin, hau da eremu ludiko eta informalean hain zuzen ere, Ikastola talde batek Euskaraz Bizi programa sortu zuen 1980. urtean (J.L. Gorostidi, 1991).Programa honen barruan motibazio kanpainak, eskolaz-kanpoko eta aisiladi jarduerak antolatzen dira ikasle, guraso eta familiei zuzenduta.

10

Page 11: argibidea · Egitasmoa hau Haur Hezkuntzako 2. mailako ikasle guztie-kin burutzen da prebentzio neurri orokor bat bezala eta baita ere, banan banakako kasuetan, beharrezkoa den ikas-leekin

11

Paz de Ziganda ikastolan aniztasuna ikasle guztientzat alda-gai aberasgarria dela ulertzen dugu.“Ikasle bat bera ere atzean ez geratzea” da gure prebentzio egitasmoaren ardatz nagusia. Hori dela eta, Haur Hezkun-tzatik hasita, prebentzio neurri orokor ezberdinak hartzen ditugu eta baita ere ikasleen zailtasun ezberdinei egokitu-tako banan banako neurriak.

ESTIMULAZIO EGITASMOA, taldeka:Prebentzioarako egitasmoa da non edozein ume jaiotzen denetik eman behar dituen garapen etapak lantzen diren. Dagokion maila eskuratzeak umearen burmuin garapena-rekin lotura zuzena izango du eta garapen hau 0-6 urte bi-tartean gauzatzen da.

BANAN BANAKO ESTIMULAZIO EGITASMOAK:Zailtasun fi siko edo/eta intelektualen bat identifi katzen den umeen trataerarako burmuin garapenean espezialista den aditu batekin egiten dugu lan, Madriletik datorrena diag-nostiko zehatz bat egiteko eta banan banako estimulazio programa bat diseinatzeko. Programa honen zati bat ikas-tolan gauzatzen da eta bestea familian bertan.

ENTZUMEN INTEGRAZIOARAKO TREBATZE EGITAS-MOAK:Egitasmoa hau Haur Hezkuntzako 2. mailako ikasle guztie-kin burutzen da prebentzio neurri orokor bat bezala eta baita ere, banan banakako kasuetan, beharrezkoa den ikas-leekin ikaslen ari diren maila kontutan izan gabe. Helburua entzumenaren kalitatea hobetzea da burmuinari kanal ho-netatik iristen zaion informazioa onena izan dadin.Programa ikastolan bertan burutzen da aparato berezi ba-tetaz baliatuz eta formazio egokia duten langileen eskutik.

LAGUNTZA GELA: Arrazoi ezberdinak direla eta, ikasteko zailtasunak dituzten ikasleei zuzen-duta dago laguntza gela.

Ematen den laguntza eta antolamendua eta-paren arabera ezberdina

da. Aurrera eramateko 2 orientatzaile, logopeda bat eta hezkuntza berezian adituak diren irakasle ezberdinak ditu-gu.

MATERIALAKIkastolak, ikaskuntza prozesu osoan zehar proiektu amanko-mun eta integratu bat eramaten du aurrera eta aldagai honek koordinazioa ahalbidetu ezezik, ikasle guztientzat kurrikulumaren barneraketa errezten du ere. Halaber, ku-rrikulum irekia izateak lorpen maila ezberdinak ahalbide-tzen ditu bai zailtasunak dituztenentzat eta baita eremu batean edo batzuetan ahalmen handia dutenentzat ere.

DBHko HELBURU MINIMOEN EGITASMOA:Gaur egungo gizarteak gero eta prestatuagoak dauden ikasleak eskatzen ditu eta ikasle hauek duten maila agiri ezberdinen bitartez adierazi beharra daukate. Horregatik ikastolak, beharrezkoa denean, kurrikuluma moldatu egi-ten egiten du ikasketa zailtasunak eta motibazio falta duten ikasleak ere, oinarrizkoa den DBHko tituloa lor dezaten eta era honetan modulo profesionalen bat ikasteko aukera izan ditzaten etorkizunean..era honetan modulo profesionalen bat ikasteko aukera izan ditzaten etorkizunean..

aniztasunaren trataera

Page 12: argibidea · Egitasmoa hau Haur Hezkuntzako 2. mailako ikasle guztie-kin burutzen da prebentzio neurri orokor bat bezala eta baita ere, banan banakako kasuetan, beharrezkoa den ikas-leekin

12

2 urteko gelak: hezkuntza gune bat

2 urteko geletan hasten da gure ikasleen eskolarizazioa, bertan hasiko baitira garatzen Haur Hezkuntza osoan aurre-ra eramango diren hezkuntza proiektoak:

• Murgiltze linguistikoa• Estimulazio programa• Ulises programa• Gai bakoitzeko helburuak

Gela hauek baliabide pertsonal eta material bereziaz horni-tuta daude, giroa eta atenzioa hobetze arren, haurrak ziur eta lasai sentitu daitezen. Haur hauen adinaren ezaugarriak kontutan izanik, jarduerak eta espazioen banaketa beraien interesa eta gaitasunetara guztiz egokituak daude. Horreta-rako eskeintzen dugu:

• 2 irakasle talde bakoitzeko• Gela handiak non espazioen banaketa oso azterturik

dagoen: bere komuna, motrizitate esparrua, irakurketa txokoa, jolas txokoa eta amankomuneko espazioak.

• Haur Hezkuntzako ikasleentzako jolas lekua.• Ordutegi malgua, hezkuntza programa osoa goizez ga-

ratzen delarik.• Bazkaria eta siesta gela berean.

Haur Hezkuntza

Haur Hezkuntzaren xederik garrantzitsuena haurraren garapen kognitiboa, emozionala, motorea, komunikatiboa eta soziala lortzea da. Paz de Ziganda ikastolak eremu guzti hauek era globalizatuan lantzen dituen Hezkuntza Proiek-tua garatzen du, betiere ikasle bakoitzaren izaera errespe-tatuz.

Arreta handia eskeintzen diegu: • Garapen afektiboari• Mugimendua eta jolasari• Gorputz kontroleko ohiturei• Komunikazio eta hizkuntza arloko adierazpenei• Ikastolako elkarbizitzari• Ingurunearen ezaugarri fi siko eta sozialei

MURGILTZE EREDUAIkastolara etortzen hasten diren ume gehienek ez dakite euskeraz. Hau dela eta, linguista adituen babesa eta 50 ur-teko ibilbidea duen euskararen murgiltze prozesua gauza-tzen dugu ikastolan.

hezkuntza etapak

Page 13: argibidea · Egitasmoa hau Haur Hezkuntzako 2. mailako ikasle guztie-kin burutzen da prebentzio neurri orokor bat bezala eta baita ere, banan banakako kasuetan, beharrezkoa den ikas-leekin

13

Ikaslea pixkanaka euskara barneratzen dihoa baldin eta erreferente argiak izaten dituen. Horrela irakasleak gauza-tzen duen metodologia komunikatiboan oinarrituta, eta umeari ziurtasuna ematen dion giro atsegina sortuz, ikaslea oharkabe hizkuntza menperatzen joaten da era mailakatu batean.

INGELESAEuskaran erabiltzen den ikuspegi arrakastatsuaz baliatuz Haur Hezkuntzako 2. Mailan inglesa lantzen hasten gara. Ikasleak eguneroko kontaktua izaten hasten dira betiere ikuspegi komunikatibo batetik abiatuta.Europa mailan saritua izan den Eleanitz proiektuak ikasleen ibilbide osoan du jarraipena eta prozesuaren bukaeran lor-tzen diren emaitzak egindako lanaren arrakastaren adieraz-garriak dira.

METODOLOGIAREN EZAUGARRIAK: URTXINTXA• Haurra bere osotasunean hartzen duen proiektua.• Gaitasunen garapenean oinarritua. Pertsonaren gai-

tasun orokorren (gaitasun kognitiboak, oreka pertsona-lezkoak, motoreak, komunikatiboak eta gizarteratzekoak) garapena lehenetsi egiten du proiektuak, horiek baitira haurraren garapen orekatuaren eta ezagutzaren jabe-tzearen oinarriak.

• Ikaskuntza esanguratsua eta ikasle aktiboaren bila. Haurraren bizipenean, esperientzian eta jolasen testuin-guruan txertatutako ikas prozesua, haurra gatazka kogni-tiboen aurrean jarri eta ikaskuntzaren eraikuntza autono-moa eta konpartitua bultzatuz.

• Aniztasuna errespetatzen duena. Haurren garapen prozesu indibidualak errespetatzeko eta aberastasun itu-rri bezala tratatzeko, ikasmaterial irekia, egokitzapenak errazteko pentsatua, hainbat zailtasun mailetako propo-samenak eskainiz, jarduera, eduki edo helburuetan auke-raketa edo aldaketak egiteko bideak erraztuz eta meto-dologiazko gogoetak eginez.

• Balioen eta jarreren hezkuntzarekin konprometitua. Ikasleen prestakuntza integrala baloratzen du proiektuak, unibertsalak eta funtsezkoak diren printzipioen hezkun-tzari (eskubideen berdintasuna, lagunkidetasuna, justizia, osasunaren balorazioa, askatasuna) arreta berezia, siste-matikoa eta kontzientea ematen diona.

• Euskal Herri osorako egina Jatorriz euskaldun nahiz er-daldun diren haurrak euskaraz eta curriculum bateratuan hezteko proposamena.

• Curriculumaren euskal dimentsioari garrantzia ema-ten diona. Euskal kultur ondarea gorde eta luzatzeko kon-promisoa gure gain dugula, euskal kulturaren elementu bereziak sistematikoki landu eta esplizituki adierazten

Page 14: argibidea · Egitasmoa hau Haur Hezkuntzako 2. mailako ikasle guztie-kin burutzen da prebentzio neurri orokor bat bezala eta baita ere, banan banakako kasuetan, beharrezkoa den ikas-leekin

14

dira ikasmaterialean. Haurrak bere inguruko agerpen kul-turalekiko interesa eta errespetuzko jarrera garatu dezan, interesgune en testuingurura ekarrita, tradiziozko abes-tiak, olerkiak, esaera zaharrak, euskal artistek egindako hainbat lan plastiko, egungo literaturaren adierazle ba-tzuk, musika, festak, folklorea, mitologia… eskaintzen dira.

• Euskalduntasunetik abiatuz, kultura unibertsalerako bidea egingo duena. Gure proiektuak euskaldun izaera abiapuntu izanik, kultura unibertsalaren aniztasunaren eta aberastasunaren partaide egin nahi ditu ikasleak.

PREBENTZIO LANA“Ume bat bera ere ez dadila atzean geratu” lelopean ikasto-lan prebentzio lanaren planifi kazio sistematikoa eramaten dugu aurrera. Ikastolak orain dela 15 urte Madrilgo Neocor-tex zentrutik datorren burmuinaren garapenean aditua den espezialista batekin lan egiten du (Maria Lopez).

Aholkularitza espezializatu honek, irakasleriaren lanarekin batera, garapen zailtasunak garaiz identifi katzeko aukera ahalbidetzen digu eta, jarraian, ikasle bakoitzaren beharrei egokitutako hobekuntza programak burutzen ditugu, ikas-tolan eta familian.

Informazioaren sarbideak (ikusmena eta entzumena berezi-ki), garapen motorearekin batera funtzeskoak dira umearen garapenean eta arazoak lehenbailehen identifi katzea neu-rriak garaiz hartzeko aukera ematen digu.

Ikuspegi honetatik abiatuta ikastolak profesional talde es-pezializatua du aniztasunaren trataerari erantzun egokia emateko helburuarekin.

Halaber, gure eredu eleanitzean entzumena aldagai eraba-kiorra denez 4 urteko ikasle guztiek entzumen integrazio-rako entrenamendua burutzen dute.

Lehen Hezkuntza

TXANELATxanela proiektua derrigo-rrezko Lehen Hezkuntzako

ikasmateriala da. Haur Hezkuntzan Urtxintxa proiektuare-kin hasitako ibilbidearen jarraipen modura aurkezten den proiektu honek, bi etapen arteko zubi lana batetik eta Lehen Hezkuntzaren oinarriak fi nkatzen laguntzearena beste-tik ditu helburu. Lehen Hezkuntza etapa zabala den hei-nean (6-12 urte), eta ziklo bakoitzak bere zeregina duenez hezkuntza-prozesuan, hauen arteko eta beste etapekiko loturak zainduaz curriculum-eskaintza koherente, bateratu eta egokia eskaintzeko asmotan sortua da.Lehen Hezkuntzako proiektuak, TXANELA proiektuak alegia, Haur Hezkuntzako URTXINTXA proiektuak biltzen dituen hainbat ezaugarri gordeaz, haurren garapena sustatzeko elementu berriak ere eskaintzen ditu, IKT konpetentziak ho-rien artean. TXANELA PROIEKTUAK, besteak beste, honako ezaugarriak lituzke:

Ezaugarri nagusiak

Haurra bere osotasunean hartzen duen proiektua • Gaitasunen garapenean oinarritua• Ikaskuntza esanguratsua eskaintzen duena eta ikasle akti-

boaren bila dabilena• Haurraren etengabeko motibazioa bultzatzen duena• Aniztasuna errespetatzen duena• Balioen eta jarreren hezkuntzarekin konprometitua

Euskal Herri osorako egina • Herrialde guztietako erreferentziak jasotzen dituena• Jatorriz euskaldun nahiz erdaldun diren haurrak euskaraz

eta curriculum bateratuan hezteko proposamena• Curriculumaren euskal dimentsioari garrantzia ematen

diona

14

Page 15: argibidea · Egitasmoa hau Haur Hezkuntzako 2. mailako ikasle guztie-kin burutzen da prebentzio neurri orokor bat bezala eta baita ere, banan banakako kasuetan, beharrezkoa den ikas-leekin

15

• Euskalduntasunetik abiatuz, kultura unibertsalerako bi-dea egiten duena

Diseinu bateratu eta eraginkorra • Derrigorrezko Hezkuntzarako curriculum deskribapen

bateratua• Hezkuntza asmoak argi eta zuzen azaltzen dituena• Irakasleen berrikuntzaren eta trebakuntzaren bultzatzai-

lea• Edukiak lantzeko era askotako euskarriak integratzen dí-

tuen proiektua

Zehar lerroak • Sexu-berdintasunerako hezkuntza eta hezkidetza• Giza eskubideak, harremanak eta Bake Hezkuntza• Osasun Hezkuntza• Kontsumorako Hezkuntza• Gizarte-komunikabide Hezkuntza• Bide-Hezkuntza

Irizpide metodologikoak • Globalizazioa• Ikuspegi eraikitzailea• Lan kooperatiboa• Denboraren, espazioaren eta baliabideen ustiaketarako

orientabideekin• Gurasoekiko harremanak bideratzeko proposamenekin

Derrigorrez landu beharreko irakasgaietaz aparte, Lehen Hezkuntzako ikasleek xake, dantzak eta 6. mailan bertso-laritza egiten dute, formakuntza osoago bat lortzeko hel-buruarekin.

Derrigorrezko Bigarren Hezkuntza

Zer da EKI? EKI proiektua ikasmaterial berri eta berritzailea da. Euskal Curriculuma garatzen du, konpetentzietan oinarrituta eta integrazioaren pedagogiaren bitartez. Integrazioaren peda-gogiak, edukien erreproduzio soiletik haratago doa. Ezagu-penak benetan barneratzeko ikasi diren testuingurutik ate-ra eta mobilizatu behar dira benetan ikasleak bereganatu ditzan.

EKI material berriok Integrazioaren Pedagogia hautatu dute, irakasleek errazago irakasteko, ikasleek eraginkorra-go ikasteko eta gurasoek prozesu horretan esku hartzeko. Egoerei irtenbideak aurkitzen ikasi behar du ikasleak, ikasi-takoa egoera berrietan baliatzeko. Benetako egoera esan-guratsuen aurrean jarrita, ikasleek egoera horietan behar dituzten baliabideak bilatzen eta erabiltzen ohitu behar dute; irtenbideak aurkitzen saiatu, bakarrik eta lan taldean moldatu, arazoen soluzioa erdietsi eta egoera berrietan ika-si dutena baliatu.

Pertsonaren garapen osoa (norbanako, gizartekide eta izadikide gisa) lortu ahal izateko oinarri sendoak fi nkatzea bilatzen du; euskal kultur espezifi koaren eta unibertsalaren oinarriak eskuratzea; ondorengo ikasketak egiteko eta lan munduan aritzeko prestatzea; eta bizitza osoan zehar ikas-ten jarraitzeko prestatzea.

EKI konpetentzietan oinarrituta dago. Europako zuzenta-rauek ezarri dute irakaskuntzak konpetentzietan oinarritu behar duela. Dagoeneko ez da nahikoa jakintza akade-

laritza egiten dute, formakuntza osoago bat lortzeko hel-buruarekin.

Page 16: argibidea · Egitasmoa hau Haur Hezkuntzako 2. mailako ikasle guztie-kin burutzen da prebentzio neurri orokor bat bezala eta baita ere, banan banakako kasuetan, beharrezkoa den ikas-leekin

16

mikoa eskuratzea. Edozein bizitza-egoeratan konpetentea izatea lortu behar du ikasleak; pentsatzen eta ikasten, ko-munikatzen, elkarrekin bizitzen, norbera izaten eta egiten eta ekiten jakin behar du.

EKI proiektuak, halaber, euskara ardatz duen hizkuntzen planteamendu integratua bultzatzen du (euskara, inglesa era gaztelania).

Bi euskarritan aurkezten da EKI proiektuaren materiala, pa-perean eta digitalean. Era berean, EKIgunea web orrialdea garatu da, euskarri digitalak biltzen dituen txokoa. Bi euska-rriak ez dira banaka aurkezten, elkarren osagarri gisa baizik, ikasleek IKTren konpetentzietan eta ezagutzan sakon deza-ten.

DBH1erako prestatutako proiektuaren barruan sei alor jo-rratzen dira: Euskara eta Literatura, Lengua Castellana y Lite-ratura, English, Matematika, Gizarte Zientziak eta Naturaren Zientziak.

Ekiguneak, EKI proiektuaren webguneak, euskarri digitalak biltzen ditu: audioak, bideoak, animazioak, irudiak, jarduera osagarriak, konpetentzia digitala lantzeko fitxak eta infor-mazio-testuak.

Informazio gehiago www.ikaselkar.com/eki

Ikasle bakoitzak bere chromebook propioa du eta google drive-ren bitartez irakasleekin espazio virtual bat konparti-tzen dute. Arbel dijitalak baliabide aberasgarria bihurtu dira ere gela barruko jarduerak dinamizatuz.

Batxilergoa

2012-2013 ikasturtean ikastolaren aspaldiko nahia erdietsi genuen. Ikastolako batxilergoko ikasleen lehenengo pro-mozioa abian jarri zen.Batxilergoak 2 modalitate ditu:

1. ZIENTZIAK ETA TEKNOLOGIA BATXILERGOA, 2 adarrekin: • Osasun Zientziak• Zientziak eta Injenieritza

2. GIZA ETA GIZARTE ZIENTZIAK BATXILERGOA, beste 2 adarrekin:• Gizarte Zientziak • Giza-Gizarte Zientziak

Orientazio lana eta aholkularitza (akademikoa eta pertsona-la) gure batxilergoaren ezaugarri bereizgarriak dira.

Selektibitateko emaitzak ikastolan urteetan zehar egindako lan guztiaren adierazle bat dira, besteak beste.

Page 17: argibidea · Egitasmoa hau Haur Hezkuntzako 2. mailako ikasle guztie-kin burutzen da prebentzio neurri orokor bat bezala eta baita ere, banan banakako kasuetan, beharrezkoa den ikas-leekin

17

Ikastolako webgunea, gero eta gehiago ikastola eta fami-lien arteko komunikazioarako espazioa bihurtzen ari da (www.pazdezigandaikastola.net).

Besteak beste, ikastolako zirkular guztiak bertan eskuragarri daudela aipagarria da, eta eskuragarri daude ere ikastolako antolamendu mailako hainbat elementu.

Bertan liburu gorria ere eskuratu dezakezue, ikasturtearen gida liburua dena. Ordutegiak, egutegia, orduz kanpoko ekintzak, eta oro har, beharrezkoa den informazio guztia laburbilduta agertzen da liburuxka honetan.

Era berean Lehiotik aldizkaria hiruhilabetekoan behin ka-leratzen dugu. Ikastolarekin lotura duten berri eta ekimen

aipagarrienak, elkarrizketa interesgarriekin batera, osotzen dute gure aldizkaria.

Ikastolako blogean, http://zigandaleihotik.blogspot.com.es/, ikastolako egunerokotasunean ikasleek burutzen dituz-ten jardueren berri izan dezakezue

Halaber, aipagarria da “ohiko galdera” izeneko eremuan, (http://www.pazdezigandaikastola.net/es/comunicacio-nes/preguntas-frecuentes) zein liburu gorrian, ikastolako estamentu ezberdinekin harremanetan jartzeko informa-zioa eskuragarri dagoela.

Facebook-eko helbidea hauxe da: https//www.facebook.com/PazDeZigandaIkastola

Gurasoen partaidetzarako ohiko batzordeetaz gain - Erre-ktore Kontseilua eta Eskola Kontseilua- ikastolan gelako gu-raso ordezkarien funtzioa dugu, helburu bikoitza duelarik:

• Alde batetik, ikastolan lantzen denaren ikuspegi orokor bat izateaz arduratzen dira iradokizunak egin ahal izateko eta euren taldearen proposamenak bideratzeko.

• Bestetik, partaidetza sustatzen ahalegintzen dira ikasto-

lak proposatzen dituen ekimenak indartuz. Gela bereko gurasoen elkar ezagutza garrantzitsua da eta ezagupen horretatik abiatuta ekimen ezberdinak aurrera atera daitezke. Denok batera ikasleen arteko elkarbizitza ere hobetzea lortu dezakegu, ikastola barruan zein kanpoan.

Era berean, kooperatibisten eskaerei erantzuna emanez, behin behineko lan komisioak era daitezke beharra izaketen eremuak hobeto kudeatzeko helburuarekin.

komunikazioa

partaidetza

Page 18: argibidea · Egitasmoa hau Haur Hezkuntzako 2. mailako ikasle guztie-kin burutzen da prebentzio neurri orokor bat bezala eta baita ere, banan banakako kasuetan, beharrezkoa den ikas-leekin

18

guraso eskolaGurasoen intereso gaiak jorratzeko hitzaldi eta tailer ezber-dinak burutzen dira etapa guztietan. Egitasmoa urteko erre-bisatzen da gelako guraso ordezkarien partaidetzarekin eta guraso talde bat ere badago (Hazi Hezi taldea), ikastolako zuzendaritzarekin batera, hitzaldi eta jarduera ezberdinak antolatzen dituena.

Gaiak inteligentzia emozionala, mugak finkatzearen garran-tzia, teknologia berrien arriskuak, euskararen erabilera, eta bestelakoak izaten ohi dira.

JantokiaIkastolako jantokia elikadura orekatu eta osasuntsua eskeini ezezik ohitura eta jokabide zuzenetan hezteko gune bat ere bada.

Horretarako giza baliabide eta materialetaz gain, familiek etxean lantzen duten bezelaxe , era mailakatuan garrantzi-tsuak diren ohiturak lantzen ditugu, hala nola, garbitasuna, ordena, autonomia, errespetoa eta lankidetza.

Jarraipena egunez egunekoa da jokabideari dagokionez eta baita ere elikadura ohitura egokiei dagokionez.

Hau guztia aurrera eramateko jantokiko jarraipen hurbila egiten dugu, 2 urteko gelan egunez egunekoa eta gainon-

tzekoetan hiruhilabeteka. Salbuespeneko kasuren batean portaera eskasa balego familiari segituan komunikatzen zaio.

Haur Hezkuntzako ikasleriak (Haur Hezkuntzako 3. mailako salbuespenarekin) Haur Hezkuntza eraikuntzako jantokian bazkaltzen du; gainontzekoek jantoki handian bazkaltzen dute.

Janaria ikastolan bertan egiten da, Aramark enpresaren es-kutik, eta menuak elikaduran adituak direnen aholkularitza-pean egiten dira.

Alergiak, intolerantziak eta gaixoaldi arruntetarako dieta be-reziak kudeatzeko protokoloak ditugu.

zerbitzuak ikastolan

Page 19: argibidea · Egitasmoa hau Haur Hezkuntzako 2. mailako ikasle guztie-kin burutzen da prebentzio neurri orokor bat bezala eta baita ere, banan banakako kasuetan, beharrezkoa den ikas-leekin

19

Kirol jarduerak

Futbito Saskibaloia Multikirolak

Xake Patinajea Judo

Mendi taldea Pala Volley ball

Taebo Gimnasia Bestelakoak

Kultur eta musika jarduerak

Abesbatza Trikitixa Pandero

Dantza Antzerkia Txistu

Marrazketa Gitarra Erraldoiak

Mekanografi a Errobotika

Hizkuntzak

Euskara B2-C1 Ingelesa B1-B2 Ingelesa errefortzua (LH5-6)

Euskara gurasoentzako Ingelesa Ingelesa-errefortzua (DBH 1-2)

(aho adierazpena)

AutobusakAutobus ibilbide ezberdinak daude baina ikasturtero era-biltzaileen arabera moldatzen dira. Ibilbideak webgunean eskuragarri dituzue.

Badago zerbitzu honen erabilera murriztua egiteko aukera. Interesa duzuenok ikastolako idazkaritzan galdetu dezake-zue.

Orduz kanpoko ekintzakIkastolan orduz kanpoko jarduera ezberdinak proposatzen dira, 3 eremu nagusietan banatzen direnak:

• Kirol jarduerak• Jarduera kulturalak eta musikalak• Hizkuntzak

Orduz kanpoko jarduerak Hezkuntza Proiektuaren luzapen bat bezala ulertzen ditugu, eta ondorioz, lantzen diren ba-loreak eta sustatzen den ikuspegi hezitzailea ohiko kurriku-lumean lantzen denarekin bat dator.

Jarduera bakoitzaren ezaugarriak ikastolako web gunean eskuragarri dituzue: (www.pazdezigandaikastola.net).

Jarduerak urritik maiatzera burutzen dira.

HaurtzaindegiaHaur Hezkuntza eta Lehen Hezkuntzako ikasleriarentzat haurtzaindegi zerbitzua dago 8etatik 9etara, egunero.

LiburutegiaLiburutegia erabilgarria dago jarraian zehazten den ordu-tegian:

Urritik maiatzera:Astelehen-astearte-ostegun eta ostiraletan: 15:00 - 17:30Asteazkenetan: 14:15 - 16:30Bertan sarbide mugatua duten bi ordenadore erabilgarri daude.

Page 20: argibidea · Egitasmoa hau Haur Hezkuntzako 2. mailako ikasle guztie-kin burutzen da prebentzio neurri orokor bat bezala eta baita ere, banan banakako kasuetan, beharrezkoa den ikas-leekin

20

instalazioakIkastola 1995etik aurrera zonalde honetan kokatuta dago. Era mailakatu batean instalazioak hobetu ditugu eta gaur egun independienteak diren lau eraikuntza ditugu:

• Eraikuntza nagusia• Haur Hezkuntzako eraikuntza• Batxilergoko eraikuntza• Kiroldegia