«Gure arrakalak identifikatu eta azaleratu nahi ditugu» · Horren ara-bera, egunero etapak...

8
IÑIGO TERRADILLOS OSTEGUNA 2019/06/27 7. urtea, 1.082. zenbakia 107,6 fm www.ataria.eus «Gure arrakalak identifikatu eta azaleratu nahi ditugu» MALENTXO ZEBERIO ETA MAITANE IRUIÑ ARRAKALAK TALDEA Bertsioak abesteari utzi dio tolosar bikoteak, eta euren abesti propioak sortu dituzte Arrakalak proiektuan; gaur, Ibarrako Galtzaundi tabernan eskainiko dituzte // 3 Orain arteko 62 greba egunei, beste 26 egun gehitzea erabaki dute Gipuzkoako zahar etxeetako emakume langileek uztailaren 12ra bitarte greban jarraituko dute. Tartean, kanpaldi bat egingo dute // 2 Tolosako Iurramendi egoitzan egin zuten geldialdia, gero Villabonara joateko. J. A. Asteasu, Urkizu Leaburu eta Larraitz, sanpedroei begira // 4-5 BERASTEGI V. ATARIA PILOTA TXAPELKETAKO FINALAK, ETZI // 6-7

Transcript of «Gure arrakalak identifikatu eta azaleratu nahi ditugu» · Horren ara-bera, egunero etapak...

Page 1: «Gure arrakalak identifikatu eta azaleratu nahi ditugu» · Horren ara-bera, egunero etapak burutzen ari diren langileak aldatzen doa-zela dio. Eraikin judizialetako garbitzaileek

IÑIG

O TE

RRAD

ILLOS

OSTEGUNA2019/06/27 7. urtea, 1.082. zenbakia107,6 fmwww.ataria.eus

«Gure arrakalak identifikatueta azaleratu nahi ditugu»MALENTXO ZEBERIO ETA MAITANE IRUIÑ ARRAKALAK TALDEABertsioak abesteari utzi dio tolosar bikoteak, eta euren abesti propioak sortudituzte Arrakalak proiektuan; gaur, Ibarrako Galtzaundi tabernan eskainiko dituzte //3

Orain arteko 62 grebaegunei, beste 26 egungehitzea erabaki duteGipuzkoako zahar etxeetako emakume langileekuztailaren 12ra bitarte greban jarraituko dute.Tartean, kanpaldi bat egingo dute //2 Tolosako Iurramendi egoitzan egin zuten geldialdia, gero Villabonara joateko. J. A.

Asteasu, UrkizuLeaburu etaLarraitz,sanpedroeibegira //4-5

BERASTEGIV. ATARIA PILOTA TXAPELKETAKO FINALAK, ETZI //6-7

Page 2: «Gure arrakalak identifikatu eta azaleratu nahi ditugu» · Horren ara-bera, egunero etapak burutzen ari diren langileak aldatzen doa-zela dio. Eraikin judizialetako garbitzaileek

Banatzailea

Tolosaldea.34 urteko mutil gazteaalmazeneko lanak, banaketa edokamioi txikiarekin lan egiteko prest.CAP eta karretillero karnetak. Lane-rako gogoarekin. 618 254 960.

IRAGARKI LABURRAK

02 TOLOSA GIZARTEA 107.6 fm • www.ataria.eus OSTEGUNA, 2019ko ekainaren 27a

Bederatzi hilabetekoborrokari jarraipena,Gipuzkoan zehar Orain arteko 62 greba egunei, beste 26 gehitzea erabakidute probintziako zahar etxeetako emakume langileek,uztailaren 12ra bitarte. Tartean, kanpaldi bat egingo dute.

Josu Artutxa Dorronsoro

2016ko abenduan amaitu zenaurrez sinatuta zuten hitzarme-na. Handik hilabetera, Negozia-zio Mahaia osatu zuten, sindika-tuetako kideek euren proposa-menak aurkeztu zituztelarik.Horrela, urtebete igaro zuten el-kar adostu nahian. Iazko udaraaurretik, baina, ELAko kideakNegoziazio Mahaia alde baterauztea erabaki zuten, patronalakeurak proposatutakoa ziurtatzenez zuelako. Ondorioz, irailaren28an ekin zieten lanuzteei. Ho-rrela, hilabetero geroz eta egungehiagoz utzi zioten lan egiteari,Gabonak bitarte.Bitarte horretan, ELA sindika-

tuarekin elkartzeko esan zionforu aldundiak patronalari. «Hi-tzarmen on bat lortzean, be-raiengana joateko, eta eurak fi-nantzatuko zutela aitortu zigu-ten. Foru aldundira joandakoan,baina, guri ordaintzeko dirurikez zutela adierazi ziguten. Horibaino larriagoa izan zen patro-nalarekin sinatu beharreko akor-dioaren dokumentua faltsifikatuizana, ELAk patronalarekinegindako akordioaren ordez,bere proposamena zela jarriz.Ondoren, hori salatu genuen»,aitortzen du Ana Merchan ELAsindikatuko kideak eta Ordizia-ko zahar etxeko langileak.Mahaian ez daudenez, greba

egunak areagotzen joan direla

dio. Hauteskundeak ere helduziren gerora. Orain, Batzar Nagu-siak eratuko dituzte. «Horrezgain, greba deialdia egitean, be-harrezkoa da erregistrora joatea.Honi buelta bat ematea beha-rrezkoa zela eta, foru aldundia,patronala eta sindikatua mahaiberean elkartzea proposatu ge-nuen. Hilaren 12an plazaratu ge-nuen deialdia, baina aldundia ezzen azaldu. Hurrengo negozia-keta uztailean izango da». Aurreko astean ekintza ezber-

dinak egin zituzten, garbitzailebakoitzak bere eskualdean.Orain, 6 etapako ibilbidea egitendihardute Gipuzkoan zehar. As-telehenean hasi ziren, Donostia-tik Oreretarainoko bidea eginez.Asteartean, Getariatik Zumaiarajoan ziren. Atzo, berriz, TolosakoIurramendi zaharren egoitzatik,

Villabonako Malkar plazaraino-ko bidea egin zuten. Gaur, Eiba-rren eta Elgoibarren egongo dira.Bihar, Beasainen eta Ordizian.Larunbatean, IntxaurrondotikGipuzkoako Foru Aldundiarenegoitzaraino jaitsiko dira. Uztai-laren 4an, 5ean eta 6an, berriz,Donostiako Bulebarrean bildukodira, kanpaldi bat egiteko.Bi orduko martxak izaten ari

dira, eta etapa bakoitzean, zaharetxeen ingurutik igarotzeko as-moa dute, batez ere, bertakoakegoeraz jabetu daitezen. Horrelaegin zuten, atzo, Iurramendin el-kartutako 50 bat garbitzailek.«Asteartean, gehiago izan ginen.Bizi dugun egoerari aurre egite-ko modu onena iruditzen zaigu».Greban dauden bitartean, 70-

80 bat langile ari dira gutxienekozerbitzuan lanean. Horren ara-bera, egunero etapak burutzenari diren langileak aldatzen doa-zela dio. Eraikin judizialetakogarbitzaileek Garbialdirekin lor-tu berri duten akordioaren ingu-ruan, berriz, honakoa dio: «Inda-rra ematen digu horrek, hurren-goak gu izango garelako».

Atzo, Tolosako Iurramendi egoitzan egin zuten geldialdia langileek. J. A.

Garbialdirekinakordioa lortu duteeraikin judizialetakogarbitzaileekKale garbitzaileekiko soldata arrakala%70 murriztea lortuta, bederatzihilabetez luzatu den greba utzi dute.

Erredakzioa

Garbialdi enpresak kudeatzendu garbiketa zerbitzua Gipuzko-ako epaitegi eta ertzain etxeetan,Eusko Jaurlaritzak esleituta. As-teartean lortu zuten enpresa etagarbitzaileak ados jartzea. Beraz,langileek bertan behera utzi duteirailean hasitako greba.Akordioan jasotakoaren ara-

bera, kale garbitzaileekiko dutensoldata arrakala %70 murriztukozaie epaitegietako eta ertzainetxeetako garbiketa langileei.Horrez gain, Garbialdik aitortudie baldintza toxiko eta lan neka-garrietan aritzen direla; ondo-rioz, soldata osoaren %20 beste-ko gehigarri bat izango dute.

Grebalariek batez ere kale gar-bitzaileen aldean jasaten dutensoldata arrakala ezabatzea eska-tu dute mobilizazioetan. ELAksalatu duenez, gaur egun eraikinjudizialetako langileek kalekogarbitzaileek baino %7 gutxiagoirabazten dute, eta polizia etxee-takoek, %13 gutxiago. Kalekoenaldean, epaitegietakoa eta er-tzain etxeetakoa «sektore femi-nizatuagoa» dela nabarmendudu sindikatuak: %95 dira emaku-meak (kalean, %80 gizonak).Grebak iraun duen artean, sa-

kon garbitu gabe egon dira Gi-puzkoako ertzain etxeak etaepaitegiak. Irailean hasi zutengreba langileek, eta ordutik no-nahi pilatu da zikinkeria.

Atzo hasi zirenlanuzteekingrafikagintzasektorekolangileak

Gaur manifestazioa egingodute, 12:00etan, TolosakoTrianguloa plazatik hasita.Oraingoz, %80kojarraipena izan du.

Erredakzioa

Grafikagintzan lehen greba egu-na eta papergintzan hirugarreneguna dute. Papergintza sektore-ko %90a ari da greba egiten, pro-dukzioa erabat geratuz eta Gi-puzkoako grafikagintza sektore-an %80ko jarraipena izan du.Bi sektore hauetako langileek

argi adierazi dute ez dutela onar-tzen Adegiren «jarrera immobi-lista». LAB sindikatuak salatuduenez, «Adegik ez du negozia-tzeko borondaterik, hitzarme-nak edukiz betetzeko asmorikere ez eta, gainera, jarrera agin-tzaile eta erasokorrarekin jarrai-tzen du». Helburu horrekin, bisektoretako langileak Adegirenaurrean elkarretaratu ziren atzo.

Txirrindulari batekharrapatutakoboluntarioa hil daTOLOSA // XLII. Jose Mari Anza-ren Oroimenezko afizionatumailako txirrindulari lasterke-tan, helmugara iristear zirela,Leaburutik behera jaisterakoanizan zen ezbeharra Amarotzekobidegurutzean. Javier Goenagaboluntarioa, Oriakoko lehenda-karia izandakoa, bidegurutzeaegiten ari zen eta tropeltxo bate-ko azken txirrindulariak jo zuen.Lurrera erortzerakoan buruankolpea hartu eta konorterik gabegeratu zen. Bihotz-biriketakobizkortzea (erreanimazioa) ber-tan egin zioten. «Larri» eramanzuten ospitalera, eta atzo hil zen.

Alkoholari buruzkohitzaldia, gaurTOLOSA // Tolosako AlkoholikoAnonimoen Uzturre taldeak,gaur, bilera irekia egingo du Cor-pus Christiko (Kondeko aldapa)aretoetan, 19:30ean, alkohola-ren eta bere ondorio eta irtenbi-deen inguruan hitz egiteko. Al-koholismoari buruzko informa-zioa eskuratu nahi duen orogonbidatzen dute saiora.

Page 3: «Gure arrakalak identifikatu eta azaleratu nahi ditugu» · Horren ara-bera, egunero etapak burutzen ari diren langileak aldatzen doa-zela dio. Eraikin judizialetako garbitzaileek

Iñigo Terradillos Gaztañaga

Bertsioak kantatzetik eurenabesti propioak egin eta eskain-tzeko pausoa eman du Malen-txo Zeberio eta Maitane Iruiñekosatutako bikote tolosarrak.Arrakalak izena eman dioteproiektuari eta gaur IbarrakoGaltzaundi tabernan ariko dira,19:00etan.Soldata arrakala handiagoadela emakumeak gehiengoadiren lanbideetan irakurriberri dugu. Zuen taldeari ja-rri diozuen izenaren arra-zoietako bat izan daiteke?Maitane Iruiñ. Izan daiteke.Arrakalak izena metafora mo-duan ulertzen dugu. Gure kez-ka, interes eta ezinegonak isla-tzen dituen zerbait da; albistehori bada arrakaletako bat.Malentxo Zeberio. Gauzak al-datzen saiatzeko grinarekinhartzen ditugu horrelakoak.Proiektu honekin gure arraka-lak identifikatu, izena jarri etaazaleratu nahi ditugu. Erre-minta bat da arrakala hauek al-datzen saiatzeko.Txikitatik zaudete musikarilotuta, baina, berezkotik ereizan behar al da?M.Z.Musikaria jaio egiten delaesaten da maiz, baina, lan han-dia egin behar da musikariaizateko. Ez da hainbeste dohai-na izatea, nire ustez, beste gau-za guztiak bezala landu eginbehar da. Egia da zuri musika

asko gustatzen bazaizu eta uneoro musikarekin kontaktuanbazaude gehiago lantzen duzu-la. Nire kasuan, txiki-txikitatikaitaren pianoaren ondoanegon naiz.M.I.Etxetik jaso dugu musika-rekiko sentsibilitate berezi bat,horrek eragina dauka, eta es-kertzeko zerbait da. Baina, ho-rrek ez du kentzen atzetik da-goen lana.Abestien bertsioak joz ikusizaituztegu, baina, orain zuekeginikoekin hasiko zarete.M.Z. Kontzertu baterako pres-tatzen ari ginela, konturatu gi-nen bertsioak egiteak ez gin-tuela hainbeste motibatzen.Beti betikoa jotzen nekatu eginginen, eta gurea den zerbaitsortzea pentsatu genuen. En-tsegu horretan gure proiektua-ren zutabeak finkatu genituen.Ordutik koaderno batean el-karbanatzen egon gara gureezinegonak. Gero audioen bi-tartez melodiak elkarri bidalizaritu gara. Eta horrela joan garaosatzen dena.M.I.Askapen moduko bat ereizan da proiektua. Entsegu har-tatik aurrera barruan genuenguztia joan gara pixkana atera-tzen. Adierazteko modu des-berdinak ditugu, baina, gurebizitzako etapa honetan moduhonetan adierazteko beharrasentitu dugu. Gure bizipenaketa kezkak gorpuzteko prozesubat izan da Arrakalak.

Arrakalak beti al dira negati-boak?M.I.Hormetan ateratzen direnpitzadurak dira arrakalak. Bidebat egiten doa, eta bizitzarenbidearekin konpara daiteke. M.Z. Gure artean eztabaidatudugun zerbait izan da. Ez dirabete beharreko zerbait. Hutsu-ne edo arrakala horiek identifi-katu eta lanketa bat egitearekinagian nahikoa da.Eta nola ulertzen duzue mu-sika?M.Z. Ez dut geldi dagoen zer-bait bezala ulertzen, momen-tuan daukazun hori ahal duzunmoduan ateratzeko erremintamoduan baizik. Gauza berriakprobatzea, esperimentatzea be-zala ulertzen dut. Erosotasu-nak beldurra ematen dit, eta

profesionalizatzeak horretarabultzatu dezake.M.I. Momentuak berak eska-tzen dizun zerbait da. Idaztekoedo abesteko behar hori senti-tzen duzu. Etortzen zaizun ho-rri momentuan eman behardiozu erantzuna. Horretarakoezagutza ere oso garrantzitsuada, musika estilo desberdinakjorratzea, esaterako.Zeren inguruan idazteko be-harra sentitzen duzue?M.I.Harremanen inguruan,esaterako. Sormenaz, denbora-ren iragaiteaz, unea bizitzeaz... M.Z. Aldaketen une bateangaude orain. Nik batxilergoaamaitu berri dut, eta hurrengourtean Gasteizera noa uniber-tsitatera. Maitane, berriz, Txile-ra doa sei hilabetez.

M.I.Bestalde, bioi mendira joa-tea asko gustatzen zaigu, etamendian ideia asko sortzendira. Askatasunaren inguruanere hitz egin dugu asko. Poesiatxiki batzuk ere sartu dituguarrakala horien inguruan.Zuek bion artean ba al daudearrakalak?M.Z. Oso ondo ulertzen duguelkar. Proiektua hasi genuenunetik argi zegoen biok ideiabera genuela, eta horregatik ezda gaizki ulerturik egon. M.I. Eta, hori islatzen da sor-tzeko garaian. Bata bestearenezaugarriak ezagutzen ditugu,eta elkarri aitortzen dizkiogubakoitzaren arrakalak. Etorkizun hurbila nola ikus-ten duzue?M.Z. Oraindik ez dugu ezergrabatuta, eta nahiko genukegrabatu, guretzat bada ere.Kontuan hartzeko beste ezau-garria da, hau guztia momentujakin honetan sortutakoa dela.Maitane hemendik sei hilabe-tera Txiletik itzultzen deneanagian ez gara leku berean egon-go. Ikusiko da norantz doan.Zein musikari edo musikatalde da zuen erreferente?M.I. Oso estilo desberdinekomusika ugari entzuten dugu.M.Z. Uste dut gurea Katamalo-rekin pareka daitekeela, abes-tiak eta poesia trukatzekoideiarengatik. Norah Jones, Es-peranza Spalding edota Da-mien Rice bezalakoen musika-rekin asko identifikatzen gara,baina, egia da jazza edo rockaere entzuten ditugula. Zuen musika jendeari era-kusteko unea iritsi zaizue.M.I. Galtzaundi tabernan arikogara gaur; larunbatean, hilaren29an Tolosako Ezpala gaztetxe-an eta uztailaren 4an Legorre-tako erretiratuen tabernan. Hi-rurak 19:00etan izango dira.M.Z.Hiruretarako oso gusturagaude, eta bereziki motibatutagaude Ezpalako kontzerturako.

I.T.

«Bizipenak eta kezkakgorpuztekoprozesu bat da Arrakalak»MALENTXO ZEBERIO ETA MAITANE IRUIÑARRAKALAK TALDEKO KIDEAKIbarrako Galtzaundi tabernan ariko diragaur, eta Tolosako Ezpala gaztetxeanlarunbatean, ekin berri dioten proiektukoabestiak jendaurrean aurkezten.

KULTURA TOLOSA 03www.ataria.eus • 107.6 fm OSTEGUNA, 2019ko ekainaren 27a

Page 4: «Gure arrakalak identifikatu eta azaleratu nahi ditugu» · Horren ara-bera, egunero etapak burutzen ari diren langileak aldatzen doa-zela dio. Eraikin judizialetako garbitzaileek

San Pedroak ate jokaAsteasun, Leaburun, Urkizun eta Larraitzen ospatuko dituzte asteburu honetan jaiak;

jai egitarau oparoak prestatu dituzte eskualdeko herri eta auzoetan

Jon Miranda

Gaur botako dute suziria San Pe-dro jaiei hasiera emateko Astea-sun, nahiz eta atzotik jai giroanmurgilduta dauden. Frontenistxapelketako finalak jokatu zi-tuzten arratsaldean eta gauean,mus eta txintxon txapelketakizan ziren pilotalekuan. GaurHaurren Eguna da, eta 19:00etanbotako den txupinazo ofiziala-ren aurretik, eurena botako dutetxikienek, 11:00etan. Haur par-kea izango dute pilotalekuangoiz nahiz arratsaldez eta Txanmagoaren emanaldia, 17:30ean.

Bihar hasi eta igandera bitar-teko jaiak izango dituzte, bestal-de, Leaburun eta Tolosako Urki-zu auzoan. Adin guztietarakoherritarrentzat egitarau oparoakprestatu dituzte bi lekutan.Amaitzeko, Abaltzisketako La-rraitz auzoan ere izango da ospa-kizunik. Nahiz eta San Pedroeguna larunbatean izan, igande-an egingo dituzte ekitaldiak han.

URKIZU. Duela bi urteko San Pedro egunez, auzotarrak kalejiran elkarterako bidean . I.GARCIA LANDA LEABURU. Iaz egindako txakolin dastaketaren une bat. I. SAIZAR

04 TOLOSALDEA JAIAK 107.6 fm • www.ataria.eus OSTEGUNA, 2019ko ekainaren 27a

LEABURUKO JAIAKEkainak 28, ostirala

Suziriak.16:00.Ginkana gaztetxoentzat.Ondoren. Txokolate jatea.21:00.Barrikotea herriko sagardo-gileen sagardoarekin.22:30.Oinargi dantza taldearenemanaldia.Ondoren.Karaokea eta musikaemanaldia izango dira balio anitzekogelan.

Ekainak 29, larunbata

11:30. Meza Nagusia.Jarraian. Hamaiketakoa herrita-rrentzat.17:00. Triatloia herriko gazteentzat:bizikleta, korrika eta zaku-karrera.19:30.Poteo musikatua.21:00.Herri afaria.Ondoren. Afalostea girotzeko bin-goa.00:00.Harresi musika taldearenemanaldia.Amaitutakoan.Musika goizekoordu txikiak arte.

04:00.Sokatira saioa parrandazale-en artean.

Ekainak 30, igandea

12:00. Txakolin dastatzea pintxozlagunduta.Ordu berean, eskulanak izango diraume eta gazteentzat.18:00. Herri kirol saioa izango da ur-tero bezala. Trontzan: Oihan Arrospide eta IñakiAgirrezabala/Amaiur Arrospide etaEneko Arrospide. Korrika: Naroa Arrospide Oier Orbe-gozoren aurka. Lokotx biltzen: Izaro Ibañez NoraUriberen aurka.Txinga eroaten, Iker Zubiria OierUgartemendiaren aurka. Aizkoran: Unai Zabala eta AnjelArrospide Kañamares aita-semeenaurka.19:30.Festei amaiera ematekoFreshcoolemanaldia antolatu dute-Tio Teronen Semeak taldearen es-kutik.

URKIZUKO JAIAKEkainak 28, ostirala

12:00.Suziriak botaz, festen hasie-ra.14:00.Haurren bazkaria. Ondoren,jolasak. 21:00.Mus txapelketa.

Ekainak 29, larunbata

11:00.Meza nagusia. 11:45.Hamaiketakoa, trikitilariz alai-tuta.16:30.Ur jolasak.

21:00.Auzo afaria, trikitilariez alaitu-ta.

Ekainak 30, igandea

10:30.Sagardo eta patata tortillalehiaketaren hasiera.11:30.Sari banaketa eta prestatu-tako tortillen dastaketa, sagardoa-rekin.17:30.Umeen jolasak.17:30.Bolo eta toka lehiaketa.18:30.Txokolate jatea.

LARRAIZKO JAIAKEkainak 30, igandea

San Pedro Eguneko ospakizunaigandean egingo dute.12:30.Meza nagusia Larraizko ermi-tan.Ondoren. Hamaiketakoa banatukozaie gerturatutakoei eta trikitilariakariko dira.Arratsaldean.Trikiti doinuak ilun-tzera arte. LARRAITZ. Igandean da jai eguna. I.S.

Page 5: «Gure arrakalak identifikatu eta azaleratu nahi ditugu» · Horren ara-bera, egunero etapak burutzen ari diren langileak aldatzen doa-zela dio. Eraikin judizialetako garbitzaileek

JAIAK TOLOSALDEA 05www.ataria.eus •107.6 fm OSTEGUNA, 2019ko ekainaren 27a

Suziriarekin batera,indarkeria matxistarenaurkako aldarriaAsteasuko jaietan eraso sexistaren bat gertatzen bada,erantzuna emateko protokoloa prestatu du Erratztuz gaztetaldeak; gaur jaiei hasiera emateko txupinazoa botako dute

laritza. «Korapiloak askatzen la-gundu digute, gure beldur etakezkak uxatzen; neurri gabekolaguntza eman digute», esan dutaldean parte hartzen duen gaz-teetako batek.

San Pedro festetako ikur densorginaren erratzari erreferen-tzia eginez, «boteprontoan» bu-ruratu zitzaien taldeari Erratz-tuz izena jartzea. 8-10 lagunekosatzen dute eta beso zabalikhartuko lituzkete kide berriak.«Jendea animatu nahi dugu, ba-tez ere neskak, taldean konstan-teki, hiruzpalau baino ez garela-ko ibiltzen, gainerako guztiak gi-zonezkoak dira». Hurrengoikasturtean, lanketa hauekin se-gitzeko gogoa adierazi dute, «tra-tu txarretatik, tratu onetara» pa-satzeko bideak esploratzen.

ERASOEN AURREAN, SAREAArremanitz kooperatibakoen la-guntzarekin prestatu dute erasomatxista kasuetan aplikatzekoprotokoloa. «Akaso gure aldetikgai izango ginateke lan potolobat egiteko, baina ez litzateke

hain osatua izango», aipatu duErratztuz taldeko beste kide ba-tek. Aurtengo San Pedro jaietaneraso bat gertatzen bada, pausozpauso nola erantzun azaltzen duprotokoloak. Horretarako, «gunesegurutzat» jo dute txosna gu-nea: «Aurreko urteetan ere ho-rrela izan da eta horrela izatensegi dezan, ostiral eta larunbate-an, adibidez, 00:00etatik04:00etara txandak antolatu di-tugu. Arduradun batzuk jarri di-tugu, erasoren bat gertatuz gerohaiengana jotzeko, gutako ba-tzuen izenak eta telefonoak azal-duz».

Ardura, ordea, herri guztirazabaldu nahi dute. Horretarakotxapa batzuk banatuko dituzteherritarren artean, erasoren batgertatuz gero, ikur hori darama-tenak erreferentziatzat hartze-ko: «Txapa janzten duenak eran-tzukizuna hartzen du, laguntze-ko prest dagoela adierazten du».Herriko tabernetara ere jo dutebabes eske eta gazteak «oso po-zik» daude jasotako erantzuna-rekin. «Herriko lau tabernetako

zerbitzariek, erasoren bat gerta-tzen bada jakingo dute nola joka-tu, protokoloa aplikatuta».

Oharkabean pasatzen direnerasoak salatzeko kaxa bat ere ja-rriko dute txosna gunean.«Modu anonimoan konta deza-kete gertatu zaiena eta gero pan-karta handi batean zerrendatu-ko ditugu eraso horiek guztiak,jai eremuan egiatan gertatzendena ikusarazteko».

Kaxa horren ondoan beste batere egongo da. «Sano ligatzekoestrategiak jaso nahi genituzkebertan. Irudimena erabiliz pro-posamenak luzatu eta konparti-tu ditzatela besteekin. Eta inorkbehar badu, kaxa horretara jo de-zala estrategia bila». Giro positi-boa zabaldu nahi dute festetaneta protokoloaren berri emanez,umorez abiatuko dituzte gaurarratsaldean San Pedro jaiak.

J. M. Asteasu

Aurreko urteetako festetan erasomatxistak gertatu izan dira Aste-asun eta herriko gazteek «ahalzen moduan eta indibidualki»erantzun diete egoera horiei. He-mendik aurrera jaien testuingu-ruan eraso bat gertatzen bada,azkar, modu bateratuan eta irmoerantzungo diote osatu dutenprotokoloa erabilita. Erratztuztaldeak prestatu du eta egindakolana eskertu nahi izan dio festabatzordeak, jaiei hasiera emate-ko suziria pizteko ardura haienesku utziz. Gaur 19:30ean izangoda.

Gipuzkoako Foru Aldundiak,10.000 biztanletik beherakoudalerriei begira, Berdinbideanprograma du martxan, 2010etik.Eskaintzen dituen lerro estrate-gikoen artean dago indarkeriamatxistaren lanketa gazte jende-arekin. Asteasuko Udalak bul-tzatuta, 2018ko udazkeneanabiatu zuten bidea eta, herrikogazteek Arremanitz kooperati-baren eskutik jaso dute aholku-

ASTEASU. Gaur suziria botako duen Erratztuz taldeko kideetako batzuk. J. M.

ASTEASUKO JAIAKEkainak 27, osteguna

Haurren eguna11:00.Haurren txupinazoa. Jarraian,haurren krosa eta marrazketa lehia-keta.12:00-14:00.Haur parkea pilotale-kuan.14:00.Umeen bazkaria.15:00-17:00. Haur parkea pilotale-kuan.17:30. Txan magoa plazan.18:00.Gizonezkoen Pala Txapelke-tako finala.19:30. Txupinazoa Indarkeria ma-txistaren aurkako tailerrean partehartu duten gazteen eskutik. Ondo-ren kalejira txistulariekin, buruhan-diekin eta Zizurkilgo erraldoiekin.22:30.Bertso-saioa plazan. AndoniEgaña, Nerea Ibartzabal, MaialenLujanbio eta Haritz Mujika. Gai-jar-tzailea: Amaia Agirre.Ondoren. Kalejira tabernaz taberna:Izer eta Alabier, Laja eta Narbaiza.

Ekainak 28, ostirala

Kuadrillen eguna11:30.Asteasuko Pilota EskolakoTxapelketako finalak. Eskuz mutilak:Aratz Agirrezabal eta Iker Izagirre;Palaz neskak: Naroa Beobide etaMaddi Urkola.12:00.Kuadrillen triki poteoa musi-kaz lagunduta.Ondoren. Ikurrinaren ekitaldia.14:30.Kuadrillen arteko bazkaria.16:30.Zezen txikiak eta poneyak.18:30.Sakatu elektrotxaranga.22:30.Zezen suzkoa.Jarraian.Euskorleans Dixie Band,musika kalean.00:30. Josu Rodriguez DJa plazan.

Ekainak 29, larunbata

San Pedro eguna10:00. Txistularien diana.11:00.Meza nagusia.Ondoren.Elizmendin: soka-dantza,hamaiketakoa.

Ondoren.Asteasuko Pilota Eskola-ko Txapelketako finalak: eskuz mu-tilak, aurrebenjaminak: Galder Mu-xika eta Alain Val; eskuz mutilak,benjaminak: Urko Azurmendi etaUnax Maioz.18:00.Kalejira herriko musikariekin,buruhandiekin eta erraldoiekin.19:30.Bonberenea txarangarenmusika kalez kale.21:00. Herri afaria.Ondoren.Bonberenea txaranga.00:00.Kontzertuak: Gozategi etaMeliora. *Gaueko autobus zerbitzua.

Ekainak 30, igandea

Erretiratuen eguna11:30.Meza.Ondoren. hamaiketakoa AiztondoElkartean.11:00-11:30.Patata tortilla txapel-keta.12:30.Sagardo dastaketa.

13:00.Herri-kirolak. Aizkolariak: Xa-bier Orbegozo (Arria V) eta UgaitzMugerza. Harri-jasotzaileak: InaxioPerurena, Inar Urruzuno eta MikelLopetegi (Urra).14:30. Erretiratuen bazkaria.Ondoren.Bertsotan ariko dira, Te-

lleria eta Lizaso eta Izer eta Alabiertrikitiarekin.18:00.Herriko taldeen arteko herri-kirolak. Jarraian, trikiti eta panderoeskolaren musika emanaldia izangoda.21:00.Sorginaren jaitsiera.

Page 6: «Gure arrakalak identifikatu eta azaleratu nahi ditugu» · Horren ara-bera, egunero etapak burutzen ari diren langileak aldatzen doa-zela dio. Eraikin judizialetako garbitzaileek

Berastegira,txapelen bilaV. Ataria Pilota Txapelketaren finalak larunbatean jokatuko dira

Berastegiko Ipuliño pilotaleku berrituan, 10:00etan hasita; eskuz nahizgomazko paletarekin jokatuko dira partidak, zazpi guztira

Imanol Garcia Landa

Bi hilabetez aritu dira pilotan V.Ataria Pilota Txapelketako partehartzaileak, eta iritsi da txapelak ba-natzeko unea. 316 pilotari hasi zirenbi jokamoldetan, guztira zazpi mai-latan banatuta, eta 14 bikote iritsidira Berastegiko finaletara. Ekaina-ren 29an, larunbata, 10:00etatik au-rrera hasiko da aurtengo zazpi fina-lak jokatuko diren jaialdia, Ipuliñopilotaleku berrituan. Urtero finalaherri ezberdin batean jokatzen da,eta horren arrazoia txapelketari es-kualde ikuspegia eman nahi izateada.Txapelketak Tolosaldeko 12 herri

bisitatu ditu. Palaz, maila guztiekBidaniako frontoian jokatu dute.Eskuz, benjamin B mailakoak Al-

bizturren, Anoetan eta Villabonanaritu dira; benjamin A mailakoekAsteasun, Ibarran, Berastegin etaAlkizan jokatu dute; alebinak, Al-tzon, Zizurkilen eta Ikaztegietanlehiatu dira, eta infantilek Amezke-tan jokatu dituzte partida guztiak.Berastegiko finaletan, beraz, es-

kuz lau final jokatuko dira. Gomaz-ko paletaz hiru final jokatuko dituz-te, eta hemen 12 pilotariak neskakizango dira, alebinak, infantilak etakadete-jubenilak. Txikienak hasikodira jokatzen, eskuz, eta gero go-mazko paletako eta eskuzko parti-dak tartekatuko dira. Azken lehia14:00ak baino lehen bukatuko da,aurreikuspenen arabera, eta sari ba-naketa ekitaldiarekin emango zaiobukaera jaialdiari, eta bide batez,txapelketari.

Aurtengo txapelketaren ingu-ruan «gustura» hitz egin du Luis Ga-larraga antolakuntza taldeko kide-ak: «Arduradunek bere lana osotxukun egin dute herri bakoitzean,eta baita ere pilota elkarte bakoitze-ko arduradunek pilotariak partide-tara bideratzerakoan. Orokorrean,beraz, bereziki gustura txapelketa-ren martxarekin». Aurtengo txapelketan, iazkoan

bezala, 300 parte hartzailetik goraizan dira eta kopuru hori nabar-mendu du Galarragak: «Tolosalde-an hainbeste pilotari mugitzea, pi-lota maite dugunontzako, izan dai-tekeen albisterik aberatsena da,azken finean».Mailari dagokionez, eskuzko mo-

dalitatean, benjamin eta alebin ka-tegorietan mantendu egin da. In-

LANZETA-IRAOLA (Aduna)

Benjaminak B.Asko jokatzen dute bi pilotariek eta finalera-ko bidea erraz egin dute. Finalerdietako norgehiagokan, par-tida erdia posizio bakoitzean jokatu zuten. Maila honetakofaboritoak direla esan daiteke txapela janzteko.

RUIZ-EIZAGIRRE (Larraul)

Benjaminak B.Eizagirre ezkerra da, eta maila horretanabantaila ematen dio ezker hormara arrimatzen diren pilo-tetan. Bestalde, Ruizek ondo lagundu dio finalera iristekoibilbidean.

INSAUSTI-LOPETEGI (Tolosa)

Alebinak, eskuz.Oso langileak dira bi pilotariak, oso bizko-rrak, eta ez dute pilotarik galdutzat ematen partidak irautenduen bitartean. Txapelketan zehar erakutsi dute irabazi eginbehar zaien bikotea dela.

MURUA-ELOLA (Altzo)

Alebinak, eskuz.Finala irabazteko faboritoak dira. Pilotariluzeak dira, eta indartsu ematen diotenak, bikote sendoaosatuz. Aurkari izango duten bikoteak egin moduan, ligax-kako partida guztiak irabazi zituzten.

GOROSTIDI-MUJIKA (Amezketa)

Infantilak, eskuz.Finalerdietan Zazpi Iturriko beste bikotebati irabazi zioten, eta erakutsi dute aurkari zailak izangodirela finalean. Gorostidi pilotari txukuna da, eta Mujika,atzelari ezkerra, pilotari indarrez ematen diona.

TEJERIA-TOLOSA (Tolosa)

Infantilak, eskuz.Tejeria finalerdietan sartu zen txapelke-tan, ligaxka jokatu zuen Aranzadi ordezkatuz. Huts gutxiegiten dituzten pilotariak dira, eta finalean ahalmen horrieutsi beharko diote aurkarien joari aurre egiteko.

GONZALEZ-PLAZA (Villabona)

Benjaminak A.Gonzalez oso pilotaria da, ez duena etsitzeneta dena ondo egiten duena. Zufiriarekin jokatu du finaler-diak arte. Lesio batengatik Plazak ordezkatu zuen finalau-rrekoan eta txartela lortu dute finalerako.

OTAEGI-MAYOZ (Villabona-Asteasu)

Benjaminak A.Bi pilotari sendo, gorputzez nagusiago dire-nak beste bikotea baino. Bere indarra baliatuko dute ziurasko finalean agindu, eta bereganatzeko. Beraiek dira txa-pela janzteko faboritoak.

06 KIROLAK 107.6 fm • www.ataria.eus OSTEGUNA, 2019ko ekainaren 27a@TOLOSALDEAKIROL

ANTOLATZAILEAK:

‘Tolosaldeko Ataria’ eta Atzapar (Asteasu), Behar Zana (Amasa-Villabona), Intxurre (Alegia-Altzo-Ikaztegieta),Sendi Ekintza (Ibarra), Tolosa CF Aurrera (Tolosa), Txulobi(Aduna), Zazpi Iturri (Amezketa), Ziotza (Zizurkil) eta Kuku(Anoeta) pilota elkarteak, eta Albiztur, Alegia, Alkiza, Altzo,Berastegi, Berrobi, Bidania-Goiatz, Ikaztegieta, Larraul etaTolosako pilota eskolak.

Page 7: «Gure arrakalak identifikatu eta azaleratu nahi ditugu» · Horren ara-bera, egunero etapak burutzen ari diren langileak aldatzen doa-zela dio. Eraikin judizialetako garbitzaileek

EKAINAK 29, LARUNBATA

10:00etatik aurrera, BerastegikoIpuliño pilotalekuan.

Benjaminak B, eskuz

Lanzeta-IraolaRuiz-Eizagirre

Benjaminak A, eskuz

Gonzalez-PlazaOtaegi-Mayoz

Alebinak, gomazko paletaz

Juanena-BeobideSarasola-Navarro

Alebinak, eskuz

Insausti-LopetegiMurua-Elola

Infantilak, gomazko paletaz

Arretxe-TejeriaOtegi-Aranburu

Infantilak, eskuz

Gorostidi-MujikaTejeria-Tolosa

Kadete-jubenilak, paletaz

Agirre-MuruaIturrioz-Aranburu

KIROLAK 07www.ataria.eus •107.6 fm OSTEGUNA, 2019ko ekainaren 27a @TOLOSALDEAKIROL

Aurtengoan, iaz bezala, emozioz beteriko zazpi final ikusteko aukera izango da. NAIARA ROLDAN DE ARANGUIZ

JUANENA-BEOBIDE (Asteasu)

Alebinak, gomazko paletaz.Bikote konpentsatua osatzendute. Beobide nabarmentzen da zerbait gehiago jokoan, etaberak eraman du txapelketan zehar pisu nagusia.

ARRETXE-TEJERIA (Villabona-Aduna)

Infantilak, gomazko paletaz.Hauek ere bikote konpentsa-tua osatzen dute. Arretxek kolpea du, eta Tejeria oso segu-ru aritzen da atzean.

AGIRRE-MURUA (Alegia-Altzo)

Kadete-jubenilak, gomazko paletaz. Bikote oso sendoada, ligaxkan partida guztiak irabazitakoa. Horrek erakustendu txapela janzteko faborito direla.

SARASOLA-NAVARRO (Aduna)

Alebinak, gomazko paletaz. Aurkarien antzera, txapelketatxukuna egin duen bikotea. Jokoan ondo moldatzen dira. Fi-nalerako ez dago faborito garbirik.

OTEGI-ARANBURU (Asteasu)

Infantilak, gomazko paletaz.Bere mailan gehien jokatzenduen pilotaria da Aranburu, eta abantaila horrek finala ira-bazteko faborito bihurtzen ditu.

ITURRIOZ-ARANBURU (Leaburu-Txarama - Asteasu)

Kadete-jubenilak, gomazko paletaz. Biak oso ondo mol-datzen dira palan. Eskarmentua dute, iaz ere finalistak izanbaitziren. Orduan, baina, aurkari izan ziren.

fantiletan behera egin du azkenurteetan. «Alebinak bitarte eus-ten diote pilotan jokatzeari, etainfantil mailara iristerakoan,ikusten da utzi egiten dela, etakopuru aldetik, beraz, jaitsi eginda. Kopurua jaisterakoan, mailaere normalean jaitsi egiten da»,azaldu du Galarragak.

Gomazko paleta modalitatearidagokionez, txapelketaren bideznesken artean pilotarako grinazabaltzen ari dela ikusten du Ga-larragak: «Parte hartzea txukunada, eta kopurua igotzen ari da az-ken urteetan. Nagusitan mailahandiko pilotariak daude es-kualdean, hasi Maider Mendiza-

baletik eta egun nabarmentzenari den Miren Larrarteraino, etaikusten da atzetik maila dutenpilotariak datozela. Parte har-tzaile kopurua igotzen bada es-kualdean, pixkana maila ere igo-tzen joango da eta hori sortzeapozgarria da Ataria Pilota Txa-pelketarentzat».

IRRATIAN, ZUZENEANATARIA irratiak larunbateko zaz-pi finalak zuzenean eskainikoditu 10:00etatik aurrera. Konta-keta jarraitzeko bi modu daude.Bata, 107.6 fm-ren bidez, eskual-detik entzunez gero. Bestea, edo-zein lekutatik, ataria.eusweb-gunearen bidez, bertatik ere irra-

tia entzuteko aukera baitago. Fi-naleko protagonistak, antola-tzaileak eta harmailetan giroa ja-rriko duten ikusleak bertan izan-go dira, kontaketaren parte etalaguntzaile. Berastegira larunba-tean joan ezin duenak, beraz, ezdu finalak jarraitzeko arazorikizango.

Page 8: «Gure arrakalak identifikatu eta azaleratu nahi ditugu» · Horren ara-bera, egunero etapak burutzen ari diren langileak aldatzen doa-zela dio. Eraikin judizialetako garbitzaileek

OSTEGUNA 27AGENDA

Deialdiak

Asteasu.San Pedro jaiak. Egitarau,5. orrialdean.Ikaztegieta.San Lorentzo jaiak an-tolatzen jarraitzeko bilera egingo da,18:30ean, udaletxean.Tolosa.TolosandBlues, 19:30. NoaVoll Damn & The Hell Drinkers MariaLuisa Agirre doktorearen plazan.Tolosa.Alkoholiko anonimoen bilerairekia izango da, Corpus Christikoaretoan (Kondeko aldapa). Alkoho-lismoaren eta bere ondorio eta ir-tenbideen inguruan hitz egiteko. Al-koholismoari buruzko informazioaeskuratu nahi duen pertsona edosenide oro ongietorria izango da.

ATARIA IRRATIAOhiko programazioa izango du09:00etatik aurrera.

FARMAZIAK

Gaur

IBARRA. Egunekoa.Lejeune, L. Euskal Herria kalea, 24. Telefonoa: 943 67 32 74.TOLOSA. Gauekoa.Azpiroz Galartza, L. Amarotz auzunea, 9. Telefonoa: 943 67 51 18.

TOLOSALDEKOATARIAk ez du bere gainhartzen egunkarian adierazitako esa-nen eta iritzien erantzukizunik.

www.ataria.eusOSTEGUNA, 2019KO EKAINAK 27Argitaratzailea: Tolosaldeko Komunikazio Taldea SMLege Gordailua: SS-1323-2013Koordinatzailea: Rebeka Calvo GonzalezKudeatzailea: Iban Urdapilleta AlkizaleteEgoitza: San Esteban, 20, Tolosa.Telefonoa:943 65 56 95. E-posta:[email protected]: 661 678 818. [email protected]

Tolosa: 687 410 082. [email protected] Villabona-Aiztondo:687 410 022. [email protected]:687 410 [email protected]:687 410 118. [email protected] Alegialdea: 687 410 [email protected] Kirolak:673 06 11 32. [email protected] arreta zerbitzua: 943 30 43 46

Tolosaldeko Ataria diruz laguntzen duten erakundeak:Udalak: Abaltzisketa, Aduna, Albiztur, Alegia, Alkiza, Altzo, Amezketa, Anoeta, Asteasu, Baliarrain,

Belauntza, Berastegi, Berrobi, Bidania-Goiatz, Elduain, Gaztelu, Hernialde, Ibarra, Ikaztegieta, Irura, Larraul, Leaburu-Txarama, Lizartza, Orendain, Orexa, Tolosa, Amasa-Villabona eta Zizurkil

Tolosaldeko Komunikazio Taldea SMko kideak:

Tolosaldekogizarte

eragileak

ATARIA IRRATIA107.6FM

MIRIAM QUINN OTAÑOK EGINIKO KARTELAAmasa-Villabonako Udaleko Santioetako jai batzordeak aukeratu du herriko jaiak iragarrikodituen kartela. Hamaika lan jaso dituzte lehiaketan, eta aurkeztutako lanen artetik, progra-maren azalerako irudia izango dena aukeratzeko bozketa egin dute. Irabazlea suertatu denegilea Miriam Quinn Otaño izan da. ATARIA