Garaia da nire gailurra, mendizale askorentzat amets ......2020/05/20  · Gaur egun, urtero ia 700...

8
ASTEKO ASMAKIZUNA berria Munduko gailurrean GAZTETXOEN ASTEKARIA 889. ZENBAKIA ASTEAZKENA, 2020KO MAIATZAREN 20A Garaia da nire gailurra, mendizale askorentzat amets, ospetsua naiz mundu osoan, nire izena da Zer den nork daki? m a n t a n g o r r i Erantzuna: Everest Asmakizunaren jatorria: Xabier Olaso. Nik papaita, zuk papaita (igarkizunak, olerkizunak eta igarkilimak) (Pamiela). CESAR LLAGUNO

Transcript of Garaia da nire gailurra, mendizale askorentzat amets ......2020/05/20  · Gaur egun, urtero ia 700...

Page 1: Garaia da nire gailurra, mendizale askorentzat amets ......2020/05/20  · Gaur egun, urtero ia 700 pertsona igotzen dira Everestera, bai-na 1980an Zabaleta igo zenean, ez zen hain

ASTEKO ASMAKIZUNAberria

Munduko gailurrean

GAZTETXOEN ASTEKARIA 889. ZENBAKIA ASTEAZKENA, 2020KO MAIATZAREN 20A

Garaia da nire gailurra, mendizaleaskorentzat amets, ospetsua naiz

mundu osoan, nire izena da Zer den nork daki?

m a n t a n g o r r iErantzuna: Everest

Asmakizunaren jatorria: Xabier Olaso. Nik papaita, zuk papaita (igarkizunak, olerkizunak eta igarkilimak) (Pamiela).

CESAR LLAGUNO

Page 2: Garaia da nire gailurra, mendizale askorentzat amets ......2020/05/20  · Gaur egun, urtero ia 700 pertsona igotzen dira Everestera, bai-na 1980an Zabaleta igo zenean, ez zen hain

m a n t a n g o r r i2 ASTEAZKENA, 2020KO MAIATZAREN 20A berria

ZU ERE ARTiSTA

Bidali zure gutunak helbide hauetara Helbide elektronikoa: [email protected] Egoitza nagusia: BERRIA. MANTANGORRI. Gudarien etorbidea, z/g. 20140 Andoain.

Argitaratzailea: Euskal Editorea SM Lege Gordailua: SS-616/05 Zuzendaria: Martxelo Otamendi Koordinatzailea: Lander Muñagorri Garmendia

Egoitza: Martin Ugalde kultur parkea. Gudarien etorbidea, z/g. 20140 Andoain ISSN: 1699-728x

Orereta-Errenteriako Koldo Mitxelenako

1. mailako ikasle eta irakasleen izenean,

animo, Euskal Herria, eta besarkada estu-estu bat!

Kaixo, MANTANGORRIko lagunok!Nola ari zarete pasatzen berrogeialdia? Zer moduz

zabiltzate etxeko lanak egiteko? Horrez gain, zer

egiten duzue etxean? Liburuak irakurri, kirola egin,

mozorrotu, kozinatu? Bidali zuen argazkiak

MANTANGORRIn argitaratzeko!

Peru: Goizean, zein egunetanbizi garen begiratzen dugu, eta

arbela txikian idazten dut.

Omair: Izurritea iritsi zenetik,arduraz garbitzen ditut nire

eskuak.

Aupa, MANTANGORRI! Izar Osa naiz, Ondarroakoa, eta hau nire marrazkia.

Kaixo, IratiSolabarrietanaiz, Ondarroako

Zubi Zahar herri

ikastolako ikaslea.

Gustatzen nire

marrazkia?

Kaixo, Beñat Elustondo naiz, eta nire

marrazkia bidali nahi dut zuei erakusteko.

Nahia: Etxean ere gimnasiako ariketakegiten saiatzen naiz. Tatxaaaaan!

Uxue: Orduaketa orduak

pasatzen ditut

eskulanak egiten.

Page 3: Garaia da nire gailurra, mendizale askorentzat amets ......2020/05/20  · Gaur egun, urtero ia 700 pertsona igotzen dira Everestera, bai-na 1980an Zabaleta igo zenean, ez zen hain

MUNDUARI ADI! EUSKALDUNAK EVERESTEN

m a n t a n g o r r i 3berria ASTEAZKENA, 2020KO MAIATZAREN 20A

Tontorralortuzenekoa

1. ZER GERTATU ZENDUELA 40 URTE?

1980ko maiatzaren 14an Martin Zabaleta mendizaleaEverestera (Himalaia, Nepal) igo zen Pasang Tembalaguntzaile eta zamariarekin batera (xerpa deitu ohizaie). Munduko mendirik altuena da Everest, etagailurrera iritsi zen lehen euskal herritarra izan zen.

Gaur egun, urtero ia 700 pertsona igotzen dira Everestera, bai-na 1980an Zabaleta igo zenean, ez zen hain ohikoa lorpen hori.Bera izan zen Everestera igo zen 104. pertsona, eta tontorreanikurrina jarri zuen. Aurretik beste hamahiru bandera bakarrik ja-rri ziren munduko gailurrean. (Hurrengo orrialdean jarraitzen du)

CESAR LLAGUNO

Page 4: Garaia da nire gailurra, mendizale askorentzat amets ......2020/05/20  · Gaur egun, urtero ia 700 pertsona igotzen dira Everestera, bai-na 1980an Zabaleta igo zenean, ez zen hain

m a n t a n g o r r i4 ASTEAZKENA, 2020KO MAIATZAREN 20A berria

MUNDUARI ADI!

Igoera horrek sona handia izanzuen, eta espedizio hartako kideei ha-rrera beroa egin zieten Euskal Herriraitzuli zirenean. Sondikako (Bizkaia) ai-reportuan, esaterako, jendetza batuzen.

Euskal espedizioa. Euskal Herritik hamabi mendizale joanziren Nepalera Everesteko gailurreraigotzeko asmoz. Xerpa talde batek la-gundu zien bide horretan. Horietatikguztietatik Zabaletak eta Tembak ba-karrik lortu zuten gailurreraino iristea.Gailurrera igotzeko, hiru talde egin zi-tuzten, eta azkenengoan zeuden biak.

Nolakoa izan zen igoera? Maiatzaren 13an, Zabaleta eta Juan Ig-nacio Lorente espedizioko kidea ton-torrera iristen saiatu ziren bi xerpenlaguntzarekin, baina ez zuten lortu.Lorente ez zen berriz saiatu, eta, hu-rrengo egunean, Zabaleta eta Tembagailurrera iritsi ziren.

Jaitsiera gogorra izan zen: behera-ko bidean ilundu egin zitzaien, eta loegiteko kanpaleku bat inprobisatu be-har izan zuten. Gauean, elur erauntsibat izan zuten. Biharamunean, erorke-ta batzuk izan zituzten, baina azkene-an kanpamentura onik iritsi ziren biak.

Aurreko saialdia. Sei urte lehenago, 1974an, beste eus-kal espedizio bat saiatu zen Evereste-ra igotzen. Tximist izena eman zioten,eta munduko mendirik garaienera igo-tzen saiatu zen nazioarteko 23. espe-dizioa izan zen. Hamasei mendizalejoan ziren orduko hartan, eta 1980koespedizioan parte hartu zuten kideasko saialdi horretan izan ziren.

Felipe Uriarte eta Angel Rosen ton-torrera iristeko 320 metro falta zi-tzaiela geratu ziren, ekaitz bortitz ba-ten eraginez. Espedizioak, handik seiurtera, tontorrera iritsi ahal izatekoesperientzia eman zien denei.

(Aurreko orrialdetik dator)

Pasang Temba, Everesteko gailurrean ikurrinarekin eskuan. MARTIN ZABALETA

Euskal espedizioa Everesteko kanpalekuan. BERRIA

JONUR

BE/ F

OKU

JOSE

BASA

NZ

2. MARTIN

ZABALETA Hernaniko (Gipuzkoa) mendizalea da, eta,gaur egun, AEBetan bizi da. Arotz lanetanaritu izan da han, mendiko gida izateare-kin batera. Mendian ibilbide luzea eginadu, eta, Everestera ez ezik, beste bi zor-tzimilakotara ere igo da: Kanchenjungara(Nepal) eta Cho Oyura (Nepal eta Tibet).

3. PASANG

TEMBAEveresteko gailurrean ikurrinari eustendiona Temba da. Urte luzez mendizaleenlaguntzaile izan da, eta Himalaiako men-dietan gora zamak garraiatzen lan egin du.Turistentzako ostatua zabaldu zuen, bai-na uholde batzuen ondoren dena galdu,eta Katmandura joan zen bizitzera.

Page 5: Garaia da nire gailurra, mendizale askorentzat amets ......2020/05/20  · Gaur egun, urtero ia 700 pertsona igotzen dira Everestera, bai-na 1980an Zabaleta igo zenean, ez zen hain

m a n t a n g o r r i 5berria ASTEAZKENA, 2020KO MAIATZAREN 20A

EUSKALDUNAK EVERESTEN

5.HAMALAUZORTZIMILAKOETAN

GORAHiru euskal herritarrek lortu dutehamalau zortzimilakoetara igo-tzea: 1999an Juanito Oiartza-balek lortu zuen, 2002an Alberto Iñurrategik eta2010ean Edurne Pasabanek.

Marka hori lortzen lehen emaku-mezkoa izan zen, gainera, Pasaban.Joan den igandean hamar urte be-te ziren lorpen hartatik. Lehen zor-tzimilakoa Everest izan zuen,2001ean igo baitzen hara, eta be-deratzi urtean munduko gailur na-gusietara iritsi zen. Shisha Pagmaraigo zen 2010eko maiatzaren 17an.

ADI IZENARI!Hango hizkuntza indigenetan ez da Everest izena ezinondik ageri. Nepaldarrentzat, Sagarmāthā da(Zeruko aurpegia), eta tibetarrentzat, Chomolungma(Unibertsoko Ama). George Everest geografoarenomenenez jarri zioten izen hori britainiarrek.

4. EVEREST

8.848 metro garai da, eta munduko mendirik altuena da. Nepal eta Tibetarteko muga egiten du. Mendi gailurreraino igotzerik ez zegoela uste izanzen urte luzez, eta tontorrera igotzeko lehen saialdia 1921ean egin zen.Pentsa, duela 100 urte! Hala ere, 1953ra arte ez zen lortutontorrera iristea. Edmund Hillary eta TenzingNorgay izan ziren haraino igotzen lehenak. 8.000

metro baino altuagoakdiren beste hamahirumendi daude, guztiak

ere Himalaiakomendilerroan.

ADI BITXIKERIARI!

Edurne PasabanShisa Pag-mara igo baino 22 egun lehena-go, Oh Eun-sun mendizale korea-rra Annapurnara igo zen. Hala,bada, bera zen hamalau zortzi-milakoak lortu zituen lehenemakumea. Baina, 2009an Kan-chenjungara igo zela zioenarren, aurkeztu zituen frogek ezzuten halakorik ziurtatzen. Bai,zortzimilako batera igotzen denbakoitzean hori ziurtatu beharda! 2010eko abuztuan ziurtatuzuten Oh Enun-sun ez zela ton-tor horretara iritsi, eta Pasabanbihurtu zen hamalau zortzimila-kotara igoa zen munduko lehenemakumea.

NARE

NDRA

SHR

ESTH

A / E

FE

Page 6: Garaia da nire gailurra, mendizale askorentzat amets ......2020/05/20  · Gaur egun, urtero ia 700 pertsona igotzen dira Everestera, bai-na 1980an Zabaleta igo zenean, ez zen hain

m a n t a n g o r r i6 ASTEAZKENA, 2020KO MAIATZAREN 20A berria

DENBORA-PASAK

1.

2. Moztu eta osatu.Anek mendi baten argazkiatopatu du, baina ez dagoosatuta. Moztu, eta jarrizati bakoitzadagokion lekuan.

Lotu puntuak. Euskal Herriko mendilerro bat desagertu egin da ia. Zenbakiei jarraituz,berriz ere lehengo itxura hartuko du, eta, ondoren, margotu ezazu!

1 2 3 4

A B C D

Page 7: Garaia da nire gailurra, mendizale askorentzat amets ......2020/05/20  · Gaur egun, urtero ia 700 pertsona igotzen dira Everestera, bai-na 1980an Zabaleta igo zenean, ez zen hain

m a n t a n g o r r i 7berria ASTEAZKENA, 2020 MAIATZAREN 20A

Erantzunak: 2.-1-C, 2-A, 3-D eta 4-B.

3.- Klarak hamaika mendi igo ditu.

3

3. Batuketak. Klara, Manu eta Ametsmendira joaten aritu dira azken asteetan.Kontatu bakoitza zenbatmenditara igo den denboratarte horretan, eta esan noriritsi den tontor gehiagotara.

KLARA MANU AMETS

‘Everest, 1980koespedizioa: herri osobat gailurrean'1980ko maiatzaren 14an, Martin ZabaletaEverest gailurreraino jigo zen, munduakzerua urratzen duen talaia gorenera.Euskaldunek aspalditik irrikatutako lor-pena izan zen, bide luze eta neketsu ba-ten azken urratsa: finantzabidea lortzea,oztopo politikoak, Tximist espedizioarenlehen saialdi hura, erorikoak, etsialdiak,

beldurrak, zalantzak... ez zen batere samurra izan ordura arte-koa. Talde lanaren garaipena izan zen balentria hura, euskaldu-nek eta xerpek soka berera loturik urratutako bidearen azkenmugarria. 1980ko maiatzeko egun hartan herri oso bat iritsizen gailurrera.

Ramon Olasagasti eta Cesar LlagunoArgitaletxea: Sua

‘Everest’Munduan bada hazten ari den mendibat. Lurreko tokirik altuena da, alpinistaabenturazaleen erronkarik gorena,Sagarmatha zeruko jainkosaren irudiizugarri garaia... Ongi etorri Everestera!Liburu eder honetan, mendiaren jatorrizaharrera bidaiatuko du irakurleak, oine-tan dituen animalia eta landareei buruzikasiko du eta inguruko kultura eta his-toria aberatsaren berri jakingo du.

Sangma Francis eta Lisk FengArgitaletxea: Ttarttalo

‘Mari Ttipia IratikoOihanean’Mari ttipia haurrentzako ipuin bildumakoliburuki bat da hauxe. Oraingoan, Iratikooihanean abentura erakargarriak izangodituzte Mari Ttipiak eta haren lagunek.Basoan murgilduko eta Irati miatuko du

Mari Ttipiak, haurrei Iratiren sekretuak kontatuz. Ipuin pedago-gikoa, didaktikoa, dibertigarria eta bidaiaria da.

Mikel Teilagorri eta Jose Ignacio TrekuArgitaletxea: Sua

AZOKA

Page 8: Garaia da nire gailurra, mendizale askorentzat amets ......2020/05/20  · Gaur egun, urtero ia 700 pertsona igotzen dira Everestera, bai-na 1980an Zabaleta igo zenean, ez zen hain

Ingurumena

Kaixo, lagunok! Zuetako askok az-kenaldian sumatuko zenutenzerbaiten falta: ingurumenare-na. Horri buruz hitz egitera na-

torkizue gaur. Kalera irteten eta naturazgozatzen hasi garen honetan, ezinbeste-koa zaigu gure ingurua ongi zaintzea.

Ingurumena gure bizilekua da, eta ha-ren egoerak eragin zuzena du gure gorpu-tzetan. Ingurumena zenbat eta gehiagozaindu, orduan eta osasuntsuago izangogara. Beraz, natura zainduz eta maitatuzgero, gure burua zaintzen ari gara.

Hona hemen ingurumena eta geure bu-ruak ahalik eta hobekien zaintzeko hain-bat aholku:

1Mugi zaitez modu aktiboan: oinez, bizi-kletaz, patinetez… Ingurumena eta zure

osasuna zainduko dituzu horrela. Gainera,energiaz erabat beteta iritsiko zara helmuga-ra!

2Hortzak garbitzean edo dutxan zaude-nean, itxi iturria behar ez duzunean. Ura

ondasun urria da, eta ez da alferrik xahutubehar.

3Saia zaitez ahalik eta hondakin gu-txien sortzen, eta sortzen duzuna bir-

zikla ezazu.

4Argia egoki erabili. Ez xahutu arginda-rra!

m a n t a n g o r r iberria

GAZTETXOEN ASTEKARIA ASTEAZKENA, 2020KO MAIATZAREN 20A

ALEX

ORB

E