Andra Mari Press 1

1
INFORMAZIO BULETINA / 1. ALEA www.andramariikastola.net ANDRA MARI IKASTOLAREN BULETINA / 1 2010 / OTSAILA AndraMariPress Andra Mari Ikastolako informazio buletin honen otsaileko alean, bi gai nagusi jorratzen dira. Batetik, Nafarroako Hegoaldeko ikastolen egoera, eta, bestetik, Bierrik Fundazioaren kanpaina. Nafarroako ikastolen egoera Lau ikastola, kinka larrian Nafarroako ikastolen egoera ez da samurra, diru-laguntzak urritu direlako azkenaldian. Baina bereziki kezkagarria da Hegoaldeko lau ikastolen egoera: Tutera, Irunberri, Lodosa eta Vianako ikastolak. 2005ean ikastetxe hauek legeztatzea lortu zen eta 2006-2010 urteetarako finantziazioa bideratzea. Baina pauso hori ahalbidetu zuen legearen eduki ekonomikoa galduko da aurten. Nafarroako aurrekontuetan ez dago diru gehiago ikastola hauentzat. Horrez gain, inbertsioetarako Eusko Jaurlaritzak ematen zituen diru-laguntza bereziak bertan behera utzi ditu Patxi Lopezen gobernuak. Epe laburrean, Espainiako aurrekontuen harira 2010eko inbertsioetarako EAJk eta PSOEk hitzartutako laguntza izango da. •Lodosako ikastolaren kasua Lodosako Ibaialde Ikastolaren kasua da bereziki kezkagarria. Sortzen ari zen zuloari aurre egiteko eta langileei ordaindu ahal izateko neurri bereziak hartu behar izan dira. Gastu murrizketa batzuk egiteaz gain, Nafarroako ikastolen elkartasun kutxari heltzea erabaki da. Hori dela eta, ekarpen berezi bat egin beharko da elkartasun kutxa hornitzeko. Andra Mari Ikastolako Zuzendaritza Batzordeak onetsi du elkartasunezko ekarpen hori egitea. Horrekin batera honako gogoeta egin du Andra Mari Ikastolako Zuzendaritza Batzordeak: etorkizunari aurre egiteko, egoera hobean egongo gara Euskal Herriko ikastola guztien indarrak batzen baditugu, lehenbailehen kooperatiba berriko bazkide eginez. Berandu gabe, hobe. Horrela jakinarazi zaio NIEko lehendakariari. Nafarroako ikastolen, eta bereziki, Hegoaldeko lau ikastolen egoerari buruzo informazio gehiago Ikastola aldizkariaren urtarrilako alean (179) dago, denon eskura. Sakanako hedabideen egoera 20.000 baietz! Nafarroako Gobernuak euskarazko hedabideak sustatzeko diru-laguntzarik ez emateko erabakiak ondorio larriak ekarri dizkie Sakanako hedabideei ere. Guaixe astekaria eta Belaixe irratia ito larrian daude. Egoera horri aure egiteko Bierrik Fundazioak 20.000 euro lortzeko kanpaina bat antolatu du, “Sakandar bat, euro bat” lelopean. Kanpainaren aurkezpenean, joan den abenduaren 29an, Andra Mari Ikastolako ordezkaritza bat bertan izan zen, atxikimendua eta babesa emateko. Parte hartzeko deia. Andra Mari Ikastolako Zuzendaritza Batzordeak dei egin nahi die bazkide guztiei parte hartzeko kanpaina honetan, bakoitzak bere ekarpena eginez. Ikastolaren babesa . Bazkide bakoitzak egin dezakeen ekarpenaz aparte, Andra Mari ikastolak berak ekarpen bat egitea onetsi du Zuzendaritza Batzordeak. Guztira, 275 euro. Lagun taldean, familia artean, lankideekin batera edo bakarka egin zure diru ekarpena: 3035 0018 49 018002672.8 Euskadiko Kutxa 2054 0010 19 915603601.2 Nafarroako Kutxa GUAIXEk eta BELEIXEk zure laguntza behar dute HITZ BITAN Proiektua PAUSOZ PAUSO Azaroko Batzarraz geroztik hainbat urrats eman dira egoitza berriaren proiektua zehaztu eta garatzeko bidean. Otsail- martxoan banatuko da informazio zehatza eta herrietako batzar bereziak antolatuko dira, zesio prozesuaren eta Udalarekiko lankidetzaren atalak itxi bezain laster. Nafarroa Oinez ARGAZKI BILDUMA 2009ko Nafarroa Oinezerako egindako lana gogoan izateko eta eskertzeko argazki bilduma bat kaleratuko dugu laster liburuska formatoan. Prezio sinbolikoa izango du. Webgunea GAURKOTUTA Ikastolaren webgunea gaurkotuta dago. Laster izango dira berrikuntza gehiago. ehena, NIE-ko ordezkaritzaren eta kooperatiba berriko ordezkaritzaren artean. Bigarrena NIErena. Andra Mari ikastolak gogoeta bat helarazi www.andramariikastola.net. Aurrematrikulazioa OTSAILAK 5-12 Matrikulazio kanpaina abian da. Aurreinskripzio epea, otsailaren 5etik 12ra bitartean da.

description

Andra Mari Ikastolaren buletina. Lehen alea

Transcript of Andra Mari Press 1

Page 1: Andra Mari Press 1

INFORMAZIO BULETINA / 1. ALEA www.andramariikastola.net

ANDRA MARI IKASTOLAREN BULETINA / 1 2010 / OTSAILA

AndraMariPress

Andra Mari Ikastolako informazio buletin honen otsaileko alean, bi gai nagusi jorratzen dira. Batetik, Nafarroako Hegoaldeko ikastolen egoera, eta, bestetik, Bierrik Fundazioaren kanpaina.

Nafarroako ikastolen egoeraLau ikastola, kinka larrian

Nafarroako ikasto len

egoera ez da samurra, d i ru - l aguntzak urr i tu direlako azkenaldian. Baina bereziki kezkagarria da

Hegoaldeko lau ikastolen egoera: Tutera, Irunberri, Lodosa eta Vianako ikastolak. 2005ean ikastetxe hauek legeztatzea lortu zen eta 2006-2010 urteetarako finantziazioa bideratzea. Baina pauso hori aha lb idetu zuen legearen eduk i ekonomikoa ga lduko da aur ten . Nafarroako aurrekontuetan ez dago diru gehiago ikastola hauentzat. Horrez gain, inbertsioetarako Eusko Jaurlaritzak ematen zituen diru-laguntza bereziak bertan behera utzi ditu Patxi Lopezen gobernuak. Epe laburrean, Espainiako a u r r e ko n t u e n h a r i r a 2 0 1 0 e ko inbertsioetarako EAJk eta PSOEk hitzartutako laguntza izango da.

•Lodosako ikastolaren kasua

Lodosako Ibaialde Ikastolaren kasua da bereziki kezkagarria. Sortzen ari zen zuloari aurre egiteko eta langileei ordaindu ahal izateko neurri bereziak hartu behar izan dira. Gastu murrizketa batzuk eg i teaz ga in , Nafarroako ikastolen elkartasun kutxari heltzea erabaki da. Hori dela eta, ekarpen berezi bat egin beharko da elkartasun kutxa hornitzeko. Andra Mari Ikastolako Zuzendaritza Batzordeak onetsi du elkartasunezko ekarpen hori egitea. Horrekin batera honako gogoeta egin du Andra Mari Ikastolako Zuzendaritza Batzordeak: etorkizunari aurre egiteko, egoera hobean egongo gara Euskal Herriko ikastola guztien indarrak batzen

baditugu, lehenbailehen kooperatiba berriko bazkide eginez. Berandu gabe, hobe. Horrela jakinarazi zaio NIEko lehendakariari. Nafarroako ikastolen, eta bereziki, Hegoaldeko lau ikastolen egoerari buruzo informazio gehiago Ikastola aldizkariaren urtarrilako alean (179) dago, denon eskura.

Sakanako hedabideen egoera

20.000 baietz!Nafarroako Gobernuak euskarazko hedabideak sustatzeko diru-laguntzarik ez emateko erabakiak ondorio larriak ekarri dizkie Sakanako hedabideei ere. Guaixe astekaria eta Belaixe irratia ito larrian daude. Egoera horri aure egiteko Bierrik Fundazioak 20.000 euro lortzeko kanpaina bat antolatu du, “Sakandar bat, euro bat” lelopean. Kanpainaren aurkezpenean, joan den abenduaren 29an, Andra Mari Ikastolako ordezkaritza bat bertan izan zen, atxikimendua eta

babesa emateko. ✦ Parte hartzeko deia. Andra Mari

Ikastolako Zuzendaritza Batzordeak dei egin nahi die bazkide guztiei parte hartzeko kanpaina honetan, bakoitzak bere ekarpena eginez.

✦ Ikastolaren babesa . Bazk ide bakoitzak egin dezakeen ekarpenaz aparte, Andra Mari ikastolak berak ekarpen bat eg i tea onets i du Zuzendaritza Batzordeak. Guztira, 275 euro.

Lagun taldean, familia artean, lankideekinbatera edo bakarka egin zure diru ekarpena:

3035 0018 49 018002672.8 Euskadiko Kutxa

2054 0010 19 915603601.2 Nafarroako Kutxa

GUAIXEk eta BELEIXEk zure laguntza behar dute

HITZ BITAN

ProiektuaPAUSOZ PAUSOAzaroko Batzarraz geroztik hainbat urrats eman dira egoitza berriaren proiektua zehaztu eta garatzeko bidean. Otsail-martxoan banatuko da informazio zehatza eta herrietako batzar bereziak antolatuko dira, zesio prozesuaren eta Udalarekiko lankidetzaren atalak itxi bezain laster.

Nafarroa OinezARGAZKI BILDUMA2009ko Nafarroa Oinezerako egindako lana gogoan izateko eta eskertzeko argazki bilduma bat kaleratuko dugu laster liburuska formatoan. Prezio sinbolikoa izango du.

WebguneaGAURKOTUTAIkastolaren webgunea gaurkotuta dago. Laster izango dira berrikuntza gehiago.

ehena, NIE-ko ordezkaritzaren eta kooperatiba berriko ordezkaritzaren artean.

Bigarrena NIErena. Andra Mari ikastolak gogoeta bat helarazi www.andramariikastola.net.

AurrematrikulazioaOTSAILAK 5-12Matrikulazio kanpaina abian da. Aurreinskripzio epea, otsailaren 5etik 12ra bitartean da.