GIMNASIA IKASTAROA - Nabarniz€¦ · Andra Mari eguna pattal antzekoa, sirimiri eta lanpar, eta...

8

Transcript of GIMNASIA IKASTAROA - Nabarniz€¦ · Andra Mari eguna pattal antzekoa, sirimiri eta lanpar, eta...

Page 1: GIMNASIA IKASTAROA - Nabarniz€¦ · Andra Mari eguna pattal antzekoa, sirimiri eta lanpar, eta meza ostean Kabelinatxe dantza taldeko neska-mutikoen dantza erakustaldia ikusteko
Page 2: GIMNASIA IKASTAROA - Nabarniz€¦ · Andra Mari eguna pattal antzekoa, sirimiri eta lanpar, eta meza ostean Kabelinatxe dantza taldeko neska-mutikoen dantza erakustaldia ikusteko

GIMNASIA IKASTAROAAbuztuko oporraldiaren ostean barriro ekin jako gimnasiako ikastaroari.Dakizuenez, ekainean hasi zan eta urrirarte iraungo dau. Ekainean 12 lagun apuntatu ziren eta hortxe ekin deutse honetan bi hilabeteetan jo ta su beraien gorputzak astintzen. Ikastaroa astelehenetan eta eguaztenetan ematen da 20.00-21.00 bitarte.Hasiera batean frontoian egitea pentsatu bazen ere talde txikia denez eta euren eskariari erantzunez, azkenean gizarte lokalera pasatzea erabaki zan. Eta jendea pozago dago lokal txikiagoan musika ere hobeto entzuten dalako eta giro gozoagoan daudelako. Bertan mantenduko dira ikastaroa bukatu arte.

HONDARTZARAKO AUTOBUSAUrtero legez aurton ere udalak hondartzarako autobusa jarri dau. Honen helburua herritarrari hondartzara joateko zerbitzua eskaintzeaz gain neurri baten kontsumo jasangarri baten alde egitea da, hau da, kotxe partikularra ahalik eta gutxien erabiltzea eta horrek dakartzan ondorioak gutxitzea, aparkaleku arazoa, kutsaduraZerbitzu honek jaurlaritzako ingurumen saileko diru laguntza izaten du, aurton uztaileko autobusaren prezioa 3.000€ izan da. Aurton oraindik ez da diru laguntzarik jaso baina iaz jasotakoa %70 izan zen.Batez beste egunean bi pertsona inguru ibili dira.Nahiz eta jakin zerbitzu honek dituen onurak, gure artean oraindik ez dago erabiltzeko ohiturarik. Aurton Nabarnizko udalak alboko herrietara zabaldu dau eskaintza, batetik Arratzuarrei Belendizen jarri zaie parada eta bestetik Aulestiarrei ere egin zaie eskaintza. Eta guzti hau gutxi balitz aurton eguraldi aldetik ez da inolako aitzakiarik izan, primerako eguraldia egin baitu uztailean. Zenbaki hauek ikusita hausnarketa bat egin beharko da datorren urteari begira herritarren aldetik benetan eskaerarik dagoen zerbitzu honi eusteko.

ALKATE ALDAKETA

Bi urteren ostean aldaketak datoz. Lorenak orain artean alkatetzaz gain Unibertsitatean Biologia ikasketak ere aurrera eroan eta bukatu ditu.

Orain, masterra egiteko aukera sortu jako eta ikasketa honek exijitzen dabe derrigor klasera joatea, hutsik egin gabe. Gainera, izango duen ordutegia goiz eta arratsalde berandu artekoa izateaz gain Bizkaitik kanpo ibili beharko du eta guzti honek ezinezkoa egiten du Udaletxean dedikazio minimo bat edukitzea, arratsalderik be libratuko ez dabelako.

Beraz, ikasketa hauekin jarraitu nahi izatera, Alkate kargua utzi beharko du. Eta horrela egingo du irailaren 26ko plenoan. Egun horretan bere Alkate kargua utziko du, baina ez du Udala erabat utziko, zinegotzi izaten jarraituko duelako. Eta Pleno egun horretatik ondorengo hamar egunetan egingo den pleno berezian izendatuko da Alkate barria.

Udalak etxeetara bidaliko du Alkate berriaren jarduna zelan banatuko dan, eta astean zeintzuk egunetan egongo den Udaletxean, guztiok jakin dagizuen.

Lorenari eskertu Nabarnizko Udaletxean egindako lana, eta zorte ona izan dagiala aurrean daukazan ikasketetan eta ekin beharreko erronka barrietan.

Page 3: GIMNASIA IKASTAROA - Nabarniz€¦ · Andra Mari eguna pattal antzekoa, sirimiri eta lanpar, eta meza ostean Kabelinatxe dantza taldeko neska-mutikoen dantza erakustaldia ikusteko

LOITIAGAKO ZABORTEGIA

1987. Urtean Nabarniz Gernikatik desanexionatu zen urtean, Nabarnizko zabortegia ixtea lortu zan. Zabortegi horretara Gernika eta inguruetako herrietako zaborrak botaten ziran, organikotik hasi eta metalak eta beste hainbat konposau isuriz.

Zabortegia itxi zan unean, bertan deskontaminazio prozesu bat burutu eben, hau da, zabortegiaren gainean buztinezko isolatzaile bat jarri eben. Horretaz aparte zuhaitzak landatu ziran: haretxak eta leizarrak batik bat, Loitiagako zabortegiko isuriak geldiarazteko. Pasa dan urtean, espeleologo batzuk Nabarnizko Udalera jo eben, Omara doazan urak kutsatuta egozala esanez, hau da, nolabaiteko isuriak agerten zirala.

Hori dala eta, Eusko Jaurlaritzak zabortegian kaptazio batzuk egin zituen, bertan egozan landara eta lurrak aztertuz. Kaptazio horreen emaitzak erakusten ebenez, Cd(cadmio),Cr(cromo),Zn(Zinc) bezalako metalen isuriak agertu izan dira, eta isuri honeek Gixentzako errekara heltzen dira, baina beraien diluzio maila dala eta ez ziran kaltegarriak, hau da, oso kontzentrazino bajuan agerten ziran.

Guzti hau jakinda, Nabarnizko Udalak Eusko Jaurlaritzaren laguntzeagaz, proiektu bat gauzatu dau, eta aurrerantzean zabortegiaren kontrol bat eroango da. Zabortegia hesiz inguratuko da eta urtean behin muestra batzuk hartuko dira. Muestra horreen azterketak erakutsiko dau zenbatzerainokoak diran metal astun horreen isurketak, eta horreen gorabeherak kontrolpean eukitea.

Page 4: GIMNASIA IKASTAROA - Nabarniz€¦ · Andra Mari eguna pattal antzekoa, sirimiri eta lanpar, eta meza ostean Kabelinatxe dantza taldeko neska-mutikoen dantza erakustaldia ikusteko

Udaletxean Espainiako banderak jartzeko agindua

Joan dan uztailean, Espainiako gobernuaren Ordezkaria dan Carlos Mª Urquijoren idatzia heldu zan Udaletxera, eta bertan esaten zanez, gure Udaletxeko fatxada nagusian

Espainiako bandera ipini barik egoala jakin ei eben.

1981eko banderen Legea aitatzen dau. Espainiako lege horrek bandera espainiarraren nagusitasuna ezartzen dau, eta udaletxeko balkoian zein barruan, lehentasunezko tokian jartzeko agitzen dau.

Idazki horretan hilabeteko epea emoten dau agindutakoa betetako.Alkateak 2013ko uztaileko plenoan emon eban idazki horren barri, eta momentuz Udalak ez

dau inongo pausorik emon Espainiako bandera ipintzeko.

Hilabeteko epea pasatuta, eskabide horrek bere bidea jarraituko dau, epaitegietan. Udalak errekurtsoa aurkeztuko dau inposizio horren aurka, herritarren gehiengoaren sentimenduaren eta gure borondatearen kontrakoa delako.

Hotz hotzean esanda, horixe da arazoa. Baina kontu hau ez da hotz ixten gaituen horietakoa.

Gauza jakina da banderak eta sinboloak derrigorren ipini arazita ez dabela inoiz herri baten nortasuna, identitatea eta izateko modua aldatuko. Ikurrina da Euskal Herriaren ikurra eta nabarniztarrok geure egiten doguna.

Legea betetzeaz eta bete beharraz jantzi gura badabe be, badakigu inposizino bat dala. Bardin egiten dabiz Kataluniako herri askotan.

Ezarri gura daben Lege horrek bere lehenengo artikuluan esaten dabenez, Espainiako banderak nazioa irudikatzen dau, eta “aberri espainarra”ren sobiranotasuna, independentzia, batasuna eta osotasunaren ikurra da, eta Konstituzioan jasotako baloreak ordezkatzen ditu.

Horixe da, hain zuzen ere, arazoa: euskaldunok, katalandarrak bezalaxe, geure nazioa, geure aberria eta geure Herria zein den badakigula, eta ez datorrela bat Espainiako legeek ezartzen dabenagaz. Eta Urquijo gobernu-ordezkariak agindutakoan legea betearazteko neurria baino gehiago euskaldunok umiliatzeko ahalegina ikusten dogu..

Badira 30 urtetik gora Espainian lege hori onartu zala, eta ez da gainera eztabaida gitxi eragindakoa. Banderen gerra deitutako eztabaidak eta istiluak lehenago be izaten ziren, eta udaletxe eta erakunde batzutan jarri izan ziren banderak. Baina beste askotan ez, edo denak kendu izan ebezan leku batzuetan, edo Ikurriña bakarrik jarri beste askok, Nabarnizen egon

Page 5: GIMNASIA IKASTAROA - Nabarniz€¦ · Andra Mari eguna pattal antzekoa, sirimiri eta lanpar, eta meza ostean Kabelinatxe dantza taldeko neska-mutikoen dantza erakustaldia ikusteko

izan dan moduan. Eta horrek ez eban arazo gehiagorik sortu urte guzti hauetan.

Baina, ikusten dogunez, orain ere espainiar agintariek zorrotz erakusten dabe beren asmoa: Euskal Herriko udaletxeetan espainiar bandera kosta ala kosta jarri erazotea, herritarren b o r o n d a t e a r e n kontra. Esan behar da kontu hau ez dela euskaldunon obsesioa, Ikurriñak ordezkatzen daben Euskal Herria bera ukatzen dabenena baino.

Francoren denboran Ikurriña debekatu eta Euskal Herria azpiratu zutenek inposatu eben bandera española ez dogu geure sentitzen, eta eraso hau lekuz kanpoko probokaziñotzat hartzen dogu. Eraso moduan, hobeto esanda. Eta inposiziñoaren seinale denez, herri honek ez du inoiz bandera hori beretzat hartuko, herriaren gehiengoaren borondatearen kontrakoa delako.

Egunen baten gure udaletxeko balkoian Espainiako bandera ikusten badozue, ez da izango geure borondatez ipini dogulako, Espainiako gobernuak mehatxupean ipini arazi digulako baino.

Garbi daukagu Ikurriña dala nabarniztarrok ordezkatzen gaituen ikurra, inposatu nahi deuskuen banderak ez gaituela ordezkatzen, eta lege batek indarrez behartuta bakarrik jarriko dela Espainiako bandera Nabarnizko udaletxean.

Ez doguz banderak eta koloreak gitxiesten, bakoitzak ordezkatzen dauen lurraldearen ikur izatea zilegi dala uste dugu, baina guk argi dogu nongoak garen eta zerk ordezkatzen gaituen.

GUK GEUREA, IKURRIÑA!

Page 6: GIMNASIA IKASTAROA - Nabarniz€¦ · Andra Mari eguna pattal antzekoa, sirimiri eta lanpar, eta meza ostean Kabelinatxe dantza taldeko neska-mutikoen dantza erakustaldia ikusteko

JAIAK

Usadioari jarraituz, txikilimaña hotsez hasi ziran Andra Mari jaiak aurton be. Jabierrek eta Arrolak kanpai hots zoli eta bizia atera eben kanpantorretik. Horren osteko

txupinazoagaz zabalik gelditu zan hiru tabernetan makilau jana egiteko aukera, trikitixa doinu artean. Makilauaren gazia edo gauaren gozoa, batzuk goizaldera arte egon zirala behintzat Eleixaldeko tabernetan.

Zapatuko ekitaldi nagusia Herri bazkaria izan zan, ehun eta hamabost lagun bildu ziran frontoian, mozorro eta marro. Koadrila politak, artean aspaldiko hippy eta punkiak, eta betiko sorgin eta pirata… Baten bat atzea agirian ibili ete zan, baina ez egin barrerik, halantxe ibilten gara guztiok ospitalean egon behar dogunean. Eskerrak mediku onak eta erizain hobeak lagunduta egoala, biharamonean sendatuta ikusi gendun eta. Umorez hartuten ez badogu geuretzako okerrago. Bi egun biziko eta…

Andra Mari eguna pattal antzekoa, sirimiri eta lanpar, eta meza ostean Kabelinatxe dantza taldeko neska-mutikoen dantza erakustaldia ikusteko be frontoira joan behar izan zan, sikupera. Eta ederto egin be dantzan!

Aurten Pedro Garatea eta Aroa Zarandona omendu dira herrian adinez nagusien eta gazteena izateagatik.

Arratsaldeko pelota partiduan hor ikusi gendun Jon Alex herriko gaztea ere. Gogotsu emoten eutson pelotari, eta oraindik ikusiko dogu Nabarnizko frontoian partidu ederrak egiten.

Eta gazte eta txikienen orduan apar eta bits, nagusiak kanpotik begira eta eurek pozik. Eta gero herriko gazteek antolatutako jolas eta kiroletan aritu ostean, txokolate beroa barrua berotzeko.

Page 7: GIMNASIA IKASTAROA - Nabarniz€¦ · Andra Mari eguna pattal antzekoa, sirimiri eta lanpar, eta meza ostean Kabelinatxe dantza taldeko neska-mutikoen dantza erakustaldia ikusteko

Astelehenean be, astegun buruzuria izan arren, nahiko jende ibili zan, tabernetan eskainitako pintxoak gozo-gozo jaten. Txantxiku txapelketan igeltxoak ahoa txiki, hogeita lau lagun saiatu arren hiruk bakarrik lortu eben txanpona ahotik sartzea, eta hiruentzako saria! Eta arratsaldeko mus eta briska txapelketak amaitutakoan, hotza eta tripako zorria kentzeko zer morokila baino hoberik? Ez inon Nabarnizen baino gozoagorik!!!

Eta hurrengo asteburuan Nabarnizen ohikoak diren Zaldi Probak. 44. ekiltaldia zen aurtengoa eta horrek erakusten du ez direla atzo goizeko kontua. Bederatzi zaldi aurkeztu dira aurten, eta Koba aulestiarra suertatu zen garaile, eta berak jaso eban 800 euro, garaikurra eta manta, horrenbeste izerditu ondoren zaldiak lepotik behera gustora hartuko zuena.

Nabarnizko proben azken egunean egiten den karretillaren zozketan 968 zenbakia atara zen zorteko, eta 1265 haren ordezko.

Page 8: GIMNASIA IKASTAROA - Nabarniz€¦ · Andra Mari eguna pattal antzekoa, sirimiri eta lanpar, eta meza ostean Kabelinatxe dantza taldeko neska-mutikoen dantza erakustaldia ikusteko

Telefonoa: 946255077E-maila: [email protected]