ALKARRIZKETA XIANA IBAIBARRIAGA “Herri zapalduen ... · tako ohiko abantailez gain, herrian...

16
2016ko Urria XIANA IBAIBARRIAGA “Herri zapalduen arteko elkartasuna beharrezkoa da” ALKARRIZKETA Urte honetan obrak egingo dauz frontoian Munitibarko Udalak. 4.ORR Aurten be euskera klaseak egongo dira Munitibarren 6.ORR Herriko bideen erabilera arautzeko ordenantza barria 5.ORR

Transcript of ALKARRIZKETA XIANA IBAIBARRIAGA “Herri zapalduen ... · tako ohiko abantailez gain, herrian...

Page 1: ALKARRIZKETA XIANA IBAIBARRIAGA “Herri zapalduen ... · tako ohiko abantailez gain, herrian beren-bere-gi eratutakoak dauzkagu: norberak ekoitzitako produktu ekologikoez elikatzeko

2016ko Urria

XIANA IBAIBARRIAGA

“Herri zapalduen arteko elkartasuna beharrezkoa da”

ALKARRIZKETA

Urte honetan obrak egingo dauz frontoian Munitibarko Udalak.

4.oRR

Aurten be euskera klaseak egongo dira Munitibarren

6.oRR

Herriko bideen erabilera arautzeko ordenantza barria

5.oRR

Page 2: ALKARRIZKETA XIANA IBAIBARRIAGA “Herri zapalduen ... · tako ohiko abantailez gain, herrian beren-bere-gi eratutakoak dauzkagu: norberak ekoitzitako produktu ekologikoez elikatzeko

Doako alea - Tirada : 350 ale - Editorea: Munitibarko UdalaKudeaketa, diseinua, maketazinoa eta argazkiak: Plugin Estudioa (Gaizka Muñoz Etxebarria)94 616 5 7 25 - 670 913 901 - [email protected] | pluginestudioa.com

Tel. 94 616 40 07 Fax. 94 616 41 [email protected]

MoZINoAK ETA ERABAGIAK oNARTUTAKo DEKRETUAKoNARTUTAKo oRDAINKETAK

SAN PEDRo JAIAK 2016 ANDRA MARI JAIAK 2016

10 1213 14

ALKARRIZKETA

Chiapasen brigadista moduan egon da eta bertan bizitakoa kontatu deusku Xiana Ibaibarriaga munitibartarrak.8

ALBISTEAK

Munitibar energia barriztagarrien alde5

ALBISTEAK

Gerrikaitzeko P.G.g.2 guneari jagokon kudeaketa-sistemaren aldaketa4

HERRITARREN AHoTSA

Zein da Munitibarren edo kanpoan bizitzen zure egu-nerokotasunean nabaritu duzun desberdintasuna? Zerk harritu zaitu gehien?3

2

AURKIBIDEA

Page 3: ALKARRIZKETA XIANA IBAIBARRIAGA “Herri zapalduen ... · tako ohiko abantailez gain, herrian beren-bere-gi eratutakoak dauzkagu: norberak ekoitzitako produktu ekologikoez elikatzeko

3

Zein da Munitibarren edo kanpoan bizitzen zure egunerokotasunean igarri dozun desbardintasuna?

Zerk harritu zaitu gehien?- Kontuz, munitibartar! Ireki begi, belarri zein sudurzuloak! Izan ere, herri txiki bateko biztan-le zarenez gero… gogaitasunez hiltzeko arris-kuan zaude!

- Don’t worry, be happy, munitibartar! Gure herriak, txikia izanagatik, ez zaitu inolaz ere mugatuko zure nortasuna nahieran eraikitze-rakoan, ezta bizitzan egin gura dituzunak gau-zatzerakoan ere!

Sarritan entzun dituzu esloganok, argumentu pozoitsu edo harrotasunezkoek atonduak, ka-suan kasu. Baina lerrootan dikotomia horreki-ko jarrera bat hartzea espero baduzu, muniti-bartar… jai duzu!

Leku orok ditu bere mugak: hirietako martxa frenetikoa zainetan daramanari itolarria sor diezaioke herriko lasaitasuna usaintze hutsak; itolarri bera suma dezake, zementuz inguratu-ta dagoen aldiro, belarraren berdea zapaltzea laket duenak ere… Mugek mugatu egiten gai-tuzte horrelakoetan: ez dago lekuaren eta per-tsonaren arteko sinkroniarik.

Munitibarrek badauka zer eskaini; herri txikie-tako ohiko abantailez gain, herrian beren-bere-gi eratutakoak dauzkagu: norberak ekoitzitako produktu ekologikoez elikatzeko aukera, edota herriari dagozkion erabakietan zeresana izatea ahalbidetzen duen demokrazia parte hartzai-lea, kasu.

Zuri dagokizu, munitibartar(gai), baldintzok zure beharrizan eta apetekin harmonian dau-denetz erabakitzea! Bitartean, nik badaukat gu-rean bizitzearen hobari eta trabez eztabaidatzea tokatzen zaidan hurrengo aldirako konsigna:

Egia absoluturikez da oraindik jaio!

Munitibartar izan ala ez izannorbere esku dago!

Uzuri Albizu Mallea

ZUTABEA HERRITARREN AHOTSA

Munitibarren bizi ala ez bizi: That’s

the question

SILVANA CoLLEDANI 1997 urtean Italiatik Munitibarrera etorrita.

Munitibarrera bizi izatera etorri nintzanean, esparru guztietako ordutegiak, garraio zer-bitzu urriak, eta kale eta tabernetako bizitza

soziala izan ziran gehien igarri nebazan desbardintasunak, besteak beste.

Gehien harritu ninduana, jendea nahiko itxia dala izan zen, eta honek gizarteratzerako orduan trabak ipinten ditu.

SoFIA IVARSoN2009an Suediatik Munitibarrera etorrita.

Gehien igarri dodan desbardintasuna bi-zitza soziala izan da; etxean alkartu beha-rrean, kalean edo tabernatan alkartzeko da-

goan ohitura.

Oso herri txikia izan arren, zerbitzu asko izateak harritu nau: eskola, liburutegia, medikua, botikina, tabernak, etab.

LUIS IRUSTA 18 urtegaz Miamira joan eta 2013an Munitiba-rrera itzulitakoa.

Miamin nire egunerokotasunean igarri ne-ban desbardintasunetako bat, hango jendea-

ren bizitzeko modua izan zan. Jendea ez zan hamengo mo-duan egunero kalera urteten eta lagunekaz egoten. Euren bizitza etxetik beharrera eta beharretik etxera izaten zan. Han lagunak noizean behin edo egun puntualetan bakarrik ikusten zenduzan, ez hamen beste.

Miamira joan nintzanean, hango guztiak harritu ninduen, baina gehien, arraza eta kultura ezbardinetako jendea al-karrekin bizitzen ikusteak. Hamen ondino ez zan holakorik ikusten. Eta bueltan etorri nazenean be, sorpresa hartu dot. Ni joan nintzanetik herria asko hazi da eta. Jende barri asko dago kalean, etxe barriak…

Page 4: ALKARRIZKETA XIANA IBAIBARRIAGA “Herri zapalduen ... · tako ohiko abantailez gain, herrian beren-bere-gi eratutakoak dauzkagu: norberak ekoitzitako produktu ekologikoez elikatzeko

4

ONDARE BATZORDEA

Arbatzegi eta Gerrikaitzeko argazki artxiboa osatzen jarraitzeko deialdia2015eko Gabonetatik mar-txan dagoan Ondare ba-tzordeak argazki zaharrak batzeko eta artxibo bat osa-tzeko deialdia egin eban ira-gan maiatzean.

Ez dira gitxi izan orain arte batzordeak batu dabezan ar-gazkiak, baina, barriro be, herritarrei deia egitea pen-tsatu dabe. Jasoten diran argazki danekin Arbatzegi

eta Gerrikaitzeko historia eta ondarearen artxibo di-gital bat sortu nahi dabe.Horretarako, batzordearen arduradunagaz harremane-tan ipintera animetu nahi

dabez herritarrak.

Harremanetarako: 679 729 870 telefonora deitu edo [email protected] hel-bidera idatzi.

EUSKERA BATZORDEA

Aurten be euskera klaseak egongo dira Munitibarren

Parekidetasun batzordeak agenda beteten jarraitzen dau

Munitibarko Udalak lagunduta eta UEMAgaz alkarlanean, 2016/2017 ikasturtean be euskara ikastaroak egongo dira Munitibarren berton.

Munitibar moduko herri euskaldunetan, euskara ezagu-tzeak daukan garrantzia kontuan hartuta, beste urte batez ahalegin berezia egin nahi dau Udalak euskara ikasteko edo hobetzeko pausoa eman nahi dabenari laguntzeko.

Printzipioz, udaletxean bertan irailaren 30era arte, intere-sa daukan edonork emon ahalko dau izena, maila guztie-tarako (A1, A2, B1, B2, C1 eta C2) zein titulu homologatuak prestatzeko (HABE, EGA…). Izena emon dabenen kopurua-ren arabera antolatuko dira taldeak.

Ikasturte barriarekin batera badatoz Parekidetasun batzor-deak antolatutako ekintzak be. “Non gaude?” antzezlana izango da lehenengoa, urriaren 21ean, eta ostean etorri-ko dira Emakumeenganako indarkeriaren aurkako eguna (Azaroak 25) eta baita Gabonak orduko egingo den jolasez-sexisten inguruko saioa eta “Teknologia berriak eta indarkeria” hitzaldia be. Honetaz gain, Lea Ibarreko man-komunidadeko Berdintasun batzordeak antolatuta, udale-tako langile zein zinegotziek politika feminista izeneko for-makuntza izango dabe.

PAREKIDETASUN BATZORDEA

Page 5: ALKARRIZKETA XIANA IBAIBARRIAGA “Herri zapalduen ... · tako ohiko abantailez gain, herrian beren-bere-gi eratutakoak dauzkagu: norberak ekoitzitako produktu ekologikoez elikatzeko

5

Munitibar energia barriztagarrien alde

Udalak, herriko bideak erabilteko ordenantza berrikusi eta eguneratu dau. Batetik, baso ekoizkinak atarateari jagoko-nez, moldaketak egin dira, kanona eta fidantzen balioak eguneratu dira, bideak garbi mantentzeko puntu bat gehitu da eta atarate beharrak hasi aurretik eta ostean teknikari batek bideak ikuskatuko dabezala bermatzeko beste pun-tu bat, besteak beste. Bestetik, bestelako materialen ga-rraioak eta apeaderoak erabiltea arautzen daben puntuak gehitu dira. Neurri horrekaz herriko bideak hobeto zaindu eta mantenu hobea emotea lortu da.

GARAPEN BATZORDEA

Ortu ekologikoen lehenengo uzta jasotzen hasi diraBadira hilabete batzuk ortu ekologikoak martxan ipini zi-renetik, eta proiektua gitxinaka-gitxinaka gorpuzten eta itxura hartzen doa. Intsektuei eta gaixotasunei aurre egi-teko saldak, belar txar eta onak… esperientzia eta ikaskun-tza asko izan dabez dagoeneko. Esperientziarik onena be hasi dira bizitzen; uztak jasoteko momentua, (kalabazin, tomate, letxuga…) norberak sartu, norberak zaindu, norbe-rak jan!

Udalak energia barriztagarriak erabilteko apustua egin dau. Herriko instalakuntza elektriko desbardinetarako arginda-rra (herriko argiteria, udaleko eraikinetako argindarra…) kontratatzeko orduan, energia-saltzaileek baldintza batzuk beteten dabezala ziurtatzeko, kontratazinorako plegu ba-rriak onartu dauz Udalak. Bertan, Kontsumo iraunkorra bultzatze aldera, kontsumitzen dan energiaren jatorria iturri barriztagarrietatik datorrela ziurtatuta izateko bal-dintzak jasotzen dira batez be. Ganera, merkatua aztertuz, aldaketa horrekaz, Udalak daukan urteko energia gastua mu-rriztea aurreikusten da.

Herriko bideen erabilera arautzeko ordenantza barria

Page 6: ALKARRIZKETA XIANA IBAIBARRIAGA “Herri zapalduen ... · tako ohiko abantailez gain, herrian beren-bere-gi eratutakoak dauzkagu: norberak ekoitzitako produktu ekologikoez elikatzeko

6

HIRIGINTZA ETA ZERBITZUEN BATZORDEA

Urte honetan obrak egingo dauz frontoian Munitibarko Udalak

Udalak 30.000€-ko lanak egingo dauz frontoian urte bu-kaerara bitartean: eraikinaren hormigoizko egitura bir-gaituko da (probalekuan eta kontra-kantxaren parean), kanpotik falta edo apurtutako panelak eta moldeatutako beirak ipiniko dira, inguruko kanaloiagaz batera, eta alda-geletako teilatua konponduko da.

Lanok egiteko, BFAko udal azpiegiturak konpontzeko 28.400€-ko diru-laguntza dauka Udalak.

Kontribuzinoaren ordenantza eguneratuko du Udalak

Bizkaiko Foru Aldundiak 40 urte baino gehiago daroaz balioak eguneratu barik eta kontribuzinoa balio teoriko horren arabera kalkulatzen da, ondasunak dagozan egoe-ran dagozala. Holan bada, gaur egun, etxeek daukien ba-lio zahar horren arabera ordaintzen da kontribuzinoa, eta datorren urtetik aurrera, Bizkaiko Foru Aldundiak emon-dako balio barriaren arabera ordainduko da. Alde handia egon leike herritar batzuentzako, katastro-balioa asko al-datu bada.

Bizkaiko Foru Aldundiak notifikazinoak bialduko dauz etxe guztietara, bakotxaren ondasunen balioa zein dan esanez, eta horren arabera ordaindu beharko da.

Nornor balio honegaz ados ez badago, alegazinoak idatzi beharko ditu. Argi ibili behar da, alegazinoak idazteko epe bat egongo da eta. Gaiaz hobeto informatzeko, udaletxera hurreratzeko dei egiten da.

Page 7: ALKARRIZKETA XIANA IBAIBARRIAGA “Herri zapalduen ... · tako ohiko abantailez gain, herrian beren-bere-gi eratutakoak dauzkagu: norberak ekoitzitako produktu ekologikoez elikatzeko

7

BESTE BATZUK

Kubike aisialdi elkartearen udaleku ireki eta ibiltariak

Udaleku irekiak Aulestin egin ziran uztailaren 5etik 22ra, eta guztira 60 ume inguruk hartu eben parte (horretatik 9 munitibar-tarrak). Ekintzen artean, Lea-Ibarreko gainerako he-rrietara bisitak egin ebezan eta Munitibarrera be etorri

ziren. Hemen, naturareki-ko errespetua landuz, Lea ibaia garbitzen ibili ziran. Antolatzaileek balorazino oso ona egiten dabe eta ea hurrengo urtean Muniti-barko ume gehiagok izena emiten daben.

Udaleku ibiltariei jagoko-nez, uztailaren 23tik 27ra egin zan, Saratik Elizondo-ra, eta ekintza honetan be herriko hainbat gaztek har-tu eben parte. Hainbat leku edar ezagutzeko aukera euki eben; besteen artean, Arizkungo dorretxea, Baz-

tango biltzarra, Elizondoko jaiak... Egunak motx geratu jakezala esan dabe joanda-koek eta oso pozik ibili di-rala lagunartean. Hurrengo urtean gehiago!

HIRIGINTZA ETA ZERBITZUEN BATZORDEA

Gerrikaitzeko P.G.g.2 guneari jagokon kudeaketa-sistemaren aldaketa

Gerrikaitz auzoan kokatuta dagoen P.G.g.2 hiri-lur ere-muko garapena, urteak pasatuta, erdizka dagoanez, Udalak erabagi dau beronen garapena zuzenean lankide-tza-sistemaren bidez kudeatzea (orain arteko ardura San Andres , S.L.-rena).

Udalak nitxo barriak ipini dauz hilerrian

Ekainean Udalak 16 nitxo barri ipini ebazan hilerrian (13.250€-ko kostuagaz), libre egoazan ia danak okupatu os-tean. Bide batez, ordenantza zaharra eguneratu da tasa benetako kostutik hurrerago lagateko eta okupazino ara-zoa konpontzeko. Horregatik, tasa barria 500€-koa da eta nitxoen kontzezinoa 10 urterako izango da.

Page 8: ALKARRIZKETA XIANA IBAIBARRIAGA “Herri zapalduen ... · tako ohiko abantailez gain, herrian beren-bere-gi eratutakoak dauzkagu: norberak ekoitzitako produktu ekologikoez elikatzeko

8

Zein izan da egin duzun bidaiaren hel-burua?

Bi helburu desbardin izan dabezala esan leike; bata pertsonala, eta bes-tea, politikoa. Lehenegoari errepara-tuz, urteetan garatutako amets bat izan da Zapatistak eta euren lurraldea ezagutzea eta hori egi bihurtzea lor-tu dot. Bestetik, lan politikoa egitera joan garenez, honen helburu nagu-sia bertako burrukak, beharra egite-ko moduak eta prozesuak ezagutu eta bertan Euskal Herrikoen barri emotea izan da. Joan-etorriko hartu-emona azken batean, herri langile eta zapal-duen arteko zubiak eraikiz. Hemen be, ganerako herrien babesa behar dogu-lako.Zer moduzko esperientzia izan da bri-gadista ibiltea?

Oso aberasgarria begitandu jate es-

perientzia; egin doguzan harremanak izatea oso gatxa izango litzatekeelako bestela. Errealitate desbardinak eza-gutzeko aukera izan dogu (Zapatisten komunitate bat, kartzela bat, irakas-leen burruka...) eta errealitate hori bizi duten pertsonekin bertatik bertara berba egiteko aukera. Horren ondorioz, burruka desbardinetatik asko ikasteko aukera izan dogu, baita gureari buruz berba egiteko be.Zer da bidaiatik gehien azpimarratuko zendukena?

Galdera gatxa benetan. Bi gauza az-pimarragarri etorten jatez burura mo-mentu honetan, baina gehiago pentsa-tzen hasten banaz seguru nago gehiago etorriko jatazala.

Batetik, irakasleen burruka azpima-rratuko neuke, eta bertan bizi izan ne-

bana eurekaz. (Irakasleen blokeoan izan ginen eta beraiekin hitz egiteko aukera izan genuen. Ikaragarria eta eredugarria begitandu jatan euren burrukarako indarra, Gobernuak egin nahi daben erreformaren aurrean).

Bestetik, Zapatisten errealitatea eza-gutzea. Komunitate txiki batean izan ginen, eta nahiz eta batzuk bakarrik Tzeltal-ez berba egin, eurekaz hurrako harremana izatea lortu gendun.Zer ikasi dozu han?

Elkarri gehiago entzun beharko ge-niokeela eta ez bakarrik berba egiteari emon garrantzia. Baita be, horizon-talki eta asanbladetan antolatzeak daukan balioa ikusi dot. Bestearen berba errespetatu eta esandakoa inork epaituko ez duen guneak izateak da-karren aberastasuna ikaragarria da.

Une honetan zer nolako egoera so-ziopolitikoa bizi da bertan? Igarten al da tentsiorik kaleetan?

Oso galdera zabala eta orokorra da hori, nik denbora gehien San Cristo-bal de las Casas-en (Txiapas) igaro dot, hortaz, bertan ikusitakoa kontatu ahal dot. Lehen aitatu lez, iraskeleen burrukak oso potenteak izan dira ni egon naizen sasoian behintzat. Au-topistako sarrera blokeatuta eukien, barrikaden bitartez, eta bertan iga-rotzen ebezan egun eta gabak. EZLN-koak be joan jakezan janaria eroatera eta handik aste betera ondoko herriko paramilitarrak bajatu (Gobernuaren agindupean, noski) eta bi irakasle erail ebezan. Ostean, beste talde ba-tek (anarkistak zirela esaten eben) udaletxeari sua emon eutsien eta ez zan giro San Cristobaleko kaleetan. Halanda be, San Cristobal nahiko hiri lasaia da eta egunerokotasunean ez da ezelako tentsiorik sumatzen, nahiz eta presentzia poliziala, bai hor eta bai egon naizen ia leku danetan, oso handia izan.

XIANA IBAIBARRIAGA BRIGADISTA

Txiapas-eko (Mexiko) eta bereziki Zapatisten errealitatea ezagutu nahian, Askapena-k (Euskal Herriko erakunde internazionalista) urtero udan antola-tzen dabezan Brigadetan izena emon eta hilabete pasatxo pasatu du bertan. Besteak beste, San Cristobal De las Casas-eko irakasleen burruka, presoekin beharra egiten daben taldea, Komunitate Zapatista… ezagutzeko aukera izan du.

“Herri zapalduen arteko elkartasuna beharrezkoa da”

“Indigenekerrepresiogogorra

jasaten dabe ”

ALKARRIZKETA

Page 9: ALKARRIZKETA XIANA IBAIBARRIAGA “Herri zapalduen ... · tako ohiko abantailez gain, herrian beren-bere-gi eratutakoak dauzkagu: norberak ekoitzitako produktu ekologikoez elikatzeko

9

Indigeneei jagokonez, errepresio go-gorra jasaten dabe, asko eta asko bi-degabekeriz torturatuak eta kartze-laratuak izaten dira egin ez daben gauzengatik. Gainera, San Crsitobal hirian bertan, indigena asko mes-pretxatuak dira batez be mestizoen partetik. Emakumeen kasuan ondino gehiago ganera. Eremu Zapatistetan emakumeenganako zapalkuntzari au-rre egiteko “La ley Revolucionaria de mujures del EZLN” atara eben 1994ko altxamenduagaz batera. Esan beha-rra dau, emakume Zapatistak kargu desberdinetan hartzen dabela parte (militarra barne) nahiz eta betiko rol tradizionalak be (janaria prestatu, umeak zaindu…) erreproduzitzen da-bezan hainbat komunitateetan.

Bertako eragile sozial eta politiko des-bardinekin batu zarie bertan. Euskal Herriko egoerarekiko interes handia sumatu dozue?Orokorrean Euskal Herriarekiko inte-res handia dagoela sumatu dogu eta esan beharra dago gure burruka eza-guna dala bertan be; hau da, egiten euskuezan galdera asko eta asko “Non dago Euskal Herria?” baino sakonagoak zirala esan nahi dot. Kalean topo egin-dako jendeagaz edota zerbeza baten in-

guruan batutako munduko jendeagaz egoteko aukera izan dogu eta askok erakusten euskuen Euskal Herriaren barri izateko gogoa. Momentu polit horrek, gauza asko elkarbanatzeko eta ikasteko aukera emon deuskue.

Hilabete pasau ostean, bertan bizita-koaren inguruko hausnarketa sako-nagoa egiteko aukera izango zenuen ezta?Egia esan ez dot denbora larregirik euki hausnarketa sakonik egiteko, handik gatu dan nire brigada kidea bueltatutakoan egingo doguz. Ja,ja!!! Egon naz jenteagaz berbetan eta bai emon deuste aukera beste perspektiba bategaz ikusteko bizi izandakoa. Eta hemen be hango egoeraren barri ja-kiteko interes handia erakutsi deuste jenteak. Azken batean, entzuten do-guzan albiste manipulatuak alde ba-tera itxi eta bertatik bertara ibili dan nonok kontatzeak konfiantza handia emoten dabelako.Han ikasitakoa Euskal Herrian trasmi-titzeko momentua dala esango gendu-ke, zerk balio ahal digu guri hemen?Kontun hartu behar dogu hango egoe-ra eta burrukak hemengoekin konpa-ratuta oso desbardinek direla, nahiz eta sistema kapitalista patriarkala amankomunean daukagun etsaietako bat izan.

Burrukarako daukien indar itzela iku-si dot, batez be irakasleen burrukan; gauza asko alde batera itxi eta euren helburuak bete arte jarraitzekoa. Zapatismoaren kasuan, erabakiak hartzeko modu horizontal eta asan-blearioa oso interesantea da. Burruka asko mantsotzen dau, baina aurrera doa geldiro baina ganoraz. Honegaz lotuta, alternatiba autogestionatuak garatzeko daukaten gaitasuna be ika-ragarria da.Internazionalismoaren garrantzia az-pimarratuko neuke amaitzeko. Herri zapalduen arteko elkartasuna beha-rrezkoa dalako, beste herrialdietatik ikasi eta guk be geurea erakusteko, besteak beste.

“Euskal Herriarekiko

interes handia dago Chiapasen”

Page 10: ALKARRIZKETA XIANA IBAIBARRIAGA “Herri zapalduen ... · tako ohiko abantailez gain, herrian beren-bere-gi eratutakoak dauzkagu: norberak ekoitzitako produktu ekologikoez elikatzeko

10

EKAINA Bizkaiko Foru Aldundiko Gaztedi programan sartzea

Hitzarekin hitzarmena onartzea diruz laguntzeko

2017ko Herriko Jaieguna San Pedro eguna izatea erabagitea

Olabarri Kluba erosteko eskaintza

Aurreko Urteetako kredituen eta fidantzen bajak

P.G.g.2.-ri jagokon kudeaketa-sistema aldatzea. Behin-behineko onarpena.

Katastroko “ponencia de valores” dalakoa jendaurrean ez ipintea

2016 ekitaldirako EAEko landa-eremuak sustatzeko eta garatzeko laguntzetara eskolako leihoak aldatzeko proiektua aurkeztea

Udalkutxari buruzko adierazpen instituzionala

UZTAILA 2016ko aurrekontua behin betiko onartzea

2015eko galeren eta irabazien kontuak eta kontu orokorra onartzea

Irisgarritasun Plana idaztea Learri S.A.-ri esleitzea

Mantenurako tresna barriak erostea

Frontoia barrizteko lanen kudeaketa Learri S.A.-ri esleitzea

IRAILA

Udaleko argindarra kontratatzeko pleguak onartzea

2017rako udal ordenantzen aldaketa onartzea (kontribuzinoa, eraikuntzak, herriko eta hilerriko nitxoak arautzeko ordenantzak)Aura 2015 egitarauan oinarrituta estatutik lortutako subentzinoei jagokezan lanen kudeaketa Learri S.A.-ri esleitzea (auzo-bide batzuk konpontzeko)

P.G.g.2.-ri jagokon kudeaketa-sistema aldatzea. Behin betiko onarpena.

Atal honetan, udaletxean hartzen diran erabagiak eta egiten diran gastuak modu errez eta ulergarrian aurkeztuko dira. Alde batetik, plenoetan aurkeztutako mozinoak eta hartutako erabagiak; bestetik, onartutako dekretuak; eta amaitzeko, azken hilabeteetan onar-tutako ordainketen zerrenda.

MoZINoAK ETA ERABAGIAK

UDALEKO KONTUAK

Udalbatza guztien aktak eta mozinoak irakurteko sartu www.munitibar.org helbideani

Page 11: ALKARRIZKETA XIANA IBAIBARRIAGA “Herri zapalduen ... · tako ohiko abantailez gain, herrian beren-bere-gi eratutakoak dauzkagu: norberak ekoitzitako produktu ekologikoez elikatzeko

11

12 E.M.G.-ri baimena emotea Berreñoko Etxebarri baserriko teilatua konpontzeko 2016/05/30

13 L.S.B.-ri baimena emotea Herriko plaza 2 etxebizitzan lanak egiteko 2016/05/30

14 E.R.B.-ri baimena emotea Zuzaeta baserriko teilatua konpontzeko 2016/05/30

15 E.O.S.-ri baimena emotea labea birgaitzeko 2016/05/30

16 J.A.C.D.-ri baimena emotea etxearen atzeko aldean hormigoia botateko 2016/05/30

17 J.A.L.Z.-ri baimena emotea Zarrabe baserriko lurretan egin beharreko lanak egiteko 2016/05/31

18 Mohamed Abdelazizen, Fronte Polisarioko Idazkari Nagusia eta Sharar Errepublika Arrabiar Demokartikoaren lehendakariaren, heriotzagatiko adierazpena 2016/06/01

19 Baserrietan argiteri publiko kontsumoa murrizteko lanak onartzea, EVEn eskatzea eta lanak Lerri S.A.-ri esleitzea 2016/07/07

20 Gerrika auzora eta Kortaguren inguruko bide-tartea konpontzeko Ziortza-Bolibarko Udalagaz hitzarmena sinatzea, eta lanak Learri S.A.-ri esleitzea 2016/07/12

21 J.M.J.M.-ri baimena Totorikako Arrizabalaga baserriari teilatua barrizteko 2016/07/12

22 A.U.A.-ri baimena Uriona auzoko Goikoetxebarri baserri aurrean nekazal-pabilioia eraikitzeko 2016/07/12

23 K.A.R.-ri “en precario” baimena txabola legalizatzeko 2016/08/18

24 Administrazio Publikoko Ministeritzatik egindako errekarimendua ez izapidetzeko ebazpena 2016/08/18

25 Errillene-Munitibar bidea erabiltzeko baimena F.A.U.-ri 2016/09/15

26 Gerrika-Gontzugarai bidea erabiltzeko baimena J.M.A.-ri 2016/09/15

Learriri aurrerapena eskolako leihoak aldatzeko 30.734,00 € Learri S.A

oNARTUTAKo DEKRETUAK

oNARTUTAKo oRDAINKETAK

KULTURA ETA JAI BATZoRDEA [email protected]

GARAPEN BATZoRDEA [email protected]

PAREKIDETASUN BATZoRDEA [email protected]

oNDARE BATZoRDEA [email protected]

HIRIGINTZA ETA ZERBITZUEN BATZoRDEA [email protected]

oNGIZATE BATZoRDEA [email protected]

KIRoL BATZoRDEA [email protected]

EUSKERA BATZoRDEA [email protected]

Page 12: ALKARRIZKETA XIANA IBAIBARRIAGA “Herri zapalduen ... · tako ohiko abantailez gain, herrian beren-bere-gi eratutakoak dauzkagu: norberak ekoitzitako produktu ekologikoez elikatzeko

12

ARGAZKI GALERIA / SAN PEDRO JAIAK 2016

Euskera ikasleen txupina

Puzgarriak

Parrilladaren prestaketa lanak

Herri bazkaria

Ginkana

Txupina botaten

Kajen jolasa

Zazkel taldearen kontzertua

Munitibarko gaztetxoak

Erromeria

Alkarretaratzea

Paella txapelketa

Aizkorak zorroztu taldea

Magia ikuskizuna

Dantza emanaldia

ARGAZKIAK: Gaizka Muñoz / Karmelo Goikoetxea

Page 13: ALKARRIZKETA XIANA IBAIBARRIAGA “Herri zapalduen ... · tako ohiko abantailez gain, herrian beren-bere-gi eratutakoak dauzkagu: norberak ekoitzitako produktu ekologikoez elikatzeko

13

ARGAZKI GALERIA / ANDRA MARI JAIAK 2016

Txupina

Plazako giroa

Txalainak taldearen kontzertua

Apar jaia

Munitibarko harri zulatzailea

Dantza emanaldia

Herritarron arteko jolasak

Paella txapelketa

Apar jaia

Antzerkia

Hutsa taldearen kontzertua

Herritarren arteko jolasak

Paella txapelketa

Harri zulatzaileak

Antzerkia

ARGAZKIAK: Gaizka Muñoz / Karmelo Goikoetxea

Page 14: ALKARRIZKETA XIANA IBAIBARRIAGA “Herri zapalduen ... · tako ohiko abantailez gain, herrian beren-bere-gi eratutakoak dauzkagu: norberak ekoitzitako produktu ekologikoez elikatzeko

14

Page 15: ALKARRIZKETA XIANA IBAIBARRIAGA “Herri zapalduen ... · tako ohiko abantailez gain, herrian beren-bere-gi eratutakoak dauzkagu: norberak ekoitzitako produktu ekologikoez elikatzeko

15

AUToBUSAK

Lekeitio -Galdakaoko ospitalea - Bilbo (Termibus)

Geralekuak: Lekeitio - Amoroto - Gizaburuaga - Aulesti - Munitibar - Mendata - Arratzu - Gernika - Muxika - Zornotza - Galdakao Ospitalea - Bilbo(Termibus)

Geralekuak Munitibarren: Uribei - Munitibar *- Susaeta - Astorkigane - Berreño - Agarre - Matxinena

Munitibar - Markina-Xemein - Etxebarria

Geralekuak: Munitibar - Ziortza Bolibar - Markina-Xemein - Etxebarria

Geralekuak Munitibarren: Munitibar - Gerrika

Informazino gehiago: 902 22 22 65 - [email protected]

URTEERAK LEKEITIoTIK Lanegun eta zapatuetan: 06:00-20:00 ordu birik behin

Domeka eta jaiegunetan: 08:00-20:00 ordu birik behin

*Kontuan hartu Bizkaibusen datuen arabera Lekeitiotik Munitibarrera 20 minutu dagozala.

URTEERAK BILBoTIK Lanegun eta zapatuetan: 06:15 - 20:15 ordu birik behin

Domeka eta jaiegunetan: 08:15 - 20:15 ordu birik behin

URTEERAK MUNITIBARRETIKLanegunetan: 7:40, 9:40, 12:40, 19:40

URTEERAK ETXEBARRIATIKLanegunetan: 7:10, 9:10, 12:10, 19:10

URTEERAK MARKINA-XEMEINDIKLanegunetan: 12:20, 14:35, 19:20

MUNITIBAR (94 616 41 30)Astelehena eta eguaztena 09:00-13:30Barikua 11:30-13:30

AULESTI (94 627 91 39)Martitzena eta eguena 09:00 - 13:30Barikua 09:00 - 11:30

GUARDIAKo FARMAZIAK94 607 20 00 telefonora deitu eta guardian dagoen farmaziagaitik galdetu edo www.cofbizkaia.net webgunean kontsultau.

ZERBITZUAK

UDALETXEA 94 616 40 07

MUNITIBARKO MEDIKUA 94 616 40 46

MUNITIBARKO FARMAZIA 94 616 41 30

MENDATAKO MEDIKUA 94 625 81 99

GERNIKAKO ANBULATEGIA 94 603 58 00

GERNIKAKO OSPITALEA 94 627 40 00

GALDAKAOKO OSPITALEA 94 400 70 00

GARRAIoAK

BIZKAIBUS 94 612 55 55

EUSKOTREN 902 54 32 10

JOSE Mª OLABARRIA”IXELA” TAXI 608 87 65 98

IÑAKI ARAKISTAIN “AKIS” TAXI 648 25 52 71

TELE TAXI BILBO 944 44 23 33

TABERNAK

ONDAMENDI TABERNA 94 616 40 00

TXORI TABERNA 94 616 40 68

SINDIKATU TABERNA 94 616 57 76

LEA TABERNA-ATERPETXEA 615 721 807

URRIA 20 barikua

INFORMAZINO PRAKTIKOA

A-3523

A-3922

FARMAZIAK

TELEFoNoAK

TRASTE ZAHARRAK BATZEA

Page 16: ALKARRIZKETA XIANA IBAIBARRIAGA “Herri zapalduen ... · tako ohiko abantailez gain, herrian beren-bere-gi eratutakoak dauzkagu: norberak ekoitzitako produktu ekologikoez elikatzeko