Juanita Ibaibarriaga Literatur eta Erreportaje lehiaketa 2013...Ni Alexis Gonzalez naiz eta hamasei...

25
X X X X X X . . . J J J U U U A A A N N N I I I T T T A A A I I I B B B A A A I I I B B B A A A R R R R R R I I I G G G A A A L L L I I I T T T E E E R R R A A A T T T U U U R R R E E E T T T A A A E E E R R R R R R E E E P P P O O O R R R T T T A A A J J J E E E L L L E E E H H H I I I A A A K K K E E E T T T A A A 2013

Transcript of Juanita Ibaibarriaga Literatur eta Erreportaje lehiaketa 2013...Ni Alexis Gonzalez naiz eta hamasei...

Page 1: Juanita Ibaibarriaga Literatur eta Erreportaje lehiaketa 2013...Ni Alexis Gonzalez naiz eta hamasei urte ditut. Txikitatik,beti emakume sentitu naiz. Lagun guztiak neskak ditut. ...

XXXXXX... JJJUUUAAANNNIIITTTAAA IIIBBBAAAIIIBBBAAARRRRRRIIIGGGAAA

LLLIIITTTEEERRRAAATTTUUURRR EEETTTAAA EEERRRRRREEEPPPOOORRRTTTAAAJJJEEE

LLLEEEHHHIIIAAAKKKEEETTTAAA

2013

Page 2: Juanita Ibaibarriaga Literatur eta Erreportaje lehiaketa 2013...Ni Alexis Gonzalez naiz eta hamasei urte ditut. Txikitatik,beti emakume sentitu naiz. Lagun guztiak neskak ditut. ...

2

HITZAURREA

Badira 20 urte herriko ikastetxeekin batera lehiaketa hau martxan jarri zenetik. Orduko

hartan, herriko ikasleen artean euskaraz idazteko zaletasuna pizteko beharra zegoen eta lanean

hasita lehiaketa hau abian hasi zen. Urte guztietan zehar ikastetxeak izan ditugu bidelagun eta

euren inplikazioari esker, lehiaketa egonkortzea lortu dugu eta mila eta mila ermuar gaztek parte

hartu izan dute, mila eta mila istorio eder sortuz. Hona hemen 2013an saritutako lanak.

Page 3: Juanita Ibaibarriaga Literatur eta Erreportaje lehiaketa 2013...Ni Alexis Gonzalez naiz eta hamasei urte ditut. Txikitatik,beti emakume sentitu naiz. Lagun guztiak neskak ditut. ...

3

JUANITA IBAIBARRIAGA (1934-1992)

Juanita Ibaibarriaga Ermuan jaio zen 1934. urtean, Iturriaganeko etxean. Berari eta bere

senideei Pelaionekuak esaten zieten.

Ezkondu eta lau seme-alaba izan zituen (bata txikitan hil zitzaion). Haiexek hazi eta heztera

dedikatu zen buru belarri: inguruan baina beti loba aldra itzela, ze “tia Juanita” berezia zen.

Autodidakta eta irakurle amorratua, bere inguruan gertatzen zenaz jantzita egotea

gustatzen zitzaion. Pertsona irekia zen, irizpide zabalekoa, dena eta denekin errespetatzen ohitua.

Mendia zen bere aparteko beste zaletasuna. Egunero egiten zuen bere osteratxoa eta

handik bueltan aldean beti ekartzen zuen zerbait, bere amari entzunda zion eta “Euskal Herriko

mendiak oso aberatsak dira”; berbena-belarrak edo beherakoa kentzeko landareren bat edo

tentsioa jaisteko asun txortaren bat… Ondo ezagutzen zituen denak, euren izen eta ezaugarri

guztiekin.

Alaia eta berba gutxikoa, beti zeukan minaren puntan erantzun edo kontseilurik egokiena.

Atsegina zen berarekin berba egitea, ze hemendik ez bazen, handik agertzen zuen bere bizitzaren

jakituria, bere filosofia eta gauzak ikasteko modua. Gauzak datozen moduan lasai hartzekoa,

“konponduko don neska!” zen bere esaldietako bat.

Page 4: Juanita Ibaibarriaga Literatur eta Erreportaje lehiaketa 2013...Ni Alexis Gonzalez naiz eta hamasei urte ditut. Txikitatik,beti emakume sentitu naiz. Lagun guztiak neskak ditut. ...

4

Beste aita eta amarekin askorekin batera Ermuko familia elkartean borrokatu zuen eta

ikastola aurrera ateratzeko.

Bere seme-alaba etxerako lanak lagunduz, euskaraz irakurtzera eta idaztera zaletu zen eta

haiek koxkortu zirenean, lan sozialak egiten hasi zen.

Behargin fin eta nekaezina, euskaren aldeko Euskal Birusa taldearen sorrera konpartitu

zuen beste pertsona batzuekin, gogor eta lan eginez bertako hizkuntza, ohiturak eta abestien

berreskurapenean. Drogetenitturri herri aldizkariko hasierako zenbakietan kolaboratzaile moduan

agertzen da.

Juanita 1992an hil zen, 58 urte zituela, adorerik handienaz, gaixotasun mingarri bati aurre

egin ostean.

Etxekoandre arrunt eta apala izan zen, Ermuko beste edozein andrazko modura,

estimatua, maitatua bere ingurukoentzat, kultua eta besteentzako beharra egiteko zein bizirik

mantendu behar zenari eusteko astia atera zuena.

Page 5: Juanita Ibaibarriaga Literatur eta Erreportaje lehiaketa 2013...Ni Alexis Gonzalez naiz eta hamasei urte ditut. Txikitatik,beti emakume sentitu naiz. Lagun guztiak neskak ditut. ...

5

XX JUANITA IBAIBARRIAGA LITERATUR ETA ERREPORTAJE LEHIAKETA 2012

MARGO MAGIKOA .....................................................................................6 ARROSA TXIKIA ..........................................................................................8 JAVIERREN ABENTURAK .............................................................................9 TRANSEXUALA NAIZ ETA ZER?...................................................................11 LAU LAGUNAK............................................................................................13 PARAISORA BIDAIA. LEHEN SAIAKERA. ......................................................15 SIENNAREN AMETSGAIZTOA .....................................................................18 ERMUKO PILOTA ........................................................................................21

Page 6: Juanita Ibaibarriaga Literatur eta Erreportaje lehiaketa 2013...Ni Alexis Gonzalez naiz eta hamasei urte ditut. Txikitatik,beti emakume sentitu naiz. Lagun guztiak neskak ditut. ...

6

EGILEA: MANEX GONZALEZ TXURRUKA

EZIZENA: GEOPARDOA

KURTSOA: LH 3. MAILA

IKASTETXEA: ANAITASUNA IKASTOLA

MARGO MAGIKOA

Egun goibeltsu batean Mikel izeneko mutil batek ikastolatik etxera kale ilun eta estu batetik

zihoala margo distiratsu bat aurkitu zuen. Hau sorpresa! Birritan pentsatu gabe margoa hartu eta

pozaren pozez etxera abiatu zen.

Etxean zegoela margotzeari ekin zion, bere eskua margotu zuen. Bapatean margotu zuen

eskua mugitzen ari zen, Mikel harrituta geratu zen, baita beldurtuta ere!.

Orduan konturatu zen aurkitutako margoa magikoa zela.

Margoaren ahalmenak ikusita, Mikel gaiztoa bihurtu zen. Handik aurrera margoaren botere

magikoak berak nahi zuena egin ahal izateko erabiltzen zituen.

Egunak joan egunak etorri, gero eta gaiztoago bihurtu zen, botere hauek bere lagunei kalte

egiteko erabiltzen zituela.

Egoera jasanezina zen, lagunak oso haserre zeuden eta Mikeli margoa lapurtzea bururatu

zitzaien.

Gau ilun batean, Mikel bere gelan lo zegoela, zarata atera gabe sartu ziren Mikelen gelan

eta margo magikoa lapurtu zuten. Halako batean Mikel esnatu zen eta margo magikoa ez

ikusterakoan urduritu zen, gelan alde batetik bestera, noraezean hasi zen ibiltzen.

Lagunak pozik zeuden, margo magikoa zuten eta hemendik aurrera ez zituzten jasan behar

Mikelen bihurrikeriak.

Egunetik egunera margoa Mikelen lagunei gauza interesgarriak erakusten zizkien.

Margo magikoa oso jakintsua zenez, Mikelen lagunek Mikel onera aldatzeko eskatu zioten.

Page 7: Juanita Ibaibarriaga Literatur eta Erreportaje lehiaketa 2013...Ni Alexis Gonzalez naiz eta hamasei urte ditut. Txikitatik,beti emakume sentitu naiz. Lagun guztiak neskak ditut. ...

7

Denbora laburrean Mikel askoz jatorragoa zen, bere lagunen benetako lagun egin zen

margo magikoari esker.

Eta hala bazan ez bazan sar dadila Anaitasuna ikastolan!

Page 8: Juanita Ibaibarriaga Literatur eta Erreportaje lehiaketa 2013...Ni Alexis Gonzalez naiz eta hamasei urte ditut. Txikitatik,beti emakume sentitu naiz. Lagun guztiak neskak ditut. ...

8

EGILEA: JULENE RECH ARROYO

EZIZENA: PAGOA

KURTSOA: LH 4. MAILA

IKASTETXEA: ONGARAI ESKOLA

ARROSA TXIKIA

Bazen behin arrosa txiki-txiki bat. Arrosa kolore horikoa zen, ez zitzaizkion hostoak hazten

eta ez zeukan lagun bat ere ez. Oso triste pasatzen zituen egunak. Beste arrosak desberdinak

ziren: handiak, gorrixkak eta oso politak ziren. “Inbidia ematen didate” esan zuen arrosa txikiak.

Egun batean poltsikoan zeukan ispilua begiratu zuen eta esan zuen: “Ze itsusia naizen!”

Eta beste arrosa baten patinetea bota zuen.

Arrosa txikiak patinetea begiratu zuen eta oso handia zenez, esan zuen: “Txikia naiz, baina

indarra daukat” eta konturatu zen txikia izan arren, indar handia zeukala… baina triste jarraitzen

zuen. Berari ez zitzaion axola indartsua izatea.

Gauean oso ondo egin zuen lo. Goizean, ispiluan begiratu zuen eta ikusi zuen politagoa

zela.

Urteak eta urteak pasatu ziren eta bera oso handia bihurtu zen. Hain handia zenez, denek

korrika alde egiten zuten eta ez ziren gelditzen. Eta arrosa txikiari, orduan hain txikia ez zela,

malko bat bihotzean jausi zitzaion. Eta bihotzez esan zuen “Nik ez dut nahi hain handia izan, nik

txikia izan nahi dut” eta… txiki bihurtzen hasi zen eta esan zuen: “Ez da hain txarra txikia izatea,

leku txikietan kabitzen naiz eta ni ez naiz itsusia, ni polita naiz”. Baina inbidia izan zuen eta niri

begiratu beharrean, besteei begiratzen nien. Eta esan zuen: “Festa handi bat egingo dugu, denok

zaudete gonbidatuta!”

Page 9: Juanita Ibaibarriaga Literatur eta Erreportaje lehiaketa 2013...Ni Alexis Gonzalez naiz eta hamasei urte ditut. Txikitatik,beti emakume sentitu naiz. Lagun guztiak neskak ditut. ...

9

EGILEA: JOSEBA MAGUREGI URZAINKI

EZIZENA: ABESOJ

KURTSOA: LH 5. MAILA

IKASTETXEA: ESKOLABARRI

JAVIERREN ABENTURAK

Orain dela urte asko ez dela, gerra garaian,mendi artean zegoen baserri batean Javier,

hamazazpi urteko mutiko bat bizi zen.

Mutikoa lotsatia zen eta bere begi txikiekin lurrera begiratzen zuen ezezagun batek hitz

egiten zionean. Javierrek gurasoei laguntzen zien lurra lantzen eta abereak zaintzen

Baserria nahiko handia zen. Atzeko aldean abereen kortak zeuden eta bertatik kirats

izugarria irteten zen. Aurreko aldean ortuak zeuden.

Baserritik bost minutura ibiltzen erreka bat zegoen eta hara joaten zen Javier bainatzera

eta arrantza egitera.

Egun eguzkitsu batean Javier errekatik etorri zenean bi soldadu ikusi zituen baserri

aurrean. Aita beraiekin eramaten zutela ikusi zuen. Amarengana joan zenean amak hala esan

zion:

- Aita eraman dute, soldadu gehiago nahi zituztelako eta aita ez bazen joaten, etxea

erre eta hil egingo gintuzke.

- Baina zergatik nire aita eta ez ondoko baserrikoa?- Galdetu zuen Javierrek erdi

negarrez.

- Ez dakit – Erantzun zuen amak

Orduan Javier bere logelara joan zen.

Page 10: Juanita Ibaibarriaga Literatur eta Erreportaje lehiaketa 2013...Ni Alexis Gonzalez naiz eta hamasei urte ditut. Txikitatik,beti emakume sentitu naiz. Lagun guztiak neskak ditut. ...

10

Aste bat pasatu ondoren Javierren aita hil egin zutela jakin zuten. Javier haserretu egin zen

eta etxetik joan zen. Momentu horretan soldadu guztiak hil nahi zituen, baina bazekien horrela ezin

zela arazoa konpondu.

Hurrengo egunean lasaiago zegoenean baserrira itzuli zen. Bazekien amari lagundu behar

ziola. Etxean, ama oso gibel zegoen, baina bere semea ikustean lasaitu zen.

Hurrengo hilabetetan bien artean baserriko lanak egin zituzten neke handiz. Garai oso

gogorra izan zen, beldur handia pasatzen zuten soldaduak ingurutik pasatzen zirenean.

Horrelakoetan Javierrek basoan prestatuta zeukan ezkutalekura joaten zen. Oso luzea egiten

zitzaion han egotea.

Egun batean Javier herrira joan zen esnea saltzera, jendeak umore arraroa zeukala

nabaritu zuen.

Orduan ikertzen hasi zen eta gerra amaitua zela jakin zuen.

Gero amarengana joan zenean esan zion :

- Ama!, gerra amaitu egin da! – esan zuen Javierrek pozaren pozez.

- Orduan ama eta semea lasai bizi al izan ziren.

Egia ala gezurra? Begi bien artean sudurra.

Page 11: Juanita Ibaibarriaga Literatur eta Erreportaje lehiaketa 2013...Ni Alexis Gonzalez naiz eta hamasei urte ditut. Txikitatik,beti emakume sentitu naiz. Lagun guztiak neskak ditut. ...

11

EGILEA: IRUNE BASAGOITI

EZIZENA: ALEXIS

KURTSOA: LH 6. MAILA

IKASTETXEA: ANAITASUNA IKASTOLA

TRANSEXUALA NAIZ ETA ZER?

Ni Alexis Gonzalez naiz eta hamasei urte ditut.

Txikitatik,beti emakume sentitu naiz. Lagun guztiak neskak ditut.

Hirugarren mailan hasi nintzen arazoekin. Gelako mutilek nitaz barre egiten zuten neskekin

jokatzen nuelako, panpinekin jolasten nuelako, neska moduan janzten nintzelako.

Hasieran ez nien kasu handirik egiten, baina urteak joan ahala agobiatzen hasi nintzen.

Egunero-egunero bromatxo nazkagarriak egiten zizkidaten: “marika” antzeko zerbait deitzen

zidaten. Nik ez nuen hitz hori ulertzen eta amarengana joaten nintzen galdezka nire kontrako

zerbait zelakoan.

Amari galdetzean zera esaten zidan: “Nagusiagoa zarenean ulertuko duzu”.

Ispilura begiratzean ni neska sentitzen nintzen eta ezin nuen onartu mutil gorputz baten

barruan egotea. Ez nekien hori normala zen ala ez, ez nekien norbaitek gauza bera sentituko ote

zuen, ez nekien…, ez nekien… Nekien gauza bakarra zen nik neska nahi izan nuela, ez nuen

gizona izan nahi.

Neskekin ondo konpontzen nintzen, beti nengoen beraiekin. Nire jolastordu guztiak eta

asteburuetako ordu libre guztiak beraiekin gogoratzen ditut. Seigarren mailan tope egin nuen.

Buruko minak, eskolara joateko gogo gutxi, beti negar egiteko gogoa…, izugarrizko tristura.

Nesken artean, lagun asko nituen, baina nire lagunik onena Naia zen. Oso ondo

konpontzen nintzen berarekin. Gertatzen zitzaidana norbaiti kontatzekotan berari kontatu behar

nion. Esan eta egin. Berarekin geratu nintzen. Momentu hartan nire barrua hustu nuen eta

Page 12: Juanita Ibaibarriaga Literatur eta Erreportaje lehiaketa 2013...Ni Alexis Gonzalez naiz eta hamasei urte ditut. Txikitatik,beti emakume sentitu naiz. Lagun guztiak neskak ditut. ...

12

pozarren gelditu nintzen egindakoarekin. Naiak lagundu zidan irakasleari nire egoera azaltzen,

barrutik gertatzen zitzaidana eta kanpoarekin gertatzen zitzaidana.

Egun hartan berarekin hitz egin nuenean horrela esan zidan: “nik lagunduko zaitut zure

gelakideekin duzun egoera hobetzen eta zuk lagunduko gaituzu gu berdintasuna zer den ikasten”.

Gauean, ohean, nire buruari bueltak ematen nizkion. Nola egin ahal nuen nik gertatzen

zitzaidana ulertarazteko?. Bat-batean argi ikusi nuen bidea eta hau ni nor nintzen eta zein nintzen

kontatzetik abiatzen zen.

Eguna heldu zen. Irakasleak lagunduta, arbelaren aurrera irten eta hitz egiten hasi nintzen.

Urduri hasieran, emozioz beteta gero, gelakideei kontatu nizkien nireak. Hauek banaka-banaka

eskuak altxatu eta hitz egiten hasi ziren. Denek zeukaten bitxikeriaren bat, gauzatxoaren bat

desberdin bihurtzen zutena. Egun hartan ikasi genuen desberdinak garela bakoitza, bakoitza

delako eta era berean berdinak garela denok pertsonak garelako. Inoiz ez dut ahaztuko egun

zoragarri hartan bizi izandakoa!

Orain hamasei urte ditut eta neskak zein mutilak lagunak ditut. Bi urte barru aitaren eta

amaren laguntzarekin operatu egingo naiz eta oso-osorik neska bihurtuko naiz.

Oharra: Ipuin hau idatzi dut egoera honetan dauden pertsonei laguntzeko.

Page 13: Juanita Ibaibarriaga Literatur eta Erreportaje lehiaketa 2013...Ni Alexis Gonzalez naiz eta hamasei urte ditut. Txikitatik,beti emakume sentitu naiz. Lagun guztiak neskak ditut. ...

13

EGILEA: GARAZI AIZPURUA

EZIZENA: LOLIPO

KURTSOA: LH 6. MAILA

IKASTETXEA: SALLABENTE

LAU LAGUNAK

Bazen behin, lagun talde bat. Txiki-txikitatik lagun minak ziren. Hiru mutil eta neska bat

zeuden lagun taldean: Aitor, Xabi, Naia eta Jon. Haur-eskolan, Lehen Hezkuntzan eta Institutuan

elkarrekin ikasi izan zuten.

Unibertsitatea eta gero, banatu egin ziren: Jon Australiara joan zen surfa egitera; Naia

Afrikara joan zen behartsuei laguntzera, medikua zelako; Xabi Madrilera abiatu zen musikal baten

abesteko; Aitor Holandara joan zen moda diseinatzaile bezala lan egitera.

Lagun taldea hamar urte egon zen elkar ikusi eta hitz egin gabe. Jon Australian oso

ospetsu egin zen surflari bezala; txapelketa asko irabazi zituen. Aitorrek Holandan, munduko

modelo ospetsuenekin lan egiten zuen. Naia, Afrikan langile oso ona izan zen eta Xabi Madrilen

oso famatu bihurtu zen.

Jonek istripu bat izan zuen, surfeko oholarekin buruan eman zuen. Xabi, Aitor eta Naiak

Jonen istripuari buruz ez zekiten ezer.

Xabik Madrilen musikal bat egin behar zuen. Naia musikala ikustera joan zen Madrilera.

Aitor Madrilen egun horretan bere moda bilduma aurkeztu behar zuen. Aitor desfilea pasa eta

gero, musikala ikustera joan zen.

Musikalean Aitorrek Naiarekin topo egin zuen. Elkarrekin musikala ikusten zeudenean,

konturatu ziren pertsonaia nagusia Xabi zela, Naia eta Aitor Xabiren kamerinora abiatu ziren eta

Xabik esan zien:

- Goazen taberna batera kafe bat hartzea. Hirurak berriro elkarrekin gaudela ospatu behar

dugu!

Page 14: Juanita Ibaibarriaga Literatur eta Erreportaje lehiaketa 2013...Ni Alexis Gonzalez naiz eta hamasei urte ditut. Txikitatik,beti emakume sentitu naiz. Lagun guztiak neskak ditut. ...

14

- Ederto! – Esan zuten Naia eta Aitorrek batera.

Tabernan zeudenean, telebistan ikusi zuten surflari bat koman zegoela eta konturatu ziren

Jon zela.

Hurrengo egunean hegazkina hartu eta Australiara abiatu ziren hiru lagunak.

Australiako ospitale guztietara joan ziren. Eta ospitale horietako batean Jon zegoen.

Bisitatu zuten eta hil zorian zegoela esan zioten. Orduan, Naiak eskutik heldu zion, Xabik abestu

zion eta Aitorrek hitz egiten hasi zitzaion. Bapatean… Jonek begiak zabaldu zituen eta Naia

negarrez hasi zen.

Bi egun pasa eta gero Jon ospitaletik irten zen eta lau lagunak hondartzara joan ziren.

Lagunak arean eserita zeudela Naiak esan zuen:

- Gauden lekuan gaudela, beti lagun minak izango gara!.

Page 15: Juanita Ibaibarriaga Literatur eta Erreportaje lehiaketa 2013...Ni Alexis Gonzalez naiz eta hamasei urte ditut. Txikitatik,beti emakume sentitu naiz. Lagun guztiak neskak ditut. ...

15

EGILEA: MIKEL ISMAEL KAYE GOIKOETXEA

EZIZENA: ETIENNE

KURTSOA: DBH 1

IKASTETXEA: IKASTOLA INSTITUTUA

PARAISORA BIDAIA. LEHEN SAIAKERA.

Bubakar etxera heldu zenean bere ama negarrez ikusi zuen, Bubakarren aitak kamioian

istripu larri bat eduki zuen, kamioia amildegi batetik behera jausi zen,aita barruan zegoelarik; ordu

batzuk geroago hil egin zen.

Bubakarren aita gatz merkatari aberatsa zen eta hilean behin joaten zen Bamakora bere

tratu eta egin beharrak egitera kamioiarekin.

Ohituran egiten zen bezala Bubakarren ama aitaren anai batekin ezkondu zen eta haurdun

geratu zenean Bubakar ahaide batengana bidali zuten eskolara. Ahaidearen herrian ez zen

eskolara joaten etxean etxeko garbiketa eta lanak egitera behartzen zuten. Denbora pasatu zen

eta lortu zuen eskolara joatea.

Oso ikasle ona zen, lan asko egiten zuen, eta nola ez, oso nota onak atera. Oso argia

zenez eskolan unibertsitatera joateko laguntza ekonomiko bat eman zioten. Oso pozik zegoen

baina unibertsitateko ikasketak Europan egin nahi zituen.

Udako oporretan Bubakar egunero joaten zen merkatura bere lagun Saidekin:

- Horrela jarraitzen badugu laster edukiko dugu Argeliara joateko beharrezkoa dugun dirua.-

Ezan zuen Bubak.

- Bai, eta Argeliara heltzen garenean dena izango da errazagoa Europara joateko; zu

unibertsitatera joango zara eta ni berriz futbol jokalari famatua izango naiz.- Ezan zuen

Saidek oso pozik.

Bidaia hasi baino lehen Marabou batengana joan ziren:

- Hartu “gri-gri” hauek bidaian zorte hona zuekin eramateko.-ezan zuen gizon jakintsu onek.

Page 16: Juanita Ibaibarriaga Literatur eta Erreportaje lehiaketa 2013...Ni Alexis Gonzalez naiz eta hamasei urte ditut. Txikitatik,beti emakume sentitu naiz. Lagun guztiak neskak ditut. ...

16

- Mila esker asko sor dizut.-esaten zion Saidek

- Mila esker jainkoak bedeinkatzea.-errepikatzen zion Bubak

Bubaren familia oso ondo konpontzen tuaregen familia batekin, eta horrek asko laguntzen

zien. Tamarrasethera heltzeko basamortu handi bat gurutzatu egin behar zuten eta tuaregekin

joaten baziren askoz erosoago eta gusturago zeharkatuko zuten desertua.

Bida hasi zuten Tamarrasetherantz , 10 egun pasatu ziren 3-4 egun ibili ondoren herri

batetik pasatzen ziren eta or beraien negozioak egiten zituzten; gatza erosi, ura hartu, ogia erosi…

Tamanrrasethera heldu zirenean agurtu egin ziren:

- Agur beste batera arte.-agurtu zuen Bubak urruntzen ikusten zituen bitartean

- Bai, agur agu.r-erantzun zioten.

Zeukaten diruarekin desertu zeharkatzen duen kamioi bateko txartela erosi zuten eta bi

egun geroago bidaia hasi zuten:

- Bagoaz,zazpi egunetan Argelian egongo gara. - esaten zuen Saidek aurpegian irribarrea

zuela.

- Espero dut.- ezan zuen Bubak oso baxu.

Bost aldiz egunean gelditzen ziren otoitz egitera eta otoiztu ondoren jan egiten zuten.

Arratsaldeko seiak ziren denok jaitsi ziren kamio zahar hartatik otoitzera, ondoren zerbait jan zuten

eta berriro sartu ziren denok kamioira, kamioiak zarata arro bat egiten zuen, arrankatu nahian

zebilen baina ezin zuen:

- Zer gertatzen da! - oihukatzen zuen kamioiko jendeak

- Ez du arrankatzen - esan zuen txoferrak

Denak jaitsi ziren autobusetik bihotza gorputzetik aterako zelako,

- Denok lasai, janari gutxi jango dugu eta mugitu gabe egongo gara indarra ez gastatzeko.-

Ezan zuen kamioian zetorren gizon zahar batek- Gauean denok hurbil egingo dugu lo

hotzez ez hainbeste afektatzeko eta egunean kamioiak sortzen duen itzalean ipiniko gara

eguzkiaz babesteko.

Egunak pasatzen ziren eta ez zen inolako garraiobiderik agertzen, gutxika-gutxika ura eta

jana kontsumitzen zihoan, basamortu horretatik biziarekin ateratzeko itxaropena galtzen zihoan

jendeak.Dokumentaziorik ez zutenak rotulki batekin bularrean bere izena eta herria idazten zuten.

Page 17: Juanita Ibaibarriaga Literatur eta Erreportaje lehiaketa 2013...Ni Alexis Gonzalez naiz eta hamasei urte ditut. Txikitatik,beti emakume sentitu naiz. Lagun guztiak neskak ditut. ...

17

Orduan izan zen Saidek kamioi baten zarata entzun zuenean, ametsetan zegoela

pentsatzen zuen eta orduan konturatu zen besteak ere atentzioarekin entzuten zutela, salbatuta

zeuden.

Kamioia beraiek zeuden tokira heldu zenean gelditu eta ura eta janari eman zieten eta

denok hobeto zeudenean kamioia konpondu zuten eta bi kamioiak elkarrekin Libiarantz bidea

jarraitu zuten, bidean kamioia berriro matxuratu egiten zen baina denok itxaroten zuten.

Libiako fronteratik oso hurbil pasaporterik ez zutenak jaitsi egin ziren frontera ezkutatzen

zeharkatzeko.

Bubakar eta Said beste guztiekin jaitsi ziren, pasaportea zuten, baina Libiako poliziaz,

beldur ziren. Gaua heltzean frontera gurutzatu zuten, ortu batean ateratzen,gaua hor igaro zuten,

eta gizon zahar batek esnatu zien.

- Nortzuk zarete zuek? Noiz etorri zarete?- kontrolik gabe hasi zen gizona galderak egiten.

- Malikoak gara ona etorri gara lana bilatzera - esan zuen Bubak izututa.

- Orduan lan bila etorri zaretela ezan duzue.

- Bai bai lan bila.

- Ba nik ortu hauetan langileak behar ditut eta,langile indartsuak.

- Bai gu indartsuak gara .

- Orduan lana egiten hazteko ordua da lan tresnen bila noa eta lanera.-gizona biratu egin

zen eta ibiltzen hasi zenean Bubakarrek eskua gainean ipini zion esanez:

- Barkatu baina… bidai gogor bat egin dugu honaino eta gose gara

- Trankil,oraintxe ekarriko dizuet eta,janaria

- Eskerrik asko, mila esker, Jainkoak bedeinkatzea

Gizona urrundu zenean sasien artetik lau polizia atera ziren metrailetekin haien aurpegira

apuntatzen eta ezer ezan gabe, bakarrik armekin zeinu bat egin zieten eta berehala ulertu zuten

poliziei jarraitu egin behar zietela, furgoneta batean sartu ziren eta kartzelara eraman zieten berriz

ere ezer ezan gabe. Hilabete bat egon ziren kartzelan eta egun batean autobus batean sartu

zituzten eta Bamakora bueltan eraman zituzten dokumentuak eta dirua kenduta.

Bubakar eta Saide urte bat aurrerago saiatuko ziren berriro.

Page 18: Juanita Ibaibarriaga Literatur eta Erreportaje lehiaketa 2013...Ni Alexis Gonzalez naiz eta hamasei urte ditut. Txikitatik,beti emakume sentitu naiz. Lagun guztiak neskak ditut. ...

18

EGILEA: EDURNE GARRIDO CONDE

EZIZENA: ERMULEO

KURTSOA: DBH 2

IKASTETXEA: SAN PELAIO

SIENNAREN AMETSGAIZTOA

Sienna hamalau urteko neska polit bat zen eta Florenzian, Italiako hiri batean bizi zen. Bere

bizitza oso polita zen: etxe handi batean bizi zen, bere gurasoak oso aberatsak ziren, eskola

pribatu batean ikasten zuen, apeta guztiak zeuzkan, eta bere klasean neska popularrena zen.

Klaseko azken eguna zen eta Siennak gogo asko zuen egun hori pasatzeko, hurrengo

egunean Sizilia uharte italiarrera joan ahal izateko. Eguna normaltasunarekin pasatu zen. Sienna

ikastetxetik irten zenean eta bere limusinan itxaroten zegoenean, bere gurasoen etxezaina ez

zegoela konturatu zen. Orduan, erabaki zuen laster iristeko bere etxera oinez joatea eta horrela,

Siziliara joateko maleta prestatzera.

Etxeko bidean gauza oso arraro ikusi zuen, andra polit bat bidearen alde batean jarrita

zegoen. Sienna bere alboan pasa zenean, andreak besotik heldu eta xuxurlatuz esan zion:

“aberatsa, polit eta popularra zara, baina dena aldatuko da esnatzen zarenean”.

Ume horretan Sienna Sizilia uharteko etxe zahar batean esnatu zen eta izan zuen

amesgaiztoa gogoratu zuen. Bainugelan zegoela, ispiluan begiratu zuen eta oihuka hasi zen…

bera ez zen hamalau urteko neska bat, baizik eta hogeita hamar urteko emakume bat.

Sienna kalera irten zen amesgaiztoko emakumearen bila, lehenbailehen, bere betiko etxe

handian egon ahal izateko. Herriko hondartza txiki batera iritsi zen, ondarretan jarri zen eta

lasaiago zegoenean, hausnarketak egin zituen. Bera orain ez zen ez polit, ez aberats, ez are

gutxiago popularra. Orain apur bat itsusia ze, nahiko urria eta hiri hartan inork ez zuen ezagutzen.

Urrutian bere amesgaiztoaren antza zuen emakumea ikusi zuen. Bere atzetik korrika egiten

joan zen, baina bera ez zegoen. Orduan alde guztietara begiratu zuen, eta berriro ikusi zuen,

baina orain bete atzean zegoen. Siennak lehengo neskara izan nahi zuela esan zion eta

Page 19: Juanita Ibaibarriaga Literatur eta Erreportaje lehiaketa 2013...Ni Alexis Gonzalez naiz eta hamasei urte ditut. Txikitatik,beti emakume sentitu naiz. Lagun guztiak neskak ditut. ...

19

emakumeak esan zion: “Aberats, polit eta popularra zinenean ez zinen konturatzen zuk zenuena,

orain hori dena ez duzu eta faltan botatzen duzu. Horregatik, orain iraganera ez duzu itzuliko,

errealitatera egokitu behar zara”.

Urteak pasa ziren eta Siennak onartu zuen hori bere bizitza zela. Familia eduki zuen eta

bere seme-alabei bere historia kontatu zien. Seme-alabek bere haurrei ere kontatu zieten, eta

horrela gaur egunera arte. Sienna nire birramona zen, eta nire amak bere historia kontatu zidan.

Orain, nik zuei transmititzen dizuet, ditugun gauzak balioetsi behar direlako, beharbada, egunen

batean galdu ahal izango ditugulako eta orduan gogorra izango da, faltan igartzen dugunean

ezingo dugu atzera buelta egin, alegia, egun daukaguna baloratu egin behar dugu, asko da eta.

Page 20: Juanita Ibaibarriaga Literatur eta Erreportaje lehiaketa 2013...Ni Alexis Gonzalez naiz eta hamasei urte ditut. Txikitatik,beti emakume sentitu naiz. Lagun guztiak neskak ditut. ...

20

EGILEA: PAUL BUSTINDUI REVUELTA

EZIZENA: MENDIBIL

2. MODALITATEA

Page 21: Juanita Ibaibarriaga Literatur eta Erreportaje lehiaketa 2013...Ni Alexis Gonzalez naiz eta hamasei urte ditut. Txikitatik,beti emakume sentitu naiz. Lagun guztiak neskak ditut. ...

21

ERMUKO PILOTA

Page 22: Juanita Ibaibarriaga Literatur eta Erreportaje lehiaketa 2013...Ni Alexis Gonzalez naiz eta hamasei urte ditut. Txikitatik,beti emakume sentitu naiz. Lagun guztiak neskak ditut. ...

22

Ermuak beti izan du puntako pilotariak izatearen xarma, edozein modalitatetakoak gainera.

Eskuzko pilotariez gain, palazkoak, zestalariak, raketistak... ehundik gorako pilotarien izenak

daude jasota gure herrian. Herriko jakitunek diote sasoi batean ez zegoela Ermuan pilotara

jokatzen ez zekienik. Umetatik hasten ziren etxean egindako pilotaren batekin hormetan jo eta jo.

Pilotan aritzeko aukera zabala zegoen. Elizpea, eliz aurreko arkupeak, Batzokia, edo liso zegoen

edozein horma zati. Maria Bengoetxea Isasi-Isasmendi, “Maria Txindurri”-ri betidanik gogoratuko

dizkiot hitzak gerra zibil aurreko Ermuko pilotaren garrantzia azaltzen. Berak zioen "domeketan

mezatik irteterakoan korriketan ziztu bizian joaten zirela herriko gazte guztiak batzokira pilotan

aritzera. Bertan txanda suertatu arte itxaron behar zenez ume guztien asmoa zen azkar heltzea”.

Horiek bai denborak.

Hogeigarren mendea abiapuntu hartuta Ermuko pilotaren bilakaera azalduko dugu. Mende

hasierara denboran jauzi bat egin eta konturatuko gara Ermuko gazteen aisialdirako leku bakarra

frontoia zela. Bai mutil bai neskek bertan pasatzen zituzten orduak jolasean. Mutilek eskuz, zestan

eta palan ziharduten. Neskek, aldiz, erraketarekin.

Page 23: Juanita Ibaibarriaga Literatur eta Erreportaje lehiaketa 2013...Ni Alexis Gonzalez naiz eta hamasei urte ditut. Txikitatik,beti emakume sentitu naiz. Lagun guztiak neskak ditut. ...

23

Ermuko pilotariek mundu osoko frontoietan aritu izan dira. Euskal Herrian, Zaragozan,

Bartzelonan, Madrilen, Italian, Estatu Batuetan, Mexikon, Kuban, Txinan, Filipinetan, Jakartan..

Denbora gutxitan diru apur bat irabazi ostean etortzen ziren bueltan. Diru hori gehienetan azkar

xahutzen zuten, festa ugaridun eta luxuzko bizimoduarekin. Pilotariaren irudia gaur egungo mediku

edo abokatu bati atxikitzen zaion ospearen antzekoa zen, pertsona dirudunak izateaz gain. Herriko

neskarik prestu eta dotoreenak pilotarientzat ziren. Pilotari baten bizimodua bestelako herritarren

bizimoduaren aldean, guztiz hobea zen. Ume guztien ametsa zen pilotatik bizi ahal izatea. Maria

Txindurrik zioen pilotari izatea gauza itzela zela nesken aurrean. Garai bateko “Alfistak”, hau da

Eibarko Alfa lantegian ziharduten langileak sasoi batean neska guztiak atzetik edukitzen zituztenen

modura, Ermuko pilotariak ziren dantzan egiteko neska dotoreenekin dantza egiten zutenak.

Santixauetan oso ohikoa zen pilotariak praka, alkandora eta abarketa zuriez jantzita ibiltzea.

XIX. mendean jaio eta pilota munduko

maisu handienetako bat kokatu beharra dugu

hemen. Bernardo Garate Zenarruzabeitia

“Kantabria” pilotari handia. 1983ko maiatzaren

20an jaio zen Ermuan. 14 urte zituela, istripu

baten ondorioz ezker besoan arazo handi bat

izan zuen. Indargabeturik izan arren ezker

eskua, garaiko pilotaririk hoberena izatera

heldu zen. Eskuz egin zituen bere lehen

urratsak Kantabriak. 1901. urtean egin zuen

debuta Eibarren Izeta 22-21 menderatuz.

Garaiko pilotaririk handiena dugu. Izugarrizko erresistentzia zeukan eta irabazle peto-petoa

zen. Behar adinako borondatea zeukan ezeri beldur ez izateko. Sekula ikusi den sakerik

bortitzenetako bat zeukan eta ñakuetan maisu aparta zen. Garaiko jendeak zioen nahiz eta itxura

baldarra izan oso trebea zela pilotalekuan. Pilotari jotzeko modu bat egin zuen ezagun ermuar

honek, “besagain” deiturikoa. Eskuman pilota hilik uzten zuen dejada bat zen. Ez zuen pilota bakar

bat ere galdutzat ematen. Pilota guztiak borrokatzen zituen. Oso arerio gogorra zen garai hartan.

Trebea erasoan, eta defentsan ikaragarria. Arerioak bai fisikoki, bai psikikoki lehertu egiten zituen.

1912. urtera arte munduko pilotaririk onena izan zen. Bere eskuzko azken partida Juanito

Guisasola “Begoñes I”-en aurkakoa izan zen. Pala mundura pasa zen ondoren. Desafioetan ibili

Page 24: Juanita Ibaibarriaga Literatur eta Erreportaje lehiaketa 2013...Ni Alexis Gonzalez naiz eta hamasei urte ditut. Txikitatik,beti emakume sentitu naiz. Lagun guztiak neskak ditut. ...

24

ohi zen Kantabria. Pala munduan ere garaiko pilotaririk onena izatea lortu zuen. Jende

askorentzako sekula egon den pilotaririk hoberena ermuarra izan dugu.

Gerra ondorengo urteetara pasatuko gara. Ermua beti izan dugu herri armagina. Gerra

zibilak herritik kanpora eraman zituen soldaduez gain, herrian geratu zirenak armak egiten

ziharduten. Pilotak beherakada nabarmena izan zuen. Honez gain, gerra amaieran kanpora

erbesteratuta joan zirenak. Sasoi horretan baina bazegoen Ermuan pala munduko momentuko izar

nagusia. Felix Izagirre Garate.

Ermuan jaioa 1903an, 1921ean egin zuen

debuta profesionaletan. Ikaragarrizko indar eta

gorpuzkerako atzelaria. Urte oparo profesional mailan

eman eta gero bere sasoi gorena 1943ko munduko

pala txapelketa irabaztearekin bat etorri zen. “Ermuko

zezena” ezizenaz ezaguna zen pilota munduan, eta

“felixasto” bezala Ermuan.

Neskek erraketan jokatzen zuten frontoian. Haien artean, Conchita

Bustindui, Lucia Areitioaurtena nabarmenduko genituzke. Momentuko

erraketista onenen artean kokatuta, mundu osoko frontoietatik zehar ibili

ziren. Bestalde, zesta munduan ere izan du Ermuko pilotak zer esana Alex

Solozabalekin. 1961. urtean munduko zesta punta txapelduna. 1063 partidu

irabaziak dituen zestalari aparta.

Page 25: Juanita Ibaibarriaga Literatur eta Erreportaje lehiaketa 2013...Ni Alexis Gonzalez naiz eta hamasei urte ditut. Txikitatik,beti emakume sentitu naiz. Lagun guztiak neskak ditut. ...

25

Gerraoste garaian aurrera egin ahala, pilotariak ugarituz joan ziren Ermuan. 1970ean jarri

zen martxan lehen aldiz Bizkaiko “Interpueblos” txapelketa. Txapelketa honetan herri bakoitzeko 6

pilotari esku pilotan lehiatzen ziren beste herrien aurka bakar bat geratu arte. Adin diferenteetako

pilotariek parte hartzen zuten. 1973an irabazi genuen lehen aldiz txapelketa hau. Urte batzuk

irabazi ezinda igaro ostean, 80ko hamarkadan Ermua esku pilotaren sehaska bihurtu zen. 1981,

1984,1985,1987 eta 1988ko txapelak lortu zituen Ermuak. Oraindik ez du herri batek gainditu 6

txapelen marka. Edozein pilotazaleri pilotaz galdetzean Ermua etortzen zitzaion burura.

Momentuko jaun eta jabe ginen.

1990ko hamarkadan kirol eskaintza zabalago bat ezarri zen Ermuan. Pilotariak gutxituz

joan ziren nahiz eta oraindik 50 kide inguruan zebiltzan pilota taldean. Txarrena heltzear zegoen.

Mende berriak esku pilotaren modari kalte handia egin zion. Teknologi berriek, eta gehien bat

futbolak gazteen artean eragin handia izan zuen. Garai bateko Kantabria, edo Felix Izagirre izan

nahi zuen gazte baten pentsaera zeharo aldatu da. Orain gazte horrek mundu osoan ezaguna den

Messi edo Nadal izan nahi du. Herri txikiek, kirol eskaintza urriagoa dutenek gehienbat nahiko

tinko eutsi diote pilota taldeari, Mallabia, Munitibar edo Berriz esaterako. Ermuan ordea

beherakada itzela izan da. Urte honetan 2013an, jende faltagatik eta diru arazoengatik Ermuko

pilota taldeak agur esan behar izan dio bere ekintzari.

Beharbada gaur egungo gazte askori gutxi axola zaio Ermuko pilota taldea. Gure herriaren

kirol ondare nagusia dugu, eta seguruenik euskal pilotaren kapitala ere. Beharbada ez dugu

aurkituko sekula herri bat kirol bat esku pilotari hain lotuta. Ermuko pilotaren izarrak, plazako

frontoiko gorabeherak eta istorio zaharrak hortxe diraute. Gure aiton amonen garaietatik hona

kontatu dizkiguten istorioak ez dira sekula ahaztuko. Guk berdina egingo dugu gure

ondorengoekin. Nahiz eta min handia sorrarazten digun askori Ermuan pilota taldea ez izatea

berriz itzuliko denaren esperantzan jarraitu beharra dugu. Ermuko pilotaren gorpua hilik dago gaur

egun. Baina bere arimak bizirik dirau. Eta denok eman ezkero apur bat arima horrek bizirik iraun

dezan egun batean Ermuko taldea itzultzea lortuko dugu. Oso polita baita gure aiton amonei

Ermua esku pilotaren kapital izan zela entzutea. Baina oraindik askoz politagoa da Ermua berriz

pilotaren gorenean ikusi ahal izatea geure begiekin. Beldur barik egin dezagun sakea.