aldizkariko lehenengo zirriborroa

6
ARTIA HERRI ALDIZKARIA ZEIN HELBURUREKIN SORTU NAHI DUGU? ARTIA aldizkaria herritarron aldizkaria izatea nahi dugu, herritarroi begira herritarrok egindakoa. Gero eta herritar gehiagok parte hartu, orduan eta hobe, gure ustez. Dakigun moduan, Zer berri Aizarnazabalen hileroko “agenda” kaleratzen da. Gure ustez, herrian hori baino zerbait mamitsuagoa, potoloagoa, jantziagoa behar dugu. Laburtuz, bi helburu nagusi zehaztu ditugu: -Herriko berriak eman eta pasadizoak kontatzea: Herritarrei elkarrizketak, garai bateko kontuak eta ohiturak berreskuratu, herriko elkarteentzat euren asmoak azaltzeko tarte bat eskaini, auzoei merezi duten tokia eman, Udalari tarte bat eskaini… -Herritarren eta Udalaren arteko zubia eraiki: Aldizkari hau herritarren ahotsa izatea ere nahi dugu. Inkesten bidez edo herritarren gutunen 1

Transcript of aldizkariko lehenengo zirriborroa

Page 1: aldizkariko lehenengo zirriborroa

ARTIA HERRI ALDIZKARIA

ZEIN HELBURUREKIN SORTU NAHI DUGU?

ARTIA aldizkaria herritarron aldizkaria izatea nahi dugu, herritarroi

begira herritarrok egindakoa. Gero eta herritar gehiagok parte hartu, orduan

eta hobe, gure ustez.

Dakigun moduan, Zer berri Aizarnazabalen hileroko “agenda”

kaleratzen da. Gure ustez, herrian hori baino zerbait mamitsuagoa,

potoloagoa, jantziagoa behar dugu. Laburtuz, bi helburu nagusi zehaztu

ditugu:

-Herriko berriak eman eta pasadizoak kontatzea: Herritarrei

elkarrizketak, garai bateko kontuak eta ohiturak berreskuratu, herriko

elkarteentzat euren asmoak azaltzeko tarte bat eskaini, auzoei merezi duten

tokia eman, Udalari tarte bat eskaini…

-Herritarren eta Udalaren arteko zubia eraiki: Aldizkari hau

herritarren ahotsa izatea ere nahi dugu. Inkesten bidez edo herritarren

gutunen bidez, herritarren kezka, asmo, oniritzi edo desadostasunak

azaltzea nahi dugu. Aldizkari honen bidez, herritarrek Udala eta Udalak

herritarrak gerturago sentitzea nahi dugu.

1

Page 2: aldizkariko lehenengo zirriborroa

NONDIK ABIATU GARA? NORA GOAZ?

Herri aldizkari bat sortzeko asmoa ez da atzo goizeko kontua,

aspalditik herritar bat baino gehiagoren buruan dabilen kontua da. Azken

aste honetan, 3-4 lagun elkartu gara eta proiektua aurrera eramaten hasteko

oinarri batzuk zehaztea erabaki dugu. Lehenik eta behin puntu hauek garbi

ikusi ditugu:

-Herrian aldizkari honen beharra ikusten dugu, bestela ez ginen

honetan hasiko.

-Aldizkariaren lehenengo alea ateratzea da lehenengo helburua. Ez

dakigu, hilabetekaria, hiruhilabetekaria… zer izango den. Momentuz,

lehenengo alea ateratzea da gure lehenengo helburua. Herritarren

erantzunaren eta kostuaren arabera jakingo dugu zenbatean behin

argitaratuko den.

-Lehenengo ale horrek oso erakargarria izan behar du

herritarrarentzat.

-4-5-6 edo lagun gehiagoko talde batek konpromisoa hartzea

ezinbestekoa jotzen dugu. Horretaz gain, era batera edo bestera parte

hartuko duen jendea elkartzea lagungarri da, baina talde finko bat biltzea

ezinbestekoa deritzogu. Geure borondatez egindako lana izango da, baina

konpromiso bat hartu beharra dago.

Behin puntu hauek erabakita, aldizkariaren nondik norakoak

zehazten aritu gara. Ideiak paperera eraman ditugu eta baliabide eta kostuak

aztertu ditugu. Ondorengo pausuak eman ditugu:

-Inguruko herri aldizkari batekin harremanetan jartzea derrigorrezkoa

ikusi dugu. Zestoako Danbolin aldizkarikoekin harremanetan jarri gara.

Hainbat argibide eman dizkigute: beraien hasiera nolakoa izan zen, euren

2

Page 3: aldizkariko lehenengo zirriborroa

eguneroko lanaren funtzionamendua, inprentako kostuak, jasotzen dituzten

diru laguntzak…

-Behin ideia batzuek jaso ondoren, lehenengo alea “diseinatzen”

hasi gara. 16 orrialdeko luzera izango duela pentsatu dugu. Orrien tamaina

Zumaiako Baleike herri aldizkaria-ren berdina izango dela erabaki dugu.

Kostua ez balitz asko igoko, erakargarria izan dadin, dena koloretan joatea

egokia litzatekeela pentsatu dugu.

-Inprentako kostuak jakin asmotan, inprenta ezberdinetara deitzen

aritu gara, kostuak alderatu eta merkeena aukeratzeko.

-Lehenengo alearen edukiak zehaztu ditugu eta aldizkariari izena

jarri diogu: Artia herri aldizkaria. Azpiazuko Artia herriaren sinbolotzat

daukagu, eta aldizkariaren izenburuan berari erreferentzi egitea egokia eta

polita iruditu zaigu. Horretaz gain, Artia hitzarekin hitz-jokuak eginaz

izendatu ditugu atal gehienak: Atisten artelanak, Bidaietako pasartiak,

Herriko elkartiak, Hurrena arte…Hala ere, badaude beste atal batzu, ohiko

izenak dituztenak: Inkesta, Gutunak…

-Atal horietan lehenengo alean joango liratekeen edukiak lotzen hasi

gara: Artisten artelanak, Herritar berriak, Inkesta, Bidaietako pasartiak…

atal horien edukiak jada zehaztu ditugu.

-Edukiez gain, ordea, aldizkariaren diseinuak ere garrantzi handia du.

Horretaz, herriko diseinatzaile batekin hizketan aritu gara, eta

aurrerantzean laguntzeko konpromisoa azaldu digu. Egunkariaren diseinua

(itxura) nolakoa izango den gomendatzeaz gain, maketazioa egiten

laguntzeko prest azaldu da. Quark programa instalatu eta mateka

ezberdinen plantilak diseinatzen laguntzeko borondatea erakutsi digu.

-Honenbestez, eskuetan aldizkariaren “zirriborroa” izanda eta

hainbat eduki eta ideia zehaztuta ikusi ditugunean, Udal taldeari aurkeztea

pentsatu dugu.

3

Page 4: aldizkariko lehenengo zirriborroa

-Aldizkari hau ateratzeak bere kostua dakar, inprentako kostuak

gehien bat. Proiektu hau Udalari azaltzeaz gain, aldizkari honen kostuak

ordaintzen lagunduko lukeen jakitea ere nahiko genuke.

-Aizarnazabalgo Udalean guk aurkeztu dugun proiektu honen

edukia inongo arazorik gabe aldatu daiteke. Bildu garen herritarrak,

gure ustez, aldizkaririk egokiena diseinatzen saiatu gara, baina horrek ez du

esan nahi aldaketarik egin behar ez denik. Udal taldearen edo zenbait

herritarren iradokizunak kontuan hartzeko asmoa dugu, eta proposamen

berriak gustura jasoko ditugu. Badakigu zenbait aldaketa egin beharko

direla aldizkariaren diseinuan, orri kopuruan edo beste edozein

alderdietan… eta azken finean hori da guk nahi duguna: zenbat eta

herritar gehiagok parte hartu, orduan eta hobe.

4