Aia zirriborroa osoa

Click here to load reader

  • date post

    08-Apr-2016
  • Category

    Documents

  • view

    232
  • download

    8

Embed Size (px)

description

Karmelo ikastolako araudi proposamena

Transcript of Aia zirriborroa osoa

AURKIBIDEA

1.- SARRERA2.- XEDAPEN OROKORRAK3.- ANTOLAMENDUA

3.1 - AGINTE ORGANOAK: a)Xedapen orokorrak

b) Taldeko aginte organoak:

b.1. Eskola Kontseilua (OOG)

b.2. Klaustroab.3. Zuzendaritza Taldea

c) Lagun bakarreko aginte organoak:

c.1. Zuzendaria

c.2. Ikasketa buruac.3. Ondoko ikasketa buruac.4. Idazkaria

3.2 - KOORDINAZIO DIDAKTIKORAKO ORGANOAK

a) Koordinazio Pedagogigorako Batzordeab) Euskera Batzordea

c) IKT Batzordea

d) Mintegiak

e) Gelako irakasle taldea

f) Zikloko edota etapako irakasle taldeak g) Tutoretzak.

g) Laguntza taldea aholkularia eta PT irakaslea.3.3 - PARTAIDETZA ETA LANKIDETZARAKO ORGANOAK

Gurasoen Batzarra eta Guraso elkarteak Ikasleen parte hartzeko organo bereziak4.- BIZIKIDETZA ARAUAK

5.- EBALUAZIOA

6. JANTOKIA

7. A.I.A. ONARTU ETA ALDATZEKO PROZEDURA1. SARRERAAntolakuntza- eta jarduera-araudia (AJA) Euskal Autonomia Erkidegoko unibertsitatez kanpoko ikastetxe publikoetako berezko dokumentua da. Agiri hau derrigorrezkoa da Euskal Eskola Publikoaren Legeko 29. artikuluak hala ezarri duelako.

Karmelo Ikastola IPI ikastetxe publikoaren antolaketa-egiturari buruzko informazioa hezkuntza erkidegoari emateko mekanismoa da antolaketa eta jarduera araudi hau (AJA).Euskal Eskola Publikoaren Legearen artikulu horretan, halaber, AJAren eduki minimoak zein izan behar duen zehaztu da. Hona hemen:

1. Ikastetxearen antolamendurako eta funtzionamendurako egituraren definizioa. Agiri honetan, gure ikastetxeko organo desberdinen eskuduntzak, ditugun kudeaketa-tresnak eta gure eskola erkidegoak gauzatzen dituen jarduera desberdinak arautzeko funtzionamendu eta antolamendua zehaztuta agertzen da.

Antolaketa eta jarduera araudi honen aplikazio-eremuak ikastetxearen eskola-jarduerak, jarduera osagarriak, eskolaz kanpokoak eta eskola-zerbitzu guztiak hartzen ditu eta kide guztiei berdin eragiten die.

2. Zenbait arau, hezkuntza-komunitateko kide guztien arteko begirunea eta bizikidetza bermatzeko. Arau horiek demokratikoak izan behar dute; hau da, eskola-komunitateko kide guztiek hartu behar dute eskubideak errespetatzeko eta betebeharrak betetzeko konpromisoa.

Denon eginkizuna da agiri hau eskola-erkidegoak ezagutu eta bere gain hartzea, Karmelo Ikastola IPI ikastetxe publikoaren funtzionamendu onean eragin positiboa eduki ahal izateko moduan, gure ikastetxearen hezkuntza-proiektuaren barruan.

2. XEDAPEN OROKORRAKKARMELO IKASTOLA IPI-REN IZENDAPENA, IRAKASKUNTZAK, EZAUGARRI NAGUSIAK ETA HELBURUAK1.- Karmelo Ikastola IPI, ikastetxe publikoa da. Bertan, Haur Hezkuntza , Lehen Hezkuntza eta Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzako ikasketak ematen dira. Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Sailaren menpe dagoena.

2.- Euskal Eskola Publikoaren legeak 3.1. artikuluan xedatutakoaren arabera, Karmelo Ikastola IPIk ezaugarri hauek izango ditu: plurala, euskalduna eta eleanitza, demokratikoa, euskal gizartearen zerbitzukoa,gizarte eta kulturaren aldetik haren ingurunean sustraitua, parte-hartzailea, desberdintasunen orekatzailea eta aniztasunaren integratzailea.

Gure hezkuntza proiektuaren arabera, ezaugarri hauek ere izango ditu: a.- Karmelo Ikastola IPI ikastetxe euskalduna da.

b.- Santutxuko umeen garapen osoa lortzeko asmoz, euskaraz eta Euskal Kulturan hezteko sortua 1964. urtean.

c.- Auzoari irekia eta auzoan sustraitua.

d.- Heziketa euskalduntasunetik abiatuz, kultura unibertsalari begira orientatzen

da.

e.- Sortzen Ikasbatuaz Elkarteko kidea izanik Euskal Eskola Publiko berriaren

aldeko apustua egin duena.f.- Laikoa.g.- Hezkidetzan oinarritua; ondorioz, hezkuntza bera ematen die bi sexutako ikasleei.h.- HELBURU NAGUSIA umea bera da, hezkuntza proiektu integrala eman behar zaiona esparru hauetan:

- Kognitiboa

- Afektiboa

- Fisiko-motorea

- Komunikazio gaitasunarena

- Gizarte jokabidearena

3.- Karmelo Ikastola IPIk berea egiten ditu Euskal Eskola Publikoaren legeak 3.2 artikuluan ezartzen dituen helburuak. Gobernu-, parte hartzeko eta koordinazio didaktikoko organo guztiek, irakasleek eta pertsonal ez irakasleek beren jarduera helburu horiek lortzera bideratuko dute.

4.- Norberaren eskubideak arduraz erabiltzea eta beste pertsonen eskubideekiko begirunea dira, ikastetxean elkarbizitzaren oinarri diren aldetik, Karmelo Ikastola IPIk bereak egiten dituen printzipioak.3. KARMELO IKASTOLA IPIko ANTOLAMENDUAKarmelo ikastola, zentro publikoa da eta organo hauek izango ditu:3.1. AGINTE ORGANOAKa) Xedapen orokorrak

b) Taldeko aginte organoakb.1.Eskola Kontseilua (OOG)

b.2. Klaustroa b.3. Zuzendaritza taldeac) Lagun bakarreko organoak:

c.1. Zuzendaria

c.2. Ikasketa buruac.3. Ondoko ikasketa buruac.4. Idazkaria

3.1.AGINTE ORGANOAK

a) XEDAPEN OROKORRAK Aginte organoak

Euskal Eskola Publikoaren legeak, oro har, ezartzen dituen taldeko eta lagun bakarreko aginte organoak, legeak berak ematen dizkien eskumenak eta eskuduntzak, izango ditu Karmelo Ikastola IPIk.

a) Taldekoak: OOG, irakasleen klaustroa eta zuzendaritza-taldea.

b) Lagun bakarrekoak: zuzendaria, ikasketa burua, ondoko ikasketa burua eta idazkaria.

Hezkuntza-komunitatearen parte hartzea.

1. OOGren bidez hartuko dute ikasleen gurasoek, irakasleek, ikasleek ,administrazio eta zerbitzuetako pertsonalak eta Udalak ikastetxearen bizitzan parte.

2. Horretaz gainera, eta Euskal Eskola Publikoaren legeak xedatutakoaren arabera, gurasoen elkartea eta ikasleen parte hartze-organoek ere izango dira Karmelo Ikastola IPIren kudeaketan parte hartzeko organo espezifikoak.

3. Karmelo Ikastola IPI ikastetxeko ikasleen gurasoen elkarteen helbidea izango da, elkartzeko lokalak utziko dizkie eta elkarte horiek ikastetxearen bizitzan parte hartzea sustatuko du, hezkuntza-,kultura, euskeraren erabilera, eta kirol-jarduerak bultzatuz. Koordinazio didaktikoko organoak

Koordinazio Pedagogikoko Batzordea, Euskera Batzordea, IKT batzordea, departamentu didaktikoak, orientabide departamentua, tutoretzak eta gelako irakasle talde, etapa eta ziklo mailako irakaskuntza-talde desberdinak izango dira Karmelo Ikastola IPIko koordinazio didaktikoko organoak, klaustroaren eta Koordinazio Pedagogikorako Batzordearen zuzendaritzapean egongo direnak. Aginte-organoen, partaidetza-organoen eta koordinazio didaktikorako organoen jardunaren oinarriak1. Ikastetxeko aginte-organoek, partaidetza-organoek eta koordinazio didaktikorako organoek zainduko dute ikastetxeko jarduerak Euskal Eskola Publikoaren Legean jaso diren printzipio eta balioei jarraiki gauzatzen direla. Aipatu berri ditugun organoek, halaber, Euskal Eskola Publiko Legean nahiz indarrean dauden xedapenetan ezarri diren hezkuntzako xedeak egoki betetzen direla zainduko dute, baita hezkuntzaren kalitatea ere.

2. Horrez gain, aginte-organoek, partaidetza-organoek eta koordinazio didaktikorako organoek bermatuko dute, bakoitza bere eskumen-esparruan, ikasleen, irakasleen, gurasoen eta administrazioko nahiz zerbitzuetako langileen eskubideak betetzen direla. Era berean, organo horiek guztiek aipatu berri ditugun eragileek beren betebeharrak betetzeaz arduratuko dira.

3. Mintzagai ditugun organoek, bestetik, beren gain hartuko dute hezkuntza-komunitateko kide guztiek ikastetxeko bizitzan, ikastetxearen kudeaketan eta ikastetxearen ebaluaketan eraginkortasunez parte hartuko dutela bermatzeko ardura.

b) TALDEKO AGINTE ORGANOAKb.1- ESKOLA KONTSEILUA (OOG)

Eskola elkarteko kide guztien ordezkaritza organo gorena da. Berari dagokio funtsezko erabakiak hartzea eta bera da ikastetxearen funtzionamenduaren arduraduna.

ESKOLA KONTSEILUAREN eskumenakHonako atribuzioak ditu:

Ikastetxearen Hezkuntza Proiektua, Antolamendurako eta Funtzionamendurako araudia eta Kudeaketa proiektua, jarraipena egitea eta ebaluatzea.( 28.3 atalak agintzen duenaren arabera) Ikastetxearen Urteko Plana onestea, 35.2.a) atalean erabakitakoaren kaltetan gabe. Irakasleen prestakuntza plana, eskolaz kanpoko jardueren plana eta urteko kudeaketa plana ere onestea, jarraipena egitea eta ebaluatzea.

Ikastetxearen urteko memoria onestea.

2008-06-23ko EHAAren bidez aldatzen den 31-2 e) artikuluaren arabera zuzendaria aukeratzeko prozesuan parte hartzea, klaustroa entzun ondoren. Kideen heren batek gehiengoz aldez aurretik hartutako akordioaren ondoren, zuzendariaren izendapena baliogabetzeko proposamena egitea, haren karguari dagozkion funtzioak era larrian betetzen ez baditu. Ikasleak ikastolan onartu ala ez erabakitzea (indarrean dauden arauei jarraiki).

Ikasleen arteko arazoak konpontzea Ikastetxean bizikidetza arloko neurri zuzentzaileak ezagutzea eta berrikustea, ikasleen eskubideak eta betebeharrak arautzen dituzten arauen arabera.

Beste ikastetxeekin, batez ere auzokoekin edota kultur zentroekin lankidetzarako harremanak finkatzea.

Asanbladarako deialdia egitea.

Ikastetxeko ekipamendua eta instalazioen berrikuntza eta zaintza kontrolatzea.

Euskara eta euskal kulturarekin zerikusia duten iharduerak bultzatzea, batez ere auzoan.

Eskolako iharduera gainbegiratzea administrazio eta hezkuntza arloetan. Eskola jantokiko, barne-funtzionamendurako Araudia zein kudeaketa onartu eta kontrolatzea. Ikastetxearen eskola egutegia onartzea. Komisioak beharrizanen arabera sortu.

Lan taldeetako komisio ezberdinen funtzionamendua bermatzea Lege honek edo beste arau batzuek, edo ikastetxearen antolakuntza -eta iharduera- araudiak ematen dioten beste edoze