aldizkaria egungo norabide batzuk eta hizkuntzen ikuspegi ... Sarasua.pdf · esate baterako,...

21
egungo norabide batzuk eta hizkuntzen ikuspegi ekologikoa 1 Jon Sarasua 2 HUHEZI. Mondragon Unibertsitatea Soziolinguistika aldizkaria DOSSIERRA BAT Soziolinguitika Aldizkaria 81, 2011 (4) | 123-142 | Andoain (gipuzkoa) ISSN: 1130-8435 | Lege gordailua: SS120/90 Laburpena. Soziolinguistika klusterrak euskal herriko unibertsitateko udako ikastaroetan Jon Sara- suak Euskaldungoaren egungo beharrak eta hizkuntza-ekologia izenburupean eginiko hitzaldiaren muina biltzen du artikulu honek. hizkuntza-ekologiaren definizio labur batetik abiatzen da: hizkuntza-ekologia etika duen jakintza da, jakintzara daraman begiratu etikoa. Balio etikoen ideiak garatuz, dagoenaren aurreko jarrera zaintzailea finkatuz, dibertsitateak nola funtzionatzen duen jakintzara jauzia egin beharraz hitz egin du, ikuspegi praktiko batetik abiatuta. helburua gehiago jakitea da hobeto zaintzeko. Sarasuak, bestalde, euskal komunitatearen ibilbide historikoa etika ekologikotik hurbil kokatzen du jarraidura eta irekidura kontzeptuak elkarlotuz: jarraidura emandakoari jarraipena emateko gizakion sen kultural modura definituta eta irekidura unean unekoari zabalik egotearen jarrera- modura definituta. Nolanahi ere, eus- kararen iraunkortasunaren alde euskal komunitateak kontuan izan beharreko hainbat ideia plazaratzen ditu, esate baterako, gaur egun euskaldun izateak borondate edo ahalegin berezia eskatzen duenaren ideia, eta hurrengo belaunaldietan hala eskatuko duela. Azkenik, aurrean dagoen desafio handiari aurre egiteko jauzi kualitatiboak beharko direla planteatzen du, bai eskumen-arloan eta baita estrategia-mailan ere. Hitz-gakoak: gizarte-erantzukizuna, hizkuntza-ekosistema, eredu ekologigkoa, gizarte globalizatua. Abstract. Some current orientations and the ecological perspective of languages. This paper covers the main points of a lecture entitled Euskaldungoaren egungo beharrak eta hizkuntza-ekologia (Current needs of Basque speakers and language ecology) and delivered by Jon Sarasua during the summer course of the upV/ehu- university of the Basque Country organised in collaboration with the Sociolinguistics Cluster. It starts with a short definition of language ecology: language ecology is knowledge with ethics, an ethical view that leads to knowledge. From the starting point of a practical perspective, he dealt with the need to take a leap towards knowledge about how diversity functions by developing ideas about ethical values and by establishing an attitude for preserving what exists. The aim is to know more in order to preserve more effectively. Furthermore, Sarasua puts the historical track record of the Basque community close to ecological ethics by linking together the concepts continuity and openness: continuity defined as the cultural instinct of human beings to continue what has been given, and openness is specified as the attitude of being open at each moment. Ne- vertheless, he raises many ideas that the Basque community needs to take into account in favour of the sus- tainability of Basque, like the idea that being a Basque speaker nowadays calls for willingness or a special effort, and that in the coming generations there will also be a call for this. Finally, he says that qualitative leaps will be needed to face the great challenge ahead, both in the areas of competences and on the strategy level as well. Key words: social responsibility, language eco-system, ecological model, globalised society.

Transcript of aldizkaria egungo norabide batzuk eta hizkuntzen ikuspegi ... Sarasua.pdf · esate baterako,...

egungo norabide batzuketa hizkuntzen ikuspegi

ekologikoa1

Jon Sarasua2

HUHEZI. Mondragon Unibertsitatea

Soziolinguistikaaldizkaria

DOSSIERRA

BAT Soziolinguitika Aldizkaria 81, 2011 (4) | 123-142 | Andoain (gipuzkoa)ISSN: 1130-8435 | Lege gordailua: SS120/90

Laburpena. Soziolinguistika klusterrak euskal herriko unibertsitateko udako ikastaroetan Jon Sara-suak Euskaldungoaren egungo beharrak eta hizkuntza-ekologia izenburupean eginiko hitzaldiaren muinabiltzen du artikulu honek. hizkuntza-ekologiaren definizio labur batetik abiatzen da: hizkuntza-ekologiaetika duen jakintza da, jakintzara daraman begiratu etikoa. Balio etikoen ideiak garatuz, dagoenaren aurrekojarrera zaintzailea finkatuz, dibertsitateak nola funtzionatzen duen jakintzara jauzia egin beharraz hitzegin du, ikuspegi praktiko batetik abiatuta. helburua gehiago jakitea da hobeto zaintzeko. Sarasuak,bestalde, euskal komunitatearen ibilbide historikoa etika ekologikotik hurbil kokatzen du jarraidura etairekidura kontzeptuak elkarlotuz: jarraidura emandakoari jarraipena emateko gizakion sen kultural moduradefinituta eta irekidura unean unekoari zabalik egotearen jarrera- modura definituta. Nolanahi ere, eus-kararen iraunkortasunaren alde euskal komunitateak kontuan izan beharreko hainbat ideia plazaratzenditu, esate baterako, gaur egun euskaldun izateak borondate edo ahalegin berezia eskatzen duenarenideia, eta hurrengo belaunaldietan hala eskatuko duela. Azkenik, aurrean dagoen desafio handiari aurreegiteko jauzi kualitatiboak beharko direla planteatzen du, bai eskumen-arloan eta baita estrategia-mailanere. • Hitz-gakoak: gizarte-erantzukizuna, hizkuntza-ekosistema, eredu ekologigkoa, gizarte globalizatua.

Abstract. Some current orientations and the ecological perspective of languages. This paper covers themain points of a lecture entitled Euskaldungoaren egungo beharrak eta hizkuntza-ekologia (Current needs of Basquespeakers and language ecology) and delivered by Jon Sarasua during the summer course of the upV/ehu-university of the Basque Country organised in collaboration with the Sociolinguistics Cluster. It starts witha short definition of language ecology: language ecology is knowledge with ethics, an ethical view that leads toknowledge. From the starting point of a practical perspective, he dealt with the need to take a leap towardsknowledge about how diversity functions by developing ideas about ethical values and by establishing anattitude for preserving what exists. The aim is to know more in order to preserve more effectively. Furthermore,Sarasua puts the historical track record of the Basque community close to ecological ethics by linkingtogether the concepts continuity and openness: continuity defined as the cultural instinct of human beings tocontinue what has been given, and openness is specified as the attitude of being open at each moment. Ne-vertheless, he raises many ideas that the Basque community needs to take into account in favour of the sus-tainability of Basque, like the idea that being a Basque speaker nowadays calls for willingness or a specialeffort, and that in the coming generations there will also be a call for this. Finally, he says that qualitativeleaps will be needed to face the great challenge ahead, both in the areas of competences and on the strategylevel as well. • Key words: social responsibility, language eco-system, ecological model, globalised society.

bat81 (164 orr)_Maquetación 1 08/02/12 16:29 Página 123

oharra: Testu hau aurrez idatzi gabeko ahozko jardun baten transkripzioan oinarritu da,bat-bateko elementuak ditu eta ez ditu artikulu idatzi baten ezaugarri formalak.

Sarrera

y

gaur dugun gaiari heltzeko izenburua, akaso, anbiziotsu xamarra da:Euskaldungoaren egungo beharrak eta hizkuntza-ekologia. Modu soilago ba-tean ideia batzuk emango ditut, azken urteetan inguruan ibili eta forodesberdinetan konpartitu ditudanak. hasi aurretik esan behar dut azken10 urteotan ez naizela buru belarri gai hauetan ibili, gai sozioekonomi-koetan eta kooperatibagintzaren alorrean zentratu bainaiz gehiago. No-labait esan, ez naiz teoriko bat edo teoriak erkatzen eta sakontzen ariden lagun bat. kudeaketa-lanetan ibili naiz nagusiki azken dozena baturteotan eta, horregatik, nire begirada normalean organikoa izan ohida, hau da, hizkuntzaren alorrean -edo alor sozio-ekonomian- eragitenari diren erakundeetako eta elkarteetako estrategiari begira dagoen pen-tsamendua. hori da beraz nire abiapuntua. egia da, nolanahi ere, kontuteorikoak ere aipatuko ditudala, baina esandako ekintza-ikuspegi ho-rretan kokatuz nire abiapuntua.

Aipatu nahi nuke azken denboratan gogoeta batzuk egin behar izanditudala euskalgintzaren inguruan, esate baterako, Euskal KulturgintzarenTransmisioko Graduondoan edo gipuzkoako Foru Aldundiarekin kultur-gintzaren estrategiari buruzkoak. hortik abiatuta saiatu naiz honakotestu hau prestatzen. ez dut goitik beherako hitzaldi akademiko egitu-raturik prestatu; saltokako ahozko solas batean niretzat inportanteakdiren ideia batzuk edo ideia-ingurune batzuk aurkezten saiatuko naiz.

azKen urTeeTaKo arranguraK

y

hasteko, azken urteetan konpartitu dudan arrangura batetik abiatukonintzateke. uste dut azken hamarkada hauetan hizkuntzaren gaia kude-atzeko fundamentu eskas xamarra ibili dugula gure herrian, oro har.klase politikoak batetik, eta idazle edo kulturgileek bestetik, ez dute kon-tuan hartu hizkuntzaren garapenari buruzko gutxieneko jakintza oina-rrizko bat. Ideia horren inguruan ez naiz harago joango, baina konparatunahi nuke, esate baterako, ekonomia-arloko praktikarekin. hau da, krisiazdenok eman dezakegu iritzi edo erantzun bat (nik ere badaukat nirea)baina, tira, ekonomiaz titularrak emateko edota elkarrizkeatua izatekojakin behar du batek ildo marxistak, klasikoak eta neoklasikoak zer dioten,hau da, errigore pixka bat, teoria ekonomikoaz zerbait jakin beharko da,ezta? hizkuntzaz, berriz, badirudi idazleek eta politikariek edozer gauza

BAT Soziolinguitika Aldizkaria 81, 2011 (4) | 123-142 | Andoain (gipuzkoa)ISSN: 1130-8435 | Lege gordailua: SS120/90

Hizkuntzazbadirudi idazleeketa politikariekedozer gauzaesan dezaketelaedo iritzi adituaeman. Iritziak,jakina,interesgarriakdira, metaforapolitak izandaitezke, bainabadagogutxienekojakintza batezagutu behardena.

Jon Sarasua – Egungo norabide batzuk eta hizkuntzen ikuspegi ekologikoa

bat81 (164 orr)_Maquetación 1 08/02/12 16:29 Página 124

esan dezaketela edo iritzi aditua eman. Iritziak, jakina, interesgarriakdira, metafora politak izan daitezke, baina badago gutxieneko jakintzabat ezagutu behar dena, hizkuntzak baditu dinamika batzuk.

Bestetik, iruditzen zait azken urteetan hizkuntzaren gaia ideologiamodernoetatik kudeatu dugula. Izan, ideologia modernoen kume garaguztiok, bai ideologia progresista hegemonikoan eta baita eskuinekoideologia deiturikoetakoetan ere; denek patroi bera dute. Nolabait esan,Frantziako Iraultzan edo Ilustrazioan sortutako obsesio ideologiko etaterminologiko batzuen kumeak dira ideologia horiek guztiak, batzukberdintasunaren ildotik eta beste batzuk askatasunaren ildotik, ideologialiberalak eta sozialistak, hor dago gure unibertso ideologikoa.

Ideologia modernoek markatzen dute euskaldunongan ideologien ar-teko abanikoa. Modernitateak ez du ekoiztu nortasunari, identitateari,hizkuntza-komunitateari buruzko pentsamendu bat, gramatika bat. As-katasunaren inguruko pentsamendua, gramatika edo ideologia ekoiztudute, baita berdintasunaren ingurukoa ere. hori izan da XX. mendekolehia: berdintasuna vs. askatasuna, eta oraindik hor gaude, hipermer-katuko askatasunean bermatu nahirik eta berdintasunaren inguruantematuta beste gai batzutan. Baina liberté, fraternité, égalité horretan ezzegoen identité.

esango nuke pentsamendu progresistak ez duela nortasun minori-zatu bat garatzeko edo munduan identitate kulturalen aniztasuna ku-deatzeko gramatikarik ekoiztu, eta aldi berean ideologia horiekin arigarela lanean, ideologia horien kumeak izaten jarraitzen dugula, ez da-kigula ezer pentsatzen ‘asktasuna’ eta ‘berdintasuna’ izeneko totemenarabera ez bada. hizkuntzaren gaia ere bi totem horien arabera legiti-matzen saiatzen gara bakoitza bere sentsibilitatetik, baina hortik ez daoso urrun iristen. gure alderdi politikoek eta gure pentsalariak ideologiamodernoekin hizkuntzaren gaia kudeatu nahian dabiltza, baina hiz-kuntza komunitateen dinamikak ulertzeak gehiago eskatzen du.

Iruditzen zait hizkuntzaren garapenak behar duela berariazko ja-kintza propio bat, eta nolabait badela bide horretan aurreapenik, plan-teatzen hasi direla jakintza-bide propio batzuk, gramatika baterako ele-mentuak.

HizKunTza-eKologiaz. eTiKa duen JaKinTza -

JaKinTzara daraMan BegiraTu eTiKoa

y

Nire ustez, hizkuntzen ekologia izan liteke lehen aipaturiko jakintza-bide hori izendatzeko modu bat. hizkuntzen ekologia etika bat da, eta

BAT Soziolinguitika Aldizkaria 81, 2011 (4) | 123-142 | Andoain (gipuzkoa)ISSN: 1130-8435 | Lege gordailua: SS120/90

Ekologia, orohar, balio-multzobatetik abiatzenda; etika bat da,

errealitateari,biziari

begiratzeko modubat, ez da

begiratzeko moduposible bakarra.Hautazko balio-

multzo bat da.Nik honako bikontzeptuotanlaburtzen dut:

erreberentzia etazainketa.

Egungo norabide batzuk eta hizkuntzen ikuspegi ekologikoa – Jon Sarasua

bat81 (164 orr)_Maquetación 1 08/02/12 16:29 Página 125

jakintza bat. Bi alde dituen txanpona da; ondoren, hirugarren bat ereerantsiko diogu, ekintzarena edo mugimenduarena.

ekologia, oro har, balio-multzo batetik abiatzen da; etika bat da,errealitateari, biziari begiratzeko modu bat, ez da begiratzeko moduposible bakarra. hautazko balio-multzo bat da. Nik honako bi kontzep-tuotan laburtzen dut: erreberentzia eta zainketa. Azken finean, ekologiaexistitzen den aniztasun abarkaezin, ulertezin eta etengabe gainditzaileden horrekiko errespetuzko erreberentzia da. hau da, hau guzti hauexistitzen da bere aniztasun abarka-ezinean, eta horren aurrean nikerreberentzia egiten dut, errespetu bat adierazten dut eta, ondoren, horizaintzeko hautu bat egiten dut. zergatik? delako, existitzen delako.

zentzu horretan erreberentziaren eta zainketaren etika hori trans-bertsala da bizitzaren alor eta maila guztietan, fisikoan, biologikoanzein maila kulturalean ere, bizitza edo errealitatea geruza asko dituenespiral erraldoi moduan ulertzen badugu. Nolabait, bizitzaren erreali-tatea, ulertzen ez dugun errealitate eskerga horrek hartzen dituen mailadesberdinen orotarako begiratu bera da: existitzen den aniztasunarenaurreko erreberentzia eta horren zainketa egiteko hautu bat, zainketaegiteko edo, gutxienez, ez alteratzeko edo ez murrizteko. zentzu ho-rretan, ez naiz ekologia biologikotik hizkuntzetara analogiak egitearenoso aldekoa, ez baitaukagu analogiarik egin beharrik. hau da, ekologiabiologikotik antzekotasunak bilatzea ea hizkuntzetara zer aplikatu de-zakegun erabakitzea, ez da beharrezkoa. ekologia modan dagoenez,hizkuntzetara aplikatzen saiatzen dira batzuk, politikoki politak izateko.Antzekotasun horiek, sarri, fortzatuak eta disfuntzionalak ere izatendira. ekologian batasuna ez dago analogietan edo antzekotasunetan,baizik eta sakonagotik doan etika transbertsal batean.

Beraz, ekologia etika moduan ikus dezakegu, eta etika horretatiksortzen da jakintza baterako bidea, logosa. ekologia azkenean logos-ada, jakintza bat, zientziaren adar bat. Beraz, hurrengo pausua honakoada: erreberentzia eta zainketarako hautu horretatik jakin dezagun orainnola funtzionatzen duen dibertsitate honek, nola funtzionatzen duenbizitzak, zer diren habitatak, nola funtzionatzen duten ekosistemek.zergatik? Jakin nahi dugulako kudeatzen asmatzeko, zaintzen asma-tzeko. ekolinguistika soziolinguistika da, eta psikolinguistika.

Beraz, etika bat duen jakintza da hizkuntza-ekologia, eta hizkun-tzen dinamikak ulertzeko nahiz kudeatzeko jakintza eragilea garatzenduen begiratu etiko bat. horrela esanda polita dirudi, baina jakintzahori politikoki esanguratsua da, benetan etika eta jakintza izaten hastendenean.

BAT Soziolinguitika Aldizkaria 81, 2011 (4) | 123-142 | Andoain (gipuzkoa)ISSN: 1130-8435 | Lege gordailua: SS120/90

Hurrengo pausuahonakoa da:erreberentzia etazainketarakohautu horretatikjakin dezagunorain nolafuntzionatzenduen dibertsitatehonek.

Zergatik? Jakinnahi dugulakokudeatzenasmatzeko,zaintzenasmatzeko.

Jon Sarasua – Egungo norabide batzuk eta hizkuntzen ikuspegi ekologikoa

bat81 (164 orr)_Maquetación 1 08/02/12 16:29 Página 126

euSKaldunon iBilBide HiSToriKoa eTiKa

eKologiKoTiK HurBil

y

Iruditzen zait, euskaldunon ibilbide historiko honek mindura, ahalegineta neke sentimendu bat utzi digula. eta horrek nahiko modu naturaleanhurbiltzen gaitu etika ekologiko batera. hau da, gure esperientzia ko-lektibo eta historikoa oso gertu dago zainketaren etika bat garatzetik.esate baterako, hartzen duzu Joxe Migel Barandiaran zenaren esaldibat, eta hizkuntza aipatuz ekologiaz hitz egiten ari da. zergatik sortuzaio begiratu hori? Bizitzen uztearen aldarria, espazio minimoareneskea, aniztasunerako ekarpena, bere izatea garatu nahia, eta abar hiz-kuntza-ekologiaren begiratutik hurbil dauden kontzeptuak dira. ez dirateoriak; horiek gurasoek guri transmititu dizkiguten aldarteak dira,gure bagaje historiko horrek utzi dizkigun aldarteak. zentzu horretan,zaintzeari eta maitatzeari buruzko bagaje propio bat badugula pentsa-tzen dut, eta etika ekologiko batetik gertu jartzen gaituela.

Testuinguru honetan gogoratu nahi nuke duela urte dezente idatzinuen honako dezima hau:

“Aunque el pasado esté lleno

de afrentas, pone freno

al recibido desprecio

convirtiéndolo en aprecio

por lo propio y lo ajeno”.

etika modu hori handietsi nahi ez nukeen arren, eta bere alde ilunakdituen arren, hor badago ariketa bat, gure ibilbideak eta oro har hiz-kuntza gutxituen esperientziak ematen diguna.

HizKunTza-eKologia JaKinTza Modura

y

ekologia etika izateaz gain jakintza ere badela esan dugu. Jakintza horihabitaten funtzionamendua aztertzen edo hizkuntzak hiltzearen arra-zoiak aztertzen hasten da. eta horrek arazoak sortzen ditu. zein dirabizi-iraupeneko gutxieneko baldintzak? zer dagokio hizkuntza batibere bizia garatzeko? hortik abiatzen da gauza ez hain politak esatekobidea, izan ere, ekologiaren alde polit inozo horretan denok ados gaudeladirudi. Baina ekologia bizitzaren legeak planteatzen hasten denean, gu-txieneko baldintzei buruz hau edo hura esaten duenean terreno konpli-katu xamarrean sartzen da.

BAT Soziolinguitika Aldizkaria 81, 2011 (4) | 123-142 | Andoain (gipuzkoa)ISSN: 1130-8435 | Lege gordailua: SS120/90

Gure esperientziakolektibo eta

historikoa osogertu dago

zainketaren etikabat garatzetik.

Bizitzenuztearen

aldarria, espaziominimoaren

eskea,aniztasunerakoekarpena, bereizatea garatu

nahia, eta abarhizkuntza-

ekologiarenbegiratutik

hurbil daudenkontzeptuak dira.

Egungo norabide batzuk eta hizkuntzen ikuspegi ekologikoa – Jon Sarasua

bat81 (164 orr)_Maquetación 1 08/02/12 16:29 Página 127

Izan ere hizkuntzen inguruan zer esan? ez dut itzultzeko astirikizan baina gaztelaniazko liburu baten hitzaurrea idazten ari naiz orain,eta hortaz zerbait esaten dut eta, hala, dagoen bezala esango dut: (eco-logia de las lenguas. orekan. Xamar. pamiela, 2011).

“¿Y las lenguas? ¡ah las lenguas! Pocas veces se otorga a las lenguas la dimensión

que realmente tienen. Las lenguas son el corazón de las culturas. Las lenguas son

gigantes andamiajes civilizatorios de una asombrosa diversidad y exhuberancia.

Las lenguas son los mas profundos y sofisticados edificios culturales que dan base

a la existencia social de las comunidades. Las lenguas son esos nucleares flujos

que vehiculan lo humano. Pero esta importancia de las lenguas se oculta o se

desvirtúa por una razón fácil de entender. Es tal el impacto que supone para ellas

el ejercicio del poder asimétrico, y resulta tan espinoso gestionar políticamente

algo tan crucial que se opta por restarle valor. Y es que si les diéramos a las

lenguas la dimensión que tienen todos los discursos políticos se complicarían más

de lo que quieren. Las lenguas constituyen seguramente una de las realidades

más complicadas y hondas de gestionar para un mundo que se atreva a administrar

la diversidad de la experiencia humana sobre la tierra ¿Cómo acercarnos a ellas,

sabiendo que entramos en un terreno político minado, con una mirada ecologica?

euSKalTaSunaren noraBidea. Jarraidura eTa

ireKidura

y

hau da esan nahi nuena, “…entramos en un terreno político minado”. hiz-kuntza-ekologiaren jakintzaren konplikazioa adierazi nahi du, lur poli-tiko konplexuan sartzen garela. hizkuntza-ekologiatik mila galdera etamila teknika garatu daitezke, baina euskararen kasuan planteatzen dengaldera honakoa da: euskara bezalako hizkuntza minorizatu bati berejatorrizko duen lurraldean eta berak garatzeko duen lur propio baka-rrean funtzio hegemoniko batzuk betetzea badagokio edo ez? hori dagaldera lodi bat. galdera hori ez da momentu honetan planteagarriagure eskema instituzionalean. eta normalean politikoki planteagarriadenera murrizten dugula gure planteamendu intelektuala. hala ere,galderaren erantzuna baiezkoa balitz, zein dira eman beharreko pausuakhegemonia-guneak sortu hizkuntza-komunitatea bere funtzio batzuktaxuz betetzen hasteko? Abiapuntu horretan kokatzen naiz.

hortik aurrera praktikarako material beharrezko batzuk aipatzerajoango naiz, egin nahi dugunaren errealitatea irakurtzeko gako batzuk,beti ere helburua galdera honetan jarrita: zein da euskaltasunaren no-rabidea? horretarako erantzun-materialak biltzen hasi behar dugu.

BAT Soziolinguitika Aldizkaria 81, 2011 (4) | 123-142 | Andoain (gipuzkoa)ISSN: 1130-8435 | Lege gordailua: SS120/90

Jarraiduradeituko niokegizakiok dugunsen kultural bati.Sen oinarizkobat: emandigutenarijarraipenaematea, jasodugunean gurenortasunatxertatzea etahori ondorengoeipasatzea.

Jon Sarasua – Egungo norabide batzuk eta hizkuntzen ikuspegi ekologikoa

bat81 (164 orr)_Maquetación 1 08/02/12 16:29 Página 128

Iraganera begiratuz hasteko, gure bidea ulertzeko bi kontzeptuenarteko oreka erabiltzea gustatzen zait, bata jarraidura da eta bestea ireki-dura.

Jarraidura deituko nioke gizakiok dugun sen kultural bati. Sen oi-narizko bat: eman digutenari jarraipena ematea, jaso dugunean gurenortasuna txertatzea eta hori ondorengoei pasatzea. Jarraidura gara gi-zakiok, fluxu erraldoien eramale. ez hizkuntzan bakarrik: nire etika ezda nik asmatua, nire begiratu espiritualaren materiala —baldin badau-kat— ez dut nik ekoitzi, ni orain hizketan ari naiz eta hitz hauek ezditut nik asmatu, ni gauza askoren jarraidura naiz. zentzu horretan,fluxu batean kontzienteki kokatzen naiz hurrengoei pasatzeko. ustedut hizkuntzan, kulturan, erlijioan, etikan… denean egiten dugula hori,baina euskaldunoi tokatu zaigula bereziki, horretan esperientzia bereziabizitzea. Beharbada hedapeneratz gehiegi jo ez duen komunitate batizan gara. hizkuntza indoeuropar handiak oso hedatu-zaleak izan dira,joera hori ondo aztertua eta dokumentatua dago; espazioaren koorde-nadan hedapen handia izan dute, eta badirudi guri hedapena bainogehiago egokitu zaigula iraupena, nahita edo nahigabe. denborarenkoordenadan irauteko sen hori nolabait izan da komunitate honetan.zentzu horretan, fluxu-ariketa hori egiten asmatu duen komunitate batizan da. Ura eskutik eskura pasatzeak badirudi zerbait ukitzen digula ba-rruan, zerbait dardaratzen digula, eta horretan gabiltzala oraindik ere.Beraz, fluxuaren jarraidura: etorri zaigun horri jarraipena ematea.

Beste kontzeptua irekidura da. Irekidura da unean unekoari zabalikegotea: ingurukoek ekarri digutenari, inposatu zaigunari, sortu direneraginei, teknologiari… zabalik egotea. unean-unekoa jasotzea, ikasteaeta liseritzea. euskararen corpusa bera da horren adibide. eta gurekultura osoa. ez dakiguna da nola asmatu zuten irekidura hori eginezjarraidura ere bermatzen eta hizkuntza komunitate bezala irauten. Ja-rraidura eta irekiduraren arteko oreka dinamiko hori da, ziurrenik, gureeuskaltasun honen ariketa behinena. hala, nik jaso dudan euskara ez daseme-alabei transmititzen ari naizen bera. Saiatu naiz gurasoen euskaraia dena jasotzen; gurasoen hizkuntza baliabide eta estiloaren %100 jasobadut hor jarraidura-ariketa handi bat egiten da, eta seme-alabei errietaegin behar diedanean ere gure aitak egiten zigun tonu berean egiten dutoharkabean edo ohartuki, esaldien doinuan ere ba baitago jarraidurabat. Baina aldi berean, pasatzen ari naizen euskara desberdina da, eten-gabe ekoizten ari delako euskara irekidura batekin, nire ekarpenetatik,ingelesetik, gaztelaniatik, terminologiatik eta abar. Jarraidura eta ireki-duraren arteko oreka hori da gakoa. hizkuntzaren korpusean bezala

BAT Soziolinguitika Aldizkaria 81, 2011 (4) | 123-142 | Andoain (gipuzkoa)ISSN: 1130-8435 | Lege gordailua: SS120/90

Irekidura daunean unekoarizabalik egotea:

ingurukoekekarri

digutenari,inposatu

zaigunari, sortudiren eraginei,teknologiari…zabalik egotea.

Egungo norabide batzuk eta hizkuntzen ikuspegi ekologikoa – Jon Sarasua

bat81 (164 orr)_Maquetación 1 08/02/12 16:29 Página 129

gure kulturgintzan eta material kultural osoan. Nik uste dut oreka horihiztun kate honen historiaren gakoa dela, Xamarrek asko azpimarratzenduen bezala, kontuan hartuta pasabidean dagoen herri bat izan garela.

BerTSolariTzaren dileMa?

y

oreka hori kultura orok egiten du, baina gure kasuan modu ezohikoanegin behar izan dugu, eta bereziki gako garrantzitsua da guretzat. Azkenaro honetan ere modu intentsoan ari gara ariketa hori berritzen, arloguztietan, korpusean nahiz kultur sorkuntzan. Nik gertutik ezagutzendut, adibidez, bertsolaritzaren bidea. hor jarraiduraren eta irekidurarenadibide nabarmen bat bizi izan dugu, gure erara egin dugu ariketa hori.orain dela 25 urte Bertsozale elkartea sortu zenean bertsolaritzarenmunduak hautu berezi bat egin zuen, eraketaren hautua: Sor dezagunmugimendu zabal bat, eta sor dezagun erakunde bat mugimendu horren erdi-gunetik bertsolaritza gidatuko duena. Merkatuen indarrei edo instituzioei utzigabe honen gidaritza, gida dezagun geuk, bertsolaritzaren eragileok, autoeratuta.eta gidatze horretan bertsolaritza kudeatzeko, bizitzeko eta birsortzekohautu kolektiboa bizi izan da.

kolektibo horri planteatzen zitzaiona hori zen, besteak beste. zerjarraiduratik? zer irekiduratik? Inportantea da ikustea hori ez dela inoizdilema bat. problema bat da, baina ez dilema bat. Arazoa da jarraiduraeta irekidura nola uztartu erabakitzea, eta hori sen onez egitea. Bertso-laritza gidatu duen gure belaunaldiak nahiko modu jolastia izan duhori egiteko, desenfadatua. Bertsolaritza ez zaigu interesatu kontserba-tzeko, sortzeko baizik. eskola, telebista, eta mila distortsiotan sartu gi-nen, jakinaren gainean. Idazle esanguratsuen ahotik entzun genuen ‘be-netako’ bertsolaritza lehengoa zela, eta bide naturaletik ateratzekoarriskua genuela. gure erantzuna izan zen bertsolaritza sorkuntza di-namiko moduan interesatzen zitzaigula eta ez gintuela arduratzen ka-nonak betetzeak, ahozkoak edo idatzizko kulturak izan behar omenzuenaz. Batetik jarraidura-sen handia izan da bertso munduan, Xenpelareta Txirritaren doinutan kantatzen da eta zortziko handian, eta zortzikotxikian. Jardurearen muina, inprobisazio biluzia, osasuntsu dago, etaformetako gehienak ere aspalditik datoz. Bestetik, egungo bertsolariekberen erreferentziak tradizioaz gain zinetik, marrazki bizidunetatik,handik eta hemendik hartzen dute material kulturala bilduz, eta guz-tiarekin kantu inprobisatuaren muina egungo masa kulturan txertatuda neurri batean, bestelako zirkuituez gain, eta ekosistema bat osatzendu une honetan bertsolaritzaren mugimenduak.

BAT Soziolinguitika Aldizkaria 81, 2011 (4) | 123-142 | Andoain (gipuzkoa)ISSN: 1130-8435 | Lege gordailua: SS120/90

Tradizioasorkuntzenpilaketa bat da,ez da hor geldirikdagoen zerbait,baizik etasorkuntzen katebat. Tradizioeileiala izatekomodu bakarrakatea segitzea da,baina kateansegitzeko sortuegin behar da,eta sortzekonahastu eginbehar duzu,konbinatu,bestela egitenduzuna kopiatzeabesterik ez da.

Jon Sarasua – Egungo norabide batzuk eta hizkuntzen ikuspegi ekologikoa

bat81 (164 orr)_Maquetación 1 08/02/12 16:29 Página 130

Tradizioa sorkuntzen pilaketa bat da, ez da hor geldirik dagoenzerbait, baizik eta sorkuntzen kate bat. Tradizioei leiala izateko modubakarra katea segitzea da, baina katean segitzeko sortu egin behar da,eta sortzeko nahastu egin behar duzu, konbinatu, bestela egiten duzunakopiatzea besterik ez da.

dena dela, horrela esanda badirudi jarraidura eta irekidura uztar-tzearekin aski dela. ez da horrela: praktikan ez da batere erreza, gauzakutre pila bat egin bailitezke. kontua da nola egiten den. eta bertsolari-tzan ere kutretasunerako bidea labaina da, denetik gertatu da. gakoadago jarraidura eta irekidura nahastean, baina ez nolanahi: kultura in-teresgarria, humanizatzailea eta sortzailea ekoiztuz hori nola egin dakontua. eta gaur hori aipatu badut zeragatik da: kulturgintzan hori ka-litatez egiteak hiztun komunitatearen muina elikatzen duelako.

MoTiBazioaren SuSTraiari Buruz: HiriTar

eSTandarraK?

y

gure belaunaldian eta gure ondorengoan, euskaraz bizitzea hautu batizango da, hori erakusten digu gure errealitatea zorroztasun apur batekinirakurtzeak. eta gure seme-alaben belaunaldikoek, eta oraingo gazteek,zer motibazio izango dute? ezinbestekoa izango ez zaielarik, eta errazaere ez askotan, zergatik egingo dute –egitekotan- euskaraz bizitzekohautua? unibertsitateko gelan, edo bestelako irakasle izanda edo gurasoizanda, denok ikusten dugu hizkuntzaren erabilerarekiko gaur egungobelaunaldiek beste atxikimendu-modu bat dakartela, eta hor kudeatzenez dakigun arazo-mundu berri bat datorkigula. zergatik egingo dute,egingo dutenek, euskaraz bizitzeko hautua? ziur asko ez dute edukikogure belaunaldien hautu ideologiko solido hori. kultura likidoagoa iza-tearekin batera, ingelesaren eta gaztelaniaren mundu askoz zabalagoak,interesgarriagoak, aberatsagoak izango dituzte “just in time”, hau da,inolako ahaleginik egin beharrik gabe, etengabeko klik aukeran, eta egu-neroko bizitzan. eta, lehen aldiz hain modu masiboan, beste hainbathizkuntzatan eta hain erraz olde askoz aberatsagoa egunero eskuraizango duten belaunaldiak izango ditugu, minutuero hautuak egitekoaukerarekin. hor euskararen habitata berria da. eta gordina da.

gaur egun euskaldun izateak nahimen, borondate ahalegin berezi bateskatzen du, eta ziurrenik hurrengo belaunaldietan ere euskaldun kohe-rente eta konpetente izateak eskatuko du nahimen berezi bat. Askotangure klase politikoak -eta baita gure hizkuntza-pentsalariek ere- etorkizu-neko euskalduna irudikatzen du hiritar estandar baten eskeman, ahalik

BAT Soziolinguitika Aldizkaria 81, 2011 (4) | 123-142 | Andoain (gipuzkoa)ISSN: 1130-8435 | Lege gordailua: SS120/90

Gaur eguneuskaldun

izateak nahimen,borondate

ahalegin berezibat eskatzen du,

eta ziurrenikhurrengo

belaunaldietanere euskaldunkoherente eta

konpetenteizateak eskatuko

du nahimenberezi bat.

Egungo norabide batzuk eta hizkuntzen ikuspegi ekologikoa – Jon Sarasua

bat81 (164 orr)_Maquetación 1 08/02/12 16:29 Página 131

eta normalena, hau da, hiritar estandar normal batek izan dezala euskaldunizateko aukera. eta hori hala izateko borondatea ondo dago, baina horihala balitz bezala egiten dira planteamenduak, eta normalizazio-fikzioadisfuntzionala izaten hasten da batzuetan. Neurri batean hala da, bainabeste neurri batean ez: hiritar estandar batek (madrildar batek, paristarbatek…) ez du bere hizkuntzan bizitzeko nahimen, borondate, ahaleginesplizitu berezirik egin eta elikatu beharrik, eta euskaldunak bai. datuhori saihesteak analisi eta estrategia guztiak distrotsionatzen ditu. Beraz,ikuspuntu soziologikotik beste aldagai batzuk sartu behar ditugu entsaladahorretan, euskaldun komunitatearen garabideak ulertuko baditugu.

zentzu horretan, nahimen eta borondate horrek ahalegin bat eskatzenbaldin badu, hori elikatu egin behar da. garrantzia izango du fluxuareneta jarraiduraren senak, horrek izango du gure etorkizuneko belaunaldietanere indarra. Bestetik, hizkuntzak balio pragmatikoa ere beharko du. Bainabestetik balio erantsia eman beharko dio euskarak hiztunari, garbi egongodelako eskaintza uholdearen aurrean oso gauza mugatua dela gurea. Nahidugun guztia egin dezakegu eskaintza kulturalean, interneten eta abarre-tan, baina jarraituko dugu gutxiengoa izaten, ziur asko gero eta eskaintzamenu zabalagoen barruan txiki.

Beraz, begiratu soziologiko konplexuagoa egin beharko diogu gurekomunitatearen ahalbide horri. ez du balio soziologia handia bakarrikegiteak, joera global handiak omen direnak hemen aplikatuz. hori osoondo ikusia dago, baina oso erraza da. gure komunitatearen joeren, kon-tra-joeren eta potentzialen antropologia eta soziologi txikia ere egin beharda. Ikusi behar dugu hiztun-hautua egiteko motibazioa ze zirkuitu motatanerreproduzitzen den. gure komunitatearen indargune eta zirkuitu horieiadi egon. gertuko gizarte-ehuna, adibidez, oinarrizkoa da gure kasuan.edota aipa liteke kulturgintzaren garrantzia ere. kulturgintza da hizkun-tza-komunitate bati darion sorkuntza, ezta? hizkuntza-komunitate horrenerregai sinbolikoa ekoizten duen artefakto multzoa. Iruditeriak ekoiztendu komunitate baten ametsa. guretzat, esate baterako, Xabier Lete, Laboaeta abar gaztetxotan. hiru-lau urterekin Aresti kantatzen genuen: Ez garaaberatsak, ez gara zaldunak. Euskara guk dugu, gu gara euskaldunak.

nola gaude? BoTila, erdi BeTea edo erdi

HuTSiK?

y

euskararen komunitatearen koiuntura aztertzerakoan badagokigu ha-lako bitasun konplexu bat kudeatzea. Alde batetik, arrangura errealistaeta bestetik egin denaren tamaina balioestea.

BAT Soziolinguitika Aldizkaria 81, 2011 (4) | 123-142 | Andoain (gipuzkoa)ISSN: 1130-8435 | Lege gordailua: SS120/90

Garrantziaizango dufluxuaren etajarraidurarensenak, horrekizango du gureetorkizunekobelaunaldietanere indarra.Bestetik,hizkuntzak baliopragmatikoa erebeharko du.Baina bestetikbalio erantsiaeman beharkodio euskarakhiztunari.

Jon Sarasua – Egungo norabide batzuk eta hizkuntzen ikuspegi ekologikoa

bat81 (164 orr)_Maquetación 1 08/02/12 16:29 Página 132

esate baterako, badugu egile serioen mezua, gutxi gorabehera esatenduena galbide gorrian daudela, pikutara goazela. Mota honetako me-zuek badituzte helduleku inportanteak. Beste muturrean kokatzen dadiskurtso positiboa, inoiz ez garela hain ondo egon esaten duena, eus-karak ez dituela inoiz hain datu onak izan, hainbeste baliabide eta hain-beste produkzio eta hainbeste hiztun; hori dela bidea, alegia. Bi ikuspegihain urrunekoak izatea bada zerbaiten sintoma. hizkuntza-komunitatebaten intelektualak oso despistatua egon daitezke, baina hau ez da nor-mala. Mediku batek minbizi terminal bat dela esatea eta besteak gripebat dela esatea ez da oso serioa.

uste dut aipatzen ari naizen bitasun konplexu horren kudeaketarakohizkuntza-ekologiaren edo soziolinguistikaren jakintza gehixeago behardugula. Bitasun hori kudeatzea dagokigu. Alde batetik, arrangura,kezka errealista: esan dezakegu euskararen komunitatearen egoerakematen digula kezkatzeko motiborik, ez gaudela ondo, diagnostiko me-dikuaren ikuspegitik osasunetik urrun gaudela. Bizi liteke pozik gaixorikegonda ere, hori aldarte kotua da, baina ez da ideia ona gaitzari bereizenez ez deitzea.

Arlo batzuetan indikadore gorriak keinuka ari dira, jarritako itxa-ropenak ez dira mamitu eta zenbait kasutan, urte batzuk alperrik galdudirela ere esan liteke kontu batzutan, hau da, gauzak hobeto egin ote li-tezkeenaren sentsazioa. denon aldetik azpimarratuko nuke, hau ezbaita instituzio publikoei egiteko kontu-hartze edo kritika bat. esannahi dut guztion artean energia eta aukera batzuk alperrik galdu ez oteditugunaren beldur naizela.

dena dela, desafio zahar eta berri lodi xamar batzuen aurrean ko-katzen da gaur egun euskararen komunitatea eta badira arrazoiak pen-tsatzeko jauzi kualitatiboak behar ditugula bai eskumen, bai tresna etabai estrategia-mailan, mende honetan datorkigunari taxuz erantzunnahi baldin badiogu. hori izango litzateke txanponaren alde bat, hauda, desafio lodien aurrean tresna gutxiegirekin gaudela esatea.

Baina, bestetik, komeni zaigu ohartzea egin denaren tamainaz. esandaiteke azken bost hamarkadatan bereziki, euskararen berreskurapeneaneta garapenean egin dena itzela izan dela. hor egon da amets-bulkadabat pizkundetik eta frankismotik datorkiguna. Azken bost hamarkadakotarteak aro bat osatu du. euskara batuaren bilakaerarekin batera ikas-tolen mugimendua sortu zen garai hartatik hona egin dugun bidea,egin ditugun ahalegin eta lorpenen zerrenda itzela da. uste dut ahaleginhoriei guztiei aitorpena egitea badagokigula. Bai herri ekimeneko era-kundeei —hor pisu handia egon baita— bai erakunde publikoei, eta

BAT Soziolinguitika Aldizkaria 81, 2011 (4) | 123-142 | Andoain (gipuzkoa)ISSN: 1130-8435 | Lege gordailua: SS120/90

Esate baterako,badugu egile

serioen mezua,gutxi gorabehera

esaten duenagalbide gorrian

daudela, pikutaragoazela. Mota

honetako mezuekbadituztehelduleku

inportanteak.Beste muturrean

kokatzen dadiskurtso

positiboa, inoizez garela hain

ondo egon esatenduena, euskarakez dituela inoizhain datu onakizan, hainbeste

baliabide etahainbeste

produkzio etahainbeste hiztun;hori dela bidea,

alegia. Biikuspegi hain

urrunekoakizatea bada

zerbaitensintoma.

Egungo norabide batzuk eta hizkuntzen ikuspegi ekologikoa – Jon Sarasua

bat81 (164 orr)_Maquetación 1 08/02/12 16:29 Página 133

baita, milaka pertsonak egin duten ahalegin intimoari ere. hori balioetsibehar dugu, denen kasuan, norberak merituak bere etxe politikora ba-karrik eramaten ibili gabe.

egin dena handia da, mundu-mailan gutxi dira horrelako berres-kurapen-historiak herri ekimenean oinarrituak. herri-bulkada zibileaneta bigarren fase batean herri-ekimen eta instituzio publikoen artekokonbinaketan oinarritu den hizkuntza-berreskurapenaren bidea izanda, partziala eta prekarioa. une honetan munduko hizkuntza minori-zatuen plazan funtzio interesgarria bete dezakegu sortu dugun bagajetxiki honetatik.

Beraz, botila zer dago, erdi betea edo erdi hutsik? Nire iritziz, mo-mentu honetan irudi horrek ez du balio; itzela baita bete duguna, bainaoraindik botilari falta zaiona ere ikaragarria dela. Nola jaten da hori?Botila uste baino askoz luzeagoa da, edo zuloa dauka. Seguru asko bi-garrena da: botilak zuloa dauka eta erritmo konkretu batetik gora bete-tzen ez bada husten hasten da.

Bakoitzak bere aldetik ikusten du, eta adibidez ezker abertzalearigustukoago izan zaio ze hutsa dagoen esatea, ze gaizki egin diren gau-zak, zenbat falta den eta hau ez dela bidea, —bere estrategia instituziopublikoak deslegitimatzea izan baita aro osoan—. orain komeriak, era-kunde publikoetan sartu eta norberak egiten duena justifikatu behardenean. Aldi berean, instituzio publikoen aldeko hautua egin duen na-zionalismo klasikoari eta beste indarrei dagokie, nonbait, egin denguztia azpimarratzea, egindako apustuak legitimatzea, eta abar. hiztunkomunitatearen begiratu beregainago batetik, uste dut apustu politikoenjustifikazioek baldintzaten ez duten analisi konplexuagoa egin litekeela.

Aldarte moduan, demagun hautatzen dugula egindakoaren pozeanoinarritzea eta harrotasun horretatik saiatzea energia sortzen, datorkigu-nari aurre egiteko. Baina beti ere desafioaren loditasun horri beherapenikegin gabe. ez du uste aukera bakarra denik, baina ez da aldarte-hauturiktxarrena. estrategiak sortzeko, batez ere, estrategia organikoak sortzeko.

HegeMonia-guneaK

y

hegemonia-guneen inguruan dago hasieran bota dudan galderetakobat. gurea bezalako hizkuntza bati badagokio edo ez hegemonia-gune-rik? ze funtzio-maila, ze hegemonia-maila legokioke funtzio batzuetan,gaur euskarari bere garapenerako? hori da gaia. hegemoniaren gaiaez da gai hutsal bat, baina kontuz ibili beharrekoa da maximalismotanerori gabe, disrkurtsoak egitea erraza baita, eta hala egon gara hama-

BAT Soziolinguitika Aldizkaria 81, 2011 (4) | 123-142 | Andoain (gipuzkoa)ISSN: 1130-8435 | Lege gordailua: SS120/90

Naizen bitasunkonplexu horrenkudeaketarakohizkuntza-ekologiaren edosoziolinguisti-karen jakintzagehixeago behardugula.

Jon Sarasua – Egungo norabide batzuk eta hizkuntzen ikuspegi ekologikoa

bat81 (164 orr)_Maquetación 1 08/02/12 16:29 Página 134

rraldi batzutan, diskurtsoen eta errealitatearen arteko amildegi handiegibatekin. Aldi berean, orain arte klase politiko batek ipar moduan jarriduen elebitasun sozial orekatuaren balizko utopia okerra dela seinalatubehar da. Seinalatu behar da ez direla horiek hizkuntzen dinamikak,hizkuntzen dinamikek erakusten digute balizko elebitasun orekatuakdesorekatzera jotzen duela etengabe, hizkuntzek hegemonia-guneakbehar dituztela eta ez dagoela simetriarako tarterik funtzio gehienetan.

hegemonia-guneena edo dentsitate-guneena azaltzeko jar daitezkemila adibide, esate baterako, trantsizio osteko egunkariena. garai hartanindar abertzaleek egunkari elebidunak egingo zituztela irudikatu zuten,nazionalismo klasikoak berea eta ezker abertzaleak berea. hau da, ele-biduntasunaren paradigma aplikatu nahi izan zioten bere egunkari Deiaeta Egin-i. zer erakutsi digu bideak? egunkari elebidun batek ez duelafuntzionatzen; elebitasunaren espazio gehienetan handiak txikia jatenduela etengabe, funtzio batzuetan ez, baino besete askotan bai. Beraz,ikasi dugu hegemonia-guneak behar direla, euskarak behar dituela, Be-rria behar zela, ez Deian eta Eginen euskara pixka bat gehiago gehitzeaedo ehuneko berrogeita hamarrera iristea.

Beste adibide bat jartzearren. Ni harritzen nau ikusteak frankismo-garai bete-betean gure gurasoen belaunaldiak nola ikusi zuen eskolareneredua euskara ardatz hegemoniko, nagusia eta bakarra zuena izan be-har zela. euskararen eremu hegemoniko horren alde egin zuen ikastolensorrera bultzatuz. ze intuizio sakon eduki zuten eskola elebidunei ukoegin eta eskola euskaldunak sortzeko? euren intuizioa izan zen euskal-duntasuna erdian jarrita bakarrik sor ditzakeela eskolak euskaldunosoak, gune hegemonikoak sortuta bakarrik. gero Txepetxek hablantecompleto euskaldun izendatuko zuen hori, ezta?

gai horren inguruan ari gara gaur egun garabiden munduko bestehizkuntza minorizatu batzuekin konpartitzen, adibidez. harrigarri egi-ten zaie hegemonia-gunearen ikuspegia, planteatzen ari direlako gehie-nez ere gure A eredu batera iristea. eta guk esaten diegu orain dela 50urte diktadurapean geundela, baina D eredutik hasi ginela zuzenean.gauza batzuetan eta espazio batuzetan dentsitate serio bat sortu ezeanez dela ekoizten ez hizkuntza-gaitasunik, ez nahimenik, ez erabilerarik.

Nolanahi ere, adibideetatik harago, gogoeta zabalagoa da. hizkuntzabatek ez baldin badu hegemonia gunerik edo dentsitate gunerik —etaesaldi honetan ez naiz ari derrigor hegemonia-gune nazional bati buruzhitz egiten, nazio batean nagusi izateaz—, hizkuntza horrek ez du ekoiz-ten, ez hiztun osorik eta ez belaunaldi askotan jarraitzeko aukerarik.eta ziur asko momentu honetan bizirik dauden hizkuntzak bizirik

BAT Soziolinguitika Aldizkaria 81, 2011 (4) | 123-142 | Andoain (gipuzkoa)ISSN: 1130-8435 | Lege gordailua: SS120/90

Desafio zahar etaberri lodi xamarbatzuen aurrean

kokatzen da gauregun euskararenkomunitatea etabadira arrazoiakpentsatzeko jauzi

kualitatiboakbehar ditugula

bai eskumen, baitresna eta bai

estrategia-mailan, mende

honetandatorkigunari

taxuz erantzunnahi baldin

badiogu.

Egungo norabide batzuk eta hizkuntzen ikuspegi ekologikoa – Jon Sarasua

bat81 (164 orr)_Maquetación 1 08/02/12 16:29 Página 135

daude hegemonia-guneak eduki dituztelako, orain dela oso gutxi arte.zentzu horretan galdera bat planteatzen da: zer egiten dugu hegemo-niaren gai honekin guk garbi baldin badaukagu euskal herrian euskarahizkuntza hegemoniko bezala jartzea momentu honetan gure ahalbidepolitikoetatik kanpora dagoela?

Nik hiru mailatan helduko nioke gai honi. hiru maila hauek elka-rrekiko kontraesankorrak dirudite baina modu dialektiko batean kon-bina daitezke:

1. Lurralde-hegemoniarik gabe bizitzen eta komunitate saretua iza-ten ikastea. Ikaste horretan, Imanol Minerrek eta beste batzuk gara-tzen dituzten ideien ildotik hainbat gauzek pista asko ematen di-tuzte. hau da, gure kondizio minorizatua asumitzea posible da etaesatea: saretu gaitezen mugimendu moduan hegemoniarik gabeko espaziohorretan. Ikasi dezagun interneten ere gune izaten, eta bestelako sareaksortzen, asumituz hamarkada batzuetan ez dugula nagusitasunik izangoeta sarea izango dela eusten gaituen egitura nagusia. Arriskutsua dirudibadirudielako resignaziorako deia edo minorizazioa onartzeko deibat dela, baina nik uste dut estrategia hori ere oso kontutan edukibehar dugula. 2. Bigarrena litzake beste muturrekoa, hori ere landu beharrekoa.honakoa da: momentu honetan ez da politikoki bideragarria, bainahas gaitezen geure burua formatzen eta belaunaldi berri bat birpo-litizatzen eta formatzen hizkuntza-ekologian, noizbait hegemonia-lurraldearen gaia planteagarri izan dadin. hor nolabait planteamendupolitiko zabalagoetan sartzen gara, etorkizuneko agenda politikoangai hau egon dadin momentu honetan posible ez den modu batean.hau da, lortu beharko litzateke etorkizunean mahai-gainean egondadin funtzio hegemoniko batzuk euskaratik garatzearen gaia. hauepe luzeko estrategia bat da, baina presta dezagun jendea, koadroak,birpolitizazio ekologiko bat, ez dezagun ahaztu maila hau badago-kiolako euskarari, horra iristeko jarri baikara bidean. 3. eta hirugarrenik tarteko ekinbide multzo bat. uste dut gure es-trategia izan behar duela gune hegemonikoak, lurralde hegemoni-koak sortzea. Lurralde esaten dudanean ez naiz derrigor lurraldefisikoaz ari, bailara batez edo herri batez. Ari naiz modu metaforikobatean lurralde izan daiteken fakultate bat, unibertsitate bat, telebistabat, eta abar. eta zergatik ez gune geografikoez ere. Adibide moduraesan daiteke momentu honetan huhezi fakultatea euskararen lu-rralde hegemonikoa dela, euskaratik eta euskaraz bizitzeko hautuaegin duen euskal herriko fakultate bat, zoritxarrez bakarra. han

BAT Soziolinguitika Aldizkaria 81, 2011 (4) | 123-142 | Andoain (gipuzkoa)ISSN: 1130-8435 | Lege gordailua: SS120/90

Egin dena handiada, mundu-mailan gutxi dirahorrelakoberreskurapen-historiak herriekimeneanoinarrituak.Herri-bulkadazibilean etabigarren fasebatean herri-ekimen etainstituziopublikoen artekokonbinaketanoinarritu denhizkuntza-berreskurape-naren bidea izanda, partziala etaprekarioa.

Jon Sarasua – Egungo norabide batzuk eta hizkuntzen ikuspegi ekologikoa

bat81 (164 orr)_Maquetación 1 08/02/12 16:29 Página 136

langile, ikasle edo administrazioko langile izateko euskaraz jakinbehar da. gero lan egiten dugu gaztelaniarekin, ingelesarekin etaportugesarekin, baina garbi dugu nondik ari garen eleaniztasunerairekitzen, euskaratik. uste dut datozen hamarkadetan bide hori eginbehar genukeela, lurralde hegemonikoak sortu, irabazi eta lotu.hau da, euskararen hegemoniatik eleaniztasunera zabalduko duenunibertsitate bat izango dugu? Telebistak? Sorkuntza-guneak, era-kundeak, edo batzuk arnasgune deitu ditzuten lurralde-esparruak…Iruditzen zait gune hegemonikoak sortzea eta saretzea izan beharduela etengabeko bidea.

hiru maila horiek ez dira kontraesankorrak, lurralde hegemonikorikgabe bizitzen ikasi eta horretan saretzen asmatu, lurralde hegemoniarengaia politikoki landu eta belaunaldi berri bat prestatu, eta gune hege-monikoak sortu, nazio-mailan eta herrietan, hirurak uztartu beharrekoestrategia-moduan ikus litezke.

Migrazioaren inguruan

y

Bi hitz migrazioen eta aniztasunen inguruan, denboragatik oso arinegin behar. Labur-labur esanda, iruditzen zait gai horretan ere teoriaeta praktika gure esperientziari eta gure errealitateari egokituta ekoitzibehar dugula. Askotan ikusi dut, baita nigandik oso gertu ere, migra-zioen, aniztasunaren eta kultura-aniztasunaren teoriak hartzen ditugulagure errealitatea kontuan izan gabe. Teoria politikoki oso politak izandaitezke, progresismoaren azken bertsio korrektoekin erabat bat egitendutenak, hizkuntza hegemoniko handi bat duten hirietarako pentsatutadaudenak. Londresen ingelesak ez dauka bere hegemonia zalantzan.Baina gure kasua desberdina da. hizkuntza minorizatu baten egoeratik,nola kudeatzen da kultura-aniztasunaren eta kultura-artekotasunarengaia? Begiratzeko beste modu bat da, abantailak dituena, heldulekudesberdinak dituena. Badugu pixka bat garatuta etika ekologikoa etaanfitrioi interesgarriak izan gaitezke euskaldunak beste hizkuntza ba-tzuekin datozen migratzaileentzat, justu daukagun bagaje eta minduraetiko horretatik baditugulako sentsibilitate batzuk garatuta. Baina, aldiberean, beste alarma batzuk ere pizten dira gure kasuan, eta dinamikanegatibo batzuk ere bai. eta horregatik iruditzen zait honetan ere eginbehar dugula gure liseriketa eta gure esperientzia propioa, modakokontzeptuak galbahean iragaziz eta esperientziatik sortuz. Izan ere, hiz-kuntzen berdintasuna kudeatzeari buruzko jakintza ekologikoa ez da

BAT Soziolinguitika Aldizkaria 81, 2011 (4) | 123-142 | Andoain (gipuzkoa)ISSN: 1130-8435 | Lege gordailua: SS120/90

Hizkuntza batekez baldin badu

hegemoniagunerik edo

dentsitategunerik -eta

esaldi honetan eznaiz ari derrigorhegemonia-gune

nazional batiburuz hitz egiten,

nazio bateannagusi izateaz-,

hizkuntza horrekez du ekoizten, ezhiztun osorik eta

ez belaunaldiaskotan

jarraitzekoaukerarik.

Egungo norabide batzuk eta hizkuntzen ikuspegi ekologikoa – Jon Sarasua

bat81 (164 orr)_Maquetación 1 08/02/12 16:29 Página 137

metropoli handietan sortu, ez sortuko ere. Beharrizan zehatzei lotutasortzen da. eta beharrizana guk daukagu, guk eta gu bezalako besteaskok munduan.

nazioarTeKoTaSuna

y

Iruditzen zait euskara oso koiuntura interesgarri batean dagoela bere di-mentsio nazioartekoa garatzeko. euskal herritik internazionalismoa ha-markadetan garatu dugu: non zegoen ustezko iraultza bat? han ari garabrigadista moduan, gobernuz kanpoko erakundeen bitartez, eta abar.Baina euskararen komunitateak badu beste nazioarteko dimentsio bat,eta komunitate moduan munduarekin konpartitzeko zer duen galde die-zaioke bere buruari. euskararen azken 50 urteotako esperientzia, aktiboberezia da nazioarteko hizkuntza minorizatuen plazan buelta bat egiteko.

orain dela urte batzuk hasi ginen garabiden gai hori garatzen etaegiten dugunaren inpaktua eta jasotzen duguna espero baino handiagoada. Azken bost hamarkadetan euskarak garatutako estrategiak momentuhonetan beraientzat garrantzizkoak dira: korpusean, hezkuntzan, ko-munikazioan, kultura-produkzioan, alfabetatze/euskalduntzean esatebaterako. Berehala kateatzen dira herri indigenek dituzten behar etaplanteamenduetara. horregatik uste dut funtziotxo bat badukegula, etaharreman horretan jasotzeko asko dugula. Nazioartekotasuna lantzeabeharrezko ekinbide bat dela esango nuke, gai hau ez delako gurea ba-karrik, begiratu plantario batean kokatzea badelako honen dimentsiobat, eta energia sortzen delako hartze eta emate horretan.

KulTurginTzaz

y

euskal kulturgintzari lekua emango nioke gogoetan, beste gauza askorenartean kulturgintzak ekoizten duelako hizkuntza-komunitate baten ga-solina sinbolikoa. hor ere baditugu alarma batzuk, euskal kulturgintzarenelementu batzuen penetrazioa gero eta txikiagoa delako, gaztelaniazkokomunitatean lehen genuen sarbidea asko galdu dugulako, euskararenkomunitatean bertan ere gero eta zailagoa delako, esate baterako euskalkantagintzaren eragina erreproduzitzea. kultur industriak ere arazobatzuk ditu, gizarte ohituren eta kontsumoaren aldaketak, teknologiaaldaketak eta abar. zailtasun batzuen aurrean gaude hemen ere.

Azken pare bat urtetan horretaz gogoetatxo bat egin dugu eta ondoriomodura 16 oinarri eta 12 estrategia atera ditugu. ez du ematen denborarikdena kontatzeko baina labur-labur batzuk esango ditut buruz.3

BAT Soziolinguitika Aldizkaria 81, 2011 (4) | 123-142 | Andoain (gipuzkoa)ISSN: 1130-8435 | Lege gordailua: SS120/90

Hiru mailahoriek ez dirakontraesanko-rrak, lurraldehegemonikorikgabe bizitzenikasi etahorretan saretzenasmatu, lurraldehegemoniarengaia politikokilandu etabelaunaldi berribat prestatu, etagunehegemonikoaksortu, nazio-mailan etaherrietan,hirurak uztartubeharrekoestrategia-moduan ikuslitezke.

Jon Sarasua – Egungo norabide batzuk eta hizkuntzen ikuspegi ekologikoa

bat81 (164 orr)_Maquetación 1 08/02/12 16:29 Página 138

• euskal kulturgintzak funtzio kualitatiboa du euskararen komu-nitatearen geroratzean eta ametsaren elikaduran• komeni zaigu kultura-politiketan hiru esparru bereiztea: 1) eus-kararen komunitateari darion euskarazko berbazko kultura, 2) er-daraz sortzen den berbazko kultura, eta 3) ez berbazko kultura.kultura-politikarako baliabideak urriak dira, bai sozialak, bai pu-blikoak, pertsonalak ala diruzkoak, eta jakin behar da zertan ari ga-ren etorkizuna jokatzen eta zertan ez hainbeste.• euskal kulturgintzak bere ezaugarriak baditu, euskal hiztun ko-munitateari darion kulturak nerbio berezia du gauza batzuetan,jenio propioa beste batzuetan, ahulgune handiak beste batzuetan.kontua ez da kanon guztiak betetzea, baizik eta jarridura eta ireki-dura konbinatuz ateratzen zaigunarekin konfidantzaz sortzea. gi-zarte-ehuna da, gainera, hiztun komunitatearen egituran gako na-gusietakoa, euskaldun izateko nahia erreproduzitzen den zirkuituakhor daude neurri handi batean. eta gure sorkuntzaren potentzialakdinamika sozial horiei lotuta dira eraginkorrenak. Ikusi egin behargure sorkuntza zenbateraino den euskaldun izateko konfiantza etanahia erreproduzitzeko modukoa, zenbateraino den ona, zenbate-raino sortzen dituen begiratu interesgarriak, zenbateraino den hu-manizatzailea. • kulturgintza hau bere ezaugarri eta baldintza guztiekin desafio be-rrien aurrean dago. Batetik, gizarte-aldaketek belaunaldi berriei era-giten dietelako hainbat parametro aldatuz eta, bestetik, teknologia-al-daketek ere desafio eta aukera berrien aurrean jartzen dutelako.

eraKunde-analiSiaz

y

Bestalde, euskal kulturgintzari eta euskararen komunitateari begira ana-lisi instituzionala egiterakoan komeni zaigu gure gizarteen botere-gu-neen argazki bat egiteko plantila on bat izatea. Botere-gune nagusiagauden sistema ekonomikoan kapitala da, eta bere logika zehatz batdu, logika lukratiboa: egiten dena dirua irabazi nahi delako egiten da,ez bakarrik multinazionalek, baita ere zapata-dendatxo bat bere herrianjartzen duen edonoren kasuan ere. Bigarrenik, estatua. Bere logika ad-ministratibo edo burokratikoarekin bigarren botere-iturria da: erakundepublikoen sarea. hirugarrenik, gizarte antolatua ere erlatiboki botere-iturri autonomoa da, tamainan eta gaitasunean aurreko biekiko besteparametro batzutan badabil ere. publiko-pribatu biomioan kokatzenbadugu dena, pribatua diogunean lukratiboa adieraziz, ez dugu gauza

BAT Soziolinguitika Aldizkaria 81, 2011 (4) | 123-142 | Andoain (gipuzkoa)ISSN: 1130-8435 | Lege gordailua: SS120/90

Hizkuntzaminorizatu baten

egoeratik, nolakudeatzen da

kultura-aniztasunaren

eta kultura-artekotasunaren

gaia?

Iruditzen zaithonetan ere egin

behar dugulagure liseriketa

eta gureesperientzia

propioa, modakokontzeptuak

galbaheaniragaziz eta

esperientziatiksortuz.

Egungo norabide batzuk eta hizkuntzen ikuspegi ekologikoa – Jon Sarasua

bat81 (164 orr)_Maquetación 1 08/02/12 16:29 Página 139

asko ulertzen. eta bereziki euskal komunitatearen dinamiketan ez duguia ezer ulertu. ez da kontu hutsala analisi instituzional serioago bat iza-tea, ideologia sozialista eta liberaletatik harago. gizarte antolatuarenzirkulua osatzen dute logika lukratibo edo logika administratibotik atsortzen diren errealitate eta botere-guneek, beste logika askoren araberaantolatuta daudenak, hain zuzen, gizartearen parte handi edo txikienekimen ez lukratiboen gama osotik. hau euskal herrian ulertzekoerraza da. Aek ez zen sortu norbaitek inbertitu zuelako dirua irabazteko,ez eta estatutik ere. Aek sortu zen gizarte-logika batetik, logika estatalnahiz lukratiboarekiko autonomoa den logika batetik. Ikastolak ere es-parru honetatik sortu ziren. euskalgintzan sortutako gehiena gizarte-antolaketatik sortutako botere-gune txikiz osatuta dago. Beste kontubat da hor ere intersekzioak daudela, eta normalean espazio konparti-tuak sortzen direla gizarte antolatuaren logikaren, logika administrati-boaren eta merkatu-logikaren artean.

komeni da ikustea euskal herria gizarte antolatuan botere-gunebereziak dituen gizarte bat dela oro har, ez euskalgintzan bakarrik, mundumailan leku aipagarria kontu honetan, eta bereziki euskararen komuni-tatearen egitura instituzionalari begiratzen baldin badiogu hortik askodaukagu. komeni dela diot, bi gauzagatik, batetik estrategiak abiaraztekobehar dugulako zer dugun jakin, eta bestetik, mundu mailako gogoetapolitikoan analisi instituzional mota honek gero eta garrantzi handiagoaizateko itxura duelako. euskalgintzaren indargune gehienak gizarte an-tolatuaren esparru horretan daude. gera gaitezen datu horrekin.

hizkuntza-politika eta kultura-politika zehatzak, organikoak, pen-tsatzeko beharrezkoa zaigu argazki hori eta beste batzuk. pentsatzekozein den administrazioaren lekua, galdetzeko adibidez hizkuntza-ko-munitatearen lidergo sinbolikoa nori dagokion. hizkuntza-komunitateangidaritza sinbolikoa non dago, hau da, euskal erkidego Autonomokolehendakaria da gure hizkuntza-komunitatearen gidaria? ez naiz ari Lo-pezi buruz, berdin galde daiteke Ibarretxeren garaian, bai hurrengo ha-marraldian urkullu edo otegi balego ere kargu horretan. zein da admi-nistrazioaren papera eta zein hiztun komunitatetik berariaz euskararenausporako sortutako erakunde sozialen papera hiztun komunitate honenerreferente izaterakoan? ze egitura du gure hiztun komunitateak, eta zeegitura ditu? euskararen gizarte erakundeen kontseiluaren funtzioezere esan litezke gauza batzuk, baditut kezka batzuk horretan.

Bukatzeko, saltokako errepaso honetan gizarte-ehunaren garrantziaaipatuko nuke. euskaren komunitatearen geroratzean gertuko gizarte-ehunak garrantzi handia du, eta hala izango du itxura guztien arabera,

BAT Soziolinguitika Aldizkaria 81, 2011 (4) | 123-142 | Andoain (gipuzkoa)ISSN: 1130-8435 | Lege gordailua: SS120/90

Euskararenazken 50urteotakoesperientzia,aktibo berezia danazioartekohizkuntzaminorizatuenplazan buelta bategiteko.

Jon Sarasua – Egungo norabide batzuk eta hizkuntzen ikuspegi ekologikoa

bat81 (164 orr)_Maquetación 1 08/02/12 16:29 Página 140

gure prozesuen prospektiba apur bat egiten badugu. Alde batetik, gizarteindibidualizatu eta anomikoagorako joera globala hor dugu, gizartefragmentatuagoa, zapping kulturalean jarduten duena, kontsumo indi-bidualizatuan oinarritua. Bestetik, garrantzia du ohartzeak euskal hiztunmoduan bizitzeak eskatzen duen hautua zirkuitu sozialetan errepro-duzitzen dela, eta bere bideak dituen kapital sozial jakin bat daukalaeuskal hiztun komunitateak.

Bi errealitate horiek hartu behar ditugu kontuan, hiztun komunita-tearen etorkizuneko norabideak hartzerakoan. Asmatu behar da euskaragizarte fragmentatuago eta anomikoagoaren dinamiketan ere kokatzen,eta interneteko itsasoan gure tantatxoak eskaintzen, baina aldi bereanjakinik bide horretatik bakarrik ez dugula zereginik. Nolabait, besteplano batean, euskaren zoria gizarte-ehunaren zoriari ere lotua dago,bestelako herrigintza- eta gizartegintza-sare bati ere lotuta. horregatikiruditzen zait gizarte-analisi miopea egiten dugula sarri, munduko ten-dentzia handien aplikazioan bakarrik pentsatuz. horrekin batera, gurehiztun komunitatearen potentzialak eta zirkuituak zein diren, motiba-zio-iturriak nola birsortzen ari diren eta beste hainbat gauza behatu be-har ditugu. eta xake taulan peoiak mugitu.

aurreKo Belaunaldiaren eTa daTorrenaren

arTean KoKaTuz

y

Trantsizioko belaunaldiari aitormen egitea sen onekoa iruditzen zait.Aldi berean, komeni da ikustea gauza askotan amets nerabeen belau-naldia izan zela, handiuste xamarra, eta ez zuela asmatu askotan ame-tsetik errealitatera dauden distantziak neurtzen.

Iraultza sozialistaren utopia-kimera da adibide paradigmatikoena,baina joera oso baten erakusle da berau. planteamemdu potoloetatikbenetako gaitasunera amildegi bat zegoen gai askotan. Aberriari etahizkuntzari lotutako ametsean ere izan da ingenuitate-frustrazio pro-zesurik urteotan, eta oraindik ere herrigintzaren aurrean kokatzekomodu horrek indarrean dirau beste maila batean.

Amets lodiegien belaunalditik etortzearen arriskua da amets berrioro inozotzat jotzeko joeran erortzea. utopia-tentsioa beharrezkoa da,ametsik gabe ez da pausorik ematen. Nik uste dut amestea ezinbestekoadela, ametsik gabe ez dela aurreratzen, beti behar duzula egiten duzunabaino zailagoa den pausu bat emateko amets bat, irudikapen bat, zeru-muga bat. zerumugak, gaur egun, zabalak behar dute izan, lausoagoak,ez garelako lehen bezain gizarte solido batean bizi, eta dibergentziak

BAT Soziolinguitika Aldizkaria 81, 2011 (4) | 123-142 | Andoain (gipuzkoa)ISSN: 1130-8435 | Lege gordailua: SS120/90

Euskalgintzansortutako

gehiena gizarte-antolaketatik

sortutako botere-gune txikiz

osatuta dago.

Egungo norabide batzuk eta hizkuntzen ikuspegi ekologikoa – Jon Sarasua

bat81 (164 orr)_Maquetación 1 08/02/12 16:29 Página 141

aguro ematen direlako. Bestetik, zerumuga zabal horien barruan ametsdoituak koka litezke, ajustatuak, belaunaldien eta kolektibo jakinenahalbide biografikoei lotuak. Amets doituak eta ortzimuga lausoak.Amets doitu egokien adibide batzuk baditugu hamarraldi hauetan. hiz-tun komunitatearen boteregune, dentsitate-gune edo ahalmen-guneaketa estrategiak sortzen joateko garaia da.

koiuntura politiko berrian gaude. ez nuke itxaropen gehiegi jarriko,hala ere, joko politiko-instituzionalean. egingo du bere bidea, bainaplanteamendu politiko alderdikoiei beren bidea egiten utziz, eta horiekikoautonomiaz, momentu honetan hizkuntza-komunitatearen ametsa ekoiztubehar dugu berriro. Nik uste dut horretarako minbreak baditugula, amets-horizonte bat sortzeko gure hizkuntza-komunitatean, eta energiak horre-tara bideratzeko, gure politikaren muinera. gainera iruditzen zait ametshori beste gauza askorekin konektatuta dagoela, beste maila askotakokontzientzia humanizatzaile eta ekologiko baten ildoan doala.

desabantaila eta baldintzamendu asko dugu une honetan hiztunkomunitate moduan. potentzial partzial batzuk ere bai. Adibidez, gurehizkuntza-eremuan auto-organizazioa handia da, herri-ekimenetik era-kunde sozialak sartzeko gaitasuna dugu, eta hau ikuspuntu unibertsalbatetik aipagarria da gure indargune moduan. Beste kontu bat da egindezakegunaren mailara iristen garen ala ez. Nik uste dut ezetz, bainaoinarri batzuk badira. esate baterako tokian tokiko euskara-elkarteenTopagunea hor dago, eta hori gero eta sare garrantzitsuagoa izan liteke,eta beste hainbat ere bai. gizarte antolatuaren ikuspegitik, saretutakoeuskalgintza zabala eta askotarikoa da. Munduko beste hizkuntza ko-munitateetakoei gure bilakaera azaltzeko klaseak prestatzeko-eta sinte-siak egiten ibili garenean, azaltzen zaizu komunikazio-arloan, corpusarenarloan, hezkuntzaren arloan, kultura-produkzioan, alfabetatze-/euskal-duntze-arloan, gehienak nolabaiteko auto-organizazioz eratutakoak di-rela. Beraz, zuntz batzuk baditugu. Sare horren eta botere publikoen ar-teko funtzio banaketan, egin litezke kilometro batzuk.

Mugimendu horrek, gauza modu sinplean esanda, ez du beti asmatuezker abertzalearen eta nazionalismo klasikoaren arteko estrategia-talkan kokatzen. eta etengabe eduki du nolabaiteko grabitazio indarbat alde batera edo bestera kokatzeko. ez du asmatu bere arloan gidoiamarkatzen, diskurtso beregain bat egiten, uste dut oraindik ere ez delaari asmatzen. Batzuk bai, gehienak jadanik, baina ez oro har, eta koor-dinazio-gunea ere ez, inertzia ideologiko dexente dago martxan.

Nire ustez Kontseiluaren funtzioetako bat hori litzateke. euskararengizarte erakundeak dira euskararen komunitateak sortutako berariazko

BAT Soziolinguitika Aldizkaria 81, 2011 (4) | 123-142 | Andoain (gipuzkoa)ISSN: 1130-8435 | Lege gordailua: SS120/90

Trantsiziokobelaunaldiariaitormen egiteasen onekoairuditzen zait.Aldi berean,komeni daikustea gauzaaskotan ametsnerabeenbelaunaldia izanzela, handiustexamarra, eta ezzuela asmatuaskotanametsetikerrealitateradaudendistantziakneurtzen.

Jon Sarasua – Egungo norabide batzuk eta hizkuntzen ikuspegi ekologikoa

bat81 (164 orr)_Maquetación 1 08/02/12 16:29 Página 142

tresna antolatuak, eta horiek guztiak bildu eta ordezkatzea berebizikoardura da. hori arloka antolatu, sektorekako estrategiak martxan jarrieta hiztun komunitatearen geruza antolatuaren ahotsa izatea ez da edo-zer gauza. gauzak ez dira bide onegitik joan nire ustez, baina egiturabera egokia da. Iruditzen zait horretarako garaiak datozela. euskararenmugimendu honetan diskurtso politiko autonomo bat egiten hastekogaraia ere bai, eta norabideak markatzen hastekoa. ez dut esaten apoli-tikoa, euskara ez baita apolitikoa, baizik eta gure hiztun komunitatearenpolitikaren muina. diskurtso politiko beregain bat egiten eta beregain-tasun horretatik bereziki geure espazioa artikulatzen has gaitezke, orainarte baino hobeto. gu ez bagaude artikulatuta, trinkotuta, ez dezakeguegin kanpora begirako diskurtsorik. eta momentu honetan kanpora be-girako gure diskurtsoa ahula da. l

oHarraK1. Artikulu hau 2011ko uztailaren 8an u.p.V./e.h.u.ren XXX uda Ikastaroak/XXIII eu-ropar Ikastaroak egitarauaren barruan Soziolinguistika klusterrak antolatutako Hizkun-tza-ekologia: teoriatik praktikara ikastaroan ahoz emaniko hitzaldiaren transkripzioan oina-rritzen da. Ikus http://www.soziolinguistika.org/eu/ehuikastaroa.

2. Jon Sarasua informazio zientzietan doktore da. gaur egun Mondragon unibertsitatekohuhezIko irakasle, bertsogintzan oso ezaguna, Lanki kooperatibintzan aritu da eta ga-rabide erakundearen sortzaileetakoa.

3. huhezI-k eta SorguNe ikertegiak gipuzkoako Foru Aldundiaren ekimenez buru-turiko lana: Kultur bizitzaren azterketa kualitatiboa Gipuzkoan. 2010. (Argitaratu gabea).

BAT Soziolinguitika Aldizkaria 81, 2011 (4) | 123-142 | Andoain (gipuzkoa)ISSN: 1130-8435 | Lege gordailua: SS120/90

Gauzak ez dirabide onegitik

joan nire ustez,baina egitura

bera egokia da.Iruditzen zaithorretarako

garaiak datozela.Euskararenmugimendu

honetandiskurtsopolitiko

autonomo bategiten hastekogaraia ere bai,eta norabideak

markatzenhastekoa.

Egungo norabide batzuk eta hizkuntzen ikuspegi ekologikoa – Jon Sarasua

bat81 (164 orr)_Maquetación 1 08/02/12 16:29 Página 143