Aldizkaria 2011

20
EGUN ON!! CEIP ARTEAGABEITIA LHHI 2011KO EKAINA www.arteagabeitiaeskola.net/blog

description

Revista fin de curso del CP Arteagabeitia de Barakaldo.

Transcript of Aldizkaria 2011

Page 1: Aldizkaria 2011

EG

UN

ON

!!

CEIP ARTEAGABEITIA LHHI

2011KO EKAINA

www.arteagabeitiaeskola.net/blog

Page 2: Aldizkaria 2011

EG

UN

ON

!!

CEIP ARTEAGABEITIA LHHI

3 URTE B 5 URTE B

4 URTE B 3 URTE A

5 URTE A 4 URTE A

2 URTE

Page 3: Aldizkaria 2011

EG

UN

ON

!!

CEIP ARTEAGABEITIA LHHI

Begira, begira, eskolan asko

ikasteaz gain…zein ondo

pasatzen dugun!!!!!!

1

2 URTE

Page 4: Aldizkaria 2011

EG

UN

ON

!!

CEIP ARTEAGABEITIA LHHI

Urtero bezala, aurten ere, abenduaren 22an Olentzero

menditik Arteagabeitia eskolara etorri zen gu bisitatzera.

Olentzero leher eginda ailegatu zen opari asko zekarrelako.

Opariak hiru, lau eta bost urteko umeen artean banatu zituen.

Hori dela eta, umeak poz-pozik jarri ziren.

Hurrengo urtean berriro etortzea espero dugu!

2

3 URTE

Page 5: Aldizkaria 2011

EG

UN

ON

!!

CEIP ARTEAGABEITIA LHHI

Otsailaren 17an, Uruguayko idazle baten bisita jaso genuen, umeentzako

liburu anitzeko egilea.

Eskolan landutako liburua “Tomás y el lapiz mágico” izan zen . Oso

liburu dibertigarria iruditu zitzaigun eta gustora irakurri genuen.

Bisita egunean, liburua aipatzeaz gain, galdera batzuk egin genizkion

berari buruzko beste gauza batzuk ezagutzeko asmoz. Oso pertsona

hurbila iruditu zitzaigun.

Amaieran, liburu guztiak sinatzea eskatu genion eta berak gustora egin

zuen, nahiz eta 28 izan. Eta gureak ezezik, eskolan liburutegian

ditugunak ere sinatu zituen: “Tomás y la goma mágica”, “Nork

laguntzen du etxean?”, “Tento y el Mar”, “Asmakizun polita!” “La

mona Berta”..., besteak beste .

3

2.MAILA

Page 6: Aldizkaria 2011

EG

UN

ON

!!

CEIP ARTEAGABEITIA LHHI

Abenduko tailerrean pixka bat nagusitu ginen. Ziortzarekin asko ikasi ge-

nuen. Berak erakutsi zigun neskak eta mutilak gauza berberak egin ditzake-

gula berdin-berdinak ez bagara ere. Horregatik handitzean, bakoitzak nahi

duen lanbidea aukeratu ahal izango du. Gure burua marrazten eta nolakoak

garen deskribatzen ere, ikasi genuen; noiz gauden alai edo triste eta zerga-

tik.

Jakina, lagunekin eta etxekoekin nola portatzen garen eta zer egin dezake-

gun gure inguruko beste pertsonak pozik eta alai egon dai-

4

1.MAILA

Page 7: Aldizkaria 2011

EG

UN

ON

!!

CEIP ARTEAGABEITIA LHHI

Martxoan Mercabilbaon egon ginen neska batekin eta gauza

asko erakutsi zizkigun .

Merkabilbao Basaurin dagoen merkatu handi bat da. Hona

txikizkariak , gure dendetako saltzaileak , fruituak , barazkiak

eta arrainak hemengo handizkariei erostera etortzen dira

egunero goizeko bostetan.

Fruituak eta barazkiak bi pabiloitan saltzen dira eta arrainak

beste batean. Bananak hozkailu handi batzuetan

gordetzen dituzte horiak ipintzeko.

Ibilbidean hozkailu handi batean sartu ginen, ze hotza egiten

zuen hor barruan!

Azkenean tailer bat egin genuen. Arrainei buruzko bideoa

ikusi ondoren arrain freskoak aztertzen ibili ginen eta

bukatzeko pintxo eta zuku bat hartu genituen eta laranja

batzuk oparitu zizkiguten.

5

3.MAILA

Page 8: Aldizkaria 2011

EG

UN

ON

!!

CEIP ARTEAGABEITIA LHHI

Izenburu hau aukeratu dugu bi arrazoiengatik:

1. Alde batetik, 1., 2.A eta 2.B mailako ikasleok Guggenheim museora

egindako bisitaldia aipatzen badugu. Han, “Puppy”, “Ama”

armiarma, “Tulipanak”, laberintoak, letra mugikorrak, museoa

barrutik eta hainbat koadro ikusteaz gain, ARTElan batzuk egin genituen

tailer batean. Oso ekintza interesgarria eta dibertigarria iruditu

zitzaigun.

Hona hemen Puppyrekin egindako

argazki bat:

2. Beste alde batetik, esan behar dugu aurtengo Inauterietako gaia

ARTEA izan dela eta guk aukeratutako mozorroa Puppyrena izan dela.

ONDO APROBETXATU DUGU!!! EZTA??

6

EA NORK AUSARTZEN DEN ESATERA GURE ESKOLAK

ARTERIK EZ DUELA!!!

2.MAILA

Page 9: Aldizkaria 2011

EG

UN

ON

!!

CEIP ARTEAGABEITIA LHHI

Ihauterietan oso ondo pasatu genuen. Eskolak oso gai polita

proposatu zuen mozorratzeko; ARTEA. Guk arte abstraktoa

aukeratu genuen, eta, Matissen, artista famatu bat, collageak

ikusita, gure collage propioak sortu genituen. Lan handia izan

genuen: etxetik aldizkariak eta egunkariak ekarri, paperak

moztu eta, azkenik, paperak itsatsi. Oso politak eta desberdi-

nak egin genituen.

Eskolako guztiok ospatzeko eguna zenez, aldez aurretik ikasita-

ko dantzak dantzatu genituen.

Gure lan handia saritzeko, txokolate gozoa hartu genuen.

7

1.MAILA

Page 10: Aldizkaria 2011

EG

UN

ON

!!

CEIP ARTEAGABEITIA LHHI

Martxoaren 18an, 5. mailakoak Bilboko Arte Eder Museora joan ginen.

Heldu bezain laster, sarreran argazki batzuk atera genituen.

Hamarretan museoa ireki zuten eta berokiak uztera joan ginen. Cesarrek

(hango gidariak) azaldu zigun zer egingo genuen eta karpeta (dossier)

eta arkatz bat eman zigun.

Lehenengoz marrazki bizidunen bi filme ikusi genituen eta kolore asko

agertzen ziren. Gero zortzi koadro ikusi genituen. Koadro batzuk oso

tristeak ziren, beste batzuk, ordez, oso alaiak. Batzuk kolore asko

zuten eta beste koadro batzuk ez… Hasieran ez genuen asko ulertzen,

baina pixkanaka koadro bakoitzak zer esan nahi zuen asmatzea lortu

genuen.

Poz-pozik itzuli ginen eskolara!!

8

5.MAILA

Page 11: Aldizkaria 2011

EG

UN

ON

!!

CEIP ARTEAGABEITIA LHHI

Urtero bezala, Barakaldoko hainbat eskoletako 4. maila-

koek

“Hitz batu” programan parte hartu dugu. Ekintza hau hi-

ru astetan zehar burutu da eta helburua ipuin bat asmatzea

da.

Lehenik, ostegun arratsaldetan Pedro izeneko monito-

rea etorri zaigu ikastetxera. Ez pentsa erreza denik! Denok

dakizuenez ipuin batek hiru atal ditu: hasiera, korapiloa

eta amaiera. Ba, atal bakoitza, taldeetan pentsatu, beste

taldeei kontatu, gero denon artean adoztatu eta gehien

gustatu zaiguna aukeratu.

Amaitzeko… elementurik ikusgarrienak egin behar izan

ditugu: marrazkiak.

Ederto pasatu dugu ipuina prestatzen eta oso ondo eta

polita egin dugunez, beste eskoletakoekin batera argitaratu

digute .

Maiatzaren 2an Clara Campoamor kultur etxean,

ekitaldi berezi batean 2011ko liburu bana eman digute.

9

4.MAILA

Page 12: Aldizkaria 2011

EG

UN

ON

!!

CEIP ARTEAGABEITIA LHHI

Denon artean izugarrizko koadroak egin genituen, baina ez

genuen pintzelik erabili, tenis pilotak baizik. Beste egun batean

eskulturak egin genituen Richar Longek egiten zituen bezalakoak.

Artista batzuk aztertu genituen: Picasso, Miró, Matisse eta

Andy Warhol. Oso ondo pasatu genuen haien artea aztertzen eta

azkenik txango bat egin genuen, museo batera joan

ginen “Guggenheim”-era. Han laberinto batzuetatik pasatu

ginen, armiarma, Puppi eta Picassoak ikusi genituen eta amai-

tzeko laberinto bat osatu genuen.

10

5 URTE

Page 13: Aldizkaria 2011

EG

UN

ON

!!

CEIP ARTEAGABEITIA LHHI

Azkenean martxoaren 31 heldu zen. Eskolako txikiak prest

egun zoragarria pasatzeko.

Gelan hainbeste lan egin ondoren animaliak ikusteko aukera

izango genuen. Eta, nora ? Basondora. Nahiz eta astean zehar

eguraldi txarra izan, goizetik eguzkia agertu zen eguna

alaitzeko.

Bidaia apur bat luzea baina merezi zuen. Ezetz asmatu nortzuk

zeuden hor gure zain! Bai, bai, untxiak, zikoinak, katamotzak,

hontzak, dortokak, oreinak… Guk bagenekien asko animalia

hauei buruz baina hor, aurrez aurre ikustea zirraragarria izan

zen.

Beno, eta bukatzeko eta indarrak berreskuratzeko bokata

goxoak.

Egun zoriontsua benetan !!!

11

5 URTE

Page 14: Aldizkaria 2011

EG

UN

ON

!!

CEIP ARTEAGABEITIA LHHI

Berriro aurten,Txistu Banda eskolara etorri

da. Hau zorte on!

Bakarrik txistua ez ziguten erakutsi,beste

tresna batzuk eta laguntzaileak ere ezagutu

genituen: silbotea, danbolina, atabala….

Ez pentsa soilik entzuten egon ginenik,

abestu, dantzatu eta jolastu ere egin

genuen .

Gustora entzuten, eta parte hartzen ,

ze ondo pasatu genuen!

12

4 URTE

Page 15: Aldizkaria 2011

EG

UN

ON

!!

CEIP ARTEAGABEITIA LHHI

Pako Aristi idazlea, gure klasean izan genuen

apirilaren 12ko arratsaldean.

Hasteko, hiru lanbide ezberdinak dituela kontatu

zigun: idazlea, kazetaria eta gidoilaria. Gero

aukera ezin hobea izan genuen Pako Aristiri

zuzenean galderak egiteko eta bere ahotik oso

erantzun bitxiak eta interesgarriak jaso genituen.

¨Miren nunca mais¨ irakurri dugunez, liburu honi

buruzko gauza asko argitu zizkigun.

Guk bere lanari buruzko iritzien liburuxka bat

oparitu genion eta berak liburuak sinatu zizkigun.

Arratsalde bikaina pasatu genuen!

13

5. MAILA

Page 16: Aldizkaria 2011

EG

UN

ON

!!

CEIP ARTEAGABEITIA LHHI

Maiatzaren 6an, Bilboko Euskalduna jauregira joan ginen.

Hara heltzeko metroa hartu genuen.

Musikari buruz gehiago jakiteko eta Euskalduna jauregia barrutik

ezagutzeko joan ginen.

Ikusi genituen gauzak, hauexek dira:

-Zuzendariaren partitura eta instrumentu bakoitzaren partitxela.

-Musikarien ikasgelak.

-instrumentuen biltegia.

-Orkestrako perkuzionisten ensaioa entzun eta ikusi.

-Eskenatokiaren atzeko partea ikusi genuen baita metalezko teloia

ere.

-Eserlekuetara joan ginen eta pianista bat pianoa jotzen ikusi eta

entzun genuen.

Oso ondo pasatu genuen eta asko gustatu zitzaigun.

ERREPIKATZEKO MODUKOA!!!!

14

5. MAILA

Page 17: Aldizkaria 2011

EG

UN

ON

!!

CEIP ARTEAGABEITIA LHHI

Maiatzaren 17an, LHko ikasleok “ Clara Campoamor” kultur

etxera joan ginen, ACEX programan parte hartzera.

Han, hainbat tailer egin genituen : ordenagailuak, plastika,

ipuin txikiak, eguzki-erlojuak, matematika jokuak…, besteak

beste.

Oso ekintza interesgarria eta dibertigarria iruditu zitzai-

gunez, hona hemen argazki batzuk, zuekin konpartitzeko.

15

2. MAILA

Page 18: Aldizkaria 2011

EG

UN

ON

!!

CEIP ARTEAGABEITIA LHHI

Maiatzaren 17an, 4 eta 5 urtekoak Barakaldo Antzokira joan

ginen arratsalde ederra pasatzera. Sartu bezain laster, hor

zegoen pertsonaia arraro bat gure zain, ongi etorria emateko.

Ez pentsa, batzuk pixkatxo bat izutu ginen baina eman zizkiguten

izartxoekin laster pasatu zitzaigun.

Antzerkia ikusten hasteko prest geunden. A, zer nolako

sorpresa! Ez zen betiko antzerkia, guk geletan egiten duguna.

Argia amatatu zen eta musika eta argiak eskenatokiaren jabe

egin ziren. Liburu erraldoi baten hizkiak dantzan hasi ziren eta

barruko pertsonaiak eta abenturak irteten hasi ziren guregana

etortzeko.

BENETAN IKUSGARRIA !!

16

5 URTE

Page 19: Aldizkaria 2011

EG

UN

ON

!!

CEIP ARTEAGABEITIA LHHI

2. MAILA B

2 MAILA A

3 MAILA

1. MAILA

5. MAILA

4. MAILA

Page 20: Aldizkaria 2011

EG

UN

ON

!!

CEIP ARTEAGABEITIA LHHI

BERRIAK GUZTION ARTEAN EGIN ARREN AZKENENGO LANAK ETA ALDIZKARIA BERA ERATU DUTENAK 5.MAILAKOAK IZAN DIRA.. ZORIONAK LAN EDERRA EGIN DUZUE ETA!!

ESKOLAN, BARAKALDON ETA EUSKAL HERRIAN... GUZTIOK EUSKARAREN ALDE !!

2 O 1 1