ALDIZKARIA 2011

40
Maria eta Jose etorkizunerako aukera 2010ko Ekaina. 3. zenb. aldizkaria

description

MARIA ETA JOSE IKASTETXEKO ALDIZKARIA

Transcript of ALDIZKARIA 2011

Page 1: ALDIZKARIA 2011

Maria eta Jose

etorkizunerako

aukera

2010

ko E

kaina. 3

. ze

nb.

aldizkaria

Page 2: ALDIZKARIA 2011

2

Page 3: ALDIZKARIA 2011

Zuzendaritza taldea

Azken bi urtetan ezarritako bideari jarraituz, ikasturtearen amaierarekin batera hemen datorkigu ate joka Maria eta Jose aldizkaria.

Bertan, ikasturtean zehar gure ikasleek maila, ziklo eta etapa desberdinetan egiten dituzten hainbat proiektu eta ekintza, irteerak, Guraso Elkarteko iritzia, Ikastetxeko proiektuak, ikasle ohien gogoetak, eskola kirola, ... e.a.-en inguruko artikuluak azaltzen dira. Ikastetxea osatzen dugu estamentu guztien artean ilusio handiz prestatu dugunez, zuentzat interesgarria eta gustukoa suertatzea espero dugu.

Era berean eskerrak eman nahi dizkiet aldizkari hau egiteko aukera ematen diguten guztiei, bai barrutik, ikasle eta irakasleeen eguneroko lanaren bidez eta, baita kanpotik ere, entitate laguntzaileen eskuzabaltasuna dela bide.

Saludo del director pedagógico Continuando por el camino abierto hace dos años, junto con la finalización del curso escolar viene llamando a la puerta la revista Maria eta Jose.

En ella, aparecen artículos relacionados con algunas de las actividades y proyectos que realizan en el Centro los alumnos-as de los diferentes niveles, ciclos y etapas durante el curso, las excursiones, comentario de la Asociación de Padres y Madres, proyectos del Centro, reflexiones de antiguos alumnos, deporte escolar,... etc. Esta publicación está preparada con la máxima ilusión por todos los estamentos que formamos parte del Centro, por lo que esperamos que sea de vuestro interés y agrado.

Asimismo quisiera agradecer a todos aquellos que hacen posible que editemos la revistas tanto por dentro, con el trabajo diario del alumnado y del profesorado, como desde fuera, con la generosidad de las entidades colaboradoras.

Zuzendari pedagogikoaren agurra

3

MARIA ETA JOSE IKASTETXEA

- HAUR HEZKUNTZA- LEHEN HEZKUNTZA- DERRIGORREZKO BIGARREN HEZKUNTZA

Axular ibiltokia 6Tel: 943 86 04 62Faxa: 943 86 22 12e-mail: [email protected]

Aldizkarian parte hartu nahi izanez gero; artikuluak idatzi edo proposatuz, edozein gairi buruzko iradokizunak edo kezkak plazaratuz, iritziak botaz,… gurekin harremane-tan jartzea eskertuko genizueke.

Si queréis participar en la re-vista, ya sea escribiendo o pro-poniendo artículos, planteandosugerencias, inquietudes o dudas sobre cualquier tema, dar vuestra opinión..., os agradeceríamos que os pusierais

AurkibideaZuzendariaren agurra ............3Guraso Elkartea ...................... 4Haurtzaindegia ......................... 5 Haur Hezkuntza ...................... 6Lehen Hezkuntza ................. 12Elarrizketa: Margaret ......... 18Lehen Hezkuntza ................. 20Eskola Kirola ....................... 24Eskolako Agenda 21 ....... 26Jai Komisioa ....................... 28Hizkuntza N ormalkuntza .. 30DBH ......................................... 31Ikasle ohien txokoa:

Agurra

Laguntzailea:

Page 4: ALDIZKARIA 2011

4 Guraso Elkartea -Vedruna-

Asociación de padres -Vedruna- La asociación de Padres de Alumnos (APA) - Vedruna- organiza diversas actividades durante el curso escolar: conferencias y charlas, cursillos de inglés durante el mes de julio para los alumnos/as, la fiesta de mayo, la venta del chándal y de los libros y del material escolar.

El objetivo primordial de la venta de libros es la de cubrir las necesidades de la escuela. Con los beneficios obtenidos - unos 25.000 euros anuales- se consigue qeu no haya déficit alguno y en este momento en el que el departamento de Educación está recortando todas las ayudas queremos hacer la siguiente petición: que todos compremos los libros escolares en la escuela pues los beneficios repercuten en todos.

Por otro lado, es muy importante que los padres formen parte de la Junta de la Asociación de Padres de Alumnos y que haya una rotación para que entre sabia nueva. Los miembros actuales llevamos muchos años y por ello en tooño comenzaremos el preoceso de renovación. En el caso de que alguien esté interesado será bien recibido.

Maria eta Jose Ikastetxeko Guraso Elkarteak (APA) ikasturtean zehar hainbat ekintza eta jarduera antolatzen ditu: hitzaldiak gurasoentzat, ingelerako ikastaroak uztailean ikastetxeko ikasleentzat, maiatzeko ikastetxeko gurasoen eguna, txandalen salmenta eta baita ikasliburu eta material salmenta ere.

Ikasliburu salmenta honetan ateratzen diren etekinak - 25.000 euro inguru ikasturte honetan - eskolako beharrak betetzeko erabiltzen da eta ikastetxeko kontuetan defizitarik ez izateko laguntzen du hein batean. Kontuan eduki bhear dugu, Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza Sailetik laguntzak asko murriztu direla azken urtetan eta murrizten ari direla eta horregatik eskaera bat luzatu nahi dizuegu guraso guztioi: Denok eros ditzagula liburuak ikastetxean, guztion onerako baita.

Bestalde, oso garrantzitsua da gurasoen partaidetza Guraso Elkartean. Gaur egungo Ikastetxeko Guraso Elkarteko partaideak urte asko daramatzagu eta horregaitik udazkenean Elkartearen berritze prozesua hasiko dugu. Norbait interesaturik balego izena eman.

Page 5: ALDIZKARIA 2011

HAURT

ZAINDE

GIA

5

Jolasean beti ikasten. Gero

eta segurtasun handia du-

gunez autonomoagoak gara.

Irakaskuntza

LOS MAS PEQUEÑOS TAMBIÉN NOS HEMOS INTEGRADO EN MARIA ETA JOSE IKASTETXEADesde el mismo momento que hemos entrado en el 1. ciclo de Educación Infantil o Preescolar de Maria eta Jose Ikastetxea nosotros/as, niños encantadores y adorables “diablillos”, han cambiado nuestras relaciones sociales. Al principio la escuela es un entorno nuevo para nosotros/as y en el aula hemos conocido y convivido con otros niños/as de nuestra misma edad. ¡Qué felices somos con nuestros compañeros y profesores y andereños en la escuela!Durante el curso escolar hemos ido conociendo y trabajando nuestro propio cuerpo y el de los otros, sus posibilidades de acción y vamos aprendiendo a respetar las diferencias. Así nos relacionamos con los demás y vamos adquiriendo progresivamente pautas elementales de convivencia y relación social, así como nos hemos ejercitado en la resolución pacífica de conflictos. Pero sobre todo hemos ido adquiriendo progresivamente autonomía en nuestras actividades habituales.

MARIA ETA JOSE IKASTETXEAN MURGILDU GARA TXIKI-TXIKITATIKIkastetxeko Haur Hezkuntzako 1. zikloan sartu ginen unetik gure, haur txiki eta maitagarrion, ordura arte izan ditugun harreman soziala aldatu egingo dira.Hasieran ingurune berri bat da eskola guretzat eta bertan adin bereko beste ume batzuk ezagutu ditugu. Hezitzaile edo irakaslearekin pasatzen ditugu eskolan eguneko ordu gehienak, eta gure aitatxo eta amatxorekin igarotzen dugun denbora murriztuz joaten da. Hau dela eta, kasu batzuetan eskolan hasteak gatazka egoerak sortarazten dizkigu txikienoi, honek beldurra, abandonu sentsazioak... sorrarazten baitigu.Haur Hezkuntzako lehen urte hauek berebiziko garrantzia dute bai gu haurron garapen osoan, baita euskalduntze-prozesuan ere. Etapa horretan garatzen hasten gara, hain zuzen, adimenaren gaitasunak, nortasunaren ezaugarriak, gorputzaren ahalmenak, gizarteratzeko eta harremanetarako hastapenak. Benetan oso etapa garrantzitsua da gure hezkuntza prozesuan.

Zein zoragarriak garen haur bihurriok.

Zein ondo pasatzen

dugun elkarrekin.

Berebiziko garrantzia du gure irakasleekin eta lagu-nekin egiten ditugun harreman berriak.

Txiki txikitatik jolasten!!! Jolasa da

haurrak gure ingurua ezagutzeko

dugun bitarteko nagusia.

Page 6: ALDIZKARIA 2011

Behiei jaten emateko

pentsua garraitzea lan

atsegina da guretzat.

Endañeta baserriko ikui-luko behiak gobernatze-ko prest!

HAUR

HEZK

UNT

ZA 2

. ZIKL

OA

Merkatuan zerbait erosiko ote

dugu?

3 urteko haurro

k ere jolaste

ko

Zumaiako parkeak ditugu gehien

atsegin.

Gelan elkarrekin lan

egiten ikasten dugu.

6 Irakaskuntza

HAUR HEZKUNTZAKO IKASLE “HAUNDITXOEN” IKASTURTEKO IBILBIDEAUrtarrila, otsaila, martxoa, apirila, maiatza, ekaina… ekaina? Jada iritsi da! Hau da hau! Orain dela gutxi arte hortxe nengoen ni, amatxo eta aitatxoren besoetan lo besterik ez nuela egiten, eta orain? Orain ez naiz gelditu ere egiten!Jada ez naiz hain txikia, ez dut ia negarrik egiten, beno, haserretzean bakarrik… eta biberoia ez dut ikusi ere egin nahi! Eskolara ere gustura-gustura etortzen naiz! Hor bai ondo pasatzen dudala! Badakizue? Lagun pila bat egin ditut; nire gelako Maitane, Xabier eta Beñat; ondoko gelako Nerea, Naroa eta Jon; jangelako Imanol, Mikel eta Ane… Egun guztiak jolastu eta jolastu pasatzen ditugu!Eskolan oso ongi pasatzen dut! Badakizue zer den gehien atsegin dudana? Nire gelakoekin antzerkia egiten dudanean, orduan bai barrez lehertzen naizela. Aurreko batean erraldoia izan nintzen, eta beste batean berriz, otsoa! Auuuu!

Andereñorekin ere oso ongi pasatzen dut! Goizero-goizero berriketan aritzen gara, eta hori ere ikaragarri atsegin dut. Badakizu aitatxo? Aurreko batean zurrunkak egiten zenituela kontatu nuen gelan, baita amatxori txantxa egin zeniola ere. Nik den-dena kontatzen dut. Ez dut sekreturik nire andereñoarentzat!Jada, irakurtzen badakit, baita idazten ere. Ipuin pila bat asmatzen ditugu eta gainera zenbakiak kontatzen ere badakit. Begira, begira: bat, bi, hiru, lau… ehun! Tenperaz margotzea ere atsegin dut, artista bat egina nago! Picasso, Van Gogh… denak ezagutzen ditut, baina nire artea modernoa da! Guraizak edo artaziak nire lagunen ilea mozteko ez dela ere ikasi dut, baita puntzoiak papera zulatzeko direla ere. Ikusten duzue? Ez naiz une batean ere geratzen! Beno, sintoniako unean bakarrik. Orduan bai isil-isilik egoten gara, begiak itxi eta arnasa hartzen dugu. Nik batzutan begiren bat irekitzen dut, ea beste lagunek ongi egiten duten ikusteko, baina arduradunak ia beti zoriontzen nau, orokorrean oso ongi egiten baitut. Bestetan berriz, lasaitzeko masajeak ematen ditugu eskuetan, eta lasaitzeko txokoan ere geldi egoten naiz. Baina unerik onenak abestiak ikasten ditugunean da, orfeoi txikiaren pareko gara! A ze ahotsak! Eskerrak musika saioak ere baditugun gure teacher Karmele eta Liernirekin: beraiekin abestiak songs bihurtzen dira, eta guk very ozen sing eta sing aritzen gara, English ikasten dugun bitartean. 4 eta 5 urteko gelako umeak gainera music bakarrik ez, English saioak ere badituzte! One, two, three… kontatzeaz gain, rainbow-ren colours guztiak ere ikasi dituzte!Une dibertigarrienetako bat, psikomotrizitate saioa dugunean da. Hori bai atsegin dudala

Page 7: ALDIZKARIA 2011

Basusta loradenda bisitatzen.

HAUR

HEZK

UNT

ZA 2

. ZIKL

OA

Zein gustura egoten garen gelan

ikasten eta lanean.

Forondan 5 urteko ikasle handiok!

7Irakaskuntza

benetan. Koltxonetetan gora eta behera aritzen gara, salto eta txiribuelta, danba! Ipurdizka erori … eskerrak andereño Ainhoa goxo-goxoa den.Baina ez gara gu gelatik atera gabe geratzekoak! Gogoratzen udazkeneko festa egin genuenean? Lurreko hosto lehorrak jaso eta hauekin jolastu ondoren, gaztain goxo goxoak jan genituen! Andereñoak danbolinean berotu eta… ah! Mingaina erre zitzaidan! Eta udazkena igaro ondoren, negua iritsi zen, eta neguarekin batera San Tomaseko festa! A ze txorizo ogitartekoa jan nuen nik, eta ondoren? Dantza eta dantza! Hala iritsi ginen hain gogoko ditugun Gabonetara! Gustatu al zitzaizuen gure ikuskizuna? Ederki aritu ginen, eh? Aho zabalik begiratzen ninduzula konturatu nintzen amatxo!Jaialdiaren ondoren, sorpresa galanta bizi izan genuen! Espero ez genuen bisita jaso genuen: Olentzero eta Mari Domingi! Egia esan, uste baino lodikoteagoa da gure ikazkina. Berarentzat eta Jesus haurtxoarentzat izan ziren Gabon Eguneko koruko nire doinuak, kalez kale aritu ginen orduan ere kantuz kantu.Baina Gabonak pasa ziren, eta urtarrila iritsi zen, San Sebastian eguna zen! Danborrak jantzi, txapela ipini eta... dunba! Dunba! Aritu ginen danborra jotzen! Erritmoa jarraitzea ez da ematen duen bezain erraza!Berehala iritsi zen Euskararen Astea ere! Orduan ere gure ikastetxeko pailazoak eta antzezleak ikusi genituen! Zenbat barre eta algara! Eta hala Inauterietara iritsi ginen! Ze azkar pasatzen den denbora gustuko

Page 8: ALDIZKARIA 2011

HAUR

HEZK

UNT

ZA 2

. ZIKL

OA

Zabalegin zuhaitzak

landatzen.

Zabalegi Natur Eskolan oiloei

jaten ematen.

Arritokietako ermitan.

8 Irakaskuntza

eta atsegin ditugun ekintzak egiten. Orduan ere zenbait dantza egin genituen herrian zehar kalejiran iratxoz mozorrotuta! “Alea! Alea! Alea tita konba!”Xabier Lizaso pianojole zoragarria entzutera eta ikustera ere joan ginen: pianoarekin mila jolas egin genituen. Txotxongiloak ere ikusi genituen beste batean! Txotxongiloen emanaldiko gaia Erreka Mari zen, eta bertan gure ibai eta itsasoak garbi mantendu behar ditugula ikasi genuen, bestela Erreka Mari lamia desagertu egingo zaigu!Apiriliean berriz, Korrika iritsi zen! Eta euskara maite dugulako, korrika atera ginen Erribera kalean zehar! Maiatzean, gure Santa Joakinaren eguna ospatu genuen! Eskolako eliza txikian otoitz egin ondoren (hori ere egiten badakigu eta!), jolasak izan genituen, baita dantza emanaldi bat ere! A ze dantzari kuadrila garen…Forondara ere igo izan gara, batzutan hostoak jasotzera, beste egun batzuetan udaberriko loreak ikustera, eta beste askotan berriz, ongi pasatzera! Herria ezagutzeko asmoz, bertara ere joan izan gara sarritan: 3 urtekoak merkatua ikustera joan ziren baita baserrira ere, 4 urtekoak Basusta loradendara loreak ikusi eta usaintzera, eta 5 urtekoak zinera Pepper txakurraren istorioak ezagutzera. Gainera, maiatzean Arritokietara ere joan gara, ohiturak betez Ama Birjinari bisita eta lore eskaintza egitera! Eta 3 eta 4 urteko gelako umeak Elorrixara joan baziren, 5 urtekoak Zabalegi Natur Eskolara joan ziren, nekazaritza mundua ezagutzera!Handia egiten ari naiz, ahaztu ditut txikitako txupete eta biberoiak, “Agur txupete eta agur biberoi”! Eskolara joaten naiz, ume handiak bezala... eta badakizue? Atsegin dut NIRE ESKOLA.

Page 9: ALDIZKARIA 2011

Kantauri tabernaPatxita etxezarreta

Zumaia

Zabalegi Natur Eskolan oiloei

jaten ematen.

9Elkarbizitza

Page 10: ALDIZKARIA 2011

HAUR

HEZK

UNT

ZA 2

. ZIKL

OA

• Olentzero eta Mari Domingin jaia ikastetxean.• Ikastetxeko Gabon jaialdia.

• Gabon eguneko korua kalez-kale.• Santo Tomas.• Danborrada.

• Euskararen Astea.• Inauteri kalejira: IRATXOAK

• Korrika Txikia.• Xabier Lizaso pianojolearen emanaldia

• Santa Joakina Ikastetxeko festa.• Ikastetxeko Gurasoen jaia• Zinea euskaraz: Pepper.

• Txotxongilo emanaldia: Erreka Mari.

Inauteritan Iratxo zuriak kalejiran.

Zein maitagarriak garen

“iratxoak”.

Gabon jaialdian dantzari.

Gabon jaialdian dantzari.

10

Haur Hezkuntzako irteerak eta ekintzak

Irteerak

HH 3 urte• Herria ezagutu:

• Endañeta Baserria• Arritokieta• Elorriaga• Foronda

HH 4 urte• Herria ezagutu.

• Basusta loradenda• Arritokieta• Elorriaga• Foronda

HH 5 urte• Herria ezagutu.

• Zabalegi Natur Eskola• Arritokieta• Foronda

Page 11: ALDIZKARIA 2011

HAUR

HEZK

UNT

ZA 2

. ZIKL

OA

Gurasoen jaian puzgarrietan

disfrutatzen.

Sokatiran ere indarrak

neurtzen.

Santa Joakina jaian globo-dantzan jolasten. Santa Joakina jaian jolasean

gustora.

Xabier Lizaso pianojolearen ema-

naldi zoragarriaz gozatzen.

Elorriagan bazkaria

orduan.

Korrika txikian parte

hartzeko prest petoak

jarrita.

Santa Joakina jaian Irrien dantza

ikuskizuna gurasoei eskaintzen.

Enkarni Genuaren

Erreka Mari txotxongilo

emanaldian adi-adi.

11Irteerak

Page 12: ALDIZKARIA 2011

LEHE

N HE

ZKUNT

ZA 1. ZIKL

OA Astitzen azalpenak

adi-adi entzuten.

Astitzen KORRIKA17n partaide

izan ginen.

Astitzeko leizeko animalien

marrazkiak egiten.

Mendukilo leizean.

Lurraskan zaldian ibiltze-ko aukera izan genuen.

12 Irakaskuntza

IUPI, LEHENENGO MAILAN GAUDE!!!!Lehen Hezkuntza 1. mailaOihu honekin hasi dugu Lehen Hezkuntzako ibilbidea. Poz izugarria genuen Haur Hezkuntza amaitu eta Lehen Hezkuntzan hasi eta murgiltzeko baina ikasturte berriaren hasieran kezka eta beldur pixka bat ere bagenuen. Zenbat liburu…, zenbat lan… !!! Baina poliki-poliki joan gara lanak aurrera eramaten eta bukaerara iritsi gara ia konturatu gabe eta lan guztiak burututa eta eginda!!!

Gelan egin ditugun lanetatik TXANELA testuliburu eta proiektuan landu dugun DINOSAUROEN gaia izan da denoi gehien gustatu zaiguna. Eta Denboraren makinan sartzea, zer??? A zer gauza harrigarria!!! Atzeraka joaten gara denbora Maialen, fermin, urdintxo eta Poxek lagunduta. Antzinako Grezia eta Erromako zibilizazioak ezagutzen ere ibili gara eta aisialdian galdiadoreen arteko borrokak iksutera joaten zirela ikasi dugu. Nola daiteke horrelako basakeriak ikustea gustatzea??? Ah, eta bazituzten bainuetxeak ere baina ... aberatsentzat bakarrik!.

Gelatik kanpoko ekintza gisa Zestoako Ekainberri Elisea ezagutu genuen eta Nafarroako Astitz herria, bertako aterpetean bi egun pasa ditugularik. Ekainberrin Ekain kobazuloaren erreplika ikusi genuen baina Astitzen... benetako leizea!!! Mendukilo izeneko kobazuloa. Eta ze hotz egiten zuen bertan!!! Baina ze polita lurrazpiko mundu ezezaguna, eta burutik behera ur tantak erortzen zitzaizkigun bapatean, izan ere aspaldian euri asko eginda zegoen eta mendia oso-oso bustia eta hezea zegoen.

Ah, eta ba al dakizue? Gu Astitzen geundela KORRIKA 17 pasa zen bertatik eta guk parte hartu genuen korrika eginaz euskararen alde. Azkenean, KORRIKAko megafoniatik MARIA eta JOSEko ikasle eta irakasleei eskerrak eman zizkiguten KORRIKAN parte hartzeagatik. Eta Astitzetik itzuli eta hurrengo astean... Zumaian Korrika Txikia.

Ikasturteko honetako azken irteera Irunen OIASSO museoa ezagutzera egin dugu eta Irunen aurkitu diren erromatarren garaiko aztarnak ikusi ditugu. Eta bukatu dugula Lehen Hezkuntzako 1. maila. IUFI. LAISTER BIGARREN MAILAN GAUDE!!!

Page 13: ALDIZKARIA 2011

LEHE

N HE

ZKUNT

ZA 2

. ZIKL

OA

Lurraskan zaldian ibiltze-ko aukera izan genuen.

Itsuak nola moldatzen diren

praktikatzen. Begiak estalita nora

ote goaz?

Gamarrako

igerilekuan

disfrutatzen.

Desberdintasunean Bizi ikastaroan gurpil-aulkietan gure abileziak azaltzeko aukera izan genuen.

13Irakaskuntza

4. MAILAKO IKASLE AZKAR ETA PRESTUAK. 3. ZIKLOA HASTEKO PREST!Lehen Hezkuntza 4. maila

Kaixo lagunok!Lehen Hezkuntza laugarren mailako ikasleak gara eta 2010-2011 ikasturtean zehar bizi izan ditugun esperientziak eta burututako ekintza eta jarduerak kontatu nahi dizkizuegu.

Ikasturte berriaren haserako lehen egunetan, udako oporretan hainbeste denbora pasa ondoren askotan lagunak ikusi gabe, irrikitan geunden lagunak eta irakasleak berriro ikusteko. Zikloko bigarren urtea zenez, ez zitzaigun asko kostatu udako egun onak ahaztu eta lanean hastea.

Azaroan Lurraska Ingurugiro Zentrora hiru egun pasatzera joan ginen. Lurraskan animaliak, landareak eta basoa ikusteko aukera paregabea izan genuen. Ekintzen artean guretzat interesgarrienak zaldiz ibiltzea eta ikuiluko animaliak garbitzea eta jaten ematea izan ziren. Harrigarriena ikuiluan “Txistu” izeneko llama eta Vietnamgo txerriak ikustea izan zen. Horretaz gain, inguruan jasotako sendabelarrekin horma-irudiak eta olio ukenduak egin genituen. Gauetan nahiz eta nekatuta egon izerdi patsetan bukatu genuen diskotekan dantzatzen gelditu gabe. Oso ondo pasa genuen eta penatuta bueltatu ginen Lurraskatik.

Ikasturteko bigarren hiruhilabetean Donostiako Zientziaren Kutxa Espazio eta Izotz Jauregira joan ginen. Miramongo Zientziaren Kutxa

Gunean uraren egoera desberdinak ikusi eta esperimentuak egiteko aukera izan genuen. Zenbait gauza xelebreak ikusi genituen, baina gehien gustatu zitzaiguna fakirren ohea izan zen. Bidaia aprobetxatuz arratsaldean Txuri-Urdin Izotz Jauregira joan ginen. Bertan, oso ondo pasa genuen nahiz eta ipurdiko galantak jaso. Bonba pasa genuen!!

Ikastetxean Kutxak antolatutako “Desberdintasunean Bizi” ikastaroan ere parte hartu genuen. Ikasleok, itsu, mutu, elbarrien azalean jartzeko aukera izan genuen jolasen bidez. Ariketa hauek egin eta gero, denok gaitasun desberdinak ditugula, eta urritasun fisikoa duten pertsonek gai direla gu bezala hainbat eta hainbat ekintza egiteko konturatu ginen. Oso interesgarria iruditu zitzaigun.

Ikasturtea bukatzeko, Gasteizko Gamarrako igerilekura joateko asmoa dugu. Irteera honetan oso ondo pasatzen dugu bereziki eguraldiak laguntzen badigu.

Aurten Lehen Hezkuntzako bigarren zikloa bukatzen dugu, eta datorren urtean ordenagailu eramangarriak eta arbel digitala edukiko ditugu gelan zenbait arlo eta ikasgai lantzeko. A ze pagotxa!

Page 14: ALDIZKARIA 2011

LEHE

N HE

ZKUNT

ZA 1. ZIKL

OA

14 Irakaskuntza

Gure gelako “okindegian” egindako gaileta gozo-gozoak.

IKASTURTEAN ZEHAR PROIEKTUZ PROIEKTU IBILI GARALEHEN HEZKUNTZA 2. MAILAIkasturtearen azken txanpari heldu beharrean gaude, eta haurrak jada hondartzara begira jarriak direla aprobetxatuz, ikasitakoa praktikan jartzeko une paregabea izan zen apirilekoa. Gauzak horrela, hilabete honetan zehar, Txanelako lanbideen gaiari lotuz, okindegia izan zen egin genuen tailerretako bat. Amantalak jantzi eta okin bihurtu ginen. Bestalde, haurrek gailetak ere egin zituzten etxean gurasoen laguntza bikainarekin. Aitzakia ederra, nekeak-neke, gurasoak txikienen trebeziez jabetzeko.

Benetan gozoak guk egindako gaileta eta tartak.

Ingeniari bikainak ere eginak daude gure ikasleak. Taldeka bildu eta proiektu bat burutu zuten. Lehendabizi proiektuaren diseinua egin zuten, ondoren beharrezko materiala bildu eta azkenik proiektua gauzatu. Baldintza bakarra zuten, ezin zuten ezer erosi, beraz birziklaiari aukera eman beharrean aurkitu ziren. Ba al zenekiten gure artean artista bikainak ditugula?

Birziklatutako materialekin sortu eta eraikitako proiektu batzuk.

Page 15: ALDIZKARIA 2011

LEHE

N HE

ZKUNT

ZA 1. ZIKL

OA

15Irakaskuntza

Aurtengoan ere, lo-zakuak besapean hartu eta Uitziko Orixenea aterpetxean izan ginen maiatza amaieran. Eguraldia lagun izan ez arren, ingurugiroaz gozatzeko gogorik ez zitzaigun falta izan.

Peru Harrin Iñaki Perurenarekin.Iritsi bezain laster, Peru Harri ezagutzeko aukera izan genuen Iñaki Perurenaren eskutik. Denok pare bat harri altxatzeko saiakerak egin ondoren, basoan zehar ibilaldi euritsu bati ekin genion Uitzira bidean. Behin aterpetxean, pixka bat jolastu, bapo afaldu eta film bat ikusi ostean, logeletara igo ginen. Hain geunden nekatuta, parranda bertan behera utzi eta lo seko gelditu ginen. Hurrengo goizean “altxorraren bila” aritu ondoren, aurkitutako altxorrarekin taloak egin genituen. Bazkalorduan sabelak ondo bete, autobusean sartu eta kanta-kantari bueltatu ginen etxera. Hurrengo ikasturteko irteerari begira jarriak gara jada!

Denon artean mugituko ote dugu Iñaki? Iñaki Perurena bezala guk ere harria altxatzeko saiakerak egin genituen.

Page 16: ALDIZKARIA 2011

LEHE

N HE

ZKUNT

ZA 2

. ZIKL

OA

Nolako landareak!!! Landare berriak aztertu

nahian.Santiago hondartzako landareria

behatzen.

16 Irakaskuntza

ZUMAIAKO HONDARTZA ETA DUNETAKO EKOSISTEMAK BEHATUZ.Lehen Hezkuntza 3. mailaGu Zumaiako Maria eta Jose Ikastetxeko Lehen Hezkuntzako 3. mailako ikasleak gara. Maria eta Jose Ikastetxean Eskolako Agenda 21 lantzen ari gara azken urteotan. Aurtengo ikasturtean, Eskolako Agenda 21 proiektuaren barne, “Eskola Iraunkor” bandera eta ziurtagiria lortu ditugu. Bandera jasotzeko ekitaldian Iñaki Agirrezabalaga Zumaiako alkate jauna izan zen. Nolako ohorea guretzat herriko alkatea gurekin egotea!Baina zer da Eskolako Agenda 21? Eskolako Agenda 21 herriko ingurumena aztertzeko eta hobetzeko proiektua da eta gure helburu nagusia garapen iraunkorraren aldeko jarrerak bultzatu nahi ditugu Ikastetxeko Hezkuntza Elkartea osatzen dugun guztion artean, eta Ikastetxea eta Zumaiako Udalaren arteko elkarlana bultzatu eta sustatu nahi dugu herriaren egoera hobetzeko xedez.Aurtengo ikasturtean zehar Eskolako Agenda 21 barne biodibertsita eta edo bioaniztasuna lantzen aritu gara.Lehen hiruhilabetean Biodibertsitatea zer den ulertzen ahalegindu gara eta sentsibilizazio lana egin dugu. Honela, biodibertsitatea naturaren parte diren izaki guztien multzoak osatzen duela ikasi dugu. Bereziki, biodibertsitatearen barnean jasotzen diren ekosistema aniztasuna, hots, ekosistema ezberdinak daudela, eta espezie mota asko daudela aztertu ditugu.

Ondoren, ikasturteko bigarren hiruhilabetan, Zumaian dagoen bioaniztasuna ezagutzeko asmoz Lehen Hezkuntzako 3. mailako ikasleoi Santiago hondartza eta bertako dunetako ekosistema behatu eta aztertzea egokitu zitzaigun. Beste ikasmaila batzuetako gure ikaskide lagunak basoko, larreetako, eta Zumaiako padurako ekosistena behatzea egokitu zitzaien.Aurrena Santiago hondartzan ibili ginen. Santiago hondartza Urola ibai-ahoaren ondoan kokatzen da eta hordartzaren harearen inguruan dunak eta padurak topa daitezke, zonalde honek oso ekosistema aberatsa baitu.Taldeka banaturik eta fitxa batzuk gida bezala erabiliz hondartzako eta dunetako ekosistemaren azterketa egiteko bere ezaugarriak definitzen saiatu ginen. Talde bateko kideak ingurua atala landu zuen hondarra, arrokak, gazitasuna, hezetasuna,… arrastoak jarraituz.Bigarren taldeak hondartzako eta dunetako bizidunak, hau da, bertako landareak eta animaliak landu zituen bertako espezieak behatuz. Bertako landare eta animaliak, bereziki hegaztiak, ezagutzeko panel-informatzaile batzuk daude oso lagungarriak izan ditugunak gure azterketa eta behatze lana burutzeko. Beste talde bat ingurumenaren gaineko kalteak atala landu zuen hondakinak, kutsadura lurzoruan arrastoak jarraikiz.

Page 17: ALDIZKARIA 2011

LEHE

N HE

ZKUNT

ZA 2

. ZIKL

OA

Santiagoko dunetako kainaberak gu baino luzeagoak dira.

Behaketa lanaren ondoren fitxak osatzen.

“Behatzaile” talde bat.

Panel-informatiboetako

informazioa biltzen.

17Irakaskuntza

Oso ederki pasa genuen behaketa egiten. Gure azterketarekin amaitzeko eta guztion artean ondorioak atera baino lehen hausnarketarako eta gelako lagunon artean eztabaidatzeko honako bost galdera hauek landu genituen ideia-zaparrada eginez:Zumaian biodibertsitate handia dagoela uste al duzu? Zergatik?Bioaniztasun horren probetxua ateratzen al dugu? Nola?Zeintzuk dira sortu daitezkeen arriskuak?Guk zer egin beharko genuke edo zer egin dezakegu arrisku horiek saihesteko?Etorkizunean, Zumaia nolako herria izatea gustatuko litzaizuke?

ANALIZANDO LOS ECOSISTEMAS DE LA PLAYA Y DUNAS DE ZUMAIAEducación primaria- 3º curso.Somos alumnos/as del 3 de Educación Primaria. En nuestro centro educativo Maria eta Jose Ikastetxea durante los últimos años estamos trabajado la Agenda 21 Escolar. Agenda 21 Escolar es un programa de educación ambiental para la calidad y sostenibilidad del centro educativo. El proyecto se basa en la participación de la comunidad educativa y el centro escolar interviene y colabora con el desarrollo de la sostenibilidad del pueblo por medio de los Foros municipales.

Este curso escolar, dentro del proyecto de Agenda 21 Escolar el departamento de Educación, Universidades e Investigación del Gobierno Vasco una vez analizada la evaluación del programa Agenda 21 Escolar ha decidido conceder a Maria eta Jose Ikastetxea la certificación de “Centro sostenible. El acto de la colocación de la bandera fue presidido por el alcalde de Zumaia Iñaki Agirrezabalaga.Continuando con el programa educativo Agenda 21 Escolar, durante el curso 2010-2011 hemos trabajado el tema de la BIODIVERSIDAD, concretamente, planteando la siguiente cuestión: ¿Hay biodiversidad en nuestro centro escolar?.

Nosotros, los alumnos/as de 3º, concretamente hemos analizado la diversidad de los ecosistemas de la playa de Santiago y las dunas.

Page 18: ALDIZKARIA 2011

18

Margaret Legarda irakaslea aurrejubilatu da2010-2011 ikasturtean Margaret Legarda irakasleak aurretiko jubilazioa hartu du. Ia 40 urte egin ditu lanean irakasle gisa Maria eta Jose Ikastetxean eta urte guzti horietan bizitakoa ezagutzeko xedez hurbildu gara berarengana. Behin aurrejubilatuta bizitza edo egoera berrian zoriontasuna opa diogu bihotz-bihotzez.

█Hasteko, Margaret, erretiroa hartu edo jubilatu egin zara?Aurrejubilatu edo aurretiko erretiroa hartu dut. Horrek suposatzen du, eta gure Lan Hitzarmenaren arabera, urtero 65 urte bete arte, ikasturteko orduen %15a Ikastetxean lanean sartu behar ditudala.

█Noiz hasi zinen lanean Maria eta Jose Ikastetxean?Oker ez banago, 1972. urteko irailean hasi nintzen. Maria eta Jose Ikastetxean Batxilergo Laborala ematen zen garaian, hain zuzen ere.

█Nolatan edo zergatik erabaki zenuen irakasle izatea?Egia esan irakaskuntzan sartzea zeharka suertatu zitzaidan aukera izan zen, esan daiteke egoera baten ondorioz sartu nintzela irakaskuntzan. Maria eta Jose Ikastetxeak irakasle “natibo” bat behar zuen ingelera emateko, eta ni australiarra izanik aukera horren aurrean aurkeztu nintzen, eta horrela, agian, kasualitatez sartu nintzen irakaskuntzaren munduan.

█Urte asko egin dituzu Maria eta Jose Ikastetxean lanean irakasle gisa, eta beraz, Ikastetxean azken urte horietan guztietan hezkuntza eta irakaskuntza arloan eman diren aldaketa guztiak bizi izan dituzu. Alde batetik, hasieran Maria eta Josen neskek bakarrik zuten ikasteko aukera, nesken “kolegioa” zela esan daiteke. Zein ikasketa

eskaintzen ziren garai hartan?Nire haserako garai haietan, Eskolaurrea (3-5 urte) mistoa zen, hots, neskak eta mutilak nahasian zeuden gela berdinetan. Baina, Lehen Hezkuntzatik 4. Batxilergora arte eta Batxilergo Laborala bera ere, ikasle neskentzat soilik zegoen bideratuta, mutilek ez zuten aukerarik ikasketak Maria eta Jose ikastetxe bertan burutzeko.

█Ondoren, 70. hamarkadaren amaieran eta 80. hamarkadaren hasieran ikasle mutilak ere sartzen hasi ziren Ikastetxean eta bide batez hezkuntza mistoa eskaintzen hasi zen. Nola izan zen edo eman zen aldaketa hau?80. hamarkada hartan, Ikastetxe mistoa izatea erabaki zenean, Eskolaurrea edo Haur Hezkuntza amaitutakoan mutilak mutilen beste ikastetxera joan ordez, garia hartan batez ere San Pedro ikastetxera joaten ziren mutilak, gure eskolan jarrai zezaten hezten eta ikasten, asko kosta zitzaigun. Haserako urte haietan gure geletan geratzen ziren mutilak oso gutxi izaten ziren. Adibidez, nik 1981-82ko ikasturtean EGBko 3. mailan 40 ikasle nituen eta horietatik 5 mutil bakarrik nituen gelan.

█Eta azkenik, lehen irakaskuntza guztia gazteleraz eskaintzen eta ematen zen. Poliki-poliki eta era progresibo eta mailakatu batean ikas-irakaskuntza maila guztietan B eredua sartzen joan zen eta 80. hamarkadan jadanik D ereduan, hots, irakaskuntza guztia euskaraz egiten da. Nola bizi izan zenuen euskalduntze prozesu hau?Ikastetxean sondeo edo azterketa bat egin zen, eta horren ondorioz ohartu ginen ikasleen %90 baino gehiago euskalduna zela. Era berean, Ikastetxean maila bakoitzean bi linea zeuden, linea batean ikasle euskaldunak eta bestean ama-hizkuntza biak (euskara-gaztelera) zutenak zeuden.1981-82 ikasturtean klaseak Oinarrizko Hezkuntza Orokorrean, orduan EGB bezala ezaguna zenean, ematen hasi nintzenean, euskara arloaren ikastordua ezik, beste klase guztiak gazteleraz ematen ziren baina hala ere nire ikasleekiko ahozkotasun

Margaret 2.mailako ikasleekin Uitzira egindako irteeran.

Elkarrizketa

Page 19: ALDIZKARIA 2011

19Irakaskuntza

harremana eta komunikazioa euskaraz izaten zen. Esan bezala, maila bakoitzean linea bat A eredukoa zen eta bestea B eredukoa.Zumaia herri euskalduna izanik, Karmeldaren kongregazioko entitate titularra ere horretaz arduratuta zegoen. Horrela, Ikastetxea jabetu zen irakasle euskaldunak behar zituela eta bertan zeuden beste irakasleak euskaldundu egin behar zirela irakaskuntza euskaraz eskaini eta emateko.Behin hori guztia bideratu zenean, A ereduko linea B eredukoa eta B ereduko linea D eredukoa izatera pasa zen. Eta irakaslegoa ia erabat euskaldundu zenean, Maria eta Jose Ikastetxea bere osotasunean, D ereduan bilakatu zen.Hala ere, une larri batzuk eman ziren euskara batua zela eta, baina zorionez gorabehera horiek guztiak denboraren poderioz gainditu egin ziren.

█Eta gaur egun hezkuntzan elebitasun planteamen-duetatik eleaniztasun kontzeptuak planteatzera pasa gara, non atzerriko hizkuntza gisa ingelera Haur Hezkuntzako bigarren zikloan lantzen eta eskaintzen da, eta zu, Margaret, hor ibili zara azken urtetan, bereziki, Lehen Hezkuntzako 3. Zikloan Musika Arloa ingeleraz eskaintzen. Zer iritzi duzu irakaskuntza eleanitzari buruz, bereziki ingelera Haur Hezkuntzako mailetatik lantzen hasteari buruz?Lehen funtsean pentsatzen zen, haurra bere ama-hizkuntzan hezi behar zela eta nagusiki elebakarreko pertsonekin erlazionatu behar zuela. Baina, teoria hori ere denborarekin aldatzen joan da. Haur bat, bi edo hiru hizkuntza aldi berean bereganatzeko gai dela frogatu baita, eta inolako identifikazio arazorik ez duela izaten gainera.Bestalde, irakasle espezialisten figurak sortzen joan direnez, horrek ere bidea erraztu egin zuen. Beraz, nik hau dena ikusita eta nire esperientzian oinarrituta, hala planteatzea ondo iruditzen zait eta bide egokia dela uste dut.

█Nolakoa da orokorrean irakasle lana?Egia esan, oso gogorra da, irakasleak eskuartean ardura handiak dituelako. Ni irakaskuntzan hasi nintzen garaian, irakasleak

bazuen prestigiorik. Denborarekin ordea, prestigio hori galtzen joan da. Gaur egun, haurren edo nerabeen arazo gehienen irtenbide edo soluziobideak ematea irakaslearen gain errazegi uzten da, ia ardura guztiak irakaskuntzan diharduenari leporatzen zaio. Ematen du, mundu guztia pedagogiaz jakitun dela eta guraso zenbaiten jokabidea ere, ustez, halaxe izaten da.Egungo irakaslegoari pedagogiaz gain beste arlo ezberdinetan jantzita egotea eskatzen dio gizarteak, konponbide anitzetako giltzak berak edukiko balitu bezala.

█Lanbide honek zer du ona eta zer txarra?Ona, ikasleekin dituzun harremanak, zuk eskaini eta eman dezakezun laguntza eta beraiek, haurrek, ematen dizuten maitasuna.Txarra berriz, ba… hainbat kasuren aurrean sortzen diren arazoei irtenbiderik eman ezin izana eta lehen aipatutakoa, gizarteak irakaslegoari eskatzen dion arlo ezberdinetako esijentzia maila handia.

█Urte hauetan guztietan asko aldatu al da irakaskuntza?Bai. Lehengo kezka nagusia, emaitza akademikoetan oinarritzea zen. Oraingo kezka aldiz, ikaslea bere osotasunean hartuz nola garatzen ari den, kontuan hartzea da.

█Eta haurrak, ikasleak eta gurasoak?Normala den bezala, gizartea aldatzen doan heinean doaz horiek ere aldatzen. Haurrak eta ikasleak gizarterako prestatzen direnez, zein gizarte mota egin nahi dugun, horrek eragiten du norabidean.

█Lehen errazago ala zailago zen irakasle izatea?Garaian garaikoa, moldatzen eta egokitzen jakin behar izaten da eta errazagoa ala zailagoa gerta daiteke zein ikuspegitik begiratzen den. Baina beti ere, gure haurrak-ikasleak maitatu egin behar ditugula ahaztu gabe.

█Zein da irakaskuntzan bizi izandako une gozoenak?Haurrak nirekin pozik egon direla jakiteak.

█Eta gogorrenak?Leku guztietan gertatzen diren bezala, suertatu eta sortutako arazoak, ulertu ezinak, desadostasunak… horiek guztiak eragindako ondorioak jasan behar izanak… izan dira niretzat une gogorrenak.

█Nola ikusten duzu Maria eta Jose Ikastetxearen etorkizuna?Batetik, ikastetxea bera bere osotasunean herriko parte eta partaide izateari helduta eta bertan txertatuta egoten bada; eta bestetik, ikaslegoari dagozkion metodologia eta pedagogiarik egokienak erabiliz gero, etorkizun oparoa izan dezakeela uste dut: haurrak maitatuz, herria maitatuz.

█Aurretiko erretiroa hartu ondoren, zertan ematen duzu eguna?Lehen denbora faltarengatik egin ezin nituen gauzak egiten ditut, hala-nola: irakurri, atsegin zaizkidan eskulanak egin, oinezko saioak egin, bidaiatu, …

█Zein dira zure asmo edo planak etorkizunerako?Australian bizi diren nire semea, anaia eta lagunak bisitatzera joatea da nire lehenengo asmoa. Ondoren, ikasturte bukaera aldean nire ikastorduen %15a betetzera ikastetxera joatea izango da.

Page 20: ALDIZKARIA 2011

LEHE

N HE

ZKUNT

ZA 3

. ZIKL

OA

Komunikazio kanpainarako horma-irudiak sortzen.

Hitanoari buzuko azalpenak adi-

adi jarraitzen gelan. Zer adierazi

nahi digu gure Klax Hamarrak?

Hitanoa lantzeko ordenagailuekin

lan egin behar izan dugu.

20 Irakaskuntza

HITANOA LANTZEN MARIA ETA JOSE IKASTETXEANLEHEN HEZKUNTZA 5. MAILA

Zumaiako Udalak aspalditik jaso izan ditu herritarren oharrak eta kexak Hitanoaren erabilerari buruz: oker erabiltzen dela, emakumeen artean erabilera galtzen ari dela, haurren ezezagutza, … Hori dela eta Udalak eta Mintzola Fundazioak herriko ikastetxeekin harremanetan jarri ondoren Hitanoa landu eta bultzatzeko proposamena luzatu ziguten. 2.009-2.010. ikasturtean abian jarri genuen proiektu hau Lehen Hezkuntzako 5. eta 6. mailetako eta D.B.H. 1. eta 2. mailetako ikasleekin. Lehendabiziko lana, alde batetik, proiektuaren maskotari izena jartzea izan zen eta, bestetik, lelobat asmatzea. Maskota “hamarra” izanik Klax izena du Lehen Hezkuntzako maskotak eta leloa “ Ni eta hi a ze bi” aukeratu zen, eta Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzan, berriz, hamarraren izena Karrami da eta leloa “ Hari arika ezpainetan hika”.

2.010-2.011 ikasturtean aurrera egin dugu hainbat unitate didaktiko landuz. Aurreneko unitatea berdina izan da maila guztietan, hau da, Lehen Hezkuntzako 3. zikloan eta DBHko mailetan, hitanoarekiko ikasleen ezagutza zein den ikusteko.

Lan honi bukaera polit bat emateko komunikazio kanpaina bat egin genuen Zumaiako herriari gure lanaren berri emateko: ikastetxeko korridoreak apaindu, herriko hainbat dendetan txartelak itsatsi eta zenbait tabernetan hikaz edo tokaz eskatzeko erak idatziz proposatuz. Bigarren unitatean Zumaiako errealitatea, Hitanoaren uste okerrak, Hitanoaren aldaerak … landu ditugu.

Proiektu hau modu digitalizatuan , hau da, ordenagailuak, arbel digitalak… erabiliz landu dugu, eta baita ere plastika orduak erabili ditugu txartelak eta marrazkiak egiteko.

Zaila bada ere proiektua osotasunean baloratzea, esan dezakegu haurrek oso ondo pasatu dutela Hitanoa lantzen eta beraien ezagutza hitanoari buruz zerbait zabalagoa dela orain.

Page 21: ALDIZKARIA 2011

LEHE

N HE

ZKUNT

ZA 3

. ZIKL

OA

Talde lana funtsezkoa da aurrera egiteko.

Sentimenduak eta emozioak adie-razten ikasi dugu.

Gelako beste kideengan gero eta

konfidanta gehiago dugu.

Denok elkarri lagunduz askoz ge-

hiago lor dezakegu.

21Irakaskuntza

PAUSOZ -PAUSO HAZTEN GOAZ TUTORETZA LANA INDARTUZ ETA SAKONDUZLehen Hezkuntza 6. maila

Jada Lehen Hezkuntzako azken txanpan murgildurik gaude. Orain artean, bai Txanelan proiektuaren barne euskara eta ingurune gaietan, matematika arloan, ingeleran,… asko ikasi dugulakoan gaude eta, egia aitortu behar, ez da gutxi izan ikasi duguna eta ikasten ari garena.

Hala ere, gure barruan bueltaka darabilzkigun sentimenduak eta emozioak kontrolatzen eta adierazten ikastea izan da aurtengo ikasturteko gure erronka garrantzitsuena, eta benetan bide onetik goazela sumatzen dugu.

Gure irakasleekin bizitzarako ezinbestekoak diren zenbait gaitasunetan trebatu gara: · Gatazken aurrean sentimenduak era egokian azaltzen ikasi dugu. · Ikaskideak ez baztertzen trebatu gara eta guztiok batera gauzak egiteko gai gara. · Hutsegiteak onartzen eta barkamena bihotzez eskatzen ere ikasi dugu. · Norberarengan eta besteengan gero eta konfiantza gehiago dugu eta laguntza eskatzeko ez dugu beldurrik. · Maitasungramen bidez gure dohainak indartu ditugu, eta konturatu gara pentsatzen genituenak baino dohain eta abilezia gehiago ditugula. · Amorrua, arnasa hartuz, leku batean bakarrik hausnartuz edo lagunekin hitz eginez bideratu dugu. · Taldeko norbaitek ez badu zerbait ulertzen beste batek azaltzen dio eta era honetan biak oso ondo sentitzen dira.

Ibilbide luze honek bere une alai eta tristeak izan baditu ere, merezi izan du gure harremanak sendotzeko oso baliagarria suertatu zaigulako. Tarteka negar egin baldin badugu ere, barre algarak ugariagoak izan dira ikasturteko prozesu guztian zehar.

Pertsona gisa aurrerapen handia egin dugu. Hala ere, badakigu bide honek aurrera jarraitzen duela eta datozen urteetan gora-behera handiak izango ditugula, gatazkak ere sortuko direla baina lasai gaude, barneratu ditugun gaitasunek egoera desberdinetan era egokian aurre egiten lagunduko digutelako.

Page 22: ALDIZKARIA 2011

LEHE

N HE

ZKUNT

ZA 3

. ZIKL

OA

Astitzen (Nafarroa) 1. mai-lakoak ibilaldiaren ondoren nekaturik eta egarriturik. Astitzen gustura jolasean. Zumaia ezagutzen irteeran

Ubillos Jauregiaren atarian

2. mailakoak.

22 Irteerak

Lehen Hezkuntzako irteerak

Lehen Hezkuntza 1. maila- Ekain Berri leizea (Zestoa).- Oiasso (Irun).- Natura ezagutuz (Foronda).- Astitz (Nafarroa) (2 egun).

Lehen Hezkuntza 2. maila- Aquarium - Donostia.- Herria ezagutuz.- Uitzi (Nafarroa) (2 egun).- Zientziaren Kutxagunea - Miramon.

- Agenda 21- Herriaren diagnostikoa: Biodibertsitatea.- Zinea euskaraz

Lehen Hezkuntza 3. maila- Gorozika Natur Eskola (2 egun).- Herria ezagutuz.- V. Aizpurua Marrazki lehiaketa.

Lehen Hezkuntza 4. maila- Kutxagunea - Miramon (Donostia)- Lurraska Natur Eskola (3 egun).- Txuri Urdin Izotz Jauregia (Donostia).- Algorri Interpretazio Zentroa (Zumaia).- Herria ezagutuz.

- Zinemaldia (Donostia)- Agenda 21- Herriaren diagnostikoa: Biodibertsitatea

- Gamarra (Gasteiz) igerilekuak

Lehen Hezkuntza 5. maila- Kutxagunea - Miramon (Donostia)- Antzerki topaketak Azpeitia- Zumaia ezagutzen: Denboraren bila- Zarauzko zabortegia- Bertiz (Nafarroa) (2 egun)

Lehen Hezkuntza 6. maila- Zumaia ezagutzen: Argazki Rallya- Lizarrusti (Gipuzkoa) (2 egun)- Pagoeta Natur Parkea

- Zinemaldia (Donostia)- Agenda 21- Herriaren diagnostikoa: biodibertsitatea

- PIN-Gabonetako Parke Infantila (Bilbo)

Page 23: ALDIZKARIA 2011

Donositako Zinemaldiko filam

ikusten Donostiako Velodromoan.

Lizarrustin mendi ibilaldia

egiten 6.mailako

“mendizaleak”.

Donostiako Aquarium aurrean.Gorozikako (Bizkaia) frontoian

eguraldi euritsuari aurre egiten.

Zuhaitz egunean txorientzat

habiak zuhaitzetan jartzen.

Aizpuruamarrazki lehiaketa.

“Denboraren bila”

Zumaian zehar.

Zarauzko Urtetako zabortegian kaiauak beldurtzeko erabiltzen diren belatzak eskuetan.

Kontsumo tailerretan 5.mailako

ikasleak.

Lizarrustiko monumento me-galitikoak aztertzen.

Bertizen gosaltzen.

23Irteerak

Page 24: ALDIZKARIA 2011

LEHE

N HE

ZKUNT

ZA

Gipuzkoako Mahai-tenisa

txapelketan lehiatzen.

Zumaiako krosean lehiatzen.

San Telmo Piraguismo txapelke-

tako alebin neskak mailako

irabazleak.

Zestoako Atletismo jardunaldian.Azpeitiko Ibilaldi Neurtuan.

Gipuzkoako Mahai-tenisatxapelketako alebin mailako neska-mutil partaideak.

24 Eskola Kirola

Page 25: ALDIZKARIA 2011

LEHE

N HE

ZKUNT

ZA 3

. ZIKL

OA

Zumaiako krosean lehiatzen. Benjamin milako neska-mutilak

Zestoako atletismo frogetan.

Futbol lehiaketako txapeldunordeak.

Neskak esku-pilotan jolasten

Igeriketa ikastaroan

Xiba jolasetan gustura.

Sokatiran indarrak neurtzen.

Xiba jokuetan disfrutatzen.

25Eskola Kirola

Page 26: ALDIZKARIA 2011

LEHE

N HE

ZKUNT

ZA

Iraunkortasunerako eskola bandera goratze ekitaldia.

Ikastetxeko Biodibertsitatea behatze eta aztertze ahaleginean.

Ingurumena Zaintzeko Dekalogoa osatzen Eskolako Agenda 21 ikasle batzordeko kideak.

26 Agenda 21

Eskolako Agenda 2: IRAUNKORTASUNERAKO BIDEAN

Eguneroko lanaren ondorioa izaten omen da saria eta gurea 2010eko irailean iritsi zitzaigun. Eskolako Agenda 21ean bost urtez lanean aritu ondoren, eta iazko udaberrian auditoria pasata, 2010-11 ikasturte hasieran iritsi zitzaigun berria: IRAUNKOTASUNERAKO ESKOLA izendatuak izan ginen.

Formalismoak bete behar eta Gasteizera joan ginen 2010eko abenduaren 12an Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Saileko Isabel Celaá eta Ingurumen, Lurralde Antolamendu, Nekazaritza eta Arrantza Saileko Pilar Unzalu andereen eskutik IRAUNKOTASUNERAKO ESKOLA garela adierazten duen agiria jasotzera. Egun horretan, Lakuan egin zen ekitaldian Maria eta Jose ikastetxeko Zuzendaria, Josean Etxabe, Eskolako Agenda 21eko arduraduna, Mª Luisa Manzisidodor eta ikasleak, Sheila Bouzas eta Erika Cintero izan ginen bertan. Aipatu behar dugu Zumaiako alkatea, Iñaki Agirrezabalaga, ere bertan izan genuela geurekin.

IRAUNKOTASUNERAKO ESKOLAren agiriaz gain handik egun batzuetara ikastetxean jaso genuen horren adierazle den bandera. Banderaren inguruan beste ekitaldi xume bat antolatu genuen aretoan urtarrilean. Bertara, ikastetxeko guraso, zuzendaritza eta ikasleez gain herriko hainbat erakunde ere gonbidatu genituen. Ikasleak izan ziren hemen protagonistak, batetik orain arteko lanaren berri eman zuten diapositibez egindako aurkezpen baten bitartez; bestetik banderaren aurrean Aurreskua dantzatu zuten. Jakina, hamaiketako txiki batekin bukatu genuen eguna.IRAUNKOTASUNERAKO ESKOLA izateak lanerako gogoa indartu zigun eta aurtengo gaiari gogotsu heldu genion: Biodibertsitatea. Izan ere, Ingurumenaren Hezkuntzan bide zuzenetik goazela dirudi. Biodibertsitatearen inguruan aritu gara ingurune hurbilean ditugun espezie ugariak gehiago ezagutu nahian. Horretarako herriko parkeak, basoa, padura, itsas labarra,… aztertu ditugu.

Iraunkortasunerako eskola agiria jasotze ekitaldia Gasteizen.

Bestalde, “IRAUNKOTASUNERAKO ESKOLA SAREA 21” taldeko kide gara eta Euskadiko II. Eskola Jasangarrien Ikasleen Konferentzian (CONFIT) parte hartzeko asmoa genuen. Horretarako D.B.H.ko ikaslean lanean jarri genituen Eskolako Ingurumena Zaintzako Dekalogoa osa zezaten. Egin duten lana bikaina izan da, taldetan bildu, erabakiak hartu, dekalogoa osatu, pasiloetan jarri eta eskolago gazteenei azaldu.

Page 27: ALDIZKARIA 2011

LEHE

N HE

ZKUNT

ZAEuskadiko II. Eskola Jasangarrien Ikasleen Konferentzian Maria eta Jose Ikastetxean egindako lana aurkezten.

Eduardo Agirre Ibaialde lehiaketako saria jasotze ekitaldian.

27Agenda 21

Ondoren, 2011ko maiatzaren 12an Madariaga Dorretxean (Busturiako Biodibertsitate Zentroa) ospatu zen Euskadiko II. Eskola Jasangarrien Ikasleen Konferentzian (CONFIT) egindako lana Joseba Alberdi eta Ignacio Otaño (D.B.H. 2.mailakoak) egindako lana aurkeztu zuten Euskadiko beste eskoletako ordezkarien aurrean. Jarraian, talde desberdinetan bilduz Brasilgo Confint-aren ondorioak aurrera eramateko ekintzak zehazteko helburua zuten. Zehaztu ondoren arratsaldean partaide guztiei azaldu zizkieten. Joseba eta Ignacioen arabera gustura ibili ziren eta datorren ikasturtean jarraitzeko asmoarekin. Bukatzeko ezinbestekoa dugu guztion laguntza lan honetan beharrezkoa dela eta eskertzekoa. Bereziki ikasleena, lanak aurrera atera, parte hartu batzorde desberdinetan, aurkezpenak egin,…

MARIA ETA JOSE IKASTETXEKO DEKALOGOAENERGIAREN ERABILERA EGOKIA: 1. ESKOLARA OINEZ, BIZIKLETAZ, SANTSESKIZ… ETORRI.

2. ARGI IBILI: GELATIK IRTETEAN AZKENAK ARGIAK ITZALI, ETA EGUN ARGITSUETAN BERRIZ, EZ PIZTU, ALPERRIK EZ GALTZEKO.

3. BEROGAILUAK NEURRIZ ERABILI (NOIZ PIZTU ETA ITZALI, LEIHOAK ITXITA MANTENDU...).

4. TRESNA ELEKTRIKOAK (ORDENAGAILUAK, INPRESORAK…) ERABILTZEN EZ DITUGUNEAN ITZALITA UTZI. URIK EZ XAHUTU.

5. ITURRIAK ONDO ITXI ERABILI ONDOREN, EDOTA ESKUAK XABOITZEN ARI GAREN BITARTEAN.

MATERIALAK 1. PAPERA BI ALDETATIK ERABILI, AHAL BADA, PAPER BIRZIKLATUA.

2. KOMUNEKO PAPERA ALFERRIK EZ GALDU, ADIBIDEZ, JOLASEAN BATA BESTEARI BOTATZEN, ETA KLINEXA ERABILI

ORDEZ, OIHALEZKO MUSUZAPIA ERABILI.

3. ZABORRAK ZAKARRONTZIRA BOTA, EZ LURRERA, NAHIZ ETA ZABOR TXIKIA IZAN.

4. MATERIALA BERRERABILI, BIRZIKLATU, ETA BEHARREZKOA BAKARRIK KONTSUMITU.

INGURUMENA 1. INGURUMENARI BURUZKO GAIAK INTERESEZ JARRAITU, ETA ENTZUNDAKO EDO IRAKURRITAKO BERRIAK ESKOLARA

EKARRI TXOKO BERDEAN JARTZEKO ETA GUZTIEN ARTEAN LANTZEKO.

IRAUNKOTASUNERAKO ESKOLA-REN SARIA ZUENA DA!ESKERRIK ASKO ETA ZORIONAK!Eduardo Aguirre “Ibaialde 2010” lehiaketako irabazle Maria eta Jose Ikastetxeko Lehen Hezkuntzako bosgarren mailako Eduardo Aguirre ikaslea Ibaialde 2010 lehiaketako ipuinen modalitatean lehenengo saria lortu du. Ibaialde lehiaketa Eusko Jaurlaritzako Ingurumen, Lurralde Plangintza, Nekazaritza eta Arrantza Sailaren AZTERTU programaren barnean garatzen da, eta Maria eta Jose Ikastetxeak programa honetan parte hartu ohi du. Eduardo Aguirre, saritutako ikasleak, lehenengo saria Lehen Hezkuntzako 2. zikloko ipuin modalitatean lortu du. Sari banaketa otsailaren 19an Bilboko Itsasadarra Museoan izan zen.

Page 28: ALDIZKARIA 2011

28 Jai Komisioa

Page 29: ALDIZKARIA 2011

29Jai Komisioa

Page 30: ALDIZKARIA 2011

San Telmo Literatur lehiaketako Maria eta Jose Ikastetxeko ikasle sarituak.

Korrika txikian partaide euskararen alde.

Euskararen Astean ikasle guztiak elkarturik Euskal jolas eta abestiak dantzatzen.

30 Irakaskuntza

HIZKUNTZA NORMALKUNTZA Hizkuntza Normalkuntza plangintzaren helburua ikastetxean euskararen erabilera hedatzea eta sustatzea da. Maria eta Jose Ikastetxean euskararen erabileraren hedapena eta sustapena areagozteko ikasturtean zehar hainbat eta hainbat ekintza burutu ohi dira. Hezkuntzari dagokionean, eskola eragile garrantzitsua da hizkuntzaren normalizazioan. Hizkuntzaren ezagutza, erabilera eta erabiltzeko motibazioa sustatu eta lantzeko funtsezko euskarria da. Ziurrenik, dugun egoeran, normalizaziorako elementurik trinkoenetakoa. Baina, horretarako, aintzat hartu behar dira eskola-komunitateko eragile guztiak: ikasleak, irakasleak, gurasoak... Horien adostasuna bilatuz, orain arte landutakoa finkatuz, helburu lorgarriak jarriz, urratsez urrats aurrera ekitea dagokio eskolari, ikastetxean orain arte egiten ari garen gisa.

Banatu dituzte aurtengo San Telmo literatura sariak 2011ko ekainaren 2an, osteguna, banatu zituen Udaleko Euskara Zerbitzuak XXVIII. San Telmo literatura sariak. Herriko gaztetxoenen artean euskararen erabilera bizkortu eta literatura sorkuntza bultzatzea du helburu literatur sariketak, eta aurten ere, maila eta modalitate bakoitzean banatu dira sariak. Saritutako lan guztiak liburu batean bildu dituzte gero. Hemen dituzue aurtengo Maria eta Jose Ikastetxeko ikasle sarituen zerrenda:

SAN TELMO LITERATUR SARIAK 2011L.H 3. MAILA:Ipuina: Lier Etxabe Osa. Aitona Pako. Olerkia: Irene Agirre Manzisidor. Erregela.Bertsoa: Irene Agirre Manzisidor. Pastela.

L.H 4 MAILA:Ipuina: Elene Garitano Olaizola. Lorea.

L.H 5. MAILA:Ipuina: Judit Ibarguren Etxeberria. Janireren komeriak.Olerkia: Mireia Alday Zendoia. Nire anaia.Ahozkoa: Alazne Rubio Unanue eta Maialen. Zabala Zearreta. Pelutxaren historia

L.H 6. MAILA:Ipuina: Beñat Arrizabalaga. Olagarro maltzurra.Olerkia: Anne Pagazartundua Olaizola. Nire leku berezia.Bertsoa: Ane Rodriguez Egaña. Nire despertadorea.Ahozkoa: Iñaki Antia Ortiz de Zarate eta Irune Bernal Korta. Bartolo.

DBH 1. MAILA:Olerkia: Claudia Hernandez de Jesus. Maitasun kanta batBertsoa: Aitor Aristi Uranga – OsabariAhozkoa: Kristina garitano Olaizola eta Oihane Alvaro – Bi gezurti

DBH 2. MAILA:Bertsoa: Mikel Mendizabal Eizagirre. Zumaia.

DBH 4. MAILA:Ipuina: Idoia Beristain Aramendi. Asteazkena 14.Ipuina aipamena: Andrea Iraola Altuna. Egundoko ezustekoa.Bertsoa: Ane Menayo Yeregi. Nortzuk dira?

Page 31: ALDIZKARIA 2011

Derrigor

rezk

o Biga

rren

Hez

kuntza

Basondon hontza ukitzen. Denak ausartuko ote dira hontza eskue-tan edukitzera?

Sobronen tirolina iharduerak egiten

oso ondo pasa genuen. “El conquis”

lehiaketako kastinga zirudien.

EITB-n Wazemank programako Iraola eta Pagadirekin argazkia ateratzeko aukera izan genuen.

31Irakaskuntza

Lehen Hezkuntza amaituta Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzan murgildu nahirikDerrigorrezko Bigarren Hezkuntza 1 . mailaLehen Hezkuntzako 6. mailatik D.B.H.-ra dagoen saltoa ikasleon ikuspegitikLehen Hezkuntzako 6. mailan zaudenean, askotan pentsatzen da nolakoa ote den Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzara pasatzea eta Hezkuntza maila berrian murgiltzea.Nik txikitatik izan dut D.B.H.-n egoteko gogoa: klase aldaketak, gela eta ikaskide berriak, hautazko irakasgai desberdinak, … Jada etapa berrian lehen ikasturtea amaituta adierazi behar dut Derrigorrezko Bigarren Hezkuntza ez da jendeak esaten duen bezain gogorra eta irakasleak edozertan laguntzen zaitu, beti laguntzeko eta aholkatzeko hor ditugu hurbil-hurbil eta prest.Hasieran gehien harrituko zaituen gauzetariko bat irakasleak dira, irakasgai bakoitzeko irakasle bat baituzu, eta ondorioz irakasle asko eta beraien artean oso desberdinak.Ikasturte hasieran Lehen Hezkuntzako 6. mailako edukiak errepasatzen dira. Gero, denborak aurrera egin ahala, teoria gehitzen joaten da eta zaila da hori guztia bezperan ikastea. Orain etxerako lanen %80a ikastea da eta % 20a ariketak eta jarduerak egitea. Kasu askotan, beharbada, gustukoen duzun ikasgaian izugarrizko saltoa nabari dezakezu, adibidez, niri gehien harritu nauena gorputz hezkuntza edo soinketa arloan izan da: D.B.H.-n gorputz hezkuntza arloan teoria eta galderak daude eta lanak entregatu behar izaten dira. Baina, ez beldurtu eta larritu, errazak dira eta.Ikusiko duzue zuek, orain Lehen Hezkuntzako 6. maila amaitzen ari zaretenok, D.B.H.-ra iristen zaretenean zer ondo pasatuko duzuen eta zein erraza egingo zaizuen. Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzan elkar ikusiko dugu laster. Lasai etorri!

DBH 1.mailako ikasturtean zehar egindako irteerakDenok dakizue eskolak dituen gauzen artean onenetako bat irteerak direla. Aurten hiru irteera egin ditugu eta primeran pasa dugu hiruretan. Lehenengo irteeran Basondora joan ginen. Basondoa Bizkaian kokaturik dago, konkretuki Santimamiñe eta Omako basoaren ondoan dagoen animali zentro bat da, eta egoitza honetan gaixo edo min hartuta dauden animaliak jasotzen dituzte. Sendatu eta euren kasa bizitzeko gai ez direnak bertan gelditzen dira bizitzen, eta horiek denak ikusi genituen goizean zehar egin genuen bisita interesgarrian. Arratsaldean, berriz, hegazti harraparien erakustaldi bat ikusi genuen. Ederra izan zen! Gehienbat disfrutau genuen hontza ukitu ahal izan genuenean nahiz eta hasieran batzuk beldur pixka bat izan.Bigarren irteera Donostiako Miramonera izan zen. Hasteko, EITB-ko egoitza nagusira joan ginen. Bertan Telebistako plato desberdin asko daude; adibidez,

“Goenkale”, “Plato 2.0”, “El conquis”, “Arratsaldero”, eta eguraldiaren iragarkiak grabatzen dituzten platoak. Denak kamara mordoz beteta zeuden. Han genbiltzala, “Wazemank”eko aktoreak ikusi genituen eta argazkia atera genuen beraiekin. Oso atseginak izan ziren gurekin. Ondoren, Miramongo Kutxa-espaziora joan ginen. Alde batetik, museoa bisitatu eta bestetik kimikako tailerrean parte hartu genuen: elur artifiziala nola egiten den ikusi genuen, txanponak uraren gainean nola flotatzen duten ere bai… Bazkaldu ondoren, parkean ibili eta, etxerantz pozik eguna ondo aprobetxatu genuen sentsazioz.Eta azkena, Arabako Sobronera joan ginen. Sobron Abentura parkea denez, hainbat ekintza egin genituen bertan: iritsi orduko, hamaiketakoa, noski. Gure txanda iritsi arte, futbolean, eskubaloian, errugbian, saskibaloian.. jolasean ibili ginen, eta halako batean, arku tiroan! Bukatu orduko, bazkaldu egin genuen eta ondoren, parkeko abenturazko eremuan ibili ginen: arnesa jantzi eta gora eta behera, dorreak igo, zubiak zeharkatu, tirolinan jaitsi… Ikaragarri gustatu zitzaigun. Eta ondoren, kanoaz ibili ginen. Ederki pasatu genuen benetan! Egun oso polita izan zen, ikasturteko irteerarik politena eta gomendagarria.

Page 32: ALDIZKARIA 2011

Derrigorrezko

Biga

rren

Hez

kuntza

1.zikloa

Gasteizko Eusko Jaurlaritzako

Legebiltzarreko areto nagusian

une batez parlamentari sentitu

ginen.

Mendukilo leizearen aurrean talde argazkia.

32 Irakaskutza

Gasteizko Eusko LegebiltzarreanDerrigorrezko Bigarren Hezkuntza2010eko urriaren 14ean Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzako 2. mailako ikasleok Gasteizera egin genuen ibilaldia. Beti bezala Zumaiatik goizeko 9:00tan irten ginen eta 10:15 aldera iritsi ginen Gasteizera.

Iristean Legebiltzarra ezagutzera eta bisitatzera joan ginen. Bertan emakume batek eraikuntzaren historia azaldu zigun eta areto nagusira eraman gintuen. Telebistan ikusten denarekin konparatuz gero askoz ere txikiagoa da areto nagusia. Bertako aulkietan eseri ginen eta emakumeak bertan zer egiten den, talde politiko bakoitza non esertzen den, lehendakariaren aulkia zein den,… azaldu zizkigun. Nahiz eta askori politikagintzak ez gehiegi gustatu momentu batean besaulkietan eserita parlamentariak sentitu ginen.

Gustura geunden baina Saharatik etorritako Frente Polisarioko bidai ofizial bat zegoen eta areto nagusian bertan argazkia atera behar zutenez beste areto batera eraman gintuzten. Bertan legebiltzarreko sinboloaren esanahia azaldu zigun. Ondoren prentsa-aretoa gela erakutsi ziguten eta amaitzeko pin bat oparitu ziguten.Ondoren Gasteizko Zientzia museora joan ginen. Legebiltzarretik nahiko gertu zegoenez oinez joan ginen.Bertan lehendabizi anbarra zer den eta nola eratzen zen azaldu zigun neska batek. Ondoren Zientzia museoko beste bi solairutan zehar ibili ginen. Solairu hauetan disekatutako animalia, onddoak,… zeuden. Benetan interesgarria!

Museotik irtetean Florida parkera joan ginen bazkaltzera. Amaitutakoan bi aukera genituen: nahi zutenek Florida parke bertan gelditu ziren jolasean, eta beste batzuk Gasteiztik buelta bat eman zuten Andre Mari Zuriaren plaza ikusiz, denda batzuk ikusiz,…nahiz eta gauza gehiegirik erosteko dirurik ez izan.16:00ak aldera berriro Zumaira bueltatzeko autobusa hartu genuen, eta horrela 17:00tarako herrian ginen.

MENDUKILO ESPLORATZEN eta KORRIKAN PARTE HARTZENApirilaren 8an Lekunberrira joan ginen Astitzko kobazuloa bisitatzera, lur azpiko mundu miresgarria ezagutzera. Batzuk seigarren kontinentea deitzen omen diete leizeei. Leize barruko paisaia harrigarria da. Bertan bizi diren troglobioak ezagutzeko aukera izan genuen; Kakalardo troglobioak itsuak dira edo begiak oso atrofiatuta dituzte eta zuriak dira.

Bisita bukatu ondoren Lekunberrirantz abiatu ginen bazkaltzeko asmoarekin; bide bazterretan jende asko ikusten zen Korrika 17ren zain. Herriaren sarreran ez zegoen jende asko eta hantxe geratu ginen. Parte hartzera animatu ginenok gustora ibili ginen herrian zehar korrika eginaz. Lekunberriko eskola guztietako haur guztiak kalean zeuden eta gurekin batera ibili ziren “Ika, Ika, hemen dator korrika” oihu eginaz..Eguraldiak ere lagundu zigun egun eder bat pasatzen.

URDAIBAI2011ko maiatzaren 16an egin genuen aurtengo ikasturteko azken irteera. Aukeratutako tokia Urdaibai izan zen, Euskal Herrian dugun biosferaren erreserba paregabea. Laidako hondartzaren ondoan dagoen kanpinera joan ginen kirol ekintza desberdinak egitera. Iritsi ginenean hondartzara joan ginen, marea baxua zegoen eta uretara iristeko kilometro bat ibili beharra izan genuen. Eguerdiko hamabietan kanpinera joan ginen, bertako monitoreak aurkeztu zigutelarik eguneko plana. Talde batek eskalada eta arku tiroa egiten zuen bitartean, beste taldeak kanoan ibilaldi bat egingo zuen.Kanoarekin egin genuen ibilaldia ederra izan zen, baina nekagarria ere bai, batzutan korrontea alde baikenuen eta bestetan kontra.Eskalada jarduera hasieran pentsatu genuena baino errezagoa izan zen eta tirolina motzegia. Monitoreek asko lagundu ziguten.Arku tiroan gure punteria ikusi genuen eta … hobetzeko asko daukagu.Nahiz eta oso nekatuta bukatu eta eguzkiaren eraginez gehienak erreta etorri, egun ona pasatu genuen.

Page 33: ALDIZKARIA 2011

Derrigorrezko

Biga

rren

Hez

kuntza

2.zikloa

33Irakaskuntza

EUSKAL ARTEAN MURGILDUTADerrigorrezko Bigarren Hezkuntza 3. maila2010-11 ikasturtean zehar Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzako 3. mailakoek egindako irteeretan Euskal Artea hobeto ezagutzeko aukera izan dugu.

Lehen ebaluaketan Donostian izan ginen eta bertan “Zientziaren Karpa” izeneko topaketetan parte hartu ondoren Donostiako hirian hain ezaguna den “Haizearen Orrazia” izeneko multzo artistikoa bisitatu genuen. “Haizearen Orrazian” Eduardo Txillidak eginiko lanaren ezaugarriak ikusi genituen eta Peña Gantxegik, hain zuzen ere gure Maria eta Jose Ikastetxea eraiki zuen arkitektoak, eginiko lanaren garrantzia ere ezagutzeko aukera paregabea izan genuen.

Bigarren ebaluaketan berriz Arantzazura hurbildu ginen. Arantzazu XX.mendeko euskal artearen garrantzi handiko eraikuntza eta obra da. Bere garaian gaur egun oso ezagunak diren artista euskaldun askoren bultzada izan zen eta eskultura, pintura eta arkitektura batzen ditu. Jorge Oteizaren lan eskultorikoa ikusi genuen, basilikaren fatxada eta batik bat apostoluen frisoa. Barnealdean berriz Nestor Basterretxeak egindako kriptako margolanak ikusteko aukera izan genuen. Bi artista euskaldun hauek beraien lana aurrera eraman ahal izateko izan zituzten eragozpenen berri ere izan genuen.

Basilikaren barnean Lucio Muñoz artista Madrildarrak apainduriko Absidera ere hurbildu ginen eta bere erdialdean dagoen Arantzazuko Amaren iruditxoa eta bere historiaren berri ere izan genuen.Lehendik ere bagenuen ikutua baina oraingoan bai bihurtu garela benetako artista!

Page 34: ALDIZKARIA 2011

Derrigor

rezk

o Biga

rren

Hez

kuntza

Derrigorrezko

Biga

rren

Hezku

ntza 2.zikloa

DBH-4ko ikasleak Bilbon egun pasa.

Bizitza bat salbatu nahian.

34 Irakaskuntza

GUGGENHEIM-ERA BISITADerrigorrezko Bigarren Hezkuntza 4. maila2010eko urriaren 29an, ostiralean, Guggenheim-era egin genuen irteera. Bertan, XVII. mendeko margolanen erakustaldi bat zegoen. Garaiko margolariek erabili zituzten teknikak esperimentatu genituen. Honetaz gain, eraikinaren jatorriaren berri ere izan genuen.

Eguraldi ona genuenez, inguruko parke handi batean bazkaldu genuen. Bilboko inguru hau ezagutzeko aukera ona izan zen.

NOLA SALBATU BIZITZA BATAurten ere ugariak izan dira egin ditugun ekintzak. Asko interesgarriak, baina, agian, aipagarri eta bereziena “nola salbatu bizitza bat” deituriko saioa.

Otsailaren 7an izan zen hitzaldia. Egun hartan, Osakidetzako kide bat etorri zen gugana eta lau urratsetan bizitza bat nola salba daitekeen irakatsi zigun.

Lehenik, bideo bat ikusi geneuen. Bertan, pertsona bat arriskuan dagoenean hartu beharreko neurriak azaltzen ziren. Jarraian, kaxa bat eman zigun eta kaxa horretan bihotz masajea egiten irakasteko maniki bat zetorren. Honelako egoeren aurrean urratsak egoki egitearen garrantzia ikasi genuen.

AGURRABukatu da, iritsi da agur esateko garaia. Hamalau urte ikastetxean, eman dute bizipen ugari, onak eta... ez hain onak. Baina ikasle guztion esperoena, eta bi urtean lanean jardutera eraman gaituena (otarraren zozketa, Olentzero, taberna...) erremateko ikasbidaia da. Bidaia maiatzaren erdialdean egiten da eta azken urteetan egin den zirkuitu bera izango da: Piriniotako Sort herrian hiru egun igaroko ditugu; jarraian, PortAventuran egun bat eta gaua Saloun. Hau da ikastetxean elkarrekin egingo dugun azken txangoa... Beste bat arte!

Page 35: ALDIZKARIA 2011

35Elkarrizketa

Lucia Lakarra (Zumaia, Gipuzkoa, 1975) dantzaria ballet klasikoaren goren-gorenean dago eta munduko erreferentzietako bat da. Bederatzi urte zituela hasi zen dantza ikasten Zumaian. Hamahiru urterekin Donostiara jo zuen Mentxu Medelen eskolara. Hamalau urte zituela Madrilen zegoen Victor Ullateren konpainian. 1994an Roland Petitek zuzendutako Marseillako Ballet Nazionalean sartu zen. Hiru urte geroago, San Frantziskoko Ballet konpainiara joan zen. Eta 2002tik aurrera, Municheko Bayerisches Staatsballett konpainiako dantzari nagusia da.Dantzan ari denean sentimenduen komunikatzaile bikaina da, eta prestutasun eta umiltasun berarekin izan dugu solaskide dantzaz eta bere ibilbideaz; Maria eta Jose Ikastetxean ikasle izan zen garaiak ere gogoratu ditugu.

Ikasle ohien txokoa: Lucia Lacarra, munduko dantzaririk onena.

Sari nagusiak:Nijinsky Saria (2002)Dantzako Benois Saria (2003)Dantzaren Espainiako Sari Nazionala Interpretazio alorrean (2005)Vienako Urteberri Eguneko Kontzertuan dantzatu zuen (2007)Hamarkadako Dantzari Onenaren Saria, Moskun (2010)San Petersburgon, ‘Dance Open’ dantza galan Publikoaren saria (2011)

ELKARRIZKETA█Munduko dantzari onena zara. Zer esan nahi du horrek zuretzat?Nik ez dut inoiz munduko dantzaririk onena naizenik pentsatzen. Momentu honetan dantzan ari garenon artean dantzari on bat besterik ez. Ez nabil honetan onena izateko, dantzatzeak zoriontsu egiten nauelako eta pasioa dudalako baizik. Nire bizitza da. Baina, jakina, jendeak munduko dantzaririk onenekotzat hartzea ohore izugarria da niretzat.

█Zer dira, dantzari batentzat, jaso dituzun sari guztiak?Asko baloratzen ditut, eta denak berdin, lortu ditudan sari guztiak. Batzuk, hala nola Nijinsky Saria eta Dantzako Benois Saria, duten garrantzi artistiko eta profesionalagatik, eta beste batzuk garrantzi sentimentalagatik, esate baterako, nire familiaren

Page 36: ALDIZKARIA 2011

36 Elkarrizketa

aurrean Donostian jaso nuen Ibilbide Artistikoari Saria, edota Hamarkadako Dantzari Onenaren Saria ohore bat delako hori jasotzea.

█2007. urtean Zumaiako Lehen Urrezko Domina jaso zenuen.Niretzat balio sentimental handieneko saria da, familia guztiarekin eta dantzan hasi nintzenetik maitasun osoz jarraitu nauen Zumaiako jende guztiaren aurrean etxean jaso nuelako. Nire lanari esker onez izan zen, baina batez ere zumaiarra izateagatik eta Zumaiaren izena mundu guztian harro eramateagatik. Gainera, San Telmo jaietan gertatu zen, eta horrek are esanahi handiagoa eman zion.█Zure oinarrizko ikasketak Maria eta Jose Ikastetxean egin zenituen. Zer gogoratzen duzu garai haietaz, zer oroitzapen eta bizipen dituzu?Oso-oso oroitzapen onak ditut Maria eta Jose Ikastetxean pasa nituen urte guztienak. Pentsatzen jartzen banaiz, harrigarria da zein argi gogoratzen naizen gauza guztiez. Gogoan dut ikasgela bakoitza, izan nuen irakasle bakoitza, ikaskideak, Santa Joakina eguneko errelebo lasterketak, jolas-orduak, Goiatzera egindako irteerak. Oso urte zoriontsuen oroitzapenak dira.█Eskolan zein asignatura zenuen gogokoena? Eta gutxien atsegin zenuena?Betidanik izan dut gauzak oso azkar ikasteko zorte izugarria. Zerbait behin irakurri eta hitzez hitz grabatuta geratzen zitzaidan memorian. Egia esan, ez zegoen kostatzen zitzaidan ikasgairik edo gustukoa ez nuenik.

Eta ikasketekin zerikusirik ez zuen etorkizuna espero banuen ere, beti izan nintzen ikasle ona. Zerbaiterako balioko zidan, gaur egun sei hizkuntza mintzatzen baititut eta memoria onena duen dantzaria naizela esaten dute, balletak azkarren ikasten dituena. Txantxetan esaten didate ordenagailu bat dudala garunean.

█Atseden orduan zertan jolasten zenuten gogoan al duzu? Txikitatik izan dut erraztasuna kontzentratzeko, eta bai eskolan eta baita dantzan ere diziplinatua izan naiz beti. Baina gogoratzen naiz jolas-orduko tinbrea jo orduko gelatik irteteko beharra nuela. Sokasaltoan, erreleboka korrika, ezkutaketan jolasten ginen, baina nire gogokoena goma zen. Beti irabazten nuen, behin goma lepoaren altueran jartzera iristen ginenean inork ez baitzuen hanka nik bezain altu igotzen.

█Zer esan zizuten etxean “dantzaria izango naiz, eta kanpora noa” esan zenienean?Amarentzat hasieran ez zen erraza izango ulertzea ume hain txiki batek zer egin nahi zuen hain ziur eta seguru edukitzea. Hasieran pentsatzen zuen denborarekin pasatuko zitzaidan ilusio bat zela, baina ballet eskolak hartzen hasi nintzen une beretik konturatu zen nirea grina eta benetako bokazioa zela. Eta bere laguntzari esker iritsi naiz gaur egun nagoen lekura. Hasiera batean ulertu egin ninduen, gero Donostiara eraman eta gero (tristuraz) Madrilera joaten utzi zidan. Eta gaur egun ere laguntzen jarraitzen dit, bera baita bizi izan dudana hobekien ezagutzen duen pertsona, eta behar dudan edozein aholkutarako beragan dut konfiantza handiena.█14 urterekin Madrilera joan zinen Victor Ullaterekin ikastera. Familiarentzat, amarentzat, nola bizi izan zuten erabaki hura?Erabaki guztien artean zailenetakoa izan zen. Orduan konturatu nintzen, benetan, dantzaria izateko familia utzi eta bakarrik bizitzera joan beharko nuela. Ezingo nuela gehiago Zumaian bizi. Gogorra izan zen, batez ere garai hartan inork ez zidalako ziurtatuko dantzari profesionala izatera iritsiko nintzela. Eta, hala ere, uste dut errazagoa izan zela niretzat amarentzat baino. Ni motibatuta eta grinatsu nengoen dantzarako. Amarentzat

Page 37: ALDIZKARIA 2011

37Elkarrizketa

14 urte bakarrik zituen alabatxoa galtzea zen ia-ia. Gaur egun adin horretako neska-mutilak ikusten ditudanean konturatzen naiz zein gaztetxoa nintzen eta zenbateko konfiantza eman zidaten etxekoek.█Zure dantzari ibilbidea jarraituz, ondoren Madriletik Marseillara, ezta?Bai, Victor Ullateren Konpainian hiru urtez dantzatzen ibili eta gero, leku berean finkatzeko gazteegia ikusten nuen neure burua. Banekien ezagutzen ez nituen konpainia asko zeudela, eta beste estilo eta koreografia batzuk ezagutu nahi nituen, Madrilek eskaintzen ez zizkidanak. Marseillako Roland Petit Balletera joan nintzen, eta han nire alderdi artistiko eta interpretatiboena aurkitu nuen. Neure burua aurkitu nuen nolabait. █Eta Marseillatik Estatu Batuetako San Frantziskoko Ballet Konpainiara. Lucia, ez zara geldirik egotekoa...Inoiz ez dit beldurrik eman toki berri batean hutsetik hasteak. Esperientzia pilatu eta ikasteko modurik onena dela uste dut. San Frantziskora joan nintzen nire lanean hazi egin nahi nuelako, eta beste estilo eta errepertorio batzuekin esperimentatu. Aldi berean, berriz ere herrialdez, hizkuntzaz eta lan mentalitatez aldatzeak asko heldu ninduen eta asko ikastera behartu bizitzaren eskolan.Bene-benetan uste dut gaur egun naizenera ez nintzela sekula iritsiko, erosotasunagatik edo beldurragatik leku berean ainguratuta geratu izan banintz nire karreran. Erabaki gogorrak izan ziren, baina nagoen lekura iristea ekarri didate.█Eta azken urteetan Alemaniako Municheko Operaren Balleteko dantzari nagusia zara. Zer moduz Munichen, eta zer bilatzen zenuen aldaketarekin?Hau bederatzigarren denboraldia dut Munichen. Niretzat errekor bat. Horrek adierazten du oso gustura nagoela hemen. Antzoki zoragarria dugu eta Europako errepertorio onenetakoa. Eta, aldi berean, beste konpainia batzuekin dantzatu edo Galak egiteko askatasuna dut. Bestalde, Munich oso hiri ederra da, oso zentrala eta bidaiatzeko oso praktikoa.

█Euskal Herriko emanaldietan Zumaiar jarraitzaile asko izaten dituzu. Zer da zumaiarrek dizuten mirespen eta begirunea zuretzat?Asko hunkitzen nau zumaiarrek betidanik nire karrera nolako maitasunarekin jarraitu duten ikusteak. Euskal Herrira dantzatzera etortzen naizen bakoitzean

autobusetan etortzen dira. Eta niretzat ikusleen artean daudela jakiteak ikuskizuna askoz bereziagoa egiten du. Amaitzean beti ateratzen naiz agurtzera desira nezakeen publikorik bikainena baita. Maite zaituen jendearentzat dantzatzeak ez du parekorik.

█Nolako du zure bizimodua, egun normal bat?Hori asko aldatzen da Munichen nire Konpainian lanean banago edota Bira artistikoan, edo Gala batean dantzatzeko bidaiatzen, edo beste Konpainia batean gonbidatu gisa. Orokorrean, lan egun normal batean 08:00etan jaikitzen naiz eta 09:30etan berotze-ariketak egiten izaten naiz estudioan. Klasea 10:00etan da goizero, eta 11:30ean entseguak hasten dira. Egun arrunt batean 17:00ak edo 18:00ak arte entseatzen dut. Ikuskizun egunetan, lehenago amaitzen ditugu entseguak, atseden pixka bat hartu eta emanaldirako prestatzeko (makillajea, orrazketa, beroketak…). Eta Antzokitik 23:00ak inguruan ateratzen naiz, gauean.

█Zer transmititu nahi izaten duzu dantzan ari zarenean?Niretzat dantzan garrantzitsuena ez da alde fisiko edo bisuala, baizik eta alde artistiko eta emozionala. Gehien atsegin dudana da interpretatzen dudan pertsonaiaren larruan sartu eta nire sentimendu eta emozio guztiak publikoari transmititzea. Nire helburua da nik sentitzen dudana sentiaraztea.

█Dantzari izan nahi duten Zumaiako gazteei zer esango zenieke?Gogotsu, lana eginez eta motibazioarekin aurrera egitera animatuko nituzke. Lanbide zaila da baina zoragarria. Eta Zumaiatik hasi eta urrun irits daitekeenaren erakusgarri neu naiz.

Page 38: ALDIZKARIA 2011

38

Page 39: ALDIZKARIA 2011

39

Page 40: ALDIZKARIA 2011

40