Aisian ohitura onen gidaliburua · 2009. 10. 12. · • Garaian garaiko produktuak erostea gure...

14
Landa eremuarekiko ohitura onen gidaliburua Irakaskuntzan Etxean Aisian Lanean

Transcript of Aisian ohitura onen gidaliburua · 2009. 10. 12. · • Garaian garaiko produktuak erostea gure...

Page 1: Aisian ohitura onen gidaliburua · 2009. 10. 12. · • Garaian garaiko produktuak erostea gure herrietan egunero edo astero egiten diren azoketan eta plazetan. Gogoratu osasungarria

Landa

eremuarekiko

ohitura onen

gidaliburuaIrakaskuntzan

Etxean

Aisian

Lanean

Page 2: Aisian ohitura onen gidaliburua · 2009. 10. 12. · • Garaian garaiko produktuak erostea gure herrietan egunero edo astero egiten diren azoketan eta plazetan. Gogoratu osasungarria

Landa eremuarekiko ohitura onen gidaliburuak izaera praktikoa du.Edozein herritarrek erabiltzeko moduko dokumentua da, ohituraonak proposatzen dituena eta baserritarra zein landa eremua aintzathartzen lagunduko diguna. Egunerokotasunean gure baserritarreieta landa eremuan bizi direnei errespetua erakusteko zer egindezakegun proposatuko digu gidaliburuak. Etxean, lanean, aisialdianeta irakaskuntzan herritarrek egin ditzaketen ekintza egokiakproposatuko dizkigu. Era berean, baserriko produktuen salmentaz,kontsumoaz eta garrantziaz zenbait gomendio emango dizkigu.

Aurkezpena Kalitatezko etajatorrizko zigilu etamarka batzuk:

Page 3: Aisian ohitura onen gidaliburua · 2009. 10. 12. · • Garaian garaiko produktuak erostea gure herrietan egunero edo astero egiten diren azoketan eta plazetan. Gogoratu osasungarria

Debagoieneko Deba Garaia eta DebabarrenekoDebemen Landa Garapenerako elkarteekzuzendutako lana da ‘landa eremuarekikoohitura onen gidaliburua’. Landa gunean bizidirenen aldeko ekintzak eta jarrerak bultzatunahi ditu dokumentuak. Gidaliburu honenbitartez landa eremuarekin eta baserrian bizieta lan egiten dutenekin errespetuzko jokaerabultzatzea da bi elkarteen asmoa eta nahia.

Baserritik bizidirenen aldekojarrerabultzatzea dagidaliburuarenhelburunagusia,beraien lanarieskermantentzendutelako landaeremua.

“Denok egiten dugu poesia gureinguruneaz: zelaiak, baserriak, etazelako ederrak eta politak diren.Baina, bestalde, hori mantentzekoedo bultzatzeko dirua eskatzenbadizue orduen jarrerakdesberdinak izaten dira.Horregatik, esango neukehipokresia apur bat badagoelaorain, eta beti egongo dela.”

AlfontsoGorroñogoitia(ULGORekosortzaileetako bat)

3

Laguntzaileak:

Page 4: Aisian ohitura onen gidaliburua · 2009. 10. 12. · • Garaian garaiko produktuak erostea gure herrietan egunero edo astero egiten diren azoketan eta plazetan. Gogoratu osasungarria

Baserritarrak deba ibaiaren arroanDebarroa

Deba ibaiaren arroa bi eskualdetan dago banatuta, Debagoeina etaDebabarrena. Industria eremu asko daude, baina landa eremuak erebadu garrantzia. Izan ere, baserritarrek gestionatzen dituzte bieskualdeetako lursail gehienak; biztanleen %2k zaintzen du eskualdeenazaleraren %80. Gaur egun bi eskualdetako 99 landa auzoetan 9.500lagun bizi dira. Debagoiena eta Debabarreneko biztanle gehienentzatonuragarria da ahalegin hori, landa eremuko paisaiaz eta ondareazgozatzen dugulako eta baserriko produktuak kontsumitzen ditugulako.Zoritxarrez, ordea, errealitate hori ez da oso ezaguna.

Landainguruneakbizirik irautekogizarte osoareninplikazioabehar du.

“Gureeskualdekoazaleraren %80baserritarrekgestionatzendute. Horienardura dalanda eremuazaintzea etaproduktuakekoiztea.Gureak etakalitatezkoakizateagatikestimatzenditugunproduktuakhain zuzen.”

4

Page 5: Aisian ohitura onen gidaliburua · 2009. 10. 12. · • Garaian garaiko produktuak erostea gure herrietan egunero edo astero egiten diren azoketan eta plazetan. Gogoratu osasungarria

Belaunaldi aldaketaarriskuan

Debarroko eskualdean 3.153 baserrik dutenekazaritza edo abeltzaintza jarduera, etahorien artean gestionatzen dituzte 48.850hektarea. Kontuan hartu behar da, landagunean 0-19 urte bitarteko biztanleriahirietakoa baino sei aldiz txikiagoa dela eta60 urtetik gorakoa hirietako biztanle kopuruarenbikoitza. Landa ingurunean belaunaldien artekoerreleboa arriskuan dago. Nekazaritza arriskuandago eta horrekin batera kalitatezko produktuenekoizpena: lursail gehienen gestioa, naturareneta paisaiaren zaintza eta gure kultura etaarkitektura preziatuaren biziraupena….

Hori guztia horrela izanik, baserritarrak etalanda eremuan bizi diren eta lan egiten dutenpertsonak ezinbestekoak dira gure herriekmodu orekatuan eta eramangarrian aurreraegin dezaten, baina gure aitortza, babesa etalaguntza behar dute.

Baserritarrenlana beharbeharrezkoa dagure herriakmoduorekatuan etaeramangarrianaurrera egiteko.

5

Page 6: Aisian ohitura onen gidaliburua · 2009. 10. 12. · • Garaian garaiko produktuak erostea gure herrietan egunero edo astero egiten diren azoketan eta plazetan. Gogoratu osasungarria

Gida honetan hainbat gomendioizango ditugu, geure etxeetanaplikatzeko. Keinu bakar bat osogarrantzitsua izan daiteke landaeremuaren mantentze lanetanlaguntzeko.

Proposamenak

• Gure baserrietako produktuak kontsumitzea.

• Produktu horiek merkataritza guneetan etadenda txikietan bilatzea. Erosketa saskiabaserriko produktu ekologiko eta naturalekinbetetzea.

• Garaian garaiko produktuak erostea gureherrietan egunero edo astero egiten direnazoketan eta plazetan. Gogoratu osasungarriadela garaian garaiko produktu naturalakkontsumitzea.

• Kalitate ziurtagiria duten produktuak erostea.Ziurtatu produktu horien sorlekuak gureportuak eta baserriak direla.

• Gure haurrei baserriko produktuakkontsumitzen irakastea eta heztea.

• Artisau produktuak oparitzea.

Zer egin dezakegu landaeremua sustatzeko?

Etxean

• Birziklapena bultzatzea.

• Natura, ingurumena eta paisaia errespetatzenheztea.

• Gure kultura, baloreak, tradizioak eta landaeremuak historian bete duten zereginaestimatzen irakastea.

• Gure seme alabei janarien jatorria azaltzea,gure baserritarren ahalegina eta ezagupideakazpimarratuz.

“Zapaturo etortzen naiz azokarabaserriko produktuak erostera.Hemengo eta kanpoko produktuenartean alde ederra dago.Horrexegatik merezi du gurebaserrietako barazki eta fruituakkontsumitzea.”

Lourdes Idoiaga (Oñatiko alkatea)

ERALDATZE ENPRESAK

Leintz Gatzagan dago Jakion enpresa. Baserrikoprodukzioari irtenbidea emateko baserritarreksortutako enpresa da. Batutako fruitu, barazkieta lekaleak zuzenean eramaten dituztebaserritarrek Jakionera, bertan eraldatzeko etakomertzializatzeko.

“Mutrikuko plazan sei baserritarelkartzen gara egunero. Produktufreskoa ekartzen dugu etaostiraletan jende dezente ibiltzenda. Gainerako egunetan, berriz,oso herritar gutxi.”

Mari Karmen Antsorregi(Mutrikuko Ibiri baserrikoa)

6

Page 7: Aisian ohitura onen gidaliburua · 2009. 10. 12. · • Garaian garaiko produktuak erostea gure herrietan egunero edo astero egiten diren azoketan eta plazetan. Gogoratu osasungarria

ABELTZAINTZA

Bergaran, Ubera auzoko Urrupain-Gainekoabaserrian bizi da German Arbulu. Gaur egun, 50behi ditu, gutxi gorabehera. Debarroko baserritargehienek bezala, Oñatiko Zubillagako hiltegiraeramaten ditu behiak hiltzera, eta eskualdekozenbait harategitan saltzen da okela. Prozesuagertukoa da, kalitatea ziurtatzeko onena.

“Baserritarrek paisaiarenmantenuan lan handia egitendute eta gizartea jabetu beharkolitzateke horretaz. Sentsibilizatueta baserriko produktuakkontsumitu beharko lituzketeherritarrek.”

Arritxu Oliden(Aretxabaletako alkate ohia)

“Egunero ekartzen ditugu ortukoproduktuak azokara. Tamalez,baina, plazako jarduna asko jaitsida eta dagoeneko ezin da honetazbizi.”

Mariasun Azpiri(Eibarko Mendigoitxi baserria)

Patxi Usobiaga(Munduko eskalada txapelduna)

German Arbulu(Bergarako abeltzaina)

“Gauzak nahiko zail ikusten dira,baina, saiatuz gero eta gogoaedukiz gero, bertatik bizimoduaateratzeko aukera badago...Etorkizuna badagoela uste dut.”

“Txikitan amarekin etortzennintzen Eibarko azokara, sekulakogiroa egoten zen. Orain ere etortzennaiz, ahal dudanean, baina askozjende gutxiago ibiltzen da. Penada; izan ere, merezi du bertakoproduktuak kontsumitzea.”

“Gure etxean badugu baserrikoproduktuak kontsumitzekoohitura. Kirola egiteko aproposakdira barazki, fruitu eta baserrikogainerako produktuak .”

Markel Irizar(Txirrindulari profesionala)

7

Page 8: Aisian ohitura onen gidaliburua · 2009. 10. 12. · • Garaian garaiko produktuak erostea gure herrietan egunero edo astero egiten diren azoketan eta plazetan. Gogoratu osasungarria

Lantokietan ere burutu daitezkeekintza ezberdinak landaeremuari bultzada berri batemateko.

Zer egin dezakegu landa eremua sustatzeko?

Lantokian

“Baserritarrek mendiak zaintzendituzte, eta baserrietan bizitzekobaldintza onak bermatu beharkogenituzke. Horretarako, urterokoaurrekontuetan partida onakonartuz eta auzoetako bizitza etajaiak indartuz.”

Iñaki Arriola(Eibarko alkatea)

Proposamenak

• Lurzoruak jarduera ekonomikoetarako,poligono industrialetarako eta enpresenzabalkunde edo lekualdatzeetarakoprestatzerakoan, lurzoruen izaera, erabileraeta balio agrologikoa errespetatzea.

• Ahalik eta gehien errespetatzea ingurunenaturala eta landa paisaia instalazioproduktibo berrietan, eraikinen tipologiazainduz.

• Landa eremuan ahalik eta inpaktu negatibogutxien eragitea eta behar direnkonpentsazioak antolatzea.

• Landa eremuan dauden ostalaritza,sukaldaritza eta aisialdi zerbitzuak erabiltzea,negozio bisitak hartzeko edo bezeroei etahornitzaileei oparitzeko. Zerbitzu horieklagundu egiten baitute landa eremuanlanpostuak eta aberastasuna sortzen, etagure landa eremuko paisaia, naturaingurunea, kultura eta arkitektura ondareazaintzen eta ezagutzera ematen.

• Gure baserritarrek eta landa eremuanekoiztutako produktuak eta zerbitzuakpizgarri, gabonsari edo opari gisa erabiltzeaenpresa eta erakunde publikoetakolangileentzat, bezeroentzat etahornitzaileentzat.

• Landa eremua zabortegi gisa ez erabiltzea,ezta materialen biltegitarako ere.

• Gure baserrietako produktuak erabiltzeaberen langileentzat jangela zerbitzua dutenenpresa eta erakundeetan.

• Eskualdean landa eremuaren zaintzaren aldeproposa daitezkeen borondatezko ekintzetanparte hartzea.

• Baliabide naturalak zentzuz erabiltzea. Paper birziklatuaren erabilera bultzatzea,

gure basoak zaintze aldera.

Jesus Mari Agirrezabala(Debako alkatea)

“Landa inguruan bizi direnak zahartuzdoaz, eta, horrexegatik, gazteei baserrianmantentzeko aukerak eman behar dizkiegu.Baserri auzoetan zerbitzu egokiak bermatuzeta baserrietako produktuak merkaturatzekoerraztasunak emanez.”

8

Page 9: Aisian ohitura onen gidaliburua · 2009. 10. 12. · • Garaian garaiko produktuak erostea gure herrietan egunero edo astero egiten diren azoketan eta plazetan. Gogoratu osasungarria

Euskal gizarteak beti hartu du aintzat landa eremua, gure kultura,ohitura eta gastronomiari lotuta baitago. Aldi berean, ordea, etakontraesana badirudi ere, gaur egungo gizarte industrialak interesgutxiago du lehen sektoreko jarduerekiko. Lehen sektorea eta landaeremua iraganeko eta etorkizunik gabeko zerbait direla pentsatzen da.

OKINTZA

Arrasateko Bedoña auzoan, Urkimendi baserrian, dute okindegia Aitoreta Joseba Aranak. Labea betidanik izan dute etxean. Amak ekin zionogia egiteari, eta orain bi semeek hartu dute amaren lekukoa.

GAZTAGINTZA

Lehenengo sektorean badira zenbait produktuarrakastatsu eta horien artean dago gazta. Gureibarrean badira Idiazabal jatorri izendapenarekinlanean ari diren zenbait gaztandegi; horien artean,Andutzene baserrikoak Itziarren. Zuzenekosalmenta da ekoizle horiek bizi irauteko formularikonena.

Maria Jesus Gurrutxaga(Andutzene baserria, Itziar)

“Ezin dugu esan gu gaizki bizigarenik. Herritarrak ohitutadaude gazta ona ordaintzera,eta guk zuzenean gazta ugarisaltzen ditugu. Baserrira turistaasko gerturatzen da, eta haiekasko erosten dute. Gure baserriakalean dago, eta horrek erelaguntzen du.”

9

Bailararengarapenekonomikoaneta berezikiindustrializazioaren garaian,nekazaritzarakolursail askogaldu dira etadesorekahandiak sortu.Ondorioz,arriskuan ipinida ustiategiaskorenjarraipena etalanda eremu bizibaten iraupena.

“Eguaztenetik domekarabitartean egiten duguogia eta guk geukbanatzen dugu ibarrekodenda eta merkataritzaguneetan. Gainera,Arrasateko azokan eresaltzen dugu. Zorionez,aukera dugu hemendikbizitzeko.”

Aitor eta Joseba Arana(Urkimendi baserria, Arrasate)

Page 10: Aisian ohitura onen gidaliburua · 2009. 10. 12. · • Garaian garaiko produktuak erostea gure herrietan egunero edo astero egiten diren azoketan eta plazetan. Gogoratu osasungarria

Proposamenak

• Baserri turismoak, landa etxeak eta hotelakerabiltzea eta lagunei eta senideei gomendatzea,asteburuetako edo/eta oporretakoegonaldietarako.

• Gure gastronomiaz gozatzea.• Gure herrietako landa auzoetako jardueretan

eta jaietan parte hartzea.• Mendira joaten garenean gogoratzea landa

bideetan pasaguneak libre utzi behar direla.• Landa bideetako pasaguneak eta hesiak dauden

bezala uztea. Itxita zegoena itxita utzi beharduzu; norbaitek horrela zerbaitegatik utziko zuen.

• Hondakinak eta zaborra biltzea eta erretiratzea,mendira eta landa eremuetara egiten dituguntxangoetan.

• Bidean topatzen ditugun animaliak errespetatzea.Ardiak, behiak, ahuntzak eta gainerako animaliakberen bizitokian daude. Zakurrarekin bazoaz,ondo lotuta eraman.

• Ez kanpatzea eta surik ez egitea belardietan etazona arriskutsuetan. Gogoratu baserritarrekzaintzen dituztela zona horiek.

Zer egin dezakegu landa eremua sustatzeko?Denbora librean

Turismoarekin zerikusia duten hainbat eta hainbat jarduera eginditzakegu landa eremua sustatzeko. Azken urteotan, landa eremukobaserritar eta pertsona askok ostatu, zerbitzu eta jarduera turistikoakipini dituzte. Landa eta natura turismoa euskal turismoaren segmentuestrategikoetako bat da. Askotan, ordea, hemengo landa eremua etanatura ez dugu ezagutzen eta ez dugu estimatzen.

• Besteen jabetza errespetatzea. Bidean edo baserriinguruetan aurkitzen ditugun fruituak norbaiteklandatu ditu.

• Baimenduta dauden bideetatik bakarrik ibiltzea.Txangoak txirrinduz edo motozikletaz egitenbadituzu, ingurunea errespetatu eta zaindu.

• Ibilgailua utzi eta inguruko landa eremua oinezbisitatzea.

• Landa eremuko baliabide turistikoei buruzkoinformazioa biltzea, interneten eta eskualdekoturismo informazio guneetan. Ezagutu eta gozatulanda eremuko kultura ondarea: baserriak,baselizak, errotak, trikuharriak, markatutakoibilbide txiki eta handiak, tumuluak, iturriak,karobiak...

10

Luis Arkauz(Arregi baserri turismoa, Oñati)

“Gero eta bisitari gehiago ditugugure eskualdean. Baserriturismoek kalitatea eskaintzendute, eta gure herriakezagutzeko beste aukera bat”

Page 11: Aisian ohitura onen gidaliburua · 2009. 10. 12. · • Garaian garaiko produktuak erostea gure herrietan egunero edo astero egiten diren azoketan eta plazetan. Gogoratu osasungarria

Debarroko landaguneak 1.500.000pertsona bainogehiagoren bisitaizaten du urtean.Izan ere, landazaleentzataisialdiaigarotzeko lekuparegabebilakatu diragure eskualdekobaserri inguruak.

BASERRI TURISMOA

Eibarren, Amaña auzoan gora dago Sosolabaserria, Urko mendiaren magalean. XV.mendeko baserria da, monumentu historikoizendatua. Gainera, ogi zein gazta ekologikoaegiten dute eta arkume ekologikoak haztendituzte.

Gero eta gehiagodira kalitatezkoturismoabultzatzeko sortudiren baserriturismoak, etaazken urteotannabarmen igo dagure ibarrabisitatzera etorridirenen kopurua.

“Baserriak bizitza estilo bateskaintzen du. Naturarekin,animalia eta landareekin lanegiteak poztasuna etagogobetetasuna ematen dizu.Gainontzekoentzat janaria egiteaederra da, eta nik oso gustukodut.”

Enrike Gisasola(Sosola baserria, Eibar)

NEKAZARITZA

Soraluzeko plazan saltokia du Ezozi Etxeberriak.San Andres auzoko Arizaga baserrian bizi da,eta egunero eramaten ditu baserrikoproduktuak azokara. Etxeko produktu freskoezgainera, beste zenbait produktu ere saltzenditu Ezozik dendan.

11

Page 12: Aisian ohitura onen gidaliburua · 2009. 10. 12. · • Garaian garaiko produktuak erostea gure herrietan egunero edo astero egiten diren azoketan eta plazetan. Gogoratu osasungarria

Proposamenak

• Deba Garaia eta Debemen landagarapenerako elkarteek Debarroaprogramaren barruan antolatzen dituztenbisita didaktikoetan parte hartzea.

• Landa eremuarekin zerikusia duten jardueraketa programak abian jartzea nekazaritza,abeltzaintza eta basogintza azpimarratuz.

• Landa eremura bisitak antolatzea. Landaeremua kontuan izatea ikastetxeetatikantolatzen diren txangoetan. Debarroanaukera ugari daude.

• Gure baserritarren nekazaritza etaabeltzaintza ustiategiak bisitatzea etaezagutzea haien bizimodua eta berenproduktuak nola ekoizten eta prestatzendituzten.

• Haurrak baserriko produktu ekologiko etanaturalen kontsumitzaile izateko heztea.

Arlo horretan ere egin daitezkezenbait egitasmo baserri arloaeta landa ingurua aintzathartzeko eta bultzatzeko.Belaunaldi berriak txikitatiksentsibilizatu behar ditugu.Horretarako; eskola, ikastola,haur eskola eta haurtzaindegieieskaera egiten diegu baserriarloaren gaineko proiektu etaegitasmoak egiteko.

Zer egin dezakegu landaeremua sustatzeko?

Irakaskuntzan

HAUR HEZKUNTZAN PROIEKTUA

Aretxabaletan, Arizmendi ikastolako Basabeazpigunean, Haur Hezkuntzako irakasle eta ikasleekbaserria eta landa eremua ezagutzekoegitasmoa egin dute azken urteotan. Baserrikoanimalia, lanabes, makineria eta ohiturakezagutzeko zenbait ekintza egin dituzte.Baserritarrek ekoizten dituzten produktuakezagutzeko aukera ere izan dute ikasleek eta,horrekin lotuta, herriko azokara bisitatxoa eginzuten. Horrelako proiektuek gure baserritarrenaldeko jarrera bultzatzeko balio dute.

Asier Rubio(Aozar baserria, Elgoibar)

“Euskal baserriko oilaskoak etaeuskal txerriak hazten ditugu.Batzuk zein besteak aske haztenditugu mendian eta azkenemaitza agerikoa da. Askozproduktu naturalagoa eta hobeakudeatzen dugu.”

URTARRILA | OTSAILA | MARTXOA:Aza, bruselako aza, espinaka, kalabaza,azalorea, sagarra, madaria, kiwia, ardi esnea,alkatxofa, eskarola, borraja.

APIRILA: Idarra, baba beltza, espinaka,azalorea, ardi esnea, berdela, antxoa.

MAIATZA: Idarra, baba beltza, loreak, patataberria, kipula txikia, berdela, antxoa.

EKAINA: Idarra, baba beltza, tomatea,piperra, loreak, patata berria, marrubia, leka,antxoa, hegaluzea.

UZTAILA, ABUZTUA:Tomatea, piperra,pepinoa, kalabaza, kalabazina, loreak,sagarra, marrubia, leka, hegaluzea.

IRAILA: Tomatea, piperra, espinaka,kalabaza, sagarra, leka, madaria, pikua,hegaluzea.

URRIA:Tomatea, piperra, espinaka,azalorea, kalabaza, aza, bruselako aza,sagarra, madaria, pikua.

AZAROA / ABENDUA: Espinaka,azalorea, aza, bruselako aza, kalabaza,karakola, sagarra, madaria, mizpira,gaztaina, kiwia, alkatxofa, eskarola, borraja,kardua, kapoia.

SasoikoproduktuakURTE OSOAN:Arrautza, ardi gazta, behi esnea,babarruna, piper txorizeroa, intxaurra, urra,kipula, berakatza, azenarioa, letxuga,azelga, porrua, perrexila, patata, baserrikoogia, eztia.

12

Page 13: Aisian ohitura onen gidaliburua · 2009. 10. 12. · • Garaian garaiko produktuak erostea gure herrietan egunero edo astero egiten diren azoketan eta plazetan. Gogoratu osasungarria

Inkesta

13

Landa eremuei eusteko ahaleginean denon lakindetza lortze aldera, galderasinple hauei erantzutea proposatzen dizugu:

1. Zure herriko edo eskualdeko landa eremuen etorkizuna arriskuan dagoela uste al

duzu?

BAI EZ ED/EE

2. Erakundeek eta, oro har, gizarteak landa eremuei behar adina kasu egiten diela uste

al duzu?

BAI EZ ED/EE

3. Zure iritziz, gure herriko edo eskualdeko landa eremuak nola dauden benetan badakigu?

BAI EZ ED/EE

4. Jabetzen al gara landa eremuek duten garrantziaz elikagaien ekoizle gisa, paisaiaren,

ingurune naturalaren eta ingurumenaren zaintzaile gisa eta gure ondarearen eta

kulturaren kontserbatzaile gisa?

BAI EZ ED/EE

5. Zure iritziz, gida honek eta datozen urteetan prestatu litezkeenak balioko al dute

pertsona guztiak sentsibilizatzeko landa eremuak zaintzeak duen garrantziaz?

BAI EZ

Page 14: Aisian ohitura onen gidaliburua · 2009. 10. 12. · • Garaian garaiko produktuak erostea gure herrietan egunero edo astero egiten diren azoketan eta plazetan. Gogoratu osasungarria

14

GARRANTZITSUA. Erantzuteagatik bakarrik baserriko produktuez osatutako 5 saskiren zozketan

parte hartuko duzu. Zozketa abenduaren 21ean egingo da. Gainera, zuk aukeratutako Debarroako

nekazalturismo batean bi pertsonentzako asteburu bat eskuratu nahi baduzu, hartu ezazu parte

“LANDA EREMUAREN MANTENUA BULTZATZEKO OHITURA ONEN LEHENENGO LEHIAKETAN “

Kontua da landa eremuen eta baserrien mesederako egin beharko litzatekeena zuk idatziz guri aurkeztea,

gehienez 2 foliotan. Proposamen hoberena aukeratzerakoan, bi irizpide hartuko dira kontutan: batetik, parte-

hartzaileak berak bizi izandako zerbait izatea eta bizi izandako hori bere herriko edo eskualdeko jende gehienak

egin ahal izatea. Baita ere baloratuko da orijinaltasuna eta bizi izandakoaren edo proposatutako jardueraren

inguruko datuak eta argibideak aurkeztea. Lehiaketa nork irabazi duen abenduaren 21ean jakingo da.Erantzunen orria zure eskualdeko Landa Garapeneko Elkartean edo bere web orrian aurkezdezakezu.Deba Garaia: Urteaga 23 • 20570 Bergara • www.landagipuzkoa.org/debagaraiaDebemen: Nafarroa enparantza 1-2. • 20870 Elgoibar • www.landagipuzkoa.org/debemen

DATU PERTSONALAK

IZEN-ABIZENAK

HELBIDEA

HERRIA POSTA KODEA

PROBINTZIA

TEL.:

E-MAIL:

Datu pertsonalak erabiltzeko baimena, aurkeztutako ohitura ona, osoz edo zatiz, landa eremuamantentzen laguntzeko gidaren hurrengo edizioren batean sartzea erabakitzen bada.