Hemen dira,...aurra 3 Hemen dira, urtero lez, San Faustoak Udagoienean sartzeaz batera, poza eta...

21

Transcript of Hemen dira,...aurra 3 Hemen dira, urtero lez, San Faustoak Udagoienean sartzeaz batera, poza eta...

Page 1: Hemen dira,...aurra 3 Hemen dira, urtero lez, San Faustoak Udagoienean sartzeaz batera, poza eta jai-giroa gailentzen dira Durangoko kale eta plazetan. Aurten ere, armairutik aterako
Page 2: Hemen dira,...aurra 3 Hemen dira, urtero lez, San Faustoak Udagoienean sartzeaz batera, poza eta jai-giroa gailentzen dira Durangoko kale eta plazetan. Aurten ere, armairutik aterako

3agurraHemen dira, urtero lez, San FaustoakUdagoienean sartzeaz batera, poza eta jai-giroa gailentzen dira Durangoko kale eta plazetan. Aurten ere, armairutik aterako ditugu baserritar jantziak edo alkandora zuria, eta sama bueltan jarriko ditugu, dotore asko, zapi urdina, gorria edo koadroduna. Txistu-soinua ere gure leihopetik pasako da, eta paella jango dugu, eta Luhartzekin egingo dugu dantzan.

Baina aurten izango dira nagusien bazkarira lehen aldiz joango direnak ere, adin nagusira heldu direlako eta bazkarian izatea ondo bai-no hobeto merezi dutelako. Eta egongo dira, baita ere, erromeriara lehen aldiz aterako diren neska-mutilak, eta etxera 12etan buel-tatu barik, etxekoen baimena izango dutenak berandutxoago bueltatzeko. Eta, koadrilan edo bakarrik, egundo mozorrotu ez direnak ere mozorrotuko dira aurten, berdin da, zertaz edo nortaz mozorrotu, garrantzitsuena ondo pasatzea da.

Aurtengoa da, baita ere, Durango uriko alkate lez zuzentzen natzaizuen lehen aldia jai zinez zoriontsuak opatzeko durangar guztioi. Beti bezala, txupinazoa udaletxeko balkoitik eta txosna gunetik jaurtiko dugu, eta desio bat ere luzatu nahiko nuke: aurten, lehen aldiz, Pantxike eta Patxikotxu elkarrekin dantzatu daitezela, jaia guztiona delako, eta berdin-tasunean ospatu behar direlako diferentziak errespetatuz, ezberdinak direnak integratuz eta adeitsu jokatuz batzuokin eta besteokin.

Herritar guztiok gara jaiaren oinarri, horrexe-gatik animatu nahi zaituztet txupinazoan parte hartzera eta Durangoko San Fausto Jaietako ikur diren Pantxike eta Patxikotxure-kin ondo pasatzera.

Ima GarrastatxuAlkate Andrea

Page 3: Hemen dira,...aurra 3 Hemen dira, urtero lez, San Faustoak Udagoienean sartzeaz batera, poza eta jai-giroa gailentzen dira Durangoko kale eta plazetan. Aurten ere, armairutik aterako

4

San Fausto Jaiak 2019Durango Urriaren 11tik 20ra

txupinerotxiki

DURANGOKO PENTSIODUNEN MUGIMEN-DUA Euskal Herriko eta Estatuko beste herri batzuekin batera sortu zan Gobernuaren lan-erreformei eta pentsioen %0,25eko igoera ziztrinari aurre egiteko. Haritik tiraka, ezin ahaz-tu geinke erosteko ahalmena urrituz joan dala urterik urte.

20 hilabetetik gora daroaguz Durangoko Uda-letxe aurrean alkartzen. Bizkaiko batzarretan eta eskualdeko eta probintzia mailako manifestazioe-tan be parte hartzen dogu. Batasuna, adostasuna eta aniztasuna dituguz indargune nagusi, eta etorkizunean be halaxe izatea gura dogu. Eta nabarmentzekoa da, baita be, jardunbide propioa lehenetsi dogula alderdi politiko zein sindikatuen bateko eta besteko aukerekiko.

Egoeraren nondik norakoak aztertzen ibili izan garen bitartean konturatu gara pentsiodunen sek-tore handi bat miseria gorrian bizi dala (emakume alargunak, aitormenik gabeko langintzak, e.a.). Eta kontrastatu izan dogu, aldi berean, arrakala onar-tezina dagoela gizonek eta emakumeek jasotzen dabiezan pentsioak konparatuz gero.

Hortaz, hona hemen gure aldarrikapen nagu-siak:

- Lanbide arteko gitxieneko soldata 1.200 euro izatea (soldata txikiak badira ezinezkoa da etorkizunean pentsio duinak izatea).

- Gitxieneko pentsioa 1.080 euro izatea (Euro-pako Karta Soziala jarraituz).

- Legeak bermaturiko pentsioak izatea eta KPIren arabera eguneratuak.

Euskal Autonomia Erkidegoko, Nafarroako eta Estatuko gobernuei eskatzen diegu hartu beharreko neurriak hartu dagiezela Pentsioen Sistema Publikoaren finantza-zioa segurtatze aldera. Pentsioen Sistema Publikoa baita, orain eta gero, herritar guztiontzako pentsio duinak eta nahikoak bermatu leikezan bakarra.

Batasuna dogu bultza-indar. Horrexegatik , gonbitea luzatzen deutsuegu Durangar guz-tioi gure mugimenduan parte hartu dagizuen: zenbat eta gazte, heldu eta nagusi gehiago mugitu errazago egingo jaku markatu ditugu-zan helburuak eskuratzea.

Durangoko Pentsiodunen Mugimenduak bere eskerrona adierazi gura dau gure aldarrikape-nak plazaratzeko emon jakun aukeragatik.

Bihotz-bihotzez, jai zoriontsuak opa deutsueguz durangar guztioi, baita gurean eta gurekin egoteko aukerarik ez dozuenoi be.

GORA SAN FAUSTOAK

txupineroPENTSIODUNEN MUGIMENDUA

Page 4: Hemen dira,...aurra 3 Hemen dira, urtero lez, San Faustoak Udagoienean sartzeaz batera, poza eta jai-giroa gailentzen dira Durangoko kale eta plazetan. Aurten ere, armairutik aterako

5

San Fausto Jaiak 2019Durango Urriaren 11tik 20ra

txupinerotxiki

txupineroZABALARRA ESKOLA PUBLIKOA,

ILUSIOZ BETETAKO PROIEKTUA

Eskola bat sortzea eta aurrera erama-tea abentura bat da irakasle, guraso eta ikasleentzat. Zabalarra Haur eta Lehen Hezkuntzako eskola publikoaren abentura horrek 15 urte bete ditu jadanik , 2004/2005 ikasturtean sortu baitzen. Hasieran, eskola txiki-txikia izan ginen, 17 bat ikaslez osatua, baina gure umeak bezala, eskola ere hazten joan da, eta gaur egun 400 ikasle inguru dabiltza gure geletan. Bai handitu be! Gure etxe honetako txikienek 2 urte dituzte eta ‘nagusiek’ 12 urte. Guzti guztiak egunero etortzen dira eskolara ikasteko eta disfru-tatzeko ilusioarekin. Ilusio horrekin gure eskolaren izaera, nahia eta gogoa adieraz-ten dituzten honako bertso hauek luzatzen dizkizuegu.

SAN FAUSTOAK DIRA TAOSPATU DITZAGUN (BIS)ALAITASUNA BAKEA ETA ZORIONA LAGUN AI AI (BIS)TRALA LALALALALA ZABALARRA ESKOLATIKDURANGARROI DEIA (BIS)ERRESPETUAZ OSPA DADILAGIRO ONEZ JAIA AI AI (BIS)TRALALALALALALA ZEZENAK TA BARRAKAKMUSIKA TA DANTZA (BIS)LOTU DITZAGUN DANOK ESKUAKZURIA ZEIN BALTZA AI AI (BIS)TRALALALALALALA GORA BERAZ SAN FAUSTOGORA DURANGARRAK (BIS)GORA EMAKUME GORA GIZONAKGAZTEAK ETA ZAHARRAK AI AI (BIS)TRALALALALALALALALA

ZABALARRA ESKOLAK JAIETAN ONDO PASA DEZAZUEN OPA DIZUE.

Gora San Fausto eta Gora Pantxika eta Patxikotxu

Page 5: Hemen dira,...aurra 3 Hemen dira, urtero lez, San Faustoak Udagoienean sartzeaz batera, poza eta jai-giroa gailentzen dira Durangoko kale eta plazetan. Aurten ere, armairutik aterako
Page 6: Hemen dira,...aurra 3 Hemen dira, urtero lez, San Faustoak Udagoienean sartzeaz batera, poza eta jai-giroa gailentzen dira Durangoko kale eta plazetan. Aurten ere, armairutik aterako

7

San Fausto Jaiak 2019Durango Urriaren 11tik 20ra

JAKINARAZPENAK OHARRAKUdalak ez du erantzukizunik izango jai ekitaldietan gertatu litezkeen istripuetan.

Jaietan, eta bereziki San Fausto egunean, animatu egiten zaitugu Durangoko jantzi tradizionala janztera (alkondara zuria eta gona edo praka urdinak).

16 urtetik beherako umeek debekatuta dute helduentzako “zezenak dira” ekitaldian parte hartzea.

Jai Batzordeak eskubidea du egitarauan aldaketak egiteko.

Egitarauan aldaketarik balego, herritarrentzako informazio puntuetan eta www.durango.eus webgunean agertuko dira.www.durango.eus

• Saltzaile ibiltarien gunea Askatasun Etorbi-dean izango da.

• Barrakak eta zezen plaza “Laminación y Derivados” fabrika egon zen tokian egongo dira (Faustebide kalea). Urriaren 17an, ba-rraken prezioa %50ekoa izango da.

• Txosnak Landako guneko plazan kokatuko dira.

• Txosna gunean egingo diren ekintza guztiak Txosnen Batzordeak antolatutakoak dira.

• Bizkaibus-en zerbitzuak: 22:30ak eta 6:30ak artean Bizkaibusen bakarrik bidaiatzen duten emakumeek aukera izango dute lineako geldileku ofizialak ez diren geldialdiak eskatzeko (401/2019 foru agindua). Autobusa hiri bideetan geldituko da espaloiaren ondoan edo oinezkoen pasabideen gainean, betiere, argia dagoen lekuetan eta inguruan eraikinak dituzte-netan.ALKOHOLEMIA KONTROLAREN

STAND INFORMATIBOA Urriaren 19ko gaua, gauerditik goizaldeko 03:00etara.

Tokia: Landako Guneko plaza (Txosnagunean).Antolatzailea: Durangoko Merinaldearen Amankomunazgoko Drogamenpekotasunen Prebentziorako Arloa.

Page 7: Hemen dira,...aurra 3 Hemen dira, urtero lez, San Faustoak Udagoienean sartzeaz batera, poza eta jai-giroa gailentzen dira Durangoko kale eta plazetan. Aurten ere, armairutik aterako

9

San Fausto Jaiak 2019Durango Urriaren 11tik 20ra

ERAKUSKETAK

2019ko EUROPAKO ONDAREAREN JARDUNALDIAK

DURANGO IRRATIA(107.8 FM)

>> ARTE ETA HISTORIA MUSEOA

Irailaren 19tik urriaren 28ra: “Kartzela eta erbeste Durangon” José Manaut pintore va-lentziarraren kartzela garaiko marrazkiak eta Durangoko erbestean margotutako obren erakusketa.

>> EZKURDI UDAL ARETOA

• XIX. “Durango Hiria” lehiaketako margolanen erakusketa.

Urriaren 11tik 20ra.

Ordutegia: egunero 18:00-20:00.Larunbat, igande eta jai-egunetan 12:00-14:00 eta 18:00-20:00.Antolatzailea: Durangaldeko Artisten Elkartea.

• Pintura erakusketa. Ane Barraicua.Urriaren 25etik azaroaren 3ra.

Ordutegia: egunero 18:00-20:00.Larunbat, igande eta jai-egunetan 12:00-14:00 eta 18:00-20:00.Antolatzailea: Durangaldeko Artisten Elkartea.

>> SAN AGUSTIN KULTUR GUNEA

• Argazki lehiaketaren erakusketa.Urriaren 27tik azaroaren 3ra.Ordutegia: egunero 18:00-20:00.Larunbat eta igandean: 12:00-14:00. Antolatzailea: F-STOP Argazki Elkartea.

>> DURANGOKO UDALAREN WEB ORRIAN (www.durango.eus)

2019ko San Fausto Jaien kartel lehiake-tan parte hartu duten lanen erakusketa.

Urriaren 4tik 20ra.

• FELICIANA, SANTA ANAKO KANPAIA Programa:1. Santa Anako kanpaiaren fabrikazioa eta 2009. urtean Santa Anako indusketetan aurki-tutako elementuen inguruko hitzaldia2. Kanpai deiak3. Kanpandorrera bisitakEgunak: Urriaren 19, 20, 26 eta 27an.Ordua: 10:30 - 14:00Erreserba: 94 603 39 38 (doan)Tokia: Turismo Bulegoa (Kurutzesantu Mu-seoa).Antolatzailea: Durangoko Turismo Bulegoa.

San Fausto jaietako programazioa urriaren 11tik 20ra.Tertuliak: 11:00-12:00 / 13:00-14:00Lehiaketak: 12:00-13:00Tf: 94 621 56 07 eta 94 621 55 [email protected]/durangoirratia@Durango_irratia

Page 8: Hemen dira,...aurra 3 Hemen dira, urtero lez, San Faustoak Udagoienean sartzeaz batera, poza eta jai-giroa gailentzen dira Durangoko kale eta plazetan. Aurten ere, armairutik aterako

11

San Fausto Jaiak 2019Durango Urriaren 11tik 20ra>> Ostirala 4

19:30 – 22:00 “Jango Dot Errotari” perretxikoz egindako I. Pintxo lehiaketaren hasiera.

08:00 Perretxikoen bilketa. Irteera Ezkur-ditik.Antolatzailea: Errotari Elkarte Mikologikoa.

09:00-14:00 IX. Durangoko Azoka ekolo-gikoa Andra Marian.Antolatzailea: Marisatsa elkartea.

09:00 SAPUBIKE bizikleta martxa Tabi-ratik.Informazio gehiago: www.durangomtb.comAntolatzailea: Club Sapubike.

12:00-15:30 “Jango Dot Errotari” I. Pin-txo lehiaketa.

17:00 XXV. Larrasoloetako lagunarte-ko xake txapelketa federatuentzat Andra Mariako elizpean. Antolatzailea: Larrasoloeta Xake Taldea.

17:00 Umeentzako atletismoa Ezkurdin: kuadrillen arteko jolasak (sokatira, txokor batzea, erreleboak). Izen-ematea: [email protected]: Durango Kirol Taldea.

>> Igandea 6 08:00 51. Durangaldeko gailurrak (federa-tuentzat). Irteera Goienkaletik.Antolatzailea: Alpino Tabira Mendizale Taldea.

10:30 Durangoko XIV. Duatloi herrikoia Santa Anatik.Informazio gehiago: www.mugarratt.comAntolatzailea: Mugarra Triatloi Taldea.

11:00-15:30 “Jango Dot Errotari” I. Pintxo lehiaketa.

11:00 XXI. Mikologia erakusketaren edi-zioa, XX. Argazki mikologikoen lehiaketa eta perretxikoak sailkatzeko 16 urtetik beherakoentzako XX. Lehiaketa Landako Gunean. Antolatzailea: Errotari Mikologia Elkartea.

12:00 XXXVI. San Fausto zesta punta txapelketa Ezkurdi Jai Alai pilotalekuan.Antolatzaileak: Ezkurdi Jai Alai Zesta Punta Eskola eta Peña Ezkurdi.

14:00 “Jango Dot Errotari” I. Pintxo le-hiaketaren sari banaketa Landako Gunean.

18:00 XXXVI. San Fausto zesta punta txapelketa Ezkurdi Jai Alai pilotalekuan.Antolatzaileak: Ezkurdi Jai Alai Zesta Punta Eskola eta Peña Ezkurdi.

19:00 Gizonezkoen saskibaloi partidua Landako kiroldegian: TABIRAKO BAQUÉ – AC1+ PIÉLAGOS (Kantabria).

19:00-22:00 “Jango Dot Errotari” I. Pin-txo lehiaketa.

>> Larunbata 5

Page 9: Hemen dira,...aurra 3 Hemen dira, urtero lez, San Faustoak Udagoienean sartzeaz batera, poza eta jai-giroa gailentzen dira Durangoko kale eta plazetan. Aurten ere, armairutik aterako

13

San Fausto Jaiak 2019Durango Urriaren 11tik 20ra

>> Ostirala 11 TXUPINAZOA ETA JAIEN HASIERA

VII. Argazki lehiaketaren hasiera. Argazkiak aurkezteko epea urriaren 21ean, 24:00ak arte,[email protected] emailera bidaliz. Informazio gehiago: www.f-stopdurango.org Antolatzailea: F-Stop Durangoko Argazki Taldea.

20:00 Nesken saskibaloi partidua Landako Kiroldegian: TABIRAKO BAQUÉ – UNIVERSIDAD DEUSTO LOIOLA INDAUTXU.

20:30 Kalejira udaletxeko plazatik txosna-gunera. Antolatzailea: Txosna Batzordea.

20:30 Kontzertua Andra Marian. Zatoz XX. hamarkadako Mississippi eta New Orleansera GHOST NUMBER & HIS TIPSY GYPSIES taldearekin, swinga, calypsoa, countrya eta ondo pasatzeko gogoa.

>> Astelehena 7 Mus, tute, briska, igel, billar eta ping-pong txapelketen hasiera nagusientzat. Izen ematea doan izango da, urriaren 1etik 5era arte, adine-koentzat udal egoitzako kafetegian. Plazak zozketa bidez emango dira urriaren 6an. Laguntzailea: Cafés Baqué.

19:00 Patxikotxuri ongi etorria San Fausto auzoan. Ondoren koadrilen jaitsiera udaletxeko plazaraino SUGARRI fanfarrea eta buruhandiekin. 21:00 Txupinazoa ERNAI-ren eskutik txos-

nagunean.

22:00 Musika ibiltaria ROCKALEAN taldearekin alde zaharretik.

22:30 Kontzertua txosnagunean: DESOR-DEN, TRIBADE eta ADRENALIZED.

23:30 Manifestazioa Durangoko Auto-defentsa Feminista Asanblada (DAFA)-k deituta Andra Mariako elizpetik. Antolatzailea: Txosna Batzordea.

20:00 Txupinazoa udaletxeko plazan. 2019ko txupineroa: “Durangoko jubilatuen eta pentsiodunen plataforma”. Gora San Faus-toak!

Page 10: Hemen dira,...aurra 3 Hemen dira, urtero lez, San Faustoak Udagoienean sartzeaz batera, poza eta jai-giroa gailentzen dira Durangoko kale eta plazetan. Aurten ere, armairutik aterako

15

San Fausto Jaiak 2019Durango Urriaren 11tik 20ra>> Larunbata 12

Durango Rugby Taldearen eguna. Mozo-rroa: GALIARREN HERRIXKA.

7:00 Diana txistulariekin.

7:30 Zezenak Dira dultzaineroekin.

08:00 Sukalki txapelketa Landako Gu-nean. Laguntzaileak: Hiper Eroski Abadiño eta Cafés Baqué.Izen ematea eta informazioa Pinondo Etxean irailaren 23tik aurrera, plazak bete arte.

10:30 Esku pilota txapelketa San Fausto pilotalekuan.Antolatzailea: Durango Pilotazale Elkartea.

11:00–13:00 Zumba family Ezkurdin.Antolatzailea: Durango Kirolak.

11:00–13:00 Xake txapelketa umeentzat Andra Marian. Aldibereko partidak eta itsuan.Antolatzailea: Larrasoloeta Xake Taldea.

11:00-13:00 Haurrentzako tailerrak Ezkur-din. (Euria bada, Nevers ikastetxean).Antolatzailea: Iñurri Eskaut Taldea.

11:00–14:00 Haur parkea Ezkurdin. (Euria bada, Nevers ikastetxean).

11:00–14:00 Jumping, puzgarriak eta jo-lasak tren geltokiaren gaineko plazan. (Euria bada, San Antonio ikastetxean).

11:30 BEGI ARGIAK abesbatzak emanaldia eskainiko du J.M. Barandiaran egoitzan.

12:00-13:00 Durango Irratian lehiaketa (107.8 FM). Gaia: San Fausto Jaiak. Sarien zozketa. 94 621 56 07 edo 94 621 55 99 zen-bakietara deitu eta parte hartu.

12:00 Oilasko errearen dastaketa Andra Marian.Antolatzailea: Txosna Batzordea.

12:00 Kalejira txistulariekin.

12:00 Kalejira LA SENDA DEL BARRITAR alde zaharretik.

12:00 Patxikotxuren kalejira ZABALA-RRA ESKOLArekin Ezkurditik udaletxeraino eta ohorezko aurreskua.

12:30 Txupinazo txikia ZABALARRA ESKOLAren eskutik udaletxe plazan.

13:00 Bilbainadak LOS CHIMBEROS taldea-rekin (80. Urteurrena) Andra Mariako elizpean.

13:30 BEGI ARGIAK abesbatzarekin kalejira alde zaharretik.

14:00 Gazte eguneko bazkaria txosnagu-nean.

16:00 Motoziklismoko pilotuen eta Supermotoen erakustaldia San Fausto auzoan (Pilotuen adina: 5 - 12 urte).

16:00–19:00 Jumping, puzgarriak eta jolasak tren geltoki gaineko plazan. (Euria bada, San Antonio ikastetxean).

16:30 Musika animazioa AICE DJarekin Landako Gunean.

16:45 Futbol partida Tabiran: CULTURAL DE DURANGO – SANTUTXU.

UMEEN EGUNA

Page 11: Hemen dira,...aurra 3 Hemen dira, urtero lez, San Faustoak Udagoienean sartzeaz batera, poza eta jai-giroa gailentzen dira Durangoko kale eta plazetan. Aurten ere, armairutik aterako

17

San Fausto Jaiak 2019Durango Urriaren 11tik 20ra

17:00 Tortilla txapelketa San Fausto auzoan. Parte-hartzaileei 2 kg. patata eta arrautzak emango zaizkie.Antolatzailea: Gure San Fausto Berria.

17:00 Pertsonen erreskate txakur tal-dearen erakustaldia “UCAS DE ARRA-TE” elkartearekin Landako Guneko parkean. (Euria bada, Nevers ikastetxean).

17:30 Kale antzerkia “El viaje ulterior”. Coperniko Kapitainak eta bere denbora-makinak geldialdia egingo dute Durangon. Prest zaude Ezkurditik Santa Anara bidean laguntzeko? Dragosaurioak, akrobatak, trikitixa eta sorpresak!

17:30 Koadrilen arteko grand prixa: bigantxekin eta bigantxarik gabeko jokoak zezen plazan. Sariak irabazleentzat. Izen ematea Pinondo Etxean. Ondoren, bigantxak. Sarrera: 3 €.Antolatzailea: Manzarbeitia Ganadutegia.

18:00 Kantu jira alde zaharretik: BENTAZA-HARREKO MUTIKO ALAIAK.

19:00 3. mailako areto futbol partidua Landako kiroldegian: CD SASIKOA DURAN-GO – SCORPIO ALKIDEBA.

19:00 Gangar proba (rap musika-frees-tyle) Madalena auzoan. Antolatzailea: Auzo Alai elkartea (Madalena).

20:30 Festa-pote San Fausto auzotik. Antolatzailea: Gure San Fausto Berria.

21:00 Zezensuzkoa Ezkurdin.

22:00 Kontzertua: REVOLTA PERMA-NENT Andra Marian.

22:00 Disko dantza San Fausto auzoan.

22:30 Kontzertua txosnagunean: DUPLA eta DJ TXEFA.

23:00 “LOS 40 SESSIONS - DURAN-GO GAUA” RAMSÉS LÓPEZ DJ-arekin Ezkurdin.

>> Larunbata 12

Page 12: Hemen dira,...aurra 3 Hemen dira, urtero lez, San Faustoak Udagoienean sartzeaz batera, poza eta jai-giroa gailentzen dira Durangoko kale eta plazetan. Aurten ere, armairutik aterako

19

San Fausto Jaiak 2019Durango Urriaren 11tik 20ra>> Igandea 13

7:00 Diana txistulariekin.

7:30 Zezenak Dira dultzaineroekin.

09:00 San Fausto XXX. Calva txapelketa Murueta Torren. Antolatzailea: Centro Palentino Castellano Leonés - Peña Calvera.

10:00 Haurrentzako arrantza txapelketa Pinondon eta San Agustinen. Antolatzailea: Sociedad de caza y pesca.

10:00-14:00 Beatbox, breakdance, par-kour, skate eta surfskate tailerrak Mada-lenosten. (Eguraldi txarrarekin, San Antonio ikastetxean).

10:30 EIXU artisau azoka txosnagunean.

11:00 Meza nagusia San Fausto elizan.

11:00 “Buru eta bihotz” jolas librerako gu-nea txosnagunean.

11:00-14:00 Txu-txu trena Landako Gu-nean.

11:00-14:00 Poniak eta zaldiak Landako Guneko parkean. Centro Hípico Dukiena.

11:00 Paella txapelketa San Fausto auzoan. Parte-hartzaileei arroza (2 kilo) emango zaie.Izen-ematea: 11:00etatik aurrera.Sari banaketa 14:00etan.Antolatzailea: Gure San Fausto Berria.

11:30 Bizikletaren jaia:- Ibilbidea bidegorritik familia osoarentzat (5-9 bitarteko neska-mutilekin). - Mountain Bike ibilbidea (10-14 bitarteko neska-mutilentzat).Irteera Santa Anatik.Bizikleta eta kaskoa eraman behar da. Parte-hartzaileen artean sariak zozketatuko dira. Antolatzailea: Durangoko Txirrindulari Elkar-tea. (Euria bada, ez da egingo).

11:30 Erraldoiak eta buruhandiak alde zaharretik.

12:00-13:00 Durango Irratian lehiaketa (107.8 FM). Gaia: San Fausto Jaiak. Sarien zozketa. 94 621 56 07 edo 94 621 55 99 zenbakietara deitu eta parte hartu.

12:00 Ping-pong txapelketa eta 3*3 saskibaloi txapelketa San Ignazio parkean. Antolatzailea: Auzo Alai elkartea (Madalena).

SAN FAUSTO

Page 13: Hemen dira,...aurra 3 Hemen dira, urtero lez, San Faustoak Udagoienean sartzeaz batera, poza eta jai-giroa gailentzen dira Durangoko kale eta plazetan. Aurten ere, armairutik aterako

San Fausto Jaiak 2019Durango Urriaren 11tik 20ra

21

12:00 Paella txapelketa txosnagunean (13:30ean sari banaketa). Bitartean “Salda badago”: salda trukaketa jardunaldi feministei begira.

12:00 Kalejira txistulariekin.

12:30 Txalaparta, ohorezko aurres-kua eta artopilen banaketa udaletxeko plazan.Ondoren, DURANGOKO DANTZARIAK. (Eu-ria bada, Andra Mariako elizpean).

12:40 Arte martzialen kalejira eta erakustaldia alde zaharretik. Antolatzailea: Club Deportivo Wado Kan Karate-Ninjutsu.

13:30 “EGUNDO I” taldearekin kalez kale kantuan alde zaharrean.

16:00 Poniak San Fausto auzoan.

16:00-19:00 Txu-txu trena Landako Gu-nean.

16:00 Kontzertua txosnagunean: MY BAS-TARD FRIEND.

17:00 Mañaria errekaren jaitsiera Tabiratik hasita.Antolatzailea: Txosna Batzordea.

17:00 Haurrentzako bits jaia Murueta Torre auzoan. Antolatzailea: Murueta Torreko Auzo Elkartea.

17:30 Txokolatada eta haurrentzako jola-sak San Fausto auzoan. Antolatzailea: Gure San Fausto Berria.

17:30 Haurrentzako dantzaldi-ikuskizuna “Gora Kasete!” EIDABE taldearekin Andra Marian. Izeko Margarita martxosoari bere neurriko opari polit bat egin gura diogu: bere kanta maitatuenez osotutako kasetea. Dantza eta martxa adin guztietarako!

17:30 Errekortadoreen txapelketa na-gusia zekorrekin zezen plazan. Ondoren bigantxak. Sarrera: 5 €.Antolatzailea: Manzarbeitia Ganadutegia.

18:00 Senegaleko erritmoak M´LOMP elkartearekin Andra Mariatik hasita.

18:00 XXXVI. San Fausto zesta punta txapelketa (finalerdiak) Ezkurdi Jai Alai pilo-talekuan. Antolatzaileak: Ezkurdi Jai Alai Zesta Punta Eskola eta Peña Ezkurdi.

18:30 Erromeria LUHARTZ taldearekin Ezkurdin.

20:00 “In Situ” dantza bertikal saioa Santa Anako kanpandorretik, LA GLO konpai-niaren eskutik.

20:00 Kontzertua txosnagunean: MICE, GANORABAKUEK, MOCKERS eta GORA ETORRI.

21:00 Zezensuzkoa Ezkurdi plazan.

22:00 Dantzaldia San Fausto auzoan. Anto-latzailea: Gure San Fausto Berria.

22:00 Erromeria LUHARTZ taldearekin Ezkurdin.

>> Igandea 13

Page 14: Hemen dira,...aurra 3 Hemen dira, urtero lez, San Faustoak Udagoienean sartzeaz batera, poza eta jai-giroa gailentzen dira Durangoko kale eta plazetan. Aurten ere, armairutik aterako

23

San Fausto Jaiak 2019Durango Urriaren 11tik 20ra

>> Astelehena 147:00 Diana txistulariekin.

7:30 Zezenak Dira dultzaineroekin.

10:00-13:00 San Fausto XLVI. haur ma-rrazki lehiaketa San Fausto auzoan. Izen-ematea: 10:00-12:00.Adina: 6 urtetik 17ra.Antolatzailea: Centro Social San Fausto.

11:00–14:00 Haur parkea Ezkurdin. (Euria bada, San Antonio ikastetxean).

11:00–14:00 Puzgarriak, ohe elastikoak eta haurrentzako jolasak tren geltoki gai-neko plazan. (Euria bada, Landako Gunean).

11:30 Ipuin kontalariak ingelesez 3-8 urte bitarteko umeentzat Ezkurdin. Antolatzailea: Kids&Us.

12:00 Kalejira txistulariekin.

12:30 “Yijaaa” kale antzerkia Ezkurdin. Aristides Smithek eta Sasha Cannolik histo-riako lehen jauzia egin gura dute, euren izena historia unibertsalak jaso dezan. Asmakizu-nak, musika eta klowna familia osoarentzat.

14:00 Nagusientzako bazkaria Landako Gunean orkestrak girotua. 16:00–19:00 Haur parkea Ezkurdin. (Euria bada, San Antonio ikastetxean).

16:00–19:00 Puzgarriak, ohe elastikoak eta haurrentzako jolasak tren geltoki gai-neko plazan. (Euria bada, Landako gunean).

18:00 Futboleko mundialito eta briska txapelketa San Fausto auzoan.

18:30 “Al otro lado” kale antzerkia ZANGUANGO konpainiarekin Askatasun Etorbidean (Herria tabernaren inguruan). Antzoki bateko bi aretozain kalean gora eta behera dabiltza teloi mugikor batekin. Baina, non ote dago fikzioa, teloiaren alde honetan edo horretan? Umore garratza, konprometi-tua, kritikoa eta originala. (Euria bada, ez da egingo).

19:30 Musika a capella DEMODE QUAR-TET taldearekin Andra Marian “Demode en concierto” ikuskizunarekin.

>> Asteazkena 1609:30 Bi makilekin oinez nagusientzako. Durangotik ibilaldia.Irteera: Kurutziagako iturrian.Aukeratzeko 3 ibilbide: 5,3 km, 6,5 km eta 8,5 km.Nagusien Udal Saila. Bimakilakin taldea.Laguntzailea: Bizidun Nagusien Elkartea.

20:00 VI. Durango Uriko areto futbol saria Landako kiroldegian: CD SASIKOA – KUKUYAGA F.C.

Page 15: Hemen dira,...aurra 3 Hemen dira, urtero lez, San Faustoak Udagoienean sartzeaz batera, poza eta jai-giroa gailentzen dira Durangoko kale eta plazetan. Aurten ere, armairutik aterako

25

San Fausto Jaiak 2019Durango Urriaren 11tik 20ra>> Ostirala 18

09:00 “Ezagutu Durango eta bere in-gurua” nagusientzako mendi ibilaldia.Irteera udaletxe plazatik.Ibilbidea: Durangoko Udaletxe plaza, Zuhatzola parkea, Okaranza, Santikurutz bidetik Izurtzarantz, Santo Tomas ermita, Ortuzar, Santa Ageda, Men-digana, Bitaño, Sanrokeburu, Nagusien udal egoitza. 11,5 km. 3 ½ ordu.Antolatzailea: Bizidun Nagusien Elkartea. 17:00 GURUTZE GORRIAren ate irekien jardunaldiak Ezkurdin. Simulazioa 19:00etan.(Euria bada, San Antonio Ikastetxean).

18:00 “Back2 Classics” ohe elastiko-dun ikuski-zuna Aurora Abasolo parkean. (Egu-raldi txarra-rekin, Nevers ikastetxean). Bizirik dagoen ohe elastiko ho-rrek gorriak ikusaraziko dizkio gure akrobatari. Txunditu eta barre egin gura baduzu, erdu!

18:00 Tortilla txapelketa txosna-gunean. 20:00etan sari banaketa.

18:00 Serigrafia tailerra txosnagu-nean.

18:00 Nesken gomazko paleta

MPB zirkuitua 2019 partidak San Faustoko pilotalekuan.

19:30 Kalejira BATUKANDRArekin alde zaharretik. Antolatzaileak: Berdintasunerako Batzordea eta Kontseilua.

20:00 Ekialdeko dantzen erakustaldia KHUZAYMA elkartearekin Andra Marian.

21:00 I. Talent Show Lehiaketa. Utzi lotsa etxean eta erakutsi zure abilezia ezku-tuak Ezkurdiko eskenatokian (magia, dantza, alpargata jaurtiketa,… eta bururatzen zaizuna).

21:00 Musika animazioa SUGARRI fanfa-rriarekin alde zaharretik.Antolatzailea: Alde Zaharreko Tabernariak.

22:00 “Jamming tour” inprobisazio saioa. 4 inprobisatzaile Andra Mariako oholtzan publikoak proposatutako esaldiekin jolasten. Helduentzako umore saio gazteleraz, JAMMING konpainiaren eskutik.

22:30 Bertsolariak San Agustin Kultur Gu-nean: Onintza Enbeita, Amets Arzallus, Unai Iturriaga, Unai Agirre, Amaia Agirre eta Gorka Pagonabarraga.

Gai-jartzailea: Igor Elortza.Gonbidapen zen-bakituak Arte eta Historia Museoko leihatilan, urriaren 3tik aurrera eta leku guztiak bete arte.

22:30 Kontzer-tua txosnetan: AZKEN SUS-TRAIAK, LIHER, IRA eta KLAG KLUB.

Page 16: Hemen dira,...aurra 3 Hemen dira, urtero lez, San Faustoak Udagoienean sartzeaz batera, poza eta jai-giroa gailentzen dira Durangoko kale eta plazetan. Aurten ere, armairutik aterako

27

San Fausto Jaiak 2019Durango Urriaren 11tik 20ra>> Larunbata 19

7:00 Diana txistulariekin.

7:30 Zezenak Dira dultzaineroekin.

11:00 Nekazaritza azoka Ezkurdin.

11:00 Xake txapelketa federatu eta federatu gabeentzat Ezkurdin. Izen-ematea txapelketa hasi baino ordu erdi lehenago. Antolatzailea: Larrasoloeta Xake Taldea.

11:00 Astronomia eskulan tailerrak Ezkurdin.(Euria bada, Plateruen plazan).Antolatzailea: Izarra Astronomia Elkartea.

11:00 Umeentzako tailerrak Andra Marian: ileapaindegi zoroa, makilajea, paperezko txano tailerra, gorbata tailerra… 4 esperientzia familian gozatzeko.

12:00 Eskubaloi partidua Landako kirolde-gian: IBAIZABAL – LLODIO (gazte maila). Antolatzailea: Club Ibaizabal Durango.

12:00 Kalejira txistulariekin.

12:00 Kalejira trikitilariekin TXIRI TXIRI taldearen eskutik.

12:00 Patata tortillaren XII. txapelketa Landako Gunean. Laguntzaileak: Dendak Bai, Cafés Baqué eta bapobapo.com (etxera eramateko janaria on line).Mailak: 15 urtetik beherakoak / 16 urtetik gorakoak.Izen-ematea eta informazioa: Pinondo Etxean urriaren 1etik aurrera, plazak bete arte.

12:00-14:00 XAIBOR haurrentzako ber-bena Landako Guneko parkean. (Euria bada, San Antonio ikastetxean).

14:30 Elkartasun bazkaria txosnagunean.

16:00 “Ez da kasualitatea” bertso saio musikatua txosnagunean.

16:00-20:00 Helduentzako crossfit zirkuito puzgarri erraldoia tren geltoki gai-neko plazan (16 urtetik aurrera). (Euria bada, ez da egingo).

17:00 Rugby partidua Arripausuetan. DU-RANGO NISSAN GAURSA RT – ELORRIO RT.

17:00 Animazioa trikitixarekin pertsona nagusien egoitzetatik.

17:30 Bigantxak eta poniak zezen pla-zan. Sarrera: 3 €. Antolatzailea: Manzarbeitia Ganadutegia.

18:00 XXXVI. San Fausto zesta punta txapelketaren finalak Ezkurdi Jai Alai pilotalekuan.Antolatzaileak: Ezkurdi Jai Alai Zesta Punta Eskola eta Peña Ezkurdi.

MOZORRO EGUNA

Page 17: Hemen dira,...aurra 3 Hemen dira, urtero lez, San Faustoak Udagoienean sartzeaz batera, poza eta jai-giroa gailentzen dira Durangoko kale eta plazetan. Aurten ere, armairutik aterako

San Fausto Jaiak 2019Durango Urriaren 11tik 20ra

29

18:00 “Street Sansomendi” dantza ikus-kizun-tailerra txosnagunean.

18:30 Taldekako mozorro desfilea Ma-dalenatik Andra Mariaraino. Bukaeran sari zozketa. Izen-ematea: urriaren 1etik 17ra Pinondo Etxean. Laguntzailea: Dendak Bai.(Euria bada, Andra Marian).

18:30 Kalejira SUGARRI fanfarrearekin Madalenatik.

19:00 Gizonezkoen saskibaloi partidua Landako kiroldegian: TABIRAKO BAQUÉ – GALLOFA (Kantabria).

19:30 Koheteen jaurtiketa eta txokolata-da Zuhatzola parkean. (Euria bada, ez da egingo).Antolatzailea: Izarra Astronomia Elkartea.

20:00 Kontzertua txosnetan: TXAPITO GUZMAN ETA IBARRAKO LANGOSTI-NUEK.

20:00 STRAGOS DJa Andra Marian.

21:00 Zezen suzkoa Ezkurdin.

21:00 Behaketa astronomikoa Zuhatzola parkean. (Euria bada, ez da egingo).Antolatzailea: Izarra Astronomia Elkartea.

21:30 Animazioa alde zaharretik GHANAKO TXARANGArekin.

22:00 PROYECT SHOW DJ Jaia Andra Ma-rian. Bideomapping-a, opariak eta animazioa.

23:00 Kontzertua txosnetan: LUHARTZ.

23:00 NUEVA ALASKA orkestra Ezkurdin.

00:00–03:00 Alkoholemia kontrolaren stand informatiboa txosnagunean. Antolatzailea: Durangoko Merinaldearen Amankomunazgoko Drogamenpekotasunen Prebentziorako Arloa.

>> Larunbata 19

Page 18: Hemen dira,...aurra 3 Hemen dira, urtero lez, San Faustoak Udagoienean sartzeaz batera, poza eta jai-giroa gailentzen dira Durangoko kale eta plazetan. Aurten ere, armairutik aterako

31

San Fausto Jaiak 2019Durango Urriaren 11tik 20ra>> Domeka 20

7:00 Diana txistulariekin.

7:30 Zezenak Dira dultzaineroekin.

10:00 Mutilen San Fausto VIII. Padel txapelketaren finalak Landako kirolde-gian.Antolatzailea: Padel Zaleak.

11:00 Mañaria errekaren garbiketa.

11:00 Haur parkea Ezkurdin. (Euria bada, Landako Gunean).

11:00 Haurrentzako tailerrak Ezkurdin ASEBI elkartearekin (Arantza Bifido eta Hidrocefalia Bizkaia Elkartea). (Euria bada, Landako Gunean).

11:00 Haurrentzako tailerrak Ezkurdin DENBORAREN BANKUAREN eskutik. (Eu-ria bada, Landako Gunean).

11:00 Ohe elastikoak, zezen mekanikoa eta jolasak Landako Gunean.

11:30 Nesken San Fausto VIII. Padel txapelketaren finala Landako kiroldegian.Antolatzailea: Padel Zaleak.

11:45 TABIRA MUSIKA BANDAK emanal-dia eskainiko du J.M. Barandiaran egoitzan.

12:00 Kalejira txistulariekin.

12:00 Kalejira DURANGOKO ORFEOIAre-kin alde zaharretik.

12:00 Poniak eta zaldiak Landako Guneko parkean. (Euria bada, ez da egingo).

12:00–14:00 Arku tirorako gunea Landako Guneko parkean.(Euria bada, Landako Gunean).

12:00 “Trakamatraka” ikuskizuna (kontzertu familiarrak eta tailerrak birzikla-tutako musika tresnekin) Aurora Abasolo parkean.TRAKAMATRAKAko lagunekin traste zahar hori musika tresna bihurtzen ikasiko duzu. Be-rrerabiltzea birziklatzea baino hobea delako. Familia osoarentzat tailerra eta musika saioa.(Euria bada, Landako Gunean).

INGURUGIROAREN EGUNA Zaindu maite duzun hori!

Page 19: Hemen dira,...aurra 3 Hemen dira, urtero lez, San Faustoak Udagoienean sartzeaz batera, poza eta jai-giroa gailentzen dira Durangoko kale eta plazetan. Aurten ere, armairutik aterako

33

San Fausto Jaiak 2019Durango Urriaren 11tik 20ra

12:30 Herri kirolak Ezkurdin. Laguntzailea: Kutxabank.

13:00 Kontzertua TABIRA MUSIKA BAN-DArekin Andra Mariako elizpean.

13:00 “Durango Uria” XIX. margo le-hiaketaren sari banaketa Ezkurdiko erakusketa aretoan.Antolatzailea: Durangaldeko Artisten Elkartea.

17:00 “Danok dantzara” L´ATELIERekin. Break dance, funky eta hip-hop tailer par-te-hartzaileak eta erakustaldiak Ezkurdin.

17:00 PUSKI ETA TXURRUSKI pailazoak txosnagunean.

17:30 IZAR GAZTEA ABESBATZAren kontzertua Andra Marian.

17:30 Errekortarien erakustaldia ( jauziak, uztaiak sartzea eta kiebroak) zezen plazan. Ondoren, bigantxak. Sarrera: 5 €. Antolatzailea: Manzarbeitia Ganadutegia.

18:00 Habanerak, boleroak, merengeak eta cumbiak GRUPO VERACRUZ taldeare-kin Andra Marian.

18:30 Txokolatada eta Pantxikeri agurra txosnagunean.

18:30 Kalejira IRULITZA fanfarrearekin alde zaharretik.

19:30 Patxikotxuri eta jaiei agur esate-ko kalejira udaletxeko plazatik hasita eta tren-kotxera zaharretaraino.

20:00 Jaien bukaera su artifizialekin tren-kotxera zaharretan.

>> Domeka 20

Page 20: Hemen dira,...aurra 3 Hemen dira, urtero lez, San Faustoak Udagoienean sartzeaz batera, poza eta jai-giroa gailentzen dira Durangoko kale eta plazetan. Aurten ere, armairutik aterako
Page 21: Hemen dira,...aurra 3 Hemen dira, urtero lez, San Faustoak Udagoienean sartzeaz batera, poza eta jai-giroa gailentzen dira Durangoko kale eta plazetan. Aurten ere, armairutik aterako

35

San Fausto Jaiak 2019Durango Urriaren 11tik 20ra

>> Osteguna 24

>> Larunbata 26

>> Igandea 27

18:00 “La bruja olvidada” hitzaldia Arte eta Historia Museoan.Hizlaria: Ander Berrojalbiz (Historialaria eta musikoa). Antolatzailea: Bizidun Nagusien Elkartea.

V. Durangoko Gau Krosa (Night Urban Race)

19:00 Gau Kros Txikia (Umeentzako laster-ketak) Santa Anan.

19:00 Nesken saskibaloi partidua Landako Kiroldegian: TABIRAKO BAQUÉ – CAMPUS PROMETE.

20:00 Gau Krosa Santa Anan.Informazioa: www.durangaldearunning.comAntolatzailea: Durangaldea Arineketan Run-ning Kirol Klub.

20:00 XXIV. Txistu kontzertua Landako Gunean. Antolatzailea: Silboberri Txistu Elkartea.

53. Umeen euskal jaia Antolatzaileak: Tronperri Dantza Taldea eta Txoritxu Alai Dantza Taldea.

12:00 Talde guztiak merkatu plazan elkar-tuko dira eta ondoren kalejira egingo dute.

13:00 VII. Argazki txapelketaren sari ba-naketa San Agustin Kultur Guneko sarreran.Antolatzailea: Asociación Fotográfica F-Stop.

17:00 Alardea dantza taldeekin Ezkurdin. (Euria bada, Landako Gunean).