Agurraren aurrean - Etakitto · 2016-11-03 · 2016-XI-4 5 Asteburuan ospatuko dabe Galiziako...

28
k ! ... eta itto . 2016-XI-4 991 zkia. ASEGURUAK AUTO ASEGURU ESKAINTZA AUTO ASEGURU ESKAINTZA AUTO ASEGURUA MOTORRA EDO FURGONETA ... BAITA QUAD-A, AUTOKARABANA, KAMIOIA, BURU TRAKTOREA, AUTOBUSA, ATOIAK... Agurraren aurrean

Transcript of Agurraren aurrean - Etakitto · 2016-11-03 · 2016-XI-4 5 Asteburuan ospatuko dabe Galiziako...

Page 1: Agurraren aurrean - Etakitto · 2016-11-03 · 2016-XI-4 5 Asteburuan ospatuko dabe Galiziako Etxe-kuak VII. Enpanada eta Magosto Jaixa Ur-kizun. Bixar goizetik hasiko dira ekitaldixak,

k !...etaitto.

2016-XI-4 991 zkia.

ASEGURUAKAUTOASEGURUESKAINTZA

AUTOASEGURUESKAINTZA

AUTO ASEGURUAMOTORRA EDO FURGONETA... BAITA QUAD-A,AUTOKARABANA, KAMIOIA,BURU TRAKTOREA,AUTOBUSA, ATOIAK...

Agurraren aurrean

Page 2: Agurraren aurrean - Etakitto · 2016-11-03 · 2016-XI-4 5 Asteburuan ospatuko dabe Galiziako Etxe-kuak VII. Enpanada eta Magosto Jaixa Ur-kizun. Bixar goizetik hasiko dira ekitaldixak,

DDeenntt iissttaakk

MIGUEL SEMINARIOZURIARRAIN

Bidebarrieta, 7 - 1. esk. 943-702896

ODONTOLOGOAOdontologia orokorraOrtodontziaInplanteak

B. IZAGIRREclínica dental

hortz-klinika

EGUNERO

Untzaga, 5 - 4. Tel. 943 70 23 85

Hortz-osasunekoprofesional taldeazure zerbitzura

Irribarreetan adituakESPEZIALITATE GUZTIAK

Julian Etxeberria, 12 - 1. Esk. Tfnoa. 943 20 85 52

www.clinicairazabal.com

ARRETA-ZERBITZUINTEGRALA

Hortz-Klinika

Pedro Etxeberria GisasolaDENTISTA

Calbeton 19 - 3. ezk. Tfnoa: 943 20 72 17

09.00etatik 13.00etara eta 15.00etatik 20.00etaraEGUNERO

GASTESIHo r t z - K l i n i k a

Odontologia orokorra eta prebentziozkoa / PADIOrtodontzia / Inplanteak / Laser Teknologia

Bidebarrieta, 10 - 2. eskuma 943 70 00 90

Ane Gastesi

HORTZ KLINIKACLÍNICA DENTAL

Zerbitzu guztiak klinika berberanMAITANE G. IÑIGUEZ

San Agustín, 4 behea ezk.943 537 076 - 688 884 808

[email protected]

osasun gida

9 urte zurekin Eibarren

25 prestazio doan zuretzako

Ko np r om i s o a

San Juan, 7

943 821 885 - 690 628 731www.vitaldent.com

Ainara Iriondo AnsolaGIZA ELIKADURAN ETADIETETIKAN DIPLOMATUA

Toribio Etxebarria, 22Tel. 943 108 020 Mug. 677 551 850

DDiieetteett iikkaa//NNuuttrr iizz iiooaa

Muzategi 2 (EIBAR) San Ignacio 2 (ELGOIBAR)Tfnoa. 943 20 34 46 Tfnoa. 943 74 33 74

✽ Fisioterapia /Errekuperaketa funtzionala

✽ Min-Unitatea✽ Inkontinentzia urinarioak✽ Kirol medikuntza✽ Ama izateko prestakuntza

CRF AMOSTEGIERREHABILITAZIOA

EErrrreehhaabbii ll ii ttaazziiooaa

EEsstteett iikkaa kkll iinniikkaa

FFiissiiootteerraappeeuuttaakk

ANE MENDIA970 Kolegiatu zbkia.

ARRAGUETA, 20TLF: 943 53 06 42

[email protected]

Egiguren, 6 - behea 943 206 044

MEDIKUNTZAESTETIKOA

KIRURGIAESTETIKOA

Page 3: Agurraren aurrean - Etakitto · 2016-11-03 · 2016-XI-4 5 Asteburuan ospatuko dabe Galiziako Etxe-kuak VII. Enpanada eta Magosto Jaixa Ur-kizun. Bixar goizetik hasiko dira ekitaldixak,

Eibarko Udalak, Gipuzkoako Foru Aldundiaketa Eusko Jaurlaritzako Kultura Sailak

diruz lagundutako aldizkaria

ARGITARATZAILEA: ...eta kitto! Euskara Elkartea.

HELBIDEA: Urkizu, 11. 20600 Eibar

TELEFONOAK: 943 20 67 76 / 943 20 09 18.

FAXA: 943 20 28 72.

ASTEKARIAREN E-MAILAK: [email protected] [email protected] [email protected]

ELKARTEAREN E-MAILAK:[email protected] / [email protected]

ERREDAKZIO-KONTSEILUA:Ana Aizpurua, Itziar Albizu, Jose Luis Gorostegi, SilbiaHernandez eta Uxue Igarza.

ADMINISTRAZIOA: Marisol Uriarte.

KOORDINATZAILEA: Ana Aizpurua.

ERREDAKZIO-BURUA: Silbia Hernandez.

DISEINUA ETA MAKETAZIOA: J.L. Gorostegi.

ARGAZKI ARLOA:Maialen Belaustegieta S. Hernandez.

HIZKUNTZA ARDURA: Juan Andres Argoitiaeta M. Aranberri.

PUBLIZITATEA: Itziar Albizu eta Belen Ulazia.

TELEFONOA: 943 20 67 76.

AZALEKO ARGAZKIA: Maialen Belaustegi

BANAKETA-ARDURADUNA:Ainhoa Luz.

TIRADA: 8.100 ale.

INPRIMATEGIA: GERTU koop. (Oñati).

COPYRIGHT-A: ...eta kitto!

LEGE-GORDAILUA: SS/430/92.ISSN: 1132 - 1679

("...eta kitto!”k ez du bere gain hartzen aldizkarian adierazitako esanen eta iritzienerantzunkizunik)

EIBARKOUDALA

GIPUZKOAKO FORU ALDUNDIA

astean esanak“Kirol ekitaldi handiak gai dira eurenkabuz mantentzeko; ez dute laguntzapublikorik behar. Kirol taldeak gainerakoenpresak bezala tratatu beharko lirateke.San Mames eta Anoetaren kasuakez dira berdinak. Aurrenekoak jabegopribatua du eta klubak hartu beharkoluke bere gain obren kostua, besteedozein fabrikak bere instalazioakberritu eta handitzean egin ohi duenbezala. Anoetaren jabea, ordea,Donostiako Udala da; botere publikoaridagokio ikertzea espazioa eraldatzeabehar ote den, komunitateak erabilibeharko lukeela kontuan izanik betiere”

(MAITE FUENTES, EHU-KO IRAKASLEA)

“Bigarren burmuin bat dugu hestean,gainekoarekin hartu-emanean dena.Hestean sare neurologiko garrantzitsuadugu. Gorputzetik kendu eta ontzibatean emanda ere, funtzionatzensegituko du hesteak. Liluratzen gaitujakiteak serotoninaren %5 baizikez dugula burmuinean, eta ia besteguztia hestean. Neuro-igorgailuhorretaz osatuak dira depresioarenaurkako erremedioak. Nerbioak ez doazgoitik behera bakarrik; badira behetikgora doazenak ere. Nerbio bagoa duguezagunena, orain dela 30 urte moztenzutena ultzera sendatzeko. Ondorenurdailak %50 azido gutxiago jariatzenzuenez, sendatzen zen eria”

(PIERRE POITRAS, SENDAGILEA)

“Emakumezkoetan infartoak larriagoakdira, beranduegi diagnostikatzendirelako batez ere. Infarto bat izanondoren, beste bat izateko posibilitateahandia da, %25ekoa gutxienez. Behininfartoa izanda, jarraitu beharrekotratamendua ere lehenago baztertzendute emakumeek orokorrean. 60-65urtetik aurrera, lau infartutik bat dagizonezkoena eta hiru emakumezkoena.Sendagileok ere kasu gehiago egin izandiogu orain arte min torazikoarekinzetorkigun gizonezkoari emakumezkoaribaino. Bularreko eta besoko minetatikharatago, badaude beste sintomabatzuk ere: andra batek esaten badizutristura duela urdailean, kontuz ibili!”

(LUIS ANGEL SAMANIEGO, SENDAGILEA)

Gure aurrekoek erabiltzen zuten euskeraLAZTAN EGIN.- Musu eman, laztandu. “Laztan egin etsanetik, zoratuta dabil”.LAZTAN EMON.- Musu eman, laztandu. “Laztan emon eta brau! konorta etorri jakon”.

HEZKUNTZA, HIZKUNTZA POLITIKAETA KULTURA SAILA (HIZKUNTZAPOLITIKARAKO SAILBURUORDETZA)

eskutitzakArgi gorri guztiak pizten ari dira. Alde batetik hor

ditugu Alderdi Popularreko gobernuaren meha-txuak pentsioetarako dirua agortzear dagoela esa-nez eta bestetik, EAJ, PP eta PSEren ukazioa gu-txienezko pentsio duinak hemen bermatuak izandaitezen.

Onartezina da herritarren %25a izutzea eta me-hatxatzea, zeintzuk eta urteetan lan egin ondoren,hilabete bukaerara heltzeko hainbeste zailtasun bi-zi behar izaten duten pentsiodun asko eta asko.

Ez dugu inondik ere onartuko. Jakin, badakigupentsioen etorkizuna, erabaki politikoen menpedagoela. Ordezkari politikoei exijitzen diegu, hila-bete bukaerara duintasunez iristeko behar adinakopentsioa jaso dezagun eta ahaztu ditzaten, Estatu-ko Gobernu ezberdinek egin dituzten bezela, moz-keten bideak.

Gaur Euskal Herrian 670.000 pentsiodun ingurugara, eta gehienek 1.080€ baino gutxiagoko pen-tsioa dute. Horrek esan nahi du pobreziaren mu-ga azpitik daudela eta horrekin bukatu egin beharda. Gogoratu behar dugu halaber, milaka pertsonadaudela, bereziki emakumeak, inolako pentsiorikkobratzen ez dutenak bizitza osoan kotizatu ezin-dako lanetan aritu direlako.

Eskubide Sozialen aldeko Euskal Herriko Plata-formek, duela hilabete bat, Eusko Legebiltzarrean,71.724 sinadura aurkeztu genituen, bi aldarrikapennagusi eskatuz: pentsiodun orok 1.080€ kobratuezean, osagarria jaso dezan, gutxieneko horretara

iritxi aldera. Horrekin batera, Babes eta Segurita-te Sozial Sistema Propioa sortzea.

Gaur, inoiz ez bezela, berresten ditugu bi alda-rrikapen horiek eta Legebiltzar berriari exijitzen dio-gu gauza ditzala. Ez dugu onartuko politikoek sol-data ederrak kobratzen dituzten bitartean eta Le-hendakariak bizitza osorako pentsioa ziurtaturikdaukanean, pentsiodun askok hilaren amaieraraezin iritsi egotea edo neguan berogailurik gabe bi-zi behar izatea edo eta azken legealdian egin zu-ten bezela, beharrezkoak dituzten sendagaiak, do-ainik ez ematea.

Madrildik datozkigun mehatxuak direla, EuskoLegebitzarretik zein Gobernutik jasotzen ditugunmespretxuak direla, ez dugu etsiko eta egoera hausalatzen jarraituko dugula jakin bezate.

Pentsiodunok gizarte honen %25 inguru garaeta zahartzaroa duintasunez bizitzeko eskubideosoa dugu.

Gure aldarrikapenak eta Gasteizen aurkeztutako71.724 sinadura kontutan hartzea eta erantzunegokia izan ditzaten exijitzen dugu.

Gure azkeneko urteak duintasunez bizi nahi di-tugu. Horregatik eskandalagarritzat jotzen duguhainbat politikori bost axola zaiela milaka pentsio-dunen egoera eta bitartean dirudunei, gutxienez-ko inpostuak eskatzen ikustea.

Eskubide Sozialen Aldeko EuskalHerriko Pentsiodunen Plataformak

– S.O.S. Pentsioak mehatxupean –

Page 4: Agurraren aurrean - Etakitto · 2016-11-03 · 2016-XI-4 5 Asteburuan ospatuko dabe Galiziako Etxe-kuak VII. Enpanada eta Magosto Jaixa Ur-kizun. Bixar goizetik hasiko dira ekitaldixak,

...eta kitto!danon ahotan2016-XI-4

4

Debabarreneko MinbiziarenAurkako Alkartiak lokala inau-guratu eban aurreko astian Eiba-rren, Ardantza kaleko 11. zenba-kixan, alkarte horretako zein uda-leko eta Eusko Jaurlaritzako or-dezkari ugariren parte-hartzia eu-ki eban ekitaldixan. Egoitza barri-xa zabalduta Eibar eta ingurukoherrixetako gaixueri eta fameli-xeri zerbitzu eta arreta hobiak es-kindu nahi detsez eta, horretara-ko, astelehenetik barixakuraegongo da zabalik, 09:30xetatik13:30xetara, eta telefono zenba-kixa 943202494 da.

asteko

datua269

KirolarenVI. EuskalkongresuaAzaroaren 17 eta 18an,Hernanin eta Donostian kirolmunduko hainbat eragileelkartuko gara kirolareninguruan jardutera, VI.Kongresu honetan“Kirolaren zehar-balioa”izango dugu aztergai.Duela gutxi idazten nuen,harritzen ninduela Donostia2016ko kultur hiri-burutzaren programaninongo kirol ekitaldi, hitzaldi,topaketa… ez izateaprogramatua, (barkaezina,nire ustetan). Ez dugu beharbezala baloratzen.Oraingoan VI. Biltzar berrihonekin, besteak bestekirolaren garrantziagoraipatu nahi dugu. Kirola,jarduera fisikoaren familikidea, bizitzaren arloaskotako partaidea da;hezkuntza prozesuangarrantzitsua, eragileekonomiko uka ezina,gizakiaren osasun fisiko etamentalean faktoreerabakigarria, emozio etasentsazio emaile, gizataldeen identifikaziorakofaktorea, etab.Guzti hau izanda, oraindikere ez dut uste behar duenneurrian baloratua dagoeniketa behar beharrezkoaikusten dugu kirolareninguruan hausnartzea,gizartean duen garrantziazjabetzeko. Hilabete honetan aukeraizango dugu ekarpen txikitxobat egiteko (http://www.kait-kirola.org/vi-congreso-del-deporte-en-euskadi-euskadiko-kirolaren-vi-biltzarra/),gonbidatuak zaudete!

269 LED argi barri ipintzeko biharrian hasi dira aste honetan. 11 kaletan jarriko dittue argi barrixak: T. Anitua (78), Otaola (42), Bidebarrieta(38), Barrena (35), R. Galdos (22), Santaiñes (12),Karmen (11), Barakaldo (11), Barrenengua (9),Calbeton (7) eta Plaza Barria (4). Inbersiñua82.951 eurokua (BEZ barik) izango da.

Lokala zabaldu dau Minbiziaren Kontrako alkartiak

IÑAKI UGARTEBURU

Lokala Ardantza kaleko 11. zenbakixan dago.

PagatxakuakBizkaia aldianOin dala egun batzuk exkursiñuaegin dabe Pagatxa emakumien al-kartekuak eta, bestiak beste,1892xan eraikittako Bilboko udaletxiaeta Juan Maria Aburto alkatia ezagu-tu zittuen. Horrez gain Foru Jauregi-xan egon ziran bisitan eta handik Du-rangora juan ziran, Santa Maria basi-lika, udaletxia eta intereseko bestetoki batzuk ikusteko.

Page 5: Agurraren aurrean - Etakitto · 2016-11-03 · 2016-XI-4 5 Asteburuan ospatuko dabe Galiziako Etxe-kuak VII. Enpanada eta Magosto Jaixa Ur-kizun. Bixar goizetik hasiko dira ekitaldixak,

...eta kitto!danon ahotan

2016-XI-45

Asteburuan ospatuko dabe Galiziako Etxe-kuak VII. Enpanada eta Magosto Jaixa Ur-kizun. Bixar goizetik hasiko dira ekitaldixak,11:00etan Ribeiro ardaua eta enpanada zati-xak saltzeko txosnia zabalduta (egun osuanegongo da zabalik). 13:00ian gonbidatueri ha-rreria egin eta jarraixan hasiko da VII. Enpa-nada Lehiaketia. Eta arratsaldian, 18:00etatik

aurrera segiduko dabe jaixarekin, afaltzeko or-dura arte. Domekan bakarrik goizetik ospatu-ko dabe jaixa: txosna 11:30xetan zabaldukodabe eta, ordu horretan hasi eta 12:30xak ar-te umieri gaztaiñak duan emongo detsez.Egun bixetan As Burgas Galiziako Etxeko OsGalaicos gaita taldiak jaixa girotzen jardungodau bere musikia eta dantzak eskinduta.

Enpanada eta Magosto jaixa Urkizun

autuan

Ohitturiari jarraittuta, Animaeguna pasau eta hurrengobigarren astelehenian(azaruak 14an) ospatuko doguGaztaiñerre gure herrixan.Hori dala eta, AEKeuskaltegixak atzera be"Ondra janak tabernaztaberna" antolatu dau, nahidaben guztiendako. Hitzordua19:00etan ipiñi dabe, Palomatabernan. Handik abiatutakalejira eta afari meriendaegingo dabe, trikitilarixekin.

Gaztaiñerre

Gaur amaittuko da EibarkoII. Akademien Azokan partehartzeko eskaeriak jasotzekoepia eta interesa dakanakPegorara jo biharko dau izenaemoteko. Azokia, barriz,hurrengo asteburuan,azaruaren 12xan eta 13anzabalduko dabe Untzagan,horretarako preparaukodaben karpan.

Akademien Azoka

Bada beste modu batMERKEAGOA

Bada beste modu batMERKEAGOA

GIDARI ESKOLA BERRIAGIDARI ESKOLA BERRIA2 KOBRANTZA BAKARRIK1) – Izen-ematea: 100 € + BEZTeoria ikastaroa, e. learning materiala eta eskukoak,azterketarako tramitazioa, kudeaketa eta aurkezpena(ez dugu matrikulazioa kobratzen)2) – Praktikak: 25 € + BEZ

ZER GEHIAGO ORDAINTZEN DA?Trafikoak 90,30 € kobratzen du bi deialdietarako azterketa-tasengatik

Non dago abantaila?

Pack osoa:izen-ematea + e. learningikastaroa + 5 praktika + BEZ = 216 €

Zer gehiago aurreztu dezakezu?

Bitan baino gehiagotan huts eginez gero, tramitazioa 30 €izango da bakarrik

1944. urtian jaixotakuen jaixa

Aurreko astian, zapatuan alkartuziran erretratuan ikusten dittuzue-nak, aurten 72 urte betetzen dittue-nak, alkarrekin bazkaldu eta eguna jaigiruan emoteko.

Page 6: Agurraren aurrean - Etakitto · 2016-11-03 · 2016-XI-4 5 Asteburuan ospatuko dabe Galiziako Etxe-kuak VII. Enpanada eta Magosto Jaixa Ur-kizun. Bixar goizetik hasiko dira ekitaldixak,

...eta kitto!danon ahotan2016-XI-4

6

Zaborren bilketia zein birzi-klatze sistemak hobetzekoaitzakixarekin, zaborren ta-sa %5'8 igotzia erabagieben Mankomunidadiarenbatzar nagusixak urriaren19xan egindako ezohiko bil-kuran. Aditzera emon dabe-nez, 2017xan txipdun edu-kiontzi grisa ezarriko dabe bir-ziklatu ezin leikiazen hondaki-ñak batzeko eta, horrekin ba-tera, papel/ kartoiaren eta on-tzixen bilketen maiztasuna%40 handittuko dabe: "Gai-kako bilketia hobetzeko etabirziklatze-tasak haunditzekoinbersiño eta zerbitzuak area-gotziak eragin dau tasak igotzeko premiñia izatia. Azken batian 2020rako EuroparBatasunak alor horretarako ezarritako helburuak gainditzia da asmua".

Deban eta Mutrikun aurten hasittakuaren bidetik, datorren urtian Debabarrene-ko gaiñontzeko herrixetan be kontenedore grisak ipintzen juatia aurreikusi dabeeta, zerbitzu horretarako kontenedoriak erostiak bakarrik 700.000 eurotik gorako in-bersiñua eskatuko dau. Hortik aparte beste 145.000 eurotik gora biharko dittueprestakuntzako, sensibilizaziñorako eta erabiltzaillieri arreta eskindu ahal izateko.

Zientzia etaTeknologixia museuanBigarrenez antolatu dabe jardunalditeknologikua Armagintzaren Museuan,Zientzia eta Teknologiaren Astearen hari-ra. Bixarko saiuak pare bat orduko iraupe-na izango dau, 11:00etan hasi eta13:00etara arte eta, parte hartzera anima-tzen diranak robotikan lehen pausuakemoteko aukeria eukiko dabe, horretara-ko Arduino plataformia erabillitta. Antola-tzailliak diñuenez, "Makeblock izenekuabelaunaldi barriko eraikuntza-kit bat da,Arduino erabiltzen ikasteko oso aproposaeta bixarko saiuan hori ezagutu eta pro-batzeko aukeria eukiko dau jendiak. Ho-rrekin batera, Mbot-a eraiki eta progra-matzeko tartia be egongo da". Jardueranparte hartzeko ez da gaixaren inguruanezer jakin bihar, edozeiñek egitteko mo-dukua izango da eta. Gehixen jota 20 la-gun onartuko dittue eta parte-hartzia duanizango da. Izena emoteko, [email protected] helbidera idatzi.

Zaborren tasa %5’8 igoko dabe

Bardintasunaren inguruko taillarraEmakundek “BerdintasunerakoGunea” izeneko topaketia antola-tzen dau urtero eta aurten, “XIII.Berdintasunaren Gunea 2016” dala-kuaren harira, bixar Euskadiko Guz-tion Onerako Ekonomiaren Elkarte-ak (GOE-EBC) hausnarketarako gu-ne bat sortu nahi dau gurian, "partehartzera animatzen diranak gure in-guru sozio-ekonomikuan gizonak etaandrak daken rolari buruz eta hori al-datzeko aukeren gaiñian berba egi-tteko aukeria izan deixen".

Horretarako ordu eta erdi inguru-ko taillarra egingo da, talde txikixanhainbat kontzeptu lantzeko eta, ho-

rrekin batera, galdera honendakoerantzuna billatzen ahalegintzeko:"Kapitalismua andra eta gizonen ar-teko desberdintasuna iraunaraztendaben eredu ekonomikua da?". Tai-llarra Begoña Pecharroman antropo-logo eta Euskadiko GOE-EBC alkar-teko kidiak emongo dau, 11:00etatik13:00etara Txaltxa Zelaixan egongodan autobus ibiltarixan. Bestalde,nahiz eta taillarrian parte ez hartu,autobus horretan guztion onerakoekonomixari eta eredu ekofeminis-tari buruzko informaziñuarekin pane-lak eta bideo batzuk ipiñiko dittue,nahi dabenak ikusteko.

Mankomunidadeko bihargiñak lanian.

BegoñaPecharromanantropologua.

Isasiko espaloia konpontzenIsasi kaletik behera, Untzagaraiño eskumatik ba-jatzeko espaloia konpontzeko biharrak hasi dittueaste honetan. Espaloiari zabalera haundixagua emo-teko lanak 3. eta 39. zenbakixen bittartian egingo di-ra eta, oiñezkuak kalian ibiltzeko toki gehixago izatiazgain, 25 aparkaleku barri sortzeko asmua dake. Uda-lak Excavaciones y Transportes Orsa, S.L. enpresa-kueri emon detse obra hori egitteko arduria: zortziasteko epian amaittu biharko dittue konponketak eta152.778 euro erabilliko dira hórrek pagatzeko.

Page 7: Agurraren aurrean - Etakitto · 2016-11-03 · 2016-XI-4 5 Asteburuan ospatuko dabe Galiziako Etxe-kuak VII. Enpanada eta Magosto Jaixa Ur-kizun. Bixar goizetik hasiko dira ekitaldixak,

...eta kitto!danon ahotan

2016-XI-47

Hasi dira Ongietorri Berbetan-eko billerakUdalaren eta …eta kitto! Euskara Elkartearen eskutikabiatu barri dan Ongietorri Berbetan egitasmuaren harira,aurreko astian aurkezpen-billeria egin zan Portalean eta, ha-

rrera eta alkarbizitzarako programia ezagutzera emotekoegin zan ekitaldixan, bestiak beste, hurrengo billeretara-ko fetxa batzuk lotu zittuela azaldu dabe arduradunak. Ho-rrekin batera, programan parte hartzeko izena emon da-benak ikasturte honetarako ekintzak antolatzeko biharrariekin detse. Hiru talde sortzeko asmua dake Urki, Urkizueta Amañan. Urkizuko taldiak aste honetan egin dau le-hen billeria, eguaztenian eta hillaren 16xan bigarrena egi-ttia aurreikusi dabe. Amañako taldiak, barriz, azaruaren10ian egingo dau, 17:00etan Torrekuako parkian eta Urki-kuak azaruaren 28xan batzeko asmua dake. Egitasmuanparte hartzeko izena emon dabenen artian denetarik da-go: batzuk mailla personalian parte hartzera animau dira,baiña badagoz alkarte diferentietatik (Al Toyor, Lacasiun,Egoaizia, Diapo Lete, Nepal, Proyde Proega, Al Karama…)etorrittako beste batzuk be. Programaren inguruko infor-maziño gehixago nahi dabenak …eta kitto! Euskara El-kartean galdetu leike zuzenian edo, bestela, [email protected] helbidera idatzi.

Aurreko eguenian jasoeban Nerea del CampoAgirre eibartarrak GureBalioak Saria 2016, So-raluzen, Debegesa Gara-pen Agentziak, Soraluze-ko Udalarekin batera etaDanobatGroup enpresa-ren laguntasunarekin an-tolatu eban ekitaldi hun-kigarrixan. Aurtengo sari-duna genero indarkerixa-ren biktima diran andrerilaguntzeko “Mujeres alCuadrado” alkartiarenfundatzaillia da eta, ho-rrekin batera, andra etor-kiñen ahalduntzia lortunahi daben “Empalabra-miento” egitasmuaren

sortzaillia eta arduradunabe bada. Soraluzeko He-rri Antzokixan egin zanekitaldixan 100 lagun bai-ño gehixago alkartu zi-ran. Nerea del Campok,hunkituta, Iker AldazabalSoraluzeko alkatiaren es-kutik jaso eban sarixa,Juan Luis Baroja Colle-ten eskulturia. Ekitaldi-xan Ander Bergara, Ema-kundeko teknikarixa etaGizonduz ekimenarenkoordinatzailliak hitzaldi-xa emon eban eta Sora-luzeko Musika Eskolakohaurren abesbatzak, bes-talde, saiua zabaldu etaagurtu eban.

Banatu dabe Gure Balioak Saria

ENRIQUE HERNANDEZ ROMERO“Sito”

“Gurekin egon ez arren, ez duzugure bihotzetik alde egingo”

2016-X-25ean hil zen

ZURE FAMELIXA

Egitasmuan parte hartzen dabenetako batzuk. Silbia

Nerea del Camposarixa jasotzen.

Page 8: Agurraren aurrean - Etakitto · 2016-11-03 · 2016-XI-4 5 Asteburuan ospatuko dabe Galiziako Etxe-kuak VII. Enpanada eta Magosto Jaixa Ur-kizun. Bixar goizetik hasiko dira ekitaldixak,

- Aurreko hilean aurkeztu zen Euskara-ren Foroa pixka bat aurretik onartutakoEuskararen Plan Estrategikoari lotutasortu da, ezta? Nolako plana da hori?

Udalbatzak aho batez onartu zuen horihamar urterako plana da eta, nolabaitesateko, herritarrek eskatuta, herriareneskaera horri erantzuteko sortu delaesan daiteke, nahiz eta berez abiapuntuaEH Bilduk egindako mozioa izan. Euskal-gintzarako baliabide gehiago erabiltzekoeskaera hor zegoen, baina baliabide ho-riek bitan bereiztu daitezke: batetik, zu-zenean ekonomiari lotutakoak leudekeeta, arlo horretan, udal aurrekontuetan,euskarari eskainitako diru-kopurua igo-tzen joan da. Baina, hortik haratago, pla-nak aurrera egin ahal izateko giza balia-bideak ere behar zirela ikusten genueneta, horregatik, nik hartu dut plana etabere ingurukoak koordinatzeko eta dina-

mizatzeko ardura hori nere gain. Egitendena gainbegiratu, jendea bileretarakodeitu… horrelako kontuak eta beste ba-tzuk egiten ibiliko naiz.- Hasieratik argi laga nahi izan duzue ezdela udalaren plana, herriarena baizik…

Hala da, udalak badauka bere ardura,baina asmoa herritarren partaidetza ahaliketa zabalena izatea litzateke, hori lortunahi dugu. Planaren diseinua kanpoko en-presa bati, Emun-i, egiteko eskatu arren,kontuan izan behar dugu planaren oina-rrian herritar askoren partaidetza dagoela;horretarako Markeskuan bilerak egin zireneta, aurrera begira ere, herritarrek partehartzea oso garrantzitsua izango da. Udal-batzak plana aho batez onartu zuen, bainaorain gure esku dago plan horretan jasotadagoena betetzea. Eta herritarren partai-detza hori sustatzeko asmoz eratu da fo-roa, besteak beste.

- Nola joan zen foroaren aurkezpenera-ko bilera?

Oso ondo. Aurretik partaidetza mahaie-tan egon zirenei gonbidapena bidali zi-tzaien eta, batzuk etortzeko aukerarik ezizan arren, talde polita batu zen Portalean.Eibartik kanpora, beste hainbat tokitan gu-re foroaren parekoak liratekeenak nolaeratu diren azaltzera etorri ziren eta, eurenazalpenak entzuteaz gain, foroak izan be-harko lukeen martxa, talde-dinamika etabeste hainbat kontu zehazteko lanean ha-si ginen eta hurrengo bilera noiz egin erelotu genuen: datorren astean, azaroaren9an bilduko gara bigarrenez.- Ume eta gazteei arreta berezia eskai-ni zaie. Zer dela eta?

Ume eta gazteak arnasgune izatea nahi-ko genuke, pentsatzen dugulako hor da-goela premiarik handiena. Besteak beste,D eredua gazteak guztiz euskalduntzekonahikoa ez dela argi ikusi dugu. Hori bainogehiago beharko dugu benetan euskal-duntzea nahi izanez gero eta, lan horretan,motibazioak zeresan handia dauka zalan-tza barik. Familiek eta, orohar, gizarteakdenen konpromisoa eta ilusioa beharrez-koak direla argi izan behar dute.

...eta kitto!elkarrizketa2016-XI-4

8

Urriaren 18an aurkeztu zuten Euskararen Foroa, Portalean. AurkezpeneanEuskara batzordeburu eta batzordekideak, Euskara teknikaria, planaren dinamizatzailea eta herriko erakunde eta elkarte askotako ordezkariak batu ziren eta, besteak beste, Udalbatzak aho batez berriki onartu duen “Eibarko Hiria. Euskararen Plan Estrategikoa 2016-2025” izenekoari buruzko azalpenak jaso zituzten eta, hau guztia koordinatzeko ardura duenIdoia Argoitiak aurreratu digunez, Euskararen Foroaren bigarren bileradatorren astean izango da.

IDOIA ARGOITIA (EUSKARA PLANAREN KOORDINATZAILEA):

“Benetan euskalduntzeko denon konpromisoa eta ilusioa behar dira”

Euskara Batzordeaosatzen duten ordezkariek ardurabikoitza dutela azalduzuten plana aurkeztekoekitaldian: batetik, ordezkari politiko izateagatik dagokienaeta, horrekin batera,beste edozein herritarmodura ere kontuhonetan zer esan eta egin badutelako.

Page 9: Agurraren aurrean - Etakitto · 2016-11-03 · 2016-XI-4 5 Asteburuan ospatuko dabe Galiziako Etxe-kuak VII. Enpanada eta Magosto Jaixa Ur-kizun. Bixar goizetik hasiko dira ekitaldixak,

...eta kitto!erreportajea

2016-XI-49

Eusko Jaurlaritzak beraketa ikerlanaz arduratu denSIIS-ek emandako irizpi-

deei jarraituta jardun dute uda-leko ordezkariek zein bolunta-rioek: "Nepaldarren elkartetik,Senegaldarren elkartetik, Kale-ratzeak Stop plataformatik, Ego-aiziatik, ikasleak… 22 boluntarioibili dira azterketa egiten lagun-tzen eta benetan eskertu nahidiegu musutruk egin duten aha-legina". Aurreko astean, eguaz-tenetik eguenera bitartekogauean herriko kaleetan ibili zi-ren boluntarioak, taldeka, kale-an lo egiten jenderik zegoen alaez begiratzen eta, norbait aurki-tuz gero, galdetegi bati erantzu-teko eskatzen. Erantzundakogaldetegi horietako datuek osa-tuko dute, hain zuzen ere, azkenemaitza eta ondorioak laburbil-tzen dituen azterlanaren oina-

rria. Horretan jardun zutenekazaldutakoaren arabera, Eiba-rren lau lagun aurkitu zituztenkalean lotan, andrazko bat etahiru gizonezko eta, eurenganajo zutenean boluntarioek arazo-rik ez zutela izan eta galdetegieierantzuteko prest egon zirelaadierazi dute.

Agerraldian parte hartu zutenboluntario biek, berriz, oso pozikzeudela azaldu zuten, "horrelakoazterketa batean parte hartzekoaukera eman digutelako. Aurre-rantzean ere boluntario modurajarduteko eta ahal dugun neu-rrian laguntzeko prest gaude".Euren moduko etorkinak kaleanlo egitera derrigortuta ikus deza-ketela pentsatzen dute, zuze-nean horrelako egoerarik ez bizi-tzeko zortea izan arren: "Gurekulturan oso barneratuta dauka-gu kalean gure herritarren bat

aurkituz gero, nora joan ez badugure etxeko ateak zabaltzea,inor kalean ez lagatzen ahalegin-tzen gara". Agurtu baino lehenDauodak bereziki pozik dagoelaazpimarratu nahi izan zuen, "niretaldeak ez zuelako inor aurkitukalean lo egiten, horrek poztunau gehien".

285 lagun kalean lotanUrriaren 26tik 27rako gaueko

22:00etatik 02:00etara egin zenzenbaketa, era koordinatuanEAEko 24 udalerrietako kalee-tan: Gasteiz, Donostia, Bilbo (hi-riburu hauetan urte batzuk dara-matzate zenbaketa hauek egi-ten); Barakaldo, Getxo, Irun,Laudio, Santurtzi, Sestao etaPortugalete (2014ko zenbake-tan jada hartu zuten parte); etaDurango, Eibar, Erandio, Erren-teria, Güeñes, Hernani, Iurreta,Legazpi, Leioa, Pasaia, Tolosa,Urduña, Zalla eta Zarautz. Zen-baketa honetan, orotara, 1.022boluntario ibili dira lanean eta az-terlanak gaueko zenbaketa ho-

rretako emaitzak baino ez dituaipatzen. Horren arabera, Eus-kadin bizitegi bazterketa larrikoegoera bizi duten 285 pertso-nek kalean egiten dute lo.

Euskal erakundeek aurtengoudan sinatutako bizitegi-bazter-keta larriaren fenomenoaren az-terketan eta analisian sakontze-ko elkarlan-protokoloaren ondo-rioz, zenbaketa biztanleria osoa-ren % 65a barne hartzen dutenEAEko 24 udalerritan egin da.Protokolo horretan finkatutako-aren arabera, aurten –eta bi ur-tetik behin aurrerantzean– zen-baketak egingo da, eta 2017aneta ondorengo urte bakoitietanemaitzen txosten bat osatukoda. Ondoren, txosten hori bizi-tegi-bazterketari buruzko jardu-naldi monografikoen esparruanaurkeztuko da.

Diotenez, planeta osoan haz-ten ari den bizitegi-bazterketaedo homeless fenomenoa Eus-kadin ere gertatzen da. EAEkoudalerri nagusienetako hama-rretan Eusko Jaurlaritzak2014an sustatutako gauekozenbaketaren arabera, 323 la-gunek kalean eta 1.513 laguneketxerik gabeko pertsonei eskai-nitako bizitegi-baliabide publiko-ren batean egiten zuten lo. Zen-batutako pertsona guztien arte-an, 297 Araban aurkitu zituzten(%16,2), 904 Bizkaian (%49) eta635 Gipuzkoan (%34,6).

egiten dutenei buruzkodatuak bildu dituzte

KALEAN LO

Aurreko barixakuan aurkeztu zuten udaletxean etxerik gabe daudenherritarren inguruan berriki egin duten azterketa Idoya SarasketaGizartekintza zinegotziak, Jaione Azkue Gizartekintza teknikariak,Ione Morras Inmigrazio teknikariak eta azterketa egiten ibili direnboluntarioetako bik, Diakite Abdoulayek eta Dauoda Thiamek.Prentsaurrekoan azaldu zutenez, "Eusko Jaurlaritzak, 2013. urteazgeroztik, gizarteak baztertuta lagatzeko arriskuan daudeneninguruko ikerketak egin ditu eta aurten, lehenengoz, Eibarrek erehartu du parte. Izan ere, orain arte batez ere hiriburu eta hirihandienetako datuak jasotzen ibili dira, baina zenbat eta hirigehiagok parte hartu orduan eta emaitza adierazgarriagoak lortukodituztela eta, uztailean gonbidapena jaso genuenean parte hartzeraanimatu ginen". Eibarren bezala, 24 herritan ibili dira datuak batzeneta, horri esker, “azterketako emaitzek EAE-ko populazioaren %65inguru ordezkatuko dute".

Gure herrian lehenaldiz egin da horrelako zenbaketa eta,azterlana egiteko,boluntario talde anitza elkartzea lortu dute.

Aurreko astean eman zuten egindakoaren berri udaletxean egindakoprentsaurrekoan.

Page 10: Agurraren aurrean - Etakitto · 2016-11-03 · 2016-XI-4 5 Asteburuan ospatuko dabe Galiziako Etxe-kuak VII. Enpanada eta Magosto Jaixa Ur-kizun. Bixar goizetik hasiko dira ekitaldixak,

KITTO10

Ane eibartarra da eta Mogel Isasin ikasi zuen. Iker arrasatearra da, baina 4 urte daramatza Eibarrenbizitzen. 17 urteko bi gazteek sukaldaritza ikasten dihardute Azitainen dagoen Oinarrizko LanbideHeziketako Udal Institutoan. Zentru honetan eskaintzen diren sukaldaritza eta arotzeria irakaskuntzakEusko Jaurlaritzaren hezkuntza-sistemako lanbide-heziketaren barruan daude, eta arrazoidesberdinengatik eskola porrota izan duten 15-16 urtetik gorako gazteei zuzenduta dago. Hemenatera daitekeen tituloak gero erdi-mailako heziketa-zikloetan sartzeko aukera ematen du.

”Klasera pozik eta ikasteko gogoarekin etortzen gara”

Ane Areitioaurtena eta Iker Salas (sukaldaritza ikasleak)

- Sukaldaritzako lehenengo mailan16 ikasle inguru zaudete eta iabeste horrenbeste bigarrenean.Zer ikasten duzue?

Sukaldean danetik apurtxo batikasten ari gara: gozogintzan era as-kotako tarta eta gailetak, pizzak, tor-tillak, okela... Goizean 8etan hastengara eta 14:30ean irtetzen gara.12:00ak arte sukaldean egoten ga-ra eta hurrengo bi orduetan klasenormalak jasotzen ditugu: lengua,mate, gizarte, ingelesa... Sukaldeanzerotik hasi gara, ezer jakin barik.Hasieran janaria ebakitzeko modudesberdinak erakutsi dizkigute (ju-liana, brunoise...) Sukaldeko makinaeta tresna guztiak nola erabili behardiren ere erakusten digute. Asteanbi egunetan barra zabaldu egitendugu eta guk sukaldatutako janariaksaltzen dizkiegu zentruko besteikasleei. Sukaldaritzako bigarrenikasturtean janari landuagoak egitenikasten da eta hemendik kanpo ka-teringak prestatu eta zerbitzatu egi-ten ditugu.- DBHko 4. mailan zeundetela era-baki zenuten hona etortzea. Pozikzaudete aukeratutako bidearekin?

Hemen oso gustora gaude, esandaiteke gure lekua aurkitu dugula.

Lehen, gure ikastetxeetan ez geun-den bat ere gustura, ez zitzaigungustatzen egiten genuena, bainahau desbedina da, eta etxera osopozik bueltatzen gara. Batez ere al-de praktikoa gustatzen zaigu, sukal-dean lapiko artean egotean oso on-do sentitzen gara. Hemendik irte-tzean, dena gainditzen badugu etatituloa lortzen badugu, kirol gradubat egitea gustatuko litzaiguke, etahori ezin bada sukaldearekin jarrai-tuko genuke. Hemen ikasten dugu-na baliogarria izango zaigu ostalari-tzan lan egiteko.- Lagun berriak egin dituzue he-men? Nolako giroa daukazue?

(Iker): Nik ez nuen inor ezagutzen,orain dela gutxira arte Arrasatenikasten jardun dudalako. Hona etor-tzea gomendatu zidaten. Hasieranlotsa ematen zidan, baina orain, jen-dea ezagutu dudanean, oso gusto-ra nago.(Ane): Nik batzuk lehendik ezagu-tzen nituen. Eibarren denok elkarezagutzen dugu. Nire anaia ere he-men egon zen ikasten. Ondo pasa-tzen dugu eta ikasi egiten dugu...beraz primeran! Klasera pozik etailusioarekin etortzen naizen lehe-nengo aldia da.

GAUR (19.00-21.00) BIHAR (13.00-14.00)K A L E A N E R O S T E K O A U K E R A

GABONETAKO OTARRA

1eOraingoan Elc iegon (Errioxan) Marques de Riscalekduen hotelean (Luxury Collection Hotel, 5 izar) g a u apasa t zeko t xar t e l a (spa + vinoteca + gosaria barne)

2.000 €ko

SALMENTA LEKUAK:

El Corte Ingles / Echetto prentsa

Arriola prentsa / Correos / Isasi

okindegia / Mujika harategia /

Maria Ospitxal / Otegui / Bolintxo

Page 11: Agurraren aurrean - Etakitto · 2016-11-03 · 2016-XI-4 5 Asteburuan ospatuko dabe Galiziako Etxe-kuak VII. Enpanada eta Magosto Jaixa Ur-kizun. Bixar goizetik hasiko dira ekitaldixak,

11KITTO

Azken bi urteetan Gaz-teak antolatu dituenekimenen artean arra-kastatsuenetakoa izanda Gaztea Dantzanlehiaketa eta, hori ja-kinda, aurten ere urte-roko hitzordu erakarga-rriari eutsi diote antolatzaileek. Urriaren10etik martxan da lehiaketaren hirugarrenedizioa eta, parte hartu nahi izanez gero,azaroaren 10era arteko epea daukazue,koreografiak jasotzeko azken eguna horiizango da eta. Antolatzaileen berbetan,"azpimarratzekoa da ez ditugula dantzariprofesionalak bilatzen, gerria lotsarik gabemugitzen duten eta ongi pasatzeko gogoaduten gazteak baizik". Lehiaketarako bide-oak aipatutako egunera arte jasoko dituz-te eta, behin denbora-tarte hori amaituta,bozketa-faseari ekingo diote. Epaimahaibatek, jasotako lan guztien artean 20 bi-deo aukeratuko ditu eta, ondoren, aukera-tutako bideo horien artean bozketa egin-go da www.eitb.com/eu/gaztea atarian.Entzulearen Sariaren botoak web horrenbitartez jasoko dituzte, azaroaren 16tik

22ra bitartean. Beraz, sei egunez koreo-grafia gustokoenen aldeko botoak emate-ko aukera izango da. Irabazlea, berriz, aza-roaren 23an jakinaraziko dute, Gaztea irra-tiko "Dida" saioan.

Taldeka zein bakarkaEdozein bakarlarik, taldek edo koadrilak

hartu ahal izango du parte lehiaketan: ikas-le taldeek, kirol taldeek, koadrilek, kulturtaldeek... Bakarkako lanak ere onartuko di-ra. Parte hartzeko talde edo bakarlari ba-koitzak nahi adina bideo lan aurkeztu ahalizango ditu, baina bakoitzak gutxienez 30segunduko dantza koreografia bat izan be-harko du. Hortik aurrera nahi adina luza-tzeko aukera dago. Eta, horretarako, edo-zein abesti erabili ahal izango da. Antola-tzaileek diotenez, "bideo lana bera baino

gehiago dantzaren zailtasuna, originaltasu-na, ikusgarritasuna… izango dira kontuan".Lanak bidaltzeko, bestalde, bideoa internetbidez igo beharko da Gaztearen webgune-an sartuta. Dena dela, Gaztea Dantzanlehiaketan parte hartu ahal izateko baldin-tzak eta bestelako guztiak interneten, ai-patutako atarian kontsultatu daitezke.

4.000 euro saritanGuztira, 4.000 euro inguru banatuko di-

tuzte saritan: alde batetik, Entzulearen Sa-ria eskuratzen duenak 1.000 euro jasokoditu; bigarren sailkatuak, 500 euro; eta hi-rugarrenak, 300 euro. Bestetik, Epaima-haiaren Sariak 1.000 euro emango dizkiotaldean egindako dantzaldi onenari; 500euro bikote edo bakarlari hoberenari, etabeste 500 euro bideo onenari.

Aste honetan izan diren Domu Santu eguna eta Ga-ba Beltza ospatzeko aitzakiarekin, aurreko astebu-ruan maskara beldurgarriak egiten ibili ziren Indiano-kua gaztelekuan, barixakuan hasi eta domekara arte.Gazteetako batzuk beraien aurpegira egokitutako mas-kara egin zuten, horretarako igeltsu-bendak erabilitaeta, behin maskara gogortuta, bakoitzak bere gustoramargotu zuen. Eta, horrez gain, domekan susto etasusto artean beldurrezko filma ikusi zuten.

GABA BELTZAgaztelekuan prestatzen

Martxan da GAZTEA DANTZAN lehiaketa

PELLO ZABALA BERASTEGUI5. urteurrena: 2011-XI-8

PeitoBeti gure bihotzean

ZURE FAMILIA

Page 12: Agurraren aurrean - Etakitto · 2016-11-03 · 2016-XI-4 5 Asteburuan ospatuko dabe Galiziako Etxe-kuak VII. Enpanada eta Magosto Jaixa Ur-kizun. Bixar goizetik hasiko dira ekitaldixak,

...eta kitto!erreportajea2016-XI-4

12

Ganbera-kontzertua har-tuko du Coliseoak aza-roaren 13an. “Harituz”

hari-laukoteak, Isabel Laspiurpiano-jotzaileak, Marisol Arri-llaga soinujoleak eta Pablo Zu-biaurre perkusionistak, EibarkoUsartza Txistulari Bandarekinbatera jardungo dute, ElenaPerezek zuzenduko duen ema-naldian. Hamar piezak osatuta-ko egitaraua eskainiko dute:"Agurraz jolasean" (Txistu etaPiano), "Atta eta ama" (Txistueta Piano), "Atabalariak" (Txis-tu taldea), "Ansola anaiak"(Txistu taldea), "Badinerie"(Txistu eta Piano), "Txorinoa

nora hoa" (Txistu eta Piano),"Hala ere" (Txistu, Silbote etaSoinua), "Ume eder bat" (Txis-tu eta Piano), "Impromptu y ca-pricho" (Txistu eta Hari lauko-tea) eta "Mongono (Izotza)"(Txistu eta Hari laukotea).

Debabarreneko OrkestraSinfonikoa

Debabarreneko OrkestraSinfonikoaren emanaldia, be-rriz, azaroaren 18an izango da.Jose Miguel Laskurain orkes-traren sortzaile eta zuzendaria-ren berbetan, "Santa Zezilia,musikarien zaindariaren ome-nezko kontzertua izango da.

Baina, berezitasun hori izateazgain, beste berritasun batzukere izango dira". Hasteko,emanaldia DebabarrenekoAbesbatzaren aurkezpena egi-teko aprobetxatuko dutela au-rreratu dute. Beraz, gure es-kualdeko musikariek osatuta-ko talde biak, abesbatza eta or-kestra batera ikusteko aukeraizango da lehenengoz. Aurre-ratu digutenez, "egitarau apro-posa prestatzen dihardugu, ilu-sio handiz".

Kontzertuko beste atal bate-an haurrak izango dira prota-gonistak: "Oporren aurretik Ei-barko Musika Eskolarekin ha-rremanetan ipini ginen, esko-lako ikasleak orkestrarekin ba-tera jotzeko gonbidapena egi-teko eta erantzuna paregabeaizan da. Ikasle ugarik eman du-te izena eta, beraz, ikasle askoizango dira oholtzan, instru-mentu ezberdin ugarirekin. Or-kestraren helburu nagusiene-tako bat partaide gehiago iza-tea denez, ikasle horiei gure la-guntza eta berotasunik han-diena eman nahi diegu, anima-tzeko. Aurrera begira egitasmohau bailarako beste musika es-koletara zabaltzea da asmoa".

"Forjarien Kanta" musikalaEta aurtengo Musikaldiari

urrezko amaiera emateko, aza-roaren 20an "Forjarien kanta"Musikalaren estreinaldia hartu-ko du Coliseo antzokiak. Eibar-ko Koru Gaztearen eta EibarkoMusika Bandaren eskutik egin-go den ikuskizunaren emanal-di bi eskainiko dituzte, 11:30-ean lehena eta 13:00etan biga-rrena. Ikuskizun musikala Eiba-rren, 80. hamarkadan girotutasortu dute: "Hiriko enpresa batixteko arriskuan dago, luxuzkoetxebizitzak izango ditueneraikin handi bat eraiki nahidutelako. Langabeziaren me-hatxuaren aurrean, langileekenpresaren errentagarritasunaaldarrikatu eta irtenbide bataurkitzen ahaleginduko dira.Langileek eurek firmaren ja-betza eskuratzeko behar du-ten dirua biltzeko, musikal batoholtza gainera ekartzea balia-garria izan daitekeela pentsa-tu eta horretara ipiniko dira".Sortzaileek diotenez, "eibarta-rren izpiritua islatzen duenmusikala izango da eta, beste-ak beste, ikuskizun musikalezagunetatik hartutako abes-tiak berreskuratuko ditugu".

Azaroa inoiz baino dator

- Azaroak 13 (domeka), 12:30, ColiseoaGanbera-kontzertua. “Harituz” hari-laukotea,Isabel Laspiur piano-jotzailea, Marisol Arrillaga soinujolea,Pablo Zubiaurre perkusionista, Eibarko Usartza TxistulariBanda. Zuzendaria: Elena Pérez. (3 €)

- Azaroak 18 (barixakua), 20:30, ColiseoaDebabarreneko Orkestra Sinfonikoa. (10 €)

- Azaroak 20 (domeka), 11:30 eta 13:00, Coliseoa"Forjarien kanta" Musikala, Eibarko MusikaBanda eta Eibarko Koru Gaztearen eskutik. (5 €)

musikalagoa

Egitaraua

Aste honetan, eguaztenean hasi zen XXIV. Musikaldia - 48. Tolosako Abesbatza Lehiaketa gurean. Egitarauko lehenbi emanaldiak aurten Tolosan lehiatuko diren bi abesbatzekeskaini zituzten: Taipei Youth Choir, Taiwanetik etorritakoganbera abesbatzak eskaini zuen lehen kontzertua, Coliseoantzokian eta bigarrena, berriz, atzo eman zuen DiscantusVocal Ensemble (Budapest, Hungaria) taldeak. Hala ere, datozen egunetan ere izango dugu musikarekin gozatzekoaukerarik, egitarauan beste hiru ikuskizun jasota daude eta. Goian, Discantus.

Behean, Taipei Youth Choir.

Page 13: Agurraren aurrean - Etakitto · 2016-11-03 · 2016-XI-4 5 Asteburuan ospatuko dabe Galiziako Etxe-kuak VII. Enpanada eta Magosto Jaixa Ur-kizun. Bixar goizetik hasiko dira ekitaldixak,

...eta kitto!geure gaia

2016-XI-413

Juaten garen hilleta gehixenak taber-nan ardo batzuk edaten amaitzen di-ttugu. Sasoi batian afarixak emoten

ziran. Aspaldixan ikusi bako familiartekue-kin alkartzen gara eta une horretako ten-tsiño emozionala jaitsi egitten da. Oraiinmende bat umiak hildakuen etxietara igo-tzen ziran hillotzak ikustera; gaur hildakoakezkutatu egitten dira. Eta erromatarren sa-soian, familixa oneko kidiak erraustu egi-tten zittuen eta behe maillakuak, barriz,lurperatu. Denbora kontua da, eta harekekartzen deskun aldaketiena.

Beilategixak be 80ko hamarkadan hasiziran ugaltzen eta horrek aldatu egin ze-ban heriotzaren ondorengo uniak bizitze-ko modua. Lehen, etxian zaintzen zan hil-dakua, edo ospittalian. Oin “ahalik eta ero-

suen” igarotzen laguntzeko zerbitzuosuak, “integralak” deittutakuak, eskain-tzen dittue hilleta zerbitzuak.

Pertsona bat hiltzen danian, heriotzarenbarri emon bihar da erregistro zibillean,jaiotzen danian bezala. Horretarako, medi-kuaren agirixa ezinbestekua izaten da;hain zuzen be, hori da heriotza adieraztendaben agiri ofiziala. Lehelengo 24 ordue-tan egin bihar da eta hori barik eziñezkuada gorpua lurperatzia edo erraustia. Nor-malian, hilleta zerbitzuak arduratzen dira,famelixaren ordezkari lana egiñaz, gestiñolan horretaz, baiña senidiak be egin leikez.Lurperatzeko edo errausteko, gitxienez 24ordu eta gehixenez 48 bihar dira. 72 ordu-ra bitarttian tratamendu berezixa emotenjako gorputzari. Hortik aurrera gantzutu

egitten da, egoki manten-tzeko. Eta beste herrialdebatetik ekarri bihar bada,hegazkiñez esaterako, bal-tsamatu egin biharko da.

Hiltzia doakua da, baiñasenideeri gastu batzuk era-gitten detsez. Horregaittik,nahiko zabalduta dago hille-ta asegurua kontratatzia.Hilkutxak homologatuakegon bihar dabe: hermeti-kuak, egurrezkuak edo ho-rren deribatuenak, eta gi-txieneko lodiera dakenakizan bihar dira. Araudiak ez

badau be askora bihartzen, erretzerakuanahalik eta gas gitxien sortuko dittuen ku-txak diseiñatzen dittue. Horma hobi batenbatezbesteko preziua 400 euro da. Hilda-kuaren famelixak panteoia izan ezkero, ho-biratze tasak baiño ez dira ordaintzen, 70-100 euro inguru. Gorpuak ordu bi bihar di-ttu labian errausteko eta 800-1.000 graduzentigradoko tenperatura hartzen dau.Amaieran, errautsez aparte, hezur leho-rren zatitxuak bakarrik geratzen dira, etahoriek prozesatu egitten dira hondar alientamaiñua hartu arte. Kutxak kobrezkuak,egurrezkuak, alabastro edo harzurizkuak...merkienak be nahikua izaten dira. Preziua45 eurotik (metalezkuak) 600eraiño (bron-tze trinkokuak) juan daiteke.

Erraustu ondoren geratzen diran honda-rrak famelixak jaso ohi dittu eta bere eskugelditzen da hárekin zer egin. Batzueketxian gordetzen ditue, baiña nornalenazabaltzia izaten da: mendixan, itsasuan...Dana dela, hillerrixetan gero eta gehixagoari dira zabaltzen kolunbarixuak edo urna-tegixak, errautsak jasotzeko hobiak. Badi-ra aukera bitxiaguak be: argazkixen mar-kuen tankerako kutxetan gordetzen dittuebatzuk, eta lorategixetan jartzeko errautspiramidiak be izaten dira.

Bere gorputzarekin zer egin nahi dabennorberak erabagi leike hil aurretik, eta tes-tamentuan adierazi, baiña ez da ohikuena.Senidiek erabagitzen dabe eta, famelixarikez daguanian, hobiratu egitten da.

Azken bidaia

“Triste eta bakarrik zaudenean eta lagunik ez duzunean, gogoratuheriotza ez dela amaiera” esaneban Bob Dylan Literatura NobelSari barrixak 1988. urte aldera, bere sasoi kristauan idatzittakoDeath is Not The End kantuan. Bizitza fisikuaren amaieria dakarheriotzak, baiña horrek ez dau pertsonaren desagertzia ekartzen.“Abierta estoy siempre al mortalporque la hora de su muerte es incierta” diño, bestalde, Eibarkokanposantuko kapillarenaurrealdian idatzittakuak.Eta juan zan astian zabaldutako Ad resurgendum cum Christoizeneko adierazpenak esaten dauezin dala errautsekin nahi danaegin, ez behintzat katolikua bazaraeta elizaren esanak bete nahi badituzu.

Domu Santu Guztien egunian lorak nagusitzen dira oindiokan.

Vincent West

Page 14: Agurraren aurrean - Etakitto · 2016-11-03 · 2016-XI-4 5 Asteburuan ospatuko dabe Galiziako Etxe-kuak VII. Enpanada eta Magosto Jaixa Ur-kizun. Bixar goizetik hasiko dira ekitaldixak,

...eta kitto!geure gaia2016-XI-4

14

Errausketak gorakaErraustuak izan nahi dabenen kopurua

gountza doia etenbarik. Ez da kultura al-daketa bakarrik, ekonomixak be zerikusi-xa izan leike: gorpuak errausteko eskain-tzen dittuen preziuak oso modu onekuakdira. Lurperatzia baiño zeozer merkiaguaizan leike, hillobixaren hamar urteko alo-kairua, hillarrixak eta bestek asko igotzendabelako preziua. Famelixa asko dira gaurerraustu eta errautsak hillobietan sartzenhasi diranak. 3.500 eurotan hilkutxa, tana-torixoko beila, garraiua, eskelak eta hillo-biratzea sartzen dira.

Lurperatziaren ordez erraustia aukera-tuta, zeozer aurrezteko aukeria badago,horrelakuetan kajarik sinpliena aukeratueta lore-kororik be sartzen ez dalako. Bai-ña aldia pentsau leikiena baiño txikixaguada. Funerarixak eskindu leikezan zerbi-tzuen barruan hainbat gauza dagoz: eske-lia, lorak (koroa), kutxa, tanatorixoa, lurpe-ratzia, erraustia, hauts kutxa, oroigarrixak,dokumentaziñuaren tramitaziñua, hil ka-pera (etxian), zetazko abitua, gorpua aton-tzia, siñadura mahaixa, horma eskelak,medikuaren ziurtagirixa, gorpua batzia(modu naturalian hil bada)... Baiña, oroko-rrian hartuta, oiñarrizko gastua hiru atale-tan banatu leike: hilkutxa (%33 gitxi go-rabehera), tanatorixoko gelaren alokairua(%17) eta eskelia periodikuan (%14). Fu-nerarixak eskindutako zerbitzuen artian,kremaziñuan egoteko aukeria be badago:“Badira prozesu guztia jarraitzen dabenakaldameneko gelatik”. Eta badagoz musi-karekin lagundutako agurrak be, “10-15miñutu irauten dabe”. Estaduko herritta-rren erdixak baiño gehixagok heriotzaaseguru-poliza bat daka; Europan, bestal-de, %20xaren inguruan dabil. Gure gi-zartia, dana dala, “katolikua” izaten ja-rraitzen dau famelixakuak agurtzerakuanbehintzat, “berdin detsa bat praktikantiaizan ala ez”.

Azken urtian Gipuzkoan 3.650 erraus-

keta egin ziran eta 2.950 ehorzketa. Hauda, %56k kremaziñuaren alde egin zeban.

Vatikanuaren “toketxua”Seguraski ez zan kasualidadia izango au-

rreko astia aprobetxatzia Vatikanoko Fe-dearen Doktriñarako Kongregaziñuak hil-dakuen errautsak ezin dirala aireratu etaezta etxian gorde be esateko. Ez dau gor-puen errausketia debekatzen, oso gogokoez badaka be. Baiña errautsak leku sakra-tu batian gorde bihar dirala diño. Zergai-ttik? Horrek errautseri tratu txarrak emo-teko arriskua dakarrelako. Hil aurretik mo-du nabarmenian errautsak baso batian za-baldu nahi dittuala adierazten dabenak ezdau hilleta elizkizunik izango: hori izangodu zigor nagusixa. Onartzen dau, halandabe, kolunbarixuetan gordetzia. Kristau tra-diziñuari jarraittuta, Elixiak gorputzak kan-posantuetan gordetzia gomendatzen dau,holan famelixak euren hildakuak ahaztekoarriskua saihesteko. Beste kontu bat bebadago: nitxuetako %70k ez dabela eurenkontzesiñua barritzen lehelengo hamar ur-tiak pasatzerakuan. Nitxo asko hustutzendira urtero, gorpuzkiñak erre eta hautson-tzi baten amaitzeko. Badira aluminiozko

estutxe elegantiak egitten dittuen enpre-sak. Hórrek errautsok gorde eta, zuresmartphonea estutxe gaiñetik pasatutahildakuaren argazkixak eta bideuak ikusizeinkez.

Eibarko hillerrixa barritzenUrki eta Armagin kalien artian herrixan

dakagun kanposantuak 23 metro eta erdi-ko desnibela dauka eta iaz, esaterako,egon zan proposamen bat berau Altami-rako terrenuetara eraman eta gaur egungohillerrixa aisialdi gune egittekua. Hillerri as-ko herrittik kanpo badagoz be, Eibarko ka-suan bizirik gagozenak eta hildakuak alka-rrekin bizi garela esan leike, kanposantuaherri barruan dagualako. Ikastetxiak, fron-toiak, Bar Nuevoren atzeko aldiak... kan-posantua inguratzen dabe eta giro berezi-xa eskintzen.

Bertan egitten dau biharra Oier Caste-losek. Bera da arduradun nagusixa: “Laugara hamen biharrian: bi egun osoz etabeste bi jornada erdiz”, diñosku. Urtebetedaroia karguan, zazpi badaroiaz be kanpo-santuan.

Gaur egun 4.648 nitxo dagoz gorputze-kin eta 2.188 hutsik. Castelosek diñua-nez, “badakagu beste batzuk hustutzeko,jendiaren erantzunaren zain dagozenak”.Behin epia amaittuta, hildakuaren fameli-xakueri abisua pasatzen detselako eurakerabagitzeko gorpuzkiñekin zer egin. 185panteoi dakaz kanposantuak, 106 lur-ja-bego eta 518 nitxo errautsekin.

Egun osuan konserje lanak egittiaz gain(“jendia gozo hartzia gure zeregiñetakohaundixenetakua da”, diñosku), instalazi-ñuak prestatziari ekiten detse, beti be ur-gentziazko kasuekin hasitta (“jendiareneskaerei erreparatzen detsegu batez be”),eta nitxuak hustu eta kremaziñuekin ja-

FuneuskadikOtaola

etorbideko 27 zenbakixan

dakan tanatorixua

2012xan inaugurau zan.

Goizeko09:00etatik

gabeko 21:00akarteko

ordutegixa daka.

Toki askotan ez bezala, Eibarko kanposantuaherri erdixan dago. Maialen

Page 15: Agurraren aurrean - Etakitto · 2016-11-03 · 2016-XI-4 5 Asteburuan ospatuko dabe Galiziako Etxe-kuak VII. Enpanada eta Magosto Jaixa Ur-kizun. Bixar goizetik hasiko dira ekitaldixak,

...eta kitto!geure gaia

2016-XI-415

EIBARREN BERRIRO

azaroak 12ZAPATUA16.30 eta19.00

AZKEN SARRERAK SALGAI (8 euro)

azaroak 13DOMEKA16.00 eta18.30

“Tipi-Tapa, Korrika”LAN BERRIAREKIN

EL TIO PALANCAS (JUAN GISASOLA)DENETIK (URKIZU)

eta GOZOKI(BIDEBARRIETA eta

SOSTOATARREN)

rraitzen dabe. Instalaziñuetako manteni-mendua, bedarra ebakitzia eta garbiketalanak betetzen dabe egun osoko “plana”.

Aurten 400 gorputz etara dittue nitxueta-tik honezkero, beste 70 eskaera dittue, 60gorputz lurperatu dittue eta erraustutako 40pasatu dittue nitxo txikixetara. Erraustuta-kuendako nitxuen beste bloke bar ipintze-kotan dagoz: “Prefabrikatuta heltzen jakuzeta badogu horren biharra”. Profesionalkilan egittiari garrantzi haundixa emoten de-tsa Oierrek, “hona datorrenak gozo ez da-bela pasatzen badakigulako”. Batez be,emakumiak dira bisitarixak, “edadekuak gai-ñera”. Berak diñoskunez, “badira 20-25 batlagun astero pasatzen diranak hamendik”.

Badaki kanposantua zaharkittuta geratudala eta hamendik gitxira hasiko diran lanenbarri emoten desku: “Badago proiektuaabenduan edo urtarrillian hainbat sarbide ba-rrizteko, batez be goiko pasilluaren zoluabardintzeko. Honezkero, bi bloke barrittu di-

ra eta margotu”. Anekdotak be bizi izan di-ttu, jakiña: “Ijituak errespetu haundixa detseeuren famelixakueri eta gitarraz lagundutaegin izan dittue ekitaldixak, izan da ikurriñahilkutxan sartzeko eskatu deskuna, emaku-me batek Dire Strait-en abesti bat ipiñi zes-

kun famelixakua agur-tzeko...”. Panteoiekinizaten dittue arazo na-gusixenak, “han gor-pua sartzeko apaltsuaketa kajekin bat ez da-tozen bazterrak izatendiralako”. Eta baitta hil-dakua pisu haundikuabada: “140 kilokua to-katu ezkero, eta goikonitxuan sartu bihar... ezda erraza”. Eta hilda-kuen gorpuak ezin dirabost urtetan ukitu.

Panteoi zaharrenetarikua eta haundixeneta-rikua “Mandiola famelixarena da”. Gorputzahamar urterako gordetziak 271’66 euro kos-tatzen da, errautsak epe horretarako 135,83eta lurperatziak panteoietan eta lurrian217’12 euro.

Haraiñegun urtero azaruaren 2xan egittendan mezia egin zan kanposantuko kapillaneta iñoiz baiño jende gehixago egon zan:“Iaz 150 aulki jarri bagenittuen, aurten 200ekarri genduazen eta jendia hor atzian beegon da, zutik”. Oin neguko ordutegixa ipi-ñi dabe martxan, martxora arte: 10:00-13:30eta 14:30-18:00. Gero udakua abiatuko da:10:00-13:30 eta 16:00-20:00. Amaitu aurre-tik, Castelosek barkamena eskatu nahi de-tse norbaiti bihar dan moduan ez badetse ar-tatu, “badakigu-eta jendia hona egoera deli-kauan etortzen dala askotan. Ahalegindutabe, beti asmatzia ez da erraza”.

Gero eta nitxogehixago

libratzen diraEibarko

kanposantuan.Maialen

Domu SantuEgunahildakuak gogoratzekoaprobetxatzendau jendiak.

Page 16: Agurraren aurrean - Etakitto · 2016-11-03 · 2016-XI-4 5 Asteburuan ospatuko dabe Galiziako Etxe-kuak VII. Enpanada eta Magosto Jaixa Ur-kizun. Bixar goizetik hasiko dira ekitaldixak,

Teknologiari esker mundua ziztu bizian

doa eta honek eragin itzela dauka gauregungo gizartean. XX. mendean ehungin-tza globalizatu zenetik eta herri mailan he-datu zenetik, enpresa teknologikoakgehiago arduratu dira modaren eragitekomoduaz, distribuzioa errazteko eta inguru-giroa zaintzeko moduez baino.Facebook edo Instagram bezalako plata-forma teknologikoak oso lagungarriak izandira modaren munduarentzat. Marka han-dietaz haratago, marka txikiak eta berriak,neurri handi batean, plataforma horiei es-ker eman dira ezagutzera.Modaren beste gai bat pertsona ezin-duen irisgarritasunean egindako lana da.Ehungintza enpresa askok diru mordoainbertitzen dute zikintzen ez diren jantzi

autoadhesiboei buruz ikertzen edo auto-matikoki pegatzen diren itxigailu herme-tikoetan.Laburbilduz, gaur egun ezin da munduamodarekin baino teknologiarik gabe uler-tu, ezta teknologia eta modarik gabe ere.Bata besteari lotuta doaz.

...eta kitto!kolaborazioa2016-XI-4

16

I+D modan

modaarkitektura

Urriaren hasieran Murtzia-ko arkitekto adituen elkar-goko presidentea gonbida-tu nuen Donostiako Arki-tektoen egoitzara larrialdiegoeretan kontuan izan be-har diren esku-hartzeei bu-ruz hitz egitera. Arkitektoperituak, adituak garen ikus-puntutik argi ditugu zeintzukizan behar diren egoera ho-rietan hartu beharreko era-bakiak. Denok dugu buruanlurrikara batek atzean laga-tzen duen suntsiketa zela-

koa den. Lorkako lurrikarak9 hildako laga zituen, guztiakeraikinetatik jausitako pus-ketak zapalduta. Bazeneki-ten egoera horietan hobedela eraikin barruan ate ba-ten azpian errefuxiatzea ka-lera irtetea baino? Bitxia ez-ta? Bada… informazioa faltazaigu, ez duzue pentsatzen?Tamalez astebukaera hone-tan Italiako lurrak (argaz-kietan) berriz ere dantzaegin du eta horrekin bateratxikizioa albiste da. Eskerrakhildakorik ez den izan, bainaarkitektoa naizen aldetik,eraikin eta hirietan duen era-gina demasekoa izan da, etazer esanik ez ondare arki-tektonikoan. Dolu astea ar-kitektura zaletuentzat etagiza oroimenarentzat.

Arkitekturak mina hartu duolatz etxeberria -ARKITEKTOA-

mikel solas -MODA DISEINATZAILEA-

Instagram: solas_design Facebook: solas solasdesignblog.wordpress.com

Page 17: Agurraren aurrean - Etakitto · 2016-11-03 · 2016-XI-4 5 Asteburuan ospatuko dabe Galiziako Etxe-kuak VII. Enpanada eta Magosto Jaixa Ur-kizun. Bixar goizetik hasiko dira ekitaldixak,

...eta kitto!kirolak2016-XI-4

17

Katu-Kale Kopako finalaren bila bihar Ipuruan

Pilota Eskola bizi eta jendetsuaAurten berrindartuta ekin diote ikasturteari Eibarko Klub Deportiboko pilota esko-lakoek. 40 ikaslek baino gehiagok eman dute izena, guztiak ere 2008. eta 2011. urteenartean jaiotakoak. Jose Mari Bernedok zuzentzen dituen entrenamenduak bi taldetandaude banatuta: 17:00etatik 18:00etara 2011n jaiotakoek jarduten dute lanean eta ja-rraian, 18:00etatik 19:00etara, nagusitxoagoek. Entrenamendu horiek “txikienek pilotagozatzeko helburuarekin” egiten dihardute. “Norberaren entrenamendu-ordua ez dene-an ere” pilotan egiteko aukera dute ikasleek frontoiaren atzealdean; hori bai, “gurasoedo familiartekoek zaindu beharko dituzte” frontoiko sartu-irtenak.

Jardunaldi garrantzitsua izango dabiharkoa Katu-Kale saskibaloi taldea-rentzat. Orain arte jokatutako partidu bi-kainei esker Kopako finalean izango diraeibartarrak, 18:15etik aurrera Larramenditaldeari irabazteko asmoz. Aurkarien era-soko joko onari orain arte erakutsitakodefentsa bikainarekin erantzun beharkodiete Katu-Kalekoek. Sergioren parte-har-tzea dago zalantzan, baina beste guztiakprest daude partidurako.

Bestalde, domeka honetan hasiko diraIpurua kiroldegian saskibaloiko ateak za-balik jardunaldiak. Interesa duten neska-mutil guztiek aukera izango dute saskiba-loia praktikatzeko 18:00etatik 20:00etara.

Concepto Egile onenekin lehian,Colo Colo indartsua hartu bezperan

Debabarrena areto-foballeko lehen tal-dea erraz nagusitu zen Gasteizen (1-5)hango Aurreraren aurrean. Elgoibartarrakgaltzen hasi ziren ere, goitik behera nagu-situ ziren partiduan eta, horrela, atsede-naldirako aurreratzea lortu zuten, Asier etaGabiren golei esker. Bigarren zatian Mar-

cosek eta Montxok lortutako bi golek Au-rrera behartu zuten atezain-jokalariarekinjokatzera eta, hori aprobetxatuz, Montxo-ren bigarren golak partidua erabaki zuen.Concepto Egilek 16 puntu ditu eta hiruga-rrena da sailkapenean, domekan IMH-n ja-soko duen Colo Colo titulurako hautagaia

baino puntu bat gehia-gorekin.

Kadeteak ere nagusi Debabarrenako ka-

deteek ere garaileizan ziren Mondratenaurrean (5-0). Fikrik bigol sartu zituen etabana lortu zituztenAsierrek, Patxik etaYagok.

Debabarrenako kadeteak

Mª LUISA GARATE ALTUNA“Marialui”

2. urteurrena (2014-XI-6)“Ez ditugu inoiz ahaztuko izan

dituzun ilusioa eta bizipoza”

azaroaren 6an, domekan, 12.00etan, San Andres parrokianURTEURREN MEZA

Page 18: Agurraren aurrean - Etakitto · 2016-11-03 · 2016-XI-4 5 Asteburuan ospatuko dabe Galiziako Etxe-kuak VII. Enpanada eta Magosto Jaixa Ur-kizun. Bixar goizetik hasiko dira ekitaldixak,

...eta kitto!kirolak2016-XI-4

18

Ondo hasi dutedenboraldia

herriko xakelariekHerriko hiru xakelarik diharduteabiatu berri diren Gipuzkoako Bakar-kako txapelketetan. Bergaran joka-tzen ari den Txapelketa Nagusian EduOlabek eta Jon Aranak hartzen duteparte eta, dagoeneko, Olabek hirupuntu eskuratu ditu, Arnak bi lortu di-tuen bitartean. Donostian jokatzenden 3. mailako taxpelketan, bestalde,Jose Antonio Garrido da Eibarko ba-karra eta ezin hobeto hasi du lehia, jo-katutako hiru partidak irabazita.

Aurreko zapatuan jokatutakoEibarko torneoaren XVIII. edi-zioak 15 taldetako ordezka-riak hartu zituen. Taldeka ho-gei parte-hartzaile izan zituenlehiaketak, banakakoan bostgimnasten lana eskaini zigun,tartean Eneko Lambea eta An-der Olcoz. Seniorretan urrezkodomina Barañaingo Lagunakklubak bereganatu zuen etabrontzezkoa Rítmica Vitoriakeraman zuen. Euren arteansailkatu zen Elene Varelak, Ele-na Sudupek, Nahia Arguizek,

Malen Txurrukak eta JenniferHernandezek osatutako bos-kotea. Juniorretan, bestalde,Alaiako nafarrek Club Donosti-ren eta Sakonetako bizkaita-rren aurretik nagusitu ziren.

Oinarrizko mailan, Ipuruakoinfantilak bigarrenak eta hiru-garrenak izan ziren, Laredoirabazlearen atzetik. Ipurua 2-k (Ana Portu, Sara Etxaburu,Izaro Altuna, Ainhoa Bizkarraeta Sara Aranguren) aurreahartu zion Ipurua 1-i (MaddiTeran, Lur Aranburu, June He-

redero, Enara Bilbao eta Indiradel Pino). Aipatutako taldebiak eta erakusketa modalita-tean jardun zuen Alaitz Aran-barri Valladolidera joango diraazaroaren 8an abiatuko diren

Espainiako Taldekako Txapel-keta eta banakako Kopa joka-tzera. Aurretik, baina, Nafa-rroako Txapelketan eta 28.Logroñoko Hiria torneoan har-tuko dute parte.

Ipuruako hiru taldeek gimnasia erritmikako San Andres Torneoaren podiumean

Urbateko waterpolistenplenoaAsteburuan jokatutako lau parti-duak irabazita, pozarren irten zirenOrbeako igerilekutik Urbat-Urkotro-nik-eko ordezkariak. Euskal HerrikoLigako 1. mailan jokatzen duen se-nior taldeak aurreko astean Gastei-zen Lautadari irabazitako neurketakjarraipena izan zuen barixakuan Oias-so Bidasoa XXI-en aurka zaletuen au-rrean jokatutakoan. Eibartarrek 13-12 iraba-zi zioten ligako handietako bati amaiera arteorekatuta joan zen partiduan. Alain Moyabuia postuan eta Eneko Trebiñoren azkengol zoragarria gehiago izan ziren Icaro Care-cho buia brasildarra baino.

Zer esan, bestalde, Urbat-Urkotronik 3-eskainitako ikasgaiaz? Aurten sortutakonesken taldea sailkapeneko goienean dagohiru jardunaldi jokatuta. Oraingoan, gainera,Getxo ez zen aurkari izan eta berehalaeman zuen amore (26-3). 2. Mailan jokatzenduen mutilen bigarren taldeak, bestalde, le-

hen garaipena eskuratu zuen Easori 21-10irabaziz. Aurreko denboraldiotan lehen tal-deari arazoak sortzen zizkion Donostiakotaldea (hortik ondorioztatu daiteke Urbat-ekoen progresioa) eibartarrena baino gu-txiago izan zen, batez ere Unai Lete etaImanol Nieto atezainek egindako lan bikai-nari esker. Eta kadeteak ere garaile izan zi-ren denboraldiko estreinaldian: 15-7 Wa-terpolo Donostiren aurrean. Maila eman zu-ten eurekin jokatu zuten Anton Akizu, Ha-ritz Otero, Xabier Egidazu, Xabier Varela etaUnax Unzeta infantilek.

www.kolorlan.com 667 54 89 16 (Ritxar)

● tartak● enkarguaketxera

Bidebarrieta, 28

☎ 943 20 79 73

San Andres

Gozotegia

Gazteenakprestatzen.

Page 19: Agurraren aurrean - Etakitto · 2016-11-03 · 2016-XI-4 5 Asteburuan ospatuko dabe Galiziako Etxe-kuak VII. Enpanada eta Magosto Jaixa Ur-kizun. Bixar goizetik hasiko dira ekitaldixak,

...eta kitto!kirolak2016-XI-4

19

Herriko errugbilariakkanpora asteburuanNesken taldea kenduta, Avia Eibar Rugbyko taldeguztiak kanpoan jokatuko dituzte asteburuko parti-duak. EzDok Eibar Rugbyko senior mailako nesken tal-deak Durango hartuko du Unben eta senior mailakogizonezkoen taldea Durangora joango da, bertako Du-rango Nissan-i aurre egiteko. Bizkaitarrek Avia Eibar-koek baino bost puntu gehigo dituzte sailkapenean.Eta 18 urtetik beherako eta 16tik beherako taldeek Lo-groñora joango dira, hango Marzola Riojako taldeei au-rre egiteko.

Aurrera Vitoriari 2-0 irabazita, eibartarrak sailkapenekoerdialdera igo dira eta baita gasteiztarrak harrapatu ere 6. pos-tuan. Felix Reciok prestatzen dituen neskak hasieratik nagusi-tu ziren eta, horrela, 10. minutuan, Lombak armaginak aurre-tik jartzea lortu zuen. Joko onak hainbat aukera eskaini zizkionEibarko taldeari, 70. minutuan Mar-ek bigarren gola sartu zuenarte. Hurrengo jardunaldian Burgosera joango dira eibartarrak,hango Nuestra Señora del Belen taldeari aurre egiteko.

Espainiako II. Jiu Jitsu Kopa jokatukoda bihar eta etzi Ipurua Kiroldegian

Iaz izan zuen arrakastari jarraituta, Kalamua Klubekoek Espainia-ko Jiu Jitsu Koparen bigarren edizioa antolatu dute. Jardunaldiek Ipuruakiroldegia hartuko dute bi egunetan, honako ordutegiari jarraituta: bihar-ko jardunaldia goizeko 09:00etatik eguerdiko 13:00ak arte egingo daeta arratsaldez 16:00etatik 20:30era. Domekan, bestalde, goizez izan-go da saio bakarra, 10:00etatik 12:00ak arte, eta horrek gizonezkoeneta emakumezkoen senior mailako judo txapelketak izango ditu jokoan.

Aste honetan aurkeztu dituzte Avia Eibar Rugbykoek euren talde guztiak. Felix Beitia

GIDAKOMERTZIALA 2017

[email protected] 20 67 76www.etakitto.eus

Zure enpresa erakusteko

leku aparta

Eibarko ETXE GUZTIETAN eta herrikokomertzio, enpresa, bulego, ikastetxe,

osasun-zentro... guztietan banatzen da

2. Mailako Eibarko neskak 7. postura igo dira

Iazko aurkezpenaren irudia. Artxiboa

Page 20: Agurraren aurrean - Etakitto · 2016-11-03 · 2016-XI-4 5 Asteburuan ospatuko dabe Galiziako Etxe-kuak VII. Enpanada eta Magosto Jaixa Ur-kizun. Bixar goizetik hasiko dira ekitaldixak,

...eta kitto!kultura2016-XI-4

20

“Dastaketan gure inguruko loreaketa landareak ezagutuko ditugu”Mentxu Amunategi bermeotarra Eibarren izango da azaroaren 15ean,19:00etatik aurrera, ...eta kitto! Euskara Elkarteak antolatutako “loredastaketa” saioan. Mentxuk urte asko daramatza nekazaritza ekologikoanlanean eta Mundakan, kanposatu ondoan ustiategi txiki bat dauka. Hainbaturte eman ditu EHNEan landare eta sendabelarrei buruzko ikastaroak emateneta Eibarren ere sarritan izan da Ikasten-ek sendabelarrei buruz antolatutakoikastaroak ematen. Saioan parte hartzeko 943 20 09 18 telefonora deitudaiteke (Berbalagunek lehentasuna izango dute).

MENTXU AMUNATEGI(Nekazaritza Ekologikoan aditua)

Aurreko barixakuan zabaldu zuten Portalean In-dalezio Ojanguren XXIX. Argazki Lehiaketako lanirabazleekin eta beste batzuekin osatutako era-kusketa. Horrekin batera, aurtengo irabazleei sa-riak banatu zizkieten. Erakusketa azaroaren 20raarte egongo da zabalik, martitzenetik domekara,18:30etik 20:30era.

- Mundakan daukazu nekazaritza-us-tiategia. Zer landatzen duzu?

Mailubiak, barazkiak, usain belarraketa sendabelarrak ditut. Gernikako pla-zara astelehenero joaten naiz. Urte as-ko daramatzat basogintza, frutagintzaeta ortugintzan.- Zer eskainiko duzu ...eta kitto!nemango duzun saioan?

Gure inguruko landareak eta loreak eza-gutu eta sukaldaritzan zein osasun alo-rrean ematen dizkiguten aukerei buruzegingo dugu berba. 5-7 landare inguru au-keratuko ditugu: asunak, txiza-loreak,erromeroak, larrosak... Oso arruntak etagertu ditugunak, azken finean. Dastaketa

egiteaz gain, landareen sasoiak eta ziklo-ak ezagutzea oso garrantzitsua da. Jakinegin behar da landareak nola dauden zi-klo bakoitzean eta atal desberdinek (sus-traiek, ostoek, loreek) ere momentu etaerabilera desberdinak dituztela. Aukera-tutako lorea eta landareen jatorria eta es-parru kulturalari buruz jardungo dugu etabatzeko moduari buruzko aholkuak ereemango ditut. Azpimarratu nahiko nukebitxikeriaz jositako ikastaroa izango dela:zergatik agertzen dira loreak sarriago lekukonkretu batzuetan, errepideen ondoanesate baterako? Autoek metal astunakisurtzen dituztelako. Horrelako bitxikeriaasko azalduko ditugu.

- Gaur egungo sukaldaritzan gero etagehiago ikusten dira loreak...

Bai, modan daudela esan daiteke, bai-na askotan ez dira hemengoak izaten,kanpotik ekarritako lore exotikoak izatendira. Moda guztien gainetik baliabide as-ko ditugu gure inguruan. Zergatik ez era-bili porru, berakatz edo tipularen loreak?Beldur hori kentzeko dastaketetan asu-nekin olio bat prestatzen dut, entsalada-ri gehitzeko edo ogiarekin jateko. Hojal-dre edo hostopil oso gozoak ere egindaitezke. Baina garrantzitsua da sasoianjasotzea, loratu baino lehen, loratzen di-renean garraztu egiten dira-eta. Gauzaasko hartu behar dira kontuan.

Aurreko barixakuan, hilero egiten duten kantu ka-lejira hasi baino lehen, Eibarko Kantuzaleak abes-batzak eta Musika Eskolako soinujoleek Legarrensaioa egin zuten, San Andres egoitzan, han biziden Jardiñetako Jesusak 99 urte bete dituela eta,hori ospatzeko kantuan.

I. OJANGUREN lehiaketako lanak ikusgai

EIBARKO KANTUZALEAKospittalian

Page 21: Agurraren aurrean - Etakitto · 2016-11-03 · 2016-XI-4 5 Asteburuan ospatuko dabe Galiziako Etxe-kuak VII. Enpanada eta Magosto Jaixa Ur-kizun. Bixar goizetik hasiko dira ekitaldixak,

Gaur 20:30ean “Mármol” antzezlana hartuko du Coliseo antzokiak,El Vodevil-en eskutik. Susana Hernandez, Pepe Viyuela, Jose Luis Al-cobendas eta Elena Gonzalez antzezleek jardungo dute taula gainean, An-tonio C. Guijosak zuzenduta, "komedia mingotsa, gaur egungo tragedia"eskaintzeko. Marina Carrek sortu duen lana ikusteko sarrerak 18 euro ba-lio du eta, betiko moduan, ikuskizunaren aurretik antzokiko leihatilan eros-teko aukera izango da.

Bizitzako gazi-gozoak antzokian

Gaur arratsaldean, 19:00etan “La fuente de lasmujeres” filmaren inguruko bideo-foruma egingoda Portalean, Pagatxa emakume elkarteakantolatuta. 2012kopelikulan Afrikakoiparraldeko herribateko emakumeekegindako sexu-grebari buruzkoistorioa kontatzendute. Pelikularenondotik hasiko densolasaldia IzaskunRodriguez Elkorokgidatuko du etasarrera doakoa etairekia izango da.

Urteetan Sostoa zuzentzen ibilitako Mari KarmenEtxeberriari omenaldia egiteko afaria antolatzendihardute abesbatzako kideek eta, bide batez,Santa Zezilia ere ospatuko dute. Azaroaren 26anizango da afaria, Unzaga Plaza hotelean eta joannahi duenak 35 euro sartu beharko dituKutxabankeko 2095 5035 0710 6108 3381kontuan, izen-abizenak zehaztuta (azaroaren 17abaino lehen). Abesbatzako kideek ez ezik, kideohiek ere izango dute joateko aukera.

Sostoaren omenaldi afaria

Bideo-foruma

...eta kitto!kultura2016-XI-4

21

Ubitxa kalean dagoenBiharrian sormen espa-zioak, lehen urtebete-tzea ospatzeko, hainbatjarduera antolatu dituazarorako. Egitarau ho-rren barruan, domekan,18:00etatik aurrera, mi-kroantzerkiarekin goza-tzeko aukera izango da KatapultaTour plataformarekin: Pez Limbok "Ma-ma gallina" eskainiko du eta Cia. Nogusanok "A pan y agua". Sarrera doanizango da.

Mikroantzerkia domeka arratsalderako

Estudioko argiztapenaren inguruko tailerra antolatudute Deporreko argazkilariek abenduaren 10erako(zapatua), Portalean, 10:00etatik 13:00era eta16:00etatik 19:00etara, nahi duten guztientzat(abiadura eta diafragma eskuz moldatzeko aukeraeta flasherako konexioa dituen kamera izateabeharrezkoa da). Flashari buruzko informazioteorikoa, argiaren kolore-tenperatura, estudioanargia nola neurtu, fondoak… lantzeko aukeraizango da. [email protected] helbidera idatzitaegin daiteke (gehienez 12 lagun onartuko dituzte).

Estudioko argia argazkilarientzat

Akara tabernak bertso bazka-ria antolatu du azaroaren12rako (zapatua). Hiru bertso-lari arituko dira kantuan: Maia-len Akizu urretxuarra, AratzIgartzabal gabiriarra eta AimarGoenaga eibartarra. Gaiak jar-tzeko ardura, berriz, Eibarkogaztetxoen bertso eskolako ki-deek izango dute. Bazkaria14:30ean izango da (saioa16:00ak aldera hasiko da) eta,joan nahi dutenek, tabernanbertan edo 943 04 37 82 tele-fonora deituta egin dezaketeerretserba. Menu ezberdinakizango dira aukeran, bakoitzakbere gustokoa hartzeko.

Bertso-bazkaria Akaran

Kantabriako Etxeak antolatuta, azaroan eta abenduan jokatuko diramahai-joko txapelketak elkarteak Jardiñetan duen tabernan: domino txa-pelketa izango da lehena, azaroaren 12an; mus txapelketa hilak 19an jo-katuko da, tute txapelketa hilak 26an eta "flor" karta-joko txapelketa, be-rriz, abenduaren 17an. Txapelketa guztiak 16:00etan hasiko dira.

Mahai-jokoak Kantabriako Etxean

Page 22: Agurraren aurrean - Etakitto · 2016-11-03 · 2016-XI-4 5 Asteburuan ospatuko dabe Galiziako Etxe-kuak VII. Enpanada eta Magosto Jaixa Ur-kizun. Bixar goizetik hasiko dira ekitaldixak,

...eta kitto!kultura2016-XI-4

22

Astelehenean hasiko dira XVII. Asier Erras-ti Film Laburren jaialdiko proiekzioak Coli-seoan, 20:00etan (sarrera doan). Udalak etaPlano Corto elkarteak antolatutako lehiaketanaurten 44 finalista aukeratu dituzte eta horiekdira datorren astean, barixakura bitartean,egunero emango dituztenak. Besteak beste,euskerazko lanen ataleko ‘Hileta’ (Kepa Sojo),‘Ihesa’ (Alejandro Diaz Castaño), ‘Isabel’ (Ne-rea Arrizabalaga Lecertua) eta ‘Beti Bezpera-ko Koplak’ (Ageda Kopla Taldea) film laburrakikusteko aukera izango da, herri mailako ata-lean lehian dauden ‘Fase Rem’ (Mikel R. Al-berdi) eta ‘Consejos para eliminar la caspa’(Cruz Noguera) eibartarren lanekin eta sailka-tutako besteekin batera. Irabazleei saria ba-natzeko ekitaldia, bestalde, azaroaren 12an(zapatuan) izango da, Portalean.

Asier Errasti film laburren jaialdia

Zipriztintzen, Berdintasunaren aldekoErmuko Gizonen Taldeak "Macho-Ma-ris" izenburuko showa aurkeztuko du da-torren asteko barixakuan (azaroak 11) Por-talean, 19:30ean, Andretxearen eta Ei-barko Udalaren eskutik. Markus eta Juan-manolo protagonista dituen ikuskizuna"kode matxisten aurka matxinatzen aha-legintzen ari diren gizonei" eskainitakoadela diote. Umorea erabiliaz, maskulinita-teari buruz jardungo dute ia ordubetean,"oso erritmo arinean" eta gai ezberdin as-kori helduta: gizon taldeak, gizonen artekoharremanak, zaintza partekatua, aborta-tzeko eskubidea, lan banaketa... Sarrerairekia eta doakoa izango da.

“Macho-Maris”umorezko lana

AZKARATE TELLERIA’tar FERNANDO6. urteurrena: 2010-XI-7

ETXEKOAK

“Beti izango zara gure bihotzetan”

Joana Soldevillak (Viana) eskuratudu helduen mailako lehen saria au-rreko domekan egin zen XXXIX. AireZabaleko Pintura Lehiaketan. Bigarrensaria, berriz, J. Miguel Arranzek (Eran-dio) jaso du, hirugarrena Jokin Telle-riak (Beasain) eta laugarrena EstebanOroz eibartarrak. Gazteen artean, 12eta 18 urte bitartekoen mailan, lehensaria Miren Ereña eibartarrak jaso dueta bigarrena, berriz, Ane Pascual do-

nostiarrak. Eta 12 ur-tera artekoen mailan,lehen saria MalenGaratek eraman dueta bigarrena Lorea Saras-ketak (biak eibartarrak).Epaimahaia Iratxe Una-nue, Leire Kareaga, JoseAgustin Larrañaga eta Jo-

Aire Zabaleko Pintura Lehiaketakosaridunak

se Luis Martinez de Antoñanak osatu du-te. Aurtengo edizioan 46 lagunek hartudute parte (18 helduen mailan).

Joana Soldevilla irabazlea Patxi Lejardi zinegotziarekin. Maider Aranberri

Marrazkilari gazteak lehiaketan. Maider

Page 23: Agurraren aurrean - Etakitto · 2016-11-03 · 2016-XI-4 5 Asteburuan ospatuko dabe Galiziako Etxe-kuak VII. Enpanada eta Magosto Jaixa Ur-kizun. Bixar goizetik hasiko dira ekitaldixak,

...eta kitto!agenda2016-XI-4

23

Bertso jaialdia ERMUANGaur, azaroak 4, Euskal Birusakantolatutako bertso jaialdiaizango da Ermuko Antzokian.22:15etik aurrera. AndoniEgaña, Uxue Alberdi, AmetsArzallus, Nerea Ibarzabal, UnaiIturriaga eta Alaia Martinbertsolariek hartuko dute parte,eta gai jartzailea JosuGoikoetxea izango da. Sarrerak10 euro balio du.

Barixakua 4EGUNEZ Lafuente (Sostoatarren, 10)

Zapatua 5EGUNEZ Elorza (J. Gisasola, 18)

Domeka 6EGUNEZ Iraundegi (Calbeton, 19)

Astelehena 7EGUNEZ Mendinueta (Urkizu, 6)

Martitzena 8EGUNEZ Elorza (J. Gisasola, 18)

Eguaztena 9EGUNEZ Zulueta (S. Agustin, 5)

Eguena 10EGUNEZ Mandiola (S. Agustin, 3)

Barixakua 11EGUNEZ Castaño (J. Etxeberria, 7)

farmaziak

hildakoak- Francisco Agirre Arrillaga. 78 urte. 2016-X-27.- Jose Gonzalez Quintas. 86 urte. 2016-X-30.- Rosita Arizmendiarrieta De la Torre. 93 urte. 2016-X-30.- Mª Jose Serrano Hernandez. 44 urte. 2016-X-30.- Jesusa Azpiri Bergara. 85 urte. 2016-XI-1.- Sotera Belastegi Larrañaga. 89 urte. 2016-XI-1.- Arrate Gisasola Gantxegi. 77 urte. 2016-XI-2.

jaiotakoak

eguraldia (EUSKALMET.NET)

GAUEZ BETI -2016AN- Iraundegi (Calbeton, 19)

- Manal El Keaiti Serroukh Benslaiman. 2016-X-25.- Asier De los Santos Alejo. 2016-X-25.- Mikel Guruzeta Polo. 2016-X-29.- Irune Baños Imedio. 2016-X-30.

AURREKOAREN EMAITZA

SUDOKUA

SOS deiak.................................112Pegora ......................................010Udaletxea ..................943 70 84 00Portalea .....................943 70 84 39Udaltzaingoa.............943 20 15 25Mankomunitatea.......943 70 07 99Debegesa ..................943 82 01 10KIUB ..........................943 20 38 43Epaitegia ...................943 03 34 00Iberdrola....................901 20 20 20Naturgas....................902 12 34 56DYA Larrialdiak.........943 46 46 22Gurutze Gorria..........943 22 22 22Mendaro osp.............943 03 28 00Anbulategia...............943 03 25 00Torrekua ....................943 03 26 50Errepideak.................902 11 20 88Ertzaintza ..................943 53 17 00Eusko Tren................902 54 32 10Pesa...........................902 10 12 10Taxiak ........................943 20 30 71...................................943 20 13 25Alkohol.Anon............629 14 18 74Al-Anon/Alateen.........650 26 59 63

telefono

jakingarriakELGOIBAR Erdi AroanArkeolan Fundazioarkeologikoak "Elgoibar ErdiAroan" izeneko bisita gidatuaeskainiko du biha, zapatua(azaroak 5). Aurkikuntzaarkeologikoetan oinarrituta,Elgoibarko herriaren sorrera etahiribilduak Erdi Aroan zuenitxura ezagutzera emango dute..Elgoibarri buruzko xehetasuneta bitxikeria ugari ezagutzekoaukera izango da, besteakbeste: sorrera, urbanismoa,hiribilduko harresia, lubanarroaedo fosoa... eta baita gurearbasoen bizimodua nolakoazen ere. Doakoa izango da.Ibilbide gidatua udaletxeaurretik hasiko da 12:00etan,eta ordu eta erdiko iraupenaizango du.Beharrezkoa izangoda aldez aurretik izena ematea.Interesatuek ArkeolanFundazioan eman behar duteizena: 943 63 82 18 telefonoradeituta [email protected] postaelektronikora mezu bat idatzita.

Page 24: Agurraren aurrean - Etakitto · 2016-11-03 · 2016-XI-4 5 Asteburuan ospatuko dabe Galiziako Etxe-kuak VII. Enpanada eta Magosto Jaixa Ur-kizun. Bixar goizetik hasiko dira ekitaldixak,

...eta kitto!agenda2016-XI-4

24

Barixakua 4BIDEO-FORUMA19:00. “La fuente delas mujeres”, PagatxaEmakume Elkarteakantolatuta. Portalean.

BILERA19:00. Sanandresakprestatzeko, Jaixak HerrixakHerrixandakok deituta.Kultun.

ANTZERKIA20:30. “Mármol”(El Vodevil). 18 euro.Coliseoan.

Martitzena 8IKASTEN10:00. “Aske pentsatugizarte konplexu batean.Gehiengoaren tiraniagainditu” hitzaldia, JavierElzo soziologoaren eskutik.Armeria Eskolan.

IKASTEN16:00. Puntu-tailerra.17:00. Joskintza-tailerra.Portalean.

EMAKUMEEN ISTORIOAK18:00. “Emakumeenistorioak” saioa, LeticiaMtnez.-Alcocerren eskutik:Mary Wollstonecraft-enbiografia. Ekintza irekiaeta doakoa. Portalean.

FILM LABURRAK20:00. XVII. Asier ErrastiFilm Laburren Jaialdia.Sarrera doan. Coliseoan.

Astelehena 7IKASTEN10:00. Teknoforum.Untzaga jubilatu etxean(liburutegian).

IKASTEN16:00. SendabelarrenForoa: "Landare kaustikoak"(huntza, pikondoa,zelidonia). Portalean.

HITZALDIA19:00. Byron Katie-ren“Lana” metodoaren gakoak,Joseba Idoyagaren eskutik.Antolatzailea: Defibel. Saioirekia, doan. Portalean.

FILM LABURRAK20:00. XVII. Asier ErrastiFilm Laburren Jaialdia.Sarrera doan. Coliseoan.

Eguena 10IKASTEN10:00. “Erromatarinperioaren gainbehera”hitzaldia, Urko Barroseneskutik (HistorianLizentziatua). ArmeriaEskolan.

DANTZALDIA18:00. Ikasten-ekoa.Untzaga jubilatu etxean.

ODOLA ATERATZEA18:30. Odola ateratzekosaioa, odol-emaileentzat.Anbulatorioan.

KALEETAN KANTUZ19:30. Abesbatzarenentsegua. San Andreselizan.

FILM LABURRAK20:00. XVII. Asier ErrastiFilm Laburren Jaialdia.Sarrera doan. Coliseoan.

KIROLA FAMILIAN17:30/19:30. Udazken-neguko asteburuetanumeek jolasteko gune irekiaHHko umeentzat (2-5 urte).Ipurua kiroldegian.

Eguaztena 9EIBARKO KANTUZALEAK19:00. Abesbatzarenentsegua. San Andreselizako lokalean.

FILM LABURRAK20:00. XVII. Asier ErrastiFilm Laburren Jaialdia.Sarrera doan. Coliseoan.

Zapatua 5IKASTAROA10:00/13:30 eta18:00/20:30. Autodefentsafeminista, Udal BerdintasunZerbitzuak eta EibarkoEmakumeen Mahaiakantolatua. Portalean.

TAILERRA11:00/13:00. Gure ingurusozio-ekonomikoan gizoneketa emakumeek duten rolarieta bera aldatzeko aukereiburuz hausnarketa egiteko(“XIII. BerdintasunarenGunea 2016”), BegoñaPecharromanantropologoak gidatuta.Txaltxa Zelaian (autobusibiltarian).

JARDUNALDIA11:00/13:00. Teknologiaeta zientziarena, Zientziaeta Teknologiaren Astearenharira. ArmagintzarenMuseoan.

ENPANADA-MAGOSTOJAIA11:00. Ribeiro ardoa etaenpanada zatiak saltzekotxosna irekiera.13:00. Gonbidatuei harrera.13:00. VII. EnpanadaLehiaketa.14:00. Sari-banaketa.18:00. Gaztaina erreak,txorizo pintxoak, Ribeiroardoa eta Estrella de Galiciagaragardoa salgai. OsGalaicos gaiteroen saioa.21:00. Jaiaren amaiera.Urkizuko parkean.

Domeka 6IKASTAROA10:00/13:30. Autodefentsafeminista, Udal BerdintasunZerbitzuak eta EibarkoEmakumeen Mahaiakantolatua. Portalean.

ENPANADA-MAGOSTOJAIA11:30/14:30. VII. Enpanadaeta Magosto Jaia, GaliziakoEtxearen eskutik. Gaztainaerreak, txorizo pintxoak,Ribeiro ardoa eta Estrellade Galicia garagardoasaltzeko txosna. OsGalaicos gaiteroen saioa.11:30/12:30. Gaztainakdoan, umeentzat.14:30. Jaiaren amaiera.Urkizuko parkean.

KIROLA FAMILIAN17:30/19:30. Udazken-neguko asteburuetanumeek jolasteko gune irekiaHHko umeentzat (2-5 urte).Ipurua kiroldegian.

MIKROANTZERKIAK18:00. “Mamá gallina”(Pez Limbo), “A pan y agua”(Cía Nogusano).Biharrian-en (Ubitxa, 16-18).

Azaroaren 6ra arte:

– ARRATE KULTUR ELKARTEKO BAZKIDEEN lanak. (Topalekua)Azaroaren 13ra arte:

– DIEGO AGUDO PINILLAREN "Pelota sobre papel". (Portalea)Azaroaren 20ra arte:

– I. OJANGUREN 29. ARGAZKI LEHIAKETAKO lanak. (Portalea)Azaroaren 30era arte:

– IÑAKI MARKAIDEREN argazkiak. (Klub Deportiboa)– RICARDO CERRATOREN argazkiak. (El Ambigu)– JOSE VILAREN argazkiak. (Portalea jatetxea)

Erakusketak

Page 25: Agurraren aurrean - Etakitto · 2016-11-03 · 2016-XI-4 5 Asteburuan ospatuko dabe Galiziako Etxe-kuak VII. Enpanada eta Magosto Jaixa Ur-kizun. Bixar goizetik hasiko dira ekitaldixak,

Zorionak, ARIANE,gure printzesak bixarzazpi urte beteko dittu-eta. Patxo erraldoiafamelixaren partez.Segi hain jator!!

Zorionak, LOREA,astelehenian bederatziurte beteko dozuz-eta.Ondo pasa, famelixaguztiaren partez.

Zorionak, ALAITZ, azaruaren 10ian 9 urteegingo dozuzelako.Ama, neba Ugaitz etaaitxitxa-amamarenpartez.

Ongi etorri, LANDER,urriaren 26tik gurekinzagoz-eta. Musu potolobat gurasueri famelixaguztiaren eta, batez be,Izaroren partez!

Zure senide edo lagunen bat zoriontzeko aukera ezin hobea eskaintzen dizugu.Argazki arruntaren prezioa 4 eurokoa izango da; argazki bikoitzarena, 8 euro

(bazkideentzat %20ko deskontua). Argazkia eta testua eguaztena baino lehen egonbeharko da ...eta kitto!-n. Hemendik aurrera zorion-agurrak etakitto.eus webgunean

ere argitaratzeko aukera daukazue. Prezioak bertan kontsultatu ditzakezue.

943 20 09 18 [email protected]

laztanak emoten...

(1 ARETOAN)5ean: 19:45, 22:306an: 20:00

(2 ARETOAN)5ean: 17:00, 19:45, 22:306an: 17:00, 20:007an: 20:30(1 Aretoan)

”La chica del tren” Zuzendaria: Tate Taylor

”Historia de una pasión” Zuzendaria: Terence Davis

”100 metros”Zuzendaria: Marcel Barrena

(ANTZOKIAN) 5ean: 17:00(1 Aretoan), 19:45,22:306an: 17:00(1 Aretoan), 20:007an: 20:30

zineaColiseoan

Zorionak, MALEN,atzo bi urte betezenduazen-eta. Musupillo bat famelixarenpartez. Segi holan!

Zorionak, BEÑAT, etxeko txikitxuak bixar bi urte egingo dittu-eta!Musu erraldoia, famelixaguztiaren eta, batez be,Markelen partez.

Zorionak, HIART, gaurbost urte egittendozuzelako. Musuhaundi bat famelixaeta, batez be, nebaEkainen partez.

Zorionak, BEÑAT, domekan hiru urte beteko dozuz-eta. Musu erraldoi batfamelixaren eta, batezbe, Ibairen partez.

Zorionak, GARI, etzi biurte beteko dozuz-eta.Musu haundi batetxekuen eta, batez be,Ekainen partez. Segiholako jator eta bihurri!

Zorionak, MARTIN, mutil haundi, domekanzazpi urte egingo dozuz-eta. Patxo haundi bat etxekuen partez.

Zorionak, BEÑAT,bixar lau urte egingodozuz-eta. Musuhaundi bat Ibairen etafamelixaren partez.

(ANTZOKIAN)5ean: 17:006an: 17:00

”Trolls” Zuzendaria: Mike Mitchell

Page 26: Agurraren aurrean - Etakitto · 2016-11-03 · 2016-XI-4 5 Asteburuan ospatuko dabe Galiziako Etxe-kuak VII. Enpanada eta Magosto Jaixa Ur-kizun. Bixar goizetik hasiko dira ekitaldixak,

1. Etxebizitza

Atal honetako iragarkiak doan dira, etxeen, lokalen, autoen eta irakaskuntzakoeskaintzen kasuan izan ezik. Azken horietako PREZIOAK honakoak dira:

Etxeak, lokalak eta garajeak: alokatu, 12 euro; saldu, 17 euro. Autoak eta irakaskuntzakoeskaintzak: 12 euro. Doako iragarkietan, 12 hitz onartuko dira gehienez. Iragarki guztiak etakitto.eus webgunean ere argitaratuko dira.

1. ETXEBIZITZA

1.1. Salgai

1.2. Errentan

1.3. Konpartitzeko

1.4. Etxe trukaketa

2. MOTORRA

2.1. Salgai

3. LOKALAK

3.1. Salgai

3.2. Errentan

4. LANA

4.1. Lan bila

4.2. Langile bila

5. IRAKASKUNTZA

5.1. Eskaerak

5.2. Eskaintzak

6. DENETARIK

6.1. Salgai

6.2. Eman

6.3. Galdu/Aurkitu

6.4. Bestelakoak

6. Denetarik

3. Lokalakiraga

rkilab

urrak

943 20 09 18 [email protected]

i

– Binilozko diskoak, singleak eta LP-akerosten ditut. Tel. 688-624321.– Errepide-bizikleta salgai: Laiz kuadroa,Campagnolo osagarriak, neumatiko berriak(1,60-1,65 altuerarako). 250 euro. Tel. 687-326230.– Iraultze-taula salgai. Teeter hang upsmarkako F8000 modeloa. Oso ona. Argibi-de eskuliburua eta ariketen bi DVD-rekin.280 euro (380 erosi berritan). Tel. 687-326230.

6.1. Salgai

4. Lana

– Neska eskaintzen da nagusiak zaintzeko,asteburuetan barne. Baita ospitalean ere.Tel. 632-032798.– Neska eskaintzen da asteburuetan nagu-siak, gaixoak (baita ospitalean ere) edoumeak zaintzeko eta garbiketak egiteko.Tel. 631-230281.– Neska eskaintzen da nagusiak edo ume-ak zaintzeko eta etxeko lanak egiteko. Tel.628-318570.– Neska eskaintzen da nagusiak zaintzeko.Tel. 603-683176.– Neska eskaintzen da nagusiak zaintzekoeta etxeko lanetarako. Esperientzia. Tel.602-393678.– Neska euskalduna eskaintzen da arra-tsaldez umeak zaintzeko eta etxeko laneta-rako. Tel. 637-102725 eta 943-744033.– Emakumea eskaintzen da nagusiak zain-tzeko. Erreferentziak. Interna. Tel. 619-384738.– Emakumea eskaintzen da nagusiak zain-tzeko eta garbiketak egiteko. Esperientzia.Tel. 662-252150.– Gizona eskaintzen da nagusiak zaintze-ko. Erreferentziak. Tel. 650-513412.– Emakumea eskaintzen da nagusiak zain-tzeko. Tel. 615-394820.– Neska euskalduna eskaintzen da astebu-ruetan gaixoak edo nagusiak zaintzeko.Tel. 617-571210.– Emakume euskalduna eskaintzen da goi-zean goiz soziedadeak edo tabernak garbi-tzeko eta asteburuetan nagusiak zaintzeko.Tel. 666-844365.– Emakumea eskaintzen da asteburuetannagusiak edo umeak zaintzeko eta garbike-tak egiteko. Tel. 688-959575.– Emakumea eskaintzen da nagusiak edoumeak zaintzeko eta garbiketa lanetarako.Tel. 612-492519.– Emakumea eskaintzen da umeak edo na-gusiak zaintzeko eta etxeko lanak egiteko.Tel. 612-235524.– Gizona eskaintzen da gauez nagusiakzaintzeko. Tel. 648-143804.– 32 urteko emakume arduratsua eskain-tzen da orduka nagusiak zaintzeko. Errefe-rentziak. Tel. 600-840833.– Neska eskaintzen da nagusiak zaintzekoeta etxeko lanak egiteko. Baita asteburue-tan ere. Tel. 632-827655.– Neska eskaintzen da arratsaldez eta as-teburuetan lan egiteko. Tel. 626-444649.– Neska eskaintzen da nagusiak edo ume-ak zaintzeko. Baita asteburuetan ere. Tel.675-207301.– Neska eskaintzen da garbiketak egiteko.Tel. 647-276133.– Neska eskaintzen da arratsaldeetan na-gusiak edo umeak zaintzeko eta garbiketakegiteko. Tel. 602-047812.– Emakumea eskaintzen da nagusiak zain-tzeko. Interna. Tel. 655-094780.– Emakumea eskaintzen da nagusiak zain-tzeko. Interna. Tel. 632-823029.

4.1. Lan bila1.2. Errentan

– Pisua hartuko nuke alokairuan. Tel. 660-047305.– Pisua alokagai Eibarren. 2 logela, egon-gela, sukaldea eta komuna. Igogailuarekin.Tel. 650-156832 eta 646-079423.– Pisua hartuko nuke alokairuan. Tel. 652-532589.– Bi gelako pisua hartuko nuke alokairuanEibarren. Tel. 603-683176.

– Lokala salgai Urkizuko dorreetan. 85 m2.Tel. 605-206151.– Garaje marraduna salgai Urkizuko dorre-etan. Armairua ipintzeko tokiarekin. Tel.605-206151.– Taberna traspasatzen da Ipuruan, foball-zelaiaren bidean. Tel. 680-871529 eta 943-256110.

3.1. Salgai

– DBH, Batxilergoa eta Unibertsitate maila-ko Matematika etabar ematen dira. 1-3ikasleko taldeak. Goizez ere bai. Tel. 677-592509. Alberto.– LHko ikasleei zuzendutako klase partiku-larrak ematen ditut. Tel. 605-746908.– Irakasle-masterra, EGA eta Ingeles ikas-ketak dituen neskak LH eta DBH klase par-tikularrak ematen ditu. Baita ikaslearenetxean ere. Tel. 657-721050.– DBH, Batxilergoa eta Heziketa 2. ziklokoMatematika, Fisika, Kimika, Kontabilitateaeta Ekonomia klaseak ematen dira. Tel.685-739709.

5.2. Eskaintzak3.2. Errentan

5. Irakaskuntza

– DBH eta Batxilergoko Zientzien arlokoirakaslea behar da Bergarako akademiabatean lan egiteko. Bidali kurrikuluma:[email protected]– Gitarra akustikako klaseak hartuko nituz-ke astean birritan. Solfeorik gabe. Tel. 699-693821.

5.1. Eskaerak

– Garajea alokagai Bittor Sarasketan. 15m2. Igogailua eta komunak. Bariantera irte-era zuzena. 100 euro hilean, negoziagarria.Tel. 605-742841.– Garajea alokagai Matsarian. 16 m2. Sa-rrera kalearen mailan. Komunak eta autoagarbitzeko gunearekin. Bariantetik zuzene-ko sarrera eta irteera. 100 euro hilean, ne-goziagarria. Tel. 605-742841.– Garaje itxia alokagai Txomon. Trastele-kuarekin. Tel. 657-715162.– Eibar erdian ezinhobeto kokatutako kirol-zentroan (Ugan Klub - F. Calbeton, 11) fi-sioterapia lanetan jarduteko gela alokagai.Tel. 943-820452. Edo utzi mezua: [email protected] – 18 urtetik gorako gazteentzat aukerakolokala alokagai. Ondo prestatutakoa. Tel.600-890245.

– Eibarko enpresak bi tornero hartuko lituz-ke. Pieza bakarrak edo serie motzekoak fa-brikatzeko, eta baita buru mugikorreko de-koletaje tornoak. Mekanizatuaren progra-ma prestatu eta gauzatu beharko du. Espe-rientziaren araberako soldata. Behinbetikokontratua. Bidali kurrikuluma: [email protected]– Kamarera/o behar da Eibarren jornadaosorako. Bidali kurrikuluma: [email protected].– Sukaldaria behar da Eibarko jatetxe bate-an. Astean bi egun eta erdi jai. Tel. 604-203896.

4.2. Langile bila

Page 27: Agurraren aurrean - Etakitto · 2016-11-03 · 2016-XI-4 5 Asteburuan ospatuko dabe Galiziako Etxe-kuak VII. Enpanada eta Magosto Jaixa Ur-kizun. Bixar goizetik hasiko dira ekitaldixak,

Iñaki Rivero Zabaleta

Calbeton, 4 - 2.(Untzagako dorrea)

Tel. 943 20 86 41

Nerea Arregi (123 Kolegiatu zbkia.)Rosarito Rodriguez (125 Kolegiatu zbkia.)

Amagoia Zubizarreta (122 Kolegiatu zbkia.)

BIDEBARRIETA, 48

EIBAR

943 203050

ERDIKO KALE 54

ARRASATE

943 799746

PODOLOGOAMaiderLopez

Etxeberria

65 Kolegiatu zbkia.

Arragueta 2 Bis-B, Behea CTfnoa. 943 82 04 88

ARORPSIKOLOGIA - LOGOPEDIA

(Ume eta helduendako)

- Afasiak- Disfoniak- Dislaliak- Degluzio atipikoa

Ana Artamendi

T. Etxebarria, 10 - 6. ezk. (EIBAR)Tel. 943 20 27 15 / 670 82 43 27

- Dislexiak- Hizmoteltasuna- Eskola arazoak

OOkkuull iissttaakk

JOSE ALBERDI

San Juan 11 - solairuartea

943 20 19 82

arratsaldez

R.P

.S.2

34/1

3

Psikologia klinika etaPsikoterapia zentroa

Oscar Mondragon Lili

Urkizu, 13 - behea

Telf. 943206823 eta 686859023

GOIZEZ ETA ARRATSALDEZ

Lorena Izaguirre GarciaPSIKOLOGOA-PSIKOTERAPEUTA

Errebal, 15 - 1. ezk.................EIBARZuberoa, 4 .......................ZARAUTZ

Tel. 943 831 618

Arantza AlvarezPsikologoa-Sexologoa

1517 - GZ Kol. zkia.

www.centrodesexologia.comTfnoa. 645 73 23 88

KONTSULTAK: Eibar / Durango / Donostia

PPooddoollooggooaakk

• Kiropodiak, gogortasunak eta kailuak• Atzazkal orbainduak• Oinazpiko garatxoak (papilomak)• Plantillak digitalizatuak (scanner

bidezko inpresioa)

T. Etxebarria (DOS DE MAYO), 5 - 1. A943 12 14 93 / 696 555 208

ELENA AIZPUN

PODOLOGOA124 kolegiatu zenbakia

LLooggooppeeddaakk

AHOTS-LANIsasi, 17 - 1. esk.943 [email protected]

LOGOPEDIA-PSIKOLOGIA

Diagnostikoa eta tratamenduaDegluzio atipikoaDisfonia

Ikaste-arazoak

Arretaarazoak

Berba arazoakDislexia

LEHENENGO KONTSULTA DOAN

PPssiikkoollooggooaakk

PSIKOLOGIA KLINIKOA ETA OSASUN ZENTROA

Coro Ortíz de UrbinaPSIKOLOGOA (G201987 kolegiatua)

- Masterra Praktika Klinikoan- Master P.N.L.- Trainer

BIDEBARRIETA, 27 - B, 1. solairua, 9. bulegoaw w w . c e n t r o a m e t s . c o m

Tel. 675 70 68 07

Maialen HernandezPSIKOPEDAGOGOA

- Lengoaia trastornoak - Hiperaktibitatea- Gizarteratze arazoak - Autoestima arazoak- Autoestima arazoak - Dislexia

Tel. 605 75 75 06

HEMEN ZURE TOKIA izan nahi baduzu ...... deitu 943-206776 telefono zenbakira

HEMEN ZURE TOKIA izan nahi baduzu ...... deitu 943-206776 telefono zenbakira

AIDA CORTA ANTÓN

SAN AGUSTIN, 2-4 (B LOKALA)Mobila: [email protected]

Ebaluazioa eta

tratamendua:

- Hizkuntza- Mintzaira- Ahotsa- Dislexiak- Entzumena- Degluzio atipikoa

Page 28: Agurraren aurrean - Etakitto · 2016-11-03 · 2016-XI-4 5 Asteburuan ospatuko dabe Galiziako Etxe-kuak VII. Enpanada eta Magosto Jaixa Ur-kizun. Bixar goizetik hasiko dira ekitaldixak,

RPS

: 53/

13w w w. i n n o v a d e n t a l c l i n i c a s . c o m