A S M O A E T A H E L B U R U A - Euskal euskararen … · 1 A S M O A E T A H E L B U R U A...

17
www.fontaneda.net 1 A S M O A E T A H E L B U R U A Euskara oso hizkuntza zaila dela esaten dute erdaldun guztiek, baieztatzen dute euskarazko ikasle guztiek eta hartzen dute ontzat ia euskaldun guztiek; eta ez da egia. Hizkuntza konplexua da, ezin ukatu; batez ere, aditz konplexua duelako. Berezko konplexutasun honi gaur egun erabiltzen den erdal gramatikaren oztopoak laguntzen dio uste txar hori lortzen. Euskara aztertzeko, orain arte erdal gramatiken metodoa erabili da, beste hizkuntzak aztertzen dituen metodoa. Metodo honek grekoaren egitura, latinarena, erromanikoena, saxoiena, eslabierena, etab.ena aztertzeko balio du, hizkuntza horiek guztiek oinarrizko egitura bera dute eta. Hizkuntza guztiak aztertzeko mundu-mailako metodo bakar bat erabiltzea zilegia izanik, hemen etxe barruan, batez ere gure hizkuntza aztertu, irakatsi eta ikasteko, metodo hori euskal egituraren etsai bihurtzen da: arauak euskaratik atera beharrean, euskara bera erdal arauetara moldarazten duelako. Adibidez, har dezagun NORen definizioa: 16. orrialdean ikusiko denez eta euskarak berak erakusten digunez, NOR aditzeko objektua da. Definizio argia da, garbia eta erraza, beste hizkuntzek ezarritako estutasunik eta bihurgunerik gabe. Hala ere, gaur egungo gramatikak hauxe dio: NOR aditz iragangaitzetako subjektua da edo aditz iragankorretako objektu zuzena. Bigarren hau ere egia da, baina beste hizkuntzetako definizioa, erdal kontzeptuei darraielako. Bigarren honek gure NORen erdal bi baliokide definitzen ditu. Erdararen arazoa da gure NOR nola itzuli. IZEN SINTAGMA + ADITZ SINTAGMA Erdara guztietan perpausa izen-sintagma + aditz-sintagma bikoteaz osatua da; hots, komunztadura subjektua + aditza bikotean datza. Hizkuntza horietan guztietan, beti subjektuak jokarazten du aditza, beti subjektu eta aditzaren artekoa izaten da komunztadura. Inguruko hizkuntza guztietan gertatzen da: portugesetik

Transcript of A S M O A E T A H E L B U R U A - Euskal euskararen … · 1 A S M O A E T A H E L B U R U A...

www.fontaneda.net 1

A S M O A E T A H E L B U R U A

Euskara oso hizkuntza zaila dela esaten dute erdaldun guztiek, baieztatzen dute euskarazko ikasle

guztiek eta hartzen dute ontzat ia euskaldun guztiek; eta ez da egia. Hizkuntza konplexua da, ezin ukatu; batez

ere, aditz konplexua duelako. Berezko konplexutasun honi gaur egun erabiltzen den erdal gramatikaren

oztopoak laguntzen dio uste txar hori lortzen.

Euskara aztertzeko, orain arte erdal gramatiken metodoa erabili da, beste hizkuntzak aztertzen dituen

metodoa. Metodo honek grekoaren egitura, latinarena, erromanikoena, saxoiena, eslabierena, etab.ena

aztertzeko balio du, hizkuntza horiek guztiek oinarrizko egitura bera dute eta.

Hizkuntza guztiak aztertzeko mundu-mailako metodo bakar bat erabiltzea zilegia izanik, hemen etxe

barruan, batez ere gure hizkuntza aztertu, irakatsi eta ikasteko, metodo hori euskal egituraren etsai bihurtzen da:

arauak euskaratik atera beharrean, euskara bera erdal arauetara moldarazten duelako.

Adibidez, har dezagun NORen definizioa: 16. orrialdean ikusiko denez eta euskarak berak erakusten

digunez,

“NOR aditzeko objektua da.”

Definizio argia da, garbia eta erraza, beste hizkuntzek ezarritako estutasunik eta bihurgunerik gabe.

Hala ere, gaur egungo gramatikak hauxe dio:

“NOR aditz iragangaitzetako subjektua da edo aditz iragankorretako objektu zuzena.”

Bigarren hau ere egia da, baina beste hizkuntzetako definizioa, erdal kontzeptuei darraielako. Bigarren

honek gure NORen erdal bi baliokide definitzen ditu. Erdararen arazoa da gure NOR nola itzuli.

IZEN SINTAGMA + ADITZ SINTAGMA

Erdara guztietan perpausa izen-sintagma + aditz-sintagma bikoteaz osatua da; hots, komunztadura

subjektua + aditza bikotean datza. Hizkuntza horietan guztietan, beti subjektuak jokarazten du aditza, beti

subjektu eta aditzaren artekoa izaten da komunztadura. Inguruko hizkuntza guztietan gertatzen da: portugesetik

www.fontaneda.net 2

errusierara eta norbegieratik arabierara. Espainieraren eredua har dezakegu.

YO os LLEVO a casa en coche TÚ le LLEVAS un ramo de flores ELLA LLEVA gafas NOSOTROS les LLEVAMOS muchos años VOSOTRAS LLEVAIS uniforme ELLOS me LLEVAN al huerto

Subjektua TÚ den guztietan aditza beti LLEVAS izango da; bost axola zenbat gauza daramazun edo

nori daramakiozun.

Gauzak horrela, subjektua + aditza edo izen-sintagma + aditz-sintagma egitura beste hizkuntzetarako

egokia da. Eskema honetan izen-sintagma subjektua da. Eta aditz-sintagmaren barruan aditza eta beste osagaiak

daude, hauen artean objektu zuzena eta zehar-objektua ere, ez baitute aditzean batere eraginik.

Baina eskema honek ez du euskaran balio, munduan oso hizkuntza gutxik bezala, euskarak ergatiboa

erabiltzen duelako. Azter ditzagun espainierazko hiru adibide, eta gero euskal itzulpenekin alderatuko ditugu.

YO HE salido del agua YO HE sacado la pelota del agua TÚ me HAS sacado (a mí) del agua

Lehenengo bi perpausetan subjektua, izen-sintagma, YO berbera da eta aditza komunztatu egiten da,

HE berbera da. Hirugarren perpausean subjektua aldatu dugu (TÚ), eta aditza komunztatu, aldatu egin da

(HAS). Bestalde, 3. perpauseko ME (A MÍ) eta lehenengo bietako YO ezberdinak ditugu, hurrenez hurren

objektu zuzena eta subjektuak direlako.

Ikus ditzagun orain hiru perpausok euskaraz.

NI uretatik atera NAIZ NIK pilota uretatik atera DUT ZUK ni uretatik atera NAUZU

Zerbait gertatzen da euskaran, subjektua + aditza erdal eskema ez dabil eta. Lehenengo bi perpausetan,

“subjektu” bera izan arren, eraldatuta agertzen da (ni– eta niK) eta gainera aditza ere aldatu da (Naiz eta duT).

Ezberdinak zergatik diren? Erdaran biak gauza bera (subjektua) badira ere, euskaran biak gauza ezberdinak (1.

perpausekoa NOR eta 2.goa NORK) direlako.

Bestalde, lehenengo eta hirugarren perpausetan NI bera agertzen da, erdaran eginkizun ezberdina duen

arren (NI “subjektua” 1.ean eta NI “objektu zuzena” 3.ean). Zergatik NI bera, eta bi adizkietan (Naiz eta

Nauzu) N– bera? Erdaran ezberdinak (subjektua eta objektu zuzena) izan arren, euskaran biak gauza bera, biak

NOR direlako. Subjektua + aditza eskema ez dabil euskaran, euskara hizkuntza berezia delako. Bakoitzak

perpausean duen zeregina aztertu behar dugu, NOR zein den, NORI zein den, eta NORK zein den. Euskaran

euskal eskema dabil; nor + nori + nork eskema, alegia

NORK NOR OSAGARRIA ADITZA .

ni– uretatik atera Naiz.

niK pilotA uretatik atera DuT. zuK ni– uretatik atera NauZU.

Honela bai: 1. eta 3. perpausetan ni– bera dugu, NOR direlako. 2. perpausean, berriz, niK ezberdina

dugu, NORK delako; eta bestalde, aditzeko NOR eta NORK sintagmen markak argi eta garbi agertzen

zaizkigu. Honelaxe dabil euskara. Dakusagunez, “subjektu” kontzeptua nahasgarria da, bi gauza adierazten ditu

www.fontaneda.net 3

eta. “Subjektua” zein den jakitea baliagarria ez denez, zein deklinabide-atzizki jarri eta aditza nola eratu ez

dioskunez gero, zertarako nahi dugu “subjektua”?

1. perpausean ni “subjektua” delakoan dago gramatikari asko. Bai, “subjektua” da, pertsona-izenordaina

da, silaba batekoa da. Baina perpausa josteko, hots, sintagmei atzizki egokia jartzeko eta aditza egokiro

jokatzeko, “subjektua”, izenordaina eta silaba batekoa, hiru ezaugarriak alferrik ditugu; NOR dela hartu behar

dugu gogoan eta kito: objektua, gauza atera, berez edo beste batek lagunduz uretatik kanpora mugitu den izakia.

3.ean ni, “objektu zuzena” deitu arren, perpauseko NOR da, objektua, hemen ere gauza atera, oraingoan

zure laguntzaz uretatik kanpora mugitu den izakia.

Dakusagunez, “subjektua” eta “objektu zuzena” kontzeptu anbiguoak dira. Objektua edo NOR (gauza

ikusia, gauza etorria, gauza eroria, gauza erosia…) adiera bakarreko kontzeptu argia da, beti gauza bakar bat

adierazten duelako. Euskal perpaus guztietan hirugarren pertsonako objektu singular guztiek (erdaran subjektua

edo objektu zuzena edo zernahi izan arren), guztiek –A atzizkia hartzen dute eta oraindaldiko indikatiboari D–

aurrizkia jartzen diote, guztiek.

ERDARA NOLA, EUSKARA HALA

Euskaldunok ere badaukagu buruan ikasita erdal eskema. Bi adibide bakarrik:

*harritu egin nau zu ez etortzea harritu egin nau zu ez etortzeak esan beharrean. Hiztegi on eta

ospetsu baten 2000ko argitaraldian irakur daiteke. Nor, nori eta

nork zein diren aztertu gabe, “subjektuan” oinarritzen delako

Erdaraz “zu ez etortzea” edo “zu ez etortzeak” subjektuak dira, gauza bera. Baina euskaraz

“harrigarria da zu ez etortzea” eta “harritu egin nau zu ez etortzeak” esaldietako sintagma azpimarratuak

bestelakoak dira. Euskaraz ez dira “subjektuak”, lehenengoa NOR eta bigarrena NORK baizik. Honelaxe dabil

euskara.

Azken adibide hau ere ikus dezagun.

*jaiak ondo pasatu nahi dugulako jaiak ondo pasatu nahi ditugulako esan ordez. Euskaldun hiri

bateko jai-abestiaren testu-zatia da, nik hemen egokitua. Nor-nori-

nork egitura baztertuz, euskaldun guztiok ikasita daukagun erdal

egiturari darraiolako

Erdaran oinarria subjektua denez gero, euskaran ere bai. Erdal eskoletan edo euskal ikastoletan denoi

irakatsi zaigun erdal eskemari jarraituz, beti “subjektuari” begira, “gu gara” ala “guk dugu” aukeratu behar

da, perpausa iragangaitza ala iragankorra den; hauxe sartu zaigu buruan ondo finkatuta. Abesti honek NORK

bakarrik izan du kontuan, NOR ez; erdaraz bezala “subjektua” bakarrik hartu du gogoan. Baina NOR, NORI eta

NORK aztertu behar ditugu.

www.fontaneda.net 4

“ARTIKULUA”

Singularrez –A eta pluralez –AK atzizkiak “euskal artikulu mugatzailea” direla esaten dute gramatikari

gehienek. Iritzi hau sakonki errotuta dago euskal gramatikan, eta ez da harritzekoa, Oihenartek –A–AK

atzizkiak “artikulutzat” 1638an, orain dela lau mende, hartu zituen eta.

Egia esan, –A–AK atzizkiek gehienetan erdal artikulua itzultzen dute, erdal artikuluak hirugarren

pertsonaren sintagmak bakarrik mugatzen dituelako; singular edo plural, maskulino, femenino edo neutro,

edonola ere beti hirugarren pertsonak bakarrik (erdarak lehenengo edo bigarren pertsonaren sintagmak mugatu

behar dituenean, hirugarren pertsonako artikulu bera erabiltzen du).

Dena den, –A–AK atzizkiak erdal artikuluarekin kidetu zituenean, Oihenartek ez zuen gogoan izan 93

urte lehenago Etxeparek 1545ean idatzia zuena (1):

BiOK behin sekretuki nonbait mintza gaitezen

Eta areago, Axularrek berak 1643an, bost urte gerotxoago, honelaxe idatziko zuena:

Zertan pentsatzen ote duzu zuk, bekatu gehiago egiten duzunORREK?

Hala eta guztiz ere, lau mende joanda, Etxepare eta Axularrek –A–AK baino, sasiartikulua baino, euskal

deklinabidea aberatsagoa dela irakatsi ziguten arren, sasiartikuluari lotuta jarraitzen dugu oraindik, erdaratik

hartutako adigai horrek gure deklinabideari kalte handia egin badio ere.

Izan ere, euskal deklinabideak, ez hirugarren pertsonak bakarrik, sei pertsonen sintagmak mugatzen

ditu, sei pertsonetarako berezko atzizki bana erabiliz. Honatx adibide batzuk:

Hutsa naizenAU (ni) huts geldi nadin Orixe

Zeri begira hago alfer handi nagiORI (hi)? Ainibarro

Maritxu, nora zoaz eder galantORI (zu)? Herri-abestia

Jan dezagun orain hemen daukagun opilA (hura) Bustintza

BiOK (gu) joango gara, seme, elkarrekin Agirre

Zatozte guztiOK (zuek) hona Ikaztegieta

Zeren baskoAK (haiek) baitira abil Etxepare

HURA eta HAIEK hirugarren pertsonetako –A–AK atzizkiak erdal artikulu mugatzailearekin bat datoz

eta euskaldun guztiok ezagutu eta erabiltzen ditugu.

GU eta ZUEK pertsonetako plural hurbileko –OK atzizkia ezaguna eta onartua da gaur egun, baina

askotan baztertzen da –AK atzizkiaren alde, sasiartikuluaren eraginagatik.

Atzo arratsaldean izan ginen lagun guztiAK (gu?) erromerian Herri-abestia

Agur jaunAK (zuek?)! Abesti errituala

Baina NI eta HI-ZU pertsonetako singular hurbilean datza, hain zuzen ere, sasiartikuluak eragindako

kalterik larriena, dagozkien atzizkiak, erabilera urri-urriagatik ia-ia ezezagunak izanik, benetan galzorian

daudelako.

Nik, bitarteko idazkariAK (nik?), hala egiaztatu dut Udal baten akta

Gure Aita, zeruetan zarenA (zu?) Kristau-otoitza

(1)

Sail honetako aipuak moldatuta daude, euskara batuaz eta ortografia egokituta. Jatorrizko testuak kapitulu honen atzeko

bibliografian agertzen dira.

www.fontaneda.net 5

Hala eta guztiz ere, literaturan badago singular hurbilaren adibide argirik.

Nik, zerbitzuko burua naizenONEK (nik), hauxe jakinaraziko dut B.A.O.

Baserritar naizenONEK (nik) baserritartxo iaio bat behar dut Azkue Zer esan behar didazue niri, herria ezagutzen dudanONI (niri)? Euskaltzaindia

Ai zein mutur-jokak Pello bihurriORREK (hik) ikusteko dauzkaan! Zavala

Hiru egunean berritzen duanORREK (hik) heure burua libra ezak Lardizabal

Hiri emango dinat, nire ametsen muin haizenORRI (hiri)! Garate

Jakin ezazu ene jaunORREK (zuk) nire logelan sartu zela Otxolua

Denon erregeORREK (zuk) emazu bakea Kalonje

Zuri, aita Jaungoiko ahalguztidunORRI (zuri), aintza guztia Uribarren

Zenbait idazlek lehenengo eta bigarren pertsonetako singular hurbilean, –AU eta –ORI beharrean, –OR

atzizki erkidea erabiltzen du, plural hurbilean –OK egiten den bezalaxe.

Zure maiteen baltsan naizenOR (ni) gomendatzen Harizmendi

Harizmendiren moduan, Aresti eta Kintanak ere singular hurbila zuten kontuan beren “Izenen eta Izen-

ordekoen Deklinazioan” –OR atzizki bakarra iradoki zutenean. jaunOR - jaunORI - jaunORK (ni edo hi-zu, nor - nori - nork)

Jatorrizko testuetan ikusten denez, singular hurbila egiteko, idazle batzuek –AU–ORI (edo –OR) atzizkiak

erantsi arren, gehienek erakusleak erabiltzen dituzte, atzizkiak eta erakusleak nahasiz, –AU–ORI–A atzizkiak eta

HAU-HORI-HURA erakusleak ez baitira gauza bera: sei erakusleek beti hurbil-urruntasunaren arabera

hirugarren pertsonak bakarrik adierazten dituzte; deklinabideak, ordea, pertsona guztiak mugatzen ditu.

Axularrek irakasten digunez, ZU pertsonaren sintagma singular hurbilak bere atzizkia darama, –ORI

(edo –OR erkidea, Euskaltzaindiak erabakiko luke), baina HORI erakusleak hirugarren pertsona bakarrik

kokatzen du leku-denboran.

Zertan pentsatzen ote duzu zuk, bekatu gehiago egiten duzunORREK (zuk)?

Ez duzu pentsatzen mentura HORREK (hirugarren gauza batek) mentura gaiztoa emanen dizula?

Gure deklinabideak sei pertsonak mugatzen dituela, erakuslerik ez, atzizki bana eransten diela

egiaztatzeko, ez dugu literaturan murgildu beharrik, gaur egungo euskara bizian ere eredu argia dugulako:

pertsona-izenordain indartuak.

nerAU ni indartua, neu

herORI edo zerORI hi edo zu indartuak, heu edo zeu

berA hura (bizkaieraz ha) indartua

gerOK gu indartua, geu

zerOK zuek indartua, zeuek

berAK haiek indartua, eurak

Dakusagunez, erdal artikuluak ez dio hurrik ere ematen euskal deklinabideari, gure deklinabideak

perpauseko sintagma guztiak eratzen ditu eta. Hona hemen NOR kasuak hein guztietan deklinatzen duen

modua.

www.fontaneda.net 6

IZENEZKO SINTAGMA – Mugagabea

Hainbeste laztan gozo_ eman zizkiona Urruzuno – Mugatua

– Singularra – Singular hurbila (NI eta HI-ZU pertsonetakoa)

Hemen naukate atzeneko eliztarra naizenAU (ni) Gurbindo Hoa, hoa odolzaleORI (hi)! Lardizabal Agur juduen eŕegeORI (zu)! Iraizoz

edo hirurei –OR atzizki erkidea erantsiz. – Singular urruna (HURA pertsonakoa) Erre nahi duenak eros dezala belarrA Apaolaza – Plurala – Plural hurbila (GU eta ZUEK pertsonetakoa)

Judizioko egunean guztiOK (gu) piztuko garela Ezezaguna Zatozte enegana kargaturik zaudetenOK (zuek) Axular – Plural urruna (HAIEK pertsonakoa) Gizon adituAK ez dira geldituko huskeria horietan Mogel

ADITZEZKO SINTAGMA, euskarak aditzak ere deklinatzen ditu eta. – Jokagabea

Banitatea da ondasunen bila ibilTZEA Arrese – Jokatua

Jende asko deiadarrez zetorreLA aditu zuten Lazarraga

Honelaxe antolatzen ditu perpauseko sintagmak euskal deklinabideak, sasiartikulua barruan oharkabe. Beste ikuspegi batetik ere datorkigu –A eta –AK atzizkiak “artikulua” ez direlako argibidea: “artikulua” balira, hizkuntzalari askok dioenez Erdi Aroan sortuko ziratekeen; baina mendeak lehenago agertzen da –A atzizkia erromatarren garaiko aztarnategi batzuetako epigrafietan. IbarrA Plasenzuela lurrA, suA Iruina-Veleia NAHASIA NAGUSI Gure lehen gramatikariek, euskal egitura aztertzen hasteko, erdaratik hartu zuten, noski, adigai asko. Kontzeptu haietako batzuek, askok, gure hizkuntza aztertzen laguntzen dute, euskararen egiturarekin bat datozelako; baina beste adigai batzuek ez, anbiguoak, nahasgarriak direlako. Hala ere, gramatikariak adigai anbiguo horietan setatzen dira orain ere, euskararen egitura ulertzeko oztopoak direla konturatu gabe: nahasia nagusi. Orain arte “subjektu”, “objektu zuzen” eta “artikulu mugatzaile” kontzeptuak euskal egiturarekin aurka daudela ikusi ondoren, gure gramatikak jasaten duen beste anbiguotasun batzuk aztertuko ditugu. “Iragangaitza”, “iragankorra” haurra galdu da haurra begiraleari galdu zaio

www.fontaneda.net 7

Bi perpaus hauek “iragangaitzak” omen dira, “objektu zuzenik” ez dutelako. Baina biak, “subjektu”

bera izan arren, “objektu zuzenik” ez badute ere, perpaus ezberdinak dira: bigarrenak begiraleari sintagma

berezia dauka, –ARI atzizki singularra hartzen eta gainera aditzean honek ere, erdaran ez bezala, eragina duena,

–IO– artizkia eransten dio eta. Beraz, bi “iragangaitz-mota” daude: bikoiztasuna dugu hemen ere.

semeak egia esan du_

semeak aitari egia esan dio_

Bi perpaus hauek “iragankorrak” omen dira, “objektu zuzena” badutelako. Baina, “iragangaitzetan”

gertatzen zen bezala, hauek ere ezberdinak dira: bigarrenak aitari sintagma garrantzitsua dauka, –ARI atzizki

singularra hartzen eta gainera aditzari –IO– artizkia eransten diona. Hortaz, bi “iragankor-mota” daudenez

gero, “iragankor” adigaia ere nahasgarria da. Euskaran “iragankor-iragangaiztasunik” ezaren beste adibide bat

ikus dezagun: norbaitek gure atea jo du, eta nor den galdetzeko, eta jo duenak nor den erantzuteko, bi modu

hauetan esan daiteke.

nor ZARA? Miren NAIZ “iragangaitza” ote?

nor ZAITUT? Miren NAUZU “iragankorra” ote?

Kontzeptu anbiguo hauetatik ihes egiteko, gure lehen gramatikariak hasi baino hiru mende geroago,

1950eko hamarkadan, Zipitria Elbirak konponbidea sortu zuen, edo behintzat bera hasi zen erabiltzen: NOR-

NOR-NORK alegia.

Zipitriak aditza jokatzeko bakarrik erabili eta irakasten zuen, eta gaur egun gramatikari guztiek onartzen

dute NOR-NORI-NORK metodoa konjugaziorako. Baina, egia esan, Zipitriak bete-betean asmatu zuen, NOR,

NORI eta NORK adigaiek, ez aditzak jokatzeko bakarrik, perpaus osoa josteko, sintagma konjugatzaileak

bereizteko, balio dutelako. Perpauseko ardatza dira NOR, NORI eta NORK kontzeptu argiak, zehatzak, adiera

bakarrekoak. Gerotxoago, 16. eta 17. orrialdeetan ikusiko dugunez:

NOR: Ekintza jasaten duen objektua.

NORK: NORen gaineko ekintzaren eragilea.

NORI: Ekintzan esku hartu gabe, emaitza jasotzen duen hartzailea.

Izan ere, NOR, NORI eta NORK gramatikari ugariek konjugaziorako bakarrik onartu arren, aditza

jokarazten ez duten sintagmak deklinatzeko, Zipitriaren nomenklatura ere jarraitzen dute: NON, NONDIK,

NOREKIN, NOREN, NORENTZAT etab. Hala ere, perpausa josteko ez dituzte NOR, NORI eta NORK

kontzeptuak aintzat hartzen.

Hemen, ordea, “subjektuaren” eta “objektu zuzenaren” kasuan gertatzen zen bezala, NOR, NORI eta

NORK adigai argiak eta adiera bakarrekoak direla egiaztatzeko, ikusi ditugun perpaus guztiak orain NOR-

NORI-NORK metodoaz ere aztertuko ditugu.

haurra galdu da

ADITZA: galdu Da

NOR, objektua, gauza galdua, hura: haurrA D

haurra begiraleari galdu zaio

ADITZA: (galdu *datZAIO) galdu zaIO

NOR, objektua, gauza galdua, hura: haurrA d

NORI, hartzailea, hari: begiraleARI IO

semeak egia esan du_

ADITZA: esan Du–

NOR, objektua, gauza esana, hura: egiA D

NORK, eragilea, hark: semeAK –

www.fontaneda.net 8

semeak aitari egia esan dio_

ADITZA: DIO–

NOR, objektua, gauza esana, hura: egiA D

NORI, hartzailea, hari: aitARI IO

NORK, eragilea, hark: semeAK –

Ageri denez, perpaus guztietan NOR-hura singular guztiek beti –A atzizkia daramate eta adizkiari beti

D– aurrizkia eransten diote, NORK-hark singular guztiek beti –AK eta aditzean beti – atzizki hutsa, NORI-hari

singular guztiek beti –ARI eta beti –IO– adizkian. NOR, NORI eta NORK kontzeptu argiak behar ditu euskal

perpausak bere burua antolatzeko.

Aurreko perpaus guztiak aztertuta, NOR, NORI eta NORK kontzeptuen garrantzia ikertuta, ikus

dezagun orain hurrengo adibidean ezinezko kontzeptu bat.

“Bihurkaria”

guk geure burua zainduko dugu

Gaztelaniazko itzulpenean, nosotros nos cuidaremos, (nosotros eta nos) subjektua eta objektu zuzena

izaki bera izanik perpaus bihurkaria denez gero, euskaran ere esaten da “perpaus bihurkaria” dela. Baina hori

ezina da, perpausean sintagma deklinagarriek izaki ezberdina, pertsona ezberdina, aipatu behar dutelako; gauza

bat da guk (guk) eta beste gauza bat geure burua (hura). Euskarak noren buru baliabidea erabiltzen du,

erdarak ez bezala, bi sintagmek izaki ezberdina adierazteko, izaki batek bi eginkizun betetzea ezinezkoa da eta.

Hau argiro ikusteko, NOR-NORI-NORK metodoaz aztertuko dugu.

ADITZA: zainduko DuGU

NOR, objektua, gauza zaindua, hura: geure buruA D

NORK, eragilea, guk: guK GU

“Pasiboa”

Bukatzeko, beste adigai nahasgarri bat aztertuko dugu: “boz pasiboa”. Adibidez, ardia otsoak irentsi

(egin) du esan beharrean, hurrengo perpausaren bidez itzultzen da sarritan.

ardia otsoak irentsia izan da

Horrela erdarazko boz pasiboa hitzez hitz euskaratzen da. Baina NOR-NORI-NORK metodoaz aztertuz,

euskararen berezko egituragatik, ondorioa perpaus elkartua da, ez bakuna, barruan mendeko perpaus bat

daukalako.

ADITZA: izan Da

NOR, objektua, gauza izana, hura: ardiA D .

ZER, atributu singularra: otsoak irentsiA (eraginik gabe) !

Mendeko perpausa: otsoak irentsi

ADITZA1, jokatu gabe: irentsi

NOR1, objektua, gauza irentsia, hura: ardiA (isila)

NORK1 hark, eragilea: otsoAK

Perpaus nagusian aditza, NOR eta atributu osagarria agertzen dira. Horregatik, osagarri honek

jokarazten ez duenez gero, NOR-hura singularrak –A atzikia darama, eta berak bakarrik eransten dio D–

aurrizkia aditzari, beti bezala. Bestalde, atributuak duen atzizkia eta NOR sintagmakoa bi –A dira, baina ez dira

www.fontaneda.net 9

gauza bera, bi kasu ezberdinetako atzizki berdinak baizik. Alda ditzagun sintagmen numeroak eta NOR

sintagmak eta atributuak atzizki ezberdina eramango dute.

ikasleok gazteak gara

ADITZA: Gara

NOR, objektua, gauza izana, gu: ikasleOK G .

ZER, atributu plurala: gazteAK (eraginik gabe)

NOR plural hurbilak –OK atzizkia darama, atributu pluralak, ordea, –AK.

Perpaus guztietan ikusi dugunez, NOR, NORI eta NORK adigaiek argi eta garbi aztertzen dituzte euskal

perpausak, perpausetako sintagmak eta aditzetako markak, bikoiztasunik gabe, nahasi gabe.

ADITZAREN ALDIAK

Gramatikari askorenean euskal aditzak hiru aldi dituela irakur dezakegu: orain, lehen eta geroaldia.

Erdal aditzean nola, euskal aditzean hala.

Lehenaldia: jaio zen

Orainaldia: jaiotzen da

Geroaldia: jaioko da

Lehenengo biak zuzenak dira, bakoitzeko adizkiak berak diosku eta.

ZEN adizkiak baditu lehenaldiko ezaugarri guztiak: 3. pertsonaren Z- Nor-aurrizkia eta lehenaldiaren -N

atzizkia.

DA adizkiak baditu orainaldiko ezaugarri guztiak: 3. pertsonaren D- Nor-aurrizkia eta orainaldiaren atzizkirik

eza.

Baina zer dela eta hirugarren adibidea gerokoa? Erantzuna hauxe da: erdaraz gerokoa delako (geroaldi

burutugabea). Baina euskarak orainaldikoa dela diosku, DA jokatzen duelako.

Baldin euskal egiturari lotzen bagatzaizkio, euskarak zer dioskun entzuten badugu, oraintxe gertatzen

diren ekintzetako aditzak orainaldikoak izaten dira beti, iraganean gertatzen zirenetakoak lehenaldikoak, eta

denborarik gabeko hipotesiak geroaldikoak. Adibide bat ikus dezagun.

2001eko ekainaren 8an gaude. Norbaitek, ni orain oso haserre nagoela ikusirik, hain haserre zergatik

nagoen galdetzen badit, oraingo gertaera honen erantzunak, oraingo egoera honen arrazoiak adierazteko,

orainaldiko aditza erabiliko dut.

oso berandu etorri zarelako... Arrazoi burutua (etorri!)

hemen oso gaizki jaten delako... Burutugabeko arrazoia (jaTEN)

igandean lan egingo dudalako... Arrazoi gertakizuna (eginGO)

...nago ni ORAIN haserretuta

Hiruretan euskarak berak diosku, euskal adizkiek dioskute orainaldian gaudela (zara, da, dut).

www.fontaneda.net 10

Urteak joan eta urteak etorri, gaurko egunean gaude. Lehenaldiko egun hartan gertatu zena, hain haserre zergatik nengoen kontatzen badut, lehenaldiko aditza erabiliko dut, noski. oso berandu etorri zinelako... Arrazoi burutua (etorri!) han oso gaizki jaten zelako... Burutugabeko arrazoia (jaTEN) hurrengo igandean lan egingo nuelako... Arrazoi gertakizuna (eginGO)

...nengoen ni ORDUAN haserretuta Hiruretan lehenaldian gaudela erakusten digu euskarak (zinen, zen, nuen). Eta egoera hipotetiko bati buruz ari banaiz, gertatu eta gertatzen ez dena, baina zerk haserretu nindukeelako hipotesiak eginez gero, geroaldiko aditza erabiliko dut. berandu bazentoz (etorriko bazina),... Alegiazko baldintza (etorriKO) hemen gaizki jango balitz,... “ (janGO) igandean lan egingo banu,... “ (eginGO)

...nengoke ni haserretuta. Euskarak hiruretan, ez orain ez lehenaldian, (geroaldi edo alegiazkoa) beste aldi batean gaudela frogatzen digu (bazentoz, balitz, banu).

Euskaran ezin erabil dezakegu erdal metodorik, ibili ez dabilelako.

Ñ ZAHARKITUA Gure alfabetoan mendeetan zehar erabili diren tilet guztietatik gaur aztarna bat bakarrik gelditzen zaigu: Ñ letra. Literatura zaharrean Ç eta Ñ erabiltzen ziren. guec ajutu eç dugu Donemiliagako 2. glosa, X edo XI mendekoa bioçeraño yndaçu…erioça Eskuizkribua (Perez de Lazarraga) 1567 etçuela egundaiño Gero (Axular) 1643 XX mendean beste tilet batzuk loratu ziren ugari: !D, !L, !, !S eta !T. au !se da u!sua Diccionario Vasco-Español-Francés (Azkue) 1906 bañan gero urda!letik be!iz Xabiertxo (Lopez-Mendizabal) 1932 1936’gn. u!i ! !lak 9 Euzkadiko Agintaritzaren Egunerokoa, 1. zenbakia Itun Zâ! eta Be!ia (Olabide) 1958 Era berean: Euzkale!i, sa!era

e!der, Ma!dalen

a!ta, An !ton

i !largi, o!lo iñola, baño, España, Iruña, Zuriñe, Auñamendi, ñaba!, andereño

www.fontaneda.net 11

Azkenean, euskara batuak tiletak baztertu ditu, eta gaur egun letra garbiak idazten ditugu. guk ez dugu aiutua (egokia) bihotzeraino idazu…heriotza

ez zuela egundaino

hauxe da uxua

baina gero urdailetik berriz

1936ko urriaren 9a

Itun Zahar eta Berria

Era berean: Euskal Herri, sarrera

edder, Maddalen

aita, Antton ilargi, oilo inola, baino, Espainia Hala eta guztiz ere, hondakin bakar bat geratu zaigu: hitz batzuetako Ñ letra. Iruñea, Zuriñe, Auñamendi, ñabar, andereño

Iruñea hitzari buruz, ez dut ikusten inola, baino eta Espainia bezala ez idazteko arrazoirik, Euskaltzaindiak “Nafarroako udal-izendegia” izenburuko arauan dioenez, hiri horretako biztanleak iruindarrak direla eta horko gizonei iruinxeme izendatu zaiela kontuan harturik. Horren arabera, honelaxe idatzi behar genuke: Iruinea Emakume-izenetan ere Ñ letraren hutsaltasunaren frogapen argi bat dugu. Arana-Elizalde izendegian, zein 1910ean argitaratu eta gaurko egunean ere oso hedatua eta arrakastatsua baita, Andre Mariaren deituretatik datozen emakumezko izenak eratzeko, –NE atzizkia eransten zaie: Aintzane, Bidane, Edurne, Gotzone, Itsasne, Nekane eta Sorne, adibidez. Baina, –NE atzizkiak berez I letraren atzean –ÑE soinua ematen badu ere, tilet-zaletasun handiko garai hartan Argiñe, Garbiñe, Zuriñe idatzi ziren eta orain ere idazten dira, aurrekoetako –NE atzizki garbia (Argine, Garbine, Zurine) egin beharrean: Zurine

Auñamendi eta ñabar hitzetan N letra bustitzeko ezin dezakegu I letraren laguntzarik erabili, ahoskera aldatuko genukeelako. Hauetan, D, L, R eta T letretan egiten denez, N letra ere bikoiztu behar genuke: Aunnamendi, nnabar Baditugu beste letra bustiez hasitako hitzak ere, inor asaldatu gabe: llabur, llollo, ttipi, ttuntturro. Azkenik, andereño hitzean –ÑO atzizki txikigarria aztertu behar dugu. Atzizki hau kontsonantez bukatutako hitzei ere eransten zaienez gero (haurño, adibidez), bustidurak ez du I letraren laguntzarik onartzen. Beraz, N bikoitza ere erabili behar genuke, -NNO (haurnno). anderenno

www.fontaneda.net 12

N bikoitza ez da inola azken modako burutaldia, Lazarragak ere 1567an bi idazkerak, Ñ eta NN, erabiltzen zituen eta: çeña dan ayn andia (eskuizkribua) zeina den hain handia orainganno ez nax ni eldu (“) oraindaino ez naiz ni heldu

Eta azkenez, Ñ letrako tileta baztertu eta iN edo NN idaztearen alde hiru arrazoi hauexek ere izan behar

ditugu gogoan.

1.- Gure alfabetoak tiletik gabeko letra garbiak oso izango lituzke: a, b, c, d, e, f, g, h, i, j, k, l, m, n, o, p, q, r, s, t, u, v, w, x, y, z

2.- Interneteko hizkuntzak, ingelesean oinarrituta, ez du tiletik onartzen.

www.oinati.net (“Oñatiko” Udalaren interneteko gunea) www.baranain.es (“Barañaingo” Udalarena) [email protected] (“Urduñako” Udalaren e-helbidea)

Beraz, interneteko oztopoa saihesteko: Oinati, Barainain, Urduina

3.- Iparraldeko euskaldunek, teklatuan Ñrik ez daukatenez, ezin dute Ñ idatzi.

Behin Baionako idazle batek webgunera bidali zidan artikulu baten izenburuan Iruna-Veleia idatzi behar izan zuen. Baita mundu zabaleko euskaraz idazten duen askori ere gertatzen zaio. Hau dela eta, euskal ortografia orokorra izan dadin, euskaldun guztioi baliagarria: Iruina-Veleia ZEIN ALA ZER

Euskaldun zaharrek Ze’ordu da? Ze’moduz? ahoskatzen dute beti; ikastola eta euskaltegietako

ikasleek, ordea, Zer ordu da? Zer moduz? galdetzen dute, ikasliburuetan horrelaxe irakurtzen dutelako. Ikus ditzagun zazpi galdetzaileak hurrengo adibideetan deklinatuta: lau izenordainak (Nor, Zein, Zer, Zenbat) eta hiru aditzondoak (Non, Noiz, Nola). ZENBAT daukazu sakelan?

ZEINEK eskatu du hori?

NOREKIN bizi zara? ZERI deitzen zaio “arrabita”?

NONGO iturritik hartu duzu ura?

NOIZ etorriko da lantegira?

NOLA lortu dituzue zulo horiek?

www.fontaneda.net 13

Gure zazpi galdetzaileak ikusita, orain perpaus berak egingo ditugu, baina, zehatzagotu edo izaki batzuen artean aukeratzearren, galdetzaileei izen bana erantsiko diegu, lehengo izenordainak edo aditzondoak orain izenlagun bihurtuz, ea nola moldatzen diren. ZENBAT diru daukazu sakelan?

ZEIN ikasleK eskatu du hori?

ZEIN neskarEKIN bizi zara? ZEIN tresnarI deitzen zaio “arrabita”?

ZEIN plazaTAKO iturritik hartu duzu ura?

ZEIN eguneTAN (edo ZEIN orduTAN) etorriko da lantegira?

ZEIN erremintaZ (edo ZEIN moduZ) lortu dituzue zulo horiek?

Argi eta garbi ikusten dugu bik bakarrik jarraitzen dutela, Zein eta Zenbat, hauek bai, lehengo izenordain hauek orain izenlagun bilakatu direla. Baina beste guztiak ez, beste izenordain edo aditzondoak ez dute izenlagun bihurtzeko modurik, haien ordez Zein izenlaguna erabili behar dugu eta. Hau dela eta, euskaldun zaharren Ze’ horrek Zein ordu da? Zein

moduz? adierazten du; Zer ordu da? Zer moduz?, berriz, gaztelaniatik hitzez hitzeko itzulpenak dira, Zer galdetzaile okerra hartu da eta. Hobe zatekeen, “¿QUÉ hora es?” gaztelaniatik baino, “QUELLE heure est-il?” frantsesetik itzuli balitz. Gauza bera gertatzen zaie galdetzaileetatik eratorritako zehaztugabeei: Zein eta Zenbat galdetzaileetatikoak bakarrik bilakatzen direla izenlagun, baina beste guztiak ez, beste guztien ordez –zein– erabili behar dugula. EDOZENBAT ikasi dugu han EDOZENBAT gauza ikasi dugu han

ZENBAITEK baieztatu du? ZENBAIT biztanleK baieztatu du?

EDONOREKIN geratuko naiz EDOZEIN lagunEKIN geratuko naiz

ZERBAIT eman niezazuke ZENBAIT txanpon eman niezazuke

EDONONGO jaietan izango gara EDOZEIN herriTAKO jaietan izango gara

(Abesti batek “izango gara zoriontsu edozein *herriko jaietan” gaizki esan arren)

NOIZBAIT zinemara joaten da ZENBAIT igandeTAN zinemara joaten da

EDONOLA lortuko genukeen EDOZEIN eraZ lortuko genukeen

Bestalde, galdetzaileekin eta haietatiko zehaztugabeekin izenondoak edo harridura-hitzak agertzen dira, baina galdetzaileek beti izenordain edo aditzondo jarraitzen dute. NON demontre sartu dira erbiak?

ZERBAIT onA omen dauka mutil horrek MUGATUA ETA MUGAGABEA

Definizioak lausoegi ematen dira, eta ikasle askok ez du zalantzak saihesteko modurik.

“Mugatua pertsona edo gauza jakin edo ezaguna da; mugagabea, pertsona edo gauza ezezagun edo

indefinitua da.”

Azter ditzagun, hala ere, hurrengo bi perpausak: hiru iralasleak (Ainhoa, Josemi eta Marie) saritu dira

hiru irakasle (Ainhoa, Josemi eta Marie) saritu dira

www.fontaneda.net 14

1. perpauseko hiru irakasleak sintagma mugatua da, baina entzuleak, kanpoko kazetari batek, ez du

irakaslerik ezagutzen: mugatua, baina irakasleak ez dira ezagunak. 2. perpauseko hiru irakasle sintagma

mugagabea da, baina entzuleak, ikastolako garbitzaileak, badaki hirurak zein diren: mugagabea, baina irakasle

horiek ez dira ezezagunak.

27.-30. orrialdeetan ikusiko dugunez, benetako bereizkuntza hauxe da: hiru irakasleak guztiak dira,

ikastolako guztiak edo lehenago aipatutako guztiak: mugatua. Hiru irakasle ez dira guztiak, ikastolan irakasle

gehiago da edo lehenago aipatuak gehiago dira: mugagabea.

LIBURU HONEN HELBURUA

Euskal egituraren adierazpena erraztea da liburu honen helburua, bai euskaldunek egiten duten

azterketarako, bai erdaldunek euskara ikasteko. Ez dugu ahaztu behar, euskaldun edo erdaldun, guztiok erdaraz

dakigula eta geure buruan erdal egitura ondo ikasita daukagula. Erdal azterketa baztertzen ez badugu, aztertzen

edo ikasten dugun euskal egitura ez da gure buruko egituran ahokatuko.

Idazlan honek euskararen azterketa erraztu nahi du, noraino eta perpausa honelako batasuna dela

esateraino:

Deklinabidea + Jokabidea (2)

Dena dela, beste hizkuntza guztiek ez bezala, euskarak sintagma guztiak, aditzak ere, mendeko

perpausak ere deklinatzen ditu.

Grekoak, latinak, alemanak, errusierak, etab.ek, beste hizkuntza deklinatzaileek ez dute behin ere

mendeko perpausik deklinatzen; izenkiak bai, baina aditzik ez. Perpausak menderatzeko, juntagailuak,

izenordainak eta preposizioak erabiltzen dituzte, deklinabiderik gabeko hitzuntzek bezala. Erdara guztietan

aditza ukiezina da; euskarak, berriz, aditzari ere eransten dizkio atzizkiak, beldurrik gabe.

ella no ha venido a trabajar PORQUE ha pasado mala noche Honela menderatzen dute er-

elle n’est pas venue au travail PARCE QU’elle a passé la nuit blanche dara guztiek

ez da lanera etorri gau txarra pasatu dueLAKO Euskarak deklinatu egiten du

Euskarak bai. Gauza guztiak, mendeko perpausak ere deklinatzen dituen hizkuntza bakarra gurea da;

munduan ez omen dago aditzak ere deklinatzen dituen beste hizkuntzarik. Egia da hizkera literarioak erdal

egituraren mailegua hartu duela, baina latinetiko egitura horrek oraindik ez du baztertu osasun oneko herritar

hizkeraren egitura.

ez da lanera etorri, ZEREN gau txarra pasatu dueN Latinetik ekarritako egitura duen hizkera

literarioaz. Lokailu bat erabili arren,

deklinabide-aztarna ere agertzen da, -N

atzizkia jartzen zaionez gero

ez da lanera etorri, gau txarra pasatu dueLAKO Egitura deklinatzaile jatorreko herritar

hizkeraz

Idazlan honek ikasle, irakasle eta hizkuntzalarion aurrean, euskararen arloa lantzen duzuenon aurrean

proposamen edo ikuspegi berri bat jarri nahi du, arauak erdaratik ekarri gabe, euskararen beraren barnean

bilatzen saiatzen den ikuspegi bat.

(2)

Badaude arrazoiak euskaran deklinabiderik ez dela baieztatzeko, behintzat hizkuntza malgukarietako deklinabidea ez dela. Hala

ere, atzizki-sistema osotasunean aztertzearren, hemen deklinabide adigaia erabiltzen da.

www.fontaneda.net I

B I B L I O G R A F I A

(4.-6. orr.) “Artikulua” saileko aipuen jatorrizko testuak:

Abesti errituala:

Agur jaunak eta andreak, agur t’erdi! Agirre Domingo “Garoa” 1912:

Biok joango gera, seme, alkarrekiñ, arima aberastzera, Añibarro Pedro Antonio “Gueroco guero” 1820:

Ceri beguira ago alper andi naguiori?

Apaolaza Antero “Patxiko Txerren” 1890:

Ondo egiten diat, erre naiduenak erosi dezala belarra.

Aresti Gabriel eta Kintana Xabier “Batasunaren Kutxa” 1970:

(jaunor) – (jaunork) – (jaunori) - (jaunoren) – (jaunoz)

Arrese ta Beitia Felipe “Asti-orduetako bertsozko lanak” 1902:

Vanidadea da bada laster amaituko diran ondasunen billa ibiltea eta euretan konfiantza ipintea.

Axular (Agerre Pedro) “Guero” 1643:

Certan pensatcen othe duçu çuc, orainocoan ere, buruan ille duçun baiño beccatu guehiago eguin duçunorrec?

Eztuçu pensatcen, ventura horrec, venturaz, ventura gaixtoa emanen deratçula?

Çatozte enegana trabaillatcen çareten guztioc, eta cargaturic çaudetenoc, eta nic arinduco eta aise ibenico çaituztet.

Azkue Resurreccion Maria “Urlo” 1912:

Enarak enara bezela, baserritar naizen onek laguntzat baserritartxo iaiu bat bear det.

www.fontaneda.net II

Bizkaiko Aldizkari Ofiziala, 1998: Nik, Bizkaiko Foru Aldundiko Ogasun eta Finantza Saileko Zergabilketa Zerbitzuko burua naizenonek, hauxe jakinaraziko dut: Bustintza Errose “Euskalerriko ipuñak” 1950 Baso baltzean okilla, solo landuan mokill lanaren ordain jan daigun orain emen daukagun opilla Epigrafiak:

IBΛΛRRΛΛ

LVRΛΛ SVΛΛ Etxepare Bernat “Linguae Vasconum primitiae” 1545:

Bioc behin secretuqui nonbait mynça guitian.

Ceren bascoac baitira abil animos eta gentil Euskaltzaindia “109. araua: Komunztadura aposizioetan” 2001:

Zer esan behar didazue niri, herria inork baino hobeto ezagutzen dudan honi? Ezezaguna “Cristiñau dotrinea - Laudiyo” 1828: Juizioco egunean guztioc biztuco gareala orain daucaguzan gorputz ta arima eurecaz Garate Gotzon “Konplexus” 1979: Hiri, hiri emango dinat neure besarkadarik estuena, neure adar bikia, neure ametsen muin haizen horri! Gurbindo (Agerre Jose) “An emenkako berriak” 1933: bañan euzkeratzale-bearra balitz emen naukate, atzeneko eliztarra ta otseina naizen au. Harizmendi Kristobal “Ama Virginaren Officioa da hirur officio” 1658: Egia hunen arauaz Iauna zaitut laudatzen eta zure maiten balsan naizenor gomendatzen Herri-abestiak:

Atzo atzaldean izandu giñan lagun guztiak erromerian.

Maritxu, nora zoaz eder galantori? Ikaztegietako San Lorenzo elizaren aurrealdeko idazkuna:

ATOZTE ATOZTE GUZTIOK ONERA JESUSEN DOTRINA GOGOZ IKASTERA Iraizoz Polikarpo (Zarranz Agustin) “Yesu-Kristo gure Yaunaren bizia” 1934:

Agur, Yuduen eŕege ori! Kalonje Segundo “Indotxinako gerra” 1975: Zuk ipiñi zenigun munduko nekea, danon Errege orrek emazu pakea.

www.fontaneda.net III

Kristau-otoitza:

Gure Aita, zeruetan zarena, santu izan bedi zure izena

Lardizabal Francisco Ignacio “Testamentu zar eta berrico condaira” 1855:

Adizac, esaten cioten; Jaincoaren Eliza ondatu, eta iru egunean berritcen decan orrec, ere burua libratu ezac.

Oa, oa, esaten cion, odolzale ori.

Lazarraga Joan Perez de “Eskuizkribua” 1567:

onetan eoçela aditu even etoçela jente asco deadarrez

Mogel Bizenta “Ipui onac” 1804:

Aurqueriac dira oec, ta guizon aituac ez dira gueldituco utsqueria oetan

Oihenart Arnaud “Notitia vtrivsqve Vasconiæ” 1638:

Articulata verò duplici gaudet numero, singulari&plurali, Exemplum: guiçona etorri da, hic homo venit, l’homme est venu Gallicè: el hombre à venido Hispanicè: In plurali verò guiçon-ac etorri dira,hi homines venerunt, les hommes sont venus,los ombres an venido:

Orixe (Ormaetxea Nikolas) “Barne muinetan” 1934:

Utsa naizen au uts geldi nadin;

Otxolua (Garro Bernarta Mirena) “Bertolda eta Bertoldin” 1932:

Jakin egixu, ene jaun o!ek, andra au nire lo-gelan sa!tu zala ba!t,

Udal baten Akta, 2005:

Eta nik, Urnietako bitarteko idazkariak, hala egiaztatu dut, alkatearen oniritziarekin.

Uribarren Patxi “Eliz liturgia eta euskara batua” 1992:

Zuri, Aita Jaungoiko aalguztidun Orri Espiritu Santuarekin batean, ospe eta aintza guztia

Urruzuno Pedro Miguel “Euskalerritik zerura ta beste ipui batzuk” 1898-1917:

beretzat amarik onena izandu zana, ainbeste laztan gozo eman zizkana,

Zavala Antonio “Pello Errotarren itzala” 1965:

inpernura joatean ai zer mutur-jokak Pello bigurri orrek ikusteko dauzkak!