TXORIERRIKO MANKOMUNITATEKO OINARRIZKO GIZARTE … fileBizkaiko udalerri guztiek dute Oinarrizko...

18
1 TXORIERRIKO MANKOMUNITATEKO OINARRIZKO GIZARTE ZERBITZUEI BURUZKO 2016KO TXOSTENA OINARRIZKO GIZARTE-ZERBITZUAK Gizarte-zerbitzuetako sistemaren oinarrizko unitateak dira Oinarrizko Gizarte Zerbitzuak. Inolako bereizkeriarik egin gabe, herritar guztientzat dira. Jarduera-unitate balioanitzak eta diziplina anitzekoak dira Oinarrizko Gizarte-Zerbitzuak. Erkidegoaren aldeko ekintzak garatzea da beren helburu nagusia. Horretarako, beren eraginpeko eremuetan, gizarte zerbitzuetako sistemako maila guztietara iristeko modua koordinatu eta kudeatu behar dute. Bizkaiko udalerri guztiek dute Oinarrizko Gizarte Zerbitzua. Batzuetan, Bizkaiko udalerriek erabaki dute elkartzea eta Oinarrizko Gizarte Zerbitzu bakarra osatzea. Kasu horietan, Oinarrizko Gizarte Unitateak osa daitezke, eta horiek dira dagozkion udalerriko jendeari arreta eskaintzeko bulegoak. Halaber, udalerri handietan, Oinarrizko Gizarte Zerbitzua deszentralizatu egiten da eta auzoetako Oinarrizko Gizarte Unitateak sortzen dira. Egitekoak: Gure gizartean ditugun eskubide eta baliabideei buruzko informazioa, balioespena eta argibideak ematea biztanleei. Elkarbizitza-zerbitzuak edo programak eta etxean bertan laguntza eskaintzea. Norbanakoak, familiak eta taldeak gizarteratzeko baliabideak eta bitartekoak eskaintzeko esku-hartze programak garatzea eta lehentasuna ematea bazterketa-egoerei aurrea hartzeari. Sentsibilizazioa areagotzeko eta gizartearen partaidetza sustatzeko programak egitea. Prestazio ekonomikoen izapideak kudeatzea. Informazio homogeneoa, koordinatua eta sistematikoa prestatzea. Beren jarduera-eremuan dauden gizarte premiak antzematea.

Transcript of TXORIERRIKO MANKOMUNITATEKO OINARRIZKO GIZARTE … fileBizkaiko udalerri guztiek dute Oinarrizko...

Page 1: TXORIERRIKO MANKOMUNITATEKO OINARRIZKO GIZARTE … fileBizkaiko udalerri guztiek dute Oinarrizko Gizarte Zerbitzua. Batzuetan, Bizkaiko udalerriek erabaki dute elkartzea eta Oinarrizko

1

TXORIERRIKO MANKOMUNITATEKO OINARRIZKO GIZARTE ZERBITZUEI BURUZKO 2016KO TXOSTENA OINARRIZKO GIZARTE-ZERBITZUAK Gizarte-zerbitzuetako sistemaren oinarrizko unitateak dira Oinarrizko Gizarte Zerbitzuak. Inolako bereizkeriarik egin gabe, herritar guztientzat dira. Jarduera-unitate balioanitzak eta diziplina anitzekoak dira Oinarrizko Gizarte-Zerbitzuak. Erkidegoaren aldeko ekintzak garatzea da beren helburu nagusia. Horretarako, beren eraginpeko eremuetan, gizarte zerbitzuetako sistemako maila guztietara iristeko modua koordinatu eta kudeatu behar dute. Bizkaiko udalerri guztiek dute Oinarrizko Gizarte Zerbitzua. Batzuetan, Bizkaiko udalerriek erabaki dute elkartzea eta Oinarrizko Gizarte Zerbitzu bakarra osatzea. Kasu horietan, Oinarrizko Gizarte Unitateak osa daitezke, eta horiek dira dagozkion udalerriko jendeari arreta eskaintzeko bulegoak. Halaber, udalerri handietan, Oinarrizko Gizarte Zerbitzua deszentralizatu egiten da eta auzoetako Oinarrizko Gizarte Unitateak sortzen dira. Egitekoak:

Gure gizartean ditugun eskubide eta baliabideei buruzko informazioa, balioespena eta argibideak ematea biztanleei.

Elkarbizitza-zerbitzuak edo programak eta etxean bertan laguntza eskaintzea.

Norbanakoak, familiak eta taldeak gizarteratzeko baliabideak eta bitartekoak eskaintzeko esku-hartze programak garatzea eta lehentasuna ematea bazterketa-egoerei aurrea hartzeari.

Sentsibilizazioa areagotzeko eta gizartearen partaidetza sustatzeko programak egitea.

Prestazio ekonomikoen izapideak kudeatzea.

Informazio homogeneoa, koordinatua eta sistematikoa prestatzea.

Beren jarduera-eremuan dauden gizarte premiak antzematea.

Page 2: TXORIERRIKO MANKOMUNITATEKO OINARRIZKO GIZARTE … fileBizkaiko udalerri guztiek dute Oinarrizko Gizarte Zerbitzua. Batzuetan, Bizkaiko udalerriek erabaki dute elkartzea eta Oinarrizko

2

Oinarrizko Gizarte Zerbitzuek honako izapide hauek egin dituzte 2016.

urtean: 1- GIZARTERATZEA / DIRU-LAGUNTZAK ETA PRESTAZIOAK - DIRU-SARRERAK BERMATZEKO ERRENTA (SBE)

Oinarrizko beharrizanak asetzeko behar beste diru ez duten pertsonei eta familiei euren beharrak asetzeko ematen zaien prestazio ekonomikoa da.

Diru-sarrerak Bermatzeko Errenta aldizkako prestazio ekonomikoa da,

oinarrizko beharrizanak asetzeko behar beste diru ez duten pertsonei eta familiei euren beharrak asetzeko ematen zaiena.

LANBIDEn eskatzen da.

2016ko hileko zenbatekoak:

UNITATEKO PERTSONEN DIRU SARRERARIK EZ DUEN UNITATE KOPURUA BATI DAGOKION GEHIENEZKO HILEKO ZENBATEKOA

1 672,67€ 2 863,77€ 3 edo gehiago 955,50€

Honako hauek izan ziren pentsio osagarri gisa bermatutako gutxienezko

zenbatekoak:

UNITATEKO PERTSONEN DIRU SARRERARIK EZ DUEN UNITATE BATI KOPURUA DAGOKION GEHIENEZKO HILEKO ZENBATEKOA

1 764,40€ 2 955,50€ 3 edo gehiago 1031,94€

Page 3: TXORIERRIKO MANKOMUNITATEKO OINARRIZKO GIZARTE … fileBizkaiko udalerri guztiek dute Oinarrizko Gizarte Zerbitzua. Batzuetan, Bizkaiko udalerriek erabaki dute elkartzea eta Oinarrizko

3

Honako Familia Unitate hauek jasotzen dute laguntza:

urtarrila abendua

Loiu 22 24

Sondika 60 63

Derio 70 84

Zamudio 61 69

Lezama 19 23

Larrabetzu 32 29

- ETXEBIZITZAKO GASTUETARAKO PRESTAZIO OSAGARRIA (EGPO)

Etxebizitzako Gastuetarako Prestazio Osagarria, eskubide subjektibo gisa abenduaren 23ko 18/2008 Legean eraturikoa, prestazio ekonomikoa, aldizkakoa da, eta Diru-sarrerak Bermatzeko Errenta –edozein izanik ere modalitatea– osatzeko eratu da, prestazio horien titularren ohiko etxebizitza edo bizitokiarekin zerikusia duten premiei aurre egiteko helburuaz.

Askoz jota laguntza hileko 250€koa da.

LANBIDEn eskatzen da.

Honako Familia Unitate hauek jasotzen dute laguntza:

urtarrila abendua

Loiu 4 6

Sondika 24 31

Derio 25 32

Zamudio 22 29

URTARRILA ABENDUA

Page 4: TXORIERRIKO MANKOMUNITATEKO OINARRIZKO GIZARTE … fileBizkaiko udalerri guztiek dute Oinarrizko Gizarte Zerbitzua. Batzuetan, Bizkaiko udalerriek erabaki dute elkartzea eta Oinarrizko

4

Lezama 8 9

Larrabetzu 16 14

- GIZARTE LARRIALDIKO DIRU-LAGUNTZAK (GLL)

Laguntza ekonomiko hauek gastu arruntei edo bereziei aurre egiteko

baliabide nahikorik ez duten pertsonei ematen zaizkie, eta gastuok bazterkeria sozialeko egoerak arintzeko edo ekiditeko beharrezkoak direnean.

Laguntzok eskatzailearen udalerriko Oinarrizko Gizarte Zerbitzuan eskatzen

dira. Larrialdi Sozialeko Laguntzak Udaleko edo Mankomunitateko Oinarrizko

Gizarte Zerbitzuak emango edo ukatuko ditu.

1- Errentaren gastuak.

2- Etxebizitza edo bizitokia erosteko, gizarte-larrialdiko egoera baino lehen eskatutako maileguaren interesak ordaindu edo amortizatzeko sortutako gastuak.

3- Etxebizitza erabiltzeko eta mantentzeko beharrezkoak diren gastuak.

4- Gama zuriko etxe-tresna elektrikoen eta altzarien gastuak.

5- Etxebizitza konpontzeko, egokitzeko edo/eta etxebizitzetan oinarrizko

instalazioak egiteko gastuak. 6- Elkarbizitza independenteko unitate ekonomikoko pertsona baten edo

gehiagoren lehen mailako premiek eragindako gastuak, hala nola jantziak, hezkuntza, prestakuntza eta osasun-laguntza jasotzea, baldin eta sistema publikoek eskaintzen ez badizkiete zerbitzu horiek.

URTARRILA ABENDUA

Page 5: TXORIERRIKO MANKOMUNITATEKO OINARRIZKO GIZARTE … fileBizkaiko udalerri guztiek dute Oinarrizko Gizarte Zerbitzua. Batzuetan, Bizkaiko udalerriek erabaki dute elkartzea eta Oinarrizko

5

7- Gorago aipatutako gastu-moduren batengatik lehenago zorpetuta egoteagatik sortutako gastuak.

Eusko Jaurlaritzak Mankomunitate osorako ematen duen diru-laguntzari,

137.846€koa, hainbat Entitate, Alderdi Politikoak eta Udal bat eman dutena gehitu beharko da, guztira 41.693,51€.

Aurrekontu osoa gastatu da modu honetan:

Loiu 11.761€ (EJ) 11.761€

Sondika 31.651€ (EJ) + 1.310€ (Entitatea) + 1.944€ (Bildu)

34.905€

Derio 41.682€ (EJ) + 10.000€ (Udala) 51.682€

Zamudio 24.425€ (EJ) + 21.500€ (Bildu) + 1.100€ (Entitatea) + 2.839,51€ (Udala)

50.864,51€

Lezama 14.182€ (EJ) + 3.000€ (Entitatea) 17.182€

Larrabetzu 13.145€ (EJ) 13.145€

Kontuan izanik dagoen aurrekontu txikia, aurkezten diren eskabide gehienen zenbatekoak 6 hilabetera murriztu dira eta ez dira aurreikusten zenbait kontzeptu, esaterako, dentista-gastuak; beraz, kasu horietan ez dira betetzen eskatzen diren beharrizanak.

Uste dugu urteko aurrekontua ez dela nahikoa, beti egoten baitira ase gabeko beharrak; izan ere, urtez urte eskaerek gora egin dute, batez ere

Page 6: TXORIERRIKO MANKOMUNITATEKO OINARRIZKO GIZARTE … fileBizkaiko udalerri guztiek dute Oinarrizko Gizarte Zerbitzua. Batzuetan, Bizkaiko udalerriek erabaki dute elkartzea eta Oinarrizko

6

gutxieneko pentsioak dituzten helduenak eta baliabide ekonomiko urriak dituzten etorkinenak.

Beraz, Gizarte langileek uste dute beharrezkoa litzatekeela

Mankomunitateak dirua ematea eskainitako aurrekontua osatzeko eta, horrela, urte barruan sortzen diren Gizarte Larrialdiko Laguntzak eman ahal izango dira, aspaldi honetan EAEko Udal/Mankomunitate gehienetan egiten den bezalaxe. - GIZARTE INKLUSIORAKO LAGUNTZA BEREZIAREN ESKABIDEA Gizarteratzeko inklusiorako laguntza berezia Aldian behingo diru-laguntza finalista eta subsidiario honen helburua oinarrizko beharrizanak betetzea eta bazterkeria sozialeko egoeran edo arriskuan dauden pertsonen gizarteratzea erraztea da. Kideen arabera, honako laguntza hauek ematen dira: UNITATEKO PERTSONEN DIRU SARRERARIK EZ DUEN UNITATE BATI KOPURUA DAGOKION GEHIENEZKO HILEKO ZENBATEKOA

1 336,34€

2 431,89€

3 edo gehiago 477,75€

Loiuko herrian 9 eskaera onartu dira, Sondika 2 eta Derion 1. - KOTIZAZIO GABEKO PENTSIOAK. Kotizazio gabeko elbarritasun-pentsioak Aldian aldiko prestazio ekonomikoa da, eta gradu jakin bateko minusbaliotasuna dutenei eta errenta edo sarrera nahikorik ez dutenei ematen zaizkie. Onuradunak izango dira akats fisiko edo psikikoak, seguruenik betiko izango direnak, jaiotzetikoak zein bestelakoak, izateagatik ahalbide fisiko edo psikikoak urrituta dituzten pertsonak, eta, gainera, % 65eko edo gehiagoko minusbaliotasun maila dutenak. Kotizatu gabeko erretiro-pentsioa

Page 7: TXORIERRIKO MANKOMUNITATEKO OINARRIZKO GIZARTE … fileBizkaiko udalerri guztiek dute Oinarrizko Gizarte Zerbitzua. Batzuetan, Bizkaiko udalerriek erabaki dute elkartzea eta Oinarrizko

7

Aldian aldiko prestazio ekonomikoa da, eta 65 urtetik gorakoei eta errenta edo sarrera nahikorik ez dutenei ematen zaizkie. - GIZARTE-ONGIZATEKO FONDOKO PENTSIOAK. Aldizkako prestazio ekonomikoa da, gizarte zerbitzuen osagarria, adina edo ezintasuna dela eta, oinarrizko beharrizanak asetzeko ez lanik egin ez sarrerarik lortu ezin duten pertsonei ematen zaiena. Bi pentsio mota daude: zahartasunekoa eta ezintasunekoa. - CARITASI BIDERATZEAK.

Loiu 4

Sondika 12

Derio 11

Zamudio 10

Lezama 14

Larrabetzu 6

- GURUTZE GORRIA.

2016. urtean eta norberaren eta etxeko garbitasunerako, eta haurren elikadura eta garbitanesurako lote hauek banandu dira:

Loiu 3

Sondika 10

Derio 30

Zamudio 14

Lezama 3

Larrabetzu 3

Honetaz aparte aurten birritan jakiak banandu dituzte:

Loiu 6

Sondika 20

Page 8: TXORIERRIKO MANKOMUNITATEKO OINARRIZKO GIZARTE … fileBizkaiko udalerri guztiek dute Oinarrizko Gizarte Zerbitzua. Batzuetan, Bizkaiko udalerriek erabaki dute elkartzea eta Oinarrizko

8

Derio 49

Zamudio 51

Lezama 8

Larrabetzu 11

Gurutze Gorriak Eskolako Arrakastaren Programan bi tailer abiarazi ditu

2016ko ikasturtean eskolako laguntza emateko Derio eta Zamudio udalerrietan.Tailer horiek tokian tokiko eskola publikoetan egiten dira; zehazki, 5 eta 12 urte bitarteko 15 haurrentzat. - JAKIEN BANKUEN FAMILIAK

Loiu 14

Sondika 33

Derio 50

Zamudio 32

Lezama 9

Larrabetzu 13

- SEME-ALABAK IZATEAGATIK Eusko Jaurlaritzak eta Gizarte Segurantzak

ematen dituzten DIRU-LAGUNTZEI buruzko informazioa. 2.- ADINEKOAK - ETXEZ ETXEKO LAGUNTZA ZERBITZUA. Zerbitzu hori eguneroko bizitzako ekintzak egiteko zailtasunak dituzten pertsonentzat edo familientzat da; baina, batez ere, helduak artatzen dira. Zerbitzua gero eta errotuago dago eta pertsonek hobeto ezagutzen dute; beraz, gero eta gehiago eskatzen da zerbitzua, biztanleria zaharragoa baita, eta laguntza beharrak eta mendekotasuna handiagoak baitira. Mendekotasun Legea onetsi zenetik, Mendekotasun Handia dutenei etxez etxeko zerbitzua asteburuetan eta jaiegunetan ere eskatzeko aukera ematen zaie.

Urtearen barruan honako pertsona kopuru hauek artatu ditugu:

Loiu 10

Sondika 46

Derio 48

Zamudio 20

Page 9: TXORIERRIKO MANKOMUNITATEKO OINARRIZKO GIZARTE … fileBizkaiko udalerri guztiek dute Oinarrizko Gizarte Zerbitzua. Batzuetan, Bizkaiko udalerriek erabaki dute elkartzea eta Oinarrizko

9

Lezama 8

Larrabetzu 9

- MENDEKOTASUN EGOERAREN BALORAZIOA.

Pertsona batzuk mendekotasuna dutela esan ohi da, adinaren, gaixotasunaren edo/eta ezintasunaren ondorioz, gorputzeko, buruko, adimeneko edo zentzumenezko autonomiaren galera edo ezina dutenean, hots, beti beste pertsona baten edo batzuen laguntza-beharra dutenean nahiz beren autonomiarako bestelako euskarri batzuen beharrizana dutenean eguneroko bizitzako oinarrizko jarduerak egiteko.

Mendekotasuna balioesteko eskaerak eskatzailearen udalerriko Oinarrizko

Gizarte Zerbitzuan egiten dira. 3)/2006 legearen arabera, honako mendekotasun mailak ezartzen dira: a) Mendekotasun handia: III. gradua, 90-100 puntu

III gradua, 75-89 puntu b) Mendekotasun larria: II. gradua, 65-74 puntu II. gradua, 50-64 puntu c) Mendekotasun ertaina: I. gradua, 40-49 puntu

I. gradua, 25-39 puntu

2016ko abenduaren 31n datozen pertsonak menpekotasunarekin baloratuta daude:

Honako hauek dira urtearen barruan eskatu diren balioespenen kopuruak:

Loiu 188

Sondika 346

Derio 412

Zamudio 236

Lezama 167

Larrabetzu 146

Gainera, honako menpeko hauek ari dira jasotzen FAMILIAN BERTAN ZAINDUAK IZATEKO LAGUNTZAK:

Page 10: TXORIERRIKO MANKOMUNITATEKO OINARRIZKO GIZARTE … fileBizkaiko udalerri guztiek dute Oinarrizko Gizarte Zerbitzua. Batzuetan, Bizkaiko udalerriek erabaki dute elkartzea eta Oinarrizko

10

Loiu 36

Sondika 56

Derio 79

Zamudio 56

Lezama 39

Larrabetzu 34

- TELELAGUNTZA ZERBITZUA. Eusko Jaurlaritzak berehalako laguntza-zerbitzua ematen die 60 urtetik gorako pertsonei eta adinagatik, gaixotasunagatik, urritasunagatik, bakardadeagatik edo beste arrazoiren batengatik gizarte-osasun arriskuan dauden pertsona urrituei. Telelaguntza zerbitzua egunaren 24 orduetan eta urteko egun guztietan dago zabalik. Laguntza horrek prestazio hauek ditu, gutxienez:

Larrialdian (osasunekoa zein bestelakoak: sua etxean, lapurreta...) diren erabiltzaileei arreta eskaintzea behar diren bitartekoak abiarazita.

Gizarte-beharrei (krisi pertsonalak, bakardade-krisiak, larritasun-krisiak, osasun-arretarik behar ez duten erorikoak, etab.) arreta ematea eta haien jarraipena egitea, eta behar denean, unitate mugikorren bidez etxeko zerbitzua eskaintzea.

Erabiltzaileen agendak prestatzea eta kudeatzea; agendari esker erabiltzaileak une bakoitzean, noizean behin zein maiztasun jakin batekin zer egin behar duen jakingo du: medikuaren kontsultak, botikak hartu, kudeaketak, eta beste.

Erabiltzaileei baliagarri dauden gizarte-bitartekoei buruzko informazioa ematea, bai eta beraien intereseko informazioa ere, oro har.

Honako eskaera kopuru hauek izapidetu dira:

Loiu 9

Sondika 27

Derio 21

Zamudio 22

Lezama 15

Larrabetzu 12

Page 11: TXORIERRIKO MANKOMUNITATEKO OINARRIZKO GIZARTE … fileBizkaiko udalerri guztiek dute Oinarrizko Gizarte Zerbitzua. Batzuetan, Bizkaiko udalerriek erabaki dute elkartzea eta Oinarrizko

11

- PERTSONA HELDUEI EUREN OHIKO BIZILEKUAN ARRETA

SOZIOSANITARIOA EMATEKO PROTOKOLOA (URIBE ESKUALDEA)

HELBURU OROKORRA

Hobetzea mendekotasuna duten edo mendekotasun-arriskua duten

pertsona nagusientzako arreta. Horretarako, lehenengo arreta soziosanitarioko

ekipoak sortuko dira, eta talde horiek hitzematen dute diziplinen eta erakundeen

arteko esku-hartzeak egingo dituztela.

HELBURU ZEHATZAK

a) Prebentzio-jarduerak egitea, mendekotasunaren prebentzioan eta

autonomiaren sustapenean oinarritutako esku-hartze proaktiboetarantz

birbideratzeko.

b) Atzemandako kasuetan, esku-hartze bateratuak egitea, ohiko

bizilekuan mantentzea ahalbideratuta.

c) Bermatzea herritarrek zaintza jasotzen jarraituko dutela euren ohiko

bizilekuetan (etxea edo egoitza), sor daitezkeen laguntza-bideen eta bide

soziosanitarioen bidez.

d) Tresnak sortzea eta irizpideak adostea, interoperabilitate

soziosanitarioko hizkera partekatua eratzeko.

Interkontsultarako fitxa bat adostu da, lehenengo harremanean

transmititu beharreko informazioarekin.

INTERKONTSULTA SOZIO-SANITARIORAKO FITXA

INTERKONTSULTA SOZIO-SANITARIORAKO FITXA

Data

Page 12: TXORIERRIKO MANKOMUNITATEKO OINARRIZKO GIZARTE … fileBizkaiko udalerri guztiek dute Oinarrizko Gizarte Zerbitzua. Batzuetan, Bizkaiko udalerriek erabaki dute elkartzea eta Oinarrizko

12

Jomugan dagoen herritarren azpi-taldea

Adina

Interkontsulta egiteko arrazoia:

EGOERA FUNTZIONALA

EBOJetarako ahalmen funtzionala

Hondatze kognitiboa ez bai

Mugikortasuna

aldi batekoa iraunkorra

EGOERA SOZIO-FAMILIARRA

Elkarbizitza bakarrik honako honek lagunduta: Beste pertsona nagusi bat

Babes sozio-familiarrak ez bai Zehaztu

Baliabide sozio-sanitarioen erabiltzailea

ez bai Zehaztu

Etxebizitza Oztopo arkitektonikoak ez

bai Zehaztu Bizigarritasun- eta higiene-baldintzak

OHARRAK:

- Adineko eta IMSERSOKO BIDAIETARAKO eta IMSERSOKO

BAINUETXETARAKO eskaerak izapidetzea. - TELEFONIKAKO GIZARTE ABONAMENDUAREN eskaerak izapidetzea. - Tren, metro eta Bizkaibus TXARTELEI buruzko informazioa. 3.- EZINDUAK

Page 13: TXORIERRIKO MANKOMUNITATEKO OINARRIZKO GIZARTE … fileBizkaiko udalerri guztiek dute Oinarrizko Gizarte Zerbitzua. Batzuetan, Bizkaiko udalerriek erabaki dute elkartzea eta Oinarrizko

13

Ahalmen urritasunen hautemate azkarra egitea, ezinduei gizarteratzen

lagunduko dieten baliabideak eta zerbitzuak garatzea, eta ezindu fisiko, psikiko zein zentzumenetakoen diagnosia, balorazioa eta orientazioa egitea. - EZGAITASUNA BALORATZEA ETA BERRAZTERTZEA.

Minusbaliotasuna gradutan bereizten da, larritasunaren arabera.

Gradua ezartzeko irizpide tekniko bateratuak hartzen dira kontuan; irizpideok arauetan ezarritako baremoetan islatzen dira. Honako eskaera kopuru hauek izapidetu dira:

Loiu 5

Sondika 14

Derio 24

Zamudio 18

Lezama 6

Larrabetzu 4

- APARKATZEKO TXARTELA. Udalaren eskumena da urritasun fisiko zein psikiko larria dutenen eta Bizkaiko Foru Aldundiko aldeko irizpena jaso dutenen aparkatzeko txartelak izapidetzea. Txartel horiek titularrak gidatzen duenean, edo/eta ibilgailuan doanean baino ezin dira erabili.

2016an 55 txartel berri izapidetu dira:

Loiu 1

Sondika 12

Derio 26

Zamudio 10

Lezama 5

Larrabetzu 1

4.- HAURRAK ETA FAMILIA

Page 14: TXORIERRIKO MANKOMUNITATEKO OINARRIZKO GIZARTE … fileBizkaiko udalerri guztiek dute Oinarrizko Gizarte Zerbitzua. Batzuetan, Bizkaiko udalerriek erabaki dute elkartzea eta Oinarrizko

14

Haurren babes gabezia kasuak ezin dira multzo homogeneo batean sailkatu, haurraren osotasun fisikoan eta psikologikoan duten garrantziaren arabera larritasun maila desberdinak dituztelako, eta, aldi berean, babes gabezia egoera eragin eta mantentzen dituzten faktoreak maila askotakoak direlako. Bizkaiko Gizarte Zerbitzuek gaur egun duten antolakuntzan onartu egiten da haurren arrisku eta babes gabezia egoerak Zerbitzu Oinarrizkoen ardura direla, baldin eta konplexuegiak ez badira eta esku hartze espezializaturik eskatzen ez badute; ordea, larritasun eta konplexutasun handiagoa duten haurren babes gabezia kasuetan, esku hartze espezializatua behar denean, edo adingabea aldi baterako edo behin betiko bere familiaren ingurutik bereizi beharra dagoenean, Aldundiko Zerbitzu Espezializatuek jardun behar dute. - GIZARTE ETA HEZKUNTZA ARLOKO ESKU HARTZE ZERBITZUA

(EISE).

Oinarrizko Gizarte Zerbitzuen osagarri da zerbitzu hau eta helburu du arriskuak, babesik eza, eta gizarte eta familia zailtasunak aurreikustea eta orekatzea.

Zerbitzu honen onuradunak dira adingabekoak euren ardurapean dituzten

familiak edo helduak. Mankomunitateko familia hezitzaileek 45 familiarekin lan egiten dute. Familia

horiek banakako zein taldekako esku hartzeko zailtasunak dituzten adingabeak dituzte euren kargu.

Honako hauek dira Programaren barruan dauden familien kopuruak:

itxita

Loiu 4 0

Sondika 8 3

Derio 16 8

Zamudio 10 1

Lezama 3 0

Larrabetzu 4 3

- EGOERA PSIKOLOGIKOAREN BALIOESPEN, DIAGNOSI ETA ESKU

HARTZE ZERBITZUA.

Page 15: TXORIERRIKO MANKOMUNITATEKO OINARRIZKO GIZARTE … fileBizkaiko udalerri guztiek dute Oinarrizko Gizarte Zerbitzua. Batzuetan, Bizkaiko udalerriek erabaki dute elkartzea eta Oinarrizko

15

Adingabeentzat eta familientzat da egoera psikologikoaren ebaluazio, diagnosi eta esku-hartze zerbitzu hori. 2005eko urrian jarri zen abian zerbitzua; izan ere, Mankomunitatea osatzen duten Lehen Hezkuntzako eta Bigarren Hezkuntzako ikastetxeek ikasleentzako Orientabide Psikologikorako Zerbitzua eskatu zuten. Gizarte, hezkuntza eta osasun sarean dauden baliabideak osatzen ditu zerbitzu horrek.

Zerbitzuak ditu esku-hartzearen bidez prebentzio-izaera, detekzioa eta haurtzaroetako jokaeraren arazo psikologikoen tratamendu goiztiarra eta baztertze sozialaren arrisku garaia sortzen dituzten buru-nahasteetako kronifikazioaren prebentzio forma da. Halaber, Langile Sozialekin eta Familiaren Hezitzaileekin batera, arrisku-ebaluazio lanak eta babesgabetasuna egiten ditu BALORA , bere min atal psikiko eta emozionalean, Balioespen Tresnan Zerbitzu honetatik desbideratutako kasuetan jasota horrela eska dezaten.

2016. urtean 18 espediente zabaldu dira.Horrez gain, beste urtetakoak

beste 14 espedientekin lan egin da. Guztira 32 espedientekin lan egin da lan. Honako hauek dira udalerrika artatu diren kasuen kopuruak:

kantitatea Portzentaia

Loiu espediente berriak 0 0 %

Sondika espediente berriak 4 23%

Derio espediente berriak 5 28%

Zamudio espediente berriak 7 39%

Lezama espediente berriak 1 5%

Larrabetzu espediente berriak 1 5 %

- FAMILIA UGARIAREN TXARTELA.

Familia bat ugaritzat hartuko da baldin eta guraso bat edo bi eta hiru seme-alaba edo gehiago badira (guraso bienak zein batenak), edo guraso bat edo bi eta bi seme-alaba badira, bat ezindua izanez gero.

5.- EMAKUMEA Emakume eta Familien Zerbitzuak emakumearen gizarteratzea eta laneratzea sustatzera bideratutako eginkizunak ditu, sexuen arteko berdintasunaren politikaren barruan, baita familiari laguntzeko eginkizunak ere.

Page 16: TXORIERRIKO MANKOMUNITATEKO OINARRIZKO GIZARTE … fileBizkaiko udalerri guztiek dute Oinarrizko Gizarte Zerbitzua. Batzuetan, Bizkaiko udalerriek erabaki dute elkartzea eta Oinarrizko

16

- GENERO INDARKERIA JASAN DUTEN EMAKUMEENTZAKO

PRESTAZIOA.

Gizarte laguntza horren helburua da biktimari erasotzailearengandik independizatzeko aukera emango dioten gutxieneko bitartekoak eskaintzea. Horrela lortuko da biktima gizarteratzea eta autonomia izatea.

Prestazioa eska daiteke babes-aginduak, Fiskaltzaren txostenak edo epai

kondenatzailean ezarritako babes neurriek indarrean irauten duten bitartean.

- EMAKUMEAK egoitzetan edo berariazko zentroetan ALDI BATERAKO HARTZEKO izapidea. Zentro horiek emakumeen osotasun fisiko edo emozionala eta euren ardurapean dituzten seme-alabena arriskuan jar lezaketen egoera larriei edo/eta elkarbizitzako gatazka larriei erantzuteko dira. - Emakumea eta Familia Zerbitzuko AHOLKULARITZA JURIDIKORAKO

ZERBITZUA. Programa honen bidez familia eskubideari buruzko aholkularitza juridikoa emango zaie emakumezkoei eta gizonezkoei, bai eta ustez tratu txarrak edo/eta eraso sexualak jasaten dituztenei ere. Laguntza doakoa da behar beste baliabide ekonomikorik ez duten emakumezkoentzat eta gizonezkoentzat. Udalerri batzuetan badago horrelako laguntzarik; beraz, udalerri horietako biztanleak laguntzatik kanpo geratzen dira. - USTEZ TRATU TXARRAK EMAN DIRENERAKO Emakumea eta Familia

Zerbitzuko LAGUNTZA PSIKOLOGIKORAKO ZERBITZURA (Zutitu) bideratzea.

Ustez tratu txarrak eta eraso sexualak gertatzen direnean, familian esku hartuz laguntza psikologikoa emateko programak heldu egin nahi die emakumeek, gizonek eta adingabeek jasandako tratu txarren eta sexu-erasoen ondorioei, eta aldatu egin nahi ditu portaera bortitzak. Honako hauek dira esku-hartzearen faseak:

Diagnosia eta balioespena egitea.

Banakako Laguntza Psikologikoa: onuradunei laguntza psikologikoko eta psikoterapiako banakako tratamenduak eskaintzea.

Artatutako kasuen jarraipena egitea.

Page 17: TXORIERRIKO MANKOMUNITATEKO OINARRIZKO GIZARTE … fileBizkaiko udalerri guztiek dute Oinarrizko Gizarte Zerbitzua. Batzuetan, Bizkaiko udalerriek erabaki dute elkartzea eta Oinarrizko

17

Artatutako kasuen balioespena egitea. Emandako laguntza psikologikoa urgentea (berehalako arriskua dagoenean), doakoa eta espezializatua izango da. 6.- ETORKINAK - Eusko Jaurlaritzako ETORKINENTZAKO GIZARTE ETA LEGE

AHOLKULARITZAKO kasuak bideratzea.

Eusko Jaurlaritzak sortu duen eta euskal udalerri guztiekin sarean lan egiten duen zerbitzua da. Zerbitzu horretan lege aholkularitza eskaintzen zaie legez kanpoko egoeran dauden etorkinei.

7- BESTE BATZUK

- Honako HITZORDU hauek izan ditugu:

Loiu 238

Sondika 533

Derio 575

Zamudio 502

Lezama 237

Larrabetzu 241

- Honako ETXEKO BISITA hauek egin ditugu:

Loiu 33

Sondika 142

Derio 144

Zamudio 71

Lezama 25

Larrabetzu 29

Page 18: TXORIERRIKO MANKOMUNITATEKO OINARRIZKO GIZARTE … fileBizkaiko udalerri guztiek dute Oinarrizko Gizarte Zerbitzua. Batzuetan, Bizkaiko udalerriek erabaki dute elkartzea eta Oinarrizko

18

- Noiz behinkako BILERAK izan ditugu honako hauekin: Gizarte Eta Hezkuntza arloko Esku Hartze Taldea (EISE) Manuela psikologoa EGAZ eta Lanbide Cáritas Txorierriko Osasun Zentroekin Zerbitzu pribatuko enpresak - PENTSIODUN, FAMILIA UGARI ETA LANGABETUENTZAKO GIZARTE BONOA izapidetzea. - Lanbidera eta EGAZra eta beste zerbitzu batzuetara bideratzea.

Derion, 2017ko martxoaren 13an GIZARTE LANGILEAK