mila leiho zabalik - naiz: · GAUR 8 •2 / 3 h u t s a a t z e r r i ... emakumeek izan zuten...

32
EMAKUMEEK ERE EHUNDU DUTE BAKEA KOLONBIAN HABANAKO BAKE PROZESUAREN BAITAN, EMAKUMEZKOEK IZANDAKO PARTE HARTZEA, JASOTAKO AITORTZA ETA NEGOZIATZAILEEKIN IZANDAKO HARREMANAK AZTERTU DITUZTE. > 4 GAUR8 ASTEARI ZEHARKA BEGIRA Katalunian aurrera egin dute, kostata ere IÑAKI ALTUNA > 11 DATORRENA Dragon Khan GORKA ELEJABARRIETA > 3 www.gaur8.info mila leiho zabalik 2017ko azaroaren 4a | XI. urtea • 000. zbk. 0,50 euro

Transcript of mila leiho zabalik - naiz: · GAUR 8 •2 / 3 h u t s a a t z e r r i ... emakumeek izan zuten...

Page 1: mila leiho zabalik - naiz: · GAUR 8 •2 / 3 h u t s a a t z e r r i ... emakumeek izan zuten prota - gonismoa aztertu dute. ... tik aldatu zen. Prozesuaren amaieran, FARCeko eta

EMAKUMEEK ERE EHUNDUDUTE BAKEA KOLONBIAN

HABANAKO BAKE PROZESUAREN BAITAN, EMAKUMEZKOEK IZANDAKO PARTE HARTZEA, JASOTAKOAITORTZA ETA NEGOZIATZAILEEKIN IZANDAKO HARREMANAK AZTERTU DITUZTE. > 4 GAUR8

ASTEARI ZEHARKA BEGIRA

Katalunian aurrera egin dute,kostata ere IÑAKI ALTUNA > 11

DATORRENA

Dragon Khan GORKA ELEJABARRIETA > 3

www.gaur8.infomila leiho zabalik

2017ko azaroaren 4a | XI. urtea • 000. zbk.0,50 euro

Page 2: mila leiho zabalik - naiz: · GAUR 8 •2 / 3 h u t s a a t z e r r i ... emakumeek izan zuten prota - gonismoa aztertu dute. ... tik aldatu zen. Prozesuaren amaieran, FARCeko eta

Arduraduna: Amagoia Mujika Telleria. Erredakzioa: Xabier Izaga Gonzalez.

Argitaratzailea: Astero. Lege Gordailua: SS-77/07. Helbidea: Portuetxe 23-2a. 20018

Donostia. P.K.: 1099. Tel.: 943 31 69 99 / Faxa: 943 31 69 98. e-posta: [email protected].

Publizitatea: Euskal Prensa. Tel.: 94 424 72 06.mila leiho zabalik

HEZKUNTZA, HIZKUNTZA POLITIKA ETA KULTURA SAILAK(HIZKUNTZA POLITIKARAKO SAILBURUORDETZAK) DIRUZ LAGUNDUA

SINADURAK:

03 Gorka Elejabarrieta: Dragon Khan

10 Ula Iruretagoiena: Lurraldearen

hizkuntza

11 Iñaki Altuna: Katalunian

aurrera egin dute, kostata ere

16 Arantxa Urbe: Hezkuntza

hobetzeko

20 Ainara Azpiazu AXPI21 Laura Mintegi: Angustia eta

determinazioa

27 Mirari Martiarena: Opariak

27 Kodo Sagasti: Figuranteak

30 Maria Gonzalez Gorosarri: Zuzendari ikusezinak

Kolonbiako bake prozesua: Genero

azpibatzorde aitzindaria 04

Laila Leili, sahararren

desengainuaren lekuko 08

Historiaurreko harrizko tresna

leunduek giza garunaren berri

ematen digute 12

GEU elkartea, 25 urte gasteiztarrei

euskara hurbiltzen 17

E.karrizketa: Alberto Irazu 22

Konfort aulkian dagoena

xaxatzea 26

In fraganti: Janire Azkueta 28

Juantxo Egañaren behatxulotik31

8

22

17

12

28

Page 3: mila leiho zabalik - naiz: · GAUR 8 •2 / 3 h u t s a a t z e r r i ... emakumeek izan zuten prota - gonismoa aztertu dute. ... tik aldatu zen. Prozesuaren amaieran, FARCeko eta

2017 | azaroa | 4

GAUR8• 2 / 3hutsa

atze

rria

Prozesu katalanak aurrera segitzen du. Azke-neko egun eta asteek Dragon Khan errusiarmendiaren itxura hartu dute, bai gertakarieibegira eta baita jendearen sentimenduei da-gokienez ere. Eta datozenak ere bide beretikjoango dira. Oso zaila da egun batzuk geroa-

go argitaratuko den artikulu bat idaztea, gaur balio due-na bihar hutsaren hurrengo izan daitekeelako, baina ho-rra hor zenbait gogoeta.

Estatu espainolak iniziatiba hartu du, denbora luzeanzer egin jakin gabe edo gutxienez adierazi gabe egon on-doren. Estatuak dakien modu bakarrean heldu dio Kata-luniako gaiari, indarra erabiliz, eta bide horretan berenagusitasuna nabaria da, bere esku baititu horretarakobeharrezkoak diren lanabes koertzitibo guztiak. Espai-niar Estatuak etsaia anulatu eta prozesua “errepresioa-erantzuna” aski ezaguna zaigun buklean sartu nahi luke,prozesua bere bide orriaren garapenetik urrunduz.

Bertan behera utzi dituen instituzio, kargu eta pertso-nen artean, azpimarratzekoa da Kataluniako prozesua-ren alde nazioartean lobbylana egiten duten guztiakdaudela, tartean Raul Rome-va Nazioarteko Gaietarakokontseilaria, Kataluniak na-zioartean dituen delegazio-ak eta ordezkariak eta Diplo-Cat bezalako diplomaziapublikorako erakunde publi-ko-pribatua. Ez da kasualita-tea, partidaren joko zelai ga-rrantzitsua baita nazioartea.Hala ere, Kataluniak nazioarteko harreman politiko etadiplomatikoak lantzen jarraituko du, Bruselan ireki be-rri duen “ordezkaritzaren” bitartez.

Beste fokuak, nagusiak, Katalunian izaten jarraitzendu. Ni neu, espainiar Estatuak inposatu nahi dituen bel-durraren eta errelatoaren gainetik, gizarte katalanak be-re aldarrikapen masiboetan aurrera jarraituko duelako-an nago. “Indarraren” batailan Estatuak irabazten duenbezala, mobilizazioen eta aldarrikapen publiko eta bake-tsuen eremuan independentistak nagusi direlako. Orainarte, behintzat, horrela izan da. Ikustekoa da indepen-dentismoak abenduaren 21eko hauteskunde inposatuenaurrean erabiliko duen estrategia zehatza. Gaur-gaurkoz

badirudi parte hartuko duela, eta, hori horrela izanda,bertan kokatuko nuke prozesuaren hurrengo inflexio-puntu nagusia. Badakit hauteskunde ilegitimoak direla,indarrez inposaturikoak, baina hauteskundeak irabazibehar ditu independentismoak eta ez da helburu errazaizango: Estatuak ahal dituen guztiak eta bi egingo dituhorrela gerta ez dadin.

Laburbilduz, Estatu espainoletik errepresioa eta inda-rra besterik ezin dira espero: ez dago elkarrizketa eta ne-goziaziorako aukera errealik, azken finean, Estatuak ezduelako sekula erabakitzeko eskubidea aitortuko. Euro-pan eta nazioartean eragiten jarraituko du Kataluniakaurrera begira, independentismoak irabazi nahi badu,nazioarteko aitortza beharrezkoa duelako. Eta partidanagusia, orain arte bezala, Katalunian jokatuko da. Puig-demontek adierazi berri duen bezala, prozesua luzeaizango da, eta prozesu luze horretan espainiar Estatuakjarriko dizkien traba guztien aurrean garaile ateratzekobeharra izango dute; horretarako, mobilizazioa eta iru-dimena erabili beharko dituzte orain arte bezala. Inde-

pendentismoa anitza da, oso, baina orain arte diferen-tzien gainetik elkarrekin jarduteko beharra nagusitu daeta batasun hori altxor gisa zaintzen jarraituko dutelaespero daiteke. Independentismoak prozesua honainoekartzea lortu du, eta hori asko da, baina ez da pozik ge-ratuko errepublika independente bat lortu ezean.

Kataluniako prozesua inbidiaz eta emozioz jarraitzendugun guztiok, gaur ezinbesteko zita bat daukagu Bilbo-ko kaleetan. Eta ez da Kataluniarekiko elkartasuna ba-tzen gaituen bakarra, prozesu katalanak bi irakaspen na-gusi utzi baitizkigu dagoeneko: lehena posible dugula,eta, bigarrena, arduragabekeria izugarria litzatekeela Es-tatu ez demokratiko honen mende jarraitzea. •

{ datorrena }

Dragon Khan

Prozesu katalanak argi erakutsi digu arduragabekeria izugarria litzatekeela Estatu ez demokratiko honen mende jarraitzea

Gorka Elejabarrieta

hutsa

hutsahutsa

Page 4: mila leiho zabalik - naiz: · GAUR 8 •2 / 3 h u t s a a t z e r r i ... emakumeek izan zuten prota - gonismoa aztertu dute. ... tik aldatu zen. Prozesuaren amaieran, FARCeko eta

atzerria

ko negoziatzaileekin izan zi-tuzten harremanak. 2016koirailetik abendura, 16 elkarriz-keta egin genituen Bogotaneta Habanan. Elkarrizketatuta-koetatik zazpi Gobernuko or-dezkariak ziren; bost FARCeko-ak; beste bat aholkularia etagainerako hirurak nazioartekolankidetzan nahiz berme-emaile gisa aritu ziren herrial-deetako ordezkariak», azaldudute ikerketaren egileek.

HAUTAKETA IRIZPIDEAK

Negoziazioan parte hartukozuten emakumeen hautaketaegiterakoan, bakoitzaren pres-takuntza hartu zuten kontuanhainbat irizpideri jarraituz.Gobernuaren kasuan, adibi-dez, «ikasketa maila eta ordu-ra arte egindako lan profesio-nala baloratu zuten.Delegazioan justizia trantsi-zionalean eskarmentua dutenabokatuak zeuden, arlo des-

berdinetan adituak –giza esku-bideak, gatazka armatua etahaurtzaroa, gai militarrak,zientzia politikoak, biktimeneskubideak eta horien errepa-razioa, zuzenbide humanita-rioa eta nazioarteko harrema-nak–. Gehienak Estatuarentzatari ziren lanean aipaturiko ar-lo horietan, negoziazioa hasiaurretik.FARCeko emakumeei dago-

kienez, zuzendaritzak hainbatirizpide erabili zituen, hala no-la gerrillan zeramaten denbo-ra, beraienganako konfiantza,hizkuntzak jakitea eta gizarteeragileekin hartu-emanetanizaniko esperientzia. Gerrillanaskok kazetari lana egiten zu-ten, barne komunikazioen edoirratiaren arduradunak ziren,beste batzuk kanpalekuetanhezkuntza programak antola-tzen zituzten edo lan politikoaegiten zuten. Faktore horiekhartu zituzten aintzat.Bi taldeek beste ezaugarri

komun batzuk mahaigainera-tu zituzten, hala nola enpatia,bestearen lekuan jartzeko gai-tasuna, konponbideak bilatze-ko trebezia eta tentsio handi-ko egoerak baretzeko abilezia.

EMAKUME TALDEEN GARRANTZIA

Emakumeak Habanako ezta-baidagune guztietan ordezka-tuta egon ziren. Askotariko ar-durak izan zituzten. FARCenkomunikazio batzordean ema-kumeak gehiengoa izan zireneta horrek emakume gerrilla-rien ahotsa eta protagonismoaindartu zuen. Emakume gerri-llarien web orrialdea sortu zu-ten, Mujer Fariana.org dela-koa. Sare sozialetan ere presen-

tzia nabarmena izan zuten. As-tean behin, Habanatik albiste-gi bat egiten zuten, aurkezleakAlexandra Nariño eta BorisGuevara izanik. Emakumeak

Emakumeak Haba-nako prozesuan.Bizipenak, ekar-penak eta aitor-tza»; ikerketa hori aurkeztu berri du-

te Humanas taldeak eta CIASEIkerketa Korporazioak Kolon-bian. Bake prozesuaren baitanemakumeek izan zuten prota-gonismoa aztertu dute. Agendaren sei atalak genero

ikuspuntutik aztertzeko, FARCgerrillak eta Gobernuak gene-ro azpibatzordea osatu zuten2014ko irailaren 7an. Ondorio-ak 2016ko uztailaren 24an adi-tzera eman zituzten Habanan,Nazio Batuetako goi mailakoordezkariekin batera eginikoekitaldian. Gonbidatuen arte-an ondorengoak egon ziren:NBE Emakumeak erakundekozuzendari exekutibo PhumzileMlambo-Ngcuka hegoafrika-rra eta erakunde honetako La-tinoamerikako eta Kolonbiako ordezkariak, Luiza Carvalhoeta Belen Sanz, hurrenez hu-rren; Nazio Batuetako enbaxa-dore kolonbiarra, Maria EmmaMejia; eta Kuba eta Norvegia-ko ordezkariak. Nazioartearensostengua islatu zuen aurkez-pen hark. Ordura arte eginda-ko lana ez zela bigarren maila-koa izan aldarrikatu nahi izanzuten.«Emakumeek bake proze-

suari egindako ekarpena aitor-

Ainara Lertxundi

BAKEA ETA EMAKUMEAKHabanako bake prozesua aitzindariaizan da genero azpibatzorde bat sortzen

Habanako bake prozesuaren baitan, Gobernuak etaFARCek genero azpibatzordea osatu zuten, agendarenatalak genero ikuspegi batetik aztertzeko. Emakumeekizandako parte hartzea, negoziatzaileekin izan zituztenharremanak eta jaso zuten aitortza aztertu duteHumanas taldeak eta CIASE ikerketa korporazioak.

KOLONBIA / b

tzea funtsezkotzat jotzen duguHori izan da ikerketaren abia-puntua. Bake Akordioa beragarrantzi handikoa da Kolon-biarentzat, eta negoziazio pro-zesu baten baitan genero azpi-batzorde bat osatzea erabakiaitzindaria izan da. Prozesuanesku hartu zuten emakumeakidentifikatzeaz gain, beraienbizipenak ezagutu nahi izanditugu, nola jokatu zuten etanolakoak izan ziren gainontze-

«Emakumeak Habanakoprozesuan» ikerlanaren

aurkezpena Bogotan.GAUR8

Page 5: mila leiho zabalik - naiz: · GAUR 8 •2 / 3 h u t s a a t z e r r i ... emakumeek izan zuten prota - gonismoa aztertu dute. ... tik aldatu zen. Prozesuaren amaieran, FARCeko eta

2017 | azaroa | 4

GAUR8• 4 / 5

nagusi ziren albistegietakoatal desberdinetan.

Habanako prozesuaren erdi-gunean biktimak egon ziren.Biktimez osaturiko bost ordez-karitza joan ziren Habanaraberen lekukotasuna ematera.Kolonbiako emakume taldeekere protagonismo nabarmenaizan zuten eta hainbat bidaiaegin zituzten bertara.

«Gizarte zibilari eta emaku-me mugimenduari esker, ne-goziazioan geunden bi aldeekulertu genuen genero ikuspe-gia aintzat hartu behar genue-la. Gerraren ondorio gordinakbizi dituzten emakumeen al-darrikapenei eta borroka his-torikoari esker, genero azpiba-tzordea osatu genuen», azaldudu elkarrizketatu batek. Hasie-ran lana ez zen erraza izan, ba-tez ere, bigarren mailako zer-bait bezala ikusten zelako.Gerora, pentsamolde hori erro-tik aldatu zen. Prozesuarenamaieran, FARCeko eta Gober-nuaren delegazioetako bozera-maileek azpibatzordeak etaemakumeek egindako ekarpe-na nabarmendu zuten hainbat forotan. Kideen aitortza gertu-tik sentitu zuten emakume ge-rrillariek ere akordioa berres-teko FARCek iaz Kolonbianegin zuen Konferentzian.

«Orduz kanpo elkartzen gi-nen, gure ‘denbora librean’ no-labait esatearren. Sakrifiziohandia izan zen hori. Goizekobostetan esnatu behar genuenaskotan, bildu ahal izateko».

Genero azpibatzordean au-rreikusita ez zeuden gaiak jo-rratzea lortu zuten, horien ar-tean sexu bortizkeria etaemakumeen eta haurtzaroa-ren eskubideak. «Bihotz-biho-tzetik lan egiteak ateak zabal-tzen lagundu» zuela adierazidute. Afariak, bazkariak, kokte-lak… harremanak sakondu etasendotzeko, «bestea» hobeto

ezagutzeko eta ulertzeko etahierarkiak lausotzeko lekuaproposak bihurtu ziren mo-mentu askotan. Askotariko iri-tziak izan arren, azpibatzordeaaurrera ateratzea zen guztienhelburua eta horrek lanak arrakasta izatea bermatu zuen.

«GIZONEZKOEN GIROAN»

«Gizonezkoen giro» horretaraegokitu behar izan zutela adie-razi dute askok. «Hasierako ur-duritasuna gainditzen ikasibehar izan nuen. Pixkanakaneure buruarekiko konfiantzasendotuz joan nintzen. Justi-ziaren gaia jorratzen hasi gi-nenean, mahaiaren parte ezziren abokatuei aholkularitzaeskatu zitzaien. Hori une go-gorra izan zen niretzat, zereneztabaida juridiko sakon batizateko gaitasuna eta eskume-na nituen arren, abokatu ho-rietako bat ez zegoen emaku-me batekin eztabaidatzekoprest. Ez ninduen mintzaidegisa ikusten. Epaile izandakogizonezko batekin eztabaidatubehar zuen bera ondo senti-tzeko. Momentu horretan,hausnarketa feminista bat egi-teko beharra sentitu nuen».

«Gauzak ez dira errazak izanguretzat, gizarte kolonbiarra-ren izaera patriarkala baita. Ni, esaterako, komunikazioen ar-duraduna nintzen. Kamerari-ren batek arazoren bat zuene-an, gizonezko batenganajotzen zuen eta hark nirekinhitz egin behar zuela esatenzion, ni bainintzen arduradu-na. Pixka bat frustragarria da,baina horrelakoa da errealita-tea eta aldatu beharra dugu»,gaineratu du beste batek.

Nekazaritza erreformarengaian, emakumeen ahaldun-tzea eta protagonismoa bul-tzatzea izan zuten jomuga, be-reziki, emakume baserritarreilursailen jabe izatea erraztea,

jabetza formalizatzeko trami-teetan lagunduz eta aholkula-ritza teknikoa ahalbidetuz.Emakume nekazariak ordez-katzen dituzten erakundeekakordioaren inplementazioedo gauzatzean esku hartzeagarrantzitsua dela adostu zu-ten.

Parte hartze politikoari da-gokionez, aurrerapausotzat jozuten elkarrizketatuko ema-

kumeek politikan eta erabaki-guneetan esku hartzeko jasandituzten oztopoak eta pairatuduten diskriminazioa aitor-tzea. Giza eskubideen ekin-tzaileak babesteko eta politi-kan emakumeen presentziaareagotzeko harturiko neu-rriak ere nabarmendu zituz-ten. Gatazka armatuaren tes-tuinguruan gertaturiko sexuindarkeria azaleratzea eta am-

nistiarik jaso ez dezakeen deli-tu bihurtzea lorpen garrantzi-tsutzat jo zuten. Baita EgiarenBatzordeak genero ikuspegiabarneratzea ere.

Ez zuten sekula pentsatu ge-nero azpibatzordea ezinbeste-ko tresna izango zenik: «Ardu-ra handia dugu gure gainean,ez bakarrik genero ikuspegiaKolonbian errealitate bat izandadin, baizik eta bestelakoprozesuak abian ipiniko dituz-ten herrialdeei genero ikuspe-gia kontuan hartzearen beha-rra azaltzeko. Gerrarenondorioak modu gordineanpairatu ditugu emakumeok».

GERRILLARI OHIEN AHOTSA

Gaur8rekin eginiko elkarrizke-tan, Camila Cienfuegos gerri-llari ohiak gatazka armatu ba-tean gehien sufritzen duenagizarte zibila dela nabarmen-du du. Hasieratik egon zen Ha-banako prozesuan. Prentsa ar-duraduna izan zen eta generoazpibatzordean parte hartzeaktiboa izan zuen.

«Gizonen eta emakumeenarteko desberdintasunak ge-rraren ondorioetan ere antze-maten dira. Emakumeak ekin-tza basatiagoen etakrudelagoen biktimak gara.Emakumeek familiaren ardu-ra beren gain hartu behar izandute. Kasu batzuetan, lurragaltzeaz gain, beraien sus-traiak eta familia giroa galdudute; seme-alabekin hirietaraihesi joatera behartuta egondira. Baldintza horietan gizar-te-bazterketa sufritzeko auke-ra handiagoa dute, sektoreahulena dira eta», plazaratudu gerraren zauriei buruz gal-detuta. «Edozein gerra testuin-gurutan gertatzen den bezala,emakumeak sexu indarkeria-ren biktimak dira. Gizonezkoengorputza ez dute trukerakotxanpon gisa erabiltzen. Gerri-

Alexandra Nariño gerrillari eta negoziatzaile ohia. GAUR8

«Gizarte zibilari eta emakume mugimenduariesker, negoziazioan geunden bi aldeek ulertugenuen genero ikuspegia kontuan hartu behargenuela», adierazi dute hainbat protagonistak.

«Orduz kanpo elkartzen ginen, gure ‘denboralibrean’ nolabait esatearren. Sakrifizio handiaizan zen hori. Goizeko bostetan esnatu behargenuen askotan bildu ahal izateko»

Page 6: mila leiho zabalik - naiz: · GAUR 8 •2 / 3 h u t s a a t z e r r i ... emakumeek izan zuten prota - gonismoa aztertu dute. ... tik aldatu zen. Prozesuaren amaieran, FARCeko eta

Adriana Benjumea Humanas-ekozuzendaria da. Elkarrizketa mahaianlortutakoa ez du galdu nahi akordioapraktikan jartzean. Akordio horrekemakumearen parte hartzea aitortzenduela eta zehazki emakumeei begiraadostutako 122 neurri jasotzen dituelanabarmendu du.

Zerk bultzatu zuen ikerlan hau?Kolonbiako bake prozesua etaFARCekin sinaturiko hitzarmenaemakumeen lanari esker ere gertatuziren baina, askotan, emakumeenikuspuntua ez da agerikoa, ikusezinada. FARCeko gerrillariek, Gobernuarenordezkariek, bai eta nazioartekolankidetzan jarduten dutenemakumeek ere, gogotik lan eginzuten bost urtez. Kolonbiarrek ezdituzte ezagutzen emakume horiekguztiek egin zituzten ekarpenak.Habanako mahaian ordezkaritza izanzuten emakumeen ahotsa eta apustupolitikoa berreskuratu nahi genuen.Ikerketa hau egiteko beraiei zuzeneangaldetu genien. Batzuen izenakezagunak dira; beste batzuenak, ordea,ez. Liburuaren azken atalean,prozesuan esku hartu duten 140emakumeen zerrenda osatu dugu.

Zer iruditu zitzaien liburuaegitearen proposamena?

Ba, pasadizo bat kontatuko dizut.Elkarrizketa adosteko telefonoz deitunienean, «zer, niri elkarrizketa bat?Zergatik niri?» galdetzen zutengehienek harrituta. Askok seme-alabak, senarra, familia atzean utzibehar izan zuten Habanara denboraluzez joateko. Eta hala ere, ez zitzaienburutik pasatu ere egiten norbaitekelkarrizketatu zitzakeenik bakeprozesuari eginiko ekarpenbaliotsuagatik. Beste batzuek hau esanzidaten: «Benetan gauzagarrantzitsuak egin zituena beste huraizan zen». Emakumeen arteko aitortzahori oso ederra iruditu zitzaidan.FARCeko gerrillariek, esaterako,prozesuaren hasieran Habanara joatenziren kazetariek beti beraien bizipenpertsonalei buruz galdetzen zietela

adierazi zuten. Ea ezkonduta zeuden,ea seme-alabarik bazuten, ea noizbaitaborturen bat izan zuten eta abar.Baina ez zieten galdetzennegoziazioari edo beraien ikuspuntupolitikoari buruz, subjektu politikoakizanik beraiek ere. Denborarekin,komunikabideek egiten zizkietengaldera motak aldatuz joan ziren etaprotagonismo handiagoa izan zuten.Nolabait esatearren, eskertu zuten lanhonetarako subjektu politiko gisaelkarrizketatu izana.

Genero azpibatzordea erreferentebihurtu da bake prozesuetan.Aitortzak zer suposatzen duKolonbiarentzat?FARCekin sinaturiko bake akordioaondare bat da ez bakarrik

kolonbiarrentzat, baita munduosoarentzat ere. Kolonbiakoa generoazpibatzorde bat osatu duenlehenengo bake prozesua izan da eta,lehen aldiz, hitzartutako guztia generoikuspegi batetik egin da. Erreferentehonekin, beste edozein prozesuk ezinizango die bizkarra eman emakumeeieta bakearen eraikuntzan emakumeenekarpena aintzat hartu beharko dute.Nekazaritza-erreformari buruz arigarenean, gerraren ondorioz lureremuak galdu dituzten emakumeeilaguntzeko neurriak aurreikusten ditubake akordioak, edo gerrillanegondako emakumeenbirgizarteratzea bermatzekoberariazko irtenbideak. Eta horrela,agendaren atal guztiekin. Orotara,emakumeei begira zehazkipentsatutako 122 neurri jaso zituengenero azpibatzordeak.

Nazioarteko aitortza, ordea, ez datorbat gizarte kolonbiarraren hainbatsektoreren harrerarekin. Iazko

atzerria

llari askotan leporatu zaio bor-txaketak egin izana. Hori ez dasekula ere gertatu; FARCen bai-tan ez da sexu esplotaziorikegon. Hori argi utzi nahi dut.Erakundearen baitan, emaku-meok askatasun osoa izan du-gu norekin egon nahi dugunerabakitzeko; gezur borobila dagu, gerrillari izandakoak, sexuesklaboak izan garela. Gure ki-deekin batera borrokalariakizan gara, baldintza berberetan», esan du Cienfuegosek.Oinazea eta atsekabea han-

diak izan badira ere, «erreku-peratzeko gaitasuna» nabar-

mendu du. «Emakumeok gurefamiliarengatik, komunitatea-rengatik… aurrera egiteko etaborrokatzeko –baita armekinere– gaitasuna dugula erakutsidugu». «Genero ikuspegiak ba-

kea eraikitzeko beharrezkoakdiren aldaketa sozial guztiakzeharkatzen ditu eta gizartea-ren zati garrantzitsu bati ba-lioa ematen dio. Orain, ema-kumeak ahalduntzeko politika

publikoak behar ditugu, batezere nekazaritza guneetan, ho-riek baitira gatazkak gehienkolpatu dituen eremuak. Siste-ma patriarkala iraultzea ahal-bidetuko dute ekintza horiek

guztiek. Emakumea lurrarenjabe izatea edo jabekidea iza-tea berez iraultza bat da!»,baieztatu du. «Gure asmoaerakundearen baitan emaku-me gerrillariok izan dituguneskubideak eta askatasuna gi-zarteko gainerako sektoreeta-ra zabaltzea da. Bai gatazkanbai Habanan emakumeon pre-sentzia zabala izan zen», gai-neratu du.Victoria Sandino komandan-

tea izan zen gatazkan. Haba-nan, negoziatzaile guztiahaldu-na izan zen eta FARCen aldetikgenero azpibatzordeko buru.

Genero azpibatzordekokideak, Kolonbiatikiritsitako eragileei harreraegiten Habanan. KOLONBIAKO GOBERNUA

«Bakea geldiezina da. Gainera, ezin dugu pikutarabidali bost urte luze hauetan lortutakoa eta,horretarako, nazioartea beharrezkoa dugu»

HUMANAS-EKO ZUZENDARIA

ADRIANA BENJUMEA

Page 7: mila leiho zabalik - naiz: · GAUR 8 •2 / 3 h u t s a a t z e r r i ... emakumeek izan zuten prota - gonismoa aztertu dute. ... tik aldatu zen. Prozesuaren amaieran, FARCeko eta

2017 | azaroa | 4

GAUR8• 6 / 7

Egun, FARCek sortu duten taldepolitikoaren zuzendaritzan da-go, baita bake akordioaren gau-zatzea behatzeko sortutako ba-tzordean ere. Emakumeen etagizonen birgizarteratzean eredesorekak daudela dio: «Gizo-nezkoak heroi gisa ikusten ditugizarteak, komunitateetan sordaitezkeen arazo sozialak kon-pontzeko gaitasuna dutenak.Emakumeak, aldiz, estigmati-zatu egiten ditu. Familiak be-rak alboratu egiten ditu eta se-me-alaben arbuioa jasatendute beraien zaintza lana eginez izanagatik. Zegokien ardura

ez betetzeagatik komunitatea-ren gaitzespena dute. Egiaesan, gatazka armatu bat buka-tzean, emakumeek bizi dutenerrealitatea korapilatsuagoada. Genero ikuspegia barneratuizanak emakume gerrillarienbirgizarteratzea zehazki lan-tzea ahalbidetuko du».

«FARCeko zuzendaritzakemandako mandatua izan zen.Maila pertsonalean, ardurahandia izan zen niretzat etaetengabeko irakaspena. Ema-kumeen borrokak hobeto uler-tzen lagundu dit. Borroka ho-riek gure herriak behar duenbakea eta justizia soziala lor-

tzeko uztartu nahi ditugu».Alexandra Nariño ere azpiba-tzordeko kidea izan zen. Berehitzetan, «urrats historikoaizan zen; lehen aldia zen mun-du mailan bake prozesu batentestuinguruan horrelako zer-bait egiten zena! Guretzat ba-ke akordioa gizarte bidezkoa-go bat eraikitzen hastekoabiapuntu bat da; eraikuntzahori ez da posible emakume-on ahotsik gabe. Bakea ez dafusilak isilaraztea soilik; bakeaetxean, lantokietan, kalean etagure barrenean egin behar da.Bakea egonkorra eta iraunko-

rra izan dadin, egun Kolonbiadugun indarkeria matxista de-sagertu behar da».

«Buruan genituen helbu-ruak betetzeko arretaz lanegin genuen bi aldeek. Erabatsinetsita geunden gaia landubeharra zegoela. Horrek ez duesan nahi gure artean desa-dostasunik ez zegoenik; asko-tan eztabaida gogorrak izangenituen azpibatzordean, bai-na beti ere errespetu osoz. Ge-rrillan egondako emakumeokegiturazko aldaketak aldarri-katzen ditugu, ez azaleko alda-ketak soilik».

urriaren 2an egindako galdeketan,ezezkoak irabazi zuen, hein handibatean, akordioen genero ikuspegiadesitxuratu zutelako eskuin muturrekoek.Tamalez, genero ikuspegiak Kolonbianpiztu zuen eztabaida manipulatuzuten eskuindarrek beren mesederako.Dena den, ez zuten beren helburuabete, xedea bake akordioa bertanbehera uztea baitzen. Ezezkoak irabaziizana oso mingarria izan zen, batez eregenero ikuspegi hori lortzeko haingogor lan egin zuten emakumeentzat.Zorionez, bi aldeek egoerari bueltaeman zioten eta akordioen oinarrizkoedukia bere horretan mantendu zuten.

Harritu zintuzten bai eskuinak baierlijio desberdinetako ordezkariekegindako adierazpenek? Akordioenhelburua Kolonbian «diktadurahomosexuala» ezartzea zela esaterairitsi ziren.Eskuindarra Kolonbian oso maltzurrada. Gerra telebistatik besterik ez duezagutu eta gatazka armatutik etekinaatera du. Prozesuaren akats txikienakaprobetxatu zituen horren kontrakokanpaina egiteko eta akordioarenaldeko kanpaina berandu ibili zen.Motz gelditu zen eta gogotik ordaindugenuen hori kolonbiarrok. Hirihandietako auzoetan Habanan zertaz

hitz egiten ari ziren ez jakiteakmesede egin zion ezezkoarenkanpainari. Gezurretan ibili delaaitortu behar izan zuen eskuinak.

Armagabetze prozesua amaitu dugerrillak. Hala ere, Gobernuarenaldetik atzerapenak nabarmenakdira. Nola baloratzen duzu egoera?Bakea geldiezina da eta aurrerajarraitu behar dugu. Inplementazioaez da sekula erraza izan.Hauskortasun handiko prozesua da.Ekintzaileen heriotzak etaatzerapenek erakusten dute bidealuzea izango dela, akaso guk ustegenuena baino luzeagoa. Sinatu izanaoso garrantzitsua da, baina orain ezindugu elkarrizketa-mahaian lortuduguna inplementazioarekin galdu.Inplementazioa geldoa da, Gobernuakez du esandakoa bete. FARCek, aitzitik,emandako hitza bete du eta Kolonbiakhori aitortu beharko dio gerrillari.Behar-beharrezkoa da nazioartekokomunitateak Kolonbiari begirajarraitzea, zeren herri honek bakeabehar du. Ezin dugu pikutara bidalibost urte luze hauetan lortutakoguztia. Era berean, ELNrekikoelkarrizketa-prozesuari bultzadaeman behar diogu kolonbiarrok etahorretan ere nazioartekokomunitateak zeresan handia du.LA OPINION

«Lehen aldia zen mundu mailan bake prozesubaten baitan genero azpibatzorde bat sortzenzena. Bakea ez da soilik fusila isiltzea; etxean,lantokian, gure barrenean... ere behar dugu»

«Gerrillari askotan leporatu zaio bortxaketakegin izana. Hori ez da sekula ere gertatu,FARCen baitan emakumeok askatasun osoaizan dugu. Hori argi utzi nahi dut»

Page 8: mila leiho zabalik - naiz: · GAUR 8 •2 / 3 h u t s a a t z e r r i ... emakumeek izan zuten prota - gonismoa aztertu dute. ... tik aldatu zen. Prozesuaren amaieran, FARCeko eta

atzerria

Euskal Herrian pa-satzen ari denegunak hagitz in-tentsu eta eman-korrak izaten aridira. Bi hilabete

daramatza jada gurean LailaLeilik. CEAR eta Lakuako Go-bernuak antolatutako giza es-kubideen defendatzaileen ba-bes programako partaide da,Aura Lolita Chavez Ixcaquicguatemalarrarekin eta RicharSierra kolonbiarrarekin, herriindigenen defendatzaileakbiak. Dioenez, kide apartak di-ra, elkarren osagarriak. Erres-petuzko eta esker oneko harre-mana dute. Formazio tailerrak,hitzaldiak eta bertzelako ekin-tzak egiten ari dira, esperien-tzia onak denak Leilirentzat.Hemen bere herrian sufri-

tzen ari direnaren berri emate-agatik jazarriko al duten galde-tuta, erantzun du dagoenekojasan dituzten errepresaliakbaino gehiago ez dituztela ja-sanen, ohituta daudela erregi-men marokoarraren larderie-tara eta jada ez direla horiekinizutzen. «Helburua Saharakoherriaren ahotsa altxatu etabertan gertatzen ari dena za-baltzea bada, ez naiz beldurizanen. Denok gure borroka-ren eskubide eta xedeetan si-nesten dugu eta horrek ere la-guntzen du beldurrik ezizaten», adierazi du herrikidebatekin batera, hiru hizkun-tzatan egindako elkarrizketahonetan, hassania beren dia-lektoa, gaztelania eta euskara.Hain justu Marokok hiru eu-

ropar parlamentariri –tarteanEH Bilduko Josu Juaristi– Aaiu-neko atea itxi dien egunean el-kartu gara aktibistarekin. Bereherritik heldu zaizkion azkenberriak lurralde okupatuetakoetengabeko manifestazioeta-koak dira. Nazio Batuen man-datari Horst Köhler, kanpo

ministro espainolarekin bilduzen. Honek Estatu espainia-rrak Sahararen erabakitze es-kubidearekin duen konpromi-soa azaldu zion, baina kakotxartean jarri behar da hori, eza-guna delako Espainiaren jarre-ra. Hagitz gutxi sinesten duguautodeterminazioaren aldeko-tasun horretan.

Zein fasetan dago gatazkahau, nazioartean konpondugabeko zaharrenetakoa? Zermoduz zaudete sahararrok?Su-etenaz geroztik Nazio Ba-tuen Erakundeak Saharak au-todeterminaziorako eskubideosoa duela aitortzen du, Fron-te Polisarioa sahararren ordez-kari legitimo gisa onartuta.Bertze aldean, Maroko dago.Horiek dira negoziazioaren bialdeak. Baina saharar herriakbake prozesu horretan etaNBEren misioan sinesteariutzi dio. Desengainua senti-tzen dugu potentzia nagusiakalde marokoarrarekin lerroka-tzen direlako.

Nola daude Gdeim Izikekoprotesta kanpamentuarenga-tik kondenatu eta urrunekokartzelatan, etxetik 460 eta 1.300 kilometro artera dau-den 19 sahararrak eta euren familiak?Ez daude ongi. Sahararren es-kubideen aldeko aktibistak di-ra, garrantzitsuak herriarenazken urteotako borrokan, etagai politikoengatik soilik atxi-lotu dituzte. Preso politikoakdira. Marokoren aitzinean pro-testa egiteko kanpamentu batantolatu zuten, eta epaimahaimilitar batek epaitu ditu. Kon-denak injustuak izateaz gain,batzuk bakartuta daude, ber-tzeek eritasun larriak dituzteeta ez dute behar duten arretajasotzen. Torturak jasaten di-tuzte eta familiek bisitatzeko

«Saharar herriakNazio Batuen

misioansinesteari utzi

dio. Desengainuasentitzen dugu»

LAILA LEILI

Marokok egindako giza eskubideen

urraketa larriak salatzeko Saharako

elkarteko kide gisa etorri da gurera Leili,

Lakuaren babes programa baten barnean.

Maider Iantzi Goienetxe

hutsa

GIZA ESKUBIDEENDEFENDATZAILE SAHARARRA

Page 9: mila leiho zabalik - naiz: · GAUR 8 •2 / 3 h u t s a a t z e r r i ... emakumeek izan zuten prota - gonismoa aztertu dute. ... tik aldatu zen. Prozesuaren amaieran, FARCeko eta

2017 | azaroa | 4

GAUR8• 8 / 9

arazoak dituzte, marokoar po-liziek traba ugari jartzen diz-kietelako. Irainak eta tratu txa-rrak sufritzen dituzte etabatzuetan bisita debekatzendiete.

Amnesty Internationalen gi-sako erakundeek prozesu ju-diziala gaitzetsi dute, irregu-lartasunez betea egon delaeta deklarazioak torturapeanhartuak direla erranez. Nolabaloratzen duzu epaiketa?Deklarazioak torturapean egindituztela baiezta dezaket, ha-gitz antzeko egoerak bizi izanditudalako. Gdeim Izikekokanpamentua altxatu eta biegunera atxilotu ninduten etaeskuak lotu, begiak bendatueta hatz-marka hartu zidaten,dokumentuak nire baimenikgabe sinatzeko. Nik pertsonal-ki hori bizi izan badut, nola ezdituzte preso politiko sahara-rrak torturatuko komeni zaiz-kien deklarazioak lortzeko?Nazioarteko begirale guztiekiritzi bera azaldu dute: epaike-ta legez kanpokoa izan da,epaimahai militarretik hasita.

Zortzi biziarteko kartzeladaude kondenen artean. Bai, eta gainerakoei 20 eta 30urte bitarteko kartzela zigo-rrak ezarri dizkiete. Bertze bilibre utzi zituzten 6 urtekokondenak zituztelako eta epai-keta bitarteko denbora horibaino gehiago luzatu zelako.

Zein xede zuen kanpamen-tuak eta zer gertatu zen?Udaberri Arabiarraren ga-raian, izozmendiaren puntaizan zen. Protesta sozial gisahasi zen, aldarrikapen politi-koez gain, jendea nazkatutazegoelako Marokok sahararjendartea baztertzeaz eta ba-liabideen (etxea, lana...) onura-dunak jatorri marokoarrekoak

izateaz. Aaiun kanpoaldeanhaimak jarri ziren. 28 egunenburuan erregimenak kanpa-mentua desegin zuen bortizki.28.000 lagun zeuden. Militareta poliziekin kanpamentuahartu zuten; kamioiekin jen-dea zapaltzera iritsi ziren. De-nok ikusi genituen erretakokanpamentuaren irudiak.

Zein lan egiten duzue giza es-kubideen urraketa larriak sa-latzeko elkarte sahararrean?Helburu nagusia da erregime-nak torturatu eta iraindutako-ak artatzea. Haien salaketak ja-so eta artxiboa osatzea ere bai.Mila kasu dokumentatu dirajada; hamabi urte dira elkar-tea sortu zela eta kasik bi Ma-rokok onartu zuela. Nazioarte-

ko antolakundeekin bilera etaitunak egiten dira, eta horiekezin badute Mendebaldeko Sa-haran sartu, normalean gerta-tzen den bezala, sahararrakateratzen gara bilerak egiteko.

Marokoren estrategia erre-presiboa saharar jendarteosora iritsi da lau hamarkadahauetan. Eta ez du etenik.Behartutako desagertzeak Ma-rokoko erregimenaren ezauga-rria dira, nahiz eta nazioartekoantolakundeek salatu. Protes-ta baten ondotik norbait desa-gertzen bada eta familiak gal-detzera joaten badira, eurekdiote ez dutela kartzelan sartu.Elkarteek Nazio Batuen Era-kundearengana jotzen dute,bertako kideak erregimenare-

kin kontaktuan jartzen diraeta, orduan, «bai, hemen ditu-gu» aitortzen dute, prozesu ju-dizial izugarri luze bati hasieraemanez. Irteerarik ez duengurpil zoro bat da. Torturei da-gokienez, jakina jendarte oso-ra iristen direla; egunero oku-patutako lurraldeetatik iristenzaizkigun bideoak ikusi ber-tzerik ez dago. Adinekoak etaumeak jotzen dituzte. Erregi-menaren estrategia bat da etaez da bukatuko saharar he-rriak askatasuna lortu arte.

Zein ondorio izaten ari da sa-hararrengan Marokok altxa-tutako harresia?Txinakoaren ondotik bigarrenluzeena da. Ez da bertzerik ga-be hondarrezko harresi bat.Marokori milioiak kostatzenzaio militarki berau manten-tzea. Pertsonen kontrako mi-nak daude eta egunero galtzendugu norbait harresi madari-katura hurbiltzeagatik. Adie-razgarria da herriaren zatiketaerran nahi duelako. 1975etikgaude zatituta: batzuk Maro-koren etengabeko errepresio-ren pean eta bertzeak askatu-tako guneetan, baina ez duguahantzi behar gutako zati baterrefuxiatuta dagoela Aljeria-ko hego-ekialdean. Zauri batda, saharar guztien bihotzaukitzen duena, ez dena ixten,ezta itxiko ere libre izan arte.

Aaiungo Emakumeen Etxeanlan egiten duzu. Zein da zuenzeregina?Sare bat da, emakume euskal-dun eta sahararrez osatua.Emakumeentzako espazio es-klusiboa. Arabiera eta infor-matika ikasten dute eta errea-litate politikoak emakumegisa nola eragiten dien azter-tzen dute. Lehen euskaldunakjoaten ziren irakastera, bainaMarokok sartzea debekatu die.

IBILBIDEA 1999anokupazio marokoarrarenkontrako lehen Intifadanparte hartu zuen, baita2005ekoan ere. GdeimIzikeko protestakanpamentuarenantolaketan ere ibili zen2010ean. Gizaeskubideakbabesteagatik, behin etaberriz torturatu etaespetxeratu du Marokok.

“Argazkiak: Luis JAUREGIALTZO | ARGAZKI PRESS

Page 10: mila leiho zabalik - naiz: · GAUR 8 •2 / 3 h u t s a a t z e r r i ... emakumeek izan zuten prota - gonismoa aztertu dute. ... tik aldatu zen. Prozesuaren amaieran, FARCeko eta

hutsa

3 BEG

IRADA:

arki

tekt

ura

/ h

ezku

ntz

a /

kom

un

ikaz

ioa H

iria Antolatzeko Plan Orokorra. Nirekin batetorriko zarete, komunikazio lan bat eginbeharko bagenu, termino hauek ez direla erakargarriegiak. Eta termino hauen atzeandagoena denon interesekoa dela –denon bizi-moduan eragina duelako– kontuan hartuz ge-

ro, hitzok gure belarrietan goxoago atxiki beharreko sonori-tatea beharko lukete sikiera. Hirigile baten ahotan etaudal-lurraldearen antolaketa arautzen duen dokumentuanhonako terminoak entzun eta irakurriko dituzue: lurzorua,erabilerak, jabegoa, urbanizagarria, eraikigarritasuna, hiria,landa-eremua, eskubideak eta betebeharrak. Bi alderdi dei-garri dira aipatzekoak: terminologiaren juridikotasun to-nua (egingarria dena eta ez dena erabakitzeko ahalmenazari delako) eta ekonomiarekin harremanean den aktibitate-aren onarpena (lur-azaleraren balio eta kostuez arduratzendelako). Hots, hirigileen hizkuntzan antzematen da lurral-dea arautzeko funtzioa dutela eta kalkulagailuarekin ari di-rela lanean.

Norbaitek argudia lezake hirigintzako terminologia ho-nek beharrezko teknikotasunari erantzuten diola, eta beraz,ez duela zertan sexya izan irakurle arruntarentzat, edozeinlege sexya ez den moduan.Kontua da hirigintzarenbetekizuna lurraldearennoranzko estrategikoa pen-tsatzean datzala. Azken hel-burua ez da, bada, arautegibat egitea, balizko estrate-gia lortzeko bidea ezartzeabaizik. Batzuetan tresnahelburuekin nahasten da,eta nahasmen horren islada termino batzuen nagu-sitasuna beste batzuen al-dean.

Lurraldearen gainekoerabakiak hartzen dituzte-nentzat terminologia ez daaxolagabe jokatzekoa. Adi-bidetzat har dezagun Do-nostiara iristen den trenbi-dearen izendatzearenafera; Metroa edoTopoa –hiri edo lurralde az-piegituraren izendapenak,hurrenez hurren– deitura-ren tirabiran asko dagoela-ko jokoan. Ematen du ohi-

ko trena Metro bataiatze hutsarekin Donostia hiriburu han-dia bilakatzen dela, edo are aldrebesagoa, Donostiak Bilbo-ren aurka ustez jokatzen duen partidan berdinketa lortukoduela. Edo tristeago, Gipuzkoako mugikortasun ereduareneztabaida ekiditeko amarrua besterik ez dela.

Hirigintzak darabilen hizkuntzaz ari garela, beste ñabar-dura bat (edo ez). Hiria Antolatzeko Plan Orokorrak ia-ia be-ti erdaraz idazten dira, eta ondoren euskarara itzuliak iza-ten dira. Baina zer gertatuko l itzateke hirigintzapentsatzeko beharrezkoak diren terminoak euskaraz nolaesan asmatuko bagenu eta aukeratutako hitzek euskal lu-rraldetasunaren sentsibilitatea jasoko balute? Hirigintzarenhizkuntza berri bat asmatuko ote genukeen galdetzen diotneure buruari.

Dena dela, lurraldearen hizkuntzak ez du hirigintzarenterminologiarekin zerikusirik. Beste sintagma batekin osa-tua dago. Lurraldeaz eta lurraldetasunaz ari den dokumen-tuak (Hiria Antolatzeko Plan Orokorra) lurraldea erabiltzekoesperientziaz, gorputzaren ongi izateaz, pertsonen artekoharremanez edo paisaiaren esanahiaz blai beharko luke. Na-go hitz hauen isiltasunak lurraldearen hizkuntza-aldarriaoihukatzen duela. •

Ilustrazioa: ULA IRURETAGOIENA BUSTURIA

Ula Iruretagoiena Busturia - @ulissima5Arkitektoa

Lurraldearen hizkuntza

Page 11: mila leiho zabalik - naiz: · GAUR 8 •2 / 3 h u t s a a t z e r r i ... emakumeek izan zuten prota - gonismoa aztertu dute. ... tik aldatu zen. Prozesuaren amaieran, FARCeko eta

2017 | azaroa | 4

GAUR8• 10 / 11hutsa

her

ria

Aitortu beharra dago Kataluniako proze-suak hamaika berritasun ekarri dituela,ekartzen dituela etenik gabe. Eta, egiaesan, berritasun bakoitza ohiko eskemazaharrekin baloratzeko joera dugu gureinguru honetan. Euskal irrati eta telebis-

ta publikoetan egin ohi dituzten analisiak eta iruzki-nak ikustea besterik ez dago. Zenbaitetan, fede onezbaina berritasunak gaindituta. Halaxe gaude gu ereGAUR8n azterketak egiten saiatzen garenean. Bestezenbaitetan, fede txarrez, Kataluniako independentis-ten ustezko gabeziak eta kontraesanak aireratuz, ho-rrela berriketan aritzen direnek erraietaraino sartutadituztenminak gutxituko direlakoan.Iraultza batean, herriak tankeen gainean garaile edo

azpian zanpatuta amaituahal duela esan ohi da. Zuriala beltz. Eta horretarako,zirt edo zart, hitzordu batizan behar da, une jakinbat. Horregatik begiratudiogu horrela Kataluniarieta hango prozesuari, hu-rrengo eguneko gertaeraazkena eta behin betikoaizango zelakoan. Iragana-ren eta etorkizunaren arte-ko etenaldia kolpe bakarbatez emango zelakoan.Horregatik, ustez bidearen amaierara iritsitakoan

bihurgune berri bat agertu denean, ez dugu analisira-ko oinarri sendo nahikorik aurkitu, ohiko handikeriaez bada. Une bakoitzean, Puigdemont presidenteakerantzun bat eta bakarra eman zezakeen, eta, horrelaizan ez denean, umezurtz ere sentitu gara. Eta hortik,segidan, bat-batean, prozesuak aurrera egin duela iku-si dugunean, berriro harritu gara. Harritzea ez dagobatere gaizki, hortik ikasteko gogoa sortzen bada, bes-teen dohainak onartzeko apaltasunik badugu eta kon-traesanak ulertzeko gai baldin bagara. Kontua, baina,prozesua noiz okertu eta pikutara joango den zain ge-ratzea bada, «nik arrazoia nuen» esateko, eskasia ez da

egongo Kataluniako prozesuan, horrelako portaeradutenen artean baizik.Beste batzuetan, ez aurrera ez atzera ari zirela pen-

tsatu dugu, prozesuak prozesua baino ez zuela ekarri-ko iritzita. Azken hilabeteotako bizkortzeak, aldiz, ho-ri ere gezurtatu digu. Independentzia ez da zirt edozart trenkatuko. Baina hasitako bidea ez da zirkularraere, aurrerabiderik gabea. Katalunian ez dute “Mar-motaren Eguna” bizi. Ederki kostata eta amaierarakobermerik gabe, baina aurrera doaz. Ez da gutxi.

KOHERENTZIA ETA ITXURAKERIA

Horrelako egoeretan, denetan egin daitekeen aipame-nik kaskarrena koherentziarena da. Koherentzia auto-kritikaren familiakoa da. Norberak egin ez eta besteei

egitea eskatzen zaien ariketak dira horiek. Horrelaneurtzen dute batzuek, ez baitezpada denak talde po-litiko berekoak, indar independentisten jokabidea.Puigdemont koldartzat jotzera ausarten denik ere ba-da. Kopeta behar da gero!Basakeriari bidea zabaldu diote aste honetan Espai-

niako Auzitegi Nazionalean eta Auzitegi Gorenean.Preso politikoz, orain Kataluniakoak, kartzelak bete-tzen segitzeko bideari ekin diote, arazo politiko batierrepresio handiagoz erantzuteko apustuaren erakus-le. Halere, jokabide horretan gero eta gehiago tematuzgero, gatazka gero eta argiago azalduko da eta inde-pendentziaren beharra handitu egingo da. •

{ asteari zeharka begira }

Katalunian aurrera egindute, kostata ere

Iraultza batean, herriak tankeen gaineangaraile edo azpian zanpatuta amaitu ahalduela esan ohi da. Horrela begiratu dioguguk ere Kataluniari, hurrengo egunekogertaera behin betikoa izango zelakoan

hutsa

hutsahutsa

Iñaki Altuna

Page 12: mila leiho zabalik - naiz: · GAUR 8 •2 / 3 h u t s a a t z e r r i ... emakumeek izan zuten prota - gonismoa aztertu dute. ... tik aldatu zen. Prozesuaren amaieran, FARCeko eta

herria

Harrien bidezgiza garunaezagut dai-tekeela ira-kurrita, ha-r r idurar ik

batere gabe esango luke batekbaino gehiagok gauza nabar-mena dela, erraza baita kaske-

zurra harrika zartatu eta garu-na ikustea. Eder Dominguez-Ballesterosen ikerketa ez datxistea, ordea, eta hain justukontrako prozedurari jarraitudio: burua erabiliz harriekdiotena irakurri du. Historiau-rreko harri-taillaketa aztertuzgiza garunaren antolaketaren

gaineko informazio ugari jasozitekeen uste osoa zuen, etahorixe izan du bere tesiarengai eta egitekoa; alegia, Paleo-litoan eta Neolitoan landuta-ko harrien testigantza jaso du,informazio horrekin lotutadagoen lateralitatearen jato-rria eta garapena aztertzeko.“Lateralizazio prozesuarenebaluazio arkeologikoa. Popu-lazio lateralitatearen zehazta-pen kuantitatiboa, neanderta-letatik gaur egunera arte” duizenburu geologo eta prima-tologo honek egin berri duendoktore tesiak, eta EHUko Ge-ografia, Historiaurrea eta Ar-keologia Saileko irakasle Alva-ro Arrizabalagak eta Alcala deHenaresko Unibertsitatekoirakasle Ignacio Martinezekzuzendu dute.

Eder Dominguez-Ballesteros, EHUko Filologia, Geografia etaHistoria Fakultatearenparean. Juanan RUIZ | ARGAZKI PRESS

HARRIA, GARUNAZ MINTZOEder Dominguezek historiaurreko gizakienlateralitatea ikertu du orduko tresnen bidez

Xabier Izaga Gonzalez

Eder Dominguez-Ballesteros geologo eta primatologogetxoztarrak giza eboluzioa ikertu nahi izan du betidanik.Doktore tesia bukatu berri du Paleolitoko harri-ezpalak etaNeolitoko aizkora leunduak aztertuta, eta aro haietan ereeskuinak eta ezkerrak bazirela ondorioztatu du.Lateralitatearen ikerketan pauso sendo bat eman du.

ZIENTZIA / b

Page 13: mila leiho zabalik - naiz: · GAUR 8 •2 / 3 h u t s a a t z e r r i ... emakumeek izan zuten prota - gonismoa aztertu dute. ... tik aldatu zen. Prozesuaren amaieran, FARCeko eta

2017 | azaroa | 4

GAUR8• 12 / 13

Lateralitatea zenbait espe-ziek beren gorputzaren aldebat lehenesteko duten kualita-tea da; alegia, eskuina edo ez-kerra izatea, edo gehienbat al-de bateko edo besteko begi batedo belarri bat erabiltzea. Bes-tela esanda, alde batek domi-nantzia handiagoa hartzea.«Azterketa horiek saiatzen diragure bilakaeran izan den buru-ko asimetrien ezagutzari etahizkuntzaren garapenari bu-ruzko informazioa gehitzen,lotura handia baitute laterali-tatearekin», dio Dominguezek.

ARBASOEN PENTSAERAREN BILA

Historiaurreko tresnak oso in-formazio iturri baliagarriaomen dira «gure arbasoen bizi-modua nolakoa zen jakiteko,baita nola jokatzen zuten eta

zer pentsatzen zuten jakitekoere». Arkeologia nahiko zien-tzia modernoa dela dio, eta ma-terialak batez ere ikuspuntukulturaletik ikertzeaz arduratuizan dela. Berak uste zuen harriedo objektu horiek garun bateksortu dituenez, eta lateralitateaburuko asimetriekiko loturaduen ezaugarri bat denez, garu-naren gaineko informazioa ereematen zutela; hau da, tresnahaien egileen garuna asimetri-koa zen edo ez esaten digute.«Tresna horiek garuna ikustekoleiho moduko bat dira». Azterketaren abiapuntua Ne-

olitoko eta Eneolitoko histo-riaurreko gizarte produktoreenanalisia izan da. Ondoren, den-boran harago jo du eta nean-dertalek osatutako gizartekoehiztari-biltzaileak aztertzen

jarraitu du. Ikerketa egiteko, bimetodo garatu ditu. Lehenak,aizkora leundu baten ebaketa-ren morfologia abiapuntu due-nak, aizkora produktore batenlateralitatea ondorioztatzekobalio du, eta Neolito eta Eneoli-toko materialekin lan egitekoda baliagarria; bigarrenak tai-lugilearen lateralitatea ezartze-ko balio du, harri-ezpalak abia-puntu dituela, kolpekatzepuntuaren inguruan garatzendiren hausturak aztertuz. Ho-rrela finkatu ditu historiaurre-ko zenbait unetako populazio-en lateralitate mailak, eta gauregungo zenbait gizartetakoe-kin alderatu ditu. Horrek buru-ko asimetriak, haien bilakaeraeta hizkuntzarekin duten lotu-ra hobeto ulertzen laguntzenomen du.

Neolito eta Eneolitoko mate-rialei dagokienez, Bizkaiko,Arabako eta Nafarroako 36 ho-bitako tresna leundu ugari az-tertu ditu. Aizkora gehienakLegutioko Urrunaga urtegikohobietakoak eta Muskizko Pi-co Ramos hobietakoak dira.Aztertu dituen Paleolitoko az-tarna arkeologikoei dagokie-nez, berriz, Le Moustier ater-peko Moustier aldiko mailak,Grotte Vaufrey haitzuloko VII.maila eta Dimako Axlor ater-peko sekuentzia osoa aztertuzituen, duela 40.000 eta200.000 urte bitartekoak.

FAKTORE KULTURALAREN ERAGINA

Lortu dituen emaitzen arabe-ra, ehiztari-biltzaileen kasuan,lateralitateko populazio maila3 ezker/7 eskuin ratiokoa da,

eta gizarte produktoreak zer-txobait lateralizatuagoak dira,haien ratioa 2,7/7,3koa baita.Paleolitotik Neolitora alde txi-ki bat dago lateraliteari dago-kionez, baina kontuan izan be-harra dago bi aro direla, etahoriek aztertzeko bi metododesberdin, aizkorak eta harri-ezpalak. «Gaur egun ere gureartean lateralitatea neurtzekoidazkera erabiliko bagenu,emaitzak erakutsiko luke%90ek eskuinarekin idaztendutela eta %10ek ezkerraz; bai-na beste ezaugarri bat hauta-tuko bagenu, adibidez telefo-noz hitz egitea, baliteke %85eskuinak eta %15 ezkerrak di-rela agertzea, neurtutako lanedo zereginaren arabera». Gizarte industrializatuetan,

ordea, ezkerren ratioa %5 eta

Silex puska bateko talkak, ilargierdien noranzkoa seinalatzen dutenak. Eskuinean, Dominguezen lankide bat aizkora bat leuntzen. Eder DOMINGUEZ-BALLESTEROS

Page 14: mila leiho zabalik - naiz: · GAUR 8 •2 / 3 h u t s a a t z e r r i ... emakumeek izan zuten prota - gonismoa aztertu dute. ... tik aldatu zen. Prozesuaren amaieran, FARCeko eta

herria

%20 artekoa da, industrializa-zio mailaren arabera. Bilakae-ra horretaz galdetu diogu Do-minguezi eta nabarmendu du faktore kulturalek erabatekogarrantzia dutela. «Guztianbezala. XX. mendearen erdial-dera, geneak idoro zirenean,bazegoen denetarako genebat; hiltzailearen genea zuenahiltzailea zen. Orduan, latera-litatea genetikaren kontrolpe-an dagoela esaten didanari,nik erantzuten diot altueraere badagoela genetikarenmenpe. Beharbada zure gene-en arabera, zuk 1,80 metro lu-ze izan beharko zenuke, bai-na, gaizki elikatzen bazara,erretzen baduzu eta ohituratxarrak badituzu, ez zara al-tuera horretara iritsiko. De-nak, lateralitateak ere bai, oi-narri genetiko bat du, bainaingurua guztiz erabakigarriada. Gizarte industrializatue-tan presio handia dugu erre-minta konplexuak erabiltze-

an, irakasten duenak eraginadu, eta dena pentsatuta dagoeskuinentzat. Kulturak, sines-menek, egoera sozioekonomi-koak edota sexuak eta adinakeragin handia dute populaziomailetan eta gizabanakoarenesku dominantzian bertan.Lateralitatea neurtzeko era-biltzen ditugun zereginenmotek, izaerak eta konplexu-tasunak eragina dute esku do-minantziaren zentzuan etaintentsitatean. Horrenbestez,zuhurtziaz alderatu behar du-gu historiaurreko populaziobaten esku lateralitatea etaegungo populazioena».

HITZ EGITEKO GARUN EGOKIA

Neandertalek osatutako gizar-teetako lateralitate mailak,gainera, erakusten du gizakihaien «buru antolamenduaegokia zela hizkuntza artiku-latua sortzeko». Ez da kontuberria lateralitatearen eta hiz-kuntzaren arteko lotura; edo-

nola ere, doktore berriak dioezin dela baieztatu aztertuta-ko populazioetako gizabana-koek hizkuntza zutenik, «hiz-kuntza izateko gauza zenburu antolamendua zutela»baizik.

Ikerketaren emaitzak nean-dertalek eskuinaz zein ezke-rraz berdin zizelkatzen zutelaesan balu, ezusteko handiaizango zen. «Esan bezala, ne-andertalek burmuin asimetri-koa izateak ez du esan nahihitz egiten zutenik, horretara-

ko balio duen ezaugarri bat da,baina, horrez gain, jakina dahitz egiteko laringe egokia zu-tela, eta giza ahotsa entzutekoegokitutako belarria, eta ho-riek funtzio batera bideratuta-ko ezaugarri multzo bat dira.Horrenbestez, esan dezakeguneandertalek bazutela bur-muin asimetrikoa, eta, beraz,gutxienez hitz egiteko baldin-tza bat bazutela; hitz egiteko,sinbolismoaren jabe eta gure-aren pareko kognizioaren jabeizateko. Horrek gure pentsae-rara hurbiltzen ditu, nolabaitesateko».

Bere ondorioaren sendota-sunaren erakusgarri, adibidebat jarri digu: «Paleontologo-ek zergatik dakite pterodakti-loak hegan egiten zuela? He-goak zituelako, esango dubaten batek. Baina ostrukakere baditu hegoak. Pterodakti-loak, hegoez gain, hezur egitu-ra osoa zuen egokia hegan egi-teko; hau da, funtzio beraduen ezaugarri multzo jakinbat zuen. Eboluzioak funtziobat hautatzen duenean, ezau-garri bat baino gehiagok bategiten dute».

Burmuin asimetriko batekaskoz ondorio gehiago omendakartza berekin, eta, hizkun-tzari dagokionez, hori ez delaezaugarririk eztabaidaezinenadio, baina aukera hori zabalikuzten duela. Eta, apal, bereekarpena «harri-koskorra»baino ez dela izan dio.

Esan bezala, lehendabiziNeolitikoko populazio batenazterketa egin zuten eta on-doren neandertalek osatuta-ko populazio batean, «etamotz geratu gara, antzinago-ko populazioetan iker gene-zake-eta burmuin asimetri-koa duten primateak norainotopa ditzakegun jakiteko».Ikerketa, beraz, ez da oraindikere amaitu.

Zurezko kolpekaribatekin zizelkatzen. Eder DOMINGUEZ-BALLESTEROS

«Motz geratu gara, antzinagoko populazioetanere iker genezake-eta burmuin asimetrikoaduten primateak noraino topa ditzakegunjakiteko», azaldu du geologo getxoztarrak

Ezkerren ratioa txikiagoa da gizarteindustrializatuetan. Bilakaera horretazgaldetuta, faktore kulturalaren erabatekogarrantzia nabarmendu du Eder Dominguezek

Page 15: mila leiho zabalik - naiz: · GAUR 8 •2 / 3 h u t s a a t z e r r i ... emakumeek izan zuten prota - gonismoa aztertu dute. ... tik aldatu zen. Prozesuaren amaieran, FARCeko eta

2017 | azaroa | 4

GAUR8• 14 / 15

Eder Dominguez-Ballesteros Algortakoa

da eta Gasteizen bizi da duela hamar

urtetik. Geologia ikasi zuen Euskal

Herriko Unibertsitatean, eta, ondoren,

Bartzelonan, Primatologia masterra

egin zuen, primateen kognizioari

begirakoa, eta, beraz, lateralitatearen

gaia jorratzen zuena. Betidanik nahi

izan du giza eboluzioa ikertzea; gainera,

ezkerrak diren bi lagunekin egin zuen

masterra, eta lateralitatearen gaia

hizpide izaten zuten maiz. Doktoretza

egiteko materialak ikertu ditu; beraz,

«ikerketa arkeologikoa da, baina

ikuspuntu biologikotik, lateralitatea

biologikoa da-eta».

EHUra itzuli zenean, Alvaro

Arrizabalaga irakaslearekin

harremanetan jarri zen, bere tesia

zuzen zezan. Lateralitatearen gainean

egiteko aukeraz galdetu zion, ea

material arkeologikoa ikuspuntu

horretatik ikertzeko modurik bazegoen.

Arrizabalagak erantzun zion hura

igerileku bat zela eta urik zeukan jakin

gabe bota beharko zuela bere burua;

hala ere, aurrera egitera animatu zuen,

ezer ez aurkitzea zitekeena zela jakinda.

Halaxe gertatu zen lehen urte

«gogorretan», literaturan ez baitzegoen

gai horren gaineko ia ezertxo ere; hau

da, ez zegoen gizaki batek egindako

tresnak aztertuz haren lateralitatearen

berri jakiten lagun zezakeen inolako

metodorik. Eta metodo hori bilatzea

izan zen «tesiaren parte potoloa». Eta

berritzailea.

Lehendik ere bazegoen harri ezpalen

bidez giza lateralitatea zehazteko lanik.

Lehena, 1985ean Nicholas Tothek

egindakoa, egileak taillatzen ari zen

harri zatia biratzeko moduan

oinarritzen zen. Haren arabera, eskuin

batentzat errazagoa da ezker batek

biratzen duen kontrako noranzkoan

biratzea; erregistro arkeologiko bat

berrosatzean, pieza horiek noranzko

batean edo bestean biratuz egin ziren

jakin daiteke. Izan ere, gune horretan,

haren lehen fasean, laranja azalean

bezalatsu gertatzen dela azaldu digu

Dominguezek; laranjari azala kentzean,

noranzko berean eginez, azala beti alde

berean geratzen da, eta normalean

ezker batek alde baterantz eta eskuin

batek besterantz egingo lukete. Hala

ere, handik gutxira erakutsi zutenez,

badira ezkerrak taillatzeko nukleoa

eskuinek bezala biratzen dutenak, eta,

beraz, ez da egokia planteamendu hori

historiaurrera eramatea. Zenbait urte

geroago, beste bi ikertzailek, Rugg eta

Mullanek, biratzeko moduari, taillaketa

ohiturei, begiratu beharrean, zerbait

fisikoa aztertzea erabaki zuten:

kolpekatze-angeluaren noranzkoarekin

lotu zuten lateralitatea.

Metodo hori erabiltzeko asmoa zuen

Dominguezek, harri-ezpalean angelua

seinalatzen duen zerbait bilatzeko, eta

ezpalaren orpoko zartadura batzuk

aztertzen hasi zen. Hala ere, bere

gainbegiratzaileak esan zion

argitaratzear zegoen artikulu batek

erakusten zuenez, Ruggen eta Mullanen

metodoak ez duela tailugilearen

lateralitatea zehazten. Horiek horrela,

«ia esperantzarik gabe» zizelkatzen ari

zela, bere «trebetasun faltari esker»

harri ezpal bat ateratzeko kolpe pila bat

jo behar izan zuen azalera berean, eta

orduan ikusi zuen zartadura haiek

guztiek noranzko bera zutela. Eta

hortik arrazoi geologikoa aurkitu zuen:

kolpea jotzen duzun puntutik aurrera

materia trinkotu egiten da, haren

atzean hedatu, eta hausturak atzean

agertzen dira. Hortik jaso zuen kolpeen

noranzkoaren berri. Harri ezpal

bakoitza lagun baten erregistroa da,

hau da, ezpal bakoitza langile baten

lateralitateari dagokio. Erraza da maila

arkeologiko bereko hogei ezpal ez

direla lagun bakarrak egindakoak

ondorioztatzea. Maila arkeologikoen

iraupenari dagokionez, egia da batzuk

oso denbora laburrean jalki direla.

Baina berak baztertu egin ditu maila

horiek bere ikerketarako eta hautatu

dituen mailak ehunka edo milaka

urtean jalkitzen joan diren materialak

dituztenak dira, eta, ondorioz, oso zaila

da milaka urtean jalkitako hogei harri

ezpal hartu eta lagun berak tailatuak

izatea. Edonola ere, getxoztarrak

dioenez, hori gertatu izan balitz ere,

jakingo zukeen, ezpal horiek puzzle

baten antzera berrantola daitezke-eta.

Hona, bada, bide bat zabaldu duen

tesia, Eder Dominguez berak jorratu

nahi lukeen eta beste batzuek ere ibil

lezaten nahi lukeen bidea.

IGERILEKURA SALTO EGIN ETAIKERBIDE BAT ASMATU

Page 16: mila leiho zabalik - naiz: · GAUR 8 •2 / 3 h u t s a a t z e r r i ... emakumeek izan zuten prota - gonismoa aztertu dute. ... tik aldatu zen. Prozesuaren amaieran, FARCeko eta

hutsa

iRRITZIA:

{

}

Ainara AzpiazuAXPI

Page 17: mila leiho zabalik - naiz: · GAUR 8 •2 / 3 h u t s a a t z e r r i ... emakumeek izan zuten prota - gonismoa aztertu dute. ... tik aldatu zen. Prozesuaren amaieran, FARCeko eta

2017 | azaroa | 4

GAUR8• 16 / 17

Arrandiarik ga-be, xume bainatemati, 25 urte-ko ibilbideaegin du GEUGasteiz Euskal-

duna elkarteak. Haren ibilbide-aren berri dakienak badaki, ha-la berean, txalotzeko modukolana egin duela eta ospatzekomotiboa baduela. Halaxe eginzuen euskaltzale elkarte horrekjoan den larunbatean Gasteiz-

ko Alde Zaharrean, egun osokoeta adin guztietako jendearen-tzako egitaraua antolatuta,“Egin dezagun kale!” lelopean. Larunbata ospatzeko eguna

izan zuten, baina asteleheneanbertan lanean ari ziren GEU el-karteko lagunak. Larunbat goi-zean “Atzo, gaur eta biharkoGasteiz euskalduna” ibilaldi gi-datuan Azaitz Unanuek esanzuenez, euskara Gasteiztik iadesagertzetik gaurko egoerarai-

noko bidea neketsua izan da,baina orain esperantzagarriada egoera. Ezagutzan aurreraegin da nabarmen, baina, Una-nuek azaldu zuenez, erabilerada erronka nagusia.

BARNE GOGOETA

Topagunea Euskal Elkarteen Fe-derazioko kide da GEU, eta ha-ren zuzendaritza taldean dago.Era berean, Arabako eta Gas-teizko beste sare batzuetako ki-de eta, lehenik, bultzatzaile etahedatzaile da. GEU elkartekoegungo koordinatzaile NaroaCuestak azaldu digunez, iazbarne gogoeta prozesuari ekinzioten zuzendaritzako kideek,lantaldeak, hainbat bazkideketa inguruko zenbait euskaltza-lek. Besteak beste, Gasteizkoeuskalgintzan erreferentzia ar-gi baten falta sumatu zuten,baina, aldi berean, erreferen-tzialtasun hori nolabait GEUbera zela ere uste zuten. Gas-

«Egin dezagun kale!»jaiak egun osokoegitaraua izan zueniragan larunbatean,bazkari goxoa barne,Landatxo kiroldegian. GAUR8

HURBILETIK EUSKARAZHogeita bost urte bete ditu Gasteizko GEUelkarteak, beti bezain gogotsu eta eraginkor

Xabier Izaga Gonzalez

«Egin dezagun kale!» zuen lelotzat joan den larunbateanGEU euskaltzale elkarteak bere 25. urtemuga dela-etaantolatu zuen jaiak, kalean ospatu nahi izan zuelako. BainaGEUk ez du kale egin, ezta hurrik eman ere. Gasteizkoeuskaltzaleek ondo dakitenez, sobera merezia duospakizuna mende laurdeneko ibilbide oparoak.

JENDARTEA / b

Page 18: mila leiho zabalik - naiz: · GAUR 8 •2 / 3 h u t s a a t z e r r i ... emakumeek izan zuten prota - gonismoa aztertu dute. ... tik aldatu zen. Prozesuaren amaieran, FARCeko eta

herria

teizko zenbait elkarterekin,euskaltegiekin eta bestelakoeragileekin hitz egin zuten, etadenek onartu zuten GEUren li-dergo moduko hori. Orain,erreferentzialtasun hori nolakudeatu eztabaidatzen eta zile-gitasun horrekin gauzak egitenhasi dira, betiere elkarlanarenbidetik. «Proiektu irekiak izanbehar dira, beste eragileekinbatera garatzeko modukoak;aukeran, gainera, ahalmena etajendea atzean izanik», dio GEU-ren koordinatzaileak. Izan ere, elkarlana GEU elkar-

tearen ezaugarri nagusietakoada. Gasteizen sortutako hainbatkultura gunerekin harremane-tan jarri ohi dira; sarritan gunehoriek eurentzat ezezagunakdira, edo izenetik baizik ez di-tuzte ezagutzen, eta horiekikoharremanak ere badira jendeaeuskarara hurbiltzeko modubat. Kultura gune horiek ere ba-tzuetan ikuskizunak eta ekime-nak euskaraz antolatzeko ara-zoak izaten dituzte; beraz,elkarlana oso garrantzitsua da.«Ezinbestekoa». GEUk hainbat egitasmo eta

ekimen antolatu eta koordina-tzen ditu, baina egitasmo ho-rietako parte hartzaileak auto-nomoak dira kudeaketa aldetik.Mintzalaguna ekimenean partehartu nahi dutenek, esate bate-rako, GEUra jotzen dute infor-mazioa jasotzeko, GEUk ordute-giak eta taldeen tipologiaantolatu eta egin beharreko al-daketak egiten ditu; sare ho-rren atzean funtzionaraztekodagoen koordinatzailea da.Gazte Topaketa Arabako gazte-en arteko sarea sustatzeko as-motik sortu zen. Zenbait leku-tan bazeuden eragile talde txikibatzuk, kuadrillak, euskarazabesteko sortutako musika tal-deren bat, aisialdi taldeak… Ho-rien guztien arteko topaketaegiteko asmotik sortu ziren

Gazte Topaketak eta iaz egin zi-tuzten lehen aldiz, Oihanede-rren eta Gaztetxean. Hori anto-latzeko, bultzatzeko batenbatek egon behar du atzean, etafuntzio hori betetzen du GEUk.

«ILUSIOA ETA GOGOA» EZAUGARRI

Hori eta askoz gehiago egitendu euskaltzale elkarteak, batezere 2009tik. Aurretik, ordea,egina zuen ibilbide luzea aldiz-kari baten inguruan. 90eko ha-markada hasiera hartan, Araba-ko hiriburuan euskalgintzanzebiltzan gehienak elkarrenezagunak zirela dio Mikel Gar-mendia GEU Gasteiz elkartea-ren sortzaileetakoak. Euskaltzale haietako batzuek,

Arrasate Euskaldun Dezagun(AED) elkartearen berri izan zu-ten, eta garaitsu hartan emanzuen ere Jose Maria SanchezCarrion Txepetx hizkuntzala-riak hitzaldi sorta bat Gastei-zen. Hizkuntza minorizatuengaineko hitzaldi haiek akuiluaizan zituzten, eta AED, eredu.Gipuzkoako herri horretakoek“Arrasate Press” aldizkaria sor-tu zuten, eta, «haren inbidiaz»,horrelakoxe zerbait egin beharzutela pentsatu zuten gasteiz-tarrek. Hartara, bilera bat deituzuten Irakasle Eskolan. Taldeharen ezaugarri nagusia, Gar-mendiak dioenez, ilusioa zen.«Ilusioa eta gogoa». Ez daki egi-ten ari zirenaz oso kontzienteote ziren, baina guztiz konben-tzituta zeuden, eta “GEU Gas-teiz” hilabetekaria sortu zuten. Argi zuten, halaber, ez zutela

«euskarazko beste aldizkaribat» nahi, baizik eta «Gasteizkoeta Arabako errealitateari lotu-tako aldizkari bat»; euskaraz,jakina, baina hurbiltasuna es-kainiz. Traba eta zailtasun asko-rekin topo egin zuten, bainailusioa eta gogoa gailendu zi-ren. «Hanka sartuz ikasi ge-nuen», dio Garmendiak. Hasie-Naroa Cuesta, GEU elkartearen egungo koordinatzailea, eta Mikel Garmendia, elkartearen sortzaileetako bat. GAUR8

Page 19: mila leiho zabalik - naiz: · GAUR 8 •2 / 3 h u t s a a t z e r r i ... emakumeek izan zuten prota - gonismoa aztertu dute. ... tik aldatu zen. Prozesuaren amaieran, FARCeko eta

2017 | azaroa | 4

GAUR8• 18 / 19

rako urteetan Iñaxio Lopez deArana izan zen aldizkariarenzuzendaria, eta, 1997az geroz-tik, Estitxu Breñasek hartuzuen ardura. Eta 2009ko itxie-rara arte iritsi ziren. Garmen-diak bigarren etapan ez zuenjarraitu, ez barrutik, alegia, ezbaitu proiektuaren arrastorikgaldu; aitzitik, egun Mintzala-guna egitasmoan parte hartzendu, mintzalaguntzaile gisa.

2009, INFLEXIO-PUNTUA

Naroa Cuestak dioenez, 2009koaldizkariaren itxiera hura izanzen egun arteko ibilbide oparo-rako akuilua. Ordu arte hilabe-tekaria eta beste zenbait proiek-tu zituzten, hala nola IrakurleKluba, baina pizgarri falta zu-ten. Bestetik, aldizkaria argita-ratzea oso garestia zen; gero etabazkide gutxiago zituzten, pu-blizitatea lortzea gero eta zaila-goa zen, areago hamarkada bu-kaera hartan… eta irtenbiderikgabeko egoera batera iritsi zen.

Aldizkaria itxita, lantaldeak etabazkide hurbilenek etorkizunailun ikusten zuten. Baina Parraltabernan kontzertuak antola-tzen zituzten, Mintzalaguna ha-si berria zen, Irakurle Klubak in-darrean segitzen zuen, baitaGeurekin Mendira ekimenakere, eta argi ikusi zuten bazkide-ak berreskuratu behar zituztelaeta hartarako komunikazio lanitzela egin behar zutela, jendeaaktibatu, lantalde berriak osatuproiektu berriekin. «2009a inflexio-puntua izan

zen. Jendea biltzen hasi zen, ba-tez ere komunikazio proiektubaten inguruan, beharrezkoaikusten baikenuen zerbait sor-tzea, aurretik ‘GEU Gasteiz’ al-dizkaria izan zena berriro egiteabaztertuta. Zerbait indartsua-goa egin nahi genuen, Gasteiz-ko eta Arabako euskaldunentzatzerbait interesgarria, egunero-kotasunari lotuagoa, berriakeuskaraz jasotzeko, ez kulturaagendari lotuta bakarrik», dio

Cuestak. Horrela sortu zen, lanhandia eginda, lehenengo Hiri-net Gasteiz ataria, eta, duela hi-ru urte, “Alea” astekaria, atzeanlantalde bat, harpidedun gehia-go eta Interneteko plataformadituena. Komunikazio proiektuserio eta handia da eta dagoe-neko nolabait Arabako informa-ziorako erreferentzia bilakatuda. Gainera, komunikazio egi-tasmo horren aitzakiarekin,beste asko sortu ziren elkartean,baita abian zeuden beste batzukberritzeko gogoa ere. Mintzala-

gun kopurua biderkatu eginzen, hiru urtean 100 lagun iza-tetik 500 izatera igarota –egun700 inguru dira–; lehen Parraltabernan hilean behin kontzer-tu bat antolatzen bazuten,egun, horrez gain, Oihanederre-kin batera Begi Belarri ikus-en-tzunezko zikloak antolatzen di-tuzte. Azken urteotan indarrahartzen ari den beste esparrubat aisialdiarena da, familia ai-sialdia, Araban arlo horretanoso eskaintza txikia baitzegoeneuskaraz. Hala, Gasteizko Uda-larekin eta Arabako Aldundiare-kin elkarlanean, lantegiak sortudira aisialdi hezitzaile eta gura-so elkarteekin, edo Kantari Gas-teizen ekimena, 300 lagun in-guru biltzen dituen karaokea.

AURRERA BEGIRA

GEUren 25 urte horien emaitzaikusita, badirudi ospatzeko etaindarberrituta segitzeko moti-boa duela elkarteak, soberanizan ere, eta hala sumatzen du-te bertako lagunek ere. Bainairagan larunbateko ospakizu-naren ondoren lanean jarrai-tzen dute esku artean dutenarieutsiz eta egitasmo berriakprestatuz. Astelehenean bertan bilera

egin zuten, “Euskarak 365 egun”ekimenaren baitan datorren ur-terako aurreikusitako “11 eguneuskaraz” ekimenari begira, jen-deak hizkuntza ohiturak alda-tzeko konpromisoa ager dezan.Euskal Herri osoko egitasmoada, Eusko Jaurlaritzako Hizkun-tza Politikarako Sailburuorde-tza eta Topagunea eragile nagu-si direla. GEUk dinamizazio etasozializazio lanak egingo dituGasteizen. Urtebetez plangintzalandu behar dute, eta datorrenurteko azaroaren 23tik aben-duaren 3ra espero dute EuskalHerrian jende askok parte har-tuko duela. Horixe baituteorain erronka: erabilera.

«Atzo, gaur eta biharkoGasteiz euskalduna»hitzaldia jarraitu etaeuskarak antzinatetikgaur arte Gasteizenegindako ibilbidearenberri jasotzera joandakolagunetako batzuk,Eskoriatza-Eskibeljauregiaren parean. Juanan RUIZ | ARGAZKI PRESS

«GEU Gasteiz» aldizkaria sortu zuen taldearenezaugarri nagusia «ilusioa eta gogoa» zirela dioGarmendiak. Ez daki egiten ari zirenaz osokontziente ziren, baina konbentzituta zeuden

GEUk hainbat egitasmo eta ekimen antolatzenditu, baina parte hartzaileak autonomoak dirakudeaketa aldetik. «GEU funtzionaraztekoatzean dagoen koordinatzailea da»

Page 20: mila leiho zabalik - naiz: · GAUR 8 •2 / 3 h u t s a a t z e r r i ... emakumeek izan zuten prota - gonismoa aztertu dute. ... tik aldatu zen. Prozesuaren amaieran, FARCeko eta

hutsa

3 BEG

IRADA:

Hezkuntza hobetzeko

arki

tekt

ura

/ h

ezku

ntz

a/

kom

un

ikaz

ioa K

alitatezko hezkuntza bermatzeko zoru peda-gogiko eta etikoa: Hezkuntza hobetzeko ga-koak». Izenburu horren pean aurkeztu berridu Hik Hasi egitasmoak “Hik Hasiren hezkun-tza-proposamena” deitu duena. Bertan, urtebe-tez Euskal Herriak behar duen hezkuntzaz

hausnartzen eta eztabaidatzen aritu ondoren, gure hezike-ta hobetzeko hainbat ideia jaso dituzte.Proposamenaren ardatz nagusia hau da: heziketaren be-

netako protagonista jendarteak izan behar duela; hezteabere egitekoa dela sentitu eta arduraz bizi behar duela.Alde asko dituen proposamena da, ezbairik gabe. Ausar-

ki heldu dio hezkuntza sistema berri horren antolaketari:«Denontzat eta denona izango den euskal hezkuntza-siste-ma berriak –Euskal Hez-kuntza Sistema Publiko ba-teratzai le , sozial edoinklusiboak, esan geneza-ke– hiru ezaugarri izan be-har lituzke». Eta, jarraian,hiru alde hauek garatzenditu proposamenak: finan-tzaketari eta hezkuntzakoesku-hartzearen jarraipe-nari dagokionez, publikoaizan behar du; eskola ba-koitzak autonomoa izanbehar du bere hezkuntza-egitasmoa garatzeko, peda-gogikoki zein barne-antola-ketari dagokionez; edozeinudalerritako hezkuntzakoesku-hartzean ezinbeste-koak dira hezkuntza-era-gileen arteko lankidetza,gertuko administrazioa-ren inplikazioa eta herrikogainerako eragileen par-taidetza.Horiek guztiak kontuan

hartuz, hamar gako zehaz-tu dituzte Euskal Herrikohezkuntza hobetzeko: Hez-kuntza-jarduera balio hezi-tzaileetan oinarritzea; hau-rrek oinarr i sendoakfinkatzeko bizitzako lehen

urteek duten garrantziagatik, hainbat neurri hartzea; Oi-narrizko Hezkuntza osoa pertsonaren askotariko konpe-tentzien garapenera zuzentzea, eta nerabezaroa berezikigertutik jarraitu beharreko aroa dela jabetzea; irakasle-he-zitzaileen prestakuntza egokitzea; eskola bakoitzak berehezkuntza-proiektu propioa izatea; egoki prestatutako zu-zendaritza, ondo aukeratua, eta lantalde egonkorra; ikasle-ak euskaldun eleaniztun bilakatzea; herrietako hezkuntza-plana, hezkuntza premiei erantzuteko; antolaketaadministratiboa denontzako modukoa eta bateratzaileaizatea; jendartearen eta hezkuntzaren beharrei erantzun-go dien finantzaketa izatea.

Hezkuntza munduan dena zatiketa dela eta elkarri moko-ka gabiltzala dirudien ga-raian beharrezkoak eta in-teresgarriak dira horrelakoekimenak. Aurretik ere izandira beste batzuk, guztiakbidea puntu bereraino egindutenak: publiko/pribatudelako punturaino, herrihonen hezkuntza mailakotragediarik handieneraino.Maialen Lujanbio bertsola-riak behin oso ongi esan be-zala, «euskaldunak lau etabost tributan banatuta»esan behar orain ere.Oxala oraingoan kapaz

izatea euskal herritarrenbetaurrekoak jantzita etaoinak zoru etikoan sendoipinita etorkizunari begirajartzeko, lan egiten dugunsarearen, seme-alabak ma-trikulatuta ditugun edotaordezkatzen ditugun era-gileen, gainetik. Bakoitzabere lekutik, horregatik de-lako Euskal Herria askota-rikoa eta koloretsua. Lekuasko izan eta behar ditugu,denetatik indar eginez zerpertsona mota hazten la-gundu nahi dugun adoste-ko, behingoz. •

Zer pertsona mota hazten lagundu nahi dugu? Jon URBE | ARGAZKI PRESS

Arantxa UrbeHezitzailea eta Hik Hasi-ko kidea

Page 21: mila leiho zabalik - naiz: · GAUR 8 •2 / 3 h u t s a a t z e r r i ... emakumeek izan zuten prota - gonismoa aztertu dute. ... tik aldatu zen. Prozesuaren amaieran, FARCeko eta

2017 | azaroa | 4

GAUR8• 20 / 21hutsa

her

rita

rrak

Kataluniako egoeraz idaztea testua argitara-tu baino hiru egun lehenago, suizida da.Une honetan ez dakit zer gertatu den Au-zitegi Nazionalean ostegun eta ostiralean.Beraz, azken-azken uneko gertaerak eza-gutu gabe ere, aurreko hilean idatzi nuen

“Dies que duraran anys” artikulutik tiraka, uztartunahi nituzke Kataluniako gertaera politikoak eta teo-ria filosofikotik prozesu berritzaileei buruz ikasi du-guna. Labur esanda, aurrekoan nioen sistema irauliegiten den unean ezinezkoa izaten dela aldez aurretikjakitea zertan amaituko den iraulketa, izan ere, bada-goelako “pentsatzeko unea” eta “aritzeko unea”, etaorain bigarren une horretan dagoela prozesu sobera-nista katalana. Artikuluan azpimarratzen nuen sub-jektibitatearen garrantzia,subjektibazio prozesu horriesker gainbehera jartzenbaita moral zaharra eta eti-ka berria sortu.

Eztabaida akademikoe-tan askotan eztabaidatudugun egoera balizkoa, Ka-talunian ari gara ikusten,zuzen eta bizirik: zer gerta-tzen da norbanakoak etakolektiboak subjektibizatuegiten direnean? Elementuguztiak ditugu begi bistan,gizarte katalana (eta inguruko gizarteak) proba-landaerraldoi bihurtu zaizkigu ustekabean.

Zaharraren heriotzan eta berriaren jaiotzan inoizfalta ez den elementua angustia da. Lacanek zioenmoduan, angustiak inoiz ez du engainatzen. Angus-tiak diosku gatazka sortu dela, arrakala agertu delaeta erabaki beharra dagoela. Erregimen zaharra hautsida eta erregimen berri bati ematen ari zaio bidea,inortxok ez dakiela nolakoa izango den azken emai-tza. Hala ere, une batean zirt ala zart egin beharra da-go, ezinbestean: berriaren alde jokatu, apenas jakingabe berriak zer ekarriko duen, ala zaharraren alboangeratu, norberak bere eginda atsotitz ezaguna: “hobebat eskuan, auzoan bi baino”.

Erabakia hartu arteko angustia gainditu egiten dabehin erabakita aurrera egingo dela, datorrena dato-rrela. Erabakitakoan, angustia desagertu eta bertigoasor daiteke, ordea, pozarekin nahastuta. Bertigoa etapoza atzeman nituen agintari katalanen aurpegietanurriaren 27an Parlament-ean Kataluniako Errepublikaaldarrikatu zuten unean. Poza eta, aldi berean, ardura,zetorkiena sumatuta.

Norberaren angustia gainditu egiten da aurreraegingo dela erabaki bezain laster, baina horrek ez dudesagerrarazten ingurukoen angustia, prozesuan se-gitzeko kemen nahikorik bildu ez dutenena. Eta kontuhori arazo bihur dakieke aitzindariei, aurrera egingoez dutenek besteen porrota nahi dutelako, behar dute-lako. Ezinbesteko dute prozesu osoak porrot egitea.

Horrela justifikatuko dute atzean gelditu izana. Ahale-gin guztia egingo dute prozesuak kale egin dezan, hu-tsean gera dadin. Apustuak arrakasta lortzen badu,agerian geratuko baitira, ipurdia bistan.

Norbanako angustiatuek handiagotuko dute arerio-aren boterea, goretsiko dituzte zailtasunak, nabarmenutziko dituzte norberaren ahuleziak eta justifikatukoeragozpen-murraila horren aurrean ezer ez egitea,gaindiezina baita proiektua, eskuraezina, atzemanezinezkoa. Eta halaxe saiatuko dira apaltzen angustia.

Aurrera segitzea erabaki dutenek branka eman be-har diote ingurukoen presioari. Determinazioa kon-trajarriko diote angustiari, eta zailtasunen aurreankonfiantza adieraziko dute. •

{ koadernoa }

Angustia eta determinazioa

Norberaren angustia gainditu egiten daaurrera egingo dela erabaki bezain laster,baina horrek ez du desagerrarazteningurukoen angustia, prozesuan segitzekokemen nahikorik bildu ez dutenena

Laura Mintegi

hutsa

hutsahutsa

Page 22: mila leiho zabalik - naiz: · GAUR 8 •2 / 3 h u t s a a t z e r r i ... emakumeek izan zuten prota - gonismoa aztertu dute. ... tik aldatu zen. Prozesuaren amaieran, FARCeko eta

herritarrak

Basarrik esanzuen euskalabeslariek etaeuskal bertsola-riek «apartekoaskak» behar

zituztela. Geroztik berrogeitahamar urte joan dira. Bertsola-ritzak bidea egin du baserritikhirira eta era guztietako gaiaketa ikuskerak janzten dituegun. Rockak, bere aldetik,euskara janztea erabaki zuenaspaldi eta badira bizpahiruhamarkada bertsoen oholtzarajakin-minez begiratzen duela. Alberto Irazuk Andoaingo

gaztetxe zaharrean ikusi zuennola gerturatzen ziren batabestearengana bertsoa eta roc-ka, natural-natural. Bazuensusmoa hor bazela kontatu ga-be zerbait eta bi bideak iker-tzen hasi zen; rockarena etabertsoarena. “Rocka puntua!”liburuan jaso ditu esploraziohorretan bildutakoak.

Andoaingo gaztetxe zaharrakbadu bere pisua zure kontaki-zunean. Andoaingo gaztetxe zaharraabiapuntu bat da. Gure he-rrian musikaren munduan ur-te batzuk daramatzan edozei-nek esango dizu 80kohamarkadan leku klabe batizan zela. Sekulako taldeakikusi genituen bertan, munduosokoak. Zerbait oso bereziagertatu zen bertan eta ingu-ruan genbiltzanak horren le-kuko izan ginen. Adibidez,1983-84 inguruan sortu zenBAP!! taldeak beti lauko txikibatekin hasten zituen kontzer-tuak. Ez hori bakarrik, HerriIrratira bidali zuten lehen ma-keta hamarreko txiki burlatibatekin hasten zuten. Nik ho-riek gogoan neuzkan, eta kase-teak etxean gordeta. Bestetik,Andoaingo Ximorra taldearenkasua hor dago; zortziko han-

«Nik sumatzennuen rockaren eta

bertsolaritzarenartean bazegoela

kontatu gabekozerbait»

ALBERTO IRAZU

«Bizitza erdia rock kontzertutan

emandako batek idatzitako liburua da

hau», aitortu du andoaindarrak. Bi

oholtzak eta oholtzapeak, rockarenak eta

bertsoarenak, begitan hartuta egin du

atzera berrogeita hamar urtez,

topaguneak markatuz.

[email protected]

«ROCKA PUNTUA!»LIBURUAREN EGILEA

di bete-beteak, gaztetxeanegondako bertso txapelketabateko hitzak.... presente zego-en bertsoa haien letretan. Horrez gain, 1985eko azaro-

an, gaztetxearen lehen urte-mugan, bertso saioa antolatuzuen Gazte Asanbladak. JokinSorozabal, Joxe Oiartzabal, Pa-blo Joxe Aristorena eta JoxeMari Izeta aritu ziren bertso-tan. Gaztetxean bazen Pesteizeneko fanzinea eta 1986anbertso saio horretako kronikaargitaratu zuten. 80ko hamar-kadan fanzine batean argitara-tutako bertso kronika bakarrada, eta geroztik ere horrelakogutxi izango ziren. Nik sumatzen nuen rocka

eta bertsolaritzaren artean ba-zegoela kontatu gabeko zer-bait. Ordura arte Zazpi Eskale,Negu Gorriak eta bertso hopa,Gu ta Gutarrak, Hertzainakenzortziko txikiak... aipatzen zi-ren. Baina uste nuen zerbaitgehiago bazela, Andoainenguk ikusia eta oso oroimeneangenuena. Eta esploratzen hasinintzen: euskarazko rockarendiskografia esploratzen, Erro-biren lehen rock diskotik Gu taGutarrak talderaino.

Zer bilatzen zenuen esplora-zio horretan?Batetik, bertso idatzia, bertso-aren metrika duen abestia. Eta,bestetik, bertso idatzia ez izanarren, kantuetan nola begiratuizan zaion bertsolariari. Etahainbat arrasto topatu nituen. Lehen arrastoak, gainera,

euskal rockaren hastapenerai-no narama, Errobiraino. Izanere, noiz sartu zen bertsoa roc-kean? Hastapenean bertan,1975. urtean Errobi sortu zene-an. Horko abesti batzuk bertsoidatzi bete-beteak dira. Gaine-ra, Daniek Landart hitzen egi-learen ibilbidea jarraituz gero,garbi ikusten da bertsolaritza-rekin lotura duela.

Bidean elkartu ziren bertsoaeta rocka, euskarak elkar jo-sita. Baina, aurretik, osoaparteko munduak ziren. Li-burua ireki eta itxi Uztapide-ren puntu batekin egiten du-zu. 1964an, Zestoan, «ikasi aldituzu rock-and-roll etatwist» puntua jarri zioten eta,Uztapidek, «naikua penaonek neri ematen dit», amai-tu zuen bertsoa. Diskografia arakatzen ari nin-tzela topatu nuen Uztapiderenbertso hori eta berehala kon-turatu nintzen beste istoriobat zegoela kontatu gabe.Orain askotan akelarrean elka-rrekin aritzen dira bertsola-riak eta rockeroak, baina betiez da horrela izan. Europatik eta Ameriketatik

zetozen musika berriei, aireberriei, janzkera berriei, osomodu itxian begiratzen zienbertsolaritzak 60ko hamarka-dan, ezezagutzatik eta beldu-rretik. Garai hartan bertsolari-tza nekazaritza munduarekinlotutako kultur adierazpen batzen, nekazaritza barruko pen-tsamendu kodeetan mugitzenzena. Eta bertso saio guztiakgai arketipikoen inguruan mu-gitzen ziren; baserria, lana,ama, kristautasuna... Hortikkanpo zetorrena arrisku batzen. Kristautasunak pisu han-dia zeukan horretan. Izan ere,kristauek rockaren kontrakooldarraldia izan zuten lekuguztietan. Pentsa, AmeriketanElvis gerritik gora enfokatzenzuten bakarrik, gerritik beheraerakutsi ezin zitekeen sexuali-tate bat zegoela ulertzen bai-tzuten. Finean, mundu anglosaxoia-

rentzat bere kulturaren ba-rruan sortu zitzaion hartxin-txar bat izan zen haize berrihori guztia. Eta Euskal Herriansexualitate, mugimendu etalotsagabekeria hori guztia eus-kal mundutik kanpo zetorren

Page 23: mila leiho zabalik - naiz: · GAUR 8 •2 / 3 h u t s a a t z e r r i ... emakumeek izan zuten prota - gonismoa aztertu dute. ... tik aldatu zen. Prozesuaren amaieran, FARCeko eta

2017 | azaroa | 4

GAUR8• 22 / 23

erauntsiaren barruan sartuzen. Euskararen mundua gain-behera zihoan eta erauntsi ho-rren barruan beste eztenkadabat zela ulertu zen. Gainera,gazteak arrastaka eraman be-har zituela ikusten zen, etabeldurrez begiratzen zitzaion.Pentsamenduz eta estetikokioso indartsuak ziren gertaerahoriek sarbide zuzena izatenari ziren gazteen artean. Garai-ko bertsolaritzak, berriz, ho-rrekin guztiarekin sinkroniaeza erabatekoa zuen.

1968an Basarrik esan zuenez,«Txinatik Donostiara bainoalde handiagoa dago euskalabeslari batetik euskal ber-tsolari batera. Aparteko as-kak behar dituzte». Argigarria da Basarrik esanda-koa. Baina, berrogeita hamarurte pasatu eta gero, TxinatikDonostiarako distantzia txiki-tu egin da. Eta baita bertsola-rietatik rockeroetara dagoendistantzia ere, behintzat ber-tsolari batzuetatik rockero ba-tzuetara dagoena.Horrek abiapuntua ematen

zidan bi parabola marrazteko.Batetik, zer gertatu da bertso-laritza munduan erabat arrotzeta salagarri ziren zenbait doi-nu eta estetika kritikatzetik,orain doinu horietan inprobi-satzera pasatzeko? Eta, beste-tik, zer gertatu da bertsolariakbertso idatziz abestien letrakidaztetik, oholtzan rockero be-zala aritzera pasatzeko? Finean, parabola horiek ger-

tatu dira bertsolaritza moder-nizatu eta hiritartu egin dela-ko. Izan ere, 70ko hamarkadanegiteko bezala jarri zen urba-nizatzea, modernizatzea, hiri-tartzea... eta hor, Jon Maiakesaten duen bezala, berriakjaio ziren. Eta horrek ahalbide-tu zuen bertsolaritzak gizarte-arekin sinkronizatzea.

Argazkiak: Jon URBE | ARGAZKI PRESS

«Zer gertatu da

bertsolaritza

munduan erabat

arrotz eta salagarri

ziren zenbait doinu

eta estetika

kritikatzetik, orain

doinu horietan

inprobisatzera

pasatzeko? Eta,

bestetik, zer gertatu

da bertsolariak

bertso idatziz

abestien letrak

idaztetik, oholtzan

rockero bezala

aritzera

pasatzeko?»

Page 24: mila leiho zabalik - naiz: · GAUR 8 •2 / 3 h u t s a a t z e r r i ... emakumeek izan zuten prota - gonismoa aztertu dute. ... tik aldatu zen. Prozesuaren amaieran, FARCeko eta

herritarrak

Rock mundutik nola begira-tzen zitzaion bertsolaritzari? Segur aski ez zioten begiratuere egiten. Oso mundu aparte-koak ziren. Benetako eztandaNegu Gorriakekin gertatu zen,bertso hoparekin.

Negu Gorriak taldeak bi gau-za oso garrantzitsu egin zi-tuen. Batetik, hip hoparen etabertsoaren arteko lotura pu-blikoki formulatu egin zuen,izen bat eman zion: “bertsohop”. Eta, gainera, lotura horiirudikatu egin zuen izen bere-ko diskoaren azalean bertsola-riak eta rockeroak elkarrekinjarriaz. Ordura arte ez zen ha-lakorik gertatu. Amuriza ibiliazegoen Josu Zabalarekin pla-zaz plaza 80ko hamarkadanesperimentuak egiten, bainaez zuten formulatu. Neguk, be-rriz, izenez eta era bisualeanformulatu zuen lotura hori.

Eta, bestetik, Neguk bestegauza oso garrantzitsu bategin zuen, urte askoan oharka-bean joan dena: performancebat egin eta berritu egin zuenetengabe. 86ko finaleko ber-tsoaldi bat hartu eta jendearenoroimenean geraturiko mo-mentu bat kantualdi bateraeraman zuen –Egañaren etaPeñagarikanoren arteko “Bate-tikan korroska” bertsoaldi so-natua–. Kontzertu guztietanune hori berritu egiten zuen,Muguruzaren eta Arkarazorenahotik. Eta rock mundutik bes-te era batera begiratzen hasiziren bertsolaritzari.

Hala ere, ez da horren atzeandagoen arrazoi bakarra. Ordu-rako “Hitzetik hortzera” saioazegoen telebistan eta bertsoajendearen etxera sartzen hasiazen; ikastolen mundutik eto-rritako belaunaldi berri bat arizen oholtzan bertsotan; errefe-rente kultural berriak indarrahartzen ari ziren bertsolarienartean...

Aita Zabala baserrietan ibilizen bertsogintzaren arrasto-ak topatu nahian. Gaztetxeta-ko zokoak miatu izan balitu,zer topatuko luke? Ez luke ezer topatuko. Ando-aingoa salbuespen bat izan ze-la esango nuke. Andoaingogaztetxe zaharrean euskalmundutik zetorren jende ze-hatz bat ibiltzen zen eta osomodu naturalean ekarri zutenbertsoa bertara. Segur aski,beste inongo fanzinetan ezdago bertsorik. GipuzkoakoAldundiaren fanzinoteka osoaarakatu dut eta ez dut ezer to-patu. Arrazoia, gainera, ososinplea da: 80ko hamarkadan,kontrakulturako fanzinetanez zegoen apenas euskararik.Asko jota eslogana zuten eus-karaz, baina, edukiak, ez. Eus-kara oraindik sartu gabe zego-en espazio estetiko horretan.Orduan, euskara sartu gabebazen, nola sartuko zen ber-

tsoa? Eta hori ezinbestekopremisa da; euskararik gabeez dago bertsorik. Azken bate-an, liburuan nabarmendu du-danez, bertsoa rockean sartuda euskara rockean sartu dela-ko. Ezinbesteko baldintza dahori.

Liburuan «continuum»-ak ai-patzen dituzu. Continuum asko aipatzen ditu.Bata euskararen hautuarencontinuum-a da. Bertsolari-tzak ez du sekula aukeraketabat egin behar izan hizkuntza-ri dagokionez; bertsoa euska-raz da eta kito. Rockak, berriz,ez du berezkoa euskara, inge-lesez etorri zen gurera. Etagaur egun rockak euskarazegiten du batzuek aukera horiegin zutelako. Eta ez rocka ba-karrik, etortzen den estilo be-rri orok egin dezake euskaraz.Nik liburuaren amaieran esa-ten dudanez, artefaktu berriak

datoz. Nik ez dakit zein musi-ka mota datorren, baina eus-karaz egiten badu, continuumbat izango da.

Gaur egun rock-and-rolla mu-sika klasikoa dela diozu. Ez dago horren zalantzarik.Musika mota hori asimilatutadago. Are gehiago, gaur egunalkate batek puntakoa izatekosuper jaialdi bat antolatu be-harra dauka! Rock-and-rollakez dauka garai batean zeukangrina matxino hori. Sortukodira artefaktu berriak, sortubehar dute artefaktu berriek,eta euskarak egon behar duhorietan. Euskarak behar-be-harrezkoak ditu espazio sinbo-liko horiek.

Bertsoa matxinoagoa al da? Bertsolaritza oso une interes-garrian ikusten dut. Emaku-meen presentzia handitzen arida eta orokorrean gai askoren

inguruan hausnarketa oso zo-rrotzak egiten direla iruditzenzait. Baina, era berean, ez dakitzenbateraino galdu ote dugunbertso aldrebesaren ospakizu-na –eta badakit hau txapelketagaraian esatea arraro samarradela–. Lagunartean bertso ka-lamidade handiena botatzea-ren ospakizuna; bertso natura-la, poto eta guzti, hanka luzea,hanka motza... badaukat jolashori galtzen ari den kezka. Ber-tso aldrebes horiek ere ospatuegin behar direla aldarrikatunahi dut.

Hortik abiatuta, iruditzenzait gaur egun gazteek badute-la bertsoarekin esperimenta-tzeko aukera, doinu berriaketa beren erritmoak probatze-koa, hanka sartzekoa... Garaibateko bertsolariek, Uztapideketa Basarrik kasu, ezin zutenhorrelakorik egin. Bertsoa hiz-kuntzaren jolasa da eta ez ge-nuke hori ahaztu behar.

Page 25: mila leiho zabalik - naiz: · GAUR 8 •2 / 3 h u t s a a t z e r r i ... emakumeek izan zuten prota - gonismoa aztertu dute. ... tik aldatu zen. Prozesuaren amaieran, FARCeko eta
Page 26: mila leiho zabalik - naiz: · GAUR 8 •2 / 3 h u t s a a t z e r r i ... emakumeek izan zuten prota - gonismoa aztertu dute. ... tik aldatu zen. Prozesuaren amaieran, FARCeko eta

herritarrak

Bere garaiko kronikaria da bertsolaria.

Bizi duen jendartearen ohiturak, beldu-

rrak, plazerak, sesioak... kontatzen ditu,

errimaz, neurriz eta doinuz jantzita. Bai-

na bertsolariak ez ditu bakarrik errealita-

teak kontatzen, errealitateak mugitu ere

egiten ditu. Bere aulkian eserita dagoen

bertsozalea pixka bat aztoratzen duen

bakoitzean, jendartea den harritzarra pi-

tzatzea lortzen du. Harritzarra gogorra da

eta barruan gotortuta daude hainbeste

uste, estereotipo, beldur, arau, baldintza.

Asteon Maialen Lujanbiok ez gizon ez

emakume, ez emakume ez gizon gorputz

batetik abestu du Irungo finalaurrekoan.

Hantxe, oholtza batean paratuta, bi mila

lagunetik gora parean, isiltasuna eta eu-

tsitako arnasa ozen entzuten zirela. Uler-

tzen hain zaila den errealitatea aparteko

hiru bertsotan sartu du. Hitzik sinpleenak

erabili ditu jendarteari hain korapilatsua

eta aldrebesa egiten zaion errealitate bat

azaltzeko. Pitzatu egin gaitu, xaxatu,

konfort aulkian ipurdia ezin asentatu utzi

gaitu, aulkiaren hankan hartxintxar bat

jarri digu. Magia hutsa, atzean lan asko

ezkutatzen duen magia.

[email protected]

KONFORTAULKIANDAGOENAXAXATZEA

C IKUSMIRA

Jon URBE | ARGAZKI PRESS

Page 27: mila leiho zabalik - naiz: · GAUR 8 •2 / 3 h u t s a a t z e r r i ... emakumeek izan zuten prota - gonismoa aztertu dute. ... tik aldatu zen. Prozesuaren amaieran, FARCeko eta

2017 | azaroa | 4

GAUR8• 26 / 27

hutsa

Ordua aldatu zela astebete pasaarren, ez zara oraindik ohituneguko ordutegira. Ordubeteoparitu zizuten lo gehiago

egin zenezan, baina betiko orduan jai-ki zinen. Zaharrek eta haurrek izatenomen dituzte ordutegi berrira egoki-tzeko zailtasunak. Baina aspaldi utzizenion ume izateari edo hori uste du-zu behintzat, eta ez, ez zara zaharra.Aldaketek hori dute, egokitu egin be-har duzula. Eta opariek ere horixe du-

te, leku egokia topatu behar diezula ezgaltzeko.

Azken asteetan hitz politak oparitudizkizute. Goxotasuna ikusi omen dutezure begietan eta udazkenaren irriba-rrea duzula esan dizute. Opari origina-lak maite dituzu, besteei egin zalea zara.Irribarre egiteko ispiluak, edo lerro arte-an irakurri beharreko ipuinak oparituizan dituzu, baina zer gertatzen da zurihorrelakoak egiten dizkizutenean? Le-hen kolpean ukatu egiten dituzu, ez di-

tuzula merezi sinestarazi nahi izatendiozu zure buruari. Bigarren kolpean, al-boetara begiratzen duzu ea inguruannorbait dagoen ikusteko, eta, hirugarre-nean, zuretzat direla ohartzen zara. Ezduzu inoiz jakin opariak hartzen, badu-zu ikasteko ordua. Ohitu beharko zenu-ke, laster da-eta zure urtebetetze eguna.

Kostata bada ere, irribarretsu hartudituzu azken opari horiek. Eta zin egindiozu zeure buruari neguan ere irriba-rrea mantenduko duzula. •

hutsa

Opariak

Mirari Martiarena

hutsa

Pasa den asteazkenean 1976komartxoaren 3ko Gasteizko sa-rraskia pantaila handira era-mango duen pelikularen fil-

maketan parte hartu nuen figurantelanetan.

Zorigaiztoko egun hartan Zaramagaauzoko karriketan gertatutako protes-taldiak eta polizia armatuarekiko tal-kak irudikatzeko ehunka antzezle bo-luntarioren kolaborazioa behar zuten,eta neuk ere bertan egon nahi izannuen; ez aktore bokazio ezkuturikdaukadalako, baizik eta filmarena eki-

men polita iruditu zitzaidalako geureherriaren oroimen historiko kolekti-boari eusteko. Berrogeita bi urte gero-ago nekez espero dezakegu espainiarepaitegietatik triskantza haren ingu-ruan justizia ezartzeko borondaterik;eta, gauzak horrela, testigantza zine-matografiko hau tributu xume batizan daiteke, justizia poetiko apur bateskaintzeko egun kolokan ikusten di-tugun eskubide zibil eta politiko askokonkistatzeko borrokatu zirenei.

Grabaketaren eguna hunkigarriaizan zen. Ehunka aktore boluntariok

berebiziko errealismoa eman ziotenpasarte historiko haren antzezpenari.Eta hainbestekoa izan zen egoerarenerrealismoa, non, filmaketa bukatuta-koan, bildutakook, teknikari taldekoenharridurarako, aho batez jarraitu ge-nuen oihuka: «Martxoak 3, ez duguahaztuko!».

Une batez, neuk ere sinetsi nuenhandik abiatu, eta, beroaldiaren eragi-nez, bankuak erretzen has gintezkeela.Baina egungo borrokalariok, antza, fi-guranteak baino ez gara, itxura hu-tsezkoak. •

0hutsa

Figuranteak

Koldo Sagasti

Page 28: mila leiho zabalik - naiz: · GAUR 8 •2 / 3 h u t s a a t z e r r i ... emakumeek izan zuten prota - gonismoa aztertu dute. ... tik aldatu zen. Prozesuaren amaieran, FARCeko eta

herritarrak

Virginia Imazpailazoarenpe r t s ona i abatek daukanmetroa na-zioarteko sis-

temaren neurri-unitate izen-datu beharko lukete munduanzoriona areagotzeko. Pausaizeneko emakume liluragarrihorrek poltsan daraman me-tro “magikoak” neurri justuaematen du beti; neurri guztiakdira justuak, beraz. Mezu ho-rren asko dago Janire Azkuetamodeloaren kontakizunean. Erabakitzeko askatasuna eta

aske izatea erabakitzeko esku-

bidea borrokatzen ziren urria-ren 1 historikoan Bartzelonanbertan zen Janire Azkueta mo-deloa, bestelako “borroka” ba-tean murgilduta bera. Estatumailako Miss Plus Size sariazegoen jokoan egun hartan,eta lortu zuen Euskal Herriraekartzea. Sariarekin ate asko zabaldu-

ko zaizkio Azkuetari, segurue-nik. Baina ate horiekin batera,mikrofonoak ere jarri zaizkioaurrez aurre mezu argi bat za-baltzeko: moda pertsona guz-tien ondarea bada, ezin daneurri zehatz batzuetara mu-gatu, guztientzat egon behar

da eskuragarri. Mundura za-baldu eta praktikan jartzenduen mezua da. Bide hori as-paldi hasia zuen Azkuetak.Moda munduan ez da berriaeta ez da beti neurri handiekinaritu. Modelo gisa hasi eta ur-te batzuetara heldu ziren neu-rri berriak. Orduan hasi zen le-henengo pertsonan kanon itxibatzuen barruan ez daudenen-tzako moda aldarrikatzen. Janire Azkueta Bilbon jaio

eta hazi zen. Orain Bizkaiko hi-riburuaren ondo-ondoan da-goen Etxebarrin bizi da, eta,pozik, gainera. Bizitzari eta da-kartzan erronkei aurre egitekobehar den esfortzua ukatu ga-be, eta zailtasunak ezkutatugabe, baikortasunez aurreraegiten duen lagun horietakoa da modeloa.

MODELOA, 2003. URTETIK

GAUR8ri kontatu dionez,2003tik da modelo profesio-nala. 2007tik, berriz, neurrihandiagoak hartzen dituenPlus Size arloan ari da lanean.Moda munduan murgildutazebilela, osasun arazo batek al-datu zizkion gorputzaren neu-rriak, ezarritako kanonetatikkanpo utziz. Horrek, baina, ezzuen Azkuetaren karrera eten:aurrera jarraitu zuen, guztiekmodaren munduan duten to-kia tinko defendatzen.Neurri kontua ez litzateke

muga izan beharko bizkaita-rren ustez. «Moda munduaahaztu egiten da neurri han-diez. Atzerapen izugarria dagoarlo honetan, eta lan asko eginbehar da», azaldu du. Neurriestandarren alde dagoen apus-tu erabatekoa neutralizatzeada kontua.Neurri handien eremua ez

dago estandarizatuta, Azkue-tak kontatutakoaren arabera.Eremu beraren barruan sar-tzen dira neurri handiak eta

curvy izeneko bi kategoria; ba-tean zein bestean sartzen di-ren neurriak ezberdinak diraherrialdearen arabera. «Espai-nian, ‘neurri handiak’ 46tikgorakoak dira, eta curvy kate-gorian 40 eta 42 neurriak sar-tzen dira», zehaztu duenez.Neurri estandarretan eta ho-

rietatik kanpo izan duen ibil-bideak esperientzia biak alde-ratzeko aukera ematen dio, etabatean zein bestean ez duemaitza txarrik izan. «Zorteaizan dut eta lan asko izaten dut. Ezin naiz kexatu eta ezindut esan nire kasuan diferen-tzia askorik dagoenik. Horibai, ez da berdina ere; ez duzuhainbeste diru irabaziko neu-rri handiko modeloa bazara.Nire kasua berezia da, bainabadakit gauza pila bat egin be-har direla gauza asko aldatze-ko eta egoera normalizatze-ko», nabarmendu du.Moda, janzkera, pertsonali-

tatea, jarrera, jokabidea... erre-alitate bereko osagaiak diraAzkuetaren ustez. Izan ere, Ja-nire Azkuetak izen bereko blogbat ere badauka. Bertan mo-daz mintzatzen da; joerak, ko-loreak, formak... azaltzen ditueta hainbat gairen inguruko aholkuak ematen ditu. Sarean,Instagram, Facebook edo Twi-tterren eskura daitezke mode-loaren mezuak.

BELDURRA KENDU, AHALDUNDU

Aholkularitza lana ez da errazahain anitza den gorputzenmunduan murgilduta. Mode-loak dioenez, janzkera komu-nikatzeko tresna bat da, bakoi-tzak izaera bat dauka etajanzkerak horretaz hitz eginbehar du. «Dugun egoerarenarabera janzten gara. Txartosentitzen garenean, arropa ilu-nagoak jartzeko joera dauka-gu. Izaera indartsua badaukat,berriz, hori adierazten dut nire

infraganti

Miss Plus Size saria eskuratu berri, are ozenago dio orainJanire Azkuetak modaren munduan neurri guztiak daudelamodan eta neurri guztientzat egon behar dela moda. Bidehorretan asko egiteko badago ere, kaleko emakumeakbadoaz moda munduan espazioak irabazten, eta, modeloakdioenez, ez zaio aldaketari beldurrik izan behar, ez horixe.

JANIRE AZKUETA

Janire Azkueta modelo bizkaitarra. Janire Azkueta

Page 29: mila leiho zabalik - naiz: · GAUR 8 •2 / 3 h u t s a a t z e r r i ... emakumeek izan zuten prota - gonismoa aztertu dute. ... tik aldatu zen. Prozesuaren amaieran, FARCeko eta

2017 | azaroa | 4

GAUR8• 28 / 29

janzteko erarekin...», azaldudu. Izaera edo egoera bakoitza-ren aurrean, modak «tresnakdiren jantziak» ematen ditu. Orain “Love your curves” es-

loganeko kanpaina batean arida lanean arropa mundukoenpresa talde ezagun batzen-tzat. «Nire lana da beste neskeiaholkuak ematea eta erakus-tea neurri handiko jantziakegon badaudela», azaldu du.Moda aholkularitzan ere lanegiten du, estilo ezberdinetakojanzkeren gaineko aholku per-tsonalizatuak emanez norbe-raren estiloa, gustuak... kon-tuan hartuta.Sex appeal-a jokabidean ko-

katzen du neurri handi batean.«Nahiz eta egun txar bat izan,seguru sentitzen bazara, beste-ek horrela ikusiko zaituzte».Horretan arropak asko eragi-ten duela nabarmendu du:«Nik ez dut nire burua berdinikusten arropa batekin edobestearekin. Gure burua ‘polit’ikusten badugu, ondo senti-

tzen bagara, horrek laguntzengaitu seguruago, sexyago, osa-suntsuago izaten». Nabarmentzen duenez, gau-

za ez da loditasuna defenda-tzea, baizik eta modak munduguztia barruan hartzearen be-harra. Horregatik, argi du me-zua ondo ulertu behar dela:«Gauza ez da guztiak lodi ego-tea edo osasuntsua ez den bi-zitza bat aldarrikatzea. Bizitzapositiboa eta osasuna defendi-tzen ditut beti: gorputzak ani-tzak dira eta aniztasun horimodak ere kontuan hartzea dagakoa». Horrek aldaketak es-katzen ditu, «eta aldaketei ezzaie beldurrik izan behar». «Munduaren arazo nagusia

ezagutzen ez denari zaion bel-durra da», Azkuetaren iritziz.«Gauza guztietan bezala, mo-dan ere mugak apurtzen saia-tu eta aurrera egitearen defen-datzaile argia naiz. Politikaneta beste gauza pilo batean be-zala. Gu gara ahotsa altxatubehar dugunak erabakiak har-

tzen dituzten horiek kasu egindiezaguten. Bakar batek egitenbadu, ez dute entzungo, baina,askoz gehiago bagara, egingodute. Botere hori eskuratzeneta beldurra galtzen saiatu be-har dugu gauzak mugitu ahalizateko», dio irmo.Iritziak sendo defendatzen

ditu. Ez du ezkutatzen institu-tu garaian bere bizitzaren«une txarrenetarikoa» bizi izan zuela. «Gaixotasuna has-tearekin batera aldaketa izuga-rria jasan nuen fisikoki, eta,horrez gain, berezia ere izannaiz; ez naiz beti besteekin

ados egon, nire iritziak nitueneta ez nion nire buruari beste-en eraginpean izaten uzten,eta horrek gelako ‘popularrak’ amorratzen zituen». Bere es-perientzia oinarritu, gazteeiesaten die gehien maite dituz-ten pertsonen laguntza behardutela, gurasoak, familia, lagu-nak... Eta arazo bat dutenean,kontatu egin behar dutela:«Beti da hobea arazoaren au-rrean jarri eta horri aurre egi-tea, alde batera egin eta erre-akziorik ez izatea baino». •

Goian, ezkerrean, Janire Azkueta Miss Plus Size sariketako desfileko une batean. Eskuinean, soineko loredun bat jantzita moda erreportaje baterako. Janire Azkueta

Nerea GOTI

«Aldaketa asko dira beharrezkoak. Hasteko,aldizkarietan era askotako neska-mutilakazaltzea lortu beharko genuke: erreferentziabakarra ezin dira modelo argal-argalak izan»

«Konplexuak guztiok ditugu, edozein neurriizanik ere. Baina konplexuak gainditu eginbehar dira. Horretaz jabetzean zarenean,aurrera egiteko boterea eskuratzen duzu»

Page 30: mila leiho zabalik - naiz: · GAUR 8 •2 / 3 h u t s a a t z e r r i ... emakumeek izan zuten prota - gonismoa aztertu dute. ... tik aldatu zen. Prozesuaren amaieran, FARCeko eta

hutsa

3 BEG

IRADA:

arki

tekt

ura

/ h

ezku

ntz

a /

kom

un

ikaz

ioa M

irentxu Loiarte Es-parza (Iruñea, 1938)euskarazko zinema-gintzan, modu profe-sionalean, lehenda-biziko filma egin

zuen andrazkoa da. 40 urterekin, Es-painiako Zinemagintzaren Zuzendari-tza Nagusiaren kalitatezko sari bere-zia jaso zuen 1978an, “Irrintzi” filmlaburragatik. Hala ere, bere lanakahanzturaren herrian erbesteratu zi-tuzten. Iaz Iratxe Fresneda (Arrigo-rriaga, Bizkaia, 1974) EHUko irakasle-ak eta GARA egunkariko zutabegileak“Irrintziaren oihartzunak” filmean ja-so zituen. Fresnedak «ikus-entzunez-ko artefaktua» diotso. “Irrintziarenoihartzunak” iazko Donostiako Zine-maldian aurkeztu zen:

•«Eten bako irrintzia» (“Deia”,2016/09/04).

• «‘Irrintziaren oihartzunak’  (Zine-mira), Iratxe Fresnedak MirentxuLoiarte topatu zuenekoa» (Zuzeu.eus,2016/09/19).

• «Emakume baten irrintzia» (“Be-rria”, 2016/09/21).

• «Una directora en el exilio cinema-tográfico –‘Irrintziaren oihartzunak’»(El Círculo del Fotograma,2016/09/24).

Handik urtebetera, hainbat festiba-letatik ibili da “Irrintziaren oihartzu-nak”: Nantes, Nyon, Bartzelona, SaoPaulo, eta abar. Aurreko astean Fres-nedaren lanak Bilbon bertan filmonenaren saria jaso zuen:

• «‘Irrintziaren oihartzunak’-ek eus-karaz egindako lanik onenaren sariajaso du Film Sozialak jaialdian» (Non-tzeberri.com, 2017/10/30).

• «Zinema Ikusezina NazioartekoJaialdian Iratxe Fresnedaren filmakjaso du euskarazko lanik onenaren sa-ria» (EHU, 2017/10/30).

Loiarte zuzendari ikusezin izatetikberreskuratu zuen Fresnedaren fil-mak, beraz, Zinema Ikusezina Jaial-diaren saririk garrantzitsuena lortudu, ikusezintasun horretatik etxerabueltatu zuelako, hain zuzen.

“Irrintziaren oihartzunak” filmakLoiarteren figura berreskuratu digu.

Haren hizkeran, hark zuzendutako fil-men irudiekin, bere ikusezintasuna-ren berri eman digu. Horrela, Loiarte-aren “Euskal emakumeak” (1981)filmean Paulina Urkiola leitzarra go-gora ekarri digu. “Irrintzi”-ren (1978)hasierako fotogramarekin berriroasaldatu gara: mendian aurreskuadantzatzen dabilen gizonezko dantza-ri biluzia erakutsi zuen andrea atxilo-tu nahi izan zuen Gipuzkoako gober-nadore zibilak, 1979ko DonostiakoZinemaldian bertan.

Are gehiago, Loiarteren lanak geu-reganatzean, iazko Durangoko Azo-kan, Fresnedaren filmarekin batera,Loiarteren jatorrizko lanak ere pro-gramatu zituzten. Berreskuratu. Bil-boko FAS zineklubean eta Iruñeko Fil-motekan ere.

Horrela, Loiarte hedabideetarabueltatu da:

• «Iratxe Fresneda: ‘Ederra izangoda Mirentxuren lana berriro ere plazapublikora ekartzea’» (GARA,2016/09/17).

• «Mirentxu Loiarte, directora de ci-ne: ‘Me hicieron misteriosa’» (“Diariode Navarra”, 2017/05/04).

• «Mirentxu Loiarte: Ezagutu behar-ko genukeen arren, askori ezezagunazaigu. Bera da lehen emakumezkoeuskal zinemagilea» (Euskadi Irratia,2017/09/12).

Hemendik bi astera, nazioarteko bi-ran jarraituko du oraindik ere IratxeFresnedaren lanak: “Irrintziarenoihartzunak” Berlinen (Alemania) etaGuangzhoun (Txina) erakutsiko dute.Han, gizonezko aurreskulari biluziaikusiko dute.

Bilboko jaialdirik garrantzitsuene-an, Zinebin, ez zen iaz egon eta aurtenere ez dute programatu. Loiartekoraindik Bilboko zinemaldian ikuse-zin izaten jarraitzen du. •

Iratxe Fresneda, «Irrintziaren oihartzunak» filmeko zuzendaria. Jon URBE | ARGAZKI PRESS

Zuzendari ikusezinak

Maria Gonzalez Gorosarri - @albistetanEHUko irakaslea

Page 31: mila leiho zabalik - naiz: · GAUR 8 •2 / 3 h u t s a a t z e r r i ... emakumeek izan zuten prota - gonismoa aztertu dute. ... tik aldatu zen. Prozesuaren amaieran, FARCeko eta

2017 | azaroa | 4

GAUR8• 30 / 31

ARGUEDASKO EMAKUMEAK, 1890EAN

Juantxo EGAÑA

IRIARTE SENDIA FUNTSA

Arguedas Nafarroako Erriberako herriak 1.800 biztanle zituen 1890 aldera. XIX. mendeko garai hartan, Bardearen atean dagoenudalerriko zenbait bizilagunek, beren baliabide ekonomiko urriak zirela-eta, arroka zulatu eta beren etxeak kobazuloetan eraikitzenzituzten. Familien beharren arabera, handitu egiten zituzten. Joan den mendeko 60ko hamarkada arte bizilagunak izan zituztenetxe-koba haiek. Garai hartan, nafar herri horretan pattar, nitro, xaboi eta eltzegintza fabrikak zeuden, baita hiltegi bat ere. Bi errotazituzten, bat irinetarako eta bestea oliotarako. Halaber, bi eskola ere bazituzten, bat neskatoentzat eta bestea mutikoentzat. Argue-dasen, emakumeek, etxeko zereginetan ez ezik, etxetik kanpoko lanean ere parte hartzen zuten. Ordaindutako lan gehienek inguruhurbilarekin zerikusia zuten: latsariak, jostunak... izaten ziren, eta, kasu batzuetan, saltzaile edo industrian ere aritzen ziren. Uztaro-an, soroetan ari lan egiten zuten emakumeek. Egile ezezaguneko argazkia Arguedasko baratze batean egindakoa da, 1890ean. Iru-diko protagonista emakume talde bat da. Ez dago beste erreferentziarik, baina ospakizun batean daudela ematen du.

Page 32: mila leiho zabalik - naiz: · GAUR 8 •2 / 3 h u t s a a t z e r r i ... emakumeek izan zuten prota - gonismoa aztertu dute. ... tik aldatu zen. Prozesuaren amaieran, FARCeko eta

97

71

88

76

75

00

1

71

10

4