› fileadmin › user_upload › noticias › ... · alde erabagitasunez egiten dauala erakusten...

54

Transcript of › fileadmin › user_upload › noticias › ... · alde erabagitasunez egiten dauala erakusten...

Page 1: › fileadmin › user_upload › noticias › ... · alde erabagitasunez egiten dauala erakusten daben funtsezko alderdiak eta jardunbide nagusiak azpimarratzea baino. Oroitza-txosten
Page 2: › fileadmin › user_upload › noticias › ... · alde erabagitasunez egiten dauala erakusten daben funtsezko alderdiak eta jardunbide nagusiak azpimarratzea baino. Oroitza-txosten
Page 3: › fileadmin › user_upload › noticias › ... · alde erabagitasunez egiten dauala erakusten daben funtsezko alderdiak eta jardunbide nagusiak azpimarratzea baino. Oroitza-txosten
Page 4: › fileadmin › user_upload › noticias › ... · alde erabagitasunez egiten dauala erakusten daben funtsezko alderdiak eta jardunbide nagusiak azpimarratzea baino. Oroitza-txosten

Edizioa:

©

Laguntzailea:

Depósito legal:

ISBN:

Diseinua:

2013. Maiatza

Bilboko Gotzaindegia

Bizkaiko Foru Aldundia

BI-795-2013

978-84-87002-16-8

Neverland, S.L.

Page 5: › fileadmin › user_upload › noticias › ... · alde erabagitasunez egiten dauala erakusten daben funtsezko alderdiak eta jardunbide nagusiak azpimarratzea baino. Oroitza-txosten

5

Esker onakAurkezpenaSarrera

I.- Kultuaren esangura

II.- Fedearen eta kulturaren arteko hartu-emona1. Erlijinoa eta kulturea2. Ebanjelioa kulturan txertatzea3. bitarteko pastoralak eta kulturaren eta fedearen arteko loturaren ezaugarriak

III.- Bilboko eleizbarrutia eta kultura1. Testuinguru historikoa eta lehentasunak kultura arloan 2. Zeharkako hurreratzea3. Presentzia instituzionalak arlo berezietan

3.1. Hezkuntza3.1.1.- Hezkuntzarako Elizbarrutiko Ordezkariza 3.1.2.- “Begoñako Andra Mari” Irakasleen Unibertsitate Eskola (BAM)3.1.3.- Teologia eta Pastoraltza Institutua (ETPI)3.1.4.- Erlijino Zientzien Goi Institutua

3.2. Komunikabideak3.2.1.- Gizarte Komunikabideetarako Eleizbarrutiko Ordezkaritza3.2.2.- Herri Irratia – Radio Popular 3.2.3.- Bizkaia Irratia

3.3. Euskal kultura 3.3.1.- “Estanislao J. Labayru” Ikastegia

3.4.- Historia eta kultura ondarea3.4.1.- Kultura Ondarerako Eleizbarrutiko Ordezkaritza

MonumentuakErretaulak eta beste eleiz artelan batzukOrganuak

3.4.2.- Eleiz Museoa3.4.3.- Bizkaiko Eleizearen Histori Artxiboa

Siglak Aitamenak testuanKronologiaHartu-emonetarako

679

10

13 141617

2021 24252525 2729313232333436 3639394041424347

50505053

Page 6: › fileadmin › user_upload › noticias › ... · alde erabagitasunez egiten dauala erakusten daben funtsezko alderdiak eta jardunbide nagusiak azpimarratzea baino. Oroitza-txosten

6

Esker onak

Ebanjelioa iragarri eta Bilboko eleizbarrutian erein ebenei.

Belaunaldiz belaunaldi, euren fedearen adierazpen lez, historia eta kultura ondare baliotsua itxi deuskuen fededunei.

Euren pentsamentu, hitz eta egitez, Bilboko Eleizbarrutiko erakundeetatik Bizkaian kultura jarduerea suspertu dabenei.

Misino ebanjelizatzailean esku hartuz, Bilboko eleizbarrutian kulturaren alde dihardunei.

Bilboko eleizbarrutiaren kultura eta hezkuntza lana baliagarri izan dabenei.

Kultura-ibilpide hau osatzeko ezinbestekoak izan diran erakunde publikoei, batez be Eusko Jaurlaritzari eta Bizkaiko Foru Aldundiari.

Honako argitalpen honen laguntzaile guztiei.

Idazki hau irakurriko daben guztiei.

Page 7: › fileadmin › user_upload › noticias › ... · alde erabagitasunez egiten dauala erakusten daben funtsezko alderdiak eta jardunbide nagusiak azpimarratzea baino. Oroitza-txosten

7

Oroitza-txosten hau kultura arloan zuzenean jarduten daben eleizbarrutiko erakundeen

hausnarketa bateratuaren emaitza da. 2009an, Bilboko eleizbarrutiak Ebanjelizatzearen

Eleizbarrutiko IV. Egitasmoa jarri eban martxan, pastoral erabarritzerako prozesuan, gure

kristinau bizitza eta gure alkarteen bizitza apostolikoa barritzeko ahaleginak batzeko asmoagaz.

Testuinguru honetan, kultura erakundeek hamaika ekitaldi egin dabe Eleizbarrutiaren sorreraren

60. urteurrena ospatzeko, hamarkada honeetan egindakoa aztertzeaz batera, eta guzti horren

emaitza da jardunbide eta jarduera nagusien txosten bateratu hau.

Aitatutako erakundeok 2011ko irailean atera eben agirian esandakoaren arabera, egindakoa

ikustea komeni da, ikuspuntua ez galtzeko, nondik gatozan jakin eta aurrera egin ahal izateko,

konpromisoa barritzeko eta gure misinoa, hau da, kulturaren ebanjelizazinoa eguneratzeko, oso

bizkor aldatzen doan gizarteagazko eten bako alkarrizketaren bidez. Orrialde honeetan erakusten

da, Eleizbarrutiko kultura erakundeen eta komunikabideen, euskeraren, maila guztietako

hezkuntzaren, prestakuntza teologikoaren, ikerketaren eta ondare arkitektoniko, artistiko,

bibliografiko eta dokumentalaren arteko hartu-emon estua.

Izenburuan jasoten dan lez, txosten honek kristinau mezua Bizkaian txertatu edo haragitu

izanaren frutu ugariak ikustera emon gura ditu. Gure Eleizan, eleiza eta kultura eskutik joan dira,

egonkortasuna emon eta gizartean ikusgarri egiten daben jarduera, erakunde eta gizabanakoen

bidez. Lehenengo eta behin lurralde osoan dagozan kultu-etxe ugarien bidez, non eleizak, ermitak

eta artelanak herri honen fedearen erakusle bizi diran. Eleizbarrutian, Ondare, Hezkuntza

eta Gizarte Komunikabideetarako gotzain ordezkaritzak eta Unibersidadeko Pastoraltzak eta

Profesionalenak era askotara jarduten dabe. Euron artean, kulturan presentzia daben erakunde

desbardinen lana nabarmentzen da: Eleizbarrutiko Ikastetxeak, Eleizbarrutiko Irakasle Eskola,

Eleizbarrutiko Teologia eta Pastoraltza Institutua, Erlijino Zientzien Goi Institutua, Herri Irratia,

Bizkaia Irratia, Labayru Ikastegia, Eleiz Museoa, Eleizbarrutiko liburutegia, Eleizbarrutiko Artxiboa

eta Jakinbide liburu-denda

Eleizeak berak kulturan dauan presentzia instituzional honegaz batera, aitagarria da euren

bokazino pertsonaletik kultura aberatsagoaren eta, batez be, gizatiarragoaren alde jarduten

daben gizon eta emakume kristinau askoren konpromiso aberasgarria.

Page 8: › fileadmin › user_upload › noticias › ... · alde erabagitasunez egiten dauala erakusten daben funtsezko alderdiak eta jardunbide nagusiak azpimarratzea baino. Oroitza-txosten

8

Helburu nagusia ez da, ezta gitxiago be, atzera begiratu eta lortutakoaz gozatzea. Txosten hau geroari

begira dago, makina bat erronkagaz eta baita agintzarigaz be. Gure kultura erakundeek koordinatuta,

sarean, alkarlan estuagoan, euren egitarau eta ekimenei ahalik eta etekin handiena atereaz, lan egiteko

erronka daukie aurrez aurre. Aurrerantzean be gizartean azaltzeko, fedearen eta kulturaren arteko hartu-

emona ahalbideratzeko, azken batean, guztien onaren alde egiteko.

Pozik gagoz lortutakoagaitik, baina batez be eleizbarrutiko erakunde guztiek, euren ekimenak babesten

eta baloratzen dabezan herri erakundeakaz batera be jarduten dabenek, alkarregaz jarduerak garatzeko

izango dabezan aukerengaitik. Balio daiala aurkezpen honek Eleizbarruti osoak bere eguneroko jardunean,

kultura munduan dauan konpromiso ebanjelizatzailea eta arlo horretan gobernuko erakundeakaz eta gizarte

osoagaz bere lankidetza publikoki barritu gura dauala erakusteko.

Txosten honen hasieran, esker onen atalean esaten danaren haritik, honako hau aukera ona da bertan

azaltzen dan guztia egiteko ezinbestekoak izan diran persona eta erakunde guztiei eskerrak emoteko.

Erakunde publikoen, batez be Eusko Jaurlaritzaren eta Bizkaiko Foru Aldundiaren lankidetza autortu eta

eskertu beharrean gagoz, beraz, horri esker garatu ahal izan diralako hemen jasoten diran jardueretako

asko eta urrats erabagigarriak emon izan diralako, eleizarenak izanda be, Bizkaiko kultura ondarearen zati

esanguratsu diran kultura ondasunak zaintzeko eta suspertzeko.

Azkenik, aparteko esker ona Bizkaio Foru Aldundiari txosten honen argitalpenean lagundu daualako.

Mario Iceta Gabikagogeaskoa

Bilboko Gotzaina

Page 9: › fileadmin › user_upload › noticias › ... · alde erabagitasunez egiten dauala erakusten daben funtsezko alderdiak eta jardunbide nagusiak azpimarratzea baino. Oroitza-txosten

9

Kultura arloan zuzenago jarduten daben eleizbarrutiko erakundeek batera egin daben lehenengo

oroitza-txosten honek 2011.eko irailaren 11n, Eleizbarrutiaren sorreraren 60. urteurrenaren

ospakizunaren amaieran1, atera eben agirian adierazotakoa jaso eta luzatu egin gura dau. Bertan,

kulturaren ebanjeleizazinoaren aldeko konpromisoa barritzen zan, horretarako, etenbako

alkarrizketea nahitaez suspertu behar zala berretsiz, arlo honetan Jesukristoren Jaungoikoaren

eta bere Erreinuaren presentzia nabarmenduz.

Hain zuzen be, jatorritik, kristinau mezua kulturan txertatzea izan da ardura nagusia misino

ebanjeleizatzailearen garapenean. Egiteko hau era askotara gauzatzen da, gizabanakoen,

komunidadeen, alkarteen edo erakundeen bidez. Oroitza-txosten honek Eleizbarrutiak bere

erakundeen bitartez kulturaren arloan izan dauan ekarpenaren laburpena jasoten dau. Euren

helburu eta jarduerak anitzak badira be, ezaugarri bi nabarmentzen dira danetan: zerbitzuaren

kalidadea eta eleiz nortasuna.

Helburua ez da kultura erakunde honeek urteotan garatu dabezan jarduera guztiak banan-

banan eta zehatz-mehatz aitatzea, Bilboko eleizbarrutiak kultura eta hezkuntza egitasmoen

alde erabagitasunez egiten dauala erakusten daben funtsezko alderdiak eta jardunbide nagusiak

azpimarratzea baino. Oroitza-txosten hau, zalantza barik, gerora begira dago eta kulturaren

aldeko gure lana eta konpromisoa, adiera zabalean, agertzera emon gura dau.

Oroitza-txostena lekuko Eleizea erabarritzea eta bizkortzea bultzatu gura dauan Ebanjelizatzearen

Eleizbarrutiko IV. Egitasmoaren testuinguruan egin izan da. Lekuko Eleiza honetan daukie erakunde

kulturalek erronka eta aukerea, ahaleginak batzeko eta koordinatuta jarduteko, euren egitarau

eta ekimenetan gordeten diran gaitasunak kristinau alkartearen eta gizarte osoaren zerbitzura

garatuz.

Sintesia hiru ataletan banatzen da. Lehenengoan, kultura orokorrean aztertzen da; bigarrenean,

Eleizeak kulturaren aurrean dauan jarrerea Kulturaren esanguna eskaintzen da. Azkenik,

hirugarrenean, Bilboko eleizbarrutiaren eta kulturaren arteko loturea zehazten da.

1 Bilboko eleizbarrutiaren sorrera 2010-2011 pastoral ekiturtean zehar ospatu zan. Gertaera horren inguruan, kultura arloko erakundeek 2012.eko irailaren 12tik 16ra, Eleizbarrutiko Artxiboa (AHEB-BEHA) batzorde antolatzaileko kide zala, Bilbon ospatu zan Espainiako Eleizako Artxibozainen XXVI. kongresuaren hasierako ekitaldian aurkeztu zan agiria osatu eben.

Page 10: › fileadmin › user_upload › noticias › ... · alde erabagitasunez egiten dauala erakusten daben funtsezko alderdiak eta jardunbide nagusiak azpimarratzea baino. Oroitza-txosten
Page 11: › fileadmin › user_upload › noticias › ... · alde erabagitasunez egiten dauala erakusten daben funtsezko alderdiak eta jardunbide nagusiak azpimarratzea baino. Oroitza-txosten

11

Kultura’ hitza, etimologiari jagokonez, latineko ‘cultus’ –‘landu’ adierazoten dau- hitzetik dator

eta esangura desbardinak izan daikez. Honan definitu eban UNESCOk 1982an: gizarte edo gizatalde

batek bereizgarri dituan ezaugarri bereizleak, espiritualak eta materialak, intelektualak eta

afektiboak; arte eta letrez gainera, bizimoduak, gizakiaren funtsezko eskubideak, balioen

sistemak eta sinismenak barne hartzen ditu. Bere bitartez, gizakia mintzatu egiten da, bere buruaz

jaubetzen da, amaitu bako egitasmotzat ikusten dau bere burua, bere egiteak zalantzan jarten

ditu, esangura barriak bilatzen ditu etenbarik eta bera gainditzen daben lanak sortzen ditu.

Vatikanoko II. Kontzilioak honan azaltzen dau, adiera orokorrean: «Kultura» hitzaz, oro har, gizakiari

bere espirituaren eta gorputzaren gaitasun askotarikoak hobetzen eta garatzen laguntzen dion

guztia esan nahi da; bere mende ezarri nahi du lurbira bera ere, ezagutzaren eta lanaren bitartez;

lagunarteko bizitza gizatiarrago bihurtzen du, bai familian eta bai gizarte zibil osoan, ohituren

eta erakundeen aurrerapenaren bidez; azkenik, bere ekintzetan adierazten, komunikatzen eta

gordetzen ditu mendeetan barrena esperientzia handiak eta gurari espiritualak, askoren, are

gizaki osoaren, onerako izan daitezen (GS 53).

1987an, Nazinoarteko Batzorde Teologikoak azpimarratu eban kultura, beti mugatua eta partikularra

bada be, guztionak diran balio nagusietara zabalik dagoala eta, holan, aniztasun kulturala ezin

daitekela ulertu uniberso itxi batzuk alkarren ondoan jarte lez, gizadiaren balio unibersaletara

zuzendutako errealidadeen kontzertuan parte hartze lez baino (NBT, Fedea eta inkulturazinoa 7).

Kultura, etenbarik alkarri eragiten deutsen erantzunen multzo dinamikoa da.

Beharrizanak: janaria, jantzia, bizilekua, komunikazinoa, jokabideak, gizarte-politika

antolaketa. Erabilpenaren arloan: hizkera, ohiturak eta legeak.

Erronkak: oinarrian, izadiak, arrazoiak eta giza irrikek aurrez aurre jarten dabezanak.

Zientzia positibo, sozial eta gizatiarren, hezkuntzaren eta arteen arloa da.

Itaunak: senaren auzi nagusiek aurkezten dabezanak. Filosofiaren, etikaren eta erlijinoaren

eremua da.

Orain arte esandakotik zera ondorioztatu daiteke: kultura ez dala ez prozesu hutsa ezta emaitza

hutsa be; kultura egitasmoa be badala eta, horregaitik, gizabanako eta gizatalde oro itxuratzen

dauan memoria bizi eta eraginkor bihurtzen dala.

Page 12: › fileadmin › user_upload › noticias › ... · alde erabagitasunez egiten dauala erakusten daben funtsezko alderdiak eta jardunbide nagusiak azpimarratzea baino. Oroitza-txosten

12

Historian zehar, kultura hitzak erabilera desbardinak izan ditu. Errenazimendu eta Ilustrazinoaren eraginez,

hauxe da, orokorrean, kulturaz ulertzen dana:

Arte eta letrak (edertasuna) menderatzea.

Ezaguera, batez be humanista, menderatzea.

Orokorrean, “landutakoa”.

Egia esan, kultura ulertzeko era honen azpian, gitxi batzuen edo elitearen eskutik, idealaren bilaketa edo

arrazoiak gidatutako ezagutza giza askapen eta garapenaren oinarria dala sinistea lako oinarrizko uste edo

joerak dagoz. Kontzeptu honeen azpian, honako ideia dago: arau edo ideala (edertasuna, arrazoia) dagoala

eta persona landua dala iniziatua arlo horreetan. Eskola edo akademia, holan, kulturaren tresna pribilegiatu

bihurtzen dira.

Ikuspuntu honen ondoan, herri kutsuko beste bat agertzen da. Holan, antropologoek eta etnologoek,

gizatalde bati jagokozan eta belaunaldiz belaunaldi transmititzen diran usadio, bizimodu eta adierazpen

artistiko, ludiko, narratibo, mitologiko eta erlijiosoen bilduma lez definitzen dabe folklorea. Adierazpen

honeetako askok eta askok jatorrizko indarra galdu egin dabe eta gordetako memoria bihurtu dira.

Mendebaldeak ezagutza lez erabilten dan kulturaren kontzeptuaren parean –eraldatzailetasun eta

aldakortasun kutsu gero eta handiagokoa- kultura jakituriatzat hartzen dauan ekialdeko kontzeptua dago.

Bibliak, esate baterako, jakituna eta ergela bereizten ditu: lehenengoak errealidadearen zentzuna ezagutzen

dau eta bigarrena ez da horretarako gauza.

Holan, mendebaldeko kulturak kulturaduna eta jakituna banandu egin ditu apurka-apurka. Esperientziak

sarritan erakusten dau eskolatu bako persona jakituna izan daitekela, bere bizitza zentzunez beteteko

gauza dalako, eta alderantziz. Honen haritik, kulturadun-jakituna, nor dan, zertarako bizi dan eta zelan

jokatu behar dauan dakian persona da.

Page 13: › fileadmin › user_upload › noticias › ... · alde erabagitasunez egiten dauala erakusten daben funtsezko alderdiak eta jardunbide nagusiak azpimarratzea baino. Oroitza-txosten
Page 14: › fileadmin › user_upload › noticias › ... · alde erabagitasunez egiten dauala erakusten daben funtsezko alderdiak eta jardunbide nagusiak azpimarratzea baino. Oroitza-txosten

14

Orokorrean, kultura eta erlijinoa ezin bananduzko osagaiak izan dirala esan daiteke, erlijinoa gertakari unibersala dalako eta giza aztarrenak dagozanetik agertzen dalako. Ez da sekula izan erlijinorik kulturatik kanpo ezta erlijino bako kulturarik be.

Max Weber soziologo alemanak (1864-1920) kulturaren, ekonomiaren eta erlijinoaren arteko eragina aztertu eban, euren arteko eragin-trukeak eta alkarreragin horreek kulturaren eraketan daukien garrantzia erakutsiz. Peter Berger soziologoarentzat, erlijinoa goreneko maila da, kulturen senezko egituraren gailurra.

Gaur egun, erlijinoez hitz egiten danean, normalean erlijino handiak deitutakoak aitatzen dira, tartean, Abrahami lotutako enbor monoteista. Ostera, “lurreko erlijinoak” edo “erlijino tradizionalak” deitutakoak zehatzagoak eta lokalagoak dira autortzen dituan gizataldeari egokitutakoa. Kasu honeetan, kulturaren eta erlijinoaren arteko loturea gertukoa eta sakona da.

Kristinautasunak eta islamak, osagai unibersala daukie eta, horregaitik, historian zehar, kontinente guztietan hedatu izan dira. Honek, aldi berean, zera dakar: munduko biztanleriaren %55ak autortzen dituan erlijino honeek ez daukiela tradizionalen gertutasun kulturalik eta gizatalde bakoitzean bitartekotza- edo egokitzapen-sistemak garatu dabezala. Prozesu honeek zori desbardinaz gauzatu izan dira, sarritan gaur egun be indarrean dagozan tirabirak, banaketak, zismak eta liskarrak -batzuetan bortitzak- eraginez.

Kristinau Eleiza sortu barriak aurrez aurre izan eban salbamenezko bere mezuaren eta kulturen arteko loturearen kontua, kristinau unibersaltasunaren oinarriak ezarriz. Esate baterako S. Paulok, Erromatarrei idatzitako gutunean, judutarren eta jentilen arteko alde kulturala aztertzerakoan, Kristo Jesusengan salbatzea berezitasun judutarretik bereizten dau, Kristoganako fedean datzala baieztatuz. Honan, fedeagaitik, gizaki guztiak salbatzen dira kurutzean hilez eta berbiztuz Kristo Jesusengan isuritako graziari esker. Holan, salbamenaren errito-kultura mugak apurtu eta judutar ez ziranei zabaltzean, apostoluak salbamenaren kristinau mezua unibersal bihurtzen dau: Ez dago judutarrik ez grekorik; ez dago jopurik ez askatua danik; ez dago gizonezkorik ez andrazkorik, Kristogan guztiok bat zarie-eta (Gal 3,28).

San Agustinek ideia hau garatzen dau, ondorioak landuz. Bere arabera, zeruko uria ez da lurreko bakea zartatzen daben edo eusten deutsen lege, ohitura edo institutu anitzez arduratzen; ez dau ezer kentzen edo suntsitzen, are gehiago gorde eta onartu egiten dau, eta multzo hori nazinoen arabera desbardina bada be, arkua helburu bakarrerantz tenkatzen da, lurreko bakerantz, Jaungoiko bakar, goren eta benetakoa gurtu behar dala irakasten dauan erlijinoa eragozten ez badau (Jaungoikoaren uria XIX, 17).

Honen haritik, jatorri judutar – helenista – erromatarrak markatu izan ditu neurri handi batean kristinau erlijinoaren adierazpideak, bere formulazino dogmatikoak, bere errito-moldeak eta, Eleiza Katolikuaren

Page 15: › fileadmin › user_upload › noticias › ... · alde erabagitasunez egiten dauala erakusten daben funtsezko alderdiak eta jardunbide nagusiak azpimarratzea baino. Oroitza-txosten

15

kasuan, zuzentzen dauan kodea. Horren eraginez, mende askotan, Ebanjelioaren iragarpena funtsean jatorri eta hizkera europarreko kultura-moldeen bidez gauzatu zan.

Ebanjelioaren kultura sustraitzerako arazoak ez dira murriztu, halanda be, alderdi horretara. Europan bertan, beste era bateko gertakaria izan da: kristinau mezuaren oinarritzat balio eban mamin kulturala mehetu eta eskastea. Sekularizazio lez ezagutzen dan gertakari honek kultura eta erlijinoaren bereizezin-printzipioaren apurtze soziologikoa ekarri dau, ebanjeleizazinoari egundoko erronka jarriz aurrez aurre.

Page 16: › fileadmin › user_upload › noticias › ... · alde erabagitasunez egiten dauala erakusten daben funtsezko alderdiak eta jardunbide nagusiak azpimarratzea baino. Oroitza-txosten

16

Vatikanoko II. Kontzilioak gai biak aztertu ebazan: fede unibersala kultura desbardinetan txertatzea eta mundu modernoaren ebanjeleizazinoa. Agiri guztietan antzematen bada be ardura hau, konstituzino batzuetan beren beregi jorratu ziran.

Esate baterako, hauxe jasoten da Liturgiari buruzko Konstituzinoan: Eleizak, fedearekin eta elkarte osoaren onarekin zerikusirik ez duten gauzetan, ez du berdintasun zorrotzik ezarri nahi, ezta liturgian ere. Aitzitik, enda eta herrien sen eta izaerak aintzat hartzen eta bultzatzen ditu. Ondorioz, liturgia-liburuen azterketarako arauak emoterakoan, agiriak zera nabarmentzen dau: leku egin bekie bidezko berezitasunei eta talde, eskualde eta herrietara egindako moldaerei, batez ere misioetan (SC 37-38).

Bere aldetik, Eleizari buruzko Konstituzino Dogmatikoak dinoanez, harek, bere jarduera ebanjeleizatzailean, ez dio kentzen inongo herriri lurreko ondasunik, alderantziz baizik: herrien ezaugarri, aberastasun eta ohiturak, onak diren neurrian, bultzatu eta onartu egiten ditu, eta onartzean, garbitu, garatu eta jaso (LG 13).

Eleiza gaurko munduan konstituzino pastoralak lehen azaldutakoan sakontzen dau, kulturaren eta Eleizaren alkar eragina nabarmenduz. Honek, hasieratik, herri ezberdinetako kontzeptu eta hizkuntzen bidez adierazten ikasi zuen Kristoren mezua eta, horrez gainera, filosofoen jakinduriaz janzten ahalegindu zen; eta guztia, Ebanjelioa, bai guztien ulermenera eta bai jakintsuen eskakizunetara, komeni zen eran egokitzearren. Kontzilioko testu honek funtsezko erispidea ateraten dau jarduera horretatik ondorengoa baieztatzean: Egiaz, errebelatutako hitzaren prediku egokitu honek, ebanjelizatze ororen lege izan behar du (GS 44).

Eleizaren eta kulturen arteko hartu-emonaren eta alkarrizketaren ideiaren haritik, Kontzilioak kristinau alkartearen esperientzia historiko zabala jasoten dau, izan be, kultura ezberdinetako aurkikundeak erabili izan ditu, jende guztien artean bere predikuan Kristoren mezua zabaltzeko eta azaltzeko, mezu hori aztertzeko eta sakonkiago ulertzeko, ospakizun liturgikoan eta fededunen forma askotako komunitatearen bizitzan hobeki adierazteko (GS 58).

Azkenik, Eleizaren misino-ekintzari buruzko Dekretuak erizpide zehatzak ezartzen ditu fedea beste kultura batzuetan iragarri eta txertatzeko. Horretarako, gizakundearen misterioa hartzen dau abiapuntutzat. Hain zuzen be, Kristok berak gizakien bihotza arakatu eta egiaz giza erakoa den elkarrizketaren bidez Jainkoaren argira eraman zituenez, berdin haren ikasleek ere: ezagut bitzate beraiek bizi diren lekuko gizakiak eta hitz egin bezate haiekin, egiazko eta pazientziazko elkarrizketan, Jainko eskuzabalak gizakiei eman dizkien aberastasunak ezagutzera hel daitezen (AG 11).

Vatikanoko II. Kontziliotik aurrera, fedea kulturan txertatzeko ahalegina, aita santuaren eta gotzainen irakaspenen laguntzagaz, eta Gotzainen Sinodo desbardinetatik ateratako proposamenakaz, ekimen eta gauzatze desbardinen bitartez eratu izan da Eleizan. Hori, aitatutako doktrina arloan eta liturgi adierazpenetan zehaztu izan da eta baita ikerketa teologikoan, kultura azterlanetan, hizkuntzetan jarritako arretan edo alkarrizketa eta topaketarako plataformen ezarpenean.

Page 17: › fileadmin › user_upload › noticias › ... · alde erabagitasunez egiten dauala erakusten daben funtsezko alderdiak eta jardunbide nagusiak azpimarratzea baino. Oroitza-txosten

17

Zehazki kultura arloan, Eleizako Vatikanoak pastoral bitarteko batzuk jarri ditu martxan; hiru nabarmenduko litzatekez:

Eleizaren Kultura Ondasunetarako Aita Santuaren Batzordea, horreek gordeteko, ezagutzera emoteko eta Eleizearen ebanjeleizazino-egitekoaren zein gizarte osoaren zerbitzura ipinteko bideak jarriz.

Kulturarako Aita Santuaren Batzordea, hagazko alkarrizketarako, batez be akademia, arte eta zientzien arloan. 2012.eko ekainaren 30ean, Batzorde honek goian aitatutakoa bere barruan hartu eban.

Ebanjelizazino Barrirako Aita Santuaren Batzordea, batez be sekularizazinoaren erronkari erantzuteko.

Irakaspenaren agiri ugarietatik eta kultura arloko Eleiz erakunde honeetatik atera daitekez kristinau fedearen eta kulturen arteko hartu-emonaren puntu esanguratsuenak:

Kristinau fedearen adierazpenak aparteko esangurea emon deutso denporeari zein espazioari. Lehenengoari, jai-ziklo nagusien bitartez, euron inguruan denporeak osoko adierea eta esangura zehatzak hartzen ditualako, kultura eragin nabarmenagaz. Espazioari jagokonez, alderdi sagaratu kristinauaren adierazpenak zentzuna emoten deutso eta sarean proiektatzera daroa, bide eta ibilpideak zabaldu dabezan erakargune guztiz esanguratsuakaz. Honeen bitartez, erromesaldiak esangura sagaratu eta erritual antzekoa hartzen dau. Ez kasualidadez, eleiza, monasterio eta santutegiak leku esanguratsuak izan dira eta bertatik antolatu izan da gizartea, ekonomia, urigintza eta hezkuntza. Espazio-denpora antolamentu hau analogiaz kulturen bihotzean txertatutako “liturgia kosmikoa” deitu daitekena izan da. Kulturak eta kristinau fedeak, alkarrengan daben eraginaren erakusle argi bat honako hau litzateke: nazinoarteko data estandarra kristinau arotik neurtzen dala eta Gregorio XIII.a Aita Santuak 1582an aldarrikatutako egutegi gregorianoa aintzat hartuta.

Zentzuzko espazio-denpora esparru honen barruan, kristinau narratibak eta bere sinbolo, egia eta esangurak gizaldiz gizaldi aldatuz joan diran kultura-molde desbardinetan emon izan dira. Kultura-sare honetan, narratiba hori arkitektura-lanetan, arte plastikoetan, musikan, literaturan, zientzian, filosofian, teologian, zuzenbidean, moralean eta doktrinan adierazo izan da.

Arkitektura- eta arte-lanak, salbuespenak kenduta, liturgiaren arloan sortu izan dira, honen alderdi bikotxean: fedearen ospakizuna eta jainko graziaren gaurkotzea historian, batez be sakramentuen bitartez. Horregaitik, lan horreek sorkuntza artistiko kulturala eta kontakizun eta errito lez daukien kristinau esangura transzendentea batzen dabez banandu ezineko eran. Liturgiak bera, kanonikoki erritualizatua, kultura-lan sagaratua da eta sinboloak, arkitektura eta arteak erabilten ditu.

Bere liturgiaren benetako bihotza dan Eleizaren sakramentu-bizitzaren zati handi bat liburuetan jaso izan da. Honan, istorio zehatzakaz batera, liburu horreek kristinau alkarteen sakramentu-memoria gordeten dabe.

Eleizako eta kristinau alkarteetako bizitzan, antolakuntza eta administrazino era eta jardunak garatu izan dira eta guzti honeek historia eta kulturari jagokenez balio handia daukien agiri ugaritan jaso izan dira. Agiriok, zalantza barik, kasu batzuetan nahitaezkoak dira herrien historia hobeto ulertzeko.

Page 18: › fileadmin › user_upload › noticias › ... · alde erabagitasunez egiten dauala erakusten daben funtsezko alderdiak eta jardunbide nagusiak azpimarratzea baino. Oroitza-txosten

18

Bere izatasunaren eta jatorriaren arabera, kristinautasuna, memoria eta tradizinoa da aldi berean. Jesukristok bere ikasleak bialdu ebazan ebanjelioa zabaltzera herrialde guztietara eta gizon eta emakume guztiak, bateoaren bidez, salbamen-alkartera erakartera. Era berean, “barri ona”, Jaungoikoaren Erreinuaren etorrerearen iragarpena, Jesukristogan gauzatzen da. Fedearen transmisinoa, gertaera zein edukin lez, ezin da bere oroitzapenetik banandu.

Eleiza, Jesukristogan sinisten dabenen alkarte lez eratzean, alkarte horrek historian zehar bere fedea adierazoteko, azaltzeko eta testigantza emoteko darabilzan modu eta ekintzak, bere tradizinoaren memoria dira. Honen haritik, Eleizaren ondasun kulturalak bere memoriaren eta historian bizi izandako bere izaeraren ezinbesteko atal dira eta, horregaitik, babestu, ezagutu eta birsortu egin behar ditu bere liturgia-sakramentu testuinguruan edo kristinau mezuaren iragarpenean, hortxe jadesten dabelako adierarik jator eta sakonena.

Aldi berean, ondasun horreek adierazo izan diran kulturaren memoriatik be ezin dira banandu. Ondorio bikotxa eratorten da hortik: lehenengo eta behin, Eleizak bere memoria babestu, ezagutu eta birsortu egin behar dau, beretzat zein txertatuta dagoan gizarte eta kulturentzat be, bigarrenik, Eleizeak eta gizarteek alkarregaz alkarrizketan eta lankidetzan jardun behar dabe, memoria ondo zaintzeko eta ezagutzeko, autonomia osoaz eta alde bakotxaren bidezko askatasuna, izaera eta misinoa errespetatuz, beti be guztien ongizatea lortzen ahaleginduz.

Aurrekotik ondorioztatzen da, sagaratuaren eta profanoaren, betierekoaren eta historikoaren arteko loturatzat hartzen danean, kulturaren eta fedearen artean dagoan harreman konplexua. Hartu-emon horren paradigma nagusia Jesukristo bera da, denporan eta koordenada historiko eta kultura jakin batzuetan haragitutako Jaungoiko betiereko eta infinitua. Holan, fedearen adierazpenak, iragarpenaren, ospakizunaren eta gizarte-kultura arloko karidadezko erlazinoaren alderdiei jagokenez, molde, egintza eta adierazpen kultural zehatzen bidez baino ezin daitekez gauzatu. Era berean, molde, egintza eta adierazpen horreek Eleizearen fedearen izaerak berak aldatzen ditu. Adibide erara, ez dago liturgiarik arkitektura, arte eta musika barik, baina, aldi berean, liturgiak aldatu eta birsortu egiten ditu, kulturaren iturri bihurtuz.

Arlo historikoan, ebanjelioaren eta kulturen arteko bategitea Jerusalen judu-helenikoan ez ezik, jentilen artean egin zan ebanjelioaren lehenengo predikuan be gertatu zan, era erabagigarrian gainera, eta, ondorioz, erromatar-heleniko kulturagaz bategitea gertatu zan. Fedearen dogma nagusien inguruan hezteko aldi honek edo “fedea kulturan lehenengo aldiz txertatzeak”, Jerusalenen eta “Atenasen” (Alexandriako eskolako platonismoa eta Antiokiako eskolako aristotelismoa) eta “Erromaren” (Ipar Afrikako eleizearen garrantzi handiagaz) arteko alkarrizketea ezartzea dakar eta erabagigarria da Eleizearen adierazpen teologiko, liturgiko, juridiko eta antolatzaileetan. Erromaren erorialdiak eta Bizantzion egoitza eban inperioaren iraunkortasunak beste biraketa bat ekarriko dabe fedea kulturan txertatzeko prozesuan.

Fedea kulturan txertatzea eta kristinautasunak mendebaldeko kulturan dauan hil ala biziko garrantzia estu lotuta dagoz erromatar inperioaren erorialdiari, aitasantutzaren garrantzi gero eta handiagoari eta Eleizeak Europako herrien osaketa kulturalean dauan egiteko erabagigarriari. XV. gizaldian hasitako itsasoz bestaldeko bultzada misiolaria mendebaldean garatu zan inkulturazinoaren tankerakoa izan zan, aparteko eragina izan ebalarik Amerikan, Asiako inguru batzuetan eta, oraintsuago, Sahara azpiko Afrikan.

Gaur egun, kulturaren eta fedearen arteko hartu-emonak, hiru ezaugarri nagusi ditu: goiz ebanjelizatutako herrialdeen sekularizazino geroz eta handiagoa, batez be mendebaldeko Europan, globalizazioa hedatzen doan testuinguruan Eleiza ‘mundutar’ bihurtzea eta gainerako erlijino kristinauen eta ez kristinauen inklusioa fedearen eta kulturaren arteko hartu-emonean.

Page 19: › fileadmin › user_upload › noticias › ... · alde erabagitasunez egiten dauala erakusten daben funtsezko alderdiak eta jardunbide nagusiak azpimarratzea baino. Oroitza-txosten

19

Sekularizazio-prozesuagaz batera, kulturaren eta zentzunez beteten daben mekanismoaren arteko banantzea antzeman daiteke. Emaitza, kristinau jatorriko kultura-moldeek irauten dabela da baina dagoeneko ez daukiela lehengo zentzunik.

Eleiza ‘mundutar’ bihurtze horrek hiru alderdi ditu: soziologikoa, kulturala eta teologikoa. Lehenengoak, Eleizea bost kontinenteetan dagoala ezagutarazoten dau eta Europa, guztira, %25a baino ez dala. Bigarrenak agertzera emoten dauanez, Eleizak, batez be Asian eta Afrikan, kasu askotan, kristinau jatorrikoa ez dan ethos bat lako berariazko ezaugarri zehatzak dabezan kulturen artean moldatu behar dauala. Hirugarren alderdia, aldi berean transzendentea eta historian eta kulturan haragitua dan fedearen beraren izaerari lotuta dagoala.

Nahitaezkoa da misinoa eta alkarrizketea erlazionatzea, bigarren hau multipolarra izan daiten: kulturen artekoa, sinismenen artekoa, erlijinoen artekoa. Bere sendotzea eta konbinazino egokia ezinbestekoak dira fedearen eta kulturaren alkarrizketarako.

Page 20: › fileadmin › user_upload › noticias › ... · alde erabagitasunez egiten dauala erakusten daben funtsezko alderdiak eta jardunbide nagusiak azpimarratzea baino. Oroitza-txosten
Page 21: › fileadmin › user_upload › noticias › ... · alde erabagitasunez egiten dauala erakusten daben funtsezko alderdiak eta jardunbide nagusiak azpimarratzea baino. Oroitza-txosten

21

1950. urtean sortu zan Bilboko eleizbarrutiak bere fede ibilpidea egin dau lekuko Eleiza lez, Jesukristoganako fedea iragarten eta horren lekukotasuna emoten ahaleginduz. Bide horretan, aurrera egin izan dau Vatikanoko II. Kontzilioaren harreran, Ebanjelioa kulturan txertatzen jardun dau, irakaspen unibersalaren eta bere artzainen irakaspenaren argibideak eta 1987.eko Eleizbarrutiko Batzar Nagusiaren ondorenak kontuan hartuta.

Eleizbarrutia sortu aurretik, oraingoaren aurretiko eleizbarrutien barruan adierazo zan Bizkaian kristinautasuna. Luze eta zabal eztabaidatu izan da kristinautasuna Euskal Herrian sartu zaneko datari buruz. Gaur egungo adostasun zientifikoa On Andres Eliseo Mañarikuak bere azterlanetatik ateratako ondorioen alde agertzen da, zalantza barik berau da-eta gai honetan ikertzailerik esanguratsuen eta zorrotzena. Mañarikuaren arabera, kristinautasunaren lehenengo sarrerea erromanizazioaren bidez gertatzen da batez be, III. eta IV. mendeen bitartean. Hortik aurrera lau mendetako aldi luzea dator eta kristinautasuna apurka-apurka ezartzen da.

Hurrengo mendeetan, gaur egungo Bizkaia eleizbarruti desbardinen barruan izan zan. Eleizbarrutiaren geografiaren bilakaera historia, gizarte eta politika gorabeheren emaitza da. Hasieran, iparraldeko Dax eta hegoaldeko Kalagorri gotzain-egoitzetatik ebanjelizatu zan Euskal Herria, beranduago sortu zalarik Iruñeko eleizbarrutia. Erromatar inperioaren erorialdira arte, gaurko Bizkaia, seguruenik, Kalagorriren barruan egoan, Iruñeko eleizbarrutian sartu zalarik une horretatik aurrera. Egoera hau musulmanen aurrerapenagaz aldatu zan. Araba, Bizkaia eta Gipuzkoako lurralde historikoen eraketaren sasoian, IX. mendearen amaieran eta islamiartu bako lurraldean, Armentiako gotzaindegia sortu zan eta bere baitan hartu zituan Bizkaia, Gipuzkoa eta Araba.

1087an, Alfonso VI.ak Kalagurri barriz ezarri eban. Gaurko Bizkaiaren alderdirik mendebaldekoena, Enkarterriak, Valpuestako Gotzaindegiaren barruan egon zan eta 1093an Armentiako azken gotzaina hil zanean, gaur egun Bizkaia dan lurraldearen zatirik handiena Kalagorrira itzuli zan. Sasoi berean kendu eben Valpuesta be eta Enkarterriak Burgoseko Eleizbarrutira pasatu ziran. Armentia bertan behera itzi izanak gatazka luzea biztu eban Kalagorriko Eleizbarrutiagaz, Bizkaian lau mende eta erditik gora iraun ebana, 1545ko kapitulazinoetara arte, orduan Kalagurriko Gotzainaren agintea autortu zalako Jaurerrian. 1754an, Enkarterriak Santanderreko Eleizbarruti sortu barriaren menpe geratu ziran.

Gitxi gora-behera gaur egungo Araba, Bizkaia eta Gipuzkoagaz bat datorren Gasteizko Eleizbarrutiaren sorrera 1851ko Konkordatuan aurreikusi zan Isabel II.agaz, nahiz eta hamar urte beranduagora arte gauzatu ez. 1861tik aurrera, hamar gotzain eta administratzaile apostolikoa izan ziran buru Gasteizko Gotzaindegian, 1949an Quo commodius Buldaren bitartez eleizbarruti burujaubeak eratu ebezan Bizkaia eta Gipuzkoa banandu ziran arte. Bulda 1950.eko uztailaren 1ean gauzatu zan, gaur egungo Bilboko eleizbarrutia sortzeko bidea emonez.

Beraz, Bizkaiko Eleizearen memoriaren zati nagusia kristinautasunaren hastapenaren lehen mendeen eta joan dan XX. mendearen artean eratu da, Bilboko eleizbarrutiaren sorreraren aurretik. Honek, hasieratik, jasotako herentzia gordeteko, garatzeko eta suspertzeko politika koherenteak garatu eta kultura jardunari jarraipena emoteko erakundeak sortu ditu. Urte honeetan, erakundeak sortu ditu kulturgintzari jarraipena

Page 22: › fileadmin › user_upload › noticias › ... · alde erabagitasunez egiten dauala erakusten daben funtsezko alderdiak eta jardunbide nagusiak azpimarratzea baino. Oroitza-txosten

22

emoteko eta barritzeko, mobimentuak bultzatu ditu arazo sozialez arduratzeko eta karidadezko jarduerea garatzeko eta lehentasuna emon deutso gizartean, irakaskuntzan, gizarte komunikabideetan eta ondare artistiko, bibliografiko, dokumental eta immaterialaren arloan agertzeari, euskeraz zein gaztelaniaz.

Adierazgarririk ugarienak, Bilboko eleizbarrutiaren historia eta kultura ondarea osatzen daben ondasunak dira: arkeologikoak, arkitektonikoak (parrokia-eleizak, ermitak, santutegiak, kolegiatak, komentuak, monasterioak, beste kultu-etxe batzuk, hilerriak), artistikoak (erretaulak, irudiak, margoak, eskulturak, hilobi-monumentuak eta bestelakoak, kurutzadurak eta kurutze-bideak), organuak, agiriak (sakramentu-agiriak eta beste era askotako agiri batzuk) eta dokumentu eta bibliografia-fondoak. Ondasun guzti honeen inbentarioa eginda dago eta katalogatuta dagoz eta etenbako programak garatzen dira eurok zaintzeko, aztertzeko eta jenteari ezagutzera emoteko.

Ondasun gehienak, hamasei mendetik gora, sakramentuen eta era desbardinetako debozinoen bitartez, Jesukristoren salbamenezko misterioa ospatu izan dauan kristinau liturgiari lotuta dagoz. Parrokietako liburuetan idatzita dagozan bateo-, ezkontza- eta hileta-agiriak dira Bizkaiko Eleizearen sakramentu-memoria XVI. mendetik gaur egunera arte. Parrokietako fabrika-liburuen, kroniken eta pastoral bisitaldien dokumentazino ugariak, era berean, Bizkaiko Eleizearen gizarte, ekonomia eta kultura garrantzia agertzera emoten dau.

Historia eta kultura ondareak erakusten dauanez, badagoz karidadea gauzatzeari lotuta dagozan eraikin eta jarduerak be: esate baterako, ohiko ospitaleak, edo ostatu txikiak erromesei eta bisitariei arretea eskaintzeko.

XX. mendean, ekonomia, gizarte eta kultura arloetan aldaketak arin gertatu ziran eta eurokaz batera pastoral ardura barriak sortu ziran. Honen haritik, Eleizaren Doktrina Sozialaren eskutik, kaltetuenen beharrizanak zuzenean ezagutzeko grina biztu zan. Ardura honen emaitza lez, tenpluak eregi ziran eta parroki eta gizarte zerbitzuak eskaini ebezan auzoetan, guztiz jota egozan inguruetan (Muskiz, Arratia, Otxarkoaga, Txorierri, Markina, Ondarroa) lanbide heziketarako ikastegiak sortuz, irakaskuntza heltzen ez zan lekuetan ikastetxeak eregiz eta “etxe sozialak” sortuz, jentea gizarte eta kultura jardueren inguruan alkartzeko. Joan dan mendeko hirurogeiko hamarkadan ikastolen sorrera be suspertu zan, euskerazko irakaskuntza bideratzeko eta hedatzeko, sasoi haretan ez egoan eta baimenduta irakaskuntzarako sistema publikoan.

Gai sozialen inguruko ardurea mobimentu apostolikoak –batez be Ekintza Katolikoko mobimentu espezializatuak deitutakoak- suspertuz be erakutsi zan. Mobimentu horreek garrantzi handia hartzeaz batera, presentzia sozial eta kultural nabarmena izan eben Bilboko eleizbarrutiaren bizitzaren lehenengo bi hamarkadetan. Mobimentu horreen artean, JOC eta HOAC nabarmendu ziran langile munduan, JARC eta Herri Gaztedi nekazari-inguruan, JEC ikasleen artean eta JIC profesionalen munduan.

Eleizbarrutiak gizarte komunikabideetan agertzeko hautua egin dau. 1960an sortu zan Bilboko Herri Irratia. Joan dan mendeko hirurogeta hamarreko hamarkadan euskerazko irratsaioak eskaintzeko taldea suspertu eban. Urteen buruan, 1990ean, Bizkaia Irratia sortu zan, bere generoan irratsaio guzti-guztiak bizkaieraz emititzen dituan irrati bakarra. 1972. urtean Gizarte Komunikabideetarako Eleizbarrutiko Ordezkaritza zabaldu zan eta beronen eskutik sortu zan urte batzuk beranduago Alkarren Barri aldizkaria; gaur egun, www.bizkeliza.org web orrialdea be bere ardurapean dago.

Eleizbarrutiak, gizartean eta kulturan, pastoral jarduerarako lehentasunezko arlotzat hartutako irakaskuntzan bere burua zuzenean agertzera emoteko hartutako erabagiaren frutuetako bat Eleizbarrutiko Teologia eta Pastoraltza Institutua sortzea izan zan, helburu nagusi bigaz: eleizbarrutiko pastoral ekintzaileen, batez be abadeen eta laikoen, heziketea suspertu eta teologiaren, pastoralgintzaren, gizartearen eta kulturaren arteko eragin-trukea ahalbideratu, mintegien, zikloen eta berbaldien bitartez. Irakaskuntzan presentzia izateari emondako lehentasun horren arabera erabagiten da 1978an ordura arte Teresiar Institutuak kudeatzen eban Irakasle Eskola Unibersitarioren (gaur egun, Begoñako Andra Mari) ardurea hartzea.

Page 23: › fileadmin › user_upload › noticias › ... · alde erabagitasunez egiten dauala erakusten daben funtsezko alderdiak eta jardunbide nagusiak azpimarratzea baino. Oroitza-txosten

23

Aparteko aitamena merezi dau “Derio Mobimentua” deitu daitekena, sakonean, Gasteizko Seminarioan garatutako kultura lanaren oinordekoa. Joan dan gizaldiko 70eko hamarkadaren hasieran, Vatikanoko II. Kontzilioaren harreraren testuinguruan, orduan Eleizbarrutiko Seminarioa zanean garatzen hasi ziran jarduera desbardinak litzatekez: Udako ikastaroa, euskera euskal hiztunei irakasteko; Etniker Bizkaia taldea, beranduago Jose Miguel Barandiaranek Euskalherriko Atlas Etnografikoaren buruzagitza agindu eutsana; Euskal Biblioteka; Bizkaiko Eleizaren Histori Artxiboa eta, azkenik, Eleiz Museoa.

Persona batzuk funtsezkoak izan ziran jarduera honeen sorreran: On Ander Manterola Ikastaroai, Etnikerri eta Euskal Bibliotekari jagokenez; On Pedro Ojanguren Histori Artxiboaren kasuan; On Jose Ramon Valverde Museoan. Honen atzetik, beste asko nabarmendu ziran: On Karmelo Etxenagusia eta On Mikel Zarate euskera eta literatura zale eta adituak, On Juan Maria Apellaniz Eleiz Museoaren eragileetako bat eta On Jose Angel Ubieta jarduera horreetako askoren eta, orokorrean, Seminarioko kultura intelektualaren suspertzailea. Gaur egun Eleizbarrutiko Liburutegia dan Seminarioko Liburutegiari jagokonez, bertako lehenengo liburuzaina izan zan On Andres Eliseo Mañarikua aitatu beharra dago.

Aldi horretan, Eleizbarrutiak, euskera erabilteko eta lantzeko eskubideari jagokonez, itzikeria eta hizkera ez autortzea salatu ebazan eta baita euskal kulturari antzematen jakon makalaldia be. Hori dala-eta aginte zibilagaz “Añoveros kasua” deitutakoan izan eban gatazka larritik harago, Eleizbarrutiak berak urratsa emon eban, 1977an Estanislao J. de Labayru Eleizbarrutiko Ikastegia sortuz, euskal kulturaren berariazko balioak errespetatzeko eta suspertzeko eta, holan, mezu ebanjelikoaren hartzaileen idiosinkrasia hobeto ezagutzeko. Labayru Ikastegiak ordurako Derioko Seminarioan garatzen ziran kultura jarduera gehienak bereganatu eta garatu ebazan.

Kontzilioaren harrerari lotutako beste arlo bat euskerazko liturgiarena eta Bibliaren eta kontzilioko testuen itzulpenarena da. Liturgiako testuen, erritu-liburuen zein bibliako irakurgaien, itzulpena Baiona, Iruña, Donostia eta Gasteizko eleizbarrutiakazko alkarlanean egin izan da, Jainko Gurtzarako Kongregazino Santuaren argibideak kontuan hartuta. Egiteko garrantzitsu hau musika liturgikoari lotutakoagaz osatu izan da, honako hau be eleizbarrutiarteko batzordearen ardura izan dalarik.

Hirurogeiko hamarkadan horretan, gainera, 1969an, Eleizbarrutiak idatzizko komunikazinoaren eta liburu erlijiosoaren munduan esku hartzen dau ‘Jakinbide S.M.’ liburu-dendaren bidez. Bide horretatik hedatzen ditu bere argitalpenak, hain zuzen be, ehun inguru: heren bat Katekesirako Ordezkaritzarenak eta beste heren bat Eleiz Museoarenak. Erakunde desbardinek (Artxiboa, Irakasle Eskola, Eleizbarrutiko Ikastetxeak, e.a.) argitaratutako memoria eta idazlanez gainera, Labayru Ikastegiaren eta Elizbarrutiko Pastoraltza Institutuaren argitaratze-zerbitzuak nabarmentzen dira2.

2 Hurrengo esteka honeetan kontsultatu daitekez erakundeen argitalpenak: http://www.labayru.org/argitalpenak.html?&L=2 [2013-5-5 kontsulta]http://www.idtp.org/mod/resource/view.php?id=448 [2013-5-5 kontsulta]http://www.idtp.org/mod/resource/view.php?id=448 [2013-5-5 kontsulta]http://www.eleizmuseoa.com/castellano/tienda.htm [2013-5-5 kontsulta]http://www.aheb-beha.org/58.html [2013-5-5 kontsulta]

Page 24: › fileadmin › user_upload › noticias › ... · alde erabagitasunez egiten dauala erakusten daben funtsezko alderdiak eta jardunbide nagusiak azpimarratzea baino. Oroitza-txosten

24

Bilboko eleizbarrutiak, lehenengo eta behin, gure lurraldeko erakunde eta jarduera kultural desbardinetan txertatuta dagozan makina bat fededunen konpromiso boluntarioaren eta eskaintza profesionalaren bidez parte hartzen dau kulturaren arloan. Berez ez da presentzia instituzionala, eragilea baino, jarduera ebanjeleizatzailearen barruan dagoan egitekoa dala jakinda, euren erespideetatik eta autonomiatik jarduten daben persona eta talde antolatuen bidez. Eleizea era askotara agertzera emoten dabe kultura errealidadean.

Bilboko eleizbarrutian bi eratara suspertzen da partaidetza hori:

Sinistedunen presentzia adoretuz: Ekimen desbardinen (sentiberatasuna, prestakuntza, alkarrizketa) bitartez, fededun lez gizarteko kultura bitartekotzetan dagozanei lagun egin gura jake.

Kulturan kontzientzia kolektiboa eta presentziazko beren beregiko erantzukizuna daukien laikoen mobimentu eta erakundeak (fededunen alkarteak, mobimentu apostolikoak, komunidade txikiak) babestuz.

Egiteko bikotx hau aurrera eroateko, eleizbarrutiak Unibersidadeko Pastoralaz eta Profesionalenaz arduratzen dan Idazkaritza dauka. Pastoralgintza Unibersidadean, kultura unibersitarioan eta profesionalen esparruetan suspertzeko ardurea dauan kuria-zerbitzua da. Idazkaritzako taldean kontratatutako lagun batek eta hiru boluntariok jarduten dabe, ondorengo eginkizun nagusi honeekaz:

Kristinau Profesionalen Mobimentuko talde biri eta Begoñako Andra Mari Irakasle Eskola Unibersitarioko (BAM) eta Bilboko Ingeniaritzako Goi Eskola Teknikoko (UPV-EHU) irakasleez osatutako pastoral unibersitarioko ekipo biri lagun egin.

Eleizbarrutiko ikastetxeetan ekintzak garatu hausnarketarako eta kristinau hezitzaileen prestakuntzarako.

Etika profesionalari, fedearen eta filosofia politikoaren edo artearen eta espiritualtasunaren arteko loturari buruzko agerkariak argitaratu.

Ikastaro, berbaldi eta mintegietan parte hartu unibersidadeetan.

Page 25: › fileadmin › user_upload › noticias › ... · alde erabagitasunez egiten dauala erakusten daben funtsezko alderdiak eta jardunbide nagusiak azpimarratzea baino. Oroitza-txosten

25

Aitatu danez, Bilboko Eleizbarrutiak erakunde desbardinak sortu eta bultzatu ditu kulturan,

hezkuntzan eta gizarte komunikabideetan aritzeko.

Ordezkaritza 1968ko irailean sortu zan On Jose Maria Cirarda eleizbarrutiko Gotzain Administratzaile Apostolikoaren ekimenez. Sail berean egozan Irakaskuntzarako ordezkaritza deitutakoa eta Katekesirakoa. On Larrea’tar Koldobika Mirena Gotzain zala, Ordezkaritza desbardinetan bereiztu ziran: Irakaskuntzarakoa eta Katekesirakoa. 1993ko gotzain dekretuan “Hezkuntzarako” ordezkaritza izena emon jakon lehenengoari, bere pastoral helburuak zabaldu guran.

Ordezkaritza honen barruan dagoz “Eleizbarrutiko ikastetxeak” deitutakoak, Bilboko eleizbarrutiak eta bere pastoral lurraldeek sortu eta bultzatutakoak eta Gotzainak izendatutako erakunde edo gizabanako juridiko-kanonikoek sortutakoak.

Page 26: › fileadmin › user_upload › noticias › ... · alde erabagitasunez egiten dauala erakusten daben funtsezko alderdiak eta jardunbide nagusiak azpimarratzea baino. Oroitza-txosten

26

Ordezkaritzak pastoral hezitzaile eta eskolako irakaskuntza erlijiosorako mandatuetan garatzen dau bere misinoa, eleizbarrutiko erakunde desbardinekin, eskola katolikoagaz eta beste eleiza, herri eta gizarte erakunde batzuekin hartu-emonean eta lankidetzan. Hezkuntza pastoraltzaren orientazino, sustapen eta koordinazinoan laguntzen dau. Eleiza Katolikoa-Bilboko eleizbarrutia titulartasuna gauzatzen dau Eleizbarrutiko ikastetxeetan. Honeek dira:

IkastetxeaArtxandape IkastolaAvellaneda IkastetxeaBegoñazpi IkastolaBera Kruz IkastolaAntigoako Ama Arrantza-eskolaOtxarkoaga Lanbide IkastegiaSomorrostro Lanbide IkastegiaIparraguirre EskolaurreaKarmengo IkastolaMaria Bitarteko IkastetxeaSan Felix Cantalicio IkastetxeaSan Fidel IkastolaSan Joan BateatzaileaSan Viator IkastetxeaJesusen Bihotza IkastetxeaTxomin Agirre IkastolaZulaibar Ikastetxea

HerriaBilbaoSodupeBilbaoMarkinaOndarroaBilbaoMuskiz-SomorrostroBilbaoBilbaoElorrioOrtuellaGernikaMuskiz-SomorrostroSopuertaBermeoOndarroaZeanuri

Hasiera urtea19671960195719171949196219471971197019521964190119761952190219701955

Eleizbarrutiko ikastetxe honeetan 10.000 lagun ingururi emoten jako irakaskuntza. 750 irakasle inguru daukiez, 80 lagun idazkaritza- eta administrazino-lanetan, eta hamaika lagun era askotako zerbitzuetan azpikontratatuta.

Ikastetxe horreetan, antolakuntza-, lan-, ekonomia-, eta pedagogia-kudeaketaz arduratzen dan eta aholkularitza, jarraipena eta heziketa iraunkorra eskaintzen dituan Ikastetxeetarako Zuzendaritza Nagusiaren edo Gerentziaren bidez gauzatzen da titulartasuna. Ikastetxe bakotxeko pastoral sailak bultzatzen dau pastoral jarduerea eta eleizbarrutiko jarraibideakazko, egitasmoakazko eta arduradunakazko koordinazinoan garatzen da.

Ordezkaritza, Eskola Publikoko eta Irakasle Eskola Unibersitarioetako erlijinoko irakasleen aukeraketaz, proposamenaz, laguntzaz eta prestakuntzaz arduratzen da, eleizbarrutiko Gotzainak ezarritako erespideak kontuan hartuta. Ordezkaritzak, era berean, alkarlanerako hartu-emon desbardinak ditu Eleizbarrutiko organismo eta erakundeakaz.

Hezkuntzarako Eleizbarrutiko Ordezkaritzaren urteko aurrekontua eta beharginen izendapen eta estatutua, eleizbarrutiko Kuriako organismo guztietarako horren inguruan ezarritako erespide eta arauetara moldatuko da. Esparru horren barruan, autonomia dabe gestino ekonomikoan. Eusko Jaurlaritzagaz egindako itun bidezko finantzaketak euren aurrekontuen %78a estaltzen dau eta gainerako %22a eskainitako zerbitzuengaitik jadesten dabe.

Page 27: › fileadmin › user_upload › noticias › ... · alde erabagitasunez egiten dauala erakusten daben funtsezko alderdiak eta jardunbide nagusiak azpimarratzea baino. Oroitza-txosten

27

Oraingo Eskola, 1948an “Begoñako Andra Mari” izenagaz sortu zanaren oinordekoa da. 178an bihurtu zan Eskola Unibersitario eta Bilboko Unibersidadeari (gaur egun UPV/EHU) atxiki jakon, gradu akademikoak emoteko ahalmenagaz, ordurako Bilboko eleizbarrutia zalarik titularra. Irakaskuntza-lana Derioko Seminarioan garatu zan 1973tik 1993ra. 1993-1994 ikasturtean, Eskola, gaur egun Bilbon dauan egoitzara lekualdatu zan.

2009-10tik aurrera, BAM Deustuko Unibersidadeari atxikita dago eta Goi Hezkuntzarako Europar Espaziora egokitutako titulazioak eskaintzen ditu. Gaur egun, gradu-ikasketak emoten ditu Lehen Hezkuntzan (Hizkuntza Atzerritarrean, Curriculum-sakontzean eta Gorputz-hezkuntzan aitamenakaz) eta Haur Hezkuntzan (Hizkuntza Arte eta Hezkuntzaren Tratamentu Integratuan aitamenakaz).

BAMek bere nortasunaren eta izatasunaren oinarriei eusten deutse, hau da, kristinaua da eta Euskal Herriko berariazko kultura balioetatik, gizarte demokratiko ororen ezaugarri nagusitzat har daiteken aniztasun zientifiko, sozial eta politikoa bultzatzeko gauza izango diran irakasleen prestakuntza suspertzeko borondatea dauka.

Berrogeta bat profesionalek osatzen dabe beharginen taldea: 30, irakasleak dira eta 11k, administrazino eta zerbitzuen arloetan jarduten dabe. Gaur egun, Lander Intxausti Jn.a da zuzendaria.

Honeek dira organu kolegiatuak:• Patronatu-batzordea• Erakunde-batzordea• Zuzendaritza-taldea, zuzendaria buru dala• Zentroko batzordea• Klaustroa, administrazino eta zerbitzuetako beharginak barru• Irakasleen osoko bilkura

Eskolak irakaskuntzarako lau irakaskuntza-sail ditu: Zientzien Didaktika, Hizkuntzaren eta Literaturaren Didaktika, Psikopedagogia eta Musika-, Plastika- eta Gorputz-adierazpenaren Didaktika.

2011-2012 ikasturtean, Eskolak 600 ikasle izan ebazan. Ikasturte horretan, diplomatura-tituluen azken banaketa ospatu zan eta 218 ikasleri ikasketa-amaierako autorpena emon jaken.

2011-2012 ikasturtean, Lehen Hezkuntzako eta Haur Hezkuntzako gradu-ikasketen hirugarren urtea ezarri zan eta, ondorioz, 20 irakasgai barri sartu ziran eta gradu bietan aitamen-irakasgaiak agertu. Era berean, 2011-2012 ikasturtean, Gaitasun Akademikoaren Eleiz Autorpenaren (GAEA/

Page 28: › fileadmin › user_upload › noticias › ... · alde erabagitasunez egiten dauala erakusten daben funtsezko alderdiak eta jardunbide nagusiak azpimarratzea baino. Oroitza-txosten

28

BAMen sarrerak ikasleek ordaindutako matrikulazio-tasetatik datoz (%95a), Eusko Jaurlaritzaren diru-laguntzetatik (%4,7a) eta Eskolak eskaintzen dituan beste zerbitzu batzuetatik, besteak beste, ikastetxeei emondako aholkularitzatik eta etenbako heziketarako ikastaroetatik.

DECA) berariazko titulua osatzen daben irakasgaiak eskaini izan dira. Titulu honek, gotzainak emondako missio canonica deitutakoagaz batera, erlijinoa irakasteko gaitasuna emoten dau.

BAMek etengabeko heziketan eta irakaskuntza eta ikaskuntzarako prozesuen barrikuntza eta hobekuntzarako zentro eta hezkuntza-sareentzako aholkularitza-zerbitzuetan be garatzen dau bere jarduerea. Eusko Jaurlaritzagaz alkarlanean jarduten dau Garatu egitarauko ikastaroen eskaintzan. Gainera, eskola-ikaskuntzaren irakasgai desbardinetako didaktikari aplikatutako ikerketan jarduten dau.

2011-2012 ikasturtean, Lehen Hezkuntzako Graduko eta Haur Hezkuntzako Graduko hirugarren kursoko 20 ikaslek ‘Erasmus’ egitarauan parte hartu eben eta seihilekoa edo kurso osoa igaro eben atzerriko unibersidade batean ikasketak egiten. Era berean, University College South Denmark (Danimarka) unibersidadeko ikasle bik praktikak egin ebezan irakasle lez Bilboko Begoñazpi ikastolan.

Beste alde batetik, lau irakaslek Teaching Staff Moility ‘Erasmus’ egitarauan parte hartu eben eta BAMek alde biko itunak sinatuta dituen hiru europar unibersidadera joan ziran. Helburua bikotxa zen: eskolak emon eta sareak finkatu. Era berean, kanpoko unibersidadeetako bost irakaslek BAM bisitatu eben.

Informazino eta Komunikazinorako Teknologien Sustapenerako Saila, barria da Eskolan eta teknologia barriek eta euren garapen azkarrak hezkuntza arloan aurkeztu dituan erronkei aurre egitea dau helburutzat. Dagoeneko martxan dagoan ‘Eskola 2.0’ egitasmoagaz, ezinbestekoa da irakasle izango diranentzat IKT deritxanek irakaskuntzan sartzeak dakarzan aldaketei buruz hausnartzea eta tresna honeen erabileran eta didaktikan ezartzean trebatzea.

Eskolak 1975ean sortu zen liburutegia dauka eta bertan 20.000 liburuki dagoz eta aldian behingo agerkarien 165 bilduma.

Page 29: › fileadmin › user_upload › noticias › ... · alde erabagitasunez egiten dauala erakusten daben funtsezko alderdiak eta jardunbide nagusiak azpimarratzea baino. Oroitza-txosten

29

Institutua 1980an hasi zan martxan. Abadeentzako eguneratze-ikastaroa, abadeen etenbako heziketa lurraldeka, abadegaien pastoral prestakuntza, unibersidade mailako jakintza-arlo arteko mintegia, erlijinoko irakasleen prestakuntza eta biblioteka zerbitzua –Seminarioko Bibliotekaren ondorengo lez- izan ziran lehenengo egitasmoaren oinarrizko edukinak.

1984an, Larrea’tar Koldobika Mirena Gotzainak kanonikoki izendatu eban Institutua fundazino eleizkoi autonomo lez eta nortasun juridiko publiko lez eratu eban. Dekretuan, helburu honeek aitatzen ziran: teologia eta pastoral arloko gaiei buruzko hausnarketa eta ikerketa suspertu; Eleizbarrutiko teologia eta pastoral heziketarako erakundeak koordinatu eta bultzatu; klaustroko kideen zerbitzuak eskaini.

1986-87 kursoan, Gotzain Kontseiluak Institutuko batzorde bati agintzen deutso egitasmo orokorraren berregitea eta eguneratzea. Prozesua 1992an amaitu zan Estatutu barrien idazketagaz.

Eleizbarrutiko Batzar nagusia (1984-87) ospatu ondoren, Institutuak beren beregi autonomia dauan Laikoen Heziketarako Eleizbarrutiko Zerbitzua sortzen lagundu eban eta honegaz alkarlanean jarduten dau ebanjeleizazinorako laiko ekintzaileentzako egitasmoan. 2000-2001kursoan ekin jakon Institutua eta Laikoen Heziketarako Eleizbarrutiko Zerbitzua bateratzeko prozesuari eta hurrengo urtean burutu zan. 2008ko irailean Gotzainak onartu ondoren, gaur egun indarrean dagozan Estatutuetan Institutuaren hiru helburu nagusiak jasoten dira: prestakuntza, ikerketa eta kulturagazko alkarrizketa.

Institutuak, zuzendaria (Javier Oñate Jauna) eta talde egonkorraz gainera, liburutegi, idazkaritza eta administrazino zerbitzuak ditu. Institutuko Batzordeak jardunbideen, egitarauen eta aurrekontuen inguruan jarduten dau, Gotzainari aurkeztu eta honek onartu aurretik.

Page 30: › fileadmin › user_upload › noticias › ... · alde erabagitasunez egiten dauala erakusten daben funtsezko alderdiak eta jardunbide nagusiak azpimarratzea baino. Oroitza-txosten

30

Institutuak beren-beregi burutzen dituan jardueren sarrerek bere aurrekontuaren %20 inguru beteten dabe. Gainerakoa, eleizbarrutiko administrazinotik jasoten da.

Institutuaren jarduerak atal honeetan laburtuko ditugu:

• Pastoral jarduerari eta bere gizarte-kultura testuinguruari buruzko gogoeta teologikoa: azterlanerako mintegiak, argitalpenak, Ebanjelizatzearen Eleizbarrutiko Egitasmoa sendotu, jardunaldi eta kongresuetan parte hartu, irakasleen topaketak.

• Pastoral ekintzaileen prestakuntza: sarbide-ikastaroak (Sarbidea); berezitasun-ikastaroak (Berezitasunak); sakontze-ikastaroak (Sakonbidea); etenbako heziketarako ikastaroak, hartzaileei (abadeak, diakonoak, laikoak, lekaide eta lekaimeak, erlijinoko irakasleak, abadegaiak, diakonotzarako hautagaiak) egokituta.

• Haur eta Lehen Hezkuntzako Erlijinoko irakasleentzako prestakuntza teologiko eta pedagogikoa.

• Lankidetza beste erakunde batzuekaz: Gasteiz eta Deustuko Teologia Fakultadeakaz; Erlijino Zientzien Goi Institutuagaz; Eleizbarrutiko Seminarioagaz eta BAM Irakasle Eskoleagaz.

• Ulermen teologiko eta pastoral desbardinen hedapena: asteak, jardunaldiak, berbaldiak, liburu eta idazleen aurkezpenak.

• Fedearen eta kulturaren arteko hartu-emona suspertu: ETPIren Astea, mahai-inguruak gizartean gaurkotasuna daukien gaien inguruan, agerpena komunikabideetan.

• Bere baliabideak eskaini: irakasleak, liburutegia (37.000 liburuki), hemeroteka, mediateka (ikus-entzunezko 836 material), seihilabetekari elektronikoa, argitalpenak.

Page 31: › fileadmin › user_upload › noticias › ... · alde erabagitasunez egiten dauala erakusten daben funtsezko alderdiak eta jardunbide nagusiak azpimarratzea baino. Oroitza-txosten

31

Bilboko eleizbarrutiak eta Deustuko Unibersidadeak batera sustatzen daben eta aitatutako Unibersidadeko Teologia Fakultadeak laguntzen dauan Loiolako San Inazio eta Berriotxoako San Balendin Erlijino Zientzien Goi Institutuak 1999-2000 kursoan ekin eutsan bere ibilpideari. Erlijino Zientzietako Batxilergoa hiru kursotan emoten dau. Hezkuntza Katolikurako Kongregazinoaren onespenagaz, Institutuak 2009-10 kursotik aurrera on-line modalitate tematikoaren arabera emoten dau bere titulazinoa.

2010-11 kursotik aurrera, bideragarritasun akademiko eta ekonomikoa lortze aldera, Erlijino Zientzietako eta Teologiako ikasketen aldiberekotasuna ezarri da, Erlijino Zientzietako Batxilergoa eta Teologiako Batxilergoa titulu kanoniko hutsa jadetsi gura dauanari lehenengoetan egindako kredituak autortu deioezan.

Sortu zanetik, honeek dira Institutuaren helburuak:

• Erantzukizunezko karguren batean jarduteko gaitasuna emongo leuskion unibersidade mailako prestakuntza teologiko-pastorala eskaini laikoei, Biziera Kontsakratuko Institutuei eta Biziera Apostolikoko Alkarteei.

• Ezinbestekoa daben heziketa teologiko-pastorala eskaini diakonotzarako hautagaiei.

• Hezkuntza maila ez unibersitarioetan Eskolako Irakaskuntza Erlijiosoa emoteko prestatzen diharduenei gaitasuna emon.

• Pastoral ekintzaileak hezkuntza arloko maila desbardinak ebanjeleizatzeko hezten ditu.

Institutuak ez dau erabateko arduraldirik dauan irakaslerik eta honeek, hemen eskolak emoteaz batera, Deustuko Unibersidadeko Fakultadeetan (Teologia, Psikologia eta Hezkuntza edo Gizarte eta Giza Zientziak) edo Teologia eta Pastoraltza Institutua lako eleizbarrutiko erakundeetan be jarduten dabe. Ondorioz, zentroaren antolakuntza-egitura soila eta arina da.

Ikasleen kopurua 50 eta 62 bitartekoa izan da. 2008tik aurrera, batez beste kurso bakotxeko 50 ikasle gehitu izan dira. Ikasleak ez dira beti gelan egoten eta presentzia hori Unibersidadeko on-line plataformagaz osatzen da.

Era askotako ikasleak dagoz: erlijinoko irakasleak, heziketa prozesuetan dagozan lekaide eta lekaimeak, heziketa teologikoa jaso gura daben profesionalak, pastoral mandatua daben laikoak, diakonotzarako hautagaiak.

Matrikulen bidez jadesten da aurrekontuaren %75 inguru eta gainerakoa entidade titularek jarten dabe.

Page 32: › fileadmin › user_upload › noticias › ... · alde erabagitasunez egiten dauala erakusten daben funtsezko alderdiak eta jardunbide nagusiak azpimarratzea baino. Oroitza-txosten

32

On Antonio Añoveros Gotzainak sortu eban 1972an Gizarte Komunikabideetarako idazkaritza, Eleizbarrutiko Kuriaren barruan, on Aurelio Alzola eleizbarrutiko abadearen zuzendaritzapean. Ohiko jarduera eta zerbitzuakaz batera, Idazkarizak hilero argitaratu eban, 1975 eta 1977 bitartean, “Iglesia en Bizkaia / Bizkaian Eleiza” agerkaria. Gaur egun, Dorleta Alberdi And.a da arduraduna.

Gaur egungo Ordezkaritza 1993.eko abenduaren 15ean izendatu eben kanonikoki gotzain dekretu bidez. Aurretik, Eleizbarrutiko Batzar Nagusiaren (1984-87) ondorioek zera nabarmendu eben: komunikabideen garrantzi nabarmena bizitza errealean, kultura barriaren eraketan, kristinau heldu barriaren itxuraketan, Eleizearen irudiaren zabalkundean eta ebanjeleizazinorako aukeretan.

Hedabideak eurak eta euren bitartez ebanjelizatzea bidertzea, suspertzea eta koordinatzea dira helburu nagusiak. Horretarako, hauxe gura da:

• Eleizearen, bere artzain eta erakundeen eta kristinau alkarte desbardinen mezuak leialtasun eta duintasunez eskaini.

• Eleizan barne komunikazinoa sendo-tu, eretxia, batasuna eta ardurakide-tasuna suspertuz.

• Kuriari eta eleizbarrutiko beste erakunde, mobimentu, komunidade eta alkarteei aholku emon jardunaldi eta kanpainak egiterakoan.

Page 33: › fileadmin › user_upload › noticias › ... · alde erabagitasunez egiten dauala erakusten daben funtsezko alderdiak eta jardunbide nagusiak azpimarratzea baino. Oroitza-txosten

33

• Gotzainaren, parrokien eta eleizbarrutiko gainerako erakundeen jarduera aitagarrienen barri emon.

• Alkarren barri eleizbarrutiko aldizkaria (urtean 9 ale; bakotxean 2.500 aleko tirada).

• Bilboko Eleizbarrutiko Aldizkari Nagusia: 400 ale banatzen dira parrokietan eta eskatzen daben harpide-

dunen artean.

• Mantentze-lanak web orrialdeari eta gizarte sareetako informazinoari lotuta.

• Prentsa-txatalak egunero.

• Hemerotekaren mantenua.

• Zerbitzua komunikabideei: barriak bialdu, prentsaurrekoak, alkarrizketak egiteko eskariak kudeatu, eleizbarrutiko erakundeei aholkua emon.

• Ikusikasi multimedia-zerbitzua (zine-artxiboa, pelikulen banaketa eta mailegua, bideoen prestaketa).

Herri Irratia-Radio Popular 1960an sortu zan parrokiako irrati lez Bilboko San Bizente parrokiako lokaletan. Joan dan gizaldiko 70eko hamarkadan irrati profesional bihurtu zan. Sasoi horretan, lehenengo irratia izan zan euskera erabilten: hasieran, irratsaio bategaz, gero programazino osoagaz eta, azkenik, beste irrati bat sortuz euskeraz: Bizkaia Irratia.

80ko hamarkadan, alkartze-hitzarmena sinatu eban COPE kateagaz eta, horren bitartez, programazinoaren erdia katean emititzen eban. Hitzarmen hori 1993an apurtu zan irratiaren misino eta kudeaketari buruzko desadostasun gaindiezinengaitik eta aro barriari ekin eutsan; harrezkero bakarka dihardu.

Herri irratiak, bere irrati-eredua garatzea lortu dau. Horretarako, etenbako sortze-prozesuari eutsi deutso bere edukinak kaltetuenen aldeko zerbitzu eta konpromiso sozialeko jarrerarantz bideratuz eta kazetari egitekoak eta egiteko teknikoak bateratzen saiatzen dan profesionalaren perfil aldartetsuagoa diseinatuz.

Irratiak Bilbon daukaz maiztasun txikiko instalazinoak eta Avril mendian maiztasun handikoak (igorgailuak). Uhin ertainean (900 AM), frekuentzia-modulazinoan (92.2 FM) eta “radiopopular.com” dalakoan emititzen dau. Emisinoaren potentzia 20 KWkoa da AMen eta 5ekoa FMen; Bizkaia osoan entzuten da eta, uhin ertainean, baita lurralde mugakideetan be.

Eguneko ordu guztietan emititzen dau eta ekoizpenaren %97a berea da eta %75a zuzenean emoten dau. Astean 5 orduko berariazko programazio erlijiosoa eskaintzen dau, eleizbarrutiko jardueren barri emonez. Gaur egun hiru ordu eta erdiko irratsaioa egiten dau egunero Eleizbarrutiko Caritasegaz.

Page 34: › fileadmin › user_upload › noticias › ... · alde erabagitasunez egiten dauala erakusten daben funtsezko alderdiak eta jardunbide nagusiak azpimarratzea baino. Oroitza-txosten

34

Irratiak 22 behargin ditu: 13 kazetari, 3 tekniko, 4 administratibo eta direktibo 2. Irratiak ehun laguntzaile boluntario baino gehiago daukaz, eta honeek euren jakintza baliotsua emoten deutse.

Irratiak zuzendaria dauka (Federico Merino jauna), gerentea eta programazino-burua, albistegien, magazinen eta kirolen sailak koordinatzen dituana.

Irratien Eleizbarrutiko Batzordea dago eta bertatik ateraten dira irratiek, eleizbarrutiko irrati independente eta inpartzial izateko jarraitu behar dabezan ildo nagusiak. Batzordean, bikario nagusi bat da buru, Gotzainaren izenean.

Publizidadea saltzetik lortzen dau irratiak diru-sarrera nagusia. Horri esker, aurrekontuaren 85-90 ingururi aurre egiten jako. Gainerakoa, Bilboko Gotzaindegiak jarten dau.

Bilbo Herri Irratia – Radio Popular de Bilbao irratiak 70eko hamarkadan ekin eutsan euskeraz irratsaioak eskaintzeari, Julian Olazabalaga eleizbarrutiko abadearen eskutik. Aurretik, Bittorino Larruzeak domeketako irakurgaiei buruzko hausnarketak egiten ebazan. Euskal usadioez, historiaz eta literaturaz be jarduten zan. Baina 1973an emititu zan lehenengo aldiz ordu beteko irratsaioa oso-osorik euskeraz: “Zuentzat, euskeraz dakizuenontzat”.

1990ean lizentzia barria emon ebela-eta, Bizkaia Irratia sortu zan. Bokazino ebanjelizatzaile argia izan dau, eleizbarrutiaren eta, orokorrean, Eleizearen bozgorailu lez. Sarearen (interneten) aroan sartzerakoan, irratiak bere web orrialdea sortu eban eta on-line emititzen hasi zan. Orain dala gitxi orrialdea barritu egin dau, bertan Facebook eta Twitter sare sozialak sartuz.

Irrati honek ohiko 50.000 entzule ditu, CIES etxeak AM eta FMen zati bardinetan banatuta kaleratu dituan azken datuen arabera. “Oroigarri” metodoan (publikoki erabilten dan metodoan), audientzia 35.000 entzuletakoa da astegunetan. Bederatzigarren postuan dago 33 irratiren zerrendan, kate, musika-irrati eta irrati publiko nagusien atzetik.

Page 35: › fileadmin › user_upload › noticias › ... · alde erabagitasunez egiten dauala erakusten daben funtsezko alderdiak eta jardunbide nagusiak azpimarratzea baino. Oroitza-txosten

35

Bizkaia Irratiak Bilbon dituan estudioetatik emititzen dau frekuentzia-modulazinoan (FM 102.6). Bizkaieraz emititzen dauan irrati bakarra da. Eguneko 24 orduetan dago jardunean, informazino orokorra eta, batez be, bertokoa, emonez, hartzaileakazko hartu-emon estuan. 30.000 entzule inguruko audientzia dauka.

Programazino erlijiosoan, 1985ean hasita, egunero emoten dau Meza Begoña eta Ondarroatik. Domeketan, egunari jagokozan bibliako irakurgaiak aztertzen dituan irratsaio erlijiosoa emititzen dau.

Hainbat sari jaso izan dau euskeraren erabilera eta hedapena suspertzeagaitik. 2008an, irratiak Ricardo Arregi kazetagintza-saria jaso eban. Urte berean, Bizkaiko Foru Aldundiak Lauaxeta saria emon eutsan. Aitagarria da, baita be, 2010eko euskeraren nazinoarteko egunean Bilboko Udalaren eskutik jaso eban aitamena. Bizkaia Irratiari euskeraren erabilera ona be autortu izan jako Eusko Jaurlaritzak emoten dauan Urrezko Bikain ziurtagiriaren bidez.

Publizidadearen salmenta da iturri nagusia. Horrezaz ganera, diru-laguntzak jasoten dira Bizkaiko Foru Aldundiko Euskera sailagaz eta Eusko Jaurlaritzako Hizkuntza Politikarako Sailburuordetzagaz komunikabideetan euskerari babesa emoteko sinatutako hitzarmenaren arabera. Defizitik izan ezkero, Bilboko Gotzaindegiak aurre egiten deutso.

Hamazazpi behargin daukaz, 13, erredaktore-taldean. Zuzendaritza-taldea, zuzendariak (Javier Onaindia jauna), erredaktore-taldeko buruak eta arduradun tekniko administratiboak osatzen dabe. Herri Irratia – Radio Popular irratiko gerentea bera da hemengoa be.

Merkataritza-saila hiru lagunek osatzen dabe eta eurok arduratzen dira publizidadea saltzeaz. Irratiak, mosu-truke laguntzen daben berrogei lagun ingururen esku-hartzea dau. Gobernu-organu nagusia Irratien Eleizbarrutiko Batzordea da eta Herri Irratia – Radio Popular irratiagaz batera dago bertan.

Page 36: › fileadmin › user_upload › noticias › ... · alde erabagitasunez egiten dauala erakusten daben funtsezko alderdiak eta jardunbide nagusiak azpimarratzea baino. Oroitza-txosten

36

Labayru Ikastegiak ekimen pribatu lez ekin eutsan bere ibilbideari eta 1977an bihurtu zan Bilboko eleizbarrutiaren fundazino kanoniko. Euskal hizkera eta kulturari lotutako guztiaren ikerketa eta hedapena ditu helburutzat, batez be Bizkaia dalarik bere jardunlekua.

Ahalegin biren bategitetik sortu zan: euskerako ikastaroak martxan jartea Derioko Seminarioan eta Elhuyar Patronatuaren sorrera, bata zein bestea On Jose Maria Cirarda Eleizbarrutiko Administratzaile Apostolikoaren babesagaz.

1970etan egin zan lehenengo Udako Euskal Ikastaroa. Harrezkero eten barik egiten da eta dagoeneko milaka ikaslek ikasi dau bertan. 1977an, Ikastegiaren Estatutuek bere bitarteko eta helburuak jaso ebezan: “euskal herriaren kultura balioen garapen eta gaurkotzearen aldeko egintza eta zerbitzuak suspertu”. Historia General del Señorío de Bizkaia lan eskergaren egilea dan J. de Labayru abade eta historialari ospetsuaren omenez emon jakon izen hori Ikastegiari.

Hasieran udako ikastaro izan ziranak, ikasturte osora zabaldu ziran (ikasturteak), Bilbon zein Bizkaiko hainbat herritan, estate baterako, Durangon, Galdakaon, Gernikan, Zornotzan, Bermeon, Mundakan, Mungian, Ondarroan, Uribe-Kostan, Zamudion eta Zeanurin. Euskerako titulu akademiko ofizialak eta EGA emoteko zentro homologatua da. Bizkaiko Foru Aldundiko Kultura Sailak be erakunde publiko edo pribatuek lekuko euskeraren ondarea jagoteko aurkezten dabezan egitasmoei diru-laguntzak emoterakoan baloraziona eta eretxia emoteko gaitasuna autortu deutso.

Ikastegiak beste arlo batzuetan be jarduten dau: etnografia, lekuko herri ondarea berreskuratu, hizkuntza eta literaturaren inguruko ikerketa, euskerari buruzko egitasmoak egin eta ezarri, etnotoponimia eta onomastika, testu zaharren edizino kritikoa eta hiztegi orokorrak eta eskolarakoak egin. Sail desbardinetako taldekideek aldizka berbaldiak emoten dabez, lekuko irratietan laguntzen dabe eta euren espezialidadeari lotutako mahai-inguru eta ekitaldi kulturaletan esku hartzen dabe. Ikastegia ikaskuntzarako eskola izan da. Bertako geletan, gaur egun irakaskuntzan, komunikabideetan, administrazino publikoan eta enpresa pribatuetan lanpostuak eta karguak dituan makina bat lagunek jadetsi dabez zerbitzuak eta hizkuntza zein lanbide arloan prestatu izan dira.

Page 37: › fileadmin › user_upload › noticias › ... · alde erabagitasunez egiten dauala erakusten daben funtsezko alderdiak eta jardunbide nagusiak azpimarratzea baino. Oroitza-txosten

37

Ikastegiak sari eta aitamen ugari jaso izan dau, besteak beste, nabarmenenak: Zidarrezko Domina Durangoko Euskal Jaietan (1986); Bizkaiko Foru Aldundiaren ‘Andrés E. de Mañaricua’ saria (1990); Sabino Arana Fundazinoaren Kultura Saria (1996); Durangoko Gerediaga Alkartearen Argizaiola Saria ((2002) eta hainbat sari eta aitamen bere argitalpenengaitik, Eusko Jaurlaritzaren eta Bizkaiko Foru Aldundiaren eskutik.

Hasieratik Ikastegiari lotuta dagoan On Ander Manterolari be autortu izan jako euskera eta etnografia arloan eta euskal kulturako jardueren bultzatzaile lez egindako ibilbide luzea. Baionako Musée Basque dalako Ohorezko kidea da eta Euskaltzaindiako Euskaltzain Ohorezkoa. Bizkaiko Foru Aldundiak `Bizkaitar Argia’ titulua emon eutsan 2002an; Bilboko Liburu Azokak “Urrezko Luma” 2005ean eta Bizkaiko Foru Aldundiak “I. Lauaxeta Saria” urte berean.

Gaur egun, Ikastegiak lankidetza-hitzarmenak ditu Eusko Jaurlaritzagaz eta Bizkaiko Foru Aldundiagaz. Bilboko udalagaz eta Bizkaiko hainbat udalegaz eta Euskaltzaindiagaz alkarlanean dihardu. Aholkulari lez jarduten dau erakunde desbardinetako batzordeetan, adibidez: Iberdrola Fundazinoa, Bilboko Udaleko Batzordea, Eusko Jaurlaritzako Euskeraren Aholku Batzordea, Barandiaran Fundazinoa eta Foru Aldundiko Bizkaia Bizia Batzordea.

Presidentea aukeratzen daben hamabi kidez osatutako Artezkaritzak zuzentzen dau Ikastegia. 2009tik, Adolfo Arejita jauna da zuzendaria. Hirurehun Laguntzaile inguru daukaz eta dozena inguru dira Ohorezko Laguntzaileak.

Labayiru Ikastegia Sailetan egituratuta dago.Euskal Hizkuntza eta Literatura Saila: euskara irakasten dau alfabetatze, euskalduntze eta hizkuntza-eskakizun modalidade eta maila guztietan. EGA euskera batuan zein bizkaieraz prestatzeko eta ebaluatzeko homologatuta dago. Hamabost mila ikasletik gora pasatu izan da bere geletatik. Sail honen barruan dagoz euskera eta gaztelaniazko itzulpen zuzenerako eta zeharbidezko itzulpenerako zerbitzuak. Hiztegigintzan, Labayru Hiztegia (euskera-gaztelania) eta Diccionario Labayru (bizkaiera eta euskera batua) hiztegien argitalpena izan da lanik garrantzitsuena. Batak zein besteak, 90.000 sarreretatik gora ditu eta biek daukiez argitaraldi aztertu, zuzendu eta gehituak, azkena 2011koa. Herri Ondarea saila Bizkaiko herri-kulturaren alderdiak, esate baterako ahoz transmititutako ipuin, abesti eta sinismenak, batzeaz, argitaratzeaz eta hedatzeaz arduratzen da. Horretarako, jagoken herriakazko lankidetza-hitzarmenak egiten dira. Ikerketa euskarri desbardinetako lanetan gauzatzen da: liburuak, unidade didaktikoak eskoletarako eta beste lagungarri batzuk. Horretarako, jagoken herriekin lankidetza-hitzarmenak egiten dira. Uribe Kosta Mankomunidadeari (Getxo, Erandio eta Leioa), Nerbioi-Ibaizabal Haranari, Berrizi, Maruri-Jateberi eta Morgari buruzko ikerlanak argitaratu izan dira. Ikerketa hori, era askotako euskarrietan gauzatzen da: liburuak, unidade didaktikoak eskoletarako eta beste lagungarri batzuk. Material didaktikoak eta ikasketa-metodoak prestatzen eta argitaratzen ditu. Testu arau-emoileak eta erreferentziazkoak argitaratu ditu bizkaieraz: Bizkai euskeraren jarraibide liburuaren lehenengo pausuak, Bizkai euskeraren jarraibide liburuaren bigarren pausuak, Bizkaierazko aditza eta Euskal deklinabidea bizkaieraz. Etnotoponimian eta Onomastikan jagoken udalekin –Basauri, Lezama, Elorrio, Etxebarri, Larrabetzu, Mungia eta Bedia- alkarlanean argitaratu izan dituan lanak osatu ditu. Gainera, Bizkaiko Datu Onomastikoen Datu-basea sortu dau. Literaturan, liburu barriak, herri-literaturako liburuak eta idazleen eta idazkien sarrera-azterlanak jasoten dabezan klasikoen argitalpen kritikoak argitaratzen ditu. Euskal hizkuntzaren azterketarako interes filologiko handikoak diran antxinako testuen bildumak transkribitzen eta argitaratzen ditu. Sailaren lanak aldizkako agerkari bitan ezagutzera emoten dira: 52. alera heldu dan eta 150 harpidedun dituan Idatz & Mintz eta 12. ale dituan Litterae Vasconicae.

Page 38: › fileadmin › user_upload › noticias › ... · alde erabagitasunez egiten dauala erakusten daben funtsezko alderdiak eta jardunbide nagusiak azpimarratzea baino. Oroitza-txosten

38

Jarduerak matrikulen, zerbitzu-eskaintzaren eta administrazino publikoakazko (batez be Bizkaiko Foru Aldundiko Euskara arloagaz eta Eusko Jaurlaritzko Hizkuntza Politikarako Sailburuordetzagaz) eta beste erakunde batzuekazko hitzarmenen bidez finantzatzen dira.

Etnografia Saila: bizimodu tradizionalaren adierazpen desbardinei buruzko landa-ikerketa etnografikoan eta azterlanen argitalpenean oinarritzen da bere helburu nagusia. Euskal Herriko Atlas Etnografikoaren idazketa da bere egitasmorik nagusienetakoa eta gaur-gaurkoz, zazpi liburuki plazaratu ditu. Bere menpe dagoz Etnografia Erlijiosoko Zentroa eta Argazki-artxiboa, bertako fondoak digitalizatzen dihardualarik. Etniker Bizkaia aldizkako agerkarian ezagutzera emoten ditu bere ikerlanak.

Euskal Biblioteka: 1970ean hasi zan osatzen eta euskal kulturari lotutako agerkizun eta hizkuntza guztietako ekoizpen bibliografikoa eta aldizkako argitalpenak biltzen ditu. Hirurogei mila liburuki inguru eta aldizkako 369 argitalpen dagoz bertan. Dokumentazino-zentroa be badau, agiri grafikoez, kartografiaz, eskuizkribuz, kartelez, egitarauez eta txostenez osatuta. Gainera, DVD, CD eta mikrofilmetan sailkatutako material ugari dauka. Sarrera librea da astelehenetik barikura, goizez eta arratsaldez. 1989an Eusko Jaurlaritzak “aberastasun bibliografikoko zentro” lez izendatu ebazan bost liburutegietako bat da.

Argitalpenak: Ikastegiak berak zuzenean argitaratzen ditu lanak edo, bestela, beste erakunde batzuekaz batera, kasu honetan BBK Fundazinoa dalarik laguntzailerik nabarmenena. Bildumetan banatutako 400 izenburutik gora ditu katalogoan.

Page 39: › fileadmin › user_upload › noticias › ... · alde erabagitasunez egiten dauala erakusten daben funtsezko alderdiak eta jardunbide nagusiak azpimarratzea baino. Oroitza-txosten

39

Vatikanoak eta Estadu Espainiarrak 1979an sinatu eben hitzarmenari eta, zehatz-mehatz, akordioaren XV. artikuluan ezarritakoari (botere bien lotura Eleiza Katolikoaren kultura ondareari jagokonez) egoki erantzun ahal izateko, Larrea’tar Koldobika Mirena Gotzain jaunak Kultura Gaietarako Ordezkaria izendatu eban 1987ko irailean. 1993an eratu zan Kultura-Ondarerako Eleizbarrutiko Ordezkaritza, Bilboko Eleizbarrutiko kultura-ondarearen ezagutza eta zaintzea suspertzeko.

Ondorengo Sailak dagoz Ordezkaritzaren barruan: Eleiz Museoa eta ondare artistikoa, Bizkaiko Eleizaren Histori Artxiboa eta artxibo-ondarea, eleizbarrutiko erakundeen Liburutegiak eta biblioteka-ondarea eta organu, harmonium eta musika ondarean adituak diranen Eleizbarrutiko Batzordea. Sail bakotxaren buru, Gotzainak, Eleizbarrutiko Ordezkariak proposatuta, izendatzen dauan zuzendaria dago. Sailetako zuzendariek osatzen daben Batzordeak laguntzen deutso Eleizbarrutiko Ordezkariari. Gaur egun, Gaspar Martínez jauna da arduraduna.

Parrokietako eta eleizbarrutiko beste erakunde batzuetako monumentuak, pieza artistikoak, organu eta beste musika-tresna batzuk eta agiri eta bibliografia-fondoak katalogatzea, baloratzea, gordetea, babestea eta, jagokonean, barriztatzea dira bere egiteko nagusiak. Ordezkaritzaren egitekoa da, aldi berean, eleizbarrutiko kultura ondarearen benetako ezagutza eta zabaltzea ahalbideratzeko jarduerak suspertzea eta koordinatzea.

Era berean, Eleiz Museoaren, Eleizaren Histori Artxiboaren eta Eleizbarrutiko Liburutegiaren funtzionamentu onaz arduratzea jagoko, parrokiei eta kultu-etxeei kultura ondareari buruzko egitasmoak egiterakoan aholkua emotea eta Gotzaina erakunde publiko eta pribatuakazko, batez be Udalakazko eta Eusko Jaurlaritzako eta Bizkaiko Foru Aldundiko Kultura sailakazko, hartu-emonetan ordezkatzea.

Page 40: › fileadmin › user_upload › noticias › ... · alde erabagitasunez egiten dauala erakusten daben funtsezko alderdiak eta jardunbide nagusiak azpimarratzea baino. Oroitza-txosten

40

Guztira, 42 dira Eusko Jaurlaritzak (Kultura Sailak) arte- edo monumentu-intereseko izendatu dituan erakin erlijiosoak: 29 parrokia-eleiza, ermita 2, beste era bateko 4 eleiza, 6 monasterio eta komentu eta kolegiata bat.

Eleiza honeek estilo desbardinetakoak dira, erromanikotik neoklasikora, eta gehienak gotikokoak edo gotiko berantiarrekoak (areto-eleiza) dira, XIV. eta XVI. mendeen artean eraikitakoak. Kultura intereseko ondasun lez autortutako eleizez gainera, interes nabarmena daben ehun eta berrogeta hamar eleiza historiko dagoz.

Bostehun ermita inguru dago, era askotako zereginakaz. Gehienak auzoetako alkarteetako baserri-eleiza txikiak dira; askotan kofradiek (auzotarren ohiturazko alkarteak dira eta euren ondarea dabe) eraiki eta zaindu izan dabez. Gainerakoak, santutegiak, guruztokiak, ermita limosnariak, mendiko ermitak, kurutzeria-ermitak edo jaubetza bati erantsitako kaperak dira.

Bizkaiko eleiza eta ermita guztiak katalogatuta eta azertuta dagoz, historia zein arkitektura arloan. Katalogo orokorra 1980 eta 1995 bitartean egin zan eta datuak aldizka eguneratzen dira. Gainera, horreen inguruko azterlan monografiko edo orokoror ugari dago.

Euskal Herriko Autonomia Estatutua onartu zanean eta bertan jasotako gobernu-egiturak eratu ziranean, aro barriari ekin jakon eleizen mantenimentu eta konponketari jagokonez. 1983ko Lurralde Historikoen Legeak gobernu-maila bakotxari (Eusko Jaurlaritza, Bizkaiko Foru Aldundia eta Udalak) kultura arloan jagokozan eskumenak ezarri ebazan, eleizbarrutiko historia eta kultura ondarearen mantenimendu, ezagutza eta zabalkundean Bilboko eleizbarrutiaren eta botere publikoen arteko lankidetzarako dispositiboa martxan jartea ahalbideratuz.

Alkarlanaren emaitza, 1985etik aurrera, urtero egin izan dira, Bizkaiko Foru Aldundiko Kultura Sailagaz lankidetza estuan, eleizak mantentzeko eta konpontzeko egitasmoak. Horren eraginez, seirehun esku-hartzetik gora burutu izan da Bizkaiko eleizetan, guztira, hirurogeta bost milioi eurotik gora gastatuta.

FinantziazinoaBizkaiko Foru Aldundiak eta eleiza horreen erabiltzaile diran parrokia eta alkarteek aurre egin deutse kostu horri.

Page 41: › fileadmin › user_upload › noticias › ... · alde erabagitasunez egiten dauala erakusten daben funtsezko alderdiak eta jardunbide nagusiak azpimarratzea baino. Oroitza-txosten

41

Eusko Jaurlaritzako Kultura Sailak 2001ean argitaratu eban zerrendan, hogeta hamar erretaula inguru katalogatzen da monumentu lez. Bost mendetakoak dira, XV eta XX mende bitartekoak. Guztira, mila erretaulatik gora dagoz Bizkaian, eleiza batek, normalean, erdikoaz gainera, beste erretaula batzuk be izaten dituala kontuan hartuta.

Tipologiari jagokonez, ohikoenak, honakoak dira: erretaularen altzaria eta bere kaleetan ipinten diran irudiak. Arrunt samarra da, predelan dagozan irudiek aparteko interesa izatea. Gainera, nahiz eta gitxiago izan, eleizako irudi titularra inguratzen daben ehun edo oholez osatutakoak be badagoz. Normalean zurean landutako erliebeez osatutako erretaulak be badagoz. Estiloaren ikuspuntutik, ugarienak, barrokoak dira, era guztietako aldaerekin. Dana dala, aintzakotzat hartzeko moduko beste estilo batzuetako erretaulak be badagoz: gotiko berantiarrekoak, errenazentistak, rokokoak, neoklasikoak eta neogotikoak.

Irudien kasuan, batzuetan inguruabar berezietan bada be, debozino eta kulturako balio daben kurutzeak eta bestelako irudi batzuk dira. Arrazoi desbardinengaitik kultutik erretiratu izan diran eta Eleiz Museoan dagozan irudi batzuk kenduta, ia irudi guztiak jagoken eleizetan dagoz eta lehentasuna daukie kultuan. Azkenik, altzari-ondarea kultuari lotuta dagozan balio historikoko gainerako gauza guztiez hornitzen da: liturgia-jantziak, kalizak, patenak, ur- eta ardao-ontziak, ekisainduak, erlikiontziak, bakearen zeremoniak erabilten ziran plakak, aulkiteria, autorlekuak e.a., e.a.

Eleizakaz gertatzen dan lez, ondare guzti honen inbentarioa eginda eta katalogatuta dago. Nabarmentzekoa da inbentarioko pieza guztiak jasoten dituan argazki-artxiboa.

Page 42: › fileadmin › user_upload › noticias › ... · alde erabagitasunez egiten dauala erakusten daben funtsezko alderdiak eta jardunbide nagusiak azpimarratzea baino. Oroitza-txosten

42

Organu-ondareari jagokonez, ehun eta hamabost organu dagoz, zaharrena, 1686koa. Eleizbarrutiko sei organu barrokoetatik aparte, gainerako organu gehienak erromantikoak dira, hamabi Cavaillé-Coll etxekoak, eta klasikoak be badira. Ondare honen inbentarioa eginda dago eta organuak katalogatuta dagoz.

Organu honeek darabilezan parrokia eta eleizak arduratzen dira euren mantentzeaz eta tonuan jarteaz, Organuetarako Eleizbarrutiko Batzordearen aholkularitzagaz. Azken hogeta hamar urteetan, organuen barritze- eta berregite-lan esanguratsuak burutu izan dira. Besteak beste, nabarmentzekoak dira Bilboko Santiago Katedraleko eta San Anton eleizako, Ziortzako kolegiatako, Areetako Mesedeetako, Ondarroako Santa Maria eleizako, Loiuko San Pedro eleizako Bermeoko Santa Eufemia eleizako, Mundakako Santa Maria eleizako eta Zornotzako Santa Maria eleizako orgaunetan izan diran esku-hartzeak. Lan horreen zenbatekoa milioi bi eurotatik gorakoa izan da.

FinantziazinoaEsku-hartze gehienak parrokiek finantzatu dabez, batzuetan Bizkaiko Foru Aldundiaren laguntza jaso dabelarik.

Konpontze- eta barriztatze-egitaraua garatu izan da erretaula eta irudiekin be, Eleiz Museoaren eta Bizkaiko Foru Aldundiko Kultura Saileko Barriztapen-tailerraren aholkularitzagaz. Azken 13 urteetan, berrogeta hamar erretaulatan esku hartu da, 3.000.000 euro gastatu diralarik.

FinantziazinoaEleizen kasuan lez, parrokiek eta Bizkaiko Foru Aldundiak aurre egin deutse kostu horri.

Page 43: › fileadmin › user_upload › noticias › ... · alde erabagitasunez egiten dauala erakusten daben funtsezko alderdiak eta jardunbide nagusiak azpimarratzea baino. Oroitza-txosten

43

Museoa 1961eko irailean sortu zan. Gero eta sarriago gertatzen ziran lapurretak zirala-eta, eleizbarrutiko ondarea arriskuan ikustea izan zan sorreraren arrazoi nagusienetakoa. Beste alde batetik, kultutik erretiratutako artelanek –kopuruak nabarmen egin eban gora Vatikanoko II. Kontzilioaren erreforma liturgikoaren ostean- arreta eta zainketak behar ebezan. Preminazkoa zan, beraz, erakunde bat sortzea, ondare hori gordeteko, aztertzeko eta zabaltzeko.

Gainera, ezinbestekoa zan parrokiei arreta eskaintzea ondareari lotutako beharrizanei –erretaulak eta beste altzari batzuk konpondu, espazioak birmoldatu- erantzuten laguntzeko.

Horreexek dira, gaur egun be, oinarrizko egitekoak, azken urteetan beste bat gehitu bajake be: zabalkundea, hau da, Museoa ezagutzera emotea, bisitariak erakartea eta eleizbarrutiko historia eta arte ondarea be hedatzea, holan bere zaintzean lagunduz. Ezagutzen eta estimatzen dana baino ez da gordeteko duintzat joten. Azken batean, Museoaren helburua eleizbarrutiko historia eta arte ondarea zaintzean, berreskuratzean, aztertzean eta zabaltzean zehazten da, bere alderdi biak kontuan hartuta: estilo artistikoen adierazpena eta kristinau fedearen zabalkundea.

Museoaren egoitza aldatuz joan da. Hasieran Olleriaseko lokaletan egon zan eta handik Derioko Seminariora lekualdatu. 1995tik aurrera Bilboko Atxuriko Gizakundea komentua izandakoan dago. Azken kokapen hau 1991ean Bilboko Udalak, Bizkaiko Foru Aldundiak eta Bilboko Gotzaitegiak sinatu eben hitzarmenaren emaitza da; honen bitartez, lehenengoak eraikina itzi eban, bigarrena birgaitzea egitera konprometitu zan eta Gotzaindegiak bilduma eta Museoko talde teknikoa jarri ebazan. Juan Manuel González Cembellín jauna da Museoko zuzendaria.

Page 44: › fileadmin › user_upload › noticias › ... · alde erabagitasunez egiten dauala erakusten daben funtsezko alderdiak eta jardunbide nagusiak azpimarratzea baino. Oroitza-txosten

44

Bi mila pieza inguru (468 erakusketan, gainerakoak gordetegian) batzen da gaur egun Museoko bilduman eta kopuru horrek eten barik gora egiten dau bizkaitar eleizetatik datozan artelan barrien etorrera dala-eta. Obra gehienak artistikoak (eskulturak, margoak, urregintza) dira, XIII. mendetik XX. mendera artekoak, IV. mendekoak diran pieza arkeologiko batzuk be badagozan arren.

Bildumak, beste arte-museo batzuetakoetatik desbardintzen daben berezitasunak ditu:Izaera erlijiosoa: ikusgai dagozan piezak, beren beregi kristinau liturgiarako egindakoak, dira Jaungoikaren herriaren fedearen zortzi mendetako adierazpenik garrantzitsuena. Hau da, gure kulturaren edozein alderdiren isla materialik luzeena dira. Molde eta gustuen bilakaeraren bitartez, tipologia eta ikonografia batzuen ala besteen presentzia handiago edo txikiagoren bitartez, obra horreen garaikide izan ziranen, hau da, agindu ebezan sustatzaileen zein kontenplatu ebezan fededunen, gorabeheretan haztatu daiteke.

Bizkairako izatea: Bizkaian edo Bizkaitik kanpo egindako piezak dira, baina, beti be, Bizkaiko eleizetarako egindakoak. Asko eta asko artista bizkaitarrenak dira. Museoaren helburua ez da bere baitan arte plastikoen historia unibersal osoa edo historia horren aldi kronologiko bat hartzea, bertoko museoa da: eleiz arte bizkaitarraren museoa. Hain zuzen be, beren beregi bizkaitarra dan artearen bildumarik garrantzitsuena da gaur egun.

Artelanen kalidadea: nabarmena da eta, kasu batzuetan, bikainak dira. Esate baterako, urregintzari eskainitako aretoak Europako bildumarik onenetakoa jasoten dau; alabastro ingelesen XIV. mendeko bilduma, penintsulako ugarienetakoa da; beste areto batean, Kristoren bizitzari buruzko hamalau margolan ikusi daitekez, margolaritza barrokoko gailurretako bat izan zan Lucas Jordán napoliarraren tailerrekoak; margolan honeekaz batera, Europako klabezinik onenetakoa ikudi daiteke; eta arte erlijioso garaikideari eskainitako aretoak XX. mendeko euskal artistarik esanguratsuenen artelanak jasoten ditu: Quintín de Torre, Valentín de Zubiaurre, Joaquín Lucarini, Gabriel Ramos Uranga, Iñaki García Ergüin eta Vicente Larrea.

Page 45: › fileadmin › user_upload › noticias › ... · alde erabagitasunez egiten dauala erakusten daben funtsezko alderdiak eta jardunbide nagusiak azpimarratzea baino. Oroitza-txosten

45

Museoak aldi baterako erakusketak antolatu izan ditu, ondarearen alderdi jakin batzuk hedatze aldera. Horreetako bat, Munduko jaiotzak, ohiko bihurtu eta 2005etik aurrera urtero ospatzen da.

Gainera, Museoan, Caritas, Bilbao 700, Surbisa, BilbaoArte edo Unesco lako erakundeek ekoiztutako aldi baterako erakusketak jarri izan dira. Era berean, Museotik kanpo be prestatu izan ditu aldi baterako erakusketak, esate baterako Bizkaiko Foru Aldundiko Ondare aretoan, Elorrioko Iturri Kultur Etxean edo Lekeitioko Santa Maria eleizan.

Museoak diseinatu eta prestatu ditu Berriotxoako San Balendin Museoa (Elorrio) eta “Berriztik Mundura” Margarita Maria Museoa (Berriz). Bere bilduma eta, orokorrean, ondare erlijioso bizkaitarra aztertu eta hedatzeko jarduerak suspertu ditu edo holakoetan parte hartu dau: tailer didaktikoak, bisita gidatuak (Museora eta Bilboko Alde Zaharreko ondare erlijiosora), ikastaroak, berbaldiak, irratiko mahai-inguruak eta kontzertuak. Gure ondareari buruzko hainbat liburu be argitaratu dau: Bildumaren gida, Arkitektura erlijioso garaikidea Bizkaian, Gotiko berantiarreko eskultura higigarria Bizkaian, Bilboko Alde Zaharreko ondare erlijiosoaren gida, Bilboko Santiago Katedralaren gida, Bilboko Bariko San Nikolas eleiza, Lekeitioko ondare erlijiosoaren gida.

EHUk eta Deustuko Unibersidadeak garatutako ikerketa-egitasmoetan (horma-irudiak, polikromia eskulturan eta margoa) eta Ondarearen Europar Jardunaldietako jardueretan be esku hartu izan dau. Komentuko gozokiak jarduerak onarpen handia dauka; 2004tik aurrera urtero ospatzen da komentuetan egindako produktuen azoka hau.

Page 46: › fileadmin › user_upload › noticias › ... · alde erabagitasunez egiten dauala erakusten daben funtsezko alderdiak eta jardunbide nagusiak azpimarratzea baino. Oroitza-txosten

46

Museoak aparteko arreta eskaintzen deutso eleizbarrutiko ondarea bere osotasunean zaintzeari. Eta lan hori nahiko gatxa da elementu ugari (300 parrokia eta 490 ermita) dagoalako zaintzeko, guzti horreek sakabanatuta dagozalako eta parrokoen, parrokietako batzordeen, ermitetako kofradien eta auzotarren ekimenak ikuskatzeak eta koordinatzeak arazo bat baino gehiago dakarrelako.

Museoak, Deustuko Unibersidadeko Deiker institutuaren laguntzagaz, eleizbarrutiko eleiza historikoen eta euren ondasun higigarrien katalogazinoa burutu eban 80ko hamarkadan, argazki-artxibo aberatsa erantsiz. Museoak piezen mailaz mailako barriztapenerako politikari eusten deutso; jarduera hori bere barriztapen-tailerrean garatzen da, erakunde laguntzaileetan (Bizkaiko Foru Aldundiko Kultura Saileko Ondarerako Zerbitzua, Euskal Herriko Unibersidadeko Arte Ederretako Fakultadea) edo enpresa pribatuen bidez.

Museoak eskaintzen dituan zerbitzuen eta garatzen dituan egitasmoen bidez finantzatzen dau bere jardueren %30a. Gainerakoa zati bardinetan finantzatzen dabe Bilboko Gotzaindegiak eta Bizkaiko Foru Aldundiak, alde biek Museoaren kudeaketarako sinatutako lankidetza-hitzarmenaren arabera.

Page 47: › fileadmin › user_upload › noticias › ... · alde erabagitasunez egiten dauala erakusten daben funtsezko alderdiak eta jardunbide nagusiak azpimarratzea baino. Oroitza-txosten

47

1972an kokatu daikeguz Artxiboaren hastapenak, hain zuzen be, Bizkaiko parrokietako artxiboen inbentarioa egin zaneko sasoian. Komenigarritzat jo zan orduan 1900. urtea baino lehenagoko agiriak leku egokira eroatea. 1976.eko irailaren 29an, On Antonio Añoveros Gotzainak dekretuz agindu eban Derioko Seminario zaharrean kokatu zan Bizkaiko Eleizaren Histori Artxiboa eratzea. Gaur egun, Anabella Barroso And.a da arduraduna.

1997.eko otsailaren 1ean, Historia eta Kultura Ondarerako Eleizbarrutiko Ordezkaritzaren menpe egoan Artxiboetarako Eleizbarrutiko Zerbitzua jarri zan martxan, eleizbarrutian artxiboen inguruko jarduerea bateratzeko eta eleizbarrutiko artxibo guztien osoko kudeaketa-sistema ezartzeko. Hortik aurrera, Histori Artxiboa (aurrerantzean AHEB-BEHA), Eleizbarrutiko Artxibo-sistemako funtsezko atal bihurtzen da eta bertara heldu behar dabe gorde beharreko dokumentazinoak eleizbarrutiko erakunde guztietatik (Gotzaindegia, parrokiak, bikaritzak, erakunde autonomoak).

Eleizbarrutiko Artxibo-sistemaren funtsezko osagai bihurtuta, Artxiboak dauan egiteko barria ez da zabaltze eta zaintze egitekoaren kalterako izan eta, ostera, bata zein bestea areagotu egin dira 2004an Zerbitzu Digitala martxan jarri izanagaz. Honen bitartez, artxiboko fondoetara sartu daiteke internet bidez artxiboko gelan eta web orrialdearen (www.aheb-beha.org) bidez.

2010ean sortu zan ICARO Zentroa, artxiboaren, bere fondo eta egitekoen zabalkunderako plataforma nagusia. Artxiboak hezkuntza eta kultura egitarau zabala dau, webean, zein artxiboen interpretazinorako Zentroan eta ikerketa-gelan, sentiberatasuna biztu ahal izateko agiriak zaintzeak dauan garrantziaz, kristinau alkartearen eta Bizkaiko gizartearen memoria indibidual eta kolektiboaren euskarri jabetzeko diralako.

Artxiboa batzorde autonomikoetan egon da, esate baterako Kulturarako Euskal Egitasmorako Artxiboen Sektore-mahaian, Eleizako Artxiboen Alkartearen lantaldea koordinatzen dau eta Espainiako Gotzainen Batzarreko Ondarerako Batzordeak antolatutako jardunaldietan parte hartu dau. Baita makina bat kongresutan be, batez be hezkuntzari, zabalkundeari eta teknologia barriei eskainitakoetan, bere egiteko eta jardueren modernizazinoa eta barriztatzea ezagutzera emoteko. Oraintsu sartu izan da Internacional Center of Research Archives (ICAR-US) dalakoan eta ICAko (Artxiboen Nazinoarteko Batzordea) kidea da. Horrezaz gainera, Espainiako Eleizako Artxibozainen Alkartean esku hartzen dau eta ALDEE (Artxibo, Liburutegi eta Dokumentazino-zentroetako Profesionalen Euskadiko Alkartea) erakundearen bazkide laguntzailea da.

Page 48: › fileadmin › user_upload › noticias › ... · alde erabagitasunez egiten dauala erakusten daben funtsezko alderdiak eta jardunbide nagusiak azpimarratzea baino. Oroitza-txosten

48

Artxiboan, 1940 baino lehenagoko dokumentazinoa daukien 219 parrokiatako fondoak dagoz gordailuan. Libururik zaharrena, 1501. urtean hasten dan Zeanuri-Ipiñaburuko Santiago parrokiako Bateatuena da. Paper desbardinen artean, XIV. mendeko agiriak dagoz, 1334koa dalarik pergaminorik zaharrena. Sakramentu-liburuek datu interesgarriak eskaintzen dabez herritarren eta euren ohiturei buruz eta sakramentu-liburuak ez diranei (fabrika-, kontu-, kapitulu-, kofradia-liburuak) esker, parrokietako eta gizarteko ekonomia, arte, gizarte eta kultura historiaren alderdiak ezagutu daikeguz.

Parrokietako fondoez gainera, Eleizbarrutiko Seminarioak, Eleizbarrutiko Teologia eta Pastoraltza Institutuak, Gizonezkoen Ekintza Katolikoak, Emakumezkoen Ekintza Katolikoak, ASCEAk, Laikoen Apostolutzak, Laikoen Eleizbarrutiko Batzordeak, Gazte Idazkaritzak, Caritasek, Herri Irratiak eta Bilboko Gotzaindegiko Kuriako beste zerbitzu batzuek aholkua eskatu deutse Artxiboen Eleizbarrutiko Zerbitzuari eta fondoak bialdu dabez sailkapen eta deskribapenerako. Era berean, artxibo honetan dagoz Eleizbarrutiko abade edo persona esanguratsuen artxibo personalak eta ahozko iturrien programatik eratorritako soinudun-artxiboa.

Artxiboa, kilometro lineal biko gordailu-okupazinoagaz, Euskal Herriko artxibo historikorik garrantzitsuenetakoa da, fondoen jatorriagaitik (XII. mendetik XXI. mendera artekoak), eskaintza zabalagaitik (1500. urtetik aurrerako parrokietako agiriak eta parrokietakoak ez diran –gehien bat eleizbarrutiko erakundeenak eta laikoen alkarteenak- 70 fondotik gora) eta on-line sartzeko aukereagaitik eta sare sozialetan eta foro kultural eta zientifiko desbardinetan agertzeagaitik.

Page 49: › fileadmin › user_upload › noticias › ... · alde erabagitasunez egiten dauala erakusten daben funtsezko alderdiak eta jardunbide nagusiak azpimarratzea baino. Oroitza-txosten

49

Artxiboak, fondoak katalogatze aldera, normalizazinoa eta estandarrak ezartzea funtsezkotzat izan dabezan egitasmoei ekin deutse, hareek identifikatzeko, sailkatzeko eta deskribatzeko. Sakramentu-liburuei jagokenez, digitalizatze eta indexatze programari ekin jako eta, horri esker, berehala aurkitzen dira agiriak bai gelan eta bai web orrialdean be.

Artxiboaren osoko kudeaketarako sistema diseinatu da (erabiltzaileen, eskaeren, kontsulten kontrola), zerbitzuen kalidade hobea eta erabiltzaile birtualei eta gelan dauden erabiltzaileei arreta hobea eskaintzeko. Erdi aroko iturrien (batez be pergaminoen bilduma artifiziala eta musika-dokumentazinoa) transkribatze eta digitalizatzerako egitasmoa martxan jarri da. Fondoen zaintze eta gordetzea hobetzeaz gainera, jardunean da Dokumentu-erreprodukzinorako Zerbitzua eta Artxiboko Informazino Zerbitua, eta artxiboen antolamendurako eta dokumentu-kudeaketarako aholkularitza zerbitzua. Honen haritik, Euskal Eleizbarrutietako Misinoen Artxiboa sistematizatu da eta Berrizko Mesedeetako Misiolarien liburutegia antolatu da. Gaur egun Margarita Maria Amaren eskuizkribuak digitalizatzen ari dira.

Artxiboko aretoan, egunean 20 erabiltzaile egoten dira batez beste eta telefonoz, postaz eta on line (27.000 eskaritik gora agiriak erreproduzitzeko eta 14.000 erabiltzaie inguru erregistraturik 2004tik gaur arte) erantzuten deutse eskariei. Web orrialdeak hilean, batez beste, 3.000 erabiltzaile izaten ditu eta agerpen zabala dau sare sozialetan facebook eta twitter perfilen bidez. ICAROren bitartez, berbaldiak eta tailerrak antolatzen ditu eta ikerketarako izapide eta laguntzei buruzko informazinoa emoten dau. Gaur egun, kulturaren zabalkundea da bultzatzen dana, eskoletako taldeei eta unibersidadeko ikasleei (Historia, Humanidadeak, Artxiboak, Bibliotekonomia eta Dokumentazinoa) eta jubilatuen taldeei eta kultura erakundeei eskaintzen jakezan bisita didaktikoakaz. Artxiboak erakunde publikoakazko (Udalak, Irargi, Heziketa Fondoa, Lanbide) alkarlanean dihardu eta lankidetza-hitzarmenak ditu unibersidadeakaz, fondoen deskribatze eta katalogatzerako praktikak egiteko. Egitasmo bateratuak garatzen digu eleizbarrutiko erakunde kulturalakaz, batez be Museoagaz eta Irakasle Eskola Unibersitarioagaz.

Artxiboak Eleiz Artxiboen lehen Jardunaldiak (2002ko maiatza) antolatu ditu, Eleiza-Frankismoa Jardunaldiak (2003ko azaroa), Gernikako Bakearen Museoa Fundazinoagaz, Guztiontzako Artxiboak Jardunaldiak (2007ko azaroa), Donostia eta Gasteizko eleizbarrutietako artxiboakaz eta Irargigaz, eta Espainiako Eleizako Artxibozainen XXVI. Kongresua (2011ko iraila). 2011 eta 2012an, Bizkaiko Foru Aldundiak antolatutako Ondarearen Europar Jardunaldietan parte hartu eban.

Finantziazino-iturri nagusia eleizbarrutiaren ekarpena izan da, beste diru-laguntza batzuk izan baditu be: Eusko Jaurlaritzako Kultura Sailarena (1998tik 2000ra artxibo pribatu lez, zenbait urtetarako hitzarmenak digitalizatzera zuzenduta 2001etik 2008ra arte eta diru-laguntza izenduna 2009tik aurrera) eta Kultura Ministerioko ‘Plan Avanza’ deitutakoarena (2008, 2009, 2010) eta erakunde pribatuen ekarpenak (La Caixa, 2011). Artxiborako sarrera libre eta doakoa da eta baita webean datu-baseak kontsultatzea be. Agiriak erreproduzitzea, transkribatzea, kanpoko erakundeei aholkua emotea, digitalizatzea, bisitak eta tailerrak lako zerbitzu kualifikatuei indarrean dagozan tarifak ezartzen jakez eta horregaz urteko aurrekontuaren %25 inguru lortzen da.

Page 50: › fileadmin › user_upload › noticias › ... · alde erabagitasunez egiten dauala erakusten daben funtsezko alderdiak eta jardunbide nagusiak azpimarratzea baino. Oroitza-txosten

50

AHEB-BEHA: Archivo Histórico Eclesiástico de Bizkaia/Bizkaiko Elizaren Histori ArtxiboaAEZ: Artxiboen Eleizbarrutiko ZerbitzuaBAM: Begoñako Andra Mari (Irakasle Eskola)EEE: Ebanjelizatzearen Eleizbarrutiko EgitasmoaEPK: Eleizbarrutiko Pastoral KontseiluaETPI: Eleizbarrutiko Teologia eta Pastoraltza Institutua

Mexikoko adierazpena kultura politikei buruz. Kultura politikei buruzko munduko kongresua.Mexiko, 1982.eko uztailak 26 – abuztuak 6 http://portal.unesco.org/culture/es/files/35197/11919413801mexico_sp.pdf/mexico_sp.pdf[2013-5-4 kontsulta]

Vatikanoko II. Kontzilioko agiriak http://www.vatican.va/archive/hist_councils/ii_vatican_council/index_sp.htm [2013-5-4 kontsulta]

Nazinoarteko Teologia Batzordea. Fedea eta kulturan txertatzeahttp://www.vatican.va/roman_curia/congregations/cfaith/cti_documents/rc_cti_1988_fede-inculturazione_sp.html [Consulta 4-5-2013]

Elizaren Kultura Ondasunetarako Aita Santuaren Batzordea, horreek zaintzeko, ezagutzeko eta Elizearen jarduera ebanjelizatzailearen zein gizarte osoaren zerbitzura jarteko asmoagaz.http://www.vatican.va/roman_curia/pontifical_commissions/pcchc/index_sp.htm

Kulturarako Aita Santuaren Kontseilua, haregazko hartu-emonerako, batez be arte eta zientzien arlo akademikoetan. 2012.eko uztailaren 12an, Kontseilu honek bere baitan hartu dau goian aitatutako Batzordea. http://www.vatican.va/roman_curia/pontifical_councils/cultr/index_sp.htm3

Ebanjelizazino Barrirako Aita Santuaren Kontseilua, batez be sekularizazinoak dakarren erronkari erantzuna emoteko.http://www.annusfidei.va/content/novaevangelizatio.html

Miguel Salaberria, Bizkaiko organuak, Órganos de Bizkaia. Bizkaiko Foru Aldundia, Bilbao, 1992.

Gurutzi Arregi. Ermitas de Bizkaia. Hiru liburuki. Bizkaiko Foru Aldundia. Labayru Ikastegia. Bilbao, 1988.

1500: Lehenengo bateo-agiria Bizkaian.1501: Bateatuen lehenengo liburua Bizkaian. Zeanuri-Ipiñaburu.1542: Kalagurriko Gotzainari Bizkaiko Jaurerrian sartzeko baimena emoten jako. Lehenengo bisita pastoralak.1754: Enkarterriak Santanderreko eleizbarrutiaren menpe geratzen dira.1851:Vatikanoa – Espainia Konkordatua.

GK: Gizarte KomunikabideakHOAC: Ekintza Katolikoko Langile ErmandadeaISCR: Erlijino Zientzien Goi InstitutuaJOC: Ekintza Katolikoko Gazte LangileakJEC: Ekintza Katolikoko Gazte IkasleakJIC: Ekintza Katolikoko Gazteria IndependenteaLHEZ: Laikoen Heziketarako Eleizbarrutiko Zerbit-zua

Page 51: › fileadmin › user_upload › noticias › ... · alde erabagitasunez egiten dauala erakusten daben funtsezko alderdiak eta jardunbide nagusiak azpimarratzea baino. Oroitza-txosten

51

1861: Gasteizko eleizbarrutiaren sorrerarako Bulda.1862: Gasteizko eleizbarrutiaren sorrera.1881: Parrokia-konponketa.1885: Lehenengo sinodoa Gasteizko eleizbarrutian. Sinodoko konstituzinoak.1901: San Fidel Ikastola. Gernika.1902: Jesusen Bihotza Ikastetxea. Bermeo.1917: Bera Kruz Ikastola (Markina).1947: Somorrostro Lanbide Ikastegia (Muskiz-Somorrostro).1948: Begoñako Andra Mari Eskolaren sorrera, Teresiar Institutua (BAMen aurrekoa).1949: Quo Commodius Bulda. Bilboko eleizbarrutiaren sorrera.1949: Antigoako Ama Arrantza Eskola. Ondarroa.1950: Bulda gauzatu eta Bilboko eleizbarrutia sortu.1950: On Casimiro Morcillo, Bilboko lehen Gotzaina.1950-1955: Parrokien sorrera auzoetan.1952: Maria Bitarteko Ikastetxea. Elorrio.1952: Egiz aldizkaria.1952: San Viator Ikastetxea. Sopuerta.1953: Nerbioiko misinoa.1953: Derioko Seminario Txikiaren inaugurazinoa.1955: Zulaibar Ikastetxea. Zeanuri.1956: On Pablo Gurpide, Bilboko Gotzaina.1956: Lehenengo grebak.1956: Serioko Seminarioko Liburutegiaren sorrera. Seminario Nagusia Derion.1957: Begoñazpi Ikastolaren sorrera.1960: Herri Irratiaren sorrera parrokia-irrati lez San Bizente eleizan.1960: 339en agiria.1960: Ordurako amaituta dagoan Derioko Seminarioa eraikinaren inaugurazinoa, Nuntzioa bertan dala.1960: Avellaneda Ikastetxearen sorrera (Sodupe).1961: Eleiz Museoa martxan jarri (Derioko Seminarioa).1962: Otxarkoaga Lanbide Ikastegia (Bilbao).1964: San Felix Cantalicio Ikastetxea. Urtuella.1965: Epaiketa Alberto Gabikagogeaskoa Zamorako kartzelan sartu eben lehenengo abadeari (1968an).1967: Artxandape Ikastolaren sorrera (Bilbao).1968: Irakaskuntza eta katekesirako Ordezkaritzaren sorrera.1968: Abadeen itxialdiak Gotzaindegian eta abadeen itxialdia Derioko Seminarioan.1968: On Pablo Gurpideren heriotza. On Jose Maria Cirarda, Bilboko Administratzaile Apostolikoa.1968: Zamorako konkordatu-kartzela.1969: Pastoral inguruen sorrera lehengo artzapez-barrutien ordez.1969: Abade Kontseiluko kideak eta eskualdeetako ordezkariak aukeratzeko hauteskundeak.1969: Eleizbarrutiko liburu-denda zabaltzen da Gotzaindegiaren egoizan, Henao, 5.1970: Karmengo Ikastola (Bilbao).1970: Txomin Agirre Ikastola. Ondarroa.1970: Herri Irratia profesional bihurtzen da.1970: Lehenengo Udako Euskal Ikastaroa Derion.1971: Iparraguirre Eskolaurre. Bilbao.1971: Laikoen Eleizbarrutiko Kontseiluaren sorrera.1972: On Antonio Anoveros Bilboko Gotzain karguaz jaubetzen da.1972: Gizarte Komunikabideetarako Idazkaritza.1973: Eleizbarrutiko Pastoral Egitasmoa.1973: Ordu beteko irratsaioa euskera hutsean, Bizkaia Irratian.1973: Jakinbide liburu-denda Mazarredon kokatzen da. Beranduago gaur egungo egoitzara pasatuko da. 1974: “Añoveros kasua”.1975: Irakasle Eskolako liburutegiaren sorrera.1975: Iglesia en Bizkaia hilabetekaria (1977ra arte).1976: Bizkaiko Eleizaren Histori Artxiboaren sorrera.1976: San Joan Bateatzailea. Muskiz.

Page 52: › fileadmin › user_upload › noticias › ... · alde erabagitasunez egiten dauala erakusten daben funtsezko alderdiak eta jardunbide nagusiak azpimarratzea baino. Oroitza-txosten

52

1976: Eleizbarrutiko Kuria erabarritu.1977: Labayru Ikastegiaren sorrera.1978: Eleizbarrutiak “Begoñako Andra Mari” Eleizbarrutiko Irakasle Eskola bere gain harzen dau eta eskola unibersitario bihurtzen da (UPV/EHUari atxikita).1978: On Antonio Añoverosek karguari uko egiten deutso, osasun arazoengaitik.1979: Larrea’tar Koldobika Mirena Jn.a, Bilboko gotzaina. On Joan Maria Uriarte, Bilboko gotzain laguntzailea.1979: Jakinbide Eleizbarrutiko liburu-denda martxan jarri.1979: Eleiza-Estadua itunak.1980: Eleizbarrutiko Teologia eta Pastoraltza Institutuaren (ETPI) sorrera.1980: EDEren sorrera.1984: ETPI, Fundazino kanonikoa nortasun zibilagaz.1984-1987: Eleizbarrutiko Batzar Nagusia.1985: Gizakia Helbururen sorrera.1986: Irakaskuntzarako Ordezkaritzaren eta Katekesirako Ordezkaritzaren banantzea.1987: Kultura Gaietarako ordezkariaren izendapena.1988: Eleizbarrutiko Pastoral Kontseiluaren sorrera.1988: Laikoen Heziketarako Eleizbarrutiko Zerbitzuaren (LHEZ) sorrera.1990: Lizentzia barria Bizkaia Irratia sortzeko.1991: On Joan Maria Uriarte Zamorako Gotzaina.1990-1995: Ebanjelizatzearen Eleizbarrutiko I. Egitasmoa.1991: Bilboko Udalaren, Bilboko Eleizbarrutiaren eta Bizkaiko Foru Aldundiaren arteko hitzarmena gaur egungo Eleiz Museoa bideratzeko.1992: ETPIaren estatutuen barritzea, 1986-1987 kursoan hasitako osoko egitasmoa barriro formulatzeko prozesuaren ostean. 1993: Eleizbarrutiko kuriaren erabarritzea: Ordezkaritzak eta zerbitzuak.1993: Irakaskuntzarako Ordezkaritzak Hezkuntzarako Ordezkaritza deitura hartzen dau.1993: Begoñako Andra Mari Irakasle Eskola Derioko Seminarioaren eraikinetik gaurko egoitzara –Barrainkua, 2- lekualdatzen da.1993: Gizarte Komunikabideetarako Eleizbarrutiko Ordezkaritzaren sorrera.1993: Herri Irratiak bertan behera izten dau COPE irratiagazko lotura.1993: Historia eta Kultura Ondarerako Ordezkaritzaren sorrera.1995: On Ricardo Blázquez Bilboko gotzain izendatzen dabe; On Karmelo Etxenagusia, Bilboko Gotzain Laguntzaile.1995: Eleiz Museoaren instalazinoen inaugurazinoa.1997: Artxiboen Eleizbarrutiko Zerbitzuaren sorrera.1998-2003: Ebanjelizatzearen Eleizbarrutiko II. Egitasmoa.1999: ISCR martxan jarri.2001: AHEB-BEHAren instalazino barriak inauguratu Derioko Seminarioko A eraikinean.2002: LHEZaren eta ETPIren arteko bateratze-prozesuaren burutzea.2004: Artxiboko Zerbitzu Digitala martxan jarri.2005: Ebanjelizatzearen Eleizbarrutiko III. Egitasmoa.2008: ETPIaren estatutuak barritu.2008: On Mario Izeta Bilboko Gotzain Laguntzaile izendatu.2009: BAM Deustuko Unibersidadeari atxiki. Titulazinoak EEES dalakoari (Goi Hezkuntzarako Europar Espazioa) moldatu.2010: Ebanjelizatzearen Eleizbarrutiko IV. Egitasmoa.2010: On Ricardo Blázquez Gotzaina Valladolideko Artzapezpiku izendatu. On Mario Izeta Bilboko Administratzaile Apostoliko izendatu.2010: On Mario Izeta Bilboko Gotzain izendatu.2010: ICARO Zentroaren inaugurazinoa.2011: Kultura erakundeen baterako adierazpena Bilboko eleizbarrutiaren sorreraren 60. urteurrenean.

Page 53: › fileadmin › user_upload › noticias › ... · alde erabagitasunez egiten dauala erakusten daben funtsezko alderdiak eta jardunbide nagusiak azpimarratzea baino. Oroitza-txosten

53

Hezkuntzarako Eleizbarrutiko OrdezkaritzaBilboko GotzaitegiaVirgen de Begoña 38. 48006 BilbaoEmaila: [email protected]

Eleizbarrutiko Ikastetxeak http://www.centrosdiocesanos.net/Emaila: [email protected] - Tel.: 94 466 79 20

“Begoñako Andra Mari” Irakasleen Unibertsitate Eskola (BAM)Barraincúa 2. 48009 BilbaoTel. 94 424 22 42Emaila: [email protected]: www.bam.edu.es

Eleizbarrutiko Teologia eta Pastoraltza Institutua (ETPI)Plaza Barria, 4, 1º. 48005 BilbaoTel. 94 479 56 52Emaila: [email protected]: www.idtp.org

Erlijino Zientzien Goi Institutua (ISCR)Deustuko UnibersidadeaUnibersidadeen etorb., 24. 48007 BilbaoTel. 94 413 91 83Emaila: [email protected]: www.teologia.deusto.es

Gizarte Komunikabideetarako Eleizbarrutiko OrdezkaritzaBilboko GotzaitegiaVirgen de Begoña 38. 48006 BilbaoTel. 94 466 79 79Emaila: [email protected]: www.bizkeliza.org

Herri Irratia – Radio PopularMazarredo zum. 47, 7º. 48009 BilbaoTel. 94 423 92 00Emaila: programació[email protected]: www.radiopopular.com

Bizkaia IrratiaFontecha y Salazar, 9, 5º. 48007 BilbaoTel. 94 446 68 00Emaila: [email protected] weba: www.bizkaiairratia.com

Page 54: › fileadmin › user_upload › noticias › ... · alde erabagitasunez egiten dauala erakusten daben funtsezko alderdiak eta jardunbide nagusiak azpimarratzea baino. Oroitza-txosten

54

“Estanislao J. de Labayru” IkastegiaColón de Larreategi, 14-2º izda. (egoitza soziala) . 48001 Bilbao Tel.: 94 443 76 84Emaila: [email protected] Bilbao-Galdakao errepidea, 6 A (Euskera saila)Bolueta-Bilbao.Tel.: 94 607 72 10

Larrauri, 1 A-5ª (Etnografia Saila eta Liburutegia)48160 DerioTel. 944 060 171Emaila: [email protected]: www.labayru.org

Aldizkari elektronikoa: Labayru gaur (doako harpidetza)

Kultura Ondarerako Eleizbarrutiko OrdezkaritzaBilboko GotzaitegiaVirgen de Begoña 38. 48006 BilbaoTel. 94 466 79 [email protected]

Eleiz MuseoaGizakundea plaza, 9 BTel. 94 432 01 25Emaila: [email protected]: www.elizmuseoa.com

Elizaren Histori ArtxiboaLarrauri 1-A-5. (Seminarioa zana) – 48160 DERIOTel. 94 406 24 90Emaila: [email protected]: www.aheb-beha.orgwww.centroicaro.net

@AHEB_BEHA https://www.facebook.com/#!/aheb.beha

Artxiboen Eleizbarrutiko ZerbitzuaC/ Virgen de Begoña, 38. 48006 BilbaoEmaila: [email protected]

Seminarioko LiburutegiaSeminarioaren eraikin zaharraLarrauri, 1 A-5. solairua48160 Derio (Bizkaia)Tel: 94 453 10 00

Jakinbide liburudendaC/Ledesma, 6. 48001 BilbaoTel: 94 423 29 34Emaila: [email protected]