ATTA JOSE LTJIS BEOBIDE OLIVARES - Karmel. … erabiliz. Horretan maisutasunez jokatu dauala uste...

15
ATTA JOSE LTJIS BEOBIDE OLIVARES 1.- Batu biografikoak Aurtengo abuztuaren l6an, gauean, hil jakun ustekabean Aita Jose Luis Beobide Olivares karmeldar sermolari eta idaz- lea bihotzekoak jota. Une honetan santu izendatzeko bidean diren karmeldarren bizitzak gogotsu, buru eta bihotz, gertatzen ebilen. Nor genduan, baina, karmeldar hau? Aita Jose Luis Beobide Olivares, Zeanuriko Orue auzoan jaio zan 1920ko azaroaren 7an. Silverio eta Fermina baserritarren semea dogu. Batxilergoa Zornotzako karmeldarren etxean egin eban. Hamasei urte zituala ikasketak eten behar izan zituan gerrak behartuta. 1937an itzuli zan Larreako nobiziadura eta bertan egin zituan urtebete geroago erlijio-boto txikiak 1938ko azaroaren l4an. Filosofiako ikasketak Gasteizen amaitu ostean, Korellan egin eban teologiako lehen urtea; gero, bizitzako hainbeste urtetan bizilekua izango eban Begoñako Karmelora etorri zan apaiz sagaratua izan aurreko azken ikasketa-urteak egitera. 1944ko ekainaren 19an, San Pedro egunean sagaratu eben apaiz Gasteizen. 26 KULTURA

Transcript of ATTA JOSE LTJIS BEOBIDE OLIVARES - Karmel. … erabiliz. Horretan maisutasunez jokatu dauala uste...

ATTA JOSE LTJIS BEOBIDE OLIVARES

1.- Batu biografikoak

Aurtengo abuztuaren l6an, gauean, hil jakun ustekabean Aita Jose Luis Beobide Olivares karmeldar sermolari eta idaz-lea bihotzekoak jota. Une honetan santu izendatzeko bidean diren karmeldarren bizitzak gogotsu, buru eta bihotz, gertatzen ebilen. Nor genduan, baina, karmeldar hau?

Aita Jose Luis Beobide Olivares, Zeanuriko Orue auzoan jaio zan 1920ko azaroaren 7an. Silverio eta Fermina baserritarren semea dogu. Batxilergoa Zornotzako karmeldarren etxean egin eban. Hamasei urte zituala ikasketak eten behar izan zituan gerrak behartuta. 1937an itzuli zan Larreako nobiziadura eta bertan egin zituan urtebete geroago erlijio-boto txikiak 1938ko azaroaren l4an. Filosofiako ikasketak Gasteizen amaitu ostean, Korellan egin eban teologiako lehen urtea; gero, bizitzako hainbeste urtetan bizilekua izango eban Begoñako Karmelora etorri zan apaiz sagaratua izan aurreko azken ikasketa-urteak egitera. 1944ko ekainaren 19an, San Pedro egunean sagaratu eben apaiz Gasteizen.

26 KULTURA

AITA JOSE LUIS BEOBIDE OLIVARES

Bizitza osoan Euskal Herriko karmeldarren etxeetan izan do-gu. Abade egin barri Larreara, bertan buru-belarri sermolari-tzan eta katekesi lanean jardun izan ebala. Berak izan eban 1947an Lisieux-eko Teresa Santaren heriotzaren 50. urtean Larrean egin zan bilera nagusiaren ardura. Ordurako ezaguna zan, izan bere, Bizkaiko hainbat herritan sermolari lanetan. Geroago Gipuzkoan zehar bere ibiliko zan Eibarren egin zi-tuan urteetan.

Larrean jardun eban 1954an Begoñako Karmeloko nagusi (1954-1957) izendatua izan arte. Jarraian (1957-1960) Eibarko nagusi ageri jaku. Karmeldarren artean ohiturazkoa danez agintaritzako hiru urteak bete ostean barriro Begoñara (1960-1963). Bertan, sermoiak egiten jarraitzeaz gainera, gazteriaren

KULTUEA 27

PATXI URIBARREN

ardura izan eban. 1963an Larreako nagusi izendatu eben, ber-tan bizi izan zala 1966ra arte. Lan hori amaitzerakoan barriro Eibarrera bialdu ehen, han izan genduala bizitzan azken egoi-tza izan dauan Karmelora etorri zan arte.

1970an etorri zan Begoñako Karmelora, santutegi horreta-ko parrokian laguntzera. Hemen, garai haretan dinamika han-dia zeukan kristau ezkonduek osotutako taldearen ardura hartu eban bere esku. 1979an Bilboko Goiuriko Santa Maria parrokiako ardura emon eutsoen. Parroki horretan jardun eban zortzi urte luzetan zehar pastoraltza lanean. Horren os-tean, Santa Marina ospitaleko kapilau izateko eskaini eban bere burua, lan horretan jardun ebala hirurogeita hamasei ur-te beteta eliz karguetatik behin betiko erretiratu zan arte. Oraindik sasoiko gizona izanik Karmeloko komentuan izan dogu elizako lanetan laguntzen, joan zan abuztuaren l6an hil zan arte.

Aldizkari honetan goratzarrea egin gura deutsogu bi arlo ez-bardinetan, euskararen alde lan ugaria burutu izan daualako. Batetik, euskal sermolari bikaina izan genduan hainbat urtetan zehar, Kontzilioaren osteko aldaketa sakonen ondorioz bide barriak urratu beharra etorri zan arte. Bestetik, bizitzako asken urteetan euskaraz idazteari ekin eutson lau liburu cgin eta bes-te bat bidean zituala. Hurrengo lerroetan arlo bi horreek jorra-tuko ditugu, banan-banan.

1.1. SermolaurL

Aita Jose Luis gaztetan hasi zan sermoi-apostolutzan lanean. Horretarako doe handiak zituala eta bialdu eben Ordenako ar-duradunak apaiz egin barri Larreara 1944an. Garai haretako karmeldarrak ikastetxerik eta parrokiarik ez ebenez, batez ere sermolaritzan eta katekesia lanetan jarduten eben.

Karmeldarron elizetan, elizkizun handiak ospatzen ziran, eta halakoetan sermolari onak behar izaten ziran, batez ere sasoi

28 KULTURA

AITA JOSE LUIS BEOBIDE OLIVARES

haretan ez egoelako gaur eguneko moduan bozgorailurik. Hori zala eta, sermoi luzeak idatzi eta ondo ikasteaz gainera, ahots ona behar izaten zan. Ez zituan zirrikitu guztiak betetzen oratoria hutsak.

Aita Jose Luisek aparteko doeak zituan eta laster egin ziran ezagunak bere sermoi sutsuak, lehenengo Bizkaiko parrokie-tan eta, geroago, Gipuzkoakoetan. Izan eban lan horretan kar-meldar maisurik eta lagun-kiderik. Eginkizun hau ohiturazko zerbait zan karmeldarren artean. Jarduera hori zeregin berezi-tzat jotzen zan, eta aparteko eskubideak emoten jakozan ser-molariarij lan hori ondo betetzeko gertaketa egokia egiteko. Antzinatik ditugu karmeldarren artean sermolari ospetsuak, da-nen artean maisu eta eredu Aita Frai Bartolome Santa Teresa idazle joria izan dogula. Aita Beobide lan horretan hasi eta jar-dun ebanean ere baziran hainbat sermolari ezagun Euskal Herr iko ka rmeldar ren e txee tan : Aita J e n a r o Larruskain (Markinan), Aita Eulalio Arrizabalaga (Donostian), Aita Martin Uriarte eta Aita Domingo Agirre, "Aita Luki/Luzio" (Larrea). Eta horrela hainbat eta hainbat sermolari entzutetsu...

Sermolari honeek sua eta garra zabaltzen eben Euskal Herriko herrietako bazterretan. Ez eutsen muzin egiten herrian pil-pilean ebiltzan gaiei. Garai oso larriak ziran. Diktaduraren garairik garratzenak. Badakigu Aita Jose Luisek eta,. salaketa gogorrak jasan izan zituela Frankoren sasoian herrietako aba-deek isilik gorde beharrekoak ageriko egitearren. Egoera la-rrian ageriko egin behar izaten zituen gure herriak jasaten zi-tuan zapalkuntzak eta horrek ernegua sortzen eban herritar batzuen artean. Gehienak, ostera, pozez bitsetan, norbaitek esan beharreko batzuk esaten zituala eta.

Sarritan entzun izan deutsot Abel Muniategiri bera mutikoa zala Aita Jose Luisek herrian misioak emoterakoan jartzen eban berotasunak eta hitz joritasunak sortzen eutson zirrararen barri. Gaur egun halako hizlari sutsuak falta ei jakuz!

KULTURA 29

PATXI URIBARREN

Aita Jose Luisek jo eta ke, eten barik jardun eutson sermoi-gintzari. Baliteke bere eskuarteko eskuizkribuak aztertzen dire-nean, bere garaiko beste sermolari askoren kasuan moduan, euskaraz idatzitako sermoi eder ugari agertzea, egin ere, ser-molaritza gehiena euskaraz egin eban eta.

Aparteko doeak zituelako deitzen eutsoen jaietan eta ospa-kizun-ekintzetan. Horrela, sarri ageri jaku karmeldar gazteen botuak egiteko elizkizuneko nahiz apaiz egin barrien lehen meza eguneko hitzaldiak nahiz herritako jagoleen jaieguneta-koak egiten edota herririk herri misioak emoten.

Beste hainbat eta hainbat sermolari trebe eta sutsuen ondo-an Euskal Herrian zehar gure euskara landua erabiliz gure hiz-kuntzarenganako begiramena sortzen eta gure herriaren esku-bideen alde jokatzen jardun izan eban.

1.2 Idazle

Hainbatean Aita Lino Akesolori zor ei eutson arlo honetan jardutea. Misio-lanak amaitu eta Begoñako Karmelo etxera eto-rri zanean, elizan euskaraz nahiz gaztelaniaz egiten zituen hi-tzaldietan erakusten eban jarioa ikusiz Aita Linok ea zergatik ez eban sermoi-liburu bat egiten esan ei eutson Horrela emon eutson hasiera bere lehen liburuari. Gero, liburu horrek jasota-ko erantzun ona ikusiz bide horretatik jarraitu eban, azken ur-teotan oso-osorik erabili izan dituala pastoraltza-lanak emon izan deutsozan astialdiak euskaraz idazteko.

Jo eta ke3 etenik gabe ekin deutsola dinot, idatzi dituan mo-duko lau liburu ezin diralako gauetik goizera idatzi. Ez dira hain erraz idazten 180 homilia ezberdin, 480 orrialdeko haus-narketa liburua, eta 326 nahiz 280 orrialde dituen Aita Joan Bizente eta Aita Aureliano misiolarien bizitzak. Une honetan Aita Zakarias abadinotar misiolariaren bizitza gertatzen ebilan.

Hurrengo lerroetan beraren idazkera mota eta egindako li-buruak aztertu nahi ditut. Karmel aldizkari hau hartzen dozue-

30 KULTURA

AITA JOSE LUIS BEOBIDE OLIVARES

nok idazle honen nondik norakoak hurragotik ezagutzeko au-kera izan dagizuen, egin-eginean ere beraren bi liburu Karmel Lekukoak deituriko sortan kaleratu direlako. Gutxienez honako goratzarre hau sor deutsogu.

2.-Ezaugarriak

Aita Jose Luis Beobiden lanak banan-banan aurkezten hasi aurretik, komenigarri izango dogu zer-nolako euskara erabil-tzen dauan gogora ekartea. Euskara horren apartekotasunak aurkeztea. Beste askoren artean hurrengo lau puntuok nabar-menduko neukez:

2.1. Bizkaiera erraza eta ulergarria. Bizkaieraz idatzi ditu li-buru guztiak. Idatzi bere oso euskara bizi eta ulergarrian, apar-teko erraztasunez eta argitasunez agertzen dituela bere ideiak. Lexiko-arloan euskara aberatsa darabil. Gaur eguneko kon-tzeptu barriak agertzerakoan, barriz, euskara erraza erabiltzen ahalegintzen da. Joskeran eta hainbat esalditan Arratiako eus-kararen aparteko indarra agertzen deusku bere liburuetan. Halan da bere, kezka handi bat agertu izan dau beti, egin-egi-nean ere Bizkaiko euskara jator horren ondoan, ahalik eta eus-kararik zabalduena eta ulergarriena erabiltzeko gogoa. Hori dala eta Bizkaitik kanpo ere erraz ulertzeko euskara mota era-biltzen saiatzen da. Horrela sermoigintzan herririk herri ibilte-an nahiz liburuak irakurtean bereganatutako hainbat esakune eta berba agertuko jakuz, batez ere lehenengo bi liburuetan. Era horretan, bestalde, errepikapenen monotonia aldentzea lortzen dau.

2.2. Euskara bizia eta erakargarria. Apartekotasunez nabar-mendu behar dogu euskarari emoten deutson bizitasuna. Ageri-agerian erakusten dau aurrez aurre dagozenekin alkarriz-ketan, hartu-emonetan jarduten dakian hizlari trebearen eskua. Sarri agertuko jakuz ahozko zuzeneko euskal aditzetan ohiz-koak izaten diran lehenalditik orainaldirako jauziak edota adi-tza isiltzeak. Aita Jose Luisen euskara, barrutik, bits zuri-zuri,

KULTURA 31

PATXI URIBARRF.N

bor-bor dariola indartsu eta garden ateratzen dan haitz arteko iturriko uraren antzekoa da. Garbia eta gozoa, bizi-bizia, irudi-menez jantzia. Esaldi laburrak dira nagusi, eta ez deutso muzin egi ten i rakurlearekin ba t -ba teko alkarr izketan jartzeari. Idazteko erraztasun handia erakusten dau, batez ere sermoi-li-buruan eta gogoeta-liburuan. Beste bi liburuetan estuagoak di-tu bidearen ertzak, helbuma misiolarien izaera eta lana ager-tzea eta guregana hurreratzea dalako.

2.3. Euskara egokia eta zehatza. Arlo ezberdinak jorratzen dituen hiru liburu mota izanik arlo bakoitzak eskatzen duen idazkerari dagozkion egokitasuna eta zehaztasuna nabarmen-duko neukez. Ahozko euskararen bizitasuna ardatz nagusi dauala, hizkuntzaren eta gaiaren artean oso lotura estua egitea lortzen dau gaiak eskatutakoaren arabera euskara mota ezber-dinak erabiliz. Horretan maisutasunez jokatu dauala uste dot. Beraren Hbumak banan-banan aztertzerakoan ikusiko dogu-nez? lehen libuman ahozko hizkeratik hur-hurreko euskara es-kainiko deusku; bigarrenean, gogoetak badira ere? irakurlea-rengana hurreratu nahian edo, sarritan alkarrizketa-eran eskaintzen deuskuz asko irakurri eta hausnartu ostean mamitu-tako gogoeta luzeen emaitzak. Beste bi libumetan ere, garran-tzitsuena misiolarien bizitza aurkeztea izan arren, itaunak eta gogoeta pertsonalak eginez, irakurlea aurrean aurkitzen dan entzule modura hartzen dau.

2.4. Euskararen idazkera grafikoa. Arlo honetan egokitzeak edo aldaketak izan dituala lehen libumtik azkenekora artean esan beharra dago. Horretan azken urteotako euskararen ibil-bideak ere izan dau eragina. Egin-eginean ere, gerra ondoko bideetan alfabetatuen ildotik abiatuz gaur egungo idazkerara egokitzeko ahaleginak egin ditu. Horrela, lehen libuman ez dau oso-osoan ortografia ba turan tzako biderik har tzen. Ordurarte bizkaieraz ohizkotzat jotzen zan bidetik ekin eutson. Esaterako ez eban "h" hizkirik erabili. Behar bada, gaia (homi-liak) oso zehatza izanik libumaren hartzaileak (abadeak, kate-

32 KULTURA

AITA JOSE LUIS BKOBIDE OLIVARHS

kistak etab.) lehengo idazkerara ohituagoak zirala uste ebala-ko. Honetan Bizkaiko domeka eta jaiegunetako eliz liburueta-ko bidetik egitea jo eban eredu egokitzat. Halan da bere? gero-ago ikusiko dozunez, nahiko ortografia modernoan idatzita dago libuma edozeinek erraz irakurtzeko eran. Bestalde, kon-tuan izan behar da, Euskaltzaindiak emondako arauak batez ere baturako izan dirala; bizkaieraz, jarraitzeko eredurik ugari badaukagu ere, oraindik guztiz zehaztu barik ditugu hainbat idazkera-arau. Egiatan ez dogu arau zorrotik izan orain arte, handi-handika gehienok bide berdintsutik ibili bagara bere. Azken liburu bietan (azkena inprimategian) eredugarri izan daitekeen bizkaiera eskaintzen dau, idazkera, kontraesanik ga-be? ardura handiz zaindu dauaia.

3-- Liburuak foanasi-foaiiaii

Aurreko azalpenak gogoan izanik jo daigun orain argitara-tuak dituan liburuak banan-banan, labur-labur bada ere, azter-tzera. Argitalpen datari jarraituz egingo dogu:

3.1. Igande eta Jaietako Homiliak. Jainkoaren billa. Bilbao (1993) 394 oi\. Liburuaren izenburuak adierazoten dauan legez, igande eta jaiegunetako mezetarako eginiko ber-baldi laburrak dira. Ardatz nagusitzat eguneko ebanjelioa har-tuz eratutako datoz, eta gehienez orrialde biko luzera dabe. Berbaldi luzeak egiten ohitutako sermolariak muga estuak jarri eutsozan jardunari, bere burua astiro-astiro 7/8 minututan ira-kurtzeko edota esateko hitzaldiak egitera behartuz.

Liburu honetan agertzen dira Aita Jose Luis sermolariaren do-erik ederrenak. Izugarrizko indarra emoten deutse berbei. Esaldi laburrak erabiltzen ditu. Laburrak, bai, baina, era berean trinkoak eta bizitasun handikoak. Esan dan legez, liburu hone-tan ageri da, batez ere, ahozko euskaratik jasotako aire freskoa. Oso euskara erraza eta ulergarria darabil. Hori dala-eta edo, za-baldu izan da liburu hau Euskal Herri osoan, Bizkaitik harago, Nafarroaraino nahiz Iparralderaino. Hona hemen adibide bat:

KULTURA 33

PATXI UKIBARREN

"Zoragarria da benetan kristau erlejiñoa. Maitasuna dau oi-ñarri ta ardatz. Maitasuna kultuaren biotz.

Eta maitasuna, ezagutzen dan gauzarik lilluragarriena da. Munduak daukan altxorrik ederrena.

Ebanjelio guztian zebar, itzetik ortzera, maitasuna dabil kantari.

Barne-barnean, ixil gabe, gozo-gozo, leun-leun, maitasuna-ren abotsa entzuten da} maitasunak dituan milla doiñutasun ederrez apaindurik: maiteko dozu, parkatuko dozu} lagunduko dozu} arinduko dozu..., onakoxe abotsa entzuten da an.

Begien bistan dago} Jaungoikoak mundu au} sendi andi ba-ten antzera asmau ta egin dauala.

Sendi onetan, Jaungoikoa guztion Aita dogu; guztiok Aita orren seme-alabak gara. Beraz3 aita beraren seme-aiabaky eta alkarren artean neba-arrebak.

Eta Jaungoikoaren Erri barri onetan, Jaungoikoa ta lagun-urkoa erabat maitatzea da Erreiñuko legerik andiena.

lJaungoikoa, biotz-biotzez, gogo-gogoz} adimen osoz, maita-tu egiezu} eta zeure lagun urkoa zeure burua lez".

Maitasuna da, ba, sendi andi honen biotza eta bizi-arnasa.

Maitasuna, munduak be, agotik kendu barik darabil.

la abeste guztien kantu itza da; eresmintzetan, milloika al-diz, entzuten dana; irrati ta dantzatokietako erregiña.

Baiña, maitasun au ez dajesusek irakatsitakoa. Au beste as-ka batetik datorren ura da. Aragiaren griñan sortzen dana. Ortik, maitekeriagaz antz andiagoa dauko.

Maitasuna, Jesusen begietan, beste gauza bat da.

Beste biotz batera joateko, gure biotzetik urteten dauan senti-mentu bat.

Besteen billa doa} hesteakaz egoteko; besteak otseintzeko, bes-teai on egiteko... Jesusen antzera, bizitza on egiñez emotekof..." (119-120. or.)

KULTURA

AITA JOSE LUIS BEOBIDE OLIVARES

kistak etab.) lehengo idazkerara ohituagoak zirala uste ebala-ko. Honetan Bizkaiko domeka eta jaiegunetako eliz liburueta-ko bidetik egitea jo eban eredu egokitzat. Halan da bere? gero-ago ikusiko dozunez, nahiko ortografia modernoan idatzita dago liburua edozeinek erraz irakurtzeko eran. Bestalde, kon-tuan izan behar da, Euskaltzaindiak emondako arauak batez ere baturako izan dirala; bizkaieraz, jarraitzeko eredurik ugari badaukagu ere, oraindik guztiz zehaztu barik ditugu hainbat idazkera-arau. Egiatan ez dogu arau zorrotik izan orain arte?

handi-handika gehienok bide berdintsutik ibili bagara bere. Azken liburu bietan (azkena inprimategian) eredugarri izan daitekeen bizkaiera eskaintzen dau? idazkera, kontraesanik ga-be, ardura handiz zaindu dauala.

3-- Liburuak b a n a n - b a n a n

Aurreko azalpenak gogoan izanik jo daigun orain argitara-tuak dituan liburuak banan-banan, labur-labur bada ere, azter-tzera. Argitalpen datari jarraituz egingo dogu:

3.1- Igande eta Jaietako Homiliak. Jainkoaren billa. Bilbao (1993) 394 or.. Liburuaren izenburuak adierazoten dauan legez? igande eta jaiegunetako mezetarako eginiko ber-baldi laburrak dira. Ardatz nagusitzat eguneko ebanjelioa har-tuz eratutako datoz, eta gehienez orrialde biko luzera dabe. Berbaldi luzeak egiten ohitutako sermolariak muga estuak jarri eutsozan jardunari, bere burua astiro-astiro 7/8 minututan ira-kurtzeko edota esateko hitzaldiak egitera behartuz.

Liburu honetan agertzen dira Aita Jose Luis sermolariaren do-erik ederrenak. Izugarrizko indarra emoten deutse berbei. Esaldi laburrak erabiltzen ditu. Laburrak, bai, baina, era berean trinkoak eta bizitasun handikoak. Esan dan legez, liburu hone-tan ageri da, batez ere, ahozko euskaratik jasotako aire freskoa. Oso euskara erraza eta ulergarria darabil. Hori dala-eta edo, za-baldu izan da liburu hau Euskal Herri osoan, Bizkaitik harago, Nafarroaraino nahiz Iparralderaino. Hona hemen adibide bat:

KULTURA 33

PATXI URIBARREN

luze eta bizkarduna goibehe eta barrunbeak urrundik eta sako-nez susmatzeko.

Zalantzarik gabe, gure egunetako gizonik handienetariko bat izan da. Elizgizon gitxik lortu ahal izan dabe berak lortu dauan ospe eta entzutea.

Goraldua askoren aldetik, beheratua gitxiren berbatik. Autor daigun Jaungoikoak bere Elizari egindako doai miresgarria izan dala.

Estatu Batuetan gongotzain den Rembert Weakland benedi-tarrak, honako hitzak eskini eutsazan Aita Arruperi, hil barri zala: "Hilda zagozan ezkero, esan neike zutzaz dodan eritxia: nik ezagutu ditudan pertsona guztien artetik, zeu izan zara san-tutasunetik hurbilen ikusi zaitudana".

Gixo aldian, berbetea galtzeko egoala, bere bizitzaren irudi-garri, totelka, oinazearen kurutzetik, hauxe entzun jakon: "Oraingorako, Amen/, eta gerorako Aleluiaf"

Aita Arruperen entzutea Hiroshima gainera atomozko leher-kai hiltzailea jausi zan egun berean zabaldu zan lurbira osora. Egun negargarri haretan emon eban bere gizatasunaren neurri oso eta betea. Leherkaiaren hotsa baizen arin zabaldu zan mundu guztira jesuita jator harek, suzko inpernu bizi haretan izandako portamena eta eginiko lan harrigarri eta baliotsua. Harrezkero, Aita Arruperen izena eta Hiroshimarena beti bate-ra joango dira. Dedu eta omenak bereak ditu, goratzarrerik onenakaz,,." (73- or.)

3*3- H i r a k a r m e l d a r m i s i o l a r i eniskalciunen bizi tzak.

Aita Jose Luisek aspaldi gogoan erabilan asmo bati ekin eu-tson hainbat karmeldar lagunek eskatuta. Egin-eginean ere, une honetan santu izendatuak izateko bidean diran hiru kar-meldar misiolari euskaldunen bizitzak euskaraz idazteari.

Horrela, lehenengo, Euskal Herrian ezagunagoa dogun Joan Bizente Zengotita-Bengoaren bizitza idatzi eta argitaratu eban Karmel Lekukoak liburu bilduman, 1998an. Bigarren liburua, u n e h o n e t a n inp r ima teg ian d a g o a n 280 o r r i a ldekoa , Aita

36 KULTURA

AITA JOSE LUIS BEOBiDE OLIVARES

Aureliano Landeta Azkueta Indiako misiolari beneragarriaren bizitza izango dogu. Hirugarrena, heriotza unean egiten ebile-na, Aita Zakarias Salterain abadinotar misiolari ospetsuarena.

Gogo biziz ikusi izan dogu azken urte honee tan Karmengo Ordenari eta Euskal Herriari hain ospe handia e m o n deutso-en hiru misiolari handien bizitzako datuak batu, aztertu, sail-katu eta euren bizitza eta espiri tuzko irakatsiak euskara gozo eta atseginean eskaintzeko lanetan. Kontaketa eta deskripzio ederrak aurki tzen di tugu bertan. Gertakari historikoak aur-kez teko era erraz e ta erakargarria darabil. Jarraian d a g o e n e k o eginak d i tugun bi bizitzen barri zehatzak eskaintzen d e u -tsuedaz:

53»i*Jo<am Bizente Zengotita-Bemgoa. Apostolu eta mi-siolari handi halen bizitza eta lanak ( 1 8 6 2 - 1 9 4 3 ) ; Karmel lekukoak-5. Markina-Xemein, 1998, 322 orr. Idazkera errazean eta bizian idatzia dogu. Inolako ñekerik gabe irakur-tzen da. Hona hemen, bertatik hartutako atal pare bat:

"Berrizko herriburua, Bizkaian, Oiz mendiaren oinetan, troka luzanga baten sartuta dago. Durangotik harantz lau kilo-metora.

Troaka hau estua ta itxia dan lez} ez deutsu begia urrutira luzatzeko egokitasunik emoten.

Gaur herriko behealdea lantegiz bete da. Industrializazio zabala egin da bertan azken urteotan. Lantegi honeen deira jende arrotz asko etorri da bertan hizitzera. Berriz, gaur egun, herri hazitxoa da; aberats eta aurrratua. Izen handia lortu dau gizarte mailan.

Gaurko Berriz harri hau ez da Aita Joan Bizenteren egune-takoa. Aldiaren lege biziak sortzen dituan aldaketa geldiezinak egin dira hemen ere.

Erdialdetik zerbait gorantz igonez, edozein tokitatik begira-tuaz, ikuspegi zoragarriak ditu Berriz aldeak. Begi aurrean ikusi zeinke, liluraturik, Anboto mendian hasi eta

KULTURA 37

PATXI URIBARREN

Aramotzeraino doan mendidi ikusgarria: Anboto, Untzilaitz, Sabigan, Mugarra, Aramatzeko gailurrak, Urkiolako Santutegia hitarteko dala.

Alderdi ederrago askorik ez dozu aurkituko mundu zabale-an zehar, batez ere, goizeko eguzki argi-epela bere gainera za-haltzen danean". (11. orr.)

"Gaurgeroz, mundu barri bat zabaldu da Aitajoan Bizente gaztearentzat. Bitzitza barri hat. Komentuko bakartadea itzi, mundu zelaira salto egin eta jendartean beste Kristo bizi bat izango da. Bide luzea egin behar izan dau ahadetzara heltze-ko. Amaihako ikastorduan komentuko ixilean; ames asko muga horretara noiz helduko.

Gaar, muga hori atzean geratu da; mundu osoa, solo handi bat balitz lez, aurrean zabalik agiri jako, ebanjelioaren erein-tza egiteko.

Eta ereintza hori kemenez, adorez, ausardiaz, sendotdasu-nez egingo dau. Dinoenez, askok Elias profetaren antza har-tzen ei eutsoen; ikustekoa ei zan haren sermogintza. Guk esaten dogun lez, txatarrak ateratzen ei zituan haren herhaldi su-tsuak.

Gaiztakeriaren aztarnak non eta han egoan Aita Joan Bizenteren mailu hotsa. Ez eban txarkeria bat buruanjo baga-rik izten. Zuzenbakokeria, liberalismoa, biraoa, jai-hausteak, era guztiko ekandu zantarrak ziran, batez ere, berak gehien zi-gortzen zituanak.

Erasoaldi guztiak here marka eroaten ei eben. Entzutetsu eta sona handikoak egin ziran alde guztietan haren hitzaldiak. Harrigarritasuna sortzen ei ebenjendartean.

Burgos-en, Madrilen, Valentzian punterengo mailak lortu zi-tuan sermoigintzan. Margarita Manturana agurgarriak batea-tu eban ondoen gure Aitajoan Bizente: "Santu bat, igarle bat, Elias barri bat zala", esanez". (54. orr.)

aAita Joan Bizente erahagiak hartzeko orduan dudazko gi-zona zan. Zalantzan gelditzen zan zein bide hartu ez ekiala.

38 KULTURA

AITA JOSE LUIS HEOBIDH OJJVARES

Joera bi nabari dira argi-argi Joan Bizenteren bizitza eta nortasunean. Alde batetik, Jaungoiko zale oso-osokoa da. Komentu zarratuetako bizitza dau maite, eremuko ixila, han dauko josita bihotza. Jesusekin bakartadean bizi, solasaldi amaibakoak izanf otoitzaren barean arnasbarritu, bihotza Jesusen sugarretan goritu; Jesusekin mahai batetik edan maita-sun ardoa.

Hauxe zan bere lehenego joera, bere grina. Baina, honen ondoan, bere eginen eta izakeraren arabera, gizon ekintzaileen artean egokiago letorkela deritxat. Apostolu erraldoia izateko jaiotakogizona". (171. orr.)

3 3 - 2 . Aila Aureliano Lamdela Azkueta ( 1 8 8 7 - 1 9 6 3 ) B a s a n r i t a r b e n e r a g a r r i a r e n a , 280 orr; Karmel lekukoak-4. Markina-Xemein, 2000, 280 orr.(?) (inprimategian). Liburu ho-netan ere aurrekoaren ildo beretik jokatzen dau, euskara erra-za eta atsegina erabiliz. Hona hemen l ibum berri horren hasie-ra eta amaierako lerroaldeak::

"Goimailako misiolari karmeldar baten bizitza eta lanak azaldu nahi ditugu hurrengo orrialdeetan. Aita Aureliano Landeta Azkueta dogu misiolari handi hau; bizkaitarra, Basauriko semea, 1887ko ekainaren 27anjaioa.

Karmeldar hau, 25 urte zitualajoan zan Indiara eta bertan hily 1963an} berrogeita hamaika urtez misiolari izan eta gero.

Norbaitek honako hau itzi eban idatzita: Euskal Herriak izan dituan santu guztiak Euskal Herritik urrun egin zirala. Izatez egia day baina idazleak hor agertzen dauan asmoa kax-karra eta bape oinarri bakoa da. Euskal Herrian ez egoala giro egokirik santutasuna lortzeko esan nahi eban harek. Eta hori ez da egia orduko datuen arabera, behintzat.

Gure herriak, fede-bidean, herri asko itzi ditu atzean. Hor ez dago zalantzarik, ez eztabaidarik. Herri txikia izanik, beste edozein herrik beste santu ditugu lerroturik santuen izende-gian".

KULTURA 39

FATXI URIBARREN

uAita Santu Joan Paulo ILak izkribuz handikiro hauxe adierazi eban egintza horretan: Agerikoa dala Aita Aureliano Landeta Azkueta, Karmeldar Ordenako abade misiolariak Jainkozko bertuteak Sinesmena, Itxaropena eta Maitasuna, baita gainetiko bertute nagusiak ere Zuhurtasuna, Zuzentasuna, Neurritasuna eta Azkartasuna goi mailako neurrian bizi izan zi-tuala. Beraz, honen arabera, Aita Aureliano "Beneragarri" izen-datzea onartua izan dauala.

Barri honek ezinbestean poztu gaitu. Orain gatxena eginda dago; gauzak gaurkoz bide onetik doaz. la noiz ikusten dogun gure misiolari handia santuen izendegian goraturik. Zorionekoak ginake horrela balitz.

Bitartean Aita Aureliano, berak hainbeste maitaturiko Indiako zerupean, kutxa bateri, egun hori noiz etorriko zain dago. Zeru goi-goitik zaindu gaizala berak".

Izan dagiala, Aitajoan Bizente, Aita Aureliano eta Aita Zakarias misiolarien ondoan atsedena eta gure eskerrona Euskal Heniaren zerbitzuan, sermoigintzan, parrokia-lanetan, gaixoei laguntzen bizitza emon, eta gure ezaugarririk ederrena hultzatu nahirik lau liburu euskaraz idatzi deuskuzan Aitajose Luis Beobide arratiarrak.

Patxi Uribarren Leturiaga

O h a r r a : Aita Jose Luis Beobideren liburuak eskuratu nahi ba-di tuzue, eskaintza berezia egiten deu tsuegu hiru h i labeteko epearen barruan Karmel aldizari hone tako harpidedun zarete-nei. Aita Juan Bizente eta Aita Aurelianoren bizitzak dohainik jaso ahal izango dituzue, eta beste biak (Homiliak eta Eliza Zaharra bide barrietari) %40ko beherapena eginez, g u z t i r a 1.500 p e z c t a ordainduz. Benetan aukera paregabea lau liburu eder eskuratzeko.

40 KUJLTURA