8.Ekarpena: Informazioaren garrantzia bizitzan zehar ikasteko

2
1.Ariketa Gure ustez, hauek dira Jonek erabilitako iturri nagusiak Internet (www.todonatacion.com ) Igerilekuan ezagututako neska “aditua” Udalaren web orria Kiroldegiko telefonoa Monitorea Igeriketaren inguruko liburuxka bat 2.ariketa ATZERRIKO ESPERIENTZIA Ingeleseko akademian ikasten ari ginela, atzerrira joateko aukera genuela esan ziguten irakasleek, eta eskuorri batzuk banatu zizkiguten informazio orokorra emanez, eta ilusio handiz jaso genuen berria, betidanik izan baikenuen atzerrira joateko ametsa. Mundua ezagutu, kultura desberdinak, jendea… Gurasoekin hitz egin ostean eta beraien iritziak entzunda, atzerrira joatea aukeratu genuen, esperientzia garrantzitsua izango zelakoan. Beraiei ere ongi iruditzen baitzitzaien hizkuntzak lantzeko aukera eta prest zeuden eskatzen ziguten dirua ordaintzeko, izan ere gerorako inbertsio izan baitzitekeen. Gero, akademian behar genituen dokumentuak eskatu genituen eta berauek bete, gure datuak jarriz, nahi genuen lekua aukeratuz, familian, klasetan edo erresidentzian geratu nahi genuen, bekadun ginen edo ez, gaixotasunak, zaletasunak… Baina, dokumentuak betetzeko arazoak ere izan genituen, pasaportea baliorik gabe genuenez, hura berritzera nora jo behar genuen jakin behar izan genuen, bertara joan gure datuak berriro bete… Gainera, akademiako irakasle bat gu gindoazen herrialdekoa zenez, berak ere informazio ugari eman zigun. Hizkuntzara

description

Informazioaren garrantzia bizitzan zehar ikasteko. Maialen, Eli eta hirurok atzerriko esperientzia baten aurrean, dokumentazioari buruz egindako idazlana.

Transcript of 8.Ekarpena: Informazioaren garrantzia bizitzan zehar ikasteko

Page 1: 8.Ekarpena: Informazioaren garrantzia bizitzan zehar ikasteko

1. AriketaGure ustez, hauek dira Jonek erabilitako iturri nagusiak

Internet (www.todonatacion.com) Igerilekuan ezagututako neska “aditua” Udalaren web orria Kiroldegiko telefonoa Monitorea Igeriketaren inguruko liburuxka bat

2.ariketa

ATZERRIKO ESPERIENTZIA

Ingeleseko akademian ikasten ari ginela, atzerrira joateko aukera genuela esan ziguten irakasleek, eta eskuorri batzuk banatu zizkiguten informazio orokorra emanez, eta ilusio handiz jaso genuen berria, betidanik izan baikenuen atzerrira joateko ametsa. Mundua ezagutu, kultura desberdinak, jendea…

Gurasoekin hitz egin ostean eta beraien iritziak entzunda, atzerrira joatea aukeratu genuen, esperientzia garrantzitsua izango zelakoan. Beraiei ere ongi iruditzen baitzitzaien hizkuntzak lantzeko aukera eta prest zeuden eskatzen ziguten dirua ordaintzeko, izan ere gerorako inbertsio izan baitzitekeen.

Gero, akademian behar genituen dokumentuak eskatu genituen eta berauek bete, gure datuak jarriz, nahi genuen lekua aukeratuz, familian, klasetan edo erresidentzian geratu nahi genuen, bekadun ginen edo ez, gaixotasunak, zaletasunak…

Baina, dokumentuak betetzeko arazoak ere izan genituen, pasaportea baliorik gabe genuenez, hura berritzera nora jo behar genuen jakin behar izan genuen, bertara joan gure datuak berriro bete…

Gainera, akademiako irakasle bat gu gindoazen herrialdekoa zenez, berak ere informazio ugari eman zigun. Hizkuntzara egokitzeko aholkuak emanez, bertako ohiturak, jendea nolakoa den… Bertako argazki asko erakutsi zizkigun berak, eta leku interesgarrienak ere aipatu zizkigun, behin hara joanda ikusi gabe gera ez gintezen.

Horrez gain, akademian nahiz etxean atzerrian izandako jendea ezagutzen genuenez, lehengusinak, ikaskideak… beraiengana zuzendu ginen beraien esperientzien berri jakiteko. Arratsalde batean elkartu ginen, eta beraien bizipenak, egoera barregarriak… kontatu zizkiguten.

Ikastetxeko ingeleseko irakasleari ere aipatu genion atzerrira joateko gure asmoa, berak ere asko lagundu zigun, batik bat hizkuntzari dagozkion arloetan, esaterako, esamoldeak, leku jakinetako hitz jakinak, hizkuntza entzuten ohitzeko ingelesezko zintak…. Berak atzerrian egindako lagunekin kontaktuan jarri gintuen, hara iristean zerbait behar bagenu ere, konfiantzazko norbaiten laguntza izan genezan.

Page 2: 8.Ekarpena: Informazioaren garrantzia bizitzan zehar ikasteko

Kultur etxean ere, izan genuen herrialdeen berri jakiteko aukerarik, liburuen bidez, aldizkarien bidez, langileen bidez. Langile bat horretarako prestatuta baitzegoen. Informazioa eman, zalantzak argitu…

Gaur egungo iturri nagusia ere erabili genuen, internet, hain zuzen. Bertan adina informazio leku gutxitan baitago, halere, guk behar genuena aurkitzeko nahikoa izan zen orri gutxi batzuk begiratzea.

Behin dokumentazioa beteta eta izango genuen familiaren datu batzuk izanda, beraiekin kontaktuan jarri ginen, beraien berri jasotzeko eta gure kezkak lasaitzeko. Familiak dokumentazio eta informazio ugari bidali zigun, familiako kideak nor ziren, beren adina, gurasoen lanbidea, eskolaren, etxearen, herriaren eta euren argazkiak…

Hitzaldiak ere izan genituen akademiako antolatzaileen eskutik, eta bertan azaldu ziguten, hara joateko beharrezko zer izango genuen. Arropa egokia, dokumentazioa, maleta…

Azken uneetan ere, jaso genuen informazioa, aireportuan eskuorri ugari baitzegoen, herrialde askotakoak, baina guk, guri egokitzen zitzaiguna hartu genuen.