8. Tomas Akinoko Fedea Eta Arrazoimena

1
8 . TOMAS AKINOKOA: FEDEA ETA ARRAZOIMENA. Tomasen ustez , Filosofia eta Teologia bi zientzia desberdin dira beren eduki , metodo eta irizpideetan .Edukiei dagokionez , arrazoiaren edukiak mundu naturaleko objektuak dira eta fedearenak ordea , mundu naturalaz gaindiko objektuak . Metodoari dagokionez , arrazoia abstrakzioaz baliatzen da , eta fedea , errebelazioa (Jainkoaren esentzia ,adibidez ). Hala ere , zenbait eduki arrazoiaren eta fedearen bidez ezagut daiteke (Jainkoaren existentzia) . Fedearen eta arrazoiaren artean ez dago kontraesanik , eta kontraesana sortzen denean , itxurazkoa da soilik , eta arrazoia berrikusi behar da , fedearen bidez onartutako egia errebelatuak ez duelako inoiz huts egiten .Horregatik , filosofia eta teologiaren berbereko eremuan dabiltzanenean , bien artean harmonia egon behar du (filosofiak asmatzen duen eta teologiak baieztatzen duenaren artean ) Jainko bera delako gizaki arrazoiduna sortu eta errebelazioaren iturria dena . Harmonia ez badago , arrazoiak atzerako pausuak eman behar ditu fedearekin bat egin arte . Tomasek arrazoia eta fedearen artean bereizketa egiten du , eta harmoniak ahalbideratzen du bien arteko osagarritasuna ; arrazoia fedearen menpean egoten da fedearen esklaboa izanez . XIII. mende aurreko pentsalarien ustez , arrazoia ez zen gai bere kabuz egia lortzeko , eta fedearen argitzapena behar zuen horretarako. Aldiz , Tomas Akinokoak uste du arrazoiak bere kabuz lor dezakeela egia .

Transcript of 8. Tomas Akinoko Fedea Eta Arrazoimena

Page 1: 8. Tomas Akinoko Fedea Eta Arrazoimena

8 . TOMAS AKINOKOA: FEDEA ETA ARRAZOIMENA.

Tomasen ustez , Filosofia eta Teologia bi zientzia desberdin dira beren eduki , metodo eta irizpideetan .Edukiei dagokionez , arrazoiaren edukiak mundu naturaleko objektuak dira eta fedearenak ordea , mundu naturalaz gaindiko objektuak . Metodoari dagokionez , arrazoia abstrakzioaz baliatzen da , eta fedea , errebelazioa (Jainkoaren esentzia ,adibidez ). Hala ere , zenbait eduki arrazoiaren eta fedearen bidez ezagut daiteke (Jainkoaren existentzia) .

Fedearen eta arrazoiaren artean ez dago kontraesanik , eta kontraesana sortzen denean , itxurazkoa da soilik , eta arrazoia berrikusi behar da , fedearen bidez onartutako egia errebelatuak ez duelako inoiz huts egiten .Horregatik , filosofia eta teologiaren berbereko eremuan dabiltzanenean , bien artean harmonia egon behar du (filosofiak asmatzen duen eta teologiak baieztatzen duenaren artean ) Jainko bera delako gizaki arrazoiduna sortu eta errebelazioaren iturria dena . Harmonia ez badago , arrazoiak atzerako pausuak eman behar ditu fedearekin bat egin arte .

Tomasek arrazoia eta fedearen artean bereizketa egiten du , eta harmoniak ahalbideratzen du bien arteko osagarritasuna ; arrazoia fedearen menpean egoten da fedearen esklaboa izanez .

XIII. mende aurreko pentsalarien ustez , arrazoia ez zen gai bere kabuz egia lortzeko , eta fedearen argitzapena behar zuen horretarako. Aldiz , Tomas Akinokoak uste du arrazoiak bere kabuz lor dezakeela egia .