Ramon Azkue eta Gorostizagamarkatu zituzten baloreak: eskuzabaltasun politikoa, kristautasuna,...
Embed Size (px)
Transcript of Ramon Azkue eta Gorostizagamarkatu zituzten baloreak: eskuzabaltasun politikoa, kristautasuna,...

RAMON AZKUE Kultur Elkartea. Arrankudiaga - Zollo
Ramon Azkue eta Gorostizaga
1937KO URRIAREN 15EAN SANTOÑAN IZANDAKO RAMON AZKUEREN FUSILAMENDUAREN
80. URTEURRENA GOGORATZEKO EKITALDIAK
EKITALDIAK
OSTIRALA, HILAK 13
19:00ETAN .- IÑAKI ANASAGASTIREN HITZALDIA UDALTALDE ARETOAN
LARUNBATA, HILAK 14
12:00ETAN .- ITXASO ATUTXAREKIN SOLASEAN.
13:00ETAN.- TRIKIPOTEOA
15:00ETAN.- EAJ-PNVREN BARNE KARGUDUNAK ETA HERRI KARGUDUNAK OMENTZEKO BAZKARIA.
DENOK IZANGO ZARETE ONGI ETORRIAK.
RAMON AZKUE Kultur Elkarteak
HONEN BIDEZ GONBIDATZEN ZAITUZTE RAMON AZKUEREN 80. URTEURRENAREN KARIAZ
ANTOLATU DITUEN EKITALDIETARA:

RAMON AZKUE Kultur Elkartea. Arrankudiaga - Zollo
Erbestaldiko Eusko Jaurlaritzak urriaren 15 a aukeratu zuen Euzkadiren
defentsan hil ziren gudari eta miliziano guztiak gogoratzeko eta
omentzeko. Gudariaren eguna horixe da eta ez Ezker Abertzaleak
antolatzen duena. Benetako gudariak 36koak izan ziren, eta ez ETAko
kideak.
“Heriotza zigorrera kondenatutako gudari baten egunerokoa”
“Ruidos” ezizenarekin ezagutzen genuen Ramon Galarzak idatzi zuen
liburuaren izenburua da. Bertan azaldu zituen orain dela 80 urte
gertatutakoak. Kontakizuna EAJren ADNan itsatsita daramatzagun
horietakoa da, alderdi humanista bat garen aldetik Euzkadiren
alde bizia eman zuten pertsonak erreferente gisa gogoratzen
ditugulako, guda desorekatu,kriminal eta bidegabeak herri bat ez
ezik belaunaldi bi suntsitu eta gosetera, jazarpenera, familiaren
apurketara,bidegabekeriara eta espoliaziora kondenatu ondoren. Eta
hori dena ahaztu edo estali nahi den arren, gure eguneroko jardunean
bizirik dirauen gauza da. Hauek izan ziren orduko gazte jelkideak
markatu zituzten baloreak: eskuzabaltasun politikoa, kristautasuna,
abertzaletasuna eta errespetua, diziplina eta fedea.
Ramon Azkue arrantza egiten (Sabino Arana Fundazioa)
Ramón Galarzaren liburuak gordetzen zuen sekretuaren osagaiak
dira gertakariak, egoera larriak, heroismoa, samurtasuna,
gorrotoa,jazarpena,doilorkeria, eskuzabaltasuna, etsipena, umorea,
zintzotasuna,abertzaletasuna, fedea, lidergoa eta etorkizuna. Hori
dena eta gehiago irakurri dugu Ramonek utzi digun liburu berezi eta
garrantzitsuan, bera ere belaunaldi haren paradigmetako bat izanik,
denborarekin sepia kolorea hartu duen argazki hau utzi digularik.
Ramón Galarzak txiripaz lortu zuen bizia salbatzea. Ez zitzaion berdin
gertatu EAJren Euzko Gudarosteko Nagusia zen Ramón Azkueri. La
Habanan jaio zen baina bere arbasoak Arrankudiagakoak ziren, Jesús
Solaunen, Urrutikoetxea gudariaren eta beste hainbaten arbasoak
bezala.Teresa Azkue andrearen neba zen, Emakume Abertzale
Batzako presidentea izan zenarena. 1931ko apirilaren 14an Errepublika
aldarrikatu bezain laster, Jesús Solaunek eta Azkuek berak Ikurrina
jarri zuten Arrankudiagako udaletxeko balkoian. 1933 eta 1935 urte
bitartean Bizkai Buru Batzarreko burukidea izan zen eta nekazal
gaietarako arduraduna izateaz gain beste barne erantzukizunak
zituen, besteak beste Alderdiaren estatutuak errealitate berrira
moldatzeko lana.
Guda hasi zenean eta Azkuek taldeak antolatzeko zuen gaitasun
handia ikusita, EAJren miliziak antolatzea agindu zioten eta 1936ko
abuztuan Artxandan Echeverría Novoa gobernadorearen aurrean
indar erakustaldi bat egin zuen. Hamar mila gazte zangarrek,
mendigoizalez jantzita, Azkue eta Lauaxetarekin batera baietza eman
zioten erronkari .“Hemen gaude Euzkadi defendatzeko” aldarrikatu
zuten.
Azkueren kide batek 1977an bere bizitzaren deskribapena egin
zidan. Belaunaldi hartakoek bi ziurtasun zituzten eta haien alde bizi
eta borrokatzen ziren: Euzkadi eta Jaungoikoa. Ziurtasun bi horiek
zentzua ematen zien beren bizitzari. Agur esateko idatzi zituzten
eskutitzak, benetan hunkigarriak dira.
NAHITA AUKERATU ZITUZTEN ETA ESKARMENTUA EMATEKO ERAIL ZITUZTEN Iñaki Anasagasti

RAMON AZKUE Kultur Elkartea. Arrankudiaga - Zollo
“Azkue gizon lasai eta barea zen- esaten zidan-. Goitik beherako
gizon ona eta adeitsua. Ramon irribarretsua eta alaia zen eta, unerik
latzenetan ere, eta asko izan ziren halakoak, inoiz ez zen haserre
edo itxuragabetuta agertzen. Miresgarria zen egoera batzuetan
sen ona galtzen ez zuela ikustea. Hitz batez, bere ezaugarri
pertsonalak,itxuraz behitzat, ez ziren onenak gerra egin behar
zuen kargu batentzat. Horregatik, ez zen bat ere harritzekoa Euzko
Gudarosteko batailoietan denek horren estimu handitan izatea,
gudariek zein ofizialek. Baina,harrigarria bada ere, aldi berean,
errespetatua zen eta haren esana zalantza izpirik gabe betetzen zen.
“Bilbo erortzean, inguratuta gintuzten Laredon eta Santoñan, eta
gure egoera militarra jasanezina zen. Amaiera iristear zegoen eta
argi zegoen gure indarrentzat tamalgarria izango zela, gure ejertzitoa
itsasotik salbatzeko saiakerak arrakastatsu irten ezean”.
“1937ko abuztuaren 15a zen, Andra Mari eguna.Gudarosteko gizonek
meza entzun zuten Laredon, gure batailoietako kapilau batek emana.
Irteeran eta gosaltzera gindoazela, erdi brometan erdi seriotan, zera
galdetu zidan: “Zer eskatu duzu gaur jauna hartzean?” Une batez,
irribarretsu begiratu nion eta galdera itzuli nion.” Eta zuk?”. Orduan
bera, serio jarririk eta begirada urrunera botata zera erantzun zidan:
“Begira, gaur Jaungoikoari eskatu diot fusilatu behar nautenean
hankak dar-dar batean izan ez ditzadala, eta argi eta sendo Gora
Euzkadi Azkatuta! Eta Tiro! Esan dezadala”.
“Harri eta lur utzi ninduten orduan erakutsitako apaltasun eta
naturaltasunak. Isilik ibili ginen… Zeinek esango zuen une hartan bere
bizitzaren amaiera dramatikoaz ohartzen hasia zela? Bihozkada bat
izango ote zen?”
Ramón Galarzak halaxe azaldu zuen bere liburuan. Duela laurogei
urte gertatu zen:
“1937ko urriaren 15a
“Diana ohi baino ordu erdi beranduago jo dute. Zerbait arraroa
dagoelako susmoa dago. Zaintzaileak serioago daude. Zer gertatzen
da?
“Jaungoikoa! 14 gizon fusilatu dituzte. Agerian dago,gainera, nahita
aukeratu dituztela. Bai aukeraketa bitxia!: Azkue, López Otamendi,
Markiegi, Ibarbia, Markaida eta Zabala
Euzko Alderdi Jeltzaleko Buru Batzarreko bi kide
EAJren Euzko Gudarosteko bi kide.
Solidaridad de Trabajadores Vascos taldeko bi kide
Alderdi Errepublikarreko bi kide
Alderdi Sozialistako bi kide
Alderdi Komunistako bi kide
C.N.T-ko bi kide
“Lepoan ematen dizuten mazo-kolpe batek ez du min handiagoa
ematen. Ahoa bete hortz utzi gaitu albisteak. Somnanbulu taldea
ematen dugu. Esan dugu gure artean”•
“Gertakari honen gainean, gainera, zorigaiztoko hodei beltza datza.
Talde bakoitzeko, alderdi bakoitzeko bi!. Grinatzeko modu bat
da,sadismoa eta inkisizioa antzematen da. Ematen du zera esan nahi
digutela:
“Abisu bat da, hasi zaitezte prestatzen!”
“Heroi gisa hil dira. Azkuek, Eusko Gudarosteko nagusi eta
antolatzaileak zera esan du bere azkenetan:
“Laster, benetako epailearen aurrean egongo gara!”
1936ko udan Artxandan izandako gudarien kontzentrazioa (Sabino Arana Fundazioa)
Sukarrietako hilerrian Sabino Aranari eskainitako omenaldia, non, besteak beste, Ramon Azkue ageri den. (Sabino Arana Fundazioa)

RAMON AZKUE Kultur Elkartea. Arrankudiaga - Zollo
“Adore handiz hil ziren hamalauak. Nork kondenatu zituen? Besaulki
batean eroso jesarrita zegoen epaile batek, seguruenik digestio ona
egiten ari zela, begiratu ere ez zien egin bere epaia eman zuenean,
eta lasai asko geratu zen pertsonen bizia esku artean izan ondoren”.
“Karitatearen krisia” José Antonio Agirre gure Lehendakari handiak
esango zuen moduan. “Kristoren erlijioak maitasuna irakasten du.
Horregatik, horiek ez dira kristauak”, “Kristauak gu gara, gure jarrera
kristauena da” esan zion Ajuriagerrak Eusko Jaurlaritzako Osasun
arduradun Arenillasi”.
“Kristau onen legez, gau hartan epaileak bere errezoak egingo zituen,
Pilarreko Ama Birjinari Salbea errezatuko zion eta bere emaztearen
besoetan lasai asko egingo zuen zurrunga”.
“Hurrengo egunean, Deban, Markiegiren emazteak, Maritxuk, honela
hasten zen eskutitza jaso zuen:
“Ordu batzuk barru zerura noa eta jakin dakit Jaungoikoak besoetan
hartuko nauela.”
Eta epaileak emaztearen ondoan lo egiten zuen bitartean, bera,
Maritxu, betiko geratu zen bakarrik.
“Jaungoikoak barka ditzala! Esan zuen Markiegik”.
Galarzak gogoratzen duenez, egun hartan hil zituzten Azkue,
Debako alkate Markiegi eta sindikatu eta alderdi bakoitzeko bina
ordezkari. Irizpide onarekin, EAJ-PNVk 1964ko urriaren 15an egun
hori “Gudari Eguna” izendatu zuen. Ondoren, Leizaola Lehendakaria
buru zuen erbestaldiko Eusko Jaurlaritzak ere berdin erabaki zuen.
Urriaren 15ean,beraz, sozialistek, ELAk, UGT-k eta komunistek,
errepublikazale, abertzale eta sindikalistekin batera erail zituzten
miliziano sozialistengatik bakarrik bada ere, gutxienez minutu bateko
isilunea gorde edo lora batzuk jarri beharko lituzkete Gudariaren
monumentuan edo, bestela, komunikatu baten bidez gogoratu
beharko lukete duela 80 urte demokraziaren kontra altxatu zen
ejertzitoak nahita aukeratutako euskal gazte batzuk erail zituela eta
eskarmentu gisa egin zuela.
Pentsatu zer gertatuko zen halako gauza bat hamalau
ingelesekin egin izan balitz. Beren izen-abizenak jakingo
genituzke, beren biografiak ezagutuko genituzke, hamar
pelikula ikusiko genituzkeen, informazio zerbitzuetan
agertuko lirateke, jaio ziren herrietako udaletan kaleak edo
plazak inauguratuko ziren, eskoletan sarraski haren berri
emango zen eta Isabel Erreginak ekitaldi ofizialean burua
makurtuko zuen eta Canterburyko obispoak Westminsterren
halakorik berriz ez gertatzea eskatuko zuen. Baina hemen ez
da halako ezer gertatu, gertakari hau herriaren nortasunaren
parte den arren.
Galarzak berak bere egunerokoan esan zuen bezala,
eskarmentua eman nahi zuten. Ez zuten lortu, baina haien
oinordekoek, behar bada, ez dugu egoerak behar zuen neurria
eman. Hau pena!
Idazki honekin eta prestatu dugun jarduera egitarau apal
honen bidez, orain arte ahaztuta izan ditugunei merezi duten
ordaina eman nahi diegu.
1937ko urriaren 15ean izandako 14 gizonen fusilamenduaren inguruan egindako oroigarrietako bat. (Sabino Arana Fundazioa)

Sociedad Cultural Recreativa RAMÓN de AZKUE. Arrankudiaga - Zollo
Ramón Azkue y Gorostizaga
ACTOS CONMEMORATIVOS EN EL 80 ANIVERSARIO DE SU FUSILAMIENTO EN SANTOÑA EL
15 DE OCTUBRE DE 1937
PROGRAMA DE ACTIVIDADES
VIERNES 13
19 HORAS .- CHARLA DE IÑAKI ANASAGASTI EN EL LOCAL DE UDALTALDE
SÁBADO 14
12 HORAS .- CHARLA- COLOQUIO CON ITXASO ATUTXA.
13 HORAS.- TRIKIPOTEO
15 HORAS.- COMIDA HOMENAJE A CARGOS INTERNOS Y MUNICIPALES DEL EAJ-PNV.
TODOS SERÉIS BIENVENIDOS
La Sociedad Cultural Recreativa RAMON AZKUE
INVITA A LA ASISTENICA Y PARTICIPACIÓN EN LOS DIVERSOS ACTOS QUE HA PREPARADO
EN MEMORIA DE RAMÓN AZKUE EN SU 80 ANIVERSARIO:

Sociedad Cultural Recreativa RAMÓN de AZKUE. Arrankudiaga - Zollo
El gobierno vasco en el exilio, eligió como fecha especial, todo 15
de octubre, para recordar con ella a todos los gudaris y milicianos
muertos defendiendo Euzkadi. El día del Gudari es el del que hablo
aquí y no el que organiza la I.A. Los gudaris fueron los del 36 y no los
miembros de ETA.
“Diario de un Gudari condenado a Muerte” es un libro escrito por
Ramón Galarza “Ruidos” donde se relata lo ocurrido hace 80 años
que va en el ADN de un partido humanista como el del PNV, que
tiene sus referencias en gentes que murieron defendiendo Euzkadi,
como fue lo ocurrido en aquella guerra desigual, criminal e injusta
que destrozó no solo a un país, sino a dos generaciones a las que
condenó al hambre, a la persecución, a la ruptura familiar, a la
injusticia y al expolio. Y eso, aunque se quiera olvidar o tapar, ocurrió
y sigue pesando en nuestro diario acontecer. Todo esto lo basaban
en los valores que marcaron una generación de jóvenes jelkides:
entrega política, moral cristiana, patriotismo respetuoso, disciplina
y religiosidad.
Ramón Azkue de pesca (Fundación Sabino Arana)
Es el secreto del libro de Ramón de Galarza. Hechos, situaciones
límite, heroísmo, ternura, odio, persecución, abyección, entrega,
resignación, humor, nobleza, abertzalismo, religión, liderazgo, futuro.
Todo esto y más lo hemos leído en esta publicación tan singular y tan
importante como fotografía en sepia de una generación de la que él
fue uno de sus paradigmas.
Ramón Galarza, salvó su vida de chiripa. No así Ramón Azkue, jefe de
Euzko Gudarostea, que eran las milicias del PNV. Había nacido en La
Habana, aunque de hondas raíces en Arrankudiaga como el burukide
Jesús Solaun o el gudari Urrutikoetxea y varios más. Azkue fue
hermano de Dña. Teresa Azkue presidenta de Emakume Abertzale
Batza. Al proclamarse la República el 14 de abril de 1931 junto a
Jesús de Solaun, colocó la ikurriña en el balcón del ayuntamiento de
Arrankudiaga. Burukide del Bizkai Buru Batzar entre 1933 y 1935, era
el enlace con la que entonces la llamaban Soli en temas agrícolas, sin
dejar de ocuparse de asuntos internos como adaptar los estatutos
del partido a la nueva realidad. Estallada la guerra y dada su
capacidad de organización le encargaron formar las milicias del PNV
que en agosto de 1936 y en Artxanda organizaron una demostración
de fuerza ante el gobernador Echeverría Novoa. Diez mil jóvenes
vestidos de mendigoizales con Azkue y Lauaxeta al frente dijeron con
su gesto: “Aquí estamos para defender Euzkadi”.
Un compañero de Azkue me entregó en 1977 su semblanza. Aquella
generación tenía dos certezas en su vida por las que vivir y luchar:
Euzkadi y Jaungoikoa. Y estas dos certezas les daba sentido a su
existencia. Sus cartas de despedida, son impresionantes.
“Azkue era de un carácter sosegado y apacible –me contaba-. Todo
en él irradiaba bondad y simpatía de arriba a abajo. Ramón era
risueño y jovial, y en los momentos difíciles, que fueron muchos los
que tuvimos que soportar, jamás parecía irritado y descompuesto.
Era admirable, pues es muy difícil en algunos trances guardar la
compostura. En una palabra, sus cualidades personales no parecían
las más adecuadas para un cargo cuya misión era hacer la guerra.
Por eso no era de extrañar que dentro de las filas de los batallones de
Euzko Gudaroztea le quisieran todos: gudaris y oficiales. Pero lo más
sorprendente era que al mismo tiempo se le respetase y obedeciese
sin reservas.
LOS ELIGIERON CUIDADOSAMENTE Y LOS MATARON COMO ESCARMIENTO Iñaki Anasagasti

Sociedad Cultural Recreativa RAMÓN de AZKUE. Arrankudiaga - Zollo
“Caído Bilbao, estábamos ya cercados en Laredo y Santoña y nuestra
situación militar era insostenible. El fin se preveía inminente y
oneroso para nuestras fuerzas si no tenían éxitos nuestros intentos
para salvar por mar nuestro ejército.”
“Era el 15 de Agosto de 1937 festividad de la asunción de la
Virgen, Andra Mari eguna . Con este motivo se celebró una Misa
en Gudaroztea en Laredo, oficiada por un capellán de nuestros
batallones. A la salida y según íbamos a desayunar, charlando entre
bromas y veras me pregunta: “¿Qué has pedido hoy en la Comunión”?
Le miro sonriendo unos instantes y le devuelvo la pregunta. “¿Y tú?”
Entonces él, poniéndose serio y perdiéndose su mirada en la lejanía,
me responde: “Mira, hoy he pedido a Dios que cuando me vayan a
fusilar no me tiemblen las piernas; que pueda gritar con voz vibrante
¡Gora Euzkadi Azkatuta!, y dar la voz de ¡Fuego!”.
“Quedé impresionado por la sencillez y naturalidad con que lo dijo.
Caminamos en silencio... ¡Quién habría pensado en aquel momento
que estaba descubriendo exactamente cómo iba a desarrollarse el
dramático fin de su vida! ¿Era presentimiento intuitivo?”
Ramón de Galarza lo cuenta así en su libro. Sucedió hace ahora
ochenta años .
“15, octubre 1937
“Han tocado diana media hora más tarde de lo corriente. Se olfatea
algo anormal. Más seriedad en los guardianes, más disciplina. ¿Qué
ocurre?
“¡Dios mío! Han fusilado 14 hombres. Se ve, además, que han sido
bien buscados: ¡Qué selección han hecho! : Azkue, López Otamendi,
Markiegi, Ibarbia, Markaida y Zabala
Dos miembros del Consejo del Partido Nacionalista Vasco
Dos miembros del Ejercito Vasco pertenecientes al P.N.V.
Dos miembros de Solidaridad de Trabajadores Vascos
Dos miembros del Partido Republicano
Dos miembros del Partido Socialista
Dos miembros del Partido Comunista
Dos miembros de la C.N.T.
“Un mazazo en pleno cuello no produce más efecto. Nos deja
anonadados. Parecemos una banda de sonámbulos. Comentamos.
“Hay en esto, además, una sombra, una nube negra de tragedia.
¡Dos de cada grupo, de cada partido!. Es una forma de cebarse, de
sadismo, de inquisición. Parece que nos dicen:
“¡Esto es una advertencia, podéis prepararos!
“Han muerto como héroes. Azkue, organizador jefe de Eusko
Gudarostea (Ejército vasco) ha dicho en los últimos momentos:
“¡Ahora nos veremos ante el verdadero juez!
“Los catorce murieron con valentía. ¿Quién les condenó?. Un juez
cómodamente sentado en un sillón y probablemente haciendo una
buena digestión, que ni siquiera se fijó en ellos a la hora de dictar la
sentencia y que se quedó tan campante después de haber jugado
con vidas humanas.
Concentración de gudaris en Artxanda, verano de 1936 (Fundación Sabino Arana)
Homenaje realizado en el cementerio de Sukarrieta a Sabino Arana, donde aparece, entre otros, Ramón Azkue (Fundación Sabino Arana)

Sociedad Cultural Recreativa RAMÓN de AZKUE. Arrankudiaga - Zollo
“Crisis de la caridad”, que diría nuestro gran Lehendakari, José
Antonio de Aguirre. “La Religión de Cristo es una Religión de Amor.
Por lo mismo esos no son cristianos... los cristianos somos nosotros,
nuestra postura es la postura cristiana”, que diría Ajuriaguerra
acompañando en capilla al doctor Arenillas, autoridad de Sanidad en
el Gobierno de Euzkadi.
“Como buen cristiano, aquella misma noche el juez no dejaría de
hacer sus oraciones, de rezar una Salve a la Virgen del Pilar y entre
los brazos de su esposa roncaría plácidamente.
“Al día siguiente, en Deba, recibiría Maritxu la esposa de Markiegi, el
alcalde, la carta y que comienza:
“Dentro de pocas horas voy al cielo con la absoluta seguridad de que
Dios me recibirá”...
Y mientras el juez dormía junto a su esposa, ella, Maritxu, para
siempre quedaría sola.
“¡Que Dios les perdone!...” dijo Markiegi.
Como dice Galarza, mataron a Azkue, al alcalde de Deba, Markiegi
y a una doble representación de cada sindicato y de cada partido.
Con buen criterio el 15 de octubre de 1964 el PNV lo instituyó
internamente como su “Gudari Eguna” para ser luego asumido por
el Gobierno Vasco en el exilio presidido por el Lehendakari Leizaola.
Este 15 de octubre, los socialistas, ELA, UGT, comunistas , aunque no
fuera más que por los dos milicianos socialistas que fusilaron junto
a republicanos, nacionalistas y sindicalistas, debería guardar aunque
sea un minuto de silencio o poner unas flores en el monumento al
Gudari o recordar en un comunicado que hace 80 años, un ejército
sublevado asesinó a un ramillete de jóvenes vascos elegidos
cuidadosamente como escarmiento.
Imagínense si un hecho así hubiera ocurrido con catorce ingleses.
Sabríamos sus nombres, conoceríamos sus biografías, habríamos
visto diez películas, se abrirían los informativos, los ayuntamientos
donde nacieron inaugurarían una calle o una plaza, en las escuelas se
explicaría lo que fue aquel asesinato colectivo y hasta la Reina Isabel
bajaría la cabeza en la ceremonia oficial y el obispo de Canterbury
en Westminster pediría que una barbaridad de esa dimensión no
volviera a ocurrir. Pero nada de esto se hará aquí, siendo como es
parte de la identidad de un pueblo.
Como cuenta Galarza en su diario, quisieron dar un escarmiento. No
lo lograron, pero sus herederos quizás no hemos estado a la altura
de su recuerdo. ¡Qué pena!.
Con este escrito y el modesto programa de actividades que hemos
preparado intentamos compensar el olvido que se haya podido
producir.
Uno de los recordatorios que se hicieron por el fusilamiento de los 14 hombres el día 15 de octubre de 1937 (Fundación Sabino Arana)