SAN TOMAS - Berria › dokumentuak › dokumentua1383.pdfXVII. Haur Tailerra, Ogia egiten, eta egur...

8
SAN TOMAS Azoka eta giro aparta Donostian, Azpeitian eta Bilbon San Tomas eguna ospatuko dute, eta Arrasaten santamasak, abenduaren 21ean eta 22an. BERRIA Ostirala, 2014ko abenduaren 19a Bi haur taloa eta txistorra jaten, giro ederrean, Donostian, San Tomas egunean. IMANOL OTEGI / ARGAZKI PRESS Testua. Joxi Ubeda

Transcript of SAN TOMAS - Berria › dokumentuak › dokumentua1383.pdfXVII. Haur Tailerra, Ogia egiten, eta egur...

  • SAN TOMASAzoka eta giro aparta

    Donostian, Azpeitian eta Bilbon San Tomas eguna ospatuko dute,eta Arrasaten santamasak, abenduaren 21ean eta 22an.

    BERRIA

    Ostirala, 2014ko abenduaren 19a

    Bi haur taloa eta txistorra jaten, giro ederrean, Donostian, San Tomas egunean. IMANOL OTEGI / ARGAZKI PRESS

    Testua. Joxi Ubeda

  • D onostiako SanTomas egune-ko azokakoprotagonistanagusia, Mai-krux txerria,Konstituzio

    plazan egongo da, goizeko hama-rretatik iluntzeko zortziak arte,eta ondoren bere etxera, LeitzakoArro baserrira itzuliko da.

    San Tomas egunean inoiz izanzen txerririk handiena izango da.Abenduaren 4an Arro baserrianbertan kazetarien eta argazkila-rien aurrean aurkeztu zutenean357 kilogramoko pisua zuen, etaabenduaren 21erako 370 edo 375kilogramo izango dituela esanzuen Kristina Saralegi hazleak.

    Donostia San Tomas egunean«azoka handi bat» bihurtzendela azpimarratu zuen Juan Kar-los Izagirre alkateak abenduaren11n, egitaraua aurkezteko ekital-dian. «Denon artean giro aparta

    sortzen dugu». Ohitura nondikdatorren gogorarazi zuen: «Base-rritarrak kalera jaisten ziren, eu-ren lurren jabeei errenta ordain-tzera. Horren aitzakian, egun-pasa egiten zuten, eta jai eguna

    ospatzen zuten gabonen ata-rian».

    Aurten sekula baino postugehiago egongo dira, 235 guztira.Berrikuntza moduan, PasakaTxapelketa jokatuko da Trinitate

    ‘MAIKRUX’ IZANGO DADONOSTIAKO PROTAGONISTAKonstituzio plazan ikusi ahal izango da, abenduaren 21ean. Berrobin ekainean erosi, eta iraileanLeitzara eraman zuten. 5 urte ditu, eta San Tomas egunean izaniko txerririk handiena izango da.

    Maikrux txerria, Kristina Saralegi hazlearekin, Leitzako Arro baserrian. GORKA RUBIO / ARGAZKI PRESS

    II b San Tomas BERRIAOstirala, 2014ko abenduaren 19a

    EGITARAUA10:00. Txistorra, talo, ogia, gazta,erroskillak, txorizoa, eztia, sagar-doa eta artisautza salmenta20:00ak arte, Konstituzio plazan,Okendo plazan, San Juan kale-an, Bretxan, Bulebarrean, Elkanokalean, Gipuzkoa plazan, Txu-rruka kalean, Trinitate plazan,Sarriegi plazan eta Zuloaga pla-zan. 10:00. Maikrux txerriaren era-kusketa Konstituzio plazan,20:00ak arte. 10:00. Abere erakusketa Oken-do plazan, 20:00ak arte. 10:00. Barazki eta fruta lehiake-ta, Jose Salaberria Memoriala,Konstituzio plazan, 20:00ak arte.10:00. Donostialdeko ezti lehia-keta Bretxa plazan, 20:00ak arte. 10:00. Txorimalo lehiaketa Zulo-aga plazan, 20:00ak arte. . 10:00. Pasaka Txapelketa Trini-tate plazan, 14:00ak arte. 11:00. XIX. Euskal Herriko Txis-torra Lehiaketa Gipuzkoa pla-zan. Sari banaketa 13:30ean.11:00. XVII. Haur Tailerra, Ogiaegiten, eta egur jokoak haurren-tzat, Zuloaga plazan, 14:00ak arteeta 16:00etatik 19:00ak arte.11:30. Trikitilarien kalejira feriaosoan zehar, Irungo Auntxa es-kolako eta Donostiako Estangaeskolako ikasleekin. 11:30. Herri kirolak Bulebarrean.13:15. Agin Laburu eta AmaiaAgirre bertsolariak Bulebarrekokioskoan.14:00. Hernaniko Lurdes Alkor-ta trikiti eskolako ikasleak etaDonostiako Udalaren Musikaeta Dantza eskolako trikiti taldeaBulebarreko kioskoan.14:00. Trikitilarien kalejira feriaosoan zehar, Donostiako Estan-ga eskolako eta Hernaniko Lur-des Alkorta trikiti eskolako ikas-leekin.14:00. Euskal kantu saioa Trini-tate plazan.15:30. Gaztelumendi anaien ber-tso saioa Trinitate plazan.16:00. Brindis solidarioa sagar-doarekin Trinitate plazan.16:00. Kandelen tailerra hau-rrentzat ezti lehiaketako karpan,Bretxan.17:00. Trikitilarien kalejira feriaosoan zehar, Donostiako Estan-ga eskolako eta Lasarte-OriakoTtirriki Ttarraka trikiti eskolakoikasleekin.17:30. Herri sokatira Trinitateplazan.18:00. Euskal dantzak. Muxiko-ak Bulebarreko kioskoan. Ja-rraian, erromeria Itzartu taldea-rekin.18:30. Disko jartzaileak Trinitateplazan.

    plazan. Pilota modalitate horitrinketean jokatzen da.

    Donostiako San Tomas egune-ko azokari buruzko informaziogehiago: gaur.donostia.orghelbi-dean.

  • A b e n d u a r e n21ean, San To-mas egunean,Donostia lan-da merkatuabihurtuko da,eta txistorra

    izango da protagonista nagusia.Erakusmahai ugari jarriko dituz-te hirian zehar. Janaria, eskula-nak eta beste hainbat motakoproduktuak erosi ahal izangodira.

    Aurten, gainera, auzo gehiago-tara iritsiko da festa, DonostiakoUdaleko ordezkariek abenduaren11n San Tomas feria aurkeztekoekitaldian azaldu zutenez. JuanKarlos Izagirre alkateak auzoetanegiten duten lana nabarmenduzuen: «Parte Zaharrean eta er-dialdean ez ezik, Ibaeta, Morlans,Amara Berri, Amara Zaharra,Gros, Loiola, Antigua eta Larratxoauzoetan ospatuko dugu San To-mas. Auzo elkarteek egindakolana eskertu nahi dut, eta bide ho-rretan jarraitzeko eskatu, nola ez,

    AUZO GEHIAGOTARAIRITSIKO DA JAIADonostiako Parte Zaharrean eta erdialdean ez ezik, Ibaeta, Morlans,Amara Berri, Amara Zaharra, Gros, Loiola, Antigua eta Larratxoauzoetan ospatuko da San Tomas eguneko jaia.

    Donostian txistorra nonahi jan ahal izango da. IMANOL OTEGI / ARGAZKI PRESS

    San Tomas b IIIBERRIAOstirala, 2014ko abenduaren 19a

    gurekin elkarlanean. San Tomasherritarren festa da, donostiarrenfesta, eta auzoetan poliki-polikierrotzen ari dela nabarmendunahi dugu».

    Maider Arriola eta Alex Marti-nez Groseko Hondarpe Auzo El-karteko kideek Grosen urtero be-zala giro ederra izango dela esanzuten San Tomas feriaren aurkez-pen ekitaldian.

    Mari Jose Rezabalek, berriz,Amara Berrira eta Antiguara joa-teko animatu zituen herritarrak.Izan ere, Amara Berrikoa izateazgain, Etiopia Utopia elkarteko ki-dea ere bada, eta ez da ahaztu be-har San Tomas eguneko festakalde solidario bat ere badaukala,erakusmahai askotan biltzen dendirua hainbat elkartasun ekimenbabesteko baliatzen baita.

    FESTA JASANGARRIANerea Txapartegi Euskara etaKultura arduradunak, bestalde,Merkataritzan ere euskaraz kan-painak ere santomasetan bere le-

    kua izango duela nabarmenduzuen. Postu gehienetan euskarazhitz egitea «bermatuta» egongodela jakinarazi zuen.

    Festa «jasangarriagoa» izangodela ere azpimarratu zuen: «Ho-rretarako 45.000 edalontzi berre-rabilgarri banatuko dira, eta ho-rrez gain, olioa biltzeko bidoiakjarriko dira txistorra eta taloenpostu guztietan, eta feriaren ko-kaleku guztietan edukiontzienzerbitzua indartu egingo da. Etagarrantzitsuena: ehundik gorakomun kimiko jarriko dira ParteZaharrean, erdialdean, eta baitaauzoetan ere. Era berean, feria os-patzen den inguruetako komunpublikoak irekita egongo dira».

    Garraio publikoa indartu egin-go da, eta zerbitzu gehiago mar-txan jarriko da. Bestetik, Buleba-rrean eraso sexisten kontrako gu-ne bat jarriko da, eta Zuloaga pla-zan erantzukidetasunaren aldekogune bat, eskumuturrekoak ba-natuko dira, udan abiatutakokanpainari jarraipena emanez.

  • A zpeitian, Ga-bonen atarianegin ohi denfesta egunhandia da SanTomas, neurrihandi batean

    baserri munduari lotua. Azoka plazan udazkeneko azo-

    ka berezia egingo da, goiz osoan,eta baserriko produktu ugariizango da: barazkiak, fruta, lore-ak, eztia, gazta, patea, uken-duak... Azpeiti inguruko ekoizle-enak, eta baita beste zenbait toki-takoak ere; Ipar Euskal Herriko-ak, esaterako.

    Urtero bezala, egun osoan, txo-rizoa, hirugiharra eta taloa jatekoaukera izango da Enparantza Na-gusian ipiniko dituzten txosnetaneta postuetan.

    Eguerdian, 32. Antzerki Topa-ketako sari banaketa egingo duteudal areto nagusian. Aurtengoirabazlea Lakrikun taldea izan da,

    Non gaude? izenburua duen an-tzezlanarekin.

    Eguerdian bertan, sekulakoherri kirol jaialdi bat hasiko daIzarraitz pilotalekuan. Aimar Iri-goien, Idoia Etxeberria eta Goe-natxo III.a harri-jasotzaileak etaMikel Larrañaga eta Olasagastiaizkolariak ariko dira.

    Aimar Irigoienek izugarrizkomarka saioa egingo du, Mantero-laren 150 kiloko zilindro zaharra-rekin Zelairen 122 altxaldiko mar-ka hausteko asmoz. Horrez gain,175 kilogramoko harri zilindrikoaeta 100 kilogramoko bola jasokoditu, eta proba misto batean ereariko da. Proba misto horretanOlasagastirekin ariko da, MikelLarrañaga eta Goenatxo III.arenaurka. Egin beharreko lana hauxeizango da: bost enbor ebaki eta 113kilogramoko harri kubikoa hogeialdiz jaso.

    Goenatxo III.ak 150 kilogramo-ko harri errektangularra eta 100

    kilogramoko bola ere jasoko ditu.Idoia Etxeberriak, berriz, 100 ki-logramoko errektangularra, 88kilogramoko zilindrikoa eta 62kilogramoko bola jasoko ditu.

    Mikel Larrañaga eta Olasagastiaizkolariek beste lan hauek ereegin beharko dituzte: enbor bananork kolpe gutxiagotan ebaki etaenbor bana zutik nork azkarragoebaki.

    Ordu berean, bertso saio batantolatu da Plaza Nagusiko kios-koan, eta giro ederra nagusi izan-go dela ez da dudarik. Nerea Elus-tondo, Unai Iturriaga, Sustrai Co-lina eta Aitor Sarriegi bertsolariekkantatuko dute, eta gaiak Sebas-tian Lizasok jarriko ditu.

    Ttuntturroak, musika eskolakosoinu-jotzaileak, erraldoiak, bu-ruhandiak eta dultzaineroak ka-lejiran ariko dira, eta baita trikiti-lari hauek ere: Imuntzo eta Belo-ki, Izer eta Alabier, eta Montte.

    Azkenik, San Tomas eguneanherritarrak baserritar janztensaiatzeko deialdia egin du Azpei-tiko Udalak. San Tomas egunariburuzko informazio gehiago: az-peitia.eus helbidean.

    FESTA HANDIASan Tomas jai egun handia izango daAzpeitian. Baserriko produktuen azoka berezia,herri-kirol jaialdi aparta, bertso saio ederra etabeste zenbait ekitaldi izango dira hilaren 21ean.

    Taloa, txorizoa eta beste hainbat modadutxo dastatu ahal izango dira Azpeitian. GARI GARAIALDE / ARGAZKI PRESS

    IV b San Tomas BERRIAOstirala, 2014ko abenduaren 19a

    EGITARAUA10:00. Izarraitz txistularien esku-tik diana kaleetan.10:30. Frontoi Txikian, Patxi Az-kargorta pilota memoriala. Ben-jaminaurrekoak, benjaminak, ki-muak, haurrak eta kadeteak.11:00. Udal Musika Bandarenkalejira.11:00. Eltziegoko gaiteroak kale-etan zehar.12:00. 32. Antzerki Topaketakosari banaketa udal areto nagu-sian. Lakrikun taldearen Nongaude? antzezlana sarituko dute.12:00. Amets Amubieta etaMaialen Aldalur 2014ko EuskalHerriko Dantza Sueltoko Txa-pelketako irabazleak zoriondukodituzte udaletxean.12:00. Gaztetxetik abiatuta, sa-gardo-karroa trikitilariekin, giroaalaitzen kaleetan.12:00. Azpeitiko udazkenekoazoka berezia. Baserriko produk-tuak goiz osoan Azoka plazan.12:00. Harri-jasotzaile eta aizko-lari jaialdia Izarraitz pilotale-kuan. Parte-hartzaileak: AimarIrigoien, Idoia Etxeberria, Goe-

    natxo III.a, Mikel Larrañaga etaOlasagasti. Aurkezlea: JuanjoSagastibeltza. Aimar Irigoien,Manterolaren 150 kilogramokoharri zilindriko zaharrarekin, Ze-lairen 122 altxaldiko marka haus-ten saiatuko da. Aizkolariek etaharri-jasotzaileek hainbat probaegingo dituzte, proba misto bathorien artean.12:00. Bertso saioa Plaza Nagu-siko kioskoan. Bertsolariak: Nerea Elustondo, Unai Iturria-ga, Sustrai Colina eta AitorSarriegi. Gai-jartzailea: Sebas-tian Lizaso.12:00. Itsasiko ttuntturroen etamusika eskolako soinu jotzaile-en kalejira.12:30. Imuntzo eta Beloki, Izereta Alabier eta Montterekin kale-jira eta erromeria herriko kalee-tan.13:00. Erraldoiak, buruhandiaketa dultzaineroak kaleetan.18:00. Gazteen XIV. DantzaSueltoko Azpeitiko TxapelketaSanagustin Kulturgunean.Amets Amubieta eta MaialenAldalur dantza sueltoko txapel-dunak omenduko dituzte.

  • E guerdian, AmetsAmubieta etaMaialen AldalurEuskal HerrikoDantza Sueltoko38. Txapelketakoirabazleak zo-

    rionduko dituzte udaletxean, eta18:00etan ere omenduko dituzte,Sanagustin kulturgunean, Azpei-tiko Dantza Sueltoko GazteenXIV. Txapelketan.

    Euskal Herriko 38. DantzaSueltoko Txapelketa urriaren19an jokatu zen, Seguran. AmetsAmubieta eta Maialen Aldalurtxapela eta zapia eramateaz gain,haien senideen eta azpeitiarrenzorionak jaso zituzten: «Txapel-keta amaitu ondoren, jende uga-riren zorionak jaso genituen, etahori asko eskertzen dugu; gura-soak beti egon dira gurekin, etaeskertzekoa da beti eman izandizkiguten animoak», esan zio-ten Urola Kostako Hitza-ri.

    Bi azpeitiar gazteek ez zutenirabaztea espero, finaleko maila«oso ona» baitzen. «Denok iza-ten dugu Euskal Herriko DantzaTxapelketa irabazteko nahia, ga-rrantzitsuena hori da eta».

    TXAPELDUNAKOMENDUKO DITUZTEAmets Amubieta eta Maialen Aldalur azpeitiarrek irabazi dute aurtenEuskal Herriko Dantza Sueltoko Txapelketa.

    Amets Amubieta eta Maialen Aldalur azpeitiarrak Euskal Herriko Dantza Sueltoko 38. Txapelketan, urriaren 19an,Seguran. GOIERRIKO HITZA

    San Tomas b VBERRIAOstirala, 2014ko abenduaren 19a

  • S an Tomas egunaigandean izangoda aurten, aben-duaren 21ean.Hori dela eta, Bil-bon antolatzenden azoka eta bai-

    ta gainerako ekitaldiak ere bezpe-ran —abenduaren 20an— egiteaerabaki zuten, hasieran, baina,azkenik, hilaren 22an egingo dira.San Tomas azoka larunbatera au-rreratzeak Zazpikaleetako bizila-

    gunen, merkatarien eta ostala-rien artean nahiz baserritarrenartean sortu zituen zalantzak izandira San Tomas eguna 22an ospa-tzeko arrazoiak.

    «San Tomas azokaren helbu-rua jai giro atseginean erakusleenmerkataritza jardueraz gozatzeaizaten da, eta bertako produktuakdastatu ahal izatea; horregatik,funtsezkoa da herritar guztien etaazoka honetan inplikazio handie-na duten eragileen premiak aseko

    dituen egun bat bilatzea», Bilbo-ko Udaleko ordezkariek azpima-rratu dutenez.

    67. San Tomas azoka 09:00eta-tik 22:00etara egongo da zabalik,eta 286 erakusmahai baino gehia-go ipiniko dituzte Areatzan etaPlaza Barrian. Informazio gehia-go: www.bilbao.net helbidean.

    Halaber, Bilboko konpartsek,txosna zabaldu ez ezik, hainbatekitaldi ere antolatuko dituzte(www.bilbokokonpartsak.com).

    BILBON, ASTELEHENEANBilboko San Tomas azoka egunez aldatu eta astelehenean izango da,abenduaren 22an. BBK Gizarte Ekintzak antolatuko du, urtero bezala.

    VI b San Tomas BERRIAOstirala, 2014ko abenduaren 19a

  • A r r a s a t e k oUdalak, base-rritarren lana-ri bere balioaeman nahian,zuzeneko sal-menta bultza-

    tu nahi du, «eta presentzia fisikobat bistaratu», Marga Garmendiaenplegu eta garapen teknikaria-ren hitzetan. Helburu horiei eu-tsiz, baserritarren azoka bereziakhileko hirugarren larunbateanantolatzen ditu, abuztuan eta

    abenduan izan ezik. Urtean ha-mar azoka berezi, guztira.

    Astero, baserritarrak azokaplazan egoten dira. «Baina azokahori urteekin indarra galduz joanda, eta baserritarren lana eta ber-tako produktuak nabarmentze-ko, azoka bereziak antolatzea bu-ruratu zitzaigun». Hasieran urte-an behin, eta gero hilean behinegiten hasi dira.

    Gaur egun, azoka berezi hori —Arrasateko baserriko produk-tuen azoka— hileko hirugarren la-runbatean izaten da. «Azokanparte hartzen duten baserritarre-kin adostu genuen ekitaldi finkobat zehaztea, ohitura bat sortze-ko; azoka larunbat goizera alda-tuz gero, azoka plazara joatekoaukerarik ez duen jendeak, edolanorduetan zabalik dagoelako,edo ohituragatik eta abar, parada

    izaten du bertako produktuakerosteko, eta baserritarrek erebeste abagune bat dute eurenproduktuak zuzenean saltzeko».

    Hasiera batean, Arrasatekobertako baserritarrek dute azokahorietan parte hartzeko lehenta-suna. «Baina ateak ireki dizkiegueskualdeko baserritarrei, eta bes-te eskualdeetakoei ere bai, bainabetiere saltzera etortzen direnakzuzeneko ekoizleak izatea zain-tzen dugu».

    Guztira 12-15 erakusmahai in-guru ipintzen dituzte. «Batzue-tan gehixeago ere bai. Azokaxume bat da baina eduki bat ba-dauka». Azoka «dinamizatzen»ahalegintzen dira, «herrian egi-ten diren beste ekitaldi batzuekinlotzen edo elkarri laguntzen, das-tatzeak antolatzen, edo produktujakin baten inguruan saio berezi-ren bat edo lehiaketaren bat egi-ten».

    Era berean, azoka plaza berri-tzen ari da udala. «Baserritarreipresentzia nabarmenago batemateko asmoz, bertako produk-tuak eta bertako ekoizleen lananabarmendu nahi ditugu. Bal-dintzak hobetu nahi ditugu, az-ken batean, zuzeneko salmentahori egiten jarrai dezaten, etaekoizle berriak, jende gaztea par-te hartzera anima dadin».

    Arrasateko Udala baserritarre-kin «harreman zuzena eta ko-munikazio irekia» dauka. Haienproposamenak kontuan izatenditu, eta proposamen horiek gau-zatzen saiatzen da. «Sintoniangabiltza», Marga Garmendiak az-pimarratu duenez.

    Arrasateko baserriko produk-tuen azoken inguruko informaziogehiago www.arrasate.eus hel-bidean lor daiteke.

    SANTAMASETAN,EKITALDI UGARIZer ikusi franko izango da Arrasa-ten abenduaren 22an, santamase-tan: ganadu feria Laubide plazan,hegazti erakusketa Biteri etorbide-an, fruta eta barazki erakusketa eta

    lehiaketa Seber Altube plazan, etaeskulangintzen jarduera feria JokinZaitegi plazan eta ganadu feriareninguruetan.

    Egun osoan, eta baita aurreko etahurrengo egunetan ere, hainbat eki-taldi egingo dira Arrasaten, santa-masetako egitarauaren barruan,udalak, herriko hainbat taldek etaSantamas Komisiñuek antolatuta.Informazio gehiago: www.santa-masak. comhelbidean.

    BASERRITARRENLANA SUSTATUZArrasateko baserriko produktuen azoka hileko hirugarren larunbateanantolatzen du Udalak, Seber Altube plazan.

    Jende ugari, Arrasateko baserriko produktuen azokan. ARRASATEKO UDALA

    VIII b Santamasak BERRIAOstirala, 2014ko abenduaren 19a

    Ereindajan

    Ereindajan-ek, irabazi asmorikgabeko kontsumitzaile etaekoizle elkarteak, nekazaritzasektorea «oinarri eta ipar» du,eta haren azken helburua lehe-nengo sektorea biziberritzeaeta sustatzea da. Bide horretan,eskualdeko ekoizpena merkatu-ratzeko denda bat zabaldu nahidu Arrasaten, «bertako ekono-mia sustatuko duena».

    Ideia 2012. urtearen amaierangaratzen hasi zen, eskualdekokontsumitzaile eta ekoizle taldebaten eskutik. Orain 80 bazkideinguru ditu elkarteak, eta 30 la-gun inguru lantaldeetan partehartzen ari dira.

    Ereindajan elkarteak ideiagako hauek bultzatu nahi ditu:bertakoa — bertako produktuaketa tokiko garapena—; elkartea-ren egunerokoan bazkideen ar-teko elkarlana eta inplikazioa,eskualdeko kontsumitzaileeneta ekoizleen arteko elkarlana,eta eragileen arteko lankidetza;kalitatezko produktuak eta eli-kadura; elikadura osasuntsua-goa, sasoian sasoiko produk-tuen kontsumoa sustatuz; etairaunkortasuna, ekoizpen etakontsumo ereduari begira.

    Ereindajan elkartearekin ha-rremanetan jarri nahi izanezgero, 943-79 68 48 edo 688-6349 19 telefonora deitu, edomezu bat bidali [email protected] helbidera.