7. Ikasgaia - Administrazio Prozedura

download 7. Ikasgaia - Administrazio Prozedura

of 10

Transcript of 7. Ikasgaia - Administrazio Prozedura

  • 7/28/2019 7. Ikasgaia - Administrazio Prozedura

    1/10

    Administrazio-prozedura

    2012-2103

    Administrazio Zuzenbidea I

    59

    Zazpigarren Ikasgaia

    Zazpigarren ikasgai

    honetan, administrazioprozeduraren

    azterketari ekingo

    diogu. Bertan,

    administrazio

    prozeduraren

    ezaugarriak eta bere

    izapideak aztertuko

    ditugu.

  • 7/28/2019 7. Ikasgaia - Administrazio Prozedura

    2/10

    7. Ikasgaia

    Zuzenbide Fakultatea, Donostia

    dministrazio Zuzenbidea I

    60

  • 7/28/2019 7. Ikasgaia - Administrazio Prozedura

    3/10

    Administrazio-prozedura

    2012-2103

    Administrazio Zuzenbidea I

    61

    7. Ikasgaia: Administrazio-prozeduraAdministrazio-prozedura, guztiz garrantzitsua da, batez ere hiritarrontzat, jakiteko ea

    administrazioaren jarduerak bidezkoak diren eta era egokian egin diren. Prozedurak, aldi

    berean esango digu noiz den egintza bat legezkoa eta noiz ez.

    Prozedura, administrazioaren erabakiak hartzeko modua izango da. Izan ere, izapideak

    desberdinak dira egintzaren arabera, baina guztiak dituzte zenbait elementu komunean.

    Prozedurak, honako helburu edo xedeak izango ditu:

    Uki daitezkeen subjektuen eskubideak eta interesak bermatzea. Izan ere, ezin diraeskubide eta interes horien aurka jo eta prozedurak bermatuko du horiek babesten

    direla. Horretaz gain, administrazio- jarduera arrazionalki ordenatzeko izango da

    baliagarri prozedura. Interes guztiak ordezkatzea ahalbidetzea izango da beste helburu bat. Administrazioak,

    horiek guztiak neurtu eta hausnartu ondoren dagokiena erabaki dezan.

    Prozeduraren arauketak, bi printzipioen arteko tentsioa islatzen du: hiritarreneskubideen eta interesen babesa eta administrazio-jardueraren eraginkortasuna. Izan

    ere, beti bata bestearen kontra jarduten dute. Horregatik, prozedurak hausnartu behar

    du egoera aurren zein den jarrerarik egokiena, bi printzipioak babestearren.

    Azkenik, beste helburu bat hiritarrok administrazioaren zereginetan parte-hartzeasustatzea izango litzateke.

    7.1 Administrazio publikoen erregimen juridikoa eta administrazio-prozedura arautzen dituen 1992ko legea.

    7.1.1 Ezaugarriak.Lege hau, 30/1992 legea da, zeinak estatuaren esku uzten du administrazio prozeduraren

    arauketa, hala ezartzen baituelako Konstituzioak. Hala ere, Autonomia Erkidegoak

    berezitasunak izan ditzakete. Lege honek minimo batzuk ezarriko ditu eta Komunitate

    Autonomoak bere ezaugarri propioak gehituko dituzte.

    Beraz, estatuari dagokio administrazio-prozedura erkidea arautzea, alde batera utzi gabeautonomia-erkidegoen antolamendu propioak dakartzan berezitasunak.

    Erkidea izateak ez du eragozten administrazio-prozedura desberdinak egotea: administrazio

    guztien aurrean tratu berdina bermatzea da bere helburua, oinarrizko izapide batzuk gordez.

    7.1.2 Aplikazio-eremua.Arloan arloko legegileak oinarrizko izapide horiek egokitu edo zehaztuko ditu, eta ez baditu

    zehazten, instrukzio egileak erabakiko du prozedura erkidearen zein izapide egingo diren

    zehatz-mehatz.

  • 7/28/2019 7. Ikasgaia - Administrazio Prozedura

    4/10

    7. Ikasgaia

    Zuzenbide Fakultatea, Donostia

    dministrazio Zuzenbidea I

    62

    Aplikazio eremuari dagokionez, LPACko 2.artikulua daukagu. Horren arabera, legea ez da

    aplikagarri izango kontratu erlazioetan eta zergen berrikuspenean. Arau ordeztaile izango da,

    zergen gestioan, eta lan zuzenbideko urrapenetan.

    7.2 Prozeduraren subjektuak7.2.1 Administrazioa.

    Administrazioa, interes orokorraren alde objektibotasunez lan egiten duen alderdia da.

    Gaiaren eta lurraldearen arabera eskumena duten administrazio-organoak hartzen dute

    prozedura izapidetzeko eta ebazteko ardura.

    Administrazio anitzek parte hartzen dutenean, prozedura bakarra izapidetzen dela esan

    beharra dago. Horrekin batera, aipatzekoa da zenbait prozeduretan instrukzioari eta ebazteari

    buruzko eginkizun-banaketa exijitzen dela. Hau argi ikusten da zigorretan, horren inguruan

    134.artikulua daukagularik zeinak argi eta garbi uzten duen instrukzioa eta zigorra ezarri behar

    duten organoak desberdinak izan beharko direla.

    Administrazioak berak bermatu behar du interes guztiak defendatzea eta interesdun guztiak

    interes horiek egikaritu ahal izango dituztela. Beraz, prozeduraren erantzuleak, hau da,

    administrazioak, bidezko neurriak hartu behar ditu interesdunek euren eskubideak

    defendatzeko aukera izan dezaten.

    Epe barruan, esanbideko ebazpena eman behar du 47. artikuluari jarraiki. Bestela erantzule

    izango da. Kasu horretan, isiltasunaren aurrean egongo ginateke eta isiltasunaren inguruko

    erregimen juridikoa aplikatu beharko genuke. Interesdunak, eskatu dezake funtzionario edo

    organoaren erantzukizuna erantzuna ez emateagatik. Baina normalean, administrazioari

    dagokio espedientea irekitzea bere aurka eta beraz, bertan bera gelditzen da gehienetan.

    Edozein dela prozedura, jakin daiteke zeinek daukan ardura prozedura izapidetzeko. Hau da,

    nork jarri digun isuna eta abar. Beraz, administrazio-prozedura baten aurrean interesdunek

    Administrazioaren zerbitzupean jarduten duten pertsonala eta agintariak identifikatzeko

    eskubidea dute, legearen 35. artikuluari jarraiki.

    Hiritarrak errespetuz tratatuak izateko eskubidea dute.

    Abstentzio eta errefusatzearen inguruan, esan beharra dago 28 eta 29. artikuluetan agertzen

    direla eta horien arabera, agintariek eta funtzionarioek abstenitu behar dute eta ez dute parte

    hartuko prozeduran objektibotasuna arriskuan egon daitekeenean.

    Honako kasuan egon daitezke adibidez abstentzioa edo errefusatzea emateko:

    Interes pertsonala izatea, erabaki behar den horretan. Erakunde interesdunaren administratzailea izatea. Interesdunen batekin erabaki gabeko auzi bat izatea. Odol ahaidetasuna, laugarren maila artekoa interesdunetako edozeinekin, edo

    bigarren maila arteko ezkontza-ahaidetasuna.

    Adiskidetasun mina edo ikusezin nabaria. Bi urteetan lan zerbitzuak eskaini izatea.

    Egintzak ez dira nahitaez baliogabetuko baina, ez abstenitzeak erantzukizuna ekarriko du.

  • 7/28/2019 7. Ikasgaia - Administrazio Prozedura

    5/10

    Administrazio-prozedura

    2012-2103

    Administrazio Zuzenbidea I

    63

    Errefusatzea gertatzen da, abstentzioagatik ukitutako pertsona ez badu prozedura uzten. Kasu

    horretan, interesdunek errefusatzea planteatu dezakete, pertsona hori prozeduratik

    kanporatzeko xedearekin.

    Errefusatzea idatziz izango da eta izapidea eten egingo da. Errefusatuak alegazioak egiteko

    aukera izango du eta ondoren errefusatze arrazoia dagoen ebatziko da, gaineko organoak

    erabakiko duelarik.

    7.2.2 Interesduna.Interesdunaren figura legearen 31.1 artikuluan aurreikusten da. Interesduna izango da,

    prozedura amaitzen denean, zein den eskubideen titularra. Legearen arabera, interesdun

    izaera izango dute:

    Prozedurari hasiera ematen diotenak, gizabanakoen nahiz taldeen eskubide edotabidezko interesen titular modura.

    Prozeduran har daitezkeen erabakiek uki ditzaketen eskubideak dituztenak, nahiz etahoriek hasiera ez eman prozedurari.

    Ebazpenak uki ditzaketen gizabanakoen edo taldeen bidezko interesak dituztenak,bukaerako ebazpena eman baino lehen aurkezten badira prozeduran.

    Aipatutako lehenengo biak, beharrezko alderdi dira prozedura barruan. Hirugarrenak aldiz ez

    du izaera bera 39.artikuluak xedatzen duen modura. Izan ere, horien kasuan ezagunak badira

    prozeduraren berri emango zaie besterik ez.

    Interesdunen ordezkaritza eta euren zuzendaritza teknikoari dagokionez, esan beharra dago

    interesdunek ordezkari bidez jardun dezaketela administrazio-prozeduran nahi izanez gero.

    Jarduteko gaitasuna duen pertsona oro izan daiteke ordezkari eta ordezkaritza frogatzeko

    edozein bide edo neurri erabiltzea baimentzen da.

    Normalean, jarduera gehienak egiteko ordezkaritza ontzat ematen da, oso kasu zehatzetan

    egiaztatu behar delarik.

    Baliabide elektronikoak erabili nahi dituzten interesdunak identifikatzeko LAE (Ley de Acceso

    Electrnico de los ciudadanos a los Servicios Pblicos) legeak ezarritakoa jarraitu beharko da,

    bere 14. artikuluan eta hurrengoetan.

    Ordezkaritzarako ez da beharrezkoa izango zuzendaritza eta asistentzi juridikoa.

    Aipatzekoa da orain, interesdunek dituzten eskubideak prozedura aurrera eramaten ari

    denean zeinak legearen 35.artikuluan aurreikusten diren:

    Lehenik eta behin, izapidegintza- eta dokumentazio-eskubideak izango dituzte. Aurkeztu diren dokumentuen kopia jasotzeko eskubidea. Entzunaldia eman aurretik alegazioak egiteko eta prozedurara dokumentuak ekartzeko

    eskubidea ere izango dute.

    Autonomia Erkidegoetan koofizialak diren hizkuntzak erabiltzeko eskubidea,ordenamendu juridikoak ezartzen duenarekin bat. EAEko herritar guztiek erkidegoko

    lurraldean dauden herri-administrazioarekiko harremanetan euskara nahiz gaztelania

    erabiltzeko eskubidea dute eta aukeratutako hizkuntzan harrera izateko eskubidea.

    Aipagarriak dira hemen EAEn, euskararen erabilera normalizatzeko 10/1982 legea eta

    Nafarroan 18/1986 legea.

    Baliabide elektronikoaz erabiliz egindako komunikazioei dagokionez, esan beharra dago LAEko

  • 7/28/2019 7. Ikasgaia - Administrazio Prozedura

    6/10

    7. Ikasgaia

    Zuzenbide Fakultatea, Donostia

    dministrazio Zuzenbidea I

    64

    27.artikuluaren arabera, baliozkotzat ematen direla baliabide horiek erabilita egindako

    komunikazioak baldin eta egiazta badaitezke honako elementuak:

    Komunikazioa bidali eta jaso dela. Zein egunetan egin diren. Komunikazioaren edukia zein izan den. Bidaltzaile eta jasotzailearen identifikazioak.

    Erregistro eta artxibategietara sartzeko eskubideari dagokionez, esan beharra dago legearen

    37.artikuluak jasotzen duela eta honako hiru kasu hauetan uka daitekeela:

    1. Interes publikoak hala agintzen duenean.2. Besteren interes babesgarriagoak tartean daudenean.3. Legeren batean hala ezartzen denean.

    Hiru kasu horietan, organo eskuduna ebazpen motibatua eman beharko du ukatzea azalduz

    eta arrazoituz.

    Pertsonen bizitza pribatuari buruzko datuak jasotzen dituzten agirietara pertsona horiek

    bakarrik izango dute irispidea.

    Titularrez gain, bidezko edo zuzeneko interesa agertzen dutenek ere izan dezakete irispidea

    zuzenbidea aplikatzeko prozeduretako agiri izandunetara, zigortzeko eta diziplinako

    prozeduretakoetara izan ezik, pertsonen bizitza pribatuari buruzko daturik agertzen ez bada,

    eta agiri horietako edukiaren arabera herritarrek beren eskubidez baliatzeko erabil badaitzeke

    (37.3 art).

    ADMINISTRAZIO PROZEDURAREN PRINTZIPIO OROKORRAK

    Administrazio-prozedura oro zenbait printzipio orokorren gainean egituratzen da, honako

    hauek izango direlarik printzipiok:

    1. Kontrako jarrerak azaltzeko aukera bermatzen duen printzipioa. Printzipio haulegearen 84, 85 eta 86.artikuluek jasotzen dute eta horien arabera, interesatuek

    kontrako jarrera azaltzeko aukera izango dute alegazio eta frogen bitartez, eta

    bestelako tramite batzuen bitartez.

    2. Bizkortasuna: egintza bakar batean erabakiko dira izaera dela eta batera bultzadaitekeen tramiteak, LPACko 75. artikuluak xedatzen duen moduan.

    3. Berdintasuna: izaera bereko espedienteak hasiera ematen zaien hurrenkera bereanizapidetuko dira, administrazio-unitateko titularrak arrazoitutako agindua ematen ezbadu horren aurka. (74.art)

    4. Ahalik eta forma gutxien exijitzea.5. Ofizialtasun printzipioa: organo eskudunak bidezkoak diren instrukzio-izapideak egingo

    ditu ebazpena oinarritzen duten datu guztiak ezagutzeko.

    6. Partaidetza eta gardentasuna.7. Prozeduraren doakotasuna.

  • 7/28/2019 7. Ikasgaia - Administrazio Prozedura

    7/10

    Administrazio-prozedura

    2012-2103

    Administrazio Zuzenbidea I

    65

    7.3 Prozeduraren hasieraGogora dezagun, prozedura administratiboa nolabaiteko berme bat dela partikularrontzat. Izan

    ere, prozedura bat jarraituz bermatu egiten dira gure interes eta eskubideak administrazioaren

    gehiegikeriez.

    Hasiera eman baino lehenago, aurretiazko informazio-aldia ireki daiteke. Honek esan nahi du,

    prozedura hasi baino lehenago administrazioak informazioa eskuratu beharko duela eta horren

    arabera, prozedura irekiko du edo ez. Administrazioak baloratu beharko du testuingurua

    prozedurari hasiera emateko edo ez emateko.

    Presako kasuak badira, hartu beharreko neurriak hartu ahal izango dira, lege mailako arau

    batean espresuki ezarritako kasuetan. Adibidez, langile bat egunero bere lanpostura mozkor

    edo drogatua baldin badoa, lehenik eta behin, naiz eta prozedura hasita ez egon, erabaki

    daiteke langile hori bere lanpostura ez joatea auzia argitzen den bitartean, segurtasun zioak

    direla medio.

    Hasiera izango litzateke prozeduraren lehen izapidea. Prozeduraren hasiera LPACko 68.eta 77.artikuluen bitartean arautzen da, non agertzen den neurri kautelarrak har daitezkeela.

    Lehen izapide hau, ofizioz has daiteke edo alderdi batek eskaturik. Ofizioz hasitako

    prozeduretan, organo eskudunak bere kabuz edo gaineko baten aginduz hasi daiteke. Horretaz

    gain beste organo batek eskaturik edo salaketa egon delako eman daiteke prozeduraren

    hasiera. Salaketaren kasuan, esan beharra dago salaketa egiteak ez duela suposatzen

    prozedura alderdiek eskaturik hasi denik. Azken finean, salaketaren bitartez egiten dena da

    autoritatearen aurrean gertatu dena azaldu, baina ondoren hark erabakiko du prozedura hasi

    edo ez. Horregatik salaketa ofizioz hasteko moduen artean barneratzen da. Salatzailea

    interesduna izan daiteke baldin eta hala egiaztatzen bada.

    Alderdiek eskaturik hasitako prozeduretan, beraiek emango liokete hasiera prozedurari. Honen

    adibide bat izango litzateke unibertsitateko matrikula eskatzea. Izan ere, hori alderdiak edo

    interesatuak hasitako prozedura administratiboa izango litzateke.

    LPACko 70.4 artikuluak eskaeraren forma azaltzen digu. Aipatzekoa da normalean ez dela

    batere ez formala. Ohikoena izango da eskaerarekin batera NAN zenbakia eta sinadura

    eskatzea.

    Administrazioak bere formulario propioak baditu ere, horiek lana errazteko besterik ez daude,

    berez beste edozein dokumentu aurkeztu baitaiteke. Edozein eskaera egiteko edozein

    dokumentu eta nahi adina gehigarri aurkeztu daitezke.

    38.4 artikuluak esaten du non egin dezakegu eskaera. Eskaera aurkeztu dela frogatzen duen

    agiri beharrezkoa izango da, eta agiri hori ematen den unetik hasiko dira epeak kontatzen.

    Baliabide telematikoen erabilerari dagokionez, aipatu beharra dago horiek LAEko 35.artikuluan

    arautzen direla.

    7.4 Prozeduraren instrukzioaInstrukzioa da, epaile batek egiten dituen ekintzak argitzeko egitateak. Instrukzioak, ebazpena

    emateko datu guztiak ikertu eta egiaztatzea du helburu. Fase honetan, behin-behineko

  • 7/28/2019 7. Ikasgaia - Administrazio Prozedura

    8/10

    7. Ikasgaia

    Zuzenbide Fakultatea, Donostia

    dministrazio Zuzenbidea I

    66

    neurriak hartzeko aukera egongo da eta ofizioz bultzatu behar da.

    Ekonomia eta bizkortasunari dagokionez, esan beharra dago gai berdineko eskaera ugari baldin

    badaude, denak batera tratatzeko aukera egongo dela (lehen azaldu dugun bizkortasun

    printzipioari jarraiki).

    Bereizi behar dira kanpo- eta barne-instrukzio egintzak.

    Kanpoko instrukzio egintzei dagokionez, aipatzekoak dira alegazioak, zeinak prozeduraren

    edozein unetan, entzunaldiaren aurretik bada, egin daitezke eta agiriak edo bestelakorik

    aurkeztu.

    Entzunaldia, ez da derrigorrez beti eman behar. Prozedura instrukzioa bukatu ondoren

    irekitzen da eta ebazpen proposamena idatzi aurretik. Hau 84.artikuluan arautzen da.

    Barne instrukzio-egintzak berriz, honakoak izango lirateke:

    Txostenak: prozedura ebazteko, lege mailako xedapenetan nahitaezkotzat jotakotxostenak eskatuko dira. txostenak izan daitezke: aginduzkoak edo aukerazkoak,lotesleak edo ez-lotesleak.

    Froga: askatasun printzipioari jarraiki, frogak edozein unetan aurkez daiteke. Azkenik, entzunaldia emango litzateke.

    7.5 Prozeduraren amaieraProzeduraren amaiera ebazpena emango du. Ebazpen horretan interesdunek agertutako gai

    guztiak nahiz prozeduratik eratorrikoak ebatzi beharko dira.

    Ebazpenak honako edukia izan beharko du: erabakia eta hala badagokio horren arrazoitzea.

    Adierazi beharko du zein errekurtso edo helegite tarteratu daitekeen ebazpenaren kontra eta

    zein organoren aurrean eta zein epe barruan.

    Nahiz eta ebazpena izan prozedura amaitzeko biderik oikoena, beste zenbait bide ere

    aurreikusten dira: hitzarmena, prozedura bertan behera uztea (desestimiento), eskubideari

    uko egitea (renuncia), prozeduraren iraungitzea eta azkenik, isiltasuna.

    7.6 EpeakLPACko 47.artikuluari jarraiki, epeak bete beharrekoak dira. interesdunak eta administrazioak

    epeak nahiz epe-mugak bete beharra dute. Interesdunek berek bete beharreko izapideak

    betetzen ez dituztenean, izapidea egiteko eskubidea galtzen dela ulertuko da eta ondorengo

    jardunari ekingo zaio.

    Administrazio berak bete behar dituen epeak ez betetzeak, ez dakar inolako ondoriorik,

    administrazio-jarduerak baliagarriak dira eta.

    7.6.1 Epeak zenbatzea.Epeak egunez kontatzen direnean, egun baliodunak bakarrik hartuko dira kontutan (das

    hbiles). Beraz, ez dira zenbatuko igandeak eta jaieguntzat jotakoak.

  • 7/28/2019 7. Ikasgaia - Administrazio Prozedura

    9/10

    Administrazio-prozedura

    2012-2103

    Administrazio Zuzenbidea I

    67

    Epe guztiak, dela egunetan adierazita dela hilabeteetan edo urtetan ematen direnean, egintza

    jakinarazten edo argitaratzen den egunaren biharamunetik edo administrazio isiltasunez

    baiesten edo ezesten den egunaren biharamunetik hasita zenbatuko dira.

    Epeak hilabetetan edu urtetan ematen direnean, egunetik egunera kontatuko dira. egun

    baliokiderik ez balego, hilabetearen azken eguna ezarriko da epe gisara.

    Epearen azken eguna baliogabea izatekotan, hurrengo egun baliozkoa hartuko da epe gisara.

    7.6.2 Epeak.Ebazpena emateko gehienezko epea 58.2 artikuluan aurreikusten da. Honen arabera, arau

    konkretu bakoitzak zer dioen ikusi beharko da, gehienez 6 hilabetekoa izango delarik, salbu

    Lege edo arau komunitario batez beste zerbait ezartzen bada.

    Ofiziozko prozeduretan epeak prozedurari hasiera emateko erabakia eman denetik hasten da

    zenbatzen eta alderdiak eskaturiko prozeduretan, erregistroan sartzen denetik.

  • 7/28/2019 7. Ikasgaia - Administrazio Prozedura

    10/10

    7. Ikasgaia

    Zuzenbide Fakultatea, Donostia

    dministrazio Zuzenbidea I

    68