BIGARREN ZATIA EUSKAL ZUZENBIDE ZIBIL AUTONOMIKOA 5. … · EHU. Zuzenbide zibila Euskal Zuzenbide...

32
EHU. Zuzenbide zibila Euskal Zuzenbide Zibila I 5. ikasgaia 1 BIGARREN ZATIA EUSKAL ZUZENBIDE ZIBIL AUTONOMIKOA 5. IKASGAIA: ESPAINIAKO ORDENAMENDU ZIBILAK I. ARAUDIA Kode Zibila. 42/1959 Legea, uztailaren 30ekoa, Arabako eta Bizkaiko Zuzenbide Zibilaren Konpilazioa (BOE 1959ko uztailaren 31koa): Zioen Adierazpena. 1/1973 Legea, martxoaren 1ekoa, Nafarroako Foru-zuzenbide zibilaren konpilazioa onartzen duena ( BOE 1973ko martxoaren 7, 8, 9, 10, 12, 13 eta 14koak, eta 1974ko maiatzaren 30ekoa): Zioen Adierazpena. 3/1992 Legea, uztailaren 1ekoa, Euskal Herriko Foru Zuzenbide Zibilari buruzkoa (EHAA 1992ko abuztuaren 7koa): Zioen Adierazpena. 3/1999 Legea, azaroaren 16koa, Euskal Herriko Zuzenbide Zibilari buruzko legea aldatzekoa, Gipuzkoako Foru Zibilari dagokionez ( EHAA 1999ko abenduaren 30ekoa): Zioen Adierazpena. II. OINARRIZKO IDEIAK I. EUSKAL ZUZENBIDE PRIBATUAREN HISTORIA Euskal lurralde bakoitzak bere historia propioa bizi izan du eta, ondorioz, nork bere zuzenbidea eratu izan du; lurralde bakoitzaren zuzenbide horiek oinarrian antzekoak badira ere, aldi berean desberdintasun ugari dauzkate batabestearekiko. 1. Arazo terminologikoa Lehenbizi, terminologiari buruzko iruzkinak egin behar dira: (1) Konstituzioan esapide hau agertzen da: derechos civiles, forales o especiales. (2) Euskal Herriko Autonomia Estatutuan, berriz, beste hau erabiltzen da: Derecho Civil Foral y especial. Azken batean, arazoa bikote honetatik zein den terminorik egokiena erabakitzea da: zuzenbide zibil forala versus zuzenbide zibil autonomikoa.

Transcript of BIGARREN ZATIA EUSKAL ZUZENBIDE ZIBIL AUTONOMIKOA 5. … · EHU. Zuzenbide zibila Euskal Zuzenbide...

Page 1: BIGARREN ZATIA EUSKAL ZUZENBIDE ZIBIL AUTONOMIKOA 5. … · EHU. Zuzenbide zibila Euskal Zuzenbide Zibila I 5. ikasgaia 1 BIGARREN ZATIA EUSKAL ZUZENBIDE ZIBIL AUTONOMIKOA 5. IKASGAIA:

EHU. Zuzenbide zibila

Euskal Zuzenbide Zibila I 5. ikasgaia

1

BIGARREN ZATIA EUSKAL ZUZENBIDE ZIBIL AUTONOMIKOA

5. IKASGAIA: ESPAINIAKO ORDENAMENDU ZIBILAK I. ARAUDIA Kode Zibila. 42/1959 Legea, uztailaren 30ekoa, Arabako eta Bizkaiko Zuzenbide Zibilaren Konpilazioa (BOE 1959ko uztailaren 31koa): Zioen Adierazpena. 1/1973 Legea, martxoaren 1ekoa, Nafarroako Foru-zuzenbide zibilaren konpilazioa onartzen duena (BOE 1973ko martxoaren 7, 8, 9, 10, 12, 13 eta 14koak, eta 1974ko maiatzaren 30ekoa): Zioen Adierazpena. 3/1992 Legea, uztailaren 1ekoa, Euskal Herriko Foru Zuzenbide Zibilari buruzkoa (EHAA 1992ko abuztuaren 7koa): Zioen Adierazpena. 3/1999 Legea, azaroaren 16koa, Euskal Herriko Zuzenbide Zibilari buruzko legea aldatzekoa, Gipuzkoako Foru Zibilari dagokionez (EHAA 1999ko abenduaren 30ekoa): Zioen Adierazpena. II. OINARRIZKO IDEIAK I. EUSKAL ZUZENBIDE PRIBATUAREN HISTORIA Euskal lurralde bakoitzak bere historia propioa bizi izan du eta, ondorioz, nork bere zuzenbidea eratu izan du; lurralde bakoitzaren zuzenbide horiek oinarrian antzekoak badira ere, aldi berean desberdintasun ugari dauzkate batabestearekiko. 1. Arazo terminologikoa Lehenbizi, terminologiari buruzko iruzkinak egin behar dira: (1) Konstituzioan esapide hau agertzen da: derechos civiles, forales o especiales. (2) Euskal Herriko Autonomia Estatutuan, berriz, beste hau erabiltzen da: Derecho Civil Foral y especial. Azken batean, arazoa bikote honetatik zein den terminorik egokiena erabakitzea da: zuzenbide zibil forala versus zuzenbide zibil autonomikoa.

Page 2: BIGARREN ZATIA EUSKAL ZUZENBIDE ZIBIL AUTONOMIKOA 5. … · EHU. Zuzenbide zibila Euskal Zuzenbide Zibila I 5. ikasgaia 1 BIGARREN ZATIA EUSKAL ZUZENBIDE ZIBIL AUTONOMIKOA 5. IKASGAIA:

EHU. Zuzenbide zibila

Euskal Zuzenbide Zibila I 5. ikasgaia

2

Bada joera foruak eta pribilegioak berdintzekoa. Berez, foru hitzak esanahi asko izan ditu: (1) Udal-foruak edo jendeztatzeko kartak. (2) Lurraldeko kartak. (3) Esanahi prozesala, jurisdikzioari lotutakoa. Zuzenbide zibilean foru hitzak badu beste esanahi bat. Foru-zuzenbidea aipatzen denean, ez da adierazi nahi egoera berezi eta pribilegiatua edo irizpide bereizlea dagoenik. Askatasunean oinarritutako ohituretatik sortu eta pilatu diren arau juridikoek osatzen dute foru-zuzenbidea; berezitasunen bat aipatzekotan, bilakaera historikoak hala eraginda, kodeketa-prozesurik jasan ez duen zuzenbidea dela esan daiteke. Sortu diren lurraldeetan lege orokorrak dira foru-arauak, legeak egiteko gaitasuna zutenean garatu ziren tokian tokiko arauak. Foru-zuzenbideak, berez, lurralde bateko foru-arauak eta erakunde propioak biltzen ditu, eta, hortaz, lurralde jakin batzuetako zuzenbide osoa hartzen du bere baitan. Baina, azken bi mendeetan foru-jatorria duen zuzenbide pribatuarekin berdindu izan da foru-zuzenbidea. Horregatik, euskal foru-ondaretik bizirik iraun duten bertako erakunde zibilek osatutako multzoari deritzo foru-zuzenbidea. 2. Arabako zuzenbide zibila Arriagako Kofradia Gaztelako Koroara lotuta geratu zen 1332. urtean, eta beren Jauna, aurrerantzean, Erregea izango zen (voluntaria entrega). Gero, Ermandadeak sortu ziren eta Arabara bilduko ziren beste hiru lurralde: Aiara 1462. urtean -beranduenera-, Aramaio 1489. urtean eta Laudio 1491. urtean. Lurralde horiek beren ordenamendu juridikoa zuten, eta eutsi ere eutsi zionbakoitzak bereari. Hartara, Aiarak bere zuzenbide zibilari, eta Aramaio eta Laudiok Bizkaiko zuzenbide zibila aplikatzeari, eutsiko zioten. 2.1. Zuzenbide pribatuko iturriak Historian zehar Arabako zuzenbide zibila islatzen duten testu nagusiak honako hauek dira: (1) Gaztelako erregearen eta Arabako probintziaren arteko hitzarmenaren eskritura (1332ko eskritura): horren arabera, Gaztelako Koroara lotzen da Araba. Bertan, zuzenbide pribatuari dagokionez, eskuratutako ondasunen gaineko askatasuna ezartzen da.

Page 3: BIGARREN ZATIA EUSKAL ZUZENBIDE ZIBIL AUTONOMIKOA 5. … · EHU. Zuzenbide zibila Euskal Zuzenbide Zibila I 5. ikasgaia 1 BIGARREN ZATIA EUSKAL ZUZENBIDE ZIBIL AUTONOMIKOA 5. IKASGAIA:

EHU. Zuzenbide zibila

Euskal Zuzenbide Zibila I 5. ikasgaia

3

(2) Aiarako Forua Indarrean zeuden ohiturak idatziz jasotzen ditu Aiarako jaunak 1373. urtean. Geroago, 1458. urtean Arabako Ermandadea sortzen da, eta beranduenera 1462. urtean Aiara Arabako Ermandadera biltzen da. Geroago, 1469. urtean, Aiarako Foruak eguneratu eta osatu egiten dira egoera berrira egokitzeko. Foruetan, zuzenbide zibilari buruzko xedapen asko jasotzen ziren, Nafarroako zuzenbide zibilean jasotzen ziren antzekoak gainera. Azkenik, 1487. urtean, Foru horiek baztertu eta lege nagusitzat hartzen dira Gaztelako legeak: Fuero Real, Las Partidas eta Ordenamientos Reales.

Renunciando en todo como digeron por sí e en nombre de las dichas sus partes, el Fuero antiguo que antes de agora usaron e todos sus usos e costumbres.

“También calificamos de absurda y falsa esa renuncia (…). No había razón alguna para someterse a la legislación castellana, y renunciar a un Fuero de Ayala, que –como hemos ido examinando precedentemente- era rico en disposiciones civiles, muchas de ellas similares a las del Derecho civil de Navarra, a las contenidas en nuestros Fueros Históricos navarros” (Francisco SALINAS QUIJADA: Estudio comparativo del Derecho ayalés y navarro, 1983, Vitoria-Gasteiz, 171. or.).

Baina, erakunde zibilei dagokienez, hau indarrean uzten da:

Que en cuanto a las herencias e subcesiones de los bienes de cualesquier vecinos de la dicha tierra que puedan testar e mandar por testamento o manda o donación de todos sus bienes o parte de ellos a quien quisieren, apartando sus fijos e parientes con poco o con mucho, como quisieren o por bien tubieren.

Azken borondatea adierazteko askatasuna ezartzen duen arau zibil horrek bakarrik osatuko du Aiarako foru zibila. Xedapen zibil hori behin eta berriz berretsi zuten Erregeek eta gero Kode zibilak babestu. Gainerako harreman zibilak arautzeko, Gaztelako legeak aplikatuko dira. (3) Foru Koadernoak Arabako Ermandadea 1417. urtean eratzen da eta, poliki-poliki, lurraldeko eskualdeak bertan bilduko dira; guztira zazpi koadrilak osatuko dute Arabako Ermandadea. Eratze-prozesu horretan hainbat Ordenantza emango dira eta, foru-erakundeen ikuspegitik, garrantzi berezia du Rivabellosako Batzarrak 1463. urtean emandako Cuaderno de Leyes y Ordenanzas delakoak.

Page 4: BIGARREN ZATIA EUSKAL ZUZENBIDE ZIBIL AUTONOMIKOA 5. … · EHU. Zuzenbide zibila Euskal Zuzenbide Zibila I 5. ikasgaia 1 BIGARREN ZATIA EUSKAL ZUZENBIDE ZIBIL AUTONOMIKOA 5. IKASGAIA:

EHU. Zuzenbide zibila

Euskal Zuzenbide Zibila I 5. ikasgaia

4

Dena den, zuzenbide zibilaren eremuari dagokionez, Fuero Real delakoa eta Ordenamiento de Alcalá delakoa emanez gero, Gaztelako zuzenbidea nagusitzen da, tokiko usadioak errespetatzen badira ere. Horiek horrela, Araban berezko zuzenbide zibilak Aiarako aranean bakarrik irauten du, eta Bizkaiko Foruak Laudio eta Aramaio udalerrietan. 2.2. Zuzenbide pribatuko erakunde nagusiak (1) Aiarako lurraldea Aiarako lurraldean ondasunak askatasun osoz xedatzeko eskubidea gorde da. (2) Laudio eta Aramaio Laudion eta Aramaion, berriz, Bizkaiko Foru Zuzenbide zibila aplikatu ohi da betidanik eta, Gaztelako zuzenbidea sartzen denean, lege horiei eutsi egiten zaie tokiko usadio gisa. 3. Gipuzkoako zuzenbide zibila 3.1. Gipuzkoako foru pribatuaren bilakaera Gipuzkoaren mugakide diren lurraldeek, gertuenean Arabak, Bizkaiak eta Nafarroak, modu zabal edo murritzagoz, beren Foru Zuzenbide Zibila konpilatu izan dute eta, aldiz, Gipuzkoak ez. Esan izan ohi du doktrinak irla baten antzera geratu zela Gipuzkoa Foru Zuzenbide Zibila duten lurraldeen artean. Hori horrela zergatik den jakiteko, nahitaez, historiara jo eta, bereziki, aztertu egin behar dira, lehenik, Gipuzkoaren sorrera eta, gero, arlo pribatuan aplikagarri ziren iturri-sistemak. Gipuzkoako lurraldean, hiribilduak XII. mendetik XIV. mendera bitartean sortu ziren, eta bizitza eta garapen independentea lortu zuten. Hiribildu horiek 1397. urtean Gipuzkoako Ermandadea eratzeko batu eta beren arauak Koaderno batean bildu zituzten. Hortik aurrera, eta Koaderno hori garatuz, 1457. urtean eta 1463.ean eratu zen probintzia gisa. Bien bitartean, hiri bakoitzak bere foru propioa izan zuen: Donostiako Forua -Jakan sortu eta Lizarra bidez etorri zena- edo Gasteizko Forua -Logroñoko Foruaren luzapena-. Zuzenbide zibilari dagokionez, arau gutxi batzuk jasotzen ditu Donostiako Foruak, eta bat ere ez Gasteizko Foruak. Horregatik, arlo pribatuan ohitura aplikatzen dute auzitegiek arau idatzirik ezean.

Page 5: BIGARREN ZATIA EUSKAL ZUZENBIDE ZIBIL AUTONOMIKOA 5. … · EHU. Zuzenbide zibila Euskal Zuzenbide Zibila I 5. ikasgaia 1 BIGARREN ZATIA EUSKAL ZUZENBIDE ZIBIL AUTONOMIKOA 5. IKASGAIA:

EHU. Zuzenbide zibila

Euskal Zuzenbide Zibila I 5. ikasgaia

5

Beraz, hiru ordenamendu desberdin daude. Hiribilduetan, Donostiako Forua -kostaldeko hirietan zabaldu zena- eta Gasteizko Forua -barnealdeko hirietan zabaldu zena-; eta, gainerako lurraldean, herriak berak sortutako ohiturak aplikatzen ditu erregearen ordezkariak (Adelantado edo Merino delakoak). Horregatik, zuzenbidea sortzeko bi sistema batera egongo dira: hirietan foruaren iturri-sistema eta gainerako lurraldean ohitura; eta, gainera, bi jurisdikzio desberdin: hiribilduetan hiribilduko auzitegiak, eta gainerako lurraldean erregearen ordezkaria epaile gisa, bertako zuzenbidea, ohiturazkoa alegia, aplikatuz. Aldi berean, erregeek, ordenamendu juridikoa bateratu nahian, zenbait foru ematen dituzte, hiribilduetako foruen hutsuneak betetzeko, hala nola Fuero Juzgo, Fuero Real eta Las Partidas delakoak. Guztiak Erromako zuzenbidean oinarrituta daude, eta oso erabilerrazak dira idatzirik daudelako. Beraz, hiribilduetako auzitegiek erlazio pribatuetan ohitura aplikatzen dute, baina, poliki-poliki, beste foru horiek aplikatzen hasten dira, idatzirik daudelako eta ohiturak baino segurtasun handiagoa eskaintzen dutelako. Aipatutako prozesuaren gailurra Ordenamiento de Alcalá delakoak jartzen du 1348. urtean. Erreinu guztiarentzat ematen den lehen araudia da, eta erabateko aldaketa ekartzen du bi alorretara: (1) Alde batetik, ordenamendu horrek zuzenbideko iturrien lehentasun-sistema berria ezartzen du: Alcalako Ordenamendua, hiribilduetako Foruak (Fuero Real delakoa horietan sartutzat joko da), ohitura eta, azkenik, Partidak. Lehen iturria Alcaláko Ordenamendua izanik, Gorteetako Koadernoak eta Erregearen Pragmatikak ere aplikagarri dira. Legeak egiteko aukera, ondorioz, lehen ohituren bidez herriak berak baldin bazuen, orain Erregearen esku geratzen da. Nahiz ohiturak onartzen diren, arauak aplikatzean nahiago izango dira arau idatziak ohiturak baino. Azken batean, lege idatzia, kontzepzio erromanistan oinarritutakoa, nagusitu egingo da ohituraren gainetik. (2) Bestetik, jurisdikzioa bateratu egiten du: Alcaláko Ordenamendua eman aurretik, apelazioak hiribilduetako auzitegiek erabakitzen baldin bazituzten, ondoren erregearen auzitegiek erabakiko dituzte. Auzitegi horiek osatzen dituztenak unibertsitateetatik datozenez eta bertan Erromako legeak ikasi dituztenez, hiribilduaren foruan ezer adierazten ez bada, Fuero Real eta Las Partidas-ak aplikatuko dituzte. Horrela, epaien bidez ere, eraentza juridikoa bateratu egingo da, baina lurralde bakoitzeko ohituren kontura. Gainera, Gipuzkoako lur laua guztia poliki-poliki hiribilduen eskumenpera sartuko da, Merinoaren eskumena gero eta murritzagoa izango da, eta bertako zuzenbidea soilik aplikatzen den eremua ere bai. Azken finean, Alcaláko Ordenamenduak sistema juridiko pribatua bateratuko du lurralde osoan.

Page 6: BIGARREN ZATIA EUSKAL ZUZENBIDE ZIBIL AUTONOMIKOA 5. … · EHU. Zuzenbide zibila Euskal Zuzenbide Zibila I 5. ikasgaia 1 BIGARREN ZATIA EUSKAL ZUZENBIDE ZIBIL AUTONOMIKOA 5. IKASGAIA:

EHU. Zuzenbide zibila

Euskal Zuzenbide Zibila I 5. ikasgaia

6

Hori 1348. urtean gertatu zen, eta Gipuzkoa oraindik eratzen hasteko zegoen. Adierazi denez, Gipuzkoako Ermandadea 1397. urtean sortu zen, eta, ordenantzak garatzen ari baziren ere, XV. mendean burutu zen prozesuak administrazioari buruzko antolaketa juridikoa bakarrik finkatu zuen. Alegia, Ermandadearen Koadernoetan ez da zuzenbide pribatuko araurik jasotzen, ez 1397. urtekoan (sortzen denean), ez ondorengo garapenetan (azkena 1463.enean). Aldiz, Bizkaian, eta antzeko egoera dagoelarik, 1452. urtean Foru Zaharra ematen da, eta bertan jasoko dira Zuzenbide Zibilari buruzko arauak. Bereizketa zergatik gertatzen den azaltzeko, arrazoi politiko bat aipatu behar da. Nekazaritza-munduko jaunen eta hiribilduen arteko borrokak akordio bidez amaitzen dira Bizkaian eta Araban; aldiz, Gipuzkoan hiribilduak nagusituko dira eta beren legeak ezartzen dizkiete nekazaritza giroko jaun edo ahaide nagusiei, batik bat hiribilduko jendeak merkataritzan oinarritutako gizartea bultzatu nahi duelako. Koadernoetan jasotako legeria horretan ez da zuzenbide pribaturik biltzen, eta nekazaritza-munduko legeria, ohituran oinarritua eta nekazaritza-jabetza mantentzera bideratutakoa, baztertuta geratzen da. Bazterketa horren ondorioz, nekazaritza-arloan jabetza kontserbatzeko arazoak izango dituzte, eta hortik etorriko dira ohitura horiek idatziz jartzeko lehen ahaleginak. Zehazki, Segurako 1554. urteko Batzarrean azaltzen da lehen aldiz ohiturak idatziz biltzeko premia eta beharra, nekazaritza garatzen eta finkatzen hastearekin batera sumatzen baita behar hori. Hortik aurrera, talka gertatzen da. Alde batetik, Erreinutik datozen legeak daude: 1505ko Leyes de Toro, 1534ko Ley de Madrid, Nueva Recopilación eta Novísima Recopilación; eta, bestetik, nekazaritzako jabetza kontserbatzeko Gipuzkoako ohiturak. Horregatik hainbat eta hainbat eskari egingo ditu Gipuzkoak XVII, XVIII eta XIX. mendeetan zehar ohiturak idatziz jartzeko, baina monarkiak, lortu duen batasun juridiko hori babesteko, ez du amore emango. Horren guztiaren froga 1696. urtean egin zen Foruen Bilduman islatzen da; bertan izaera zibila duten bi manamendu besterik ez dira jasotzen: bata larreei buruzkoa eta bestea landaketen arteko distantziei buruzkoa. Kode zibila egin aurretik Gipuzkoaren zuzenbide zibila berezia dela ere aipatzen zen. Hain zuzen, 1839ko urriaren 25ko legearen ondorioz egin zen Proyecto de Arreglo de la Administración Provincial, o sea, Modificación de sus fueros por la Comisión Económica de la misma Provincia delakoan -1841ko abenduaren 13koan- aurreikusten zen Gipuzkoako Foru Zuzenbide Zibila. Baina, Kodeketa Batzordea 1880. urtean Kode zibila sustatzeko bildu zenean, Gipuzkoa kanpoan geratu zen. Kontuan izan behar da egoera politikoa ere ez zela aproposena;

Page 7: BIGARREN ZATIA EUSKAL ZUZENBIDE ZIBIL AUTONOMIKOA 5. … · EHU. Zuzenbide zibila Euskal Zuzenbide Zibila I 5. ikasgaia 1 BIGARREN ZATIA EUSKAL ZUZENBIDE ZIBIL AUTONOMIKOA 5. IKASGAIA:

EHU. Zuzenbide zibila

Euskal Zuzenbide Zibila I 5. ikasgaia

7

1876.enean desagertzen da probintziak zuen antolaketa politikoa, eta Foru Aldundiaren ordez ezarri zen Aldundi Probintzialak ez zuen ekimenik izan bertan presente egoteko. Dena den, Kodea eztabaidatzeko prozesuan hainbat aldiz aipatzen da Gipuzkoan ere bazeudela zenbait berezitasun oinordetza eta familia-ondarearen inguruan. Kode Zibila onetsi zenean, 1889. urtean, Gipuzkoa 12. artikuluaren eremutik at geratu zen; hots, bere iturri-sistema Kodean ezarritakoa izango da: legea, ohitura eta zuzenbideko printzipio orokorrak. Ondorioz, legearen aurkako ohiturarik ez da onartzen, eta partikularren arteko erlazio juridikoak arautzeko Kode Zibila aplikatuko da. Kode Zibila eman ondoren ere, Gipuzkoako Foru Aldundia saiatu izan da hainbatetan Gipuzkoako ohiturak idatziz jartzen, Kode Zibilari gehigarri (apéndice) gisa eransteko. Eusko Ikaskuntzak 1918. urtean Oñatin antolatutako Kongresuan ateratako ondorioak abiapuntu izanik, saiakera haiek 1920-1930eko hamarkadan egin ziren. Esanguratsuena honako hau izan zen: Proyecto de Real Decreto-Ley presentado por la Comisión de Agricultura a la Excma. Diputación en sesión de 6 de septiembre de 1929. Asmo horiek porrot egin zuten, batik bat arrazoi eta egoera politikoak tarteko. Urte horietatik ia mende bukaera arte Gipuzkoako ohitura zibilak idatziz jartzeko ez da inongo ahalegin sendorik egin. Zenbait autorek ere egoera hori jaso dute beren idazkietan, nahiz praktikan nekazaritzako errealitatean gero eta nekezago mantendu den ohitura izan; hilzorian egon dela esatea ez da gehiegikeria, seguruenik jendearen ezjakintasuna dela medio, ez bere erabilgarritasuna galdu duelako. Laburtuz, hau esan genezake: ohiturazko zuzenbide hartatik bizirik iraun duen praktika baserriaren batasuna lortzera bideratutakoa izan dela. Hasieran maiorazkoaren bidez egiten zena, gero hobekuntzen bidez egin da, eta, azkenik, Kode Zibileko 1056. artikulua erabiliz batik bat. Kode Zibila eman arte, gainera, itzultze tronkala ere ezartzen zen ezkontzako hitzarmenetan ezkontza seme-alabarik gabe desegiten zen kasurako. 3.2. Gipuzkoako foru pribatuaren edukia Aipatuko ditugun erakunde guztiak, garaiaren arabera, indarrean zegoen legeari egokitu zaizkio. Hiru epealdi desberdin ikus daitezke bakoitzaren garapenean: Toroko Legeak eman artekoa, Kode Zibila argitaratu bitartekoa, eta harrezkero XX. mendea ia iragan artekoa. Lege bakoitzaren arabera, ohiturari eusteko zenbait modu erabiliko dira, baina beti emaitza berbera lortzeko asmoz.

Page 8: BIGARREN ZATIA EUSKAL ZUZENBIDE ZIBIL AUTONOMIKOA 5. … · EHU. Zuzenbide zibila Euskal Zuzenbide Zibila I 5. ikasgaia 1 BIGARREN ZATIA EUSKAL ZUZENBIDE ZIBIL AUTONOMIKOA 5. IKASGAIA:

EHU. Zuzenbide zibila

Euskal Zuzenbide Zibila I 5. ikasgaia

8

(1) Lehena, etxea zatitu gabe transmititzea; horrela etxearen ustiapenarekin seme edo alaba batek jarraitzen du. Lehenengo epealdian hori ezkontzako hitzarmenean egindako dohaintza bidez lortzen zen, eta ezkontide zaharrek usufruktua gordetzen zuten. Bigarren epealdian, eta 1534ko Madrilgo Legearen ondorioz, debekatu egiten da seme-alabei hobekuntzak egitea dote eta ezkontza bidez, eta seniparteak ordaintzea eskatzen zenez, etxea ezkontzako hitzarmen eta testamentu bidez transmititzen zen, gauza zehatzean hobekuntza eginez. Azken epealdian, etxea Kode Zibileko 1056. artikulua aplikatuz transmititu izan da gehienetan. Testamentua egiteko askatasuna ikusten da ideia horretan, Gipuzkoan hasieratik zegoena eta Oñatiko biztanleek, Gipuzkoatik at zeudelarik, beraientzat ere eskatzen zutena, hain zuzen Gipuzkoan eta Bizkaian zeuden ohiturak gogora ekarri eta alegatuz, aurrerago ikusiko denez. (2) Bigarrenik, itzultze tronkala: ondasunak jatorria duten familiari lotuta daude, eta ondasun horiek ezkontzara ekarri dituena oin berberean oinordekorik egon gabe hiltzen bada, ondasunak oinetxera itzuliko dira. Ezkontzako hitzarmenetan ezartzen zen, eta XIX. mendeko erdialdera arte iraun zuen; Toroko VI. legeak eskatzen zituen formaltasun bereziak betetzea eskatzen du Auzitegi Gorenak baliozkoa izan dadin. Horregatik, erakunde hori lege-xedapen batean aurreikusita egotea beharrezkoa zen; Donostiako Foruan aurreikusita zegoen, eta, beraz, baliozkoa zen bere barrutian. Baina Donostiako Forua aplikatzen ez zen lekuetan ere itzultze tronkala ohitura bidez onartzen zen. (3) Hirugarrena, dotea emateko ohitura: ezkongaiaren gurasoek dirutan edo ondasunetan etxera ezkontzen zen beste ezkongaiari emandako kopurua da, bereziki ezkongai hori jasotzen zuen etxearen zamei erantzuteko emana. Zama horiek gainerako senideen seniparteak ziren, etxean geratzen zenak eman beharrekoak. Dotea, beraz, seniparteak ordaintzeko erabiltzen zen. Horregatik, 1534 Madrilgo Legearen kontra hainbat aldiz protestatu zen, eta ohiturak idatziz jartzeko eskatu, ondorengo urteetan Kode Zibila argitaratu bitartean. Izan ere, lege horrek dote eta ezkontza bidez seme-alabak hobetzeko debekua ezartzen zuenez, seniparteak modu horretan ezin baitziren ordaindu. (4) Laugarrenik, familia-komunitate ekonomikoa sortzekoa: semea edo alaba etxera ezkontzen zenean, etxe horretan egoera berezia sortzen zen, bertan etxea ustiatzeko emateko bi bikote biltzen zirelako. Hori arautu egiten da, normalean ezkontzako hitzarmenen bidez, eta zehaztu ere bai bikote bakoitzaren egoera -eskubideak eta betebeharrak-. Horrela, familien elkartea sortzen da, berezitasun nagusi honekin: parte hartzen duen kideetako bat hiltzen denean, elkartea ez da desegiten, ez eta hildakoaren eskubideak bere oinordekoei pasatzen ere, baizik eta eskubide guztiak hildakoaren alargunarengana pasatzen dira alargun-egoeran jarraitzen duen bitartean.

Page 9: BIGARREN ZATIA EUSKAL ZUZENBIDE ZIBIL AUTONOMIKOA 5. … · EHU. Zuzenbide zibila Euskal Zuzenbide Zibila I 5. ikasgaia 1 BIGARREN ZATIA EUSKAL ZUZENBIDE ZIBIL AUTONOMIKOA 5. IKASGAIA:

EHU. Zuzenbide zibila

Euskal Zuzenbide Zibila I 5. ikasgaia

9

(5) Azkenik, ahaide-kontseilua: familien elkarte hura desegiteko erabiltzen den erakundea da. Fuero Real indarrean egon zen bitartean mugarik ez zuen; ezkontideetako bat alargun geratzen zenean eta seme-alaben tutoretzarekin, seme-alaben ondasunen inbentarioa aurkeztu behar zien hildakoaren ahaideei. Garai horretan ere onartzen zen komisario bidez egindako testamentua, hirugarrenen batek etxea zein seme-alabarentzat geratuko zen finkatzeko; Toroko Legeekin figura hori desagertu egiten da eta kausatzailearen borondatea beteko duen pertsona bezala geratuko da, Kode Zibila eman arte, non horren funtzioa albazeak beteko duen. Frogatzen dena hau da: nekazaritza-jabetza familiarraren kontzeptu kolektiboa bazegoela Gipuzkoako zuzenbide pribatuan. Erakunde horiek, gutxi edo gehiago, zerikusi handia dute Pirinio inguruetako legeriekin. Sumatzen da zain edo erro berberetik datozela guztiak, nahiz gero bakoitzaren bilakaera ezberdina izan eta batetik bestera ezberdintasunak sortu. Horrez gain, aipatzekoa da herriko biztanleen artean sortutako anaitasuna, bai barne-herrietan, bai itsas herrietan, zenbait erakunde juridikoen bidez: auzolana, batik bat bideak konpontzeko; su-araua, suteen kalteak estaltzeko; edo kofradiak, elkarri laguntzeko. Gainera, nekazaritzako munduan zabalkuntza berezia izan duten hainbat erakunde ere badaude, hala nola errentamendu motak, gasaila, ondazilegiak eta abar. 3.3. Oñatiren kasua Oñati Gipuzkoako Ermandadean 1845. urtean sartu zen. Bitarte horretan, Konderria zenez, eraentza juridiko propio eta berezia zuen. Bertako zuzenbide zibila 1477. urtean idatzitako Ordenantzak jasotzen du, eta bertan gurasoei beren ondasunak seme-alaben artean nahi bezala banatzeko aukera ematen zaie. Ordenantza hori Errege Katolikoek 1485. urtean onartu zuten, eta ondoren berretsi egin zuen Karlos I.ak 1537.enean eta Karlos IIIak 1761. ean. Ordenantzak berak zioenez, Oñatin ondarea zatitu egiten zen seme-alaben artean. Kalte eta hondamen bidean jartzen ziren ustiategiak, guztiz zatituta geratzen zirelako. Horregatik, Bizkaian eta Gipuzkoan zegoen moduko legea eskatzen dute, non, esaten denez, Oñatin egiten zenaren kontrako ohitura zuten, hau da, ustiategiei zatitu gabe eusteko parada. Bertan, Bizkaia eta Gipuzkoa parekatu egiten dira ohitura horretan; ohitura hori Gipuzkoan ez zegoen idatziz jasoa, baina bai Bizkaiko 1452ko Foru Zaharrean, ezartzen baitzuen oinordeko bati ondare guztia emateko besteak bazter zitezkeela zerbait, asko edo gutxi, emanez. Hori bera esango dute Errege Katolikoek Oñatiko Ordenantza onartzen dutenean 1485eko urtarrilaren 6ean; alegia, Bizkaian eta Gipuzkoan egiten denaren parekoa izango dela. Ordenantza horren arabera, eta maiorazkoaren bidez, ondasunak mortis causa xedatzeko askatasuna ezartzen da.

Page 10: BIGARREN ZATIA EUSKAL ZUZENBIDE ZIBIL AUTONOMIKOA 5. … · EHU. Zuzenbide zibila Euskal Zuzenbide Zibila I 5. ikasgaia 1 BIGARREN ZATIA EUSKAL ZUZENBIDE ZIBIL AUTONOMIKOA 5. IKASGAIA:

EHU. Zuzenbide zibila

Euskal Zuzenbide Zibila I 5. ikasgaia

10

Horrez gain, eta ohitura moduan, lurralde horretako protokoloetan islaturik geratu denez, tronkalekotasunaren printzipioa ere aplikatu izan da, Gipuzkoa osoan egiten zenaren modura, ezkontzako hitzarmenetan. Hori horrela izanik, eta trataera berezia izanik, esan daiteke lege propioa eta idatzia zuela Oñatik testamentua egiteko askatasunari zegokionez. Baina, XIX. mendean, eta jadanik Gipuzkoaren barruan egonik, uste izan zen Gaztelako maiorazkoaren isla besterik ez zela, Ordenantza beraren eta Erregeek egindako berrespenen artean ezadostasun bat zegoelako terminoetan, eta ez foru propioa. Ondorioz, deuseztatuta geratu zen araudi hori legeria komuna aplikatzean. 3.4. Jurisprudentzia Auzitegi Gorenak, Kode Zibila eman aurretik, bi auzi erabakitzeko aukera izan zuen Gipuzkoako ohiturei buruz, 1859ko abenduaren 19ko eta 1866ko apirilaren 28ko epaien bidez. Biak itzultze tronkalari buruzkoak dira, normalean ezkontzako hitzarmenetan ezartzen zirenak. Bietan baliozkoa dela defendatzeko esaten da Gipuzkoan jarraitzen den ohitura zaharra dela hori. Lehenengo epaian ez da onartzen itzultze tronkala, hau argudiatuz: que la costumbre en que se ha pretendido sostener la eficacia del pacto de reversión no está apoyada en disposición alguna foral de Guipúzcoa, ni reúne las circunstancias exigidas por las leyes 5ª y 6ª, tít. 2º, de la Partida 1ª, invocadas en apoyo del recurso, para que pueda prevalecer sobre la ley general acerca de las sucesiones intestadas, pues no se ha justificado que dicha costumbre tuviese la aprobación del señor de la tierra ni que se hayan dado juicios sobre ella. Hala ere, onartzen da ohitura badela, beti ere esanbidez Toroko VI. Legeari uko egiten zaiola ezarriz gero eta Foruren batean oinarritzen bada; esaterako Donostiako Foruak onartzen zuen itzultze tronkala. Bigarren epaian, aldiz, itzultze tronkala onartzen da, esanbidez uko egin zitzaiolako Toroko VI. Legeari. Dena den, Kode Zibila agertzen denean, itzultze tronkala guztiz desagertzen da Gipuzkoan, Kode Zibileko arauei ezin zaielako uko egin, eta praktikan jartzeko beste inongo modurik ez dagoelako. Ondoren, eta jadanik doktrinan behintzat Gipuzkoan ez zela foru-zuzenbiderik onarturik, autore batzuek familia-ondarea zatitu gabe mantentzeko ohitura bazela onartzen zuten arren, beste bi epai agertzen dira: 1896ko abenduaren 28koa eta 1899ko azaroaren 23koa. Kodeaz gero, eta etxearen zatiezintasunarekin lotuz, eztabaida 1056. artikuluaren inguruan ibiliko da. Iruñeko Lurralde Auzitegiak ere gaiari heltzeko aukera izan du urte batzuk geroago beste egoera batean: 1969ko azaroaren 25eko epaian eta 1970eko azaroaren 10ekoan. Kasu horietan ere, zatiezintasunaren ohiturari eutsi nahi zaio

Page 11: BIGARREN ZATIA EUSKAL ZUZENBIDE ZIBIL AUTONOMIKOA 5. … · EHU. Zuzenbide zibila Euskal Zuzenbide Zibila I 5. ikasgaia 1 BIGARREN ZATIA EUSKAL ZUZENBIDE ZIBIL AUTONOMIKOA 5. IKASGAIA:

EHU. Zuzenbide zibila

Euskal Zuzenbide Zibila I 5. ikasgaia

11

modu batera edo bestera, baina Auzitegiek, beti, nahiz ohitura hori badela onartu, legearen hertsiki aplikatzen egiten dute. Erregistro eta Notaritzako Zuzendaritza Orokorrak gaia ukitzeko aukera izan du honako ebazpen hauetan: 1905eko abenduaren 4koan, 1919ko abenduaren 12koa, 1917ko maiatzaren 29koa, 1921eko martxoaren 9koa eta 1925eko uztailaren 23koan. Azken kasu horretan, familiako burua hil eta horren testamentuari jarraituz, albazeak partizioa egitean hobekuntzaren onura zuenari ematen dio baserria, eta gainerakoei senipartea dirutan ematen die. Jabetza Erregistroko arduradunak ezin dela inskribatu dio, zeren bere ustez albazeak ez dauka horretarako ahalmenik. Horren aurka alegatu egiten da, besteak beste, Gipuzkoan gauzak horrela egiteko ohitura dagoela , baserriaren batasunari eusteko. Azkenik, arrazoia ematen zaie hori defendatzen dutenei, besteak beste honako hau adieraziz: considerando que también robustecen la afirmación anterior, en primer lugar, las circunstancias del caserío vasco, que, según la Resolución de este Centro de 3 de octubre de 1924, es una explotación agrícola familiar, de régimen foral antiguo, cuya constante indivisión, transmisión íntegra y perpetuidad de arrendamiento la aproximan a un patrimonio indivisible, y en segundo término, la autorización concedida por el último párrafo del citado artículo 1.056 al padre que en interés de su familia quiera conservar indivisa una explotación agrícola, para disponer que se satisfaga en metálico su legítima a los demás hijos. Garrantzitsuena, Auzitegi Gorenak 1984ko uztailaren 12an emandako epaia (RJ 3944) izan da. Bertan, Gipuzkoako zuzenbidearen berezitasuna onartzen da. Epai horretan, Auzitegi Gorenak onartu egiten du Gipuzkoan erlazio zibilak arautzeko bi ordenamendu desberdin egon direla bizirik: bata Auzitegiek aplikatzen duten Kode Zibila, eta bestea zenbait erlazio arautzeko praktikan erabiltzen zen bertako zuzenbidea. Hain zuzen ere, horregatik, baliozkotzat jotzen ditu Gipuzkoan, oinordetzako itunak, nahiz Kode Zibileko 1271.2. artikuluan ezarritakoaren aurkakoak izan. Hori onartzen den heinean, esan daiteke ez dela Kodearen iturri-sisteman barnean dagoen ohitura, zeren ohitura legearen kontrakoa baldin bada ez baita onartzen. Aldiz, kasu horretan legearen kontrako ohitura onartu egiten da, eta baliozkotzat jotzen da arrazoi bategatik: Kode Zibilaz gain aplikagarri den ordenamendu zibil gipuzkoarra onartzen delako. 4. Bizkaiko zuzenbide zibila Bizkaia osatu, hiru lurralde desberdin batzetik osatu zen: (1) Bizkaiaren jatorri-gunea (Vizcaya nuclear): Bizkaiko Jaunaren agintepeko lurraldea, Ibaizabal ibaitik Deba ibaia artekoa. (2) Durangoaldea (Duranguesado): Nafarroako Erreinuaren eta Arabako Konderriaren lurraldea izan bazen ere, 1212. urtetik Bizkaiko Jaunarena bihurtu eta Bizkaian txertatu zen Durangoaldea.

Page 12: BIGARREN ZATIA EUSKAL ZUZENBIDE ZIBIL AUTONOMIKOA 5. … · EHU. Zuzenbide zibila Euskal Zuzenbide Zibila I 5. ikasgaia 1 BIGARREN ZATIA EUSKAL ZUZENBIDE ZIBIL AUTONOMIKOA 5. IKASGAIA:

EHU. Zuzenbide zibila

Euskal Zuzenbide Zibila I 5. ikasgaia

12

(3) Enkarterriak (Encartaciones): XIII. mendean Bizkaia izatera pasa bazen ere, ondorenean banandu ere egin zen aldika, eta beren Forua emateko parada ere izan zuten. Hiru lurraldeak batu ostean, erakunde komunak izango dituzte, baina aurretik zeukaten antolaketa politikoa galdu gabe: Enkarterriak Urrestietako Batzarrean bilduko dira, eta Durangoaldea Gerediagako edo Astola baserriko Batzarrean bilduko da. Jaun bakarra izanik, Bizkaiko Jaurerria osatzen dute eta Gernikako Batzarrean bilduko dira guztiak. Hainbat hiri –Lanestosa, Balmaseda, Urduña eta Otxandio- data desberdinetan lotu ziren Bizkaira. Lurralde osoa Gaztelara lotua geratuko da 1379. urteaz gero. 4.1. Zuzenbide pribatuko iturriak (1) Durangoko Merindadeko Foru Zaharra (XIV. mendea) Data ezezagunekoa bada ere, erakunde zibilak biltzen dituen Forua da, dudarik gabe Bizkaiko Foru Zaharra baino lehenagoko aurrekaria. Foru horretan, jada, harreman zibilak arautzeko Bizkaiko Foruak ezarriko dituen oinarriak ezartzen ziren: jaraunslea umeen artean aukeratzea, ezkontzan ondasunek duten erregimena eta auzotartasunari buruzko irizpideak. (2) Avellaneda edo Urrestietako Forua (1394) Enkarterrietako batzarrak bere Ermandadeko Forua edo Ordenantza egin zuen 1394. urtean. Geroxeago, 1397. urtean, Gipuzkoako Ermandadeak emango du berea. (3) Bizkaiko Foru Zaharra (1452) Bizitza zibila arautzeko, Bizkaiaren jatorri-gunean sortutako ohiturak bilduko dira, lehen aldiz, 1452ko Foru Zaharrean. Beronek, 1506. urtean berrikuspenik ere izan zuen. Foru Zaharrak indarra izango du Enkarterrietan eta Durangoaldean ere bai. Hala ere, Enkarterrietan ez da indarrean jarriko besterik gabe eta beren Forua ere izango dute. Aldi berean, hainbat hiribildutan, Foruaren zenbait atal aplikatuko da.

Page 13: BIGARREN ZATIA EUSKAL ZUZENBIDE ZIBIL AUTONOMIKOA 5. … · EHU. Zuzenbide zibila Euskal Zuzenbide Zibila I 5. ikasgaia 1 BIGARREN ZATIA EUSKAL ZUZENBIDE ZIBIL AUTONOMIKOA 5. IKASGAIA:

EHU. Zuzenbide zibila

Euskal Zuzenbide Zibila I 5. ikasgaia

13

(4) Enkarterrietako Forua (1503) Enkarterriak bere usadioak eta ohiturak jasoak zituen hainbat testutan, eta, testu horietan, nagusia aipatu dugun 1394ko beraren Foru Zaharra da. Dena den, hor ez dira arau zibilak jasotzen. Foru Zaharra eraldatzeko erabakia hartu eta 1503. urtean ematen da Enkarterrietako Forua. Azken Foru hori 111 legek osatzen dute: horietatik lehen 73 izaeraz arau penalak dira; gainerakoak, ordea, esparru zibileko harremanak arautzeko dira. Bigarren zati horri deituko zaio, hain zuzen, Albedrio Forua. Enkarterriak Bizkaiko bizitzan erabat murgildu zirenetik aurrera, beren berezko Forua gero eta gutxiago erabiliko zen, eta Bizkaiko Forua aplikatuko zen. (5) Bizkaiko Foru Berria (1526) Foru Zaharraren berrikuspena egin eta Foru Berria ematen da 1526. urtean. 4.2. Bilakaeraren lerro nagusiak (1) Lur Laua eta Hiribilduak Bizkaian bereizi egin behar dira: (a) Hiribilduak (villas); eta (b) Lur Laua (Tierra Llana) edo Elizateak (anteiglesias). (a) Lur Laua Bizkaiko Elizateek osatzen dute. Aldi berean, merindadetan bilduta daude. Beren sistema juridikoa, Jaurerriko ohiturek eta Foruek osatzen dute. (b) Hiribilduak harresiz inguratutako guneak dira. Elizateak nagusiki nekazaritzatik bizi dira, baina Hiribilduek merkataritza dute jarduera ekonomiko nagusia. Azken horietan, ohiturak eta Batzarretako foruek ez, baina hiribildua sortzeko gutunak eta Erreinuko Foruek arautzen dituzte bizitza zibileko arazoak. Hiribilduen eta Lur Lauaren artean, jarrera kontrajarriak sortuko dira etengabe eta, desadostasunak gainditzeko, Konkordia edo Elkartasun-ituna egingo dute 1630. urtean. Itun horren klausula batek aukera emango die hiribilduei beren barrutian Bizkaiko lege zibilak aplikatzea eskatzeko.

Page 14: BIGARREN ZATIA EUSKAL ZUZENBIDE ZIBIL AUTONOMIKOA 5. … · EHU. Zuzenbide zibila Euskal Zuzenbide Zibila I 5. ikasgaia 1 BIGARREN ZATIA EUSKAL ZUZENBIDE ZIBIL AUTONOMIKOA 5. IKASGAIA:

EHU. Zuzenbide zibila

Euskal Zuzenbide Zibila I 5. ikasgaia

14

(2) Zuzenbide pribatuko erakunde nagusiak Bizkaiko erakunde zibil nagusiak honako hauek dira: (a) Ohiturazko zuzenbidearen indarra. (b) Tronkalekotasuna. (c) Testamentua egiteko askatasuna. (d) Ondasunen Foru Komunikazioa, ezkontideen arteko ondare-erlazioak arautzeko eraentza gisa. (e) Ezkontzako kapitulazioak. (f) Oinordetzako itunak. 5. Nafarroako zuzenbide zibila Euskal zuzenbide zibil guztien antzera, Nafarroako zuzenbide zibilak ere ohituran du bere jatorria. Beste lurralde haietan ez bezala, jada aspaldian hasiak ziren ohiturak idatziz jasotzen, hala nola 1090. urtean Lizarrako edo 1117. urtean Tuterako Foruetan. Ondoren, XIII. mendean, Nafarroako Foru Orokorra egin eta, aurrerantzean, Amejoramientos delakoak (Hobekuntzak) gehituko zaizkio testu hari 1330. urtean eta 1418.ean. Gerora, Nafarroaren berezko zuzenbide zibila beti errespetatu da, eta zenbait bilduma osatu izan dira garai bakoitzera eguneratzeko. Inoiz inork ez du zalantzan jarri partikularren arteko harremanak Nafarroan bertako foru-zuzenbideak arautzen dituela. Kode Zibila, Nafarroako iturri-sisteman, azken muturrean egon da beti. Egun indarrean dagoena, 1/1973 Legeak onartutako foru-zuzenbide zibilaren Konpilazioa da; Nafarroako Foru Berria goitizenez ere ezagutzen da. Bere ezaugarri nagusietan honako hauek azpimarra daitezke: (1) Egiteko moduari dagokionez, Nafarroako Aldundiaren eta Espainiako Gobernuaren arteko akordio bidez egindako konpilazioa da; gainerako konpilazioak ez bezala. (2) Oinarrian hartzen dituen printzipioak hauek dira: askatasun zibila, fede ona, ekitatea, familia-batuketa eta etxaguntza edo baserria iraunaraztea. (3) Formaren ikuspegitik, konpilazioa ez dute artikuluek osatzen, legeek baino. (4) Konpilazioa zer den adierazteko, 1. legeak hau dio:

Page 15: BIGARREN ZATIA EUSKAL ZUZENBIDE ZIBIL AUTONOMIKOA 5. … · EHU. Zuzenbide zibila Euskal Zuzenbide Zibila I 5. ikasgaia 1 BIGARREN ZATIA EUSKAL ZUZENBIDE ZIBIL AUTONOMIKOA 5. IKASGAIA:

EHU. Zuzenbide zibila

Euskal Zuzenbide Zibila I 5. ikasgaia

15

Compilación.- Esta Compilación del Derecho privado foral, o Fuero Nuevo de Navarra, recoge el vigente Derecho civil del antiguo Reino, conforme a la tradición y a la observancia práctica de sus costumbres, fueros y leyes. Tradición jurídica navarra.- Como expresión del sentido histórico y de la continuidad del Derecho Privado Foral de Navarra, conservan rango preferente para la interpretación e integración de las Leyes de la Compilación, y por este orden: las Leyes de Cortes posteriores a la Novísima Recopilación; la Novísima Recopilación; los Amejoramientos del Fuero; el Fuero General de Navarra; los demás textos legales, como los fueros locales y el Fuero Reducido, y el Derecho Romano para las instituciones o preceptos que la costumbre o la presente Compilación hayan recibido del mismo. Beraz, aurreko legeria ez du derogatzen, eta lehentasuna ematen dio Foru Berriko legeak interpretatzeko eta osatzeko. 6. Iparraldeko ohiturak Iparraldeko hiru euskal lurraldeetako bakoitzak bere historia juridiko pribatua bizi izan du: (1) Lapurdi: lurralde horrek, bai Ingalaterraren mende egon zen bitartean eta gerora Frantziako Iraultza bitartean ere, bizirik izan zituen bere erakunde zibilak. Lapurdiko ohiturak, Baionako Batzarrak 1514. urteko testu zabalean bildu zituen (Les coutumes generales gardées et observées au pays et baillage de la Bourt), oinarrian printzipio hauek jarrita: jabetza kolektiboa, landetxeak gobernatzeko jabetzaren tronkalekotasuna eta sexuen arteko berdintasuna. (2) Zuberoa: ohiturak lehenagotik baldin bazetozten ere, idatziz 1520. urtean jarri zituen Lextarreko Batzarrak (Les cosutumes generales du pays et vicomté de Sole). Printzipio nagusietan, aipatzekoak dira tronkalekotasuna eta baserria zatitu gabe ondorengoei emateko ohitura. (3) Nafarroa Beherea: lurralde hori Nafarroako koroari lotuta egon da eta, 1611. urtean, Nafarroako Foru Orokorra gainditzeko asmoz, lege-bilduma egin zen (Les Fors et costumes du Royaume de Navarra de ça ports). Beste lurraldeetan bezala, printzipio nagusietan, tronkalekotasuna jartzen da eta eskuratutako ondasunak askatasunez xedatzeko aukera ere bai. Frantziako Iraultza ostean, Code de Napoléon aldarrikatuz gero, indarrik gabe utzi ziren. Hala eta guztiz ere, bertako euskal familiek beren ohiturei, bereziki landetxeak ondorengoei zatitu gabe transmititzeko ohiturari eusteko, egin izan dituzten ahaleginen berri eman izan dute legelari frantziarrek. II. KODEKETA ZIBILA

Page 16: BIGARREN ZATIA EUSKAL ZUZENBIDE ZIBIL AUTONOMIKOA 5. … · EHU. Zuzenbide zibila Euskal Zuzenbide Zibila I 5. ikasgaia 1 BIGARREN ZATIA EUSKAL ZUZENBIDE ZIBIL AUTONOMIKOA 5. IKASGAIA:

EHU. Zuzenbide zibila

Euskal Zuzenbide Zibila I 5. ikasgaia

16

Espainian kodeketa zibilak izandako bilakaera aztertzeko, GETE-ALONSO irakaslearen gidaritza segituko da (Manual de Derecho Civil I). 1. Kodeketako prozesua 1.1. Esanahia eta printzipioak Espainiako kodeketa zibila XVIII. mendean hasi eta XX. mende hasieran burutu zen zuzenbidearen kodeketa deritzon prozesu orokorrean kokatzen da. Funtsean, helburu hau lortu nahi da: ordenamenduko adar zehatz bati buruzko arau juridiko, erregela eta printzipio guztiak hartu, harmonikoki eta irizpide arrazionalak erabiliz sailkatu, eta gorputz homogeneo batean ordenatzea. Lege-gorputz horri Kodea deituko zaio. Hartara, gai bati buruzko araudi bereziak eta zatikatuak –hala nola zibila, merkataritzakoa edo prozesala- jaso, ordenatu eta sistematizatuko dira. Zuzenbide zibilarentzat, zehazki, bera osatuko duen gaiak finkatzea eta hura zuzenbide pribatu orokor bihurtzea eragingo du. (1) Kodeketa-mugimendua sortu aurretik, arau juridikoen ordenazio harmonikorik ez dago. Errekopilazio-sistema jarraitzen duten Codex edo Codices delakoetan jasotzen dira arauak: (a) Bildutako arauetan ez dago erlazio logikorik, ez baita gaia kontuan hartzen, ezta arauen arteko hierarkia edo indarreangotasuna ere. (b) Gai bati buruz emandako guztiak jaso ordez, arau solteak biltzen dituzten katalogoak dira. (c) Ordenazio falta eta zatiketa horrek indarrean zein arau dauden ez du argitzen, irtenbide juridikoa zein den jakiteko bideak ilundu egiten ditu -nahasmena dago-, eta segurtasun gabezia sorrarazten du ordenamendu juridikoan. (2) Kodeketa-mugimendua bultzatuko duten faktoreak maila askotakoak dira, hala nola filosofikoak, politiko-ekonomikokoak eta teknika juridikokoak. (a) Faktore ideologikoa. Oinarrian Ilustrazioak eta Zuzenbide Naturaleko Eskola Arrazionalistak (Hugo GROCIO, Samuel PUFENDORF) landutako pentsaera agertzen da: gizabanakoaren garrantzia –pertsonalismoa-, eta legeen ordena arrazionala eta naturala ezarri beharra -esaterako, Jean DOMAT jurista frantsesaren lan batek, kodeketa latindar guztian eragina izan zuenak, izenburu hau darama: Les loix civiles dans leur ordre naturel-. (b) Faktore politikoa eta soziala. Iraultza Frantsesak ezarritako gizarte-ordena sozial berriari eta, batik bat, askatasun- eta berdintasun-printzipioei erantzuten die kodeketak. Ideia hori eraginez, indibidualismoa eta pertsonaren gailentasuna goraipatzen dira; ordura arteko gizarte-klaseen bereizketa alde batera utzi, pribilegioak desagerrarazi, eta zuzenbidearen subjektua

Page 17: BIGARREN ZATIA EUSKAL ZUZENBIDE ZIBIL AUTONOMIKOA 5. … · EHU. Zuzenbide zibila Euskal Zuzenbide Zibila I 5. ikasgaia 1 BIGARREN ZATIA EUSKAL ZUZENBIDE ZIBIL AUTONOMIKOA 5. IKASGAIA:

EHU. Zuzenbide zibila

Euskal Zuzenbide Zibila I 5. ikasgaia

17

gizabanakoa bera izango da. Gizartearen estatus eta nazioen antolaketa politiko berrien ezaugarri aipagarrienak bi dira: (a’) Kodeketa nazio-subiranotasunaren adierazpena eta Kode zibila estatuko zuzenbide nazionalaren ikurra izango dira; eta (b’) Konstituzio politikoa eta Kode zibila estu lotuta jarriko dira, Kode Zibilean gai bakoitzari dagozkion konstituzio-printzipioak garatzen baitira. (c) Faktore ekonomikoa. Ekonomiaren ikuspuntutik Kodeketak ideologia liberala (laisser faire) islatu eta merkatu-askatasuna, borondatearen autonomia eta jabetzari buruzko ikusmoldeberria -indibiduala eta pribatua- aitortzen ditu. (d) Faktore teknikoa. Teknikoki Kodeketak aurrez zegoen inkoherentzia desagerrarazi eta ordena berria ezartzen du. Zuzenbideari buruzko ikusmoldebateratua eta sistematikoa ekartzen duenez -berezitasunen aurrean balio unibertsala duena-, segurtasun juridikoa bermatu egiten du. (3) Kodeketa zibilak, xedez ordenatzailea izanik, lege-gorputz berriak sortzea eragingo du. Horietan erregelak bata bestearekin erlazionatzea eta harmonizatzea, eta printzipio orokor gisa segurtasun juridikoa eta ordenamendu juridikoaren argitasuna proposatuko dira. Kodeak gaiaren arabera bereizten dira, eta arlo bakoitzari dagozkion erregela orokorrak biltzen ditu, sistematikoki ordenatuta eta modu ulergarrian adierazita. Gainera, Kodeek aurreko sistema eta arauak derogatu -baliorik gabe utzi- eta zuzenbide berria ezartzen dute. (4) Europako Kodeketa zibilean, Koderik garrantzizkoena 1804ko martxoaren 21ean promulgatutako Kode zibil frantsesa izan da (Code de Napoléon), batez ere eremu latindarreko Kode zibiletan eragin berezia izan baitu. Bertan ideologia liberalaren printzipioak eta 1789ko Iraultza frantsesaren aldarrikapenak zintzoki islatzen dira. (5) Espainiako Kodeketa zibilak ere aipatutako xedeak izango ditu; alegia, legeak ordenatzea, sistematizatzea eta segurtasun juridikoa lortzea. Baina, kodeketa prozesu osoan zehar, Espainiako sistema juridiko-pribatuak baino ez duen berezitasun bat agertzen da: Espainiako alor juridiko-pribatuan, ordenamendu juridiko zibil desberdinak batera daude eta ordenamendu zibilaren aniztasuna kodeketa-prozesuan etengabe jartzen da agerian. Prozesu horren bidez araudi zibila bateratu nahi da, Gaztelako zuzenbidea kode berriaren oinarritzat hartuz, eremu politikoan monarkia borboitarrak (Felipe V.ak) ezarri nahi duen bateratze juridikoa burutzeko. Konstituzio-testuetan ezartzen den legeria zibil bateratuaren aurrean, Espainiako lurralde bakoitzak bere zuzenbide propioaren alde jokatzen du –Kodeketa-garaitik aurrera Foru zuzenbide deituko dira-, eta kodeketa nola egin behar den behin eta berriz eztabaidatuko da -bateratu edo aniztasunari eutsi-. Horregatik, Kodeketa-prozesua burutzeko ia ehun urte behar izan ziren Espainian -1812. urtetik 1889. urtera arte-.

Page 18: BIGARREN ZATIA EUSKAL ZUZENBIDE ZIBIL AUTONOMIKOA 5. … · EHU. Zuzenbide zibila Euskal Zuzenbide Zibila I 5. ikasgaia 1 BIGARREN ZATIA EUSKAL ZUZENBIDE ZIBIL AUTONOMIKOA 5. IKASGAIA:

EHU. Zuzenbide zibila

Euskal Zuzenbide Zibila I 5. ikasgaia

18

Prozesu luze horretan hiru etapa bereizten dira: (a) Bateratzearen aldeko egitasmoak; (b) Irtenbidea bilatzeko saioak: lege bereziak; (c) Oinarri-legeen sistema. Azkenean, Kode zibil bakar bat egin zen, baina zuzenbide zibil propioak -bereziak zein foralak- mantenduz; bateratze juridikoa ez da inoiz lortu. 1.2. Bateratzearen aldeko egitasmoak (1) Kodeketaren lehenengo saioak XVIII. mendean hasten dira, burutzerik lortu ez zuten DE LA ENSANADA Y MACANAZ Markesaren proiektuekin. Lehenengo asmo horien fruitu Novísima Recopilación (1805) delakoa izango da, baina ez ditu Kodeketaren printzipioak jarraitzen eta, gainera, ez du Nueva Recopilación (1567) delakoa erabat eguneratu eta osatzen. (2) Kodeketa-teknikaren aldeko lehen saio eraginkorra 1812. urteko Cadizko Konstituzioaren 258. artikuluan jasotzen da: El Código civil y criminal y el de comercio serán unos mismos para toda la Monarquía, sin perjuicio de las variaciones, que por particulares circunstancias podrán hacer las Cortes. (3) Absolutismoa itzulita, kodeketa-fenomenoa geldiarazi egin da eta ez da berriro martxan jarriko hirurteko liberala arte (1820-1823). Bultzada horren fruitua da Kode Zibilaren Lehenengo Proiektua, 1821eko irailaren 14koa. 1820ko abuztuaren 22an osatutako Gorteetako Batzorde berezi batek idatzi eta Gorteetan Nicolás María GARELLYk aurkeztu zuen. Proiektuak bi zeregin zituen: zuzenbide guztia biltzea eta Konstituzioan jasotako printzipioak garatzea. Azken batean, estatuko lurralde guztietan zuzenbide komuna eta orokorra ezarri nahi zen Kode horrekin. Egitura aldetik Atariko Titulu bat eta Zati bitan banatzen da: (a) lehenengo zatia (Cadizko Konstituzioa garatzen duena), eskubide eta obligazio indibidualei buruzkoa da, eta hiru liburutan zatitua dator; (b) bigarrenak izenburu hau darama: De la Administración general del Estado para hacer efectivos los derechos y obligaciones. Proiektua ez zen aurrera atera orduko arazo politikoengatik eta bere egitura bereziaren ondorioz -funtsean, izaeraz publikoa baitzen-. (4) Bigarren Proiektua 1836ko irailaren 15ekoa da. Manuel María CAMBRONERO juristak hasi eta, berau hildakoan, José AYUSO NAVARRO, Eugenio TAPIA eta Tomás María de VIZMANOS juristek osatutako Batzordeak landu zuena da. Berez proiektua oso pribatista da -Zuzenbide publiko guztia kanporatzen du-, zibilista -merkataritzari buruzko gaiak ez dira arautzen- eta bateratzailea -Gaztelako zuzenbidea oinarritzat hartuz, eta gainerako zuzenbide propioak baztertuz, araudi zibila bateratu nahi du-. Edukiz, 2.458

Page 19: BIGARREN ZATIA EUSKAL ZUZENBIDE ZIBIL AUTONOMIKOA 5. … · EHU. Zuzenbide zibila Euskal Zuzenbide Zibila I 5. ikasgaia 1 BIGARREN ZATIA EUSKAL ZUZENBIDE ZIBIL AUTONOMIKOA 5. IKASGAIA:

EHU. Zuzenbide zibila

Euskal Zuzenbide Zibila I 5. ikasgaia

19

artikulu dauzka, Atariko Titulu eta Lau Liburutan banatuta. Lehenengoa pertsonei buruzkoa da; bigarrena gauzei buruzkoa; hirugarrena obligazioei, kontratuei eta froga judizialari buruzkoa; eta laugarrena jabetza transmititzeko legezko tituluei buruzkoa. (5) Karlistadak lehertuko dira eta kodeketa-prozesuak porrot egiten du, batez ere zuzenbide propioa duten lurraldeen adostasuna ez lortzeagatik. Hala ere, garai honetan hainbat proiektu pribatu egiten dira, beti ere bateratzearen aldekoak, oinarrian iusnaturalistak eta Code de Napoléonen jarraitzaileak: Pablo GOROSABELen proiektua (1832) eta José María FERNÁNDEZ DE LA HOZen proiektua (1843). (6) Fernando VII.a hil ostean, kodeketak indar hartu eta lana egiteko modua teknifikatu egiten da, Kodeketa Batzorde baten ardurapean uzten baita. 1843ko maiatzaren 18an Kodeketa Batzorde Orokorra eratuko da, Grazia eta Justiziako Ministerioaren magalean. Lehenengo Batzordeak -1846ko uztailaren 31n desegin zenak- Kode Zibilaren Oinarriak proposatu eta Batzorde Orokorrak onartzen ditu. Oinarri horiek Kode zibilean jaso beharreko gaien printzipio komunak -bat egitekoak- jartzen dituzte. Batzordea desegiteak lana bertan behera uztea eragingo du. (7) Ondoren, 1846ko irailaren 11n, Bigarren Kodeketa Batzorde Orokorra eratu eta 1851. urteko Kode zibilaren proiektua gauzatzen da. Egile aipagarrienak hauek dira: Florencio GARCÍA GOYENA -Kode zibil horri Iruzkinak eta Konkordantziak egin zizkiona, bere esanahia eta interpretazioa jakiteko oso lagungarri direnak-, eta Claudio Antón de LUZURIAGA. Proiektuaren oinarrizko ezaugarriak hauek dira: (a) sistema zibilak bateratzearen aldekoa da; abiapuntutzat Gaztelako zuzenbidea hartu eta gainerako zuzenbide zibil propioak edo foralak ez ditu kontuan hartzen; (b) pribatista da, zuzenbide zibileko gaiak bakarrik arautzen baititu; eta (c) frantsestua den aldetik, zenbaitetan doktrina frantsesak erabilitako erregelak jasotzen ditu. Edukiz 1.992 artikulu dauzka, eta eredu frantsesari jarraiki Atariko Titulu eta Hiru Liburutan banatuta dago. Lehenengoa pertsonei buruzkoa da; bigarrena ondasunak bereizte eta jabetzari buruzkoa; eta hirugarrena jabetza eskuratzeko moduei buruzkoa. Izaeraz bat egitearen aldekoa izateak eta frantses-kutsukoa izateak eragingo dute proiektuaren porrota. Horixe egiaztatzen da 1851ko uztailaren 12ko Errege Aginduak hau agindu eta gero: El Derecho Moderno. Revista de Jurisprudencia de Administración delako aldizkarian ezagutarazteko publikatzea, eta beharrezkotzat jotzen diren oharrak egiteko denboraldi bat irekitzea. Geroago, 1853. urtean, Grazia eta Justiziako Ministroari ahalmena ematen zaio Gorteetan Lege Proiektu bat aurkez dezan, zeinaren arabera Batzordean

Page 20: BIGARREN ZATIA EUSKAL ZUZENBIDE ZIBIL AUTONOMIKOA 5. … · EHU. Zuzenbide zibila Euskal Zuzenbide Zibila I 5. ikasgaia 1 BIGARREN ZATIA EUSKAL ZUZENBIDE ZIBIL AUTONOMIKOA 5. IKASGAIA:

EHU. Zuzenbide zibila

Euskal Zuzenbide Zibila I 5. ikasgaia

20

eztabaidatu den Kode zibila publikatzeko baimena ematen baitzaio; 1855.ean, Proiektua berrikusarazi egiten da. Garai horretan izandako mugimendu politikoen ondorioz, kodeketa lana berriro ere gelditu eta beste etapa bati hasiera emango zaio: lege berezien etapari. (9) Dena den, 1868ko Iraultza gertatu eta 1869ko Konstituzioa aldarrikatu ondoren beste proiektu bat idazten da, 1869ko maiatzaren 19ko Proiektua, Antonio ROMERO ORTIZek, Grazia eta Justiziako Ministroak Gorteetan aurkeztua. Proiektuak Atariko Titulua eta Lehen Liburua bakarrik jasotzen ditu. Bertan dauden berrikuntzetan honako hauek aipa daitezke: ezkontza zibilaren nahitaezkotasuna, adin-nagusitasuna 21 urtetan jartzea eta Erregistro Zibila sortzea. Ez zuen arrakastarik lortu, baina biltzen zituen ideiak gerora lege berezietan jasoko ziren. 1.3. Konponbide-saioak: lege bereziak Madrilen 1863ko urriaren 27tik 31ra ospatu zen Legelarien Kongresuan, zera erabakitzen da: Kode zibilak, Espainian zeuden legeriak harmonizatuz lortutako emaitza izan behar duela. Baina, aldi berean, gainerako ordenamendu juridiko pribatuei indarrean eusteko aukera ere onartzen da. Kongresuko konklusioetan, kodeketa prozesuarekin jarraitzeko, aukeran, bi irtenbide proposatzen dira: (1) Kodetze bidea erraztuko duten lege bereziak onartzea, jakineko gaietan dauden arazoak konpontzeko; edo (2) Kodea idaztea beharrezkotzat jotzen bada, bertan jasoko diren xedapen orokorren aldamenean beste arau berezi batzuk ezartzea, jakineko gaietan lege zaharrei indarrean jarraitzeko aukera eskaintzeko, legegileak beste xedapen orokor bat ematea erabakitzen ez duen bitartean behintzat. Lantzeko proposatzen diren gaiak honako hauek dira: dote-sistema, ezkontzako sozietate ekonomikoa eta oinordetza. Kongresuaren ondoren, kronologikoki, lege berezi batzuk aterako dira. Garai hartako gizartearen behar ekonomiko eta politikoei -1868ko Iraultza eta 1869ko Konstituzioaren ondorioz sortutakoei- erantzuteko zenbait alor arautzea da helburua: erlijio-askatasuna, Estatuaren laikotasuna eta ondasun higiezinen jabetzaren konfigurazio berria. Zalantzarik gabe foru-izaerarik ez duten gai jakin batzuk partzialki kodetzen dira lege berezien bidez; horrek ez du esan nahi zuzenbide zibil propioei eusteko borrokan amore ematen denik. Lege berezi aipagarrienak hauek dira: (a) 1861eko otsailaren 8ko Hipoteka Legea argitaratzen da; (b) 1862ko maiatzaren 28ko Notaritzari buruzko Legea;

Page 21: BIGARREN ZATIA EUSKAL ZUZENBIDE ZIBIL AUTONOMIKOA 5. … · EHU. Zuzenbide zibila Euskal Zuzenbide Zibila I 5. ikasgaia 1 BIGARREN ZATIA EUSKAL ZUZENBIDE ZIBIL AUTONOMIKOA 5. IKASGAIA:

EHU. Zuzenbide zibila

Euskal Zuzenbide Zibila I 5. ikasgaia

21

(c) 1870eko uztailaren 17ko Erregistro zibilari buruzko Legea; eta (d) 1870eko ekainaren 18ko Ezkontza Zibilari buruzko behin-behineko Legea. 1.4. Oinarri Legeak Berrezarkuntza alfontsotarrak garrantzi berezia du kodeketa-prozesuan. Hain zuzen, 1875ko maiatzaren 10ean Legelarien Kongresuan onartutako ideiak jasoko dituen Kodeen Batzorde berria sortzen da helburu batekin: foru-berezitasunak bilduko dituen Kode zibil harmonikoa egitea. Kodeen Batzordea 1880ko otsailaren 1eko Errege Dekretuak antolatu eta jarriko du martxan; garai horretan, Grazia eta Justiziako ministro Saturnino ÁLVAREZ BUGALLAL da. Dekretu horretan Kode zibil bakar bat egitearen aldeko jarrera hartzen da, baina aldi berean legeria propioa duten lurraldeetako legelariek Sail Zibilean parte hartzea ere baimentzen da, hain zuzen mantendu beharreko foru-erakundeak jasoko dituzten oroitza-txostenak idazteko. Txostenetan jasotako foru-erakundeak “gai bereko xedapen orokorren salbuespen gisa sartuko dira Kode Zibil batean”. (1) Manuel ALONSO MARTÍNEZ ministroak 1881eko irailaren 22an Senatuan aurkeztutako Oinarri Lege Proiektuan islatzen da aipatutako ideia hori. Lehen aldiz -1843an saioa egin bazen ere- Oinarri Legeen sistemari jarraitzen dio. Sistema horren bidez lehenik Gobernuak gaiaren oinarri edo printzipioak aurkeztuko ditu Gorteetan eta, bertan onartu ondoren, oinarriak garatuz testu artikulatua idaztea Batzorde teknikoaren lana izango da. Bere zeregina amaitutakoan, Batzordeak Parlamentuan aurkeztuko du testua eztabaidatzeko eta behin betirako onesteko. Lehen Oinarrietan bi ideia gidatzaile daude: (a) funtsean 1851ko Kode zibilaren Proiektuari jarraitzea; (b) baterakorrena dena Kode zibilean jasotzea eta foru-berezitasunak Kodearen Eranskinetan biltzea. Foru-zuzenbidea salbuespenezko zuzenbidetzat hartzen da, eta, ondorioz, aukera liteke araudi berezia edo orokorra -Kode zibila- aplikatzea. Irizpide horietan oinarrituz, Manuel ALONSO MARTÍNEZek, 1882ko maiatzaren 24ean, Kode zibilaren Lehenengo eta Bigarren Liburuen Proiektua aurkeztu zuen, baina ez zen aurrera atera. (2) Bigarren Oinarri Lege Proiektua Francisco SILVELA Ministroak 1885eko urtarrilaren 7an aurkeztu zuen. Bere ezaugarri nagusiak hauek dira: (a) Kode zibil bakarra egiteko ideia behin betiko alde batera uzten da; (b) Kodeketa Gaztelako zuzenbidera mugatzen da, eta zuzenbide zibil propioak eranskin-sistemaren bidez kodetuko dira; (c) Foru-zuzenbidea jada ez da salbuespenezkotzat joko, eta bere osotasunean eutsiko zaio, baina ordezko zuzenbide propioak konpontzen ez dituen arazoetan ordezkoa Kode zibila izango da; (d) eredutzat 1851ko Proiektua hartu arren, Atariko Tituluaz gain, Lau Liburutan banatzen da testua, eta ez Hirutan. Aldaketa horren arrazoia

Page 22: BIGARREN ZATIA EUSKAL ZUZENBIDE ZIBIL AUTONOMIKOA 5. … · EHU. Zuzenbide zibila Euskal Zuzenbide Zibila I 5. ikasgaia 1 BIGARREN ZATIA EUSKAL ZUZENBIDE ZIBIL AUTONOMIKOA 5. IKASGAIA:

EHU. Zuzenbide zibila

Euskal Zuzenbide Zibila I 5. ikasgaia

22

honako hau da: kontratuak eskuratzeko modu gisa jasotzen dira eta ez eskuratzeko kausa gisa. Oinarri-Lege Proiektua aldaketa gutxirekin Senatuan onartu arren, ez zen lege izatera iritsi, legegintzaldia amaitu egin baitzen. Gero, 1888an, Grazia eta Justiziako ministro Manuel ALONSO MARTÍNEZ zela, behingoz zertuko da Kodeketa. Behin betiko Oinarri Legea 1888ko maiatzaren 11n aurkezten da, funtsean 1885eko Proiektuaren ideiei jarraituz. Berebat, 1851ko Kode Zibilaren Proiektuan oinarritzen den bat egitearen aldeko proiektua da, baina Gaztelako zuzenbidera mugatzen dena. Foru-araudiak lege berezietan –Eranskinetan- jasoko dira, eta ordezko araudi propiorik ezean aplikatuko da Kode zibila. Baina atariko tituluko xedapenak, legeen eta estatutuen efektuei eta haiek aplikatzeari buruzkoak, nahiz ezkontzaren formei buruzkoak, derrigorrezkoak dira erresumako lurralde guztietan. Kodeak Atariko Titulu bat eta Lau Liburu izango ditu. Oinarri Legeak berak zortzi artikulu dauzka, eta, zortzigarrenean, hogeita zazpi Oinarri zerrendatzen dira. Irizpide horiei jarraituz idazten da Kode Zibila, eta 1888ko urriaren 6ko Errege Dekretuak Madrilgo Gazetan berau argitaratzea agintzen du. Ganbera Legegileei argitalpenaren berri eman ondoren, hirurogei egun iragan aurretik (Oinarri Legeko 3. art.), 1889ko otsailaren 11ko Errege Dekretuak Kodea indarrean sartzeko data luzatzen du; eta, hala, 1889ko maiatzaren 1ean jarriko da indarrean. Ganberek zenbait erregulazio sakonki aztertzeari ekin eta beraien lana luzatu egiten da. Sortutako eztabaiden ondorioz Kode zibilaren argitalpen zuzendua promulgatzea proposatzen da. 1889ko maiatzaren 26ko Legeak Gobernuari hau egitea agintzen dio: “Kode zibilaren argitalpen bat, Kodeketa Batzorde Orokorrak beharrezkotzat edo egokitzat jotzen dituen emendakin eta gehikuntzekin, Gorputz Legegilekide bietan egondako eztabaidak emandako emaitzaren arabera”. Lehen argitalpena indarrean egon zen 1889ko maiatzaren 1etik (Gazetan azaltzea bukatu zeneko data) 1889ko uztailaren 27ra arte. Bigarren argitalpena, 1889ko uztailaren 24ko Errege Dekretu (uztailaren 25-27ko Gazeta) bidez promulgatua, 1889ko uztailaren 27az gero dago indarrean. Bigarren argitalpen horretan ehun eta laurogeita bat artikulu aldatu eta hamahiru xedapen iragankor gehitu ziren. 2. Kode Zibila 2.1. Egitura

Page 23: BIGARREN ZATIA EUSKAL ZUZENBIDE ZIBIL AUTONOMIKOA 5. … · EHU. Zuzenbide zibila Euskal Zuzenbide Zibila I 5. ikasgaia 1 BIGARREN ZATIA EUSKAL ZUZENBIDE ZIBIL AUTONOMIKOA 5. IKASGAIA:

EHU. Zuzenbide zibila

Euskal Zuzenbide Zibila I 5. ikasgaia

23

Kode Zibilak Gaztelako zuzenbidea bakarrik biltzen du foru-zuzenbideak errespetatu eta kontserbatu arren. Eredu frantsesari jarraitzen dio gainera, Hiru Libururen ordez Lau Liburu baldin badauzka ere. Kode zibila, Atariko Titulu batekin batera, Lau Liburuk osatzen dute. Liburuak Titulutan, horiek Kapitulutan, eta Kapituluak, ez beti, Sekziotan banatzen dira. Aurreko zati bakoitzaren zatitze-elementu txikiena, azkenik, artikuluak (art.) dira, guztira 1.976 honela egituratuta: (1) Atariko Titulua (1-16. art.): arau juridikoei, beraien efektu eta aplikazioari buruzkoa da; arlo zibila bera ere gainditzen duen araudia da. (2) Lehen Liburua (17-332. art.): pertsona eta familia-zuzenbide ez-ekonomikoa arautzeko. (3) Bigarren Liburua (333-608. art.): ondasunei eta jabetza-eskubideari nahiz berau aldatzeari, eta eskubide errealei -usukapioa ez besteei- buruzkoa da. (4) Hirugarren Liburua (609-1.087. art.): jabetza eskuratzeko moduak erregulatzen dira: okupazioa, dohaintza eta oinordetza. (5) Laugarren Liburua (1.088-1.975. art.): obligazio-zuzenbidea eta kontratuak arautzeko. Bertan, obligazioen erregela orokorrak, kontratuaren teoria orokorra eta kontratu zehatzak –ezkontzako ekonomiakokoak barne-, usukapioa eta preskripzioa arautzen dira. (6) Bukatzeko, 1.976. artikulua azken xedapena da, Kodearen aurreko zuzenbide guztia derogatzen duena. Kode zibilak, aurrekoaz gain, hamahiru Xedapen Iragankor dauzka, legeria zaharretik berrirako bidea arautzeko; eta hiru Xedapen Gehigarri, hamarkada oro Kodea berrikusi beharra agintzen dutenak. 2.2. Edukia (1) Eremua. Kode zibilaren eduki nagusia zuzenbide zibileko erakundeek osatzen dute, zuzenbide zibila zuzenbide pribatu orokor gisa hartuz. Hain zuzen, kodeketaz gero esanbidez banantzen dira gai zibila eta besteak: merkataritza, prozesala, penala, eta abar -horietako bakoitzak gorputz legal independentea osatzen du: Merkataritzako Kodea, Judiziamendu Zibilari buruzko Legea, Kode Penala -. Hala ere, Kode zibilak ez du alor zibil guztia biltzen, eta haren arauak ere ez dira zibilak bakarrik; zenbaitetan beste arlo juridikoetara zabaltzen dira, oro har: (a) Horregatik, Atariko Tituluko erregelak esparru zibila gainditu eta aplikazio orokorrekoak dira. Arrazoi horregatik, Kode zibila –kodeketa-prozesuan zehar- adar juridiko guztientzat orokorrak edo komunak diren erregelak biltzen dituen gorputz legal gisa azalduko da. Berezko Liburuak edukitzeaz

Page 24: BIGARREN ZATIA EUSKAL ZUZENBIDE ZIBIL AUTONOMIKOA 5. … · EHU. Zuzenbide zibila Euskal Zuzenbide Zibila I 5. ikasgaia 1 BIGARREN ZATIA EUSKAL ZUZENBIDE ZIBIL AUTONOMIKOA 5. IKASGAIA:

EHU. Zuzenbide zibila

Euskal Zuzenbide Zibila I 5. ikasgaia

24

gain, Kodearen egituran erregela orokorrak -Atariko Titulukoak- sartu eta, ondorioz, Kode Zibila zuzenbide komunarekin identifikatzen da. Beraz, beste legeek erregulatutako gaietan arau nahikorik ez balego edo araurik existitzen ez bada, Kodeko xedapenak aplikatuko dira ordezkoak diren legez (KZeko 4.2. art.). (b) Bestalde, Kode Zibilak ez legeria, ez gai zibil guztia ez du agortzen. Erakunde zibil gehienak biltzen baditu ere, zenbaitetan erakunde horien araudi osoa edo zati bat, beste lege batzuetan aurki daiteke. Adibidez, Kodea publikatu aurretik lege berezietan jaso ziren gaiak (Erregistro Zibila, Jabetza Erregistroa, Jabetza Intelektuala... ) ez dira Kodean guztiz erregulatzen. Kodeak printzipio orokorrak edo argitzaileak bakarrik jaso (KZeko 10. Oinarria) eta, gai horiek arautzeko, igorri egiten du indarrean dauden lege berezietara. (2) Lege bereziak. Kodea izateak ez du galarazi beste lege bereziak egitea, hura osatzeko, batik bat: (a) Erregimen partikularra eskatzen duten erakunde baten arazo zehatzak erregulatzeko -hala nola Hiri Errentamenduei buruzko Legea, Landa Errentamenduei buruzko Legea-. (b) Guztiz zibilak ez diren gaiak tratatzeko -Lagundutako Ugaltze Teknikei buruzko Legea-. (c) Zailtasun teknikoen ondorioz, gaiak hala eskatzen duelako -esaterako, izaeraz pertsonalak diren datuen trataera automatizatuari buruzko Legea-. Egun, Kodeaz aparte, gai zibilak arautzen dituzten lege berezi ugari dago. Ugaritze horrek, eskatzen duten teknika landuagatik eta zuzenbide publikoa eta pribatua berriro hurbiltzen ari direlako, deskodeketa-garaiaz hitz egiteko bidea ireki du. Dena den, oraindik ere Kode Zibila Espainiako ordenamendu juridikoaren gorputz legal nagusia eta ikasgaiaren zatirik handiena eta funtsezkoena jasotzen duena da. (3) Aldaketak. Kodeak, indarrean egon den ehun urte hauetan, erreforma ugari izan ditu, partzialki bada ere, erakunde zibilen eraentza behar juridiko eta sozial berrietara egokitzeko. Hala ere, oro har, Kodeko atal gehienak ez dira aldatu. Hori, egileek egin zuten lan onaren eta beharraren seinale da. Azken aldaketetan, honako hauek dira aipagarrienak: (a) 1973ko martxoaren 13ko Legeak -1974ko maiatzaren 31ko Dekretu bidez garatu zenak- sartutakoak: Atariko Tituluari idazkera berria eman zion, teknikoki hobetuz. (b) 1978ko Konstituzioaz gero egindakoak, hain zuzen ere haren printzipioetara egokitzeko: berdintasun-printzipioa (EKko 14. art.), askatasuna eta berdintasuna ezkontzan (EKko 32. art.), familiaren babesa eta umeen berdintasuna (EKko 39. art.) eta abar. Horregatik, familia-zuzenbideak eta

Page 25: BIGARREN ZATIA EUSKAL ZUZENBIDE ZIBIL AUTONOMIKOA 5. … · EHU. Zuzenbide zibila Euskal Zuzenbide Zibila I 5. ikasgaia 1 BIGARREN ZATIA EUSKAL ZUZENBIDE ZIBIL AUTONOMIKOA 5. IKASGAIA:

EHU. Zuzenbide zibila

Euskal Zuzenbide Zibila I 5. ikasgaia

25

pertsona-zuzenbideak, 1981. urtetik aurrera, arauketa oraingotua dauka Kode zibilean. (4) Arauak interpretatzea. Behar eta problema sozial eta ekonomiko berrien ondorioz, berebiziko balioa du kodetutako arauen interpretazioak, Auzitegiek -Auzitegi Gorenak nagusiki, hots, jurisprudentziak- eta egileen doktrinak egindakoak bereziki. Horrek figura juridiko berriak eraikitzeko bidea ireki du. Hain zuzen, Kodearen aldaketak aprobetxatuz, figura juridiko berri horiek sartu dira Kodean, esaterako eskubide-abusuaren doktrina. Orain, Kodea osatzeko, nahitaez haren harian doktrinak eta jurisprudentziak landu eta birlandutako iritzietara jotzen da. 3. Europako kodeketa bultzatzeko ahaleginak Egunetik egunera, nazioarteko zuzenbide pribatuko araudiak harmonizatzeko ekimenak gero eta ugariagoak dira. Maila desberdinetan gertatzen ari den zerbait da: (1) Nazioartean zuzenbide bateratua lortzeko hitzarmenak, zertarako eta merkataritzako harremanak seguru eta azkar bideratzeko: (a) Nazioarteko salmentak: 1980. urteko Vienako Hitzarmena. (b) Garraioak: itsas garraioari buruz Hagako Hitzarmena; aire-garraioari buruz Varsoviako Hitzarmena; tren-garraioari buruzko hitzarmenak. (c) Balio(Hiztegi Batua)-tituluak: Genevako lege bateratua. (d) Egoera zibilak aitortzeko eta jakinarazteko hitzarmenak. Sustatzaileetan, aipatu beharrekoak dira: Nazio Batuen magalean dauden UNCTAD eta UNCITRAL erakundeak; eta gobernu arteko institutu nagusia: UNIDROIT-UNILAW. (2) Europar Batasunaren zuzenbidea: (a) Oinarrizko zuzenbidea: Europako Tratatuek osatzen dutena. (b) Zuzentarau eta Erregelamendu bidez garatutako zuzenbidea. Zuzenbide zibilari dagokionez, araudi sektoriala garatu izan da, nagusiki kontsumitzaileak babesteko asmoz emandako araudia eta jabetza intelektuala babesteari buruzkoa. Hala ere, Estatuek, gai zibilari buruz dituzten legeriak hurbiltzeko asmoz, zenbait ekimen jarri dira martxan. Horien abiapuntua Europako Parlamentuak emandako Ebazpen hauetan dago: 1989ko maiatzaren 26koa, 1994ko maiatzaren 6koa eta 2001eko azaroaren 15ekoa. Helburua, oraindik urrun ikusten bada ere, zuzenbide pribatuaren arloan Europako Kode bat egitea da. Asmoa burutzeko, lehenik azterketa eta ikerketa doktrinalak bultzatzea erabaki da eta, praeter legem, ahalegin horretan dihardute hainbat erakundek: Commission on

Page 26: BIGARREN ZATIA EUSKAL ZUZENBIDE ZIBIL AUTONOMIKOA 5. … · EHU. Zuzenbide zibila Euskal Zuzenbide Zibila I 5. ikasgaia 1 BIGARREN ZATIA EUSKAL ZUZENBIDE ZIBIL AUTONOMIKOA 5. IKASGAIA:

EHU. Zuzenbide zibila

Euskal Zuzenbide Zibila I 5. ikasgaia

26

European Contract Law, Study Group on a European Civil Code, European Group on Tort Law edo Accademia dei giusprivatisti europei. III. ESPAINIAKO ORDENAMENDU ZIBILA: ORDENAMENDU ZIBIL ANITZ 1. Aurrekariak: eranskin-sistema eta konpilazioak Aro Modernoaren hasieran monarkiaren batasun politikoak ez du batasun juridikoa ekartzen. Azken hori gerora gertatzen da: (a) lehenik, ondorengotza-gerra delakoaz gero, antzinako Aragoiko erresuma osatzen zuten erreinuek eta lurraldeek beren erakundeak -gobernukoak eta politikoak- galdu egin zituzten; (b) gero, lehen karlistadaz gero, gauza bera gertatu zitzaien Euskal Herriari eta Nafarroari. Bateratze juridiko horretan, hala ere, eskualde horiek indarrean zuten zuzenbide zibila kontserbatu ahal izan zuten, baina aldatzeko aukerarik gabe geratu ziren, beren organo legegileak ezabatu egin baitziren. Espainiako Zuzenbide zibilaren kodeketak ordenamendu zibil anitz izate horri eutsi izan dio, orain ikusiko denez. 1.1. Eranskin-sistema Kode Zibilaren 1888ko Oinarri Legeak 5. eta 6. artikuluetan dionarekin bat, Kodea indarrean jartzeko unean, foru-zuzenbidea indarrean duten lurralde eta probintziek osorik gordeko dute hura oraingoz. Eranskin bidez jasoko dira Kode Zibilean eta kontserbatzea merezi duten foru-erakundeak bakarrik bilduko dira. Eranskin-sistemak ezaugarri hauek ditu: (1) Izaeraz Kode Zibila orokorra da, eta foru-zuzenbide propioak, aldiz, salbuespenezkoak dira. (2) Eremuz eranskinak mugatuak dira, modu partzial eta osatu gabean bilduko baititu foru-zuzenbideak. Horiek horrela, Aragoiko foru-zuzenbideari buruzko Eranskina bakarrik onartu eta argitaratu zen: 1925eko irailaren 7ko Errege Lege Dekretua. Gero, 1931ko Errepublikako Konstituzioaren arabera, eskualde bakoitzak Autonomia Estatutua eta organo legegilea izatea aurreikusten da, eta gai zibilei buruzko lege propioak lantzeko eta promulgatzeko aukera ere agertzen da.

Page 27: BIGARREN ZATIA EUSKAL ZUZENBIDE ZIBIL AUTONOMIKOA 5. … · EHU. Zuzenbide zibila Euskal Zuzenbide Zibila I 5. ikasgaia 1 BIGARREN ZATIA EUSKAL ZUZENBIDE ZIBIL AUTONOMIKOA 5. IKASGAIA:

EHU. Zuzenbide zibila

Euskal Zuzenbide Zibila I 5. ikasgaia

27

Horren bidez, esaterako, Generalitat de Catalunyak hainbat lege eman zituen: adinez berdintzeari eta emantzipazioari buruzko Legea (1934), ezkontideen berdintasunari buruzkoa (1934) edo testamenturik gabeko oinordetzari buruzkoa (1936). Gerra zibilaren ondoren, guztiak indarrik gabe geratu ziren, noski. 1.2. Konpilazioak Gerra zibila amaitu eta Autonomiak desagertu ostean, foru-zuzenbide zibilen auzia berriro berpiztu zen. Eta, hala, 1946ko urriaren 3tik 9ra egin zen Zaragozako zuzenbide zibilari buruzko Kongresu Nazionalean hau erabakit zen: helburua Kode Zibil bakarra osatzea baldin bada ere, hori lortzeko denboran mailakatutako proiektu bat proposatzea. Lehenik, foru-erakundeen Konpilazioak egin eta argitaratu beharko dira; gero, Konpilazio horiek ikertu eta alderatu egingo dira; ondoren, Espainiako zuzenbide zibilaren Kode orokorra egiteko formula egokiena zehaztuko da. Konpilazioak egiteko, foru-erakunde guztiak bildu beharko dira, mantentzea komeni direnak eta erabiltzen utzi ez direnak ere bai. Gainera, foru-zuzenbidea, hortik aurrera, ez da salbuespenezkoa izango, eta sistematikoki ordenatu beharko da, zatika ez. Horren kariaz, 1947ko maiatzaren 25eko Dekretuak kongresu horren emaitzak jaso eta entzute eta autoritate goreneko legelarien Batzordeak sortzea agindu zuen. Haien lana aurreproiektuak idaztea izango da, gero ikertu eta onartu ahal izateko. Dekretuko 3. artikuluan argi uzten zen aurreko eranskin-sistema eta Konpilazio-sistema berriaren arteko aldea, azken horien xedea hau baitzen: llegar a una sistematización adecuada de las instituciones históricas, teniendo en cuenta su vigencia y aplicabilidad en relación con las necesidades del momento presente (…) adaptándose a la sistemática del Código Civil. Honako Konpilazio hauek izan ziren prozesuaren fruitu: (a) Bizkaia eta Arabakoa: 1959ko uztailaren 30eko Legea. (b) Kataluniakoa: 1960ko uztailaren 21eko Legea. (c) Balearretakoa: 1961eko apirilaren 19ko Legea. (d) Galiziakoa: 1963ko abenduaren 2ko Legea. (e) Aragoikoa: 1967ko apirilaren 6ko Legea. (f) Nafarroakoa: 1973ko martxoaren 1eko Legea. Konpilazioak lege autonomoak ziren, Kode zibilarekiko independenteak, baina izaeraz estatalak, eskualde bakoitzak botere legegilerik ez zeukalako. Horregatik, Nafarroako Konpilazioa izan ezik, gainerakoak Madrilgo Gorteetan onartu ziren. Dena den, gorputz legal homogeneo eta sistematizatuak izan arren, ez ziren sistema osoak: nahitaez heterointegraziora jo beharra ekartzen zuen, eta ordezko zuzenbide propiorik ezean, Kode zibila

Page 28: BIGARREN ZATIA EUSKAL ZUZENBIDE ZIBIL AUTONOMIKOA 5. … · EHU. Zuzenbide zibila Euskal Zuzenbide Zibila I 5. ikasgaia 1 BIGARREN ZATIA EUSKAL ZUZENBIDE ZIBIL AUTONOMIKOA 5. IKASGAIA:

EHU. Zuzenbide zibila

Euskal Zuzenbide Zibila I 5. ikasgaia

28

aplikatzen da ordezko gisa (KZeko 5. Oinarria eta KZaren jatorrizko 12. art.). Adierazgarria da, halaber, especial gisa kalifikatzea 1960ko Kataluniako Konpilazioa, 1961eko Balear Uharteetakoa eta 1963ko Galiziakoa. Kode Zibilak, 1973-1974. urteetako Atariko Tituluaren erreformaz gero, hau dio bere 13. artikuluan: 1. Las disposiciones de este título preliminar, en cuanto determinan los efectos de las leyes y las reglas generales para su aplicación, así como las del título IV del libro I, con excepción de las normas de este último relativas al régimen económico matrimonial, tendrán aplicación general y directa en toda España. 2. En lo demás, y con pleno respeto a los derechos especiales o forales de las provincias o territorios en que están vigentes, regirá el Código Civil como derecho supletorio, en defecto del que lo sea en cada una de aquéllas, según sus normas especiales. Azken batean, Espainiako ordenamendu zibilaren aniztasuna sendotzen du, eskualdeko zuzenbideak dagoeneko ez baitira eratzen Kode Zibilaren edo zuzenbide komunaren aurrean salbuespenezko zuzenbide gisa, zuzenbide berezi gisa baizik; alegia, haiek, ordenamendu zibil propioa duten lurraldeetan, indarrean dauden erakunde zibil batzuen berezitasunak arautu eta bakoitzak bere lurraldean lehentasunezko aplikazioa du, baina onartzen da hutsuneak edo urritasunak badituztela eta horiek zuzenbide komun edo orokorrak osatu beharko dituela. Horietako gehienek erabateko aldaketak izan dituzte 1978ko Konstituzioaren ondotik. 2. Zuzenbide zibil autonomikoak Konstituzioak eman duen konponbideak zuzenbide zibilaren aniztasuna indartzea eragin du. Lehenik eta behin, 2. artikuluak jadanik zehazten du aniztasuna, autonomiarako eskubidea aldarrikatzen baitu. Lehen zuzenbide zibila Estatuak bakarrik lege bihur zezakeen -Konpilazioak estatuko lege gisa sortzen dira-; orain, berriz, foru-zuzenbide hura indarrean duten autonomia-erkidegoek alor zibila arautzeko lege-ahalmena dute. Egia da, berez, Konstituzioko 149.1.8. artikuluak legeria zibilari buruzko eskuduntza esklusiboa Estatuari esleitzen diola, baina artikulu berak, jarraian, aurreko baiezpena zehaztu egiten du, zeren Estatuaren eskuduntza esklusiboa ezarri, zuzenbide zibil, foral edo bereziak diren tokietan, Autonomia erkidegoek horiek gordetzeko, aldatzeko eta garatzeko duten eskuduntza kaltetu gabe ezartzen baita. Horrek funtsezko ondorioa sortzen du: Konpilazioak lehen Espainiako eskualde jakin batzuetan indarrean zeuden zuzenbide zibilen sistematizazio soila baziren ere, aspaldian berritzeko eta

Page 29: BIGARREN ZATIA EUSKAL ZUZENBIDE ZIBIL AUTONOMIKOA 5. … · EHU. Zuzenbide zibila Euskal Zuzenbide Zibila I 5. ikasgaia 1 BIGARREN ZATIA EUSKAL ZUZENBIDE ZIBIL AUTONOMIKOA 5. IKASGAIA:

EHU. Zuzenbide zibila

Euskal Zuzenbide Zibila I 5. ikasgaia

29

aldatzeko ahalmena galdua zuten. Orain autonomia-erkidegoek lehendik daukaten zuzenbide zibila kontserbatzeaz gain, berau alda eta gara dezakete. Dena den, Espainiako aniztasun zibilaren esparrua mugatu egiten da, oso modu anbiguo eta korapilatsuan mugatu ere, eztabaida doktrinalak sorrarazteko moduan. Gogora ekarri behar da Kodeko 13. artikuluak zuzenbide zibilaren aniztasuna berresten duela, baina zenbait gai arautzeko lege-batasuna ere ezartzen duela. Ildo beretik jo du Konstituzioko 149.1.8. artikuluak ere. Estatuaren eskuduntza zenbait gai arautzeko esklusiboa izango da, eta gai horietan lege-batasuna gordeko da. Beraz, aniztasuna gainerako gai zibiletara bakarrik hedatzen dela esan behar da. Zuzenbide zibilaren alorreko lege-aniztasunean oraindik ere beste ikuspegi bat badu Konstituzioaren eraginak: (1) Lehenago esan denez, Espainiako hainbat eskualdetan bizirik irauten zuten ordenamendu zibilak, Kode Zibilaren edo Zuzenbide komunaren aurrean, kodeketaz gero salbuespenezkotzat eta, Konpilazio-prozesuaz gero, berezitzat jotzen dira. (2) Oraingo testuinguruan, ordea, Autonomia-erkidegoetan indarrean dauden zuzenbide zibilak ez dira zuzenbide berezia; zuzenbide zibil komun dira indarra duten lurraldean, hala ikuspegi formalean –Derecho especial terminoak ez du zentzurik-, nola ikuspegi materialean. Bereziki ikuspuntu substantibo eta erabakigarritik, beren indarra Konstituzioaren eta Autonomia Estatutu bakoitzaren eskuetan geratzen da; hartara, Kode Zibilaren ondoan duen independentzia eta entitatea azpimarratu egiten da. Bestalde, Konpilazioen artikulatuan jasotzen diren baliabide batzuei esker, eskualdeko zuzenbide zibilek indar zabaltzailea dute: Autonomia-erkidego bakoitzeko zuzenbidearen printzipio orokorrek eta sistemaren autointegrazioak bideratuko dituzte zalantzazko arazoak. Baieztapen horretan ez da oztopo Konstituzioko 149.3. artikuluan ezartzen dena: betiere, Estatuko zuzenbidea Autonomia-erkidegoko zuzenbidearen ordezkoa izango da. Kode Zibilaren ordezkotasuna ezarri arren, foru-zuzenbideekikoa zehaztu egin behar da. Agintzen dena hau da: Autonomia-erkidegoko zuzenbideak ezin duela estatukoa derogatu, haien zuzenbideak ezin baitu Estatuaren legeria baztertu; hark, legeria autonomikoaren eremuan, estatukoa indarrean egotea galarazi besterik ez du egingo. Gainera, beste ikuspuntu batetik, Estatuaren zuzenbidea Autonomia-erkidegokoaren ordezko gisa ager daiteke, baina dagokion legebiltzarrak bere eskuduntzako gaiei buruz legerik ematen ez duenean bakarrik. Azken batean, sistema zibila zuzenbide zibil autonomikoetan dibertsifikatzea balio gisa ulertu behar da. Dibertsifikatze orok berez sortzen dituen zailtasunen aurrean, Konstituzioak adierazten duena ekarri behar da gogora:

Page 30: BIGARREN ZATIA EUSKAL ZUZENBIDE ZIBIL AUTONOMIKOA 5. … · EHU. Zuzenbide zibila Euskal Zuzenbide Zibila I 5. ikasgaia 1 BIGARREN ZATIA EUSKAL ZUZENBIDE ZIBIL AUTONOMIKOA 5. IKASGAIA:

EHU. Zuzenbide zibila

Euskal Zuzenbide Zibila I 5. ikasgaia

30

(1) Hitzaurrea: proclama su voluntad de … proteger a todos los españoles y pueblos de España en el ejercicio de los derechos humanos, sus culturas y tradiciones, lenguas e instituciones. (2) Arau nagusia: reconoce y garantiza el derecho a la autonomía de las nacionalidades y regiones que la integran y la solidaridad entre todas ellas (2. artikulua). Funtsezko oinarri horietatik abiatuz, Konstituzioak foru-zuzenbide zibilak jaso eta babestu egiten ditu, antolaketa politikoak berezkoa duen ezaugarri juridiko gisa gainera. Beraz, eztabaidagaia arazo moduan azaltzen duen ikuspegirik balego, molde hori konstituziogilearen benetako borondatetik urrun kokatuko litzateke. Zuzenbide zibil autonomikoek, zer ekarpen egiten dizkiote sistema zibil orokorrari?: (1) Bizitasun emantzipatzailea: Kode Zibilak foru-zuzenbideak garatzeko aukerarik gabeko sistema iragazgaitz moduan ikusten bazituen, orain abagune historikoak garatze hori posible egingo duen jokalekua bideratu du. (2) Bizitasun konpontzailea: ordenamendu autonomikoetan, bakoitzaren zuzenbide zibila sistema osatu eta itxi moduan eratu eta garatzen da; alegia, beren baliabide propioak dituzte hutsuneak betetzeko. (3) Bizitasun materiala: historian zehar galdutako gaiak eta aukerak berreskuratzeko ideiatik harantzago, zuzenbide zibil autonomikoa politika juridikoa egiteko tresnatzat hartu behar da, arazoak unibertsalak badira ere, konponbideak eta tresna juridikoak egoera partikularrera egokitu behar baitira. III. IRAKURGAIAK AYERBE IRÍBAR, María Rosa (2001): “Instituciones tradicionales del Derecho Civil Vasco

(pasado, presente y futuro)”, Boletín de la Real Sociedad Bascongada de Amigos del País, 57. tomoa, 2. zk., 295-337. or.

CARONA, Pío (1996): Lecciones catalanas sobre la historia de la codificación, Madrid, Marcial Pons. CLAVERO SALVADOR, Bartolomé (1988): “A manera de Vizcaya, las instituciones

vascongadas entre Fuero y Constitución”, Anuario de Historia del Derecho Español, 58. zk., 543-560. or.

GIBERT SÁNCHEZ DE LA VEGA, Rafael (1980): “Libros jurídicos de Guipúzcoa”, Anuario de Historia del Derecho Español, 50. zk., 1980, 833-850. or.

GOROSABEL, Pablo de (1868): Noticia de las Cosas Memorables de Guipúzcoa o descripción de la provincia y de sus habitantes; exposición de las instituciones, fueros, privilegios, ordenanzas y leyes; reseña del Gobierno civil, eclesiástico y militar; idea de la Administración de Justicia, etc, Bilbao, Ed. La Gran Enciclopedia Vasca, III. liburukia, 1972, 37-48. or.

HARAN, Dominique (1997): “La transmission du Patrimoine Familial depuis le Code Civil au Pays Basque Français = La transmisión del patrimonio Familiar conforme al Código Civil en el País Vasco Francés”, Vasconia: Cuadernos de historia - geografía, 28. zk., 117-126. or.

LAFOURCADE, Maité (1998): “Le droit basque et sa survivance”, Azpilcueta , 13. zk., 97-102. or.

Page 31: BIGARREN ZATIA EUSKAL ZUZENBIDE ZIBIL AUTONOMIKOA 5. … · EHU. Zuzenbide zibila Euskal Zuzenbide Zibila I 5. ikasgaia 1 BIGARREN ZATIA EUSKAL ZUZENBIDE ZIBIL AUTONOMIKOA 5. IKASGAIA:

EHU. Zuzenbide zibila

Euskal Zuzenbide Zibila I 5. ikasgaia

31

- (1999) “Sistemas de herencia y transmisión de la propiedad en Iparralde bajo el Antiguo Régimen”, Vasconia, 28. zk., 167-174. or.

MARTÍN OSANTE, Luis Carlos eta Marta ARRÚE MENDIZÁL (1991): “Crónica de Derecho Civil vasco: situación actual en la perspectiva de su reforma”, Anuario de Derecho Civil, 1277-1318. or.; “Euskal Zuzenbide Zibilari buruzko kronika: erreforma aurreko egungo egoera”, Revista Vasca de Administración Pública , 31. zk., 311-342. or.

MARTÍNEZ DE AGUIRRE Y ALDAZ, Carlos y Pedro de PABLO CONTRERAS (1988): “Derecho Civil navarro y Codificación Civil en España”, Revista Jurídica de Navarra, 6-I zk., 65. or.

NAVAJAS LAPORTE, Álvaro (1975): Ordenación consuetudinaria del caserío en Guipúzcoa, Donostia.

SANCHO REBULLIDA, Francisco de Asís (1995): “Instituciones jurídicas consuetudinarias y su regulación en los territorios pirenaicos”, Revista Jurídica de Navarra, 20. zk., 15-40. or.

IV. AZTERTZEKO EPAIAK Gipuzkoako zuzenbide zibila: AGE 1984/7/12 (RAJ 3944): (a) Gabriel GARCÍA CANTERO: “Comentario de Jurisprudencia”, Anuario de Derecho Civil, 1985, 786-787. orr.; “Más sobre el Derecho consuetudinario guipuzcoano (En torno a la sentencia del Tribunal Supremo de 12 de julio de 1984)”, Jornadas de estudios sobre la actualización de los Derechos Históricos vascos, 1985, UPV/EHU, 327-332. or. (b) Luis Ignacio ARECHEDERRA ARANZADI: “Testar a la navarra. Derecho consuetudinario guipuzcoano o descodificación (Aportación con ocasión de la sentencia del tribunal Supremo de 12 de julio de 1984)”, Revista Jurídica de Navarra, 1. zk., 1986, 87-111. or. V. ARIKETAK 1. Komentatu honako testu hau “Uso es cosa que nace de aquellas cosas que home dice ó face, et que siguen continuadamente por grant tiempo et sin embargo ninguno... Costumbre es derecho ó fuero que non es escripto, el qual han usado los homes luengo tiempo ayudándose dél en las cosas et en las razones sobre que lo usaron... Fuero es cosa en que se encierran estas dos maneras que habemos dicho, uso et costumbre, que cada una dellas ha de entrar en el fuero para ser firme: el uso porque los homes se fagan á él et lo amen; et la costumbre que les sea asi como en manera de heredamiento para razonarlo et guardarlo. Ca si el fuero es fecho como conviene de buen uso et de buena costumbre, ha tan grant fuerza que se torna á tiempo asi como ley, porque se mantienen los homes et viven los unos con los otros en paz et en justicia; pero ha entre él et estos otro repartimiento; ca el uso et la costumbre facense sobre cosas señaladas, Moguer sean sobre muchas tierras ó pocas, ó sobre algunos lugares sabidos; mas el fuero ha de ser en todo et sobre toda cosa que pertenesca señaladamente á derecho et á justicia. Et por esto es mas paladino que la costumbre ni el uso, et mas concejero; ca en todo lugar se puede decir et facer entender. Et po ende ha de este nombre fuero, porque se non debe decir nin mostrar asconidamente, mas por las plazas et por lo otros lugares á quien quir que lo quiera oir. Et los sabios antiguos posieron nombre fuero en latin por el mercado do se ayuntan los homes á comprar et á vender sus cosas; et deste lugar tomó este nombre fuero quanto en españa: et asi como el mercado se face públicamente, asi ha de seer el fuero paladinamente et manifiesto” (Siete Partidas, Partida I, título II).

Page 32: BIGARREN ZATIA EUSKAL ZUZENBIDE ZIBIL AUTONOMIKOA 5. … · EHU. Zuzenbide zibila Euskal Zuzenbide Zibila I 5. ikasgaia 1 BIGARREN ZATIA EUSKAL ZUZENBIDE ZIBIL AUTONOMIKOA 5. IKASGAIA:

EHU. Zuzenbide zibila

Euskal Zuzenbide Zibila I 5. ikasgaia

32

2. Kasu praktikoak (1) Oinordetza banatzeko 1959ko eskritura aztertzea. (2) Euskal legelariak: Pablo DE GOROSABEL: bere testuingurua eta kode zibilaren proiektua. (3) Nazioarteko salerosketa-kontratuei buruzko hitzarmena aztertzea: 1980ko apirilaren 11ko Vienako Hitzarmena (BOE 1991ko urtarrilaren 30a). INTERNET http://comunidad.derecho.org/pandectas/no200109/indice.htm http://www.euskonews.com/0032zbk/gaia3202es.html http://www.gipuzkoa.net/kultura/01index.htm