7. Berritxiki

20
Jaso Ikastola LH 6. B ASTEKARIA 7. ALEA 1 Munduko albistea 2 Iritzia 8 Narrazioa 16 Euskal H albistea 3 Eskul/Jolasa/Errez 9 Denbora- 17 Jaso albistea 4 Komikia 10- Horrela esan 18 Erreportajea 5-6 OKE 12- Lehiaketa 19 Elkarrizketa 7 Gomendioak 15 Postontzia 20 PARIS KORRIKA TXIKIA IKASTOLAN LH 6. mailakoak Xabier Mendiguren Elizegirekin. Iruñeko Jaso Ikastola LH 6. B 7. alea 11-05-02

description

Iruñeko Jaso Ikastolako LH 6. B-ko ikasleek egindako astekaria.

Transcript of 7. Berritxiki

Page 1: 7. Berritxiki

Jaso Ikastola LH 6. B ASTEKARIA

7. ALEA 1

Munduko albistea 2 Iritzia 8 Narrazioa 16 Euskal H albistea 3 Eskul/Jolasa/Errez 9 Denbora- 17 Jaso albistea 4 Komikia 10- Horrela esan 18 Erreportajea 5-6 OKE 12- Lehiaketa 19 Elkarrizketa 7 Gomendioak 15 Postontzia 20

PARIS

KORRIKA TXIKIA IKASTOLAN

LH 6. mailakoak Xabier

Mendiguren Elizegirekin.

Iruñeko Jaso Ikastola LH 6. B 7. alea 11-05-02

Page 2: 7. Berritxiki

Jaso Ikastola LH 6. B ASTEKARIA

7. ALEA 2

Ehunka manifestari elkartu ziren Ventimiglian

(Italiako herri bat) libre ibiltzeko eskubidea

aldarrikatzeko.

Erroma. Italiako komunikazio medioek

informatu zuten aurreko egunean

etorkinen sarrera gelditzearen nahiaz.

Frantziak denbora tarte batez itxi du

bere tren lurraldea, Italiatik etorrita

Mentone herrian zehar etorkinak ez sartzeko. Italiako tren estazioa

itxi dute etorkinen sarrera gelditzeko.

Autoritateengatik neurriak ezagutu ondoren Italiako Ministerio de

Asuntos Exteriores delakoak informatu zuen paper batean

departamentu honen tituludun. Franco Frattinik instrukzioak eman

zituela.

Mikel Ibañez

Frantziako tren

estazioa.

Page 3: 7. Berritxiki

Jaso Ikastola LH 6. B ASTEKARIA

7. ALEA 3

`Zezentxo eta Oilo Makarra giroa

alaitzen.

Korrikan parte hartzeko petoak

prestatu behar ziren

Korrika txikia Jaso Ikastolan

(Gehiena Ana Unanueren albistetik kopiatua)

17. Korrika Iruñera iritsi baino ordu batzuk lehenago, Jaso

Ikastolako ikasleek Korrika Txikia egin zuten Mendebaldea

auzoan barna. Handi nahiz txiki, denak ikusi genituen mihia

kanpoan zutela,

izerditan blai.

Eguzkiak gogotik

jotzen baitzuen

eguerdian, aurtengo apirilak opari ekarri zigun uda beteko giroan.

Lekukoa eskuz - eskuz ibili zen, Argitxorekin batera. Lehendabizi DBH -

koek eta gero HH -ko neska-mutikoek, gero eta azkenik LHkoek eraman

dute lekukoa. Ibilbidea amaitzean, ikasle taldeek idatzitako mezuak

irakurri zituzten. Seigarren mailako ikasleek Inauterietarako egin zituzten

hiru munstro erraldoiak ere animatu ziren festara. Munstroren izenak hauek dira: Oilo Makarra, Zezentxoa eta Kalamarda.

Bukatzear zegoenean abesti batzuk jarri zituzten (korrikako abestiak ziren) giroa lasaitzeko eta alaitzeko. Bukatu zutenean seigarren mailakoek Munstroak gorde zituzten eta patiora joan ziren.

12:45ean Korrikaren ospakizuna bukatu zen. Oso ongi pasa zuten eta 18. Korrikan gehiago

Pablo: Bai, Jokin, hemen nago Unai Arellanorekin. Pablo: Kaixo, Unai. Unai: Kaixo, egunon. Pablo: Zenbat urtetan antolatu duzu korrika txikia Jason.? Unai: Beno badakizue berez korrika ez dela urtero ospatzen, berez bi urteetan behin ospatzen da eta nik esango nuke azken lau sei urteetan edo gehiago ospatu dugula Jaso Ikastolan eta hor ibili naizela ni eta Euskaraz biziko arduraduna eta tira. Pablo: Lan asko suposatzen du antolatzeak ? Unai: Ba bai, agian kanpotik iruditzen du ezetz baina badira hainbat detaile kontuan izateko. Ibilbidea egin behar da… Pablo: Zer iruditu zaizu aurtengo korrika txikia? Unai: Aurtengo korrika txikia oso ona iruditu zait. Pablo: Eskerrik asko zure denborarengatik. Unai: Ez horregatik.

DBH-koek ere parte hartu zuten!

Unai Arellanori elkarrizketa bat egin diogu; ikusi:

Pablo

Page 4: 7. Berritxiki

Jaso Ikastola LH 6. B ASTEKARIA

7. ALEA 4

Xabier Mendiguren Elizegi lehengo asteko ostiralean, hau da apirilak 8, Jaso ikastolara etorri zen eta LH 6.B-ko eta A-koei bisita bat egin zien.LH6.B ko Amaia Bidondok eta LH 6 A-ko Julen Armendarizek elkarrizketa bat egin zioten eta elkarrizketa hau hemen duzue.

Julen: Kaixo, Xabier, zer moduz?

Xabier: Oso ondo.

Amaia: Badakigu Beasainen 1964 jaio zinela baina orain non bizi zara?

X: Ba bertan, ez naiz asko mugitu, bueno, mugitu egunero autoa hartu eta gaur Iruñara, bihar Donostiara, etzi Bilbora eta horrela.

A: Badakigu haur eta umeentzako ipuinak idazten dituzula baina helduentzat ere idazten dituzu?

X: Bai, nire liburuen erdia haur eta gazteentzat eta beste erdia helduentzat .

J: Ze metodo erabiltzen duzu liburuen gaiak aukeratzeko?

X: Ba ez daukat, gaiek ni aukeratu nazatela burua zabalik izaten dut eta ideiak etortzen zaizkit. Buruak ez ditu aukeratzen, zintzilik ditut buruan eta horietako bat badoa bere kaxa indartzen eta aberasten eta adarrak sortzen, orduan hasten naiz idazten.

A: Ohartu gara Patxi Gallegorekin lan egiten duzula, adibidez Karabana batean bizi naiz, Miss txatarra, Buelta bat aitontxuarekin… zerk bultzatu zintuen berarekin lan egitera?

X: Ba Patxi Gallego, ezagutu nuen, berak komiki bat idatzi zuenean, izena duena POLOLOAK. Hiru liburu egin zituen titulu horrekin eta konturatu nintzen, batetik, oso marrazkilari ona zela, eta bestetik, bazuela umore puntu bat niri gustatzen zitzaidana. Gero estiloz ere estilo errealista erabiltzen du, nola nik nire ipuinetan estilo errealista erabiltzen dudan, ba pentsatu nuen ongi egokitzen zitzaidala estilo hori. Ez da nirekin lan egin duen marrazkilari bakarra, baina esango nuke azkenaldian nirekin lan gehien egin duena bai, Patxi Gallego dela. J: Zer izan nahi zenuen txikitan?

X: Ba nik txikitan futbolaria izan nahi nuen, baina pixkanaka-pixkanaka ekipo ofizialetan jolasten nuenean konturatu nintzen bankiloan uzten nindutela besteak ni baino hobeak zirelako, eta pixkanaka joan nintzen futbola uzten.

A: Jende askok Musuen gustua irakurri du, nola egin zenuen, 12 urteko baten buruan sartzeko, eta berak bezala pentsatzeko?

X: Hala iruditu bazaizu pozten naiz, baina fikzioko ipuinak idazten dituenak, nahi du gaitasuna eduki, beste motako pertsonaiak asmatzeko.

Bueno, agur, Xabier eta eskerrik asko galdera hauek erantzuteagatik.

Xabier Mendiguren E.

Amaia Bidondo

Page 5: 7. Berritxiki

Jaso Ikastola LH 6. B ASTEKARIA

7. ALEA 5

Paris Frantziako hiriburua da, eta herrialdearen iparraldean dago, Sena ibaiaren ertzean.

Paris izena galiar herritik datorkio (sing. Parisius, pl. Parisii).

Hiriak 2.153.600 biztanle ditu, baina bere metropolitar gunea 12.067.000 milioi biztanlekoa da[2][3], Europar Batasuneko handiena, Frantziako Uhartea Île-de-France eskualdean dagoena.

Paris gaur egungo ekonomia-gunerik garrantzitsuenetarikoa da, eta bere eragina politikan, artean, komunikabideetan, aisialdian, zientzian eta modan izugarrizkoa da[4], munduko metropolirik garrantzitsuenetarikoa baita[5].

Paris munduko turismo helmuga nagusia da, 30 milioi turistak bisitatzen baitute urtero[9]. Intereseko leku asko daude hirian. Adibidez, Eiffel Dorrea, Notre-Dame katedrala, Garaipen Arkua, Sacré-Cœur basilika eta abar. Horrez gain, Louvre eta Orsay museoek nazioarteko onarpena ere badute, baita Disneyland Resort Paris parkeak ere.

Parisek bi aireportu nagusi ditu: Paris-Orly aireportua, Paristik hegoaldera, eta Paris-Charles de Gaulle aireportua, iparraldean kokatua eta munduko erabilienetakoa. Parisek Europako aireporturik modernoena edukiko du urte gutxi barru, Charles de Gaulle aireportuaren birmoldaketa burutu ostean.

Parisek klima ozeaniko degradatua du: eragin ozeanikoa kontinentala baino handiagoa da, nahiko uda freskoekin (batez beste 18 °C) eta negu leunekin (batez beste 6 °C). Euria maiz egiten du, urtaro guztietan, nahiz eta kostaldean baino gutxiago egin .

Maialen Saenz

Page 6: 7. Berritxiki

Jaso Ikastola LH 6. B ASTEKARIA

7. ALEA 6

Eiffel Dorrea (frantsesez Tour Eiffel) Gustave Eiffel ingeniari frantsesak Parisko 1889ko Nazioarteko Erakusketan eraikitako burdinezko egitura da. 1887 eta 1889 artean eraiki zen, urte horretako martxoaren 31n inauguratu zelarik.

324 metroko garaiera du eta 10.000 bat tonatako pisua (eraiki berria zegoenean 7.300 tonako pisua zuen). Berez dorreak 350 metroko garaiera izan behar zuen, baina bizilagunak beldur ziren harri bakar bat ez zuen eraikin berri hura ez ote zitzaien gainera etorriko, eta azkenean garaiera gutxitu egin zen 300 metrora (azkeneko 24 metroak geroago gehitu ziren telebistako antena bat bertan kokatu zenean).

200 langilek hartu zuten parte eraikuntzan eta 18.038 burdin atal elkartu behar izan zituzten 2,5 milioi buloi erabiliz.

Garaiko artisten iritziaren kontra eraiki zen, hauek burdinazko munstrotzat hartu baitzuten. Baina gaur egun dudarik gabe Frantzia eta Parisko ikur nagusia da. Munduko monumenturik ikustatuena da.

Parisko arroaren bihotzean kokatua, Paris SENA (Seine) ibaiertzetan dago, gune historikoa sortu zen bi uharteen inguruan: Île de la Cité mendebaldean eta île Saint-Louis ekialdean. Hortik hedatzen da hiria, ibaiaren bi aldeetan: Eskuinaldea (Rive droite) iparraldean eta Ezkerraldea (Rive gauche) hegoaldean.

Senak hiria zeharkatzen du arku bat eratuz, hego-ekialdetik sartuz eta hego-mendebaldetik irtenez. Hogeita hamar zubi baino gehiagok ahalbidetzen dute pasabidea, horien artean Pont Neuf ezaguna, hiriko zaharrena.

Beste bi ur-bidek zeharkatzen dute hiria: Bièvre ibaia, hegoaldetik iristen dena eta egun lurrazpikoa, eta Saint-Martin ubidea.

EIFFEL DORREA

SENA IBAIA

(Informazio hau Wikipediatik hartu dut).

Page 7: 7. Berritxiki

Jaso Ikastola LH 6. B ASTEKARIA

7. ALEA 7

JESUS ETA MARILUZ TAFALLAKO ETXE HANDI BATEAN BIZI DIRA,

ETA BERROGEI TXAKUR DITUZTE.

ADRIANA : Kaixo, Mariluz

MARILUZ: Kaixo,adriana

ADRIANA: Zenbat urte daramazute

txakurrekin?

MARILUZ: 17 urte daramatzagu txakurrekin.

ADRIANA: Ze motatako txakurra de gehien

gustatzen zaizuena dituzuenetatik?

Zergatik?

MARILUZ: Husky Siberianoa. Zeren izan zen gure

lehenengo txakurra baina Jesusi gehiago gustatzen

zaizkie Chihuahuasak.

ADRIANA:Txapelketarak eramaten dituzute txakurrak?

MARILUZ: Bai,edertasun erakusketetara.

ADRIANA: Zein izan da sari garrantzitsuena?

MARILUZ: Bai, Bety Jardin de Tavira Husky batek 10 urte

duela BESTINSOW txapelketa irabazi zuen.

ADRIANA: Zein izan da zuen bidaiarik luzeena txapelketa

batean parte hartzeko?

MARILUZ: Lisboa.

ADRIANA: Zenbat arrazako txakurrak dituzue?

MARILUZ: Chihuahua , Yorkshire eta

Husky Siberiano.

ADRIANA: Txakurrak izan aparte

besteren lan bat daukazue? Zein?

MARILUZ: Jesusek Volkswagenen lan

egiten du, baina nik ez.

ADRIANA: Zeintzuk dira orain dituzuen

txakur gazteenak?

MARILUZ: Chihuahua eta Yorkshire.

ADRIANA: Beno, agur eta eskerrik asko.

MARILUZ: Eskerrik asko zuri.

Adriana Pierola

Page 8: 7. Berritxiki

Jaso Ikastola LH 6. B ASTEKARIA

7. ALEA 8

Kaixo, hemen gaude astero bezala iritzi artikuluarekin.

Aste honetan Jaso ikastolako agendei buruz hitz egingo dizuet.

Beno, dakizuenez Jaso Ikastolan lehengo ikasturtean agenda batzuk banatu zituzten eta ez genekien ezer agenda haietaz. Derrigorrezkoa zen erostea eta 12 € balio zuten eta nire ikuspuntutik ez ziren oso kalitate onekoak, anilak apurtzen ziren, orriak ateratzen ziren… Urte honetan kalitatea asko hobetu du baina nire iritziz ez gintuzkete erostera behartu beharko.

Agendak oso ongi eginak daude : Azterketetarako egutegiak dituzte, irakasleen korreoak agertzen dira, Iruñeko mapa dauka, ikastola non dagoen jartzen du… Agendak ikastolan erabiltzen dira : apuntatzeko etxeko lana, etxean ikasteko ze teknika erabili dituzun apuntatzeko…

Agenda bat erabiltzea oso ongi dago baina ez egun batean ematen dizutena baizik eta zuk erabakitzen duzuna.

Patiora atera gara eta inkesta batzuk egin ditugu :

Zer iruditzen zaizkizu ikastolako agendak?

Ongi iruditzen zaizu derrigorrezkoa izatea erostea?

Noizbait hautsi zaizu agenda?

Oso politak

dira

Ongi daude

Nahiko ongi

daude

X1 X2 X3

Ongi

Gaizki

Ez zait axola

X1

X3

X1

Bai Ez

X4 X1

Iritzi pertsonala: Nire ustez agendak oso ongi eginak daude, baina utzi beharko zuten erabakia hartzen nahi duzun ala ez eta nahi duzun agenda. Espero dut hurrengo urtean uztea erabakitzen.

Irati Valles

Page 9: 7. Berritxiki

Jaso Ikastola LH 6. B ASTEKARIA

7. ALEA 9

Etxeko gaileta batzuk egitea, erraza da, eta ez du denbora asko hartzen. 20 minututan orea izango duzu eta atsedenaldi bat eta gero, labea aurretik berotzeko aprobetxatu dezakezuna, nahikoa da 8-10 minutuz labean izatea. Gero, gailetak hozten direnean letoizko kaxa batean kontserbatu ahal dira.

Errezeta

Ore bat zapore gehiagorekin Oinarrizko orea prestatzeko 450 g nahastu 125g glas azukrearekin eta gatz pittin bat. Ondoren 300g gurin. Eta azkenik, arrautzarik eramaten ez duenez ur hotza gehitzen zaio. Ore honi fruitu lehorrak ere jarri ahal zaizkio, txokolate pixkak eta abar.

Mozketa perfektua Nahasketa oratu egiten dugu puntuan egon arte, hau da, oreak eskuetan itsasteari uzten dionean esan nahi du masa puntuan dagoela. Orea eginda dagoenean 20 minutuz toki fresko batean utzi behar dugu egonean. Ondoren txilindro batekin zabaldu egiten dugu eta molde batzuekin figurak egiten ditugu.

Lorenzo Otermin

Ukitu distiratsua Gailetak modu bananduan azpilean jartzen ditugu, dilatatzen direnean ez itsasteko. Gero arrautzaren gorringoarekin adornatzen ditugu gailetak distira egiteko. Txokolatezko bolatxoekin ere apaindu dezakegu. Amaitzeko, labea 180-200º C gradutara daukagunean labera sartzen dugu eta 8 minutuz labean daukagu.

1

2

3

Page 10: 7. Berritxiki

Jaso Ikastola LH 6. B ASTEKARIA

7. ALEA 10

Maitane Olza

Amaia Astigarraga

Page 11: 7. Berritxiki

Jaso Ikastola LH 6. B ASTEKARIA

7. ALEA 11

Page 12: 7. Berritxiki

Jaso Ikastola LH 6. B ASTEKARIA

7. ALEA 12

KIROLAK JOKALARIAK TALDEAREN IZENA BESTE TALDEAREN

IZENA EMAITZA

FUTBOLA

Iñigo G, Iñigo I,

Iñigo M, Ibai

,Lorenzo, Iker, Jon,

Javier, MikeL.

IRUÑA SAN JUAN 3 eta 2

FUTBOLA Mikel eta Jokin. LAGUNAK Ez zuten partidurik

jokatu.

FUTBOLA Ander eta Julen. SAN JUAN IRUÑA 2 eta 3

SASKIBALOIA Amaia Astigarraga

eta Amaia Asin.

NAVARRO

VIJJOSLADA

M.B SOLAR

OMCINEDA 42 eta 38

SASKIBALOIA Ainhoa Moreno. SAN CERNIN C. ELIAS TERES

FUNES 20 eta 6

SASKIBALOIA Ohiane Martinez. ELIZEO

MONJARDIN

LAGUNAK

CASTAÑOS 42 eta 30

PADELA

Ahinoa Vidart,

Idoia Nadal,

Maitane Olza eta

AngelaAriztia

SAN JUAN Ez zuten partidurik

jolastu.

ATLETISMOA Amaia Bidondo. LAGUNAK

1.000m eta 150m, Ez

zen joan.

ATLETISMOA Irati Valles LARRABIDE 3.000 m,ez zen joan.

ATLETISMOA

Ainhoa Erbiti

PAMPLONA

ATHLETICO 3.000m, ez zen joan.

GOLFA Amaia Urtasun ZUASTIN

1. geratu/1.fasean/

Nestle ligan..

Amaia Urtasun

Page 13: 7. Berritxiki

Jaso Ikastola LH 6. B ASTEKARIA

7. ALEA 13

KIROLA JOKALARIAK TALDEAREN

IZENA

BESTE

TALDEAREN

IZENA

EMAITZA

PATINAJEA Laura eta Nahia Lagunak

Ez zuten

lasterketarik

izan.

ESKI

(Zeharkaldia) Amaia Martin Espainako 1º

ESKI

(Ipar eskia) Xabier Macias

Txapelketa

batirabazi.

SASKIBALOIA Itxaso Moreno, Itsaso Otermin

eta Lucia Gesta

NAVARRO

VILLOSLADA SAN FERMIN 27 eta 47

FUTBOLA

Ane S., Anne B., Lohitzune,

Juana, Maitane, Mara, Oskia

eta Leire

Jaso Ikastola ATARRABIA 7 eta 0

PIANOA Lorenzo Otermin Kithara

eskolan

“Waka-waka”, “los

picapiedra”, “Living on a

prayer”, “El Manisero” eta “El

golpe” abestiak ikasten ari

da.

BATERIA Lorenzo Otermin Musikal

Toman

eskolan

BONBARDINOA Itxaso Moreno Joaquin

Maya

eskolan

Ezer berririk.

MARGOKETA Ruben, Sara eta

Edurne

Barañaingo

margoketa

eskolan

Eguzki betaurrekoen fundak

margotzen ari dira.

MARGOKETA Leire Ruiz Lurdes

Mahillo

eskola

“Chicas de Modigliani”

koadroa margotzen ari da.

DANTZA Maitane Olza Auzokide

Elkartea

Dantza bukatu du.

Page 14: 7. Berritxiki

Jaso Ikastola LH 6. B ASTEKARIA

7. ALEA 14

Asier

Amaia: Kaixo, Asier.

Asier: Kaixo.

Am: Dakigunez judo egiten duzu, zergatik

aukeratu zenuen kirol hori?

As: Gustatzen zitzaidalako.

Am: Klaseak ematen dituzula dakigu, non

ematen dituzu?

As: Lagunaken.

Am: Zenbat orduz entrenatzen duzu astero?

As: Bi ordu.

Am: Konpetiziorik egiten dituzu? Non?

As: Bai, bat Mendillorrin egingo dut.

Am: Ze giltza aukeratu duzu Mendillorriko

konpetizio horretarako?

As: “Morote” eta “Outxigari”.

Am: Zenbat konpetizio irabazi duzu?

As: Bat “potolo” baten aurka.

Am: Bueno, Asier, agur.

Amaia: Kaixo, Edurne.

Edurne: Kaixo.

Am: Zergatik aukeratu zenuen margoketa?

E: Ba zergatik asko gustatzen zait

margotzea.

Am: Margoketa akademiaren batean

ikasten duzu?

E: Bai, Barañainen.

Am: Ze margoketa mota landu duzu?

E: Ba, adibidez, manga eta beste batzuk.

Am: Ze margoketa mota duzu gustokoen?

E: Gustatzen zait manga, horregatik…

Am: Eta orain ze ari zara egiten

margoketan?

E: Ba etxe baten eta paisaia baten

Edurne G.

Asier L.

Page 15: 7. Berritxiki

Jaso Ikastola LH 6. B ASTEKARIA

7. ALEA 15

Liburu gomendioa: Izenburua: Nur eta irlandar gnomoa. Idazlea: Toti Martinez de Lezea. Marrazkilaria: Juan Luis Landa. Argitaletxea: Erein. ISBN: 978-84-9746-456-7 Sinopsia: Amamaren etxeko zakarrontzian gnomo bat agertu da eta, harrezkero, Nur zoriontsua da. Aitonak uste du arratoi bat dela, eta zapoak jarri eta jarri ari da. Bien bitartean, Nur, Ainara, Noelia Unai eta Peio jolas eta jolas ari dira Finn –ekin halaxe deitzen da irlandar gnomoa-, eta haien abenturetako lagunik hoberena izango da aurrerantzean. Iritzi pertsonala: Liburu hau asko gustatu zait. Nire ustez liburu honek abentura asko du eta irakurtzen oso erraza eta entretenigarria da. Liburu honen marrazkiak asko gustatu zaizkit primeran eginda daudelako.

Anima zaitezte irakurtzera!!!

Pelikula gomendioa:

Izenburua: Avatar. Zuzendaria: James Cameron. Sinopsia: Jake paraplegikoa den gizona, Pandora izeneko planeta batera bidali dute, txotxongilo exo-biologiko bati konektatua, Na´vi izeneko arraza batean infiltratzeko. Arraza hau oso berezia da, oihaneko izakiekin hitz egin dezaketelako. Onen misioa infiltratu eta mineralen aztarnategia non dagoen deskubritzea da. Misio hau norabidez aldatu egingo da Jakek eme bat ezagutzean. Iritzi pertsonala: Pelikula hau asko gustatu zait, originala eta aldi berean interesgarria delako. Baina kontuan izan pelikularen zati batzuetan pena pixka bat ematen duela.

Anima zaitezte ikustera!!!

Idoia Nabal

Avatar pelikulari buruzko informazioa web orrialde honetatik ateratakoa da: www.abandomoviez.net

Pelikula

Liburua

Page 16: 7. Berritxiki

Jaso Ikastola LH 6. B ASTEKARIA

7. ALEA 16

Irene dut izena eta 12 urte ditut. Nire gurasoekin eta anaiahandiarekin bizi naiz. Nire gurasoek 29-

30 urte dituzte eta nire anaiak 18. Ni eta nire anaia asteazken guztietan joaten ginen Leteko

(gure herriko) ibaira ura hartzera. Baina asteazken batean zerbait arraroa gertatu zen. Nik ontzia

hartzen nuen bitartean nire anaia ura hartzera joan zen ibai ertzera. Itxoin egin nion. Bost minutu...

hamabost minutu... Ez zela etortzen! Laguntza behar zuen ikustera joan eta geldirik ikusi nuen ibai

erdian. Ni oihuka hasi nintzen esaten:

-Ei! Busti-busti eginda zaude! Etorri!

Bera, mugitzerik ez.

- Ei! Ez niri haserretu gero!

Zerbait begira zegoen eta oinez hasi zen kobazulo baten aldera. Oso

urduri jarri nintzen eta berriro oihuka:

-Ei! Manex!!! Kontuz!!!

-Ibaian sartu eta korrika beraren kontra joan naiz gelditzeko. Lelotuta

zegoen.

Bat-batean, kobazulotik neska bat erdi-biluzik, ile luze eta horiarekin atera

eta galdetu:

-Zer gertatzen da? Zer egiten duzu nire “maitetxoarekin?

Nik beldurrik gabe:

-Nola zure “maitetxoa? Nire anaia da! Zer egin diozu sorgin?!

Bera kobazulotik guztiz atera eta bere ahate oinak ikusi nituenean beldurtu egin nintzen. Zer zen?

Munstroren bat?

-Mesedez, utzi nire anaia! Nahi duzuna egingo dut!

-Ongi da. Bihar mutil xarmant bat ekarri behar didazu, gosea daukat eta.

Bai esan eta etxera abiatu nintzen nire anaia lelotuta eskutik helduta nuela.

- Baina ez esan ezer inori! Bestela...- esan eta desagertu egin zen sorgin hori.

Nire anaia ez zen ezertaz oroitzen etxera iritsi ginenean. Zer egingo nuen nik, hamabi urteko neska

bat? Plan bat prestatu behar nuen. Eta biharko!

Ohean etsita nengoen eta bat-batean... ZAS! Ideia handi-handi bat etorrik zitzaidant burura!

Eragina izan behar zuena bai ala ez.

-Ostirala da! Ez da beharrezkoa ur bila joatea.

Kexatu zen nire anaia biok ibaira joaten ginen bitartean.

- Baina ez daukagu ura sobera ere! Goazen!

Nik poltsatxo bat neraman gerritik zintzilik. Zer zeukan barruan? Gatza. Gatz asko. Ibaiaren erdian

gelditu zen nire anaia lelotuta, atzo bezala. Orduan lamia zulotik atera eta esan:

- Ekarri didazu nire maitemindua? Bai! Eskerrik asko polit hori!

- Nik ezin izan dut lortu beste gizonik. Baina mesede bat egin behar didazu.

-Zer?

- Urrea ekarri dizut poltsatxo honetan, nire anaiaren bizitza barkatzeko, baina ezinezkoa denez

ikusten dudanez zuretzat urrea berdin, nik ez dut behar.

Gatz poltsa berari eman nion. Lamiak poltsa erdi irekita begien aurrean zuela nik putz egin eta

itsu-itsu utzi nuen.

-Zer egin didazu?! EZIN DUT IKUSI!!! Hau ez da horrela geratuko! Nola deitzen zara?

-Neuk.

Korrika atera nintzen nire anaia eskutik helduta, bera lelotuta zegoela beti bezala.

Lamietan

sinesten al duzu?

Sara Urdiroz

(Lamiak bere lagunak deitu eta beraiek esan- Nork egin dizu hau?- Neuk, neuk!-Orduan ez kexatu

emakume! Zu izan bazara!)

Leteko lamia

Page 17: 7. Berritxiki

Jaso Ikastola LH 6. B ASTEKARIA

7. ALEA 17

GURUTZEGRAMA:

Oihane Martinez

Badaude senar eta emazteak autoan

eta txerri batzuk ikusten dituzte orduan,

esaten du senarrak:

-Begira zure familiarrak!

Orduan esaten du emazteak:

-Bai nire amaginarreba.

1-Nola deitzen zitzaien soldadu

Erromatarrei?

2-Zer erabiltzen zituzten

Erromatarrek beren etxeak

apaintzeko

4-Erromatarrek gauzak erosteko

zer erabiltzen zituzten?

5- Erromatarrek non egiten

zituzten borrokak?

6-Nolakoak ziren Erromatarren

BEHERA:

3-Erromatarrek apaingarriak gain

zer erabiltzen zuten aberatsek

janzteko?

6-Animali edo beste batzuen

kontra borrokalari indartsuak.

9- Nola deitzen da izara moduko

oihalez egindako jantzia

ZEHARKA:

Gizon bat medikuarengana joan

zen eta esan zion:

-Mediku jauna, arazo bat daukat.

Nire puzkarrek ez dute usainik.

-Hori ez da posible. Bota ezazu bat

oraintxe bertan!

-PPPPPRRRRRRRRR!

-Hori larria da. Ebakuntza behar

duzu.

-Ipurdian?

-Ez, gizona, sudurrean.

Page 18: 7. Berritxiki

Jaso Ikastola LH 6. B ASTEKARIA

7. ALEA 18

Zure euskara maila hobetu nahi al duzu? Ba irakurri honako esaldi eta bineta hauek. Horrela esan

beharrean …esazu horrela.

Eta gure TB saioan dauden bideoak ikusita espero dut zuen euskara maila hobetu izana.

NIRE FESTARA ETORRIKO BADA GALDETU DIOT.

NIRE FESTARA ETORRIKO DEN GALDETU DIOT.

…HURBILDU NINDUTEN ETA BERAREKIN HITZ EGIN NAHI NUELA…

…HURBILDU NINTZAION ETA BERAREKIN HITZ EGIN NAHI NUELA...

Iñigo Garmendia

Nire aita

partidura

etorriko

bazen,ze

ondo!

Nire aita

partidura

etorriko

balitz,ze

ondo!

Page 19: 7. Berritxiki

Jaso Ikastola LH 6. B ASTEKARIA

7. ALEA 19

Lehengo asteko galderen erantzunak: 1. zikloa: Bizikleta 2. zikloa: Ipurtargia 3. zikloa: B letra

Aste honetako galderak hauek dira:

1. zikloa: Hitzak naukate, soinurik ez daukat, letra bat naiz, zein naiz?

2. zikloa: Zer dela eta zer dela aurrean punta bi, atzean zulo bi eta eskulanak egiteko material hori.

3. zikloa: Inoiz ikusten ez, inola harrapatzerik ez,eta bera gabe ezin bizi.

Nola egin?

+Lehiaketan parte hartu nahi baduzu, gure gela ondoko lehiaketa atalera joan beharko zara.

+Han zure zikloari dagokion galderari erantzun beharko duzu, gure kaxaren ondoan dagoen papertxo batzuetan idatziz.

+Asteazkenean, zuen erantzunak jaso eta ondo daudenak gu hartuko ditugu irabazleak nortzuk diren erabakitzeko.

+Irabazleen gelara joango gara eta saira emango diegu.

LH 1.mailako ikasle batzuk erantzunak postontzira botatzen.

Ibai Mateo

1. zikloa 1. maila 2.maila

2. zikloa 3.maila 4.maila

3. zikloa 5.maila 6.maila

Page 20: 7. Berritxiki

Jaso Ikastola LH 6. B ASTEKARIA

7. ALEA 20

Nahia-LH 2.B

Aiora eta Maider LH 2.A

Gogoratu gure blogaren helbidea:

www.jasolh5b.blogspot.com