9. Berritxiki

20
JASO IKASTOLA LH 6. B ASTEKARIA 9. ALEA 1 Iruñeko Jaso Ikastola - LH 6 B - 9. alea 2011 maiatzaren 27an.. Iruñeko manifestaldia Donostia Lorcako lurrikara Txikiak baratzean lanean. Munduko albistea 2 Iritzia 8 Narrazioa 16 Euskal H albistea 3 Eskul/Jolasa/Errez 9 Denbora-pasak 17 Jaso albistea 4 Komikia 10-11 Horrela esan … 18 Erreportajea 5-6 OKE 12-14 Lehiaketa 19 Elkarrizketa 7 Gomendioak 15 Postontzia 20

description

Iruñeko Jaso Ikastolako ikasleek egindako 9. aldizkaria.

Transcript of 9. Berritxiki

Page 1: 9. Berritxiki

JASO IKASTOLA LH 6. B ASTEKARIA

9. ALEA 1

Iruñeko Jaso Ikastola - LH 6 B - 9. alea 2011 maiatzaren 27an..

Iruñeko manifestaldia

Donostia

Lorcako lurrikara

Txikiak baratzean lanean.

Munduko albistea 2 Iritzia 8 Narrazioa 16 Euskal H albistea 3 Eskul/Jolasa/Errez 9 Denbora-pasak 17 Jaso albistea 4 Komikia 10-11 Horrela esan … 18 Erreportajea 5-6 OKE 12-14 Lehiaketa 19 Elkarrizketa 7 Gomendioak 15 Postontzia 20

Page 2: 9. Berritxiki

JASO IKASTOLA LH 6. B ASTEKARIA

9. ALEA 2

Espainiako Murtziako Eskualdeko Lorca udalerrian 2011ko maiatzaren 11an gertaturiko 5,1 magnitudeko lurrikara izan zen. .

Lurrikara honen aurretik 4,5 graduko beste bat izan zen. Lurrikararen eraginez zortzi pertsona hil

ziren Murtziako udalerrian, gehienak kalean zeudela gainera eroritako eraikin zatiengatik. Horrez

gain, hiru solairuko eraikin baten erorketak emakume bat etxe barruan harrapatu eta bertan hil zen.

Lurrikara Murtzia inguruko probintzietan ere

nabaritu zen. Epizentroa lurrazaletik kilometro bateko sakonerara izan zen.

Bederatzi pertsona hil dira Lorcan (Espainia)

izan zen lurrikararen ondorioz. Horietatik bat

14 urteko gaztea da, eta hildakoetatik beste

bi haurdun zeuden emakumeak direla

jakinarazi dute. 293 zauritu ere badaude;

horietatik bi oso larri eta 41 larri.

Gau luzea izan da Lorcan. Milaka herritarrek

gaua etxetik kanpo pasatu behar izan dute;

Francisco Jodar alkatearen arabera, 20.000 eta 30.000 pertsonak. Gurutze Gorriak 6.000 manta

banatu ditu. Herritar asko euren autoetan babestu dira lurrikara gehiago egingo direlako beldur, edo

kalean, baina propio egindako aterpetxe batean babestu direnak ere badira. (Informazio hau

internetetik atera dut).

Dendetan elikagaiak amaitu egin dira, eta horniketa bermatzen saiatzen ari dira erreskate taldeak.

Gainera, erori diren eraikinetan oraindik jende bila dabiltza.

90.000 pertsona inguru bizi dira Lorcan. Nekazaritzak eskualde horretan garrantzia handia du, eta nahiz eta hildakoak "espainiarrak" direla esan duten, kaltetuen artean beste herrialde batzuetatik

lanera joandako etorkin asko dago.

Madrileko jokalariak Lorcakoak animatzeko Murciako selekzioarekin partidu bat egin zuten, 2 eta 2

gelditu ziren.(2011/5/18). Partidu horren ondorioz 600.000 euro bildu zuten Lorca herriarentzat.

Iñigo Garmendia

Page 3: 9. Berritxiki

JASO IKASTOLA LH 6. B ASTEKARIA

9. ALEA 3

Pasa den igandean, maiatzak 22, igandea, Iruñeko gaztelu enparantzan manifestazio moduko kexa bat gertatu zen.

Jendea mikrofonoa eskuz esku pasaz, hauteskundeen aurka kexatzen eman zuten goiza. Ondoren arratsaldeko azken orduan egindako hitzaldia eta gero, batzuk lotan gelditu ziren, pankarta eta kartel ezberdinekin; hala nola, "Partiduak sobran daude, ahotsak behar dira"; "Ez dago horrenbeste ogirik hainbeste txorizorentzako"; "Hauteskundetako aldaketa ya", "Hartu kalea"...

Mugimenduak laneko taldeak antolatu ditu area ezberdinetan: "hornikuntza", "antolakuntza", "komunikazioa", "dokumentazioa", "legala", "ekintzak" eta "eztabaida".

Goizeko erdiko partean edo Gaztelu Enparantzara Iruñeko pertsona batzuk hurbildu ziren mugimenduaz galdetzera, eta kartelak irakurri eta gero, eta informazioa jaso eta gero, manifestua sinatu zuten.

Jendeak "laguntza non ematen ahal zuten" galdetzen zuen, adierazi zuen Marcelok, zeinak, nahiz eta Hauteskundetako Batzarrak onartzen ez duen, "inolako arazorik gabe eta normaltasunez jarraitu" dutela adierazi baitzuen.

Gaur hausnarketa egiteko eguna egiten da, zeinetan ezin baita hauteskundeen inguruko publizitatea egin. Marcelok "Gaztelu Enparantzan kartel asko eta aldarrikapen asko daudela" adierazi zuen, baina "ezta bat ez da partidu politiko batena izan ere, prozesu hau heldu den 23tik aurrera egin beharko delako".

Amaia Bidondo

Page 4: 9. Berritxiki

JASO IKASTOLA LH 6. B ASTEKARIA

9. ALEA 4

Nerea Zabaloren ikasleek baratze txiki bat sortu

dute bere gelako atzeko aldean.

Haur Hezkuntzako 1. A-ko gelakoek duela 2 aste baratze txiki bat sortu zuten, gaia lantzeko eta horren inguruan zerbait jakiteko. Baratzean mota askotako barazkiak daude, letxuak, tipulak eta tomateak. Baratzea gutxi gorabehera egun guztietan 9:00-10:00-ak arte ureztatzen dute. Umeak baratzera seiko taldeetan joaten dira. Badirudi umeak oso pozik joaten eta oso gustura egoten direla. Nerea Zabalo baratzearen arduraduna da eta horregatik elkarrizketa bat egin diogu. Jarraian ikasle batzuei ere galderatxo batzuk egin dizkiegu.

HH -koak baratzean ureztatzen.

Jokin Ullibarri

ELKARRIZKETA NEREA ZABALORI Jokin: Kaixo, Nerea. Nerea: Kaixo, Jokin. Jokin: Nola sortu zitzaizun baratzearen ideia? Nerea: Ba urtxintxan lantzen ari garen gaiak barazkiekin doala eta horren inguruan zerbait egitekotan holakoa egitea interesgarria iruditu zitzaidan. Jokin: Noiz sortu zenuten? Nerea: Duela aste pare bat edo. Jokin: Zertarako? Nerea: Hori gaia lantzeko eta haur hauek ikusteko agian barazkiak nondik datozen. Jokin: Umeak gustura al daude? Nerea: Hala iruditzen zait, baietz iruditzen zait, hori esaten dute. Jokin: Agur eta eskerrik asko. Nerea: Mila esker zuri.

UMEEI EGINDAKO “ elkarrizketa”

Jokin: Gustura joaten zarete baratzera? Unai eta Maialen : Bai, bai. Jokin: Zer duzue baratzean? Maialen eta Unai: Letxuak, tipulak, tomateak eta letxuak. Jokin: Agur. Maialen eta Unai: Agur.

Page 5: 9. Berritxiki

JASO IKASTOLA LH 6. B ASTEKARIA

9. ALEA 5

Donostia Gipuzkoako hiriburua da, Euskal Herriko iparraldean kokatuta dago.Donostian hainbat festa ospatzen dira adibidez, aste handi eta Donostia eguna hau da Danborrada eguna. Danborrada urtarrilaren 20an ospatzen den jaia da, Donostiako ikastetxe asko parte artzen dute. San Sebastian martxa Raimundo Sarriegik asmatu zuen musika. Urtarrilaren 19ko gauerdian, Konstituzio plazan hasten den jaia da, hiriko banderaren altxaerarekin. Gaztelubide elkarteak eta beste elkartetako kideek, Raimundo Sarriegiren San Sebastian Martxa jotzen dute bitartean. Honen ondoren, Erretreta, Tatiago, Diana, Iriyarena eta abar jotzen dituzte elkarte ezberdinetako danbor-joleek. Gutxi gorabehera 50 danbor eta 70 kupelez osaturiko ehun Konpainiek hartzen dute parte jaialdian, bakoitzak musika banda bana duelarik.San Sebastian egunean bertan, eguerdian, Haurren Danborrada egiten da. Udaletxeko terrazatik irten eta Donostiako Zentroan martxa edo itzulia egiten dute haur eta gazteek.

Donostia paisaia zoragarri batzuk ditu adibidez Igeldo mendia, bertan trakzio parkea dago.1912an ireki zen jolas-parkea eta gaur egun ere zabalik daude bertako instalazioak. Igeldo mendiaren alde batean kokatua, Donostiako badiaren ikusmiraz gozatu daiteke bertatik.

Donostian badago uharte bat Santa Klara deiturikoa.

Santa Klara Donostiako badiaren erdian dagoen uharte malkartsu eta luzanga da, 48 metro garai eta 400 metro luze. Hego-mendebalde - ipar-ekialde lerroari jarraitzen dio.Santa Klara uhartea Donostiako Udalaren jabetzako jabari publikoko ondasuna da. Espainiar Estatuak eman zion jabetza, 1938ko urriaren 31ko dekretu baten bidez.

Hondartza asko ditu Donostiak hiru konkretuak izateko Zurriola, Ondarreta eta La Kontxa izenekoak.Gainera Donostian zehar bueltaren bat eman nahi baduzue paisai berritik ibiltzen joan zaitezkete.

Zinemaldia festibala Donostia osoan famatua da, irailean ospatzen da Kursaala deituriko eraikin batean. 2010an Julia Robertsek irabazi zuen saria.

Santa Klara uhartea

Amaia Astigarrga

Page 6: 9. Berritxiki

JASO IKASTOLA LH 6. B ASTEKARIA

9. ALEA 6

KIROLAK:

Goi mailako kirolean, Real Sociedad futbol taldea nabarmendu behar da. Gipuzkoan futbol talde maitatuena izateaz gainera, Espainiako futbol talde entzutetsuenetakoa da. Historian zehar Espainiako lehen mailako bi Espainiako Futbol Liga eta Errege Kopa bat irabazi ditu. Klubak emakumezkoen futbol talde bat eta gazte talde bat ere biltzen ditu bere baitan. Futbolaz gainera, beste kirol batzuetan ere nabarmentzen da Real Sociedad: belar gaineko hockeyan esaterako, emakumezkoen taldeak titulu anitz irabazitakoa da Espainia mailan. Saskibaloian Askatuak talde historikoa eta gaur egun maila gorenean dagoen Gipuzkoa Basket taldeak daude. Akaba Bera Bera emakumezkoen maila goreneko eskubaloi taldea da. Gizonezkoen Bera Bera Rugby Taldea Espainiako Errege Kopa bat irabazitakoa da. Arraunketan, ur-kirolak eta Donostia Arraun Lagunak taldeek txapelketa ugari irabazi dituzte arraunketa olinpikoan; tostako arraunketan, 2007tik aurrera Donostiarra traineru bateratuaren proiektuan batu dira, CD Fortunarekin batera b

Informazioa wikipediatik hartutakoa da.

Real Sociedad taldea.

Page 7: 9. Berritxiki

JASO IKASTOLA LH 6. B ASTEKARIA

9. ALEA 7

Kaixo, Ruben deitzen naiz, eta nire amari, Maria Joseri, elkarrizketa bat egin diot.Badakit ez dela oso normala, baina, zer?. Bueno, badakizuenez kaixo esan aurretik izen osoak agertzen dira baina gero izenaren lehenengo hizkia bakarrik agertuko da, ulertzen al duzue?

Ruben: Kaixo,Maria Jose. Maria Jose: Kaixo,Ruben. R: Zertan egiten duzu lana? M: Correosen lana egiten dut, portaletan gutunak banatzen eta bulegoan lana egiten. R:Non zehar ibiltzen zara gutunak banatzen? M: Barañainen zehar ibiltzen naiz gutunak banatzen. R: Zenbat portaletan banatzen duzu? M: 50 portaletan banatzen dut gutxi gorabehera. R:Jende asko ezagutuko duzu ez? Zenbat? M: Ba bai jende asko ezagutzen dut, gutxi gorabehera, 100 bat. R:Nola sartzen zara portaletan? Giltzak al dituzu?. M: Ez ditut giltzak baina lehen baten batenak banituen, portaletako jendeak emandakoak, baina sarraila aldatu zuten eta orain pisuetara deitzen dut. R:Normalean lehenengoan irekitzen al dizute? M: Ba normalean deitutakoan irekitzen didate, egun batzuetan etxeetan jendea ez badago ba gehiago deitu beharra dut. R: Pakete bat banatu behar baduzu eta postontzian ez bada sartzen, zer egiten duzu? M: Ba jabearen pisura deitzen dut eta bere pisura igotzen naiz banatzera. R: Eta jabea ez baldin badago? M: Eta jabea ez badago aurrera segitzen dut gero hortik pasatzen banaiz berriz deitzen dut eta ez badago hurrengo egunerako uzten dut. R: Zer banatzen duzu portaletan? M: Gutunak, aldizkariak, paketeak, gutun egiaztatuak eta nazioarteko gutunak banatzen ditut. R: Agur eta eskerrik asko zure denboragatik. Beste batera arte.

Ruben Cherif

-M:Maria Jose -R:Ruben

Page 8: 9. Berritxiki

JASO IKASTOLA LH 6. B ASTEKARIA

9. ALEA 8

Badakizuenez, LH 3. maila eta DBH 1. maila hasieran gelak nahasten dizkigute, gure kasuan lehenengoak izan ginen. Niri eta nire gelako gehienei ez zaigu beharrezkoa iruditzen, aldi batez ongi, baina bitan ez. Horregatik LH 3. mailako eta LH 5. mailako ikasle batzuei beren iritzia eskatu diegu.

LH 3.LH 3.LH 3.LH 3. MAILAKOAKMAILAKOAKMAILAKOAKMAILAKOAK::::

IKER ETA AITORIKER ETA AITORIKER ETA AITORIKER ETA AITOR Amaia: Kaixo. Aitor eta Iker : Kaixo. A: Beharrezkoa iruditzen zaizue LH 3. maila eta DBH 1. mailan klaseak nahastea? Zergatik? AI : Gure ustez ez. Ez dugu berriro aldatzerik nahi. A: Zuen oraingo gela gustoko duzue? AI : Bai asko, oso gustora gaude oraingo gelan. A: Zein duzue gustokoago oraingo gela edo lehengoa? AI : Oraingo gela. A: Agur. AI : Agur.

IRITZI PERTSONALA: Nire ustez orain gutxi aipatu dugun bezala, niri ez zait ondo iruditzen gelak nahastea. Egia ere bada oraingo klasea gustuko dudala. Baina 3. mailan aldatu eta gero bi gelak asko erlazionatu ginen eta horren ondorioz guztiak ezagutu gara. Horregatik orain ez dugu ikusten beharrezkoa berriz gelak nahastea.

INFORMAZIOA

5. mailako neskei egindako

elkarrizketa TB. saioan ikusiko

duzue, gogoratu blogean

duzuela:

WWW.jasolh5b.blogspot.com

Amaia Urtasun

Page 9: 9. Berritxiki

JASO IKASTOLA LH 6. B ASTEKARIA

9. ALEA 9

JOLASA

Helburua: Norbere estima lantzea, besteekiko desberdinak garela eta guztiok zerbait hobetzeko daukagula konturatzea. Garapena: Guztiei kartulinazko betaurreko bana banatzen dizkiegu. Betaurreko hauekin besteek daukaten zerbait txarra ikusten dute: “betaurreko hauekin zugan zera hau ikusten dut”. Behin esanda, betaurrekoak kentzen dira eta eskuz heltzen dira, arteko harremana hobetzeko nahian. Guztiok zerbait txarra entzun dutenean, konpontzera goaz: “Zer egingo dugu lagun honi laguntzeko?”. Proposamenak esan behar dira txarra den hori konpontzeko. Adina: 10 urtetik aurrera. Partaide kopurua: 4 baino gehiago. Espazioaren erabilpena: Leku itxia edo irekia, atsegina izan behar du. Materiala: Kartulina eta guraizeak betaurrekoak egiteko.

ANIMA ZAITEZTE JOLASTERA! Joku hau “Jolas ez sexisten bilduma”-tik kopiatu dut.

Maialen Saenz

Page 10: 9. Berritxiki

JASO IKASTOLA LH 6. B ASTEKARIA

9. ALEA 10

Adriana Piérola Mikel Ibañez

Page 11: 9. Berritxiki

JASO IKASTOLA LH 6. B ASTEKARIA

9. ALEA 11

Page 12: 9. Berritxiki

JASO IKASTOLA LH 6. B ASTEKARIA

9. ALEA 12

FUTBOLA

Iñigo.G, Iñigo.I, Iñigo.M, Ibai,

Lorenzo, Iker, Jon.F, Javier eta Mikel.

IRUÑA ERROTXAPEA 1 eta 9.

FUTBOLA Mikel eta Jokin. LAGUNAK SOTO

EZKAIRU. 5 eta 2.

FUTBOLA Ander eta Julen SAN JUAN Partiduak bukatu

dituzte.

SASKIBALOIA Ainhoa Moreno SAN CERNIN Klaseak bukatu

dituzte.

SASKIBALOIA Oihane Martinez LIZEO

MONJARDIN.

Partiduak bukatu dituzte

SASKIBALOIA Amaia

Astigarraga eta Amaia Asin.

NAVARRO VILLOSLADA

Klaseak bukatu

dituzte.

PADELA Irati Vallés, Leire

Ruiz. ANAITASUNA

Klaseak bukatu dituzte.

TENIS Maialen Saenz ANAITASUNA

Klaseak bukatu dituzte.

ATLETSMOA Irati Vallés eta Ainhoa Erbiti.

LARRABIDE Asteburu honetan

finalak dira.

ATLETISMOA Amaia Bidondo. LAGUNAK Finalak izan ziren.

GOLFA Amaia Urtasun ZUASTIN 2. Geratu/

2.fasea/Nestle ligan.

Sara Urdiroz Iratí Vallés

Page 13: 9. Berritxiki

JASO IKASTOLA LH 6. B ASTEKARIA

9. ALEA 13

PIANOA Pablo Roncales Berriozarko

musika eskola. “El fidelsda” abestia jotzen ikasi

dute.

BATERIA Lorenzo Otermin Musikal Tomas

eskolan “Highway to hell” bateriarekin

jotzen ikasten ari da.

BONBARDINOA Itxaso Moreno Joaquin Maya

eskolan Duela gutxi kontzertu bat izan

zuen.

MARGOKETA Ruben, Sara eta Edurne Barañaingo margoketa

eskolan Lienzoekin hasi dira.

MARGOKETA Leire Ruiz Lurdes Mahillo

eskola Lienzoekin hasi dira.

DANTZA Leire Ruiz ANAITASUNA Klaseak bukatu dituzte.

FUNKY Sara Urdiroz Agati S.D.C

echavacoiz Asteburu honetan exibizioa izan dute. Eta klaseak bukatu ditu.

KIROLA JOKALARIAK TALDEAREN

IZENA

BESTE TALDEAREN

IZENA EMAITZA

PATINAJEA Laura eta Nahia LAGUNAK

ESKI (Zeharkaldia)

Amaia Martin Espainar

Estatuko 1.

GOLF Carmen Urtasun ZUASTI Larunbatean kanpeonatoa izan dute.

SASKIBALOIA Itxaso Moreno, Itsaso Otermin eta

Lucia Gesta NAVARRO

VILLOSLADA

Klaseak bukatu dituzte.

FUTBOLA Ane S., Anne B., Lohitzune, Juana,

Maitane, Mara, Oskia eta Leire Jaso Ikastola

Page 14: 9. Berritxiki

JASO IKASTOLA LH 6. B ASTEKARIA

9. ALEA 14

Zer kirol egiten duen gure asteko kirolariak? Ba, txirrindularia da! Eta gainera oso ona,

horregatik elkarrizketa bat egin diogu:

Sara.- Zenbat urte daramazu txirrindularia izaten, Mikel?

Mikel.- Hiru urte.

S.- Lasterketa asko egin duzu?

M.- Pues, bai. Urtero berrogei bat lasterketa.

S.- Eta zer adinetatik daramazu lasterketak egiten?

M.- 13-14 urtetatik.

S.- Eskerrik asko, Mikel eta gero arte!

M.- Ez horregatik.

Sara.- Kaixo, Jon. Tronboia jotzen duzula esan digute. Egia al da?

Jon.- Bai.

S.-Non?

J.- Barañaingo musika eskolan.

S.- Zenbat urte daramazu tronboiarekin?

J.- Bi.

S.- Handitan tronboia jo al nahi duzu? Edo bakarrik

egiten duzu denbora-pasa bezala?

J.- Nire etorkizunarekin ikustekorik dauka.

S.- Mila esker! Agur.

Asteko kirolaria…

Eta gure asteko artista…

Page 15: 9. Berritxiki

JASO IKASTOLA LH 6. B ASTEKARIA

9. ALEA 15

Izenburua: Perfektuak.

Egilea: Rodrigo Muñoz Avia.

Bilduma:Tukan.

Argitaletxea: Giltza.

Adina: 10 urtetik gorakoentzat.

Sinopsia:

Munduko familia guztiek dituzte akatsak. Nireak izan ezik. Nire gurasoek ez dute

akatsik. Nire arrebek ere ez. Laburbilduz, perfektuak dira, akasgabeak. Ni ez. Nik

Alex dut izena Agrimensores kaleko 5. zenbakian bizi naiz, eta ebaluazio honetan bi

suspentso atera ditut. Hizkuntza eta matematika. Bi kalabaza, zein baino zein

handiagoa.

Iritzi pertsonala:

Liburu hau oso ongi egina dago, dibertigarria, polita eta gainera liburu honen bidez

inor perfektua ez dela ikusiko duzu. Liburuaren tituluak dioen bezala. Eta gainera

“Edebe haur literatura saria” irabazi du. Animatu liburu hau irakurtzera.

Izenburua: Noche en el museo 2

Zuzendaria: Shawn Levy

Iraupena: 105’

Gidoia: Robert Ben Garant, Thomas Lennon

Musika: Alan Silvestre

Sinopsia: Sus amigos históricos son empaquetados y enviados a los archivos del famoso Smithsonian, en

Washington, DC., el museo más grande del mundo. No han pasado ni 24 horas cuando Larry recibe una

llamada de Jedediah, el cowboy en miniatura, y descubre que la tabla de Ahkmenrah ha sido extraviada y esto

ha hecho que el Smithsonian cobre vida. Para salvar a sus amigos, Larry tendrá que viajar a Washington, DC y

luchar contra Kahmunrah, Al Capone, Iván el Terrible y Napoleón que han planeado un complot para

apoderarse de la tabla. En medio del caos, Larry hará nuevos amigos, como Amelia Earhart o Albert Einstein

que le ayudarán a detener el complot y salvar el museo. (FILMAFFINITY)

Segurtasun guardia Larry Daley (Ben Stiller) behartuta dago agur esatera bere lagun guztiei Natur Zientzia

museoa interaktiboagoa egitea erabakitzen dutenean eta figurina guztiak ologramen truke aldatzen

dituztenean. Bere lagun istorikoa enpaketatutak bidali dituzte Washintoneko Smithon fitxategi famatura. Ez

dira ezta 24 ordu pasa eta Larryk dei bat jasotzen du. Cowboy txikia konturatu egin da Ahkmenah lapurtua izan

dela eta museoko estatua guztiek bizitza hartu dute. Bere lagunen bizitza babesteko, Larry, Whasintonera

bidaiatu behar du. Kmunra, Al capone, Ivan el terrible eta Napoleonek plan bat egin dute taula lapurtzeko.

Kaosaren erdian. Larry, lagun berriak egingo ditu: Amelia, Earhart eta Albert Ensteingl Berauek lagunduko

diote plana izorratzen eta museoa salbatzen.

Jon Lekuona

Page 16: 9. Berritxiki

JASO IKASTOLA LH 6. B ASTEKARIA

9. ALEA 16

AMETS GAIZTOA

Euria eta lainoa herrian sartu ziren eta ni, Raquel, nire izebaren okindegian nengoen. Nire izebak dendatik atera behar izan zuen gauza batzuk erostera. Nik dendaren ardurapean geratu behar izan nuen. Ordu erdi bat pasa eta gero okindegian gizon bat sartu zen, gizon honek afrikarra zirudien, hile gutxi zeukan bere buruan, arropa guztiz bustia eta oso apurtua zeukan. Eta harrokeriaz esan zidan: -Ura eman!! Eta erantzun nion: -Barkatu hau okindegi bat da, baina ogia salduko dizut nahi baduzu. -Ura emateko esan dizut ala ez didazu entzun? - erantzun zidan . -Baina esan dizut ez daukagula- Gizona dendatik joan zen eta ni gizon hori ahazten dendaren biltegian sartu nintzen eta kontsolan jolasten hasi nintzen.Ordu erdi bat pasa eta gero gosea sartu zitzaidan eta ogi puska baten bila joan nintzen, orduan buelta eman nuenean nire aurrean gizon hori aurkitu nuen berriro eta beldurra sartu zitzaidan gorputzean . Berak esan zidan berriro: -Ura eman! – Orduan mahaian zegoen labana hartu nuen eta bihotzean sartu nion. Orduan nik ikusi nuenean bera ez zela hiltzen eta labana ateratzen ari zela ,ni ti-ta batean dendatik atera nintzen.

Edurne Beunza

Page 17: 9. Berritxiki

JASO IKASTOLA LH 6. B ASTEKARIA

9. ALEA 17

Jaime: Ama, Ama! Niri ikastolan despistatua deitzen didate Antonia: Zenbat aldiz esan behar dizut ondoko etxean bizi zarela!

Txisteak Denborapasak

Beltz bat zerura doa eta San Pedrok galdetzen dio: Zein da zure izena? Beltzak erantzuten dio: Brad Pitt dut izena. Ondoren San Pedrok Jesusi galdetzen dio: Titanik itsasontzia hondoratu edo erre zen?

Aurki itzazu 7 diferentziak

Horizontalak

1-Materia bat urtua badago ze

egoeratan egongo da?

2-Zer da masa duen eta espazioan

lekua okupatzen duen edozer?

3-Zein da hauskortasunaren aurkako

propietatea?

7-Materia bat izoztua badago ze

egoeratan egongo da

Bertikalak

4-Zein da gogortasunaren aurkako

propietatea?

5-Nola deitzen zaie gorputz batzuk

dituzten propietateei ?

6-Bolumena gorputz batek zenbat……..

okupatzen duen espazioan adierazten

digu, zein da falta den hitza?

8-Nola deitzen zaie gorputz guztiek

dituzten propietateei?

Ibai Mateo

Page 18: 9. Berritxiki

JASO IKASTOLA LH 6. B ASTEKARIA

9. ALEA 18

Atzo jostailu denda batean, panpin bat erosi nuen.

Atzo jostailu denda batean panpina bat erosi nuen Atzo telebistako dokumental batean animali ezberdin asko ikusi nituen. Atzo telebistako dokumental batean animalia ezberdin asko ikusi nituen. Euskal hitz batzuk -a letraz bukatzen dira; amaierako -a berea dute: anaia, gauza, kultura, bidaia, maila eta abar. Gainerako hitzek beste edozein letra daukate amaieran, baina a artikulua ere har dezakete (adib., etxe --> etxea). -A berezkoa duten hitzak oso-osorik idatzi behar dira: bi anaia, edozein gauza, kultura guztietan eta abar. Hiztegietan bukaerako a-rekin agertzen dira a berezkoa duten hitzak.

Lorenzo Otermin

Informazio hau Azpidazki orrialdetik aterata dago. Gehiago ikusi nahi baduzue sartu hemen: http://www.ehu.es/azpidazki/default.asp?itemID=6&itemTitle=a

Atzo jostailu denda batean, panpin bat erosi nuen.

Atzo jostailu denda batean, panpina bat erosi nuen.

Page 19: 9. Berritxiki

JASO IKASTOLA LH 6. B ASTEKARIA

9. ALEA 19

Kaixo, hemen dituzue lehengo asteko erantzunak: 1.zikloa: Ordu erdia. 2.zikloa: Euria egiten ez duelakoz. 3.zikloa: Puztua ez badago. Aste honetako galderak:

1.zikloa: Iranen azkena, Nafarroan lehen edonork darama baina zuk eta guk ez.

2.zikloa: Ahorik gabe txistuka hankarik gabe korrika.

3. zikloa: Deitzen dizu garrasika, erantzuten badiozu xuxurlaka hasiko zaizu belarrian. Zure sekretutxoak daramatza zuk nahi duzun tokira.

Nola egin?

+Lehiaketan parte hartu nahi baduzu, gure gela ondoko lehiaketa atalera joan beharko zara.

+Han zure zikloari dagokion galderari erantzun beharko duzu, gure kaxaren ondoan dagoen papertxo batzuetan idatziz.

+Asteazkenean, zuen erantzunak jaso eta ondo daudenak gu hartuko ditugu irabazleak nortzuk diren erabakitzeko.

+Irabazleen gelara joango gara eta saira emango diegu.

Pablo Robncales

1. zikloa 1. maila 2.maila 2. zikloa 3.maila 4.maila 3. zikloa 5.maila 6.maila

Zorte on guztioi!

Page 20: 9. Berritxiki

JASO IKASTOLA LH 6. B ASTEKARIA

9. ALEA 20

Gogoratu gure blogaren helbidea: www.jasolh5b.blogspot.com