4. KKAE eta Giza Garapen Iraunkorra 2013ko urria-2014ko ...tzen ditu, eta gainera, Lurra eta izaki...

9
KKAE eta Giza Garapen Iraunkorra 2013ko urria-2014ko urtarrila 28 “Udalerri etikoak” zeritzon sareko erakundeak, bost urtez baino gehiagoz lan egin ondoren, Izansare topaketan bildu gara dokumentu honetan gure apustu politiko eta ideologikoa kolektiboki eraikitzeko. Euskadiko, Kolonbiako eta Salvadorreko erakundeek parte hartu dugu topaketan, eta bertan, ideiak plazaratu dira, ekarpenak egin dira eta ametsak islatuta ge- ratu dira. Dokumentu hau dinamikoa izateko eta etengabe eraikitzen jarraitzeko asmoare- kin sortu da, eta ez du, inondik inora ere, doku- mentu estatiko eta itxi bat izan nahi. Manifestu honek, hasiera-hasieratik, erakunde guztion oinarri komunak ezartzen ditu, eta aldi berean, eztabaida berriak ireki ditu (eta ireki- tzen jarraitu nahi du) hausnartzen jarraitzeko. 4. IZANSARE MANIFESTUA deshaztera bideratutako garapen orekatu, barne-hartzaile eta feminista (dgobf) batera bideratutako kontsumo eredu baten aldeko “ZARENSARE” SAREA 2014Ko urtarrila, Basaurin Eredu sozioekonomiko kapitalista zalantzan Manifestuaren abiapuntua nahi ez dugun gi- zartearen definizioa da. Egungo eredu sozioe- konomikoaren oinarria hazkuntza ekonomikoa lortzea da, baita ahal beste etekin eskuratzea ere, baina ez da bideragarria, ezta erreala ere. Eredu honek aberastasunak esku gutxitan pila- tzen ditu, eta gainera, Lurra eta izaki bizidunak zaintzeari inolako baliorik egozten ez dion logi- ka patriarkal eta antropozentriko batean oina- rritzen da. Baliabide mugatuak dituen planeta batean hazkuntza mugagabea bilatzen duen logika kapitalista hori dagoeneko garesti ate- ratzen ari da pertsonentzat, oreka ekologiko- rako eta naturaren aberastasunerako. Egungo sistema krisian dago. Baina nazioar- tean hain agerian jarri den krisi ekonomiko eta finantzarioaren oinarrian askoz bide luzeagoa duen krisi bat dago, pertsonen bizitzan eta gure planetan askoz eragin handiagoa duen krisi bat, hain zuzen. Biodibertsitatea galtzea, 4.1. Sarrera 4. IZANSARE MANIFESTUA

Transcript of 4. KKAE eta Giza Garapen Iraunkorra 2013ko urria-2014ko ...tzen ditu, eta gainera, Lurra eta izaki...

Page 1: 4. KKAE eta Giza Garapen Iraunkorra 2013ko urria-2014ko ...tzen ditu, eta gainera, Lurra eta izaki bizidunak zaintzeari inolako baliorik egozten ez dion logi-ka patriarkal eta antropozentriko

KKAE eta Giza Garapen Iraunkorra 2013ko urria-2014ko urtarrila

28

“Udalerri etikoak” zeritzon sareko erakundeak, bost urtez baino gehiagoz lan egin ondoren, Izansare topaketan bildu gara dokumentu honetan gure apustu politiko eta ideologikoa kolektiboki eraikitzeko. Euskadiko, Kolonbiako eta Salvadorreko erakundeek parte hartu dugu topaketan, eta bertan, ideiak plazaratu dira, ekarpenak egin dira eta ametsak islatuta ge-ratu dira. Dokumentu hau dinamikoa izateko eta etengabe eraikitzen jarraitzeko asmoare-kin sortu da, eta ez du, inondik inora ere, doku-mentu estatiko eta itxi bat izan nahi.

Manifestu honek, hasiera-hasieratik, erakunde guztion oinarri komunak ezartzen ditu, eta aldi berean, eztabaida berriak ireki ditu (eta ireki-tzen jarraitu nahi du) hausnartzen jarraitzeko.

4.IZANSARE MANIFESTUAdeshaztera bideratutako garapenorekatu, barne-hartzaile eta feminista (dgobf) batera bideratutako kontsumo eredu baten aldeko“ZARENSARE” SAREA2014Ko urtarrila, Basaurin

Eredusozioekonomiko

kapitalista zalantzan

Manifestuaren abiapuntua nahi ez dugun gi-zartearen definizioa da. Egungo eredu sozioe-konomikoaren oinarria hazkuntza ekonomikoa lortzea da, baita ahal beste etekin eskuratzea ere, baina ez da bideragarria, ezta erreala ere. Eredu honek aberastasunak esku gutxitan pila-tzen ditu, eta gainera, Lurra eta izaki bizidunak zaintzeari inolako baliorik egozten ez dion logi-ka patriarkal eta antropozentriko batean oina-rritzen da. Baliabide mugatuak dituen planeta batean hazkuntza mugagabea bilatzen duen logika kapitalista hori dagoeneko garesti ate-ratzen ari da pertsonentzat, oreka ekologiko-rako eta naturaren aberastasunerako.

Egungo sistema krisian dago. Baina nazioar-tean hain agerian jarri den krisi ekonomiko eta finantzarioaren oinarrian askoz bide luzeagoa duen krisi bat dago, pertsonen bizitzan eta gure planetan askoz eragin handiagoa duen krisi bat, hain zuzen. Biodibertsitatea galtzea,

4.1. Sarrera

4. IZANSARE MANIFESTUA

Page 2: 4. KKAE eta Giza Garapen Iraunkorra 2013ko urria-2014ko ...tzen ditu, eta gainera, Lurra eta izaki bizidunak zaintzeari inolako baliorik egozten ez dion logi-ka patriarkal eta antropozentriko

KKAE eta Giza Garapen Iraunkorra 2013ko urria-2014ko urtarrila

28 29

klima-aldaketa eta erregai fosilen igoera era-gin dituen krisi ekologikoa da.

Gainera, sistema kapitalista kontsumoaren gi-zartean oinarrituta dago eta bere aliaturik han-diena sistema patriarkalak ezartzen duen orde-na soziala da. Sistema patriarkalaren ezaugarri nagusiak honakoak dira: lana sexuen arabera banatzen du (bere eredu ekonomikorako era-ginkorrena dela ulertzen baitu), emakumeak diskriminatu egiten ditu eta botere-harremane-tan gizonak emakumeen eta naturaren gaine-ko posizio batean mantentzen ditu.

Aipatzekoa da, era berean, egungo inguru-men-krisia zaintzaren arloko krisiarekin erla-zionatuta dagoela. Etengabeko hazkuntza bultzatzen duen ereduak kapitalismoa behar du, baina ez da bideragarria mundu mugatu batean, are gutxiago mundua dagoeneko ko-lapsatuta dagoela eta pertsonen (eta bereziki emakumeen) denboren mugak gainditu egin direla27.

Dinamika honetatik irten eta etorkizuneko be-launaldientzat bizitza duina ziurtatu ahal iza-teko, nahitaezkoa da egungo ikuspuntua eta logika aldatzea. Merkatuak gure bizitzaren er-digunetik kendu behar ditugu, eta bizitza man-tentzea izan behar da gure lehentasuna.

Gizartean generoen inguruan eraikitzen

diren ideiak

Generoa gizarteetan hainbat modutan gara-tzen den eraikuntza kultural bat da, eta gizar-teen kultura osatzen duten adierazpide guz-tietan (banakakoetan nahiz kolektiboetan) islatzen da. Horrexegatik, beste bizitza-eredu bat eraikitzeko, ezin ditugu botere hierarkiak ahaztu, ezta generoaren eraikuntza kulturalek gizarte desberdinetan garatzen dituzten adie-razpen sinbolikoak eta materialak ere.

Lanaren banaketa sexuala gure gizartean na-gusitu den genero-ordenaren oinarrietako bat da. Ez da lana gizonen eta emakumeen ar-tean banatzeko moduan bakarrik ikusten (ba-

27. Menos para vivir mejor. Ecofeminismos, anticapitalismo y mundo urbano. Grupo de Ecofeminismo, Ecologistas en Acción, 2011

4. IZANSARE MANIFESTUA

tzuei ekoizpenaren arloko egozten zaie eta besteei ugalketarekin lotutakoa), lanen gai-neko arauetan ere ikusten da, baita femeni-moaren eta maskulinoaren irudikapenean, gi-zartean lan desberdinek duten balioespenean eta beren iritziak adierazi eta proiektu pertso-nalak eta kolektiboak garatzeko duten ahal-menean ere. Eta generoen identitatean ere eragina du, hau da, sexuaren arabera jokabi-de eta balio desberdinak espero dira eta itxa-ropen desberdinak daude, eta naturaltzat jo-tzen dira. Gainera, egungo sistema matxistan, ugalketarekin eta zaintzarekin lotutako lana ez da behar bezala baloratzen eta ez da ikusten, ez duelako sistema ekonomikoaren merkatuko logikan parte hartzen. Ez da zenbatzen, ez da existitzen eta historikoki emakumeen esku uzten da. Aldi berean, zaintzarekin lotutako betebe-harrak ez dira berdintasunez banatzen, eta gi-zonak etxeko zeregin guztietatik libre geratzen dira (ingurumena zaintzeko betebeharretik ere bai). Egungo errealitatearen ezaugarri horrek generoen arteko desoreka mantentzen du. Ondorioz, lana sexuaren arabera banatzea emakumeen egoera txarrarekin lotuta dago, baita emakumeek baliabide materialak eta sozialak eskuratzeko aukera txikiagoak izatea-rekin eta beren bizitzarekin eta gizartearen fun-tzionamenduarekin lotutako arloetan eraba-kiak hartzeko aukera txikiagoak izatearekin ere.

Bizitzeamerezi duen

bizitza baterako gakoak

• Garapen-osteko garaira begiratzea, garapen antropozentriko eta ekonomizis-ta tradizionalaren kontzeptua baztertuz.• “Ez pilatze”ko logikaren eta aberasta-sunaren berdintasunezko banaketaren alde apustu egitea, logika kapitalistabaztertuz.• Izatea balioesten duten bizimodu ardu-ratsuak izatea, edukitzea balioesten du-tenak baztertuz.• Deshazkuntza logiketan oinarritutako “bizitza on” batera begiratzea, hazkun-tza mugagabea baztertuz.

Page 3: 4. KKAE eta Giza Garapen Iraunkorra 2013ko urria-2014ko ...tzen ditu, eta gainera, Lurra eta izaki bizidunak zaintzeari inolako baliorik egozten ez dion logi-ka patriarkal eta antropozentriko

KKAE eta Giza Garapen Iraunkorra 2013ko urria-2014ko urtarrila

30

• Balio feministen alde apustu egitea eta bizitza mantentzea lehenestea, logika patriarkala babestuz.• Solidaritatea eta ekologia eraikuntza kolektiborako bide gisa hartzea.• Sozialki beharrezkoa den lanaren ba-naketa (zaintza-lana ere bai), enplegua-ren kontzeptua baino harago28.• Herritarren parte-hartzea eta demokra-zia parte-hartzailea metodologia gisa.• Oreka bilatzea.• Dibertsitate eta logika barne-hartzai-lea.

Azaldutakoari dagokionez, sareak jarrera argi bat du eta eztabaida berriak irekitzen ditu bi-zitzea merezi duen bizitza bat eraikitzeko be-harrezkoa den kontsumo-eredua definitzearen inguruan:

Sareak zalantzan jartzen du “garapen” kon-tzeptu tradizionala, hau da, hazkuntza eko-nomikoarekin bakarrik erlazionatzen den kon-tzeptu inposatu eta baztertzailea. Sareak GIZA GARAPEN IRAUNKORRA kontzeptuaren esana-hia berraztertzen du, aldatu egiten du eta ize-nondoak egozten dizkio, proposatu nahi diren baloreekin bat datorren identitate bat ema-teko, beti ere, prozesu gisa ikusita: “DESHAZ-TERA BIDERATUTAKO GARAPEN OREKATU, BAR-NE-HARTZAILE ETA FEMINISTA” (DGOBF).Ezaugarri hauek ditu:

• Bizitza lehenesten du arreta-gune gisa, bizitzaren ikuspuntu integral batetik, bi-narismorik gabe eta gizakien, animalien eta naturaren arteko botere-harremanik gabe.• Natura gizakiaren menpe jartzeari uz-ten dio eta egoera hori eragiten duten botere-harremanekin hausten du. Bizitza modu integralean ulertzen du, oreka bila-tuz eta bizitzaren ongizate kolektiboaren alde apustu eginez.• Hazkuntza ekonomikoa berez helburu gisa ikusteari uzten dio, planetaren be-netako mugekin eta pertsonentzat bi-

4. IZANSARE MANIFESTUA

zitza duina garatzeko gaitasunarekin bateraezina delako. Deshazkuntza eta post-garapena pilaketaren logika kapi-talistatik ihes egiten duen bizitza bat lor-tzeko elementu ideologiko erabakigarri gisa ikusten ditu.• Sozialki beharrezkoa den lana (zain-tzeko lana ere bai) hainbat neurriren bi-tartez banatzea bultzatzen du, adibidez, lanaldiak laburtuz.• Bizitzako errealizazioa osotasun bezala ulertuz (gizakiak, animaliak, natura) susta-tu eta lortzea defendatzen du, eta etorki-zuneko belaunaldiak arriskuan jarri gabe egin dadila, gizakien, komunitateen, he-rrien eta naturaren behar espiritual, fisiko eta psikologikoei deshazkuntzaren logi-katik erantzunez.• Demokrazia parte-hartzailearen alde apustu egitea bultzatzen du, bere pra-xian, kontraesanak izan arren, parte-har-tzean oinarrituta dagoena eta inklusiboa dena lortu nahi den gizarte-eredu horren benetako seinale bizi gisa barne hartuz.• Gizakion, bizitzaren eta munduko tes-tuinguru desberdinen dibertsitateari da-gokionez, ikuspegi plural, anitz eta bar-ne-hartzailea bermatzen du. • Bizitza onaren eta Deshazkuntzaren printzipioak aplikatzen ditu helburu ho-riek lortzeko. Bizitza mantentzearen logika bultzatzen du, eta ez bizitza suntsitzeare-na.

28. ¿Ecologismo o crisis?. Manifiesto Sagarrak-Ekologistak Martxan 2014

4.2. Sarearen jarrera ideologikoa- Ikuspegia

Page 4: 4. KKAE eta Giza Garapen Iraunkorra 2013ko urria-2014ko ...tzen ditu, eta gainera, Lurra eta izaki bizidunak zaintzeari inolako baliorik egozten ez dion logi-ka patriarkal eta antropozentriko

KKAE eta Giza Garapen Iraunkorra 2013ko urria-2014ko urtarrila

30 31

• Pertsonek zoriontsuak izateko eskubi-dea izatea bermatzen du, IZATEA balioe-tsiz, EDUKITZEA balioetsi beharrean.

Sarearen iritzian, GENERO-JUSTIZIA ETA ASKA-TASUNA erabakigarriak dira bizi nahi dugun bizi-tzara bideratutako DGOBF kontzeptu berri hau definitzeko. Eta hortaz, honakoa nahi dugu:

• Emakumeen eta gizonen arteko bote-re-harreman asimetrikoekin haustea, eta aldi berean, generoen artean aukera- eta eskubide-berdintasuna bermatzea (arlo publikoan nahiz pribatuan) beren in-guru sozialean, politikoan, ekonomikoan eta kulturalean baldintza eta posizio be-rekin parte hartzeko aukera izan dezaten. Horretarako, beharrezkoa bada, diskrimi-nazio positiboko ekintzak aplikatuko dira.• Emakumeak aldaketaren eragileak eta onuradunak direla ziurtatzea. • Bizitza ez dela balio patriarkaletan oina-rritzen bermatzea, hau da, emakumeak nahiz gizonak askatzen dituzten balio fe-ministen bidez gidatzea.• Genero estereotipoekin eta gizarte patriarkalak ezarri dituen identitatee-kin haustea, baita heteroaraugintzako arauekin haustea ere.• Erabateko eraldaketa lortzeko bide gisa “norbere larruazalean bizi” behar den genero kontzientzia finkatzea. Nor-banakotik igarotzea nahitaezko urratsa da kolektibora iristeko.

Esanahi berri bat egotzi diogun DGOBF hori lortzeko, sarearen ustez, PARADIGMAREN AL-DAKETA KULTURATIK eragin behar da, eta horre-tarako, beharrezkoa da ondorengo ezaugarri hauek dituen kultura kontzeptu bat:

• “Kultura” kontzeptu dinamiko bat be-har dugu. Kultura dinamikoa etengabe egokitzen da gizartearen bizipenetara, komunitatearen jabetza da, eta komuni-tateak, egoki deritzonean eta modu de-mokratikoan, egokitu egin dezake, alda-tzea bultza dezake.

• Komunitate baten nortasun kulturala ez da ezaugarri estatiko bat, komunita-tearen testuinguruko aldaketen, arazoen eta erronken aurrean dinamizazio eten-gabean dagoen zerbait baizik. Ondorioz,

4. IZANSARE MANIFESTUA

botere-egiturak (adibidez, alderdi politi-koak edo botere ekonomikoak) kultura nolanahi manipulatzen saiatzen badira, horren kontra jokatu behar da; komu-nitatea da bere kultura osoki eta modu autonomoan definitzen eta kudeatzen duena.

• Arimarekin identifikatzen dugun kultu-ra bat, guztiaren espirituarekin (komuni-tateak, herriak...), bere zentzuarekin eta merezi duen balioarekin. Anitza eta bar-ne-hartzailea izan behar du. Eredu eko-nomizistak sustatzen duen kontzeptutik bereizia.

• Egungo gizarte kontsumistaren homo-geneizazioari eta nagusitasunari aurre egiten diena, eta aldi berean, jatorrizko identitateak defendatzen dituena mo-dernotasun kontzeptuaren ustezko na-gusitasunaren aurrean, jokabide kultural uniformizatzailea eta zentralizatzailea eragiten baitu.

• Kultura-eskubideak giza eskubideen parte dira, eta giza duintasuna eta aska-tasunak bermatzen laguntzen dute. Eta horretarako, komunitatean eta planetan automatikoki beren espezifikotasun kultu-ralak osoki gara ditzaketen erakunde eta egitura soziopolitikoak behar dira.

• Erlatibotasun kulturalean erortzen ez den kultura bat. Gure gizarteko kultu-ra-aniztasuna DGOBFa lortzeko oinarririk garrantzitsuenetako bat da. Garapen intelektuala, morala eta espirituala bul-tzatzen ditu. Pentsaera, gustu, izaera eta munduan egoteko hainbat modu ahalbidetzen ditu, baita naturarekin eta gizakiekin eta beste izaki bizidunekin ha-rremanak izateko modu desberdinak ere. Kultura-aniztasun hori (eskubideen ikuspuntutik) ororen gainetik errespeta-tu behar da, baina ez da ahaztu behar abiapuntua dela tradizioek ezin dutela DGOBFa oztopatu, ezta bizitzari (osota-sun bat bezala ulertuta) kalterik eragin ere. Gainera, tradizio horiek kultura-ere-du dinamiko batean jaso behar dira. Ho-rretarako, nahitaez erlazionatu behar da DGOBFrako proposatzen diren balioekin eta bizi nahi dugun bizitzarekin. Sareak bere abiapuntu diren balioak zehaztu,

Page 5: 4. KKAE eta Giza Garapen Iraunkorra 2013ko urria-2014ko ...tzen ditu, eta gainera, Lurra eta izaki bizidunak zaintzeari inolako baliorik egozten ez dion logi-ka patriarkal eta antropozentriko

KKAE eta Giza Garapen Iraunkorra 2013ko urria-2014ko urtarrila

32

4. IZANSARE MANIFESTUA

garatu eta eztabaidatzearen alde egi-ten du apustu.

Gure ikuspegiarekin bat datorren DGOBF bat lortzeko, sareak uste du IRAUNKORTASUNA 5 dimentsio hauetan erakutsi behar dela: ekolo-gikoa, kulturala, politikoa, soziala eta ekonomi-koa, eta elementu hauek erabakigarritzat ditu:

• 5 dimentsioak merkatuaren logikatik kanpo garatzea paradigma berrien bi-tartez.• Dimentsio kulturala erdigunetzat jotzea (gainerako dimentsioak ukitzen ditue-lako) paradigmaren aldaketa lortzeko.• Dimentsio bakoitza DGOBFak bereiz-garri dituen balio deskribatuekin lotuta bideratu behar da: genero-justizia, abe-rastasunaren berdintasunezko banaketa, deshazkuntza, bizitza ona, biozentrismoa, demokrazia parte-hartzailea, herritarta-suna, izatea balioestea...

Sareak BIZIMODU-ALDAKETA BAT proposa-tzen du, ezinbestekotzat jotzen baitu DGOB-Fa lortzeko. Gure bizimodua presiopean dago eta zalantzan jarri behar dugu. Kontua ez da produktu jakin batzuk modu hobean edo era-ginkorragoan ekoiztea edo zein garraiobidek kaltetzen duen gutxiago ingurumena. Bene-tako erronka gure bizimoduari buruz sakonki hausnartzea da, non, nola eta zer jaten dugun aztertzea, eta nola egiten dugun lan, erlaxa-tzen garen eta deskonektatzen dugun, nola igarotzen ditugun oporrak, nolako harremanak ditugun pertsonekin eta naturarekin...Horrek guztiak adierazten du kontsumoa eta ekoizpena garapen eredu berri baten eraikun-tzaren ardatza direla. Kultura-aldaketa batean oinarritutako paradigma berri bat behar dugu.

Sistema osoa aldatzeko boterea kontsumitzai-leen eskuetan dago. Kontsumitzaileek egungo sistemak alda ditzakete kontsumo-ohitura des-berdinen eta iraunkorragoen bitartez. Kontsu-mo kritikoa harago doan ekintza politiko gisa ulertzen da, herritarren ekintza gisa, hain zuzen. Baina aldi berean, beharrezkoa da egungo oinarri ekonomikoak aldatzea, hala nola itsu-itsuan etekinak bilatzea, etengabeko hazkun-tza lortu nahi izatea, etab. Beharrezkoa da bi-zitza arreta-gune bihurtzea, bere zentzu osoan (natura, izaki bizidunak...). Bizitzaren ongizatea deshazkuntzara bideratutako garapen oreka-tu, barne-hartzaile eta feminista lortzeko irizpi-

de nagusia da, eta horrek izan behar du ere-duaren bihotza.

Bizimodu-aldaketa sareak DGOBF bat lortze-ko definitzen dituen balioetara bideratuta eta balio horiekin lotuta egon behar du. Indibidua-lismoan oinarritzen ez den bizimodu bat, des-hazkuntza eta bizitza onaren balioak sustatzen dituena, emakumeen eta gizonen arteko bo-tere-asimetriekin hausten duena, sistema ka-pitalista heteropatriarkalaren hegemoniarekin amaitzen duena, izatea balioesten duena, eta aberastasunaren berdintasunezko banaketa bermatzen duena, gestio kolektiboaren, herri-tarren parte-hartzearen eta demokrazia par-te-hartzailearen alde apustu egiten duena, naturarekin, animaliekin eta pertsonekin erres-petu handiagoko harremanak eraikitzen ditue-na, luzaro irautearen alde apustu egiten duena “erabili eta bota” jarrera baztertuz, eta behar kolektiboak asetzea eta guztion ongizatea hel-buru dituena.

Sareak KONTSUMO KRITIKO, ARDURATSU ETA ERALDATZAILEAREN (KKAE) alde egiten du apustu, deshazkuntzara bideratutako Garapen orekatu, barne-hartzaile eta feminista lortzeko erabateko aldaketa bat eragiteko. KKAEak ho-nako ezaugarri hauek izan behar ditu:

Kontsumoa arduratsua dela esan daiteke zerbait erosteko edo ez erosteko erabakiak gizartean aldaketa bat sustatzen badu eta horretarako produktuak eta zerbitzuak auke-ratzerakoan beren kalitatea eta prezioa kon-tuan hartzeaz gain, irizpide etikoak, kulturalak, sozialak eta ingurumenarekin lotutakoak ere aintzat hartzen baditu eta azkenean produktu eta zerbitzurik bidezkoenak eta iraunkorrenak erostea bultzatzen badu. Zehazkiago esateko, KKAEak honako aldagai hauek kontuan har-tzen ditu:

• Ondasunaren edo zerbitzuaren beha-rra.• Produktuak edo zerbitzuak zein mate-rialekin eginda dauden.• Nondik datozen.• Zein baldintzatan egin diren.• Enpresa hornitzailearen jokabidea no-lakoa den.• Nola luza daitekeen produktuaren bizi-tza baliagarria.• Zer egin daitekeen produktuekin balia-garriak izateari uzten diotenean.

Page 6: 4. KKAE eta Giza Garapen Iraunkorra 2013ko urria-2014ko ...tzen ditu, eta gainera, Lurra eta izaki bizidunak zaintzeari inolako baliorik egozten ez dion logi-ka patriarkal eta antropozentriko

KKAE eta Giza Garapen Iraunkorra 2013ko urria-2014ko urtarrila

32 33

4. IZANSARE MANIFESTUA

• Zein den eraiki nahi dugun gizarte-ere-dua.

KKAEa lortzeko, beharrezkoa da produktuak eta zerbitzuak ekoitzi, banatu eta hornitzeko jarraitzen diren ereduak gizartearekin eta in-gurumenarekin arduratsuak izatea eta eraginik txikienak dauzkatenak aukeratzea.

KKAEak logika kontsumistak eragin duen indibi-dualismoaren eta atsekabearen aurrean harre-manak eta loturak zaintzen dituzten identitate berriak eraikitzea bultzatu behar du. Izatea ba-lioesten duen (edukitzea balioetsi beharrean) proposamen politiko bat izan behar du. Era be-rean, DGOBFaren aldeko sareak zehaztutako balioetatik gauzatzen den kontsumo bat izan behar du.

KKAEak, erabateko aldaketa sustatzeko, le-hengaien kontsumo orokorra murriztu behar dela azpimarratzen duen ikuspegi bat izan behar du, produktu jakin batean oinarritutako kontsumoan kontzentratu beharrean. Ikuspegi hau kontsumoa merkatu monetarizatu bateko jarduera ekonomiko gisa ikustetik haraindi doa, hau da, bizitza on bat izateko ekarpen ez-ma-terialak ere azpimarratzen ditu. Pertsonak he-rritar gisa ikusten ditu, ez kontsumitzaile gisa. Ikuspegi honetan, hainbat gizabanako, talde, gizarte-mugimendu eta GKE egungo sistema ekonomikoa ez bezalako aukera bat eskaintze-ko mekanismo eta sistemekin esperimentatzen ari dira.Halaber, KKAEari ikuspegi masiboa eman be-har zaio tokiko esparruan nahiz mundu-mailan eragina izateko. Biderkatzea eta masiboaren aldeko joera kutsatzea eragina eta mobiliza-zioa bultzatzeko elementu erabakigarri gisa. Horretarako, nahitaezkoa da sektore desberdi-nekin aliantzak egitea. Gainera, ikuspegi honi dimentsio pedagogiko bat gehitu behar zaio, pertsona gehienak kultura-aldaketa baterako kontzientziatzea bermatu behar baita.

“Norbere larruazalean bizi” behar da, baina aldi berean, norbanakoen ekintzen mugak ikusi behar dira eta eragin kolektiboa izateko mo-dua bilatu behar da, toki mugatu batetik es-parru orokorrera zabaltzeko. Pertsonen, ekimen komunitarioen edo/eta nazioarteko sareen artean esparru bertutetsuak garatu behar dira herri-administrazioetan nahiz arlo pribatuan benetako eragina izateko. KKAEa bere poten-tzialak argi eta garbi zehaztuz sendotzen da,

baina baita bere mugak zehaztuz ere. KKAEak eragin kolektiboko prozesuetara daramaten banakako aldaketak behar ditu.

KKAEak arreta berezia eskaini behar die gene-roen arteko desberdintasunei eta proposamen feministei, egungo gizarte kontsumistaren balio matxistak ez errepikatzeko eta balio feministe-tan oinarritutako kontsumo alternatibak susta-tzeko. Honako puntu hauek KKAEaren testuin-guruan berdintasunezko harremana lortu nahi badugu aldatu behar ditugun gauzen adibide batzuk dira (Piñeiro, 2011):

• Kontsumitzeko gaitasunaren bitartez, oi-narrizko eskubideak betetzera iristen da. Kontsumitzeko aukerak munduan ez dau-de berdintasunez banatuta, ez termino globaletan, ez generoari dagokionez.

• Ingurumenarekin lotutako arazoek era-gin handiagoa dute emakume eta nes-kengan, pobrezia egoeran dauden per-tsonen % 60 baitira (UNDP, 2011).

• Kontsumoa aldatzeaz hitz egiten dugu-nean, inplizituki ekoizpena eta banaketa aldatzeaz hitz egiten dugu, gure kontsu-mo-erabakiek aldaketak eragiten dituz-telako merkatu osoan eta merkatuaren harremanetan, baita lana generoen ar-tean banatzen den moduan ere.

• Erantzukizunaren gehiegizko indibidua-lizazioak gehiegizko erantzukizuna eragi-ten du, eta ondorioz, ekonekea sortzen du, eta azkenean, horrek des-erantzukizu-na dakar. Horren harira, zereginak modu desorekatuan banatzen dira emakume-entzat, zaintzarekin lotuta.

• Lanaren eta etxeko erabakien banake-ta sexuala kontuan hartu behar diren faktoreak dira. Kanpainek, politikek, neu-rriek eta teknologia berriek kontuan hartu behar dute emakumeek oraindik etxeko eginkizunen ardura handiagoa hartzen dutela, eta ondorioz, hondakinak bereizi eta birziklatzea eta erosketak iraunkor-tasun-irizpideekin egitea are lan-zama handiagoa izan daitezkeela emakume-entzat, eginkizun horiek denbora kentzen dietelako, eta eko-etiketek eta antzeko ekimenek ere kontuan hartu behar dute, beren erantzukizun indibidualagatik.

Page 7: 4. KKAE eta Giza Garapen Iraunkorra 2013ko urria-2014ko ...tzen ditu, eta gainera, Lurra eta izaki bizidunak zaintzeari inolako baliorik egozten ez dion logi-ka patriarkal eta antropozentriko

KKAE eta Giza Garapen Iraunkorra 2013ko urria-2014ko urtarrila

34

4. IZANSARE MANIFESTUA

• Publizitatea patriarkatuan emakumeei eta gizonei egozten zaizkien rol tradizio-nalak indartzen dituen mekanismoetako bat da. Ikuspegi feminista batetik, kontsu-moaren esparruan nahitaezkoa da kon-tsumo sektore edo esparruetako publizi-tatearen analisi kritikoa egitea, kontsumo mugagabea bultzatzeko duen eragina desartikulatzeko eta transmititzen dituen patroi eta mezu diskriminatzaileak zalan-tzan jartzeko.

Bukatzeko, KKAEak tresna eraginkorra izan be-har du zaintza-lanei eta bizitza (modu integra-lean ulertuz) mantentzeko lanei merezi duten balioa emateko, “gizateriaren ondare” bihur-tzeko, eta ez emakumeenak bakarrik, eta aldi berean, kontsumo-patroi berriak eraikitzeko.

Ondoren aipatzen diren erakundeok jarre-ra hauekin guztiekin bat gatozela adierazten dugu, eta erronka, hausnarketa eta agenda berrietara bideratutako abiapuntu gisa ikus-ten ditugu. Gure sarearen identitatea osatzen duen elementu dinamiko, ireki eta eraldatzaile bat dira.

Penca de Sábila, Medellín, Kolonbia

Corporación para la Vida Mujeres Que Crean,

Medellín, Kolonbia

Fundación REDES, San salvador, El Salvador

Pozokoetxe Auzokide Elkartea, Basauri, Bizkaia

Margotu Elkartea, Bilbao, Bizkaia

Equipare kooperatiba, Bilbao, Bizkaia

Sagarrak Elk. Ekologista, Basauri, Bizkaia

Banda Bat Elkartea, Donostia, Gipuzkoa

SETEM Hego Haizea GGKE, Euskadi

Page 8: 4. KKAE eta Giza Garapen Iraunkorra 2013ko urria-2014ko ...tzen ditu, eta gainera, Lurra eta izaki bizidunak zaintzeari inolako baliorik egozten ez dion logi-ka patriarkal eta antropozentriko

KKAE eta Giza Garapen Iraunkorra 2013ko urria-2014ko urtarrila

34 35

Gure ikuspegiaren oinarria zehazteko eta Za-renSare-EnREDando sarearen kide diren tal-deen izenean, Sareak informazioa trukatuz, hausnarketak bultzatuz eta prestakuntza-jar-duerak antolatuz egingo du lan, azterlanak eta ikerketak komunean jarriko ditu eta orotariko trukeak egingo ditu Kontsumo Kritiko, Arduratsu eta Eraldatzailearen (KKAE) inguruan.

Era berean, Sareak gure ikuspegian agertzen di-ren kontzeptuen ikuspegi politikoaren inguruko hausnarketa bultzatzen lagunduko du (hazkun-tza, gizarte-justizia, ekonomia soziala eta lan-kidetzazkoa) eta esperientzia jakin ba-tzuen inguruko trukea sustatuko du dau-den alternatibak martxan jartzea bultza-tzeko eta elkarrekiko ezagutza sustatzeko.

Sareko ekintzen bitartez, beren elkarteekin ha-rremanetan dauden pertsonen ohitura eta ja-rreretan eragina izatea lortuko du. Eta honakoa lortzen saiatuko da:

- arrazoizko diskriminazio positiboa aplika dadila- alternatiben osaketa kolektibo bat egin dadila- etorkizuneko topaketetarako irekita egon dadila- bere kideek esperientziak eta ezagu-tzak komunean jar eta zabal ditzatela- parte-hartzearekin eta arlo politikoko eraginarekin lotutako desorekak ikusaraz daitezela- baztertuago dauden sektoreei boterea eman diezaietela- herrien kultura-eskubideak defenda dai-tezela eta- umorea kontsumismoa baztertzeko era-bil dadila

Horretarako:

4. IZANSARE MANIFESTUA

4.3. Deshaztera zuzendutako garapen orekatu, barne-hartzaile eta feminista (DGOBF) batera bideratutako kontsumo eredu baten aldeko ZARENSARE” SAREAREN EGINKIZUNA

do

kum

ent

uae

raik

itze

n

Sareak gai hauei buruzko ikerketa bilatuko, an-tolatuko eta zabalduko du:

• Pobretzen eta diskriminatzen duten jokabideei buruzkoak• Alternatiben sustapenari buruzkoak (ez daude hainbeste bideratuta multinazio-nalen eraldaketara)• Gizarte-salaketako ekintzei buruzkoak

Sareak honakoak antolatuko ditu (berak zuze-nean edo bere kideen bitartez):

• Topaketak• Tailerrak• Prestakuntza• Aisialdiko gune ez kontsumistak• Salaketa kolektiboak gizarte- edo ge-nero-bereizkeriazko egoeren eta inguru-menasuntsitzea dakarten egoeren aurrean• Pentsamenduaren komunikazioa• Informazioa eskuratu ahal izatea erraz-tea• Komunitate bakoitzeko eta beste talde batzuekiko harremanak biderketa-efek-tua lortzeko • Beste erakunde batzuekiko harrema-nak

Sareak bere kideentzat honakoa sustatuko du:

• Laneko esperientziak biltzea guztion ar-tean defendatzeko• Batzen gaituena analizatzea• Parte-hartze politikoa eta sareen akti-bazioa sustatzea• Beste eredu ekonomiko batzuk kudea-tzea

Page 9: 4. KKAE eta Giza Garapen Iraunkorra 2013ko urria-2014ko ...tzen ditu, eta gainera, Lurra eta izaki bizidunak zaintzeari inolako baliorik egozten ez dion logi-ka patriarkal eta antropozentriko

KKAE eta Giza Garapen Iraunkorra 2013ko urria-2014ko urtarrila

36

Eta, ZarenSare-EnREDando sareak konpromiso hauek hartuko ditu:

• Makro-mundu mailan aldaketa bat bultzatzea, hau da, DGOBFa edo oreka (hobe esanda) pertsona eta gizarte guz-tientzat erabakigarria izatea• Eredu ekonomiko eta nagusitua zalan-tzan jartzea• Pertsonen artean eta naturarekin harre-man desberdinak izatea sustatzea• Jabekuntzan eta berdintasunean oina-rrituz sortzea• Botere-harreman asimetrikoekin buka-tzea•Kulturaren inguruan ditugun balioak, sustatuko diren ereduak eta nahi dugun bizimodua zehaztea• Kulturaren kontzeptua birplanteatzea

4. IZANSARE MANIFESTUA