Autobideko istripuak zenbatzen - barren.eusbizitza baten bila, gure animaliak izaten utziko...

24
ELGOIBAR - 985. zenb. XXIV urtea - 2016-03-18 Autobideko istripuak zenbatzen

Transcript of Autobideko istripuak zenbatzen - barren.eusbizitza baten bila, gure animaliak izaten utziko...

Page 1: Autobideko istripuak zenbatzen - barren.eusbizitza baten bila, gure animaliak izaten utziko digutena. Ez dugu inolako arazo - rik etxeko aseguru bat egiteko. Laguntza eskatzen ari

ELG

OIB

AR

- 985

. zen

b. X

XIV

urte

a - 2

016-

03-1

8

Autobidekoistripuak zenbatzen

985 azala:Maquetación 1 17/03/16 12:41 Página 1

Page 2: Autobideko istripuak zenbatzen - barren.eusbizitza baten bila, gure animaliak izaten utziko digutena. Ez dugu inolako arazo - rik etxeko aseguru bat egiteko. Laguntza eskatzen ari

AROZTEGIAK

PINTURA

Gremioen

gidaELEKTRIZITATEA

IGELTSERITZA

ITURGINTZA

LEIHOAK

AroztegiakElektrizitateaIgeltseritzaIturgintzaLeihoakPintura

Gremioen

gida

985 azala:Maquetación 1 17/03/16 12:41 Página 2

Page 3: Autobideko istripuak zenbatzen - barren.eusbizitza baten bila, gure animaliak izaten utziko digutena. Ez dugu inolako arazo - rik etxeko aseguru bat egiteko. Laguntza eskatzen ari

ZOZOAK BELEARI 3

ARKAITZ IRURETA ARRIETA

IBON SERRANO LASA

“Goilaratxo batekin ezin dogu mendi bat mugittu, baina hasi gaittezke mugitzen”

Arkadi, Tuyavii ohartu zen Papalagiok Matrix panoptiko-aren biztanle gris ginela. Baina inoiz, inon, izan algara ezberdin? Rosseauk XVIII.ean: “Gizakia onaomen naturaz, gizarteak du usteldu”. XIX.ean Tahitiko

paradisu galdutik Gauguinek: “D’où venons-nous? que sommes-nous? où allons-nous?”.

Gainbeheraren erantzuna, nire ikerketen arabera, k.a.1180an genuke. Izan ere, zibilizazioen talka izugarri bat gertatuomen zen espazio euromediterranearrean. Emaitza? Ba euskarazmintzo ziren herri itsastar matriarkalen azpiratzea, eredu judeo-in-doeuropear piramidal, hierarkiko, patriarkal, gudazalearen mese-derako.

Ondorioz, gutxiengo baten sasi-zorion materialaren truke, ego-era zinez apokaliptiko orokortua bizi dugu egun, eta zoritxarrezostruka omen dugu Papalagion totema.

Gutxi balitz, segurtasunaren izenean arima ere lapurtu digute.Gabeziaren eta hurkoarekiko beldurrez, ikuskera otzana, ikaratua,estua eta partziala dugu barneratu.

Ordea, horren arrazionala, hertsia, mugatua al da bizitza?Ezezkoan nago. Oraindik bada adibiderik.

Berriki jakin baita, Jing-Jing izeneko pinguinoak, 2011n gali-potetik erreskatatua izan zenetik, urtero Patagoniatik Rio Janeiro-raino 5.000 kilometro zeharkatzen dituela bere salbatzaile Joaoagureari eskerrak emateko.

Maleruski, aldizkariotako azken orrialdeko txutxu-mutxuetatikharago ez zaio heldu gertaera honi; baina ez al dago gertaka-riaren atzean erabat gainditzen gaituen magia?

Ezen ene lagun, unibertsoak izaera fraktal, holistiko, hologra-miko, kuantiko, metagenealogiko, ameslari, morfikoa baitauka.

Bizitzaren mirakulu hau egunero ospatu beharko genuke, biziunea, elkar maitatu, janaria egoki murtxikatu (30 haginkada gu-txienez mokaduko) eta diozun legez, ekin!

Nolabaiteko ekinaz lortu baitugu batere ez (0 pat…) aurrera-tzea Otegiren etxeratzea 6,5 urteren ondoren.

Tira, ironia ilunetik at, erran nahi baita, beti ipar bat buruan,jardunean datzala gakoa.

Aupa Ibonse, martxo haserako agenda bete-betia edukidogu Elgoibarren, Arnaldoren etorreria (ongi etorri!) etahorrek ekarri duan aztoramendua Ainararen atxiloke-tiarekin bukatu zan, emakume langilliaren nazioarteko

eguna ere tartian egonda, Sutegikuek antolatu dittuen Lesbosekohitzaldixek bete dabe lehenengo hamabostaldixa.

Bittartian, amaren etxian altxor batekin berriz ere topo egindot. Enrike Larrañagak filosofiako klasian proposatu zigun liburua:Los Papalagi. Samoako Tiaveako Tuiavii buruzagiak bere herritta-rreri idatzittako gogoetak Papalagixon (Europako pertsona zuri-xon) bizitzeko eriari buruz, lehenengo mundu gerrakoeszenatokixan.

Perspektiba aldaketa bitxixa da, kasu honetan antropologuaez dagualako papalagixon stablishment-arekin kutsatua.

Kristautasunaren izenian Papalagixek argixa eta maittasunaeskaiñi omen zieten Samoarreri, erlijio panteista baten erdixan

egotetik monoteista urrun zerutiar hartan sinistu bihar omen zuten,baina papalagixen faltsutasuna agerixan zaguan Tuiaviirentzat,elkar hiltzen ari ziralako lehenengo mundu gerran.

Are gehixago, bizimolde horrek zakarren materialismua, des-humanizaziua, norberekoikerixia, zinemiaren pseudobizitza, den-boriaren neurketia, komunikabideen beharra eta abar aztertzenditu liburuan. Zertarako, Papalagiok ez bagara zoriontsuago bizi?

Unairi esker Mindfulnessen beari ere eduki nuan. Funtsiangauza berataz ari dirala pentsatzen dot, iraganaz edo etorkizu-naz arduratu biharrian momentu bakoitza bizitzian daguala zo-riontasuna, alegia. Atzo, Samoatik urrun daguan uharte batianbizittakua entzuten egon nintzan Sutegixan; Korok eta Iñakik Les-bosen bizi izandakua. Bizipen gazi-gozoa. Edozein kasutan, neregogoetia positibua da. Goilaratxo batekin ezin dogu mendi batmugittu, baina hasi gaittezke mugitzen. Besuak gurutzatuta gera-tzia baino hobia danik ez dozu uste, Ibonse?

“Horren arrazionala, hertsia, mugatua al da bizitza? Ezezkoan nago”

985 alea:Maquetación 1 17/03/16 12:42 Página 3

Page 4: Autobideko istripuak zenbatzen - barren.eusbizitza baten bila, gure animaliak izaten utziko digutena. Ez dugu inolako arazo - rik etxeko aseguru bat egiteko. Laguntza eskatzen ari

IRITZIA

Kalebarren plaza, 2 - 20870 ELGOIBAR - 943 744 112 - [email protected] www.barren.eus

Publizitatea: 943 743 704 - [email protected]

BARRENek bere gain hartzen du espazio arazoengatik iragarkiak lekuz aldatzeko eskubidea. BARRENek ez du bere gain hartzenIritzia, Zozoak Beleari eta eskutitzak ataletan adierazitakoen erantzukizunik. KOORDINATZAILEA Oier Narbaiza KAZETARIAK Ainhoa An-donegi, Asier Orbea, Ainara Argoitia, Irati Agirreazaldegi, Oier Narbaiza HIZKUNTZA ARDURADUNA Oier Narbaiza PUBLIZITATEA LeireRubio MAKETATZAILEA Zaloa Arnaiz ATARI DIGITALEKO ARLO TEKNIKOAREN ARDURADUNA Aitor Lauzirika ADMINISTRARIAK Amaia Arrizabalaga,Nerea Osoro KOLABORATZAILEAK Garazi Ayesta, Nora Hadi, Ibon Serrano, Arkaitz Irureta, Nora Kortaberria, Nerea Gurrutxaga, An-doitz Agirregomezkorta, Abel Arriaga, Inma Mugertza, Ander Izagirre, Ana Alberdi, Eneko Iturbe, Javi Muñoz, Rafa Furnier, Eire Vila,Mikel Olaizola, Manu Sanchez, Unai Villena, Iosu Juaristi, Ainhoa Lendinez, Iñigo Lamelas, Jose Luis Azpillaga, Julen Ansola, EiderIriondo, Edurne Izagirre, Alain Ulazia, Enetz Ezenarro, Jesus Jimenez, Mikel Artola, Iñaki Odriozola, Ander Mujika, Ander Soraluze.INPRIMATEGIA Gertu Koop.E. TIRADA 4.860 ale LEGE GORDAILUA SS-1.038/92 ISSN 1138-1855

ARGITARATZAILEA: LAGUNTZAILEAK:

Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kultura Sailak (Hezkuntza Politikarako Sailburuordetzak) diruz lagundua

4

Badut inpresioa nahasmen handi batdugula gizartean, lehen oso argizeuden “haurren gauzak” eta “hel-

duen gauzak”. Oso argi zegoen zeintzukziren helduak erabaki beharrekoak. Gerozabaltzen hasi ziren; trauma psikologikoeiburuzko teoriak, haurrak behar duen kon-fiantza nortasuna garatzeko, sorkuntza-rako eta esperimentaziorako espazioarendefentsa, eta abar. Badirudi ezezko bat“nik esaten dudalako” ezartzeak gureseme alabak intseguru bihur ditzakeela.

Baina haur edo gaztetxo bati eraba-

teko beldurra eta intsegurita-tea ematen diona da gura-soak esatea “zeuk ikusi”,asumitzeko prestatua ez da-goen ardura bat bere bizkar-

gainean sentiaraziz. Haur edogazte bat argumentuak irmoki de-

fendatzen dabilenean postura heldubat imitatzen ari da, gurasoak iritzi propiobat badutela eta ondo egina dagoenazer den garbi dutela ikusteko beharradauka; honek esku onetan dagoenarensentipena ematen dio, seguru sentiarazten

du, nahiz eta haserre agertu. Adinarenarabera, bere argumentuak entzun, ba-lioztatu, eta eztabaidatu daitezke eta haugertatzen bada konklusioak ez du garran-tziarik zeren sujetu modura errekonozituaizan da eta pentsamendu kritikorako oina-rriak ezarriko ditugu.

Gozoki denda batean haur bat sartueta “hartu nahi duzuna” esateak bakarrikuzten du salmenta estrategia bortitzenenaurrean, eta aukeratu dezake pakete diz-diratsuena, bere pertsonaia gustukoena-ren marrazkia duten gailetak… Etaaurkituko da gustuko marrazkiaren plastikobatekin eskuetan eta gustatzen ez zaiz-kion gailetekin.

Gozoki dendara gozoki bila sartu ohigarela azaltzea eta zer jateko gogoaduen galdetzea bidelaguntza bat egiteada, etengabeko kontsumora eta etenga-beko frustraziora bideratua dagoen mer-katu baten aurrean maneiatzekobaliabideak ematea.

EDURNE IZAGIRRE

“Haurrari 'zeuk ikusi' esateak intseguritatea

ematen dio, asumitzekoprest ez dagoen

ardura bat bizkar gainean sentitzen baitu”

Psikologoa

Erabaki eskubideak heldutasun minimoa behar du

985 alea:Maquetación 1 17/03/16 12:42 Página 4

Page 5: Autobideko istripuak zenbatzen - barren.eusbizitza baten bila, gure animaliak izaten utziko digutena. Ez dugu inolako arazo - rik etxeko aseguru bat egiteko. Laguntza eskatzen ari

GUTUNAK 5

u ESKUTITZA HERRIARIHerri maitea, 52 eta 44 urteko bi ki-

deko familia bat gara. Bi txakur eta ka-tutxoa ere baditugu. Laguntza eskeangatozkizue, larrialdi egoera dela eta.Hiru hilabetean ari gara alokatzeko etxe-bizitza baten bila, gure animaliak izatenutziko digutena. Ez dugu inolako arazo-rik etxeko aseguru bat egiteko.

Laguntza eskatzen ari naiz, bi urteeman ditugun etxeko ugazabak lanahemen aurkitu duelako eta hemen due-lako etxea. Udalera jo dut, beste herribatean pisu bat aurkitu genuelako eta2.500 euroko fidantza eskatu digute-lako. Bigarren aldia da laguntza ukatudigutena. Etxea partekatzeko eskaintzaegin didate animaliak kenduz gero, sen-timendurik gabeko trapuak balira be-zala.

Nekatuta nago eta osasun arazoakdauzkat, aspalditik dudan diabetesadela eta. Jakin izan dut Udalak pisu hu-tsak dituela honelako behin-behinekoegoeretarako. Baina ezin dut gehiago.Mesedez, ez daitezela idatziokin kexatu

gero. Zuen laguntza behar dut, ez dakit-eta nora eta norengana jo. Beste per-tsona batzuei laguntzen diete arazorikgabe. Nire alabari ere ukatu zioten beregaraian, eta berdin jarraitzen dute.

Mesedez, nire asmoa da norbaiten-gandik laguntza jasotzea alokairuzkopisu batekin edo norbaitek fidantzakodirua maileguan eman diezadala. Hila-ren 31ra arteko tartea baino ez dut etxehonetan eta bestela kale gorrian geldi-tuko naiz.

Ez dut animaliak kentzeko asmorik,guretzat asko baitira. Ez dugu norajoan botatzen bagaituzte; ez dugu inor.Laguntza emateko, deitu laster 629 548 489 zenbakira. Eskerrikasko.

M.R.S.

u OHARRA Oporrak direla eta, datorren astean

ez dugu aldizkaririk argitaratuko. BARRENastekaria apirilaren 1ean itzuliko dazuen buzoietara. Ondo izan.

BARREN

BARRENek ez du bere gain hartzen IRITZIA eta ESKUTITZAK ataletan adierazitakoen erantzukizunik. Eskutitzak ondo identifikatuta egonbehar dute. Ez ahaztu izen-abizenak, NANa eta telefonoa jartzea. Bidali helbide honetara: [email protected]

I. URTEURRENA

Jose Maria Mendikute Zangitu2015eko martxoaren 17an hil zen, 85 urte zituela. Haren oroimenez

I. urteurreneko meza izango da, zapatuan, martxoak 19, arratsaldeko 19:00etan Elgoibarko San Bartolome Deunaren eliz-parrokian.

Joango zaretenoi aldez aurretik eskerrak.

Fausto Gallastegi Basauri2016ko martxoaren 4an hil zen, 84 urte zituela.

Sendiak bihotzez eskertzen ditu jasotako doluminak, bai eta hileta elizkizunetara agertu izana ere.

ESKUTITZEI BURUZKO ARAUDIA

BARRENen edozein gutun argitaratu ahal izateko, honako baldintzahauek bete beharko ditu nahitaez:

1. Eskutitz guztiek identifikatuak egon behar dute: izen-abizenak,telefono zenbakia eta NAN zenbakia derrigorrezkoak dira.2. 1.500 karaktere izan behar ditu gehienez eskutitzak.3.Eskutitzak izen-abizenen inizialekin edota izen-abizenekinargitaratuko dira. Ezizenarekin ezingo dira sinatu gutunak. Onartuegingo ditugu identifikagarriak diren taldeak: “Ikastolakoirakasleak”, esaterako. Bestalde, sinatzailearekin batera bestelagun batzuk ere daudenean, hauek ere identifikatuta egon behardute.4. Pertsona eta erakundeek gutun-egilearen izen-abizenak jakitekoeskubidea izango dute gutun horretan euren izena aipatu edoerreferentziaren bat egiten bada eta gutuna inizialekin sinatutabadago.5. Ez dira onartuko: biraoak, gutun iraingarriak eta errespetu faltazidatzitakoak, buzoneatzeko edo kale banaketa egiteko idatzitakoidazkiak, pertsona eta erakundeei zuzenduriko mehatxuak…6. Ez dugu gazteleraz datorren eskutitzik argitaratuko.

985 alea:Maquetación 1 17/03/16 12:42 Página 5

Page 6: Autobideko istripuak zenbatzen - barren.eusbizitza baten bila, gure animaliak izaten utziko digutena. Ez dugu inolako arazo - rik etxeko aseguru bat egiteko. Laguntza eskatzen ari

MOTZIAN6

Deba ibaiaren ertzean dauden 56zurzuri (Populus alba) gaixorik dau-dela-eta, Elgoibarko Udalak jaki-

narazi du asteburu honetan moztu egingodituztela, gero zuhaitz berriak sartzeko.

Izurriak jota daude Deba ibaiaren er-tzetan landatuta dauden hainbat zurzuri.31 zuhaitz handi eta 25 txiki dira, gaixo-rik edo hilda daudenak, Urazandipeaneta Lerun industriagunean.

Elgoibarko Udalak gaixorik daudenzuhaitzen zati batzuk bidali zizkion Gi-puzkoako Foru Aldundiko Landa Inguru-menaren Garapenerako departamentuari,analisia egiteko. Laginak laborategian az-tertu ondoren, koleopteroen espezieko in-tsektu batek (Saperda Carcharias L)eragindako kalteen ondorioz zeudela gai-xorik ondorioztatu zuten.

Zuhaitzaren enborra zein adarrak zu-latzen dituen intsektu zulatzaile honi zurzu-rien zulatzaile ere deitzen diote, eta zulohoriek zuhaitzaren egitura kaltetuta etaahulduta lagatzen dute, haize ufada in-

dartsuak daudenean. Modu horretan ada-rrak eta enborrak erortzeko arriskua area-gotu egiten da. Horixe gertatu zenKing-Kong parean dauden bi zuhaitzekin.Biak erori ziren hego haize indartsua izanzen egunetan (azkena iazko irailean).

Zurzurientzat, leku desegokiaElgoibarko zurzuri hauek sartuta egon

diren lekua ez da espezie honetako zuhai-

tzentzat egokiena, nahiz eta ibai ondoanegon, Elgoibarko Udalaren arabera. Izanere, lur are hezeagoak behar dituzte zur-zuri hauek, urteko zati batean lur ondobustia behar izaten dute eta.

Gaur barixakua (martxoak 18) etabihar ekingo diote zuhaitzak mozteari, etaondoren aldatuko dituzte arbola berriak.Horien ordez, lizarrak eta serbalak landa-tuko ditu Ura Agentziak.

Ibai ertzean gaixotasunak jota dauden zurzuriak kenduko dituzte,haien ordez lizar eta serbal berriak sartzeko

Herri Eskolako eta Ikastolako 125 ikaslek martitzenean arbolak landatu ondoren, Altzolako bizilagunek ospatuko dute Zuhaitz Eguna

Ikastolako eta Herri Eskolako 125umek Zuhaitz Eguna ospatu zuten marti-tzenean, Agenda 21aren baitan. 11 ha-ritz, hamabost lizar eta bi gorosti landatuzituzten Urruzunon, Albitxuri magalean.

Bestalde, domekan Altzolako bizila-gunek Zuhaitz Eguna ospatuko dute.12:30ean izei bat landatuko dute Zelaiaparkean, frontoi ondoan. Zuhaitz horigabonetan apaintzeko erabiliko dute. Al-tzolako jai batzordeak mokadutxo bateskainiko die bertaratuko diren herrita-rrei.

985 alea:Maquetación 1 17/03/16 12:42 Página 6

Page 7: Autobideko istripuak zenbatzen - barren.eusbizitza baten bila, gure animaliak izaten utziko digutena. Ez dugu inolako arazo - rik etxeko aseguru bat egiteko. Laguntza eskatzen ari

Debabarreneko udalek bi ekimen abiaraziko dituzte De-begesaren bitartez gazteen enplegua sustatzeko. Ba-tetik, 20 eta 35 urte bitarteko gazte kualifikatuei

zuzendutako Hazilan egitasmoa egingo dute; eta, bestetik,Debabarreneko Enplegu Anezka. Azken honek 25 gazte har-tuko ditu, 18 urtetik 29 urtera bitartekoak gizonen kasuan eta34 urte artekoak emakumeen kasuan.

Hazilan proiektua aste honetan jarri da martxan. Goi mai-lako ikasketak izan arren, lana aurkitu ezinik dabiltzan 20eta 35 urte bitarteko gazteentzako sortu dute. Lehen deialdian60 lagunek eman dute izena eta 15 aukeratu dituzte. Hasie-ran formazioa jasoko dute euren gaitasun pertsonalak eta pro-fesionalak hobetzeko, eta gero enpresetan praktikak egingo

dituzte edo proiekturen bat garatuko dute. Bestalde, Enplegu Anezkan izena

emateko epea apirilaren 7ra arteegongo da zabalik. 25 gazte lan-gabe hartuko dituzte. Bost hilabe-tez formazio saioak jasoko dituzte eurengaitasunak sendotzeko. Besteak beste, tekni-kari baten laguntzarekin, coaching eta adi-men emozionalekosaioak egingo dituzte.Azken batean lana bila-tzera bideratutako dina-mikak landuko dituzte.

MOTZIAN 7

Gazteen artean enplegua sustatzeko bi ekimen jarriko dituztemartxan Debabarreneko udalek

Greba mugagabea hasi dute Tratamientos Intxaustiko langileek

Eguaztenean greba mugagabean hasi ziren Elgoibarko IntxaustiTratamientos Superficiales S.A. enpresako beharginak, lan baldintzakhobetzea eskatuz. Soldatak igotzea, lan osasun alorra hobetzea etaezintasunagatik bajen osagarriak izatea eskatzen dute, LABen ara-bera. Era berean, lan erreformak langileei eragin dizkien eskubideurraketak saihesteko klausula bereziak nahi dituzte, eta horiek Gipuz-koako metaleko hitzarmenari lotuta egotea ere eskatzen dute. Lantokihonetako beharginek iaz ere egin zuten greba mugagabea, urte sasoihonetan. Lau egun greban eman eta gero akordioa lortu zuten enpre-sako zuzendaritzarekin.

Otsailean langabezia %3,46 jaitsida Elgoibarko bizilagunen artean

Mendaron 109 langabe erregistratuta

SEPE Estatuko enplegu zerbitzuaren arabera, langa-beziak %3,46 behera egin du otsailean Elgoibarko bizi-lagunen artean. Horrek esan nahi du urtarrilean baino 24langabe gutxiago daudela. Urte arteko bilakaerari erre-paratuz, iazko urtarrilean baino 59 langabe gutxiagodaude Elgoibarren (%8,09ko jaitsiera).

SEPEk 670 langabe erregistratu zituen otsailean. Ho-rietatik gehienak emakumezkoak dira (382) eta gainera-koak (288) gizonezkoak. Langabeziak, Elgoibarren,zerbitzu sektoreari eragiten dio gehienbat, alor horretako380 lagun lan gabe daude eta. Industria alorrean, berriz,121 elgoibartarrek ez zuten lanik otsailean.

Mendaron, urtarril eta otsail artean ez da bariaziorikizan, SEPEk eskainitako langabezia datuei dagokienean.Guztira, 109 langabe egon dira erregistratuta bi epe ho-rietan. Iaz epe berean baino 4 langebe gehiago daude(%3,84ko igoera).

Mendaron, 63 emakumek eta 46 gizonezkok ezzuten lanik otsailean. Zerbitzu alorreko langabetuak 57ziren eta industria alorrekoak, berriz, 28.

985 alea:Maquetación 1 17/03/16 12:42 Página 7

Page 8: Autobideko istripuak zenbatzen - barren.eusbizitza baten bila, gure animaliak izaten utziko digutena. Ez dugu inolako arazo - rik etxeko aseguru bat egiteko. Laguntza eskatzen ari

MOTZIAN8

Zizilionen pasabide berria egiteko lanenlizitazio deialdia egin dute

Ainara Ladron Logroñoko kartzelatik Martutenera

ekarri dute gaur epaitzeko

Epaileak Martuteneko kartzelara bidali zuenmartxoaren 7an Ainara Ladron elgoibartarra, Do-nostiako Lurralde Auzitegian gaur (martxoak 18)epaitu arte. Joan zen astean, baina, MartutenetikLogroñoko kartzelara urrundu zituzten Ainara La-dron eta kausa berean auzipetutako Naroa Ariz-nabarreta. Martutenen zegoen Aritz Azkona ereValladolidera urrundu zuten. Eguaztenerako berrizMartutenera ekarri zituzten hirurak, gaur epaitzeko.

Gaur epaituko dute Ainara Ladron DonostiakoLurralde Auzitegian beste lau gazterekin batera,2007an AP-8 autopistan Segiren ilegalizazioarenaurka protestatzeko bide mozketa batean partehartzeagatik. Fiskaltzak 2,5 urteko kartzela zigorraeskatzen du auzipetu bakoitzarentzat.

Hondakinak prebenitzeko informazioajaso dute merkatariek eta tabernariek

Errigorak mila litro olio banatu ditu Elgoibarren

Elgoibarren, 60 familiak baino gehiagok kon-tsumituko dute aurten Nafarroako Hegoaldekoolioa, Errigoraren bidez ekarritakoa. Izan ere,1.000 litro olio banatu ziren zapatuan. Elgoibarrenbost litroko 200 botila banatu dira kanpaina hone-tan, olio ekologikoa eta konbentzionala batuta. Eki-meneko arduradunak pozik azaldu dira, aurrekourteko eskaerak handitu egin direlako. “Igoera na-barmena izan da, iaz 174 eskaera jaso baikeni-tuen, 870 litro”, adierazi dute.

Euskal Herriko datuei erreparatuta, aurten75.000 litro banatu ditu Errigorak. “Mila esker hauposible egin duzuen Errigorako kide, euskaltegi,ikastola, eskola, herri komunikabide, lantoki, elkarteeta herrigintzako boluntario guztiei!”, eskertu du.

Ziziliongo pasabidea bota eta berria eraikiko dute, albo batean igogailuaduela. Elgoibarren oinezkoentzako pasabidea egiteko proiektuari dagoz-kion obrak egiteko lanen lizitazioaren deialdia kaleratu du Elgoibarko Uda-

lak. 247.684,29 euroko (BEZ gabe) aurrekontua izango dute lanek, eta lizitazioalortzen duen eraikuntza enpresak lau hilabeteko epea izango du lanak egiteko.Sigma auzoko pasabidearekin egin zuten antzerako lana izango da. Ziziliongoaparkalekutik abiatuko da igogailua, eta bi solairu izango ditu

Elgoibarko Udaleko eta Mankomunitateko ordezkariak herriko merkatarie-kin eta ostalariekin bildu ziren astelehenean herriko merkataritza eta ostalaritzaestablezimenduen hondakinen kudeaketari buruzko azterketaren emaitzak aur-kezteko eta hondakinak prebenitzeko praktika onei buruz informatzeko.

Arg.: Guaixe

985 alea:Maquetación 1 17/03/16 12:42 Página 8

Page 9: Autobideko istripuak zenbatzen - barren.eusbizitza baten bila, gure animaliak izaten utziko digutena. Ez dugu inolako arazo - rik etxeko aseguru bat egiteko. Laguntza eskatzen ari

SEMAFOROA

Markesina berria Maalan: “Eguneroko autobus era-biltzailea naiz eta sarri askotan eskatu izan dut estaltzea

Maalako autobus geltokia, garai batean Guass diskoteka ze-goen tokian kokatua. Izan ere, goizean goiz etxetik irteten naizea zer eguraldi dagoen jakin gabe eta behin baino gehiago-tan busti izan naiz autobusaren zain nagoela. Ez da batereerosoa euria hasi, han busti eta autobusera blai eginda sar-tzea. Azkenean, hainbeste aldiz eskaria egin ondoren, jarridute markesina autobus geltokian eta kexatu izan naizen mo-duan orain eskertu ere egin nahi nieke estalkia jarri dutenei,hemendik aurrera babes pixka bat behintzat izango dugu-eta”.

Pilota Eguneko laguntzaileei: “Ikastolaren izenean,eskerrak eman nahi dizkiegu martxoaren 12an ospatutako

XIX. Pilota Eguna antolatzen lagundu zuten guztiei eta berezikiLagunak Pilota eskolako arduradunei. Bestalde, eskerrik bero-enak baita ere parte hartu zuten neska-mutilei. Datorren urteanere laguntzeko prest egongo zaretelakoan.”

San Rokerako eskaileretan argia: “Juan Mugertzakaletik (Pista beltza) San Roke kalera igotzeko dauden es-

kailerak, orain dela gutxira arte, gauez, oso ilun egoten zireneta handik ibiltzen ginenontzat arriskutsu. Orain argiztapenegokia ipini dute eta horrela asko konpondu da arazoa. Kon-ponbide erraza eta era berean ona. Beraz, eskailera horienerabiltzaile eta herritar naizen aldetik Udalari eskerrak emannahi dizkiot”.

Edukiontziak leku txarrean Basarten: “Edukion-tziak leku txarrean ipini zituzten eta ondorioz arriskutsua

bihurtu da honako bihurgunea. Gainera, autoek bihurguneapasatu eta berehala zebrabidea dute, hori gutxi ez eta edu-kiontzien parean, debekatutako tokian autoak aparkatuta egonohi dira. Zebra bide horretatik pasatzen garenok astero ikustenditugu arriskuak. Noiz arte? Istripu larri bat gertatu arte?”. Uda-laren arabera eta mankomunitatearekin batera aztertuko duteeta ahal den neurrian mugituko dituzte arriskurik egon ezdadin.

Zuen kexak, galderak edo txaloak bidaltzeko: [email protected] - 943 744 112

9

985 alea:Maquetación 1 17/03/16 12:42 Página 9

Page 10: Autobideko istripuak zenbatzen - barren.eusbizitza baten bila, gure animaliak izaten utziko digutena. Ez dugu inolako arazo - rik etxeko aseguru bat egiteko. Laguntza eskatzen ari

ELKARRIZKETA10

“Gure belaunaldiak kontatzeko asko du”

Industria ingeniaria da Unai Villena Camarero (Elgoibar, 1980). Industrian urte batzutan lanean eman eta gero unibertsitatera itzuli eta gauregun Hegoan, Nazioarteko Lankidetza eta Garapenari Buruzko Ikasketa Institutuan dihardu, garapenerako lankidetza politikaren gardentasunaaztertzen. Garden erakutsi duena, ordea, bere lehen eleberriko gaia da. Hauts haietatik lanean drogamendekotasuna eta gaixotasun mentalakizan ditu hizpide lagun baten bidez jasotako gertuko gaia drama eran fikziora eramanez. Bi gaitzen konbinazioa Osasun Sistema publikoan tra-tatzen ez dela iritzita besteak beste bere helburua izan da gizarteratzea arazo hori duen jende asko dagoela, baita nola aurre egiten dioten ere.

w Ingeniari eta idazlea. Askorentzat lo-tura harrigarria, baina urte askoandiharduzu literaturari lotuta?

Institutu garaian idatzi eta lehiaketetanparte hartzen nuen, Eusko JaurlaritzakoUrruzuno saria, esaterako, hiru urtez ja-rraian irabazi nuen. Elgoibarren Urruzunoliteratura taldea sortu zen herriko gazteakliteraturaren inguruan biltzeko eta hangopartaide ere izan nintzen. Hamaika Literaizeneko aldizkaritxoa kaleratu eta litera-

tura astea antolatzen genuen. Horrelagorde nuen harremana literaturarekin. Uni-bertsitatera joan eta ez neukan irakurtzekodenbora askorik, baina idazten beti ja-rraitu izan dut. 2012an Edorta Jimenezekgidatutako sorkuntza tailer batean hasi nin-tzen eta idazteko gogoa piztu zitzaidan.Argazkilaritzan ari den Aitor Gomezlagu-narekin blog bat sortu nuen astean behinbere argazki bati nik testua jarri eta publi-katuz. Asier Olabarrieta lagun musikaria

gehitu eta hortik etorri zen Hiri asko berebaitan hirurok osatutako proiektua eta pa-raleloan eleberria idaztearena. w Eleberri honen proiektuak Igartza sa-rian irabazi zuen. Esku artean duzu-nean zer sentitu duzu?

Sentipenen zurrunbilo bat: poza, lasai-tasuna bukatu dudalako eta gustura gel-ditu naizelako, baina beste alde batetiknekea, jendeak nola hartuko duen jakitekogogoa eta antsietatea, bertigoa...

- IRATI AGIRREAZALDEGI -

u UNAI VILLENA CAMARERO IDAZLEA

985 alea:Maquetación 1 17/03/16 12:42 Página 10

Page 11: Autobideko istripuak zenbatzen - barren.eusbizitza baten bila, gure animaliak izaten utziko digutena. Ez dugu inolako arazo - rik etxeko aseguru bat egiteko. Laguntza eskatzen ari

ELKARRIZKETA 11

w Zer kontatzen du liburuak?1980an jaiotako Ander gaztea 24

urte zituela gaixotu eta 8 urtez psikiatrikoeta desintoxikazio zentroetan egon ondo-ren, 33 urte dituela bizitzari berriz aurreegin behar diola ohartuta idazten hastenda. Iraganari buruzko hausnarketa proze-suan sartzen da zer gertatu zaion eta gauregun gauzak nola dauden ulertu nahian.Bi hari horiek kateatzen dira: pertsonaia-ren istorioa berreraikitzea iraganaren bi-tartez eta liburuaren idazketa bera.w Hasieran Igartza sarira aurkeztutakoideiatik aldaketa asko egon dira?

Hasi berria naiz eta eleberria idatziarte ez dut jakin benetan horrek zer daka-rren. Planteatu nuena nahiko konplexuazen: pertsonaia baten istorioa kontatzeabere lagun baten ikuspuntutik eta horrekinbatera belaunaldi oso baten erretratuaegitea. Egitura aldetik puzzle baten antze-rakoa hiru motako piezekin, kapituluekin:narratzaileak pertsonaia bati zuzenduta-koak, pertsonaiak lehenengo pertsonankontatutako bere bizitzako pasarteak etairaganetik erreskatatutako albo-pertso-naiek pertsonaiari buruz kontatuak. Egituraaldetik pentsatzen nuena bete dut, bainauste baino zailagoa izan da belaunaldia-ren erretratua egitea gaiak duen konple-xutasunagatik. Beraz, erretratuaren ordezbozeto moduko bat egin dut. w Zergatik da hain konplexua?

Hiru ataletan banatua dago eta guz-tira 50 kapitulutik gora dira. Kapitulu ho-rietan nahasten dira ahotsak, teknikanarratibo ezberdinak, poesia eta musika.Kapitulu askok hasieran kantu baten zatibat dute. Esaterako, pertsonaiaren oroitza-penetako bat 6 urterekin Debako hondar-tzara bidean kasetean entzuten zuenHertzainaken kantu bat da. Jendearenoroitzapenak pizteko ere balio dezakemusikak, askotan lotzen dugulako gure bi-zitzako momentuekin, pertsonekin… Bidebatez euskal musika taldeei omenaldi txikibat egiteko ere balio izan du. w Gaia bera ere konplexua dela diozu.Zure bizipenetatik asko idatzi duzulako,beharbada?

Errealitatean oinarri sendoa duen fik-

zio bat da. Errealitatean dauka oinarria,nik ezagutzen ditudan pertsonen bizitzakkontuan hartu ditut pertsonaiak eraikitze-rako orduan. Batzuetan horrela idazteakerrazten du oinarri bat ematen duelakopertsonaiak eta istorioak nondik eraiki ja-kiteko. Baina idazterakoan lotuegi egonezgero, zaildu egiten du eta oreka aurkitubehar da. Nik hemen sartu ditudan gauzabatzuek badute errealetik. Nik sartu nahinituen eta editoreak esan arren horiekgabe ere funtzionatzen zuela, saiatu naizsartzen.

w Zuk bizi izandako garai horri buruzidatzi nahi izan duzu beraz.

Askotan esan izan da esne-mamitanhazitako belaunaldi bat dela gurea, ezdaukagula kezkarik, dena eginda emanizan digutela… Baina nik uste dut gure be-launaldiak kontatzeko gauza asko dauz-kala eta guri tokatzen zaigula horri buruzhitz egitea. Ikusten dut gaur egun jendeaGerra Zibilari buruzko liburuak idazten etagarai hura garrantzitsua izan zen arrenguk bizitako garaiari buruz ere asko dagokontatzeko. Niri interesatzen zitzaidanumetan ikusle bezala bizi izan genuen hie-saren kontua aipatzea edo gerora biziizan ditugun aldaketa sozio-kulturalak glo-balizazioaren aldetik eta horrek guganizan duen eragina eta liburuak aukera horieman dit hein batean. w Eleberri bat da, baina fikziotik ez ezikbarruan badu bere funtsa.

Bai, hemen daude hausnarketarakobidea zabal dezaketen gai asko, bainahori irakurlearen araberakoa da, batzukgertaera batzuetan zentratuko dira etabesteak besteetan hari-mutur asko utzi ditut

aske. Irakurri dutenak, gehienak gertukoakizanik, haien inpresioa ez da oso objekti-boa. Gaia gogorra da, izan da liburuagogorregia iruditu zaionik ere. Ez da ero-soa, baina gehienek gustura irakurri duteeta esan didate hausnartzera eraman di-tuela. Indiferentzia izan ezik beste edozersortuko duela uste dut.

Drama bat da, baina horrek ez duesan nahi barruan dagoen guztia drama-tikoa denik, umore puntu batzuk ere ba-daude eta saiatu naiz ikuspegi positiboaematen. Erantzunik gabeko zalantza etagaldera asko agertzen dira. Drama izanarren niri interesatzen zait hausnartzeraeramaten nauen literatura. Doako dramakez zaizkit gustatzen. w Gaia gogorra da, gaitz mentalak etadrogomendekotasuna baitira nagusi.Jendeak zein jarrera erakusten du gaihorien aurrean?

Zuzenean edo oso gertuan bizi ezeanzaila da horren inguruko ikuspegi errealaizatea. Gaur egun ere, gaitz mentalen in-guruan aurreiritzi asko daude, estigmahandia dauka gizartean, hurruneko zer-bait iruditzen zaigu nahiz eta denok eza-gutzen dugun norbait pairatzen duena.Gizarteak baztertzen ditu gaixo mentalaketa horren adierazle da beraiek ez dutelahorrela azaldu nahi.w Liburua kaleratu berria den arren, baal duzu beste proiekturik esku artean?

Nik nahi dut orain liburuak bere bideaegitea eta irakurleen iritzia jasotzea. Ira-kurle taldeetatik deituz gero gustura jo-ango naiz. Idazten jarraitzen dut etajarraituko dut, baina modu lasaian.

Hiri asko bere baitan, Bilboko Uda-lak saritu zigun proiektutik Hiri asko kul-turgintza elkartea ere sortu duguemanaldiekin aurrera egiteko eta aurre-rantzean proiektu berriak sortzeko. Izanere, zortzi obra sortu genituen, argazkierakusketa bat, liburuxka eta zuzenekoemanaldiak. Orain, elkartean Bizikiproiektua prestatzen ari gara bizikletanhiria ezagutzeko, birplanteatzeko, moduezberdinak erakutsiko dituena testu, ar-gazki eta musikaren bidez. Liburuarenbooktrailerra ere elkarteak sortu du.

“Drama bat izateakez du esan nahi barruko guztia

dramatikoa denik,umore puntu batzuk

ere badaude”

985 alea:Maquetación 1 17/03/16 12:42 Página 11

Page 12: Autobideko istripuak zenbatzen - barren.eusbizitza baten bila, gure animaliak izaten utziko digutena. Ez dugu inolako arazo - rik etxeko aseguru bat egiteko. Laguntza eskatzen ari

12

“Etxe ondoan pantaila akustikoak jartzea baino ez dut eskatzen”

AP-8 autobidean, Donostiako norabidean, Mendaro parean ezaguna egin da istripuak zenbatzen dituen kartela. Ekimena Joseba Olazabalekjarri du martxan. Autobide ondoan bizi da, Granja etxean. Autobideko joan-etorrien eta kamioien zaratarekin gogaituta, pantaila akustikoakjartzeko eskaera egin du behin eta berriz, baina erantzunik ez duela jasotzen salatu du. Horregatik, kontraerasora jotzea erabaki du: au-tobideko tarte horretan gertatzen diren istripuak zenbatzen hasi da. Elkarrizketa egin diogun egunean, 2016an 37 auto-istripu zenbatuditu bere etxe parean. Ez du gelditzeko asmorik bere helburua lortu arte.

w Ez zara zaratarekin ohitu?Lehen ere beti egon da hemen zarata,beti egon da. Azkenean pentsatu izannuen azkenean hau itsasoa bezala zela:batzuk joaten dira itsasora olatuak entzu-tera, erlaxatzera, eta plan horretan hartunuen filosofikoki. Baina orain dela urtebetebatxeak jarri zituzten hemen, autopistan,abiadura moteltzeko edo, eta kristoren bu-rrundara sortzen zuten. Ez zen relaxa, ma-rejada baizik! Orduan pentsatu nuenzerbait egitea. Hasi nintzen ipintzen bi-hirukartel, eskasak, zarataren kontra. Istripuenkontrakoak ez ziren, bakarrik zaratarenkontrakoak. Baina Bidegikoek kendu egin

zizkidaten kartelak.w Eta gero zer egin zenuen?Nik zarataren kontra jardun nuen, etabatxe horiek konpondu egin zituzten,gutxi gorabehera. Esan zidaten kontuakonponduta zegoela, ez zegoela istripu-rik. Ikusten nuen nik ez zela horrela. Ezzidatenez kasurik egiten, emailak bidal-tzen nituen. Bidali, bidali eta bidali…eta ez zidatenez ezer ere erantzuten,udaletxera joan nintzen. Alkateak esanzidan Bidegiko zuzendariari deitukoziola, harremana zuela berarekin. Han-dik 15 egunera esan zidan telefonoa ezziola hartzen. Bidegik korreo bat bidali

zidan niri zarataren neurria begiratzeraetorriko zirela eta harreman denak nire-kin ez zituztela edukiko.w Zer dela eta hasi zinen istripuak zen-batzen?Abuztutik hona nik segi eta segi, eta ka-surik ez. Kristoren zarata neukan hemen,goizeko bostetan hasita. “Zerbait eginbehar dut”, pentsatu nuen. Behin Chopi-nen hamargarren Opusaren hirugarrenmugimendua entzuten nengoela (bare-bare bezala hasten da, gero ekaitza be-zala da eta berriz bare-bare amaitzenda) pentsatu nuen: “Horrelako zerbaitegin behar dut”.

K ilibarren

Joseba Olazabal AUTO ISTRIPUAK ZENBATZEN DITUEN MENDAROARRA

- OIER NARBAIZA -

985 alea:Maquetación 1 17/03/16 12:42 Página 12

Page 13: Autobideko istripuak zenbatzen - barren.eusbizitza baten bila, gure animaliak izaten utziko digutena. Ez dugu inolako arazo - rik etxeko aseguru bat egiteko. Laguntza eskatzen ari

13KILIBARREN

w Noiz hasi zinen etxe ondoko istri-puak zenbatzen?Azaro partean pentsatu nuen: “Haubare-bare badoa ekaitza sortu behardut”. Istripu mordoa dago eta jendeakikusiko du. Hemen folloia sortuko da. Hauekaitza da. Orduan hasi nintzen kartelakipintzen, poliki-poliki istripuak kontatzeneta orain arte. Istripua dagoenean galdetuegiten diot jendeari ea bizkor doan. Esa-ten didate ezetz, ez dela horren arazoa.Gainera ikusita dutela kartela, eta horre-gatik frenatu egiten dute. Eta hala ere istri-pua edukitzen dute.w Gehienetan euria ari duenean izangodira...Gehienetan.w Eta orain?Ea ematen didaten soluzioa! Eta ea ekai-tzetik barera pasatzen garen.w Zer eskatzen duzu orduan?Pantaila akustikoak jartzea hemen. Nik ezdut gauza gehiago eskatzen. Badakite nibakarrik bizi naizela hemen; hor besteetxe bat dago, eta bi etxerengatik gastumordoa da eurentzat eta ez didatela ezeripiniko. Hori pentsatzen dut, baina niksegi egingo dut hori lortu arte. Istripuenabeste gauza bat da...w Ez dizu beldurrik ematen kamioirenbat zure etxera jausteak?Horixe ematen didana. Arbola horiek nireaita zenak sartu zituen horren beldurrazuelako. Kamioiak eta autoak jaustenziren eta beldurrarez zuhaitzak frenatzekoipini zituen.w Zein izan da hemen ikusitako istripu-rik ikaragarriena?Kamioi bat, Donostia aldetik zetorrena.Hautsi zuen mediana eta etorri zen etxe-raino. Buelta emanda geratu zen. Eskerrakbuelta egin zuen, bestela etxe barrurainosartuko zen hura! Gero bestela hemen ezdira izaten istripu larriak. Hildakoak ereegon dira hemen. Iaz ere hildakoak egonziren, baina orain ez dira larriak izaten.Gehienbat pintura eta txapadun istripuakdira.w Mendaroko istripuak sarri aipatzendituzte irratian behintzat.Beti. Joan zen urtean geratu zen kamioia

oilatokiaren atzean zintzilik. Azken urteko handiena hori izan zen.w Zein modutan zenbatzen dituzu istri-puak?Askotan etxean egoten naiz ordenagai-luan edo etxe bueltan lanean, eta entzunegiten dut. Entzun egiten da eta! Eta ezdudanean entzuten, Radio Euskadin esa-ten dute zein kilometrotan izan den, etaorduan badakit non den.w Noizbait zaurituei laguntzea tokatuizan zaizu, ezta?

Ez da lehenengo aldiz nik salto egin du-dana autobidera laguntzera edo kotxeakgelditzera. Ertzainak eta bideetakoaknahiko bizkor etortzen dira orain, bainalehen ez ziren hainbeste egoten. Hori as-kotan egin dut nik. Batzuetan zaurituta-koak gure etxera ekarri eta amak primerosauxilios egin dizkie, eta kurak, eta telefo-noa laga izan diegu deitzeko.w Besterik gehitzea nahi duzu?Ea lortzen dudan. Ez dut ezer galtzeko etaez da niretzako bakarrik. Langileak, ertzai-nak, lanean dabiltzanak… arriskuandaude. Haiek ere esan didate niri ondonabilelaw Azken galdera. Istripuentzako zein dasoluzioa? Abiadura mugatzea?Bat bai; radarra beharbada honun-tzago ekartzea izan liteke. Abiadura80ra mugatzea... Asfalto zimurtsuenajartzea? Baina hori jarrita oraindik za-rata handiagoa egongo da. Zer egin?Bidegikoek esaten dute ez dakitela zeregin. Asfaltorik garestiena sartu dutela,baina ez dute asmatu. Baina ni ez naizinjeniaria...

“Ez da lehenengoaldia nik salto egitendudana autobidera

laguntzera edokotxeak gelditzera”

985 alea:Maquetación 1 17/03/16 12:42 Página 13

Page 14: Autobideko istripuak zenbatzen - barren.eusbizitza baten bila, gure animaliak izaten utziko digutena. Ez dugu inolako arazo - rik etxeko aseguru bat egiteko. Laguntza eskatzen ari

KULTURA14

Megalitismoari buruzko bisita gidatuak Karakaten

Aste Santuan Harrien lagunak elkarteak plan berezia

proposatu du Aste Santuko jai eguneta-rako. Megalitismoa ezagutzeko Karakateeta Hirukurutzeta artean ibilaldia egiteragonbidatu ditu garai hura ezagutu nahiduten guztiak. Inguru horietan dauden az-tarna megalitikoetan barrena ibiliko dira bi-sitariak eta besteak beste harri aztarnengaineko azalpenak emango dizkie elkar-teko kide batek. Bisitak martxoaren 24an,25ean eta 27an izango dira. Parte hartunahi dutenek 10:00etan Karakateko an-tena aldamenera azaldu baino ez duteegin behar. Bisita 4 eta 5 ordu bitartekoaizango denez, ondo prestatuta (jantzi etajan-edana) joateko gomendioa egin duteantolatzaileek.

Gaztelumendi eta Soto bertso saio didaktikoan

Gipuzkoako Eskolarteko Bertsolari Txa-pelketa martxan da eta idatzizko txapelketaizan zen joan zen barixakuan Elgoibarren.Lehenengo, ordea, bertso saio didaktikoa-rekin gozatzeko aukera izan zuten Ikasto-lako erdiko aretoa bete zutenek. BeñatGaztelumendi eta Julio Soto bertsolariekjolas giroan egin zuten saioa eta entzulee-tako batzuek ere hitzekin lagundu zieten.Gero, hainbat entzulek idatzizko txapelke-tan hartu zuten parte, Elgoibarkoez gain,Bergara, Soraluze, Aretxabaleta eta Arra-satekoek, guztira 100 batek. Kanporaketakbukatuta, Eibarko finalean, apirilaren17an, jakinaraziko dituzte irabazleak.

Udal Musika Bandaren kontzertua Arabako Errioxako upategi batean

Minbiziaren Aurkako Arabako Elkarteari laguntzeko kontzertua eskai-niko du Elgoibarko Udal Musika Bandak Pagos de Leza upategian(Arabako Errioxa) bihar, martxoaren 19an. Elkarteak 25 urte beteko

ditu apirilean, eta urteurrena ospatzeko hainbat ekitaldi antolatu dituzte, tarteanbandaren elkartasun kontzertua.

Bodega ezagutzeko bisita gidatua eskainiko dute lehenik, 12:00etan ha-sita eta ondoren, 13:00etan izango da kontzertua. Txomin Mujika zuzenda-riaren agindupean honako piezak joko ditu Elgoibarko Udal Musika Bandak:Eduardo Borras pasodoblea (F. Esteve); Appalachian Overture (J. Barnes); SuiteSinfonica 3. mugimendua (B. Adam Ferrero); The Saint And The City (J. deHaan) eta Abba Gold (Ulvaeus & Andersson).

BotilakKontzertua amaitutakoan bodegako ar-

doak dastatzeko aukera izango da. Gai-nera, upategiak okasio berezi honetarakoehunka ardo-ondu botilari jarri die etiketa ban-dako argazkiarekin.

Udal Musika Bandaren arabera, izenaeman behar da ekitaldi honetan parte har-tzeko (telefono zenbakia: 945 621 212; e-posta: [email protected]).12 euro ordaindu beharko dituzte kontzertuaentzuteaz gain, bisita eta dastaketa egin nahidutenek; kontzertua entzuteko bakarrik, berriz,5 euro. Batutako diru guztia Minbiziaren Aur-kako Arabako Elkartearentzat izango delaazaldu dute.

985 alea:Maquetación 1 17/03/16 12:42 Página 14

Page 15: Autobideko istripuak zenbatzen - barren.eusbizitza baten bila, gure animaliak izaten utziko digutena. Ez dugu inolako arazo - rik etxeko aseguru bat egiteko. Laguntza eskatzen ari

KULTURA 15

Jaialdia Inazio Bereziartua Musika Eskolako dantza ikasleek

Dantzan ikasi dutela erakutsi dute aste honetan Inazio Bereziartua Musika Eskolako dantzariek. Izan ere, bi ikuskizuneskaini dituzte Herriko Antzokian, eguaztenean eta eguenean. Arantza Aginako, Eire Vila, Jon Lizarralde, Maialen Asti-garraga eta Olga Garcia irakasleen 6tik 17 urtera bitarteko 200 ikasle igo dira taula gainera bi egunetan. Zea Mays,

Kortatu, Gatibu edo Hesian taldeen euskal rock doinuekin batzuek, Chayanneren zumba erritmoan besteak, Michael JacksonenThriller abestiarekin eta beste hainbat kantu entzunez, hankak, eskuak eta gorputz guztia mugituz, ikusleengan ere dantzarakogrina piztu dute neska-mutil dantzariek.

Motxaila asteburua: bertso, kantu eta dantza giro alaian

Mendaro jai giroz jantzi zuten barixaku eta zapatuan Motxaila Asteburuaren aitzakian. Barixakuko bertso saioan aretoa betezuten 120 bat lagunen eta bertsolariek saio ona eskaini zuten. Zapatuan, berriz, inoiz baino jende gehiago elkartu zen kobazuloan,60 bat. Kantu, poesia, musika alternatibo, bertso eta suekin saio hunkigarria egin zuten (bideoak Youtubeko Motxaila Info kanalean).Bazkaritan ere beste 60 izan ziren eta bazkalostean Debako musikariak oso fin, Inozentzio lasai eta txukun eta Zarauzko Agosti etaBarrena nekaezin, ia 5 orduko trikimaratoia eginez. Jendeak asko gozatu zuen Aragoiko Os Diaples da Uerbak San Jose plazan es-kainitako su-ikuskizunarekin (Motxaila Egunaren filosofiarekin bat, suarekin eta oinarrizko elementuekin jolasean). Asteburua jai giroanamaitzeko gaueko Gaztetxeko kontzertuan ere lokala leporaino bete zen (argazkiak: Motxaila Info).

985 alea:Maquetación 1 17/03/16 12:42 Página 15

Page 16: Autobideko istripuak zenbatzen - barren.eusbizitza baten bila, gure animaliak izaten utziko digutena. Ez dugu inolako arazo - rik etxeko aseguru bat egiteko. Laguntza eskatzen ari

KIROLA16

Apirilaren 18an hasiko diraemakumeen eta gizonen

pala txapelketakEmakumeen binakako pala txapelketa

antolatu dute Elgoibarren bosgarren urtezjarraian, eta horrekin batera gizonen palatxapelketa ere antolatu dute estreinakoz. Bitxapelketak apirilaren 18an hasiko dira, etaapirilaren 4ra arteko epea dago izenaemateko. Interesatuek Jai Alai tabernaneman behar dute izena. Kalegoen plazakofrontoian jokatuko dituzte partidak, tenisekopilotarekin. Finalak ekainaren 2an jokatukodituzte. Iaz, Amaia eta Jone Loiola (argaz-kian) izan ziren irabazleak. Elgoibarko Uda-lak, Lagunak Pilota Eskolak eta ElgoibarBerdintasuna Kirolean taldeak taldea diraantolatzaileak.

Enrike Artolaren idiek irabazi zuten apustua

Enrike Artola oiartzuarrak eta Egoitz Ar-maolea zumarragarrak kintopeko idi-apus-tua jokatu zuten martxoaren 12an, Sigmakoprobalekuan. Artolaren idi pareak ia bi pla-zako aldea atera zion Armaolearen idi pa-reari, eta berak eraman zituen jokoanzeuden 2.400 euroak. Armaolaren idiakirten ziren lehenak probalekura, hori baitzenapustuko baldintzetako bat, eta 44 plaza,2 zinta eta 5,43 metroko marka ezarrizuten Murgil harriarekin (1.775 kilo), orduerdiko lanean. Artolaren idi pareak, baina,46 plaza egin zituen.

Martin Hernandez txapeldunorde pista estaliko Espainiako atlestismo txapelketan

Mugertza kroseko argazki lehiaketako argazkiak Tantakan ikusgai

Mintxeta Atletismo taldeak antolatutako Mugertza krosari buruzko argazkilehiaketara aurkeztutako lanak ikusgai daude Tantakan. Tabernako paretaeta zutoinetatik zintzilik egongo dira Aste Santu ostera arte, lehiaketara aur-keztu diren 38 argazkiak. Felix Morquecho argazkilari eibartarrak irabazizuen iaz lehiaketaren estreinako edizioa eta Miguel Castrok eskuratu zuenherritarren saria.

Gazte mailako pista estaliko29. Espainiako atletismotxapelketa jokatu zuten

martxoaren 13an Oviedon. Min-txeta atletismo taldeko Martin Her-nandez Beitia saltakariak 600metrotako lasterketan hartu zuenparte, kadeteetan. Helmugako ar-gazkiari begira erabaki zuten epai-leek irabazlea, segundo-ehunenbateko aldea atera baitzion irabaz-leak bigarrengoari. Finalerdietanhiru serie jokatu zituzten. Elvin JosueCanalesek irabazi zuen aurrenekoa,Martin Hernadezek bigarrena etaAntonio Carlos Fernandezek hiruga-rrena. Seriotan Martin Hernandezekegin zuen denbora onena(1.26,40). Zortzi atleta lehiatu zirenfinalean eta aipaturiko hiru saltaka-riak izan ziren azkarrenak. Amaieraestu baten ostean, Coria atletismotaldeko Antonio Carlos Fernandezandaluziarrak irabazi zuen urrea,

1.25,19ko denborarekin. MartinHernandezek egin zuen bigarren,1.25,20ko denborarekin. ElvinJosue Canales sailkatu zen hiruga-rren postuan (1:26.85).

Martin Hernandez, ezkerrean.

985 alea:Maquetación 1 17/03/16 12:42 Página 16

Page 17: Autobideko istripuak zenbatzen - barren.eusbizitza baten bila, gure animaliak izaten utziko digutena. Ez dugu inolako arazo - rik etxeko aseguru bat egiteko. Laguntza eskatzen ari

KIROLA 17

Emaitzak FUTBOLA

Haundi 0 – Hernani 1 (Oho. Erreg.)Elgoibar 0 – Munibe 1 (1. Erreg.)Elgoibar 1 – Bergara 1 (Jubenilak)Eibar 2 – Elgoibar 1 (A Kadeteak)Elgoibar 1 – Antzuola 2 (B Kadeteak)Antiguoko 6 – Elgoibar 0 (Oho. inf.)Aloña Mendi 0 – Elgoibar 1 (Inf. Txiki)

ARETO FUTBOLA

Zierbena 3 – Concepto Egile 8 (Nazional B)

SASKIBALOIA

Atletico San Sebastian 48 – Viento Sur 39

ESKUBALOIA

Lauko 25 – Logroño Sporting La Rioja 33 (Senioremak.)Somos Eibar 23 – Alcorta Forging Group 27(Senior giz.)Urola 22 – Gabaz 26 (Sen. giz.)Tecnifuelle 19 – Ereintza 20 (Jub. nesk.)Ereintza Aguaplast 34 – Beristain Banaketak 21(Jub. mut.)Pneumax 24 – Kukullaga 22 (Kad. nesk.)Pulpo 29 – Deca 31 (Kad. mut.)Casa Astigarraga GYS Sport 26 – Bera Bera 27(Kad. nesk.)Eibar A 31 – Bankoa 23 (Kad. mut.)Dario Bus 33 – Ordizia 12 (Inf. nesk.)Cometel 36 – Trapaia 27 (Inf. nesk.)Ereintza B 18 – Federopticos Ikus 19 (Inf. nesk.)H. Txarriduna 26 – Urola B 9 (Inf. mut.)Murgil 18 – Bidasoa 23 (Inf. mut.)

AgendaFUTBOLA (Mintxetan)Zapatua, 1910:00 Elgoibar – Urki (Kadeteak 1. maila)12:00 Elgoibar – Lagun Onak (Oho. Inf.)16:30 Elgoibar – Zumaiako (Oho. Kad.)Domeka, 2009:30 Elgoibar – Lagun Onak (Benjamin)10:30 Elgoibar – Lagun Onak (Aleb.)12:00 Elgoibar – Eibartarrak (Aleb. partehartzea.)12:00 Elgoibar – Lagun Onak (Benjamin)

ESKUBALOIA ( Olaizaga Kiroldegian)Zapatua, 1910:00 Federopticos Ikus – Arantzazuko Ama (Inf.nesk.)17:00 Gabaz Elg. – Donibane RuedaImpermeabilizaciones (Senior giz.)18:30 Alcorta Forging Group – ATrapagaran(Senior giz.)

48 neska-mutilek hartu zuten parte Ikastolaren Pilota Egunean

Gaztetxoen artean pilota eta oro har kirolerako zaletasuna sustatzeko asmoz,Pilota Eguna antolatu zuen, beste behin ere, Elgoibar Ikastolak. Pilotarienharrobia sendo datorrela erakutsi zuten 19. edizioan parte hartu zuten gaz-

tetxoek. Guztira, 6 eta 12 urte bitarteko 48 neska-mutil aritu ziren lehian. Kalegoenplazan jokatu behar zituzten partidak, baina eguraldia zela-eta Ikastolako frontoianaritu ziren pilotan.

Elurtutako parajeez gozatzeko aukera izanzuten umeek Morkaikoren irteeran

Aloña mendira igotzeko asmoa bazuten ere, elur asko zegoela-eta planez al-datu behar izan zuen Morkaiko mendi taldeak, ikastetxeekin elkarlanean antola-tutako mendi irteeran 38 umek eta beste horrenbeste gurasok osatutako taldeabitan banatu eta Urbia aldera jo zuten batzuek eta Arriona aldera besteek, ibilbidearinagoen bila. Azaldu dutenez, batean zein bestean elurtutako paraje ederrezgozatzeko aukera izan zuten. Eta, esan gabe doa, umeek elur gosea asetzekoaukera izan zutela. Hurrengo irteera udaberrian izango da. Erniora (1.070 metro)joango dira apirilaren 24an. Era berean, Aste Santuan Pirinioetara joateko irteeraantolatu du Morkaikok, martxoaaren 24tik 28ra bitartean.

985 alea:Maquetación 1 17/03/16 12:42 Página 17

Page 18: Autobideko istripuak zenbatzen - barren.eusbizitza baten bila, gure animaliak izaten utziko digutena. Ez dugu inolako arazo - rik etxeko aseguru bat egiteko. Laguntza eskatzen ari

MERKATU TXIKIA18

LANA................................EskaerakPertsona arduratsua adinekoak zain-tzen interno modura edo baserriko la-netan aritzeko prest. 612 278 600----------------------------------------------------------------------------------Adinekoak zaintzeko prest. Baita in-terna moduan ere. 602 193 095----------------------------------------------------------------------------------Parketa jartzen dugu eta etxeak mar-gotzen ditugu. 632 687 874----------------------------------------------------------------------------------Adinekoak eta umeak zaintzen (in-terna edo orduka) eta garbiketan (ho-telak, bulegoak, jatetxeak, etxeak,tabernak... lan egiteko prest. Errefe-rentzia onak ditut. Espainiako nazio-nalitatea. 626 914 904----------------------------------------------------------------------------------Pertsona arduratsua lan bila haurrakedo adinekoak zaintzeko, ordukaedo interna. 632 871 550----------------------------------------------------------------------------------Adinekoak zainduko nituzke. Espe-rientzia eta erreferentziak ditut. Pape-rak indarrean. 619 456 925----------------------------------------------------------------------------------Adinekoak zaintzeko eta garbiketa la-netarako prest. Orduka (10:00-17:00). 632 256 679----------------------------------------------------------------------------------Lanerako erabateko prestutasuna: adi-nekoak zaintzen, garbiketa lanetan.656 866 255----------------------------------------------------------------------------------Pertsona euskalduna prest adinekoakzaintzeko (interna ere). Erizain lagun-tzaile titulua daukat. 688 826 968

26 urteko pertsona lan bila. Zenba-kizko kontroleko titulua (tornua eta fre-satzeko makina). 634 932 122----------------------------------------------------------------------------------31 urteko pertsona zerbitzari, sukal-dari laguntzaile, dendari, etxe lagun-tzaile edo umezain lan egiteko prest.651 544 858----------------------------------------------------------------------------------Adinekoak edo umeak zaintzeko etagarbitasun lanak egiteko prest. In-terna edo orduka. 632 776 905. ----------------------------------------------------------------------------------Adinekoak edo umeak zaintzeko etagarbitasun lanak egiteko prest. In-terna edo orduka. 628 738 472 ----------------------------------------------------------------------------------Adinekoak zaintzeko prest, internamoduan ere. 620 619 287----------------------------------------------------------------------------------Adinekoak edo umeak zaintzeko eta-garbitasun lanak egiteko prest. 680 808 125 ----------------------------------------------------------------------------------Adinekoak zaintzen eta etxeak zeinelkarteak garbitzen egingo nuke lan.617 571 210----------------------------------------------------------------------------------Etxez etxe garbiketa lanak egitekoprest. 637 102 725/943 744 033----------------------------------------------------------------------------------Adinekoak zaintzeko prest. Internaedo bestela orduka. 688 858 391----------------------------------------------------------------------------------Adinekoak zaintzeko prest. Internaedo bestela orduka. 688 638 980----------------------------------------------------------------------------------Pertsona nagusiak eta umeak zaintzekoeta garbiketa lanetarako prest. Sukal-dari laguntzaile lana ere hartuko nuke.666 008 974

Adinekoak eta umeak zaintzeko prest,orduka. 28 urte ditut. Esperientzia dau-kat. 632 372 864----------------------------------------------------------------------------------Margotze-lanak egiteko prest. Osomerke. 15 urteko esperientzia dut.634 245 882----------------------------------------------------------------------------------Adinekoak eta umeak zainduko ni-tuzke, orduka edo lanaldi osoan. Gar-biketak ere egiten ditut. 638 338 816----------------------------------------------------------------------------------Adinekoak zaintzeko eta garbiketa la-netarako (tabernak, portalak, etxebi-zitzak) prest. 631 790 555----------------------------------------------------------------------------------Adinekoak zaintzeko prest. Interna,orduka edo ospitalean gauak pasakonituzke. 631 534 125

EskaintzakEpe motzean, Ilunpe Taberna har-tzeko prest dagoen norbaiten bila ga-biltza. Informazio gehiagorako,tabernan galdetu edo deitu. 943 254 252 / 645 599 810

ETXEBIZITZAK....................AlokairuaEtxebizitza hartuko nuke alokairuanElgoibarren. 450 eurora arte ordain-tzeko prest. 626 879 255

LOKALAK.........................AlokairuaXagua taberna alokatzen da, San Fran-tzisko kalean. 605 741 485

SalgaiLokala salgai Olaso poligonoan. 181metro koadro ditu. Prezio interesgarria.677 788 627

GARAJEAK....................SalgaiGarajea salgai Arregitorre 12an.Itxia. 38 metro koadro. 663 928 169----------------------------------------------------------------------------------Garaje itxia salgai Jausoron (SantaKlara bidean). Auto bat eta bestela-koak gordetzeko lekua ditu. 696 874 842

BESTELAKOAK....................Betaurrekoak galdu nituen San Roken,Otzak inguruan, martxoaren 11gauean. Graduatutakoak eta progresi-boak dira. Saria emateko prest nago.680 183 907----------------------------------------------------------------------------------1966an jaiotakoen jaia maiatzaren28an. Luntxa, bazkaria eta askozgehiago gure 50 urteak ospatzeko!Izena emateko sartu 66 € Laboral Ku-txako kontu honetan: ES39 3035 000728 0071132266. Dirua sartzeaneman zure izena, bi abizen eta telefonozenbakia. Izena emateko azken egunaapirilak 28. Zatoz, mundiala izangoda!

P. M. Urruzuno kalea, 6 behea - Elgoibar943 743 140 - [email protected](

Jakin nahi nuke zein diren errenta kontratu batek arautu beharreko alderdiak etaea idatziz jaso ahal izango den etxebizitzaren alokairua ahoz egin bada.

Legeak dio alokairu kontratu batek gutxienez honakoak jaso behar dituela: bi alderdiak(alokatzailea eta maizterra) zein diren, etxebizitza nolakoa den (deskribapena eta katastro-

ko erreferentzia), alokairu-kontratuaren iraupena, kontratuaren hasierako errenta eta bi alderdien artekoitunak.

Hiri Errentamenduen Legeak agintzen ez duen arren –beste arau batzuek bai– derrigorrezkoa da kontra-tuarekin batera bizitzeko baimena eta energia-agiria aurkeztea.

Itunetan, bi alderdien borondatea islatzeko, gomendagarria da ahalik eta zehatzenak izatea. Ahoz egin-dako errentamenduetan arazoa sortu daiteke egindako itunak zehazteko eta egiaztatzeko. Batek besteariahozko kontratua idatziz egitea eskatzen badio beste aldea derrigortuta dago idatziz formalizatzera. Ezezkoaemanez gero, besteak prozedura judiziala eskatu ahal izango du. Hala ere, ezezkoa mantenduko balu epai-leak ordezkatu ahal izango luke bere izenean kontratua formalizatuz.

AHOLKUA: Ez dago inolako modu berezirik ahozko kontratu bat formalizatzeko. Egin daiteke dokumentupribatu batean edo notarioaren aurrean emandako eskritura publikoan.

ROSA Mª PINTADO: Etxaldeen Administraziorako-Gradu ikasketen arduraduna Al-

cala de Henareseko Unibertsitatean, eta Gipuzkoa, Bizkai eta Arabako, Errioxako eta

Kantabriako ikastetxeetan. Zuzenbidean lizentziatua. Kolegiatu zenbakia: 749

985 alea:Maquetación 1 17/03/16 12:42 Página 18

Page 19: Autobideko istripuak zenbatzen - barren.eusbizitza baten bila, gure animaliak izaten utziko digutena. Ez dugu inolako arazo - rik etxeko aseguru bat egiteko. Laguntza eskatzen ari

ZORIONAK 19

Hurrengo zenbakirako, argazkiak martxoaren 30ean, eguazten eguerdia (12:00ak) baino lehen ekarri behar dira BARRENeko bulegora, edo [email protected] e-postara bidali.

Zorionak, Jon,m a r t x o a r e n25ean 8 urte betezenituelako. Muxuhandi bat etxe-koen partez!

Zorionak, Maia,m a r t x o a r e n21ean 10 urtebeteko dituzulako.Etxekoen eta bere-ziki Gorkaren par-tez.

Zorionak, Alai,6. urtebetetzean,mila muxu guztionpartez!

Zorionak, Danel.Jadanik 2 urtetxo!Mila zorion etamuxu handi bat fa-miliaren eta bere-ziki Markel etaEndikaren partez.

Z o r i o n a k ,Maddi, 7. urte-betetzean. Etxe-koen eta berezikiahizpa Garazieta lehengusuguztien partez.

Lur, luze hainalabur, labur hainaluze, zorionakhankaluze!

Zorionak Mar-tin, zure 4. urte-b e t e t z e a n .Paularen etaosaba-izeben par-tez.

Zorionak, Pipi.Muxu potolo batetxeko danon par-tez.

Erretratu bakarreko agurra:

4’50€. Argazki bikoitza: 7€. Hirukoitza: 9€.

Hiru lagunetik gorako taldeak:15€

ELGOIBARKO IZARRAKO BAZKIDEENTZAKO PREZIOAK

Erretratu bakarreko agurra: 3’50€. Argazki bikoitza: 6€.

Hirukoitza: 8€. Hiru lagunetik gorako taldeak: 12€

Zorionak, Na-gore, asteazke-nean 5 urtebeteko dituzulako.Egun zoragarriapasa, etxekoenpartez!

Harriet , 6 urteigandean! Zorio-nak, etxeko guz-tion partez, batezere, Aritz, Intzaeta Malenen par-tez.

985 alea:Maquetación 1 17/03/16 12:42 Página 19

Page 20: Autobideko istripuak zenbatzen - barren.eusbizitza baten bila, gure animaliak izaten utziko digutena. Ez dugu inolako arazo - rik etxeko aseguru bat egiteko. Laguntza eskatzen ari

AGENDA20

18 BARIXAKUA21:30 Zine foruma: Clara Campoa-mor. La mujer olvidada. Dinamizatzai-lea: Loredi Salegi. Antolatzailea:Haizea. Kultur Etxeko hitzaldi gelan.

19 ZAPATUA23:00 Komedia gaua. Tony Antoniorenbakarrizketa. Tantaka tabernan

20 DOMEKA12:30 Zuhaitz Eguna. Altzolako par-kean.

24 EGUENA10:00 Bisita gidatua Karakateko mega-litismoa ezagutzeko. Antenatik. Martxo-aren 25ean eta 27an izango dirabisitak.

29 MARTITZENA17:00-20:00 Futbolin txapelketa. Izenematea egunean bertan edo aurrezwhatsapp bidez: 628 170 330. Gaz-telekuan.

1 BARIXAKUA17:00-20:00 Argazki ralya. Gaztele-kuan.

Nabarmenduak Bisita gidatuak Geoparkean

Martxoan eta apirilean astebururo, Euskal Kostaldeko Geoparkeak proposamen erakargarriak eskainiko ditu Mutrikun,Deban eta Zumaian. Flyscha, itsaslabarra, Algorri, Olatz bailara, Lastur, Saturraran... ezagutzeko. Oinez batzuk eta

itsasontzian besteak. Bisitek geologia, edertasun handiko paisaiak, kultura eta turismoa uztartzen dituzte. Aste Santuan etaPazkoa Astean Geoparkeak handitu egingo du bisita gidatuen eskaintza. Beraz, bisiten ordutegiari buruzko informazioa etaerretserbak aurrez egiteko aukera webgune honetan aurkituko dute bisitariek dago: www.geoparkea.com.

20 ERRAMU DOMEKAMaala 08:15 Erramuen bedeinkazioa, prozesioa eta meza. Santa Klara 09:30 Erramuen bedeinkazioa, prozesioa eta meza.San Lorentzo 10:30 Erramuen bedeinkazioa eta hitzaren liturgia.San Pedro 10:30 Erramuen bedeinkazioa eta hitzaren liturgia. San Migel 11:30 Erramuen bedeinkazioa eta hitzaren liturgia. San Antolin 11:30 Erramuen bedeinkazioa eta hitzaren liturgia.San Bartolome 11:30 Erramuen bedeinkazioa, prozesioa eta meza.

21 ASTELEHENASan Bartolome 19:00 Adiskidetze ospakizuna (euskaraz).

22 MARTITZENASan Bartolome 19:00 Adiskidetze ospakizuna (gaztelaniaz).

23 EGUAZTENASan Antolin 20:00 Adiskidetze ospakizuna (euskaraz).

24 EGUEN SANTUASan Bartolome 10:00-12:00 Banakako penitentzia.19:00 Azkenafariko ospakizuna.22:00 Jaunaren aurreko otoitza.

Santa Klara 19:00 Azken afariko ospakizuna.21:30 Jaunaren aurreko otoitza.

25 BARIXAKU SANTUASanta Klara 09:00 Irakurgaien ordua.11:30 Gurutz-bidea.17:00 Jesusen heriotzako ospakizuna. Maala 10:30 Gurutz-bidea.San Bartolome 18:00 Jesusen heriotzako ospakizuna.

26 PAZKOA ZAPATUASanta Klara 20:30 Pazkoa gaubela.San Bartolome 21:00 Pazkoa gaubela.

26 PAZKOA DOMEKA Maala 08:30 Meza. Santa Klara 10:00 Meza.San Lorentzo 10:30 Hitzaren liturgia.San Pedro 10:30 Hitzaren liturgia. San Migel 11:30 Hitzaren liturgia. San Antolin 11:30 Hitzaren liturgia. San Bartolome 11:30 Meza eta prozesioa.

ASTE SANTUKO ETA PAZKOA HIRURRENEKO ELIZKIZUNAK Abuztuak 15, 16 eta17

..............................................

985 alea:Maquetación 1 17/03/16 12:42 Página 20

Page 21: Autobideko istripuak zenbatzen - barren.eusbizitza baten bila, gure animaliak izaten utziko digutena. Ez dugu inolako arazo - rik etxeko aseguru bat egiteko. Laguntza eskatzen ari

AGENDA 21

Elgoibarko Izarra............943 741 626Udaltzaingoa..................943 741 394Udalaren arreta bulegoa...943 741 050Udaleko idazkaritza.........943 743 700Bake epaitegia................943 741 630Gizarte Ongizate saila.....943 741 008 Hirigintza.......................943 744 384Mankomunitatea..............943 700 799Debemen........................943 744 067 Artekaritza (Hazienda)......943 744 414Berdintasun saila .............943 741 050 Euskara saila...................943 744 366Kultura saila.....................943 742 158 Udal liburutegia...............943 743 525Gazteria saila..................943 531 319Gazte informazio gunea...943 257 986Ludoteka.........................943 748 883 Gaztelekua.....................943 743 228Enplegua-Merkataritza......943 741 050Emugi.............................943 747 371Kiroldegia.......................943 744 415Mintxeta.........................943 747 356Musika eskola.................943 742 145Udal euskaltegia..............943 742 731AEK euskaltegia...............607 601 423KZgunea........................943 023 640Jubilatuen biltokia.............943 740 526San Lazaro egoitza..........943 740 296Eguneko zentroa..............943 744 565 Kontsumo bulegoa............943 743 088Taxi geltokia....................943 740 898Larrialdiak....................................112Gurutze gorria.................943 743 864Eusko tren.......................902 543 210Pesa...............................902 101 210Jokalari anonimoak .........657 710 156Alkoholiko anonimoak......629 141 874Correos - Posta.................943 741 547

Mendaroko Udala...........943 033 282Liburutegia......................943 033 291 Bake Epaitegia................943 033 289Eguneko Zentroa..............943 031 746 Mendaro Ikastola.............943 756 141 Haurtzaindegia...............943 755 219Musika Eskola.................943 244 275Taxi .............................607 57 57 28 Ospitalea......................943 032 800

Botika ordutegiak

09:00 - 13:00 / 16:00 - 20:00

Guardiak09:00 - 22:0018 Barixakua FERNANDEZ19 Zapatua YUDEGO20 Domeka YUDEGO21 Astelehena ORUESAGASTI22 Martitzena BARRENETXEA23 Eguaztena IBAÑEZ24 Eguena FERNANDEZ25 Barixakua FERNANDEZ26 Zapatua GARITAONANDIA27 Domeka GARITAONANDIA28 Astelehena GARITAONANDIA29 Martitzena ORUESAGASTI30 Eguaztena ETXEBERRIA31 Eguena IBAÑEZ1 Barixakua GARITAONANDIA

22:00 - 00:00Astelehenetik domekara ETXEBERRIA (Elgoibar)Santa Ana, 1- Tel.: 943 740 140

00:00 - 09:00IRAUNDEGI (Eibar) Fermin Calbeton, 19 - Tel.: 943 201 110

* Fernandez: Herriko enparantza 4, Garagartza (Mendaro) Tel.: 943 756 142* Ibañez: Rekalde, 1 (Soraluze) Tel.: 943 751 638* Oruesagasti: Kalebarren, 9 (Soraluze) Tel.: 943 751 384

Telefono interesgarriak Zinea (Herriko Antzokian)

‘Spotlight’18 Barixakua, 21:30

19 Zapatua, 19:00 eta 22:15 (Jatorrizkoa azpitituluekin)

20 Domeka, 19:0021 Astelehena, 21:30

‘The snow queen’20 Domeka, 16:30

‘Sufragistas’24 Eguena, 21:30

25 Barixakua, 21:3026 Zapatua, 19:00 eta 22:15 (Jatorrizkoa azpitituluekin)

‘Zootropolis’27 Domeka, 16:30

‘Embarazados’24 Eguena, 21:30

25 Barixakua, 21:30

985 alea:Maquetación 1 17/03/16 12:42 Página 21

Page 22: Autobideko istripuak zenbatzen - barren.eusbizitza baten bila, gure animaliak izaten utziko digutena. Ez dugu inolako arazo - rik etxeko aseguru bat egiteko. Laguntza eskatzen ari

HITZ ETA KLIK22

“Handi eta uherturik datoz ibaiko urak. Bere barrua ere halaxe dagoela bururatu zaio: harro, nahasi eta zikin”

Jose Luis Azpillaga

Iñigo Lamelas

Astelehenero moduan, SanPedro aldera etorri da pasia-dan. Bakarrik dabil gaur, Aran-

txa laguna, gripeak jota, ez daetorri-eta. Berak, ordea, irten beharradauka etxetik. Giro lardats honek ezdu gogorik ematen, baina berak egu-

rastu beharra du. Ernegatuta dago oraindik, Anjel senarrare-kin astebukaeran izandako sesio gogorraren ondorioz.Kopetilun eta burumakur egin du ostera Lerun aldetik. Urrungeratu dira gazteagotan Anjelekin paraje hauetara pasiadanetortzen zeneko garaiak. Umeak ere etxetik joanak daude etabera ito egiten da han, bakarrik. Hotz egin arren, zubiarenparera iritsi denean, gelditu egin da ibaira begiratzeko. Ha-zita dator azken egunetako euri mardulen ondorioz: bizi,

handi eta uherturik datoz ibaiko urak. Bere barrua ere halaxedagoela bururatu zaio: harro, nahasi eta zikin.

Akorduan dauka behin Lerun aldeko beste pasiada bateanezagututako emakume atzerritar batek esandakoa. Hark zioengustuko zuela ibaiaren ondoan urari begira egotea, bere tristura,amorru eta pentsamendu txar guztiak ibaira botatzen omen zitueneta begira geratzen omen zen urak nola eramaten zituen ibaianbehera gero eta urrunago, gero eta urritago berarengandik.Bakea lortzen omen zuen horrela. Entzun zuenean, txorakeria iru-ditu zitzaion, emakume arrotz baten xelebrekeria. Baina, orain,berak ere horixe egingo du: bakardadea, Anjelen purrustadak,erru-sentimenduak ibaira jaurti eta begira geratuko da, ibaiko urharrotuek gero eta urrunago nola eraman dituen ikusiz. Ibaian be-hera joan direnean, burua altxatu eta zeruan zabaldu den ostar-tera zuzendu du begirada. Arinduta sentitu eta aurrera jarraitu du.

985 alea:Maquetación 1 17/03/16 12:43 Página 22

Page 23: Autobideko istripuak zenbatzen - barren.eusbizitza baten bila, gure animaliak izaten utziko digutena. Ez dugu inolako arazo - rik etxeko aseguru bat egiteko. Laguntza eskatzen ari

Maite zenuen baserria taitsasoaren urdina,

maite zenuen familiarenkonpainia atsegina.

Gizon on eta borondatetsu,langile nekaezina,

ingurukoei lagundu nahianhamaika esfortzu egina.Beti gogoan izango dugu

zure bizitzeko grina.

I. URTEURRENA

Jose Zuazubizkar Goenaga

2015eko martxoaren 16an hil zen, 92 urte zituela. Haren oroimenez, I. urteurreneko meza izango da larunbatean,martxoaren 19an, iluntzeko 19:00etan Elgoibarko San Bartolome parrokian. Joango zaretenori aldez aurretik eskerrak.

I. URTEURRENA

Patxi Ajubita AyestaGoizegi joan zinen gure albotik eta

harrezkero utzitako hutsunearekin bizi gara.Zorionez gure bizitzaren atal bat

zurekin partekatu dugu, zurekin gure bizitza

apur bat hobeagoa zen eta.

Etxekoak

2015eko Martxoaren 16an hil zen, 61 urte zituela. Haren oroimenez I. urteurreneko mezaizango da, zapatuan, martxoak 19, arratsaldeko19:00etan Elgoibarko San Bartolome

Deunaren eliz-parrokian. Joango zaretenoi aldez aurretik eskerrak.

I. URTEURRENA

Lurdes Zubiaurre Pujana2015eko martxoaren 18an hil zen, 64 urte zituela.

Haren oroimenez I. urteurreneko meza izango da, zapatuan,martxoak 19, arratsaldeko19:00etan Elgoibarko San Bartolome

Deunaren eliz-parrokian. Joango zaretenoi aldez aurretik eskerrak.

Hainbeste maite zenituenzure bailara eta mendia,

zure alaba eta biloba txikia,lagunak eta sendia.

Guk ere maite zaitugu,egin lasai bidia.

Etxekoak

985 azala:Maquetación 1 17/03/16 12:41 Página 3

Page 24: Autobideko istripuak zenbatzen - barren.eusbizitza baten bila, gure animaliak izaten utziko digutena. Ez dugu inolako arazo - rik etxeko aseguru bat egiteko. Laguntza eskatzen ari

Gertu da Aste santua eta urrutikoak ez ezik gertuko turismoak ere badu enkantua. Larrabetzuko Azur-

mendin, Bizkaian, txakolinaren txinparta eta usainean; Baias oiardon, Araban, garagardoaren aparrean.

Hona bi plan aukeran, janean eta edanean gozatzeko planean.

Gorbeia mendiaren magalera, Arabako oiardo herriko

baserri batera Baias errekak ur fresko eta garbia da-

rama. ur hori baliatu eta metodo industrialetatik alden-

duz bestelako edaria sortu eta probatzeko ematen dute

han: artisau-garagardoa. Trago eginez zapore bereziak

dastatzeko aukera izango dute bisitariek.

z zer eskaintzen duzue zuen garagardotegian?

Bi orduko bisita gidatuak larunbatetan talde txikitan.

Lehen zatian azaltzen dugu, nola sortu zen garagardoa egi-

teko ideia. Ondoren, obradorean osagaiak erakutsi eta ga-

ragardoa nola egiten den azaldu eta bukatzeko,

garagardoen dastaketa egiten dugu.

z nolako garagardoa egiten duzue?

Bederatzi garagardo mota dauzkagu merkatuan. Gai-

nera, berriki, nazioarteko garagardo lehiaketa batean bi zi-

larrezko domina jaso ditugu. Askotarikoak dira garagardoak:

garagardo hori ekologikoa, gari-garagardoa, gorria, beltza,

fruta-gustuko anbarra, Kerala kalabaza-garagardoa, Ipa ga-

ragardo garratza, American pale eta txakolin-garagardoa.

z zer jasoko du zuenera joaten denak?

Azalpenak entzun eta garagardoa probatuta ikusten

dute merkatuan orokorrean dauden garagardoetatik ezber-

dinak ere badaudela. Dena dela, garagardo-kultura gero

eta handiagoa dago eta gero eta jende gehiagok edaten du

artisau-garagardoa. Baina oraindik ezagutzen ez dutenak

gonbidatu nahi ditugu gure kalitatezko produktuak proba-

tzera.

Larrabetzu eta Lezama artean dago Gorka Izagirreren

txakolin upategia eta Hiru Michelin izardun Eneko Atxa

sukaldari ospetsuaren jatetxe gastronomikoa batzen di-

tuen Azurmendi konplexu enogastronomikoa. Jateko eta

edariaz gozatu ez ezik Larrabetzuko paisaiak eta Erta-

roko elementu arkitektonikoak ikusteko baliatu daiteke

bisita.

z TxAkoLIndEGIrA BIsITA

Azurmendi barruko Prêt Á Porter Bistro eremuan, bisita-

riek Bizkaiko txakolin-upategi handienaz gozatu ahal izango

dute. Gorka Izagirreren upategiak bertako ardoa –Honda-

rrabi zuri eta Hondarrabi zerratia barietate autoktonoekin

egina– ezagutzera emango du. Bisitak martitzenetik dome-

kara bitartean izango dira eta gutxienez 10 laguneko taldea

joan behar da. Upategira bisita txakoli kopa eta ogi-tosta eta

beren baserriko tomatez lagundutako urdaiazpiko iberriarra

dastatuz amaituko da. Bisitari, ordea, Prêt Á Porter menua

gehitu dakioke. Goi mailako sukaldaritza ezusteko formatu

dinamikora egokitu eta egunero aldatzen den menua da.

z MEnu BErEzIAk

Txakolina ez da Azurmendiko aukera bakarra. Upategia,

barruko lorategia, sukaldea zein egutegiko espazio berria bi-

sitatu ondoren, eseri eta Eneko Atxaren menuak ere izango

dira aukeran.

n AdArrAk: bisita eta 2016ko menu berria. (3 ordu eta

50 minutu)

n ErroAk: bisita eta urte guzti hauetako plater bereiz-

garrienez osatutako menua. (3 ordu eta 50 minutu)

Aste Santua, bizi Euskadiren enkatua

Baias garagardotegia

Azurmendi konplexu enogastronomikoa

Informazio gehiago: euskaditurismo.eus eta viajesporeuskadi.es webguneetan

985 azala:Maquetación 1 17/03/16 12:41 Página 4