3. EHko paisaiak

10
EUSKAL HERRIKO PAISAIA GEOLOGIKO bereziak

Transcript of 3. EHko paisaiak

Page 1: 3. EHko paisaiak

EUSKAL HERRIKO PAISAIA

GEOLOGIKO

bereziak

Page 2: 3. EHko paisaiak

KAKUETAKO ARROILA – Eider Sanchez

Zuberoan dago kokatuta, Santa Garazin. Paisai hau Uhaitza ibaiak milaka urteetan eragindako erosioarengatik sortu den arroila bat da (ibai modelatua). 2 kilometro inguru neurtzen ditu. Arroilaren paretak, toki batzuetan 350 metroko altuerara iristen dira. Horrez gain, oso estua da zenbait puntutan. Pareten artean 3 metro bakarrik daude batzuetan.

Kakuetako arroila turismorako prestatuta dago baina bisitatzeko sarrera bat ordaindu behar da. Ibilbidearen amaieran ur-jauzi izugarri bat dago eta hau inguratzeko aukera ematen dute prestatutako bideek. Urtaroaren arabera emaria aldatu egiten da baina ez dakigu nondik datorren ur hori.

Hango kondairak dio Errolanek (Karlomagnoren ilobak) sortu zuela arroila hori bere ezpatarekin.

POZALAGUAKO LEIZEA - Eider Sanchez

Lur azpiko urek sortu dute Pozalaguako leizea (modelatu karstikoa da). Urak disolbatuta zeramatzan mineralak sedimentatzean sortu dira estalaktita eta estalagmitak. Horrela, milaka urterekin, elkartu egin dira eta zutabeak sortu dituzte.

Pozalaguako leizea Bizkaian dago, Ranero haitzen azpian.125m luze, 70m zabal eta 12m altu den gela bakar batek osatzen du. Kobazulo hau 1957an aurkitu zuten eta bereziki ezaguna da dituen estalaktita eszentrikoen kopuru handiena duen leizea delako. Horregatik, gela horri “Versalles” izena ematen diote.

Gaur egun turismorako prestatuta dago eta erraz bisitatu daiteke.

Page 3: 3. EHko paisaiak

NAFARROAKO BARDEAK - Eider Sanchez

Nafarroako Bardeetako Natura Parkea Nafarroaren hego-ekialdean dago. Bertan, ez dago herrigunerik. Ia 42.000 hektareako eremua da. Bi gunetan banatzen da: Barde Zuria eta Barde Beltza.

Urak eta haizeak higadura handia eragin dute bertan (uhar eta haize modelatua). Horrela, itxura berezia hartu du. Adibidez, amildegiak, goi-ordokiak eta muinoburu bakanduak sortu dira.

1999an parke natural izendatu zuten, eta 2000n Biosfera erreserba izendatu zuen Unescok.

GOIURIKO UR-JAUZIA – Eneko Pedraza

Kokapena: Goiuriko ur-jauzia Oiardo errekan dago, Urkabustaizko udalerrian (Araba).

Eragilea: Sakan hau nagusiki barne dinamikaren ondorioz sortu da. Hala ere, Ibaetako ura da paisai honetan eragina izan du, urak eremu horretan dagoen harria higatu duelako.

Modelatu mota: Erliebe hau modelatzen duen agentea ibaia da, urak harria higatzen joaten da eta azkenean ur-jauzia harrian barneratzen da eta sakana atzera egiten du.

Tokiaren deskribapena:Toki hezea da, non landareria oso nabarmena da. Lurrak malda asko dauka, hau da, bi lur zatien artean altuera handia dago (105m). Ur-jauziaren azpian ur pilaketa bat dago. Sakanak koska asko ditu eta horma diagonalean dago, hau da, ur pilaketatik gurtuago dagoen horma zatia barrurago sartuta dago goiko zatia baino.

Garrantzi geologikoa: Eremu honek garrantzi geologikoa du. Zientzialariek ingurune hau aztertuz gero, jakin ahal izango dutelako nola sortu zen sakan hau eta nolakoa izango den sakan honen etorkizuna.

Page 4: 3. EHko paisaiak

HENDAIAKO BIKIAK– Eneko Pedraza

Kokapena: Hendaiako bikiak, Hendaiako hondartzan daude (Lapurdi).

Eragilea: Eremu hau sortu duen agentea itsasoa izan da. Itsasoak eragindako olatuek eta ur-korronteek, ur gaziarekin batera, kostaldeko lurmutur irten bat induskatu egin dute eta itsaslabarrez inguratutako bi uhartetxo sortu dituzte.

Modelatu mota:Itsasoak modelatu du eremu hau. Itsasoak kostaldea meteorizatzeko duen moduarekin horrelako paisaiak sortzen dira, itsaslabarrez beterik.

Tokiaren deskribapena:Toki hezea da, non landareria ez da oso nabarmena. Inguruko itsasoa zakarra dirudienez, kostaldea hau itsaslabarrez josita dago. Harriak koska asko ditu eta arrakalak oso malkartsuak dira. Uharte horien inguruan ur korronte handiak daude.

Garrantzi geologikoa:Eremu honek garrantzi geologikoa du. Zientzialariek ingurune hau aztertuz gero, jakin ahal izango dutelako nola sortu ziren uhartetxo hauek eta nolakoa izango den hauen etorkizuna.

HARRIKURUTZEKO KOBAK – June Ruiz de Gauna

Oñatin daude, Arantzazu eta Araotz artean kokatuta.

Lur azpiko uren modelatuak sortu du, beraz ura izan da agentea.

Estalaktita eta estalakmitaz gain badira beste elementu aipagarri batzuk kobetan bertan, arku itxurako harri bitxi bat eta eszentrika ikusgarri bat ere.

Bertan lehoi baten hezurdura oso bat agertu zen, Europan aurkitu den gutxitako bat. Beste animalien arrastoak ere aurkitu izan dira bertan, hartzarenak adibidez. Gehienbat horregatik da garrantzitsua.

Harrikrutzera eskola asko joan ohi dira. Gaur egun, jendea ondo ibiltzeko eta arriskurik ez egoteko moldatuta dago.

Page 5: 3. EHko paisaiak

GAZTELUGATXE – JUNE RUIZ DE GAUNA

Bizkaiko kostaldean dago, Bermeoko lurretan dago, herri horren ipar-mendebaldean; hala ere, hurbilago du Bakioko herria, uhartetik lau kilometro hego-mendebaldera.

Barne dinamika eta itsas modelatuaren ondorioz sortua, itsasoko urak forma eman dio.

Arrokazko uhartetxo bat da, eta hara zubi bat pasatuz iritsi daiteke. 231 eskailera igo behar dira baselizaraino heltzeko.

Euskal Herriko interesgune turistiko garrantzitsua da. Geologiak sortutako leku ederra da. Ohituraren arabera, hara igotzen denak ezkila hiru aldiz jo behar du, eta desio bat eskatu. Horrela, eskailerak igotzen egindako esfortzua ordaintzen da. Aipatzekoa da Oskorrik, euskal folk talde ospetsuak, leku honi buruzko Gaztelugatxe izeneko abesti ederra sortu zuela.

AIAKO HARRIA – Leire Rueda

Euskal Herriko ekialdean dago, Pirineoan. Herri ezberdinak dira harri hauen jabe: Errenteria, Oiartzun, Irun, Hernani eta Donostia.

Barne dinamikak eragin du, hau da, Lurraren barnetik etorritako indarrek sortutako mendia da. Lur azpian dagoen bero energiarengatik sortu dira harri horiek.

Leku hezea da. Landare ugari dago. Goi mendian dago.

Haritz eta pago asko ditu. Gainera, Euskal Herriko euri ugarienak han daude.

Page 6: 3. EHko paisaiak

ZUGARRAMURDIKO KOBAZULOA – Leire Rueda

Nafarroako ipar-ekialdean dago. Zugarramurdiko herrian. Lur azpiko urek eragin dute. Uhar modelatua da.

Euria egitean, ura harriak dituen zuloetatik sartzen da. Denborarekin, harriaren material bigunenak disolbatu eta euriak garraiatzen ditu (denborarekin, estalagmita eta estalaktita bihurtzen dira). Beste kasuetan ere gerta daiteke euria harriak dituen zuloetatik sartu eta gero, denborarekin, izoztea, eta izoztean, dilatatzea. Horrela harria pixkanaka zatitzen joaten da.

Kobazuloa oso handia da. Estalaktita eta estalagmita asko ditu. Baita ibai oso txiki batek zeharkatzen du ere. Kobazulo honek mineralak dituelako garrantzitsua bada ere gehienetan historiak eta kondairak dira hango gauzarik famatuena.

KONTXAKO HONDARTZA – Leire Rueda

Euskal Herriko iparraldean dago, Gipuzkoan (zehazkiago Donostian).

Itsasoak eragindako paisaia da. Itsas modelatua da. Itsasoak garraiatzen dituen klastoak pilatzen eta sedimentatzen joan dira hondartza sortu arte. Baina denborarekin itsasoak hondartzan dauden sedimentuak berriro hartzen ditu eta itsaso barrurantz berriro eramaten ditu.

Hondartza naturala da. Olatu txikiak ditu. Oskol baten itsura dauka.

Page 7: 3. EHko paisaiak

ORIA IBAIAREN MEANDROA – Peru Salaberria

KOKAPENA: Usurbil Aginaga eta Oria artean dago, Gipuzkoan.

ERAGILE GEOLOGIOA: Ibaia da meandroen eragile geologikoa.

MODELATU MOTA: Ibai modelatua da meandroa.

TOKIAREN DESKRIBAPENA: Oria ibaia tarte honetan moltel doa eta horren ondorioz ez du erosio asko egiten. Meandroa sortzen da horrela. Ibai terrazak ere ikusten ditugu argazkian. Ibai terrazak sortzen dira ibaiak ekartzen dituen materialak sedimentatzen direlako.

GARRANTZI GEOLOGIKOA: Oria ibaiko meandroak garrantzia du bertan sedimentatzen diren materialak ikertu daitezkeelako.

ULIAKO ITSASLABARRA - Peru Salaberria

KOKAPENA: Donostia eta Pasai artean kokatuta dago, kostan.

ERAGILE GEOLOGIKOA: Itsasoa da eragilea.

MODELATU MOTA: Itsas modelatua da.

TOKIAREN DESKRIBAPENA: Olatuek arrokak kolpatu egiten dituzte eta azkenean hautsi egiten dira. Meteorizazio fisikoa da hori. Gero ere meteorizazio kimikoa gertatzen da harrien osagaiak disolbatuz, eta itas labarra poliki poliki atzerantz eramaten du.

GARRANTZI GEOLOGIKOA: Itsasoa gertutik ikusteko aukera ematen du, Ulian dagoen ibilbidetik.

Page 8: 3. EHko paisaiak

SARAKO KOBAZULOA – Peru Salaberria

KOKAPENA: Sara herrian dago, Lapurdin, Euskal Herriaren iparraldean dago.

ERAGILE GEOLOGIKOA: Lurpeko uren eraginez sortzen dira kobazuloak.

MODELATU MOTA: Lur azpiko uren modelatua edo karstikoa da.

TOKIAREN DESKRIBAPENA: Euri asko egiten duenean lurrak ura xurgatu egiten du, eta urak kare harria disolbatzen du lurrean zuloak sortuz. Argazkian ikusten dugu bezala, Sarako kobazuloa horrela eginda dago, sarreran zulo handi bat ikusten dugu, baita gaineko partean ere. Barruan garrantzi handiko modelatuak daude gainera, estalaktitak eta estalagmitak. GARRANTZI GEOLOGIKOA: Sarako kobazuloetan antzinan giazaiak bizi ziren. Horren ondorioz, antzinako garaietako bizimodua eta ohiturak ikertu egin daitezke.

ZUMAIAKO FLYSCHA – Saioa Paris

•••••

Leku hau, oso ezaguna da mundu mailan eta leku askotako zientzialariak joan dira ikerketak egitera. Gipuzkoan, Zumaia eta Deba tartean kokatzen da. Eta oso famatua da, “La ruta del flysch” izeneko ibilbidearengatik.

Ingurune hau, itsasoak, konkretuki olatuak (itsasoaren indarra) egindako paisaia da. Hau da; itsas modelatua da.

Flysch izena, alemanetik dator eta honela esaten du: ingurumen irristakorra. Beraz, leku oso irristakorra da. Han, sedimentuen markak oso errez ikus daitezke. Ilera batzuk, material gogorrezkoak (pizarra, kaliza...) eta beste bigunekin (lokatza adibidez) tartekatuta daude. Baita ere, ikerketen ondorioz, fosilen sedimentuak aurkitu dira. Ingurumena oso hezea da, metro batzuetara itsasoa dagoelako.

Leku hau, zientziarekiko oso garrantzitsua da. Sedimentuen ilera hauek, gauza zail bat delako gertatzea. Bi formazio teoria daude, baina onartuena, turbidita edo itsas korronte handien bidez sortua dagoela esaten du; duela urte asko, itsasoaren sakonuneetan, klastoak pilatuz joaten ziren. Momentu baten, itsas korronte handi bat, turbidita, klasto asko garraiatu zituen kostarantz eta hain azkar zihoanez, harrizko ilera batzuk sortu zituen material gogorrekin eta bigunagoekin tartekatuz. Gainera, horrela, geologoek gauza asko ikertu ahal izan dituzte honen bidez, adibidez duela milioika urteko sedimentuak aztertu dituzte.

Page 9: 3. EHko paisaiak

PIRINIOAK – Saioa Paris

Pirinioak Nafarroan daude. Ingurumena hezea da, tenperaturen batez bestekoa 14ºC-koa da. Landaredia eta animalia asko aurki daitezke. Pirinioetako animali ohikoena putrea da.

Pirinioak, lur barneko dinamikaren ondorioz sortu dira. Plaka iberikoa eta plaka Euroasiatikoa talka egitean, sortu ziren duela milioika urte.

Lekua, oso berdea da eta neguan elur asko aurkitu daiteke, Pirinioak osatzen dituzten mendiak, 3000m altuera dute gehienek. Luzera oso handia da, 415km ditu eta Mediterraneo itsasotik Kantauri itsasoraino iristen dira.

Mendilerro hau, garrantzitsua da, duela 350 urte sortu zelako, beraz Euskal Herriko harririk zaharrenak aurkitu daitezke han. Iberiar plaka, plaka Euroasiatikoarekin talka egitean, sortu zen. Hortaz aparte, zientzialariek, Euskal Herriaren erliebearen sorrera aztertzen hasi dira eta geroz eta gehiago ikertu, geroz eta aurkikuntza gehiago lortuko dituzte.

BI AHIZPAK – Sara Vozmediano

KOKAPENA: Nafarroan daude, Irurtzun herrian.

ERAGILEA: Ibaiko ura

MODELATU MOTA: Ibai modelatua. Arroila bat da. Erreka batek, denbora pasata erresistentzia ezberdina duten harriak puskatu eta higatzen joan ditu eta horrelako forma eman dio.

DESKRIBAPENA: Lehen mendi bat izango zen errekatxo batekin baina orain bi mendi dira eta arroila osatzen dute. Haien ondotik autobide bat dago.

GARRANTZI GEOLOGIKOA: Geologikoki toki berezia da, orain hartu duen forma bereziagatik.

Page 10: 3. EHko paisaiak

AKUANDI KOBAZULOA – Sara Vozmediano

KOKAPENA: Nafarroan dago, Urbasako mendilerroan

ERAGILEA: Lurpeko urak

MODELATU MOTA: Modelatu karstikoa. Haitzulo bat da.Urak harrien mineralak disolbatu ditu eta ondoren areto hau sortu du.

DESKRIBAPENA: Ikusten denez haitzulo batean dagoen areto bat da. Estalaktitak eta estalagmitak ere ba daude. Eta ura ba dago.

GARRANTZI GEOLOGIKOA: Haitzulo honek garrantzi handia dauka modelatu karstikoa ikertzeko.

ZUMAIAKO ABRASIO PLATAFORMA – Sara Vozmediano

KOKAPENA: Zumaia eta Deba arteko kostaldean okatua dago.

ERAGILEA: Itsasoko ura

MODELATU MOTA: Itsas modelatua. Abrasio plataforma eta itsas labarra dira. Olatuek itsas labarra higatu dute eta atzera eraman dute. Eta azpian urradura horiek utzi ditu.

DESKRIBAPENA: Aurrean abrasio plataforma bat ikusten da, eta itsas labarra ere. Hondartza txiki batzuk ere ikusten dira eta klasto txikien metaketaz sortuak dira.

GARRANTZI GEOLOGIKOA: Garrantzi geologiko asko du, beste garai batzuetako sedimentuak agerian gelditu direlako.