7. gaia europako klima eta paisaiak

18
EUROPAKO ETA ESPAINIAKO KLIMA ETA PAISAIAK

Transcript of 7. gaia europako klima eta paisaiak

Page 1: 7. gaia  europako klima eta paisaiak

EUROPAKO ETA ESPAINIAKO KLIMA ETA PAISAIAK

Page 2: 7. gaia  europako klima eta paisaiak

ASKOTARIKO KLIMA ETA PAISAIAK-Europan badira askotariko klima eta paisaiak: Ozeanikoa, Mediterraneoa, Kontinentala, Polarra, Goi-mendietakoa... Hori LATITUDE diferentzia handiagatik gertatzen da.

-Ia Europako kontinente guztia Ipar Hemisferioko alderdi epelean kokatzen da.

EUROPAKO KLIMA ETA PAISAIA:EUROPA KONTINENTE TXIKIA:

-Europa EURASIAREN mendebaldean dagoen penintsula bat da.

-Penintsula denez, ozeanoak eta itsasoak ditu mugakide: Iparraldean, Ozeano Artikoa; mendebaldean, Ozeano Atlantikoa eta Hegoaldean Mediterraneo itsasoa.

Page 3: 7. gaia  europako klima eta paisaiak

EUROPAKO KLIMA ETA PAISAIAREN ARRAZOIAK:• LATITUDEA:

-Kontinente honetako lurralde gehienak,Ipar latitudeko 30º eta 60º artean kokatzen dira, beraz Europan klima epelak dira nagusi:Atlantikoa, Mediterraneoa eta Kontinentala, ipar ertzak ordea POLOA ukitzen du.

• ITSASOAREN ERAGINA:-Europako lurraldeek ozeano Atlantiko eta Mediterraneoaren eragina hartzen dute, beraz tenperatura leunak eta prezipitazio ugari daude eremu askotan.

• ERLIEBEA:-Europako mendebaldean lurralde LAUAK dira nagusi.-Hegoaldeko mendikateek barneko lurraldeak isolatzen dituzte.-Badira mendikate garaiak, handiak eta zabalak (ALPEAK, PIRINIOAK...) horietan goi-mendiko klima dago.

EUROPAKO LANDAREDIA ETA FAUNA:• LANDAREDIA:

-Ipar Europako landaredi nagusia TUNDRA da, hotzera moldatutako landarez osatua(GOROLDIO eta LIKENAK)-Hegoalderago TAIGA aurkitzen dugu; koniferoen basoa, hostoiraunkorrez osatutako zuhaitzez (PINUAK, IZEIAK...)-Gainerako lurraldeetan, berezko landaredia desagertuz doa gizakiaren eraginez.-BASO HOSTOGALKORRA:haritzak, pagoak, gaztainondoak...gehien bat zonalde Atlantikoan.-BASO MEDITERRANEOA:zuhaitz hostoiraunkorrez osatua: artea adb. Eta zuhaixka anitzez: erromeroa, ezkaia, isatsa, txilarra, legeltxorra...-ESTEPA:kontinente barneko lurraldeetan (erdialdeko Europa eta Iberiar Penintsularen barnealdean) belar –landarez osaturik, gramineak eta sastraka txikiak.-GOI-MENDIKO klima duten paisaietan, mendiko landaretza dute,LATITUDE eta ALTITUDEaren arabera aldatzen dena.

• FAUNA:-Gizakiak Europako faunan eragina du eta aldatu du ere.-UGAZTUN TXIKIAK:untziak, erbiak, katagorriak… daude. -UGAZTUN HANDIAK: hartza, otsoa, elur oreina… murriztu dira..-HEGAZTI nagusien artean:belatza, zikoina, urretxindorra…

Page 4: 7. gaia  europako klima eta paisaiak
Page 5: 7. gaia  europako klima eta paisaiak
Page 6: 7. gaia  europako klima eta paisaiak
Page 7: 7. gaia  europako klima eta paisaiak
Page 8: 7. gaia  europako klima eta paisaiak

ESPAINIAKO KLIMA ETA PAISAIAK• ERA ASKOTARIKO KLIMAK:

-Espainiako lurraldearen parterik handiena Iberiar Penintsulan dago. Bertan ondo nabarmentzen dira zona epelaren hiru klima motak: ATLANTIKOA, MADITERRANEOA eta KONTINENTAL joerakoa, mendikate nagusietan GOI MENDIKO klima dute.- KOKAPEN GEOGRAFIKOA: Iberiar penintsula Europaren hego-mendebaldean dago, Ipar hemisferioaren alde epelean, eta Polotik baino Tropikotik hurbilago.-ITSASOAREN ERAGINA:Ozeano Atlantikoak eta Kantauri eta Mediterraneo itsasoak bustitzen dute, beraz itsasoaren eraginpean dago, baina mendiak inguruan dituenez, eragin horri, kosta egiten zaio barnerantz sartzea.-ALTITUDEA:Penintsulako bataz besteko altitudea handia da, eta horrek eragina du bai prezipitazioetan bai tenperaturetan.

• KLIMA OZEANIKOA:-Kostalde hurbileko zonak hartzen ditu Penintsularen iparraldean.-Leuna eta hezea da, baina latitudea dela eta, urteko bataz besteko tenperaturak, Europako zonalde Atlantikoan baino altuagoak dira.

• KLIMA MEDITERRANEOA.-Penintsularen hego ekialdeko kostaldean zabaltzen da, Balear uharteak harturik ere.-Tenperaturak leunak dira neguan eta udan bero handia, aire tropikala iparralderantz joaten dalako.- Euri gutxi egiten du,gehienak udaberrian eta udazkenean.

• KLIMA MEDITERRANEAR - KONTINENTALIZATUA:-Penintsulako erdialdean, altitude handia denez, eta itsasoaren eragina txikia (mendiek oztopo egiten dutelako), klimak ezaugarri KONTINENTALAK ditu.-Neguak hotzak eta uda beroak.

• KANARIETAKO SUBTROPIKALA:-Kanariar uharteak Kantzer tropikotik eta Afrikako kostaldetik hurbil daude, Ozeano Atlantikoaren erdian, beraz klima SUBTROPIKALA dute.-Tenperatura altuak urte osoan 17º eta 25º artean, Atlantikoaren eraginez beroa ez da itogarria, udan eta neguan ez du hotzik egiten.-Euriak urriak eta irregularrak, basamortuko haize lehorraren eraginez.

Page 9: 7. gaia  europako klima eta paisaiak
Page 10: 7. gaia  europako klima eta paisaiak
Page 11: 7. gaia  europako klima eta paisaiak
Page 12: 7. gaia  europako klima eta paisaiak
Page 13: 7. gaia  europako klima eta paisaiak
Page 14: 7. gaia  europako klima eta paisaiak

ESPAINIAKO PAISAIA GIZARTIARTUA• PAISAIA ATLANTIKOA:

-Jatorriko basoaren ordez (hariztiak, pagadiak eta otalurrak) orain pinuak eta eukaliptoak daude.-Basoak moztu eta belar-soroak egin dira, abere eta nekazaritzarako.-Espainiako Iparraldean BELAR-SOROAK harresiz, hesiz edo, berezita egoten dira. Aziendak belar soroko belarra jan ondoren, beste batera doa.-Atlantiko aldeko landa-populazioa ETXE ISOLATUETAN, BASERRIETAN, edo herri txikitan bizi da.-Euri handia egiten duenez eta argi gutxi, etxeak leiho handiak izaten dituzte eta kale eta etxe askok aterpea edo atadia.

• PAISAIA MEDITERRANEOA:- Berezko landaretza desagertu eta basoaren ordez, SOROAK eta ALORRAK daude, HIRI HANDIAK eta TURISMO guneak...-Penintsulako Mediterraneo aldea oso populatuta dago, hiri handiak, industria guneak eta turismo guneak nonahi egonez.-Lur emankorretan, NEKAZARITZA eremu asko, habitat sakabanatuta.-Kostaldetik hurbil BEROTEGIKO NEKAZARITZA eta NEKAZARITZA UREZTATUA, eta barneko lurretan, LEHORREKO NEKAZARKTZA.-Betiko etxeak hegoaldera begira daude, leiho gutxi, eguzkitik babesteko. Euri gutxi izaterakoan teilatuak ia ez daude inklinaturik, terrazak izaten dira.

• BARNEALDEKO PAISAIA:-Artadi gutxi eta oro har ESTEPA DA NAGUSI.-Lautada zabal-zabalak hartzen ditu eta bertan NEKAZARITZA eta ABELTZANTZA ESTENTSIBOAK garatu dira (Espainiako eremurik lehorrena)-Ia lurralde osoan LEHORREKO NEKAZARITZA egiten da (laboreak, olibondoak eta mahastiak)-Abeltzaintzan, mendietan behi aziendak eta lautadetan ardi aziendak.-Nekazaritza ureztatua: ibai ertzeko lautadetan, ureztatzeko sistemei esker.-Landa populazioa herrietan bildurik bizi da, landetatik hurbil.

• KANARIETAKO PAISAIA:-Oro har, landaretza urria da, badira soilik Kanarietan bizi diren landare espezieak: KANARIETAKO PINUA, DRAGOA…-Lehendabizi NEKAZARITZAK zuen Kanarietako berezko paisaia eta gero TURISMOAK.-Kostaldetik hurbil dauden lurretan eta mendi magaletan ia ez dago basorik, ordez NEKAZARITZA LURRAK (banana eta tomatea) eta ARTZAINTZA IKUS DAITEKE.-Lur bolkanikoak, ur eskasia, haizeak… kontutan harturik, TERRAZETAN antolatutako laboreak daude (lurra eusteko) eta JABLEAK harearen gaineko laboreak. Kostaldean

Page 15: 7. gaia  europako klima eta paisaiak
Page 16: 7. gaia  europako klima eta paisaiak
Page 17: 7. gaia  europako klima eta paisaiak
Page 18: 7. gaia  europako klima eta paisaiak

KLIMAK

TUNDRA

KONTINENTALA

OZEANIKOA

MEDITERRANEOA

GOI-MENDIKOA

BASO MIXTOA

BASO MEDITERRANEOA

MAILAKATUA

KLIMAK BEREZKO LANDARETZA

KONTINENTALA

MEDITERRANEOA

GOI MENDIKOA

ARTADIAK

BASOAK

BELAR SOROAK

DRAGOA PINUA