6.gaia,lurreko klima eta paisaiak

18
LURREKO KLIMA ETA PAISAIAK NATUR INGURUNEA: erliebeaz, zoruaz, klimaz, landarediaz eta faunaz osaturik dago. PAISAIAK: paisaiaz ari garenean, natur inguruneaz ari gara, baina gizakiaren ekintza kontuan harturik. Paisaiak, naturalak edo gizatiartuak izan daitezke: PAISAIA NATURALA: inguruak berezko dituen elementuak ditu eta gizakiak ez du eraldatu edo oso gutxi. PAISAIA GIZATIARTUA: lurra biziki aldatu egin denean, gizakiak bertan egotearen ondorioz. www.slideshare.net/.../gizakion- eta-ingurunearen-arteko-harremana

Transcript of 6.gaia,lurreko klima eta paisaiak

Page 1: 6.gaia,lurreko klima eta paisaiak

LURREKO KLIMA ETA PAISAIAK

• NATUR INGURUNEA: erliebeaz, zoruaz, klimaz, landarediaz eta faunaz osaturik dago.

• PAISAIAK: paisaiaz ari garenean, natur inguruneaz ari gara, baina gizakiaren ekintza kontuan harturik.

• Paisaiak, naturalak edo gizatiartuak izan daitezke:• PAISAIA NATURALA: inguruak berezko dituen elementuak ditu eta gizakiak ez

du eraldatu edo oso gutxi.• PAISAIA GIZATIARTUA: lurra biziki aldatu egin denean, gizakiak bertan

egotearen ondorioz.• www.slideshare.net/.../gizakion-eta-ingurunearen-arteko-harremana

Page 2: 6.gaia,lurreko klima eta paisaiak

ZONA KLIMATIKOAK

Page 3: 6.gaia,lurreko klima eta paisaiak

LURREKO KLIMAK•KLIMAREN ELEMENTUAK: tenperatura, hezetasuna, presioa, haizea eta prezipitazioa dira.

•KLIMAREN ERAGILEAK: latitudea, altitudea eta itsasoarekiko distantzia•KLIMA BEROKO ZONA: Kantzer tropikoaren eta kaprikornio tropikoaren artean dago eta intsolaziorik handiena hartzen du.

Zona beroan ez dago negurik eta hilabete hotzeneko batez besteko tenperatura 18ºCtik gorakoa da.

Hiru klima mota daude: EKUATORIALA, TROPIKALA eta BASAMORTUKOA.•KLIMA EPELEKO ZONAK:Bi hemisferioetan zabaldurik daude, klima beroko eta hotzeko zonaren artean.Eremu epeletan klima mota ugari daude, latitudearen, altitudearen eta itsasoarekiko distantziaren arabera.

Klima motak:ITSASALDEKOA, MEDITERRANEOA eta KONTINENTALA.Klima epeletan lau urtaroak gertatzen dira: negua, uda, udaberria eta udazkena.

•KLIMA HOTZEKO ZONAK:Klima hotzeko zonak poloetan daude eta 2500 metrotik gorako goi-mendietan.

KLIMA POLARRAREN eta GOI-MENDIETAKO ezugarriak: negu luzeak eta gorriak dira, prezipitazio urriak eta sarri elur modura.

Page 4: 6.gaia,lurreko klima eta paisaiak
Page 5: 6.gaia,lurreko klima eta paisaiak

EKUATOREKO PAISAIA• Ekuatore inguruan kokatzen da: Amazonas ibaiaren arroan, Ertamerikan, Zaire

ibaiaren arroan, Gineako Golko inguruan eta Asiako hego-ekialdean.• 1.1-KLIMA:

-Bero handia egiten du, 25ºC inguru.-Prezipitazioak oso ugariak dira 2000mm. Lurrunketa eta hezetasuna handia izanez, ia egunero daude EURI JASAK.

• 1.2-IBAIAK:-Lurreko ibairik EMARITSUENAK eta ERREGULARRENAK dira.

• 1.3-LANDARETZA:-Landaredi jori-joria eta espezie ugari daude, OIHANA (Asian JUNGLA esaten da).-Oihana, planetako aniztasun biologiko handiena (Munduko Birikak).

Zuhaitz oso luzeak 80m-tik gorakoak eta oihanpean giro ilun eta hezea.

Zuhaitz preziatuak: EBANOA, KAOBA…• 1.4-FAUNA:

-Oihanean badira, txori, narrasti eta intsektu espezie ugari, ugaztunekin batera. Espezie asko desagertu dira edo zorian daude, gizakiaren ustiapen neurrigabeagatik.

• 2.-ZONA EKUATORIALEKO BIZILAGUNAK:-Herri indigenak, Amerika eta Afrikako oihanetan, fruitu bilketatik eta ehizatik bizi dira gehien bat.-Asiako oihan ekuatorialean jende asko bizi da.

Page 6: 6.gaia,lurreko klima eta paisaiak

PAISAIA TROPIKALA• Klima ekuatorialeko eremutik iparraldera eta hegoaldera kokatzen da.

Ertamerika eta hegoamerika; Afrikako erdi eta hegoaldea; Asiako hegoaldea eta Australiako ipar-ekialdean.

• 1.1.-KLIMA:Bero handia egiten du urte osoan, eremu ekuatorialean bezala, baina oszilazio termikoa handiagoa da.Bi urtaro bereizten dira: URTARO HEZEA edo uda eta URTARO LEHORRA edo negua. Ekuatoretik urrundu ahala, urtaro lehorra luzeagoa da.

• 1.2.-IBAIAK:Ibaien emaria oso gorabeheratsua da, urtaroaren arabera.Urtaro lehorrean, ibaiek ia ez dute urik eta euritean UR-GORALDI handiak izaten dira, batzuetan uholdeak eraginez.

• 1.3.- LANDARETZA:Ekuatoretik gertu BASO TROPIKALA dago; ibai tropikalen ertzetan, ILARAKO BASOA, baso oso itxiaTropikoetako landaretza nagusia: SABANA: belar oso altuak, zuhaixka batzuk eta zuhaitz gutxi. Landaredia urtaroaren arabera kolorez aldatuz.Ekuatoretik urruntzean, landaredia urriagoa da, landare hosto gogorrak, sasi arantzatsuak, landaredi gabeko lurzorua... ESTEPA da.

• 1.4.- FAUNA:Hegazti aniztasun handia, tximeletak, liztorrak, sagu-zaharrak...Sabanan: belarjale ugari, elefanteak, errinozeroak, gazelak zebrak... Eta harrapariak: lehoiak, hienak, gepardoak..

Page 7: 6.gaia,lurreko klima eta paisaiak

BASAMORTUKO PAISAIA• BASAMORTUKO PAISAIA BEROA, tropikoetatik gertu, itsas korronte hotzetatik

hurbil eta zona kontinentaletan kokatzen dira.• 1.1.- KLIMA:

Bero handia egiten du, urte osoan barrena. Oszilazio termiko handia eguna eta gauaren artean eta oso euri gutxi ∓250mm behera eta euri irregularrak.

• 1.2.- UR IBILGUAK:Basamortu beroetan ez dago ur-ibilgu iraunkorrik!Basamortu batzuetan WUADI izeneko ur-ibilguak daude, ia urte osoan lehor eta euria egiten duenean soilik dakarte ur pixkat

• 1.3.-LANDARETZA ETA FAUNA:Landare bakan batzuk besterik ez, (kaktusak, arantzadun baten bat...)Urik eta landarerik gabe, animalia gutxi, (eskorpioiak,sugeak, gameluak...)

• 2.- BASAMORTUKO BIZILAGUNAK:Jende gutxi bizi da.Basamortuen mugetan, artzain nomaden (leku batetik bestera doazenak) taldeak bizi dira.Populazio SEDENTARIOA, oasien ondoan bizi da.OASIA: berdegunea da, lur azpiko ura duena.

Page 8: 6.gaia,lurreko klima eta paisaiak

LURREKO BASAMORTUAK• TROPIKOETAKO BASAMORTUAK

Tropikoetatik hurbil daude: SAHARA, ARABIA eta KALAHARI.

• KOSTALDEKO BASAMORTUAK:Kostaldetik hurbil, itsas korronte hotza pasatzen denean sortuak.Ur hotzek ez dute lurrunketa faboratzen, airea lehorra da eta hozten denean ez du euririk egiten: ATAKAMA, NAMIBIA eta HAREAZKO BASAMORTU HANDIAN.

• BARNEALDEKO BASAMORTUAK:Mendikate altuek itsasoaren eragina eragotzitako lekuetan ematen dira, GOBI edo AMERIKAKO MENDEBALDEKO eta ERDIALDEKO BASAMORTUAK.

BASAMORTU MOTAK• HAREAZKOAK: Ohikoenak dira, bertan DUNAK dira nagusi

• HARRIZKOAK: Nahiko lurralde lauak, harriz beteak eta WADIak zeharkatuta.

• HAITZEZKOAK: Haitz handiz osaturiko lurraldea, isolaturik edo haitz multzo garaiak osatuz.

Page 9: 6.gaia,lurreko klima eta paisaiak
Page 10: 6.gaia,lurreko klima eta paisaiak

ITSASALDEKO PAISAIA• Ekuatoretik iparraldera eta hegoaldera kokatzen da 40º eta 60ºko paraleloen

artean.Ipar hemisferioan, Europako eta Iparramerikako mendebaldeko kostaldeak hartzen ditu eta hego hemisferioan, Txile eta Argentinako hegoaldeko kostaldea, Australiako hego-ekialdea, Tasmania eta Zelanda Berria.

• 1.1.-KLIMA:-Kostaldean daudenez, mendebaldeko haizeak etengabe jotzen du.-Euri txikia eta ETENGABEA-Ozeanoak tenperaturak leuntzen ditu, ez du hotz eta bero handirik egiten, ATLANTIARRA ere deitua, ozeano honek bustitzen dituelako kostaldeak.-4 urtaroak ematen dira.

• 1.2.-IBAIAK:-Ibaiek emari OPAROA eta ERREGULARRA dute urte osoan euriagatik.• 1.3.-LANDARETZA:-Baso hostogalkorra hazten da, tenperatura leun eta etengabeko euriak direla medio.-Hotza hasterakoan zuhaitzek hostoa galtzen dute.-Lainoak nagusi badira, hezetasun handia badago eta haize gogorrak, basoaren

ordez ZAKARDIA (sastraka arantzadunez osatua) agertzen da.-Landaredi mota nagusia BELAR SOROA da, aziendari, berezko elikagaia ematen

diona.• 1.4.-FAUNA:-Hosto erorkorreko basoetan, ugaztun ugari: hartzak, azeriak, basurdeak… hegazti

asko baita.-Zakardietan karraskari txikiak: saguak, satorrak …

Page 11: 6.gaia,lurreko klima eta paisaiak

2. GIZATALDEEN ETA INGURUNEAREN ARTEKO HARREMANA

• MENDEBALDEKO EUROPAN: Atlantikoak bustitako lurraldeetan jende asko bizi da; Hiri handiak eta industria gune garrantzitsuak.

•IPARRAMERIKAKO MENDEBALDEKO KOSTALDEAN eta TXILEKO eta ARGENTINAKO HEGOALDEAN: jende gutxi xamar bizi da eta basoak ugariak dira.

•AUSTRALIAN, TASMANIAN eta ZELANDA BERRIAN belarra oparo hazten da, behi eta ardi azienda modu estentsiboan hazteko aukera emanez.

Page 12: 6.gaia,lurreko klima eta paisaiak

PAISAIA MEDITERRANEARRA• Mediterraneo itsasoko kostaldean, Kaliforniako (E.B)kostaldean, Txileko

erdialdeko kostaldean, Hego Afrikan eta Australiako hego eta hego-ekialdean dago.

• 1.1.-KLIMA:-Berotsua eta uda lehorrak dira.-Udan aire bero subtropikala, neguak leunak dira itsasoaren eraginez.-Udan oso euri gutxi egiten du, udazkenean ordea euri asko eta zenbaitetan euri jasak.

• 1.2.-IBAIAK:-Ibai hauen ur-emaria urria eta irregularra da.-Udan ibaiek ur gutxi daramate eta batzuk erabat lehor daude. Uda idorraren ondoren, ohikoa izaten da ekaitzek UHOLDEAK eragitea.-UHOLDEAK eta UHALDIAK Espainian dagoen arrisku naturaletan ohikoenak dira, batez ere ekialdean: Katalunian, Valentzian, Murtzian eta Andaluzian.

• 1.3.-LANDARETZA:-Baso Mediterraneoak ZUHAITZ HOSTOIRAUNKORREZ osaturik daude: pinuak, arteak... hosto txikiak, gogorrak edo biloz estalitakoak.-Zuhaitzen azpian SASTRAKADI arantzatsua hazten da, hosto txikikoa.-Suteek basoa desagertarazten dutenean, sastrakadi itxia: MAKIA eta GARRIGA.

• 1.4.-FAUNA:-Paisaia Mediterraneoan ez da ugaztun handirik bizi: basasaguak, untxiak, erbiak, sugeak... Eta intsektu mota ugari dago.

Page 13: 6.gaia,lurreko klima eta paisaiak

2. GIZATALDEEN ETA INGURUNEAREN ARTEKO HARREMANA

• Euri jasek material asko eraman eta itsasertzetan eta ibar hondoetan sedimentatu dira lautadak eratu arte. Lautada horiek oso emankorrak eta egokiak dira nekazaritzarako.

• Labore nagusiak: zerealak, mahatsondoak, olibondoak...eta abeltzaintzari dagokionez ARDI-AZIENDA da nagusi.

• Ureztapenak NEKAZARITZA INTENTSIBOA garatu du eta UBIDEAK eta URTEGIAK eraikitzeak, baratzeko produktuak errazten ditu.

• Negua leuna denez, aukera dago arroza, kotoia, edo eta zitrikoak landatzeko.

• Gaur egun BEROTEGIAK eraikitzen dira.

• Mediterraneo itsasoaren inguruan dauden lurrak, tenperatura gozoak eta euri gutxi izaten dute, horregatik Europako ipar eta ekialdeko TURISTEN JOMUGA bilakatu da.

Page 14: 6.gaia,lurreko klima eta paisaiak

PAISAIA KONTINENTALA• Ur masa handietatik urrun dauden lekuetan:Europa, Asia eta Iparramerika barneko

lurralde paisaia.• 1.1.-KLIMA:

-Kontinente barneko lurraldeek ez dute itsasoaren eragin erregulatzailerik, muturreko tenperaturak dituzte: udan oso oso beroak eta neguan asko hozten dira.-Euri gutxi egiten du, euria bereziki udan. -Neguak oso lehorrak eta udan lurzorua eta airea berotzen dira.

• 1.2.-IBAIAK:-Euri gutxi egiten duen arren, ibaietako emaria anitzat hartzeko modukoa da eta ibai-arroak zabalak izaten dira.

• 1.3.-LANDARETZA:-Ipar hemisferioan, klimaren baldintzek, paisaia bi eragiten dituzte:*Ipar iparreko eremuetan, uda ez da hain beroa izaten eta Baso koniferoa edo TAIGA hazten da: pinuz, izeiz, haritzez edo urkiz osatua.Taigako lurzorua oso pobrea izaten da.*Hegoalderago, udan bero handia eta euri gutxi egiten duen lekuetan, taigaren ordez, belarrez jantzitako eremu zabalak daude: ESTEPAK edo BELARDIAK.

• 1.4.-FAUNA:-Konifero basoetan bizi diren animaliak: oreinak, altzeak, urtxintxak, mendiko erbiak...

2. GIZATALDEEN ETA INGURUNEAREN ARTEKO HARREMANA-Gizakiak TAIGAKO zuhaitzak erabiltzen ditu ZELULOSA egiteko, gero paper bihurtutakoa.Pasaia mota hauek oso egokiak dira ABELTZAINTZARAKO eta NEKAZARITZA ESTENTSIBORAKO.

Page 15: 6.gaia,lurreko klima eta paisaiak

POLOETAKO PAISAIA • Poloetako zonak Lurraren muturretan daude: Zirkulu Polar Artikotik iparraldera eta

Zirkulu Polar Antartikotik hegoaldera.-Planetako eremurik hotzenak dira,eguzki-izpiak oso inklinaturik iristen direlako eta intsolazioa oso txikia delako.

• 1.1.- KLIMA:-Hotz handi-handia egiten du.-Tenperaturak 0ºtik beherakoak izaten dira eta -40ºCra iris daitezke. Soilik udan izaten da 10ºCtik gorako tenperatura.-Ia ez du euririk egiten eta egiten duena elur modura, hortik BASAMORTU HOTZA izena.

• 1.2.- LANDARETZA:-Paisaia ia beti, izotz geruza lodi batez estalirik.-Udan izotz gabeko lurraldeetan: goroldioa, likena eta lore txikiak hazten dira, landare mota honi TUNDRA deitzen zaio.-TUNDRA, Ameriketako, Europako eta Asiako iparraldean hazten da.-Lurzorua beti izozturik dauden lurraldeetan (ANTARTIKAN) ez dago inolako landaredirik.

• 1.3.- FAUNA:-Tundra (goroldio, likena eta lore txikiak) animalia batzuentzako elikagaiak dira: hartz eta elur oreinak adibidez.

• 1.4.- HOTZETAKO BIZILAGUNAK:-Amerikako tundran ESKIMALAK bizi dira → ehiztariak eta arrantzaleak izan dira.-Eskandinaviako penintsularen iparraldean LAPONIARRAK bizi dira; artzainak dira eta elur orein taldeak dituzte.-Gaur egun teknologia berrien eta komunikazioen erraztasunen eraginez, herri horietako bizimodua asko aldatu da, baliabide mineralak ustiatzen dira, adibidez PETROLIOA.

Page 16: 6.gaia,lurreko klima eta paisaiak

GOI MENDIETAKO PAISAIA • Goi mendiko eremuak 2.500mtik gora daude.• 1.1.- KLIMA:

-Klima hotzetako ezaugarriak ditu.-Tenperatura baxuak urte osoan, eta prezipitazioak ugariak dira.-Zenbat eta gorago prezipitazio gutxiago eta tenperatura -0,6ºC /100m.ko-Mendi gorenetako gailurretan prezipitazioak ia beti ELUR modura.

• 2.2 LANDARETZA:-Latitudeak, altitudeak eta orientazioak goi mendietako landaredian eragina dute.-Landaretza ALTUERA EZBERDINETAKO MAILETAN antolatuta dago.

• 2.3.- GOI MENDIETAKO BIZILAGUNAK:- Bizilagunek abeltzaintza dute ogibide nagusia, baso ustiaketa ere.-Urtegi asko eraiki dira, horregatik energia hidroelektrikoa sortzen dute.-Ibarren azpiko aldean nekazaritza egiten da.-Gaur egun, JARDUERA TURISTIKOAK garatzen ari dira: elurretako kirolak, alpinismoa, trekkinga eta abar.- Jarduera hauen eraginez, komunikazio bideak hobetu, eraikin gehiago egin eta populazioa handitu da.

Page 17: 6.gaia,lurreko klima eta paisaiak

TUNDRA

PAISAIA POLARRA

MENDIETAKO LANDAREDI - KLISERIEA

Page 18: 6.gaia,lurreko klima eta paisaiak