ikasleakikasleak.weebly.com/.../espresionismo_euskal_herrian.doc · Web viewAnaia bezala Euskal...

8
ESPRESIONISMOA EUSKAL HERRIAN Arte mota honek jarraitzaile asko izan zuen Euskal Herrian. Ezaugarri guztiak ez zituzten bete gure pintoreek, baina askok bizitzaren ikuspegi iluna islatu zuten haien kuadroetan. Ignacio Zuloaga Eibar, 1870- Madrid, 1945. Euskal margolari ezagunena da mundu osoan. Erroman, Madrilen eta Parisen burutu zituen pinturako lehen pintura-ikasketak. Euskal Herrian gutxi egon zen. Leku desberdinetan bizi izan zen eta mundu osotik bidaiatu zuen (Italian, Alemania, Austria, Hego eta Ipar Amerikan). Espainiako pintore nagusien (El Greco, Velázquez, Goya) jarraitzailea izan zen eta haien eragina nabarmena da Zuloagarengan. Pintura teknika guztiz menperatu zuen. Askotan xehetasunak gehiegi lantzen zituen, gai nagusia pixka bat aldean utziz. Erretratatzaile trebea izan zen. Espainiako pertsonaia garrantzitsu gehienak erretratatu zituen, baina batzuetan (Velázquezek eta Goyak egin zuten bezala) pertsona xume-xumeak irudikatzen zituen ere. Haiekin Espainako nortasuna islatu nahi du, askotan ikuspegi ezkor eta ilunarekin. Bere lanak mundu osoko museo garrantzitsuenetan daude. Zumaian museo bat dago bere izenarekin. Goya: Albako dukesa

Transcript of ikasleakikasleak.weebly.com/.../espresionismo_euskal_herrian.doc · Web viewAnaia bezala Euskal...

ESPRESIONISMOA EUSKAL HERRIAN

Arte mota honek jarraitzaile asko izan zuen Euskal Herrian. Ezaugarri guztiak ez zituzten bete gure pintoreek, baina askok bizitzaren ikuspegi iluna islatu zuten haien kuadroetan.

Ignacio Zuloaga

Eibar, 1870- Madrid, 1945.

Euskal margolari ezagunena da mundu osoan.

Erroman, Madrilen eta Parisen burutu zituen pinturako lehen pintura-ikasketak.

Euskal Herrian gutxi egon zen. Leku desberdinetan bizi izan zen eta mundu osotik bidaiatu zuen (Italian, Alemania, Austria, Hego eta Ipar Amerikan).

Espainiako pintore nagusien (El Greco, Velázquez, Goya) jarraitzailea izan zen eta haien eragina nabarmena da Zuloagarengan.

Pintura teknika guztiz menperatu zuen. Askotan xehetasunak gehiegi lantzen zituen, gai nagusia pixka bat aldean utziz. Erretratatzaile trebea izan zen. Espainiako pertsonaia garrantzitsu gehienak erretratatu zituen, baina batzuetan (Velázquezek eta Goyak egin zuten bezala) pertsona xume-xumeak irudikatzen zituen ere. Haiekin Espainako nortasuna islatu nahi du, askotan ikuspegi ezkor eta ilunarekin.

Bere lanak mundu osoko museo garrantzitsuenetan daude.

Zumaian museo bat dago bere izenarekin.

Goya: Albako dukesa

Zuloaga: Albako dukesa

Hemen nabaritzen da ongi nola Zuloagak Goyaren eragina jaso zuen. Baina mende eta erdi pasatu da eta Zuloagaren koadroak kutsu ilunagoa du, baina iluntasun horretan kolore bero bat nabaritzen da (bi hauek dira espresionismoaren ezaugarriak), nahiz eta kolore bero horrek bizitasunik ez eman.

Valentin Zubiaurre

Madril, 1879- Madril, 1963.

Gormutua izan zen jaiotzez.

Madrilgo S. Fernando Arte Ederretako eskolan hasi zen ikasten. Gero Europatik bidaiatu zuen (Herbeherak, Frantzia, Italia,...).

Ia mundu osotik egin zituen erakusketak.

Euskal Herriko paisaiak eta ohiturak batez ere islatu zituen haren lanetan.

Arrantzaleak

Kolore kontrasteak nabargarriak dira, konposizio xumea eta orekatua; baina aurpegiak ez daude guztiz perfilatuak eta giro orokorra latza da.

Gaztelako lurrak

Esan zuk zeuk espresionismoaren zein ezaugarri dituen koadro honek.

Ramon Zubiaurre

Garai, 1882- Madrid, 1966

Aurrekoaren anaia, bera bezala ere gormutua izan zen jaiotzetik eta San Fernando Arte eskolan ikasi zuen, Madrilen.

1902an Parisera joan zen. Gero Europako lurralde batzuetan erakusketak egin zituen.

Anaia bezala Euskal Herriko paisaiak eta ohiturak margotu zituen.

Holandako paisaiak gogoko zituen ere.

Erretzailea

Julian de Teilaetxe

Bergara, 1884- Lima, 1957

Izakera urduriko eta nortasun handiko pertsona izan zen.

Gaztaroan itsasgizona izan zen eta lanbide honetan mundu osotik bidaiatu zuen.

1900ean Madrilera joan zen, pintura eta eskultura ikastera.

1910ean, itsasbidaia ugarien ondoren, Bilbora joan zen eta bertan zeuden artista, politiko, idazleekin... harremanetan jarri zen. Guztien artean Euskal Heriko Artisten Elkartea sortu zuten.

Teilaetxe hizlari eta eztabaidalari trebe eta atsegina izan zen.

Erakusketa askotan hartu zuen parte, ez Bilbon bakarrik, baizik eta Madril, Bartzelona, Zaragozan eta Europan (Paris, Bursela,...)

Gerra Zibilean Parisera joan zen bizitzera, baina 1946an itzuli egin zen.

1952an Perura joan zen.

Haren koadroak, orokorrean, Euskal Herriko itsasertzeko gizon eta emakumezkoen gorazarre dira. Haietan beren bizimodua zein izan zen nabaritzen da.

Txotxu zuria

Narkis Balentziaga

Arrona, 1905- México, 1935

Jorge Oteiza eta Nicolás Lekuonarekin Gerra Zibila (1936-1039) baino lehenago Donostiako arte giroan partaide izan zen. Aire berritzaileak ekarri nahi zituzten euskal artera. Hirurek 1934ean erakusketa egin zuten Gran Kursaaleko areto batean.

1935ean erabakitzen dute munduaren inguruan bira egitea, esperientzia eta arte berriak ezagutzeko. Bidaia horretan hil egin zen, Mexikon.

Balentziagak leku askotatik hartu zuen eragina (erromantizismo, Cezanne, espresionismoa aldetik…), nahiz eta gero bere artea oso pertsonala izan.

Euskal folklorismotik ihes egin nahi zuen, margogintza berri-berezia sortuz. Argiaren efektuak, formak eta bolumenen arteko kontrasteak, mantxa koloreztatu argitsuak erabiltzen ditu.

Koadro guztien dute kutsu espresionista, nahiz eta guztiz espresionista ez izan.

Kolore ilunak, aurpegiak doi-doi perfilatuak.