256. zk. Irungo Irunero...256.zk. Bigarren aroa Ekainak 15 2015 Irungo euskarazko hamabostekaria...

16
256. zk. Bigarren aroa Ekainak 15 2015 Irungo euskarazko hamabostekaria Erreportajea Loiola Zuazu eta Uxue Gaztelumendi, lehengusuak eta kantinerak 2014an eta 2015ean 4-5 San Martzial eguna iraganeko argazkitan 6-7-8 Kirolak. Irungo kirolariak sanmartzialetan 11 Gurasoentzat Jeloskor nago, inbidia dut! 12 Haurren leihoa. Toki Alai HH 13 Gazteen lanak. Irungo La Salle BHI 14 Gazte informazioa 15 Sanmartzial jaietako egitaraua Irunero Kirolak Irungo kirolariak sanmartzialetan Beste urte batez, sanmartzialak Irunen w w w . i r u n e r o . c o m Sar zaitez web orrian eta Facebooken

Transcript of 256. zk. Irungo Irunero...256.zk. Bigarren aroa Ekainak 15 2015 Irungo euskarazko hamabostekaria...

  • 256. zk.Bigarren aroa

    Ekainak 152015

    Irungo euskarazko

    hamabostekaria

    ErreportajeaLoiola Zuazu etaUxue Gaztelumendi,lehengusuak etakantinerak 2014aneta 2015ean

    4-5 San Martzial eguna iraganeko argazkitan6-7-8 Kirolak. Irungo kirolariak sanmartzialetan11 Gurasoentzat Jeloskor nago, inbidia dut!12 Haurren leihoa. Toki Alai HH13 Gazteen lanak. Irungo La Salle BHI14 Gazte informazioa15 Sanmartzial jaietako egitaraua

    I runero

    KirolakIrungo kirolariak sanmartzialetan Beste urte batez,

    sanmartzialak Irunen

    www.irunero.comSarzaitez weborrian eta

    Facebooken

  • 2

    Irun atzo Irun gaurCipriano Larrañagaatzo eta gaur

    1929. urtean Udalaren OsokoBilkurak kale honi Cipriano Larra-ñaga deitzea erabaki zuen,Irungo alkate izan zenaren ome-nez.

    Oñatin jaioa 1855 edo 1856an,21 urte zituenetik Irunen biziizan zen, zehazki, Kolon ibilbi-dean, eta gure hiria biziki maita-tzera heldu zen.

    Cipriano Larrañaga Bereziartua,alderdi Liberalekoa, 1898tik1904ra eta 1909tik 1911ra bitar-tean alkate izan zen. Haren agin-dupean obra handiak egin ziren;adibidez Iparralde hiribidearenproiektua, Bidasoko nazioartekozubia (Abenidakoa), ospitaleko

    pabilioiak, udaletxearen konpon-keta 1903ko Euskal Jaiak zirelaeta, uren ekartzea eta estolderiahanditzea, Biteri eskolen eraiki-tzea, mendien basoberritzea, etaabar. Aldi berean, bere aduanaagentzia zuzentzen zuen.

    Emilio Navasek Irun en el sigloXX liburuan hauxe idatzi zuenhari buruz: “Lanarekiko jarrerazintzoa, arduratsua eta kezka-tsua ezaugarririk behienak izanzituen. Politikak asko kaltetuzion osasuna; izaera zuhurrekoa,Irunentzat hoberena nahi izanzuen beti”.

    1913an zendu zen.

    Argazkiak:

    1- Kalea Kolon ibilbidetik ikusitaGerra Zibileko (1936ko irailean)sutearen ondoren.

    2- Cipriano Larrañagaren eta Za-baltza plazaren arteko kale-kan-toiko eraikina sutearen ondoren.Aldameneko orubean (X gorribatez markatuta), Café Irun ko-katuta zegoen eraikinaren aiu-rriak. Atzean ikusten denGipuzkoa hiribideko eraikin mo-dernoagoa, berriz, ez zuen suakhaienbeste kaltetu.

    3- Kantoiko etxea gaur egun.Duela urte batzuk beste bi so-lairu altxatu zituzten.

    Iturria: José Monje. Irungo kaleen izenak

    IUA

    :IUA

    :404

    81

    IUA

    : 531

    57

    1

    2

    3

    Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kultura Sailak (Hizkuntza Politikarako

    Sailburuordetzak) diruz lagunduaErakunde honek Irunero diruz laguntzen du

    Erakunde honek Irunero diruz laguntzen du

    Xabier Kerexeta

    Sonia Garcia Olazabal, Amaia Terrazas

    [email protected]

    Baseclick S.L.ISSN: 1134-0606Lege gordailua:SS-230-94.Maiatzaren Lehena, 23 -20304 IRUNTel: 693 82 80 99www.irunero.com

    I runero

  • Lehen aldiz aurkeztu dute aurtenLoiola Zuazu. Hori dela eta, fami-lian inork ez zuen espero kanti-nera aterako zenik. “Sorpresahandia izan da. Gogoa banuen,baina itxaropen gutxi, egia esan”.Lagunekin zegoen, sakelako tele-fonoan aitaren mezua jaso zue-nean. Etxera iristerakoan,Buenos Amigos konpainia erdiatopatu zuen atarian. Lore sortalehengusinak ematea “ahazte-zina” izan zela baieztatu duLoiola Zuazuk: “Ez da ohikoa ho-rrelako kasuak ikustea. Gainera,hurbileko lehengusinak gara, osoharreman estua dugu”. UxueGaztelumendik berretsi ditu le-hengusinaren hitzak: “Urte baka-rreko aldea dugu, eta gainerakolehengusuak gazteagoak dira.Gertuko tratua dugu”.

    Elkarrekin bizi izan dituzte san-martzialak txikitatik. Beti BuenosAmigos konpainiari lotuta. “Loio-

    laren aita Buenos Amigosko kapi-tain izan zen zortzi urtez. Aitonabere garaian Buenos Amigosenatera zen soldadu, amaren osabaeta lehengusuak ere bai. GaineraLoiolaren etxetik gertu entsea-tzen dute, eta urtero jaitsi izangara ikustera”, azaldu du Uxuek.Iaz berak izan zuen kantinera ate-ratzeko esperientzia probatzekoaukera: “Dena oso ondo aterazen eta asko disfrutatu nituenegun guztiak. Pena da azkar pa-satzen dela”. Loiola Zuazurentzatere laburra izan zen lehengusina-ren kantinera urtea: “Ni Erasmusegonaldian nengoen, eta ez nuen

    etortzeko asmorik. Baina Uxuekantinera aterako zela jakitera-koan, moldatu nintzen buelta-tzeko. Ekainaren 28an hartunuen hegazkina Suitzan, eta hu-rrengo egunak disfrutatzeko au-kera izan nuen”.

    Aurten Uxue Gaztelumendi daIrundik kanpo egon dena. Bartze-lonan pasa ditu ekaineko lehenbi asteak. “Prestaketetan ezinizan dut nahi bezainbeste la-gundu. Hala ere, egun garrantzi-tsuenetan harekin egongo naiz”,gogoratu du. Makina bat aholkuere eman dio. “Niretzat, bere

    ikuspegia oso garrantzitsua da.Niri bururatuko ez zitzaizkidangauzak pentsatzen lagundu dit”,aipatu du Loiola Zuazuk. Natural-tasunez aritzeko gomendatu diolehengusinak. Urduritasuna aldebatera uzteko, eta ondo pasa-tzeko. Konpainiako lekukoazgain, oparitxo batzuk ere jasoditu aurtengo kantinerak, oinor-

    detzan: “Berak erabilitako bela-rritakoak edo halako detaile txi-kiak eramango ditut”. Lasterhasiko da entseguetan LoiolaZuazu. Hurbil izango du betiUxue Gaztelumendi lehengusina.Baita San Martzial egunean ere.Elkarrekin bazkalduko dute2014ko eta 2015eko BuenosAmigos konpainiako kantinerek.

    3

    Uxue Gaztelumendi eta Loiola Zuazu 2014ko San Martzial egunean

    Lekukoa, lehengusinariLore sorta eskuetan zeukan Uxue Gazte-lumendi Zuazuk. 2014an Buenos Amigoskonpainiako kantinera izan ondoren,2015ekoari lekukoa emateko prest zegoen.Egundoko ezustekoa hartu zuen, bere le-hengusinak hartuko zuela jakiterakoan.Loiola Zuazuren etxera igo, jendearen ar-tean bidea egin, eta besarkada handia emanzion. “Negar batean hasi ginen”, gogoratudu Uxue Gaztelumendik. Kantinera ateraondorengo malenkonia arinduko dio le-hengusinak sanmartzialetan.

    “Oso harreman estuadugu”

    Loiola Zuazu

    “Egun garrantzitsue-netan harekin egongo

    naiz”Uxue Gaztelumendi

  • 4

    Historia irudietan

    1.- 1910-15eko Artilleria Ba-teriako kantinerak gurdizegiten zuen Alardea. 2.- Antonio Arregui, Alar-deko Komandante 1942an. 3.- Amalia Zabalegui, Artille-ria Bateriako Kantinera SanJuan Harria plazan 1954ean.4.- Udaletxea diktadurarengaraian.5.- Kateko konpainiaren des-karga San Juan Harria pla-zan 1952an.6.- Ikusleak San Juan Harriaplazan 1952ean.7.- San Migel konpainia1936ean. Kantinera AuroraReguero izan zen.8.- Konpainiak eta ikusleakegun euritsu batean SanJuan aldean 1914-15ean.9. - San Pedro eta San Martzial jaietakon iragarki-kartela 1974ean.

    IUA:1633IUA: 11446

    IUA: 1554

    IUA

    : 530

    97

    IUA: 216382 3

    5

    7

    9

    IUA: 40978 1

    IUA: 114656

    IUA: 50007IUA: 40973 8

    4

    Kutxa: 73181

  • 5

    1.- Juncal De La Fuente Díaz ume frantses ba-tekin 1947ean. 2.- Loli Arocena, Behobiko kan-tinera, Larretxipi kalean 1980ean. 3.- CarlosMolinero, komandante 1947tik 52ra. 4. - Patxo Rodriguez, jeneral 1975etik 78ra. 5.- Rosa Mari Jauregui, Meakako kantinera1977ean. 6.- Danborrada San Juan Plazan1985ean. 7.- Asunción Zapirain, Anakako kanti-nera 1969an. 8. - Hatxeroen kaboa 1914-15ean.

    IUA: 1595

    IUA: 51896

    IUA: 41259

    1

    2

    5

    7

    IUA: 264191

    IUA: 26395 3

    IUA: 52003

    4

    IUA: 27295 6

    IUA: 40984

    8

  • 8.orrialdean jarraitzen du

    6

    Kirolari irundarrak sanmartzialetan

    Alberto Gorriz, Formenterako jokalaria

    Ezohikoa izan da 2014/2015 denboraldiaAlberto Gorriz futbolariarentzat. Maletaegin eta Balear Uharteetara bidea hartuzuen udan. Formenteran aritu da jokatzen,Hirugarren Mailan. “Esperientzia bereziaizan da, oso polita. Gogorra ere bai, etxetikkanpo eman dudan lehen urtea izan baita”,onartu du. Denboraldia amaitu eta etxerabueltatzeko gogoa dauka. Familiarekin etalagunekin elkartzeko, eta sanmartzialak go-zatzeko: “Ikaragarri gustatzen zaizkit. Etxean txikitatik bizi izan ditut”.

    Senideekin pasatzen du festen zati bat.Bestea, lagunekin: “Herriko gazte gehienekbezala bizi ditudala uste dut. Lagunekin

    ateratzen naiz, eta urtean zehar izandakoardurak alde batera uzten ditut. Nahikolasai ibiltzen naiz, hala ere”. Jaietako mo-mentu bereziak aukeratzerakoan, SanMartzial eguna azpimarratzen du Gorrizek.Lagunekin ateratzen da Alardean. “Koadri-lakoekin ateratzen naiz, Uranzu konpai-nian. Ni ez naiz sekula Alardeekin daudeneztabaidetan sartzen. Disfrutatzera atera-tzen naiz, besterik gabe”, adierazi du. Denaden, futbolariak badu bereziki gogokoduen beste jarduera bat. Betti Gottik anto-latzen duen Herri Bazkaria: “Oso egun po-lita da, jaietako onenetariko bat. Koadrilagazte guztiak elkartzen dira, eta giro bi-kaina sortzen da”.

    k i r o l a k

    Denboraldian zehar entrenatzen aritu ondoren, gogoz hartzen dituzte sanmar-tzialak kirolari irundarrek. Denek ez dituzte indar berdinarekin gozatzen. Batzuklehiaketa garaian izaten direlako oraindik. Ekainaren amaiera etxetik kanpo pasa-tzen duenik ere bada. Edonola ere, festa bereziak dira sanmartzialak gehienentzat.

    Eskubian Alberto Gorriz, eta bigarrena ezkerretik Jon Vazquez, beren lagunekin 2014ko San Pedro egunean.

    Jon Vazquez, Bidasoako jokalaria

    Atzean utzi du Jon Vazquez Bidasoa-Iruntaldeko jokalariak play off-eko kolpea.Hurrengo denboraldian du jada burua.Lehenago, hala ere, atseden hartzekodenbora hartuko du. Horretarako au-kera aproposa eskaintzen dute sanmar-tzialek. “Denboraldi luzearen ondoren,oporrak edukitzea eskertzen da. Gai-nera, jaiak baldin badira, are gehiagodeskonektatzen duzu”, argitu du Vaz-quezek. Txikitatik sanmartzial zale amo-rratua izan ez den arren, oso ondopasatzen duela onartu du: “Urteanzehar ikusi ez duzun jendearekin elkar-tzen zara, eta alde horretatik primera-koak dira”. Lagun artean pasatzen ditujaiak Jon Vazquezek. Betti Gottik anto-latzen duen Herri Bazkarian parte har-tzen du, eta ekainaren 28an, koadrilakoafaria izaten du.

    Alardean ere ateratzen da, Uranzu kon-painian. “Txilibitoarekin ateratzen naiz,eta entsegu guztietan parte hartzen dut.Lagunak izaten ditut inguruan. Beraz,desfilatzeaz gain, etenaldietan hitz egi-teko aprobetxatzen dugu”, azaldu duJonek. Ekainaren 30a ere ilusioz hartzendu: “Goizean goiz jaiki beharra dago, etaonartzen dut hori ez zaidala gehiegi gus-tatzen. Baina gero, Urdanibia plazatikatera ondoren, kaleak gainezka eta jen-dea txaloka ikusteak emozioa eragitendu”. Badago San Martzial eguneko besteune bat, Jon Vazquezentzat bereziadena: “Familiarekin bazkaldu ondoren,lagunekin elkartzen naiz, arratsalderakomotorrak berotzeko”. Arratsaldean des-filatu aurreko ohitura izaten da irundaraskorentzat.

    Jon Vazquez (goian ezkerran) eta Alberto Gorriz (goian erdian)batera ateratzen dira Uranzu konpainian.

  • 7k i r o l a k

    Irundik urrun pasako ditu Olatz Zuazua mahi tenis jokalariak sanmar-tzialetako egun gehienak. Andaluzian, Antequeran egongo da ekaina-ren 20tik 28ra, Espainiako Mahai Tenis Txapelketan. Ez da lehenengoaldia izango, badu aurreko urteetako esperientzia. “Azken urteotan te-lefonoz bizi ditut jaiak. Lagunekin hitz egiten dut, eta entseguetako mu-sika jartzen didate entzuteko”, azaldu du. Hori horrela, festarako gogohandiz bueltatzen da Zuazua txapelketatik, eta zukua ateratzen die SanPedro eta San Martzial egunei.

    Ekainaren 29an bazkaria izaten du familiarekin. Gero, arma ikuskatzeaikustera joaten da: “San Migel eta Anaka konpainienak ikusten ditutnormalean, bi auzo horietan bizi izan naizelako. Gero lagunekin zerbaithartzera joaten naiz”. Ekainaren 30eko eguna ere familian pasatzen du.“Alardea bukatzen ari denean, lagunekin elkartzen naiz, eguna haiekinamaitzeko”, aipatu du. Atsedenerako garaia izango du ondoren OlatzZuazuak, baina laster hasiko da berriro entrenatzen. Abuztuaren erdialdean Europa mailan lehiatzen hasiko delako Leka Enearekin

    Olatz Zuazua - Leka Enea Mahai teniseko jokalaria

    Txapelketa garaian harrapatzen dute sanmartzialek Ander Monserrat trinketejokalaria. Herri Bazkarira edo asteburuan antolatzen diren beste jardueretaraezin izaten da joan. Iruñean edo Gasteizen egoten da, lehiatzen. Gainera-koan, modu aktiboan parte hartzen du jaietan, tronpeta jotzen baitu. IrungoAtseginako txarangarekin aritzen da, erraldoien eta buruhandien konpartsan.Irungo Bandaren kontzertuetan eta bestelako jardueretan ere parte hartzendu. “Gustatzen zait giroa jartzen aritzea eta jendea animatu araztea”, baiez-tatu du.

    Alardean ere tronpetarekin ateratzen da, Bandan. “Beste konpainiekin kon-paratuta, animazioa handiagoa da, eta jendea pozez zoratzen egoten daBanda pasatzen denean”, azaldu du. San Martzial egunean, goizeko bostetanateratzen da Monserrat etxetik. Bere aitonaren etxeko atarian jotzen duteAlborada, eta ikustera joaten da. Desfilatu eta gero, mendira igotzen da, etafamilian bazkaltzen du ondoren. Arratsaldea eta iluntzea lagun artean pa-satzen ditu. Dena den, jaietako momentu gogokoena aukeratzekotan, atzeraegiten du: “Gazteen artean ez da ohikoa, baina niri San Pedro eguna askogustatzen zait. Bandarekin diana jotzen dut, prozesioan ondoren, eta eguer-dian kontzertua izaten dugu. Arratsaldean armen ikuskatzeak ikusten ditut.Oso egun polita da”.

    Ander Monserrat -Trinkete jokalaria

    Erdian, Olatz Zuazua San Martzial egunean.

  • k i r o l a k8

    Oiasso-Bidasoa XXI waterpolo elkarteko neskendenboraldi bikainaren arduradunetako bat izan daPatricia Hoyos. Maila handiko atezaina da irunda-rra, eta Espainiako selekzioarekin entrenatzen arituda aurten. Sanmartzialetan, aldiz, ez du uretansartu eta atea babestu beharko. Jai izango du.“Orain arte ez ditut inoiz festak galdu, eta aurtenere ez, zorionez”, aipatu du Hoyosek.

    Alarderako lehen entseguekin hasiko dira festakwaterpolo jokalariarentzat: “Txikitatik joan izannaiz entseguak ikustera, familiarekin”. Bandareneta Danborradaren entsegua gustuko du, bereziki.San Juan sua ere ikusiko du, urtero bezala, PatriciaHoyosek. Baina egun bat aukeratzekotan, zalantza-rik ez dauka: ekainaren 30a. “Egun osoa da polita.Goizean familian ikusten dut Alardea. Bazkaria ere,familian egiten dut. Arratsaldean, lagunekin joatennaiz Alardea ikustera”, azaldu du. Espaloitik ikusieta txalotzen du Patricia Hoyosek Alardea.

    Patricia Hoyos, Oiasso-Bidasoa XXI waterpoloko atezaina

    Erroibide-Irun Estatuko LehenMailan mantentzeko gogor lanegin ondoren, atseden har-tzeko garaia du Saioa Altzagasaskibaloi jokalariak. Badu san-martzialak ailegatzeko gogoa:“Jai bereziak dira, Irungoak iza-nik, askoz gehiago disfrutatzenditudalako”. Lagunekin igaro-tzen du denbora gehiena jaie-tan. “Herri Bazkarira joatengara beti. Kontzertuetara erehurbiltzen gara. Dena den,esango nuke egitarauan gazteeizuzendutako ekintzak falta di-

    rela, astean zehar batez ere”,nabarmendu du. Bere zaletasu-narekin lotuta, Erroibidek anto-latzen duen 3X3 saskibaloitxapelketan parte ere hartuizan du behin baino gehiago-tan.

    Alardean ere ateratzen daSaioa Altzaga. Lagunekin goza-tzen ditu entseguak eta SanPedro eta San Martzial egunak.“Beti lagunekin ateratzen naiz.Ez dugu konpainia finkorik, al-datu izan dugu”, azaldu du.Aurten laguna dute Maider Re-sende Bidasoako kantinera.Beraz, harekin aterako dira. SanMartzial eguneko momentubereziak aukeratzerakoan,ohiko erantzunak eman ditu:“Arrankada, hasiera delako,lehen momentua. AmaieranKale Nagusitik jaistea ere politada”.

    Saioa Altzaga, Erroibide-Iruneko

    jokalaria

    Goiko ilaran, erdian, Saioa Altzaga bere lagunekin.

  • 9

    Donibane edo San Juan ekai-naren 24an ospatzen da,udako solztiziotik (ekainaren21ean, normalean) gertu. SanJuan bezperako gauean erri-tual franko ospatzen dituguEuskal Herrian. Etxeetako ateeta leihoetan lizar edo elorri-zuri adaxka ezartzen da,eguzki berriak etxe horretanbizi direnak bedeinka etababes ditzan. Herrietako plazanagusietan lizar edo haritzhandi bat jartzen da eta herrikodantzariek dantza erritualakegiten dituzte zuhaitzaren in-guruan. Askotan lizar horietatikzintzilik San Juan gereziakipintzen dituzte. San Juan gauaren ingurukosinesmenakHerri, auzo, baserri guztietansua pizten da. Suak eguzki be-rria omentzen du eta gizakionbekatuak garbitzen. Zenbaitherritan patatak erretzen di-tuzte San Juan gaueko suaneta gero bertara hurbildu dire-nen artean banatzen dituztedenek jan ditzaten. Lehen, etaduela oso gutxi arte, oroitza-pen txarrak ekartzen zituztenarropak edota objektuak sur-tara botatzen zituzten, eguzkiberriak zorte hobea ekarrikozielakoan. Suaren inguruko dantzakedota gazteek gainetik egitendituzten jauziak ere ohikoakizaten dira.

    Gau magiko horren in-guruan hamaika sinesmendaude gure geografiaren luze-zabalean. Ikus ditzagun horie-tako batzuk:

    - Eguzkiak ekainaren24ko egunsentia argitzen due-nean, iturriek eta errekek jen-dea sendatzeko eta indartzekoahalmena dute. Hori dela eta,jende askok egunsentian urajaso eta etxera eramaten dutefamilia eta aziendak bedeinka-tzeko.

    - Berdintsu balio duegunsenti horretan zelai eta la-rreak bustitzen dituen ihintzak.Hori dela eta, jendea oinutsikibiltzen da ordu horietan, edota

    abereak ateratzen dituzte, urteguztirako indar daitezen. Esa-ten dutenez, lehen baziren bi-luzik ihintzetan iraulka ibiltzenzirenak.

    - Itsasoan biluzik, biz-karra emanez eta ilargiari be-gira sartzen denak gauzahandiak egiteko aukera izanendu.

    - Pikondo baten azpianmusika-tresna batekin jartzendenak berehala ikasiko dutresna hori jotzen.

    - Ekainaren 24a has-ten delarik, leihotik begiratzenduten ezkongaiek euren bizi-tzako maitasuna nolakoa iza-nen den ezagutuko dute.

    - Zerbait ahaztu nahibadugu edo pertsona gaiztobaten itzala guregandikurrundu nahi badugu, paper

    batean idatzi eta gaueko sur-tara bota. Papera surtara bo-tatzean honelakoak esatendira: “To zan, zaharra eramanzan eta berria ekar zan!” edo“Txarrak eraman eta onak eka-rri!”

    - Emakume batek, bilu-zik eta bizkarra emanik, ispi-lura begiratzen badu kandelabaten argipean, bere heriotza-ren momentua ikusi ahal iza-nen du.

    - Ekainaren 24an goizjaikitzen denak ez du logurarikizanen urte osoan.

    Bukatu aurretik, biho-tzez eskertu nahi dut JosebaMintegik Lazkaotik igorri didanmaterial baliosa. Milesker zuri.

    Joseba Aurkenerena

    San Juan gaua,sinesmenak eta

    atsotitzakEuskaldunon artean horren garrantzi handikoa

    den egunak atsotitz edo erran zahar ainitz ekarri ditu. Ikusditzagun horietako batzuk:- Donianeko euria gariaren galgarria.- Egunik luzeena San Juanena, gaurik luzeena Santa Luzia-rena.- Eguzkiak San Joanetan dantza.- Gaur da San Juan, bihar juan zan.- Gaur dala, bihar dala, Doniane etzi, San Joan bihara-mune.- Iduzkia Donianetan zeru goian dantzari.- Jondane Johanez kükü, Jondane Petiriz mütü.- Jondoanez belea gorde eta Jondore Petiriz bildotsa.- Jondone Baladi, gutaz urrikal hadi.- Jondoni Joaneren euriak ogia itotzen eta arnoa urtzen.- Jondoni Joaneko euria, ogien galgarria.- San Joan bezpera, sarna fuera. Ogi eta ardoa etxera. Atsozaharra gangelpera. Neskatxa guztiak txokolate hartzera.- San Joan eguna goizetik iluna.- San Joan eguna, argitu orduko iluna.- San Joan euri gabie, urtea ogi gabie.- San Joan euritsu, urtea ogitsu.- San Joan, artoa eta ogia kanpoan.- San Joan, nekez etorri eta azkar joan.- San Joan, nik ez daukat besterik gogoan, bi arraultza kol-koan, beste bi gehiago altzoan. Artoak eta gariak gorde,gorde! Sorginak eta aztiak gure artean beude! Sugeak etaapoak erre, erre!- San Joanek esku batean suba eta bestean uda.- San Juan egunak ostirala harrapatzen duen urtea urtegaztigatua.- San Juan eta barikua, saldu idi zurixa eta ekarri artua.- San Juan goizeko inontzagaz hankak busti ezkero, gatxakkendu.- San Juan larraka (eguraldi txarra), urte guziko marraka.- San Juan su, bazter guztiak mamitsu.- San Juan, biba San Juan! Artuek eta garixek gora!- San Juan, jan-edanak juan.- San Juan, zelan etorria, halan juan.- San Juanetako artoak behar du belea tapatu.- San Juanetako euriak kentan dei ogi eta ez dei emoitenardau.- San Juanetako euriak, ez ardo, ez ogi, ez haragi.- San Juanetan euri garoa.- San Juanetan festak, alaitzeko mutil eta neskak.- San Juanetan kuku, San Pedrotan mutu.- San Juanetan sagartzeari hiru ale ikusten bazaizkio, urtehorretan nahiko sagar.- Sua Gabonetan txapan, San Juanetan plazan.- Udara, San Juanetatik San Pedroetara.

    San Juan gauaren inguruko atsotitzak

  • 10

    Plaiaundi Institutuakprofesional eta pertsonaonak formatzea du helburu

    Batxilergoa eta erdi zein goi mailakoLanbide Heziketa eskaintzen duguninstitutua gara, formazio integral, au-rreratzaile eta berrizalekoa.

    Gure helburua pertsona ekintzaileaketa lehiakorrak formatzea da. Izanere, Bidasoa eskualdeari, eta gizarte-ari oro har, partaidetzaz elkarrekingustura lan egiteko aukera eskaintzendion hezkuntza sustatzen dugu. Har-tara, hezkidetza, orientabide pertso-nal eta profesionalak eta metodologiaaktiboak darabiltzagu bitarteko; hots,"pertsonaren garapen integrala" dela-koa bilatzen dugu.

    Zentroak eskaintzen dituen erdi etagoi mailako formazio-zikloak zerbi-tzuen alorrekoak dira, Administrazioadela, Garraioa dela, NazioartekoMerkataritza dela, Informatika dela,eta, jakina, Osasuna dela: Erizaint-zako Laguntza, Laborategia, Diete-tika, bai eta "Komunitaterako

    Zerbitzuak" ere; hau da, Haur Hezike-tako eta Menekoak Artatzeko zikloak.

    Formazio DUALA eta telematikoaDeialdi-baimenak direla eta, hez-kuntza-eskaintza hau zabaldu egitenda, "Eskaintza Partzial" delakoen bi-tartez: zikloak osatzen dituzten mo-dulu zenbait eskainita, bai etaFormazio "DUAL" eta Formazio Tele-matikoa (on line) delakoak eskainitaere; besteetan, Hobetuz - Lanbide

    ikastaroak ere ematen dira.

    Esan beharra dago guztietan Informa-zio eta Komunikazio Teknologia Be-rriak erabiltzen direla, ikasgelaguztietan badaudelako euskarri infor-matikoak, eta "Idazmahai Birtualak"deritzagunak. Hizkuntzak ere albaitgehien bultzatzen ditugu, eta Enprese-tako Praktiketan parte hartuta Euro-pako programetan ere parte hartzendugu, Leonardo eta Erasmus deialdiak

    baliatuta.

    "Lan Zentroetan Formazioa" egiteko,erdi eta goi mailako zikloetan derrigo-rrezkoa izaki, 150 enpresa baino ge-hiagoren laguntza daukagu, ikasleenformazioa bermatzen digutenak.

    EKIPAMENDU TEKNOLOGIKOA Heldu den ikasturteko berritasuna

    Ikasgela guztietan ordenagailu eta proiektore bana daude, Komunika-zioaren eta Informazioaren Teknologien erabilera bultzatzeko. Gainera,zentroak telekomunikazio sare berria dauka. Honek ahalbidetu du idaz-mahai birtuala deritzon tresnaz horniturik dauden bi gela berri apaila-tzea. Teknologia berriak zentroaren hainbat kudeaketa-plangintzarako erebaliatzen dira.

    Plaiaundi Institutua batxilergoa eta goi zein erdi mailako heziketa zikloak eskaintzen ditu,

    azken hauek zerbitzuen alorrekoak izaki. Formazio DUALA eta telematikoa ere aukeran daude.

    Informatikako goi mailakozikloan ikasleek 3 urtetan 2titulu hauek eskura ditza-kete:bWeb Aplikazioen Garapena.

    bPlataforma AnitzekoAplikazioen Garapena.

  • G u r a s o e n t z a t 11

    Haurren arteko jelos sentimenduakdesatseginak badira ere, eta gaineraaskotan sufrimendua sortzen baduteere, oso normalak dira, baita askotanbeharrezkoak ere. Helduentzat, maiz,gatazka iturri direlako mingarri edo pi-sutsuak dira. Azter dezagun lehenikanaia-arreba jaio berri baten etorreranematen den jelosia: Anaia-arreba berri baten etorrera:Hasteko, haur bati anaia edo arrebabat izango duela adierazteko moduaeta haurrak zer senti dezakeen ikusdezagun. Hona hemen 3 urte dituenBeñaten adibidea:Gurasoak mintzo: “Beñat, gauza osogarrantzitsu bat esan behar dizugu:arrebatxo bat izan behar duzu! Hasie-ran txikia izango da, baina gero osoongi konponduko zarete, izugarri mai-teko duzu eta pilo bat jolastuko zaraharekin, bai?”Arrebatxoa jaiotzen da eta haurrakikusten duena zera da: denek begira-tzen duten eta ezer egiten ez duenhaur bat. Gurasoekin dago beti etaorain mundu guztiak berari kasu gu-txiago egiten dio. Gainera, laguntzabehar duenean itxoiteko esaten diote,arrebatxoarekin baitaude. Orain han-dia dela errepikatzen diote, eta gauzakbere kabuz egiteko agindu!Nola ez da, bada, Beñat jeloskor sen-tituko? Eta eskerrak jeloskor sentitzenden; bestela, gurasoak ez liokete ba-tzuetan ia kasurik egingo! Gurasookonartu behar dugu zenbaitetan haur

    jaio berria dugunean maiz lanak gain-ditzen gaituela eta zaharrenari den-bora gutxiago eskaintzen diogula,berau autonomoagoa baita. Denborabehar izaten dugu jaioberriarekin ego-teko, geure babes osoa behar duelasentitzen baitugu. Familia egitura al-datu egiten da eta denok egokitubehar dugu egoera berrira.Haur zaharrenak arreta guztia izatetikgurasoen denbora partekatzera pasa-tzen da, eta pentsa guraso bakarrekofamilietan, guraso bakarra partekatubehar!Zer hartu behar da kontutan haur jaioberri baten etorreran:

    • Haurrari naturaltasunez eta denbo-rarekin adierazi behar zaio anaia edoarreba bat izango duela. Adinaren ara-bera kontzeptua hobeki ulertzeko ahal-mena izango du, baina egoera berriariegokitzeko denbora izatea komeni da.Haurrek komunikazio ez berbala ahoz-koa baino hobeki ulertzen dute etamaiz zenbait mezu edo isilalditan ego-era ez naturala bilakatzen dute, haurranahastuz.

    • Ipuinak oso lagungarriak izatendira haur jaio berria zer den ulertzeko.Aprobetxa daiteke bera mundura nolaetorri zen kontatzeko edo txikitako ar-gazkiak ikusteko. Izugarri gustukoizante du bera nola jaio zen eta txikiazeneko anekdotak kontatzea; maiznegar egiten zuela, kakak nola egitenzituen, behin pixa egin ziola aitonari…

    • Haurrak ez du anaia edo arreba

    berez maitatuko. Helduok normaleandatorren haurrekin desiratzen dugune-tik egiten dugu maitasun harremana.Zaintzaileak gara, gure ardura eta ba-besa behar duenez, berez maitatzendugu kasu gehienetan. Haurraren ka-suan, berriz, poliki-poliki elkar ezagu-tzen dute eta emeki egiten dapertsonatxo berri horrekin harremana.Hori ulertu eta onartu behar dugu hel-duok, eta harreman hori eraikitzen la-gundu: jaioberria besotan ipini etaberarekin zein lasai dagoen esan, be-hatza eskuetan sartu eta nola harra-patzen dion azaldu (ez zaitu utzinahi!!!!), guraso eta haur jaioberriare-kin denok elkar begiratzen eta jolastenaritu, irribarreak bilatuz…

    • Haurraren jelos sentimendu eta ja-rrerak onartu eta ulertu. Demagunhaur jaioberriari titia eman behar dio-gularik zaharrenak ez duela emateanahi adierazten digula: “Bai, Beñat, ba-dakit jeloskor edo haserre zaudela (bi-garren emozio hau ulertzeko ahalmenhandiagoa dute); badakit beti nirekinegon nahi duzula, baina orain titiaeman behar diot. Badakit ez delaerraza, baina nik berdin maite zaitut,pilo-pilo MAITE ZAITUT! Titia eman

    ondoren bakarrik zurekin egongo naiz.Zer egin nahi duzu?

    • Haurrak jeloskor sentimenduakizaten jarraituko du, baina emeki bestehaur batekin bizitzen ikasiko du, anaiaedo arreba bat izatearen abantailak bi-zitzen joango da. Sentimendua onar-tzen ikasten duen heinean emozioakongi kudeatzen ikasiko du, bere jarreraaldatuz.

    • Haurrarekin bakarkako momen-tuak bilatzea eta errutinan ezartzeafuntsezkoa da. Esate baterako, txikiasiestan dagoenean berarekin nahiduenera jolastu, eskolara biak bakarrikoinez lasai joan, gauean ipuina ba-karka kontatu eta eguna nola joanzaion galdetu… Gurasoen bizimoduaabiadura handikoa da eta maiz ezdugu denbora hartzen gure haur zaha-rrenarekin egoteko.

    Beno, lagunak, haurren arteko jelosiakaztertuko ditugu hurrengoan. Ongiizan!

    Mapi Urresti OrtizKuttun aholkularitza psikopedagogikoa

    ku t tun . ku t tun@gmai l .com

    Jeloskor nago!Inbidia dut!

    Nola lagundu gure haurrari anaia-arreba berri batenetorreraren aurrean jelos sentimendua erregulatzen?

    Bigarren atala

  • 12

    Toki Alai HH

    H a u r r e n l e i h o a

  • gaztea 13TXISPASEN BIDAIA

    Errespetua duen telebista katerik munduan badago, horixeBBC da, ezbairik gabe. Haatik, berak ere oker egin dezake,eta hain zuzen okerrik egin du aspaldi honetan, oker eginduenez.

    Aldiro-aldiro, komunikabide batzuek lehen mailako pert-sonalitateen heriotzaren simulakroak egiten dituzte, ha-lako egoera korapilatsuetan kazetariek zuzen eta artezjokatzeko protokoloak landu aldera, egin ere.

    Duela gutxi halako bat gertatu zen BBCn, eta egin zen bu-legoko langileak aldez aurretik jakinaren gainean egonarren, erredakziotik kanpoko kazetari bati ere iritsi omenzitzaion sasi-informazio hura.

    Albiste faltsuak zioenez, Isabel II.a erregina zendu berriazen. Halabeharrez, simulatutako informazioa bat etorri zenerreginak bere ospitalera, errutinazko txekeora, egindakoohiko bisita batekin.

    Jakingai horiek begien bistan zituela, kazetariak ez zuendenborarik galdu eta albistearen "txioa" sareratu zuen, etaegin orduko txioa lau haizetara zabaldu zen.

    BBCk Txioa segituan ezabatu eta barkamena publikoki es-katu zuen. Alabaina, gero eta maizago gertatzen da Twit-ter-ean famatuak hil ohi direla. Hona hemen kasu sonatubatzuk; Morgan Freeman aktorea, Bon Jovi kantaria, Be-nedikto XVI. aita santua, baita Barack Obama bera ere.Beste batzuk, Bill Cosby komikoa esaterako, lau aldiz erehil da, eta hasia omen dago halako txantxekin pixka bat as-pertzen.

    Espainian ere gertatu dira sasi-hilak; hala nola, Belen Es-teban, David Bisbal, Raphael.

    Egia esan, badirudi ez zarela famosoa harik eta Twitter-ekhiltzen zaituen arte...

    Zer ondoriozta genezake? Bada, lehenik eta behin, Twitterez dela irizpiderik behinena ustezko zendu berriaren fami-liari lore-koroa bidali ez bidali erabakitzeko; ez, behintzat,informazioa aldez aurretik erkatu eta alderatu ez baldinbaduzu.

    Pablo MoratinosMarketing Online-ko aholkularia.

    3yMedia Comunicación Digital

    Famosoak Twiter-ean hiltzen ditugunean

    Irungo La Salle BHI

    I runeroIruneroko lantaldeak San Martzial jai

    zoriontsuak opa dizkie irundar guztiei

    Gora San Martzial!!!!

  • - "IRUN HIRIA" XI. BINAKAKOPUZZLE LEHIAKETA

    - Noiz? Ekainak 27

    -Ordua? 11:00etan

    - Izena emateko? Bidal ezazu posta elektro-niko bat sant iagoko.dea-bruak@gmai l .comhelbidera edo dei ezazu 648028 590 telefonora.

    - UME ETA GAZTEENTZAKOJARDUERAK AIAKO HARRIAN

    - Zer? Abuztuko ostegun goi-zetan jarduerak izango diraeta jolasak edo mendi irtee-rak egingo dira.

    Norentzat? 2006-2009 urte-bitartean jaiotako umeen-tzat eta 2002-2005 bitarteanjaiotako gaztetxoentzat.

    Epea? Uztailak 3, plaza guz-tiak bete arte.

    Inskripzioak? 010era deituzedo webarenbidez: www. i r un .o rg

    414

    Ekintzak

    DISKOFESTA

    - 2 DJ'S (40 PRINcIPALES-EKO OLGA GRANDE ETA LUISLONG PLAy-KO DJ)- 3 GOGO (2 NESKA ETA MUTIL 1. 4 AGERRALDI EGINGODITUZTE).- PANTAILA DISKOFESTAKO TWITTER-EKIN; GAINERA, ZUREMEZUAK HARA BIDALI AHALKO DITUZU.

    - IRUNDIK IRTEERAK: 09:00ETATIK 19:00ETARA(MAIZTASUNA: 60')

    - PREZIOA: 1,35 EURO- ORDUTEGIAK ETA GELTOKIAK I RUN.ORG/ IGAZTE N

    Hendaiako Hondartzarajoateko autobusa

    ga z t e i n f o r

    3: Bainua putzuetan (Irun)8: Paddle Surfa (Hondarribian)10: Surfa (Hendaian)15: Urpeko igeria (Hondarribian)17: Baztan abenturapark24: Bisita Abaddia Gaz-telura29: Irteera Zaragozakoatrakzio parkera

    - 12-25 urte bitartekogazteei zuzenduta.

    - Izena emateko: ekainaren 26ra arte geh iagogazte leku@i run .o rg . Tel: 943 636 826.

    Gaztelekuko jarduerakuztailean i run.org/ igazte

    - Aurrez aurre: Foruen karrikako 2-behea- Telefonoz: 943 50 54 44 / 943 50 54 40 - Posta elektronikoz: igaz te@i run .o rg - Webean: www. i r un .o rg/ igaz te- WhatsApp bidez: 607 771 173

    Asteartea, ekainak 30, DISKO-FESTA Urdanibia plazan 10:30etatik 2:30etara!!!!

    - ESKAINTZAGUZTIAK: ope2014-2015 .osak idetza.eus

    - ADMINISTRARI LAGUNTZAILEA,ERIZAINA, ERIZAINTZAKO LA-GUNTZAILEA, FAK. ESP. FAMI-LIAKO MEDIKUA LMT, FAK.ESP. PEDIATRIAKO MEDIKUALMT, FISIOTERAPEUTA, LABO-RATEGIKO TEKNIKARIA, EMA-GINA, ZELARIA

    Enplegu eskaintza Osakidetzan

  • 15j a i a kEKAINAK 2311:30-13:30 / 16:00-20:00 AnakanHAURRENTZAKO ATRAKZIOAK.11:30-13:30 / 16:00-20:00 Behobian,HAURRENTZAKO ATRAKZIOAK.12:00 Biteri plazan, MENDIBIL VI. PA-TATA TORTILLA TXAPELKETA.19:30 A. Anguera plazatik irtenda, BU-RUHANDIAK ETA ERRALDOIAK.20:45 San Juan plazan AURRESKUA,KEMEN DANTZA TALDEAren eskutik.21:30 Jaietako AGUR OFIZIALA Uda-letxetik: Juanma Garate txirrindularia.21:45 ALKATE jaunak sua piztuko du.22:30 Erdialdean, LOS PEROLASFANFARREa.22:30 Urdanibia plazan kontzertua:KULTO KULTIBO.23:00 San Juan plazan, “TRUMOIAK”IKUSKIZUNA.24:00 Erdialdean, MUSIKA ANIMA-ZIOA ARTISTAS DEL GREMIO fanfa-rrearen eskutik.24:15 MUSIKA Urdanibia plazan:ESNE BELTZA taldea.

    EKAINAK 2411:30-13:30 / 16:00-20:00 PalmeraMonteron, HAURRENTZAKOATRAKZIOAK.11:30-13:30 / 16:00-20:00 KateanHAURRENTZAKO ATRAKZIOAK.12:30 Trena Jenaro Etxandia plazatikirtengo da Ficoban egingo den adine-koen omenezko bazkarira joateko. 18:00 Urdanibia plazan BURBUILAERRALDOIEN FAMILIA JARDUERA.“Pomper” ikuskizuna; ondoren, burbuilaerraldoien tailerra. 20:00 San Juan plazan. ZIRKU EMA-NALDIA. PASABARRET konpainia. EKAINAK 2511:30-13:30/16:00-20:00 Eguzkitza etaBelaskoenea ikastetxeetan, HAU-RRENTZAKO ATRAKZIOAK.16:30-21:30 Urdanibia plazan, GAZTE-FESTA. Tailerrak, joko kooperatiboak,erakustaldiak, parkour, eta abar.20:00 San Juan plazan, KALE AN-TZERKIA, BUBBLE cIRcUS taldearenekitaldia.20:00 IAEren lokalean, SAN MARTZIA-LEKO ARGAZKI TXAPELKETA HE-RRIKOIAREN sari banaketa.

    EKAINAK 269:30 IBILALDI NEURTUA. Irteera, LuisMariano Erretirodunen Etxetik.11:30-13:30 / 16:00-20:00 Antzaranplazan, HAURRENTZAKO ATRAK-ZIOAK. 12:00 2015eko SAN MARTZIALE-TAKO “IRUN HIRIA” ERAKUSLEIHOTXAPELKETAKO sarien banaketa. 18:00 Urdanibia plazan, PAILAZOAK.GARI MONTXO ETA JOSELONTXOPAILAZOEN saioa. 18:30 Urantzu pilotalekuan, AFIZIONA-TUEN ESKU PILOTAKO 63. TXAPEL-KETA. 19:00 Zabaltza plazan eta Kale Nagu-sian, MUSIKA ANIMAZIOA, GAUERDIeta PEÑA POTEO fanfarreen eskutik. 20:00 San Juan plazan, KALE AN-TZERKIA.22:00 Santiago kaleko Euskal-Jai pilo-talekuan, KEMEN DANTZA TALDEA.22:00-01:00 Jenaro EtxeandIa plazan,FESTAN BLAI ekimena 14-18 urteko

    gazteen artean, jaietan euskara susta-tzeko helburuarekin, jolasen, oparien,zozketen, photocallen... bidez.

    EKAINAK 279:00-20:00 San Martzial mendian,IRRATIZALEEN ERAKUSTALDIA.10:00 FUTBOL-7 ALBERTO GORRIZXVI. TXAPELKETAKO FINALAK.11:00-14:00 / 17:00-20:00 Txanaletaplazan, LORATEGI TRENAREN ZIR-KUITU ERAMANGARRIA. 11:00 Ramuntxo Berri udal trinketan,XX. SAN MARTZIAL TRINKET TXA-PELKETAKO finalak. 11:00 Zabaltza plazan, KIROLA GUZ-TIENTZAT,11:00 Urdanibia plazan, HAMAIKETA-KOA, eta ondoren KOADRILEN OLIN-PIADAKO FINALAK.11:30 Stadium Galen, REAL UNIONenMENDEURRENA ospatzeko ekitaldienbarruan, BETERANOEN ARTEKOFUTBOL PARTIDOA Real Sociedad,Athletic de Bilbao eta Real Union tal-deen artean.13:30 Urdanibia plazatik KALEJIRAabiatuko da, KOADRILAK aterako diraPEÑA POTEO txarangak eta DINBIBANDA BATUKADAk lagunduta Ficobaaldera.14:15 Ficoban HERRI BAZKARIA; on-doren, Elastikoen txapelketa, eta HAI-TZAMA musika taldearen eta DJmusika emanaldiak. 16:30 Erromes plazan, BINAKAKO X.PUZZLE TXAPELKETA. 18:00 Urdanibia plazatik abiatuta, IGO-ALDIA SAN MARTZIALERA KORRIKA.18:00 Urantzu pilotalekuan, NAZIOAR-TEKO SAN MARTZIAL HALTEROFILIATXAPELKETA.19:30 Zabaltza plazan eta Kale Nagu-sian, MUSIKA ANIMAZIOA, IRUNGOATSEGINA fanfarrearen eskutik.20:00 Amaia KZn, Opereta “El cantorde México” antzezlana, 20:30 KOADRILAK Ficobatik ITZU-LIKO dira KALEJIRAN, ELEKTROPATXARANGAk lagunduta. 22:00-01:00 Jenaro Etxeandia plazan,

    FESTAN BLAI.22:30 Urdanibia plazan, MUSIKA,cALLE BEAT bertako taldearen saioa.24:00 Urdanibia plazan, MUSIKATRI-BUTO A QUEEN; REMEMBERQUEEN talde italiarraren ekitaldia.24:00 Zabaltza plazan eta Kale Nagu-sian, MUSIKA ANIMAZIOA ZO ZONGOtaldearen eskutik1:00 Zabaltza plazan eta Kale Nagu-sian, MUSIKA ANIMAZIOA VHSSTREET BAND taldearen eskutik

    EKAINAK 2810:00 PIRAGUISMO ETA ARRAUNJARDUNALDIA irtengo da Santiagota-rrak Kirol Elkarteko instalazioetatik. 10:00 Galen, FUTBOL-7 ALBERTOGORRIZ TXAPELKETAKO FINALAK11:00 Urantzu pilotalekuan, PALAEGOKITUKO TXAPELKETA.12:00 Txingudi Tenis Klubean, PADE-LEKO XIV. IRUN HIRIA TXAPELKETA-ren finala. 18:30 Alberto Anguera plazatik irtengodira BURUHANDIAK ETA ERRAL-DOIAK.22:00-01:00 Jenaro Etxeandia plazan,FESTAN BLAI.22:30 Urdanibia plazan, MUSIKA, LABONA DEA talde irundarraren saioa23:30 Martxoak 8 kalean, cAMP BER-BENA. Taldea: cAFÉ IRLANDÉS. 23:30 San Juan Plazan, THE MUSIcSHOW Orkestraren emanaldia.23:30 San Juan plazan MUSIKA. JA-MAIcA SHOW Orkestraren emanaldia24:00 Zabaltza plazan eta Kale Nagu-sian, MUSIKA ANIMAZIOA cHARLOTDIXIE BAND taldearen eskutik.00:15 Santiagoko Bidegorritik, SU AR-TIFIZIALAK.00:30 FIcOBAn LOQUILLOren kon-tzertua.01:00 Zabaltza plazan eta Kale Nagu-sian, MUSIKA ANIMAZIOA Brinca-Deira taldearen eskutik.

    EKAINAK 298:00 Hainbat auzotan, SAN PEDRO

    EGUNEKO DIANA, “Irun Hiria” MusikaBandaren eskutik. Txingudiko Dultzai-neroek DIANA joko dute. 9:30 SAN PEDRO SARI NAGUSIA txi-rrindularitza itzulia. 10:30 UDALBATZA San Juan plazatikJunkaleko Elizaraino joango da. 11:00 Meza Nagusia Junkaleko elizan.Eskaintzan “TU ES PETRUS” abestukoda.12:00 AURRESKUA dantzatuko duUDALBATZAK.12:30 San Juan plazan SAN PEDROEGUNEKO KONTZERTUA: Hiria Mu-sika Banda.21:00 Txanaleta plazatik, KALEJIRA. 21:30 Erdialdean, LOS TRANQUILOSFANFARREAren irteera.22:00 LASTARGIEN EKINTZARENOROITZAPEN-EKITALDIA Gipuzkoahiribideko Anbulatoriotik irtenda.

    EKAINAK 3011:00 ERROMERIA San Martzialen eta12:00etan 1522ko Zin Sekularra be-teko du Udalbatzak.12:30ean, Meza.22:30 DISKOFESTA FIcOBAn ABIBA-rekin. 23:00 Zabaltza plazan, MARIATXIAK.

    UZTAILAK 18:00 Urdanibia plazan, GANADU LE-HIAKETA. 10:00etan, TRIKITILARIAKeta ondoren BERTSOLARIAK.12:00etan, HERRI KIROLAK.13:00etan, GANADU LEHIAKETAKOSARI banaketa. 18:00etan, BIDA-SOKO DANTZA SOLTEKO TXAPEL-KETA. Ondoren, ERROMERIA.18:00 Urantzu pilotalekuan, ESKU-PI-LOTA PARTIDA PROFESIONALAK. 22:00 Erdialdean, LOS PEROLAS etaELIZATXO FANFARREaren irteera.22:45 Santiagoko Bidegorritik, SU AR-TIFIZIALAK.23:15 Zabaltza plazan: MONOLO-GOEN JAIALDIA. QUIQUE MATILLAketa FERNANDO GARcÍA TORRESekhartuko dute parte.

    JAIEGITARAUA

  • BATXILERGOAK LANBIDE HEZIKETA

    LANBIDE HEZIKETA

    b Natur eta TeknologiabGiza eta Gizarte

    ZientzietakoabHaur HezkuntzabAdministrazioa eta Finantzak.bDietetika eta Elikadura.bLaborategi Kliniko eta Biomedikoa.bGarraioa eta Logistika.bNazioarteko MerkataritzabWeb Aplikazioen Garapena.bPlataforma Anitzeko Aplikazioen

    Garapena.bMendekotasun egoeran dauden pertsonentzako arreta

    bErizaintzako Zaintza Osagarriak

    bAdministrazio kudeaketabMikroinformatika-sistema

    eta Sareak

    Goi Mailako Heziketa Zikloak

    Erdi Mailako Heziketa Zikloak

    Eskaintza partziala eta etengabeko formakuntza. FORMAKUNTZA DUALA

    HELBIDEA: Plaiaundi z/g. IRUN9:00-13:00 eta 16:00-18:00

    INFORMAZIOA: 943 61 75 47 / 943 61 75 48

    www.plaiaundi.hezkuntza.net [email protected]

    Plaiaundi Institututaren eskaintza 2015-2016b