iruner · 2016. 4. 5. · berria egiteko helburuari heldu ere. Azkenean, eliza berririk ezean,...

32
K orrika martxoaren 29an Bidasoaldetik igaroko da. Inauteriak 09: Desfilean parte hartu zuten konpartsa guztien argazkiak. 168. zenbakia. 2009ko martxoa Txorimaloak Soinu Taldea Palmako Nazioarteko Folklore Jaialdira joango da iruner Adi,IRUNEROren harpidedun! Datorren hilabetetik aurrera aldizkaria ez da postaz bidaliko. Informazioa, 2. orrialdean.

Transcript of iruner · 2016. 4. 5. · berria egiteko helburuari heldu ere. Azkenean, eliza berririk ezean,...

  • Korrika martxoaren 29anBidasoaldetik igaroko da.

    Inauteriak 09:Desfilean partehartu zuten konpartsa guztienargazkiak.

    168. zenbakia. 2009ko martxoa

    Txorimaloak Soinu Taldea Palmako Nazioarteko

    Folklore Jaialdira joango da

    iruner

    Adi,IRUNEROren harpidedun!

    Datorren hilabetetik aurrera aldizkaria ez da postaz bidaliko. Informazioa, 2. orrialdean.

  • ANAKAANAKAKO KASINOAKUTXABURDINDEGIA (Kutxaren aldamenean)ANAKAko AUZO ELKARTEABIDASOAKO OSPITALEA

    BELASKOENEA:TXIMISTA TALDEA (Parrokian)BELASKOENEko AUZO ELKARTEA

    ARBES eta PALMERA-MONTEROVITORIA TABERBA (Altzukaitz)LA AGRICOLAPALMERAKO HAINBATKAFETEGI-TABERNATAN

    BEHOBIA eta ARTIAHIZKUNTZA ESKOLA OFIZIALATRINKETE TABERNA(Mª JuncalLabandibar kalean)AZKEN PORTU KIROLDEGIAKUTTUNA HAUR ESKOLA(Artiako Caro Baroja plazan)

    ERDIALDEAHERRI JAKINTZA (Nafarroa hiribi-dea)BRASIL Gozo-dendaELKAR liburudendaOSKARBI LiburudendaEUSKADIKO KUTXA (Kolon)KUTXA(Kolon)JUBILATUEN ETXEA (LuisMariano)VIRGINIA KafetegiaSIRIMIRI tabernaKUTXA (Gipuzkoa hiribidea)KIOSKO 33 (ArgentinarErrepublika)

    HAZ-SAC FOTOKOP (Foruen karrika)GAZTE INFORMAZIO BULEGOA(Foruen karrika)EUSKARA Arloa (Foruen karrika)ACUBI (Foruen karrika)IZOKINAREN KOFRADIA(Kale Nagusia)ARANO TabernaMANOLO TabernaSARGIA TabernaAEK EuskaltegiaARTXIBOA eta LIBURUTEGIAMENDIBILGO MUSIKAKONTSERBATORIOAARTALEKU KIROLDEGIA

    DUNBOATOMA PAN Y MOJA (S. Pedro)OSASUN ZENTROAKUTXA (Nafarroa hiribidea)ERKA (Salvador Etxeandia)ALDABE Paper-denda

    LAPITZEANBULATORIOAAMAIA KZ eta Pio XIIko kioskoanOGIBERRI (Serapio Mujika)EUSKADIKO KUTXA(S. Mujika)

    MEAKAMEAKAko Bizilagunen Elkartea ERROTAZAR OLA Sagardotegia

    OLABERRIAESTEBENEA tabernaLABEKO ETXEA jatetxea

    ALDE ZAHARRAUDAL EUSKALTEGIAALDE ZAHARREKO BIZILAGUNEN

    ELKARTEA (Larretxipi)EKT (Larretxipi, 12)KURPIL KIROLAK (Peña kalea)HAZIA taberna (Peña kalea)ESKINA Taberna EUSKADIKO KUTXA (Urdanibia)KULTURA Arloa Ospitale zaharra)

    ANTZARANNEKANE Paper-denda Lekaenea

    SAN MIGELKOLON burdindegiaHondarribia kalea)KUTXA (Zubiaurre)EUSKADIKO KUTXA (Zubiaurre)SAN MIGELeko AUZO ELKARTEA(Luis de Uranzu, 24)ATREZZO (Geltoki kalea)

    SANTIAGOAGUIRRE okindegia.(Junkal k.) CANON (Santiago k.)SANTIAGO AUZO ELKARTEABIKOTE (Erromes plaza)

    URDANIBIAJAIZUBIA Taberna

    KATEAKATEKO AUZO ELKARTEA

    LARREAUNDIOKINDEGIA (Eguzkitzaldea k.)AUZO ELKARTEA(Iñigo Loiolako)LARRARTE HarategiaEguzkitaldea, 17)

    IRUNGO IKASTETXE GUZTIETAN

    irunero aldizkaria non eskura daiteke?

    Irakurle estimatuak:

    Datorren hilabetetik aurrera Irunero ez daharpidetza bidez banatuko. AldizkariaIrungo hainbat banaketa-gunetan jaso ahalizango da. (Ikus zerrenda). Ohi bezala, PDFformatuan ere irakurtzea egongo dawww.infotxingudi.com web orrian. Irunero lantzen dugunok sistema berriak sorditzakeen eragozpenengatik barkamena

    eskatu nahi dizuegu. Halaber, eskerrakeman nahi dizkizuegu aldizkariak beti izanduen harrera onarengatik. Hemendik aurre-ra hala izaten jarraituko duelakoan gaude.

    Informazioa: www.infotxingudi.com [email protected] Tel: 943 63 18 78

    HARPIDEDUNENTZAT OHARRA

  • i runero 3

    Beraketa kalea, 1720302 IRUN

    TEL: 943 62 66 84 - Faxa: 943 62 65 85Posta elektronikoa: [email protected]

    API 316

    OOLLAAIIZZOOLLAA Inmobiliaria ajentziaSalmenta

    AlokairuakPromozio berriak

    Aholkularitza

    Laguntzaileak

    Aldizkari honekGipuzkoako ForuAldundiko Gizarte etaErakundeHarremanetarakoDepartamentuaren laguntza jaso du.

    Aldizkari honekEusko JaurlaritzakoKultura Sailarenlaguntza jaso du.

    Aurkibidea

    4.- Lapikoan:- Txorimaloak Soinu Taldea Palma de Mallorcara, Munduko Folklore Jaialdira.- Artigako Santo Kristo parroki-eliza guztiz eraberritu dute.

    8.- Aurrez aurre: - Teresa eta Carmen del Rey, Kokoschka arte-galeriaren jabeak.

    10.- Lapikoan: - ACUBIren aholkuak.- Korrika 16 martxoaren 29an Bidasoaldean.

    14.- Kirolak:- Real Union, Bigarren mailari begira.

    15.- Gai nagusia:- 2009ko inauteriak.

    19.- Kolaborazioa- “Maite”, Ainara Maiarena.

    20.- Bi hitzetan. Berri laburrak.22.- Kuttun gabinete psikopedagogikoaren aholkuak.

    - Lotsatzen naiz, eta?24.- Eleak iruten. Iruzkina.25.- Lerroz lerro. Mixel Thikoipe:

    Hotz bero eta Gorrail Azeria. .26.- Kultur agenda28.- Gazte Informazio Bulegoko berriak.

    irunero

    Helbidea: Salis hiribidea,21 - behea. 20304 IRUN.Tel: 943 63 18 78. Faxa:943 63 18 [email protected]: TB S.L.Koordinazioa eta maketazioa: Ana Grijalba.Kolaboratzaileak:

    Mikel Asurmendi Kirolak: Ainhoa Furundarena.Zuzentzailea: Xabier Kerexeta.Inprimategia: AntzaTirada: 3.500Lege gordailua: SS-230-94ISSN: 1134-0606

  • T x o rT x o r i m a l o a k S o i n u i m a l o a k S o i n u T a lT a l d e a ,d e a ,M u n d u k o F o l k l o r eM u n d u k o F o l k l o r e J a i a lJ a i a l d i rd i r aa

    l a p i k o a n

    irunero 4

    TTaldeak Paldeak Palma de Mallorcako Mundu Jaialdian parte hartuko du.alma de Mallorcako Mundu Jaialdian parte hartuko du.

    Txorimaloak Soinu Taldea 1986 urtean sortu zen. Gaur egun 130 kide ditu, horietatik 80inguru musika joleak dira, 4tik 50era urte bitartekoak.

    Txorimaloak pozarrendaude, ilusioz gainezka,apirilaren 13a noiz heldu-ko irrikitan. Egun hartanPalma de MallorcakoMunduko XIII. Jaialdiarihasiera emango zaio etabertan parte hartuko duIrungo soinu talde honek.Euskal Herriko folklorearen enbaxadorearena egingodute irundarrek nazioartean ospe politaerdietsi duen erakustaldieta lehiaketan.Txorimaloek mundukohainbat bazterretako 20talde izango dituzte agerraldi-lagun. Dena apailatzeko lanagogotik egiten ari badiraere, ezbairik gabe, otdainak merezi du.

  • “Folklore jaialdi honetan parte hartze-ko eskabidea egin genuen eta erantzu-na baiezkoa izan zen; areago, lehiake-tan parte hartzeko eskatu ziguten.Izugarrizko ilusioa egin digu, batezere lehiaketarako gonbidapenak,horrek asko esan nahi duelako”.Halaxe azaldu digu taldeko kidebatek, baita aspaldi honetan lanezlepo daudela adierazi ere. “Bai, jaki-na, prestaketa-lan eskerga ekarri digu.Pentsa gurea musika taldea dela;baina Palmakoa folklore jaialdiadenez, bada, dantza egiteko ere eskatudigute. Hartara, joango diren kideeierakusteko dantzako irakasle batenbeharra izan dugu”. Halere,Txorimaloen ahaleginei bidaiatzekoilusioa eta taldean nagusi den giroparegabea gailentzen zaizkie. Guztira 39 kide abiatuko dira Palmade Mallorcara gure folklorearen lagi-na aurkeztera, eta bertan jasoko dutemerezitako ordaina.

    22 urte bizi-bizirikTxorimaloak Soinu Taldea 1986urtean sortu zen Irunen. Gaur egun130 partaide ditu, horietako 80 ingurumusikajoleak izaki, 4tik 50era urtebitartekoak. Txorimaloko partaideek musika jo-tzen izugarri gozatzen duen taldeaosatzen dute, eta jendeari goza arazte-ko Euskal Herriko nahiz kanpokomakina bat tokitan emanaldiak burutudituzte, plaza apalenetatik antzokidotoreetaraino. Taldea bizi-bizirikdago. “Horretan zeresan handia dutegiro onak eta antolatzen ditugunbidaiek-dio kide batek-. Aipatu bi fak-toreak taldean jarraitzeko elementuerakargarriak dira”.

    Folklorea aberastenBere hastapenetan esku-soinu handiaardatz izan bazuen ere, egun taldeakbeste norabide batean lanean dihardu.Honela, akordeoia trikitixarekinuztartuz eta bateria eta baxua onarri-tzat hartuz, Euskal Herriko zein atze-rriko hainbat musika tresna nahastenditu, besteak beste, txalaparta, pande-retak, kriskitinak, koilarak, tarrañolak,kainaberak eta boroak.Musika tresna hauen doinuekin bate-ra, musika-joleen ahotsa ere entzun

    daieke taldearen emanal-dietan, zenbaitetan euskal kantu eza-gunak interpretatuz, eta bestetan,berriz, taldekideek sortutako hitzakkantuan jarriz. Izan ere, Txorimaloenegungo helburuetako bat taldeko par-

    taideen sorkuntza lanak jende aurreraeramatea da. Horregatik, taldekideekberaiek sortutako doinu eta hitzekgarrantzia berezia hartzen dute taldea-ren dinamikan.

    l a p i k o a n

    irunero 5

    Txorimaloak Soinu Taldeak

    Euskal Herriko zein

    kanpoko hainbat plaza eta

    antzokitan jotzen du.

    Hasieran esku soinu

    handia ardatz bazuen ere,

    egun Euskal Herriko eta

    atzerriko musika tresnak

    nahasten ditu.

    Jaialdi eta Lehiaketa nagusiak

    2.003.- Isla de Arousako Nazioarteko Jaialdian parte hartzera gonbidatuak.

    2.002.- Colisland-eko (Irlanda)Nazioarteko Lehiaketan 1go Saria.2.000.- Boise-ko (AEB)Euskal Jaialdian parte hartzera gonbidatuak.1.007.- Citta de Castelfidardo-ko (Italia) Lehiaketan 3. saria.1.994. Orkestra Nagusiak diskoa plazaratu zuen Atzokoak

    abesbatzak lagunduta.1.992.- Semeac-eko (Frantzia) Nazioarteko Lehiaketan 1go saria eta epaimahaiaren zorion bereziak.

  • a u r r e z a u r r e

    irunero 6

    “Elizak gehiago begiratu beharko liokeebanjelioari arau kanonikoari baino”

    Iñaki Larrea donostiarrakapaiztu zenetik hainbatparrokitan jardun dukristautasuna suspertzen.Ibilbideak Kongora ereeraman zuen 4 urtezmisiolari lanak egitera.2001. urtean SantoKristo Artigakoan JoseRamon Trebiñori lekukoahartu zion, baita elizaberria egiteko helburuariheldu ere. Azkenean,eliza berririk ezean,lehenagokoa berritudute. Berriki amaiturikoobra eta Aste Santuarengertutasuna aitzakia,parrokoarekin hizketanaritu gara, ekonomiaznahiz fedeaz.

    - Artigako Santo Kristokoa langileak nagusi diren auzobateko parrokia da. Krisia nabaritu duzue?Egituraren aldetik gabezia handiak dituen auzoa da.Langileak, gazteak eta etorkinak bizi dira hemen nagusiki;hortaz, krisiaren eragina nabaria da. Etorkinak dira egoeralarrienean daudenak, horren lekuko, parrokira laguntza

    eske etortzen zaigun jende kopurua handitu dela nabar-men. Arazoa da erakundeen gizarte zerbitzuak motel dabil-tzala; beraz, Elizak laguntza aurreratu behar die eta handikhilabete batzuetara erakundeek dirua itzuli egiten digute.Administrazioaren hutsunea betetzen ari gara.Horietako asko eta asko ez dira kristauak. Halabeharrez

    Iñaki Larrea. Santo Kristo Artigako parrokoa.

  • karitate eske datozkigu; lana izango balute eskatuko ezluketen horietakoak dira.

    - Eliztar eskasia, horixe elizaren beste krisia. Bai. Zenbat eta hobeto bizi orduan eta Jainkoaren behargutxiago sentitzen du jendeak; baina ebanjelioak balioenbidea ez dugula ahaztu behar erakusten digu. Badira federa hurbiltzen direnak arazoren bat konpontze-ko ezinean daudenean: zailtasun ekonomikoak direla, gai-xotasunen bat jota daudela... Baina fedea ez da boladabateko kontua, bizitza-planteamendu bat baizik.Bestalde, eliztar falta horren arrazoien artean, Elizak garaibatean gizartean izan zuen esku-hartze gehiegizkoa aipa-garria da. Orain datorkigu horren ordaina.

    - Gizarteak zenbateraino ahaztu du balioen bidea?Gizartea balioak galtzen ari da. Nork bere arazoak kon-pondu nahi ditu eta gainontzekoak, hor konpon. Lehenhurkoarekiko sentiberatasuna handiagoa zen, baita komu-nikazioa ere. Gero eta itxiagoak gara.

    - Santo Kristoko eliztarrengan zer indartu nahi zenuke?Kristautasunak zentzua ematen dio bizitzari, sinisteak gal-dera nagusiei erantzuten baitie. Kristautasuna suspertzensaiatzen naiz. Baloreak indartu behar ditut eta Jainkoarenbizitza mundu honetan egia bihurtu: gizakiak, oinaklurrean dituela, zerura begiratu behar du.

    - Aita Santua zorrotza da: katolikoek doktrina betebehar dute, ez dago erdibiderik.Elizak kontu askotan berritu beharko luke. Oro har gehia-go begiratu beharko lioke ebanjelioari arau kanonikoari

    baino, zeren eta arau horiek, zenbaitetan, ebanjelioarenespiritua hondatzen baitute. Nik uste dut Eliza katolikoakjasotzen dituen kritikak erakundearen kontrakoak direla,ez, ordea, edukiaren kontrakoak.

    a u r r e z a u r r e

    irunero 7

    Bi urteren buruan Santo Kristo eliza berritzeko lanakamaitu dituzte. Bitartean, parrokiak erosi zuen pare-ko lokal txiki batekin moldatu behar izan dute kontuguztietarako. Parrokoa eliztarrekin auzolanean arituda obraren zati handi bat gauzatzeko. Iñaki Larreaemaitzarekin oso pozik egon arren erakundeenlaguntza ezak minduta dago. Erakundeek laguntzaematen dute baldin eta eliza ondare gisa kataloga-tua badago. Guk ez dugu ezer jaso gurea ez delakomonumentua, baina beste edozein talderi laguntzenbadiote, zergatik guri ez? Ez al dugu eginkizunsoziala betetzen?

    Egindako lanakOrain elizak beste konfigurazio bat dauka eta han-diagoa da. Elementu guztiak berriak dira, bataiokopontea, Kristoa eta sarrerako ateak izan ezik.

    Aldarea, sagrarioa, altzariak, eskulturak eta beira-teak Joaquin Gogorza lasalletarrak diseinatuak dira.

    Beirateen egilea Artistas Vidrieros-eko Jose LuisAlonso izan da, erretiratu baino lehen burutu dituenazken lanetako bat. Beirate multzoa bi ataletanbanaturik dago: alde batetik, Bizitzaren Zuhaitza iru-dikatzen dutenena, pontearen atzean kokatua.Bigarren multzoak eskualdeko historia, lana etanatura ditu ardatz. Larrun, Aiako Harria, Txingudikobadia, arrantza, Higer Itsasargia eta Meakako errekairudikaturik daude, besteak beste. Elementu guztieieduki bat eman nahi izan diegu, azaldu digu apaizak.Eliztarren ezkerretara, ponte sendoa; atzean, beira-teetako argia, eta aurrean, gurutzea. Aldarea uztar-turik dauden bi laukiz osatua da, bikote bat elkarturikdagoen antzera edota Artiga Behobiarekin bat osa-tzen dugun modura.

    Eliza berritua auzolanean

    Iñaki Larrea pontearen atzean eta beirategi baten parean.

  • i runero 8

    a u r r e z a u r r r e

    Duela 20 urte Kokoschka arte-galeria zabaldu zuten, Irungo bakarra, orduan etagaur egun. Tereren aspaldiko artearekiko zaletasun helduaroan gauzatua, ahizpa-rekin eskutik oratuta. Lanak horrenbeste gogobete ditu ezen bizitzako garairik onenaere izan dela aitortzen baitute. Goi mailako galeria honetako jabeei erretiratzekotenorea iritsi zaie; baina margolari eta bezeroek utziko al diete behin betiko ixten?

    - Artea aspaldiko zaletasuna duzue, bokazio berantia-rrean gorpuztu zena.Tere: Niri beti gustatu izan zait pintura. Haurtzaroan ikasinahi izan nuen, baina aitak -kontserbadorea zen- ea buru-tik nengoen galdetu zidan. Nire ibilbide profesionala hiz-

    kuntzen bidetik abiatu nuen. Gaztaroan, Irunen etxea zuenEulalia infantaren bidez, Parisera joateko aukera izan nuenikastera eta lan egitera. Baggioko kondesaren iloba batekmuseoak ikustera eramaten ninduen. Horrela, zaletasunaberpiztu eta Versallesen artearen inguruko ikastaro bat egin

    “Arte-galerian lan egiteazoragarria izan da”

    Teresa eta Carmen del Rey, Kokoschka arte-galeriaren jabeak.

  • i runero 9

    nuen. Bai ahizpa bai ni artearekin zerikusia ez duten bestelanbide batzuetan aritu ginen, beti ere jendearekin harre-mana eskatzen zuten sektoreetan. Duela 20 urte, Migel deAstigar kaleko jantzi-dendan lan egiten genuenean,Madrilgo itzal handiko arte-galerista batek gure negozioairekitzera animatu gintuen, baita lagundu ere. AurreragoForu karrikara lekualdatu ginen. Ordutik, Irunen dagoenarte-galeria bakarra da Kokoschka.

    - Zergatik jarri zenioten Kokoschka (1886-1980) austriar pintorearen izena?Tere eta Carmen: XX. mendeko 10ekoen hamarkada alde-ra sortu zen mugimendu soziokultural oso garrantzitsubaten ordezkari delako. Hortik espresionismoa jaio zen.Pintoreak, errealismotik abiatuta, errealitate horrek irado-kitzen dizkion sentimenduak islatzen ditu bere obretan.Mugimendu hori izugarri erakarri gintuen. BestaldeKokoschka izenak fonetikoki euskararekin antza dauka.Beraz, bi arrazoi horiengatik aukeratu genuen.

    - Zer ekarpen egin dizue lan honek?Lan zoragarria da eta gogobete gaitu. Atsegin duguna egi-nez ongi bizitzeko aukera eman digu. Gure bizitzarengarairik onena izan da zalantzarik gabe. Lan asko eginbehar izan dugu eta maiz bidaiatu, beti ere pinturaz ditu-gun ezagupenak areagotzeko. Pintoreekin eta bezeroekinharremanak ere lan honen alderdi oso aberasgarriak dira.

    - Zeintzuk dira zuen erakusketen ezaugarriak?Batik bat pintura figuratiboa erakutsi dugu, abstraktua osogutxi. Pintore bat aukeratzeko orduan kalitatea irizpiderikbehinena da. Gainera, pintorearekin feeling ona izatea,ezinbestekoa. Azken batean saltzen dugun produktuareninguruko guztia gustatu behar zaigu. Kontuan hartu beharda gure egitekoetako bat artistaren eta bezeroen artekozubi lana dela, hortaz, inportantea da pintorearekin kon-fiantza izatea aholkuak emateko, adibidez.

    - Arte-galerien artean zer nolako maila lortu duzue?Bazter guztietako pintoreek hots egiten digute.Kokoschkan erakustea beste aretotan erakutsi ahal izate-ko bermea dela ere esan digute. Figuratiboaren alorrekogalerietan Estatuko hoberenen artean gaude.

    - Hogei urte hauetan zer nolako harrera izan du gale-

    riak Irunen?Oso ona; hainbat tokitako bezeroak ditugu, gehienak gaz-teak. Bitxikeria gisa zera kontatuko dugu: bikote gaztebatek beren lehenengo soldatarekin koadro bat erosi zuela.

    - Zergatik erosten du jendeak artea?%90ak gustuko duelako erosten du. Erosleak koadroaribegiratzen dion bakoitzean gozatu nahi du. Margolanainbertsiorik errentagarriena da: bizitza guztian zehar goza-tuko du, ondorengoek jarauntsiko dute eta gero eta baliohandiagoa izango du.

    - Zein da jendearen pinturarekiko interes maila?Hobera egiten ari da gizartea. Pintura gero eta maila sozialgehiagotara iristen da eta sentiberatasuna ere areagotuzdoa. Gure aretora etorri ohi diren pertsona batzuk erostekodiru adina ez dutela jakin badakigu, baina guk zaletuenbisitei bezeroenei bezainbesteko balioa ematen diegu, etabereziki goxo artatzen ditugu.

    - Irun krisi latzean zegoenean ireki eta krisia mundumailakoa den honetan itxiko duzue.Bai, 90ekoen hamarkada hasierako hura Irunek gaindituzuen, jendeak hala gertatuko ez zelakoan egon arren. Guondo saltzen ari gara orain.

    - Noiz itxiko duzue Kokoschka?Bada, ez dakigu, bezeroek eta pintoreek uzten ez digutela-ko! Eskualdea umezurtz geratzen da: pentsa Hondarribiandagoeneko ez dela etengabeko jarduera duen arte-galeriabat, eta gurea Irungo bakarra dela. Aretoa tarteka ixteapentsatzen ari gara.

    a u r r e z a u r r e

    “Bezeroen %90ak koadroak

    erosten ditu gustuko dituelako,

    gozatu egiten duelako”

  • i runero 10

    Kontuz internet bidezko iruzurrekin

    Bost aholku Internet bidezko iruzurrari aurre egiteko

    1. Ez fidatu egia izateko onegi diren eskaintzekin.2. Ez sinetsi parte hartu ez duzun zozketetan: inork ez du deusik opari ematen.3. Interneten ordainbide seguruak erabili, ez diru bidalketak.4. Egiazta ezazu ahalik eta gehien saltzaileen identitatea.5. Babes ezazu zeure pribazitatea. Ez eman nornahiri zure helbide elektronikoa.

    Krisian gaude. Mundu zabalean krisian gaude. Kinka honetan kontsumitzaileakproduktu eta zerbitzu merkeagoak bilatzen ditu. Bilaketa horretan Internet tres-na erabilgarria da eta, jakina, abantailak ditu; baina... kontuz iruzurrekin!Aurtengo Kontsumitzailearen Eskubideen Nazioarteko Eguna kari, BidasoakoKontsumitzaileen Elkarteak -ACUBI- eta Kontsumo Irungo Udal Bulegoak -KIUB-, Irungo Udalaren diru laguntzaz, zenbait aholku eta iruzur-adibidezabaldu nahi dituzte, sarean murgildu eta poltsikoa hutsik ez ateratzeko.

    Internet bidezko iruzur mota, autoen eskaintzak, besteherrialdeetatik saltzen direlakoan, prezioz pagotxa omendirenak. Dirutzak zuritzeko legea saihesteko, dirua 3.000euro baino gutxiagoko kopuruetan bidaltzeko eskatzen da.Egiantza ematearren, iruzurgileek ustezko enpresa bitarteka-rien bidez eskaintzen dute ordainketa zein garraioa.

    Car phising Enkanteak interneten

    Nigeriar gutunak” izenez ere ezagutzen den Internet bidezkoiruzurra da. Kontsumitzaileak enpresa batetik ohar bat jaso-tzen du, loterian sari bat irabazi duela esaten diona. "Sariarenziurtagiria" kontsumitzailearen izenean etorri ohi da,Espainiako eta beste herrialdeetako administrazio publikoeneta loterien logoak ordezkatuz. Saria kobratu aurretik, zenbaitzerga administratibo ordaintzeko eskatzen zaio herritarrari,normalean 3.000 euro baino gutxiago, eta diru kopuruen bidal-ketak egitera dedikatutako enpresen bidez.

    Interneteko enkante atarien bitartez gauzatzenda iruzur hau. Iruzurgileek ez dagoen produktubat jartzen dute salgai, oso prezio tentagarrianbetiere. Kontsumitzaileak enkantea irabaztenduenean, saltzailea harremanetan jartzen da,eta ordainketa mota proposatzen dio, gehiene-tan diru kopuruak bidaltzeko. Iruzur hausaihesteko era bakarra saltzaileari buruz ahaliketa informazio gehien biltzea da, enkanteetara-ko web atarietan aurkitu ohi den informazioarierreparatuz. Halako atariek eroslearentzakoBabes Politikak eskaini ohi dituzte, artikulubaten truke diru eskaintza egiterakoan beti ain-tzat hartu behar direnak.

    Loteriak

    5 aholku

  • Prezio zuzena eta erabatekoa da, dena barne! OrainIngalaterra bizi naiz, eta, badakizu, ezkerretik gidatzeazaila da, horrexegatik saltzen dut prezio honen truke.Gainera, paperak eta matrikula ere Espainiakoak ditue-nez, ezin dut hemen garestiago saldu. Dokumentazioguztia behar bezala dago, karga edo zergarik gabe.Motorra, txapa eta pintura primeran daude. Errebisioguztien ziurtagiriak ere baditut. Autoaren bidalketaz etazure izenean matrikulatzeaz aseguru enpresa bat ardu-ratzen da, Global-Express-Autos, ibilgailuen nazioartekogarraio eta salmentetara dedikatzen den enpresa(Screw Companyren baitan). Konpainia honekin autoaikus eta konproba dezakezu, erosi baino lehen: erabaki-tzeko 3 egun dituzu, eta 500 km Espainiako errepidee-tan. Espainiako kontzesionario batera eraman dezake-zu, motorra eta mekanika konprobatzera. Horrela egiten da: Nik autoa konpainiari uzten diot;konpainiak gestoria batean paperak behar bezala dau-dela eta dena legala dela egiaztatzen du; problemarikez dagoela konprobatu ondoren, konpainia zurekinjarriko da harremanetan.

    Orduan zuk prezioaren %50 ingresatuko diozu konpai-niari; autoa ez baduzu gustuko, konpainiak 24 ordutanitzuliko digu, zuri bermearen %100, eta niri autoa; itzul-tzeko gastu horiek, nire kontu. Interesa baduzu, bidal iezazkiguzu datuak tramiteekinhasteko: Izena, deiturak, helbidea, posta kodea, hiria,NAN zenbakia, telefonoa.Nik datuak izan orduko, konpainiari pasako dizkiot, etaautoa ere bai, zuri entregatzeko.

    i runero 11

    800.000 euro irabazi dituzu!

    Existitzen ez den argazkikamera salgai

    4.000 euroko auto dotorea. Hori mauka!

    "Egizu artikuluhonen trukezure diru eskaintza"

    Jaun / Andre XXXX:

    Zorionak! Sari bat irabazi duzu! EuroparLoterian sari bat irabazi duzu! EuroparBatasuneko herritar guztien arteko loteria da, eta zuri800.000 €ko kopurua tokatu zaizu! Zure saria Espainiako Ogasunean dago, etatasak ordaindu orduko helaraziko zaizu.Mesedez, bidal iezaguzu tasen kopurua (1.250 €) eta gu geu arduratuko gara diruairits dakizun.Zorionak berriro sariarengatik.Dirua bidaltzeko, Western Union edo MoneyGramm erabil dezakezu.Helbidea: Strawberri fields Avenue, 129 WLondon 19 43 21 Erresuma Batua.

    CAR PHISING. Adibidea.

    LOTERIA. Adibidea. Posta elektronikoz jasotako mezua.

    ENKANTEAK. Adibidea.

    CANON SX 100 (K) IS-40 x ZOOM -KAMERA DIGITALA 8MP + 4GB

    Eros ezazu orain!149,945 EUR.

    Bukaera data: uztailak 22.Bidalketa gastuak: 24,99 EUR.

    Espainiarako zerbitzua.

    Produktuaren kokapena: London.Salgai dagoen kopurua: 10

    Ezagut ezazu saltzaileaSaltzailea: (20552)Botoak: % 98,1 aldeko boto.Erabiltzailea: 03 ekainaren 19tik AEBetan.Saltzaile pribatu bezala erroldatua.* Ikus komentario zehatzak.* Saltzaile faboritoetara erantsi.Eros ezazu segurtasunez1.- Kontsulta ezazu saltzailearen ospea.

  • i runero 12

    Korrika badator! Datorrenmartxoaren 26an Tuteratikabiatu eta apirilaren 5eanGasteizera helduko da AEKk biurteroantolatzen duen euskararen aldekolasterketa erraldoia. Jai giroan euska-raren aldeko kontzientzia suspertzeaeta euskaltegien lana indartzeko diruabiltzea ditu helburu. Korrikaren 16.edizio honen ekarpen ekonomikoakbatez ere Iparraldeko eta Nafarroakobeharrei erantzuteko baliatuko dituz-te.Leloa: Ongi etorri!Lekukoa eskuz esku pasako da etakilometroz kilometro korrikalarienartean. Ohi bezala, lekukoak, etaatzetik joango diren ehunka mila eus-kaltzalek, mezu bat zabalduko dute;aurten Ongi etorri! izango da leloa.Agurra honakoei luzatu nahi zaie:Euskararen berreskurapenean lagun-du behar duten erakunde guztiei, eus-kalgintzan dabiltzanei, euskaltzaleei,euskaldunei eta euskaldundu nahiduten bertako zein kanpokoei.Omenduak

    Alde batetik Euskal Herrira etorrita-ko ehunka mila etorkin omendu nahiditu Korrikak. Euskara ikasi, ekarpeneuskalduna egin eta gure hizkuntzabelaunaldi berriei transmititu dietenfamilia horiek izango ditu gogoan.Bestalde, kanpora jo gabe, askok eus-kara galdu dute frankismoaren, fran-tses estatuko legedi zentralistaren edobeste hainbat arrazoiren erruz.Horien artean badira hizkuntzaberreskuratzeko ahalegin aipagarriaegin duten familiak. Hauetaz eregogoratu da Korrika omenaldia gau-zatzerakoan.

    K o r rK o r r i k a i k a m a r t x o a r e n m a r t x o a r e n 2 9 a n2 9 a nB i d a s o a lB i d a s o a l d e t i k d e t i k i g a r o k o d ai g a r o k o d a

    l a p i k o a n

    Ibilbidea Irunen eta Hondarribian barrenaKorrika Oiartzungo bidetik sartuko da gurean. Elatzeta eskolatik 6:20eanpasako da, handik Puianara abiatuko da Arretxe gainetik. MendelutikHondarribia aldera egingo du eta herria korritu ondoren, IrungoHondarribia kalera helduko da 7:20ean. Jarraian, San Juan plazatik,Urdanibia plazatik eta Ficobatik (7:47ean)pasako da Hendaiaruntz jobaino lehen. Behin Hendaia igarota, Urruña zeharkatu du.

    Petoak erosgai dira AEKn, Korrika dendetan eta Korrika egunean bertan.

  • l a p i k o a n

    Korrikaren inguruko ekintzakBidasoaldean

    Martxoak 26- Dokumentala. EKTn, 19:30ean,Bidaia intimoak izenburuko dokumentala.Dokumental honek Korrika 16ren omenaldiaren islaizan nahi du. Protagonistak euskaraz bizi nahi dugu-non herrira etorritako lau pertsona dira, omenaldiberoa merezi duten milaka lagunen ordezkari gisahartutakoak. Hala, Mixele, Rami, Jesus Mari etaTereixaren bizitzetan euskaldun asko eta asko identi-fikatuta sentituko dira, beraiek euskaraz bizi nahidugunon herrira egindako ibilbidea milaka lagunekegin dutenaren antzekoa izango baita ziur aski.Martxoak 27- Korrika txikia, eskualdeko kaleetan.Martxoak 29- Afaria Irun, Hondarribia etaHendaiako elkarteetan. Aurtengoan, korrikazaleenotordu bat antolatu beharrean hainbat elkartetan afa-riak egingo dira, norberak nahi duen elkartekora joa-tea badaukala. Nola lagundu- Korrika laguntzaile euskarria erosiz.- Materiala edo oroigarriak erosiz.- Petoa erosiz. AEK euskaltegian, Korrika dendetanedo Korrika egunean bertan.

    www.korrika.org

  • k i r o l a k

    irunero 14

    Harrigarria da benetan Real Union denboraldi hone-tan egiten ari dena. Errege Kopan Real Madrilgainditu ez ezik, Ligan sekulako emaitzak lortuditu. Argi dago Bigarren Mailara igotzeko play off-eansartzea dela irundarren lehenengo helburua. Aurten, gaine-ra, lehenengo postuak saria dauka: igotzeko aukera gehia-go. Beraz, seigarren martxa ipini eta Real Union ez dalidergotik jaitsi. Gaur egun zazpi puntuko aldea du biga-rren sailkatuarekiko. Asko da, maila honetan dauden pare-kotasunei erreparatuta. Asko, batez ere, beste taldeek lehe-nengo postua galdutzat eman dutelako guztiz. Gauzakasko okertu behar dira Real Union bere taldeko garailea ezizateko. Eta ez dirudi hau gertatuko denik. Igaro du urta-rrila, Kopa eta Ligaz beteriko partiduekin. Igaro du gali-ziarren epe larria, eta nota altuarekin, gainera. Orain, azke-nengo esprinta geratzen zaio talde bidasotarrari. Bizkaitarasko eta lehia zuzenak ere. Liderra izateko prezio altuaordaindu behar da, guztiek nahi dutelako Real Union men-dean hartu. Baina oso gutxik lortu dute. Oraingoz, behin-tzat, Pontevedra, Barakaldo, Guijuelo eta Celta B izan dirairundarren aurka garaipena lortu duten talde bakarrak.Hori gutxi bada, Profesional mailako, hau da, LehenengoBigarren eta Bigarren B mailako talde guzti-guztienartean, txuri-beltza da gol gutxien jaso dituena. Datu esan-guratsua, ezbairik gabe. Golak sartzeko ere ez du proble-ma handirik izan: Iñaki Alonsok entrenatzen duen taldeaksei partidutan sartu ditu hiruna gol edo gehiago.

    Real Unionek 24 jokalari dauzka lehenengo plantillan.Denek dute kalitate ezin hobea, eta horri esker aldaketa

    ugari egin ditzake entrenatzaile bizkaitarrak. Asteburuzasteburu hamaikakoa aldatu egiten du. Horren ondorioz,futbolari bakoitzaren eguneroko lana gogorra izaten, da.Ez dago postu finkorik.

    Bartzelonaren parean ere jarri izan dute puntuen diferen-tzia dela eta. Talde kataluniarra krisia bizitzen ari da; irun-darra berriz, inoiz baino hobeto dabil. Bigarrenarekikopuntuen aldea ez da murrizten, eta horrela jarraitzen badu-te denboraldi amaiera arte, Bigarren Mailan gertu izangodute. Aurten bai, Real Union, behingoz, igo egingo da.

    Real Union, bigarren mailari begira

    FISIOTERAPIA eta PILATES TERAPEUTIKOAFISIOTERAPIA y PILATES TERAPÉUTICO

    SARA COSSIO PEÓN-Lesiones musculares y tendinosas.-Patologías de columna.-Masajes terapeúticos y relajantes.

    -Gihar-tendoietako lesioak.-Bizkar hezurreko patologiak.-Masaje terapeutikoak eta erlaxagarriak.

    POSIBILIDAD DE BONOSBONOAK AUKERAN

    Arantzateko Jauna kalea, 6 - behe. IRUN. ALDEZ AURRETIKO ZITA / CITA PREVIA. 663 927 335

  • Errusiarrak.La Salle SanMartzial ikastetxekoGurasoElkartea.

    i runero 15

    Irungo Inauteriak 09

    Le FoliesBergere.CarlosZapirain taldea.

  • Eski

    mal

    akEl

    Pila

    r ik

    aste

    txek

    o G

    .E.

    Zomorroak. Gazte Landetxa

    MulanAinhoa Dantza Ikastegia

    Bolly

    woo

    deko

    ezko

    ntza

    k. D

    antz

    aka.

    i runero 16

  • Luck

    y Lu

    ke

    Super heroiakSkola & Musik

    i runero 17

    Barbie WorldToxic Taldea

    Aste

    rix.

    Elat

    zeta

    ik

    aste

    txek

    o G

    .E.

  • Historiaurrea. San Vicente dePaul ikastetxeko G.E.

    Bollywood. Belasko

    i runero 18

    Pantera arroxa.Olaketa Gimnasioa.

    Barrokoa. Fantastic

  • i runero 19

    k o l a b o r a z i o a

    MAITASUNA DENA DA

    Bikote harreman bat baino gehiago,norberari diogun maitasunabertzearekin elkarbanatzea

    eskuz idatzitako hitzen amaieran gorriz sinatutako bizi-indarra, itxaropena

    PD: MAITE ZAITUT paratzeamaitasuna adiskidetasuna baino gehiago

    berdinen eta desberdinen arteko truke maitagarriadesiorik onenarekin hartutako autobusa

    norbaiti eguna alaitzeko,dei telefoniko hotz bat berotzeko asmotan

    UTZI EZAZU MEZU BAT SEINALEAREN ONDOREN.Maitasuna barneko hitzak eta sentimenduak elkarbanatzea da.

    Maitasuna hori dena eta gehiago baina maitasuna hori soilik da

    samurtasun haragitsu horretatik pixka bat oparitzeamaitasunez mintzatzea

    ergelkeria dirudi MAITE ZAITUT erratea bihotz taupada bakoitzekobaina bai,

    ergela naiz, maitasunez beterik nagoelako.Begiak ixten ditut eta minez ahazten naiz.Begiak itxiko ditut egunen batean betiko

    eta orduan ulertuko duzu erran nahi nizunaMAITE ZAITUT erraten nuelarik (edo agian ez duzu ulertuko)

    maitasuna on egin nahia daheriotza edo mina baino haratago doaheriotza edo mina baino gehiago da.

    Ainara Maia

    Laranja erdia garela sinestarazi digute eta orduanbertze laranja erdiaren bila, mahats ale frexkoamaxpaxaren gisa idortzen joaten da maitatzeko gai-tasuna galdu arte.Erdiaren esperoan idortzen ez bagara, orduangudari txinatar batek sandia urtsu baten gisa, milazatitan egiten gara eta gero lan handiagoa duguerdia aurkitzen.Sagarraren bihotza osorik uzten den gisa bereansagar osoa izaten ahal gara eta melokotoi osobaten bila abiatu; errazagoa izango al da laranjaerdi berdin bat aurkitzea baino, sagar oso desberdinbat aurkitzea eta horrela osoki maitasuna eskainibertze oso horri?Batzuetan gerta dakiguke inoiz ere ez aurkitzeamaitatzeko oso bat, baina beti geldituko zaigu nor-beraren osoa maitatzeko gaitasuna.

    Bertze batzuetan, aldiz, oso bat zoragarri eta ederaurki dezakegu eta hari gure maitasun osoa librekieskaini. Eskaini eta gero, beharbada ez dugu bertzeosoaren maitasuna jasotzen eta bertze oso batekinjoaten da gure maitasunez kargaturik hari eskain-tzera.Horrela, samurai baten gisa sandia urtsua gurebihotza eta guzti mila zatitan egiten gara, bainabeharbada mila zatitan (des)egindako gure osoakmila aldiz gehiago maita dezake bere burua, maita-suna harturik eman gabe joan den osoa, baita bere-hala aurkitutako bertze oso bat ere. Ala?Ni beharbada bakarrik nago, baina osorik, eta milazati (des)eginik mila eta bat aldiz maite dut.Maitemindurik nago. Nire bihotzean arrasto sakonautzi didan osoa asko maite dut baina...

    Ainara Maia

    m

    ite

    MILA ZATITAN (DES)EGINDAKO BIHOTZAK ZATITU GABEKOAK BAINO GEHIAGO MAITE AL DU?

  • i runero 20

    b i h i t z e t a n

    Hauteskundeetako emaitzak Irunen

    PSE-EE % 42,3711.539 boto

    EAJ-PNV. % 27,047.364 boto

    PP % 14,714.006 boto

    Baliogabeak % 5,211.497 boto

    Aralar % 4,74. Botoak: 1.290

    EB-IU % 3,88. Botoak: 1.057

    UPyD % 2,50. Botoak: 682EA % 2,24.Botoak: 610

    Zuriak % 1,31.Botoak: 375

    Abstentzioa: % 38,99Hautesleak: 47.091

    Zinegotziak

    2005eko eta 2009ko IRUNgo emaitzak alderatuta

    EAJ-PNV09

    EA09

    PNV-EA05

    PSE09

    PSE05

    PP09

    PP05

    EB-IU09

    EB-IU 05

    Aralar09

    Aralar05

    UPyD09

    Balio-gabeak 09

    EHAK05

    7.364 610 9.241 11.539 10.279 4.006 6.065 1.057 1.663 1.290 639 682 1.497 2.385

    PSE-EE alderdia martxoaren 1eko hauteskundee-tan Irunen boto gehien lortu zituen alderdia izanda, 2005ean baino 1.260 gehiago. EAJk EArekinkoalizioan aurkeztu zeneko baino 1.877 boto gu-txiago izan ditu. Oraingoetan EAren boto kopu-rua 610 izan da. PPk nabarmen egin du behera,2.059 boto galdu baititu. EBk 606 gutxiago esku-ratu ditu eta Aralarrek aurreko emaitzak bikoiztuditu. Azkenik, 2005ean baino 1.295 baliogabekoboto gehiago izan dira 2009an.

    Abstentzioa. Aldea 2005-2009: aurten % 3,37 handitu da.

    PSE-EE 12 13

    PP 4 4

    EAJ-PNV 4 8

    EB-B-Aralar 2 0

    Ezker abertzalea 3 0

    Aralar - 0

    Alderdia 2007ko udalhauteskund.

    Balizko kalkulua

  • l a p i k o a n

    irunero 21

    Gabiria kalea, 15 - 179 Katea auzoa - IRUNTel 943 63 16 32 Faxa 943 63 16 02

    SONORIZAZIOA ARGIZTAPENA GRABAZIO-ESTUDIOAK ERREALIZAZIORAKOPLATOAK

    BIDEO-ZINEMA-PUBLIZITATEA

    BIDEO-PROIEKTAGAILUA PANTAILAK

    Santiagoko indusketa arkeologikoa

    maiatzera arte bisitatu ahalko da

    Santiago eta Bidasoa kaleen artekoorubean burutzen ari diren indusketaarkeologikoak ezagutzeko OiassoMuseoak bisita gidatuak antolatu ditu. Bisitak asteartetik ostiralera egingodira, 10:00etatik 13:00etara eta16:00etatik 17:30era. Interesdunekaldez aurretik hitzordua hartu behardute 943 63 93 53 telefonoan edo [email protected] helbidean. Arkeologoek Oiasso hiriko portuarenaztarna garrantzitsuak aurkitu dituzte,baita erromatarren garaiko bestelakohondakinak ere, besteak beste, baxeraeta anfora piezak.

    Hondakinak murrizteko lau kanpaina

    Txingudiko Zerbitzuek aurtenIrunen eta Hondarribian inguru-men hezkuntzarako lau kanpainaeramango dituzte aurrera hondaki-nen sorreraren prebentzio etamurrizketarako. Lehenbiziko pro-grama Eskualdeko LehenHezkuntzako ikastetxeetan burutuda. Hurrengoa bigarren eskukomerkatuak abian jartzea izango da,erabilitako objektuak saldu eta tru-katzeko. Hirugarrenak ogia eros-tean egunero erabiltzen diren plas-tikozko poltsen eta paperezko bil-garrien erabilera murriztea izangodu helburu. Azkenik, dibulgaziogida bat argitaratuko dute.

    Otsailean % 3,1 handitu dalangabezia Irunen

    Otsailean urtarrilean baino 123 langabetu gehiago zeuden Irunen, hots,%3,1, datu ofizialen arabera. Honenbestez, guztira EINek 4.138 langabetuerresgistraturik dauzka gurean, iazko otsailean baino 895 gehiago.Langabetuen kopurua % 26,7 handitu da azken urtean. 2009ko otsaileanlangabezia tasa % 13,9koa zen; beraz, urtebetean % 2,8 handitu da. Ohi bezala, langabetu gehienak zerbitzuen sektorekoak dira (3.515); ala-baina, eraikuntzaren sektorean eman da gorakadarik handiena (% 59)2008ko otsailetik aurtengo otsailera.

  • i runero 22

    Lotsa, kulpa eta harrotasunarekin batera,emozio soziomorala da. Taldearen barnean arauakbetetzen ez dituzunean sorrarazten den emozioa da.Norbaitek legea hausten ari zarela ikusi zaituelarikohartzen zarenean sortzen da, barregarri geratu edo zer-bait gaizki eginda harrapatua zarela uste duzunean.

    Zenbait egoeratan lotsa sentitzea ona da: lagunbati goxoki bat lapurtzen diozunean eta eskua motxilansartuta harrapatzen zaituenean, elbarrituen lekuan

    aparkatu eta gurpildun aulkian pasatzen den pertsonakbegiratzen dizunean edo neska talde batek mutil batnesken komunean ezkutatuta zelatan ikusten duenean.Lotsaren sentsazioak gaizki egindakoa berriro ez egitenlaguntzen digu, sentitzen duguna oso desatseginadenez berriro ez sentitzeko, gaizki egindakoa ez duguerrepikatzen.

    Zer gertatzen da orduan LOTSAGABEEKIN?Taldean behin eta berriro modu desegoki batean hitz

    Lotsatzen naiz, eta?

    Lotsa emozio desatsegina da oso; beraz, funtzio inteligentea duela pentsatzea ezinez-koa iruditzen zaigu. Zein funtzio izan dezake, bada, denen aurrean irakurtzeko agintzendiotenean haur batek sentitzen duen lotsak? Gazte batek, gustuko duen pertsonaribegiratu eta hark bere begiradarekin harrapatzen duenean sentitzen duen lotsak? Edohelduok taldean txiste bat kontatu eta gaizki ulertuak izan garenean sentitzen dugunlotsa horrek? Denok sentitu dugu egoera batean edo bestean lotsa, ezta?

  • i runero 23

    egiten dutenekin? Edo jendearen aurrean biluztendirenekin? Eta mukiak zintzilik eta mihiarekin miazkatzendituztenekin? Talde arauak eta ohiturak ez dituzte betet-zen eta baztertuak dira gehienetan. Lotsa desatseginada, noski; baina lotsa ez sentitzea arazo bilaka daiteke.Lotsak badu orduan bere funtzioa, ezta?

    Bestalde, badira izaera lotsatia duten pertso-nak, hau da, LOTSATIAK. Gehienentzat egoera lo-tsagarriak ez direnean lotsa sentitzen duten pertsonakdira. Ez dira leku berrietan sartzen, galdetzeak lotsaematen dielako; ez dute jendearen aurrean hitz egitenbarregarri geratzeko beldurra dutelako, edo ez dutegona motz edo tiranteko nikirik ipintzen, zer esangoduten beldur direlako. Egunerokotasunean holako ger-taera asko saihesten ditugunean LOTSATIAK gareladiogu; baina pertsona orok izan ditugu, edo izatenditugu, zailtasunak egoera batean edo bestean; denokgeure lo-tsak ditugu, ez dut uste inor salbatzen denik.

    Eta nola egin aurre lotsari?

    Lehenik, lotsa sentitzean gehienetan zer egitendugun aztertuko dugu. Zer egiten edo esaten dute hel-duek (irakasle zein guraso, lagun zein ezagun) hau-rrakedo gazteak egoera ez lotsagarrietan lotsa sentitzenduela ikustean?

    Honek lotsatzen zaitu? Beno, mesedez! Hau ezda lotsa sentitzekoa! Hasi egiten egin beharrekoa etakitto.

    Haurra edo gaztea berriro lotsarazten dugu,inseguritatea sortzen diogu. Modu honetan haurrak edogazteak, beharbada, lotsarazten duena egiten du; baina,nahiz eta ekintza burutu, ez dugu ziurtasunik haurrakedo gazteak beste momentu batean egoera berdinariaurre egingo dion, egoera berdinean ez ote duen berrirolotsa sentituko. Askotan alferrik bizitutako sufrimenduada, ez zaizue iruditzen? Haur batek taldearen aurreanirakurtzean lotsa sentitzen badu, bere baitan ongi eginezin duelako da, barregarri edo lotsagarri sentituko dela

    uste du eta.Ez al da egokiagoa beste erantzun hau?Denen aurrean irakurtzeak lotsatzen zaitu? Beno, denoklotsatzen gaitu zerbaitek. Kontua ez da lotsa gabe bi-zitzea, lotsa gainditzen ikastea baizik. Gainera, ni ziurnaiz zuk hori primeran egin dezakezula! zure erantzu-kizuna da lotsa poliki-poliki gainditzen joatea. Izugarriaberasten gara oztopoak gainditzen ditugunean. Animo!Gainera, hemen gaudenok ez dizugu barre egingo.Denok dakigu zer den lotsatzea, ezta? Saiatu nahiduzu? Ez? Beno, hurrengoan izango da, ziur nago.

    Honek ez du esan nahi egun batean lotsa gainditzen denik, denbora luze eta pauso txikiak emanbehar dira. Helduok laguntza handia eskain dezakegugure laguntasun eta jarrera positiboarekin. Haurra edogaztea gogoan izan, animatu eta segurtasuna emanbehar diogu lotsa gainditzeko. Badakit ez dela lanerraza; baina laguntzeak pertsona gisa izugarri aberas-ten gaitu eta gure zoriontasunerako bide pertsonala bila-ka daiteke.

    Denok ditugu zailtasunak, batzuetan lotsa sen-titzen dugu eta gainditu nahi dugu. Gugandik atera beharda gainditzearen nahia eta, emeki, helburu txikiak ipiniz,pausoz pauso lor dezakegu. Animatu zure lotsakgaraitzen eta lagundu ondokoenak gainditzen! Sentitzendugulako dakigu bizirik gaudela, eta bizirik sentitzengarenez, hauta dezagun emozio atseginen bilaketarenbidea; poza, interesa, esperantza, maitasuna edourguilua sentiarazten diguten gauza edo gertaerak bila ditzagun gure egunerokotasunean. Bainaez ahaztu emozio desatseginek bizirik gaudela adie-razten digutela, eta hauekin bizitzen eta gainditzensaiatu behar dugula.

    ZORIONTSU BIZI eta LAISTER ARTE,LAGUNOK. EZ AHAZTU ZUEN GALDERA, IRITZI ETAGERTAERAK AZALTZEKO LEKUA BADUZUELA:

    [email protected]

    MAPI URRESTI ORTIZ

    GIPUZKOA TELEBISTAk komertzialak behar ditu. CV-a honako helbidera bidali:

    [email protected]

  • i runero 24

    Mixel Thikoipe idaz-learen Hotz beroliburuak etaGorrail Azeria delakoakeskaini didate animaliezgogoetatzeko grazia. Alegia,animalien eta pertsonen arte-ko harremanez idaztekobidea zabaldu didate libu-ruok. Gorrail Azeriako ipui-netan animalien, abereen etapertsonen arteko pasadizoakbiltzen dira. Hotz bero-n per-tsonei buruzkoak nagusitzendira, berriz.

    Gizakiok arte espresioenbidez irudikatu edota berrasmatu dugu gure existentzia,gure bizipenak eta bizialdiak: pinturaren bitartez lehenikliteratura bide beranduago. Gero, hauen bidez, zineak ber-biziarazi ditu bizitzako espresio edo agerraldi horiek.Irudimenaren lantze horretan, animaliek edota abereek–euskaldunok bereizten ditugunez– mintzatzen ikasi zuten.Euren gogoan eta ahoan mintzoa paratu zieten idazleek,hots. George Orwell-en Abereen etxaldea heldu zait gogo-ra.

    Zinera, telebistara, pantailara oro har –marrazki bizidu-nen bitartez– pasa zirenean are izate biziagoak bilakatuziren edo pertsonok bilakarazi genituen animaliak: anima-liak protagonista nagusiak izateraino pasa ere. TxikitakoWalt Disneyren pertsonaiak edota egungo Shrek ogroaarrakastatsua heldu zaizkit gogora. Juanba BerasategirenBarriola San Adriango Azeria imajinatzen dut bestalde(artean ikusi gabe).

    Animaliei beren izaera aldatu diegu hein batean, guremunduaren bilakaera honetan. Uste hori daukat. Esaterako,Shrek ogroa begitandu zait. Ogroa ez da ankerra eta larde-riatsua jagoitik, goxoa, gizatiarra edo humanoa baizik.

    Gure mitologian ere, hainbat pertsonaiek hartzen omenzuten alde gizatiar hori. Hau ere nire ustea da. Ez naiz guz-tiz ziur, ez bainaiz aditua ere. Baina, bitxia zait.

    Guk ez dugu animalien sena gure aurrekoek bezala bizi,eta are gutxiago gure seme-alabek. Animaliak ez diragehiago animaliak. Gure ingurura bildu ditugu: katuak,zakurrak, txoriak –kaioletan– dortokak eta kasuren batean

    sugeak ere bai. Batzuk etxekobainuontzian dituzte halakobatzuk. Arranopola eta ala-zankoa! Jainkoak libra nazalafauna horretatik.

    Areago, gure espazioetaraekarri ditugu, eta plaza, kaleeta karrikak kakaz bete dizki-gute. Zakurren kasuan, kasu!Eta desmasia ez da zakurrenerrua, beren jabearenak bai-zik. Zenbaiten kasuan, hara-go joanez, konpainiarako ani-malia hauek –ez abereak–pertsonen maskota bilakatuzgainera, euren aitorpenen en-

    tzule ere bilakarazi dituzte.Sarritan pentsatzen dut animaliek irabazi duten lekua, oro

    har, eta salbuespenak salbuespen, ez dagokiela animalioi.Konparaziorako, San Bernardo zakurra dut gogoan, etaondo. Baina, hortik pertsonen arteko lekuan eta hauen–geure– konponezinen tokian sartzea! Hara! Aski eta sobe-ra. Sobera: gure ezinak eta zaputzak jasan behar badituzte.Aski: gure aieru eta laztan hipokritak jasotzea. Honezkeroirakurleren bati zizta egin dio hau irakurtzeak. Zer nahiduzue? Bakoitzak bere patua –eta ez antzara–.

    Nik animalia pertsona balitz bezala tratatu eta laztandubaino, nahiago dut nire baitan daramadan animalia kanpo-ratzea. Zeinek bere tokia eta aiurria: animaliak berea etaguk geurea, edo nik neurea behintzat.

    Naturatik jalgi ondoren, emeki-emeki herri gunetara bil-dutakoak gara pertsonak, arian ari, arinegi beharbada, hiri-ra jaitsi ginenok. Bilakabide horretan hiriak asko eraldatugaitu pertsonok. Pertsonok animaliak gara funtsean, bainaanimalia arrazionalak. Ez ditzagun, beraz, animaliak izanezin dutena izaten bilakarazi. Amen!

    P. S. Post scriptuma kasuon, Aremix gure katua azaldudela adieraztekoa da. Otsaileko testua idatzi eta berehalaazaldu zitzaidan etxeko leihora. Sinestezina iruditu zitzai-dan, baina bai, guztiok dugu zertan sinetsia. Alegia, ezgarela materia hutsez osatuak, espiritua gure baitan dugula.

    MIKEL ASURMENDI

    e l e a k i r u t e n

    Alboko orrialdean, lerroz lerro delakoan, naturaren eta animalien mundua erretra-tatzen diguten bi libururen berri eman dugu, pertsonen istorioak eta bizipenakbarne. Horiek eta otsailean idatzitako eleek iradoki didate datorren gogoeta. Postscriptum-en biribiltzen dena edo.

    Animalien arimaz edo!

  • i runero 25

    l e r r o z l e r r o

    Mixel Thikoipeidazle berriadugu. Thikoipekberak zalantzan ematen dubere burua idazle izenda-tzeko orduan. Idazleaamini ezagutu aldera honaezaugarri zenbait:Amikuztarra da.Amenduzen (Baxenabarre)sortu zen 1948an;Domintxinen bizi da.Musikaria ere bada.Xorrotxak taldea sustatuzuen aspaldi eta Pil Pil-eanari da egun. Hotz bero etaGorrail Azeria liburuenegilea da. Lehenean 18narrazio bildu ditu, bigarre-nean Le Roman de Renard-en istorioak itzuli ditu.

    Hotz bero liburuan aurkituko dituzun istorioak Amikuzekohizkuntzan izkiriatu ditu Mixel Thikoipek, bere eskuarazalegia. Horrek ematen die berezko doinua eta sinesgarritasu-na istorio hauei.

    Haurtzaroko istorioak bezala aurkeztuak izan badira ere,iraganekoak, badira gaur egungo istorioak ere bai. Erran nahibaita, joan doan mundu bateko istorioak eta egungo mundua-rekin lotzen gaituzten bizipenak direla Mixel Thikoiperenak.

    Hotz bero izenburutik hasita, dualitate edo bitasun bat era-kusten digu liburuak: Hotza eta beroa, iragana eta oraina,irria eta negarra, elkarren ondokoak dira. Berak erraitenduen bezala “adinekoak edo gazteak auzo dira”.

    Badute ezaugarri horiek guztiek zerbait komunean: natura.Alegia, naturatik hurbil bizitako pertsona batek landutakoistorioak dira. Errealitatetik –lurrari, baserriari loturiko etabiziriko esperientziak– jasotako bizipen fikzionatuak.Maitasunez beteak, eta maitasunez idatziak. Maitasunakbadu bere ifrentzua, erran bezala, herra edo gorrotoa. Etahoriek ere ageri dira liburuan, istorio ankerrak eta krudelak:Mutilarena –morroiarena–, txoriburuarena... Bi aipatu alde-ra. Badira kontrasterako istorio irrigarriak, bistan da.

    Mixelen eleen doinuei esker, joan badoan baina oraino

    gurekin dugun munduairudikatu ahal izanenduzu, irakurle lagun hori.Bistan da, Baxenabarrekoeta Amikuzeko euskaralandu beharko duzu aminibat.

    Gorrail Azeria liburuazbesteak beste esan deza-kegu. Mixel Thikoipekitzulitako istorioak ez diraoraingoak, oso iraganeko-ak baizik, XI. mendeanidatziak, frantsesez. 26idazlek mende osoan ida-tziak: istorioen bildumabat da, idatzi ziren istorioden-denak ez baitira libu-ruon. Oso iraganekoak

    izanagatik, badute Hotz bero liburuko istorioekin gauza fran-ko komunean. Hasteko, Mixelen beraren euskara. Bigarrenhonetan, animaliak protagonistak dira nagusiki, Azeria bere-ziki.

    Animalien izaera tranpatia ageria da istoriootan, baita ani-maliek pertsonekiko erabiltzen duten joko eta jukutria anda-na ere. Animalien arteko lehia ageriko duzu, naturan gauza-tua: azeria, otsoa, belea, oilarra... batetik, eta laboraria beste-tik, azken hau zuhurra batzuetan eta bestetan arrunt zozoa:abila eta zozoa elkarren aurka ari dira istoriotan.

    Mixel Thikoiperen eleen doinuei esker, joan badoan bainaoraino gurekin dugun mundua irudikatu dezakegula idatzidut arestian –edo oixtian, Mixelen moldean emana–. Naski,joan badoan baina bera bezalako pertsonei esker gurekiniraun duen mundua. Eta iraunen duen mundua, araiz!

    Pertsonon bitasunaren mirail naturala eskaini digu idaz-leak.

    Segi dezala amikuztar horrek aitzina, hala eletan nola kan-tuan.

    Bejondeizula, Mixel!

    MIKEL ASURMENDI

    Liburu bi ekarri ditugu martxoan, Mixel Thikoipe baxenabartarrak idatziak. Biekhala biek naturaren berri dakarte. Lehena, Hotz bero izenekoa, jatorrizko istorioezosatua da. Erdi Aroko istorioek osatzen dute bigarrena. XI. mendean idatzitako isto-rioak dira (Le Roman de Renard jatorrizkoan bilduak) eta Thikoipek berak itzuliak.

    Pertsonon bitasunarenmirail naturala

    Liburuak: Hotz bero eta Gorrail Azeria. Egilea: Mixel Thikoipe. Argitaletxea: Maiatz.

  • Erakusketak

    Martxoak 6 - apirilak 26

    Amaia KZn, pintura eta diseinudekoratiboaren inguruko erakuske-ta. Maria Isabel de Lamaren lanakikusgai.

    Martxoaren 29ra arte

    Erlaitz Mendi Elkartean (Peñakalean), Miguel Angel Lujanbiorenargazki erakusketa: Jaizkibel sendadel litoral. Por la ruta de los acan-tilados. Argazki zoragarrien bitartez MiguelAngel Lujanbiok bide hau erakus-ten digu, museo berezi bat osatzenduten eskulturez betea, adituekEuropako itsasertzeen artean al-txortzat joten dutena.

    Hitzaldia

    Martxoak 18

    Argoiak Elkartearen egoitzan(Bertsolari Uztapide kalean),17:00etan, Peruko eta Boliviakoemakumeen jabekuntzari buruzkohitzaldia.

    Azoka

    Martxoak 28 eta 29

    Ficoban, Ibilgailu Klasikoen XV.Nazioarteko Erakusketa.

    Zinea eta Lankidetza

    Martxoak 24

    Amaiako hitzaldi aretoan,20:00etan, Zinea eta LankidetzaErakustaldiaren baitan, hiru doku-mentalen proiekzioa.

    Martxoak 25

    Amaiako hitzaldi aretoan,20:00etan, hitzaldia eta proiekzioa.Hizlaria: Boliviako Herri IndigenenKonfederazioko Maria RosarioSaravia.

    Martxoak 27

    Amaiako hitzaldi aretoan,20:00etan, lau dokumental proiek-tatuko dituzte.

    Ikus-entzunezkoa

    Martxoak 26

    Amaiako hitzaldi aretoan,19:30ean, La vuelta al mundo en unaño ikus-entzunezkoa.

    Musika

    Martxoak 26

    Amaia KZn 19:30ean, ALBADAtaldeak antzinako musika joko du.

    Martxoak 31

    a g e n d a

    Ikust-Alaia Liburutegiko ekintzak

    Irakurketa kluba

    Martxoaren 31n, 19:00etan. Gaia:Lytton Strachey-ren La reinaVictoria.

    Ipuin kontalariak

    Martxoaren 25ean, 17:30ean,haurrentzako ipuin kontalariakgaztelaniaz.

    Martxoaren 26an, 19:30ean, hel-duentzako ipuinak, gaztelaniaz.

    Literatur mintegia

    Martxoaren 26an,17:00etan,Literatura y realidad zikloarenbarruan Decíamos ayer izenburu-ko saioa, Carlos de Agustinekzuzendua.

    Poesia taldea

    Martxoaren 30ean, 17:30ean.Gaia: V. Cremer.

    Libroforum tailerra

    Martxoaren 30ean, 19:00etan,libroforum. Gaia: ElfriedeJelineken La pianista.

    i runero 26

  • i runero 27

    Amaiako hitzaldi aretoan,19:00etan, Mozart-en DonGiovanni operaren proiekziokomentatua.

    Apirilak 4-5

    Amaia KZn, OPERA: Mozart-enDon Giovanni, Luis Mariano LirikaElkarteak antolatuta.Hilaren 4ean, 20:0etan eta 5ean,19:00etan.

    Martxoak 28

    Mendibilgo auditorioan, 19:30ean,Stay Blues taldearen kontzertua

    Dantza

    Martxoak 28

    Amaia KZn, 18:00etan, ADAXKADantza Taldearen agerraldia.

    Zine Kluba

    Martxoak 27

    Amaia KZn, 20:00etan, Zine Kluba.Un novio para Yasmina pelikulaproiektatuko da. Sarrera: 4,20 euro.

    Mendi txangoa

    Martxoak 15

    Irteera Urkulu mendira (NafarroakoPirinioan). Garaiera: 1.419 m. Izenemateak: Erlaitz Elkartean astearteeta ostegunetan 19:30etik21:00etara, 943 635 838 telefonoradeituz aipatu egun eta ordu tartean,edo Irusta Kiroletan: 943 611 739.

    a g e n d a

    Txitxarra eta inurriak

    Martxoak 29

    Amaia KZn, 17:00etan,Markeliñe taldeak Txitxarraeta Inurriak lana antzeztukodu. Haurrentzako ikuskizu-na.

    Antzerkiaeuskaraz

    irunero aldizkaria hilabete honetatik aurrera ez da harpidetza bidez jasotzerik izango.

    Aldizkari honen 2. orrialdean [email protected]

    943 63 18 78 www.infotxingudi.com

    Banaketa-guneen inguruko informazioa:

  • - ESPAINIAN MASTER IKASKETAKEGITEKO LA CAIXA MUGIKORTA-SUN BEKAK.Baldintzak: Espainiako uni-bertsitate batean ikasi dutengoi-mailako tituludunak, goi-mailako berezko tituluaegiaztatzen duten ikasleak,musikako goi-mailako irakas-leak edo karrerako azkenurteko ikasleak. Ingelesezjakitea. Zenbatekoa: 1.300 euro.Epea: 2009ko apirilak 1.Informazioa:

    [email protected]

    - EN CONSTRUCCIÓN LEHIAKE-TA. Bideoklipak, laburme-traiak, spotak eta bideoblo-gak. Deialdigilea:Espainiako Telebista. Epea:martxoak 31. Argibideak:www.enconstruccion.tv

    - BIDASOAKO NAZIOARTEKOZINEMALDI ARKEOLOGIKOA.Deitzailea: Oiasso Museoa,Irungo Udalak antolatuta.

    Epea: 2009-5-30.Informazioa:www.irun.org/igazte.

    - EL ESPAZIO-ren IKASTAROAKwww.elespazio.com

    NETWORKING:Enplegua bilatzeko prozesuan kontaktuak nola kudeatu. Martxoak 24-25-26.

    EGIN EZAGU ZURE

    i runero 28

    G a z t e I n f o r m a z i o a

    BekakLehiaketak

    Ikastaroak

    Txartelekinmakina batabantaila !

    Gazte InformazioBulegoan honako txar-tel hauek eskuratzenlaguntzen dizute.- ATERPEKIDE TXARTELA.14 urtetik gorakoen-tzat. - ISIC-NAZIOARTEKOIKASLE-TXARTELA. 12urtetik gorakoentzat.- ITIC- IRAKASLETXARTELA.- YTIC- GAZTE TXARTE-LA. 25 urtetik beherakogazte ororentzat.

  • BIDEO-CURRICULUMA.Martxoak 25.

    - EUSKAL ETA INGELES UDALEKUE-TARAKO BEGIRALEAK behar dira.Epea: Apirilak 5. www.bieikastola.net

    - HABEK 3. MAILA EGIAZTATZEKOAZTERKETA DEIALDIAK EGIN DITU.Bi deialdi antolatu ditu: maia-tza-ekainetan bata eta urria-azaroetan bestea. Lehen deial-diaren epea: martxoak 20.www.habe.euskadi.net

    - HONAKO LAN HAUEK EGITEKOprest nagoen neska naiz:Ileapaintzaile-laguntzaile, jos-tun-laguntzaile, garbitzaile etazaharren zaintzaile. 943 11 8374 - 648 667 540.

    - LAN BILA NABILEN EMAKUMEANAIZ. Zaharren / haurren zaintzaedo etxeko lanak egiteko prest.699 33 10 61.

    - LOGELA ALOKAGAI Irungo erdial-dean. Handia, argitsua, altzari-duna. Sukaldea erabiltzekoeskubidea. 652 146 30.

    Sexua

    i runero 29

    G a z t e I n f o r m a z i o a

    Lana

    Azterketak

    - SEXUKERIARIK GABEKO HIZKUNTZA.Gai honek kezkatzen bazaitu T-incluye izeneko tresna lagungarrigerta dakizu. Webak eta testuaaztertzen ditu sexukeriazko adie-razpenak atzemateko.Informazioa:ww.irun.org/igazte

    - SEXUAREN INGURUKO galdera edozalantzaren bat baduzu, SexualitateAholkularitza Zerbitzu Publikoetara jodezakezu. Doakoa eta konfidentzialada. Zein da antisorgailurik onena?Gasteizen lesbiana gehiago egongoote da? Ez dut inoiz orgasmorik izan.Informazioa: ww.irun.org/igazte

    Loka aldizkariaren azken zenbakiaGIBn irakur dezakezu.

    Zure Txokoa

    Sx

  • i runero 30

    Astelehena

    15:30-16:30 Batetikbestera(Gipuzkoakomagazina)16:30-17:00Tal como somos(errepikapena)17:30-19:30 Txirri, Mirri etaTxiribiton pailazoak20:55 TxingudikoBerriak21:15 Tiempo Real.(Errealari buruzkosaioa).

    Asteartea

    15:30-17:30 Tiempo Real(Errepikapena)17:30-19:30 Txirri, Mirri etaTxiribiton pailazoak.21:00-21:15Gipuzkoa en marcha.(Gipuzkoako azpiegiturak).21:15-22:00Txingudialdia.22:00-23:00Tiempo Añadido(Bidasoaldekokirola)

    Asteazkena15:30-15:45 Gipuzkoa en marcha(Errepikapena)15:45-16:30 Ocio a lacarta. (Astialdia.)16:30-17:30 TiempoAñadido.(Gipuzkoako kirolak)17:30-19:30 Txirri, Mirri etaTxiribiton pailazoak.20:55 Txingudiko Berriak21:15-23: 00 Palabras y música.Elkarrizketak eta musi-ka zuzenean ManuelFrailek aurkeztuta.

    Osteguna

    15:30-17:30 Palabras y música(Errepikapena)17:30-19:30 Txirri, Mirri etaTxiribiton pailazoak.21:00-21:15 Tu economía.20:15-23:00Txingudialdia

    Ostirala

    15:30-15:45 Tu economía.15:45-17:30Gipuzkoaldia17:30-19:30 Txirri, Mirri etaTxiribiton pailazoak.21:00-22:00Txingudialdia.Eskualdeko magazina.22:00-22:30 Tal como somos.Iraganari buruzko elka-rrizketanostalgikoak.

    Gipuzkoa Telebista Txingudiren programazioa

    Larunbata

    7:30-9:30 Txirri, Mirri eta Txiribiton pailazoak.

    Igandea

    7:30-9:30 Txirri, Mirri eta Txiribiton pailazoak.